50535 emaitza bilaketarentzat - [18451 - 18500] bistaratzen.

ezko2
adj. bizk. Hezea. Lur eta haize ezkoak nahiago ditu lehorrak baino. Zelaiak ezko, naro, loretsu zeuden.
ezkon-hitz
iz. Ezkontzeko hitza, ezkontzeko promesa. Ezkon-hitza eman zioten elkarri. Ezkon-hitza hautsi.

Aztergaia: ezkon-hitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hitz.

ezkon-nahasle
iz./adj. g. er. Ezkontza-nahaslea.

Aztergaia: ezkon-nahasle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-nahasle.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+n-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ezkontza-nahaslea.

ezkon-nahaste
iz. g. er. Adulterioa.

Aztergaia: ezkon-nahaste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-nahaste.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

adulterioa.

ezkonahizpa
iz. Emakumezko batentzat, koinata. Amak eta ezkonahizpak ezin dute elkar ikusi.

Aztergaia: ezkonahizpa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. koinata.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: ezkon-ahizpa eta ezkon-arreba ‘cuñada’: Etxde JJ, Ibiñ Virgil, Garate (carta del 1-6-1977).

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, sinonimoarekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik. Aurkezpenaren simetriarik ezaz, ik. oharra koinatu sarreran.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): ezkonahizpa iz. Sin. koinata.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. ezkonanaia.

ezkonanaia
iz. Koinatua. Ene ezkonanaiarekin ondo ez etorri arren (...).

Aztergaia: ezkonanaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: ezkon-anaia ‘cuñado’: FIr, Enb, Zait Sof, Etxde JJ, Zait Plat; ezkon-anai-arreba: NEtx Nola.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, inolako azalpenik gabe, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-24): zerrendan agertzen direnez E210ek ezkon neba proposatu du. Hurrengorako utzi da.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): ezkonanaia iz. Sin. koinatu.

ezkonarazi, ezkonaraz, ezkonarazten
du ad. Ezkontzera behartu. Bere anaia ezkonarazi nahiz.

Aztergaia: ezkonarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ezkonarazi, ezkonaraz, ezkonarazten. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: jarri ezkontarazi.

 - [E116]: lehen itzulian emandako formak ez ditugu aldatzen (forma hau, gainera, euskaltzainok erabaki genuen, lantaldeak proposatu zuen ezkontarazi-ren lekuan); aldaera baztertzekoa erants dezakegu orain, izartxo eta guzti, hala nabarmendu nahi badugu; baina nik ez dut premiarik ikusten.

 - Erabakia: (2009-06-26) utzi bere horretan.

ezkonarreba
iz. Gizonezko batentzat, koinata. Ezkonarrebarekin maitemindu zen.

Aztergaia: ezkonarreba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. koinata.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Arauak jasoa du forma, sinonimoarekin, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. ezkonanaia.

ezkonberri
iz./adj. Duela oso denbora gutxi ezkondu dena. Senar-emazte ezkonberriak. Arreba ezkonberriaren etxean. Ezkonberrien ahaideak. || Ezkonberri batzuen alde egin zuen Jesusek bere lehenengo miraria.
Azpisarrerak

Aztergaia: ezkonberri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezkonberritan
adb. Ezkonberri garaian. Ezkonberritan bezala maite zuten elkar.
Loturak

Aztergaia: ezkonberritan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ezkonberritan azpisarrera s.u. ezkonberri : Azc in Ur PoBasc ("Alkar maitetutia / Ezkonbarritan lez. — PB eskon-barritan); Etxde JJ ("Ezkonberritan, beren buruak maitasun lorietan mozkortuak somatzen dituzte").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezkonberritan 2: K. Cid ("hogeitamar urte zirela, ezkonberritan, hiri hartan bizi izan ziren aldi batez"); A. Erkizia ("Luxiak, ezkonberritan, ez ba zuen bizitzen zuk hainean baserriko martxa; beretzat berria zen eta").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPGn ezkonberritan 9: Jose Ramon Goikoetxea / Rafa Egiguren ("Ezkonberritan hartu gintuzten Finak eta Dominiquek beren artean"); Lopez de Arana ("Ezkonberritan oso-oso gaizki pasatu nuen"); Xabier Mendiguren Elizegi ("Aspaldiko egunik ederrenak pasa ditu, lasai eta gustura sumatzen baitzuen andrea, ezkongaietan edo ezkonberritan bezala"); Jokin Muñoz ("Ez, ez zen bi begi berderen atzetik itsu-itsu joan, ezkonberritan noizbait pentsatu izan zuen bezala"); Jasone Osoro 2 ("Desiratzen nengoen gure etxera bueltatu eta haren gorputz biluziaren kontra isilik eta geldi egoteko, ezkonberritan egiten genuen bezala"; "Halere, gogoan daukat nola niri, ezkonberritan, senarra eta biok ohean sartzen ginenean, bere zakil txiki eta zimurra, bigun-biguna, esku artean hartu eta horrelaxe lokartzea gustatzen zitzaidan"); Itziar Otegi ("Ezkonberritan bezain zorrotz ikusten dut nik!"); Berria, 2004-05-23 ("Laurie ia ezkonberritan bezain alai baitzebilen, azken hamar urte uzkurretan ez bezala"); Berria, 2004-01-17 (I. Murua: "Arzalluz Berlinen zegoela afiliatu zen EAJn, eta ezkonberritan Euskal Herrira itzuli zenean, Astarloa kalean abokatu bulegoa jartzea izan zuen, lanari dagokionez, aurreneko asmoa"); ezkonberritako 3: Anjel Lertxundi ("... azken parteko bertsorik gehienak haurtzaroaz, gurasoez, txikitako familia-giroaz, bere emazteaz eta ezkonberritako bizitzaz baitira"); Xabier Mendiguren Elizegi ("Bolada batean ez zen azaldu gure aita, ezkonberritako lanetan endredatuta"); Berria, 2004-05-23 ("apurka-apurka, amaitu egin zen guztia: ezkonberritako poza, irri ttikien berotasuna, musuak, elkarrenganako errespetoa, oro").

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkonberri sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: ezkonberritan [AS s.u. ezkonberri]

ezkonbizitza
iz. Ezkonduek ezkondurik egin duten denbora-bitartea; ezkonduen bizimodua. Hogei urteko ezkonbizitzaren ondoren. Ezkonbizitzari dagozkion arazoak.

Aztergaia: ezkonbizitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ezkon-bizi 2, Or Aitork ("Nik, aul onek, gauzarik guriena autatzen nuan eta orregatik nindabillan gaiñerakoetan nagi, kezkaz erkiturik, ezkon-biziari dagozkion arazoak gogoz-beste iasan bearrez" #mdash# curis marcidis; "Ola giñauden Berekun alaierazi naiez, adiskidegoa eten gabe, eta bere bizieran, ots, ezkon-bizian siñestera etor zedin" #mdash# vitae scilicet coniugalis).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezkonbizitza (eta ezkon[-]bizitza) 3: Manzi ("Ezkon-bizitzan bere senarrari lotuta egon bazitzaion; askoz ere geiago Jesus'i"), A. Lertxundi ("gatza eta liraintasuna estimatu omen zizkion Manuelek [...] eta bi haien coktail-a zoragarriari ezin izan zion ezkon bizitza guztian ezer ukatu"), L. Aldoy ("Erabat faltsu eta tendentziosoa da nire ordezkatuak bere emazteari ezkonbizitzako momentu bakar batean ere inolako irain edo laidorik egin diona").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezkonbizitza : Euskalterm 1 (ezkontzazko bizitza sinonimoarekin); ezkonbizitza egin : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezkon-biziera : PMuj DVC (vida conyugal); ezkonbizitza : HiruMila (vida marital) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bizitza.

ezkondu1, ezkon, ezkontzen
1 da/du ad. Ezkontzaren bidez elkartu. Ane Joanekin ezkondu da. Ane eta Joan ezkondu dira. Atzo ezkondu zen. Erretoreak ezkondu zituen. Elizaz ezkondu gabe. Ezkondu ondoko lehen astean. Ezkontzeko asmorik gabe. Ezkondu nahia. || Ezkondu dugu semea.
2 da/du ad. Bi gauza elkarrekin ongi egokitu edo bat etorri. Ik. uztartu 2. Elkarrekin ezin ezkon daitezkeen bi asmo. Euskal nazioaren helburuak ez ziren zenbaiten askatasun egarriarekin batere ondo ezkontzen. Honako hau beren laugarren diskoa da, rock indartsua melodia itsaskorrekin ederto ezkontzen duena.

Esaera zaharrak

Behekoak goikoa ezkon leidi eta txikiak handia bentzu leidi asmoz eta jakitez. Ezkondu eta garbaitu.

Aztergaia: ezkondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ezkondu, ezkon, ezkontzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

ezkondu, ezkon(du) / ezkont, ezkontzen

ezkondu2
adj./iz. Ezkondu dena, ezkondurik dagoena. Emakume ezkondua. Ezkonduei grazia emateko. Ezkonduen bizimodua.

Aztergaia: ezkondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ezkondu, ezkon, ezkontzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

ezkondu, ezkon(du) / ezkont, ezkontzen

ezkongabe
adj./iz. Ezkondu ez dena, ezkondu gabea. Ik. ezkongai. Haurrak eta neska ezkongabeak. Herriko ezkongabeen eta ezkonduen artean.
Azpisarrerak

Aztergaia: ezkongabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa erantsiz: ezkongabeko .

ezkongabeko
adj. Ezkongabea.
Loturak

Aztergaia: ezkongabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabeko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkongabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

ezkongabetasun
iz. Ezkongabea denaren egoera. Hautazko ezkongabetasuna.

Aztergaia: ezkongabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

ezkongai
1 iz. Emaztegaia edo senargaia. Ezkongaiak oso dotore zeuden.
2 adj./iz. Ezkongabea; ezkontzeko sasoian dagoena. Emakume ezkondu edo ezkongaiarekin. Hirurogei urtetaraino ezkongai. Etorri zitzaion ezkontzeko garaia, baina ezkongai dago oraindik. Ezkongaia zenean.
Azpisarrerak

Aztergaia: ezkongai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezkongaietan .

ezkongaietan
adb. Senargai edo emaztegai denboran; ezkongabe denboran. Ezkongaietan besotik ongi helduta ibili ohi ziren. Ezkongaietan zerbait banintzen, ezkondu eta ezer ez.
Loturak

Aztergaia: ezkongaietan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS // ezkongaietan (ezkongaitan 1, ezkondu-gaietan 1). a) De soltero. Iparg (“Ezkongaietan zerbait banintzan, / ezkondu eta ezer ez”), Etxde JJ (“Guk, mutilla ezagutarazi egin genizun soilki, asmorik onenaz, ezkongaietan zenebiltzin bide txarratatik aienatzearren”), MAtx Gazt (“Ezkongaietan pekatu litzake”); b) Durante el noviazgo. ABar Goi (“Asieran, ezkongaietan danok artzen ditugu asmo on oiek”), MAtx Gazt (“ezkongaietan arkitzen diranentzat; ezkonduentzat bestea”, “Ezkongaietan pekatu litzake”, “Ezkongaietan zerbait banintzan, ezkoindu eta ezer ez”), Muj PAm (“Ezkongaietan zerbait banintzan”), NEtx LBB (“Otsa danez, ezkongaietan, elkar galtzeko bildurrez, maiz besotik eta lepotik ongi elduta ibilli oi omen ituan bidetan eta illunpetan...”), Sor AKaik (“Guztiak ezkongaitan txit prestubak dira”), Txill Let (“Ezkongaietan zerbait banintzan, ezkoindu eta ezer ez”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezkongaietan Lab (“Kasilda - Beti gerri-eder! Kopla oiek ezkongaietan izaten dituzte. [Galdezka] Zer eman nezaioke jaten? Zer derizkiozu?”), Zer 1996 (“Ezkongaietan: Garia saltzen nengoala / Gernikako kaleetan, / andra gazte bat etorri jatan / garia zegan neukean / Besteentzako amar t'erdian, / zuretzako ezkontzordean, / ezkontzordean badaukazu, / erdu ba ezkonbidean”, “Ezkongaietan zeozer banintzan, / ezkondu eta ezer be ez”), Bakarka/4 ("Ezkongaietan pazientzia gutxiko gizona zinen”), M. Iturbe ("Bizi-aldi goxoa gertatu zitzaion Aitorri Mirentxuren alboan ezkongaietan igaro zuan garaia”), Gte (“Urrengo urtean Jenny von Westphalen, Ludwigen alabarekin ezkongaietan hasi ta Berlingo Universidadera aldatu zan”), Herr 1957 (“Ezkondu-gaietan amorez, bizi izateko dolorez”), J. Lartategi (“Ezkongaietan hortxe egoten da mutila, zinemaren atarian neskaren zain, eta maiteñoa ailegatzen denean... bai xarmanta, irribarre eternal horrekin”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezkongaietan : HiztEn-LurE (AS gisa).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

ezkongaietan : HiruMila, ElhHizt (AS gisa), EuskHizt (AS gisa).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-tan bizialdia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkongai sarrerari dagokion azpisarrera.

ezkonlagun
iz. Ezkontidea. Ezkonlaguna aukeratu aurretik. Bere ezkonlagunarekin bizi ez dena.

Aztergaia: ezkonlagun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezkonsari
iz. Ezkontzara emazteak dakartzan ondasunak edo dirua. Ik. dote. Zer ezkonsari emango zenioke alabari? Emaztea ezkonsari hutsagatik hartu.

Aztergaia: ezkonsari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  ezkon-sari idazkera proposatzen du.

 - Erabakia: EArau (1997-02-28): ez da onartu.

ezkontide
iz. Beste pertsona bati ezkontzaz lotua den pertsona. Ik. ezkonlagun; bizilagun. Ezkontideek lagunarte bat, gizarte txiki bat osatzen dute.

Aztergaia: ezkontide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezkontza
1 iz. Bi pertsonaren arteko legezko elkartzea, ezkontideen elkarbizitza erabateko eta iraunkorrerako konpromisoa eskatzen duena. Ezkontza elkartasun bat da. Elizazko ezkontza. Legezko ezkontza. Sansonen bigarren ezkontza. Ahaideen arteko ezkontzak. Ezkontza hartatik sei ume jaio ziren. Diruagatik egiten diren ezkontzak. Kristau ezkontza.
2 iz. Elkartze hori gauzatzen den ekitaldi edo zeremonia. Ezkontza batera joan ginen. Ezkontza egunean.
3 iz. Bi gauzaren elkartze edo bateratzea. Ez da gehienetan zorionekoa izaten euskal idazle eta euskalariaren arteko ezkontza.

Esaera zaharrak

Amorezko ezkontza, dolorezko bizitza. Ezkontza zaharraz eztei berri egitea. Oinak hotz elizarako, bero ezkontzarako.

Aztergaia: ezkontza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezkontza egin , ezkontza galdu , ezkontza-hauste , ezkontza hautsi , ezkontzako hitz / berba , ezkontza-nahasle , ezkontzaz , ezkontzazko .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ezkontza hitzaren azpisarreren artean, ezkontzako itunak jaso daiteke, ezkontideek euren ondasunen araubidea ezartzeko agiri hori sinatzen baitute (hala nahi izanez gero).

 - [E116]: forma berria da ezkontzako itunak hori; hurrengo itzulian ikus dezakegu bere argibideekin, eta azaldu: adib., ea pluralean bakarrik erabiltzen den, zein diren ingurukoak (ondasunez gain, beste zer arautzen den; edo, gaur egiten ez bada ere, beste zer arautzen zen garai batean), etab.

 - Erabakia: (2009-06-26) Lantaldearen proposamenari azpisarrera bat gehituko zaio: ezkontza(-)agiri, eta Zuzenbidekoak lantzean ikusteko utzi da ezkontzako itun(ak) esapidea.

ezkontza agiri, ezkontza-agiri
iz. Norbait ezkondua dela erakusten duen agiria. Bikote homosexualei ezkontza-agiririk ez emateko agindu du Kaliforniako Auzitegi Gorenak.
ezkontza egin
du ad.-lok. Ezkondu. Hamabostetik hamabi dira ezkontza egin zutenak; hiru bakarrik ikusten ditut orain ezkongai daudenak. || Semeek egiten dutenean gurasoek nahi ez luketen ezkontza. Mutilzahar geratu baino, ezkontza on bat egitea hobe dela. Ezkontza aberatsa egin zuen Luisa Agirrerekin.

Aztergaia: ezkontza egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontza sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

ezkondu.

ezkontza eraztun, ezkontza-eraztun
iz. Ezkontza-zeremonian ezkongaiek batak bestearekin trukatzen dituzten eraztunetako bakoitza, bien arteko batasunaren sinbolo dena. Ezkondua dagoela esatea eta behatzean ezkontza-eraztuna eramatea komeni zaio. Ezkondu aurreko azken eguna bi lagunekin ospatzen ari dela, emaztearentzako ezkontza eraztuna galdu du.

Aztergaia: ezkontza-eraztun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh52 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 32 (Elkar 20), ezkon(-)eraztun 13, ezkoneraztun 0 / ETC: 113, ezkon(-)eraztun 69, ezkoneraztun 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ezkontza-eraztun anillo nupcial, anillo de boda; anillo de compromiso, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: alliance bague ezkontza eraztun – ezkontza erhaztün (ZU) / Euskalterm: 0

Bestelakoak

eraztun 1 iz. Uztai txikia, gehienetan urrezkoa edo zilarrezkoa, hatzean apaingarri gisa jartzen dena. Hatzean daraman urrezko eraztun lodia. Ezkon-eraztuna.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Gardenagoa eta egokiagoa da forma hori ezkon-eraztun baino. Ezabatu ezkon-eraztun adibidea eraztun sarreratik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ezkontza eta eraztun sarreretan.

ezkontza galdu
ad.-lok. Egin aurretik, ezkontza bat bertan behera utzi edo gelditu. Horrela izanez gero, ezkontza galdu beharko duzue. Antoni eta Anjelen arteko ezkontza galduko zela berriro. || Ezkontza hura galarazteko.

Aztergaia: ezkontza galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

galdu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontza sarrerari dagokion azpisarrera.

ezkontza hauste, ezkontza-hauste
1 iz. Dibortzioa. Jesusek, ordea, bere Lege Berrian kentzen du baimen hori; edozein ezkontza-hauste debekatzen du.
2 iz. Adulterioa.
ezkontza hautsi
ad.-lok. Dibortziatu; ezkontzatik sorturiko elkartzea hautsi. Jesusek esan du ezin daitekeela ezkontza hautsi.

Aztergaia: ezkontza hautsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hautsi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontza sarrerari dagokion azpisarrera.

ezkontza nahasle, ezkontza-nahasle
iz. Ezkontidea ez den pertsona batekin sexu harremanak dituen pertsona. Beste gizonak bezala, lapur eta ezkontza-nahasle ez naizelako.
ezkontzako berba
iz. Ezkontzeko promesa. Behin ezkontzako berba emanez gero (...).

Aztergaia: ezkontzako berba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontza sarrerari dagokion azpisarrera.

ezkontzako hitz
iz. Ezkontzeko promesa. Ezkontzako hitza eman.

Aztergaia: ezkontzako hitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontza sarrerari dagokion azpisarrera.

ezkontzako sakramentu
iz. Elizaren sakramentua, bertan parte hartzen duten gizona eta emakumea elizaren aginduen arabera lotzen dituena. Joan den urtean herriko etxean egin urratsa nahi izan dute baieztatu ezkontzako sakramentua errezibituz. Kattinek eta Jeromek ezkontzako sakramentua ukan dute Baigorriko elizan.

Aztergaia: ezkontzako sakramentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gainerako sakramentuak bezala.

ezkontzaz
adb. Ezkontzaren bidez; ezkontzaren ondorioz. Kainen ondorengoak hasi ziren ezkontzaz elkarganatzen, eta mundu guztia zikindu zen bekatuz. Bere alaba eman zion ezkontzaz. Ezkontzaz batu ziren. Jaiotzaz ez bazen handizki, ezkontzaz bihurtu zen.
Loturak

Aztergaia: ezkontzaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontza sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

hasi ziren ezkontzaz elkarganatzen; jaiotzaz ez bazen handizki, ezkontzaz bihurtu zen.

ezkontzazko
adj. Ezkontzazko ahaidetasuna. Zenbat aldiz ez dira iturri bidean aipatu ezkontzazko lehen solasak!
Loturak

Aztergaia: ezkontzazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezkontzaz sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ezkontzazko ahaidetasuna.

ezkontze
iz. ezkondu aditzari dagokion ekintza. Ik. ezkontza 1. Amodiozko ezkontzea, dolorezko bizitzea.

Aztergaia: ezkontze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

ezkor
adj. Gauzak alderik okerrenetik ikusteko edo hartzeko joera duena. Ik. pesimista. Anton. baikor. Gizon iluna eta ezkorra. Euskara galdua zela uste zuten ezkor horiei.

Aztergaia: ezkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezkortasun
iz. Ezkorra denaren nolakotasuna. Ik. pesimismo. Anton. baikortasun. Ezkortasunak eragindako usteak.

Aztergaia: ezkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezkotasun
iz. bizk. Hezetasuna. Euri gozoen ezkotasuna.

Aztergaia: ezkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'hezetasuna'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. hezetasun

ezkotu, ezko/ezkotu, ezkotzen
da/du ad. bizk. Hezetu. Zapi bustiaz ezkotuz. Samur eta ezko ezazu nire bihotz lehorra.

Aztergaia: ezkotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ezkotu, ezko(tu), ezkotzen. Bizk. da/du ad. 'hezetu'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. hezatu

Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ezkotu, ezko(tu), ezkotzen

ezkoztadura
iz. g. er. Ezkoztatzea.

Aztergaia: ezkoztadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. testu-lekukotasunik gabeko ezkoztadura 'enceramiento': "Cirage ou œuvre de celui qui met de la cire" Dv.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezkoztadura 8, EHAA 1998 (adib.: "Masailezur-modeloaren ezkoztadura. Barail-modeloaren ezkoztadura [...] Metalaren egitura lortzeko ezkoztaduraren kolaketarako azaleztapenak eta teknika", denak 'encerado' itzuliz).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezkoztadura : HiruMila (enceramiento, encerado), Casve EF (ezkoztadüra cirage, action de cirer), DRA - PMuj DVC (enceramiento) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

ezkoztatu, ezkozta, ezkoztatzen
du ad. g. er. Ezkoz estali, argizariz igurtzi. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Oihal ezkoztatuak. Paper ezkoztatu berde batean bildua.

Aztergaia: ezkoztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ezkozta, ezkoztatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ezkoz estali.

ezkur
1 iz. Haritzaren, artearen eta kideko zuhaitzen fruitua. Ik. pagatxa; zi1. Pago ezkurraren olioa. Ezkurrak ontzen haritz abarretan. Ezkur alea. Ezkur azala. Ezkur zuhaitza. Abere ezkur-jaleak.
2 iz. lgart. Dirua. Eraikuntza-kontratarekin ezkurra polito baturik. Hain erraz irabazten al dira ezkur banakak?

Esaera zaharrak

Elur urte, ezkur urte. Txerri goseak, ezkurra amets.

Aztergaia: ezkur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "zii ere" (1993-02-20)

ezkurdi
iz. g. er. Zuhaitz ezkurdun asko dagoen lekua.

Aztergaia: ezkurdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

oso gutxitan ageri da testuetan, baina egokia da.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-di.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: "ezkurrak dauden tokia [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak" (1994-10-10)

ezkurdun
adj. g. er. Zuhaitzez mintzatuz, ezkurrak ematen dituena. Haritza eta artea zuhaitz ezkurdunak dira.

Aztergaia: ezkurdun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai
Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(zuhaitzez mintzatuz) ezkurrak ematen dituena.

ezkurrar
1 adj. Ezkurrakoa, Ezkurrari dagokiona.
2 iz. Ezkurrako herritarra.
ezkutaketa
1 iz. Haur jolasa, batzuk ezkutatzean eta beste batek ezkutuan daudenak aurkitzean datzana. Jakinda, ezkutaketa jolas hartan galtzaile irtengo nintzela.
2 iz. Ezkutatzea. Datuen ezkutaketa eta manipulazioa.
Azpisarrerak

Aztergaia: ezkutaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 36 lek. (B 7 / G 29)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ezkutaketan azpisarrera jasotzea proposatu da Ik. gordeketan; gorde-gordeka. Ezkutaketan ari ziren jolasean. ibili, jolastu aditzekin adibideak gehitu azpisarrera sortu berrian eta ikusak azpisarrerara eraman. Horrez gain, jaso adibideren bat sarreran.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

(joko-izena).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Hartzekoa, ezta? "Ezkutaketan ibili" (gordeketan)" (2005-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Ezkutaketa: adibidea jartzea ez legoke gaizki, askok `jugar al escondite' euskaraz nola esaten den ez dakite eta: haurrak ezkutaketan ari ziren jolasten (jolasean).

 - [E116]: egokia izan daiteke adibide hori eranstea (gehien-gehienetan non kasuan erabiltzen dira joko-izenok): "ezkutaketa iz. (joko-izena): haurrak [...] jolasean".

 - Erabakia: (2009-06-26) ezkutaketa iz. (joko-izena): haurrak ezkutaketan ari ziren jolasean.

ezkutaketan
adb. Ezkutaketa jolasean. Ik. gordeketan; gorde-gordeka. Ezkutaketan ari ziren jolasean. Eta zuek zer?, ezkutaketan jolasten? Denok ditugu gogoan korrika eta ezkutaketan ibilitako txoko eta bazterrak.
Loturak

Aztergaia: ezkutaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 36 lek. (B 7 / G 29)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ezkutaketan azpisarrera jasotzea proposatu da Ik. gordeketan; gorde-gordeka. Ezkutaketan ari ziren jolasean. ibili, jolastu aditzekin adibideak gehitu azpisarrera sortu berrian eta ikusak azpisarrerara eraman. Horrez gain, jaso adibideren bat sarreran.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

(joko-izena).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Hartzekoa, ezta? "Ezkutaketan ibili" (gordeketan)" (2005-10-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Ezkutaketa: adibidea jartzea ez legoke gaizki, askok `jugar al escondite' euskaraz nola esaten den ez dakite eta: haurrak ezkutaketan ari ziren jolasten (jolasean).

 - [E116]: egokia izan daiteke adibide hori eranstea (gehien-gehienetan non kasuan erabiltzen dira joko-izenok): "ezkutaketa iz. (joko-izena): haurrak [...] jolasean".

 - Erabakia: (2009-06-26) ezkutaketa iz. (joko-izena): haurrak ezkutaketan ari ziren jolasean.

ezkutaldi
iz. Norbait edo zerbait ezkutatzen den aldia. Agerraldiak eta ezkutaldiak.

Aztergaia: ezkutaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

ezkutaleku
iz. Norbait edo zerbait ezkutatzen den lekua; ezkutatzeko leku egokia. Ezkutaleku on baten bila. Ezkutaleku faltarik ez zen garai hartako jauregi zaharretan.

Aztergaia: ezkutaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

ezkutapen
iz. Misterioa. Nor ausartuko da dibinitatearen ezkutapenak argitzen!

Aztergaia: ezkutapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper