50535 emaitza bilaketarentzat - [1851 - 1900] bistaratzen.

alaja
iz. g. er. beh. Bitxia.

Aztergaia: alaja

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan alaja 'bitxia' adierakoak (Izt, Xe, Lard, Bil, AB 2, Tx; corpusean beste Xe eta AB bana); irudizko adierako 2 (Noe: "Feriya ori egin ta Oruiara asi, alaja ori bidian bazan nork ikusi"; Tx: "Neskazar ori dala diyote bi aldiz monja izana, komentutikan atera eta artu nai zuen gizona; Baranbiyo'tik etorriya da, ezta alaja zuzena"); alajategi (Bil) eta alajeria (Bil, Xe).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alaja 'bitxia' adierako 1 ageri da (P. Zabaleta: "Zer da alajaren, gutunen eta giltzen istorio hori?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alaja : DFrec 2.

Hiztegietako informazioa

alaja : EuskHizt; ez dugu aurkitu besteotan: HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE; Casve FE, HaizeG, Lh DBF, PMuj, DRA.

Erdaretako formak

es alhaja formaren ordainak: fr (DLLF): bijou / fig. perle / drôle de (irónicamente); it (L. Ambruzzi): gemma, gioia, gioiello / iron. "buena alhaja" buona lana, cattivo soggetto; ca (DCC): joia, joiell; en (Collins): jewel / fig. (persona) treasure / iron. "buena pieza" she's a fine one; de (Slaby-Grossmann): Juwel, Kleinod / fig. wertvoller / iron. Errungenschaft f, Schatz m.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Beh. g.er. Ik. bitxia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Adjetibo kutsuarekin erabiltzeko? Ederra alaja egina hago! Alaja ederra etxeratu zuen ezkondu zenean! bezalako esaldi adierazgarrietan erabiltzeko egokia izan daiteke, hiztegi honetan joan beharko lukeen ala ez beste kontu bat bada ere" (2000-11-08)

alajaina
interj. Mirespena edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza, alajainkoa-ren leungarria. Mando baten gainean bestea, alajaina! Aurreratzen dira Santa Kruzen mutil batzuk, eta, alajaina, tiroka hasten dira. Ukabilkadak behar bezala jasotzen ikasi duenak, ez du, alajaina, gutxi ikasi.
Azpisarrerak

Aztergaia: alajaina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: alajainetan .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'alahaina, alahainetan'.

 - Erabakia: EArau 120: 'alajaina'; eta AS 'alajainetan'.

alajainetan
interj. Alajaina. Horixe dugu kontu polita, alajainetan!
Loturak

Aztergaia: alajainetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alajaina sarrerari dagokion azpisarrera.

alajainkoa
interj. Zina, arnegua, desira edo harridura adierazteko erabiltzen den hitza. Ik. alafede; alajaina. Horrenbeste bagaituk, horrenbeste bai, alajainkoa! Alajainkoa!, hori al da gizonari emateko erantzuna?

Aztergaia: alajainkoa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-10-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

ik. oharra, s.u. ala-

alaka1
1 iz. Kexa, auhena. Olerkariak bere bizi garratza alaka saminez kantatzen digu.
2 adb. Kexaka, auhenka. Beti alaka, beti zotinez, neke gogorra zait gailendu.
alaka2
iz. Ertz hila, zeharka ebakitako ertza. Ik. lantzer2. Ertzek alaka izan beharko dute, inork minik ez hartzeko.
Azpisarrerak
alakan
adb. Lantzerka. Hormaren ertzak alakan ebakiak.
Loturak
alakatu1, alaka/alakatu, alakatzen
da ad. g. er. Kexaka ibili, auhenka ibili. Hasi zen negarrez eta alakatzen.
alakatu2, alaka/alakatu, alakatzen
du ad. Ertza hil, alakan ebaki. (Batez ere partizipio burutuan erabiltzen da). Lehenbiziko solairuan ertz alakatuak dituzten pilareak ageri dira.
alamen
iz. bizk. Gauza aspergarri edo gogaikarria.
Azpisarrerak

Aztergaia: alamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

Hizketaldi aspergarri edo gogaikarria.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Ipar. marka duen hitza? (homografoa dela uste dugu) (zah. Gaitzesana, marmarra. 'Ene kontrako alamenez eta erraizunez nahi dut mintzatu orain')" (2001-01-23)

alamena eman
dio ad.-lok. bizk. Norbaitek beste norbait gogaitu. Hobe zenuke goru makila hartu eta goruetan ekin, inori alamenik ematen etorri barik. Ondo eman zigun alamena bi hilabete haietan, alajaina.
alan
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, alan-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. alhan].

Aztergaia: alan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. alhan.

alanbike
iz. Destilagailua. Alanbike bihurdikatutik isuritako tanta kontzentratuak.

Aztergaia: alanbike

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

alanbike eta destilagailu formarik ez dugu aurkitu gure corpusetan, ez OEH argitaratuan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alanbike : AB38 2 (eta asfaltu alanbike 1, kok alanbike 1); HiztEn; Euskalterm 2; distilagailu : Euskalterm 1. Iturriotan ez ditugu aurkitu: DFrec, AB50, LurE.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietako ordainak: alanbike: ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, EuskHizt; lurringailu : PMuj DCV; jario-ontzi : PMuj DCV. Hiztegiotan ez dugu aurkitu: Casve EF eta FE, T-L LFB, Lh DBF, PMuj DVC, DRA, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es alambique-ren ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): "alambic; pasar por el alambique passer au crible; por alambique au compte-gouttes"; it (L. Ambruzzi): "lambicco; por- scarsamente, lentamente, stentatamente"; ca (DCC): "alambí; passar per tots els alambins"; en (Collins): "still; dar algo por- to give sth sparingly; pasar algo por- to go through sth with a toothcomb"; de (Slaby-Grossmann): "Destillierkolben, Destillierblase, Retorte; por- spärlich".

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

destilagailua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "Azalpenean 'destilagailua' dela esaten da, baina 'distilagailua' behar du (dist- grafiako terminoak dira nazioartekoak eta euskaraz aspalditik erabiliak) (esan behar da, dena den, ez direla erabat sinonino eta baliokideak: gailu modernoei ez zaie alanbike deitzen)" (2001-01-23)

alanbre
iz. Metalez egindako haria. Ik. burdin hari. Alanbre sarea. Ardien ile malutak alanbre arantzadunetan. Kobrezko alanbrea.

Aztergaia: alanbre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

alanbre 13: Egiat ("Halako gizonari honki zekeio alanbrezki[sic]-belharra, nekez gorritzen dena; igel beltzaren begiak, eskü arrapazaliak, sagiaren zankhoak"); AA III ("Ipintzen due askok larruaren kontra alanbrezko katea bat barrenontz puntak dituala"); fB Olg ("Sarri ebilen zilizijoz, ta alanbre zorrotzez bere gorputz birjinia lotu ta"); Ud ("Oso egoki ziran / astuak jarriyak, / alanbre ta kollare / txit gustagarriyak"); Tx B III ("Beren armakin etorri ziran / ainbesteko jende-pilla, / asi ta iru egun baño len / nunai bazan gizon illa; / txasko polita pasa zitzaion / izanagatik abilla: / alanbre batek galdu zituan / gutxienaz ogei milla"); Munita 2 (adib.: "Baita sail ori burni-ari edo alanbrez oso ondo itxi ere"); JEtchep ("Hesia errotik atera zuen eta alanbre xixpadunez egin zerradura, bere alderdian hesten zuela intzaur ondoa"); Gand Elorri ("Ardien ule-malutak / arantzadun alanbreetan"); Vill Elorri 2 (adib.: "Alanbretako ule-malutak"); Erkiag BatB ("Ta mueta potolo biribillak, ibilkeran egada burrundaratsua egiten ebenak, alanbrezkoak ziran..."). OEH argitaratuan gainera Elizdo EEs; alanbre-sare 1, Echag ("Itxarkizaiak dauzka / parol eskukoak, / inbutu, kafe-ontzi, / olio-txarroak, / kandelero, neurriak, / platerak, potoak, / alanbre-sare eta / enzuluzetxoak"); alanbretu 1, EusJok ("Guardasol zarrak konpondu eta / eltziak alanbretzera").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alanbre (eta a.-geruza, argi-a.) 32: Gure Erria 1957 2 ("Orixe da gertatzen dana argi-alanbreak txarto dagozalako baserriak erretan diranean", "Geien baten baserriak orregaitik errotan dira: alanbreak zarrak diralako edo txarto ipiñita dagozalako"); Garm 5 (adib.: "Alanbre auek batetik bestera tarte jakiña daramate", "Moldea ezartzen dio, alanbrez itsatsirik"); J. Agirre ("Alanbre bat tirante jarri gaiñean eta sokaz ari lotuz"); BAtx Franci ("Oso rato ona pasa genuen bere kontuk entzunez, nola salduko zuen alambretako kobrea eta non jarriko zen bizitzen"); Peillen ("Smala hori alanbrez hitsia zen eta egunaz baino ez ginen kanporatzen"); HezkSaila 1984 ("Alanbrezko sarebegiez baheak eraiki"); M. Mendizabal 2 (adib.: "Kola-klase bereziak, arpilera, alanbrea, zaborretako eta balio gabeko materialak..."); Baietz/2 ("Iltzeak mailuaz sartuko dituzu ormetan, torlojuak bihurkinaz, gauzak artaziez ebakiko dituzu eta alanbreak korrikez moztuko dituzu"); P. Ezkiaga ("Setatsuki dario zeruari / hodeiak hautsi, espazioaz jabetuz,/ landetako hesien alanbreari / agorte luzeko zornea kenduz"); I. Elizegi ("Alanbre oker batzu aukeratu zituen eta sarrailean sartzen hasi zen"); UZEI 3 ("Alanbre arantzaduna: alanbre galbanizatuarekin bi alanbre txirikordatuz eta tarteka-tarteka material bereko punta zorrotzeko korapiloak sartuz egiten dena"); TeknolMekan ("Ardatz eragilea altzairuzko alanbre-geruzaz osaturik dago"); Bi ta Bi/4 3 (adib.: "Baserritar batek planoko landa alanbrez inguratu nahi du"); Eutsi/2 2 (adib.: "Jatorriak baino izakerak agintzen du telefonoa hartu eta alanbrean barrena mintzatzerakoan"); Ingurunea/2 ("Alderik alde doan orratza edo alanbre gogorra ere jar daiteke iltzeen ordez"); Zipristin/7 ("Honela baratza txiki pilo bat azaldu ziren lerroka bata bestearen ondoan, eta untxitegietatik ekarritako kainabera, alanbre eta atez inguratzen zituzten"); Esaizu/BBB1 2 ("Azkenik, katigatu bata besteari alanbre zati batez"); M. Gonzalez ("Musikarien oholtzak luma-landareak zituen hesi moduan buelta osoan, eta luma landarea bera paperezko lorez zegoen apainduta eta alanbre mehez loturik"); J. Errekondo ("Zurtoin mardul bat aukeratu eta lur harroa duen lorapote batean alanbre batez sartuta eusten da"); Harluxet HE ("Alanbre gainean higitzen ziren"); alanbreari 1, Garm Bidaso ("Aurrekaldea gaiñerontzekoa baiño zerbait goituagoa du eta itxigaillu bat jartzen zaio geienetan alanbrearizkoa"); alanbre(-)hesi (alanbra ezi, alanbresi) 6: MItziar ("Alanbra eziz itxitako baratza"); Gorbea 2 ("Bagoen artean, gure ezkerretara alanbresia genuela", "Berehala zelai ingurune bat pasa eta bi alanbre hesi heltzen zaizkion langa gurutzatzen dugu"); UZEI ("Alanbre-hesia egiteko erabiltzen da"); X. Olarra 2 (adib.: "Alanbre-hesi erdoildu eta lasaitu baten bestekaldera igaro").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alanbrada : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 1; alanbratu : HiztEn; alanbre : AB38 23, AB50 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 13 (hauetan a.-sare, a. arantzadun, galbanizatu, ziztadun); alanbre-hesi : Euskalterm 3; alanbre sare : DFrec 1; alanbresi : AB38 2; hesi-alanbre : AB50 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

alanbrada , alanbratu : ElhHizt, HiruMila; alanbre : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE, Lh DBF -m-; alanbre arantzadun : ElhHizt (AS); alanbre hesi : Lur EG/CE (AS); alambre hortzdün : Lh DBF; alanbrika : Lh DBF // Ez dugu aurkitu ap. Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

alanbre, -hari

Jatorrizko forma

alanbre, burdin-hari

Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. burdin hari

Lantaldearen irizpideak
Erdara batekoa da, baina Iparraldean eta Hegoaldean ezaguna

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "Fildeferra ezta erabiltzen Zuberoan (maskaradetako buhameek beharbada), alanbre erraiten dugu, baita 'alanbrez hesitakoari' alanbrado" (1993-02)

 - [K204]: fil de fer; alanbre xixtrodun : barbelé" (1995-01-13)

alanbre hesi, alanbre-hesi
iz. Alanbrez eginiko itxitura. Ik. txarrantxa 3. Greziako alanbre-hesia ez da migratzaileek eta aktibistek duten muga bakarra. Alanbre hesiaren ondotik gora.

Aztergaia: alanbre-hesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ALANBRE-HESI (V-gip, G-azp). Ref.: Elexp Berg; ZestErret . Alambrada.

LB 56 (Argia 1, Berria 24, Deia 2, EiTB 20, Elkar 7, Jakin 1, UEU 1); ETC 135.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: alanbre-hesi alambrada / Adorez: alanbre-hesi iz. alambrada / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Erdaretako formak

es alambrada; fr clôture: Elhuyar: s.f. alanbre-hesi / Adorez: f. alanbre-hesi, burdin harizko hesi / Labayru: s.f. alanbre-hesi, alanbrada. Al otro lado de la alambrada, hay un campo lleno de minas: Alanbre-hesiaz bestaldean, minaz betetako zelaia dago NolaErran: burdin hesi.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, txarrantxa sarreran ‘hesi-mota’ adiera jasotzea falta da.

alano
1 adj./iz. hist. Jatorriz Kaukaso aldekoa zen eta V. mendean Iberiar Penintsula inbaditu zuen germaniar herri nomada bateko kidea; herri horri dagokiona. Lehenbizi Volga eta Don ibaietako ibarretan bizi ziren alanoak menderatu zituzten.
2 iz. Babeserako eta zaintzarako erabiltzen den txakur arraza; arraza horretako txakurra, handia eta indartsua, buru handia, ile motz eta leuna (gehienbat gorrixka edo arrea) eta isats luzea dituena. Sorbaldetatik igotzen zitzaizkion alano handi batzuen itxuran agertzen zitzaizkion deabruak.
3 adj. Txakurrez mintzatuz, arraza horretakoa. Txakur alano handi bat.

Aztergaia: alano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

alanhor: Arch Fab (“Morde otso horrek, gogo honez, / Hortz kaldubat eman liozu, / Bena bere indarrer fida eztuzu, / Alanhora azkar zelakoz hortzez”); alano: Xarlem; xakhur alano: Elsb Fram.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alano: Harluxet (ehizarako erabiltzen den buru handiko txakur indartsua) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt; alano: EhiztEskulib, 172 ("Espainiako alanoak, orain dela gutxi aukeraketa genetikoaren bidez sortuak"; " Enkarterrietako billanoa [...] Antzinako Billanoaren —txikiagoa zen— eta Alanoaren —egun desagertuta dago— arteko nahasketatik sortu zuten abelburuak gobernatzeko").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

alandar: P. Ezkiaga (“Alandarrak: alandar arrazako zakurrak”) // alano: puntubi.com (“zakur alano handi bat”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: alanoak.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeari dagokio.

Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Beste gabe onartzekoa da, sistematikoak lantzerakoan arrazak izeneko txostenean proposatu zenez.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Txakur alano handi bat.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): alano iz. eta izond.: txakur alano handi bat.

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: alano [A letran onartua: "alano iz. eta izond.: txakur alano handi bat."]

alarau
iz. bizk. Oihu ozena. Egiten ditu alarau handiak gorpuari begira. Arimen alarauak. Entzun zituen otsoaren alaraua, azeriaren zaunka.

Aztergaia: alarau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: alarao.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

oihu ozena.

alarauka
adb. bizk. Oihu ozenak eginez. Umearen ama garrasika eta alarauka hasi zen.

Aztergaia: alarauka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

alarde
iz. Euskal Herriko zenbait herritan, herritarrek soldadu jantzian, tiro jasak jaurtiz eta musika joz, egiten duten erakusketa edo ibilaldia. Urte batzuk badira ez naizela ez Irungo ez Hondarribiko alardera azaltzen.

Aztergaia: alarde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-06-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

corpusekoak dira alarde 2 (SMitx Aranz: "Gaurregunetan Ondarrabin urtero egiten dituzten alardea ta elizkizuna, Guadalupekoaren izenez ta esker-onez ospatzen dira"; MEIGen jasotako bertso zaharretan: "Uste aldezu Viscayan, ain jente biguna dala, nola zeuroen alardeen, bildurrak dagoezala") eta alarde egin 1 (Cb Eg III: "Gero bere Biotzeko naiera, edo kariño guziaren alarde egiten").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alarde EB 2 (J. Azurmendi: "Miranderen "faxismoa" eta "arrazismoa" ez dira kontestatari baten alarde hutsa"; G. Nazabal: "musika-alarde").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alarde : AB50 4; HiztEn; Euskalterm 2.

Hiztegietako informazioa

Hiztegietako ordainak: HiruMila: "1. agerraldi; 2. ostentación, bravata: erronka, arrandia". // ElhHizt: "1. arrandi, handikeria; erakuskeria; aberaskeria; 2. (Mil.) alarde; hacer alarde de: erakutsi". // EskolaHE: alarde. // Lur EG/CE: 1. arrandia; 2. agerketa. // PMuj DCV: "1. bravata: arrandi, sendagaila; 2. parada: erakusketa; al. militar: gudari-agerketa; 4. alarde de grandeza: aundikeria; al. de rico: aberaskeria". // Azkue Aurkibidea: (alarde por el rosario) errebonbillo. // Hiztegiotan ez dugu aurkitu: EuskHizt, Lur EF/FE, HaizeG, DRA, PMuj DVC.

Erdaretako formak

es alarde formaren ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): "Mil. parade, revue; étalage; hacer alarde de su riqueza: faire étalage de sa richesse; démonstration; un alarde urbanístico: une démonstration d'urbanisme; visite (en la carcel); reconnaissance de la ruche; hacer alarde de: se vanter, se targuer de, tirer vanité de (vanagloriarse), afficher; hacer alarde de indiferencia: afficher de l'indiférence; faire montre de; hacer alarde de ingenio: faire montre d'ingéniosité"; it (L. Ambruzzi): "Mil. parata, rassegna, rivista; elenco dei soldati; ispezione che le api fanno all'arnia; vísita del giudice ai carcerati; For. esame periodico delle cause in corso nei tribunali; pompa, vanto, ostentazione, millantería"; en (Collins): "(Mil.) review; show, display, parade; (Dep.) supreme effort, sprint, dash; -s (And, Cono Sur) boasts, boasting; en un - final in a final effort; hacer - de to make a show of, make a parade of; to boast of"; de (Slaby-Grossmann): "Prahlerei, Bramarbasierung; Renommierstück; (Mil.) Musterung, Heerschau; Waffenappell; hacer- prahlen, großtun".

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua

ia izen propioa da, eta zalantzak daude hiztegi honetan lekurik ba ote duen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [A105]: "Guk ere sartu egingo genuke" (2001-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'batzuek erabili izan dute 'harrokeria', 'erakuskeria', 'arrandia'ren zentzuarekin ("...ez dira kontestatari baten alarde hutsa"). Ematekotan ere, argi utziko nuke nik Hondarribian eta Irunen, besteak beste, gertatzen den horrekin duela zerikusia, nahiz uste dudan beste hizkuntzetan 'parade' hitzaren antzeko zerbait erabiliagoa den'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): ''alarde' hitza sartu'.

alargun
1 adj./iz. Ezkontidea hil zaiona eta berriz ezkondu ez dena. Haien emazte alargunak. Gazterik gelditu zen alargun. Alargun batekin ezkondu. Mendizabalen alarguna ezagutu nuen.
2 adb. Gauzez mintzatuz, ondoan edo inguruan bere kidekorik ez duela. Alargun eta soil agertzen zaigu liburua bere betean, ondorengo eske, etortzeko zen uzta joriaren aitzindari bakarti. Lagun bat badute bakarrago, alargun basoan; pago bakarrak ez du lagunik ondoan.

Esaera zaharrak

Itsasturiaren emaztea, goizean senardun, arratsean alargun. Marinel-emaztea, goizean senardun, arratsean alargun.

Aztergaia: alargun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
alargundu, alargun/alargundu, alarguntzen
1 da ad. Alargun gelditu. Hiru aldiz alargundu da. Emakume bat, haur gabe alarguntzen zenean, senar zenaren anaia edo ahaide batekin ezkontzen zen. Ez zen apaiztu adin batean baizik, alargundu ondoan.
2 du ad. Alargun geldiarazi.

Aztergaia: alargundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

alargun(du), alarguntzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

alarguntasun
iz. Alarguntza. Alarguntasunean bizi nahi zuen, mundutik bazter.

Aztergaia: alarguntasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

alarguntsa
iz. Emakumezko alarguna. Ik. alargun.

Aztergaia: alarguntsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-06-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. alargun.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

alarguntsa-belar.

Atzizkien araberako erabakiak

-sa.

alarguntsa belar, alarguntsa-belar
iz. Irabelarra.
alarguntza
iz. Alargun gelditu denaren egoera. Agian bigarren ezkontza batek arinduko du zure alarguntzaren dolua. Alarguntzako soinekoen ordez, soineko alaiak jantzi.

Aztergaia: alarguntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

alarma
iz. Arriskuren baten berri ematen duen seinalea. Alarma seinalea. Atezainak alarma jo zuen. Alarma piztu da. Alarma automatikoak.
Azpisarrerak
Ohiko lexiak

Aztergaia: alarma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

nazioartekoa izan gabe, baldintza minimoa betetzen du: esp., fr. (eta ing.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Lantaldeak 'alarmatu' eta 'alarmagarri' onartzen ez baditu, pentsatu nahi dugu 'alarma'-ren adiera batzuk, hedadurazkoak hain zuzen, ez direla onargarriak. 'Gailua' da adiera onargarri bakarra?" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'alarma hitzaren ondoan alarmak jo erantsiko nuke: Lapurrak bankura sartu zirenean berehala alarmak jo zuen, adibidez'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'gaur gauean alarmak jo du; atezainak alarma jo zuen'.

alarma(k) piztu
da/du ad.-lok. Bat-bateko arrisku edo gaitzen batek egonezina edo asaldua sortu. Koleraren agerpenak alarma piztu du Dominikar Errepublikan. Presidentearen adierazpenek alarma piztu dute. Alarmak piztu dira, ez jendea gaixotzen delako, gaixotzean lantokian baja hartzen duelako baizik.
alarmagarri
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, alarmagarri-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aztoragarri].

Aztergaia: alarmagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1997-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Saih. Ik. aztoragarri, etab.

alarmak jo
du ad.-lok. Beheko solairutik irteten bazara, alarmak joko du komisarian. Gaur gauean alarmak jo du.
Ohiko lexiak

Aztergaia: alarmak jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

alarmatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, alarmatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aztoratu; alarma(k) piztu; larritu; estutu 5].

Aztergaia: alarmatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh16 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

alarmatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, alarmatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aztoratu].

alarmatu 17: Berria 5 (“Noizean behin poroak ixten zaizkit, eta ez dago ezer gurutza ditzakeenik, telefono hotsik, letrarik, hainbeste alarmatzen dira titularrak egunkarietan egunero, ez dago gorputzik tentsioari eutsiko dionik, nekatu egiten da bat hunkitzeaz, haserretzeaz, eta nahigabe gertatzen da, bat batean begiak miopearen eran erdi itxirik neure buruari indarka ari naizela ohartzen naiz, biktimek berriro hunki nazaten”), EiTB 3 (“Oihuek alarmatuta, KANDIDO agertu da”), Elkar 8 (“Badaki, ordea, ez direla kanpoko hots guztiak alarmatzat hartu behar”), Erlea (“Alarmatu egin zen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

alarmatu 3: Joanes Urkixo 2 (“Zergatik ez dituzu belarriak estali, mutil? - galdetu zion druidak, alarmatuta“), Anton Garikano (“Atea braust zabaldu eta aurrean jarriko zitzaien, gaitzetsiz bezala, salatuz bezala, mehatxatuz bezala, alarmatuz bezala”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Komeni da gomendatutako forma gehiago sartzea alarma piztu, larritu, estutu.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Saih. Ik. aztoratu, etab.

alarmismo
iz. Zerbaiten arriskua handizkatzeko eta puzteko joera; berri asaldagarriak zabaltzeko joera. Europar Batasunak neurriak hartuko ditu herritarrei eman beharreko informazioaren eta alferrikakoa den alarmismoaren arteko oreka lortzeko. Beste ikerketa batzuek ere eskuin muturraren goranzko joera nabarmentzen dute, baina alarmismoan erori gabe. Jendearen alarmismoa aprobetxatuz.

Aztergaia: alarmismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): alarmismo 33: Elhuyar 3 (adib.: “Informazio-trukeen kopurua handitzearena ez da alarmismo hutsa: Internet gizarte zabalera iritsi zenetik, geroz eta byte gehiago erabiltzen dira”), Consumer 1 (“Alarmismoan jausi gabe ere, jabe gaitezen ezizen horren atzean nor dagoen ez dakigula, oso litekeena da berak dioena ez izatea eta omen dauzkan asmoak ez edukitzea”), Berria 18 (adib.: “Kontua aintzat hartzekoa da, alde baterako zein besterako alarmismorik gabe, eta bestelako aukerak proposatzeko argumentuak, era berean, alarmismorik gabe jorratu behar dira”), EiTB 3 (adib.: “Jendearen alarmismoa aprobetxatuz, batzuk maskarekin negozioa egiten ari dira, besteak beste metroko saltzaileak eta farmaziak”), Argia 8 (adib.: “sinistazue, euskaldunak ados gaude beste hizkuntza ofizial guztiak maite ditugula, beti maiteko ditugula, eta alarmismo hutsa dela, ez da maitasuna, ez da kultur zaletasuna ere, alarmismo hutsa besterik ez dela Euskal Herrian gero eta euskara gutxiago eta narratsagoa hitz egiten, idazten eta irakurtzen dela baieztatzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: alarmismo 10: Berria 9 (adib.: “Bjorn Lomborgek alarmismoa piztea leporatu die erakunde ekologistei”), Iñigo Aranbarri (“Alarmismoak ez luke prentsaren lagun behar”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: Ez dugu aurkitu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es alarmismo / fr alarmisme: Elhuyar: alarmismo / NolaErran: - / Zehazki: alarmismo, asaldakorkeria, asaldagarrikeria / Labayru: - / Adorez5000: alarmismo.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, onartzekoa. Honekin batera onartzekoa da alarmista forma ere.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "eta alarmista: Baldintza minimoa betetzen dute (ingelesez ere 'alarmism' eta 'alarmist')" (2001-01-23)

alarmista
1 adj. Pertsonez mintzatuz, berri asaldagarriak zabaltzeko edo zerbaiten arriskua handizkatzeko eta puzteko joera duena. Ez nuke alarmista izan nahi, baina gauza serioa da. Klimaren aldaketaz ohartarazi dutenei alarmistak izatea leporatzen diete eszeptikoek.
2 adj. Mezuez eta kidekoez mintzatuz, asaldagarria. Gaur ere, mezu alarmistei erantzuteko aukera aprobetxatuko dut zutabe honetan. Diskurtso alarmista.

Aztergaia: alarmista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da, eta onartzekoa.

alartze
iz. Atalasea. Eriaren aitak eta senarrak geldiarazten naute ate alartzearen gainean. Borta alartzea hunkitu nuen.

Aztergaia: alartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

atalase.

alatsu
1 adj. bizk. Mingarria.
2 adj. bizk. Minez mintzatuz, zorrotza. Min alatsua.

Aztergaia: alatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

mingarria, (min) zorrotza.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

min alatsua.

alatu, ala/alatu, alatzen
1 du ad. bizk. Oinaze eman. Infernua da bekatariak beti alatuak eta nekatuak izateko lekua.
2 zaio ad. bizk. Minberatu, sorgortu. Hotzarekin eskuak alatzen zaizkit.

Aztergaia: alatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

alatu, ala(tu), alatzen. Bizk. du ad. 'sufritu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)
Lexemen erregulartasuna

lh: sonante ondoko h salbuespenezkoa onartzerik ba al dago, "ala da" bezalako bat ez bailuke inork ulertuko 'funciona' balioan? Ezetz uste du batzordeak.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena
Forma baten adiera(k)

1. 'bazkatu, larratu' (da ad.): "behiak eta behorrak han alatzen dira"; 2. 'alarazi' (du ad.): "bazka gurietan alatuko ditut nere ardiak"; 3. B 'sufritu' (du ad.???)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "OEH: 'Intrans. con dat'. Hau da, zaio ad. (dio ad. adiera era badago, bi adibide besterik ez dituena)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  alatu 1 alhatu hobe; 2 (B) alatu.

 - Erabakia: BAgiria (1995-07-28): onartu egin da.

alauda
iz. Hegatxabala. Urrian agertzen da gure eskualdeetara alauda.
Azpisarrerak

Aztergaia: alauda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan allauda : Gy; alauda : Dass GH 1924; alauda motodun : Dass GH 1924.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EEBS corpusean ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alauda : HiztEn ("ik. hegatxabal (arrunt); alauda motodun; ik. kutturlio (arrunt)"), LurE; alauda motodun : HiztEn (AS), LurE (AS); ez dugu alauda forma aurkitu DFrec, AB38, AB50, Euskalterm iturrietan.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: ElhHizt: alauda ("ik. hegatxabal"); alauda motodun ("ik. kutturlio"); HiruMila: ø; EskolaHE: alauda; alauda motodun (AS); EuskHizt: alauda; alauda motodun ("ik. kutturlio").

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegiaren hustuketako lekukotasunak: a) Galerida sp. (es cogujada / fr cochevis): bas-oillar: PMuj DCV; mendi-oillar: PMuj DCV; txirilio: PMuj DCV; txoriandere tonkaldun: LMuj DGT; b) Galerida cristata (es cogujada común / fr cochevis huppe): hegatxabal ttonttordun: Galarza Gure hegaztiak; kutturlio:Lh DBF; Dass-Eliss Oiseaux; kutturloia: PGarm Aves; mendi ollarra: Labayru Zoología bizcaína; mendi-oilar: Lh DBF; T-L LFB; mendiollarra: PGarm Aves; Arzdi Aves; tontorduna: Labayru Zoología bizcaína; PGarm Aves; txori-andre ttonttordun: Ag Kr-3 Itxas-iztegia; Noval Avifauna; c) Galerida theklae (es cogujada montesina / fr cochevis de Thékla): txori-andre moko-motz: Ag Kr-3 Itxas-iztegia; d) Alauda arvensis (es alondra común / fr alouette des champs): egatxabal: Mendiak I; Puente Amestoy Aves; PGarm Aves; PMuj DCV; hegatxabal arrunt: Galarza Gure hegaztiak; gullorim:Puente Amestoy Aves; larratxori: X. Kintana Hizt80; Azkue DVEF; Puente Amestoy Aves; Webster; larre-chori: T-L LFB; lartxori: Euzko Gogoa 1956-IX-X; laudeta: X. Kintana Hizt80; llaudeta: T-L LFB; pirripio: J. Setien Txorien GH; Ag Kr-3 Itxas-iztegia; Noval Avifauna; LMuj DGT; txirri-txorru: A. Galarza; txoriandra: Labayru Zoología bizcaína; ailada: PMuj DCV.; aillauda: PMuj DCV.; alauda gizen: PMuj DCV.; alauda:Puente Amestoy Aves.; bortutxori: PMuj DCV.; egatxabala:Puente Amestoy Aves.; hegatxabal: X. Kintana Hizt80.; larretxori: PMuj DCV.; larrexori: PMuj DCV.; lartxori: PMuj DCV.; laudeta: PMuj DCV.; mendi-txurru: Puente Amestoy Aves.; piri-pio: Puente Amestoy Aves.; pirripiua: PGarm Aves; Puente Amestoy Aves.; pirripiyua:Arzdi Aves.; tirripio: Puente Amestoy Aves.; tontordun: PMuj DCV.; tordantxa: PMuj DCV.; txemenentxa: PMuj DCV.; txirgora: PMuj DCV.; txirri-txorrua:PGarm Aves.; txirritoro: PMuj DCV.; txori-barritsu: PMuj DCV.; txoriandra: Puente Amestoy Aves.; txortxabal: PMuj DCV.; txorzabal: PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

alauda motodun.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

hegatxabala.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Izen zientifikoak gehitu beharko lirateke (Alauda arvensis eta Galerida cristata, hurrenez hurren)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'Bestelako oharrak (sartu behar direnak) [...] alauda (izen zientifikoak falta)'. EArau 120: 'alauda iz. 'hegatxabala' (Alauda sp.)' eta 'alauda motodun 'kutturlioa' (Galerida sp.)'

alauda motodun
Kutturlioa.

Aztergaia: alauda motodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alauda sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

kutturlioa.

alaui
1 adj./iz. Musulmanez mintzatuz, alauismoaren jarraitzailea dena. Alauiak gehiengo diren auzoan zartarazi zuten bonba-autoa, hiriko erdigunean.
2 adj. Alauiena, alauiei dagokiena. Auzo alauiak.

Aztergaia: alaui

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alauita: Euskalterm - ErlHizt (Alawî).

Sektore jakin bateko informazioa

EIMA Onomastika: “Arabiar dinastien izenetarako, -iak amaiera hobetsi da -i bukaeradun genitiboen kasuan, hala nola abbadiak, abdaluadiak, aglabiak, haxemiak, alauiak... (eta ez abbadtarrak, aglabtarrak, alauitarrak), erdara nagusietan -i horri eutsi egin zaiola eta. / Gainera, -i amaiera sistematikoa hobetsi da, eta ez -ita (nahiz eta Euskaltzaindiak, Hiztegi Batuko erabaki puntual batean, xiita erabaki duen). Arabieraz, jatorrian erro bat –askotan pertsona bat (eponimoa)– duen familia, dinastia edo giza taldearen izenak -i hartzen du amaieran (alaui, ismaili, nazari), genitiboa adierazteko. Frantsesez -ite bihurtu da amaiera hori eta hortik pasatu dira beste hizkuntzetara. Dena den, -i amaiera da jatorrizkoa, eta bera hobetsi da”. // Berria-n bi salbuespen egiten dituzte: xiita eta sunita.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

alaui 14: Berria 12 (“Hilketa harekin Anaia Musulmanek zuten indarra murriztu zuen Assadek, baina gehiengo sunitaren baitan gutxiengo alauiarekiko gorrotoa ere indartu zuen”), EiTB (“Behatokiaren arabera, milizianoak alauiak dira (xiiten adarretako bat) Al Assad, Gobernuko buruzagiak eta Armadako kideak bezala”), Argia (“Islamdarren artean, xiitek 27 eserleku dituzte, sunitek beste 27, drusoek zortzi eta alauiek bi”); alauismo 3, Berria (“Xiismoaren adar bat da alauismoa, eta herritarren %15 inguru dira —Baxar al-Assad presidentea alauita da—“); alauita 20, Berria (“Bab Tibbane gehiengo sunitako auzoaren eta Jabal Mohsen auzo alauitaren-Hezbolaren aldeko sekta xiitaren bizilekua-artean jazo ziren atzo borrokak”); alauitar 2, Berria (“Horren harira, buruzagi sahararra lasai agertu da errege alauitarraren asmoekin, gatazka «NBEren esparruan» konpontzekoa baita”); Ez dugu nusairi formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu ez alaui ez nusairi formarik aurkitu.

Bestelakoak

alaui edo nusairi

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia (alaui). Nazioartekoa denez, sartzekoa da.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Exonomastikarentzat utzia.

alazoko
adj. bizk. g. er. Aukerakoa, egokia. Ik. alagalako.

Aztergaia: alazoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

egokia, alagalakoa.

alba2
iz. Apaizak meza emateko janzten duen jantzi zuri luzea. Alba zuriak erakusten digu Herodes erregeak, burla egiteko, Jesusi ipini zion arropa zuria.
albacetetar
1 adj. Albacete hirikoa; Albacete probintziakoa; hiri horri edo probintzia horri dagokiona. Albacetetar futbolaria.
2 iz. Albaceteko herritarra. Hori gertatzen zaio albacetetarrari.
albaindu, albain, albaintzen
du ad. Behin-behineko jostea egin. Lehenik albaindu eta gero josi.

Aztergaia: albaindu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

albaindu, albain, albaintzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

albaindu, albain, albaintzen

albainorratz
iz. Jostorratz handia, albaintzeko, edo zakuak, lastairak eta kidekoak josteko erabiltzen dena.

Aztergaia: albainorratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orratz.

albainu
iz. Haria; hari izpia. Jesusen soinekoen zuntzetan edo albainuetan aurkitzen den edozein odol tantak balio du. Estalkia urrezko albainuz egina dago. Egongo zinateke eskegirik dorre altu batetik, albainu mehe herbal batetik?

Aztergaia: albainu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

albainutu, albainu/albainutu, albainutzen
du ad. Haria jostorratzaren begian sartu. Ik. albaindu.

Aztergaia: albainutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

albainu(tu), albainutzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma-adieren gurutzamenduak

albainua jostorratzaren begian sartu. cf. albaindu .

albait
1 adb. Ahal izanik, ahalaz. Ukaldia albait zuzentzen dute begira eta sudurrera. Ez du nekazariak lur landu gaberik eduki behar, albait.
2 adb. Ahalik ...-ena. (-en(a) daraman adjektibo edo adberbio baten ezkerrean). (Adjektiboek -ena atzizki artikuluduna hartzen dute, eta adberbioek, batez ere, -en, artikulurik gabe). Albait merkeen ipini dituzte salgai beren uztak. Albait lasterren etortzeko eskatu digu. Albait ondoen. Albait onena. Ganaduak albait gutxiena bota behar dira larrera.

Aztergaia: albait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1993-10-20 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

albait: ukaldia albait zuzentzen dute begira eta sudurrera; albait merkeen ipini dituzte salgai beren uztak; albait lasterren etortzeko eskatu digu.

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

ahalbait

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"ukaldia ahalbait zuzentzen dute begira eta sudurrera", "ahalbait merkeen ipini dituzte salgai beren uztak", "ahalbait lasterren etortzeko eskatu digu"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: ahalbait hartu dugu (OEHn hobesten den grafia da). (1993-02)

albaitari
iz. Animalien sendagilea. Ik. marexal1. Behiak txahala egin zuen eta albaitariari deitu genion.

Aztergaia: albaitari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Forma berria da, edo erabilera urrikoa

tradizioan erabiliena (cf. OEH) albaitero da, baina herri-hizkeran da erabiliena; albaitari indartu da gerora (baina zenbat indartu da?)

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua da hobestekoa
Eratorri-konposatu berria da, eta hobestekoa tradizioko formaren kaltetan

batzordearen iritziz albaitari da hobestekoa, baina iritzi-emaileei galdetu beharra dago.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ero

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Hegoaldeko forma da (Ipar. marexal da)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410]: "Administrazioan normalizaio asmoz egindako Barne errotulazioa-n "Osasun publikoko albaiteroak" azaltzen da" (1994-05-25)

 - [I102]: hobestekoa dela uste dut, /-arium/ latin atzizkitik datozen euskal atzizki gehienen modura" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hedatuena eta erabiliena.

 - Erabakia: EArau (1995-07-28): albaitero h. albaitari onartu da.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper