50535 emaitza bilaketarentzat - [18251 - 18300] bistaratzen.

ezbideko
adj. g. er. Bidegabea, bidegabekoa.
Loturak

Aztergaia: ezbideko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezbide sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Maiztasuna

g.er.

ezdeus
1 adj. Deus ez dena, ezertarako balio ez duena, baztergarria. Ik. deusez. Izaki ezdeus eta mespretxagarria. Lurreko atsegin ezdeusak. Hain da ezdeusa ene ahala! Bere burua ezdeustzat daukana.
2 iz. Ezereza. Hasgorapen bat, begi ukaldi bat, ezdeus bat aski da hura garaitzeko. Gauza guztiak ezdeusetik egin zituena. Literatura-hizkuntza ia ezdeusetik sortzea. Jainkoaganik heldu ez dena, desegiten da eta etortzen da laster ezdeusetara. Ezdeusetik heldu naizela eta ezdeus baizen ez naizela.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Jaunetan zein latzena?, ezdeusetik jauntzera heldu dena.

Aztergaia: ezdeus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

angelu ezdeus, angelu nulu

Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. 2 iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: kategoria falta da. AU: adj. laburdura agertzen da.

 - [E210]: Erabilerak zer agintzen duen kontuan hartuta, ezdeus h. deusez jarri beharko litzateke. Eta hori guztiekin (ezdeustasun h. deuseztasun; ezdeustatu h. deuseztatu; ezdeustu h. deuseztatu).

 - [E116]: erabilerak aipatu ditu E210ek, eta bere ondorioa atera du; koherentea da ondorioa, baldin arlo jakinen bateko (eta Hego-Mendebaldeko) datuei bakarrik begiratzen bazaie, baina nekez iritsiko gara ondorio berera, datuak bere osoan hartzen baditugu (hau da, alde batera utziz ezerez- formakoak, hemengoak baino erabiliagoak izan arren, Hegoaldean, jakina). Hasteko, ikus OEHko eta XX. mendeko nahiz gaurko prosaren corpusetako datuak laburtu dituen txostena. Ondorio batzuk atera ditut oraingo egoeraz (hau da, XX. mendeko eta gaurko prosaren corpusetakoak begiratuz), eta aurrera ditzaket, eztabaidari bide emateko: a) aditzetan eta aditzetiko eratorrietan, deusez- formakoak nagusi dira gaur, eta ez Hego-Mendebaldean bakarrik: cf. A. Aintziart, M. Etxehandi, J. Haritschelhar, D. Landart, B. Oiartzabal edo P. Xarriton idazleen lekukotasunak (eta alderantziz: Hego-Mendebaldekoak dira gaurko prosaren corpusean ezdeustu aditza erabili duten hirurak, eta horietako bik deuseztu/deuseztatu ere erabili dituzte); b) izenondoetan nahiz -tasun / -keria osaerako eratorrietan, ezdeus- formakoak dira nagusi, baita orain eta Hego-Mendebaldean ere, eta alde nabarmenarekin nagusi; adibide batekin esateko: hedatuagoak dira "arrazoi ezdeusak / ezdeusagoak / ezdeusegiak aipatu ditugu" bezalakoak "arrazoi deusezak / deusezagoak / deusezegiak" bezalakoak baino; b') izenetan, berriz, ez dago alde handirik deusez eta ezdeus formen artean; c) tradizioaren pisua kontuan izanik, eta oraingo idazleengan suma dezakegun joerari berea aitortu arren, zuhurrago jokatuko du Euskaltzaindiak batzuk eta besteak zein bere aldetik emanez, hobestekorik markatu gabe (hala egin zuen lehen itzulian) eta idazleen esku utziz hortik aurrerakoak, edo arlo jakin bateko aukerak (Zuz. arlokoak, adib.) arlo hori lantzen dutenen esku utziz; d) proposamena ere aurrera dezadan: utzi bere horretan bai lehen itzuliko ezdeus, ezdeusarazi, ezdeuskeria, ezdeustasun, ezdeustu sarrerak, eta bai lantaldearen proposamen berria: ezdeustatu. Baina kendu egingo nuke ezdeusetaratu-ri dagokiona, ez baita gaizki eratua, izartxoa eramateko, eta aski baitugu aipatu gabe uztea, baztertua denez.

 - Erabakia: BAgiria (1997-02-28): sarreran izen nahiz izenondo izan daitekeela adieraztea onartu da.Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): 1 izond. jarri behar da.

 - Erabakia: (2008-10-31) utzi lantaldearena bere horretan: iz. 'abereak gordetzeko esparru hesitu eta sabairik gabea'.

 - Erabakia: (2009-05-29) d) proposamena onartu.

ezdeusarazi, ezdeusaraz, ezdeusarazten
du ad. Ezdeustera behartu.

Aztergaia: ezdeusarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-05-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: lehen itzulikoa, utzi.

 - Erabakia: (2009-05-29) utzi.

ezdeusetako
adj. Ezdeusa, ezertarako balio ez duena. Ezdeusetako direla mundu honetako ondasunak, ez badira besterako baliatzen.
Loturak

Aztergaia: ezdeusetako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZDEUSETAKO (SP, Dv A). Inútil, insignificante, despreciable. "Qui n'est propre à rien" SP. "Ezbezadi [sic] bara ezdeusetako gauzetan, ne vous arrêtez pas aux choses vaines" Dv. Zerbitzari ezdeusetakoak gare. SP Imit II 11, 5. Zure arima dela lur utzia, agortua, ezdeusetakoa. SP Phil 483. Aparta zaite ahal bezain urrun, ezdeusetako eta alfer diren plazeretarik. Ib. 252. Horlako dosteta bano eta ez deusetako batetan. He Phil 377. (Antepuesto al sust.). Ez tristeegi garen ezdeusetako eta banaloriazko gauzak gatik. SP Phil 521

adib: baliatu, balia, baliatzen 3 du ad. Erabili. Ez dugu hitz hori baliatzen. Bertsoa bururatzeagatik edozein hitz mota baliatu nuen. Ea denbora ongi baliatu duen. Ezdeusetako direla mundu honetako ondasunak, ez badira besterako baliatzen.

Ez dugu aurkitu ezdeusetako formarik

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezdeusetako 2: Josu Zabaleta (“Ezdeusetakoen artean neukan sailkaturik, nahiz eta itsusia ere izan ez; begiak, sudurra, ahoa, ilea, beste edonork bezalakoak zituela iruditzen zitzaidan, halako aurpegiera hits bat, hitz batean”), Juan Garzia (“Zeinen neke, uher, huts eta ezdeusetako zaizkidan niri mundu honetako ekanduak oro! Utikan, oi, ut!”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, eta aski izan liteke. Komeni da ezdeus sarreran ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa ezdeus sarreran.

ezdeuskeria
iz. Gauza ezdeus baztergarria. Ik. ezerezkeria. Nire indarrak higatzen, ezdeuskeria hori eskuratu beharrez. Ezdeuskeriei eman diet ene gaztaroa, ezdeuskerietan iragan ditut ene urteak.

Aztergaia: ezdeuskeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: lehen itzulikoa, utzi.

 - Erabakia: (2009-05-29) ok.

ezdeustasun
iz. Ezdeusa denaren nolakotasuna. Ik. ezereztasun. Zure aurrean ezagutzen dut ene ezdeustasuna. Gure apaltasun eta ezdeustasuna. Munduko gauzen ezdeustasuna.

Aztergaia: ezdeustasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Erabilerak zer agintzen duen kontuan hartuta, ezdeus h. deusez jarri beharko litzateke. Eta hori guztiekin (ezdeustasun h. deuseztasun; ezdeustatu h. deuseztatu; ezdeustu h. deuseztatu).

 - [E116]: lehen itzulikoa, utzi.

 - Erabakia: (2009-05-29) ok.

ezdeustatu, ezdeusta, ezdeustatzen
da/du ad. Ipar. g. er. Ezdeustu.

Aztergaia: ezdeustatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ezdeustatu, ezdeusta, ezdeustatzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ezdeustu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Erabilerak zer agintzen duen kontuan hartuta, ezdeus h. deusez jarri beharko litzateke. Eta hori guztiekin (ezdeustasun h. deuseztasun; ezdeustatu h. deuseztatu; ezdeustu h. deuseztatu).

 - [E116]: ikus gorago. Utzi.

 - Erabakia: (2009-05-29) ok.

ezdeustu, ezdeus/ezdeustu, ezdeusten
da/du ad. Ezdeus bihurtu, deuseztatu, suntsitu. Kea bezala ezdeustuko da.

Aztergaia: ezdeustu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ezdeustu, ezdeus(tu), ezdeusten. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ezdeustu, ezdeus(tu), ezdeusten

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Erabilerak zer agintzen duen kontuan hartuta, ezdeus h. deusez jarri beharko litzateke. Eta hori guztiekin (ezdeustasun h. deuseztasun; ezdeustatu h. deuseztatu; ezdeustu h. deuseztatu).

 - [E116]: lehen itzulikoa, utzi.

 - Erabakia: (2009-05-29) ok.

eze
Ezen. Ik. ez eze.

Aztergaia: eze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eze h. ezen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

junt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: zergatik utz kanpoan partikula hau?

 - Erabakia: EArau (1997-02-28): eze h. ezen onartu da.

ezean
1 postpos. Aipatzen den ekintza ezeztatzen duen hitza. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean doa). Oker txarren bat izan ezean. Geuk egin ezean, ez du inork egingo.
2 postpos. Ez izanez, ez izanik. (-ik atzizkiaren eskuinean). Hoberik ezean, hura hautatu behar izan zuten. Beste aukerarik ezean, amore eman zuten.
Azpisarrerak

Aztergaia: ezean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

geuk egin ezean, ez du inork egingo; besterik ezean, lehengo arlotearena esan beharko.

Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak

a) geuk egin ezean, ez du inork egingo; b) besterik ezean, lehengo arlotearena esan beharko

ezeduki
1 adj. Ezer ez duena, behartsua. Behartsu ezedukiak.
2 iz. bizk. Ezer ez izatea, behartasuna. Ezedukian bizi dena.

Aztergaia: ezeduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. 2 iz. Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esangura erantsi: 'behartsua'.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): esangura argitzeko proposamena ez da kontuan hartu.

ezedukitasun
iz. bizk. g. er. Ezedukia denaren nolakotasuna, behartasuna.

Aztergaia: ezedukitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: ezeukitasun / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Maiztasuna

g.er.

ezegiteko
iz. Izugarrikeria, egite gaitzesgarria. Orain daukadan amorruarekin, ezegiteko bat egiteko zorian nago.

Aztergaia: ezegiteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzeko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Aska nazazue, edota bestela egingo dut nik ez-egitekoren bat gaur hemen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH2016): ezegiteko sartzea erabaki da, lotuta. Lehenago ez-egiteko geneukan.

ezegoki
1 adj. Desegokia. Munduko tokirik txarrenean eta erarik ezegokienean.
2 adb. Desegoki, era desegokian. Ezegoki samar mintzatu.
3 iz. Ezbeharra. Gure familian horrelako ezegokia gertatu beharra!

Aztergaia: ezegoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezegonkor
adj. Egonkorra ez dena. Urtegiaren ingurua ezegonkorra da. Traineru astuna eta ezegonkorra. Egoera oraindik oso ezegonkorra da eta errefuxiatu kopuruak gora egin dezake.

Aztergaia: ezegonkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

egon(-)gaitz 3, B-G: Gand Elorri ("Zeugan gelditu dotaz begi egon-gaitzok"), NEtx ("Iparragirre egon-gaitz dabil", "Artzai egongaitz batzuek aren ardiak larrerik-larre eramaten zituzten"); ez dugu ezegonkor formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira ezegonkor (eta ez-egonkor 1) 12: UZEI 3 ("ekonomiaren bilakaera ez-egonkorra izan ohi da", "azido hau oso ezegonkorra denez gero, sortu ahala bi ioi hauetan disoziatzen da", "azido hau oso ezegonkorra izanik, berehalaxe bikarbonato eta hidrogeno ioietan disoziatzen da"), Elhuyar 1983 ("Marearteko zona ingurune ezegonkorra denez"), F.J. Juanes 2 ("Makromolekula baten konformazioa, kanpo-baldintza determinatu batetan egonkor dena, hauek aldatzen direnean ezegonkor bihur daiteke", "Tarteko egoerak oso ezegonkorrak dira eta oso bizitza laburra dute"), BiziJator 2 ("zenbait egitura ere ikus daitezke, baina oso ezegonkorrak eta partikula horien kokapena mugatu duten indarrek bezainbat bakarrik irauten dute", "nahiz eta antolamendu hau oraindik oso primitiboa eta erabat ezegonkorra izan"), M. Ensunza ("oreka ezegonkorrean aurkituko da"), J. Arriola ("Trirremeak egitura ezegonkorra zeukanez, gudariek, eserita, kolpe egin behar izaten zieten etsaiei"), P. Iztueta ("aurreko aroko egoera ezegonkor eta behin-behinekoan ez bezala, nolabaiteko lanbide-egonkortasuna suposatu du"), MetalurFisi ("elastikotasun-muga baino tentsio txikiagoak batzuetan nahikoa izaten dira tamaina txikiko akatsen hedapen ezegonkorra izateko"), ezegonkortasun 1: UZEI ("Grezia-ren historian, ildo sakona urratuko du egitura sozial horrek, gizarte hari ezinegon eta ezegonkortasuna ezarriz"), eta egongaitz 1: J. Jauregi ("angor egongaitza: 3 eratakoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezegonkor : HiztEn, Euskalterm 10 (hauetan aire e., angina e., egitura e., oreka ezegonkor, etab.); ezegonkortasun : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 23 (hauetan baldintzazko e., e. atmosferiko, e. linguistiko, e. ministerial, etab.); ezegonkortu : HiztEn; egongaitz : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 2; egongaiztasun : HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan e. emozional, e. psikologiko) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezegonkor : HiruMila, ElhHizt; ezegonkortasun : ElhHizt; ezegonkortu : ElhHizt; egongaitz : EuskHizt (ik. egonezin), ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

berria da, osaera berezikoa, baina erabili-hedatua, eta onartzekoa; lantaldearen ustez, hala ere, hobestekoa da egongaitz (orobat egongaiztasun).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

'egongaitza'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

ezegonkortasun
iz. Egonkorra ez denaren nolakotasuna. Urtegiko paretak hartzen dituzten magalen ezegonkortasuna areagotu dezakete lurrikarek. Ezegonkortasun ekonomikoa.

Aztergaia: ezegonkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

egongaiztasuna.

ezegonkortu, ezegonkor/ezegonkortu, ezegonkortzen
da/du ad. Ezegonkor bihurtu. Terrorismoa da Asiako hegoaldea ezegonkortzen duen elementu nagusia.

Aztergaia: ezegonkortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ezegonkortu 51: Elhuyar 4 (adib.: “Horrek zelulak ezegonkortu eta zelulen kontrolik gabeko hazkundea sor dezake, baita zelulek berez hiltzeko duten programazioa blokeatu ere”), Consumer (“horri esker, kaltegarri izan litezkeen mikroorganismo gehientsuenak suntsituko dira eta gazpatxoaren uhertze eta ezegonkortzearen eragile diren entzimak geldiaraziko dira”), Berria 20 (adib.: “Kongo gehiago ezegonkortu ez dadin, operazioaren xedea Ruanda armagabetzea dela azaldu die Kabilak ordezkari zibilei”), EiTB 22 (adib.: “hori nahi zuten, Gobernua ezegonkortu eta hauteskundeetan irabazi ezin zutena irabazteko”), Jakin (“Lur-dinamikan sistema nagusiak ezegonkortzen dituzten faktoreak agerian utzi dituzte”), Argia 2 (adib.: “Appleren iritzian, horrelako zomorroiek polizia buruei informazioa emateaz gain mugimendua ezegonkortzea bilatzen dute”), DiarioVasco (“Nahasmen mentala duen pertsona baten arreta edo elkarbizitza zeregin zaila izan daiteke, eta batzueta familia arteko giroa egoera kaotiko batera eraman dezake familia arteko harremanak ezegonkortuz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ezegonkortu : Berria 15 (adib.: “Ekialde Hurbila ezegonkortzeko ahalmena duen gatazka da arazo kurdua”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Iparraldean eta Hegoaldean hedatuena da hobestekoa

Egokia, eta lehiakideen artean hedatuena da.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

ezegonkortu, ezegonkor/ezegonkortu, ezegonkortzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. desegonkortu

ezein
adj. jas. Bat ere ez, inongo. (Ezezko esaldietan erabiltzen da, beti izenarekin; izena mugagabean erabiltzen da). Ezein gizoni ez zaio gertatu. Ezein jaunek ez du nahi mutil gaiztoa eduki. Ezein aldakuntzarik gabe.
Azpisarrerak

Aztergaia: ezein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas. (ezezko esaldietan erabiltzen da, beti izenarekin: ezein gizoni ez zaio gertatu).

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

ezer sarrerako oharra gehitzea komeni da, ere har dezakeela aipatuz (“(Baiezko ez diren esaldietan, bakarrik nahiz ere eskuinean duela, erabiltzen da)”). Bide batez, oharreko tartekia atzera botatzea komeniko litzateke: “Baiezko ez diren esaldietan erabiltzen da, bakarrik nahiz ere eskuinean duela”). Horrez gain, inor sarrerako egitura berrikustekoa izan liteke ezer, inor… eta antzeko guztiak berdin emateko, bai eta azpisarerak ere (inor ere, inor (ere) ez daude orain).

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

ezezko esaldietan erabiltzen da, beti izenarekin; testuinguru batzuetan, inolako eta inongo ordezko egoki(ago)ak izan daitezke

ezein ere
jas. Ezein. (Ezezko esaldietan erabiltzen da, beti izenarekin; izena mugagabean erabiltzen da). Ezein ere hizkuntzarik, ez frantsesa ez bertzerik, orain ez da erideten euskararen parerik.

Aztergaia: ezein ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZEIN ERE (H). (En contexto negativo). Ningún. Ezein ere lengoajerik / ez franzesa ez berzerik / orai ezta erideiten / heuskararen parerik. E 255. Ezein ere beldur gabe egoiteko zureki. Ib. 155. Arrotzak ezeinere berze gauzatara etziraden aplikatzen, zenbeit berriren erraitera edo enzutera baizen. Lç Act 17, 21. Ezeinere heriotako kausarik hartan eriden gabe. Ib. 13, 28. Zer bada? Exzelentago gara? Ezeinere maneraz. Lç Rom 3, 9. Zeren fedez, eta ez ezeinere den gure obrén merituz, rezebitzen baitugu iustizia haur. Lç ABC I 4v. Sg. Harriet se emplea tbn. como pronombre: "Ezein ere eztizut eginen, je ferai rien du tout"

ezein ere 1, Berria (“Bego argi ez dudala Euskadi arbuiatzen zio politikoengatik, zeren niretzat izen horrek ez baitu ez eduki politikorik ez bertze ezein ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezein ere 16: Xabier Kintana 6 (“Eta jakite maila hau aski dateke haurren eta jende arrunten izpirituan sartzeko badela Izaki betegin bat, gorputza ez dena, ez eta gorputz baten barneko ahalmena ere, izaki hori Jainkoa bera dela, ezein ere akatsik ezin eduki dezakeena eta, horren ondorioz, pasibotasunik gabea dela”), Jon Muñoz 4 (“Ezein ere ez duk ausartzen nigana hurbiltzera”), Andres Urrutia 2 (“Erakundeak bala-bala doaz, bata bestearen atzetik, eurotariko ezein ere finkatu gabe, eta iraultzaren izpiritua eurotan guztiotan jartzen da), Mirentxu Larrañaga (“Tira, ondotxo dakizu, zure lagunetariko ezein ere ezingo litzatekeela hala mintzo”), Agustin Otsoa (“Bide hau dagoeneko ez da segurua, eta ezta beste ezein ere”), Joxe Azurmendi (“Unamuno hamaika bider mintzatu da Euskal Herriaz, euskal arrazaz, edo arima, arraza espainolaz, etab., baina inoiz ez du erakusten, aipatzen dituen Völkerpsycholo-gie-ko ezein ere autorez, edo aipatzen ez dituen Zuzenbidearen Eskola Historikokoez, zuzenean baliatzen denik. Zer esan, maite omen zuen Hegel-en Volksgeist eta historiaren filosofiaz?”), Juan Garzia (“Asmabide horietan murgildurik ibili nintzen; baina haietako ezein ere ez zetorren noski bat, ezta nolabaitik apurrenean ere, Tsíui PÍn-en kapitulu kontraesanez josiekin”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Oso erabilia, baina aski izan liteke ezer sarrerako oharra gehitzea ere har dezakeela aipatuz. Gero, adibidea gehitu. Horrez gain, inor sarrerako egitura ere berrikustekoa izan liteke ezer, inor …eta antzeko guztiak berdin emateko.

ezelako
adj. bizk. Inolakoa.

Aztergaia: ezelako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-07-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'inolakoa'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. inolako

ezelan
adb. bizk. Inola. (Ezezko esaldietan erabiltzen da).
Azpisarrerak

Aztergaia: ezelan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'inola'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezelan ere .

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. inola

ezelan ere
adb. bizk. Inola ere. (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Haien atzetik joan zen; ezin, baina, ezelan ere harrapatu.

Aztergaia: ezelan ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: AS / LurE: adib. / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezelan sarrerari dagokion azpisarrera.

ezen
1 Perpaus osagarriei sarrera emateko erabiltzen den hitza. Zeren iruditzen zait ezen oraino bizi zarela. Eta agintzen dizut ezen hemendik aitzina zure zerbitzari izango naizela.
2 (Ondoriozko perpaus baten hasieran, hain, hainbeste eta kidekoen ondoren, aditz jokatuak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. ze2 2; non 6. Egiteko handia da hau, hain handia, ezen arrazoiarekin erraten baitu Salomonek: (...). Hainbeste jende beretu zuten, ezen aita santuaren aulkia zazpi urtean hemen eduki zuen.
3 lok. Batez ere Ipar. Zeren. Zu behar zaitut laudatu, ezen gauza guztiak zuregandik heldu dira.

Esaera zaharrak

Ezina azkarrago da ezen ez zina. Hobe da zahi hutsa, ezen ez aho hutsa.

Aztergaia: ezen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ezen ez.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezen eta (Gramatikak argitu ondoren), ezen ez eta .

Informazio lexikografikoa
Kategoria

junt.

ezen eta
Zeren eta. Deabruak deusik ez dezake, ezen eta da estekatua.

Aztergaia: ezen eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-04-21 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezen eta 14: SGarm Dekli ("Ez beti ondo, ez beti zuzen, baiñan, gure ustez behintzat, honela eman ez danean, guk eman duguna bezalakoa ez zalako ez da, ezen eta zenbait autorek zuzenez beste erabili zutelako eta oraindik ere, noizik behin behintzat, gaizki erabiltzen dugulako"), Othoizlari ("Bainan San Agustinek diona, [deabruak] deusik ez dezake, ezen eta da estekatua"), K. Mendibehere ("Euskal Herriak dituen problema latzenen kontra jokatuz, sail berean harturik ekintza ekonomiazkoa eta politikoa, ezen eta, bata besteari lotua baitzaio"), LMuj 6 ("Bainan, sailkapen hauetan ez ahaztu irudi eta metafora tradizionaletan ere ilogikak bere presentzia duela, ezen-eta irudi zaharretako "zure hortzak perlak iduri", edo-eta "zure ileak urre izpiz" muinez ilogikoak, burugabeak dira, ezen-eta ez baita posible urrezkoa den ilerik ematea, ala harribitxi edo perla den hortzarik konstatatzea", "Unamunok gure mintzairaren kontra esandakoak "kirtenkeriak" gertatzen dira hura bezalako gizon ospetsu batengan, ezen-eta ez baitago ezer "substratukorik" hizkuntza bat kultua eta bestea ez-kultua egiten duenik", "Fonema horren galketak euskaran intzidentzi urria du, ezen-eta euskaratutako mailegu latino gehienak akusatibotik etorri baizaizkigu", "Esan beharrik ez dago, zifra horiek ez direla batere fidagarriak, ezen-eta Donostia-ko kalean euskararen presentzia proportzio urrietan dabil", "Bestetan adierazi dugunez, Eusko Jaurlaritza-ren datu hauek euskararen alde puztuegiak daudela uste dugu, ezen-eta bere burua "erdi-euskalduntzat" daukan aunitzek ez baitu, maiz, euskararen ezagutza urria baino", "Multzo honetako kopuru handi bat, gaur egun, itzalia edo ahaztua dago, ezen-eta lurgintzaren apaltzeak luberri eta soro askoen abandonua ekarri baitu"), A. Lasa ("Bakardadea eta hotza / ez dira /ez zeureak / ezen eta / neureak"), Egin 1979 ("gauzek antola daitezkeela iduri dute, ezen eta korapilo horrek badu aterabide"), J. Sarrionandia ("Esan dezagun hil ala bizikoa dela, / ezen eta karramarro biguna / maskor bila abiatu eta / maskorrik ez badu hutsik kausitu / maskor beteaz jabetzen ahaleginduko da", "Orduan, kalterik izugarriena, heriotza, ez da deusere guretzat, ezen eta bizirik gauden artean heriotzarik ez da, eta heriotzeko orduan gu bizi ez garelako..."), Ostiela! 1999 ("nahiago ditugula, esaterako, Terradillos edo Ramirez de la Piscina ugari euskaldun, ezen eta ez 16 abizen euzkotarreko erdaldun petoak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

Gramatikak erabakitzekoa da (berria da, dirudienez; baina ezaguna egiten zaio lantaldeari); onartuz gero, ezen sarreraren azpisarrera gisa eman liteke.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

ezen ez
Baino, eta ez. Hobe irabaztea, ezen ez galtzea. Urrun ikusi nahiago dituzte, ezen ez hurbil.
Loturak

Aztergaia: ezen ez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: esapidea falta da.

 - Erabakia: BAgiria (1997-02-28): azpisarrera ematea onartu da.

ezen ez eta
Ipar. Ezen ez. Hobe litzateke igandeetan lur iraultzen aritzea, ezen ez eta dantzan. Hobe zuela goizegi ezen ez eta berantxe.

Aztergaia: ezen ez eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eta.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezen sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

eta ez.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hobe zuela goizegi ezen ez eta berantxe.

ezer
izord. Zerbait, gauzaren bat. (-r- bakunarekin). (Baiezko ez diren testuinguruetan). Ezer behar baduzu, esan. Ez du ezer balio. Ez zuten ezer hartu. Ez dago ezer egiterik. Ez dago ezer txarrik, bere neurrian eginez gero. Inoren kaltean ezer ez egin, ezer ez esan. Beste ezer baino gehiago. Ez dutela ezeren beharrik. Ez naiz ezeren beldur. Irakaskuntzari nagokiola, eta ez beste ezeri. Dagoeneko ez nau ezerk harritzen. Ezertarako balio ez duena. Gaitzak berekin dakartzan nekeekin ez dago ezertarako. Ezertarako gogorik gabe. Nik ez dut ezeren eta inoren buruzagi izateko gogorik.

Aztergaia: ezer

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ezer gutxi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezer asko , ezer ere , ezertan eduki , ezertan hartu , ezertara (ere) .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ezer ere, ezer gutxi

ezer (ere) ez
(Erantzunetan, aditza ezabaturik). —Ezer erosi duzu? —Ez, ezer ere ez.
ezer asko(rik)
Gauza askorik ez, gauza handirik ez. (Ezezko esaldietan). Hirurogeita hamabost urte; ezer askoren faltarik ez daukat maldan behera erortzeko. Ez da ezer asko, baina, hasteko, nahikoa. Beranduago etorri izan bagina ere, ez genuen ezer asko galduko. Ez dut ezer askorik egin. Gaztetan adiskide minak izan ginen arren, ezer askorik ez nekien nire lagunaz.
ezer ere
Ezer ez. (Ezezko esaldietan). Ezer ere balio ez balute bezala.

Aztergaia: ezer ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:090 2003-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ezer ere (eta be[re] 63, ezebe[re] 7, ezere 16) 195, B-G eta Mde: Lar 4, Cb CatV, CatBus, fB 30, AA 8, It Fab, Izt C 2, Añ 2, Azc PB 4, Ag 7, Lard 22, Arr 2, Xe, Sor 8, Bv AsL 4, Apaol, Moc Damu, Goñi 5, Echta Jos 4, Or Tormes, Kk 7, Urruz Zer, Ill 4, Inza 2, Tx, Alz 7, Ir YKBiz 4, Eguzk GizAuz 2, Erkiag 4, Bilbao IpuiB 5, Osk Kurl 12, SM Zirik, Alzola Atalak, Azurm Elorri, Mde Pr 4, Etxde JJ, Txill Let 4, Zait 4, Vill Jaink 2, Gazt MusIx, Matx Gazt, NEtx LBB, Uzt Sas 2, Berron Kijote 2, Munita, Anab 11 // Testuinguru batzuk: Lar ("Zerura jaio baño len, kristau egin baño leen, graziaren mundu ederrean, au arteraño ezer ere etzanean"), Cb CatV ("Baraur naturala, edo ezer bere artu baga egotea"), Añ ("zuk ezer-bere egin baga sortu zinduan Jangoikoak"), fB ("geure euskeran kasik ezer bere eskribiduta ez dagualako dantza galduben gainian"), Izt C ("iñori ezer ere zor ez diona"), Azc PB ("Ezer bere munduan / ezkara zu barik"), Lard ("ezer ere bere etxetik etzuen artu"), Echta ("Martin gizajoak eztauko ezer-be"), Ir YKBiz ("eztut nik nere burutik ezer ere asmatu"), Osk ("Ezer ere eztuzu irakurriko liburu huntan"), Azurm ("nik ez nekian ezer be aura etorri aurretik"), Mde ("Marranta ez da ezer ere").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezer ere (eta eze[be]re 2, ezerrere 1, esebes 4, ezebe[z] 8, ezer be 13, ezerbere 1) 89: J.I. Uranga ("Ez bezayo ezere xinistu"), KristDotriña 1905 ("ez bukatu ezer ere zerurako bidean"), B. Garitaonandia ("ez deutzazula ezerbere ukatuko zeure Amari"), K. Eleizegi ("ez degu ezer ere egin"), Ol Imit 2 ("Beren begitan ezer ere ez ziran", "ezerk ere ez zait atsegin" #mdash# sic), M. Oiartzabal ("ez dit ezer ere egin"), Peregrinatio ("Eztu orretaz ezer ere esaten"), Lek ("Ezer ere esan gabe"), TP ("Nitzat urgazirik ezerk ere ez dakar"), Ejercicio santuac ("eta zu ezerrere, utsa dakizuna"), Kk 2 ("Onetan doixtar itxaspeko batek torpedoz joten dau ezebe-ezebe esan barik", "ezebe apurtu barik"), Or Tormes ("Koltxoe deabru ak ez eukon barruan ezebe"), I. Enbeita ("ezebe barik bidalduko dabezanak"), JBDei 1923 ("Nondik nora ezer be jakin barik, griego edo ijito usaña susmaten neutzen nik"), Euzkadi 1930 ("Iñor be etxat urreratu erri aunen alde ezer be eskatzen"), Jzale 1931 ("Guztia guztientzat eta ezebez iñorentzat"), Bilbao IpuiB ("etxatzue ezer be txarrik gertatuko"), Ker 2 ("Nik, barriz, eriotzarako gairik ez dautsat ezer be idoro", "ez yakozan ezer be atsegin"), I. Unzurrunzaga ("ez det uste iñorentzat berri izango danik emen esan dezaketen ezer ere"), Osk Kurl ("Ezer ere erantzun gabe"), Manzi ("ez intziri bat, ez zotin bat, ezer ere ez!"), Larrak ("Ene andera, besterik ezebez"), M. Olazar ("ezer be ez jatzu ulertu"), A. Gerenabarrena 2 ("Baña ezer be, ezer be eztautzue itxi?"), Zer 1988-1996 bitartean 3 (adib.: "Ezer be ez? Ezer be ez?"), M. Zarate ("Eguzkipean berririk ezer ere ez da..."), SIADECO ("ez da ezer ere irizten"), Berron Kijote ("Ezer ere pagatu gabe alde-egin zion"), A. Zelaieta ("1953ean ez du Gabrielek oraindiok ezer ere argitara eman"), K. Alkorta ("Nik artean ez nuen Balea Zuriaz ezer ere entzun"), Saioka/6 2 ("ezer ere ez du ikusten [...] Ezer ere ez dago"), JJIrazusta 2 ("ezer ere etzekiela etorri uen onera", "Iñork ezer ere ez daki"), Tiro tartean bertsotan ("Izan gera Italia'n bañan ez degu ezer ere ikusi"), F. Krutwig 3 (adib.: "Orain arte Biarritzen ezer ere egin ez dut [...] Merkhatu Batuaganik ezer ere iguriki behar ez dutela"), X. Olarra ("ez dela ezer ere gertatzen"), Plangintza 1985 ("ez dago ezer ere euskaraz bakarrik idatzirik"), L. Azkune ("Entzundakorik ezer ere ezin zuten sinestu"), X. Gereño 2 ("Minutuak iragaten ziren, eta ezer ere ez, hartzen ari ziren informazioak ezezkorrak ziren guztiak [...] Oraingoz ezer ere ez"), BAtx Obab ("Ez genuen ezer ere ulertzen"), Elhuyar ("Ez da ezer ere gertatzen"), I. Gaminde 4 (adib.: "ezin liteke ezer ere egin", "Iralan esebes"), E. Ugarte ("ezer ere ez pentsatzeko erabakiari gogor eutsi nion"), A. Ormaetxea 2 ("Ezer ere ez, ezer ere ez!- barrez jarraitzen nuen artean"), F. Telleria ("ez dizut ezer ere entzuten!"), D. Urbistondo ("Ezer ere ez - esan zuen Katjak"), Deia 1990 ("ez diolako interesa edo kuriositatea piztu liezaiokeen ezer ere eskaini"), Txondorrak ("Esebes"), J.M. Etxebarria ("goizetik gauera ezer be barik lotu hango etxekoak"), Etxabu ("beste gazte guztiak ezer be ez dakie"), K. Zuazo ("ezer ere ez hobe erizpide linguistiko hutsetan, ahalik eta zorrotzenetan, oinarritzea baino"), J. Eizagirre 2 ("Nik ez dut ezer ere egin [...] ez zitzaion errezatzeko ezer ere gelditzen"), A. Narbaiza ("Nik ez nekien horretaz ezer ere!"), Egin 1992 ("beraien aurka ez zutela ezer ere ez esan zieten"), K. Cid 2 ("ez du ezer ere aurkituko", "Ez dakizue ezer ere"), Ataño Nora ("nik ez diot ezer ere sinisten"), H. Cano ("ez dut zutaz ezer ere gehiago jakin nahi"), Elizdo ("Ez esan ezer ere"), J.A. Arrieta ("ez bait dago arrainik, ez bizia duenetik ezer ere"), J. Muñoz ("Ezer ere ez"), Haragi egosia 2 ("Oraingo honetan ez dut ezer ere hautsi", "Baina ez dut ezer ere sinesten"), IBe 1995 ("alderdikeriaz ezer ere ez egiteko"), G. Gesalaga 2 ("Eta niretzat ezer ere ez?", "txoko guztiak mihatu eta ezer ere ez"), L. Azurmendi ("ez du ezer ere egin hori jasotzeko"), Egunk 1997 ("zer ere ez dira ETAk eta beronen ingurukoek egiten dituztenen aldean"), Gerra zibila ("ezer ere jakin nahi ez izatea"), E. Genua ("Hemen ez dago ezer ere ez"), J. Alonso ("oso litekeena izango litzateke Mogueimek ezer ere ez entzutea") // Cf. izen-banaketakook: CristDotriñea ("ezebere ezeti egin edo kriadu eban arimea"), S. Muniategi ("utsaren utsez, ezebezez pozturiko egunak"), J.M. Etxebarria ("Beste herri batekoa bada be berdin emoten zaie, ze ezebezean lotutea gauza tristea zaizu gero!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezer ere : DFrec 8, HiztEn (AS), LurE (AS) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezer ere : EuskHizt, ElhHizt (adib. gisa), EskolaHE (AS), DRA, PMuj DVC (adib. gisa) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

adib: ezer izord. (-r- bakunarekin). Zerbait, gauzaren bat. (Baiezko ez diren esaldietan, bakarrik nahiz ere eskuinean duela, erabiltzen da). –Ezer erosi duzu? –Ez, ezer (ere) ez. Ezer behar baduzu, esan. Ez du ezer balio. Ez zuten ezer hartu. Ez dago ezer egiterik. Ez dago ezer txarrik, bere neurrian eginez gero. Inoren kaltean ezer ez egin, ezer ez esan. Beste ezer baino gehiago. Ez dutela ezeren beharrik. Ez naiz ezeren beldur. Ezkondu arte behin ere ez, eta ezergatik ere ez. Irakaskuntzari nagokiola, eta ez beste ezeri. Dagoeneko ez nau ezerk harritzen. Munduak ezertan hartzen ez dituen gauzak. Ezertarako balio ez duena. Gaitzak berekin dakartzan nekeekin ez dago ezertarako. Ez zen gauza ezertarako. Ezertarako gogorik gabe. Nik ez dut ezeren eta inoren buruzagi izateko gogorik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezer ere ez : Joxemari Iturralde (“Berriro barkamena eskatu ondoren, mila esker eman zion Mariri; izan ere, ea zenbat diru eman behar zion toailagatik galdetu zionean, hark ezer ere ez erantzun baitzion, ez ziola axola”), Migel Angel MIntegi (“Ez dakit zertara - besteak, zalantzaldi baten ostean sendo -, andere gajoari buruz nik gauza gutxi dakit, ia ezer ere ez”), Oskar Arana, Jesus Mari Mendizabal, Karlos Zabala, Elizen arteko Biblia, Josu Zabaleta, Patxi Iturritegi, Juan Martin Elexpuru, Hasier Etxeberria, Bego Montorio, Joseba Sarrionandia, Sonia Gonzalez…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke baiezko ez diren esaldietan erabiltzen dela adieraziz.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ere: sistematikotasuna zainduko da, gisakoak eskaintzean; cf. inor ere ez, inon ere ez, inola ere ez.

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

ezezko eta galderazko perpausetan erabilia.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da ezer sarreran.

ezer gutxi
adb. Ia ezer ez. Ezer gutxi daki horretaz. Euskaraz ezer gutxi idatzi delako.

Aztergaia: ezer gutxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ezerez
1 iz. Edozein gauza edo izakiren gabezia erabatekoa. Ik. huts1 4. Ezerezetik sortua. Ez du hil nahi, ez du ezerezean amildu nahi. Hutsa eta ezereza omen da haien amets bakarra. Hil ondoko irautea ala ezereza. Zabarkeriak eta nagitasunak ezerez hutsean galtzen eta suntsitzen ditu.
2 iz. Hutsaltasuna; gauza erabat hutsala edo baztergarria. Ezagutzen dugula gure ezereza eta Jaunaren handitasuna. Ezerez bategatik galdu dut gehien axola zaidana. Bilbok, kultura gaietan, euskaldun guztion ezerezaren neurrian ere, ez duelako berez zegokion lekurik hartu. Euskal Herria ez dela guk uste genuen bezain urria, muga zabalagoak dituela bere ezerezean. Ezerezeko paperetan.
3 adj. Ezertarako balio ez duena, erabat baztergarria. Zein ezereza naizen! Horren ondoan beste guztiak eskas eta ezerez baitira. Zergatik aukeratu zituen halako gizon ezerezak eginkizun hain handi baterako? Hutsegiterik arinena eta ezerezena. Ez da ezereza zaharrak berri bihurtu dituen aldakuntzen multzoa.

Aztergaia: ezerez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. 2 izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezerezean .

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 iz.; 2 izond.

ezerezean gelditu
da ad.-lok. Proiektuez, lanez edo jarduerez mintzatuz, eraginik edo espero zen ondoriorik ez izan. Lan hori ezerezean geldituko ote den beldur da.

Aztergaia: ezerezean gelditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Lan hori ezerezean geldituko ote den beldur da adibidea hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ezerez eta gelditu sarreretan.

ezerezean geratu
da ad.-lok. Proiektuez, lanez edo jarduerez mintzatuz, eraginik edo espero zen ondoriorik ez izan. Bide horretatik ez bagara abiatzen, irakaskuntza hobetzeko ahaleginak ezerezean geratuko dira.

Aztergaia: ezerezean geratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Bide horretatik ez bagara abiatzen, irakaskuntza hobetzeko ahaleginak ezerezean geratuko dira adibidea hemen jaso.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ezerez eta geratu sarreretan.

ezerezean utzi
du ad.-lok. Proiektuez, lanez edo jarduerez mintzatuz, eraginik gabe edo espero zen ondoriorik gabe utzi; proiektuez, lanez edo jarduerez mintzatuz, aurrera egiteko aukerarik edo baliabiderik gabe utzi, bertan behera utzi. Londresko taldeak 8-0 irabazi dio Wigani eta ezerezean utzi du Manchester Uniteden garaipena Stoke Ciyren aurka. Aldundiari eskatutako laguntza ez jaso izanak ezerezean utzi zuen, hain zuzen ere, haren asmoa.

Aztergaia: ezerezean utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera egitea proposatu da. Komeni da adibideren bat gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ezerez eta utzi sarreretan.

ezerezetik atera
du ad.-lok. Hutsetik sortu. Den guztia ezerezetik atera zuelako deritzo "egilea" Jainkoari. Saussure linguistika berria ezerezetik ateratzen ari zela.

Aztergaia: ezerezetik atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

atera -- (Con ezerezetik, ezdeusetik, etc. ). Crear. "Criar, producir de la nada, bagetik egin, sortu, atera, [...]; (AN) deus ezetik atera" Añ. * Ezen Zuk gaituzu, Aita, / athera ezteusetik. EZ Noel 140. Haren ontasunak athera nau ezdeusetik. SP Phil 34. Zeren ezteusetik athera bainauzu. Ch III 10, 1. Berak ezdeusetik athera gaitu, bere iduriko egiñ eta kreatu gaitu. He Gudu 75. Ezerezetik atera, ta zerana egin zindudan. Cb Eg II 15 (Dv LEd 42 ez-deusetarik atara). Zeruaren, eta lurraren, eta kreatura guzien egillea bera da, gauza guziak ezerezetik atera edo sortu ditu. Gco I 78. Zertarako ezer-ezetik atera ta ipiñi ote gaitu munduan? AA III 347. Haren arima ezdeusetik atheratua izan zen mement berean. Dh 264. Jainkoak ez deusetarik atheratu gaitu. Jaur 171. Emen diran gauza guziak ezer ezetik atera nai izan zituen. Lard 1. Ez deusetik atera zuen anima bat. Legaz 15. Egin eban gizonaren gorputza lupetzeagaz edo buztinagaz, arimea atera eban ezerezetik. Itz Azald 28. Jaungoikoaren itz egileak mundua ezer ezetik atera zuen ezkeroztik. Etxeg (in Ag AL 5). Dan guztia ezerezetik atera zualako deritzaio "egillea" Jaungoikoari. KIkG 13. (KIkV 19 ezerezetik atera) Asieran Jaungoikoak ezerezetik atera zittuan zerua ta lurra. Inza Azalp 41. Jainkoa ezta bakarrik munduaren eragille edo izakien sortzaille; munduko gaia berbera ere, Jainkoak ezerezetik atera izan du. Vill Jaink 33. Gaur ere gurasoak gorputz bat eratzen duten bakoitzean, anima illezkor bat ezerezetik atera bearrean arkitzen da. MAtx Gazt 23.

LB: 9 “Ezerezetik ateratako baloia Gimnasticen area ertzean” (Berria); EPG: 5 “Zer zen gizon haren meritua? Bere burua ezerezetik atera eta gailurreraino eraman izana, self made man, bere burua moldatutako gizona izatea, horra.” (Joxerra Garzia); ETC: 54 “Ezerezetik atera eta, di-da, beltzez pintatu nituen eskuinerako bihurgune seinalea, hesiko islagailuak eta bide markak” (Elkar).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

atera 7 du ad. (Esapideetan). Ez dute hitzik atera: ez dute ezer esan. Mesedez, ez zaratarik atera. Iritsi orduko argazkiak ateratzen hasi zen. Gero okerrik gerta ez dadin, orain kontuak atera. Sei tantoren aldea atera zion. Bere burua onez atera nahi duenak. Dirua bildu zuten meza bat ateratzeko. Gure bekatuen zorrak atera behar ditugu. Den guztia ezerezetik atera zuelako deritzo "egilea" Jainkoari.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapidea da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Ezabatu atera 7 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da ezerez eta atera sarreretan.

ezerezkeria
iz. Erabateko huskeria. Ik. ezdeuskeria. Jainkoaren ontasun eta edertasuna munduko ezerezkeriengatik gal dezakezula. Edozein ezerezkeriagatik borrokan hasten ziren. Azal aberatseko ezerezkeriak.

Aztergaia: ezerezkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezereztasun
iz. Ezereza denaren nolakotasuna. Ik. ezdeustasun. Munduko gauzen huskeria eta ezereztasuna. Zure handitasunaren aurrean nire ezereztasuna ezaguturik.

Aztergaia: ezereztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezereztu, ezerez/ezereztu, ezerezten
da/du ad. Erabat desegin edo suntsitu, ezerez bihurtu. Ik. deuseztatu. Suak ezereztu eta hutsera bihurtu zituela. Burdinbideak euskalduntasuna baztertu eta ezereztu behar zuela. Poloniarren herria ezerezteko.

Aztergaia: ezereztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ezereztu, ezerez(tu), ezerezten. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ezereztu, ezerez(tu), ezerezten

ezergatik (ere)
(Ezezko esaldietan erabiltzen da, ezetzaren indargarri gisa). Ik. inola. Ez zukeen ezergatik etxetik kanpo afalduko. Ni horrekin joan?, ez jauna, ez; ezta ezergatik ere! || Ezkondu arte behin ere ez, eta ezergatik ere ez. || Mundu honetako ezergatik ez nuke izan nahi halako kezkarik.
ezeroso
1 adj. Deserosoa. Arropa berri ezerosoak.
2 adb. Deseroso. Lurrin gozoa barru-barruraino sartu zitzaion, gustura eta aldi berean ezeroso sentiaraziz.
ezerosotasun
iz. Deserosotasuna. Artean egin gabeko gauzak eginez eta jendearengan ustekabea eta ezerosotasuna sorraraziz.
ezertako
adj. Egokia, trebea. Sareak egiten ezertakoa. Gizon jakintsu eta ezertakoa.

Aztergaia: ezertako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan bizirik da.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

egokia, trebea.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

sareak egiten ezertakoa.

ezertan eduki
ad.-lok. Kontuan hartu; estimatu, eskertu. Jendeen esanak ezertan eduki gabe. Eritasuna joan denean edukitzen da ezertan osasuna.

Aztergaia: ezertan eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eduki: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezer sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

kontuan eduki.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

jendeen esanak ezertan eduki gabe.

ezertan hartu
du ad.-lok. Kontuan hartu. Asko izan ziren Jesusengana hurbildu ziren juduak, baina askoz ere gehiago erakuste hura ezertan hartu ez zutenak. Munduak ezertan hartzen ez dituen gauzak.

Aztergaia: ezertan hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezer sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

kontuan hartu.

ezertara (ere)
bizk. Inola (ere). (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Asmakizun honek zer esan gura duen ezin dut ezertara igarri. Ez zuen partida galdu gura, ezertara ere.
ezertarako (ere) ez izan
da ad.-lok. Ezertarako balio ez izan. Ik. ezertarako ere gauza ez izan. Ezertarako ez diren txotxolo hauek nire onetik ateratzen naute. Hagineko min batek ezertarako ez garela uzten bagaitu (...). Bere soineko bakarra, guztia zatitua eta ezertarako ez zela zeukan.
ezertarako (ere) gauza ez izan
da ad.-lok. Ezertarako gai ez izan; ezertarako balio ez izan. Ik. ezertarako ez izan; ezertarako on ez izan. Zaharraren zaharrez, ezertarako gauza ez zelako. Ezertarako gauza ez zela gelditu zen. Penitentzia, irteten ez bada bihotzaren erditik, ez dela gauza ezertarako.
ezertarako (ere) on ez izan
da ad.-lok. Ezertarako balio ez izan. Ik. ezertarako gauza ez izan. Alfer hutsak direla, jan besterik ez dutela egiten, ezertarako on ez direla.
ezertariko
adj. Batez ere bizk. Inolako, inongo. (Ezezko testuinguruetan; izenaren ezkerrean artikulurik eta kasu markarik gabe). Ik. ezein. Otsein gaixo bat, ezertariko ondasun gabea.

Aztergaia: ezertariko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ezertariko (eta ezetariko 37) 44: B 42, G 2: Itz Azald 2, adib.: "Infernuan barriz gatx guztiak, ezertariko pozgarri bagarik, aurkituten dira"; A BeinB: "Bere ormetan ez eben iaubeak iñoiz ezetariko zuzenbiderik edo igargarririk ezarri"; Echta Jos 7, adib.: "Otsein gaiso bat, ezetariko ondasun bakoa"; Altuna 2, adib.: "Ni enaz jaio ezetariko biarrik egitteko, ta gitxijago oindiño len attatu dozuzanetarikorik"; Eguz GizAuz 6, adib.: "Onik ezetaikorik bez eta kalterik asko", "Azkenian, ezetariko burruka barik, langille guztiak lortu dabe zortzi orduko lan ori"; Otx 9, adib.: "Ak jakin ebanian Bertoldak aingirea lez zirrist egin eutsala esku artetik ezetariko miñik artu barik, len baño bi bidar asarriago jarri zan, eta zin egin eban asper ixango ekijola"; Erkiag 12, adib: "Bare bare egoan [itsasoa], urdin, lau, zelaitsu, ezetariko aizek ez uiolek naastauteke", "Alperrik esan erazo buruan beste ezertariko lorrik edo nasterik ebanik, neskatxak bein eta barriro galdetu arren"; Akes Ipiña 2, adib.: "Iñondi ezetariko laguntasunik euki ez arren"; Etxba Ibilt: "lagun bat bialdu eban Dukiagana erregutu zeixon, berbaz eta karta baten bittartez, bateron-baten gaizki esanagaittik aldendu baeban bere laguntzatik, jasotzeko erabagi ariñegi au berari entzun arte, Etxian aurka ezertariko gaizkirik eiñ ez ebanetik"; TAg Uzt: "Biotzak itzegiten zuen, ba, danen agotik ezertariko gandurik eta estalkirik gabe"; Onaind ap. Gazt MusIx: "Maite biak, alkar idoro ondoren eztitan daude, eskuak emanik; Emazteak ez du ezertariko zaratarik gura".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezertariko (eta ezetariko 23) 27: B 22, G 3, EB 2: A Latsibi: "ezetariko errurik eztaukala, Bilbora daroek biar"; Euzkadi 1933 eta 1936, adib.: "baña Jangoikuak alan nai-ta basapiztiok ziñopen aurrean otzan-otzan agertu ziran eta ezetariko kalterik ez eutsen egin"; I. Enbeita: "geure-aldetik ezetariko alegiñik egin barik era gustijetako ogasunez jabetu gurako asko bixi gara, ba, ludi onetan"; Etxba Ibilt: "Ala, gura detsuet egi guztia argittu, ezertariko berbarik ezkutau gabe"; Erkiag 4, adib.: "sartu ei eban lapikoan, eta ezetariko kezkarik bage, egin bere"; B. Otazua: "lantegian etzunda edo ezertariko lanik egin barik ordu ta egun luzeak emoten ebezan"; KardaberazB 1976: "Aintziña izkera asko agertzen ziran orain gure au bezela, ezetariko batasun barik"; ItunbenLegea 1981: "Jeite fiskaleko ezetariko lakemenik ez da atonduko"; B. de Arrizabalaga: "herrikoen trinko-neurria kilometro laukituko 543 lagun izan arren, ez dugu ezetariko esturarik"; Larrak 3, adib.: "Ez ete dago ezetariko asmorik onako au ari burutik ateratekorik?"; Agur 1974: "Dantzak eta olakoak folklorekekeriak dirala? Ez! Folklore bai, baiña ezetariko keririk gabe"; J. Altuna 3, adib.: "ikusiteko begiak, ikusmena bear da ezetariko zalantza barik"; EAEgut 1995: "Goiz barriak ez dauka ezetariko orbanik"; Akes ap. J. Urkiza: "Gerrate ostean, galtzaileak ez ei dau ezetariko eskubiderik"; Euzkadi 1931: "Euzko-Araudi jator arrek ez-omendu Madrid'ko Batzar Etxean ezetariko begirapenik izango"; J. Bergaretxe: "beste emakumeak bezela burua estali-ta ibiltzetik, ezertariko onik ez jarraitzeaz gaiñera, errez nabaritu leike zer nolako gaitzbideak etortzen diran"; Saski-naski 1985: "Emendik aurrera, ez gaitu ezetariko antzarrek gogai-araziko"; L. Etxeberria: "Herriak ez du ezertariko parterik izaten"; J.M. Irazola: "ezetariko morfemarik gehitu gabe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

X. Amuriza Semaforo Gorria, 1996-06-12: "... entzuteko prest egon behar likek eta, ez badago, ez dik merezi adeirik, ez lotsarik, ez errespeturik ez ezertariko edukaziorik".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezetariko : DRA // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -rik-ko.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Erabilera-oharrak

ezezko perpausetan erabiltzen da.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

otsein gaixo bat, ezertariko ondasun gabea.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper