50535 emaitza bilaketarentzat - [17601 - 17650] bistaratzen.

estriknina
iz. kim. Hainbat landaretatik ateratzen den alkaloide pozoitsua. Estriknina-pilulen kutxa atera zuen poltsikotik.

Aztergaia: estriknina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

Forma baten adiera(k)

(pozoia).

estrintseko
adj. Kanpotikoa, zerbaiten berezko izaerari ez dagokiona. Motibazio intrintsekoa eta estrintsekoa.

Aztergaia: estrintseko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-02-22
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-02-22) Onartu egin da: "intrintseko izond." Eta Euskaltzaindiari eskatuko zaio honen korrelatua ere onartzeko ("estrintseko izond.")

estrofa
iz. Ahapaldia. Estrofa berberarekin hasten dira gabon aurreko egunetan Bizkaiko hainbat herritan abesten diren kantak.

Aztergaia: estrofa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 2004-03-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ahapaldia.

estrogeno
iz. biokim. Obulutegian sortzen den hormona, emeen ezaugarri sexualak garatzen dituena.

Aztergaia: estrogeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

estrontzianita
iz. miner. Estrontzio karbonatoa, kolorez zuria, berdexka edo horixka dena.

Aztergaia: estrontzianita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-10-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estrontzianita: Harluxet; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estrontzianita: ZTC 1 (Geologia HE: "estrontzianita [...] Estrontzio karbonato ortorronbikoa, aragonitoaren isomorfoa dena") // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): estroncianita; it (S. Carbonell): Stronzianite // Ez dugu aurkitu ap. fr (DLLF; ap. WebMineral: strontianite), en (Collins), de (Langenscheidts). // Ap. Geologia HE: "en strontianite / es estroncianita / fr strontianite".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

estrontzio
iz. kim. Metal bigun eta sukoia, aleazioetan eta izpi katodikoen hodietan erabiltzen dena (Sr; zenbaki atomikoa, 38). Estrontzioa duten suziriek kolore gorria ematen dute; barioa dutenek, berdea.

Aztergaia: estrontzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ap. OEH-EEBS.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estrontzio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Sr.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estrontzio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

estropada
iz. Ontzien arteko norgehiagoka, bereziki traineruen artekoa. Donostiako iraileko estropadak. Bertso berriak, aurtengo estropadari Txirritak jarriak. Belaontzi estropada.

Aztergaia: estropada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G dira guztiak: estropa 1 (Tx B II); estrepada 2 (Azc PB); estropara 4 (Tx B); estropada 31 (Ag Kr, Enb, Echta Jos, Balad, Erkiag Arran; Or Eus, Tx B II, TAg Uzt, Lab EEguna; MEIG); estropadatxo 1 (Ag Kr).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estropa G 6 (S. Mitxelena), EgAs 1 (Argia 1931: "estropa egun"); estropalari EB 1 (cf. infra); estropada 39: B 28 ager. (E. Erkiaga 1, A. Zubikarai 27: "estropada denpora" 1; "estropada egun" 2; "estropada ordu" 2; "estropada bezpera" 1); G 5 (J. Gamboa, T. Altzaga, Jesus'en biotzaren deya, A. Zavala); EB 6 (L. Barandiaran, J. Etxaide, J.J. Iribar, Aizu!; Arabako lurralde historikoaren...: "estropada-leku"); estropadalari 2 (cf. infra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estropa : DFrec 1; estropada : DFrec 27, AB38 10, AB50 13, HiztEn-LurE, Euskalterm 13.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K104]: "eta estropalari?" (1994-11-04)

estropadalari
iz. Estropada batean parte hartzen duen pertsona. Ontziko bi euskal estropadalariak lur jota azaldu ziren: "Bi urteko lana joan da kareletik".

Aztergaia: estropadalari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estropadalari 2: JBDei 1921 ("Badakizute zer egin zuten estropadalari ayek itxasotik irten da txaloka ta goraka errira eraman zituztenean?"), Zubk ("Estropadalarien saiaketak ikusi"); estropalari 1, Etxde ("Han ari ziren euren herriaren eta estropalarien alde nor-gehiagoka eta kontrarioa nondik eta nola hobeto zapalduko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

iritzi-emaileak aipatu duen estropalari forma ere ezaguna da (batez ere aho-mihizkoan); baina, lehia dagoenean, sistemaren araberako erregularra da hobestekoa.

estropeatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, estropeatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hondatu; matxuratu; andeatu].

Aztergaia: estropeatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. hondatu, matxuratu, andeatu, etab.

estropezu
1 iz. Oztopoa. Ik. behaztopa. Estropezuak ezarriz eror gaitezen.
2 iz. Estropezu egitea, behaztopatzea. Hemen estropezu eta hor behaztopa zebilen. Han izan zuen lehenengo estropezua.

Aztergaia: estropezu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratua. Hor jasoak: estrapuzu (Apaol); estropazo (EgutAr 1962); estropezu (Ber Doc, CrIc, Astar, Ur MarIl, Alzola); estropozo (Sorarrain Lili, Arti Ipuin, Tx, JAIraz); estropezadu (Astar); estrapozo egin (Auspoa 146, Tx, Uzt); estrepuz eragin (LE Urt); estropezu egin (Añ MisE); estropoz egin (Iraola, MEIG); estropozo egin (Alz STFer); estropuzu egin (Ag Kr); eztrepuz eragin (Kortazar Serm); estropezuka (Astar, Lard); estropozka (Iraola); estropozoka (AA, Jauregui, JAIraz); estropozuka (Ag AL).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) iz. gisa: estrapozo EB 1 (P. Aristi); estropozo G 1 (M. Lekuona); ostropozo EgAs 1 (Ikastola); b) ad. gisa: estrapozu egin EB 1 (P. Sastre); estrapuzu egin EB 1 (J. Zabaleta); estroposo egin G 1 (A. Anabitarte); estropozo egin EB 2 (Txill, P. Lizarralde); c) adlag. gisa: estropozoka EB 1 (M. Ugalde); estropuzka EB 1 (X. Mendiguren Elizegi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estropezu : AB38 1, HiztEn, LurE ("estropezu edo estropozo"); estropezu egin : HiztEn; estropezuka : HiztEn, LurE; estropozo : HiztEn-LurE ("ik. estropezu"); estropozuka : AB50 1.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: estropezu egin, estropezu eragin .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): eta ez estropozo.

estropezu egin
du ad.-lok. Bideko oztopo batekin topo eginik, une batez oreka galdu. Ik. behaztopatu; oztopo egin. Piperpoto mailatu batean estropezu eginda jausi zen. Lurrean zeuden hiruzpalau kutxarekin estropezu egin zuen. Jende artean behin eta berriro estropezu eginez ikusi zuen aldentzen.

Aztergaia: estropezu egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

estropezu sarrerari dagokion azpisarrera.

estropezu eragin
ad.-lok. Bidera aterarik dabiltza inguruan, nondik estropezu eragin eta eroraraziko duten.

Aztergaia: estropezu eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

estropezu sarrerari dagokion azpisarrera.

estropezuka
adb. Estropezu eginez. Aulki eta mahai artean estropezuka aurrera joan zen. Estropezuka dabiltza ardoaren eraginez. Itsuka, estropezuka, haitz, sasi eta adar idorren artetik arrastaka. || Baldar hasi nintzen hizketan, estropezuka.

Aztergaia: estropezuka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: estropozoka / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

estropu1
iz. Arrauna toletari lotzeko erabiltzen den sokazko eraztun modukoa. Eta noriaren soinua!, hori dun ederrena; herriko traineruaren estropuek egiten duten soinua gogorarazten zidan.

Aztergaia: estropu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Ipar. 'istripua'. 2 (arraunarekikoa).

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 Ipar. istripua; 2 arraunarekikoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): estropu 1 iz. Ipar. 'istripua' estropu 2 iz. (arraunarekikoa).

estropu2
iz. Ipar. Istripua.

Aztergaia: estropu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Ipar. 'istripua'. 2 (arraunarekikoa).

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 Ipar. istripua; 2 arraunarekikoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EH-HB bateratzea (2015-09-07): estropu 1 iz. Ipar. 'istripua' estropu 2 iz. (arraunarekikoa).

estruktura
iz. Egitura. Estruktura sendoa eta egokia.

Aztergaia: estruktura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. egitura

estruktural
adj. Estrukturarena, estrukturari dagokiona. Ik. egiturazko. Azterketa estrukturala.

Aztergaia: estruktural

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

gisa honetako izenondoen premia izaten da batzuetan, gehienetan egiturazko eta egitura-x modukoekin konpontzerik badagoen arren.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: erantsi egiturazko.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): estruktural hitza zerrendatik kentzea erabaki da.

estrukturalismo
iz. Gertakari sistema batean, batez ere horien oinarrian dauden egiturak aztertu behar direla dioen teoria. Egungo hizkuntzalaritzako estrukturalismoa. Ez dut inondik ere pentsatzen estrukturalismoa izan daitekeenik sugerik gabeko zientziazko paradisua.

Aztergaia: estrukturalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
estrukturalista
iz. Estrukturalismoaren aldekoa. Estrukturalistek formalismora dute joera.

Aztergaia: estrukturalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
estrusio
iz. teknol. Horretarako bereziki prestaturiko irekidura batetik irtenaraziz, masa metaliko edo plastiko bati forma ematea. Polimeroak estrusioaren bidez ekoizten dira.

Aztergaia: estrusio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh66 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 67 (Laneki 45, UEU 18), ETC: 93.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: estrusio iz. (Geol.) (Teknol.) extrusión, estrusio-arroka (Geol.) roca extrusiva, estrusio-makina (Teknol.) extrusor; Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: estrusio (TN, Industria), estrusio-makina (TN, Arteak) ; ZTHB-LZOL: arroka estrusibo (Geol.)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Teknol.

estu
1 adj. Meharra. Kale estua. Bide estua. Ohe gogor estua. Jakintzaren muga estu-gogorrak zituen maite.
2 adj. Tinkoa, hertsia. Besarkada estua. Oinetako estuegiak. Lehengoekin lotura estua zutenengan.
3 adj. Larria, hertsia. Trantze estua. Gure hizkuntzaren egoera estuak. Mundua lagatzeko ordu estuan. Eginbehar estua.
4 adj. Amore ematerik, laxotasunik edo bihozberatasunik onartzen ez duena. Ik. zorrotz 6; zorrotz 7; hertsi1 4; garratz 3. Epaile estua. Eman beharko dio Jainkoari kontu estua. Hartu behar dira neurri estuak. Ordena guztiz estuko fraidea. Debeku estu hura hautsi zuen.
5 adj. Pertsonez mintzatuz, estutzeko edo larritzeko joera duena, bere burua gogor hartzen duena. Gizon ona da, baina estuegia bizimodu honetarako.
6 adj. Lehiaketez eta norgehiagokez mintzatuz, lehiakideak oso berdinduta daudena. Azken inkestek agerian utzi dute presidentetzarako lehia estua izango dela. Partida oso estua izan da.
7 adb. Tinko, ez mugitzeko eran. Estu korapilaturik. Ezpatari estu heldu. Sokaz estu-estu lotu.
8 adb. Larri. Nora zoaz gizona, horren estu? Txakurrek noizbait estu erabili duten azeria. Etsai gaiztoen artean estu nabil. Estu ziren, zer jana sortu ezin zutelako. Ez dakizue estu bizitzea zer den. Hain estu eta galtzeko bidean aurkitu zirenean.
9 adb. Amore eman gabe, laxotasunik edo bihozberatasunik gabe. Zein estu Jainkoak kontuak hartuko dizkion! Presondegian eduki zuten, aski luzaz eta aski estu.

Esaera zaharrak

Sareak hurrago, arrainak estuago.

Aztergaia: estu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

estu, he(r)stu

Jatorrizko forma

estu "mehar"

Euskaltzaindiaren Arauak

estu eta larri, (norbait) estu hartu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: estu-estuan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

(norbait) estu hartu; estu eta larri

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Aipa hertsi hor ere". (1993-02)

 - [E113]: estu/mehar ematen du zerrendak. Ez al da hertsi izenondoa estu izenondoari dagokiona (ikus ondoko pondua [itxi/hetsi/hertsi])?" (1993-02)

 - [I108]: (Hizk.) 'bokal estuak...'" (1993-02)

estu egon
1 da ad.-lok. Larri egon. Esan nion estu nengoela, oso urduri, eta lasaitzeko eskatu zidan. Arerioz inguraturik estu dagoelako. Eta ez dirudi umeen egoera asko aldatuko denik hemendik gutxira; gurasoak estu daude, gero eta estuago.
2 da ad.-lok. Lehiaketez edo norgehiagokez mintzatuz, oso berdinduta egon. Bi partida bakarrik falta dira denboraldia amaitzeko eta gauzak oso estu daude. Oso estu dago lehia.

Aztergaia: estu egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: Estu egongo aiz oen glosatzen. (Tolosa, 1619). TAV 3.1.25; Txakurrak [...] estu egozan urten gurarik eizen atzean. AB AmaE 367; Estu egongo da gure barriak jakin arte. Echta Jos 360; Diru gitxi daukona sarri dago estu. Enb 163 (v. tbn. estu egon en Azc PB 277, Ir YKBiz 285, Akes Ipiñ 35); Izan ziran urte batzuk ille-moztailleak oso estu egon ziranak, etzeukatelako jenderik. Albeniz. 196.

LB: 112 “Kontua da oreka pixka bat lortzea. Egun, gainera, gauzak oso estu daude” (Aizu), “Sailkapena estu egongo da, eta horregatik luzatu zen partida, Aspekoek ez zutelako tanto bakar bat ere oparitu nahi izan” (Berria), “Oso estu daude kontuak OHO erregional mailako lehen postuetan“ (DiarioVasco); EPG: 15 “Sailkapenaren azken postuan hain estu daudela ikusita, Osasunari inork ez al dio eskaini dirusaririk Zaragoza sailkapenean hondoratzearen truke?” (Berria), “Irribarre urduria egin zioten elkarri: Alazne, agian, estu zegoelako; Imanol, beharbada, zerbait gertatzen zela edo gerta zitekeela sumatzen hasia zelako.” (Fernando Morillo), “Eta estu zegoen Matias, baina trena geldirik dagoenean ezin da komuna erabili” (Unai Elorriaga); ETC: “Bitxia da, baina osasun agintariok estu geunden lehen, duela hogei bat urte, udaberria ailegatuta: makina bat kaka-larri bataioen-eta bazkarien ondorioz.” (Egunkaria), “Tony Blair elkarrizketatu behar izan dudanean inoiz ez naiz urduri edo estu egon” (Berria), “Lazio eta Piemonten, berriz, emaitzak estu-estu daude gobernuaren aldeko eta oposizioko indarren artean” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0; NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

galtzetan estu egon aztertzean hau ere azpisarrera gisa jasotzeko proposatua. Adiera bat baino gehiago bereizi beharko da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa estu eta egon sarreretan.

estu eta larri
adb. Estu eta larri ibili. Estu eta larri zihoazen sendabelar eske.

Aztergaia: estu eta larri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

estu hartu
1 du ad.-lok. Gogor egin; egoera estuan jarri. Estu hartu nuen, bere bekatuen ispilu harrigarria begien aurrean paratu nion. Azken minutuetan estu hartu zuten greziarrek Txekia, baina alferrik.
2 du ad.-lok. Zerbait zentzu hertsiegian hartu; zerbaiti garrantzi gehiegi eman. Estuegi hartzen zuten fariseuek larunbatean lanik ez egiteko legea. Neska, zergatik hartu dun kontu hau horren estu?
estu-estuan
1 adb. Estutasun handian. Estu-estuan aurkitzen baziren, edozeinekin borrokatzen ziren.
2 adb. Hertsiki. Bistan da egungo kazetaritzak ez duela zertan orain arte esandakoa estu-estuan bete.
3 adb. Estu, tinko. Agureak estu-estuan besarkatu zuen neskatoa.
Loturak

Aztergaia: estu-estuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapen indargarriak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

estu sarrerari dagokion azpisarrera.

estualdi
iz. Larrialdia. Ik. estutasun. Mila arrisku eta estualdi. Estualdietan sendo. Hil edo biziko estualdi honetan. Larrialdian Jaunari oihu egin eta atera egin zituen estualditik.

Aztergaia: estualdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estuan
adb. Estutasunean. Adiskidea, estuan ipintzen duzu nire jakinduria.
Loturak

Aztergaia: estuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ESTUAN. a) En apuros, en un aprieto; grave (referido a una enfermedad). "Estuan, en aprieto" Lar s.v. estangurria. Arzobispo Burdeosko, perladu gexoa / estuan daroazu zeure kolkoa. EgiaK 88. Gaitzak eman zion, ta txit estuan jarri zan. Cb Eg II 189. Kalea barrena, txit lasterka, ta estuan zijoazela. Ib. 197. Gaizkitu, ta oiean txit estuan arkitzen zan. Cb Eg III 226. [Tentazioa] ezin kendurik, txit estuan zegoen. Cb Just 118s. Adiskidia, estuban iminten dozu nire jakiturija. Mg PAb 82. Baña egunok oso zirean / ezbearrez ta estuan. FEtxeb 31. b) "Estuan (V; msOch 163), tomar a pechos" A Morf 361. "Estuan artu, tomar a pecho" A Apend. c) Con firmeza, firmemente. Batzuk, euren opiniño-aldeko paperak artu oi zituen zintzoro eta eutsi estuan. Erkiag BatB 28

adib: seingintza iz. Bizk. Haurgintza. Emakumeak seingintza oker eta estuan daudenean.

estuan : Deia, Berria, EiTB, Argia, Erlea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

estuan 9: Xabier Amuriza (“Honela, hodeiok edozein lekutan pilatzen dituen haizeak berak bero hazi asko atera eta bera ere suarekin nahasi ondoren, zirimola, hodeian barnaturik, estuan itzulkatzen da eta sutegi gori horren barruan oinaztua zorrozten du”), Jose Morales 2 (“Gustatuko litzaidakek gertatzen zaidan guztia hain biziki ez sentitzea eta hain estuan ez hartzea”), Ibon Uribarri (“Agureak estu-estuan besarkatu zuen neskatoa.”), Bernardo Atxaga (“Noizbehinka kontsultatzen zuen haren iritzia, eta estu-estuan hartzen zuen”), Pello Zabala (“Eguraldiarekiko nire lotura hortxe korapilatu zen estu-estuan.”), Edorta Agirre (“Areago, estu-estuan egingo dugu pario”), Koldo Izagirre (“Horren etxe kriket hauek, horren alegera, horren zuri, horren argi itsasoaren gainean, ez dute deus ikustekorik eskaintzen erromatar itxurako estrata lauzaztatu, oker eta estuan, ez badira pikor-harri belzkarako horma altu batzuk, leiho karratu bakanekin, harkaitzaren isuri hezeek bustiak; eraikuntza bereziko lerro iluna, gainean txano erraldoiez jantziak dauden lehoiek edo gainerliebean landu herkuleek eutsitako armarri gaitzek soslai egiten dutela”), Iñigo Aranbarri (“Bistan da, egin duen bideari esker, egungo kazetaritzak ez duela zertan orain arte esandakoa estu-estuan bete”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Inesiboan sortutako adberbio lexikalizatua, azpisarrera gisa jasotzekoa estu sarreran.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa estu sarreran.

estuarazi, estuaraz, estuarazten
du ad. Estutzera behartu. Suminak hortzak estuarazi zizkion.

Aztergaia: estuarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estuarazi, estuaraz, estuarazten. du ad.

estuario
iz. Ibai bokale zabala, golko itxura duena. Tajo ibaiaren estuarioan.

Aztergaia: estuario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
estuasun
iz. Estutasuna, larritasuna. Estuasun handirik gabe irabazi nuen. Estuasun ederretik atera nauzu.

Aztergaia: estuasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Datuak llabur, OEH / EEBS segidan: a) 'estua denaren nolakotasuna': estutasun 2 / 1; estuasun 1 / 2; b) 'estualdia, larritasuna': estutasun 138 / 31; estuasun 77 / 36; esturasun 37 /-; estudasun 1 /-; estusun 3 /-.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G dira denak, eta EB: a) 'estua denaren nolakotasuna' adierakoak 3 dira: estutasun 2, B-G (Mg PAb: "... galerazoten dau tokijaren estutasunak"; Aran SIgn: "Gauza banaka ta bakoitzaren gañean erautsizea, ez darama ongi laburkida baten estutasunak"), eta estuasun 1 (Etxba Eib: "ibaixa estuasun baten sartzen da"); b) 'estualdia, larritasuna' adierakoak 256 dira, eta formak: estutasun 138: B 67 (Cb CatV, Añ GGero, Mg CO, fB Ic III, CatBus, Ur, AB AmaE, Ag Kr: "estutasuntxo", Ag AL, Itz Azald, Ag Kr, Echta Jos, Kk Ab I, Enb, Erkiag Arran, Akes Ipiña, Gand Elorri, Alzola Atalak; eta Ur MarIl: "estutasun mueta"); G 71 (Lar STomas, Mb IArg I, Cb, Ub, Mg CC, Gco I, AA, It, Bv AsL, Arr, Apaol, Ag G, Goñi, Iraola, ArgiDL, Inza Azalp, Muj PAm, Or, Alz Txib, Etxde JJ, Lek SClar, Berron Kijote); estuasun 77: B 10 (Or Tormes, SM Zirik eta 3 "estuasuntxo", Etxba Ibilt); G 63 (EusJok, PE, Ud, Sor Gabon, Bv AsL, Arr GB, Urruz Urz, A Ardi, Muj PAm, Or, Ir YKBiz, TAg Uzt, JAIraz Bizia, Etxde JJ, NEtx LBB, Basarri, Uzt, Ugalde Iltz, Vill, Gazt MusIx); EB 4 (MEIG); esturasun 37: B 8 (Zav Fab, Mg, JJMg BasEsc); G 28 (VMg, Lard 23, Mok); EB 1 (MEIG); estusun G 3 (Uzt); estudasun G 1 (Gco II).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'estua denaren nolakotasuna' adierakoak 3 dira: estutasun EB 1 (I. Tapia: "Jauzi eginez, eta arboleztatutako arro eder batean baretuz, berriro ere Saseta herriaren ingurura arte beren estutasuna zabalduko ez duten bi hegal malkartsuen artetik bideratu arte"); eta estuasun 2, G-EB (I. Unzurrunzaga: "Baña jendea nunbait geiegi plazarako eta ango estuasunean bertsolarien aldamioan zerbait etenda balantzan asi omen ziran estradu gañean Joxe Bernardo eta bere lagunak bertsotan ari zirala"; Euskal Herriko geografia: "Euskal Herriko herrialderik txikiena da lurrez, eta industriak eraikitzeko hestuasunik larrienez betea"); b) 'estualdia, larritasuna' adierakoak 67, eta formak: estuasun 36: B 2 (S. Onaindia, T. Etxebarria); G 15 (B. Gerra, J. Iruretagoyena, A. Arozena, A. Arzelus, J. Eizagirre, B. Iraola, A.M. Labayen, M.M. Zubiaga, M. Ariztia, T. Garmendia); EB 19 (J. Jauregi, A.M. Toledo, I. Sarasola, F. Mendizabal, A. Urretavizcaya, M. Ugalde, K. Navarro, M. Etxezarreta, M. Altuna, X. Mendiguren, P. Esnal, M. Murua, J. Etxaide; El Pueblo Vasco; J. Artetxe; hestuasun: J.I. Hartsuaga, Zeruko Argia 1974); estutasun 31: B 10 (Cristiñau dotriñea bere esplicaciño laburragaz, J.M. Etxeita, D.M. Bernaola, J.A. Ugarte, M. Olazar, R. Etxebarria, A. Zubikarai, Olerti 1980); G 12 (D. Agirre, P.M. Urruzuno, J. Agirre, A. Menan, J. Kerexeta, J.M. Mokoroa, A. Etxarri-Aranaz, J.M. San Sebastian, E. Zipitria); EB 4 (J.M. Satrustegi, J.C. Alonso; hestutasun: X. Gereño, L. Unzueta); EgAs 5 (Agur, Gure Erria 4).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) 'estua denaren nolakotasuna': esturasun AB50 1; estutasun : AB50 1, Euskalterm 2; b) 'larrialdia': estuasun : DFrec 4, AB38 3, AB50 6, HiztEn-LurE, Euskalterm 3; estutasun : DFrec 7, AB38 5, AB50 4, HiztEn ("ik. estuasun"), Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estuasun* e. estutasun.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

1 'estualdi, larritasun' adieran estuasun forma nagusitua dateke (OEH eta EEBSko datuetan erdizka dabiltza estuasun/estutasun, eta esturasun, formak); 2 estutasun ere behar da, 'estua denaren nolakotasuna' adierazteko (cf. "leku baten estutasuna", "bularreko estutasuna" edo arnasa hartzeko zailtasuna)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  estuasun h. estutasun sartuko nuke

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): estuasun / estutasun hurrengorako uztea erabaki da. // BAgiria (1997-02-28): estuasun* e. estutasun agertzea onartu da. // BAgiria (1997-02-28): estutasun onartu da.

estudiante
iz. Ikaslea. Hiru estudiante Parisen eskolatzen ari zirenak.

Aztergaia: estudiante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estudiarazi, estudiaraz, estudiarazten
du ad. Estudiatzera behartu.

Aztergaia: estudiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estudiarazi, estudiaraz, estudiarazten. dio ad.

estudiatu, estudia, estudiatzen
du ad. Zerbait ikasteko adimena erabili. Ik. ikasi1 2. Oihenartek denbora anitz bazeraman estudiatzen eta izkiriatzen.

Aztergaia: estudiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estudiatu, estudia, estudiatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

estudiatu, estudia, estudiatzen

estudio
1 iz. Estudiatzea, ikasketa. Filosofiaren estudioa. Unibertsitatean egin ditut goi mailako estudioak.
2 iz. Azterlana. Tovarren estudioak irakurri zituen.
3 iz. Alor intelektual edo artistikoetan dihardutenek izan ohi duten langela. Eskolak ematen zizkien etxean zuen estudio txikian.
4 iz. Filmak egiten eta irratsaioak edo telebista-programak grabatzen eta igortzen diren eraikina edo areto multzoa. Hollywoodeko zinema estudio ezagunak.

Aztergaia: estudio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zein adieratan onartzen da? 1 Ikasteko ahalegina 2 lekua.

 - [E116]: adierak lantzean izango dugu E210ren galderari erantzuteko modua; baina lehen itzulian arautua izanik, eta batez ere gure tradizioan oinarrituak izanik lehen itzuliko horiek, eta OEHn izan dezakegunez geure tradizioaren berri, oker handirik egin gabe esan dezakegu 'ikastea' dela adiera nagusia eta, besterik esaten ez den artean, adiera bakarra (ez baitut hor 'lekua' adierako bat ere ikusi).

 - Erabakia: (2009-02-27) utzi dagoen moduan.

estufa
iz. Heg. Berogailua.

Aztergaia: estufa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-02-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 2004-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estufa 14: Gure Erria 1957 ("gonan lekuan estufa-tuboen antzeko prakakin"), TxaloPT/3 2 (adib.: "butanozko estufa bat erosi zuen amonarentzat"), H. Etxeberria ("Elkar loturik daude estufarena ahaztu nahiz"), P. Sastre ("Estufa txiki bat da, hotza kentzeko"), J. Lasa ("kinkea eta estufa bat jarri, eta negu amaiera hartan ikasgela gisa erabili zuten"), P. Lizarralde ("estufa zilindrikoaren ondoan eseri"), G. Etxeberria 4 (adib.: "ireki zuen estufaren burnizko ate haundia"), J.M. Suraso 2 ("Mortimer buruz behera jaitsi zen tximiniatik, zarata handia eginez eta estufa barruan lurrartu zuen", "Ikaragarrizko zarata egin zuen estufa barruan"), J. Urteaga ("Nere laguna baltsean ari da estufa inguruan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estufa : AB38 2, Euskalterm 1; estufalari : Euskalterm 1 ('estufero' itzulia) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

estufa : HiruMila (ik. berogailu) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal estufa / poêle, étuve formen ordainak: HiztHand: berogailu, berotegi // HiruMila: berogailu // ElhHizt: labe, berogailu // Lur EG/CE: berogailu // Lur EF/FE: berogailu / Ø // XarHizt: berogailu // Casve FE: berogailü, sütuntzi / berotoki, izertoki, labe // HaizeG FB: su-untzi / labe, bero-toki // T-L LBF: (fourneau) furnego, labexka / labe // PMuj DCV: 1 e. de fuego: labetxo, etxelabe, sut-ontzi, berogailu; 2 invernáculo: berin-etxe, landare-etxe, berotegi, etab. // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 20 lek. (B 10 / G 10); 17 lek. (B 8 / G 9); 27 lek. (B 19 / G 8).

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

ez da nazioarteko forma (aski antzekoak diren arren es estufa, fr étuve, en stove); eta a) etxeetako arruntak izendatzeko aski da berogailu; b) lantaldeak ez daki laborategietakoei nola deitzen zaien; c) beharrezkoa izan liteke 'lehortzekoa' adierazteko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Koro Navarrok, Bernardo Atxagak, Joseba Sarrionaindiak edo Juan Garziak erabili dute (Ereduzko prosa gaur). Etxeetako arruntetan ere esango nuke berogailu diogunean bestelako tresnak ditugula gogoan, ez `estufa'. Sartu egingo nuke hitza, Iparraldekoei galdetuaz onargarria iruditzen zaien, ala Heg. Marka behar lukeen.

 - [E103]: kendu hau

 - [E116]: Iparraldeko E103ri ez zaio onargarria iruditu, eta besteei zer iruditzen zaien ez dakit. Onartzekotan, Heg. marka behar duela iruditzen zait neri, eta beste azalpenen bat ere bai, lantaldeak aipatu dituen hiru arloetakoak nahasi nahi ez baditugu, adib.: "estufa iz. Heg. 'berogailua'"

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

estugarri
1 adj. Estutzen duena. Pentsamendu estugarriak.
2 iz. Estutzen duen gauza. Soka, kate eta estugarriekin.

Aztergaia: estugarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estugune
iz. Mehargunea. Ibai zabala eta ugaria izan arren, estugune batean haitz artean joan beharra du.

Aztergaia: estugune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une

estuki
adb. Estu, hertsiki. Aberatsa da Yemen; eskuzabala eta abegikorra kanpotarrekin eta ohitura eta usadio zaharrei estuki lotua.

Aztergaia: estuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estupefaziente
iz. Heg. Gai toxikoa, sentikortasunaren galera, euforia edo logalea eragiten dituena eta mendekotasuna sortzen duena. Guztira, 3,4 kilo kokaina, 26,2 kilo haxix eta 16 gramo marihuana atzeman dituzte; baita droga garraiatzeko materiala eta estupefazienteak manipulatzeko tresnak ere.

Aztergaia: estupefaziente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): estupefaziente 31: Consumer 3, EiTB 28.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: estupefaziente 16, Berria.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: estupefaziente; substantzia estupefaziente (4), substantzia sorgorgarri (4).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu estupefaziente formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es estupefaciente / fr stupéfiant: Elhuyar: estupefaziente / NolaErran: 1 harrigarri – espantagarri – baldigarri - txundigarri; 2 droga / Zehazki: 1 sorgarri; 2 droga, narkotiko / Labayru: 1 harrigarri, ikusgarri, txundigarri, ikaragarri, izugarri, miresgarri, miragarri, bizi; // sólo [adv.] harriturik, txunditurik, izuturik; conmovedor hunkigarri, zirraragarri, erdiragarri (desgarrador); 2 estupefaziente, aluzinogeno, txundigai, nahasgai, droga / Adorez5000: 1 sorgarri; 2 droga, estupefaziente; 3 txundugarri.

Lantaldearen irizpideak
Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

Ez du guztiz gutxieneko baldintza betetzen, baina oso erabilia da. Heg. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

estura
iz. Estutasuna, larrialdia. Lagun iezadazu estura honetan. Estura larria. Mariak bazekien nolako esturan zegoen Josef. Esturan jarri.

Aztergaia: estura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
estutasun
iz. Larritasuna, estualdia. Ik. herstura. Estutasunetik ateratzeko. Heriotzako estutasunean. Estutasunean daudenei. Estutasun larrian jarri naute.

Aztergaia: estutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

estua denaren nolakotasuna, vs. estuasun 'estualdi (psikikoa, ekonomikoa, etab.)'

estutu1, estu/estutu, estutzen
1 da/du ad. Estu edo estuago bihurtu. Ik. hertsitu; hertsatu. Kalea estutzen den gunean. Soinekoa estutu.
2 du ad. Inguru osotik sakatu. Itsuak ogi xerra artean estuturik zuen arbia.
3 du ad. Besarkatu. Bere besoetan estutu zuen.
4 da ad. Norbaiten ondo-ondoan, haren gorputza ukitzen dela jarri. (Gehienetan, -en kontra edo kideko osagarri bat hartzen duela). Zutik ere lo egiten genuen, elkarren aurka estututa. Besotik heltzen dit, neure kontra estutzen da.
5 da/du ad. Larritu. Ez zaitez estutu horregatik, zaude lasai. Ez zedila estutu, ez zela hilko. Aita ikusteak erabat estutzen zuen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: estutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estutu, estu(tu), estutzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

estutu, estu(tu), estutzen

estutu2
iz. Estutzea, bereziki norbait agurtzeko beso artean estutzea. Ik. besarkada. Estutu bat eman zion. Eman dizkidan estutuak ikusita, egoerak luze joko duela iruditu zait eta urduri jartzen hasi naiz.

Aztergaia: estutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

estutu, estu(tu), estutzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

estutu, estu(tu), estutzen

estutxe
iz. Heg. Kutxatila. Ik. zorro 2.

Aztergaia: estutxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-02-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-03-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan estutxe (Mic: "Aramen estutxea, non dago dustia orraziagaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

estuitxe 3 (F. Krutwig: "beren sutegian zirraidazko estuitxe berri bat egin zuten (...) Eta haren gainean bertze estuitxe bat egin zuten (...) Eta botil hunen estuitxeak egin zituztenean, botila atzera eman zeraukoten"); estutxe (eta estutxetxo) 3 (A. Cazabon: "Maixtrak ere, pixkat lasaitzearren, bigarren egunean egurrezko estutxe polit bat erregalatu zion"; Bi ta Bi/4: "230 pta balio dituen boligrafo bat erosi dut; baita 518ko estutxe bat eta 1120ko liburu bat ere"; A. Narbaiza: "Batek, berriz, josteko estutxetxo zaharkitu bat atera patrikatik eta bere amonarena dela esaten dio apur bat gorriturik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

estutxe : Euskalterm 10 (hauetan bideo-zinten e., emakume-kolonia estutxean, estutxean sartzea, pintura-e., etab.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal estuche / étui; coffret, écrin; trousse; pochette; nécessaire formen ordainak: HiztHand: kutxatila // HiruMila: kutxatila, ontzitxo // ElhHizt: kutxatila // Lur EG/CE: kutxatila // Lur EF/FE: kutxatila / kutxatila, Ø / 1 fardel, zisku; 2 zorro; 3 galtzak / Ø / Ø // XarHizt: untzi; (à épingles) ixkilimuntzi; (à aiguilles) orratzuntzi / kutxatto; arka, untzi / (faisceau) azau, haxe; (étui) untzi; (sac) zorro, zaku / Ø / Ø // Casve FE: untzi, üxtütx / kütxatto, kütxeskilina; arka, untzi / (faisceau) azau, haxe, sorta; (étui) untzi / xaküta / Ø // HaizeG FB: untzi, (en crin) zurduntzi, (à épingles) ixkilimuntzi; (à peignes) orraze-untzi; (à aiguilles) orratz-untzi; (à cure-dents) xotx-untzi / kutxatto; untzi, kutxa / (faisceau) xorta, sorta, azau, garba; (étui) untzi; (de voyage) bide-zorro // T-L LBF: tegi, untzi, teka / kutxatto; untzi / -tegi, estuxa, xixko / sakela ttipi / untzi // PMuj DCV: kutxa, zisku, xorro, ontzi, kutxatilla, andel; eta estuchista: kutxagille, xixkogille // Azkue Aurkibidea: hüstütx; e. de agua para la piedra de afilar: potai; e. de mecha: dunda-barril; e. de segador: kopa, opots, popil, poto, xitxo; e. para la piedra de la hoz: opats.

Erdaretako formak

fr (DLLF): étui; coffret, écrin; trousse; pochette; nécessaire; it (S. Carbonell): astuccio; pettine di media grandezza, etab.; ca (DCC): estoig; en (Collins): box, case, container; (de afeites) vanity case; (de aseo) toilet case, etab.; de (Langenscheidts): Futteral, Etui, Kästchen, (de baño) Toilettentasche, Kulturbeutel; (de cirujano) chirurgisches Bescteck, etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 41 lek. (B 35 / G 6).

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bbehin edo onarpen eske aurkeztua: ez du baldintza minimoa betetzen; eta, lantaldearen irizpideetan datu honek lekurik ez duen arren, kontuan izatekoa da Iparraldeko hiztegi zaharretan ageri dela (H, Dv, VocBN).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Pello Lizarraldek, Koldo Izagirre keta Juan Garziak behintzat erabili dute azken urteetako literaturan. Horretaz gain, eskola munduan hitzetik hortzera erabiltzen dute gure umeek. Sartu egingo nuke.

 - [E116]: egia da erabili egiten dutela gaur (eta erabili egiten genuen geuk ere, eskola garaian), baina Hegoaldean bakarrik erabiltzen da, nonbait, eta ezin ezkuta dezakegu datu hori. Onartzekotan, Heg. marka behar du, nire ustez, eta ordaina ere bai: txostenean ikusi dudanez, hiztegi gehienek kutxatila eman dute ordaintzat, eta nik ez daukat hoberik eskura (bestelako kezkatxoa dut nik buruan: kutxatila definitzean, beste zenbait forma definitzean bezala, lanak izango ditugu zer adierazteko proposatu dugun gogoan izaten eta adiera guztiak biltzen; baina, esan bezala, gauza bera gertatuko zaigu hau bezalako beste hainbatekin). Proposamena: "estutxe iz. Heg. 'kutxatila'".

 - Erabakia: (2009-02-27) estutxe iz. Heg.

estutze
iz. estutu aditzari dagokion ekintza. Zeinek askatu ahalko zuen estutze indartsu hartatik?

Aztergaia: estutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

eswatiniar
1 adj. Eswatinikoa, Eswatiniri dagokiona. Ik. swazilandiar.
2 iz. Eswatiniko herritarra.
eszedentzia
iz. Heg. Aldi baterako, nahita edo beharturik, lanpostu jakin bat utzi duen langilearen egoera. Ik. utzialdi. Gasteizko Udaleko langilea da, baina eszedentzian dago.

Aztergaia: eszedentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eszedentzia 14: Elisabeth Pombo, Edurne Begiristain, Jokin Sagarzazu, Berria 2, Enekoitz Esnaola, Beñat Zamalloa, Oihana Elduaien, Juan Mari Zulaika, EiTB 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eszedentzia 33: Berria 21, Unai Elorriaga 3, Fernando Morillo 2, Aritz Gorrotxategi 2, Hasier Etxeberria, Harkaitz Cano, Iban Zaldua, Joxean Sagastizabal, Pello Zabala.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: excedencia / EEgunk: "eszedentzia h. lan-utzialdi"

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

ez du mailegu onartzekoen minimoa betetzen.

Onartzekoa da, Heg. edo Ipar. markarekin

ez du baldintza minimoa betetzen, baina onartzekoa da Heg. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Hala ere, ordain hoberik ematerik ez badugu, jendeak jarraituko du erabiltzen

 - [E116]: nik ez dut ordain egokirik inori proposatzeko (eta lantaldeak ere ez, nonbait); jendeak erabiliko du, besterik aurkitzen ez badu, eta erabil dezala besterik aurkitu arte, baina gure bedeinkaziorik gabe. Proposamena: ez aipatu lerroa.

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

eszena
1 iz. Agertokia. Eszena apaintzeko hiru oihal erabili dituzte.
2 iz. Antzerkian, ekitaldi bat banatzen den zati bakoitza. Ik. agerraldi 5.
3 iz. Zineman eta telebistan, pertsonaien, lekuaren edo denboraren aldetik batasun bat duten zatietako bakoitza. Zein zorrotz eta gordin deskribatzen dituen gerrako eszenak. Sexu eszena gordinak. Kristori buruzko eszena historikoak.
4 iz. Arte plastikoetan, gertakari baten edo egoera baten irudikapena. Erakusketak biltzen dituen margolanetan ohikoak dira eszena beldurgarriak.

Aztergaia: eszena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eskena 3, Ibiñ Virgil, adib.: "Unai-kantak alako ondore ona izan baizuten, eskenan (antzokian) ere maiz abestu oi zituten kantariek", "aipatu olerkariaren kutsurik ez du palta, baditu ordea, zenbait eskena bizien artetik bizibizirik erauziak diruditenak"); eszena 1, Lek SClar ("Begira ditzagun orain gertakariak biziago dakartziten beste zenbait kopla: (...) Izan al diteke eszena biziagorik?"); eszenario 1, Lek SClar ("Ogeitamarren bat bertsolari eszenarioan. Angoak eta emengoak"); ezenario 2, Lab SuEm ("Intelektualaren aldamenetik bereziaz ezenarioko aurreko aldera dora", "Ezenarioko argia gorritzen doa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eskena 21 (Larrun 1988, HizkLiter/BBB/1, Saioka/4, Artea eta gizona 2, Baietz/3 4 eta "zine e.", J.M. Lekuona, X. Galarreta, F. Telleria 2, A. Valdes 2, A. Ugidos, J.J. Iribar, K.D. Izpizua, J. Legarreta, UnescoAlb 1990: "zine e."); eszena 62 (Bizkaiko herri iturriak; F. Olariaga; A. Arkotxa; A. Azkargorta, A. Lertxundi 2, B. Hidalgo eta "eszena ate", BAtx 2, Bitez, Deia 1988, E. Kortadi, Egin 1988 eta 1989: "e. zuzendari", G. Nazabal, HezkSaila 1981, 1982 eta 1984, Hizkuntza/OHO, I. Acha, I. Tapia, J. Bergara, J. Sarrionandia, J.M. Agirre, J.M. Mendizabal 3, M. Aizpurua, P. Lizarralde, P. Sastre, SEIE 3, UZEI 3, VozEusk 1984 2, X. Gereño, X. Mendiguren B. 5, X. Portugal, A. Cazabon, Aita Santua Erroman, Euskal Margolariak, F. Mendizabal 7, GaztEntz/7 2, J. Cillero, J. Garzia, L. Haranburu A., LurE/3, X. Arregi); ezena 3 (Azurm, Egin 1986 2); eszenagile 1 (J.M. Lasagabaster: "antzezpenean [konbinatu egiten dira] zuzendaria, eszenagilea eta, batez ere, ikuslegoa"); eszenaleku 1 (A. Alonso); eszeneratu 2 (Eguna 1990, Beleko); eszenario 6 (J.M. Lasagabaster 2, J. Urrujulegi, M. Azurmendi, DV 1990, I. Salbidegoitia) eta ezenerio 1 (Azurm); eskenategi 4 (Kirolak 1975 2, Beasain, X. Mendiguren E.); eskentegi 1 (F. Telleria); eszenategi 6 (G. Nazabal, J.M. Irigoien, M.A. Unanua 2, ELA/STV 1992 2); eskenatoki 14 (Susa 1988, Euskadi jaietan/90, Zer egin dezaket/1988 2, I. Mendiguren, F. Telleria, Egin 1986, Hemen 1987, A. Iñarra, AEK, EHBertsol, J.M. Zalakain, E. Otamendi; J.A. Arana M.: "eskena-toki"); eszenatoki 10 (I.M. de Lezea 2, A. Pontesta 3, Hizkuntza/6, Euskal Margolariak, X. Mendiguren B., X. Gereño; Deia 1987: "eszena toki"); ezenatoki 3 (Egin 1986); eskenifikatu 10 (Hitz egin! 8, adib.: "Eskenifika eraz elkar hizketa lehen bezala", "eskenifika elkar hizketa, mesedez"; Hizkuntza/OHO: "eszenifikatu txiste hau: behi azkarra"; SEIE: "Irakasleak edozein animalia-izena esango du eta neska mutilek, mimikaz eskenifikatu beharko dute"); eskenifikazio 1 (Hitz egin!: "Eskenifikazioa hasi baino lehen, adieraz mimikaz hemen / hor / han adberbioen esangura"); eszenifikazio 2 (EuskararenProgr 1981: "Herriaren eszenifikazioak egin ditzakete garaiaren arabera (egunez, gauez, festetan, astegunetan, jaietan...)"; M.A. Unanua: "... [Antzerkia] eszenifikazioa da funtsean"); eszeniko 5 (J.M. Lasagabaster 2: "A. Ubersfeld-ek dioenez, 'teatroa ez da mota literarioa, praktika eszenikoa baizik'", "elkarrizketak eta ohar edo akotazio eszenikoak"; J.M. Olanga: "muntaia eszeniko bat ere antolatu zuten"; M.A. Unanua: "Teatro modernoak honekin hautsi duela esaten denean, askatasun eszenikoa begitantzen zaigu itsumustuan"; Egunk 1994: "antzerki tailerrak antolatu dituzte Arte Eszenikoen Tailerrean"); eskenografia 2 (P. Urkizu: "Musika F. Madinak egin zuen (...) eta eskenografia Muñoa eta Basterretxeak"; Eguna 1990: "... eskenografia eta gainontzekoak herri horiek dituzten lokalen neurri eta ezaugarrietara egokituz"); eszenografia 5 (JMB: "Esan beharra dago (...) gehiago saiatu dela eszenografia animiko bat diseinatzen"; Egin 1988: "... aukeraketan pisu nabarmeneko arrazoietako bat obrak eszenografia gutxi edo sinplea izatearen beharra delarik, Beleko zerrendatu batean"; M.A. Unanua 2, adib.: "Eszenografia ez da kontakizunaren apaingarri gisa antolatuko, ikuspuntu kritiko batetik baizik"); eszenografiko 1 (JMB: "errepresentazio eszenografikoaren inguruan"); eskenografo 1 (Kirolak 1975); eszenografo 1 (M. Ugalde).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

eskena : DFrec 2, AB38 8; eszena : DFrec 8, AB38 2, AB50 15, HiztEn, LurE, Euskalterm 31 (hauetan e. komiko, aldibereko e., e. ebatsi, e. utzi, etab.); eskenatoki : DFrec 2, AB38 6 (hauetan e.-ariketak eta eskena toki); eszenatoki : AB50 10, HiztEn, Euskalterm 1; eszenaleku : AB50 1; eszenaratu : HiztEn; eskenaratze : AB38 1; eszenaratze : Euskalterm 1; eszenario : DFrec 3, AB38 1, AB50 7; eskenategi : AB38 3; eszenategi : HiztEn, LurE, Euskalterm 9 (hauetan e. birakari, e. natural, etab.); eszenaurre : HiztEn, Euskalterm 1; eskenifikapen : AB38 1; eszenifikapen : AB38 1; eskenifikatu : AB38 5; eszenifikatu : AB38 1, AB50 2; eszenifikazio : AB50 1, Euskalterm 1; eszeniko : DFrec 1, Euskalterm 6 (hauetan moldapen e., musika e. etab.); eszenografia : AB50 8, HiztEn; eszenografiko : HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan gorputz(ezko) e.); eszenografo : HiztEn, Euskalterm 1; eszenatu : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eszena : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta Lur EF/FE; eszenaldi : HiruMila (escena); eszenaratu : HiruMila, ElhHizt; eszenario : EuskHizt; eszenategi : ElhHizt, EskolaHE.; eszenatoki : HiruMila, ElhHizt; eszenaurre : HiruMila, ElhHizt; eszenifikazio : HiruMila; eszeniko : HiruMila, ElhHizt; eszenografia : HiruMila, ElhHizt; eszenografiko , eszenografo : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EBBak hurrengorako utzia.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "eszena († eskena) h. taula, agerraldi, agertoki, jokaleku, oholtza, taulagain".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-sz-

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "ez dakit beharrezko den; agertoki-ren haritik agerraldi bultzatuko nuke nik" (1994-10-20)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1996-09): kendu edo hurrengorako.

eszenatoki
1 iz. Antzoki eta kidekoetan, ikuskizuna antzezten den lekua. Ik. agertoki. Abeslariak, dantzariak eta gospel koru bat izango dira eszenatoki gainean.
2 iz. Egoera politikoez eta kidekoez mintzatuz, testuingurua. Nafarroan enpresariek diote eszenatokia guztiz aldatu dela erreformarekin.

Aztergaia: eszenatoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh1683 2020-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eszenatoki iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eszenatoki-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. agertoki].

eszenatoki 1684; agertoki 3365.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eszenatoki 277; agertoki 531.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Agerraldi asko ditu Lexikoaren Behatokian, eta badirudi ez duela erabateko arrakasta izan agertoki proposatuak.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. agertoki.

eszenifikatu, eszenifika, eszenifikatzen
1 du ad. Egoera bat edo kideko bat ikusgai egin. Kazetaria askatzea du justiziak independentzia eszenifikatzen hasteko pausotxoetako bat. Alderdi politikoen arteko borroka hauteskunde kanpainan eszenifikatzen da.
2 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, eszenifikatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'antzeztu' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. antzeztu 3; antzeztu 4; jokatu 6].

Aztergaia: eszenifikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh34 2020-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eszenifikatu 41; antzeztu 2025.

eszenifikatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, eszenifikatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. antzeztu].

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eszenifikatu 3; antzeztu 439.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Irudizko adieran (politikan eta) badabil, eta adiera horretan jasotzekoa izan liteke. Baina ondo mugatua beharko da adiera horretarako bakarrik onartuko dela, ez ‘antzeztu’ren adieran. Hiztegiko sarreran ohar bat jasotzea komeni da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. antzeztu.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper