50535 emaitza bilaketarentzat - [18151 - 18200] bistaratzen.

ez-egite
iz. Egin beharreko zerbait ez egitea edo ez gauzatzea; horren ondoriozko hutsa. Artikulu hau ez da egite edo ez-egite baten errudun dena epaiketarik eta zigorrik gabe gelditzeko arrazoi izango. Arau-hauste administratibotzat hartuko dira hurrengo artikuluetan halakotzat tipifikatzen diren ekintzak eta ez-egiteak. 81. artikuluak demandatzaileari demandan eginiko akats, ez-egite eta zehaztugabetasunak konpontzeko aukera ematen dio.

Aztergaia: ez-egite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh78 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 250 (eta ez-egitez 25); ETC: 35

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ez-egite iz. omisión ez-egitezko bekatua: pecado por omisión; ez-egitezko delitua: delito por omisión / Adorez: 1 omisio, ez egite; incumplimiento de deberes por acción u omisión: betebeharrak, egitez edo omisioz, ez betetzea; la omisión de alimento: janari gabe uztea. 2 negligencia: ahazte, ez egite, ez esate, ... gabe uzte; la omisión del acento puede modificar el sentido de una palabra: azentua ez egiteak (azentua egin gabe uzteak / azentu gabe uzteak) itzaren esanahia alda dezake. 3 de omisión: ez eginezkoa, hutseginezkoa; pecado de omisión: ez eginezko bekatua / Labayru: ez-egite | -esan | -agertu, ahazte (olvido), utziketa / NolaErran: ez egite – ez aipatze omission.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: omisión.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

ez- + iz.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta ez soilik zuzenbidean. Jasotzekoa izan liteke, baina markarik gabe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zerrendaratzeko modukoa izan daiteke, egiteak eta ez-egiteak bereizteko (hori ezinbesteko gertatzen da zigor-zuzenbidean).

 - [E116]: ik. lantaldearen oharra, "ez- + iz." sarreran: "ez- + iz./izond. osaerako, eta kalko bidezko, hainbat formari ez dagokio hiztegi-sarrerarik, oraingoz behintzat; horrelakotzat joak dira aurrerago agertuko diren hainbat forma "H" eta "30.24" markak dituztenak"); horietakoa da ez-egite hau. Sarrera bereko beste oharrean aipatzen diren ezordu, ezurte, ezuste bezalakoak ez dira asko izango, baina badira batzuk, tradizioan sustraituak; ba al dira, ordea, -egite bezalako aditz-izena tartean dela osatu eta lexikalizatuak? Atzekoz aurrera azalduko ditut neure zalantzak: a) euskarazko forma hartzen bada abiapuntutzat, eraikuntza sintaktiko arrunta da ez egite, horren pareko ez aipatze, ez esate, ez kantatze, ez idazte bezalako ugariak bezain arrunt eta librea; b) hiztegian jasotzen bada, omisio bezalako baten eraginez jasoko da (edo "kalko bidez", nahiago bada: gure kulturari dagokion zerbait delako, hondarraren hondarrean, eta nola edo hala adierazi beharra edo nahia sumatzen delako, eta ez zigor-zuzenbidean bakarrik); c) ez egitea bezain 'omisioa' izan daiteke, adib., ez aipatzea edo ez irakurtzea, isildu dena aipagaia edo irakurgaia zenean; d) horrela, bi hitzetan, idazten dira arruntki [ez + aditz-izena] osaerakoak, eta ez dagokie hiztegi-sarrera: zertan oinarri genezake ez-egite bezalako elkartze edo trinkotzea, edo lexikalizatzea? Esango duzue.

 - Erabakia: (2009-05-29) ez aipatu.

ez-euklidear
adj. mat. Euklidearra ez dena, Euklidesen postulatuen araberakoa ez dena. Riemann-en geometria ez-euklidearra.

Aztergaia: ez-euklidear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

Ik. oharra s.u. euklidear.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Mat.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onartua.

ez-gramatikal
adj. hizkl. Gramatikaren araberakoa ez dena. Atzizki pilaketa ez-gramatikalak. Hurrenkera gramatikalak eta ez-gramatikalak.

Aztergaia: ez-gramatikal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ez sarrerari dagokion azpisarrera.

Jakite-arloak

Gram.

ez-gramatikaltasun
iz. hizkl. Ez-gramatikala denaren nolakotasuna.

Aztergaia: ez-gramatikaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ez sarrerari dagokion azpisarrera.

Jakite-arloak

Gram.

ez-hitzezko
adj. Hitzak erabili gabe gauzatzen dena, hitzez baliatzen ez dena; hitzik gabe adierazten dena. Hitzezko eta ez-hitzezko komunikazioa. Ez-hitzezko mezuak.

Aztergaia: ez-hitzezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh60 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez-hitzezko formarik.

ez-hitzezko 37: Argia (“Gorputzaren komunikazioan %75 ez-hitzezkoa da, eta bestearen inkontzienteak jasotzen duena ere gorputzarekin adierazten duguna da”), Elkar (“Gero, etxerakoan, aitari kontatzen zion, badaezpada, eta azkenean, galdera ez zèn galdera bat egiten zion, ez hitzezkoa baina bai keinuzkoa, maistrari entzundako baieztapen ezin biribilagoetan zalantza baten aztarna aurkitu balu bezala:“), Laneki 17 (“Errepikapena : keinuen bidez esaten dena (ez-hitzezko mezua) hitzaren bidez esaten denaren (hitzezko mezua) berdina da”), UEU 18 (“Ez-hitzezko komunikazioaren transkripzioa egiteko, Cuadrado k (1992) zehaztutako kategorizazio sistema erabili da, hezkuntza testuinguruetan gehien ematen diren jarrerak deskribatzeaz gain, haien interpretazioa ere ahalbidetzen duelako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ez hitzezko 1, Xabier Arregi (“Era horretako arkeologiak, bere eginbeharrean arrakasta izango balu, erakutsiko luke nola dauden jardute diskurtsibo jakin bati lotuta debekapenak, bazterketak, mugapenak, balioespenak, askatasunak, sexualitatearen arau-hausturak eta bere hitzezko, edo ez hitzezko, agerpen guztiak”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, hitzezko forma sarrera bihurtzekoa da (orain azpisarrera da). -zko atzizkidunen kokalekua berrikustea komeni da.

ez-konfesional
adj. Akonfesionala. Heziketa ez-konfesionala.

Aztergaia: ez-konfesional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

akonfesional 1, J-L. Davant (markatua: "Marxisma-Leninismari begira, beren burua sozialista-humanistatzat daukaten zenbaitek hau diote: "akonfesionala" izan behar duela sozialismak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

akonfesional : AB38 1, AB50 1, HiztEn; akonfesionaltasun : Euskalterm 1; ez-konfesionaltasun : Euskalterm 1; ez-konfesional : Euskalterm 1; ezkonfesional : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

akonfesional, akonfesionaltasun : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Informazio osagarria
Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

Sin. akonfesional.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

ez- + izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak
ez-kontributibo
adj. Prestazioez mintzatuz, Gizarte Segurantzan kotizatu ez dutenek jasotzen dutena. Ik. kotizazio gabeko. Etorkinei gizarte laguntza ez-kontributiboak ukatzeko. Pentsio kontributiboak eta pentsio ez-kontributiboak.

Aztergaia: ez-kontributibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:EHL 2020-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

kontributibo forma aztertzerakoan, hau ere jasotzeko izan litekeela aipatu da, kontributibo forma proposatu berriaren azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa kontributibo sarreran.

ez-markatu
1 adj. Markatua ez dagoena, markarik ez duena. Herritar normal bat zen, ez-markatua, ez-susmagarria.
2 adj. hizkl. Hitzez, azentuez edo joskerez mintzatuz, kidekoren batek izan dezakeen ezaugarri berezirik ez duena, neutroa dena. Ik. markatu2 2. Baina egitura ez-markatu edo neutroa (SOA), galdegaia ageri denean aldatzen da batez ere. Arau orokorra azentua bigarren silaban kokatzea da —baita hitzaren azkena denean ere— eta azentu ez-markatua goranzkoa da. Beste zenbait ñabardura esaldiaren elementu batzuen ordena logikoa edo ez-markatua aldatuz lortzen dira (seme neurea!, polita da sano...).
ez-metal
adj./iz. kim. Elementu kimikoez mintzatuz, metalen ezaugarri fisiko-kimikoak ez dituena. Sufrea eta oxigenoa ez-metalak dira.

Aztergaia: ez-metal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: ez metal

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

ez- + izond.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Kim.

ez-ofizial
adj. Ofiziala ez dena. Iturri ez-ofizialek zabaldu dute bi lagun hil direla. Enbatako kideek Aberri Egun ez-ofiziala antolatu zuten 1962an. Erlijioak ere asko markatu gintuen; nire kasuan, erlijio ez-ofizialak.

Aztergaia: ez-ofizial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): ez-ofizial 8 ager.: Arantxa Elizegi (“Iturri ez-ofizialek nabarmendu dute”), Urtzi Urkizu (“herriko historia ez-ofiziala gure erara ari gara kontatzen”), Urtzi Urrutikoetxea 2 (“Ipar Kurdistango hiriburu ez-ofizialean jendetza bildu da ospakizunetan”, “kurduen hiriburu ez-ofizialean jarri dute xedea”), Irune Lasa (“estekak askoz modu eskuragarriagoan dituen ataro ez-ofizial berri bat”), Berria (“horra antifolk mugimenduaren lelo ez-ofiziala”), Juan Luis Zabala (“Mugimendu kultural ez-ofizial baten beharra du herriak”), Ixiar Zubiaurre (“iturri ez-ofizialek adierazi dutenez”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

ez-gramatikal, ez-gramatikaltasun, ez-egiteko, ez-konfesional, ez-metal, ez-ohizko* e. ezohiko, ez-organiko.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioan finkatu gabea

ez- + izond.

Baztertzekoa da, beste bat nagusitu baita

hedatua da.

ez-ohizko
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, ez-ohizko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ezohiko].

Aztergaia: ez-ohizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-04-20 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: ezohizko / LurE: - / ElhHizt: ezohi(z)ko / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. ezohiko.

ez-organiko
adj. kim. Gai konposatuez mintzatuz, karbonorik ez duena (CO2-a, karbonatoak eta zianuroak, besteak beste, izan ezik). Ik. kimika ez-organiko. Hondakin ez-organikoak biltzeko.

Aztergaia: ez-organiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Kim.

ez, noski
Ez horixe. Bakarrik ote zen eginbide horretan?, ez, noski. —Gutarren artean aurkitzen dugun zoriona, ez duk diruarekin erosten dena. —Ez, noski.
ez... ez...
(Ezezko esaldietan). Ez naute gibelarazten, ez haizeek, ez euriek. Ez gazi, ez geza. Ez bururik (eta) ez hankarik. Ez zituen, ez hitzak leundu, ez gorrotoak estali. || (Lehen ez ezabaturik). Janaririk ez edaririk eskuratuko ez zioten bizibideak.
Loturak

Aztergaia: ez... ez...

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

eza
Ipar. Ez. (Galde perpausetan). —Ez baitut sakelan arditik ere zer eman! —Eza?
ezaba
adb. naf. g. er. Gorderik.

Aztergaia: ezaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Zub.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gorderik.

ezabaezin
adj. Ezin ezabatuzkoa. Ik. ezabagaitz. Arrasto ezabaezina.

Aztergaia: ezabaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin/-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

ezabagailu
iz. Ezabatzeko erabiltzen den gauzakia. Arbela ezabagailuaz garbitu.

Aztergaia: ezabagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: borrador / MilaHitz / PUrib: "ezabagailu/ezabailu".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri, egokia, eta oso-gardena (ezabailu "trinkotua" ez bezala).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu.

ezabagaitz
adj. Ezabatzen zaila, ia ezabaezina. Aztarna ezabagaitza.

Aztergaia: ezabagaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Idazkera egokia eskaintzen du, ez baitagokio behialako hots-legea

ez dago ezabakaitz hobesteko arrazoirik, forma berria izaki.

ezabagoma
iz. Borragoma. Aitonak erakutsi zidan ezabagomaren apurrak ez zirela eskuarekin kendu behar, papera zikintzen dutelako.

Aztergaia: ezabagoma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ezabagoma, borragoma.

Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. borragoma, goma.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

borragoma, goma.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "borragoma [proposatzen dut, ordez]" (1994-11-02)

ezabaketa
iz. Ezabatzea.

Aztergaia: ezabaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezabaki
adb. zub. g. er. Gordeki. Horra, nola deabruak sotilki eta ezabaki beregana biltzen gaituen.

Aztergaia: ezabaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Zub.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gorderik.

ezabapen
iz. Ezabatzea. Nazionalsozialismoak gizabanakoaren ezabapena aldarrikatzen zuen.

Aztergaia: ezabapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezabapen EB 9 (S. Goñi 2: "Ezabapena, idazpena eraginik gabe gelditu delako edo faltsoa delako gerta daiteke", "Ezabapen-idazpenen bidez, idazpen bat desagertu egiten da; oso-osorik ala inskripzioaren zati bat bakarrik"; M. Ensunza 2: "Material diamagnetikoetan, atomo bakoitzaren elektroien disposizioak efektu magnetikoaren ezabapen globala sorterazten du", "Material paramagnetikoek, ez dute efektu magnetikoen ezabapen globala aurkezten, materialaren atomo bakoitza iman txiki modura aritzen delarik"; GAO 1990: "Etorkizuneko araztegi baten funtzionamendu normala oztopa dezakeen sustantzia ororen ezabapena (produktu toxikoak)"; Argia 1989: "Birus on bat detektatu eta desegitea ia ezinezkoa da normalean sistema osoaren ezabapena eskatzen du sistema oso berregin behar delarik"; AdminLan (zerrendatu batean); LanSaila 1993: "Berenezko edo agizko bazkideak, borondatezko bajagatik edo Borondatezko Gizarte Aurrezaintzako Erakundearen deuseztapen eta ezabapenagatik, honengatik eskura ditzan kopuruei lan pertsonalaren etekin eritziko zaie, eta ordainketa bakarrean eskuratuz gero errenta irregular gisako trataera izango dute"; A. Gabikagogeaskoa: "Izan ere, nazionalsozialismoak gizabanakoaren ezabapena predikatzen baitzuen nazioaren ahalmen nagusian, gizabanakoa guztiaren menpe jartzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezabapen : AB38 2, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 12 (hauetan e. dialitiko, e.-erreakzio, hondakin-e., etab.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezabapen : HiruMila, ElhHizt, Casve EF, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-keta/-tze.

ezabatu, ezaba/ezabatu, ezabatzen
da/du ad. Idatzirik edo markaturik dagoena, edo zerbaiten arrastoa edo seinalea desagerrarazi. Haurtzaroko orbaina gaztaroak ezabatzen du. Hondarrean idazten dena laster ezabatzen da. Haren hilketaren aztarna guztiak ezabatzeko. Haien bihotzetatik beren hizkuntzarekiko maitasuna ezabatzeko. Zerrendako zenbait ezabaturik agertzen ziren.

Esaera zaharrak

Haurtzaroko orbaina ezaba daiteke gaztaroko.

Aztergaia: ezabatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ezabatu, ezaba, ezabatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ezabatu, ezaba, ezabatzen

ezabatze
iz. Idatzirik edo markaturik dagoena, edo zerbaiten arrastoa edo seinalea desagerraraztea. Ezabatze prozesu baten urrats laburrak.

Aztergaia: ezabatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta/-pen.

ezadostasun
iz. Desadostasuna. Patronalaren eta sindikatuen artean dauden ezadostasun sakonak gainditu nahian. Ezadostasunak handiegiak ziren teilatupe berean bizitzeko.

Aztergaia: ezadostasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-04-20 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: ez-adostasun: desacuerdo. // EEgunk: "ezados (ezadostasun)".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

desadostasun proposatua du lantaldeak, hedatuagoa dela uste baitu, eta bakarra aski delakoan.

Informazio osagarria
Lexema baztertuaren ordaina

Ik. desadostasun.

ezaguera
1 iz. Ezagutzea, aitortzea, eskertzea. Egin dizkigun mesedeen ezaguera eta esker ona agertzeko.
2 iz. Ezagutzea; zerbaiti buruz ezagutzen dena. Ik. ezagutza. Gutxi dira gertakari horren ezaguera dutenak. Ongiaren eta gaizkiaren ezaguera ez duten haurrak. Jainko egiazkoaren ezaguera zabaltzeko. || Ezaguera argiz eta osoz legea hausten denean. Bekatu larriren bat ezagueraz eta lotsaz agertu gabe utzi.
3 iz. Ezagutzeko eta arrazoitzeko gaitasuna edo ahalmena. Ik. ezagumen. Estualdietan, ezaguera duen edozein gizaseme nahiz emakumek bataia dezake. Ezaguera nuenetik izan ditudan nahigabeak. Gizakiak berezko ezagueraz ezin uler dezakeena. Giza ezagueraren mugak. Gurasoek maite dute itsu edo gor edo ezaguerarik gabe sortu zaiena ere. Ezaguera osoan zegoen.
4 iz. Haurtzaroa amaitzean izaten den gaitasuna edo ahalmena. Ezagueran sartutako haurrei. Ezaguera gabeko haurra.
5 iz. Konortea. Konorte gabe gelditu eta ez zitzaion berehalakoan ezaguera etorri.
6 iz. Pertsona artean gertatzen den harremana. Aste biko ezaguera ezin daiteke oso sakona izan.

Aztergaia: ezaguera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezaguera(k) egin , ezaguera(k) hartu , ezagueran egon , ezaguerara etorri , ezaguerara heldu , ezagueraz .

Informazio lexikografikoa
Adiera mugatzeko zailtasunak

ezagutu / jakin banaketa argitu beharko da, batetik (hizkuntzak, adib., jakin egiten dira; hizkuntza bat ezagutzea, haren berri izatea da, ez hartaz baliatzeko gai izatea, etab.); bestetik, ezaguera / ezagumen / ezagutza banaketak

ezaguera eman
dio ad.-lok. Norbaiten edo zerbaiten berri eman. (-en atzizkiaren eskuinean). Aldizkariaren bidez, herriari bere lehengo bizitzaren ezaguera eman nahi zion.

Aztergaia: ezaguera eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZAGUERA(K) EMAN. a) Presentar(se). "Nik ez nuen ezagutzen baña berak eman zidan ezaguera (AN-gip), elkarri ezaguera eman zioten (G-azp, AN-gip-5vill, B)" Gte Erd 114. Franzes mandatariarekin batu zan [...] ostatu batean [...] eta beren ezaguerak alkarri emandakoan jalki zitzaion franzesari zeren bidez zetorren Españara. Izt C 162. Gaurko egunian ezaguerak eman dizkagu alkarri / urrengo baten nere ondora beldurrik gabe etorri. Iturzaeta in Uzt LEG I 188. b) (Tras gen.). Dar a conocer, dar noticia de. Lege-emalle txit jakintsuak Lagunkidari utzi ziozkan bitezarde eta eraen-moduaren ezaguera oso-osoa ematen. Aran SIgn 115. Ikasleak etxera bilduz eta aien bidez nere ezaguera emanez. Or Aitork 120. Aitak il nintzala esan die, ta ez det bake ori nastu nai... Nere ezaguera eman izan ba-nie [...]. NEtx Antz 92. c) Reconocer, conocer. Topatu zuan bere lenagoko adiskide batek, eta gaizki jantzirik bazeguan ere [...] adiskide onak ezaguera eman zion. Bv AsL 50. d) "Ezaguera eman ezkero, konprenitu" Alzo EusHabl 227 (ap. ELok 180). e) "Orrek ezaguera ematen du (agurtu, saludatu) (AN-gip)" Gte Erd 114

Ez dugu aurkitu ezaguera(k) eman formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezaguera eman 5: Bernardo Atxaga 3 (“Muinoan behera gindoazela ezaguera eman genion elkarri”), Karlos Zabala (“sinetsidazu, hamaika aldiz ikusi dut nola aldatzen den begitartea larrua jotzean, ez dago gauza politagorik plazerrak aldatutako begitarte bat baino, erabateko ezaguera ematen dizu”), Asisko Frantzizko (“Honela esan zion: "Jakin ezazu, Jesu Kristoren anaia arditxoa, zuk entzun zenituen hitzak esaten nituenean, bi argi erakusten zitzaizkiola nire arimari: batak neure buruaren notizia eta ezaguera ematen zidan, eta besteak Kreatzailearen notizia eta ezaguera”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ezaguera sarreran.

ezaguera galdu
1 ad.-lok. Konortea galdu. Ezaguera galdu arte edan.
2 ad.-lok. Ezagutzeko eta arrazoitzeko gaitasuna galdu. Ik. burua galdu. Herriko gizon batek ezaguera galdu zuen, eta maindire soil batekin jantzita joaten omen zen igandeko mezara.
ezaguera(k) egin
du ad.-lok. Norbaiten ezagutzak egin, norbait ezagutu. Jonek lagun askoren ezaguera egin zuen herrian. Ezaguerak laster egin zituzten.
ezaguera(k) hartu
du ad.-lok. g. er. Ezaguera egin. Zaldizain beltz batekin ezaguera hartu zuen.
ezagueradun
adj. Ezaguera duena, arrazoitzeko gaitasuna duena. Aingeruak dira Jainkoaren haur ezagueradunak.

Aztergaia: ezagueradun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

ezagueragabe
adj. Ezaguerarik ez duena, arrazoitzeko gaitasunik ez duena. Zinez, ezagueragabeen antzeko bihurtzen da otoitzik egiten ez duena.
Azpisarrerak

Aztergaia: ezagueragabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ezagueragabeko.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

ezagueragabeko
adj. Ezagueragabea.

Aztergaia: ezagueragabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: gabe-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezagueragabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

ezagueran egon
da ad.-lok. Ezagutzeko eta arrazoitzeko gaitasuna izan. Oleazioko sakramentua eriari bere kordean eta ezagueran dagoela ematea.

Aztergaia: ezagueran egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezaguera sarrerari dagokion azpisarrera.

ezaguerara etorri
ad.-lok. Arrazoitzeko gaitasuna iritsi. Bekatu aktuala edo ezaguerara etorri ondoren egiten dena.

Aztergaia: ezaguerara etorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

etorri: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezaguera sarrerari dagokion azpisarrera.

ezaguerara heldu
da ad.-lok. Arrazoitzeko gaitasuna iritsi. Adinera edo ezaguerara heldu diren kristau guztiak.

Aztergaia: ezaguerara heldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

heldu: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezaguera sarrerari dagokion azpisarrera.

ezagueraz
adb. Ohartuki. Arriskura bere guraz, borondatez eta ezagueraz, premia gabe joatea.
Loturak

Aztergaia: ezagueraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezaguera sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

ohartuki.

ezagumen
iz. Ezagutzeko ahalmena. Gizonaren ezagumena eta nahimena. Arimaren belarrian, hots, ezagumenean.

Aztergaia: ezagumen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ezagutzeko ahalmena'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ezagutzeko ahalmena

ezagumendu
1 iz. g. er. Ezaguera, ezagutzea.
2 iz. g. er. Ezaguera, arrazoitzeko ahalmen eta gaitasuna.

Aztergaia: ezagumendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

corpusekoak 10 ager. dira, denak G: ezagumendu 1 (Ub); ezagunmendu 2 (Izt C); ezagumentu 7 (Ub). Ik. OEH argitaratuan, gainera: ezaumentu (LE Ong, LE-Fag; El), ezagumendu (Ant JesBiz), ezagumentu (Ber Trat, Munarriz; Añ MisE), zagumentu (Larrainzar), izagumentu (A EY III; Hual), ezaumentugabe (LE Kop), izagumentura .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezagumendu EB 8 (UZEI, Elhuyar, K. Altonaga, J. Arregi; Elhuyar:"ezagumendu-maila"); ezagumendura EB 1 (A. Irigoyen); ez dugu ezagumentu forma aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezagumendu : DFrec 4, AB38 5, HiztEn, Euskalterm 1; ezagumentu : HiztEn ("ik. ezagumendu"), LurE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: -mentu / HiztEn: + / LurE: -mentu / ElhHizt: + / EskolaHE: -mentu

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-mendu/-mentu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ezaguera.

ezagun
1 adj. Jende askok ezagutzen duena. Liburu ezagun batean irakurria. Beti gauza ezagunez mintzatzen. Oñatin egin zuen hitzaldi ezagunean. Horien kaltea ageri eta ezaguna da. Ezaguna zen Kolonbia guztian. Zuhaitz bat, Euskal Herrian oso ezaguna. Merezi lukete diren baino ezagunagoak izatea. Oraingo hizlari ezagunen artean. Ezagun baino ezagunago den izen bat aipa nezake.
2 iz. Elkar ezagutzen duten pertsonen artean, bakoitza besteekiko. Ezagun asko ikusi genuen bileran. Etxekoen ezaguna zen Jose. Bere ezagun batzuekin. Loidi aspaldiko ezaguna dut. Aita Felix Bizkaiko euskal herri askotan ezaguna dute. Etxekoak eta ezagunak.
Azpisarrerak

Aztergaia: ezagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ezagun, ezagutu

Euskaltzaindiaren Arauak

izond. eta iz.: liburu ezagun batean irakurria; ezagun asko ikusi genuen bileran./ AS: ezagun izan: ezagun duzu Goierri aldekoa zarela; hemendik ezagun dira Baztango mendiak.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ezagun izan ("ezagun duzu Goierri aldekoa zarela")

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

liburu ezagun batean irakurria; ezagun asko ikusi genuen bileran

ezagun izan
1 da/du ad.-lok. Nabaria izan, agerikoa izan. Ezagun duzu Goierri aldekoa zarela. Aurpegian ezagun du zer nahi duen. Ezagun da gaztea zarela. Ezagun zaizu deabruturik aurkitzen zarela.
2 da ad.-lok. Ikusgai egon. Hemendik ezagun dira Baztango mendiak.
3 da ad.-lok. Ezagutu. Hortik ezagun da nor den hiltzailea. Ezkurretik ezagun da haritza. Munduan ezagun diren abere mota guztiak.

Aztergaia: ezagun izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ezagun duzu Goierri aldekoa zarela; hemendik ezagun dira Baztango mendiak.

ezagungabe
adj. Ezezaguna.

Aztergaia: ezagungabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-04-20 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. ezezagun.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

ez-/-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

ezagungaitz
adj. Ezagutzen zaila, ia ezagutezina. Zurrumurru ezagungaitz bat.

Aztergaia: ezagungaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

erabilixeagoa da, dirudienez, ezagugaitz baino.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

ezagupen
1 iz. Ezagutza, zerbaiti buruz ezagutzen dena. Denbora askoan zehar, sukaldaritzako ezagupenak ez dira transmititu. Postuan jarduteko orduan eskatu zitzaizkien ezagupenak egiaztatzeko.
2 iz. Ezagutza, aitortza. Biktima guztien ezagupena eta bizikidetza bideratzea eskatu zuten. Edozein idazleri gustatzen zaio arrakasta, ezagupen soziala.

Aztergaia: ezagupen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:131 2003-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-09-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh522 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ezagupen 1. Noción. Au da ez jakitia euskararen lendabiziko ezagupenak. Izt Carta a JJMg 27. 2. ezagutpen (Dv). "Action de reconnaître, de prendre connaissance" Dv. 3. ezaupen (AN-5vill). "Bista handikoa da hori: ezaupen aundikoa da (AN-5vill)" Gte Erd 64 (junto a begi ona, (e)zaupegi aundikoa, de otras zonas). v. ezaupegi

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezagupen (eta ezagupen bide, ezagupen maila, e.-egitura...) 156: G. Nazabal 4, Azurm 3, Karmel 1976, ESB Programa, J. Elorza, J. Kalzada, P. Uribarren, X. Mendiguren B., M. Aramendi, Munduan zehar, I. Iñurrieta 9, UZEI, EuskararenProg 1982 2, L.M. Bandres 4, Amatiño, Habe, K. Mujika 3, Egoeraren definizioa, HezkSaila 1984, Arrantzaria, NaturOrienta 1984, VozEusk 1984, EHAA 1984-1995 bitartean 8, Zutabe 1985, J.M. Apalategi 3, B. Urkizu, D. Urbistondo, P. Arregi, JAMuj, Vill 5, Jesusek 1986, Zer 1986, Biztanleria 1987, P. Sastre 2, J. Zulaika, A. Biteri, J. Berruezori omenaldia, Eguna 1989, Anai elkarte bat, I. Uria, K. Navarro 3, R. Gomez, K. Santisteban, Filosofia/1, Jakingarriak 1991, Meatzaritza Goierrin, I. Larrea, Herr 1992, J.K. Igerabide, Emakunde 1993, Lasa 7, Egin 1985-1993 2, L. Uruburu, K. Amonarriz 6, Lasa 7, J.L. Goikoetxea, HezkSaila Txostena 1984, J. de Txurruka 3, M.J. Telleria, X. Altzibar, K. Linazasoro, AdminEusk 1994, Jakin 1995 8, Fisika Pr. 1995, Barojatarrak, ZuzenbHizkera, Pa. Zabaleta, Galtzaundi 1995, NaturZ 1996, P. Ezkiaga, A. Ibartzabal, DV 1996, DNoticias 1997, Orereta 1997, Deba 3, Danok senide, Garapen etiko-morala 2, J. Kortazar 2, Inguruaren Ezaguera/5, F. Bidart, Gizarte Zientziak/4, F.J. Mangado, L. Valverde, Emakunde 1999, M. Iturrioz, M.I. Astiazarain, Pasaia eta Lezo, M. Amas, X. Arregi, N. Anzizar, Polizia 1998 2 // Testuinguru batzuk: Karmel 1976 ("beren ikasketan berenganatu zituzten ezagupen eta gogo-lantze guzia"), P. Uribarren ("hizkuntzaren ezagupen osoa"), JAMuj ("ezagupenei buruz ari diren galdegin dakieke ala trebetasunez?"), Vill ("egon daiteke, haatik, sineste gabeko ezagupena!"), D. Urbistondo ("Zituen ezagupenei esker bera bakarrik zen lurralde haietan gal ez zitekeena, bere despisteren batek berriz, Pazifikora eramango zituen beldur baziren ere"), Azurm ("Hizkuntza indo-germanikoen ezagupenerako biziki interesgarriak diren fenomenoak aurki daitezke albaneran"), Herr 1992 ("Duela hamar urte gose greba egin zuen Baionako katedralean, Seaskak ezagupena ardiesteko Pariseren ganik"), Jakin 1995 ("hasiera-hasieratik bertsolaritzaz duten ezagupen eskasa"), P. Ezkiaga ("desberdin ikusi zuen, eme, eta ezagupen misteriotsu hartan bera baino askoz zaharragoa"); aurrezagupen 2: Esaizu/BBB1 ("Zure aurrezagupenak kanporatzen"), Esaizu/DBH ("Zuen aurrezagupenak kanporatzen"); ezezagupen 1, F.M. Ugarte ("Erret bide eta igarobide ezezagunetatik at dauden barrukaldeko lurralde haundien ezezagupena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezagupen : DFrec 3 (Elhuyar: "edozein ezagupen zientzia izan dadin", ap. SMitx IG: "gizon politikoen berri ta arrastoaren ezagupena", M. Ugalde Euskal kondairaren sintesia: "lehen lau zikloen ezagupena"), AB38 4 (ezagupen maila 1), AB50 16, HiztEn, Euskalterm 1 (ezagupenezko adimen #mdash# ezagutza-adimen, ezagutzazko adimen sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezagupen : ElhHizt, HiruMila, Casve EF (ezagüpen), PMuj DVC; ezagupen maila : HiruMila (e. jakite maila) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

ezagupen 57: Jakes Bortairu 2, Onintza Enbeita, Nora Arbelbide 6, Arkaitz Mendoza, Eneko Bidegain 5, Berria 8, Markos Nanclares, Xabier Paya, Patxi Telletxea, Ainhoa Etxaide, Alberto Barandiaran, Saioa, Ismael Manterola 3, Xan Harriague, Edurne Begiristain, Maria Silvestre, Jenofa Berhokoirigoin 10, Aitor Renteria, Urtzi Urkizu, Pello Urzelai, Ibai Agirrebarrena, EiTB.com 8. // ezagupen 526: Aizu 3, Arabako Batzar Nagusiak 2, Argia 37, Berria 221, Deia 7, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 40, Europar Batasuna, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 22, Elhuyar 2, Elkar 30, Erlea, Consumer 20, Espainiako Gobernua 2, Euskaltzaindia 3, Goiena 2, Jakin 45, Karmel 6, Laneki 43, Nafarroako Gobernua 2, UEU 32, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ezagupen 245: Herria 68, Berria 51, Ibon Uribarri 32, Xabier Arregi 18, Xabier Olarra 22, Joseba Zulaika 7, Esteban Antxustegi 7, Joan Mari Lekuona 5, Urtzi Urrutikoetxea 3, Elizen arteko Biblia 3, Patxi Altuna 3, Imanol Unzurrunzaga 3, Asisko Frantzizko 2, Monika Etxebarria 2, Itxaro Borda 2, Iñaki Iñurrieta 2, Filosofiako Gida 2, Pello Salaburu, Xabier Olarra, Hasier Etxeberria, J. Garzia, Juan Ignacio Perez, Anton Garikano 2, Xanti Iruretagoiena, Agurtzane Juanena, Irene Aldasoro, Juan Martin Elexpuru, Pello Zabala, Alberto Ladron Arana.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Erabilera zainduetan nagusitu den forma

ezagutza arautuarekin aski delakoan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski dira ezaguera, ezagumendu, ezagutza.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handia du, eta jasotzekoa izan liteke.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pen/-era/-mendu/-tza.

ezagutarazi, ezagutaraz, ezagutarazten
du ad. Ezagutzera eman. Berak ezagutu zuenaren eta zaharragoek ezagutarazi ziotenaren berri. Bertso zahar eta berriak biltzen eta ezagutarazten. Jainkoak ezagutarazi dituen egiak. Bere nahia ezagutarazteko. Lan anitzez bere burua ezagutarazi du azkenean.

Aztergaia: ezagutarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ezagutarazi, ezagutaraz, ezagutarazten. dio ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ezagutarazi, ezagutaraz, ezagutarazten

ezagutarazle
iz. Zerbait ezagutarazten duen pertsona. Bertsolarien laguntzaile eta ezagutarazle gailena dugu A. Zabala.

Aztergaia: ezagutarazle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

ezaguterraz
adj. Ezagutzen erraza dena. Ezaguterrazak dira atzerritarrak, begitartetik, ibileratik.

Aztergaia: ezaguterraz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

egokia da, nahiz tradizio handirik ez duen

Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

ezagutezin
adj. Ezin ezagutuzkoa. Jainkoa ezagutezina dela uste dutenak.

Aztergaia: ezagutezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

egokia da, nahiz tradizio handirik ez duen

Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

ezagutu, ezagut, ezagutzen
1 du ad. Gogoan zerbaiten berri izan edo zerbaiten ideia eduki; norbaiten edo zerbaiten berri jakin. Ez dut hitz hori ezagutzen. Ezagutzen ditut arazoaren zailtasunak. Lan handi honetarako hautatua zela ezagutzeko argia Jainkoak eman zion. Inork ez du bere burua ongi ezagutzen. Sakonki ezagutzen ditu Lizardiren lanak. Ez du lehendik ezagutzen genuen bidea aurkitu besterik egin. Gizakiak oraindik sua ezagutzen ez zuenean. Lurraldea hobeki ezagutzeko. Ongia eta gaizkia ezagutzeko adinbat jakituria. Ezagutzen dut euskara, baina ez dakit euskaraz hitz egiten.
2 du ad. Norbait nor den gogoan izan edo ohartu; norbaitekin halako harremana izan. Kalean ikusi dut, baina ez nau ezagutu. Berehala ezagutu nuen. Ahotsagatik ezagutu zaitut. Ezagutzen dut, baina ez asko. Eskolatik ezagutzen dut. Norbait bistaz ezagutu. Donostian ezagutu nuen. Zure anaia atzo goizean ezagutu genuen.
3 du ad. Onartu, aitortu. Ezagutzen dut huts egin dudala. Ezagutu du oker zebilela. Gazteek ez omen dituzte gure alde onak ikusten, ez omen dute ezagutzen egin dugun lanaren balioa. Erdaldunek ez diote ezagutu ez aitortu Larramendiri gaztelaniak dion zorra. Aitak semetzat ezagutu eta etxean hazi zuen. Erregetzat ezagutu nahi ez zutelako.
4 du ad. Sexu harremanak izan. (Bereziki, Biblian eta kideko testuinguruetan erabiltzen da). Nola daiteke hori?, nik ez baitut ezagutzen gizonik.

Esaera zaharrak

Nehork bere barrena du ezagutzeko gaitzena.

Aztergaia: ezagutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ezagun, ezagutu

Euskaltzaindiaren Arauak

ezagutu, ezagut, ezagutzen. du ad. 1: zure anaia atzo goizean ezagutu nuen. 2: ezagutzen dut huts egin dudala.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezagutzera eman .

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ezagutu, ezagut, ezagutzen

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper