50535 emaitza bilaketarentzat - [17901 - 17950] bistaratzen.

etxolategi
iz. Ipar. Kanpalekua.

Aztergaia: etxolategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan, ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm), ez hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Sektore jakin bateko informazioa

Bibli itzulpenetako formak, Ir 16,13.17 (16); 32,17.19; 33,7.11; Zen 11,9.26.27; 1 Sm 4,5-7; 2 Sm 1,2-3 pasarteetan: etxoldegi (IrakBa 2); oihal-etxoldegi (IrakBa 2); etxolategi (IrakBa 11, IrakZu 11); oihal etxolategi (IrakZu 1); txabolategi (Ker 15; IrakDo 6); oial-txabolategi (IrakDo 9); txabola-inguru (Ker 1); oial-txabola (Apaolaza 1); txabola (Ker 1); etzauntzak (Ur BOEg 15 #mdash# eta Ir 16,13 Bonapartek zuzenduan: dendalekua); kanpaleku (EAB 14); kanpak (Dv 14); kapardi (Ol 14; Apaolaza 7); kapar (Ol 1); karpagia (Bibl-2 1); karpalde (Bibl-2 6); karpa (Bibl-2 2); olha (Dv 1).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

kanpalekua.

etxondo
iz. Ipar. Leinu edo familia baten sortetxe edo jaiotetxea. Ik. oinetxe. Sorlekua Azkaine, eta Azkainen Lapurdiko etxondo handienetarik bat; etxea oraino zutik da.

Aztergaia: etxondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

etzaleku
iz. Etzateko edo lo egiteko lekua. Bost ohe zituen etzaleku bat. Abereen jantokia eta etzalekua.

Aztergaia: etzaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etzan, etzan, etzaten
1 da ad. Ohe edo kideko baten gainean norbait luzetara jarri, batez ere atseden hartzeko edo lo egiteko. Ohean etzan zaitez. Lurrean etzan. Belarretan etzan dira. Zumar baten azpian etzan zen. Eta behiak ene baranoan etzan ziren. Luze-luze etzanda.
2 da ad. Etzana egon, etzanik egon. Ohean datzan eria. Bekatari guztiak, graziaren bizirik gabe, hilik dautza. Hemen datza ehortzirik. Lo datza.
3 da ad. Eguzkiaz mintzatuz, sartu. Argia urrezko ohean etzatera zihoan Keixeta aldean.
4 du ad. Norbaitek beste norbait etzanda jarri, etzanarazi. Ik. eratzan. Lau kartzelazainen artean hartuta, harrizko mahai batean etzan zuten. Amak sehaskan etzan du haurra.
5 da/du ad. Zerbait etzanda bezala egon edo jarri. Han ditut etzan nahi nik ene hezurrak. Etzanda jar ezazu liburua, bestela erori egingo da eta. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Marmolezko estatua etzan bat. Apal antzeko batean, ispilu txiki bat zuen, erdi etzana. Zuztar etzana duten landareak. Atanasiok eskua eman zidan, eskuz lotu ginen belar etzanean.
6 (Adizki trinkoak, batez ere hirugarren pertsonakoak, egon-en baliokidetzat; bereziki zerbaiten gakoa zein den azalduz erabiltzen da). Honetan datza arazoa. Ea bereizkuntza zertan datzan. Baina maitasuna elkarren errespetuan datza. Jokoa ezagunaren eta ezezagunaren arteko oreka gunea aurkitzean datza. Nork bere burua ezagutzean datza zoriona. Eta hor datza nire kezka. Horretan zetzan haien larritasuna. Ene uste ona zure ontasunean datza. Giza gorputza izadiaren legeen mendean datza.
7 Lerratua, makurtua. (Partizipio burutuan, dagokion osagarriak -ra atzizkia hartzen duela). Jainko gezurrezkoetara txit etzanak ziren. Eulia esnetara baino etzanagoak ziren diru-usainera.
8 Aldapez mintzatuz, pendiz handia ez duena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Tourmaleteko lehen malda etzanetan harrapatu zuen tropelak aurreko taldetxoa. Lehen bost kilometroetan mendate etzana da oso.

Esaera zaharrak

Euskaldunen arraza, hil da ala lo datza?. Haurrekin dena etzaten, ez da beti mantarra xahurik jaikitzen. Orekin datzana jaikitzen da kukusoekin.

Aztergaia: etzan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

"De uso gral. en todas las épocas y dialectos. Etzan y etzin son las formas más grales. ya desde los primeros textos y en todos los dialectos (salvo el suletino donde no documentamos etzin). Parece que hasta el s. XX ambas formas tienen la misma frecuencia pero ya en el presente siglo etzan es sin duda la más gral. Etzun y etxun (...) se documentan en vizcaíno"

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

etzan orokor-nagusiaren aldean (253 ager.; B: 7; G: 54; IE: 20; EB: 145; EgAs: 27), urriak dira beste bi formak: Hegoaldean eta EBn bakarrik azaldu da etzin (+ etzinda, etzinik: B: 2; G: 6; EB: 2); etzun (+ etzunda, etzunik) da Bizk. forma nagusia (21 aldiz jaso da Bn; eta G: 1; EB: 2; EgAs: 4); eratorri-konposatuak: etzaleku (G: 1; EB-EgAs: 4), etzan-leku (G: 2; EB: 4), etzandakako (EgAs: 1); etzandako (EB: 1), etzanezko (G: 1), etzanaldi (EB: 2), etzanarazi (EB: 2; EgAs: 1), etzangu (B: 1; G: 1; EgAs: 1), etzandegi (G: 1), etzategi (G: 1), etzan-toki (IE: 1), etzatoki (EB: 1).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

etzan, etzin [etzan hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

etzan, etzaten. da/du ad.

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

etzin: ik. etzan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E108]: "Etzin sartzen baldin bada [oh.] {Cfr. Oihenart nº 119: Domingo eguic emaste, azi lo, berac irazar iro, 'Dominique, prens vne femme, & apres dors tant que tu voudras, car elle aura assez de soin de t'esueiller'; baina nº6 Adiskide gabe bici den aberaza Picatüetan lo guiten daza, 'Le Riche qui vit sans se faire des amis, est comme un voyàgeur qui s'endort au bord d'vn precipice, où il ne faut qu'vn demi tour à gauche pour le perdre; nº 627: Horequi dazana, ieiquiten da cucussoequi, 'Celuy qui se couche auec les chiens se leue chargé de puces'; nº 665: Saindu mana, otso hazana, 'Il a la contenance d'vn Saint, & les actions d'vn Loup'}, etzan-i referentzia eginik noski, etzun ere sartu behar da, edo faktitivoa den eratzo, eta abar, aldamenean eratzan duela, jakina". (1993-02-20)

etzanaldi
iz. Etzanda ematen den aldia. Bazkalondoko etzanaldia. Ordu erdiko etzanaldia.

Aztergaia: etzanaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
etzanarazi, etzanaraz, etzanarazten
du ad. Etzatera behartu. Ahuspez etzanarazi zuen. Landetan etzanarazten diren ardiek lurrari on handia dakarkiote.

Aztergaia: etzanarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

etzanarazi, etzanaraz, etzanarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

etzanarazi, etzanaraz, etzanarazten

etzangia
iz. Ipar. Etzalekua, etzauntza. Lur hutsa etzangiatzat, zeru zabala aterpe, arbola hostoak estalki.

Aztergaia: etzangia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

corpusetakoak OEH / EEBS segidan: etzangu 9 (B-G: Otx 2, Erkiag, Or, Ir, Berron 4) / 3 (B-G-EB: Onaind, Zait, EHAA); etzangia 9 (IE-Zu: Ox, Ardoy, Ip 7) / ø; etzan + -leku 27 (B 3: Ur Dial; G 23: Izt C 2, Or 4, SMitx Aranz, NEtx LBB, Anab Aprika 12, Ibiñ Virgil, Lab SuEm, Berron Kijote; Z 1: Ip Dial; eta OEH argitaratuan gainera Ur Gen 49,4) / 13 (G-EB: Elizdo EEs 1911, NEtx, F. Zubiaga, J.M. Artzalluz, J. Agirre, X. Mendiguren B., J.A. Ormazabal, Egin 1980, V. Huici, S. Aizarna, L. Dorronsoro, A. Pontesta, P. Zabaleta); etzan + -tegi 3 (G: Mb, VMg, Lard) / 2 (G: Lek, M. Ariztia); etzan + -toki 7 (B-G: Mg, Or, Ir, A, Ag, Anab 2) / 2 (IE-EB: Soubelet, Gte).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

etzangu 9">B 3 (Otx 2, adib.: "Nire attaren etzangua lur azpijan dago, ta zuk, antza, lurpian eortzi gura nozu attaren onduan!"; Erkiag BatB: "Bere etzangu beartsuan, galtzutzan, gaua emoteko asmoz"), G 6 (Or Eus: "Lur otzean dute etzangu"; Ir YKBiz: "edal-ontziak, txantxillak, pertzak, etzanguak ikuzi ta olakoak"; Berron Kijote 4, adib.: "Bere gelara joan zan bentaria, bere txalmaetara mandazaia, bere etzangura neska-motza"), eta OEH argitaratuan gainera Ol Lev 15,21: "Etzangu ori ikuttuko lukenak bere yazkiak eta soña urtan ikuz bitza"; etzangia 9: IE 2 (Ox: "Bortz ilabethez, mahaina xuhur, etzangia taula gogor, / beren mendian biziko dira gure harrabotseri gor"; Ardoy SFran: "Zonbatek etzuten hola azken hatsa emaiten beren etzangia txarretan!"), Zu 7 (Ip Dial, adib.: "Haziendak behar dü etzangia, eta etzangiarentako behar da iraürkeia", "Orotan gainti behar zaio etzangia idor edüki"); eta OEH argitaratuan gainera Prop 1876-77: "Gure etzangiak lurrean hedatu eta heien gainean jarririk afaldu ginen botzik"; etzan (etzin-) + - leku (lekhu) 27: B 3 (Ur Dial, adib.: "Ganaduak bihar dau etzalekua eta etzalekua egiteko biar da iraurkiña"), G 23 (Izt C 2: "Nola etzeban txabolarik eta etzanleku jakinik ere, alper alperrik irtetea zala beraren billa", "Otsoen etzin-lekuen barri dakiten artzaiak izan dira Aralarko mendian"; Or 4, adib.: "Ezkonberriek etzalekuan / entzunik milla takela, / jabetzen dira, Euskalerria / an-emen ber-bera dela", "Gure etzalekuan baratzeño bat zan"; SMitx Aranz: "Pagaditako itzala, / bai etzan-leku yaukala!"; NEtx LBB: "Eguzkiaren etzan-lekura / jo du Illargiak maite irriz"; Anab Aprika 12, adib.: "Bost oeko etzalekuan ez zan ez tximista-argirik ez eta krisalluarenik"; Ibiñ Virgil: "Geroago, etzalekuetan kokatu ala, gauarekin batera ixiltzen dira eta loak artzen ditu beren soin-atal akituak"; Lab SuEm: "Nik aterpea besterik ez dut eskatzen: etzan leku bat gaua pasatzeko"; Berron Kijote: "Onezkero obe du berorrek, gaua pasatzeko etza-lekura bildu"), Z 1 (Ip Dial: "Hariña idorrik ezpada harristatzen da etzanlekhia"), eta OEH argitaratuan gainera Ur Gen 49,4: "Igo ziñalako zure aitaren oera eta loitu zenduelako bere etzanlekua"; etzan (etzun-, etzin-) + - tegi G 3 (Mb IArg I: "Eta itxolan lastozko etzintegia"; VMg: "Diotsa oni [aizeari] leoiak bere etzuntegi edo oetik: atoz aurrera"; Lard: "Mendi onek zituen aitzpe edo ar-zulo luze-zabaletatik batean etzitegia egiñik"); eta OEH argitaratuan gainera etzantegi: Prop 1898: "Atherbe berri hori izanen da kapera, hatutegia, jan-edantegia, etzantegia, eta agur egintegia ikhusliarrik dukegunean"; Euzk 1929: "Ardijak erattsita / barriz larrara, / artzaña esniagaz / etzantegira"; Inzag RIEV 1933: "174 etxe kiskali-ta, alkarren gainka gelditu ziran Urnitar errukarriak... Altzutenez iritxi zituzten, beren etzategitzat, Arano, Goizueta, Amasa ta Tolosa"; etzan + - toki 7: B 1 (Mg PAb: "Erdu neugaz oneen oetokija ta oia ikustera. Eztozu ikusiko ez uarkarik, ez etzun-toki jaso ta adardunik"), G 6 (Or Eus: "Etzan-tokia jarri"; Ir YKBiz: "Animaliak badituzte beren bizitegiak, beren etzan-tokiak eta kabiak, eta, nik, berriz, ori ere eztut"; A Ardi: "Aiek Adrianen langelara baino lentxeago iritsi nintzan ni beraren aldameneko etzatokira"; Ag G: "Gertatu zitzaion mutillari bada-ezpadako aparitxoa, eman zioten nolabaiteko etzatokia"; Anab Poli 2, adib.: "Txoko artan baziran zuloak, exeri ta etzatokiak"); eta OEH argitaratuan gainera Urt Gen 49,4: "Ezen igan izatu aiz hire aitaren etzan tokiaren gañera, orduan lizundu duk"; Ezale 1897: "Gabon, gabon, alkarri esanaz, bakoitxa bere etzatokira banatu zirean ostatukoak eta ostatuzkoak".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

etzangu (eta ezkon-etzangu) 3, B-G-EB (Onaind: "Zu lotan zagoz zeure etzangu baketsuan"; Zait: "ta andregoiak ezkon-etzanguan bere bizia irion egiten du"; EHAA 1985: "etzanguetan, sukaldeetan eta egonguetan"); etzan + - leku 13, G-EB (Elizdo EEs 1911: "Mendiyan bera erreka ujaltzuak bizitazun ariñean beren etzalekuetatik jaikita"; NEtx: "Zeru illuna dantzari txuriz / galtzen doa goizeko argiz: / Eguzkiaren etzan-lekura / jo du Illargiak maite-irriz"; F. Zubiaga: "Gonatxorik arrastaka bere etzan-lekura eraman du"; J.M. Artzalluz: "Abuztuak 19 egun zituenean il zen l911'gn urtean Segoviako Balsain errian, zerua tellatu eta lurra etzan-leku besteak ez zituela"; J. Agirre: "Pertsona kutsatu batek denbora luzean erabilitako etzaleku edo hamakak erabiltzean sortzen da arriskua"; X. Mendiguren B.: "Aingeruen tronu erregetiarra izan beharko zukeena, deabru mehatsularien etzalekua zen"; J.A. Ormazabal: "Kobazuloetan lo egiten zuten, adarrak eta hostoak erabiltzen zituzten gorputza estaltzeko eta baita etzaleku edo oheak egiteko ere"; Egin 1980: "Jaun errege, diktatore eta faxistatik hasi bai eta milaka gizon arruntek dastatu ahal izan zituzten Caritateren etzalekuaren atseginak"; V. Huici: "Molde hortan langileak barnaxago plantatzen dira eta etzan lekuak sortzen dituzte"; S. Aizarna: "Hemen, gela ttiki honetan zeukan bere mundu guztia: etzan-lekua erdiz-erdi"; L. Dorronsoro: "belar iharrezko etzan-leku baten gainean"; A. Pontesta: "lau urtetan nire zakurrak ohantzetzat [oh. ohantze: etzanleku] erabili duen lastoaren gainean lo egin dezakezu, egurrezko etxetxo horretan"; P. Zabaleta: "Berriro etzan ziren beren goroldiozko etzalekuan"); etzan + - tegi G 2 (Lek: "eta etzandegi ta ikaztoki ta Olaetxea inguruan"; M. Ariztia: "neguko lenengo otzak datozenean, belar idorrez betetako etzategian lokartzea!"); etzan + - toki 2, IE-EB (D. Soubelet: "Etzan tokiak ere badira hautak"; Gte: "deitu ninduen bere etzatokitik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

etzangu : Euskalterm 1, AB50 1 ('dormitorio'); etzaleku : DFrec 2, AB38 3, AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 3 (hauetan etzalekudun ukuilu); etzategi : DFrec 1, AB50 3 (hauetan etzategien araudi); etzatoki : HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

etzango : Lh DBF, DRA, PMuj DVC (eta etzangio); etzangu : EuskHizt, Lur EF/FE, Lh DBF (etzangü), DRA, PMuj DVC; etzangia : Casve EF, Lh DBF, DRA (etzangi), PMuj DVC (etzangi); etzaleku : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA, PMuj DVC (etza-leku eta etzan-leku); etzantegi : EuskHizt, Lh DBF (etzintegi), DRA; etzatoki : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, DRA, PMuj DVC (etzan-toki eta etza-toki) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

etzalekua, etzauntza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "Triclinio dio Azkuek [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

etzantegi
iz. g. er. Etzalekua.

Aztergaia: etzantegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

etzalekua.

etzatoki
iz. Etzalekua. "Gabon, gabon" elkarri esanaz, bakoitza bere etzatokira banatu zen.

Aztergaia: etzatoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

etzalekua.

etzaulki
iz. Etzanda egoteko balio duen aulkia, atzera bota daitekeen eta ohi baino luzeagoa den bizkarraldea duena. Etzaulkian zegoen, eskuak sabel zorro gainean gurutzatuta. Urrezko eta zilarrezko etzaulki asko zegoen han; zorua esmeraldaz, nakarrez eta marmolez egina zen.

Aztergaia: etzaulki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "etzaulkia = tumbona"

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aulki.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: forma sortu berria da, eta, honelakoei, egoki eratuak izatea eskatzen diegu eta, ahal dela, baita argiak edo gardenak izatea ere: -aulki izena soilduz "geratzen" den etz- zatia ez da aise ezagutzen, eta etzanaulki bezalako bat argiagoa litzateke (edo, bestela, Azkuek Ardi galdua eleberrian erabili zuen etzataulki). Bestalde, "erabili gabea" zen etzaulki lantaldearen informazioetan, baina, E208k bezala, hainbat idazlek erabili du, gaurko prosaren corpusean ikusi dudanez: J.A. Arrieta (8 aldiz), A. Garikano (4), F. Rey (3), K. Linazasoro (2) eta H. Cano, J.A.Mujika, K. Navarro; bakanago ageri dira etzan-aulki (J. Zabaleta) eta etzanaulki (P. Aristi; Zer irakurri). Gardentasunak gorabehera (eta hasierako nire hausnarketak gorabehera!), erabiltzen den forma hobestea agintzen dute gure irizpideek, eta egokia da E208ren eskabidea, etzaulki onartzeko. Proposamena: "etzaulki iz.".

 - [E208]:  Etzaulki: nik neuk behintzat erabili izan dut, erdarazko ‘tumbona’ esateko.

 - Erabakia: (2009-03-26) etzaulki iz `etzateko aulkia'.

etzauntza
1 iz. Etzalekua, etzateko edo lo egiteko lekua. Eskaleak etzauntza, ganbaran ahotza.
2 iz. Abereen etzalekua. Aziendak garbitasun handia eta etzauntza idorra behar du.
3 iz. Landan paratzen den etxola modukoa edo denda. Emausen ipini zituzten etzauntzak.

Aztergaia: etzauntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

soldadu etzauntza

etze
1 adj. Lurraz mintzatuz, landugabea, antzua. Jaunaren hitz santua eroriko da lur etzean eta arantzen artean eta ez du fruiturik emango.
2 iz. Basamortua. Ik. alfer-lur. Abere taldeak bazkatzen dituzte, eta etzerik etze ibili ohi dira abarorik aurkitu ezinda.

Aztergaia: etze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: etze-txinbo: Sylvia undata.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan etze a) izond.: AA ("Au ez egitera Jaunaren itz santua eroriko da lur etzean eta arantzen artean, eta ez du fruturik emango", "Utziko det etze, ezta moztuko, edo iñausiko, ez eta atxurtuko ere"), Or Mi ("Lur etzetik eta sasitik"), Ibiñ Virgil ("Artzaien erreiñuok etze, eta ango beresiak zearo utsik arkitzen dira"); b) iz.: Ibiñ Virgil ("Illebeteak barrena abere taldeak bazkatzen ditute ta etzerik-etze ibili oi dira abarorik billatu ezinda"), Ol Dt 1,19 ("Ikusi duzuten etze aundi ta ikaragarri ua" #mdash# Eremum; Dv mortu, Ker basamortu); eta etzemando 'camello' (Ol Has 24,11).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

etze (eta etze-txinbo) 3: a) izond.: Zait 2 ("Petoroni'k etzun adorerik izan, eskualde aberats ura illaundu ta lur etze soil biurtzeko", "Egungo egunean txaraka-zulo ta arri-muiño besterik eztira Babilone ta Ninibe ospatsuak; Menpis palmondo-baso egokitu da, ta Tebe lur etze ta arripilo naasi-maasi utsa da"); b) iz.: UZEI ("pitxartxarra Saxicola sp., etze-txinboa, mendi-berdantza eta txinbo papargorria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

etze : AB38 2, HiztEn, LurE, Euskalterm (eta etze-larre; horietako 2 alfer-lur sinonimoarekin) 3; etze-txinbo : Euskalterm 1 (curruca rabilarga); etzelur : DFrec 1 (M. Ugalde) // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

etze : EuskHizt (*1745, 1808), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. alfer-lur.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

alfer-lur.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Erabakia (2002-07-18): "... alfer-lur Sin. etze ...".

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. alfer

etzi
adb. Biharkoaren hurrengo egunean. Bihar edo etzi etorriko da. Etzi arratsaldean. Etzi zortzi etorri zen. Hilabete honen hamarrean etorriko da, etzi zortzi. Etzi hamabost hasiko dira herriko jaiak.

Aztergaia: etzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: etziko 1 izlag.: etziko jaialdira garaiz iritsi nahi dugu. 2 adlag.: etziko egin beharko duzu lan hori.

etzidamu
adb. Etzikoaren hurrengo egunean. Etzi edo etzidamu bukatuko duela.

Aztergaia: etzidamu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
etzikaramu
adb. Etzidamukoaren hurrengo egunean.

Aztergaia: etzikaramu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

etziko
1 adj. Etziko jaialdira garaiz iritsi nahi dugu.
2 adb. Etziko egin beharko duzu lan hori.
Loturak

Aztergaia: etziko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 izlag.: etziko jaialdira garaiz iritsi nahi dugu. 2 adlag.: etziko egin beharko duzu lan hori.

Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 20: "hau da Euskaltzaindiaren erabakia (...) garbi dago betiko dela forma egokia Euskal Herri osoari begira eta aditzondoa + ko forma dela hobetsi beharrekoa. Hortaz, gaurko, biharko... bezalaxe, atzoko, etziko, sekulako, luzaroko eta betiko bezalako formak dira aditzondoentzako hobesten direnak".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ko osaerako librea.

Beste sarrera batean argitzekoa

etzi sarreran arautua, adibide gisa.

etzilimo
adb. bizk. Etzidamu.

Aztergaia: etzilimo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

etzidamu.

etzin, etzin, etziten
da/du ad. Etzan.

Aztergaia: etzin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

etzin, ik. etzan [etzan hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

etzin, etziten. da/du ad. h. etzan.

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. etzan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-11-02)

 - [E108]: "Etzin sartzen baldin bada [oh.] {Cfr. Oihenart nº 119: Domingo eguic emaste, azi lo, berac irazar iro, 'Dominique, prens vne femme, & apres dors tant que tu voudras, car elle aura assez de soin de t'esueiller'; baina nº6 Adiskide gabe bici den aberaza Picatüetan lo guiten daza, 'Le Riche qui vit sans se faire des amis, est comme un voyàgeur qui s'endort au bord d'vn precipice, où il ne faut qu'vn demi tour à gauche pour le perdre; nº 627: Horequi dazana, ieiquiten da cucussoequi, 'Celuy qui se couche auec les chiens se leue chargé de puces'; nº 665: Saindu mana, otso hazana, 'Il a la contenance d'vn Saint, & les actions d'vn Loup'}, etzan-i referentzia eginik noski, etzun ere sartu behar da, edo faktitivoa den eratzo, eta abar, aldamenean eratzan duela, jakina". (1993-02-20)

etzun, etzun, etzuten
da/du ad. bizk. Etzan.

Aztergaia: etzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. etzan / HiztEn: Ik. etzan / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

etzuten.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. etzan.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Hobe, ala erabil etzan? Hau da hobetsi egin behar dugu, ala `agindu' etzan dela forma batua?

 - [E116]: lehen itzuliko "etzin... h. etzan" haren modu bertsuan jaso du lantaldeak etzun hau; baina zalantzak ditu E123k, eta nik ere bai, ez baitut uste berdin tratatzekoak diren bata eta bestea, eta etzun honek Bizk. marka eraman beharko bailuke. Hona zer dioen OEHko oharrak: "Etzan y etzin son las formas más generales ya desde los primeros textos y en todos los dialectos [...] Parece que hasta el s. XX ambas formas tienen la misma frecuencia pero ya en el presente siglo etzan es sin duda la más general [...] Etzun y etxun [...] se documentan en vizcaíno". Proposamena: "etzun, etzuten. da/du ad. Bizk. h. etzan".

 - Erabakia: (2009-03-26) ok.

eufemismo
iz. Gogorregia gerta daitekeenaren ordez erabiltzen den hitz leungarria. Ik. leungarri 2. Borreroak ez du oraindik bisita-txartelean ipintzeko eufemismo gustukorik aurkitu.

Aztergaia: eufemismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

eufonia
iz. Hitz bateko edo esaldi bateko hotsen harmonia. Anton. kakofonia.

Aztergaia: eufonia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

eufoniko
adj. Eufonia duena; eufoniari dagokiona. Errima eta erritmo eufoniko bila ibiltzea ez da entretenimendu makala izaten.

Aztergaia: eufoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

euforia
iz. Poz, baikortasun eta zorion beteko egoera. Euforia batek gorputza hartu dit. Ez dakit zenbat iraun zuen euforia hark.

Aztergaia: euforia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioartekoa da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: gehitzekoa izan daiteke (nazioartekoa da), baina, lantaldeak aztertu gabea denez, hurrengo itzulirako utz dezakegu, kontu handixeagoa izaten baitugu izenondoak mailegatzeko orduan, euforia-x, euforiazko x modukoak ere posible direnez, edo batzuetan hobestekoak.

 - [E208]:  Euforiko: gehitzeko, euforia onartuarekin batera.

 - Erabakia: (2009-04-24) ez da gehituko.

euforiko
1 adj. Euforia adierazten duena, euforiaz betea; euforiarena, euforiari dagokiona. Agur euforikoa Mubarak-i. Bi ordu falta dira hauteslekuak ixteko, baina jada mezu euforikoak entzuten dira.
2 adb. Euforiaz beterik. Deiadarka itzuliko dira ikasgelara, euforiko. Euforiko nengoen, eta negar ere egin nuen tontorrean.

Aztergaia: euforiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): euforiko 46: Elkar 12, Aizu, Deia 2, Consumer, Berria 24, EiTB 5, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: euforiko 14: Berria 2, Anjel Lertxundi 5, Xabier Olarra 3, Joxerra Garzia, Luis Elberdin, Pako Aristi, Patxi Iturritegi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu euforiko formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es eufórico / fr euphorique: Elhuyar: euforiko; euforia- (hitz-elkarteetan); (oso) pozik, (oso) alai; bozkariotan, poz-pozik, pozarren, pozak/pozez zoratzen / NolaErran: euforiko – euforia- / Zehazki: euforia-, euforiko / Labayru: euforiko, oso pozik | alai, poz-pozik, pozarren, euforia-*, eufori / Adorez5000: animotsu, adoretsu, euforia-, euforiko, oso alai.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioartekoa da, eta beste gabe onartzekoa.

eugenesia
iz. Giza espeziea hobetzea helburu duen jakintza, genetikaren legeak erabiliz, ezaugarri jakin batzuk agertzea edo ondoretasunezko beste batzuk eragoztea bilatzen duena. Herrialdea defendatzeko deia egin zen eta eugenesiaren aldeko elkarteak sortu ziren. Nazien eugenesia-planak hildako 51 lagunen gorpuak aurkitu dituzte.

Aztergaia: eugenesia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh52 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 52, ETC: 202.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: eugenesia iz. (Antr.) eugenesia; Adorez: eugenesia: iz. eugenesia; Labayru 0, NolaErran: eugenismo – eugenesia (MD); Euskalterm: eugenesia (TN, Bioetika).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

eukalipto
iz. Zuhaitz handia edo zuhaixka, jatorriz Australiakoa, usain biziko hosto puntadunak dituena (Eucaliptus sp. ). Eukalipto hostoak. Eukalipto usaina.

Aztergaia: eukalipto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Eucaliptus.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  eukalitu proposatu du; E208: eukalipto hobetsiko luke.

 - [E116]: ados, eta erantsi sp.

 - [E208]:  Eukalipto Eucaliptus sp. Erantsi.

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): eukalipto onartu da.

 - Erabakia: (2009-04-24) ok (eukalipto iz. Eucaliptus sp.).

eukarioto
1 adj. biol. Zelulez mintzatuz, nukleoa bereizia eta mintz batean bildua duena. Ik. prokarioto. Zelula eukariotoak.
2 iz. biol. Zelula eukariotoz osaturiko organismoa; (pl.) organismo horiek osatzen duten taldea. Ogi legamia eukarioto sinplea da eta gizakia eukarioto konplexuagoa. Organismo biziak prokarioto eta eukarioto izeneko taldeetan sailkatzen dira.
eukaristia
1 iz. Jesu Kristok, bere oroigarri, Azken Afarian ezarri zuen sakramentua, ogia eta ardoa Kristoren gorputz eta odol bihurtzen dituena. Eukaristiaren liturgia. Zatitu eta banatu eukaristiako ogia.
2 iz. Meza. Eukaristian Jauna hartzeko. Beheko Plaza Abesbatzak kantatu zuen eukaristian.

Aztergaia: eukaristia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
eukaristiako sakramentu
iz. Eukaristia, ogia eta ardoa Kristoren gorputz eta odol bihurtzen dituen sakramentua. Eskritura Santuaren sakratutasuna adierazteko, eukaristiako sakramentua gogoratzen digu.

Aztergaia: eukaristiako sakramentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gainerako sakramentuak bezala.

eukaristiko
adj. Eukaristiarena, eukaristiari dagokiona. Biltzar eukaristikoa.

Aztergaia: eukaristiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

euklidear
adj. mat. Euklides greziar matematikariarena, haren lanari dagokiona. Geometria euklidearraren postulatuak.

Aztergaia: euklidear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-04-20 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-07-04 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

euklidear (eta euklidiar 1) 25 (23 izond. eta 2 izlag.): E. Biritxinaga (“espazio euklidear errealean”), A. Iztueta (“indibiduoen espazio euklidearrean”, “norma euklidearra”, “Euklidear espazio batetan”), K. Fernandez (“balio ohartutik zuzenera dagoen distantzia euklidearra da”), Elhuyar (adib.: “Tartealde euklidearraren ulerpena lortzea”, “Plano metrikoa eta plano metriko euklidearra ezagutzea”, “geometria euklidearra”, “espazio euklidearra”, “puntuen arteko distantzia euklidearraren definizioa”), JR. Etxebarria (“Geometria euklidearrean finkatuz”), MI. Astiazarain (“euklidiar aritmetika”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

Euskaltzaindiak erabakitzekoa; onartzekotan, azal: "izond. Mat."

Aldeko arrazoi handirik ez dago

erabili dutenek euklidear erabili dute, eta forma horretan finkatutzat ematen dute arloa lantzen dutenek, eta halakotzat dauka lantaldeak, nahiz ez den eratorri erregularra. Bestalde, ez-euklidear erabiltzen omen da hori bezain maiz edo hori baino maizago, eta forma hau ere jasotzekoa dela uste du lantaldeak.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar [-perts.] motakoekin.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

Euklides oinarriari euklidestar bezalako eratorria baitagokio, ohiko bidetik.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. edo izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: ez dio inork oharrik egin, baina erabakiren bat hartzea dagokigu, eta gogora dezagun: a) boolear onartu egin genuela; b) itzuli honen bukaeran aztertzekoak ditugula pertsona-izenen gain sortzen diren eratorriak; c) formaz gain, erabilera sintaktikoaz ere argibideren bat eskaini izan dugula inoiz -tar osaerako hauetan, adibide bat eskainiz edo (euklidear geometria?) Esango duzue, nahiz egokiena, beharbada, denak batera aztertu arte uztea izan daitekeen.

 - Erabakia: (2009-04-24) Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): euklidear izond. edo izlag. Mat. [kategoriak eta espezialitate-marka gehitu dira]

eulatear
1 adj. Eulatekoa, Eulateri dagokiona.
2 iz. Eulateko herritarra.
euli
1 iz. Aho xurgatzailea eta bi hego garden dituen intsektua, udan, pertsonak eta abereak bizi diren lekuetan ugaria dena (Musca domestica, etab. ). Euliak uxatzen, harrapatzen. Euliak firrindan, erleak burrunban. Euli kaka. Euli handi bat sartu zen gelan. Negar usainera jendea erruz dator, eulia goxora bezala.
2 adj. Pertsonez mintzatuz, epela, koldarra. Ik. oilobusti. Beti euli eta bare izatea ez da gizontasuna. Euli bat da gizon hori.

Esaera zaharrak

Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia.

Aztergaia: euli

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: euli: Brachycera; etxe-euli: Musca domestica; euli berde: Lucilia caesar; fruta-euli: Trypetidae + drosophylidae (fam.); gazta-euli: Piophila casei; haragi-euli: Calliphora vomitoria; iteuli: Tabanus bovinus; mandeuli: Hippobosca equina; ozpin-euli; drosofila: Drosophyla melanogaster; tse-tse euli: Glossina morsitans; antrax euli: Anthrax morio.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Musca domestica, etab.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: euli beltz , euli-txori .

euli beltz
iz. Ipar. eta naf. Haragi-eulia.

Aztergaia: euli beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-beltz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

euli sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

haragi-eulia.

euli kaka izan, euli-kaka izan
da ad.-lok. beh. Zerbait garrantzirik edo baliorik gabekoa dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. ahuntzaren gauerdiko eztula. Euli-kaka al gara, bada, gu?

Aztergaia: euli-kaka izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EULI-KAKA (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. a) "Señal que dejan las moscas sobre los objetos. Zurittu genduan etxia eta beriala eulikakaz ondatuta da" Etxba Eib. Ogei urte dituen / radio zaarrari / begira eman diot / irriparrari, / gizajo arek zeukan / itxura txarrari, / maillatu, euli-kaka / eta abarrari. Zendoia 206.b) (G; uli-k. H). (Fig., referido a personas). "Chiasse de mouche; terme familier exprimant quelqu'un de vil, de peu de valeur ou physique, ou morale, etc" H. "Cagarruta. Euli-kakak al gera bada gu? (G)" EY III 256. "Euli-kaka ez izan, beren ustez inportanteak direnez, ironiaz, zera esan ohi da: Ez pentsau gero gure uezaba euli-kaka danik" Elexp Berg. c) "Ellu-kaka (R), larva de gusano, lit.: excremento de mosca" A. d) "Uli-kaka [...] fam. notes de musique" Lh

adib: euli 1 iz. Aho xurgatzailea eta bi hego garden dituen intsektua, udan, pertsonak eta abereak bizi diren lekuetan ugaria dena (Musca domestica etab.). Euliak uxatzen, harrapatzen. Euliak firrindan, erleak burrunban. Euli kaka. Euli gorotza: euli kaka. Euli handi bat sartu zen gelan. Negar usainera jendea erruz dator, eulia goxora bezala. Aho itxian ez doa sartu eulia, eta aldi guztietan ez da eder egia (esr. zah.).

euli(-)kaka 4: Berria 2 (“Egia izango da M.A. Iglesiasek zioena herenegun REn: estatuko iritzi publikoarentzat euli kaka izan zela, eta dela, Egunkaria auzia”), Argia 2 (“Gainera, ez da gero euli-kaka, eskoziarrek badakite non hasten eta non amaitzen den”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

euli(-)kaka 9: Xabier Olarra 2 (“Euli-kaka Poperen zehar-aipamena ere bada hemen: "Adimena nola argitzen den!”), Lopez de Arana (“Artean Seigarren Etorbidean eta Hamalaugarren Kalean linterna magikoak zeuden, euli-kakaz beteak, eta han nickel baten truke antzeman zekiekeen atzo-herenegun horailei”), Anjel Lertxundi 2 (“Hiri eder honen xarmak bere ondra edertuko duela uste du, baina faxistak euli berdeak bezalakoak dira: pausa-tzen diren lekuan pausatzen direla, euli-kaka bertan”), Aingeru Epaltza (“Eskuak beldurrez eraman ditu euli-kaken antzeko zeinu konpreniezin horietaraino”), Joseba Sarrionandia (“Bonbilla ere euli kakak ahultzen zuen”), Ramon Saizarbitoria (“Kontua da zipriztinduta utzi ohi dudala bainugelako ispilua - garai batean baserrietako bonbillak euli kakaz bezala, baina zuriz -, eta hura garbitzen ziharduela Florak”), Patziku Perurena (“Bonbilaren argia ere, euli kakek ahultzen zuten”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Irudizko adiera aipatzekoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke (batez ere ezezkoetan erabiltzen dela adieraziz).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da euli sarreran.

euli txori, euli-txori
iz. Intsektuz elikatzen den txori txikia, batez ere ibaiertzetan bizi dena (Muscicapa sp. eta Ficedula sp. ).
eulihandi
iz. Haragi-eulia.

Aztergaia: eulihandi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

euli andi (eta uli handi) 4: G 3, IE 1 (AA 2: "Jaunaren itza adirazten danean egongo dira lo, edo erausian: oek dira Satanasen euli andiak, edo belzunzak", "Ezpadaukazu ispillua miisa, edo sareren batekin ongi estalia, laster goroztuko due euliak; eta au bera egin lezakee euli andiren batzuek zure bizi lagun ederrarekin, ongi gordea ezpadaukazu"; Lard: "euli andi pozonizkoa"; Zerb Azk: "Haren indarreko gizonik ez omen da gehiago ikusten. Nihork nihun etzion uli handirik bilatzen"); euli beltz (eta uli-) 5, G 1, IE 4 (Or Eus: "Euli beltz aundi belar-kolore, / mendeuli mutur-zorrotza..."; Jnn SBi: "bere burua ezin zainduz lotu nahi zitzaizkon uli-beltz hetarik"; Ox 2: "Uliak farrandan, Erleak burrunban, Listorrak barrandan, Uli beltzak baltsan, Nun ez diren... saltsan!", "Uli, ulibeltz, ulitz, / (erle hoinbertze balitz?) / habe, leizor, leizafin, / (...) deus onik nehun ezin"; Mde Po: "Zurrun gor bat gathetan dilindan / arimaren urkhabe goratik; / euli beltzek botzezko firrindan / janagatik, bethi dago zutik") eta OEH argitaratuan gainera He Phil: "Erlei lakhet ohi zaie bere eztiaren aldean, eta abadotei edo uli-beltz lodiei, berriz, usaiñ gaxtoetan" // Ez dugu aurkitu euli berde, haragi euli formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eulibeltz (eta uli beltz 2) EB 3: P. Zubizarreta ("Hau ez da eltxo kaxkar bat; hau eulibeltz nazkagarri bat da, zein eta, ni, Luis Enrike, Printze Urdina, izorratzea beste lanik ez duena!"); A. Arkotxa 2 ("uli beltz, leztafin eta eltxoen dantza eroak izitu du", "Nun eta haragia ustelago, uli beltz dirdiratsuak eta / beren haur sortu berriak laketago (...) Uli / berdasta okaztagarrien arroltze mukurretarik, ehunka, / milaka, milioinka, miliarka sortzen, hazten, haunditzen, / gizentzen, loditzen, asetzen ari ziren aztikotetaz, bai, / orhoitzen naiz arras ongi"); eta hor uli berdasta 1.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

haragi-euli : LurE (AS: Calliphora vomitoria), Euskalterm (Calliphora vomitoria); euli berde : LurE (AS: Lucilia caesar), Euskalterm 1 (Lucilia caesar) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegian a) haragi-euli fitxaren hustuketa: euli handi ; Gordailu IkastHiztegia; eulibeltz ; X. Kintana Hizt80; uli-beltz : PMuj DCV; eltxar : PMuj DCV; elbi-txar : PMuj DCV; andeuli : Azkue DVEF; haragi-uli : T-L LFB; eulitxar : LMuj DGT; b) euli berde fitxarena: lespada : PMuj DCV, Azkue DVEF; lespar : Azkue DVEF; c) ezpara fitxarena: ezpateuli : J. Aldazabal Animalia pozointsuak; LMuj DGT; beltzuntz : Euzko Gogoa 1956-IX-X; idi-euli : Euzko Gogoa 1956-IX-X; eule handi : DRA; elsus : Azkue DVEF; erle-andi : Azkue DVEF, DRA, PMuj DVC; ezpa : M. Etxaide; ezpat-euli : PMuj DCV; espari : PMuj DCV.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

haragi euli : EuskHizt (adib.; Calliphora vomitoria), ElhHizt (AS: "haragi-euli" Calliphora vomitoria), EskolaHE (AS: Calliphora vomitoria); euli beltz : EuskHizt (adib.; mandeulia), HiruMila (eulibeltz: moscarda de la carne), ElhHizt (AS: euli handi edo euli beltz: moscarda azul, moscón, moscardón), Casve EF (ülibeltz edo üliberde: mouche à ver), HaizeG BF (uli beltz: mouche à vers, bourdon), Lh DBF (ulibeltz: 1 mouche à ver, grosse mouche qui corrompt les chairs; 2 bourdon, mâle des abeilles), DRA (ulibeltz: 1 moscarda o mosca de la carne; 2 abejorro, zángano; 3 mosca grande que pierde las carnes; euli beltz: mosca grande negra zumbadora que daña las carnes), PMuj DVC (euli-beltz: moscón; eta uli-beltz: mosca que pierde las carnes); euli berde : EuskHizt (adib.; Lucilia caesar), EskolaHE (AS: Lucilia caesar), Casve EF (ülibeltz edo üliberde: mouche à ver); euli-andi : DRA (euli-andi: tábano; eta AS bezala: mosca grande negra zumbadora que daña las carnes) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

haragi-eulia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "euli-handi [grafia hobesten dut; ik. begihandi]" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1996-09): hurrengorako.

eulitzar
iz. adkor. Euli handia. Eulitzar beltza.

Aztergaia: eulitzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
eultze
iz. Erlauntza. Udazkenean husten diren erle eultzeak.

Aztergaia: eultze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'erlauntza'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. erlauntz

eultzi
1 iz. Larrainean jo aurretik edo ondoren, etzanda dauden uzta azaoen multzoa. Eultzia jo. Eultzi denbora. Eultzia jaso. Eultzia haizeratzeko sardea.
2 iz. Eultzitzea. Baba beltzaren eultzia dute. Eultzi behorra. Eultzian ari ziren.

Aztergaia: eultzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
eultzilari
adj./iz. Eultzitzen duena. Behor eultzilariak. Larrain erdian biraoka ari den eultzilaria. Bere behorrekin zure larrainean eultzilari ibilia duzu.

Aztergaia: eultzilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
eultzitu, eultzi/eultzitu, eultzitzen
du ad. Uzta larrainean jo, lastoa eta alea bereizteko. Ik. garia jo; trailatu; bihitu. Garia eultzitu.

Aztergaia: eultzitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eultzitu, eultzi(tu), eultzitzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eultzitu, eultzi(tu), eultzitzen

euntze
iz. naf. Pentzea, belardia.

Aztergaia: euntze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Naf.

Forma baten adiera(k)

pentzea, belardia.

eunuko
iz. Gizon zikiratua; bereziki, haremetan emakumeak zaintzen zituena. Badira eunukoak, sortzetik hala direnak; badira gizonak, eunuko egiten dituztenak bortxaz; badira bere buruak eunuko egiten dituztenak.

Aztergaia: eunuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
eup
interj. Diosala egiteko erabiltzen den hitza. Eup!, bizi al zarete?

Aztergaia: eup

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
eupada
iz. Deia, dei oihua. Inor baletor edo zerbait behar bazenu, egidazu eupada bat.

Aztergaia: eupada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: †  Ik. aupada / HiztEn: Ik. aupada / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Euskaltzain osoek baztertu egin dute

 - Bidalketa: Ik. oharra s.u. aupada.

eurak
1 izord. Haiek berak. (Pluraleko forma). Eurak etorri dira. Eurek egin dute. Eurei dagokienez. Euren arimaren galbidea. Eurena izango da zeruetako erreinua. Euretariko batek.
2 izord. Berak. (Izen baten eskuinean). Ondasunak eurak baino gehiago balio duena. Horiek eurak dira garbitasuna gordetzeko egokienak.
Azpisarrerak

Aztergaia: eurak

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izord. 'haiek berak'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izord.

Forma baten adiera(k)

haiek berak

eurasiar
1 adj. Eurasiakoa, Eurasiari dagokiona. Eurasiar nomadak.
2 iz. Eurasiako herritarra.

Aztergaia: eurasiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

euroasiar: GizarteZ/OHO ("Europa kontinente Euroasiarraren parte bat da").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eurasiar: I. Mendiguren / A.J. Toynbee ("eurasiar estepa" 9, "eurasiar kontinente" 3, "eurasiar nekazari", "eurasiar nomada", "eurasiar horda nomada") // ZTC 2; euroasiar: J. Elosegi ("arraza euroasiarraren etorkizuna").

Le Petit Robert: eurafricain, eurasiatique / eurasien; eur(o)- osaerako besteak eurocrédit, eurodéputé bezalakoak dira.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

eurenez
adb. bizk. zah. Berez. (Pluraleko hirugarren pertsonan aipatzen direnekin soilik erabil daiteke). Gizon eta emakumeen arteko dantza nahasiak, eurenez bekatu ez izan arren, egiten diren moduan bekatu dira.

Aztergaia: eurenez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

berez.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper