50535 emaitza bilaketarentzat - [17651 - 17700] bistaratzen.

eszenifikazio
1 iz. Egoera bat edo kideko bat ikusgai egitea. Itunaren izenpetzeak berak aro berri baten hasieraren eszenifikazioa ekarri zuen.
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eszenifikazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'antzezpen' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. antzezpen].

Aztergaia: eszenifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh39 2020-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eszenifikazio iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, eszenifikazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. antzezpen].

eszenifikazio 40; antzezpen 824.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eszenifikazio 12; antzezpen 199.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: escenificación.

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Irudizko adieran (politikan eta) badabil, eta adiera horretan jasotzekoa izan liteke. Baina ondo mugatua beharko da adiera horretarako bakarrik onartuko dela, ez ‘antzezpen’en adieran. Hiztegiko sarreran ohar bat jasotzea komeni da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. antzezpen.

eszeniko
adj. Eszenari, agertokiari dagokiona. Baliabide eszeniko apalak baina indartsuak erabiliz. A. Aierbek hartu du bere gain emanaldiaren zuzendaritza eszenikoa. Arte eszenikoak.
Azpisarrerak

Aztergaia: eszeniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh1137 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eszeniko 205 (gehienak arte eszeniko dira): Berria 112, EiTB 80, Argia 13. // eszeniko 1100: Aizu 7 (“adierazpide eszenikoetan”), Argia 32 (“Urte askoan Hortzmuga antzerki taldeko gerente izan da Ortiz de Pinedo, baita, gerora, Euskal Herriko Produkzio Eszenikoen Enpresa Elkartuen zuzendaria ere”, “sorkuntza eszeniko”, “beldur eszeniko”), Berria (“Taldeari dagokion legez, zoragarria da objektu apalei emandako balio metaforiko eta sinbolikoa, baina harribitxi eszeniko honetan pertsonaien diseinu eta egikera garbia eta denbora eta espazioaren maneiua ere nabarmendu behar dira”), Deia (“Azken handipenean kaxa eszeniko berri bat erantsi zaio bolumentzar bat gaineratuz aurreko eraikinei, eta sentsibilitatez egina izanagatik proportzionatua eta identitate propioarekin ageri da”), DiarioVasco (“Beldur eszenikoa ere, apurka-apurka, galdu dut”), EiTB (“Garramantas pirata, familia osoarentzako jolas eszenikoa”), ElCorreo (“Baliabide eszenikoen zentroa”), Elkar (“beldur eszenikoa sentitzen hasi zen”), Erlea (“Bilboko Mina espazioaren inguruan sortutako taldeak indarrez astindu zuen panorama eszenikoa bere 8 Olivetti poetikoekin, eta urte batzuetan jardun zuen harrezkeroztik, baina bertako kideak nortasun handikoak eta gazte gazteak izanda, saihestezina izan zen eztanda”), Consumer (“Zeure burua epaitua ikustean ez duzu paniko eszeniko nozitzen?“), Euskaltzaindia (“Kaos eszenikoa drama aristoteliko-psikologikoaren aurrean”), Goiena (“Hain justu, eliza izaera eta elementuak mantenduz hori kultura areto bihurtu beharrak Bergarako obra oso berezi egiten duela dio proiektu eszenikoaren arduradun Andoni Garaizarrek, berak ez duela halakorik aurrez ikusi”), Jakin (“beldur eszeniko nabarmen bat”), Laneki (“Tokiko erakunde publikoak babestutako jarduera eszenikoetara joandakoen kopuruan aurreko urtearekiko izan den aldaketaren ehunekoa”), UEU (“”Baturaren eraikuntza errepresentazioaren marko eszenikoan egiten denez, sentimen eta ideia kolektiboak lagungarriak dira batura horren nortasuna egikaritzeko, Durkheimek dioenari jarraiki, eragin ahaltsuak dituzte iruditegi kolektiboaren irudikapenetan”), Uztarria (“Zine eszenikoa ekarriko dute Azpeitira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eszeniko 205: Berria (“proiektu eszeniko”, “Gauzak horrela, zenbait lengoaia eszeniko erabiltzen dituzte, antzezpenarekin batera, abestiak, dantza, testuak eta musika tartekatuz”), Joan Mari Irigoien (“Beldur eszenikoa deitzen dio Valdanok”), Josu Zabaleta (“Moldapen horietan, 1923an, Pitoief antzerki zuzendariak Parisen prestatutako emanaldian erabili zituen baliabide eszenikoen eragina da, inondik ere, nabarmenena”), Harkaitz Cano (“Sutea jabetza pribatu bat kixkaltzen ari denean, gure bizilaguna kaltetzen duen desastre horrek sortzen digun gupidak, gertaerari ikuskizun eszeniko bati bezala begiratzea galarazten digu”), Unai Iturriaga (“Zuria Beltzekoen berriketa moteldu zen beldur eszenikoarekin”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

arte ezeniko Batez ere pl. Agertoki batean antzezten edo gauzatzen diren lanekin lotutako artea, adibidez, antzerkia, dantza edo opera. Antzerkiaren eta gainerako arte eszenikoen arteko lotura aztertzeko jardunaldiak egingo dituzte Urduñan, bihartik hilaren 16ra bitartean. Arte Eszenikoen Goi Mailako Eskola Ofiziala.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago izenondoaren beharrik.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

ez dago mailegu honen premiarik; konposatu gisa bakarrik arte eszeniko azpisarreraren barruan.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da. Lehendik onartua zegoen arte eszeniko azpisarreran. Jasotzekoa.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

eszenografia
1 iz. Antzezlan, film edo kideko ikuskizun bateko dekoratua edo dekoratuen multzoa. Eszenografia apala, baina gustagarria. Eszenografia eta jantziak: Jorge Gallardo. Urria da, era berean, eszenografia bertsolarien saioetan.
2 iz. Eszena-dekoratuak diseinatzeko eta egiteko artea. Ondoren komikigintzan aritu zen eta eszenografia-ikasketak egin zituen.

Aztergaia: eszenografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

eszenografo
iz. Eszenografia-lanetan aritzen den pertsona. Zinema zuzendari izan aurretik, ordea, eszenografo aritu zen Players Lasky estudioan.

Aztergaia: eszenografo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh31 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 31 (Argia 1, Berria 11, Deia 1, DiarioVasco 1, EiTB 13, Erlea 1, Consumer 1, Euskaltzaindia 1, Jakin 1); ETC 66

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eszenografo iz. escenógrafo, -a eszenografo bikaina arduratuko da obra hori eszenaratzeaz: una notable escenógrafa se ocupará de la puesta en escena de esa obra / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: eszenografo (Arteak, TN da).

Bestelakoak

eszenografia 1 iz. Antzezlan, film edo kideko ikuskizun bateko dekoratua edo dekoratuen multzoa. Eszenografia apala, baina gustagarria. Eszenografia eta jantziak: Jorge Gallardo. Urria da, era berean, eszenografia bertsolarien saioetan. 2 iz. Eszena-dekoratuak diseinatzeko eta egiteko artea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa eszenografia arautuarekin batera.

eszentriko
1 adj. mat. Zentrokidea ez dena. Kometek Eguzkiaren inguruko oso orbita eszentrikoak eta handiak egiten dituzte.
2 iz. teknol. Mekanismo mota, biraketa-ardatza eta mugimendua transmititzen duen pieza zentrokide ez dituena, biraketa-mugimendu bat atzera-aurrerako mugimendu bihurtzeko erabiltzen dena.

Aztergaia: eszentriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira eszentriko 3 (J.A. Azpiroz 2: "jende libertigarria da niretzat aspergarriena, eszentrikoak bereziki", "Genneholm emagizona izanez gain, eszentrikoa ere bazen"; Tenologia mekanikoa: "Prentsa eszentrikoaren orga"); eszentrikotasun (cf. infra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eszentrika : AB38 1 ('excentrica' itzulia); eszentriko : HiztEn, LurE, Euskalterm 9 (hauetan angelu e., hanka e., karga e., etab.); eszentrikotasun : cf. infra; eszentro : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eszentriko : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; eszentrikotasun : cf. infra // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Mat. eta Teknol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

eszentrikotasun
iz. mat. Eszentrikoa denaren nolakotasuna; elipse, parabola eta kidekoetan, irudiaren zentrotik foku batera dagoen distantzia.

Aztergaia: eszentrikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eszentrikotasun (eta exzentrikotasun 2) 4: E. Biritxinaga ("Koordenatu jatorria elipsearen zentrua da, eta c/a zenbakiari elipsearen exzentrikotasuna esaten zaio"), Fisika ("Orbitaren exzentrikotasuna"), Gizakia ("Eguzkiaren inguruko eszentrikotasunagatik eta abarrengatik gertatu zen"), BiolGeol/DBHO ("Lurraren orbitaren eszentrikotasuna 0,016koa da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eszentrikotasun : HiztEn, LurE, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eszentrikotasun : ElhHizt, HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mat. eta Teknol.

eszeptiko
1 iz. Eszeptizismoaren jarraitzailea.
2 adj. Dogmen eta kidekoen balioaren aurrean sinesgogor agertzen dena. Eszeptikoa da begi aurrean duen egia horrekin konformatzen ez dena.

Aztergaia: eszeptiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-sz-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "kultismoa den aldetik, eskeptiko forman ere badabil hitz hau" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  eskeptiko, eskeptizismo proposatu ditu.

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): eszeptiko onartu da; eta ez eskeptiko.

eszeptizismo
iz. fil. Ezagutza ezin iritsizkoa dela dioen doktrina, egiarik ba ote den zalantzan jartzen duena.

Aztergaia: eszeptizismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
eszitatu, eszita, eszitatzen
1 da/du ad. fis. Elektroiman batean eremu magnetikoa sortu.
2 da/du ad. kim. Atomo, nukleo edo kidekoak energia-maila handiago batera igaro edo igaroarazi.
[Oharra: beste arloetan, Euskaltzaindiak kitzikatu eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: eszitatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eszitatu (eta ex- 1) EB 3 (A. Urretavizcaya: "amaren algara zaratatsuak, keinu biziak eta begirada eszitatuak"; Zinetika: "etano molekulak eszitatu ondoren hidrogeno molekula eta etileno molekula bat ematen ditu"; J.A. Berriotxoa: "beste erleak exzitatzen dituen substantzia usaintsu bat ateratzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eszitatu : HiztEn, Euskalterm (eta eszitatze-) 5 (hauetan eszitatze-prozesu, atomo e., egoera e., elektroi e., etab.); eszitazio : HiztEn, LurE (ik. kitzikadura), Euskalterm 9 (hauetan e. independente, e. konposatu, e. sexual, e.-prozesu, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eszitatu : HiruMila, ElhHizt; eszitazio : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) Erdal excitar / exciter formen ordainak: HiruMila: 1 zirikatu, kinatu, kilikatu, narritatu, tarritatu, tirriatu, xaxatu; 2 bizkortu, indarberritu, bizitu, zuzpertu; 3 asaldatu, haserretu, berotu, bere senetik atera // ElhHizt: 1 sutu, asaldatu, berotu; urduritu, artegatu; 2 kitzikatu, eszitatu, (lgart.) berotu (sexualki) // Lur EG/CE: kilikatu, kitzikatu, zirikatu, asaldatu, berotu, haserretu, zuzpertu, narritatu // Lur EF/FE: 1 zirikatu, kilikatu, kitzikatu, narritatu, akuilatu; 2 berotu; 3 xaxatu // XarHizt: ziztatu, zirikatu, kitzikatu, kilikatu, akuilatu, narritatu, inpiztatu, hotseman, xaxatu, berotu // Casve FE: akülatü, iratzarri, goritü, süstatü; kitzikatü, territatü, berotü, zirikatü; gahaerazi, haxitü; hotseman // HaizeG FB: ipiztatu, narritatu, kitzikatu, zihikatu, zirikatu // T-L LBF: zirikatu, herritatu, jauz-arazi; sustatu, berotu, akulatu // PMuj DCV: 1 kilikatu, eiatu, ziikatu, aizkatu, sustatu, ern-arazi, kirtzikatu, narritatu, zirikatu; 2 kilikatu, kilika egin, kilimatu, atxirrikatu; 3 axazi, axatu, aixeatu, tirriarazi, axaixa emon; 4 berotu, suztatu, su-ta-gartu, izeki // Azkue Aurkibidea: aizkatu (g); atzirrikatu (g); axalatu (r); eiatu (r, s); ernarazi; goritu (bn); gort (s); hariarazi; heiatu (l); herritatu (sc); hirritatu (bn); hizitatu; iphiztatu (l); kilikatu (an, bn, g, l, r); kilimatu; kirtzikatu (l); narritatu (an, l); tarritatu; tharritatu (bn); tirritatu (bnc); excitar a andar: amakatu (l); excitar a los perros: hasikatu (bn), haxitu (sc); hazitu (s); hurriatu (bn); excitar la curiosidad: gogoa eroan (bc); excitarse: ehelegatü (sc); b) excitación / excitation formenak: HiruMila: 1 kilikadura, kitzikapen, narritadura, tarritadura, uxada, erremin, erresumin; 2 asaldaketa, asaldura, asaldatze, beroaldi, ernegaldi, irakinaldi; 3 ernaldi // ElhHizt: 1 asaldura; urduritasun, artegatasun; 2 eszitazio, kitzikapen (sexuala); 3 Fis. eszitazio, kitzikapen // Lur EG/CE: kitzika // Lur EF/FE: kitzika, laineza // XarHizt: ezin egona, zainen altxatze // Casve FE: kitzika, territa, zirikadüra, zirikaldi, erazte, , gar, berotarzün // HaizeG FB: kitzika, zirika, narritadura, narritamendu, zihikaldi; (agitation anormale) ezin-egona, zain-altxatze, zainak airean ukaite // PMuj DCV: 1 zirikaldi, kilika, tarrita, ziztada; 2 asaldu, asaldaketa, urdurikeria; 3 aokaldi, aolkun, onu // Azkue Aurkibidea: hizitadura; kilikadura (bn, lc); narritadura; tarritadura; uxada (b) // Ez dugu aurkitu ap. T-L LBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eszita, eszitatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Jakite-arloak

Fis. eta Kim. (beste arloetan, erabil kitzikatu, etab.)

eszitiar
1 adj. Eszitiakoa, Eszitiari dagokiona.
2 iz. Eszitiako herritarra.

Aztergaia: eszitiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eszitiar 4 iz.: ES 3 (“eszitiarrak eta egiptoarrak elkharren artean”, “guziek aithortzen dute, eszitiarrak direla lehenbizikoak”, “lehenbiziko hitzkuntza izan zela eszitiarrena”), Berron Kijote (“Eszitiarrak, zuri bezain gaiztoak”); ik. OEH argitaratuan Kol 3,11 pasartearen itzulpenetakoak: eskita (IBe), eskitiar (Ol), eszitar (IBk), eszitiar (Ker), sitiar (Dv), skutar (Bibl), szitha (TB, He), szithe (Lç).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eszitar 1, Oihenart Taldea (“hala nola, eszitarrena, grekoena, eta etruskoena”); cf. eszita: A. Garikano ("gelotophyllis, antzinako esziten «irribarre egiteko belarra»"); I. Iñurrieta ("kristauen sistema, esziten sistema, indiarren sistema", "esziten legeen arabera, zilegi zen hori"); J. Muñoz ("... Ptolomeo erregearen armadetan soldadu sartzera etorriak: eszitak; traziarrak; eta, batez ere, galiar beldurgarriak"); J.M. Olaizola Txiliku ("Anacharsis filosofo eszita-grekoa"); X. Olarra ("Hortik sortu zen Esziten artean zinikoari begiak ateratzeko ohitura").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: eszitiar (1976; szitiar 1712; cf. szithe 1571; szitha 1740) // EskolaHE: eszitak // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es escita, fr scythe ["On dit aussi scythique" — Le Petit Robert]: Zehazki: eszitiar, Eszitiako // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, Casve FB, PMuj DCV.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eszitiar: ZTC 2 (A. Ibarra: “guztiok herri horien jatorri bera diren eszitiarretatik datozela”, “eszitiar hizkuntza”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

Eszitia / eszitiar.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

et
1 interj. Joko baten une larrietan, norbait erortzeko zorian dagoenean eta kideko egoeretan erabiltzen den hitza. (Gehienetan, errepikatuz erabiltzen da). Eroriko da gizagaixoa..., hara..., et, et, et...
2 interj. Iradokizun bat edo ideia bat arbuiatzeko edo baztertzeko erabiltzen den hitza. (Gehienetan, errepikatuz erabiltzen da). Et, et, et! Kontuz zer esaten duan.

Aztergaia: et

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

interj.

Erabilera-oharrak

gehienetan, errepikatuz erabiltzen da.

eta abar
Eta gainerakoak. Zezenak, behiak, txahalak eta abar. Olerkariak (Lizardi, Lauaxeta eta abar). Han biltzen ziren beren jaiegunetan otoitz egitera eta abar. || Borroka latz samarrak ditugu era askotako puntuetan, ikastola, erlijio, politika eta abarretan. Gezurrez eta abarrez beterik baitaude.
[Oharra: eta abar luze bat esapidea desegokia da].

Aztergaia: eta abar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eta alderantziz
Oposizio bateko bi elementuen ordena alda daitekeela adierazteko erabiltzen den esapidea. Bata erabiltzen den lekuan ez da bestea erabiltzen, eta alderantziz.
eta beste
Eta beste batzuk. (Artikulurik gabe eta ezkerrean duen izen sintagmaren atzizki berarekin). Badakit Aitzol eta beste horretaz mintzatuak direla. Gure Herria agerkarian asko artikulu agertu ditut: istorio, gertaera, ikertze eta beste. Nork ez du ezagutzen Piarres Adame, Saran eta bestetan?

Aztergaia: eta beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau55

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eta bi
Eta are gehiago. Gaiztoa eta bi da.
Loturak

Aztergaia: eta bi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eta sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gaiztoa eta bi da (bereak eta bi entzunda joan da moduko esapideetakoa, berriz, bere sarreran proposatua dago).

eta biak, eta biok
1 Eta hitz egiten ari den pertsona. (Ezkerrean izen sintagma bat duela). Anaia eta biok etorri gara. Horra bada non egin dugun topo Altunak eta biok. Joan ginen Josetxo eta biak biharamunean erretratuak ateratzera.
2 Eta aurretik aipatu den pertsona. (Ezkerrean izen sintagma bat duela). Lamina eta biak heltzen dira ur bazterrera. Amak eta biek isiltasun osoan egiten zuten gibeleratzeko bidea.
Loturak

Aztergaia: eta biak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ETA BIAK, ETA BIOK. (En exprs. del tipo Peru eta biok (o biak) etorri ginen 'vinimos Peru y yo'). Cf. A (s.v. ta): "El modismo [del subdialecto español de Bilbao]: 'el padre y los dos', en vez de 'el padre y yo'". Tr. Antes del s. XX lo hallamos en Lazarraga, Añibarro y J.B. Elissamburu. Durante dicho siglo es frecuente su uso, sobre todo en autores meridionales. En los septentrionales y navarros --tbn. en Aresti y en un ej. de Uztapide (LEG II 310)-- se documenta -ak (eta biak, etc.) y entre los vizcaínos y guipuzcoanos -ok (eta biok). Amorea ta biok gabilza, / ez dogu beste lagunik. Lazarraga 1177v. Eskatu eikiozu berari zu eta biokaiti. Añ EL2 23. Guan ginen, Piarres eta biak, itzuli baten egitera. Elzb PAd 70. Badakixu, oiez, zu ta bijon artian dogun egijunea. Otx 28. Platero ta biok. Amez Plat (tít. de la obra). Afrikatik etorritako gizona, Afrikara joan gabeko gizona, bertan geunden haek eta hirurak. Arti Ipuin 65. Par pixka bat egingo zendun, Wili ta biok metxa neurtzen ikusi ba ginduzun. Lab SuEm 203. Yoan giñen Josetxo ta biak biaramonian retratuak ateratzera. Auspoa 77-78, 227. Rafael nere lagun ori eta biok, oso ongi alkartzen giñan. Alkain 344. Suiñak eta biok ankaz ibillaldi bat egitera urten genduen. Gerrika 223. Horra bada non egin dugun topo Altunak eta biok. MEIG IV 115

adib: adin izan da/du ad. Ipar. eta Naf. Adin berekoa izan. Pello eta biok adin gara. Hura adin dut. || Ene semea eta zurea adinak dira.

eta biak hainbat: Aizu (“Dena den, askotan egiten omen du piper, emaztea eta biak kanpora joaten direlako”), ElCorreo 2 (“buruz burukoan ari zinetela Maialen Ljanbio eta biak”), Elkar 2, Berria 20, EiTB, Karmel 2, etab.; eta biok hainbat: Aizu, ElCorreo, Deia, Elhuyar, Elkar, Consumer, HABE, Berria, EiTB, Euskaltzaindia, Jakin, Karmel, Argia, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eta biak hainbat : Berria (“Lehen astean, ordea, Asier Olaizola eta biak egon ziren buruan 54na punturekin”), Herria (“Huna non goazen beraz Lafitte eta biak Baionako irarkolarat”), Elizen arteko Biblia (“kanpora irten ziren Samuel eta biak”), Elena Tourayou (“Aita eta biak beti bakarrik izan ziren”), Bernardo Atxaga (“Osaba eta biak gelan sartu ondoren konturatu nintzen, bakarrik gelditzean”), Iñaki Mendiguren (“Ron eta biak gosaltzera jaitsi zirenean, jada sukaldeko mahaian zeuden Weasley jaun-andreak eta Ginny”), etab.; eta biok hainbat: Berria (“Xabi eta biok.”), Joan Mari Irigoien (“profitaturik ezen anaia eta biok aho zabalik utzi gintuela, eratxiki baitzuen”), Bernardo Atxaga (“David eta biok haur ginela, tximeletari deitzeko modua.”), Mirentxu Larrañaga (“Charlie eta biok istilu larritan sartu ginen, kontu harengatik”), etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez da automatikoa, eta azpisarrera gisa jasotzekoak izan litezke bi formak (eta biak, eta biok).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoak dira biak eta eta bi sarreretan.

eta fini
Ipar. beh. Eta kito. Paper hau sina ezak, eta fini!

Aztergaia: eta fini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IE dira fini 2: Ox (adib.: "Hor agertu da Minini. / Krik, krak, biltzarrea fini"); eta fini 1 (Larz Senper: "Paper hau sina-zak eta fini"); fini izan 10 (Lf Murtuts 4, adib.: "Hortan fini da ixtorioa"; Larz Iru 2, adib.: "Fini, fini zera neretzat"; Xa 2, adib.: "ez da oraino ere fini zure lana"; Ox: "Ez dakik gerla Fini dugula?"; Xa ap. Mattin: "ezta dena hortan fini"); finirazi 1 (Etch: "sekursik ezin ükhen, hanko jana kuntre / finirasten nündian, emaztiak hanxe / ezpaleit Jinkuk heltü Xaho Atharratze").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fini izan 5: Eskual 1902 2 ("Esperantxa dugu orano, zeren solasa ezta umen fini", "Zintzarrosa franko Maulen ere umen da, eta orano ez tute fini, bena Bildozen orano hanitx haboro"), A. Luku ("Hago ez diat fini"), Herr 1946-1961 2 ("Bainan ez dezatela uste izan lana fini dutela", "Goraintzi bero bat igorriko diok nere parthez xantza on bat desiratuz aneia Bettiri Algerian bere zerbitzua laster fini duen aneia sarjantari"); eta... fini 1, Herr 1965 ("Eta hortan fini, beste urte artio").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fini : AB38 1 ('acabado') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fini : EuskHizt (~ 1925. Ipar. [G. er.]. Akabo. Paper hau sina ezak eta fini. Fini izan (da-du ad.): amaitu); fini izan : Lur EF/FE (être terminé) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

"fini da, eta fini esapideei dagokien erabileremua (mailaz eta denboraz) argitu behar da" zioen lehen itzuliko oharrak; fini da argitutzat eman liteke (cf. fini izan arautua); eta fini, berriz, ahozkoan erabilia dela, dio P. Xarritonek, baina nekez idatziko lukeela: Beh. marka dagokio, beraz, eta AS nahiz adibide gisa eskain liteke fini izan sarreran (cf. kito sarrerako eta kito AS), "eta horretan fini".

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

eta fini moduan eskaintzekoa, fini izan sarrerako azpisarrera (nahiz adibide) gisa.

eta gainerakoak
Zerrenda bat aipatzerakoan, guztiak aipatzea saihesteko, amaieran ezartzen den esapidea. Ik. eta abar. Janaritegian ezartzen dira mahairako behar diren gauzak: janari, edari eta gainerakoak. Eragozpen hori eta gainerakoak. || Edozein guraso beharturik dago bere ume, mirabe eta gainerakoei zerurako bidea erakustera.

Aztergaia: eta gainerakoak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gainerako sarrerari dagokion azpisarrera.

eta gehiago
Eta zenbait. (Zenbaki baten eskuinean). Egun bakan batzuk besterik ez dira izan, baina egun bakan horietan 18 segundo eta gehiago atera dizkiote Castrori. Hazparnen bi oren eta gehiago jokaturik galdu baitzuten. Hogei eta gehiago urte daramat Tolosako Kantabriko tabernan egiten diren desafioetako aktak jasotzen.
eta gero
Aipatzen dena gertatu edo egin ondoan. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Hura egin eta gero. Etxea berritu eta gero. Marinelek-eta kanta zitzaten, buruz ikasi eta gero.

Aztergaia: eta gero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: (partizipioaren ondotik erabiltzen da, ez izenaren ondotik: bilera bukatu eta gero etxera abiatu ziren; *bilera eta gero e. bileraren ondoren).

eta guzti
1 Aipatzen denarekin batera, aipatzen denaz horniturik. (Mugatzailerik ez duen izen sintagma baten eskuinean). Jantzi eta guzti sartu zen ibaian. Ez dugu guk hizkuntza hori, euskalki eta guzti, asmatu. Han agertu ziren beren akuilu eta guzti.
2 Lehenago adierazi denari gehitzen zaiona azpimarratzeko erabiltzen den esapidea. (Izen sintagma mugatu baten eskuinean). Ik. ere 1. Sari nazionalak eta guzti irabazi ditu. Batzordea eta guzti osatu dute horretarako. || (Bestelako sintagma baten eskuinean). Pozik eta guzti dagoela ematen du. Gero gainera, ordaindu eta guzti egiten dizute.
3 (Izen sintagma mugatu baten edo mugatzailerik ez duen baten eskuinean, bakarrik nahiz ere eskuinean duela, aurkaritza balioaz). Ik. nahiz eta; arren. Eta hura, bere herren eta guzti, beti aurrera. Hau eta guzti ere, maite nuen.

Aztergaia: eta guzti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Eta guzti, eta kito:asko erabiliak dira eta idiotismotzat jo daitezke. Sartzekoak dira.

 - [E116]:  guzti sarrerako azpisarrera gisa eman genuen lehen itzulian. Ez da aski?

 - Erabakia: (2009-02-27) aski da.

eta hola
lgart. Kontaketa bat edo esaldi bat, den-dena esan gabe, nolabait amaitutzat emateko erabiltzen den esapidea. (Perpausaren amaieran). Ik. eta horrela. Bertsotan, elkarri puntuak paratuz, eta hola. Erantzun zuten, bizi-bizi, eurek ez zutela halako asmorik izan, berritsuen gauzak zirela, eta hola.

Aztergaia: eta hola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ETA HOLA. Y así, y similar(es). Ezpaditio paratzen / tellak eta ola, ez da akabatuko / sekulan eskola. Auspoa 97, 27. Arranondon da beste Bizkaiko erri batzuetan itz baten azkenengo aots edegiak barriro esaten dira, itzaren oiarzunak legez: guk u, nik i, arek e, ta olan. Ag Kr 22n. Erantzun eben, bizi-bizi, eurek ezebela alako asmorik izan, barritxuen gauzak zirala, ta olan. Kk Ab II 179. Baita ere bertsotan, elkarri puntu paratuz ta ola. Auspoa 77-78, 34. Ba ginuen hiru egunen jatekoa segurik, dela oilasko, xingar, moleta eta hola. Etchebarne 76. Ez dudala aski mintzarazi bere lehenagoko balentriez, Arce baten aintzinean eginez eta hola. Larre ArtzainE 243s. v. tbn. AZink 141

adib: batetaratu, batetara/batetaratu, batetaratzen da/du ad. Ipar. Bateratu. Belokeko fraide-etxean loratu eta osoki batetaratu dira ene Jainko eta euskal amodioak. 1793an bi eskualdeak berriz batetaratu zituzten eta hola moldatu Vaucluse izeneko departamendua.

eta hola 98: Consumer 3, HABE, Berria 12, EiTB 25, Jakin 4, Karmel 26, Argia 21, Erlea 4, DiarioVasco 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eta hola : Herria (“Denbora batez alabainan, etxeak aiseago egiten zituzten kasko batean edo mendixka baten mazelan, ur hegian irrisku gehiago bazela urak ateratzearekin eta hola”), Menane Oxandabaratz (“Ene neurrikoa, beharbada, Mozart eta hola... ez gorago”), Marzel Etxehandi (“Eta hola gertatzen zen.”), Michel Oronoz (“Herriko etxeak eskola honetan lanak abiatu zituen 1981ean, garbitzen, emokatzen, xuriz tindatzen eta hola”), Janbattitt Dirassar (“Baionako karriketan itzuliño bat egiten nuelarik, lanetik landa eta hola, noiznahi ikusten nituen mutiko eta neska, ene heintsukoak, bizkarretik hartuak ibilki”), Patziku Perurena (“Barañainen, bertako errotari, "Batan de Barañain" deitzen omen zioten 1837an, eta Astrainen bertan bada "Batanena" oikonimoa, eta Etxarri Aranazen ere bai "Bataniturri" lekuizena; eta hola, beste leku askotan”), Joxe Austin Arrieta, Xabier Mendiguren Elizegi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Perpausaren amaieran erabilia, eta funtzio berezia duen esapidea denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eta eta hola sarreretan.

eta horrela
lgart. Kontaketa bat edo esaldi bat, den-dena esan gabe, nolabait amaitutzat emateko erabiltzen den esapidea. (Perpausaren amaieran). Ik. eta hola. Gaur jarriko diote harri bat, bihar bestea, hurrengo egunean adreilu bat, eta horrela.

Aztergaia: eta horrela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ETA HORRELA. Y así. Izkera berriak eman ziezten: batari griegoa, besteari latiña, ta orrela. Cb EBO 7. Ta gezurretan badabill, estaen dio, Ernanikua bada, Tolosakua, ta orla. Sor Bar 105. Gaur jarriko diyote arri bat, biyar bestia, urrengo egunian ladrillu bat eta orla. Iraola 84. Batzuek Vitori aldera, besteak Bizkai aldera, eta orrela. Salav 73. Jostaketarik gogokoena makutsean jarri ta lasterka ibiltzea genduan: Katalan-soroko aldapa zeiñek bizkorrago igo eta orrela... AZink 42. v. tbn. Sor Bar 89. MMant 36. JAzpiroz 124. Insausti 233

eta horrela : Aizu (“Adibidez, udan, herrian nagoenean, bertako biblioteka bisitatu ohi dut maiz: ezagutzen ez ditudan hiruzpalau egile hautatu aliritzira, denak irakurtzen hasi, eta gehien gustatzen zaidanarekin jarraitu ohi dut; hurrengoan beste hiru hartu, eta horrela"), Berria (“elizako diren fundazioak fidagarriagoak egiten zaizkit, baina fidagaitza naiz hala ere fundazioekin zeren eskandaluak karitatearen negozioan aunitz izan baitira eta izaten dira, ez dela laguntza iristen fotografian agertzen den beltz gaixoari eta horrela”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eta horrela : Pello Zabala (“Iñuxenteen egunak, apiril biribilekoa; eta horrela...”, “Morroiak behar baitira orain, baserriko lanetan, sorokoetan eta horrela”), Filosofiako gida (“hau filosofia da, bestea ez da filosofia; filosofia hemen hasten da, lehenago ez zegoen filosofiarik, eta horrela”)…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Perpausaren amaieran erabilia, eta funtzio berezia duen esapidea denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eta eta horrela sarreretan.

eta kito
Esaten dena, kontakizuna edo arrazoibidea horretan bukatzen dela eta erantzunik onartzen ez dela adierazteko esapidea. Zaharra ez da, zahar delako eta kito, errespetagarri. Kaskartzat jo gaituzte, beste auzirik gabe, eta kito. Gureganatu duguna gurea da, eta kito. Egunen batean botako dut neure burua ibaira, eta kito. Euskaraz eta kito.

Aztergaia: eta kito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau80

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Eta guzti, eta kito: asko erabiliak dira eta idiotismotzat jo daitezke. Sartzekoak dira.

 - [E116]:  kito sarrerako azpisarrera gisa eman genuen lehen itzulian. Ez da aski?

 - Erabakia: (2009-02-27) ok.

eta koska
Eta zenbait. (Zenbaki baten eskuinean). Hamabi mila pezeta eta koska.
eta piko
Heg. herr. Eta zenbait. (Zenbaki baten eskuinean). Ik. eta koska. Selektibitatea bederatzi eta piko batekin gainditu zuen.

Aztergaia: eta piko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ta piku 1, Arti MaldanB ("Mendekantzak ditu / hamar mila musu, / eun mila ta piku / begitarte mutu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eta piko 3: M. Etxezarreta ("Emakumearen metro eta pikoa"), Azurm ("Hirutatik bat eta piko"), DV 1993 ("Bi urte eta piko"); eta piku 5: Zubk ("Eun eta piku urte"), Habe 1992 eta 1996 ("Ehun eta piku orri", "Hirurehun eta piku gara elkartean"), K. Biguri ("Hogeita piku urteko gizon bat"), J.M. Arrizabalaga ("Ordubete eta pikuko espektakuloa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eta piko : DFrec 1 (Egin: "Berrehun eta piko automatika") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baita nazioartekoa formaz nahiz adieraz.

gaztelaniazkoaren kalkoa da, eta ezin onartuzkoa: eta zenbait / eta zerbait bezalakoez ordezka liteke.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Kalkoa izango da, baina Bergara aldean, behintzat, hogeita piko urte bezalakoak oso erabiliak dira. Merezi luke sartzea, Herr. edo emanaz, h. eta zenbait?

 - [E116]: kalko nabarmenegia da niretzat ere; baina egia da erabili egiten dela (ik. lantaldearen txostena; eta gaurko prosaren corpusean ere aurki daitezke zenbait adibide, bila ibiliz gero "aldapa piko" edo "piku marmelada" bezalako testuinguruen artean): Herr. marka ez ezik, Heg. ere eraman beharko luke, forma hobetsiaz gain (baldin eta zenbait honi buruzko proposamena onartzen bada). Proposamena, eta sarrerako azpisarrera gisa eskaintzeko: "eta piko Heg., Herr. h. eta zenbait".

 - Erabakia: (2009-02-27) ok

eta zenbait
Kopuru batetik gorakoa, ezagutzen ez dena edo aipatu nahi ez dena, adierazteko erabiltzen den esapidea. (Zenbaki baten eskuinean). Ik. eta piko; eta koska; eta gehiago. Gure artean izan da, hogei eta zenbait urtez. Ehun eta zenbait langile.

Aztergaia: eta zenbait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-02-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1999-04-20 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1900-1990 epeko testuetan eta zenbait lematizatuak "x eta zenbait urte" segidako 4 dira, IE-EB: StPierre GH 1921: "Hala zioen duela berrehun eta zenbeit urte Eskaliger idazlariak..."; Euskaltzaleen Biltzarra: "Nork erranen zaukun, duela hogoi eta zombeit urthe, Parisen elgarrekin eta bertze Eskualdun lagun batzuekin aurkitzen ginelarik, egun batez, holako ghertu handi batean buruz buru eginen ginuela!"; Otoizlari 1986: "Gure artean izan duzu, hogoi-ta zenbeit urtez, Artzain Onaren itxura"; Satr: "Zoragarri da larogei ta zenbait urteko ezpain hoietatik gauzak entzutea".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

gutxitan erabili izan da, baina egokia dirudi, eta AS gisa eskaintzekoa, adibide batekin: gure artean izan da, hogei eta zenbait urtez.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Ikus aurreko oharra.

 - [E116]: bat nator lantaldearekin (eta E123 ere bai, noski), eta horrelaxe emango nuke azpisarrera: "eta zenbait: gure artean izan da, hogei eta zenbait urtez".

 - Erabakia: (2009-02-27) sartua da, baina zenbait-en barnean ere sartu.

eta/edo
junt. Edo (aukera guztiak gerta daitezkeenean). Zuzendaritza batzordeko kideak izendatu, berrautatu eta/edo berretsi.
Loturak

Aztergaia: eta/edo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-02-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 2004-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

'x eta y nahiz x edo y' adierakoak lemazitzeko saio bat egin da; EEBSkoak 26 dira, eta EB: edo eta 1, edo/eta 3, eta edo 2, eta/edo 20; OEHn ez dugu aurkitu, ezta beste iturri-hiztegiotan ere: DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edo eta : LehenZikloEsper 1987 2: "Beren esanahia ezagutzen ez den hitzak jaso (Ik). Aurreko ariketen emaitzak guztien artean ikusi (Ir-Ik). Jaso diren hitzen esanahia bilatu edo eta esplikatu (Ir edo/eta Ik)"; edo/eta : J.M. Apalategi: "batzutan hots bat errepikatzerakoan desberdintasunaz esana izan delako edo/eta lehenago idatzi dudanean zihurtasun osorik gabe egin nuelako desberdin idatzi dut aldi batetik bestera"; Programazioa 1984: "Hedakuntza edo/eta sakontzea. Pedagogi alorrera bereziki egokiturik"; eta edo : P. Saez: "Kontuan artuaz trafikoko lege-austeak batzuetan (Alemanian batez ere) lege-auste arruntaren % 50 baño geiago dela, bidezkoa dirudi geiago erabiltzea eta edo gidatzeko baimena kentzeko neurria artzea"; E. Diaz: "Funtsezko arazoa sortzen da puntu honetan irakasleek bete beharreko baldintzei dagokienean batipat, bai publiko eta edo pribatu homologatuetan irakasleek erdi mailako titulazioa eta EGA eduki behar bait dute"; eta/edo : KLLegea 1984 2: "Eskuarte hoien banakuntza, indarrean dagoen lege-erapidetzaren arauera Bateango Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen jaurgopeko izan daitezen agintepide eta / edo zerbitzuen eretzean egingo da", "Estatutoa eta Lege hau egiteratuz agintepideak eta / edo zerbitzuak Autonomia-Elkarteari eta Kondaira-Lurraldeei eskuratzea bukatu ondoren..."; OinLegBizk 1990: "Zerga-sisteman sartutako edo ekonomiak edo salbuespenezko beste zirkunstantziaren batek ekar ditzakeen aldaketak direla eta, banaketa bertikal modeluan eta/edo banaketa horizontalaren koefizienteetan funtsezko aldaketak sartu beharra gerta dadinean, Finantza Publikoetarako Euskal Batzordeak, metodologia eta kalkulu mailako aldaketei buruzko proposamenak egin ahal izango ditu"; P. Saez: "Gaur egun ordain sariak, hobeto esanda, adingabekoen ezin-egokituari eta gazteen okertzeari erantzun gutxi edo asko pedagojiazkoak eta / edo menderakoiak, orain arte ez-ezagunak edo gutxi ezagutuak izan diran neurri, errealitate eta asmoak euki bear dituzte"; OrdenadoreP: "Periferikoa: Ordenadoreari datuen irteera eta / edo sarrerako ahalmena emateko gailua"; LehenZikloEsper 1987 2: "testu edo informazio egokia emanik, zerrendatu espezie mineral eta / edo animali espezie eta / edo landare espezie jakinen transformazio / erabilpen prozesuen elementu / urratsak"; UZEI 2: "Hitz honen, horren edo harako bestearen arazoa baino askozaz gehiago lanbide- eta ikasketa-sail gehienetara aplika dezakegun eta/edo aplikatu nahi dugun batezbesteko hiztegi-tipologia bait da hemen, itxura osoz, auzigai nagusia", "beraz [hauek] aukeratu ditugu adjektibo gisa jokatu behar dutenerako, eta ez L. M. Mujika eta/edo X. Kintanak proposatzen dituzten[en] antzekoak"; EHAA 1986-1992 artekoak 4: "Hirigintzazko Azterlanak egitea eta/edo Abenduaren 5eko 278/1983 Dekretoaren arauera Birregokitze-Egitamu Bereziak egitea du xede lankidetza-ituneak", "jatorrizko ikus-entzunezko ikasmaterialaren egile eta/edo argitalpen eskubidedunaren baimena eskuratu, eta horren kopia legeztatua aurkeztu beharko da", "Zuzendaritza Batzordeko kideak izendatu, berrautatu eta/edo berretsi", "Iragarpena, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbitzu Nagusiak eta/edo Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 1992. urtean argitaratuko dituen liburuen fotokonposizio, fotomekanika, inpresio, enkuadernazio eta bidalketa lanak esleitzeari buruzkoa"; AAO 1989: "800 metro karratu lortu gabe, eraikitako edo leku zabalak, bide publikoak, antolapidetza eta/edo ez-urbanizatzeko zoluaren guneak bezala sailkatutako lurrez inguratua egon dadila"; A. Egaña: "Nolanahi ere, pekatari, matxista eta/edo erreprimitu pila bat bagarela ohartu naiz"; HerrizH 1988: "... ondoko oinarrietan zehaztera goazen baldintzak bete ditzaten itzulpen-egitasmoei beka moduko dirulaguntzak eskainiz: Literatur obrak behar dute izan, klasikoak eta/edo modernoak"; HezkSaila 1985 eta 1994: "Multzo hauek dagokien irakasgaiko gai sail batez osatuta daude eta bere garapenak, irakaslearen eta / edo ikaslearen ekintzen mailan, irakasgaiko ordu lektiboen %50 ingurua bete behar dute", "Orain, barne-energia eta bero eta/edo lan gisa sistema horien arteko elkarrekintza bidez aldatzeko aukera koalitatiboki aurkeztuz azaldu beharko lirateke"; GAO 1991: "zakar erradioaktiboak edo batazbesteko bizitza nahiz kontzentrazioagatik instalazioetan kalterik sor dezaketenak eta/edo instalazio horien mantenimenduan diharduen langilegoari arriskurik ekar diezaioketenak"; Egin 1993: " horiengandik ez baitugu ezer asko aterako: (...) Dogmatikoengandik (...) Eserleku erosoko euskaltzale eta/edo euskaldunengandik".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Euskaltzaindiak edo Gramatikak erabakitzekoa (edo/eta segidakoa baino erabiliagoa da).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: kontuan izango dugu edo/eta sarreran aipatzen eta erabakitzen dena.

 - Erabakia: (2009-02-27) erabakia eta/edo.

eta1
1 junt. Maila edo izaera bereko perpausak edo osagaiak lotzen dituen hitza, gehitze bat, harreman bat-edo, adierazten duena. Peru eta Maria. Azeria, lehoia eta otsoa. Bera eta bere semea. Zu eta ni. Zu eta biok. Hura eta gainerakoak. Kale luzea eta zabala. Guraso eta adiskideei idatzi zien. Ongi eta agudo egin. Ohitura berriak eta askok onartzen ez dituztenak. Iñaki badator eta Itziar badoa. Ikusi al duzu Iñaki eta eskatu al diozu autoa? Eseri zaitez eta entzun ezazu. Egin behar dugu eta egingo dugu. Astoa ekarri eta atarian utzi zuen. || (Perpaus edo osagairen baten elipsiarekin). Niri atsegin zait; eta zuri? —Nik esan diot —Eta? —Ez nauela gura erantzun dit.
2 junt. (Galdetzaile baten ondoren, jarraian datorren erantzun modukoagatik harridura adieraziz). Nork, eta Peruk esan behar! Nora, eta Burgos aldera! Non, eta Etxahunean!, nor, eta Engrazia Mattinekin! Zertarako, eta galtzeta orratzak egiteko!
3 junt. (eta-k bi esaldi kideko biltzen dituenean, lehenengoaren laguntzailea nahiz bigarrenarena ezaba daiteke). Astoa ekartzen eta atarian uzten zuen. Zuk biziarazten dituzu guztiak eta santutzen.
4 junt. (Ondoriozko-edo ñabardura adieraziz). Triste bizi naiz eta hilko banintz hobe. Asko ezagutzen zuen eta ez zuen laguntzat nahi.
5 junt. (Orduak adierazteko). Hiru eta erdietan. Zortzi eta erdiak.
6 junt. (Neurri, zenbaki eta kidekoekin). Bi litro eta erdi. Mila eta berrehun. Mila berrehun eta hogeita bost. Bi eta bi lau dira. Minutu bat eta hemezortzi segundo. Bost eta huts galdu zuten.
7 junt. Eta gainerakoak. (eta-ren eskuineko osagaia, eskuarki izena, agertzen ez dela). Apaiza-eta bihar etorriko dira. Sukaldeko ontziak, platerak eta, hautsi zituen.
8 junt. Eta berehala. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Heldu eta lotara joan ziren. Alkatea agertu eta oihuka hasi ziren.
9 junt. (Aditz jokatu baten eskuinean, perpausari kausa balioa ematen diola). Ez du ekarri, handiegia zen eta. Nik egin beharko dut, zuk ez duzu egiten eta. Bakarrik ezin dute eta, lagundu egin beharko diegu. Aitaren berririk iristen ez eta, etxekoak larritzen hasi ziren. || Eskatu zioten haiekin joan zedila, Israelgo buru izan behar zela eta. Hori dela eta, ez dira etorri.
10 junt. (Aditz jokatu baten eskuinean, harridura adierazteko edo esaten denaren indargarri gisa). "Amatxo..., aitatxo da eta!" hots egin zuen handienak. Zortziak eta erdi dira eta! Hara, hemen da bera eta! Han daudela?, hemen daude eta! Baina nolatan, hilda zeundela zioten eta! —Horrelakoen etxean ez nikek nik lanik egingo. —Besteetan ere ez duk egiten eta!
Azpisarrerak
etab.
eta abar-en ohiko laburdura. Musika mota guztiak: koralak, herri-kantuak, musika klasikoa, etab.

Aztergaia: etab.

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(eta abar-en ohiko laburdura).

Informazio lexikografikoa
Formatu-arazoak

laburdurak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]: Ik. bere oharra deklinabideaz.

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): onartu egin da.

etaiuar
1 adj. Etaiukoa, Etaiuri dagokiona.
2 iz. Etaiuko herritarra.
etakide
iz. ETA talde armatu klandestinoko kidea. Ustezko bi etakide atxilotu ditu Espainiako Poliziak.

Aztergaia: etakide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ETAkide 1, AE Ituna.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ETAkide: P. Aintziart, I. Zaldua, J. Zulaika 6, Berria 9; etakide: M. Hz. Abaitua 5, I. Aranbarri, I. Arranz 2, R. Egiguren 4, A. Juanena 2, P. Salaburu, J. Sarrionandia, Txillardegi, J.L. Zabala, M. Zapiain 3, Berria 109.

Bestelakoak
Ongi eratua da

hedatua da, eta ongi eratua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-kide.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): etakide

etanal
iz. kim. Aldehido likido koloregabe eta pozoitsua, erraz lurruntzen dena (CH3−CHO).

Aztergaia: etanal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

etano
iz. kim. Bi karbono atomo dituen hidrokarburo asea, erregai bezala erabiltzen den gas usaingabe eta koloregabea (CH3−CH3). Saturnon metano, etano eta nitrogenoz osatutako itsaso eta aintzirak aurkituko dituztelakoan daude.

Aztergaia: etano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: kimika hitzak sar litezke.

etanol
iz. kim. Azukrea duten fruta edo landare zukuen, bereziki mahatsaren, hartziduratik lortzen den alkohola (CH3−H2−OH).

Aztergaia: etanol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: kimika hitzak sar litezke.

etapa
1 iz. Aldia, aroa.
2 iz. Ibilaldi batean, geldialdien arteko zatia. 237 kilometroko etapa da gaurkoa eta lau mendate ditu.

Aztergaia: etapa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etc.
et cetera-ren laburdura, etab.-en kidekoa.

Aztergaia: etc.

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-06-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Formatu-arazoak

laburdurak

etekin
iz. Zerbaitetatik eskuratzen den irabazia edo onura. Ik. mozkin. Txilar lehorra beste etekinik ematen ez duen saila. Langileari bere nekearen truke eskaintzen zaion etekina. Enpresak 5.407 unitate baino gehiago ekoitzi eta saldu behar ditu etekinak lortzeko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: etekin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etekina atera
du ad.-lok. Gobernuak eta bere bazkide diren enpresa pribatuek etekina ateratzen dute drogen aurkako gerratik. Oraindik ez dio probetxurik eta etekinik ateratzen tresna horri. Pinuari etekin handia ateratzen diote erretxinatan.
Ohiko lexiak

Aztergaia: etekina atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

etekintsu
adj. Etekin handia ematen duena. Ik. emankor. Lan iraunkor eta etekintsua. Aspaldian egindako inbertsiorik etekintsuena.

Aztergaia: etekintsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lan iraunkor eta etekintsua.

eten barik
adb. bizk. Etengabe. Eten barik dihardu beharrean.

Aztergaia: eten barik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-02-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eten barik (eta bagarik, etenbarik) 10: AB AmaE 2 (adib.: "Berrogei eta zortzi urtean beti gerrari / Izan zalako, eten bagarik armadetan"), Otx ("Eguno eten barik ekingo dautsat areri otoitz egitten"), Eguzk GizAuz 3 (adib.: "Eten barik lan egiñazo dautse"), Erkiag Arran 2 ("Eten barik ekin eutsan gau osoan puzka [...] Barruan eroaldia etenbarik eukala uste eban"), Bilbao IpuiB 2 (adib.: "Egun guztian eten barik zarataka").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eten barik (eta eten bagerik, etenbarik) 30: Euzkadi 1930 ("Gizonaren bizitza, geyenetan beintzat egunero azten edo galtzen da, eten barik, ixillik, urratsik urrats"), Otx 2 (OEHko testuinguru berekoak biak), GJaur ("Lañoa eten barik trumoika"), KarmArgia 1934 ("Ekin dautsat eten barik"), Onaind 2 ("Bere egunetan, eten barik, nok jakin zenbat itzaldi egin ebazan?"), J.A. Goiria ("Gizonaren biotza zorion-zale da; zorion-billa dabil eten barik"), SM ("Bere lanean eten bagerik jarraitu dau"), J.J. Arrizabalaga 3 (adib.: "Egun gustixe eranien, eten barik zurrutien"), GMant 3 (adib.: "Guztiok batera eta eten barik ekin!"), J. Garitaonaindia ("Arduraz eta kezkaz beterik egoan eta eten barik otoitzean ziarduan"), Literatura/3 ("Eten barik lanean"), X. Peña ("Bidean, goitik beera, mendigoizale ta baltz-lagunak eten barik"), Deia 1988 ("Eten barik bere ikerketetan jardun"), J. Artaraz 5 (adib.: "Aldaketa honek eten barik gertatzen dihardu"), J. Zubikarai ("An bazkatu leikezan abereak etenbarik gitxiten doaz"), A. Arruza ("Eten barik berbetan ebilen"), X. Letona ("Ordundik hona eten barik ospatu da urtero"), R. Egiguren ("Basamortuko haize hotz eta zakarrak eten barik jotzen zuen"), A. Aldezabal ("Arantzazuko kanoieko paisaia txundigarriak, eten barik, jarraipena du beste zintzur batetan"), M.A. Mintegi ("Eten barik garaipena geureganatu genduan arte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eten barik : DFrec 1 (Deia: "Euskal kulturaren aurrerapena indartzen eten barik dihardugula agertzeko") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

libretzat eman litekeela uste du L. Baraiazarrak.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

barik.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: ez dio inork oharrik egin, eta, librea izanik, isiltzea dugu onena (horrela, ez dugu ez onartzen eta ez gaitzesten; eta ez dugu alferrikako nahasbiderik sortuko eten barik honen eta etengabe lehen itzulikoaren grafiak direla eta). Proposamena: ez aipatu lerroa.

 - Erabakia: (2009-02-27) sartu eten eta barik horien azpian, AS gisan: eten barik Bizk.: eten barik dihardu beharrean.

eten1, eten, eteten
1 da/du ad. Bi buru edo muturretatik tenkatuz, zerbait hautsi. Soka eten. Katea ez da eten. Estekatzen nauten lokarriak eteteko kemenik izan ez dudalako. Ezin eten daitekeen lotura. Zainak eten.
2 du ad. Zerbaiten jarraitutasuna hautsi. Norbaiten jarduna eten. Aurreko lagun guztiekin harremanak eten egin behar zituen. Europar Batasunak Kubarekiko harreman diplomatikoak eten zituen. Bidea eteten duen harria. Ohitura makur hura ezin etenik. Heriotzak eten ez duen adiskidetasun ederra. Euskal literaturaren tradizioa zeharo eten zuten joera berriek.
3 da/du ad. Ahuldu, erabat nekatu. Gurutzean josirik, etenik, hilik. Etenda baitzegoen, egun osoan ibili eta ibili egin ondoren. Eguneroko jardunak eten dezake osasunik gogorrena.
Azpisarrerak
eten2
1 iz. Etetea. Ik. etenaldi. Gure artean gertatzen ari den tradizioarekiko etena. Etenik gabe egindako lana.
2 iz. Ehunetan edo oihaletan gertatzen den urradura. Etena egin zaio mantalari.
3 iz. Babesten duen ehuna etetearen ondorioz barne organo bat bere lekutik irtetea. Etena egin zaio. Etenak jotako gizon bat.
4 iz. Ahapaldi lerro batean gertatzen den etenaldia. Hamabi silabako lerroak, etena seigarren silabaren ondoren beti.
etenaldi
iz. Etena; zerbait eteten den aldia. Berrogei urteko etenaldi baten ondoren, berriz egiten hasi garen jaia. Lanaren etenaldietan.

Aztergaia: etenaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etenarazi, etenaraz, etenarazten
du ad. Etetera behartu. Berriketa lohi hura etenarazteko.

Aztergaia: etenarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

etenarazi, etenaraz, etenarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

etenarazi, etenaraz, etenarazten

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "du, eta dio, ezta?" (2005-10-10)

etenbako
adj. bizk. Etengabea. Ikasle etorkinen etenbako hazkundeak eraldaketa ekarriko du ikastetxeetara.

Aztergaia: etenbako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: “etengabeko adj. Etengabea. Etengabeko euriarekin urak zeuden indartuta. Mailuen hots etengabekoa”.

LBeh (2016-10-26): etenbako 26: Elkar 3, Deia 11, Berria 8, Karmel 2, Argia 2; etengabeko 1930.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: etenbako 9: Xabier Montoia 4, Jon Arretxe, Edorta Jimenez, Xabier Amuriza, Pello Zabala, Bernardo Atxaga; etengabeko 825.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu etenbako formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adj.

Erabileremu dialektala

Bizk.

etendura
iz. Etena. Hizkeraren etendurak, direnak eta daitezkeenak, musikaren geldiuneei egokitzen zaizkielarik.

Aztergaia: etendura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etenerraz
adj. g. er. Erraz eteten dena. Ik. etenkor. Ezpata bat habe batetik eskegita, beste orakarririk ez zeukana, ezpada zaldi ile edo zurda etenerraza.

Aztergaia: etenerraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-erraz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

etenezin
adj. Ezin etenezkoa. Ik. etengaitz. Geure buruari diogun maitasun hilezkor eta etenezinaren ondorioz.

Aztergaia: etenezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper