50535 emaitza bilaketarentzat - [17551 - 17600] bistaratzen.

estomaka
iz. beh. Urdaila.

Aztergaia: estomaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. urdail.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Aurreko ohar bera.

 - [E116]: Proposamena: "estomaka iz. g.g.er. 'urdaila'".

 - Erabakia: (2009-02-27) estomaka iz Beh. `urdaila'.

estonagarri
adj. Ipar. Harrigarria. Estonagarri da nola ez dizkiogun irekitzen begiak gauza horri.

Aztergaia: estonagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. harrigarri.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Lehen itzulian estonatu eta estonarazi onartu eta arautu bagenituen Ipar. marka emanaz, orain ezin diegu izartxoa ezarri hortik eratorritako estonagarri eta estonamendu hitzei!

 - [E116]: ados; gaur, egia esan, maizago ageri da Hegoaldeko idazle "ikasi"en artean, baina Ipar. markarekin emango nuke hau ere, jatorri hori duenez. Proposamena: "estonagarri izond. Ipar. 'harrigarria'"

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

estonamendu
iz. Ipar. Harridura.

Aztergaia: estonamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. harridura.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Ikus aurreko oharra.

 - [E116]: ados, nahiz aski gutxi erabiltzen den gaur; hala ere, besteen parean ematea da proposamena: "estonamendu iz. Ipar. 'harridura'".

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

estonarazi, estonaraz, estonarazten
du ad. Ipar. Harriarazi.

Aztergaia: estonarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estonaraz, estonarazten. Ipar. du ad.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

estonatu, estona, estonatzen
da/du ad. Ipar. Harritu. Ez naiz estonatzen. Zure hemen ikusteaz estonaturik gara. Zure ospe handiak estonatzen gaitu. Estonatzeko da nola egungo aitoren semeak aurkitzen diren juduen bestetan.

Aztergaia: estonatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estona, estonatzen. Ipar. da/du ad. 'harritu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

estonatu, estona, estonatzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

harritu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

estoniar
1 adj. Estoniakoa, Estoniari dagokiona. E. Tubin, estoniar musikagilea.
2 iz. Estoniako herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: estoniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

estoniera
iz. Estonian mintzatzen den hizkuntza.

Aztergaia: estoniera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza).

estortsio
iz. zuz. Mehatxuak edo indarra erabiliz norbait hertsatzea, dirua edo bestelako onuraren bat lortzeko helburuz. Zenbait enpresabururi estortsioa egitea leporatu diote alkateari. Diru-estortsioa.

Aztergaia: estortsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): estortsio 175: Consumer (“bi mafiosok merkatari bati eraginiko estortsioa jasotzen zuen”), Berria 42 (adib.: hilketak, estortsioa, bonbak eta gizrtean beldurra eragin duena”), EiTB 125 (adib.: “Bisbali estortsioa egiten saiatu diren 4 pertsona atxilotu dituzte”), Argia 7 (adib.: “estortsioaren bidez behartu zutela isilik egotera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: estortsio 87: Berria 84 (adib.: “Alderdi politikoetako buruzagiei, berriz, «estortsio mafioso horien aurrean isilik gera ez daitezen» galdegin die”), Bego Montorio (“Oso bestela, uste zuen aduana zergak kobratzea maskaratutako estortsioa baino ez zela”), Xabier Mendiguren Elizegi (“zure gutunak jasotzea bera halako estortsio bat zen niretzat”), Iñigo Aranbarri (“Horrela, adibidez, 'zerga iraultzailea' 'estortsio ekonomikoa' deituko da, 'salneurrien doitzea'”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es extorsión / fr extorsion: Elhuyar: kalte, eragozpen; estortsio (Zuz.) / Nolaerran: estortsio / Zehazki: estortsio; eragozpen / Labayru: kalte, gaitz, oker, damu, bidegabekeria, arazo, eragozpen, enbarazu, traba, enbeleku; gogorkeria, indarkeria, zemai, mehatxu, zemaikun(tza), estortsio (Zuz.) / Adorez5000: eragozpen, galera, kalte; estortsio; indarketria, bortxakeria.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

Formak gutxieneko baldintza betetzen du, eta onartzekoa da Zuz. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zuz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Diru-estortsioa.

estra
1 adj. Ohikoa edo arrunta denetik kanpo dagoena; ohikoari gehitzen zaiona. Gastu estrak ordainduta izango dituzue. Leihatilarako lau enplegatu estra eta atezain bat.
2 iz. Filmetan edo kidekoetan eszena batzuk girotzeko azaltzen den pertsona, gehienetan hitzik egiten ez duena. Aida operan parte hartuko duten ehun estra hautatzeko proba egingo dute.

Aztergaia: estra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estra (eta ordu estra) 4: J. Sarrionandia 2 (adib.: "Ez egin ilusiorik, estra moduan gaude kontratatuta, izozkiak saltzen pasatuko gara pantailatik, ea noiz hiltzen gaituen gaiztoak, edo onak"), Bapatean/98 ("arrenkura ta protesta, / alperrik egin zituen / horreinbeste oihu estra!"), Egunk 1999 ("Ordu estrei buruz, Lan Harremanen Kontseiluan adostutakoa kontuan izango da"); extra (eta ordu extra, diru extra, extra[diegetiko]) 7: J. Sudupe ("Gaurregun, asteko lan iharduera 40 ordukoa da, bataz beste, baina horretaz kanpo, ordu extrak, lan beltza, lan ebentuala eta era honetako maltzurkeriak asmatu dituzte produkziobideen jabeek"), Aizu! 1987 ("Horrela, ale honetan poster bat dago "extra", eta atzekaldean, Korrikari buruzko artikuloak"), Egin 1988 ("Arraultzak: baserrikoak 165-175, granjakoak hirugarren kategorikoak 115-120; bigarrengoak 140; aurrenengoak 150; extra 160 eta super 175"), B. del Teso ("Bertan, hirurogei izar baino gehiagok "extra" modura egiten dute lan"), J.M. Zalakain ("defizita egiten denean hurrengo urteko harpidetza sariak aurreratuz, diru extraren batez baliatuz, harpidetzatik % 46a kobratuz..."), DNavarra 1998 ("Gu extra batzuk besterik ez gara, eta batzuetan ordaintzen diguten soldata eskasa dela-eta keju azaltzen bagara ere, pozik gaude emanaldietan parte hartzeagatik"), U. Apalategi ("Aspaldiko partez, eta behar bada inoiz egin izan ez duen bezala, Atxagak instantzia narratzaile orojakile extra- eta heterodiegetiko klasikoenaren aukera egiten du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estra : HiztEn, LurE, Euskalterm 4; ordu estra : Euskalterm 1 (eta aparteko ordu sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estra : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Haize G BF, DRA, Casve EF, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal extra / extra; supplémentaire formen ordainak: HiztHand: 1 estra, gainerako, gehigarri; 2 goi kalitateko; 3 gainerako, estra; 4 gainerako gastu, gastu gehigarri; 5 gehigarri; hora extra aparteko ordu; paga extra aparteko paga, gehigarri // ElhHizt: 1 aparteko, estra; gehigarri; 2 estra; horas extra: aparteko orduak, paga extra: aparteko ordainsaria // HiruMila: 1 aparteko, plus, sari, opari; horas extras: aparteko orduak; 2 aparteko, berebiziko, egundoko, berezi, sekulako, upielako; 3 osagarri, gehigarri; 4 osagarri // Lur EF/FE: betegarri, osagarri // HaizeG FB: usaiaz kanpoko, izigarri / osagai, gaineratiko // Casve FE: txit, zin, izigarri; -kanpo / gaineratiko, gainetiko, haborokin, goitiko // PMuj DCV: 1 bikain, berebiziko, sekulako, guzizko, egundaiñoko; 2 eskupeko, atsegin-sari, obari, ñapa, esku-sari // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. "Euskaltzainen oharrak" s.u. aparteko.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "estra († extra)"

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

oso hedatua da gaur etiketetako sailkapenetan eta (cf. ona / oso ona / bikaina / estra / super); areagoko zehaztasunetan sartu gabe, forma eskaintzea izan liteke egokiena.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: ordu extrak [ik. "Kontsonante aurreko x dela eta" #mdash# ] (1994-05-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: a) ikusiko dugu grafiari buruzko araua aldatu behar dugun; b) ez du inork oharrik egin forma onartzekoa den ala ez, eta bere soilean utz dezakegu: "estra".

 - [E208]:  Estra, estraditatu, estradizio, estrajudizial, estralinguistiko, estralurtar: hitz hauen nazioartekotasunak grafia landua eskatzen du x-rekin, alegia. Begietarako min egiten dute.

 - Erabakia: (2009-02-27) OK.

estrabe
iz. g. er. Zumitza, zurezko zerrenda mehea.

Aztergaia: estrabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan estrabe 1 (Onaind EEs: "Aasea: kirten biko aizto aundi bat. Beresietan miauri edo gaztaña landarakaz estrabeak egin eta gero onekaz otzarak [...] eta otarrak egiteko egokia da").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estrabe 3, G-EB (Garm Bidaso: "Emen, etxaurreko estrabetik zintzilik dakusgun lantresnak argi ta garbi adierazten digu eskulangillearen egoitza dela"; K. Igea 2: "Materialea: Ohola, 4 estrabe, iltze txikiak eta txintxetak", "Kartulinaren neurri berdineko ohol batean, sar itzazu estrabeak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estrabe : AB38 3 (listón), HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estrabe : HiruMila, Casve EF (barre; perche pour sauter), DRA (1 listón; 2 pesebre), PMuj DVC (1 listón; 2 G sable) // DRA: estrabi(a) (1 pesebre; 2 rastel, barandilla) // PMuj DVC: estrabedun, estrabegile, estrabe-lan, estraberi, estrabetu, estrabia // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Lur EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

estrabismo
iz. med. Ikusmenaren akatsa, bi begiek, aldi berean, gune berera edo norabide berean ez begiratzean datzana.

Aztergaia: estrabismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

estraditatu, estradita, estraditatzen
du ad. Herrialde bateko agintariek iheslari edo ustezko gaizkile bat beste estatu bateko agintariei, horiek eskaturik, entregatu. Frantziak bi euskal preso estraditatu zituen Espainiara atzo. Argentinak egina du hura estraditatzeko eskaera. Gaizkileak eta iheslari politikoak estraditatzeko legea sinatu berria zuen Prusiak Errusiarekin.

Aztergaia: estraditatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estraditu IE 1 (Herr 1986: "diote español gobernuak galdatuko duela gizon gazte horren estraditzea"); estraditatu EB 5 (Hemen 1986-1989 3: "Antza denez polizien arteko neurriak bultzatuko dira, mugen kontrolak gogortu eta estraditatzeko erreztasunak arindu", "Erresuma Batuak nahi du Elkartearen herrialdeek birsina dezaten luza gabe Europako Kontseiluak onarturiko terrorismo ekintzetan inplikatutako pertsona susmagarriak estraditatzeko erabakia", "kolpistek ez zutela Noriega EEBBtara estraditatu nahi"; Egunk 1991 2: "Murillo estraditatzeko eskaera errefusatu egin du Mexikok", "Esteban Murillo Zubiri euskal errefuxiatua estraditatzeko eskakizuna ez onartzea erabaki du Mexikoko Gobernuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estradikzio : DFrec 9; estraditatu : HiztEn, Euskalterm 1; estradizio : DFrec 10, AB38 1, AB50 3, HiztEn, LurE, Euskalterm 6 (hauetan e.-eske, e.-eskaera, e.-tratatu, estradizioaren uko, ez-e.); extradizio : DFrec 6, AB50 2.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estradizio : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; estraditatu : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

estraditu frantsesetikoa baino erabiliagoa da.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

estradita, estraditatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Estra, estraditatu, estradizio, estrajudizial, estralinguistiko, estralurtar: hitz hauen nazioartekotasunak grafia landua eskatzen du x-rekin, alegia. Begietarako min egiten dute.

 - [E116]: araua aldatzea erabakiko bagenu ikusiko genuke grafia aldatzearen kontua, baina bitartean ez; bere horretan utziko dugu hau, lantaldearen oharra soilduz (honi ere ez dio inork grafiarenaz beste oharrik egin).

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

estradizio
iz. Estraditatzea. Estradizio prozesua eteteko erabakia hartu zuen epaileak asteartean.

Aztergaia: estradizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Estra, estraditatu, estradizio, estrajudizial, estralinguistiko, estralurtar: hitz hauen nazioartekotasunak grafia landua eskatzen du x-rekin, alegia. Begietarako min egiten dute.

 - [E116]: aurreko oharra.

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

estragoi
iz. Belar landare hosto-estua, janariak ontzeko erabiltzen dena (Artemisia dracunculus).

Aztergaia: estragoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: estragoi; binagrera: Artemisia dracunculus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Artemisia dracunculus.

estrainio
adj. zah. Bitxia, arraroa.

Aztergaia: estrainio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1994-06-22 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Zah. h. bitxi, arraro.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. bitxi, arraro

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: aski litzateke definizioa: 'bitxia, arraroa'.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): bere horretan utzi da.

estraktu
iz. kim. Aterakina. Sei mila dosi kokaina, 20 marihuana landare, landareen estraktuak destilatzeko tresnak eta droga manipulatzeko hainbat material aurkitu zuten etxean.

Aztergaia: estraktu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): estraktu 314: Elhuyar 3 (adib.: “Estraktu horien kontzentratuek laborategiko animalietan tumoreen kontrako gaitasunak dituztela ikusi dute”), Consumer 300 (adib.: “Flora laginaren ontziak adierazten duen bezala, zuntz disolbagarria ezarri du produktuan (%1,7): horri esker, margarina horren estraktu lehorra bigarren handiena da (%2,1)”), Berria 3 (adib.: “Edari bakoitzaren arabera, ekoizpenerako, ura eta hainbat osagai erabiltzen dituzte: azukrea, gozagarri kimikoak, zukuak, landare estraktuak, gas karbonikoa, kafeina, azidoak”), EiTB 3 (adib.: “Konposatu berri horri bio-biagra izena jarri diote, eta 'tribulus terrestris' deituriko landarearen estraktua da bere osagai nagusia”), Argia 3 (adib.: “2004an THMPD zuzentaraua –idatzi du Rivasik– plazaratu zuten, arautzeko landareak, algak, onddoak, likenak, gordinik bezala iharturik, kapsuletan edo hautsean, baita tintura, estrakto, olio esentzial edo zukutan ere”), DiarioVasco 2 (adib.: “ingresoa egiteko garaian, garrantzitsua da izena, telefonoa eta aktibitatea estraktuan jartzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: estraktu 2, Berria (adib.: “Estraktu horri material genetiko guztia kendu zioten, esperimentuan erabili aurretik”); estrakto 2: Berria (“Odol zelulekin eginiko saioetan ikusi dute garagar estraktoak infekzioak blokeatzen dituela”), Karlos Zabala (“Haietako batean, fruitu ontziek, gereziek, aranek, mertxikek orban ilunak paratzen zituzten; bestean, galleta kaxa simetriko batzuen artean, flasko argiek, kolore berde, gorri, hori leunekoek likore ezezagunekin eta gardentasun aparteko lore estraktoekin amets eginarazten zuten”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es extracto / fr extrait: Elhuyar: (Quím.) estraktu, erauzkin, aterakin / Nolaerran: aterakin, estraktu* / Zehazki: (sustancia) estraktu, aterakin / Labayru: (producto sólido o espeso) erauzkin, estraktu / Adorez5000: (substancia) estraktu, erauzkin.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

estralurtar
1 adj. Lurra ez den beste toki bati dagokiona; toki horretatik datorrena. Mundu estralurtar batean bizi zirela zirudien. Bizitza estralurtarra. Izaki estralurtarrak.
2 iz. Lurra ez den beste toki bateko izaki biziduna. Ez dugu sinesten estralurtarrak Mexikora helduko direnik. Noiz etorriko dira estralurtarrak?

Aztergaia: estralurtar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira estralurtar (eta ex- 1) 16 (Ovniak 15, adib.: "bizitza estralurtarra aurkitzeko probabilitateak", "Izaki estralurtarrak"; Ekintza/3: "Bai interesgarria extralurtarrentzako mezua"); extralurtiar 2 (Urraspide 1981: "Eta falta zena, extralurtiar itzel bat jaitsi da zerutik", "Argazkian ikusten dena gertatuko balitz, nolako harrera egingo genioke extralurtiarrari?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estralurtar : HiztEn, Euskalterm 1 (erradiazio e.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estralurtar : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal extraterrestre formaren ordainak: HiruMila: estralurtar // ElhHizt: 1 lurretik kanpoko; 2 estralurtar // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estralurtar: ZTC 20.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "estralurtar († extralurtar)".

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

forma hori erabiltzen da; gogobetegarria ez bada ere, estraterrestre baino egokiagoa da; Berezia da osaeraz, baina erabili egiten da, eta ez du lehiakiderik, eta beharrezkoa dirudi, batez ere izen gisa (hau da, 'lurraz kanpoko eta gizakiaren antzeko biziduna' adierazteko).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

exoelkarteak.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [K201]: ""Alien(igena)" baino egokiago deritzot" (2005-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Estra, estraditatu, estradizio, estrajudizial, estralinguistiko, estralurtar: hitz hauen nazioartekotasunak grafia landua eskatzen du x-rekin, alegia. Begietarako min egiten dute.

 - [E116]: ez dio inork beste oharrik egin, eta bere horretan onartu dugula interpretatu dut (hori bai, lantaldearen abisua ezabatuz).

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

estraperlo
iz. Heg. g. g. er. Legez kanpoko salerosketa, bereziki oinarrizko produktuekin urritasun garaian egiten dena. Txikoria-ura su gainean, eta bezperan estraperloan lortu ahal izan nituen ogi zuri bi mahaiaren gainean.

Aztergaia: estraperlo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

estraperlo 1, NEtx LBB ("Denda onetan kajoitxo asko, / danak giltza, ta zerralle: / estraperloko kajoitik bota / peseta pare bat mille").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estraperlari 1, P. Aristi ("pirata txainkuruek ez zuten tesororik aurkituko eta estraperlariek ez zuten heuren buruarekiko ordaririk ikusiko"); estraperlista 1, A. Kortajarena ("Benetako "estraperlista" ez zan azkena saltzen zuana, baizik eta ezkutuan saltzeko, zegoan lekutik ateratzen zuana"); estraperlo 3: M. Gorospe ("gizonezko ertzañekin batera lan egin zuten eta baita "estraperlo" ekintzak eta bideak urratzen ere"), X. Amuriza ("Oiartzuar bat kontrabandoan eta estraperloan oso trebea zen"), A. Kortajarena ("ofizialki, zortzi peztan ematen zuten, eta ixilpean, "estraperloan", berrogei eta geiago ere ordaindu bear izaten zuan bear zuanak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estraperlo : AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estraperlista : ElhHizt; estraperlo : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

cf. Larousse: "Sus inventores, Daniel Strauss (judío holandés) y Perlo, con la unión abreviada de cuyos nombres se formó la palabra straperlo..."

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

lantaldeak proposatua du bigarren itzulian, eta euskaltzainek aztertzekoa dute.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Heg.

Maiztasuna

g.g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: Hegoaldekoa da estraperlo, eta gaztelaniari hartua; baina erabili egiten da Hegoaldean (ik. lantaldearen txostena; oraingo prosaren corpusean beste 18 aldiz ikusi dut, 9 liburutan eta Berria-ko artikulu batean). Ez nuke jakingo adiera zehatza ematen, jatorrian izan zuen hartatik franko urrundu eta hedatua iruditzen baitzait; baina ez dut arazorik ikusten Heg. marka duela onartzeko.

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

estrapolatu, estrapola, estrapolatzen
1 du ad. Arlo batean ezaguna edo frogatua den zerbait beste arlo batean aplikatu. Laborategian lortutako emaitzak gizakietara estrapolatzea arazotsua da. Madrilen azterketak egin dira eta horko datuak gainerako herrialdeetara estrapolatu dituzte.
2 du ad. mat. Magnitude batek, ezagutzen den balio tartetik kanpokoak diren aldagaiaren balioentzat, zer balio izango duen kalkulatu.

Aztergaia: estrapolatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira estrapolatu (eta ex- 1) 3 (F. Rodriguez: "handik ateratakoa nola estrapola litekeen giza zientzia edota zientzia mota guztietara"; A. Sarriegi: "Muga horietatik kanpora estrapolatu behar denean ordea, formulak aldatu egin beharko dira"; Elhuyar 1981: "neurketa guztiak gradiente finituetan egin dira eta gero zero gradientera extrapolatu dira"); estrapolazio (eta ex- 1) 6 (F.J. Juanes: "zero pisu molekularreko estrapolazioak, 0 baldintzetako biskositateari buruz informazioa emango digu"; Biztanleria 1987: "Estrapolazioa, (...) erreferentziako epealdirako estimatutako biztanleriara hedatuz egiten da"; Industri kontuak 1985: "ikustaturiko datuen jasoera edo estrapolazioko prozesuari ekiten zaio"; Deia 1986: "lekuz eta denborazko estrapolazio apartak beti ere irrigarri gertatzen direlarik"; Ovniak: "estrapolazioak egitea zilegizko metodologia izango da"; EHHistoriaz: "eboluzio-prozesu batetik bestera (kulturala eta biologikoa) extrapolaziorik egin gabe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estrapolatu : HiztEn, Euskalterm 2; estrapolazio : HiztEn, LurE, Euskalterm 4 (hauetan estrapolazioko faktore 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estrapolatu : HiruMila, ElhHizt; estrapolazio : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

estrapola, estrapolatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

estrapolazio
iz. Estrapolatzea. Komeni da irakurleari gogoraraztea zergatik egiten ditugun zientzialariek halako estrapolazio arriskutsuak.

Aztergaia: estrapolazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

estrasburgotar
1 adj. Estrasburgokoa, Estrasburgori dagokiona. Louis-Ramond de Carbonnières estrasburgotar geologo, politikari eta botanikaria.
2 iz. Estrasburgoko herritarra. Kontuan izanik estrasburgotarraren lanek izan zuten hedapena eta euskaldunen irudian izan zuen eragina, beharrezko deritzogu denboran atzera egiteari, irudi horren sorburuetara.
estrata
1 iz. Bide meharra, gurdiak-eta ibiltzeko modukoa. Estratan behera.
2 iz. naf. Belena, etxartea.

Aztergaia: estrata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'bide meharra, gurdiak-eta ibiltzeko modukoa'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

bide meharra, gurdiak eta ibiltzeko modukoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: Bigarren adiera gehitu: 2. iz. Naf. `belena, etxartea'.

 - [E116]: guretako "estraka" (k-rekin) pareta handi batzuen artean dagoen bidea edo tartea da. Hori izaten ahal da arteka bat, bi pareten artekoa, etxeen artean dagoena… ("belen" hitza ere ageri Hiztegi Batuan). Beraz, bi adierak eman daitezke, I202k nahi duen bezala.

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

estratega
1 iz. Estrategian aditua. Buruzagi karismatikoa, estratega bikaina, Afrika osoaren sinbolo izan da Mandela.
2 iz. Buruzagi militar trebea. Hantxe, lehen lerroan, hiru urte lehenago bere burua enperadore izendatu zuen gizona zegoen, historiako estratega militarrik bikainenetakoa.

Aztergaia: estratega

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estratega EB 4 (J.M. Arrieta: "Karlistek izan zuten estrategarik hoberena"; J.L. Agote 2, adib.: "Estratega ospetsuak gainerakoan ezezaguna den L. Valerius Preconinus-en kasua aipatzen du"; UnescoAlb 1990: "Atenako hiritarrek 424ean estratega hautatua"); estrategia (eta -j- 6, str- 1; borroka-e., doktrina-e., erreskate-e., e. izkillu, e. nagusitasun, euskal e., hizkuntz e., gartzela e., kultur e., ulermen-e.) 139: B 2 (F. Zubiaga); G 7 (J.L. Zurutuza); EB-EgAs 130 (Egin 1980, 1989 eta 1991 5, E.L. Adan 5, Egoeraren definizioa 4, Hitz 1974 eta 1976, I. Aldabe, J. Mimentza 4, T. Barrenetxea, J. Zulaika, Azurm 2, J.L. Davant 2, Zabal 1975, Habe 2, X. Garagorri, M. Irazgoiti, J. Garzia, B. Urkizu 2, KultUrtekaria 1985 2, Oihenart Taldea, J.K. Arbilla, M. Sainz 4, KontsumProi 1990, N. Balluerka, F. Arbizu, U. Larramendi, Marxismoa, Rikardo Arregi 2, F. Mendizabal, J. Apalategi, I. Iñurrieta, F.M. Ugarte, M. Azurmendi, J.L. Agote, Jostuntxo ausarta, Amatiño 2, I. Antigüedad, EHHA 1988, R. Zapirain 3, Hemen 1986, DV Zabalik 1989, J.E. Ginto, P. Esnal, I. Sarasola, J.M. Mendizabal, Xake, Gte, OinEntz/5, J.A. Berriotxoa, M. Ugalde, L. Etxeberria, Herr 1989, ELA/STV 1991eta 1992 5, TestuZient 3, G. Ansola 2, L. Erriondo 3, Axelko 3, Matematika/LH 5, Beleko, Emakunde 1993 2, J. Agirreazkuenaga 2, Matekariak 3, F.J. San Martin 3, Mundua 1993, HezkSaila Batx 1994 6, Elhuyar, UZEI, M. Landa 2, Egunk 1991-1993 artekoak 8, A. Ugarteburu, Jakingarriak 1991); estrategi(a)lari 2, G-EB (B. Latiegi: "E'zazu aztu (...) Prusi'ko estrategilaririk ospetsuenaren illoba naizela!"; Xake: "arrakasta izan zuenetik aurrera estrategialari handitzat hartua izan zen"); estrategiko (eta -j- 4) 27, EB-EgAs (Hitz 1975, K. Arzac, Zabal 1973, P. Sastre 2, J.A. Agirre, N. Balluerka, Marxismoa, Azurm 2, F.M. Ugarte 2, J.L. Agote 2, A. Berasategi, Kondairan zehar, Garraioa, Hemen 1987 2, P. Larrion 2, J.A. Lema, A. Prego, K. Perez, J. Tobar-Arbulu, Egunk 1992, ELA/STV 1992); estrategikoki EB 3 (Jauntxoak: "Geografiko-estrategikoki, bestalde, oso toki aproposa zen Gipuzkoar ekialdeko kostaldea"; GaztEntz/7: "estrategikoki kokatutako zurezko gotorlekuz bete zuten herrialdea"; Jugoslavia: "Albania estrategikoki kokaturik dago") // Beste testuinguru batzuk: estrategia : E.L. Adan: "estrategia iraultzailearekin dituzten harremanak agerian ezarriz"; X. Garagorri: "eskola-porrota konpontzeko eratu al daiteke estrategia jakin bat?"; Amatiño: "euskaraz ere estrategia argiak behar ditu"; P. Esnal: "hizkuntza batzu elkarrekin diren egoeretan komunikazioan ematen diren hizkuntz estrategiaz mintzatzen da"; Herr 1989: "Europaren gerizaz eta strategiko harat hunatetan bertzetarik berexten dela, bereziki Alamaniaren ganik"; estrategiko : K. Arzac: "Berehala eratu zituzten puntu estrategikoak Gipuzkoako diputatuek"; Azurm: "Italia edo Frantzia neutralismora pasatzeak Europako ekilibrio estrategikoa zeharo desegingo luke"; Kondairan zehar: "italiar penintsulako tokirik estratejikoenak okupatzen hasi ziren"; A. Prego: "35 palanka leku estrategikoetan jarrita".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estratega : DFrec 1, AB38 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 1; estrategia : DFrec 28 (eta -j- 2, estrategidun 1, estratejiadun 1), AB38 1, AB50 (eta -j-) 10, HiztEn, LurE, Euskalterm 26 (adimen-e., e. inbertsio, e. bakun, gerrilla-e., etab.); estrategiko : DFrec (eta -j- 3) 9, AB38 5, AB50 (eta -j- 2) 7, HiztEn, Euskalterm 18 (ardatz e., ekintza e., frankizi plan e., etab.).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estratega : HiruMila, ElhHizt; estrategia : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE; estrategiko : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

estrategia
1 iz. Ekintza militarrak antolatzeko antzea. Afganistanen hartu beharreko gerra-estrategia berria azalduko du gaur Obamak West Pointeko akademia militarrean.
2 iz. Helburu jakin bat lortzeko egiten diren urratsen multzoa. Guraso eta hezkuntza arloko eragile anitz, ordea, dekretuaren aurka agertu dira, arau horrek hezkuntza estrategiak eta metodologiak aldaraziko dituelakoan.

Aztergaia: estrategia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

estrategiko
adj. Helburu bat lortzeko garrantzi berezia duena edo giltzarri gertatzen dena. Energiaren alorra oso garrantzitsua eta estrategikoa da. Unibertsitateak erabaki estrategikoak hartu behar ditu etorkizunean nora jo nahi duen jakiteko. Nafarroak Pirinioak garatzeko plan estrategikoa prestatuko du. Beote baserria toki estrategikoa zen jendea biltzeko.

Aztergaia: estrategiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

estrategikoki
1 adb. Modu estrategikoan. Estrategikoki kokatua dago. Izendapena aurrez eta estrategikoki diseinatua zegoela uste dute.
2 adb. Estrategiaren aldetik, estrategiari dagokionez. Estrategikoki oso toki ona da. Errealitateaz ohartuz eta bilakaerak neurtuz, ekintza-plan estrategikoki eraginkorrenak finkatzen ahalko dira.

Aztergaia: estrategikoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh153 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

estrategikoki 25: Miel Anjel Elustondo, Mikel Asurmendi, Urko Apaolaza, Sustrai Colina, Iñaki Martinez de Luna, Joxerra Aizpurua, Jon Artano, Xabier Letona, Izibene Oñederra, Berria, Ainara Gorostitzu, Mikel Aramendi, Jokin Sagarzazu 3, Mikel Peruarena, Katixa Agirre, Xan Harriague, Ander Iturriotz, Naiara Elola, Oihana Elduaien, Urtzi Urrutikoetxea, Ainara Arratibel, Josetxo Azkona, EiTB. // estrategikoki 153: Aizu 2, Argia 29, Berria 64, Deia 3, DiarioVasco 2, Europar Batasuna, EiTB 11, Elhuyar 3, Elkar 12, Consumer 3, Espainiako Gobernua, Euskaltzaindia 2, Goiena 3, Jakin 8, Laneki 4, UEU 4, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: estrategikoki 20: Berria 13, Aingeru Epaltza 2, Jon Alonso, Pello Salaburu, Ramon Saizarbitoria, Ana Urkiza, Hasier Etxeberria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta jasotzekoa.

estratifikatu, estratifika, estratifikatzen
da/du ad. Estratu, geruza edo mailetan ezarri edo antolatu. Ik. geruzatu. Beroa estratifikatu egiten da: aire beroa gorantz doa, eta freskoa behean geratzen da. Batzuetan urak estratifikatu egiten dira, hau da, geruzetan antolatzen dira. Gizartearen barruko banaketek gizartea estratifikatu egiten dute aberastasunaren, boterearen edo estatusaren arabera. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Oso gizarte estratifikatua da gurea. Arroka estratifikatuak. Laginketa estratifikatua.

Aztergaia: estratifikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh40 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 40 (asko adj. dira; Aizu 1, Argia 2, Berria 1, EiTB 2, Elkar 2, Consumer 6, Euskaltzaindia 1, Jakin 1, Laneki 1, UEU 23); ETC 103 (asko adj. dira).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: estratifikatu, estratifika(tu), estratifikatzen da/du ad. (Geol.) estratificar(se) / Labayru: 0 / NolaErran: 1 adj geruzaka eman[a] – estratifikatu; 2 iz. (zur) estratifikatu en stratifié (zur) estratifikatuz. / Euskalterm: estratifikatu (Geol.), ur estratifikatu (Biol.), lagin estratifikatu (Med. termino onartua).

Bestelakoak

estratifikazio iz. Eremu bateko estratuen antolaketa edo egitura. Haitzen estratifikazioaz egindako azterketa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta hiztegi arruntetan ere jasoa. Sartu

estratifikazio
iz. Eremu bateko estratuen antolaketa edo egitura. Haitzen estratifikazioaz egindako azterketa.

Aztergaia: estratifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. geruzapen / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

estratigrafia
1 iz. geol. Lurrazala osatzen duten estratuen azterketa.
2 iz. arkeol. Lursail edo aztarnategi bateko geruzen egituraketa; geruza horien azterketa.

Aztergaia: estratigrafia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Geol.

estratigrafiko
adj. geol. Estratigrafiarena, estratigrafiari dagokiona.

Aztergaia: estratigrafiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Geol.

estratosfera
iz. Atmosferako geruza, troposferaren gainekoa. Ozonoa estratosferan sortzen da, 15 eta 40 kilometro arteko altueran.

Aztergaia: estratosfera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

estratosferiko
1 adj. Estratosferakoa; estratosferan ibiltzeko gai dena. Ozonoaren geruza estratosferikoa.
2 adj. Bidaiez edo hegaldiez mintzatuz, estratosferan zehar egiten dena.

Aztergaia: estratosferiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
estratu
1 iz. geol. Jalkin lurrez eraturiko geruza. Indusketa-tokietan konturatu zen estratu batetik bestera fosiletan ageri ziren espezieak aldatu egiten zirela. Harri hauek estratu horizontaletan pilatzen dira, geruzak eratuz.
2 iz. meteorol. Geruza bakarreko hodei apala. Meteorologia-agentziak aurreratu duenez, gaur berriro ere behe-hodei eta estratuak agertuko dira Kantauri itsasoan eta ipar-mendebaldeko haizeak kostalderaino bultzatuko ditu.

Aztergaia: estratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-06-22 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estratu (eta -o 11) 27: Azurm ("Gaur ez du bere idoro lanean estratu zeatzik aurkitzen pentsamenak; antxiñako huri eratxietan ondarrak antzo, prolema guztien erraiak nahasi ta biurri, korapilloz josiak baiño"), A. Arrinda 4 (adib.: "Nahaste oiek, denborarekin, pixkanaka-pixkanaka, bata bestearen gañean pillotuta, estrato asko moldatu zituzten, malla-xerrenda asko....", "Estrato ta xerrenda oiek aztertzea naikoa da", "gauzak alkarren artean dituzten zer-ikusi ta artu-emanak, estrato edo xerrenda oien bidez ezagutzen ditugu"), J. Lekuona ("kultura onen aztarrenak geroko estratoetan arkitzeak esaten digu, etnia bereko talde bat bizi zala Pirineo-lurraldean"), J. Iturbe ("Ubideen eraiketak, estratuen ikerketak, fosilen bilketak eta klasifikazio sistematikoagoak ahalbidetu zituen Europan bertan"), M. Etxaide ("mesohumikoak, lur halaholako aberatsetan eta azaleko estratuetatik hurbil bizi direnak"), Gipuzkoako geografia ("materialen geruza edo estratoak ozta-ozta agertzen dituzte zentimetrotako lodierak"), J. Sudupe ("Marxen analisietatik abiatuz, gaurregungo klase eta estrato sozialen arteko kontrastasunak zehatz-mehatz ikertu behar dira"), UZEI 2 ("Ozeanoen kasuan, korrektoagoa litzateke bolumenaz mintzatzea, espezie batzuk zenbait estratu konkretutan aurkitzen bait dira soilik", "Proiektorea zeukan bere estratuko mahaitik mugitu ezinik geratu zen, eta klase guztia oso tonu monokorde hotzean joan zen"), OinEntz/3 ("Estereofonia ikus Diskoa / Estrasburgo ikus Nazioarteko Erakundeak / Estratosfera ikus Airea; Lurra / Estokolmo ikus Suezia / Estratu ikus Lurra"), X. Garagorri 3 ("Hizkuntz kode landuak eta murriztuak estratu sozialarekin duten zerikusia aztertzen du honek", "Ondorioa nabarmena da: estratu erdiko eta garaikoek hizkuntz kode landua erabiltzen dute; estratu behekoek, berriz, hizkuntz kode murriztua, abstrakziorako egokitzen ez dena eta hizkuntz espresio mugatua duena"), A. Martinez 4 (adib.: "Gainera, indusketa-tokietan konturatu zen estrato batetik bestera fosilen espezieak aldatu egiten zirela", "Dinosauruak, dakigunez, Triasiko, Jurasiko eta Kretazikoko estratoetan aurkituak izan dira"), A. Aldezabal 2 ("Kanoietatiko irteeran, korrontea lateralki expanditu eta sedimentuez dezamatzen da albo-luzera handiko estratu txandakatuak eratuz"), Berrigara 1997 ("Arkeologoak harrituta geratzen dira ikusterakoan zein mehe izaten diren milaka urtetan zehar gizakiak okupatutako kobazuloetan osatu diren estratu edo geruzak"), Emakunde 1998 ("Etxeko bortizkeria ez da halako edo bestelako famili edo estratu sozialaren ezaugarria"), I. Galarraga ("1560ko hiritar estratua erakusten du"), J. Maia ("Mugikortasun sozialak, hau da, estratu sozial batetik beste baterako mugimenduak"), X. Kintana ("Platihelminte eta nematelminteek azalazpiko estratu moduko giharreria dute, eta beronen mugimendu motoreak nerbio-plexuak erregulatzen ditu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estrato : AB38 1, LurE (Geol.); estratu : AB38 4, HiztEn (Meteorol.), Euskalterm 7 (Estat. 4, Hizk. 1, Meteorol. 1, Geol. 1) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estrato : EuskHizt (ik. geruza, estratu), EskolaHE (Geol.), estratu : EuskHizt (hodei apala, grisa, geruza bakarrekoa), ElhHizt (Meteorol.), HiruMila (Meteorol.), EskolaHE (Meteor.), Casve EF (strate) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

geruza erabiltzen da horren lekuan (eta Meteorologian stratus egokitu gabea)

Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ez dirudi 'geruza' adierakoa jaso behar denik; hodei-motaren adierazlea, berriz, stratus ere izan liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Geologiaz ari diren testuren batzuetan ageri da estratu, baina askoz maizago Geologiaz beste arloetan (ik. lantaldearen txostena: hor jaso duten X. Kintanaren testua, adibidez, ez da Geologiazkoa); eta alderantziz: geruza ageri da Geologiaz diharduen hainbat testutan. Oraingo hiztegietatik ere ez dut ondorio argirik atera: Elhuyarrenak, adibidez, jasotzen du estratu, baina ez Geol. arloan (geruza bakarrik ematen du horretarako), baizik estatistikan eta hizkuntzalaritzan. Unibertsitatean eta arlo horietan ari direnek lagun gaitzakete batekoak eta bestekoak hobeki ezagutzen, eta, hobeki ezagutu arte, lantaldearen oharrari kasu egingo nioke, eta ez nuke deus aipatuko oraingoz (izango dugu gero ere jasotzeko aukera, baita dagokion arloa ongi mugatzekoa ere). Proposamena: ez aipatu lerroa.

 - [E208]:  Estratu: geologia ezin utzizko hitz tekniko berezia da. Erdaraz ere ez da gauza bera capa eta estrato. Azken buruan hortxe dugu estrata mailegu zaharra, beronen plural neutroa besterik ez dena.

 - Erabakia: EBB (1996-09): kendu egin da.

 - Erabakia: (2009-02-27) estratu.

estreina
1 iz. Ipar. Inaugurazioa. Gaur egin da egoitza berrituaren estreina.
2 iz. Heg. Zerbaitetan lehen aldiz aritzea; zerbait lehenbiziko aldiz erabiltzea. Estreina dut lanbide honetan.
3 adb. Lehenengo aldiz. Orduan entzun ote nituen Rimbauden hitzok estreina?

Aztergaia: estreina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

estra(i)ñ- G da ia bakarrik (estraina: Gy; estraña: Ud; estra(i)ñatu: Or Eus, Iraola, Salav; estrañeko: AzpPr); estrena (+ estrenatu) Ipar.-Zah. da batez ere (B 1: Akes Ipiña; IE-ZuAm 8: Xarlem, UNLilia, Etcham; eta 'opari(tu)' adieran: Lç, EZ Noel, AstLas); estreina(ko) 5 aldiz jaso da (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

HMan eta EBan bakarrik azaldu da: estraineko 6 (EB-EgAs), estra(i)ñ- 4 (G), estreina 3 (EB), estreinaldi 1 (EgAs), estreinatu 8 (Eb-EgAs), estreinu 1 (EgAs), estrinako 1 (EB); estrenatu 3 (EB)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: estreina 2, estreinatu 2; estrenatu 10; estreno 3, estrenu 1; AB38: estreinatu 2; estrenaldi 2, estrenatu 1; AB50: estrainatu, estrenatu, estreno formak agerraldi banarekin; LurE: estreina, estreinatu, estreinatze; HiztEn: estreina, estreinako, estreinaldi, estreinatu; EstiLib: estreina, estreinako, estreinatu, estreinaldi

Bestelakoak
Jatorrizko forma

estre(i)na

Euskaltzaindiaren Arauak

iz. 1 Ipar. 'inaugurazioa'. 2 Heg. 'lehenbiziko aldiz erabiltzea'. / AS: estreinako.

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

erabat nagusitu ez bada ere, -eina- da erabilera zainduetan gehixeago ageri dena.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: estreinakoz .

Informazio osagarria
Ikusiko da eratorriari dagokion formatua

estreinako

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

estreinako
adj. Heg. Lehenbizikoa, lehenengoa. Estreinako aldiz.
Loturak

Aztergaia: estreinako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

estreinakoz
adb. Heg. Lehenengo aldiz. Duela hiru hilabete inguru ikusi zuen estreinakoz. Euskal intelektualik ospetsuenak han ziren, estreinakoz.
Loturak

Aztergaia: estreinakoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2003-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estraineko(t)z 6: A. Egaña ("estrainekoz kuartelera sartu eta ez adiskide ez babesik"), Bitez ("1926 urtean aurkeztu zen estrainekoz Arte Ederren Erakusketa Nazionalera"), J. Muñoz ("Don Jose maisuaren ordezkoaren eskutik azaldu zen Julian estrainekoz eskolara"), H. Etxeberria 2 ("XIVgarren mendearen azkenaldera eraman zuten euskaldunek estrainekotz, sagarra eta sagarrondoa Normandia aldera", "Bistan zen Elosegi ez zegoela han estrainekotz"), Ele 1998 ("ikasleari estrainekoz neurketa-ariketa eginaraziko diogu"); estreinakoz 3: Zozoak beleari ("Estreinakoz irten gaituk kanpoko inprobisatzaileak ezagutzeko asmoz"), J. Arruti ("urteak pasatzen ziren diputatu berri batek estreinakoz berba egin aurretik"), I. Irazabalbeitia ("Metalezko idunekoa jarri ziaten, estreinakoz, eta katea bati lotu"); estreinekoz 1, Pocahontas ("Thomas gaztea estreinekoz itsasoratzen zenez, familia osoa joan zitzaion agurtzera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estreinakoz : HiztEn (AS) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estreinakoz : ElhHizt (AS) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z: -ko-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

estreina sarrerari dagokion azpisarrera.

estreinaldi
iz. Estreinatzea, lehen emanaldia. Iragan ostiralean izan zen filmaren estreinaldia.

Aztergaia: estreinaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago
Euskaltzaindiaren Arauak

iragan ostiralean izan zen "Peccata Minuta"ren estreinaldia.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

iragan ostiralean izan zen "Peccata Minuta"ren estreinaldia

estreinatu, estreina/estreinatu, estreinatzen
1 du ad. Ipar. Inauguratu. Ezkerpareta estreinatu dute Donaixtiko eskolan.
2 du ad. Heg. Zerbait lehen aldiz erabili. Soineko bat estreinatu. Zuk estreinatu behar duzun kamioi berria.
3 du ad. Heg. Ikuskizun bat jendaurrean lehen aldiz antzeztu edo erakutsi. Bere azken filma estreinatu zuenetik bost urte igaro dira. Sail horretan lau film estreinatuko dira aurten, guztiak erdaraz. Txalo konpainiak Ate joka antzezlana estreinatuko du gaur Andoainen.

Aztergaia: estreinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estreina(tu), estreinatzen. du ad. 1 Ipar. 'inauguratu'. 2 Heg. 'zerbait lehenbiziko aldiz erabili'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

estreinatu, estreina(tu), estreinatzen

estreinatze
1 iz. Ipar. g. er. Inauguratzea. Hautetsi eta kargudun franko bildu da estreinatze horretara.
2 iz. Heg. g. er. Zerbait lehenengoz erabiltzea.

Aztergaia: estreinatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

estreinu
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, estreinu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. estreinaldi; estreina 2].

Aztergaia: estreinu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-02-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2020-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estreinu 4: Hemen 1987 ("Juan Crisostomo de Arriaga abesbatzak eta Fernando Belaza solistak ere parte hartu zuten Campos Eliseos antzokian burututako estreinu honetan"), KultUrtekaria 1995 ("Oraindik ibili badabiltzan taldeetan, ordea, izan da estreinurik"), J.M. Torrealdai ("Manzanas 1968ko abuztuan hil zuten, beraz, nire lehen sarreran, estreinu ederra!"), F.J. Mangado ("Benetan haundiak diren guztien antzera, Hemingway-k ere aitzina hartu zion bere harrirudiaren estreinuari"); estreno 1, Egin 1986 ("Jakina denez, azkenaldiko Els Joglars-en estrenoek sekulako kritikak sortu dituzte talde integristen artean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estreno : DFrec 3 (ZArg: "estreno egunean", Egin 2: "antzerki baten estrenoa", "zuzendariak XXX hautatu omen du XXXren ordez estrenorako"), AB50 1; estrenu : DFrec 1 (Anait: "behar bada denbora hartan inork ez zuen usteko estrenu honen bidez zonako hiri-egoera konponduko zenik") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

estreinu iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, estreinu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. estreinaldi; estreina].

estreinu 73; estreinaldi 2069.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estreinu 2; estreinaldi 323.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Hobetsitako forma finkatu samar dagoela dirudi, baina egokia izan liteke oraingoz debekua mantentzea. Hobetsitako bigarren forma estreina2 dela zehaztea komeni da.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. estreinaldi eta estreina.

estremismo
iz. Muturreko jarrerak edo ideiak hartzeko joera, bereziki politikan. Euskara eta estremismo politikoa ez nahasteko eskatu zuen.

Aztergaia: estremismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Estremismo, estremista: grafia landuak extremismo, extremista eskatzen du.

 - [E116]: geure araua aldatzea erabaki arte, utzi bere horretan.

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

estremista
adj./iz. Muturreko ideiak edo jarrerak dituena. Kulturen eta erlijioen gatazka nahi duten estremistak eta erradikalak hori bultzatzen ari dira. Pentsalari estremista.

Aztergaia: estremista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estremismo 2, G-EB (R. Irizar: "Ez da arritzeko (...) zenbait minorien estremismoak beldurgarri iruditzea"; Oihenart Taldea: "nazionalismo agresibo eta arrazoigabeak eta atzerritarrenganako amorruak estremismorik handienak lortuko ditu"); estremista (eta ex-, ez-, -ixta) 4, IE-EB (Herr 1973: "Eskuintiar eta ezkertiar eztremixtak zituen kontra"; I. Borda: "aburu estremistenak"; M. Pagola: "borroka guzietan etsaia estremistez, sua darienez, 'aurrerakoi egiten' dutenez baita baliatzen"; R. Arregi: "Izan ziren bere garaiean, Erdi Aroan, pentsalari extremista asko Aita Sainduaren eskubideak defenditzen zituztenen artean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estremismo : HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan ezker e., eskuineko e.); estremista : AB50 2, HiztEn, Euskalterm 1; extremismo : DFrec 1; extremista : DFrec 3, AB50 4 (hauetan terrorismo e.) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estremista , estremismo : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Estremismo, estremista: grafia landuak extremismo, extremista eskatzen du.

 - [E116]: geure araua aldatzea erabaki arte, utzi bere horretan.

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

estrena
iz./adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, estrena-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. estreina].

Aztergaia: estrena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-06-22 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

estre(i)na

Euskaltzaindiaren Arauak

estrena* e. estreina.

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

estreina

estreptokoko
iz. med. Bakterio esferikoa, eritasun kutsakorrak sortzen dituena, espezie bereko beste bakterio batzuekin kateak eratuz elkartzen dena. Estreptokokoek eragindako birikeriak joa hil zen.

Aztergaia: estreptokoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

estreptomizina
iz. med. Streptomyces griseus bakteriotik ateratako antibiotikoa, hainbat baziloren aurka oso eraginkorra dena.

Aztergaia: estreptomizina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
estres
iz. Organismoaren estutasun egoera larria, neke edo larritasun jarraituak eragina. Estresak jota zebilen. Ohikoak dira depresioak edo estresak eragindako gaitzak.

Aztergaia: estres

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estresagarri
adj. Estresa eragiten duena. Hasieran estresagarria izan zen dena, baina orain lasaitasuna aurkitu dut.

Aztergaia: estresagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "estresagarri (E) / stresagarri" / EEgunk: "estresagarri".

estresatu, estresa/estresatu, estresatzen
da/du ad. Estresa izan; estresa sorrarazi. Egunero horrela, ez al zarete estresatzen? Beti kexaka nabil ez dudalako denborarik, urduri nagoelako, estresatuta sentitzen naizelako. Aldaketa guztiek estresatzen dute.

Aztergaia: estresatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "estresatu / stresatu" / EEgunk: "estresatu".

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

estresa(tu), estresatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

estribillo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, estribillo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. errepika; lelo1].

Aztergaia: estribillo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh64 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

estribillo iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, estribillo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. errepika; lelo1].

estribillo 64; errepika 214.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estribillo 1; errepika 323.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. errepika, lelo formak finkatuta daudela dirudi, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. errepika, lelo.

estribu
1 iz. Zelatik dilindan dagoen burdinazko pieza, zaldizkoaren oina bermatzeko erabiltzen dena. Ik. ointoki. Zaldiari, zelako zingila tenkatu, estribuen uhalak aztertu, eta emeki-emeki hasi zitzaion tiraka bridatik.
2 iz. anat. Ugaztunen belarriko hezurtxoa, alde batetik ingudearekin giltzatzen dena eta bestetik barne belarriarekin lotura egiten duena.

Aztergaia: estribu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: estribo / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: ""estribo" grafia proposatzen dut" (2005-11-07)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper