50535 emaitza bilaketarentzat - [18051 - 18100] bistaratzen.

euskaraz jakin
du ad.-lok. Badakigu euskaraz. Hobeki zekien euskaraz Xenpelarrek nik baino.
Ohiko lexiak

Aztergaia: euskaraz jakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

euskarri
1 iz. Zerbaiti eusten dion gauza. Ik. irozgarri; irozkai. Mahai bat euskarritzat duela. Elizak sei poste edo euskarri ditu. Kolore deigarri bakarra bere betaurrekoen euskarriaren arrosa zen. || Solairuaren euskarri ipini dituzten zutabeak.
2 iz. Informazioa gordetzeko erabiltzen den materiala edo gailua. DVD euskarrian ekoitzitako lanak lehiatu dira sail horretan. Herritarren % 5,3k irakurtzen dituzte liburuak euskarri digitalean.
3 iz. Zerbaiti eusten zaion tokia edo zatia. Orgaren lau kantoietatik lau euskarri ateratzen ziren, orgari itsatsirik.
4 iz. Babesa edo laguntza ematen duen gauza. Egungo gizartearen euskarririk sendoena estatua da. Familia, ordea, ez da euskarri ekonomiko soila. Elizgizonak kulturaren euskarri baliagarri eta ezinbesteko izan ziren.
5 iz. Iritzi, lege, doktrina eta kidekoez mintzatuz, horien oinarri den argudioa edo froga. Pertsona horiek ez dute inolako euskarri juridikorik erabaki horri aurre egiteko. Lege honen testuak eransten dituen hobekuntza teknikoak honako euskarri hauetan oinarritzen dira (...).

Aztergaia: euskarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
euskarri elektroniko
iz. Hemendik aurrera, argitaratuko diren dokumentu guztien kopia bana emango zaie, bai paperean bai euskarri elektronikoan.

Aztergaia: euskarri elektroniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

euskarri magnetiko
iz. Euskarri magnetikoan gordea.

Aztergaia: euskarri magnetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

euskarritu, euskarri/euskarritu, euskarritzen
du ad. Heldu, eutsi. Ik. bermatu. Arkupea alderik alde zutabe berdinek euskarritua dago.

Aztergaia: euskarritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-04-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 2004-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

euskarritu 4: X. Intxausti ("Har ezazu arkatza, eta euskarritu paper gainean"), K. Santisteban ("Gur degiogu, o!, badakusazue nola deusezten diren zutabeetan euskarritzen diren harrizko sapaldapeak?"), TeknolMekan ("Pieza bi altzagarri berdinen gainean euskarritu eta brida launekin lotu"), P. Xarritton ("Vitoriarenzat, Akinokoarentzat bezala, naturaren legea zen gizakiak bere inguruko munduarekiko zeukan erlazioa euskarritzen eta gizarteko edozein iharduera gobernatzen zuen kausa eragilea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

euskarritu : AB38 1 (apoyarse) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

euskarritu : HiruMila - PMuj DVC (apoyarse) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

forma berria da, eta horren zein premia dagoen ez daki lantaldeak (cf. irozo ordain posiblea); osaeraz, berriz, berezia dirudi.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-garri-tu (ongarritu izan liteke paraleloa).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Hitz honen txostena ikusita, ez dut sartzeko beharrik ikusten; egingo du bere bidea, egin behar badu.

 - [E116]: ados E123rekin, eta proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2009-04-24) euskarritu, euskarri(tu), euskarritzen. du ad.

eusko
g. g. er. Euskadiri, euskotarrei dagokiena, Euskadikoa. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Euskal Herriak, eusko lurrak, bertan bizi diren herritarren ahoz hitz egiten du. Lizardiren "Eusko bidaztiarena" olerkia. Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzei buruzko beste dekretu bat onartu zuen atzo.

Aztergaia: eusko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hitz elkarketako lehen osagai bezala erabiltzen da beti).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: Eusko Jaurlaritza .

Informazio lexikografikoa
Hitz-elkarketan hartzen duen forma berezia

hitz-elkarketako lehen osagai bezala erabiltzen da beti

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "eusko, euskotar Euskaltzaindiak berretsi behar al ditu?" (1995-01-25)

Euskaltzainen oharrak

 - [E114]:  eusko eta euskotar baliagarriak; XK: eusko, euskotar baztertzekoak.

 - [E109]:  euskotar, aldamenean hobe euskaldun.

 - [E116]: ez dio inork ere oharrik egin. Beraz, utzi proposamena lantaldeak egin duen moduan.

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): eusko eta euskotar onartu dira; eusko hitz elkarketako lehen osagai bezala erabiltzen da.

 - Erabakia: (2009-04-24) OK.

euskotar
1 adj. Euskadikoa, Euskadiri dagokiona. Euskotar erdaldunak.
2 iz. Euskadiko herritarra. Euskadi da euskotarren aberria. Aita Sabin, euskotarren irakaslea.

Aztergaia: euskotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-06-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

izond. 1 eta izlag. 5: Enb (“Gure asaba euzkotar zarrak”, “euzkotar jeltzale zurtzak”, “Ikusiten dot euzkotar oste Andija bertan batzaurik”), Kk Ab II (“A da euzkotar eredu agiriya”), Gand Elorri ("guztientzako dozu / euskotar abegi"), Iratz (“Euskotar odol beroa”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

8 izond. eta 5 izlag.: A. Urrutia ("Andera euzkotarr bat be ezebillan guztiz pozik", “Paris'en dabiltzan jaupari euzkotar euzkeldunak”; "andera euzkotarr au, be, estutxu ebillan"), El Dia (1931: "Euskaldun Euzkotarrak"; 1934: "Seme zintzoen bearra / bete, anai euskotarra"; 1936: "anai euzkotarron jaiki aldi au"), Gipuzkoarra 1911 ("idazle euzkotarr guztijak"); Ostiela! 1999 ("16 abizen euzkotarreko erdaldun petoak"); Gipuzkoarra 1911 ("Antzerkijak [...] euzkotarr ixatedunak bakarrik ixan leikez"); J. Agerre ("euskotar margogintza"); Kk ("Atzo be [...] euzkotar batalloyak dagozan lekuetan etzan ixan atakerik"); M. Ayerdi ("Euzkotar alderdiak eta gañontzeko bazkunak"); Azkatasuna 1946 ("Zein da gexo au osatuteko osakaia? Euzkotar ama!").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

eusle
adj./iz. Zerbaiti eusten diona. Ik. euskarri. Bertute horien eusle eta gordetzaile bikain euskara eta euskaltasuna ditugu.

Aztergaia: eusle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eusle 'laguntza; administratzailea' adierako G 4 (TAg Uzt: "burua lanari bear bezela lotu nai ba'zaio, eztarriko legorra, ez da euslerik zintzoena"; Txill Let 2: "Eriotza: munduan diranen eusle ta erausle", "frakasoa da munduaren eusle aundiena"; Zait Plat: "Gazte lirain eta azkar hura bere erregegoaren euslerik sendoena zitekeala uste zuen Dionisiok") eta OEH argitaratuan beste 2: Alt LB ("Euskal-libertadearen euslerik gogorren eta gordetzailerik bikaiñenak"), EgutAr 1960 ap. DRA ("Baserritar ta arranzaleak enda-oitura zarren eusle") // OEH argitaratuan gainera 'sardexka' adierako 1 (Ur 1 Sam 2.13: "Eta iduki oi zuen bere eskuan iru ortzeko eusle bat"), eta 'harpideduna' adierako 3 (Ezale 1897 eta 1899: "Zer dan euslea? Euslea da Vascofillok suskritoria esango leuskeona; eustea da aren suskribidutea, ta euspena suskrizinoia", "Gaur (...) bosteun elizgizon eusla badira"; A Y 1934: "Asterako paper onek sortu ta sei bat ilabete geroago hogei ta zortzi eusle (suskritore) baitzik etzituen"); eustazpi B-G 5 (Eguzk GizAuz 3: "gizarteak berak ipiñitako legeak baño beste oñarri ta eustazpirik eztauke", "lege orren eustazpi ta oñarria, zein izango litzake?", "lege orrek gizartearen ona baño beste zio, oñarri ta eustazpirik eleuke eukiko"; Erkiag Arran: "arrantzalearen untzia, txikia betiere, kilinkolonka ibili dabil oiñarri sendo bage, eustazpi ziriñaren azal-azalean"; Ibiñ Virgil: "Orregatik berorregatik da olerkari aundi Bergili ere, menderik mende eutsi diona eta orainik bear dute izan gure lan guztien eustazpi eta oiñarri") eta OEH argitaratuan beste 2: Eusk 1919-1920 ("Iraskunden eustazpiyak ixango dira: [...]"), GMant Y 1933 ("Errian oñak doguzala yokatu bear dogu, ez egazkiñean erri gañetik jira-biraka ibillita, eustazpi bako lana izango litzake ta").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eusle 10: B 1 (Urteko Domeka 1903: "orregaitik, ba, eretxi bijok daukezanezkero euren aldekor eta eusliak, olango pekatua nai esan nai itxi leite"); G 3 (Alt Olab: "Birtute oien eusle ta gordetzaille bikain euskera ta euskaltasuna ditugu"; Txill: "Siñistunarekiko, ordea, eusle eta pozgarri"; M.M. Zubiaga: "Jainkoa bakar-bakarrik bizi zan Sortzaille ta Eusle bezela, Izadia bizi erazten"); EB 6 (Elhuyar: "Arreta handiz garbitu neurketarekin zerikusia duten azal guztiak (neurketan ukitu behar diren piezaren azalak, aurpegi eusleak, mahaia edo marmola, konparagailuaren oina, etab)"; Rikardo Arregi: "Jainko hori teoria nahiz ideia bat izan daiteke; pentsaera bakoitzeko ta gizarte bakoitzeko oinharri ta eusle"; UZEI: "Müller-en zuntz eusleen oinaldeko geruza"; Teknologia mekanikoa: "Ardatz eragile eta ardatz euslearen arteko desberdintasuna"; Egin 1979 2, adib.: "Batzarre berean Junta Eusle eta asanbladen subiranotasunari bultzada bat eman eta Mahai Nazionala har ditzakeen erabakiak baseak onartu edo ez onartzeko jarrerari eusteko borondatea indartzea erabaki zen"); eustaile (eta eustalle 1) 3: G 1 (Kontu alai: "gizon-errenkarak Egillia 'Jaungoikua' biar du, bestela eustalle-gabeko katia lurrian egongo litzaken bezela, gizon-errenkara Jaungoiko-gabe, ezer-ezian egongo litzake"); EB 2 (Lasa: "Nominalismoa eta 'kondairaren etengabeko itzulera', bata bestearen eustaile dira Borges-eren filosofian"; A. Martinez: "Beste zenbaitek uste du burua oso pisuduna zutela eta, masa hura mugitzeko erabiltzen zituzten iharren eustaileak gangar haiek zirela"); eutsitzalle G 2 (Kontu alai, adib.: "kate onek goiko eutsitzallia eskatzen duan bezela, gizon-errenkarak Egillia 'Jaungoikua' biar du"); eustarri EB 4 (UZEI: "Baina ikus dezagun gertuagotik indukzioaren mundua, hain sarritan zientzia enpirikoen eustarri eta bereizgarri bezala jarri ohi den metodoa"; Txill: "ados dira gaurko jakintsuak puntu batetan: hizkuntza agertuz gero, pentsabidearen eustarri eta gidari bihurtzen dela oso azkar"; BEO 1990: "Merkatal edo industri instalazioak, hala nola eustarriak, biltzontziak, zamategiak, etab."; K. San Julian: "Xabier Onaindia sendagilearen bizikletara igo eta, bere sorbalda eta ahotsa eustarri gisa hartuz, solidarioki diot..."); eustazpi 19: B 18 (Eguzk GizAuz: "gizarteak berak ipiñitako legeak baño beste oñarri ta eustazpirik eztauke"; Ibarg: "gaztedia usteldu ta gizabatza bere eustazpietan kolokatu nai dabenak"; Euzkadi 1931 16, adib.: "Eustazpi barik ezer zutunik ezin dagike", "Gixonak bere gardi, aburu, eretxi, siñismenatzaz gogor, sendo, loka barik iraun dagijan eustazpi ona, sendua, iraunkorra biar dau"; "Beraz, gure aburu, uste eretxi ta gardi-eustazpitzat eurok ez doguz iñoz be ixentau bihar"), EB 1 (N. Balluerka: "Desbideraketak aberrazio gisa kontsideraturik egongo lirateke ezen, onetsiak izan arren, ustegabekoak edo eustazpi idiosinkrasikodunak zirela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eusle : DFrec 4, AB38 3, AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 13; eustaile : DFrec 1, AB38 2, Euskalterm 2 (zela-e., azkoin e.); eustarri : DFrec 1; eustazpi : AB50 1 ('base' itzulia).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eusle : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA, PMuj DVC; eustailu : HiruMila; eustarri : HiruMila (ik. euskarri), PMuj DVC (espaldón, barrera, dique de contención); eustazpi . HiruMila (ik. euskarri), DRA (base, sostén), PMuj DVC (base, fundamento, cimiento, apoyo); eustazpiko : PMuj DVC (basilar, de base) // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-le/-tzaile.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Forma baten adiera(k)

(zerbaiti) eusten diona.

euspen
iz. Euskarria. Jauna da nire bizitzaren euspena.

Aztergaia: euspen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Eustakioren tronpa
iz. anat. Gizakietan, eta beste zenbait ornodunetan, belarria eta faringea lotzen dituen hodia. Irenstean edo aharrausi egitean, Eustakioren tronpa ireki egiten da pixka bat, eta, horri esker, tinpano barrunbeko presioa atmosferakoarekin berdintzen da.
Loturak
eustazpi
iz. g. er. Euskarria.

Aztergaia: eustazpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. informazioa s.u. eusle.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

euskarria.

euste
iz. Helduta, oratuta edukitzea; bere egoeran, mugitu, erori, galdu edo suntsitu gabe, iraunaraztea. Bidegorriko euste-horma beste 25 metroz luzatzen dabiltza azken asteotan lur-jausi gehiago izan ez dadin.

Aztergaia: euste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh6921 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

euste 5, Berria (“euste neurri batzuk”, “Lan horiek lehen euste sistemaren barruan dagoen maskor laguntzaile batekin lotuta daudela esan du Garoñako zentralaren jabe den enpresak”, “CSNk erreaktorearen ontziaren pitzadurei eta lehen euste sistemaren egoerari garrantzia kendu ziela nabarmendu du”, “Lehen mailako euste sisteman ur isuri bat izan daitekeela uste dute”, “Lehen mailako euste sistemara ezin gara iritsi zentrala martxan dagoen bitartean”). // euste 90: Argia 9 (“Lehenengo kasuan, Irabiako urtegiaren euste hormatik gertu dagoen aparkaleku txikian abiatuko dugu gure ibilia eta bigarren kasuan, berriz, Elurretako Ama Birjinaren ermitatik gertu dagoen harrera lekuan”), Berria 36 (“Garoñaren euste sistema Mark-1 da, Fukushimakoak zuen berbera”), Deia 6 (“Alde batetik estalkiaren euste sistema esanguratsua behartzen du, habeak kiroldegiaren alderik luzeenean norabidetzen baitira eraikinak kurbatura forma izan dezan”), Deustuko Unibertsitatea (“Xedapen berezirik izan ezean, naziotasunari edo auzotasunari buruzko euste- edo aldatze adierazpenak jasotzeko, funtzionario eskuduna da, naziotasuna aukeratzeari buruzko erregelek zehazten duten funtzionario bera”), EiTB 8 (“El Corte Inglesek eraiki behar duen merkataritza gunearen euste horma N-634 errepidearen gainean erori da”), Elhuyar (“Paperezko hegazkinaren hegaldia azaltzen ez duen euste aerodinamikoaren edozein hipotesi seguruenik okerra da”), Elkar 2 (“Argi eta garbi, helduok ari gara izaten krisi honetako euste horma; zenbat jende ez ote da ari seme alabei dirua ematen edo haiek lan egin ahal izateko bilobak zaintzen”), Consumer (“Guztira 26 hezur, 19 muskulu, 33 artikulazio eta 100 tendoi baino gehiago dira gure euste puntu nagusia, baina oso pertsona gutxik eskaintzen diete merezi duten arreta eta zaintza”), Goiena 7 (“Hortaz, ezponda hori behin betiko egonkortzeko eta mugitutako materiala berriro erortzeko arriskua saihesteko, gaur egungo euste horma handitu egingo dute, hogeita bost metroko beste zati batean”), Jakin 3 (“Narrazio askatzaile handiei eutsi nahi izan die modernitateak; baina kontuan izan dezagun modernitatearen euste horretan tradizio judu kristauak eragin handia daukala, kristautasunak ere narrazio handiko forma baitauka”), Laneki 6 (“Ereiteko makinaren euste gurpilak, trinkotzeko gurpilak edo dosifikagailuak aktibatzea beste funtziorik ez duten gurpilak izan daitezke“), UEU 2 (“Halere, aipatu beharra dago ikerketa hori ez zela «krisi momentuan» bertan burutu, baizik eta zenbait urte beranduago, horregatik erantzunek euste maila bat izan zezaketen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: euste : Berria 2 (“euste-horma”) Irene Aldasoro 4 (“euste-puntu”). // euste 8: Berria 2 (“Haren ustez, Konstituzioa «euste-horma» da Ibarretxeren planarentzat.”), Irene Aldasoro 4 (“Palanka batek beti du gontz edo euste-puntu bat: bi xaflak elkartzen diren puntua, kasu honetan”), Koldo Izagirre (“-Euste horretan gaude gu ere”), Imanol Unzurrunzaga (“Giza legearen helburua baita, gizartean bakeari euste adinako neurrian zigorra ezartzea, eta legegilearen esku dauden gauzetan soilik”).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

euste Mantenimiento, sostenimiento. Ori erakutsi biarko da Lagi onek irazaten daun zugaztijen euste ta geiarazte Batzaren aurrian. "Junta de conservación y fomento" . (1918) ForuAB137. [Saillaren] eratze, euste eta zaintze ordainkizunak. "Sostenimiento" . EAEg30-1-1937, 937.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

librea eta automatikoa.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez dago ekintza adierazteko eratorririk, eta erabili da. Jaso liteke.

eutanasia
iz. Eritasun sendaezina duen pertsona bati, haren sufrimendua laburtzearren, heriotza eragitea. Eutanasia egiteko, ezinbestekoa da eskaria egiten duen pertsona oso gaixo egotea, eta bere osasun egoerak atzera-bueltarik ez izatea.

Aztergaia: eutanasia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
eutektiko
adj./iz. kim. Substantzia-nahasteez mintzatuz, homogeneoa dena eta bere osagaietako edozeinen urtze-puntua baino tenperatura baxuagoan urtzen edo solidotzen dena.

Aztergaia: eutektiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Jakite-arloak

Kim.

eutrofizazio
iz. ekol. Elikagai gehiegirekin urak aberastea, ondorioz landaretza ugaritzea eta oxigenoa gutxitzea eta ekosistemaren desoreka dakarrena.

Aztergaia: eutrofizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: eutrofisazio

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Ekol.

eutsi1, euts, eusten
dio ad. Helduta, oratuta eduki; bere egoeran, mugitu, erori, galdu edo suntsitu gabe, iraunarazi. (nor osagarririk gabe). Ik. irozo; kontu2. Zezenari adarretatik irmo eutsiz. Malkarretako lurrari arbolak eusten dio. Nork eusten dio, bada, airean eguzkiari? Loturik naukan hari horri eutsi beharrean suertatzen naiz. Teilape horri eusten dion horma. Ongiak eta eginbideak elkarri eusten diote, bata bestearen habea eta euskarria delarik. Emandako hitzari eustea. Neureari eusten nion, ernai eta gogor. Nork bere grina eta joerari eusten jakitea. Beren eskubideei eusteko. Ametsezko lilurak eusten dio gizonaren ekintzari. Hilko ez bada, euskarak eutsi behar dio Euskal Herriari eta euskalduntasunari. Galzorian zegoen hizkuntzari eutsi nahia. Gobernuari eusten dioten alderdiak.
eutsi2
adj. Zekena, xuhurra. Behartsuentzat emankorra, etxekoentzat eutsia. Gizon aberatsa, baina inori on egiteko eutsia. Guraso gutiziatsu, eutsi, zekenak. || Gizon esku-eutsia.
eutsiezin
adj. Ezin eutsizkoa. Norbaitengana bultzatzen gaituen indar eutsiezina. Elkarrenganako irrits eutsiezina. Mundua ezagutzeko grina eutsiezina izan du beti.

Aztergaia: eutsiezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-04-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: LMuj BideG ("Udazken onen argaltasunean alako ibilnai eutsiezin bat sentitzen dut").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eutsezin 1, LMuj ("Haien bultzada eta inbasioaldia eutsezinak ziren"); eutsi-ezin 1, Larrak ("Onen seme Sesta'k, lizunkeri-lera eutsi-ezinak bultzauta, Lukertze emakume on-maratz eta sendi urtenekoa ta eskondua, indarrez eta gabaz, laidotu ei eban"); eutsiezin (eta eutsieziñ) 3: Muxika ("Eta au dana egi gerta dedin, guztion onaren eta zeruratzearen maitale Jesus! zure grazi eutsieziñaren indar ori betor beti goitik"), D. Martiartu ("Gaisotasunaren sintomatologian usuak dira zorabioak, aluzinazioak eta aldizkako sukarraldiak, hala nola eldarnioak, kakexia eta gaitza garatu heinean bortitzenagotzen doazen barrealdi eutsiezinak, harik eta gaisoa bere goitikinean itotzen den arte"), Danok senide ("Eutsiezinezko indarrez egin dot putz, pentsatzea eragozten eustien hodei-horma lodi baltzak garbitzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eutsiezin : ElhHizt (inaguantable, irrefenable, irreprimible, incontenible), DRA (incontrolable, inaguantable); eutsezin : PMuj DVC (incontenible, insostenible, irresistible); eutsi-ezin : PMuj DVC (insostenible) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

eutsezin beharko luke, formaz; osaeraz, berriz, zalantzazkoa da, nori argumentuari baitagokio eratorria.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Eutsiezin: Gauza jakina da material foniko urriko hitzek ez dutela elkartzean beren azken bokala galtzen (Cf. Bizk. baltzitu, gazitu, hasiera, etsipena (baina onespena)...). Beraz, alde horretatik erabat zuzena da. Adierazten duen kontzeptua, bestalde, erabat gardena da. Gainera, eutsiezin-i eskatzen zaion nori argumentuaren kontua ez zaio euskarri eta eutsigarriri egozten, eta berauek ere hortxe daude, euskaraz era horretako kasuak gertatzen dira eta.

 - [E123]:  Nori argumentua izatea ez da garrantzitsua, nire ustez, eutsi aditzaren barne-argumentuak nori kasua hartzen duelako. Formari dagokionez, egia da eutsezin beharko lukeela, baina hitz honen txostenean ikusten denez, erabili denean batez ere eutsiezin erabili da.

 - [E116]:  eutsi-ren eratorri -i- gabeak dira gure hiztegiko besteak (euskailu, euskarri, eusle, euspen), baina salbuespenak zilegi dira (zilegi dira, jakina, salbuespen gisa edo salbuespentzat hartuz, eta arau edo jokabide orokor bihurtu gabe); eta, osaeraz aparteko arazorik ez duten hitzetan (eta honek ez du apartekorik, E123k eta E208k diotenez), idazleek erabili duten forma da hiztegi batuan onartzekoa, eta eutsiezin franko gehiago hedatuagoa da -i- gabea baino. Lantaldearen txostenekoez gain, ik. oraingo prosaren corpusekoak, are adierazgarriagoak baitira: eutsezin 2 idazlek erabili dute (J.M. Irigoien eta I. Mendiguren) eta Berria-ko artikulu batek; eutsiezin, berriz, 15 idazlek (O. Arana, J.M. Elexpuru, A. Garikano, I. Iñurrieta, P. Iturritegi, E. Jimenez, A. Ladron Arana, A. Lertxundi, K. Linazasoro, X. Montoia, A. Olano, I. Unzurrunzaga, U. Urrutikoetxea, J.L. Zabala, J. Zabaleta) eta Berria-ko 8 artikuluk. Proposamena: "eutsiezin izond.".

 - Erabakia: (2009-04-24) OK, eutsiezin izond.

eutsigarri
1 adj. Zerbaiti eusten diona. Jausteko dagoen hormari ostiko eutsigarria ipini.
2 iz. Euskarria.

Aztergaia: eutsigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-04-20 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. euskarri.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Eutsigarri: euskarri eta eutsigarri bi gauza ezberdin dira. Lehena izena da eta bigarrena, aldiz, izenlaguna. OEH-an ere adibideak argi daude: Eta jausteko dagoan etxe bati estribo eutsi-garria baina urrezko euskarriak zeuzkan kaja txit preziotsua.

 - [E116]: egia izan daiteke euskarri eta eutsigarri "bi gauza ezberdin" direlakoa, baina ez dakit egia osoa den. OEHko datuei dagokienez, a) euskarri guztiak izenak dira, noski (edo atributu gisa ageri dira, baina ez izenondo argi gisa); b) izenondo argia da eutsigarri E208k aipatu duen Añibarroren adibidean (izenondoaren adibide hori bakarrik aurkitu dut), baina izena da idazle beraren beste batean (GGero 248: "Abe ta eutsigarri asko, grazia ta zeruko laguntza ta eskua bear da ez jausteko [bizio madarikatu onetan]" #mdash# Ax: Anhitz habe, fabore, eta sostengu) eta Otxoluaren eta Lizardiren testuetan ("Bertoldinen txaldankerijak [...] Markolberen zurtasunaren eutsigarrijaz, atsegin ixango yatzuz"; "Irakur-arian yaso-oar ugarietatik auexek bederen aldatu ditzaizudan esanaren eutsigarri"). XX. mendeko corpusean argixeagoa dirudi idazleen jokaerak: izenondoa da eutsigarri 3 testutan (eta eusgarri beste 4tan; batez ere "garapen eutsigarri" eta "garapen eusgarri" sintagmetan ageri dira), baina izena da eutsigarri 2 testutan (eta eusgarri beste 5etan); euskarri formako guztiak begiratzerik ez dut izan, asko baitira, baina izenak direla esango nuke. Alderantzizkoa ere kontuan hartu beharrekoa da, eta susmoa dut pasatuxea izan daitekeela (garapen) eutsigarri horren garaia, eta bestela adierazten dela gaur horko adierazkizuna: cf. sostenga(ga)rri bezalakoak (edo geuk indartu nahi izan dugun iraunkor, nahiz honek bestelako erreferentzia duen oinarri); baina, esan bezala, hau ez da susmoa besterik. Laburtuz, eta neure iritzia argitzeko: a) oinarri ahulegia dugu tradizioan eta idazleengan euskarri iz. / eutsigarri izond. banaketa egiteko, hau da: osaera bereko bi forma (edo hitz beraren bi aldaera) bi kategoriatan banatzeko; b) inoiz edo behin egin daiteke E208k proposatzen duena bezalako banaketa bat edo beste (salbuespena izango da, baina salbuespenak beti egin daitezke, hartako arrazoia izanez gero); c) idazleek ez dute, orain arte behintzat, hala egiteko premia argirik izan edo nabarmendu, eta ez dagokio Euskaltzaindiari aurrea hartzea; d) ondorioa eta proposamena: kendu lerroa.

 - Erabakia: (2009-04-24) eutsigarri izond.: jausteko dagoen hormari estilo eutsigarria ipini. 2 iz. h. euskarri.

eutsika
adb. Eutsiz. Txerriari hanketatik eutsika. Negar egiten nuen zotinei eutsika.

Aztergaia: eutsika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka ad.ekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

eutsiz.

evenkera
iz. Txinako eta Errusiako zenbait eskualdetan mintzatzen den hizkuntza.
evreuxtar
1 adj. Évreuxkoa, Évreuxi dagokiona.
2 iz. Évreuxko herritarra.
evryar
1 adj. Évrykoa, Évryri dagokiona.
2 iz. Évryko herritarra.
exageratu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, exageratu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. esajeratu].

Aztergaia: exageratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-04-20 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan esajeratu : Elexp Berg: "Asko esajeratzen dau honek", "Karua da baiña etxat pentsatzen esajeraua. Ixildu hari esajerau hori".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB (eta G 1) dira esageratu 1: ArrPress 1993 ("Ezetz beste askok geroago, gizartea beste modu batera antolatzearen beharra aldarrikatuz, eta ejerzito eta hauek zekarten diru gastu esageratuak ukatuz"); esajeratu 6: A. Arozena ("Esajeratua?"); I. Zubeldia ("Behar bada haseran pixka bat esajeratzea ere komeni da, haurren atentzioa adi-adi edukitzeko"); X.Mendiguren B. 2 ("Meategietan ezbeharrak gerta litezkeelako esajeratuz haurrak ikaratu behar ez badituzue ere, marrazkian badago nahikoa zantzu haurrei aditzera emateko meatzarien lana gogorra eta arriskutsua dela", "Istorioak doministiku egitea eskatzen badu, egin litekeen doministikurik handi eta esajeratuena merezi du haurrak eta gainera beste bat egiteko aukera eman behar zaio"); J. Zabaleta ("Hik dena esajeratu egiten duk"); DV Zabalik 1989 ("EPA, Ingurugiroaren Defentsarako Erakunde Amerikarrarentzat esajeratu samarra da aurreko kalkulu hau"); esajerazio 3: R. Irizar ("Liturjiaren erreforman gertatzen ari diren esajerazio batzuk"), SM ("Izango dira asmakizunezkoak ere, lagunartean tertulietan broma, jolasa eta abar erabiltzeko asmatzen direnak, maizenik, horietakoak esajerazioz beterik daudelarik"); Hemen 1987 ("Egia esan, gehiegi motibatzen nau poesiak, sarritan esajeraziora bultzatzen nau eta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esajeratu : AB38 1, AB50 2; exageratu : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1; exajeratu : AB50 2; exagerazio : HiztEn, Euskalterm 1; exajerazio : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

exageratu : HiruMila, ElhHizt; exagerazio : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. esajeratu (Beh. marka dagokionez, egokitua eskainiko da).

Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: ik. gorago esajeratu eta esajerazio (eta zer erabakitzen den hor).

 - Erabakia: (2009-04-24) exageratu* e. esajeratu.

exagerazio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, exagerazio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. esajerazio; gehiegikeria].

Aztergaia: exagerazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-04-20 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. esajerazio (Beh.), eta hobestekoak diren gehiegikeria, ahoberokeria, etab.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: ik. gorago esajeratu eta esajerazio.

 - Erabakia: (2009-04-24) exagerazio* e. esajerazio.

exalota
iz. Tipulatxa. Ogi mamia eltzean trenpatu, tipula eta exalota poxi batekin eginik.

Aztergaia: exalota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Erdaretako formak

OfQuLF: plante voisine de l'oignon || Ascalon || ville de l'ancienne Palestine située en Israël.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

tipulatxa (Allium ascalonicum).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]:  tipulatx: Aipatu beste izen batez exalote deitzen dela. (2010-01-05)

exegesi
iz. Testu baten azterketa zehatz eta kritikoa, batez ere testu sakratuena. Bibliaren exegesia. Izan ere halakoxea zen garai hartako exegesi modua, letrari josiegia.

Aztergaia: exegesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

exegeta
iz. Exegesia, bereziki Bibliarena, egiten duen pertsona. Exegeta katolikoek behintzat beste zentzu bat ezartzen diote Kristoren hitz horri.

Aztergaia: exegeta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
exekutagarri
adj./iz. inform. Programez edo fitxategiez mintzatuz, exekuta daitekeena. Linux daukagunean Windowserako sortutako programa exekutagarriak ezin dira egikaritu. Gehienetan, ordenagailua Internetetik hartzen diren fitxategi exekutagarriekin kutsatzen da. XML ez da programatzeko lengoaia bat; beraz, ez dago XML dokumentu batetik exekutagarriak sortzen dituen XMLen konpiladorerik.

Aztergaia: exekutagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh56 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 56 (UEU-Informatika 49), ETC: 133.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0, NolaErran: 0; Euskalterm: exekutagarri (Informatika).

Erdaretako formak

es ejecutable / fr exécutable: Elhuyar: 0 / Adorez: 1 adj. egingarri, exekutagarri, egikarigarri, fichero ejecutable fitxategi exekutagarri, programa ejecutable programa exekutagarri, egikarigarri; 2 adj. hilgarri / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Inform.

exekutatu, exekuta, exekutatzen
1 du ad. Heriotza zigorrera kondenatua dagoen norbaiti bizia kendu; atxiloturik edo bahiturik dagoen norbaiti bizia kendu. Iaz, bi adingabeko exekutatu zituzten, bat Ameriketako Estatu Batuetan eta bestea Txinan. Talibanek herritarrak bahitu eta exekutatu egiten dituzte Gobernuarekin edo AEBrekin elkarlanean aritzea egotzita.
2 du ad. zuz. (Aginduak, epaiak eta kidekoak) gauzatu, bete. Ik. egikaritu 1. Epaia exekutatzea dagokion epaileak edo auzitegiak zehaztuko du dagokion kalte-ordaina.
3 du ad. Hipotekez mintzatuz, hartzekodunak hipotekaturik zegoen ondasun higiezina salgai jartzeko agindua eman, zordunak hipotekak ezartzen dituen betebeharrak ez betetzeagatik. Etxebizitza ohiko bizilekua den kasuetan, banketxeak hipoteka exekutatu eta etxea berarentzat hartuko balu, zorra oso-osorik kitatua gera dadin eskatu dute.
4 du ad. inform. Programa bat edo agindu bat betearazi. Ik. egikaritu 3. Prozesadoreak gehienez segundoko 106 agindu exekuta ditzake.

Aztergaia: exekutatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-04-20 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esekutatu G 3 (Izt C: "Tella, kisu, eta auski erretzen ere egur asko esekutatzen da Gipuzkoan", "Orra zenbaterañoko ikatz ta egurtzak esekutatzen diran Probinzia labur onetan", "Nere irakurle Euskaldun prestuai adierazo nai izan diotet (...) Ermentari sutegietan zenbat bezalatsu erretzen dan; karobi, arrao, tella, auski eta kisu egosten, nolako egurtzak esekutatzen diraden"); etsekutatu (eta etsekütatü) IE-Zu 8 (CatLuz: "Zeren leku eta denbora guzietan gure etsaiek atakatzen eta etsekutatzen baigituzte"; Xarlem 4: "Fidelki zitit segürki zure ordriak etsekütatüren, bai eta etsaiak oro hantik hürrün etxekiren", "Arrazu dük Martila phensamentü huna dük, eta horren etsekütazia erraz nezesari dük", "Ordre horik xüxen etseküta itzazü, ahal bada orai aita, kunberti eraz ezazü", "Laur anaiek behar düzie mementian etsekütatü, laur zamariren artian bertan eskorteratü"; Elsb Fram 3: "debekatzen dut beiratuak edo etsekutatuak izan diten lege gaixto horiek", "Izendatu ditudan bi komisario horiek behar zuten dekretua etsekutatu", "Zer erranen dut oraino hain itsuski etsekutatzen dituzten eskoletako lege batzuez?"); exekutatu (eta exekutadu, exekütatü) 16: B 1 (EgiaK: "Traza andia exekutadu"), IE-ZuAm 15 (Lç 6, adib.: "bere borondatearen egitera eta exekutatzera zerbitzatzen baitute", "eure mendekioaren eta punizionearen exekutatzeko usatzen ohi dituan harmak"; Tt Arima: "barura ordenatu konplitu, eta exekutatu zenian"; He Gudu: "gai izanen baitgare, (...) deseiñu handiak exekutatzeko edo obretaratzeko"; Mercy: "ordenatzen dügü [estatütak] exekütatürik izan ditian erran den konfrariako personez oroz"; CatLan 2: "Dira Ispiritü batzü Jinkuak kreatiak haren ordren eta manien exekütatzeko", "zoin laster exekütatzein tüzten Jinkuaren maniak"; Xarlem 4: "zure ordria berhala dit exekütatzen", "Alo jaunak bertan orai pharti zitie ene ordriak xüxen exeküta itzazie", "Aisa hartüren dügü Galizia zolala artio, exekütatüren dütügü", "Ordre emaiten düt exeküta itzazie, lanzen püntetan büriak gero ezar itzazie") eta OEH argitaratuan gainera: OA ("Orrenbeste da bastante pekatu izateko pensamentu edo deseo ura, obraz exekutatzen ez badebere", "exekutadu ote deban pekatu mortalen bat inoren aurrean"), eta Revol (testua eman gabe); exekuzione IE 3 (cf. infra) // Ik. gainera OEH argitaratuan exekutoriale (Leiza, 1626 ap. ASJU 1978-1979: "Ohek dirade letra apostoliko batzuek exekutorialeak, probeituak Matheo Burato jaunak") eta testu-lekukotasunik gabeko etsekutor(e) .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira 35 exekutibo (cf. -j-, -ibu, e. buru, tele-ejekutibo; I. Laspiur, G. Lasarte, F. Azorin, XedBilduma 1989, UZEI 6, Geografia orokorra, OinEntz/3, A. Urrutia, Ugalde 2, Egin 1977, J.A. Agirre, J.J. Iribar, Hemen 1988 2, Euskadi Obrera 1977-1978, J.R. Bengoetxea 2, Emakunde 1993 3, B. Oihartzabal 3, Egunk 1992-1993 4, EHAA 1994); 10 exekutiba (Hemen 1987, Emakunde 1993 5, Egunk 1991-1992 4); exekutibitate 1 (GAO 1992); exekutatu (eta ej-) a) 'erahil' adierako 3 (X. Gereño, G. Nazabal, I. Borda); b) 'egin, egikaritu' adierako 19 (cf. exekutzatze-plan; Elhuyar 4, R. Etxezarreta, GAO 1990-1991 9, EHAA 1988, E. Otamendi, I. Eguren 2, UZEI); exekuzio (cf. infra); exekutagarri 1 (UZEI); exekutaldi 1 (Xuxen); exekutatzaile 5 (cf. infra) // Testuinguru batzuk: exekutibo :I. Laspiur: "Artezle batzorde hau ekintzaren arau eta jokabide orokorren eta ejekutibu dateken Zuzendaritza bidez egiteratzen den goi-jestio atala da"; G. Lasarte: "Lan ona, telebista, whiskya, exekutiboei dagokienez"; F. Azorin: "Batzorde Exekutiboaren Lehendakari izan da"; XedBilduma 1989: "Foru eraikinen segurtasun alorreko euskarri tekniko eta exekutiboa"; UZEI: "botere exekutiboa", "Estatu-botereen banaketa klasikoa (legislatibo-judiziala eta exekutiboa)"; Geografia orokorra: "Konstituzio honen arabera, lehendakariak botere exekutiboa ez ezen, legislatiboa ere badu"; OinEntz/3: "botere legislatiboa / botere exekutiboa"; A. Urrutia: "botere exekutiboa"; Ugalde: "exekutiboak dirudite beste exekutibo bati ongietorri egiten!... Hara gizon inportantea"; Egin 1977: "Elkarteak berez, exekutiboa izan behar luke"; J.A. Agirre: "Parlamentuko gehiengoaren burua izan ohi da Lehen Ministro, eta honek, Exekutibo buru denez, zuzentzen du politika guztia"; J.J. Iribar: "Ikaragarri gustatzen zaie parrila aldatzea eta batzutan egun batetik bestera egiten dute, segur aski tele-ejekutiboren bat indarrez edo haserre jeiki delako"; Hemen 1987: "Gipuzkoako Kutxaren Komite exekutiboak"; Euskadi Obrera 1978: "Zergatia, Nafarroako organizazioa Euskadiko Exekutibotik kanpo aurkitzen dela oraindik", "Kataluniako Kontseilu Exekutiboan"; J.R. Bengoetxea: "botere exekutiboa", "Parlamentuak ia ez du legegintza botererik eta bere kontrol boterea murritza da, Batzordea, estatugaineko organu komunitario jatorra, exekutiboa..."; ELA: Batzorde Exekutiboan ez dago emakumezkorik; B. Oihartzabal: "Aise da ikustea, alderantziz, gorago finkatu printzipioen arabera, potentzia exekutiboaren jabea ezin izan daitekeela legegile edo subiranoa den multzo orokorra, ezen potentzia exekutiboa legearen eremutik kanpoan gorpuzten da", "Botere legegilea ongi finkatu ondoan, botere exekutiboa ere, halaber finkatu behar da"; Egunk: "exekutiboak inbertsio publikoen murrizketaren politikari eusten badio", "Juan Cruz Alliren exekutiboa bizkor ibili da", "Aborto eskubidea mugatzen zuten zenbait traba deuseztu ditu agindu exekutibo baten bidez Clintonek"; EHAA 1994: "Tasak bide exekutiboan biltzeko Ogasun eta Finantza Departamentuak dituen eskumenak galerazi gabe..."); exekutiba : Hemen 1987: "Jose Antonio Maturana, PSE-PSOEko exekutibaren partaideak"; Emakunde 1993: "UGT: Sindikatuaren Exekutiba osatzen dutenen artean % 28,8 dira emakumeak"; Egunk: "PSE-PSOEko exekutiba bihar bilduko da Bilbon", "UPNko exekutiba"; exekutibitate : GAO 1992: "Eraginkortasuna, exekutibitatea eta ikuskaritza"; d) exekutatu , etab.: d1) 'erahil' adierakoak: X. Gereño: "Sarjentua goizeko lehen ordutan ejekutatzea proposatzen dut"; G. Nazabal: "Julián Grimau komunista, Komite Zentraleko kidea, exekutatzeagatik; epai horri buruz ezadostasunak egon ziren espainol gobernuaren baitan"; I. Borda: "Paperak miatzera jin parapo bati labana sartu zion sabelpean... Eta exekutatu genuen..."; d2) 'egin, egikaritu' adierakoak: E. Otamendi: "Egiten ari den bitartean ejekutatzen ari da"; Elhuyar: "Ikus dezagun orain zehatzago memorian dauden agindu horiek exekutatzeko zer pauso ematen duen eta nola"; R. Etxezarreta: "Errezeta hau exekutatu... -proposatu zuen Colinek"; GAO 1990: "obrak exekutatu proiektu osoaren aurrekontuaren %15a gainditzen ez duen balioan", "Obrak jarraitzeko, beharrezko izango da oraindik exekutatzeke dauden obretarako lizentzia eskatzea"; I. Eguren: "Eremu honetan aginduak eta programak exekutatzen dira"; UZEI: "exekutatzen ari den makina-instrukzioaren helbide-parteari modifikatzailea gehituta helbide efektiboa lortzen da"; EHAA 1988: "Kokaera eta jartze-lanak moldatuko dira zehazki aurkezturiko proiektura eta batikpat bere exekutatze-planetara"; e) exekuzio (cf. infra); exekutagarri : UZEI "Programa exekutagarrian ez da kopiatzen eta sistema eragilearen laguntzaz atzi daiteke"; exekutaldi : Xuxen "Xuxenek dokumentu bat edo gehiago azter ditzake exekutaldi bakoitzean.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ejekutatu : DFrec 4; exekutatu : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 4; exekutatzaile : cf. infra; ejekutibo : DFrec 6, AB50 8 (hauetan aginte e.); exekutibo : DFrec 9, AB38 5 (hauetan aginte e.), AB50 23 (hauetan batzorde e., e. federal, botere e., etab.), HiztEn, Euskalterm 18 (hauetan batzorde e., bilketa e., botere e., etab.); exekuzio : cf. infra; exekutagarri : HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan funtzio e.); exekutapen : Euskalterm 1 (bitarteko e.-funtzio); exekutiba : AB50 3; exekutibotasun : Euskalterm 1; exekutoria : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

exekutatu : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt; exekutibo : HiruMila, ElhHizt; exekuzio : cf. infra // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

exekutatu 117: Berria 91, EiTB 21, Argia 5

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: exekutatu 116: Berria 84, Karlos Linazasoro 12, Juan Martin Elexpuru 3, Jokin Urain 2, Joan Mari Irigoien 2, Martin Anso, Lopez de Arana, Juan Luis Zabala, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Jon Alonso, J.M. Olaizola, Xabier Etxabe, Jose Morales, Joxe Azurmendi, Alberto Ladron Arana, Julen Gabiria, Karlos Linazasoro.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: ejecutar / EEgunk: "exekutatu"

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

saihets litekeela uste du lantaldeak, normalean aski baitira gauzatu, burutu bezalakoak; beste horrenbeste esan liteke exekuzio formaz; exekutibo, berriz, jaso egingo da, Euskaltzaindiaren arauetan ageri denez #mdash# Oharra : arau berrituan ez da "exe." laburdura ageri, baizik "adm.".

Mailegu onartzekoa da

mailegu onartzekoa da, erabilia baita.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

exekutatu, exekuta, exekutatzen

Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Egia da kasurik gehienetan beste ordain batzuekin eman daitekeela (batez ere, betearazi formaren bitartez). Alabaina, prozesuko zuzenbidean "parte ejecutada" ageri denerako, Prozedura Zibilaren Legean "alderdi exekutatu" jartzea erabaki zen. Beharbada, exekutatu horrek Zuz. markarekin bere tokia beharko luke zerrendan.

 - [E103]: saihestu orduan.

 - [E116]: luze eztabaidatu genuen mailegu hauen lekua botere sarrera aztertzean (botere-banaketa azpisarreraz ari ginen hor, edo hiru botereen izenak adibide gisa aipatzeaz), eta Zuz. arloan betearazi / betearazle aski eta hobestekoak direla aipatu zen orduan, nahiz ez genuen halakorik erabaki (oker ez banago, deus ez aipatzea erabaki genuen). Zuz. arloko azpiarlo mugatuago bati dagokio exekutatu hau, E210rena ongi ulertu badut (Hain urruti joan gabe, noiznahi eskatzen edo agintzen digute gure ordenagailuek halako programa exekutatzeko). Hobeki mugatzerik ez badugu, aipatu gabe uztea izan daiteke zuhurrena, gehienetan behar ditugunekin aski baitugu oraingoz. Bestalde, jasotzea erabakiko bagenu, tradiziokoen berri emanez hasi beharko genuke (ik. lantaldearen txostenak), eta ez zait orain eta hemen egiteko modukoa iruditzen.

 - Erabakia: (2009-05-29) ez aipatu.

exekutibo
1 adj. Botereez eta kidekoez mintzatuz, betearazlea. Botere exekutiboa legegilearen zati bat da.
2 iz. Enpresa bateko zuzendaritza taldeko kidea. Exekutibo itxurako gizon bat.

Aztergaia: exekutibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: Hegoafrikar Errepublika; hegoafrikar; Pretoria (exe.) / Bloemfontein (jud.) Lurmutur Hiria (legis.); pretoriar. #mdash# Oharra: arau berrituan "adm." ageri da, "exe."ren lekuan.

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "exekutibo. Enpresa bateko goi kargua / gobernua (ahal dela, bigarren adiera honetan ez erabili)".

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: ik. exekutatu sarrerako oharrak.

 - Erabakia: (2009-05-29) ez aipatu.

exekuzio
1 iz. Exekutatzea, hiltzea. Miliziek egindako jendaurreko exekuzioak eta gehiegikeriak salatu ditu Amnesty Internationalek.
2 iz. zuz. Exekutatzea, gauzatzea. Fiskaltzak epaiaren exekuzioa eteteko eskatu du.
3 iz. inform. Programa bat edo agindu bat betearaztea. Aginduak bilatzeko eta exekutatzeko urratsak errepikatzean datza programaren exekuzioa.

Aztergaia: exekuzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-04-20 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: E ("Ezta anhitz luzaturen exekuzionia"), EZ Man ("Arrastaren exekuzionea"), Cap 110 ("Ea ifini daben exekuziñotan deseo deunga au"), Urt IV ("Carnificina, [...] exekuzio lekhua, exekuzioneko lekhua, exekuzione tokia, exekuziotegia, exekuzione lekhua, exekuzioko lekhua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

exekuzio 48: a) 'hiltzea': A. Valdes ("Marchand-ek exekuzio honetaz xehetasunen bat kondatua dit"), M. Irazgoiti ("oposizioaren exekuzio masiboak"), Egunk 1996 ("Horrekin bi dira jadanik azken bost egunotan EEBBetan egin dituzten exekuzioak"), Gerra zibila 3 (adib.: "Logikoa den bezala, kopuruz, Iruñean izan zen atxiloketa eta exekuzio gehien"), Hemen 1986 ("epaiketarik gabeko ejekuzioak"), Napartheid 1996 ("metrailetaren disdirak itsutzen nau, txakur usaina, tiroketa, ejekuzioa, lurra, odola, zorabioa, hiltzeko ordua..."), J. Lasa ("Beste hogei pertsonekin batera, ejekuzio itxura bat egin zioten"); b) 'egitea': Elhuyar 3 (adib.: "Kanpaina honen diseinu eta exekuzioa", "PC erregistroaren edukina aldatzen dute aginduaren exekuzioaren ondorioz"), GAO 1990-1999 bitartean 19 (adib.: "egoera on egoki eta iraunkor hori erdiesteko bidezko diren exekuzio aginduak eman ditzakeelarik Udalak", "derrigorrezkoa izango da 2 metrotatik gorako eta 3 metrotatik beherako altuerako itxitura opako baten exekuzioa", "Exekuzio epea"), BAO 1990 ("Planeamendu horretarako gainerako exekuzio bitartekoek dentsitate, kokamendu, distantzia, ezaugarri eta establezimendu motei buruzko erizpideak barne hartuko dituzte"), HAEA 1995-1998 4 (adib.: "legegintza eta materia horiei buruzko exekuzio zuzena esleitzen zitzaion"), J.R. Bengoetxea ("azken urratsa zigorraren exekuzioa da"), C Programazio-Lengoaia 2 ("Aldagaien balioa azalaraztea momentu batean edo programaren exekuzioa gelditzen denean", "Exekuzioa puntu batetik abiatzea edo jarraitzea"), KirolEntrenamendua 4 (adib.: "Edozein trebetasun garatzerakoan exekuzio plan orokor bakoitza azpiaginduz osatuta egongo da"), UZEI 3 (adib.: "potestate- edo manamendu- urratzeak izaten dituzten santzioak ere ez dira izaten kalteak ordaintzea edo ondare-exekuzioa, obligazio arruntetan izan ohi diren bezala"), L. Aldoy ("Epai kanonikoaren exekuzioa"), Ararteko 1998 ("Neurrien Exekuziorako Planaren arabera"), Erantzukizun zibila ("Erantzukizun zibilaren exekuzioa"), I. Iñurrieta ("nolabaiteko exekuzioa eskatzen dutenak"), Finantza zuzenbidea ("Premiamendu errekargua aplikatzen da zorra exekuzio prozeduran eskatzen denean, borondatezko epean ordaindu ez delako"); Amatiño ("Erizpideak bai, ejekuziorik ez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ejekuzio : AB50 1; exekuzio : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 27 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

exekuzio : HiruMila, ElhHizt, Lur EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

exekuzio 86: Berria 69, EiTB 16, Argia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: exekuzio 177: Berria 93, Jose Morales 24, Karlos Linazasoro 11, Aingeru Epaltza 9, Patxi Zubizarreta 5, Joan Mari Irigoien 4, Koldo Izagirre 4, Xabier Olarra 3, Juan Garzia 3, Urtzi Urrutikoetxea 2, Harkaitz Cano 2, Filosofiako gida 2, Julen Gabiria 2, Iñaki Mendiguren, Pablo Sastre, Fernando Rey, Iñigo Aranbarri, Anton Garikano, Juan Martin Elexpuru, Anjel Lertxundi, JM. Olaizola, Joxean Agirre, Joxan Elosegi, Hasier Etxeberria, Alberto Ladron Arana, Iñaki Heras.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: ejecución / EEgunk: "exekuzio (edo exekutatze)".

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

cf. exekutatu.

Mailegu onartzekoa da

mailegu onartzekoa da, erabilia baita.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: kendu hau.

 - [E116]: ik. exekutatu sarrerako oharrak.

 - Erabakia: (2009-05-29) ez aipatu. // Osoko Bilkura-OHJP (2016-07-22): exekuzio

exhibizionismo
1 iz. Bere burua jendaurrean biluzik erakustea atsegin duen pertsonaren jarrera edo jokaera. Gizon bat atxilotu zuen Guardia Zibilak ustezko bi sexu eraso eta 20 exhibizionismo deliturengatik.
2 iz. Norberaren burua azaltzeko edo erakusteko gehiegizko joera. Caracasen, bizitzako alor askotan exhibizionismoa gailentzen den herrian, inork ez du eskeletan argazkirik jartzen.

Aztergaia: exhibizionismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-05-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "exibizionismo".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

cf. exhibizionista.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ikus erakuts-zalekeria hitzaren inguruan egindako oharra. Horrekin bat eginez, ez da ikusten hauen premia.

 - [E116]: ik. exhibizionista sarrerakoak.

 - Erabakia: (2009-05-29) exhibizionismo.

exhibizionista
1 adj./iz. Pertsonez mintzatuz, exhibizionismorako joera duena. Artista plastikoak, musikariak eta aktoreak exhibizionista hutsak gara; erakusteko egiten dugu lan. Nafarroako Foruzaingoko agenteek exhibizionista bat atxilotu zuten atzo Iruñean.
2 adj. (Gauzez mintzatuz). Ez zait gehiegi gustatzen Eiffelen garaian burdinari ahalik etekin gehiena atera nahirik sortutako arkitektura exhibizionista.

Aztergaia: exhibizionista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-05-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-04-20 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "exibizionista".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

beharrezkoa dirudi, -ismo osaerakoarekin batera; forma egokia, berriz, -h- gabea izan liteke.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-xh-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ikus erakuts-zalekeria hitzaren inguruan egindako oharra. Horrekin bat eginez, ez da ikusten hauen premia.

 - [E116]: ik. zer erabakitzen dugun erakuts- formaz hasien artean. Zalantza handiagoa izan dezakegu -ismo eta -ista osaerako hauen premiaz, eta hona gaurko prosan aurkitu ditudanak, lantaldeak bere garaian egindako txosteneko informazioari eransteko: exhibizionismo 9 (JA. Agirre 2, P. Aristi, J.M. Elexpuru, JA. Elosegi, A. Lertxundi, K. Linazasoro, J.M. Olaizola; Berria; eta exibi- 1: X. Mendiguren E.), exhibizionista 6 (A. Epaltza, I. Iñurrieta, A. Lertxundi, K. Linazasoro, Rataplan; Berria; eta esibi- 1: I. Segurola); exhibitu 4 (JA. Agirre 3, J.M. Irigoien); exhibizio 2 (B. Atxaga, P. Perurena). // Grafiari buruzkoetan, a) "-h- gabea izan liteke" forma egokiena, lantaldearen ustez; b) ezin ahantz dezakegu Euskaltzaindiaren 1986ko araua (ik. Maileg 41): "x bere baitan dutenak [...] 3. Kontsonante aurrean ez da x idatziko, s baizik, honetan tradizioari (estrainio, esplikatu, testu, eskumiku, espresuki) jarraituz", dela araua aldatzeko, dela salbuespenak nabarmentzeko; c) lantaldearen txostenean ikus daitezke gaurko hiztegi-entziklopedietakoak: exi- da Lur Entziklopedian eta I. Sarasolaren hiztegian, eta exhi- Harluxet Entziklopedian, Euskaltermen eta Elhuyar, Hiru Mila edo Eskola hiztegietan. Beraz…

 - Erabakia: (2009-05-29) exhibizionista.

exhorto
iz. Heg. zuz. Epaile edo auzitegi batek beste epaile edo auzitegi bati igortzen dion eskaria haren jurisdikziotik kanpo gelditzen den eginbide judizial bat abian jar dezan. Ik. erregu1 2. Exhortoaren kudeaketaz arduratuko den pertsona adieraziko du exhortoak.

Aztergaia: exhorto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh90 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu exhorto formarik.

exhorto 90: Berria 3 (“Gaixo dagoelako deklarazioa atzeratzea eskatu zuen Aizpuruak, baina epaileak deklarazioa Donostiatik exhorto bidez hartzea erabaki du”), Deustuko Unibertsitatea 73 (“Exhortoa jaso duen jurisdikzio organoak exhortoa betetzea aginduko du, eta bertan zein jardun eskatu eta hori zehaztu epean burutzeko behar-beharrezkoa dena”), Espainiako Gobernua 14 (“Exhortoak zuzenean igorriko zaizkio organo exhorto hartzaileari, informatika- sistema judizialaren bidez edo beste edozein bitarteko telematikoz edo elektronikoz, salbu eta paper euskarrian egin behar den kasuetan formatu elektronikora bihurtzeko modukoak ez diren elementuak egintzarekin batera doazelako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

exhorto 1, Berria (“Epaitegiak Donostian egitea nahi zuen, exhorto bidez, baina abokatuek deklarazioa Madrilen egitea eskatu dute, auzia daraman epaile aurrean”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: exhorto (TN); Iusplaza: exhorto (Prozedura Zibila, Prozedura Kriminala).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es exhorto / fr commission rogatoire: Adorez: (Der.) erregu / Elhuyar: (Der.) erregu / Labayru: (Der.) erregu / Zehazki: (Zuz) erregu / NolaErran: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Garai batean erregu proposatu zen Zuzenbiderako, baina Euskaltermen exhorto ere jaso da orain. Erabilia da, baina ez duenez gutxienekoa betetzen, Heg. markarekin jaso liteke. Bide batez, erregu sarreran zuzenbide arloko adiera ere gehitzekoa da exhorto forman definitzaile gisa erabili ahal izateko. Eta bien arteko lotura egitea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Jakite-arloak

Zuz.

exijente
adj. Asko exijitzen duena. Neure buruarekin nahiko exijentea izan naiz.

Aztergaia: exijente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh95 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): exijente 36: Berria 20 (adib.: “Azken hilabetean, gainera, eta bere kontratua eten egingo zutela zioten zurrumurruek indarra hartzen zuten heinean, Shakur urduri aritu da, lekuz kanpo, eta Buesa Arenako zale exijenteak ernegarazi ditu"), EiTB 3 (adib.: “PSE-EErekin sinatu genuen akordioak Batasunarekin eta ETArekin exijenteak izateko helburua zuen”), Jakin 4 (adib.: “Exijentea eta anbiziotsua izan behar luke”), Argia 8 (adib.: “Horregatik gu gurera, eta gure buruarekin beste inorekin baino exijenteagoak izan beste erremediorik ez dugu”), DiarioVasco (“Proba exijentea eta gogorra da Loiolakoa”); exigente 13: Berria 2 (adib.: “Betidanik oso perfekzionista eta exigentea izan da bere buruarekin”), EiTB 4 (adib.: “Atsegina bezain exigentea da”), Argia 3 (adib.: “Irakurlea ere beste gai batzuekin baino exigenteagoa delako, ziurrenik”), DiarioVasco 4 (adib.: Junior mailan oso exigenteak dira”). // LB: 95 (Aizu 1, Argia 10, Berria 46, Deia 2, DiarioVasco 1, EiTB 6, Elkar 7, Erlea 6, HABE 2, Jakin 5, UEU 8, Uztarria 1), ETC: 233.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: exijente 14: Berria 11 (adib.: “Hain justu, txapelketa hau exijentea delako, Berasaluzerentzat batik bat”), Anton Garikano (“exijentea eta katerik gabea”), Edorta Jimenez (“zezen handienak ekartzen dituena eta publiko zorrotzena eta exijenteena duena”), Pablo Sastre (“Egia da, aitak esaten ziola, oso exijentea jaio zela...“); exigente 6: Berria 4 (adib.: “Agengo zalea oso exigentea da, eta erraz egiten du txistu gauzak oker badoaz"), Pello Lizarralde (“Exigente hutsak ziren “), Joan Mari Irigoien (“Oso exigentea zara... - esan zidan”). // Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru 0, NolaErran: 0.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es exigente / fr exigeant: Elhuyar: zorrotz, estu / Nolaerran: zorrotz, kontentagaitz / Zehazki: zorrotz, estu, kontentagaitz / Labayru: zorrotz, gogor, zehatz, estu; ohartzaile, ohar-egile / Adorez5000: [severo]: zorrotz, gogor, garratz, zehatz, estu; [ delicado]: gupera, mainati, mizke, miliki.

Erdaretako formak

es exigente; fr exigeant: ElhHizt: adj./s. zorrotz, estu la señorita es muy exigente y hay que traerle todos los cuestionarios: andereñoa oso zorrotza da eta galde-sorta guztiak ekarri behar zaizkio / Adorez: 1 severo/ra: zorrotz, gogor, garratz, zehatz, estu 2 delicado/da: gupera, mainati, mizke, miliki / Labayru: 1adj. Que exige mucho zorrotz, gogor, zehatz, estu. El profesor es muy exigente y no admite faltas de ortografía: Irakaslea sano zorrotza da eta ez dau ortografia akatsik onartzen. sin drástico -ca 2 adj./s. Persona que exige mucho ohartzaile, ohar-egile / NolaErran: client, hôte zorrotz – kontentagaitz il est très exigeant envers lui-même biziki zorrotza da bere buruarekin.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf forma arautuak: exigitu* e. eskatu; behartu; x-tu beharra izan || exijentzia* e. eskaera.

exijentzia iz. Exijitzea; horren ondorioa. Ik. eskakizun. Ez ziren exijentzia handiegiak: iturriak egiaztatzea eta gaia ikuspuntu guztietatik jorratzea. Exijentzia maila ez jaistea. Eskaera hori exijentzia bihurtuz. exijitu du ad. Eskubidez dagokionak edo horretarako ahala duenak irmotasunez zerbait eskatu. Bahitzaileek bi atxilotuak askatzea exijitu zuten. Modelo izaten jarraitzeko argaltzea exijituko balizute (...).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da

exijitu eta exijentziaren bidetik, baztertu. Aski izan litezke zorrotz, estu modukoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa exijentzia eta exijitu arautuekin batera.

exijentzia
iz. Exijitzea; horren ondorioa. Ik. eskakizun. Ez ziren exijentzia handiegiak: iturriak egiaztatzea eta gaia ikuspuntu guztietatik jorratzea. Exijentzia maila ez jaistea. Eskaera hori exijentzia bihurtuz.

Aztergaia: exijentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh57 2020-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

exijentzia iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, exijentzia-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. eskaera].

exijentzia 407; exigentzia 29; esijentzia 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

exijentzia 141; exigentzia 5; esijentzia 8.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: exigentzia: exigencia. / EEgunk: "exijitu, exijentzia. Askotan nahikoa da eskatu, eskaera..."

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Asko erabili da eta ez da beti eskaera hitzaren baliokidea. Honekin batera exijitu forma ere onartzea proposatu da.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-x- dagokio Euskaltzaindiaren erabakiaren haritik, ez baita tradiziokoa (ik. Maileg, 41); g/j auzian -j- hobetsi da, ez baitu inork [g] esango.

Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. eskaera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "G-rekin, mesedez. Hau ez da imajina bezain zaharra ez erabilia. Badakigu g-z erabiltzen" (1994-11-02)

 - [E124]:  exigentzia, exigitu: beharrezkoak al dira?" (1995-01-25)

 - [E301]: exigentzia [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [I102]:  exijitu/exijentzia: lehenengo eta behin ez dut berba gaztelau horien beharrik ikusten. Guztiz barriak dira euskaraz eta egundaino inork ez du horren beharrik somatu, harik eta gaztelaniaz ondo jakin arte. Euskaraz berdin esan dezakegu: 'indarrez eskatu' edo horrelako zerbait. Horrez gain, onartuko balira ez dago dudarik exigentzia eta exigitu beharko litzatekeela, euskaraz ebatekotan jakina. Edozelan ere, euskaratik haizatu behar direlakoan nago" (1995-01-10)

 - [A106]: -g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

exijitu, exiji, exijitzen
du ad. Eskubidez dagokionak edo horretarako ahala duenak irmotasunez zerbait eskatu. Bahitzaileek bi atxilotuak askatzea exijitu zuten. Modelo izaten jarraitzeko argaltzea exijituko balizute (...).

Aztergaia: exijitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2020-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa izan liteke.

Baztertutako forma onartzea proposatu da. Asko erabili da eta ez da beti eskaera hitzaren baliokidea. Honekin batera exijitu forma ere onartzea proposatu da.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

exijitu, exiji, exijitzen

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-x- bokal artekoa; g/j.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "exigitu, zalantza gabe" (1994-11-02)

 - [E301]: exigitu [grafia proposatzen dut]" (1994-11-02)

 - [A106]: -g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

existentzia
iz. Izatea duenaren nolakotasuna. Jainkoaren existentzia.

Aztergaia: existentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
existentzial
1 adj. Existentziarena, existentziari, bereziki gizakiarenari, dagokiona. Beti bezala, zalantza existentzialek enbarazu egin zioten erabakitzeko orduan. 60 urte betetzetik gertu, krisi existentzialak jota.
2 adj. Existentzialismoarena, existentzialismoari dagokiona. Europako nobelagintza existentzialak behin eta berriz erabili izan dituen elementuak dira zorion nahia, askatasuna eta porrot egitea.

Aztergaia: existentzial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

existentzialismo
iz. Gizabanakoaren existentziaren garrantzi filosofikoa nabarmentzea; giza existentziari, izatearen gainetik, lehentasuna ematen dion filosofia-doktrina. Sartreren existentzialismoa.

Aztergaia: existentzialismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
existentzialista
1 adj. Existentzialismoarena, existentzialismoari dagokiona. Filosofia existentzialista. Eleberri bat egitekotan omen zebilen, eta nolabait esateko, existentzialista horietakoa.
2 adj./iz. Existentzialismoaren jarraitzailea. Filosofo existentzialista. Existentzialisten ideia ezagun bat da, hautatzen duenak beti galtzen duela, zerbait aukeratzearekin batera beste bide asko uzten baititu alde batera, betiko.

Aztergaia: existentzialista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
existitu, existi, existitzen
da ad. Izatasuna izan. Ik. izan1. Hortik aurrera, ikusten ez zaitudanez gero, ez zara existitzen. Orain existitzen ez den izar baten argia ikusten dugun bezala. Ez dakit hitz hori existitzen den.

Aztergaia: existitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-06-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

jaso diren 47 testuinguru esanahitsuetako 40tan da ad. gisa erabilia da, eta 7tan du aditz gisa (denak EB-EgAs)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

existitu, existi, existitzen. da ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

existitu, existi, existitzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad. behar duela dirudi; nahiz eta aditz mailegatu berriak du ad. moduan egokitzen diren (cf. eskiatu, funtzionatu), existitu beste bidetatik dabilela esan daiteke, ezezkoetan partitiboa onartzen duenez; horrek erakusten du subjektuak absolutiboa hartzen duela (cf. "horrelakorik ez da existitzen")

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "ez dakit noraino den beharrezko. Zer gehitzen dio izan-i?" (1994-10-20)

exkax
adj. adkor. Eskasa. Lagungarri exkaxa. Dotoreago baita edonon idazle on izan "literato" exkax baino.

Aztergaia: exkax

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau67

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adkor.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: adierazkorrak ez ezarri.

 - Erabakia: BAgiria (1997-01-31): ez da onartu.

exodo
1 iz. Irteera, Itun Zaharreko bigarren liburua. (E larriz). Ez dago, Bibliatik kanpo, Genesi eta Exodo liburuetan esaten direnak baieztatzen dituen datu bakar bat ere.
2 iz. Herri bateko biztanle gehienek batera emigratzea. Ik. irteera. Israel Zisjordanian eraikitzen ari den banaketa-hesiak palestinarren exodoa eragingo du.

Aztergaia: exodo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: Ik. irteera

exoeskeleto
iz. zool. Ehun gogor eta zurruna, artropodoek eta zenbait ornogabek gorputza estaltzeko eta babesteko dutena.

Aztergaia: exoeskeleto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: exoskeleto / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zool.

exogeno
1 adj. biol. Organismoez, eritasunez eta kidekoez mintzatuz, kanpoan sortzen dena, kanpoko eragileek sortua dena. Ik. endogeno. Tabakoa, elikagaiak, kutsadura, erradiazioak, birusak eta horrelako faktore exogenoak.
2 adj. geol. Lurraren azalean gertatzen edo sortzen dena.

Aztergaia: exogeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoa da, Geol. eta Med. arloetan behintzat.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Geol., Med.

exokarpo
iz. bot. Perikarpoaren hiru geruzetan kanpokoa. Ik. epikarpo.
exoplaneta
iz. astron. Planeta baten kideko argizagia, Eguzkia ez den beste izar baten inguruan biratzen dena. Aste honetan aurkeztu dute Libra konstelazioko Gliese 581e exoplaneta; Lurraren masa bikoizten du soilik, eta, beraz, Lurraren antz handiena duen exoplaneta da.

Aztergaia: exoplaneta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): exoplaneta 91: Elhuyar 52 (adib.: “Pegasus konstelazioaren izar baten inguruko hiru exoplaneta”), Berria 37 (adib.: “Doppler metodoa erabiliz, 1995. urtera arte itxaron behar izan zen lehen exoplaneta baten existentzia baieztatzeko”), Argia 2 (adib.: “Bi exoplanetaren arteko hurbiltasunak zientzialariak harritu ditu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: exoplaneta , Berria (“Ezin dugu hori ziurtzat hartu, halere», adierazi du. 90eko hamarkadatik 170 exoplaneta, hau da, Eguzki sistematik kanpoko planeta, aurkitu dituzte”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es exoplaneta, planeta extrasolar / fr exoplanète, planète extrasolaire: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Astron.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper