50535 emaitza bilaketarentzat - [17951 - 18000] bistaratzen.

eurenganatu, eurengana/eurenganatu, eurenganatzen
du ad. Eurengana ekarri; eurena egin, eurena bihurtu. Ik. bereganatu 4. Ekialdeko Europako mafiak hiria eurenganatzen ari direlako. Etorkinek gizarte laguntza guztiak eurenganatzen dituztelako ustea.

Aztergaia: eurenganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-04-20 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh94 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eurenganatu 18: Ainitze Agirrezabala, Berria 12, Aitor Abaroa, Ixiar Zubiaurre, Leire Aramendi, Haritz Gallastegi, J.B. Andueza. // eurenganatu 57: Argia 2 (“Errege etxea lotsagabe eta lapur koadrila bat dela ikusi da eta guk uste dugu baietz, errepublika iritsiko dela, uste baino lehenago, agintariei eurei jada ez zaielako monarkia interesatzen, baina daukagun beldurra da errepublikaren eredua eurenganatu eta herria engainatzea, edukirik gabeko errepublika ezarriz, itxuraz baino ez, eta berdinetan geundeke, hori ez da benetako errepublika”), Berria 37 (“Erakusketarantz bidean, Baionako kale arte bukolikoan, plater eta katiluetako lauburuek edo karrikak aldez alde zeharkatzen dituzten paperezko ikurrinek gure arreta eurenganatzen dute”), Deia (“Politikariek berrogei urte behar izan dituzte garai hartan zorotzat zituzten proposamen haiek eurenganatzeko, utopiak modu homeopatiko eta atzeraeraginkorrean funtzionatzen duela frogatuz”), EiTB 7 (“Bestalde, bai Hollandek eta bai Sarkozyk euren diskurtsoak apur bat aldatu dituzte François Bayrou zentristak lehen itzulian izandako 3,2 milioi hautesleak eurenganatzeko”), Elhuyar (“Bi produktu horiek ez liokete round bat ere eutsiko XOari, baina, hala ere, hainbat herrialde eurenganatu dituzte, bi enpresa erraldoiok OLPCk ez duen beste gauza batzuk dituztelako: azpiegitura komertziala lurralde askotan, lehentasunezko tratua medioetan eta, zergatik ez esan, multinazional guztiek bezain eskrupulu gutxi”), Elkar 3 (“Azkenik, EAEn bestelako paisaia irudika zitekeen, azken urteetan 62.800 lagunek euskaraz ondo komunikatzeko gaitasuna galdu izanagatik, 81.400 herritarrek gaitasun hori eurenganatua zutelako”), Euskaltzaindia (“Eta gauza jakina da zer egiten duten animaliek, euren senari jarraiki, lurralde bat eurenganatu gura dutenean: lurralde hori markatu, bertako bazterrak oro erregistratu eta identifikatzeko eta, horrez gain, espezie bereko gainerako kideei euren eragin eremuaren berri emateko”), Gomylex (“Horiek, obra kontratuaren alderdi ez badira ere, alderdi kontratugileek duten antzeko egoera zati batez eurenganatzen dute, batez ere, aurriagatiko erantzukizunari dagokionez”), Jakin 2 (“Bertsolariekin batera kantuan aritu ziren Tomasita eta Araceli, eta entzuleak erraz eurenganatu zituzten”), Laneki (“Enpresak Sarean egotea ahalbideratzen duten tresnak:Online zerbitzu komertzial bat eurengana dezakete”), UEU (“Izan ere, abadeak ziren itzultzaile guztiak eta buruz zekiten latinezko testua; halandaze, Vulgatako formulak sakon barruratuak eta eurenganatuak zituzten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eurenganatu 12: Berria 8 (“PS, PCF eta PRG sozialista, komunista eta ezkerreko erradikalek botoen % 40 eurenganatu zuten guztira, UMP eta UDFko kontserbadore eta zentristak bozen % 36rekin geratu zirelarik”), Xabier Amuriza 2 (“Azkenik, nerbioetan baturiko irritsa kanporatu denean, sugar bortitzaren pausa laburra egiten da; ondoren grina eta berotasun bera itzultzen da, desio dutena eurenganatu guran, gaitza menperatuko duen trepetxurik ezin aurkituz: halakoxe noraezean ahitzen dira zauri ezkutuan”), Jokin Urain (“Hilabeteak pasa, mugaldeko bonbardaketak amaitu, Francoren aldekoek Gipuzkoa eurenganatu eta Bizkaian sartu ahala, etxera itzuli ziren lehen boladan mugaz bestaldera joandako asko, eta Kataluniara pasa ziren beste hainbat”), Anton Garikano (“Gora begira, hantxe zegoen - Ramsay jauna - eurenganatzen, gerriei eragiten, antsikabe, bere baitaraturik, urrun”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Erabilera zainduetan nagusitu den forma

bereganatu nagusitu da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Osaera beretsuko hainbat daude araututa. Hau ere jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. bereganatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  Euren gramatikak argitzekoa bada, zergatik kondenatu behar da euenganatu?

 - [E116]: ongi ari da E123, nire ustez, eta ez daukagu zertan kondenatu eurenganatu. Ez da gaizki eratua (batera ikustekoak ditugun -tu / -ganatu modukoen banaketaz araurik ematen ez dugun bitartean, ez, behintzat); eta, eratorriak oinarri nagusiaren gain eratzea erabaki badugu (bere da, jakina, bihurkari nagusi edo markatu gabea, euskara batuan), aski dugu bestelakoak isiltzea, izartxoak ematen ibili gabe. Proposamena: ez aipatu lerroa.

 - Erabakia: (2009-04-24) OK (hau da: kendu lerroa).

euretar
1 adj. Eurekoa, Eureri dagokiona.
2 iz. Eureko herritarra.

Aztergaia: euretar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eurendar B 1: Kk Ab I ("Piskak arrotxo ebilzan alako dantzari urtena eurendarra zalako"). Eta OEH argitaratuan, gainera, A Txirrist: "Done Martin Gipuzkoatarragaitik Beasaindarrak Loinazkoa zala diñoe, Bergararrak Agirrekoa zala: bitzuak eurendarra dala uste dabe".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

euretar B 3, guztiak ap. Urteko Domeca 1903: "Esatez gizon guztijen maitetasuna da, baña izatez euron jarraitzalle eztiran guztijen gorrotua; deituten deutsela arrotza euretarra eztanari, batez be kristotar zintzua ta azarrija danari; izatez orren anai-alkartasuna da euretarrai laguntasuna, aberrijaren arerijua izanarren, eta guda erritarrai be, euretarrak ezpadira".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

euretar : DFrec 1 (Zer, uztailekoa: "beste euretar batzuk lagundu yakozan") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ohiko hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tar osaerako librea.

Beste batzorde batek argitzekoa da

osaera honetako bat onartzekotan, eurendar formakoa litzateke onartzekoa, L. Baraiazarraren ustez; berak, berriz, euretariko erabiliko luke.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bikura (2015-06-26): [3. itzulirako utzia].

euri
iz. Hodeietatik tantaka erortzen den ura. Uda eta negu, euri nahiz eguzki, lanean. Euri ongarria. Euri haizea. Euri denborak. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia. Arratsaldeko bostetan euria hasi zuen. Arratserako euria izango dela, eta ez euri zirina edo landurra, erauntsi edo zaparrada ederra baino. || Euripean eta isilean kalera atera ziren milaka lagun. Euripean abesten. Arratsean, euripeko paseoan, harresitxo baten babesean landare mintegi dotorea topatu dut. || Egin zezala zeruan gauza harrigarriren bat, esaterako eguzkia geldiarazi, suzko euri bat egin edo horrelako zerbait.
[Oharra: euria ari izan eta euria izan, aspektua puntukaria denean soilik erabiltzen dira (euria ari du mendian, euria da mendian); euria egin, berriz, aspektua ez puntukaria denean (iaz euri asko egin zuen)].

Esaera zaharrak

Done Laurendi, esku batean euria, bestean ilinti. Goiz gorri, arrats euri. Inusturien atzean euria. Izotz zuria, eurien mandataria. Kandelarioz euria, laster da udaberria.

Aztergaia: euri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

euri, uri [euri hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: euria ari izan: euria ari zuelako, euria egin: goiz guztian euria egin du, euria izan: euria denean, euri(-)jasa, euri(-)neurgailu.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: euri-lanbro , euri-tanta , euri-ur , euri-zaparrada .

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

uri-ri sarrera eman beharra dago, euri-ra bidaltzeko behintzat, hura bakarrik baitago iparraldean.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

euria egin (goiz guztian eurria egin du); euria ari izan (euria ari zuelako); euria izan (euria denean)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Ez deritzot egoki, iparrealdean gaur erabiltzen delako argudioz, uri formari sarrera emateari. Bide horretatik ebi ere sartu beharko genuke, eta hiri-ren ondoan uri. Nik uste dut batasuna behar dugula, eta gaur egun euskaraz irakurtzen eta idazten dakien edozeinek ba daki euria zer den" (1993-01-18)

 - [E402]: [falta da] (1993-03-08)

 - [K201]: [falta da] (1993-02)

 - [E202]: 42.121: eurijasa" (1995-01-09)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Euri-elur: gehitzeko.

 - [E116]: forma berria da, lantaldeak aztertu gabea; eta ez dut inon aurkitu. Hurrengo itzulian ikusiko dugu, E208k ekar dezakeen informazioa ezagutuz. Bestetik, elurbusti onartu dugu inork ere oharrik egin gabe.

 - Erabakia: (2009-04-24) euri-elur ez da oraingoz jasoko.

euri azido
iz. Atmosferara igorritako sufre dioxidoa eta nitrogeno oxidoa aireko hezetasunarekin nahastean sortzen den euria, ohikoa baino azidoagoa dena. Azken urteetan, euri azidoa gutxitzeari esker, lurzoruen azidotasuna ere gutxitu egin da.
euri bisuts, euri-bisuts
iz. Euri lanbroa. Ez zaizkit bihotzaren taupadak lasaitu, baina kaleko euri-bisutsa laguntzera etorri zait.
euri erauntsi, euri-erauntsi
iz. Euri zaparrada. Paganoen sorginak beren zuloetarik atera ziren orduan, barraskiloak euri erauntsi baten ondotik bezala.
euri eta ateri
adb. Nahiz euria izan, nahiz ateri izan. Euri eta ateri, han dabil.

Aztergaia: euri eta ateri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EURI ETA ATERI (euri ta aterri V-gip; H), EURI ALA ATERI, EURI NAHI ATERI, ZEIN EURI ZEIN ATERI. Llueva o haga buen tiempo. "Euri ta aterri an dabil (V-gip)" Gte Erd 111. Barriz gure neskatilla, euri ta aterri, eguraldi on edo txar, ortozik edo abarka zulatubakaz dabiltzanak, zein desbardinak besteetatik? Mg PAb 59. Gau ta egun, euri ta aterri. fB (ap. H). Eta handik aintzina han zagon, izan zadiela, uri ala atheri, uda ala negu, gau ta egun. Jnn SBi 86. Uda ta negu, zein euri zein aterri, nai eguzki galdatan nai lei-antziarra buruan dabela. A BGuzur 107. Nere burua ezkutatzera jo nuen biderik-bide, euri ta ateri, uda ta negu. NEtx Antz 83. Ez neban uts bat be egin, illuntze guztietan ontzikada esnie Iruzubietara eroan barik [...], euri nai aterri, edur nai txingor. Gerrika 35s

adib: ateri 1 iz. Euririk, elurrik edo antzekorik gabeko eguraldia. (Gehienetan mugatzailerik eta atzizkirik gabe erabiltzen da). Gauak egun, euriak ateri, minak gozo iruditzen baitzaizkigu. Euri eta ateri han dabil. Eguzkirik ez bada ere, ateri dugu.

Ez dugu aurkitu euri eta ateri formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu euri eta ateri formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Forma finkatua duen esapide denez, azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da euri eta ateri sarreretan.

euri jasa, euri-jasa
iz. Euri zaparrada. Euri-jasak estali zuen urez mundua.

Aztergaia: euri jasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

euri lanbro, euri-lanbro
iz. Tanta guztiz xeheetan erortzen den euria. Ik. lanbro 3; langar. Kanpoan, euri lanbroa ari zuen.
euri neurgailu, euri-neurgailu
iz. Toki batean denbora jakin batez egin duen euri kantitatea neurtzeko gailua. Ik. plubiometro. Hurrengo egunean, abuztuak 26, metro koadroko 500 litrora arteko prezipitazioak jaso zituzten euri neurgailuek.

Aztergaia: euri neurgailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

euri oihan, euri-oihan
iz. Eskualde tropikal euritsuetako oihan sarria, parterik handienean hosto zabal eta iraunkorreko zuhaitz garaiz osatua dena. Igel horiek Hego Amerikako euri-oihan tropikaletan bizi dira. Duela 50 milioi urte, klima hezeagoa zenean, euri oihanek estaltzen zuten Australia gehientsuena.

Aztergaia: euri-oihan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh36 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 54 (Deia 1, EiTB 44, Elhuyar 7, UEU 2); ETC: 72

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: euri-oihan (Ekol.) bosque tropical húmedo, selva tropical húmeda/ Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: euri-oihan tropikal (TN).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

bioma iz. Biol. Klima, flora eta fauna jakin batek ezaugarritzen duen ekosistema mota. Horrela, sabana, tundra, hosto erorkorreko baso epela, euri oihan tropikala, basamortu beroa eta taiga bezalako biomak aurkitzen dira mundu zabalean.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Tekn.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Gero eta hurbilago dugun ingelesaren eraginak nabarmentzen hasi zaizkigu edozein bazterretan. Euri-oihan hau rain foresten sasikumea izango da, seguru asko. Oihan soila edo oihan tropikala, hala behar izanez gero, ez al litzateke nahikoa izango?" (2006-02-27)

euri tanta, euri-tanta
iz. Lehenengo euri tanta lodiak kristalaren kontra hautsi ziren. Euri tanta xehe batzuk erori ziren. Malko bat lerratu zitzaion masailean behera euri tanta distiratsu baten antzera.
euri ur, euri-ur
iz. Teiletatik euri ura hartzen duen erretena. Loiola auzoan euri ura biltzeko biltegi erraldoi bat eraikitzen hasiko dira. || pl. Euri urak jasotzeko hodiak. Baionak baliatzen duen sistemak ez ditu ur zikinak eta euri urak bereizten. Nafarroako euri ur gehienak Ebro ibaira doaz.
Loturak
euri zaparrada, euri-zaparrada
iz. Zaparrada. Ik. euri jasa; euri erauntsi. Tarteka, euri zaparradak botako ditu. Abiatu aurretik, euri zaparradak hartu du Maulen manifestazioa. Goizaldera botatako euri zaparrada larriak. Bitarte horretan guztian euri zaparrada asko egin ditu. Euri zaparrada handi bat.
euria ari izan
du ad.-lok. Euria ari du. Euria ari zuelako.

Aztergaia: euria ari izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: euria ari zuelako.

euria bota
du ad.-lok. Euria egin. Pare bat hilabetean egin ohi duen euria bota zuen bi egun eskasean.
euria egin
du ad.-lok. Goiz guztian euria egin du. Aurreko zortzi egunetan ez du euririk egin. Donostian hainbeste euri egingo ez balu.

Esaera zaharrak

Goiz gorri, euri daidi; arrats gorri eguraldi.

Aztergaia: euria egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: goiz guztian euria egin du.

euria izan
da ad.-lok. Euria denean desagertu egiten dira, urak kalte egiten dielako.

Aztergaia: euria izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: euria denean.

eurialdi
iz. Euritea. Aurtengo udaberriko eurialdiak akaberarik ez du, agidanean.

Aztergaia: eurialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
eurikara
adj. Eguraldiaz mintzatuz, euri itxurakoa. Margula zen argia eta eurikara giroa; hotzik ez. Eurikara dagoenean eman ezazu gernu-ongarria, ontsa heda dadin.

Aztergaia: eurikara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Forma berria da, edo erabilera urrikoa

gutxitan erabili da (Dv, Txill), baina egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kara.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

euria egingo duelako itxurakoa.

euritako
1 iz. Euritik babesteko jantzia. Euritakoa jantzi.
2 iz. Aterkia. Euritakoa zabaldu, ireki.

Aztergaia: euritako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

euritako, (guardasol, parasol)

Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1995-12-29): e letran aztertuko da.

euritan
adb. Euripean. Euritan ibili. Euritan eta eguzkitan. Gazteak euritan saltoka.
Loturak

Aztergaia: euritan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EURITAN. Bajo la lluvia. Cf. A Morf 108: "Difícil sería explicar la diferencia (y hay alguna) entre euritzan y euritan expuesto a la lluvia o algo así". Ta iruntz edo euritan zuritu ditezan, zabalduten dira bedar ganian. Mg PAb 139. Or ibillten ziran aldra andiak, oiuka, deadarka, garrasika, mendirik-mendi, ibarrik-ibar, basorik-baso, euritan da edurretan. Ag AL 12. Patioan beste aldera euritan joan zan. JAIraz Bizia 58. Bazkaltzen berriz euritan / izaten giñan sarritan. Uzt Sas 69. Iñoiz euritan, orduan zakua burutik artu ta karobira. JAzpiroz 205. Traste guztiak euritan. Gerrika 54. v. tbn. EZBB II 60 (V-m). Alkain 79

adib: euri iz. Hodeietatik tantaka erortzen den ura. Uda eta negu, euri nahiz eguzki, lanean. Euritan ibili. Euritan eta eguzkitan. Euri ongarria. Euri haizea. Euri denborak. Euri ondoko eguzkiaren irribarre bustia. Arratsaldeko bostetan euria hasi zuen. || Egin zezala zeruan gauza harrigarriren bat, esaterako eguzkia geldiarazi, suzko euri bat egin edo horrelako zerbait.

euritan 60: Consumer 2, Berria 28, EiTB 19, Argia 5, Erlea 2, DiarioVasco 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

euritan 62: Berria 5, Herria, Pello Zabala 12, Aitor Arana 7, Josu Zabaleta 5, Anton Garikano 3, Javi Cillero 2, Patziku Perurena 2, Irene Aldasoro 2, Alberto Ladron Arana 2, Ibon Uribarri, etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke (aldatzekoa da aurreko bileran aztertutako elurretan forma, azpisarrera bihurtuz).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da euri sarreran.

eurite
iz. Euri asko egiten duen garaia edo denbora. Euritea eta idortea. Eurite gaitzak izan ziren uda hartan. Urte hartan euritea inoiz baino luzeagoa izan zen.

Aztergaia: eurite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euritsu
adj. Euri ugarikoa, euri asko egiten duena. Eguraldi euritsua. Egun euritsu batean. Udaberri euritsua. Urte euritsuak. Lurralde euritsua. Inguruak lanbrotzen dituen giro euritsu hori Ingalaterra aldetik dator.

Esaera zaharrak

Apirila euritsu, urte hura ogitsu.

Aztergaia: euritsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euritu, euri/euritu, euritzen
da/du ad. Euria egiten hasi, euria egin. (du aditza denean, nor osagarririk gabea da). Denbora euritzen denean. Euritu zuen suz eta sufrez.

Aztergaia: euritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [I202]: Luzaiden oso erabilia da. Naf. gehitu.

 - [E116]: "baztertua" zen lantaldearen ustez, baina "Luzaiden oso erabilia da", I202k dioenez. XX. mendeko corpusean ez da ageri, baina bai gaurko prosarenean (I. Borda, K. Izagirre, Herria astekaria). Onar daitekeela uste dut, baina a) ez dut uste Naf. marka dagokionik, Iparraldeko eta Nafarroako lekukotasunen ondoan, hor baitaude besteak: L.M. Mujika, Koldo Izagirre, eta Kandido Izagirrek Arantzazu-Oñatin bildua; b) zalantzak ditut aditz motaz, da motakoaren ondoan (ik. Duvoisinen "uritzen denean denbora", edo I. Bordaren "hedoiak euritzen ziren uneak"), du motakoren bat ere ageri baita, edo du motako, baina nork agerikorik gaberenbat ere: TBko "uritu zuen suz eta zeruko sofrez", D. Inzaren "... ez badiote euritzen", edo Kandido Izagirren "eurittu eteko daben"). Uste dut atertu eta elurtu aditzetan egin genuena izan daitekeela irtenbiderik zentzuzkoena, eta, horiek bezala, hau ere "du ad." gisa aipatzea. Nire proposamena, abiapuntu bat eskaintzeko: "euritu, euri(tu), euritzen. du ad. g.er. 'euria egin'.

 - Erabakia: (2009-04-24) euritu, euri(tu), euritzen: denbora euritzen denean; euritu zuen suz eta sufrez.

eurixka
iz. Ipar. g. er. Euri lanbroa, euri xehea.

Aztergaia: eurixka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-xka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

euro
iz. Europar Batasuneko diru unitatea. Itsasbazterreko uren garbitasunerako, 1.800.000 euro bereizi ditu atzo sinatu zen hitzarmenak.

Aztergaia: euro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(dirua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gehitzeko: Euroagindu sartzeko modukoa izan daiteke.

 - [E116]: zalantzak ditu lantaldeak eurodolar eta eurokarta formez, "pasakorrak izan daitezke"elako (eta gutako inork ez die oharrik egin); E210k, berriz, forma berria proposatzen du: euroagindu. Asko dira une honetan erabiltzen diren euro-x elkartuak, testuetan jasotako adibideotan ikus daitekeenez (batez ere prentsan ikusten ahal dira, jakina, eta aski maiz ikusten da horietako sail bat): eurobaikor(tasun), eurobanku, eurobarometro, eurobidaia, eurobus, eurodiputatu, euroeskualde, euroeszeptiko / euroeszeptizismo, eurogune, eurohiri, euroitun, eurokutxa, eurolandia, eurolegebiltzar, euroliga, euromisil, eurotalde, eurotren, eurozentrismo. Iruditzen zait ia zernahi ager daitekeela orain euro-ren ondoan, eta denboraren esku utzi beharko genukeela galbahe-lana, eta zuhurrago jokatu ahal izango dugula orduan, une honetako zurrunbilotik irtetean.

 - Erabakia: (2009-04-24) Oraingoz ez dira jasoko eurodolar eta eurokarta; eta, ohargileak bere oharra erretiratu duenez, ezta euroagindu ere; euro iz. (dirua).

euroagindu
iz. Europar Batasuneko estatu kide guztietan indarra duen atxilotzeko agindua, atxilotua agindua eman duen estatura eramanarazten duena. Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua onartu zuen Frantziako Justiziak.

Aztergaia: euroagindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): euroagindu 503: Berria 383 (adib.: “Europako Justizia Ministroen Kontseiluak genero indarkeriaren biktimak babesteko euroagindua onar lezake gaur”), EiTB 102 (adib.: “Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua onartu zuen Frantziako Justiziak urriaren 27an”), Jakin (“indartu egin da euroagindua hartuz eta erakunde terroristen zerrenda bat sortuz”), Argia 17 (adib.: “Euroagindua errefusatzen du orobat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: euroagindu : Berria 259 (adib.: “Elkarretaratze ugari antolatu dira euroaginduaren aurka”), Herria 6 (adib.: “hitzaldi batzu entzun dira euroagindua gaitzesten zutela gogorki”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: euroagindu: Europako Batasunean emaniko agindu mota, norbait atxilotzekoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Auzitegi Nazionalak igorritako euroagindua onartu zuen Frantziako Justiziak.

eurodiputatu
iz. Europar Batasuneko Parlamentuko diputatua, bere herrialdea ordezkatzeko hautatu dena. Ipar Euskal Herriak Alain Lamassoure izanen du eurodiputatu bakarra.

Aztergaia: eurodiputatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): eurodiputatu 233: Berria 100 (adib.: “Hungariako eurodiputatu bat hilik suertatu zen erasoetan”), EiTB 115 (adib.: “Carlos Iturgaiz PPko eurodiputatuaren hitzaldi bat”), Jakin 6 (adib.: “irlandar eurodiputatuaren iritziz”), Argia 12 (adib.: “Sarritan eurodiputatuek ezin dute arazo guztien ikuspegi orokor eta osoa eduki”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eurodiputatu 264: Berria 261 (adib.: “Babes taldea zabaldu nahi dutela esan du Bernat Joan eurodiputatuak”), Herria 3 (adib.: “Berlusconi aleman eurodiputatu bati”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es eurodiputado / fr eurodéputé: Elhuyar: eurodiputatu / Nolaerran: eurodiputatu / Zehazki: Europako (parlamentuko) diputatu / Labayru: eurodiputatu / Adorez5000: eurodiputatu, Europako (parlamentuko) diputatu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke" (2005-11-07)

euroeskualde
iz. Europar Batasuneko estatu bi edo gehiagoren artean, mugaz gaindiko elkarlanari esker, sortzen den eskualdea, gobernu erakunde bakar bati atxikia ez dena. Estatuen mugez gaindi doazen euroeskualdeak sortzearen aldekoa naiz.

Aztergaia: euroeskualde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): euroeskualde 61: Berria 32 (adib.: “argi dute noizbait euroeskualdekoa beharko direla”), EiTB 17 (adib.: “Euroeskualde horrek 6 milioi biztanle izango lituzke”), Jakin 12 (adib.: “Euroeskualdeen oinarri juridikoak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: euroeskualde 35, Berria (adib.: “Euroeskualdea sortuz Ipar eta Hego Euskal Herriko harremanak egituratzea proposatu du”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es eurorregión / fr eurorégion: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa.

euroeszeptiko
adj./iz. Europar Batasunaren bideragarritasuna eta egokitasuna zalantzan jartzen duena. Anton. europazale. Euroeszeptiko sutsua da Duncan Smith, diru bakarraren eta Maastrichteko Itunaren erabat aurka dago eta Margaret Thatcherren babes osoa du. Estonia herrialde euroeszeptikoena zen eta bertan politikariek ahalegin handiak egin behar izan dituzte komunikabideen bitartez.

Aztergaia: euroeszeptiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): euroeszeptiko 32: Berria 20 (adib.: “Nigel Farage, politikari britainiar euroeszeptikoak egunotan Durao Barroso, Van Rompuy eta euro-burokratei egin dien eskandaluak adierazten duena benetan kezkagarria da”), EiTB 8 (adib.: “Downing Streetek jada komunikatu bat argitaratu du eta euroeszeptikoen aurrean Cameronek ez duela amorerik emango dio”), Argia 4 (adib.: “Prozeduran ere aldaketa nabarmenak izan ziren, zenbait estatu euroeszeptikotan ez zen komeni galdeketaren tramitea pasatzea eta horregatik erreferendumik egin behar ez izateko itun “klasiko” bat onartu zen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: euroeszeptiko 22, Berria (“Zentro-eskuineko alderdiak, nazionalistak eta euroeszeptikoak nagusituko dira bihar arte egingo diren Europako Legebiltzarrerako bozetan”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: euro-. Euroagindua, eurodolarra, euroeszeptikoa, eurogunea, eurokomunismoa, euromisila, europarlamentaria.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es euroescéptico / fr eurosceptique: Elhuyar: euroeszeptiko / Nolaerran: euroeszeptiko (ber.) / Zehazki: euroeszeptiko / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

eurogune
iz. Europar Batasunean euroa diru unitatetzat duten estatuen multzoa. Langabezia tasa baxuagoa da Suedian euroguneko herrialdeetan baino. Europar Batasunak uztailaren 13an onartu zuen Estonia eurogunean sartzea.

Aztergaia: eurogune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): eurogune Consumer 5 (adib.: “Europako Banku Zentralak zaintzen du eurogunean dauden 12 herrialdeen ekonomia”), Berria 409 (adib.: “Eurogunean dagoen hautagaitza bakarra da Bilbokoa”), EiTB 613 (adib.: “Eurogunean langabezia egonkor mantendu da”), Jakin (“Eurogunean egoera dramatikoak etengabe agertzen dira”), Argia 33 (adib.: “Egonkortasun Itunak eurogune osoan langileak estutzen ditu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eurogune 303, Berria (adib.: “Batzuek espero dute 2008an parekatzea EBko ekialde eta mendebaldeko estatuetako soldatak, eurogunean guztiz sartzean”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: eurogune, euroaren eremu. Euroa erabiltzen duten herrialdeek osatzen dute (Alemania, Austria, Belgika, Eslovenia, Eslovakia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Irlanda, Italia, Luxenburgo, Malta, Portugal eta Zipre). Monakon, San Marinon eta Vatikanon ere erabiltzen dute euroa, Europako Batasunarekin hala hitzarturik. Kosovon eta Montenegron hasiak dira euroa erabiltzen, baina ez dute inolako hitzarmenik Europako Batasunarekin.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es eurozona / fr zone euro: Elhuyar: eurogune / Nolaerran: - / Zehazki: eurogune / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa.

eurok
izord. pl. hurb. Eurak. Hainbeste urtean kritikatu dutena egiten ari dira orain eurok.
Loturak

Aztergaia: eurok

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EUROK a) Ellos mismos. Tr. Documentado desde Lazarraga; es de uso gral. entre los vizcaínos. Bobedaxeok / itxi dau [suak] eurok bakarrik. Lazarraga 1202v. Esan lei, eurok diriala, sua biztuten daben egurra legez: arerio persegillak astindu ta goiberatuten dirian esku-armak legez. Añ EL1 2. Berbadunak balira barriz / Gure mendiak, / Orrek esango leuskiguez bai, / Gauza aundiak, / Eurok esango leuskiguez añ / Egi garbiak. AB AmaE 41. Nik badakit esker asko zor deutsiedala neure gurasoai [...]; eurok agindu ta gogo barik ezkondutea ona dala esan ezkero, ezkondu be bardiñ egingo nitzateke. Ag Kr 112. Irureun bat andra ziran eta eurok eta guztijok etozan buruz bera. Otx 50. Neure txanpon ondakiñak, eurok eskuratzeko utzi ditut-eta. Erkiag BatB 174. Eurotatik amairuk tabernara bazkaritara. Gerrika 230. Los mismos, los propios. Sozialista zan, baña prailliok eurok ez ete ziran sozialistiago? Gerrika 102. b) Ustedes. "Erok (Gc), vosotros mismos" A (pero cita el ej. de Apaol 83 y traduce"ustedes"). Onen atsak aztu eragiteko txakurrei oñatzetan usain egin daruena, edo eurok lakuak esan oi dabeen legez, arrastuba galerazoteko. Mg PAb 174. Eta eurok, pasiuan izan dira? Apaol 88. Zer sartu daukate erok iñoren gauzatan? Ib. 83

eurok 26: Bizkaiko batzar nagusiak (“Batzordekide diran batzordeetara ez eze, beste batzuetara be joan leitekez batzarkideak, eta eurok aurkeztutako zuzenketa-eske edo ekimenak izan ezkero, batzordean berba egiteko eskubidea autortzen jake, baina boto-eskubide barik”), Deia (“batetik, gure arteko zenbait euskaltzale eskolatu euskaraz idazten ipiniz eta eurok ondutako hainbat testu argitaratuz”), Berria 7 (“Baina nola legez kanporatu dezakete alderdi batzuek beste bat, eurok beren Konstituzio sakralizatuan ideologia eta ondoriozko proiektu politiko mugiezinaren alde (Espainiaren batasuna) eta besteen kontra (nazionalismo independentistak) biolentzia esplizitua baino esplizituagoa agintzen badute?”), EiTB (“Izatez, eurok daukate arrainek iraun ahal izateko giltza”), Jakin 6 (“Ez dihardute eurok agintzen eta babesten duten merkatukolegesakratuetaesanen arabera”), Karmel 8 (“Eurok sortuko dutelako euskaraz bizi ahal izateko ezinbestekoa izango den familia eta herriko giroa”), Argia (“Norbere adina edota pisua ezkutatzera edo mozorrotzera jotzen duten “helduok” eurok, sekulako garrantzia ematen diote euren seme alabenei”), Erlea (“Orri zuri horienfuntzioa, olerki berriak agertu edota topatu ahala, eurok gehitzeko lekua edukitzea izanzitekeen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eurok 32: Berria (“Azken batean hiruron lana izan da, eurok antzezten zeudenean nik esaten nien nondik nora jo”), Xabier Amuriza 19 (“mundua eurok egina izango da,”), Andres Urrutia 6 (“Arreta jartzen bada lege zibiletan, ez da eurok zuhurragoak edo zuzenagoak bihurtzeko, ezpada aldekoagoak egiteko; hain zuzen ere, erregimen berri hori aproban emateko asmoa nortzuk izan eta horien aldekoagoak”), Edorta Jimenez 2 (“Gernuak eta enparauak, esan nahi dut, eurok izaten baitira eritasunen ontzi eta masta, zapi eta haize”), Jon Arretxe (“Eurok, borondate onez, alokairua eta egiten ari omen ginen doktorego ikastaroa ordaintzen zizkiguten, baina horrekin ez zitzaigun bizioetarako ere heltzen”), Jenaro Garate (“datuek eurok dakartela 'hautespen' haria”), Iñigo Aranbarri (“Eurok ei daukiez back guztiz onak eta goalkiper guztiz azkarra.”), Koldo Zuazo (“Itz batez, tokirik geijenetako euskaldun jator geijenen artean zabalen, sakonen eta sendoen sustraittuta bizi diran izkerakijak zeintzuk diran azaldu, ikusi ta argittu, eta eurok izan daittezela idatz-izkeriaren gorputza osotu dagijenak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa pl. hurb. markekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eurak sarreran.

eurokomunismo
iz. Italia, Frantzia eta Espainiako alderdi politiko komunisten doktrina politiko eta ideologikoa, 1970eko hamarkadan sortua, teoria komunistak Europako mendebaldeko herrialdeen egoera politikora egokitzearen aldekoa. Ondoko urteetan, marxismo-leninismoa utzi eta eurokomunismorantz lerratu zen.

Aztergaia: eurokomunismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: azkenean ez dio inork ere oharrik egin. Beraz, eurokomunista eta eurokomunismoa sartuko dira hiztegian, nahiz gaur egun eurodiputatu gehiago izan "eurokomunistak" baino. Eta haiek ez dute lekurik hiztegian.

 - Erabakia: (2009-04-24) eurokomunismo.

europar
1 adj. Europakoa, Europari dagokiona. Europar Batasuna.
2 iz. Europako herritarra. Izatez eta gogoz europarrak garenez gero.

Aztergaia: europar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

europar izlag. 2, Mde Po (“Europar siñesmenagatik bizia eman dute Euskaldun sorgin, azti eta belhagileen orhoitzapenetan”, “Europar kultura bat badago”).

Bestelakoak
Forma berria da, eta hobestekoa lehiakideen kaltetan

jentilizioa den arren (cf. 30.4 irizpidea), jaso egin da, korritzen duen europear bazter dadin

Euskaltzaindiaren Arauak

Europar Batasuna.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: azpisarrera edo adibide gisa Europar Batasuna jarri beharra dago.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): kontuan hartzeko oharra da.

europarlamentari
iz. Eurodiputatua. Euskal Herriko egoera eta kultura ezagutzeko aukera izan dute 35 europarlamentarik.

Aztergaia: europarlamentari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): europarlamentari 73: Berria 51 (adib.: “bigarren europarlamentaria lortzeko aukerak ere zabaltzen ditu”), EiTB 13 (adib.: “Mikel Irujo Eusko Alkartasuneko europarlamentari eta bozeramailea”), Jakin 3 (adib.: “gaur egun europarlamentari gehienek ‘lehen hamabost estatu kideetatik datozenak’ euren baldintzak inposatzen ahal dizkiete gainerako estatu kideei”), Argia 5 (adib.: “uztailean botoen % 15 eta 2 europarlamentari”), DiarioVasco (adib.: “Joan de astean europarlamentarien bidaiak direla-eta sortu zen zalaparta”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: europarlamentari 29: Berria 28 (adib.: “Europarlamentari batek non eman behar du denbora gehiago, Bruselan edo bere herrian?”), Herria (“Koldo Gorostiaga Europarlamentaria”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: europarlamentaria euro- sarreraren barruan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa.

europartasun
iz. Europarra denaren nolakotasuna. Europazale porrokatua eta europartasunari buruzko pentsalari ezaguna izan zen Magris. Europar Batasunak okerreko erabaki bat hartzen baldin badu, azkar batean europar erakundeak jartzen ditugu jopuntuan, eta, bide batez europartasun guztia zauritzen dugu.

Aztergaia: europartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: cf. espainiartasun sarrerako oharrak, eta nire betiko kezka, oreka zaindu beharraz: a) egoki eratuak dira -x-tar-tasun edo x-tar-tu osaerakoak; baina b) ez dago horrelako guztiak hiztegian eman beharrik; c) horietako zein aipatuko du gure hiztegiak, eta zein isilduko? Bestela esan: ba al dugu idazleen erabilera baino irizpide objektiboagorik, batzuk sartzeko eta besteak kentzeko?. "g.er." marka kentzekoa.

 - Erabakia: (2009-04-24) europartasun.

europartu, europar/europartu, europartzen
da/du ad. Europar bihurtu. Espainia, europartuz bihurtuko da zinez espainola.

Aztergaia: europartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

europar(tu), europartzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu: -tar-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: cf. espainiartu sarrerako oharrak.

 - Erabakia: (2009-04-24) europartu, europar(tu), europartzen. da/du ad.

europazale
adj./iz. Europar Batasunaren eta hari zilegitasuna ematearen aldekoa dena. Anton. euroeszeptiko. Ukrainako jarduneko lehen ministroa europazalea da. Horrek EAJren ibilbide europazalea suntsituko luke.

Aztergaia: europazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): europazale 30: Berria 17 (adib.: “Jarduneko lehen ministroa europazalea da, eta aurrekoa, aldiz, Errusiaren jarraitzaile argia”), EiTB 7 (“Bestalde, Ramon Jauregui PSOEko zerrendan bigarrena Gasteizen izan da eta sozialisten ibilbide europazalea defendatu du”), Jakin 3 (adib.: “betiko proposamenak errepikatuz, belaunaldi horren amets europazale, elitista, kapitalista, herriei eta jende xeheari mespretxu egiten ziena, jadanik Historiaren zabortegian dagoela konturatzeke”), Argia 3 (adib.: “Alderdiak diskurtso liberal-kontserbadore, demokratiko eta europazalea dauka").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: europazale 36: Berria 31 (adib.: “Jose Antonio Agirreren alderdiak, EAJk, mugimendu europazalearen aitzindarietako bat izan dela aldarrikatu izan du beti”), Herria 2 (adib.: “Europazalea zen, sinesdun handia, eta ere tokiko hizkuntzeri errotik atxikia, hala nola euskarari”), Joseba Zulaika (“Baina euskal abertzaletasuna, hasierako ETA hura barne, historian zehar europazalea eta internazionalista izan da”), Joxe Azurmendi (“Idazle granadatarrak eragin handia izan du, oraindik europazale zebilen Unamuno gaztearen gain”), Hasier Etxeberria (“Demokrata Europazaleak dira”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: europeismo, europazale.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es europeísta / fr européen: Elhuyar: europeista, europazale / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: europeista / Adorez5000: europeista, europazale.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz./izond.

europio
iz. kim. Lantanidoen saileko metal gris biguna, besteak beste, konposatu fluoreszenteak sortzeko erabiltzen dena (Eu; zenbaki atomikoa, 63). Europioarentzat, Europaren izena hartu da; amerizioarentzat, berriz, Amerikarena.

Aztergaia: europio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ap. OEH-EEBS.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

europio: Harluxet. // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Eu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

europio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila.

Erdaretako formak

ik. Le Petit Robert: «europium [...] de Europe».

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak eta Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

eurozentrismo
iz. Europako kultura eta gizarte eta politika balioak unibertsaltzat hartzea; Europa zibilizazioaren erdigunetzat hartzea. Hemengo klase politikoan, hainbat sektoretan behintzat, eurozentrismoa izugarria da.

Aztergaia: eurozentrismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (Argia 4, Berria 7, Elkar 4, Euskaltzaindia 1, Jakin 1, , UEU 13); ETC 72

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: eurozentrismo iz. eurocentrismo / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

eurrez
adb. bizk. Erruz, ugari. Horra non datozen lagunak, eurrez eta bide beteetan, Jainkoaren berba entzutera.

Aztergaia: eurrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'ugari'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. erruz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "bizkaierazkotzat markatu beharrean erruz-ekin diferentzia egiteko erabil liteke, prezeski Bizkaieraz egiten den legez: eurrez eta erruz 'kulpaz'" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  eurrez Bizk. 'ugari, frango' oharrarekin ezartzea proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): onartu egin da.

eurt
interj. bizk. Abereei atzera egin dezaten esaten zaien hitza. Ik. esti. Anton. aida1.

Aztergaia: eurt

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B dira, eta Zait, eurt 2 (Zav Fab: "Belarri motz, eurt: oa"; Zait Sof: "ortik atera!, eurt zaite!"); eurt atzera egin 2 (Añ GGero: "Artuten dogu gogoa, artzen dogu borondatea obra onak egin bear ditugula; eta etorten gara egin bear doguzen ordura, baña an geratu ta atzeratuten gara, an uko, eurt-atzera egiten dogu, bearrenean uts egiten dogu", "Esango baleu legez, beste pekatuai esetsiko badeutsegu bere kontraraturik, eurt atzera eginik; baña desoneskeriako ari iges eginik") eta OEH argitaratuan gainera Añ NekeA ("Zuek beti Espiritu Santuari eurt atzera egiten deutsezue") eta eurt egin 1: Ol Ex 32,12 ("Eurt egizu aserre gori ortatik eta zure erriaren kalteaz garbai zaitez"); eurt eragin 2 (Zait Sof: "Babeskiñen burni-ori gabe ta guda-zarataz sutu nauan Are zarraski-zaleari atzera eurt eragiñik, ekaitzak eraman beza nire aberri-mugaz araindi", "Eurt ere ezin eragin, baña mintzul egonaz, nere burua zoriari egotzi bearko diot: 'no puedo ni retroceder'"); jaurt egin 1 (Añ GGero: "Orman josirik ta oraturik dagozan arriak prest dagoz pekatariaren kontra emon, esetsi, eraso, jaurt egin ta jagiteko"); jeurt egin 1 (Enb, erabilera markatuan: "Zalburdi baten jeurt egin neban"); jeurt erain 1 (Enb: "Baña Sabin'en gudaroztiak... Jeurt! eraingo dautse danai") eta OEH argitaratuan gainera: Eguzk LorIl ap. DRA ("Gaiztasun piska bat aurkitu orduko, jeurt egin eta barriro lengo bidera itzultzen gara"), Eguzk RIEV ("Jeurt eta bira egiteko") // Ik. OEH argitaratuan s.u. jaurtu (Ezale 1987: "Papera [Zadorra ibaian] ezta iaurtu edo atzera etorri", "Iaurtu edo biurtu eban burdia"; A Txirrist: "Errira aberastuta iaurtu edo itzuliriko indianoak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eurt egin G 2 (Ol IB: "Eurt egitekoak ez baitira Yainkoak egindako emari ta deya"; Zait: "Iñolako gogorkerien aurrean etzun eurt egin bear, gudari-saillen buruzagi Yerusalen'en sartzean, ta ala bear ezkero, Euparate'ko gudostea erakarri zezaken"); heurt egin EB 1 (X. Amuriza: "Marroiak brast heurt egin zuen, armaz apuntaturik"); jeurt egin B 1 (Agur 1974: "Goizean lo-gelako leioa edegiaz batera jeurt egin eta izara arteko epeletara barriro, arik eta eguerdi inguruan amak Ondiño be or zagoze, alperrontziok! deadarka deitu arte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eurt : HiztEn, LurE; eurt eragin : HiztEn (AS), LurE; jeurt egin : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

X. Amuriza Semaforo Gorria, 1996-08-05: "Ermitaren kanpo aldean, eguzkiaren ibilbiderantz ematen duen horman, harri batean barrurantz zizelaturik, bikote bat hautematen duzu... larrutan! Heurt !"; 1996-06-05: "imajina ezazue idi-uztarri bat soroan hara eta hona, goldeari edo beste lanabesen bati tiraka. Bazterra basoa da eta, heurt egitean , sasia ez dago idien bekokitik urrun"; 1997-01-13: "Halako baten "hau zein herri da" galdeturik, "Errezil" entzun zuenean, ikaratuta heurt egin omen zuen, esanez: "To! Errez hil baino nahiago diat nekez bizi"".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eurt : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; eurt eragin : EuskHizt (AS), ElhHizt (AS), EskolaHE, PMuj DVC (eurt-eragin); eurt egin : HiruMila, PMuj DVC; jeurt : HiruMila, DRA, PMuj DVC; jeurt egin : HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj DVC (adib.); eurtu : DRA, PMuj DVC; jaurt : DRA, PMuj DVC; jaurt egin : DRA, PMuj DVC // eta DRA: jaurtu // PMuj DVC: eurt-arazi, eurt-arazte, eurt-eragile, eurt-erazo, eurtetsi, eurt-indar // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

eurt egin, eurt eragin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

interj.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

esti!

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1996-09): bazter, hurrengorako.

eurt egin
du ad.-lok. bizk. Atzera egin. Eurt egizu haserre gori horretatik eta zeure herriaren kalteaz garbaitu zaitez.

Aztergaia: eurt egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eurt sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

atzera egin.

eurt eragin
dio ad.-lok. bizk. Atzerarazi. Deabruari eurt eragiten dion akuilu zorrotza.

Aztergaia: eurt eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eurt sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

esti eragin, atzerarazi.

euskailu
iz. Zerbaiti eusten dion tresna edo gailua. Ik. euskarri.

Aztergaia: euskailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira eusgailu 4, guztiak ap. EHAA 1993 ("Eusgailuak: metalezko zutabeak"; "Eusgailuak: metalezko eta hormigoizko zutabeak") eta euskailu 3: Osasunbide Hezkuntza 1989 2: "Euskailuen erabilera praktikoa (papera, kartoiska, magnetikoa...)", "Lantegian euskailuak, moduluak, lotzeko grapak eta alderdi elektrikoa antolatzen dira"; J. Lasa: "era askotako hestebetez gainezka zegoen makila luze baten azpian; mutur bat euskailutik kanpo zeukan honek eta baskularen gainean zintzilik zegoen" // Ez dugu aurkitu eutsigailu, eutsgailu, eustgailu formarik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

euskailu : AB38 2 ('gradilla, soporte' itzuliak), Euskalterm 1 ('dispositivo de sujeción'). Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

euskailu : HiruMila (1 contenedor, recipiente; 2 soporte), Casve EF (container), PMuj DVC (sujetador). Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berria, ongi eratua (nahiz formaz, berria izanik, -sg- aldaketarik gabea zegokion), eta onartzekoa, bere lekua izan dezakeelakoan tradizioko euskarri formaren ondoan.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+g-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

euskal
1 Euskarari dagokiona. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Euskal idazleak. Euskal liburuak. Euskal hitzak eta erdarazkoak. Euskal literatura, kultura. Euskal kantak, olerkiak. Euskal gramatika.
2 Euskal Herriari dagokiona. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Euskal jaiak, ohiturak. Euskal gaietan. Euskal mendiak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: euskal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Euskal Autonomia Erkidego: Euskal Autonomia Erkidegoaren baliabide ekonomikoak, Euskal Herri: Euskal Herriaren adiskideak, euskal herritar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: euskal gaizto .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

Euskal Herria, euskal herritar

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: ez hemen, baizik gorago argitu beharko da, nik uste, I202k aipatu nahi duen Eskual Herri hori (egina dugu hizkuntzari dagokiona: "eskuara* e. euskara"). Gainera, Herri gabeko eskual izan liteke argitzekoa, nahiz ez den hitz osoa; adib., "eskual* e. euskal".

 - [I202]: Eskual Herri e. Euskal Herri.

 - Erabakia: (2009-04-24) Lantaldeak proposaturiko azpisarrera (euskal gaizto) jasoko da (eta euskal etxea ere jasoko da, adibide gisa); eskual gaitzestekoa, berriz, bere lekuan aipatuko da, baina Eskual Herri sintagma osoan: Eskual Herri* e. Euskal Herri.

euskal amerikar
adj./iz. Amerikako euskalduna. Euskal izena duten amerikar guztiak ez dira euskaldun, ez dira euskal amerikar sentitzen. Western Basque Festival hura mugarria izan zen euskal amerikarren historian.

Aztergaia: euskal amerikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

euskal-amerikar 11 (eta euskal amerikano 1): M.A. Elustondo (“lehenengo euskal-amerikarrek”, “ugaritu ziren euskal-amerikarrak”; “euskal-amerikar emakumezkoa”, “euskal-amerikar familia”, “euskal-amerikar etnia”, “euskal-amerikar komunitate” 3); E. Arozena (“eskerrik asko Euskal Amerikanoei”).

LBeh (2016-10-26): euskal(-)amerikar 47: Aizu, Berria 9, EiTB 8, Argia 28, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: euskal(-)amerikar 22, Berria.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu euskal(-)amerikar formarik.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

euskal herritar arautua bere horretan utziz, libretzat eman ditu lantaldeak [euskal x-tar] moduko beste osatu eta garatu guztiak, nahiz ez diren denak berdinak, adieraren aldetik (hemengoa, adib., 'Ameriketan bizi den euskaldunen ondokoa' izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilgarria izan liteke, azpisarrera gisa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa euskal sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Isildua.

euskal antzara
iz. Euskal Herriko antzara-arraza; arraza horretako antzara, kokospe eta mototsik gabea, lumadi gris ugaria duena.

Aztergaia: euskal antzara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

euskal antzara: EHAA 2004-01-13 ("AGINDUA, 2003ko abenduaren 9koa, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarena, «euskal antzara» hegazti-arrazaren arauketa zehatza onesten duena").

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

Eraikuntza librea.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: euskal antzara [AS s.u. antzara]

euskal arrazako kapoi
iz. Euskal Herriko kapoi arraza; arraza horretako kapoia.

Aztergaia: euskal arrazako kapoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ez OEH-EEBS corpusetan, ez ap. LurE-Harluxet, ez ap. NekHizt.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

euskal arrazako kapoi: Karkara.com (“Nekane Gonzalezen euskal arrazako kapoia txapeldun”). // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: euskal arrazako kapoi [AS s.u. kapoi]

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper