50535 emaitza bilaketarentzat - [18551 - 18600] bistaratzen.

ezpata sagar, ezpata-sagar
iz. Ezpataren eskutokia; ezpataren eskutokiaren burua. Ik. ezpata buru.
ezpatadun
adj./iz. Ezpata duena eta daramana. Banderaduna eta bi ezpatadun.

Aztergaia: ezpatadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezpatagile
iz. Ezpatak egiten dituen eskulangilea.

Aztergaia: ezpatagile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

ezpataka
adb. Ezpata-ukaldika. Bi aldeak ezpataka dabiltza.

Aztergaia: ezpataka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
ezpatakada
iz. Ezpata-kolpea, ezpata-ukaldia. Kortsarioaren bi ezpatakada saihestu ondoren, haren gainera jauzi egin zuen.
ezpataren ahotik igaro
du ad.-lok. g. g. er. Ezpataz hil. Guztiak ezpataren ahotik igaroko ditut.

Aztergaia: ezpataren ahotik igaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

ezpataren ahotik igaro, iragan: ezpataz hil (s.u. aho)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa ezpataren ahotik igaro forman. Horrez gain, aho sarreraren 8. adieran ezpataren ahoa adibidea gehitzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa aho eta ezpata sarreretan, baina g.g.er. markarekin; Horrekin batera, bi ahoko ezpata ere azpisarrera bihurtu.

Maiztasuna

g.g.er.

ezpatari
1 iz. Ezpataz borrokatzen den pertsona; ezpata trebetasunez erabiltzen duen pertsona. Ezpataria ezpatak galtzen du.
2 iz. Lihoa ezpataz zehatzen duen pertsona. Orduko liho ezpatariak.

Aztergaia: ezpatari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezpatatu, ezpata/ezpatatu, ezpatatzen
du ad. Garbatu. Lihoa ezpatatu.

Aztergaia: ezpatatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ezpata(tu), ezpatatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

garbatu.

ezpataz hil
da/du ad.-lok. Ezpata hartzen duten guztiak ezpataz hilko dira. Etxolan aurkitu zuten, eta ezpataz hil zuten.
Ohiko lexiak

Aztergaia: ezpataz hil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

ezpeiztar
1 adj. Ezpeizekoa, Ezpeizeri dagokiona.
2 iz. Ezpeizeko herritarra.
ezpel
1 iz. Zuhaixka hosto-iraunkorra, eskulangintzan erabiltzen den zur gogor eta trinkoa duena (Buxus sempervirens). Ezpela da arbola guztietarik sendoena eta leunena.
2 iz. Ezpelaren zura. Ezpelezko txistu bat.

Aztergaia: ezpel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Buxus sempervirens.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Buxus sempervirens

ezpeldi
iz. Ezpel asko dagoen tokia. Harri-seinaleek erakusten duten bideak ezpeldian murgilduko gaitu.

Aztergaia: ezpeldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

erabilixeagoa dateke ezpeldoi baino

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E103]: ala ezpeldoi, "arizti" eta "hariztoi" bezala?

 - [E116]: lehen itzuliko formak ez ditugu ukitzen edo aldatzen; gainera, -di aldaerakoa hobetsi ohi dugu euskara batuan (eta -di osaerakoak dira lehen itzuliko besteak: ik. gaztainadi, lertxundi, lizardi, olibadi, otadi, otardi, pinudi, sagardi, sahasti, urkidi; edo belardi, istingadi, landaredi, etab.; salbuespena da lerdoi #mdash# "Iparraldekoa izanik [...] -doi atzizkia duena hobetsi da", batzordearen oharrak zioenez).

 - Erabakia: (2009-06-26) lehen itzulikoa utzi.

ezpeleta
iz. Ontzietan, haga birakaria, belei eusteko, mastarekiko zut kokatzen dena.

Aztergaia: ezpeleta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko ezpeleta .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezpeleta (eta e. hegazkada) 4 ager. EB (K. Alkorta: "Ezpeleta finkatzea zorakeria zirudien batera eta bestera balea haserretuaren beheko matrailezurra bezala zebilen eta", "Izu hartan Queequeg belaunikatu zen eta kuxkurtuta trebetasunez ezpeleta azpiraino ziriki-zaraka heldu zen, soka mutur bat amulartean lotu zuen eta, bere buru gainetik pasa zen batetan, beste muturra ezpeleta gainera bota zuen eta kateatzea lortu zuen", "Bela nagusia haizearen indar gogorraz tenkean zegoen; haizealdeko bela-lokarria xehetu egin zen eta ezpeleta hegazkadak emanaz hasi zen txopa dena beretzat zuela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezpeleta : DFrec (Itsas.) 4, AB38 1 (bojedal), HiztEn (1 ezpeldia; 2 Itsas. Txalupen bi aldeetan jartzen den makila, bertatik hiru bixigu-aparailu finkatzen direlarik; 3 Itsas. Belauntzietan, belari eusteko mastarekiko elkartzut eta zubiarekiko paralelo jartzen den haga birakaria), Euskalterm 1 (sarde, botabera, pertxal sinonimoekin; 'Kazan aritzeko haga luzeak; bakoitzak hiru aparailu edo hari ditu') // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

espeleta : DRA (botavara); ezpeleta : HiruMila (bojedal), ElhHizt (1 bojedal; 2 botavara: vergas que se ponen una a cada lado de la lancha), Casve EF (lieu abondant en buis), HaizeG BF (lieu abondant en buis), Lh DBF (lieu abondant en buis), DRA (1 vara, vergas que se ponen a cada lado de las lanchas y en ellas tres aparejos para bonitear; 2 bojedal), PMuj DVC (1 bujedal; 2 botavara, vergas que se ponen a cada lado de las lanchas y en ellas tres aparejos para bonitear) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(bela-ontziko hagetako bat).

ezpeletar
1 adj. Ezpeletakoa, Ezpeletari dagokiona.
2 iz. Ezpeletako herritarra.
ezpelki
iz. Ezpelaren zura. Ik. ezpel 2.

Aztergaia: ezpelki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berria / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'zura'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ezpelaren zura.

ezpere
lok. Ezperen (bi adieretan).

Aztergaia: ezpere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezperen
1 lok. Bestela.
2 lok. Bederen.

Aztergaia: ezperen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezpi
1 iz. Erlearen eztena.
2 iz. Zenbait arrainen ezten modukoa.

Aztergaia: ezpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ezpi 2 ager. ap. A BGuzur: "Bada orduxen itxas-kabra andi bet etorri iatan esku-artera ta euxe agiñekez da al neuen moduen ezarri notsan lepo-ganean, ezpi-ondo ondoan: 1864-BATXI", "Ezpi-ondo ondoan, 1864-BATXI euki dei lepoan ezarrite".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezpi (eta espi) 3 ager.: B 1 (Zubk ItxasA: "Espixe sartzeko prest. Min emoteko gertu dagonagaitik esaten da"), G 2 (JKort Erl II: "Erlaztiak (camoatí) erlerik txikienetakoak, miñik ia ematen ez duan ezpi xorriakin", "Eztiliztorrak, ezpirik gabe (meliponas)").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezpi : DRA (1 espina de los peces; 2 (B-alb) Aguijón de culebra), PMuj DVC (1 B estilete, estilo pequeño; 2 raspa, espina (de pescado), esquena, aguijón de peces (de culebras); ezpikada : PMuj DVC (1 B aguijonazo, aguijonada (de culebra); 2 B puyazo) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(arrainaren, erlearen) eztena.

ezponda
iz. Aldapan dagoen lurzatia; bereziki, harresi baten behealdean, edo bide edo ubide baten ertzean gertatzen dena, edo lurrak beherantz lerra ez daitezen harriz-edo egiten dena. Erretenaren ezpondetan. Ezpondak zurkaiztu eta azkartzeko. Bidearen bi aldeetarik diren bi ezponda edo mendixka luze hauek.

Aztergaia: ezponda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
ezporogiar
1 adj. Ezporogikoa, Ezporogiri dagokiona.
2 iz. Ezporogiko herritarra.
ezproi
1 iz. Zaldia akuilatzeko metalezko atala, zaldunak orpoan lotzen duena. Zaldiari ezproiak sartu. Ezproi kolpea.
2 iz. zool. Zenbait animaliak oinaren atzealdean duten irtengune gogorra. Oilarraren ezproiak.
3 iz. bot. Zenbait lorek, korolaren edo kalizaren oinaldean, kanporantz duten hodi itxurako luzakina. Kuku belarraren lore ikusgarriaren petaloek ezproi dotore bana dute, arranoaren atzaparraren tankeran.

Aztergaia: ezproi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

esperoñ IE 1 (Volt: "Lagun zakiskit esperoñak eta botak kenzen"); esproñ G 1 (Mb IArg I: "beren zaldiei esproñak sartu ta bazijoazen..."); ezproi G 2 (Bv AsL: "Anjel, aspaldi darabiltzkitzu ezpata gerrian ta orpuan ezproiak; emendik aurrera zure ezpatak gurutzia biar du izan, eta lokatsa ta lurreko autsak zure ezproi"); ezproin IE 2 (Ax: "orduan dira ezproin kolperik handienak"; "zeren bere konzientziaren ezproiñak bethiere kolpeka hari baitzaitza"). OEH argitaratuan, gainera: ezproi 2 (Arr Bearg; A EY III), ezproin 1 (Prop 1909: "ezproin edo ezporez"), ezpore 1, speroñ 1 (Volt); eta tradizio lexikografian: esproin (SP, Urt, Lar, Deen); esproi (Añ); esperoñ (Lcc); esporai (Lcc); ezperu (S ap. Lrq; Foix ap. Lh); ezpore (B ap. A; VocB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezproin bakarrik jaso dugu, EB 3 (P. Iztueta: "Beste etxea, Errioxaz kanpoko elementu batez, hots, ezproinez horniturik dago"; X. Mendiguren Bereziartu: "Zaldiketari zaharren zango trankatxak zituen eta ezproinak aldean dituztela lo egiten dutenen ibilera"; P. Sastre: "Sujmanti Odijmantievitx-ek zaldia ezproinez jo zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

esproin : Euskalterm 1; ezproi : HiztEn-LurE, Euskalterm 4; ezproidun : Euskalterm 5; ezproin : AB38 2; AB50 1, HiztEn ("ik. ezproi"), Euskalterm 5.

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

-oi(n) zalantzazkoetan, erregulartasunak -oi agintzen du (cf. balkoi, eta)

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-n zal.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "berez espolón-etik datorren arren, eboluzio luzea izan du (espolon >esporon > ezpron > ezproi) eta horregatik jende arruntarentzat ez da hain begi bistakoa. Hori dela eta, kontutan hartu beharko litzateke hitz horrek egiaz gaur duen hedadura, ipar-hegoaldeko euskalkietan bataren ala bestearen alde egin aitzin" (1995-01-25)

ezpurutasun
1 iz. kim. Gai batean nahasirik ageri den elementu arrotza. Labe garaian lortzen den burdinak ezpurutasunak izaten ditu: karbonoa, silizioa, etab.
2 iz. fis. Gai erdieroale bati, haren ezaugarri elektronikoak aldatzeko, gehitzen zaion gai arrotza. Erdieroaleei eroankortasun elektrikoa handitzeko, ezpurutasunak eransten zaizkie.

Aztergaia: ezpurutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezpurutasun (eta ez-purutasun maila) 6: K. Mujika ("Orduko mea arruntari, platino peruarrari, zekartzan ezpurutasuna kentzen zitzaizkion"), J.R. Aizpurua ("Konposatuen ez-purutasun maila ongi kontrola daiteke"), Kimika/3 ("Hauek, hidrokarburoez aparte, ezpurutasunak dituzte, eta erretzen direnean, kutsakorrak diren substantziak ematen dituzte"), MetalurFisi ("Metal likidoan dauden ezpurutasunak #mdash# hondarra, kokezko errautsak, erregogorraren partikulak eta abar"), OinElektr/BBB ("Kolektorea ezpurutasun gutxien dituena eta Emisoreak igorririko elektroiak jasotzen dituena da"), Fraktografia ("Gauza bera gertatzen da materialean ezpurutasun batzuk segregatuta baldin badaude").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezpurifikatu : HiztEn (Kim. purua dena ez-puru bihurtu); ezpuru : AB38 1 (impuro), ezpurutasun : AB38 3 (impureza), HiztEn (1 ezpuru denaren nolakotasuna eta egoera; 3 askotan pl. substantzia batekin nahastuta ageri diren substantzien multzoa, haren berezko egoera puruan ez daudenak), Euskalterm 6 (impureza; hauetan atmosferako e., e. emaile, hartzaile) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezpuru : ElhHizt (impuro), HiruMila (Kim. impuro); ezpurutasun : ElhHizt (Fis./Kim. impureza), HiruMila (Kim. impureza) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis. eta Kim.

ezta gutxiago(rik) ere
Ezeztapen bat indartzeko erabiltzen den esapidea. Ez naiz asmatzen ari, ezta gutxiago ere. Ez ginen horrezaz bakarrik mintzatu, ezta gutxiagorik ere. Larramendiren garbitasuna ez zela, ezta gutxiagorik ere, beste geroagoko batzuen mailara heldu.
ezta hurrik eman ere
Ezta inondik ere. Ik. hurbiltzeko ere. Iruñerriko kutsua itsatsi bazitzaion ere, ez zuen etxe aldamenekoa galdu, ezta hurrik eman ere.

Aztergaia: ezta hurrik eman ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau75
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-02-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

hur 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa eskaintzekoa, ezta (... ere) azpisarreran (arauak eskainia du hur sarreran, baina hemen ere ematea komeni da).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  ezta hurrik eman ere ez. 1- Idazkera aldatu: hurrik eman ere ez. || 1- Esapide itxuraz ala ezezkako aditz itxuraz formulatuko dira holakoak?

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-02-22): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

ezta nahi ere
interj. Nolabaiteko destaina adierazten duen esapidea, espero zen zerbait edo gertagarria zen zerbait gertatu ez delako axolarik eza (zenbaitetan itxurazkoa) erakusteko erabiltzen dena. Niretzat goraintzirik ere ez; ezta nahi ere! Ez da hara itzuli lana utzi zuenetik; ezta nahi ere!
ezta pentsatu ere
Zerbait erabat ukatzeko erabiltzen den esapidea. Egunez ez omen zen izaten lubakitik ateratzerik; ezta pentsatu ere! Eta oporretako egun parea alferrik galdu?, ezta pentsatu ere!

Aztergaia: ezta pentsatu ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:011 2003-02-12 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ezta pentsatu ere 3: MEIG ("Ez dut behin ere esan nahi izan, ezta pentsatu ere, A. Olabidek grekoz idatziak [...] ez zituela behar bezala ulertu"), Anab Aprika ("Errian bazkaltzea, ezta pentsatu ere, ain berandu zijoan gure jendea"), Salav ("Egunez ez omen zan izaten trintxeratik ateratzerik. Ezta pentsatu ere!").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ezta pentsatu ere (eta ez eta p. e. 2, ezta pentsau be 1) 22: SM Eztenk ("#mdash#Ez ete zara gero artalia? #mdash#Ezta pentsau be"), J. Lizarralde 2 (adib.: "Honek ez du esan nahi komunikabideetan euskalkiak bakarrik erabili behar direnik [...] ezta pentsatu ere"), G. Etxeberria ("Utzi pasatzen? Ezta pentsatu ere! Prisionari bezala hartuko dugu"), J. Landa ("#mdash#Ama ondoan hilda zuela, kalean arkitutako umea duzu honakoa [...], eta nirekin ekarria duzu laguntza ematerik posible izango dudalakoan. #mdash#Ezta pentsatu ere!! Gure zaurituentzat laguntza emateko urri gebiltzek, eta umeengan pentsatzen hasiko al gaituk orain...?"), A. Sarriegi ("#mdash#Eta pottoka gorridun arbola handian? #mdash#Zarata gehiegi! Ezta pentsatu ere!"), I. Urbieta ("#mdash#Zezen jauna! #mdash#adierazi zuen Mizmiz katutxoak#mdash# hartu kontutan nire protesta. #mdash#Ez eta pentsatu ere, #mdash#erantzun zion zezen jaunak"), A. Pontesta ("#mdash#Ez al naiz zintzoa, ba? #mdash#Ezta pentsatu ere!"), Egin 1987 ("Seme-alabak teori berrirekin datozkienean, hitzetik hortzera "hori ezta pentsatu ere" datorkie mihi puntara"), X. Mendiguren E. ("#mdash#Sartu, sartu barrura. #mdash#Ezta pentsatu ere! #mdash#bere gorputz handiaz sarrera betetzen zuen Beltzak"), Basarri ("Norberari zegokiona laguneri banatu? Ezta pentsatu ere olakorik!"), K. Santisteban ("Horrelakorik ez #mdash#esan zuen Harveyk#mdash#, ezta pentsatu ere"), M. Lopez ("#mdash#berdin da, ezta? #mdash#Ezta pentsatu ere!"), P. Zubizarreta ("Ez, ez, eta ez! Hau ezta pentsatu ere"), J.M. Azurmendi ("#mdash#Agian ez da burrukan egin beharrik egongo! #mdash#Ezta pentsatu ere!"), B. Latiegi ("Orrelako lotsagarrikeri baten errua, nork eta Españi'ko Jakintsuek... euskaldunei bota? Ezta pentsatu ere!"), Haragi egosia ("Nire haragi egosia zuri eman? Ezta pentsatu ere, munduko urre guztiagatik ere ez nizuke emango"), J.A Ormazabal ("#mdash#Hau baino gehiago balio al du emakume horrek? #mdash#galdetu zion Pippik. #mdash#Ezta pentsatu ere!"), Elexp EskuB ("Eta kalera bidaltzen bazaituzte, ez etorri etxera, ezta pentsatu ere"), J. Cillero ("Hau da Nevadako erregea! [Johni besotik helduz] Ez, ezta pentsatu ere"), A. Arozena ("Ez da dena indarra, ezta pentsatu ere!"), H. Etxeberria ("#mdash#Utz iezadan Koloniara laguntzen. #mdash#Ez eta pentsatu ere").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezta pentsatu ere : LurE (adib.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ezta pentsatu ere : EuskHizt (adib.), EskolaHE (adib.) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: adib. gisa / EskolaHE: adib. gisa

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa eskaintzekoa, ezta (... ere) azpisarreran.

ezta1
1 junt. Lehenago adierazi den ezezko esaldiari beste zerbait gehitzeko erabiltzen den hitza. (Eskuarki, ere hitza hartzen du, eskuinean nahiz, usuago, esaldiaren azkenean). Ik. ez eta... ere; ez eta. Ez dakit zertan gauden, ezta noraino heldu garen ere. Ez dira gauza bera, ezta alderatzeko ere. Ez ginen horrezaz bakarrik mintzatu, ezta gutxiagorik ere. Ezta pentsatu ere. Ezta hilda ere. Jakin gabe zer nahi duen, ezta zeren ondoan dabilen. Ikaslea ez da bere maisua baino gehiago, ezta ere morroia bere nagusia baino gehiago. Kristo gure Jauna ez zelako sortu, ezta ere jaio, beste gizonak bezala. || —Arrautzak? —Ez. —Bakailaorik? —Ezta. —Gaiztoa delako? —Ez. —Ergela delako? —Ezta ere.
2 (Erantzunetan, erabateko ukatzea adierazteko). Nik eman?... ezta...!

Aztergaia: ezta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

baita sarrerarekiko paralelotasuna zainduz, formatuari dagozkionetan (Euskaltzaindiak erabakitzen duena oinarri hartuz), eta honen AS gisa jasoz sarrera beregainean arauturiko " ezta (... ere) edo ez eta ere ", eta AS honen adibide gisa eskainiz: ezta gutxiagorik ere; ezta hurrik eman ere; ezta pentsatu ere.

ezta2
(Perpausaren amaieran, galdera gisa, esaten dena nolabait baieztatzeko eskatuz-edo). Zuk zeure kontura lan egin nahi duzu, ezta? Martxoaren 25ean, ezta? Gu kristauak gara, ezta?

Aztergaia: ezta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

baita sarrerarekiko paralelotasuna zainduz, formatuari dagozkionetan (Euskaltzaindiak erabakitzen duena oinarri hartuz), eta honen AS gisa jasoz sarrera beregainean arauturiko " ezta (... ere) edo ez eta ere ", eta AS honen adibide gisa eskainiz: ezta gutxiagorik ere; ezta hurrik eman ere; ezta pentsatu ere.

eztabai
iz. g. er. Eztabaida.

Aztergaia: eztabai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

eztabaida.

eztabaida
1 iz. Gairen bati buruz iritzi desberdinak dituzten pertsonen arteko jarduna. Ik. debate. Eztabaida sustatzeko egin dituzten bi dokumentuak atzo aurkeztu zituzten. Aterabidea eztabaida zientifikoan dago. Azentuari buruzko eztabaida. Berehala ebakiko dute eztabaida. Filosofoen arteko eztabaidak.
2 iz. Hitzezko liskarra. Eztabaidako beroaldian. Eztabaidetan sartzeko gogorik gabe. Eztabaida gogorra, luzea.
Azpisarrerak

Aztergaia: eztabaida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: eztabaidan .

eztabaida piztu
da/du ad.-lok. Garbizale eta mordoilozaleen artean piztu den eztabaida. Erabaki horrek amatasun eta aitatasun bajen inguruko eztabaida piztu du berriz ere.
Ohiko lexiak

Aztergaia: eztabaida piztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

eztabaida sortu
da/du ad.-lok. Orduan eztabaida sortu zen juduen artean. Eztabaida sortu zuena ez zen hori izan.

Aztergaia: eztabaida sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

eztabaidaezin
adj. Ezin eztabaidatuzkoa. Irizpide eztabaidaezina.

Aztergaia: eztabaidaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ezin eztabaidatuzkoa.

eztabaidagai
1 iz. Eztabaidatzeko gaia. Galdeketa izan da, aste honetan ere, eztabaidagai nagusia.
2 adb. Eztabaidatzeko, eztabaidatu gabe. Eztabaidagai den arazoa.

Aztergaia: eztabaidagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
eztabaidagarri
adj. Eztabaida daitekeena, eztabaidan dagoena. Iritzi, arazo eztabaidagarria. Dena eztabaidagai eta eztabaidagarri dela.

Aztergaia: eztabaidagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
eztabaidagune
iz. Gairen bat eztabaidatzeko egiten den jendaurreko bilera; bilera hori egiten den gunea. Ik. foro 2. Gobernuetatik eta alderdietatik kanpoko eztabaidagune bezala jaio da erakundea. Ipar Euskal Herriko gaiak uki ditzakeen eztabaidagunea sortu berri da.

Aztergaia: eztabaidagune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-02-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gune.

eztabaidaka
adb. g. er. Eztabaidan. Elkarrekin eztabaidaka hasi ziren. Eztabaidaka jardun.

Aztergaia: eztabaidaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

eztabaidan.

eztabaidan
adb. Eztabaidatzen. Ez naiz kategoriaz eztabaidan hasiko. Eztabaidan jardun. Eztabaidan ibiltzen da goizean eta arrastian.
Loturak

Aztergaia: eztabaidan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: adib. / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eztabaida sarrerari dagokion azpisarrera.

eztabaidatsu
1 adj. Eztabaida pizten duena. 17 urte zituela, Hezkuntza ministroaren lege eztabaidatsu baten aurkako ikasle protesta gidatu zuen. Erabaki eztabaidatsua. Ferrer i Guardia oso pertsona eztabaidatsua zen.
2 adj. Asko eztabaidatu dena, eztabaida handia izan duena. Batzar luzea eta eztabaidatsua izango da ziurrenik, klubaren etorkizuna jokoan baita. Negoziazio prozesu eztabaidatsu baten ostean akordio batera heldu dira.

Aztergaia: eztabaidatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): eztabaidatsu 35: Elkar 2, Consumer 3, Berria 18, EiTB 7, Jakin, Argia 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eztabaidatsu 20: Berria 14, Herria 1, Andres Urrutia 2, Josu Zabaleta, Asisko Frantzizko, Josu Landa.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu eztabaidatsu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilgarria, erabilia eta jasotzekoa.

eztabaidatu, eztabaida/eztabaidatu, eztabaidatzen
du ad. Eztabaidan aritu edo jardun. Erabakiaren legezkotasuna eztabaidatu zuten. Bileran eztabaidatu ziren arazoen artean. Ezin eztabaidatuzko puntua.

Aztergaia: eztabaidatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eztabaida(tu), eztabaidatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eztabaidatu, eztabaida(tu), eztabaidatzen

eztabaidazale
adj. Eztabaiden zalea dena. Mutiko zintzoa eta esanekoa zirudiena, ez da orain eztabaidazalea baino.

Aztergaia: eztabaidazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

eztainu
iz. Metal grisaxka, 232 °C-tan urtzen dena eta erraz xaflatzen dena (Sn; zenbaki atomikoa, 50). Ispiluak eztainua du gibeletik lotua. Eztainuzko ontzia.

Aztergaia: eztainu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eztainu: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Sn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eztainu: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: eztainu-belar .

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

eztainu belar, eztainu-belar
iz. Azeri-buztana.
eztainuztatu, eztainuzta, eztainuztatzen
du ad. Eztainuzko xafla batez estali. Bi aldeetatik eztainuztatutako altzairu xafla mehea da latorria.

Aztergaia: eztainuztatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eztainuztatu, eztainuzta, eztainuztatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eztainuztatu, eztainuzta, eztainuztatzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ztatu

eztanda
iz. Lehertzea, leherketa. Kanoien eztanda entzun. Bonba-eztanda. Eztanda baten bidez etxe bat desegin. Eztanda-hotsa.

Aztergaia: eztanda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: eztanda egin , eztanda eragin .

eztanda egin
1 du ad.-lok. Lehertu. Ik. leher egin; zartatu1 2. Lehergailuak eztanda egin baino lehen. Eztanda egin nahi zion barrenak, ikusi zuena esateko gogoz.
2 du ad.-lok. Ezin gehiagoan (algara, negar...) egin. (algaraka eztanda egin beharrean, deiadarrez eztanda egiteko zorian eta kideko esapideetan erabiltzen da). Algaraka eztanda egin nahirik. Deiadarrez, eztanda egin beharrean. Eman zion negarrari, eztanda egiteko zorian gelditzeraino. Eztanda egin arte txalokatzen.

Aztergaia: eztanda egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eztanda sarrerari dagokion azpisarrera.

eztanda eragin
dio ad.-lok. Leherrarazi. Bete zuten urdaila ia eztanda eragin artean.

Aztergaia: eztanda eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eztanda sarrerari dagokion azpisarrera.

eztanda motor, eztanda-motor
iz. Barne errekuntzako motorra, erregai baten errekuntzaz sorturiko gas hedapenaren bidez pistoi bat higiarazten duena.
eztarri
1 iz. Lepoaren aurrealdea; aho barrunbearen eta hestegorriaren sarreraren arteko bitartea. Ik. zintzur; sama 2; laringe. Eztarria garraztu, urratu. Edozein eztarrik irentsiko lukeen mokadua. Mila eztarritatik jalgitzen zen oihua.
2 iz. Ahotsa. Eztarri ona du. Eztarri apala. Luzaroko isilaldiak ez dio eztarria moteldu.

Aztergaia: eztarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

larinje, eztarri

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: eztarri-zulo .

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper