50535 emaitza bilaketarentzat - [18351 - 18400] bistaratzen.

ezin eraman
adj. Eramanezina, ezin eramanezkoa. Ik. ezineraman.

Aztergaia: ezin eraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1998-12-02 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS: ezin-eraman / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ezin: cf. "ikusiezin = ezinikusi iz." eta "ikusezin izond." arautuak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eraman sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

1 iz. 'gorrotoa'. 2 izond. 'eramanezina, ezin eramanezkoa'.

ezin esan ahal(a)
Esan daitekeen baino gehiago. Ezin esan ahala jende zegoen han.
ezin gehiago
1 adb. Asko, oso, mailarik gorenean. (Aditz bati dagokiola). Ik. ezin gehiagoan; ezin gehiagoraino; izugarri 2; ikaragarri 2. Elkortu eta hondatu egin dira ezin gehiago.
2 adb. Oso, mailarik gorenean. (Izenondo, partizipio burutu edo adizlagun bati dagokiola). Andre ederra ezin gehiago. Unatua ezin gehiago. Ezin gehiago kartsuki.

Aztergaia: ezin gehiago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezin sarrerari dagokion azpisarrera.

ezin gehiagoan
1 adb. Asko, oso, mailarik gorenean. (Aditz bati dagokiola). Ik. ezin gehiago. Ezin gehiagoan damu dut.
2 adb. Oso, mailarik gorenean. (Izenondo, partizipio burutu edo adizlagun bati dagokiola). Jaun bat ezin gehiagoan ona.

Aztergaia: ezin gehiagoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezin sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gehiago sarrerari dagokion azpisarrera.

ezin gehiagoko
adj. Gauza abstraktuez mintzatuz, ezin handiagoa. Ezin gehiagoko poza. Bozkario ezin gehiagoko bat. Bere jakinduria ezin gehiagokoarekin.

Aztergaia: ezin gehiagoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezin sarrerari dagokion azpisarrera.

ezin gehiagoraino
1 adb. Asko, oso, mailarik gorenean. (Aditz bati dagokiola). Ik. ezin gehiago. Hil ala biziko jokoan ezin gehiagoraino sarturik.
2 adb. Oso, mailarik gorenean. (Izenondo, partizipio burutu edo adizlagun bati dagokiola). Ezin gehiagoraino ederra, ezin gehiagoraino on eta maitagarria.

Aztergaia: ezin gehiagoraino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezin sarrerari dagokion azpisarrera.

ezin hautsizko
adj. Hautsi ezin dena. Ik. hautsezin. Ezin hautsizko eskubideak. Ezin hautsizko hesiz inguratua.

Aztergaia: ezin hautsizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ezin hobe
adj. Hobea izan ezin dena. Hazibide ezin hobea hartu zuen gurasoengandik. Etorkizun ezin hobea daukazu aurrean. Jateko finak eta ardo ezin hobeak. || Ezin hobeto erantzun zion. Ezin hobeki atera du liburua.

Aztergaia: ezin hobe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ezin hobe 1366: Aizu 4 (adib.: “aukera ezin hobea daukagu”), Deia 9 (adib.: “Durangokoa, gure herri txiki honek ekoizten dituen sorkuntza kulturalen erakusleiho ezin hobea izaten da”), Elhuyar 57 (adib.: “baliabide ezin hobea da”), Consumer 45 (adib.: “baldintza ezin hobeak sortzea”), Berria 506 (“Hollanderentzat berri ezin hobea izan da”), EiTB 349 (adib.: “leku ezin hobea”), Jakin 17 (adib.: “parada ezin hobea”), Argia 75 (adib.: “testuingurua ezin hobea da”), DiarioVasco 304 (adib.: “giroe zin hobea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ezin hobe 471: Berria 290 (adib.: “Gaur sailkapen nagusiko azken taldearen bisita duzue, garaipenak pilatzen jarraitzeko aukera ezin hobea”), Herria 45 (adib.: “ageri zait obra ezin hobea zela”), Joan Mari Irigoien 20, Jose Morales 10, Patxi Zubizarreta 9, Jon Arretxe 6, Karlos Zabala 6, Iban Zaldua 5, etab.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: ezin hobe (ezinhobe*). Izenondoa da. Bazkari ezin hobea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es inmejorable / fr optimum: Elhuyar: hobeezin, ezin hobe, hoberen / Nolaerran: (adj.) ezin hobe, hoberen / Zehazki: ezin hobe, hobeezin, ezinago hobe (goi.) / Labayru: sekulako, egundoko/egund(ain)oko, itzel(ezko), bikain, ezin hobe, ohidalango, ohidalezko, dotore, eder, bitore, huts(ik) gabeko, akats(ik) gabeko / Adorez5000: hobeezin, ezin hobe || hoberen, bikain.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Ikus adibidea s.u. abiamen arautua: abiamen 1 iz. Batez ere Ipar. 'hasiera': abiamen ezin hobea hartu du [ikuskizun handiak]. 2 iz. Batez ere Ipar. 'prestaera': heldu den igandean ditugu herriko festak; ez nolanahikoak, abiamenen arabera. || hobeezin izond. 'ezin hobetuzkoa’.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa ezin sarreran.

ezin hobeki
Bikainki, ezin hobetuzko eran. Ik. ezin hobeto. Ezin hobeki atera du liburua, txukun eta dotore. Festa ezin hobeki iragan da.

Aztergaia: ezin hobeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZIN HOBEKI (G-nav, AN-gip, BN-ciz ap. Gte Erd). Perfectamente. "Besta ezin hobeki iragan da aroaz buruan buru lagunda (BN-ciz)" Gte Erd 118. Hura ezin hobeki segura dezakegu. SP Phil 227. Ezin hobeki erakhusten zian renkontre hartan baruraren indarra. Tt Arima 79. Zeren zihaurk hurak gabe ezin hobeki jakintsützen ahal beinaizü. Mst III 2, 1. Itxe ezin obeki egiña. Mb IArg I 237. Jesusek ezin hobeki ihardets ziozokeien. Lg II 241. Bainan hori ungi da, ezin hobeki. Hb Egia 2. Orainokoan jokoa / ezin hobeki badoa. Ox 51. Ezin obeki ipiñi "nekazari" izena. Or Eus 280. Gobernadoreak ezin hobeki errezebitu zuen. Ardoy SFran 244. Ezin hobeki atera du liburua, txukun eta dotore. MIH 176. v. tbn. Egiat 160. Arch Fab 147. Jnn SBi 106. Etcham 239. Zub 91

adib: hobeki adb. ongi adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeto. Ongi jan eta hobeki edan duzunean. Hobeki dago horrela. Hobeki adi dezagun. Gure hizkuntza hobeki erabiltzen dutenak. Hark baino hobeki itzuliko zituelakoan. Ongi baino hobeki. Askozaz hobeki zekien euskaraz Xenpelarrek nik baino. Ezin hobeki atera da liburua. || ezin ...-ago (Dagokion izenondo edo adizlagunaren mailarik gorena adierazteko). Bidea ezin ederragoa nuen. Ezin egokiagoa. Ezin desberdinago diren hizkuntzetan. Hazibide ezin hobea hartu zuen gurasoengandik. || Ezin hobeto erantzun zion. Ezin hobeki atera du liburua.

ezin hobeki 105: Elhuyar 5, Elkar, Consumer 14, Berria 54, EiTB 10, Euskaltzaindia, Jakin 3, Karmel 3, Argia 7, Laneki 3, Erlea 3, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezin hobeki 165: Herria 55, Berria 6, Joan Mari Irigoien 25, Jon Alonso 6, Markos Zapiain, Karlos Zabala, Joxan Elosegi, Fernando Rey, Joxemari Iturralde…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da hobeki sarreran.

ezin hobeto
Bikainki, ezin hobetuzko eran. Ik. ezin hobeki. Hau guztia berak bere eginarekin ezin hobeto agertu zien. Ezin hobeto, pozez, bizi gara hemen.

Aztergaia: ezin hobeto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZIN HOBETO (V-arr, G-azp). Ref.: Gte Erd 118, 155. Perfectamente. Ezin obeto gauzia erakusten dabena. fB Ic II 274. Familija zorijoneko au akomodau zan ezin obato. JJMg BasEsc 262. Eziñ obeto pozez / emen bizi gera. Echag 69. Ezin obeto trebatu zituen. Lard 82. Au guzia berak bere egiñakin eziñ obeto agertu zielarik. Arr GB 81. An etsaiari ezin obeto jakon autortu. AB AmaE 444. Ezin obeto ta sarri erakutsi dauskuzu. A BeinB 36. Gugaz ezin obeto eruan leike. Kk Ab II 99. Ezin obeto deritzaigu guri "Saski-Naski"-ren aurre-esanak erderaz egitea. Ldi IL 65. Urrena arrisko-saltua egin zuan ta ezin obeto egin ere. Anab Poli 134. Irurogetaka urtetan ezin obeto zaindu eudien Ipiñeburutarrak euren eleixea. Akes Ipiñ 14. v. tbn. Mg PAb 173. Astar II 22. Ag Kr 219. Lab EEguna 86. Eguzk GizAuz 116. NEtx Antz 36

adib: hobeto adb. ondo adizlagunari dagokion konparatibozko era. Ik. hobe; hobeki. Ondo afaldu eta hobeto lo egin. Nik baino hobeto uler dezakezu zuk hori. Hobeto adierazteko. Gero eta hobeto ari zela. Ezin hobeto dago. Ondo baino hobeto. Euskalaria naiz, edo hobeto esan, euskara batez ere gogoan duen hizkuntzalaria. Begi txikiak eta aho txit handia, hobeto esateko, ikaragarria. || ezin ...-ago (Dagokion izenondo edo adizlagunaren mailarik gorena adierazteko). Bidea ezin ederragoa nuen. Ezin egokiagoa. Ezin desberdinago diren hizkuntzetan. Hazibide ezin hobea hartu zuen gurasoengandik. || Ezin hobeto erantzun zion. Ezin hobeki atera du liburua.

ezin hobeto 644: Aizu, ElCorreo, Deia, Elhuyar, Consumer, Berria, EiTB 238, Euskaltzaindia, Jakin, Karmel, Argia, Laneki, Erlea, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezin hobeto 277: Berria, Jose Morales, Mirentxu Larrañaga, Karlos Zabala, Iñaki Mendiguren, Joxerra Garzia, Josu Zabaleta, Ramon Saizarbitoria, Oskar Arana, Asisko Frantzizko…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da hobeto sarreran.

ezin ikusi
du ad.-lok. Norbaiti edo zerbaiti gorroto handia izan. Ik. ezinikusi. Ezin du ikusi. Ezin dute elkar ikusi. Batak bestea ikusi ezin zutelako. Gure artean gauza bat dago izugarri itsusia, begietako bista ona eta inor ezin ikusia.

Aztergaia: ezin ikusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IKUSI EZIN (gral.), EZIN IKUSI (B, BN-baig; Lar, Añ). Ref.: A; Etxba Eib; Satr VocP; Gte Erd 249. No poder ver, aborrecer. "(No poder verle) pintado, aborrecerle, ezin begiz ikusi" Lar y Añ. "Elgar ezin ikusi, odiarse" Satr VocP. Cf. ikusiezin, ikusezin, ezin-ikusi. * Iñoren ona ezin du ikusi. Ag G 332. Maite zuten Lizarraga, ta eziñ ikusi Santa Kruz. Or SCruz 89.

LB: “Sarahri asko gustatzen zaio. Nik ezin dut ikusi ere egin“, “Zure amarengatik zen, ezta? Ezin nau ikusi be egin! XABIN: (gezurretan) Bueno, bai... Badakizu harekin ez dela erraza...“(EiTB) / EPG: “Ezin dugu elkar ikusi ere egin. “ (Josu Zabaleta), “Batzuetan, ezin dut gehiago, ezin dut ikusi ere egin.” (Antton Olano), “Banoa, ezin zaitut ikusi ere egin!” (Fernando Rey)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: ezin ikusi (hed.) odiar, no poder ver ezin dute elkar ikusi: no pueden ni verse; Adorez: 0; Labayru: ezin ikusi ad. lok., ad. dau (kolok.) odiar, no poder ver. Sarritan be(re)/ere indargarriagaz. Auzoko lotsabako hori ikusi be ezin dot egin: Al sinvergüenza de mi vecino no lo puedo ni ver. Eztabaida hura izan zutenetik, ezin dute elkar ikusi: Desde que tuvieron esa discusión se odian.

Bestelakoak

ikusi1 4 du ad. (Esapideetan). Ezin du ikusi: gorroto handia dio. Gure artean gauza bat dago izugarri itsusia, begietako bista ona eta inor ezin ikusia. Ezin dute elkar ikusi. Ezin du begiz ikusi. Ea noiz ikusten dugun elkar. Dakusagun orain nor datorren.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa ezin ikusi forman. Ikus bidezko lotura egin ezinikusi formarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ezin eta ikusi sarreretan.

ezin itzurizko
adj. Saihetsezina. Oroit zaitez gerla hau ezin itzurizkoa dela, eta baitezpada edo gudukatu edo hil behar dela.
ezin izan
da/du ad.-lok. Zerbait gertatzeko edo egiteko eragozpenak edo ezintasuna izan. (Beste aditz baten ezkerrean kokatzen da). Ezin du egin. Ezin da joan. Ezin ekarri duelako. Neurketa berdintzeko aukera pare bat izan zituen taldeak, baina ezin izan zuten golik sartu. Ezin izan dut jan. Ezin daiteke horrelakorik esan. Ezin ekar dezake. Ezingo nizuke horrelakorik egin. Ezin geldituko gara ezer esan gabe. Gizagaixoak hango eltzekaririk ezin jan, eta niri ematen zidan.

Aztergaia: ezin izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: ezin da etorri (*ezin du etorri); ezin du egin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: zergatik dago gaizki ezin du etorri?

 - Erabakia: BAgiria (1997-02-28): Ik. H. Knörr-en oharra eta araua honen inguruan; aditzik gabe ematen denean ezin du esan behar dela aipatu da eta horrela onartu da.

ezin kabiturik (kabituta)
adb. Heg. Pozez gainezka; harro-harro. Ni ezin kabiturik, harro eta kontent, nire neska katxarroarekin. || Pozez ezin kabiturik.
ezin konta ahal(a)
Konta daitekeen baino gehiago, oso-oso ugari. Ezin konta ahal dira euskarari eskaini dizkion lan laburrak. Eragozpenak, ezin konta ahala aurkitu zituen. Ezin konta ahal neke. Ezin konta ahala aldrebeskeria. Beste ezin konta ahalen artean. Bai baitakigu aldez aurretik badirela ezin konta ahala (eta ez naiz izarren ezin konta ahalaz ari) hots eta soinu.
ezin sendatuzko
adj. Senda ezin daitekeena. Ik. sendaezin. Ezin sendatuzko ezjakintzat dauka bere burua. Oso kutsakorra da eta, gehienetan, ezin sendatuzkoa.

Aztergaia: ezin sendatuzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZIN SENDATUZKO (Dv). Incurable. Eri etsitu eta ezin sendatuzkoak. ES 172. Eritasun bat hagitz perillosa eta eziñ sendatuzkoa. He Gudu 64. Ezin sendatuzkoa zela bere aitaren izpirituko gaitza. Lg I 282. Baldin [arbolaren] adarrak ez badira oraino aski lodituak ezin-sendatuzko zauriak uztekotzat. Dv Lab 348. Ezin sendatuzkoen ospitalea. Laph 166. Oso kutsakorra da [legen-arra], ta geienetan ezin sendatuzkoa. Ir YKBiz 142. Ezin sendatuzko auleria. Vill Jaink 118. Ezin-sendatuzko ezjakintzat dauka bere burua. MIH 224. Enganatzen dira eta batzutan erortzen ezin kasik sendatuzko itsutasunean. SP Imit III 6, 5 (Ch hurren eziñ sendatuzko, Leon kasik ezin sendatuzko, Ol osakaitz)

adib: sendatu, senda, sendatzen 2 da/du ad. Irud. Nire arima berehala sendatu eta garbi-garbia geldituko da. Maitasuna sendatzen badakit neke dela. Ezin sendatuzko ezjakintzat dauka bere burua.

ezin sendatuzko 1, Berria (“Ezin sendatuzko gaitz txiki baten modura edo”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezin sendatuzko : Herria 9 (“Bainan Eskual Herrirateko mina ezin sendatuzkoa baita, duela bi hilabete Donibane Lohizuneko arta etxe batetarat eretiratua zen, eta osagarriaren partetik ukanez eneguak Baionako ospitalean eman du bere azken hatsa”), Fernando Rey (“Bere begi beltz ederrak betzuloetan hondoratuak zituen, ezin sendatuzko tristeziaz.”), Aurelia Arkotxa (“Eta haren begi handi ilunek lehen aldikotz behatu nindutelarik, ezin sendatuzko zauria izan zen nik harendako senditu nuen maitasuna”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasoa dago jada egitura hori ezin… -zko azpisarreran (s.u. ezin) eta aski izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da sendatu sarreran.

ezin-egin
iz. Ezina, ezintasuna. Urrikaldurik haien ezin-eginaz, berak heldu zion harriari eta paratu zuen bere tokian.

Aztergaia: ezin-egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ezina, ezintasuna.

ezinago
adb. Ipar. Oso, mailarik gorenean. (Izenondo, adizlagun edo kidekoren baten ezkerrean). Ik. ezin gehiago 2. Errege ezinago ona. Ezinago gaizki moldatuak.
Loturak

Aztergaia: ezinago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezin sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

errege ezinago ona; ezinago gaizki moldatuak.

ezinbeste
iz. Beste ezertarako ezintasuna; beharra. Ik. halabehar. Etxetik urrun joatea da garaiak dakarren ezinbestea. Ezinbesteak bultzatuta. Bere bizitza urrikalgarriaren ezinbesteari bukaera emateko. Eta hemen ezinbesterik ez zegoela bistan dago. Bere ezinbestean galdetzen zien barkamendu zeruari, lurrari, aingeruei.

Aztergaia: ezinbeste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz. / AS: ezinbestean, ezinbesteko, ezinbestez, ezinbestezko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

ezinbestean, ezinbesteko; ezinbestez, ezinbestezko

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ezinbestean
adb. Besterik ezinean, beste aterabiderik ez dagoelako. Ik. ezinbestez; noraezean; nahitaez. Ezinbestean egin behar diren egitekoak. Ezinbestean atzerriratuak.
Loturak

Aztergaia: ezinbestean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-07-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ezinbesteko
adj. Halabeharrezkoa; nahitaezkoa. Ik. ezinbestezko. Ezinbesteko betebeharrak. Premiazko eta ezinbesteko baldintza. Gertatua da eta ezinbestekoa, gertatua denez gero.
Loturak

Aztergaia: ezinbesteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-07-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ezinbestekotasun
1 iz. Ezinbestekoa, beharrezkoa denaren nolakotasuna. Biek ala biek onartzen dute naturaltasun osoz ingelesaren ezinbestekotasuna ikerkuntzarako.
2 iz. Saihetsezina denaren nolakotasuna. Heriotzaren ezinbestekotasuna onartzen laguntzen dizu literaturak?

Aztergaia: ezinbestekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezinbestekotasun 3: Egin 1989 ("ETA erakundearen eta Estatu espainolaren arteko negoziaketa politikoaren ezinbestekotasuna"), J.M. Irazu ("Dinamikotasunaren ezinbestekotasuna nahiko nabaria bada ere, talde giroaren garrantzia ere kontutan hartu beharrekoa da"), A. Narbaiza ("J. Garate, euskaldun-fededun haren ustezko ezinbestekotasunaz mintzo zelarik...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

ezinbestez
adb. Ezinbestean. Bortxaz eta ezinbestez emanak. Ezinbestez eta beste erremediorik ez nuelako.
Loturak

Aztergaia: ezinbestez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ezinbestezko
1 adj. Ezinbestekoa. Beharrezkoa eta ezinbestezkoa baita behar bezalako galderak egitea. Penitentzia hark badirudi bortxazkoa, ezinbestezkoa edo beldurrezkoa dela, eta ez behar bezain librea eta borondatezkoa.
2 (Izen gisa). Heriotza, gizonak duen ezinbestezko bakarra.
Loturak

Aztergaia: ezinbestezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

ezinbizi
iz. Bizibidea ateratzeko ezintasuna edo zailtasuna. Bizinahiak eta ezinbiziak zerabilen gizonak ez zuen deusetarako astirik, ehizarako eta bilketarako izan ezik. Bizibeharra eta ezinbizia aurrean ditugu.

Aztergaia: ezinbizi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

arauak eskainia du lehen itzulian, bizinahi sarrerako adibidean.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bizinahiak eta ezinbiziak zerabilen gizona.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: ongi dago, nire ustez, bere horretan, eta ez dago aldatu beharrik: a) badira izenen pilatze batzuk, aditzean plural-marka agintzen ez dutenak, zein diren mugatzea zaila bada ere; b) behin baino gehiagotan entzunak gaude E101ren kexua, mezaren hasierako agurra "hobetu" nahi izaten duten apaizen aurka: "grazia, [...] maitasuna eta [...] batasuna izan bedi zuekin" ofizial eta zuzenaren lekuan, izan bitez "zuzenagoa" (hau da, zuzenago ustekoa) esaten dutelako; c) K. Mitxelenaren testua da adibide horretakoa, eta ni behintzat ez naiz hasiko maisuaren lanak "hobetzen". Proposamena: utzi bere horretan.

 - [E208]:  Ezinbizi: bizinahiak eta ezinbiziak zerabilen gizona adibideak, ene ustez, honela beharko luke izan: bizinahiak eta ezinbiziak zerabilten gizona.

 - Erabakia: (2009-05-29) utzi bere horretan.

ezinda
postpos. Ezinik. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Bere onera etorri ezinda. Saldu ezinda gelditzen diren sagar min eta motelak.
Loturak

Aztergaia: ezinda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ta/-ik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezin sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ezinik.

ezindako
Ezin dena. (Partizipio burutuaren eskuinean). Bazter asko inor bizi ezindako eran gelditu dira. Haren eskabidea bete ezindakoa zela.
Loturak

Aztergaia: ezindako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZINDAKO (V-gip; Lar). a) "Repugnante, zedatekoa, ezindakoa" Lar. "Imposible. Guri aitzen emon zeskun asmua zan ezindakua" Etxba Eib. b) (V-gip). Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg. Imposible de. "Ase-ezindakua, insaciable" Etxba Eib. Augaitik ziran kanpotarrentzat / Jaritxi ezindakuak. AB AmaE 81. Lurreko gauza guztiak aldatu ezindako legepean dagoz. Eguzk GizAuz 48. Bazter asko iñor bizi ezindako eran gelditu dira. Munita 22. Aren eskabidea bete ezindakua zala. SM Zirik 67. Eiñ eban illeta esan ezindakua. Etxba Ibilt 478

adib: baba 2 iz. Landare horren hazia. Baba zaharra. Baba azala sendoa denean, jan ezindako lapikoa. Baba zorria.

ezindako 9: Consumer 5 (“Aurreikusi ezindako ekintza batek eragin zuen kaltea eta, beraz, Epaitegiak erantzukizunik gabe utzi zituen ikaslea, instalazioen jabea eta entitate aseguratzailea”), Berria 4 (“Ia sinistu ezindako modukoa da zein egoskor itzultzen den iragana aldian behin, zein anker datozen garai aspaldikoak gogora, zein zorrotz betetzen diren zikloak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezindako 17: Berria 2 (“Banaka banaka, jokalariak iritsi ziren Taxoarera, baina han zer aurkituko zuten bazekiten: erabili ezindako entrenamendu zelai elurtuak”), Filosofia apaingelan 5 (“Ai, ene maitea! Zoragarria da, azaldu ezindako sentsazioa!”), Luis Elberdin (“Orain hasi gara ohartzen klitoria ingeniaritza neuro-hidraulikoko lan hobetu ezindakoa dela, eta plazer eragile indartsua”), Juan Martin Elexpuru 2 (“Zentzumenak baino haratago dauden gauzak ikusarazi zizkioten, berak nahita ere atzeman ezindakoak, ezin gorrotatu zituenak aski ezagunak ez zituelako, eta erakargarri zitzaion gauza bakar batean elkartu zituen grina sakabanatuak”), Iñaki Segurola, Joseba Sarrionandia, Hasier Etxeberria…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikari dagokiona (edo -ko librea).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago, baina komeni da ezin sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa ezin sarreran.

ezindu1, ezin/ezindu, ezintzen
da/du ad. Norbait bere gorputzaz edo ahalmenez baliatu ezinik gelditu edo utzi. Ik. ezgaitu1. Arras zahartzen eta ezintzen ari zela oharturik. Nekeak eta adin handiak ezindu zuten azkenean.

Aztergaia: ezindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

ezindu2
adj./iz. Bere gorputzaz edo ahalmenez baliatu ezinik dagoena. Zahar ezindua. Ene beso ezinduak. Elbarriak eta ezinduak. Ehun mila euro banatu zituen pobre eta ezinduen artean.

Aztergaia: ezindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

ezindura
iz. Ipar. Ezintasuna, elbarritasuna.

Aztergaia: ezindura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ezintasuna, elbarritasuna.

ezinean
1 postpos. Ezinik. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Etxera joan nahi eta joan ezinean. Dirua lortu ezinean.
2 adb. Egin ezinik. Ezinean dabilenari laguntzeko.
Loturak

Aztergaia: ezinean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: etxera joan nahi eta joan ezinean; ezinean dabilenari laguntzeko.

ezinegon
iz. Lasaitasunik gabeko egoera, larritasunen batek sortzen duena. Ik. egonezin; urduritasun. Urduritasuna eta ezinegona. Gaztetasunaren ezinegon larria. Ondoeza eta ezinegona. Ezinegonak hartua.

Aztergaia: ezinegon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

ezineko
adj. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ik. ezinezko 2. Ahaztu ezineko jaialdiak. Mugatu ezineko handinahikeria.
Loturak

Aztergaia: ezineko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-07-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: mugatu ezineko handinahikeria.

ezineraman
iz. g. er. Ezinikusia, gorrotoa. Agintarien arteko ezineramana.

Aztergaia: ezineraman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

agintarien arteko ezineramana.

ezinez
postpos. Ezinik. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Bekainak jaso zituen, entzuten ari zena sinetsi ezinez.
Loturak

Aztergaia: ezinez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezin sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ezinik.

ezinezko
1 adj. Ezin daitekeena. Ezinezko gauza da hori. Ezinezko ametsak. Ezinezkoa iruditzen zait.
2 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ik. ezineko. Gainditu ezinezko tirabirak. Bilbotar musikariarekin ahaztu ezinezko hainbat lan egin dute.

Aztergaia: ezinezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

kenketa ezinezkoa zenbaki arrunten multzoan

ezinezkotasun
iz. Ezintasuna, zerbait gertatzea edo egitea ezinezko izatea. Denek onartzen dute eginkizunaren ezinezkotasuna.

Aztergaia: ezinezkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh45 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 45 (Argia 1, Berria 2, Deia 2, EiTB 1, Elkar 12, Consumer 1, Euskaltzaindia 4, Jakin 6, UEU 16); ETC 131

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ezinezkotasun iz. imposibilidad; incapacidad / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

ezinik
postpos. Aditzak adierazten duena egin ezin dela edo gertatu ezin dela. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Ik. ezinean. Horretarako astia hartu ezinik. Irten nahi eta irten ezinik. || Gehiago ezinik.
Loturak

Aztergaia: ezinik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: irten nahi eta irten ezinik.

ezinikusi
iz. Etsaitasuna, gorrotoa. Ik. ikusiezin. Jendearengan ezinikusia ernarazten zuen. Ezinegona eta elkarrenganako ezinikusia.

Aztergaia: ezinikusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

ezinka
postpos. bizk. Ezinik. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Laguna ezagutu ezinka ibili naiz.
Loturak

Aztergaia: ezinka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezin sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

ezinik.

ezinkizun
iz. Egin edo gertatu ezina; ezintasuna. Hori ez da eginkizuna, ezinkizuna baizik. Jainkoarentzat ez da ezinkizunik. Eta hau gauzaren ezinkizunetik heldu da, eta ez miserikordiaren eskastasunetik.

Aztergaia: ezinkizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezintasun
1 iz. Zerbait egiteko ahalik edo gaitasunik eza. Ik. ezin. Zerbait egiteko ezintasuna. Alegiazko ezintasunaren aitzakian. Abstrakziorako ezintasuna du. Besteak beste, ezintasunak dituztenak integratzeko erabiliko dute dirua.
2 iz. Zerbait gertatzea edo egitea ezinezko izatea. Ik. ezinkizun. Alargunari edo bizirik dirauen izatezko bikotekideari aitortutako eskubideek ez dute eraginik izango ondasun tronkalak ukitzeko ezintasunaren gainean. Ez dugu postposizioen osagarrien isiltze horren ezintasuna eztabaidatuko hemen.

Aztergaia: ezintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezizen
iz. Norbaiti, nabarmentzen duen ezaugarriren bat dela eta, jartzen zaion izengoitia. Ik. goitizen; gaitzizen. Gure alkatea, "Jandalo" ezizenez. "Indiano" ezizena ezarri zioten.

Aztergaia: ezizen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: dagoen moduan utzi.

 - Erabakia: (2009-05-29) utzi dagoen moduan.

ezjakin
1 adj./iz. Irakaskuntzarik hartu ez duena; zerbaiti buruz ezer gutxi dakiena. Ik. ezikasi; eskolagabe. Jakintsuak eta ezjakinak. Ezjakina zelako. Ezjakinak harritzeko. Elizako gauzetan ezjakina. Ezjakin arlote bat. Jakite ezjakin hau.
2 iz. Ezjakintasuna. Hitzak, ezjakinaren poderioz, gaizki erabiltzen ditut.

Aztergaia: ezjakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezjakinean , ezjakinez .

ezjakinean
adb. Jakin gabe, ohartu gabe. Fede onean eta ezjakinean doan kulpagabeari bizia kenduko diozu? Ezjakinean edo jakinaren gainean.
Loturak

Aztergaia: ezjakinean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezjakin sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

jakin gabe, ohartu gabe.

ezjakinez
adb. zah. Ezjakinean. Gertaeren mamirik gehiena tintontzian uzten dute nagiz, gaiztoz edo ezjakinez.
Loturak

Aztergaia: ezjakinez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezjakin sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

ezjakinean.

ezjakintasun
iz. Ezjakinaren egoera; jakite edo irakaskuntza gabezia. Besterik ez ezagutzeak ematen zion ezjakintasunaren indarrak bultzaturik. Ezjakintasunetik sortutako uste okerrak. Arazo honi buruzko ezjakintasuna izugarria da.

Aztergaia: ezjakintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezjakite
iz. Ezjakintasuna. Nondik dator ezjakite hori?

Aztergaia: ezjakite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ezjakintasuna.

ezkabartear
1 adj. Ezkabartekoa, Ezkabarteri dagokiona.
2 iz. Ezkabarteko herritarra.
ezkabia
iz. Larruazaleko eritasun kutsakorra, bizkarroi batek sortua, ilea erortzea eta ezkata modukoak eragiten dituena. Hazteria, ezkabia eta beste gaitz asko zikintasunetik datoz.

Aztergaia: ezkabia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezkabia-belar .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "azaleko gaixotasun bati baino gehiagori deitzen zaio ezkabia, baina bada artaburuak izaten duen gaixotasun bat izen hori bera hartzen duena. Artoaren ezkabia da, beste izen batez ainoa ere deitua. Ustilago maydis onddoak artaletan zabaltzen du bere mizelioa, eta denborarekin (uda-udazkenean) onddoaren karpoforoak hazi eta heltzen direnean, artaburua erabat desegiten dute, forma zehatzik gabeko masa zuri-beltza sortuz (artoaren ezkabia). Onddo horiek erabat heldu eta lehortzen direnean, miloika espora beltz askatzen dituzte astindutakoan: hauts beltzeko lainoa edo ainoa" (2006-02-27)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper