50535 emaitza bilaketarentzat - [18601 - 18650] bistaratzen.

eztarri zulo, eztarri-zulo
iz. Eztarriko zuloa. Gas hodia eztarri zulotik sartu zuen. Egia batzuk eztarri zuloan sartuak dauzkat, eta botatzen ez baditut ito behar dut.
eztarria busti
ad.-lok. Edatearen ekintza adierazteko esapidea. Ik. edan1; zintzurra busti. Atera iezadak eztarria bustitzeko zerbait. Izango da mokadutxo bat hartu eta eztarria bustitzeko modua. Sei arrautzarekin egindako patata, urdaiazpiko eta haragi xehe tortilla; eztarria bustitzeko, aldiz, ardoa eta ura.

Aztergaia: eztarria busti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-04-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

busti * Banua eztarriya puskatxo bat bustitzera. Urruz Urz 53s. Ogiarteko bat patxadan jan, / ardoz busti eztarria. AZink 152. eztarri * Nai dan eraritikan eztarriya busti. Tx B I 159.

LB: 19 “Taberna zulo batean eztarria bustitzen ari dira bi lagun, gaueko egonezinak arintzeko saio antzuan” (Berria); EPG: 6 “Sudurra zuritu eta eztarria busti, bertzerik ez dik egin bildu dudanetik!” (Aingeru Epaltza); ETC: 65 “Bitartean, eztarria bustitzen hasiak ziren beste batzuk” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: eztarria busti (lgart.) beber, mojar el gaznate eztarria bustitzen hasi eta azkenean mozkortu egin zen: empezó a mojarse el gaznate y al final se emborrachó; Adorez: eztarria busti: beber, mojar el gaznate; Labayru: 0

Bestelakoak

busti1 1 da/du ad. Ura edo beste isurkari bat zerbaiten azalean itsatsi edo barnera sartu. Ogia ardotan busti. Uretan bustia. Zatar bat gasolinaz busti. Zeharo busti naiz etxerako bidean. Euriak ez du ia kalea busti. Dena busti zara ihintzez. Busti bezain laster lehortua. Begiak busti (malkoz). Eztarria busti: edan. eztarri 1 iz. Lepoaren aurrealdea; aho barrunbearen eta hestegorriaren sarreraren arteko bitartea. Eztarriko mina. Eztarria garraztu, urratu. Eztarria bustitzeko. Edozein eztarrik irentsiko lukeen mokadua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Adibidea, beraz, kentzekoa da eztarri eta busti sarreretatik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eztarri eta busti sarreretan.

eztarriko min
iz. Eztarrian sentitzen den mina. Gripearen sintoma arinak dituzte: sukarra, nekea, eztarriko mina eta eztula. Eztia eraginkorra da eztulari eta eztarriko minari aurre egiteko.

Aztergaia: eztarriko min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gainerako minekin egin den bezala.

eztasun
iz. g. er. Eskasia, gabezia.

Aztergaia: eztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

eztegu
1 iz. bizk. Ezteiak. (Singularrean nahiz pluralean). Kanaango ezteguak. Ezteguko afaria. Arantzazun egin dituzte ezteguak.
2 iz. pl. bizk. Ezteien antzeko egoera atsegingarria. Ik. eztei 2. Guretzat izango da gaur eperra; gaur bai gure ezteguak! Urte asko izan arren ezkondu zirela, ezteguetan bizi dira.
Azpisarrerak

Aztergaia: eztegu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'ezteiak'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Bizk. Ik. eztei

eztei
1 iz. Ezkontza ospatzeko egiten den oturuntza edo jaia. (Singularrean nahiz pluralean). Ik. urrezko eztei; zilarrezko eztei. Gurasoen ezteietako erretratua. Eztei bazkarian mokadu goxoak jatera. Mendelssohn-en eztei-martxa.
2 iz. pl. Ezteien antzeko egoera atsegingarria. Ez dira, ez, egun hauetan gure etsaiak ere ezteietan! Udaberria ezteietan duk.

Esaera zaharrak

Ezkontza zaharraz eztei berri egitea. Halako ezteietan, halako zopak.

Aztergaia: eztei

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ezteiak

Euskaltzaindiaren Arauak

pl.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezteiak egin .

Informazio lexikografikoa
Numeroa

ez-sing.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: [batez ere pluralez] (1995-01-09)

 - [E204]: "zehaztu /ez sing/" (1993-02-20)

eztei bidaia, eztei-bidaia
iz. Ezkonberriek egiten duten atsegin bidaia. Gure aitona-amonak Zaragozara joan ziren eztei-bidaian.

Aztergaia: eztei-bidaia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh58 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

eztei(-)bidaia 83.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eztei(-)bidaia 31.

Bestelakoak

adib: eztei iz. (Singularrean nahiz pluralean). Ezkontza ospatzeko egiten den oturuntza edo jaia. Ik. urrezko eztei; zilarrezko eztei. Eztei eguna baita jairik alaiena. Eztei jantzia. Eztei gauean. Eztei bazkarian mokadu goxoak jatera. Eztei bidaia. Mendelssohn-en eztei martxa. || Esr. zah.: Halako ezteietan, halako zopak. Ezkontza zaharraz eztei berri egitea. // eginarazi 1 du ad. Egitera behartu. Ik. eragin1 5. Jauregi eder hori eginarazi zuenak. Euria onen eta gaiztoen gainera eginarazten duen Jauna. Barre ederrik eginarazi digu jauregian. Hark eginaraz diezazkizukeen hutsen kontra. Eztei bidaia luzea eginarazi zion.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa eztei eta bidaia sarreretan.

eztei egun, eztei-egun
iz. Bi armairu eta bost ispilu zituen gelan (bat, handia, aitak amari eztei-egunean oparitua).
Ohiko lexiak

Aztergaia: eztei-egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZTEI-EGUN. Día de bodas. Eztai-egunez, maiean indi-oilloak. Ldi UO 17. Eztai-eguna baita jairik alaiena. Or Eus 375. Eztei-egun bezperan. Etxde AlosT 76. Eztai eguna erabaki zuten. NEtx LBB 46. Jose Mari Aranburu bertsolariaren eztai-egunean. Insausti 346. v. tbn. Mde Pr 179. JEtchep 75. Eztai-egun: Ag G 301. A Ardi 47. Lab EEguna 117. TAg Uzt 47. Txill Let 28

adib: eztei iz. (Singularrean nahiz pluralean). Ezkontza ospatzeko egiten den oturuntza edo jaia. Ik. urrezko eztei; zilarrezko eztei. Inork ezteietara deitzen bazaitu. Eztei eguna baita jairik alaiena. Eztei jantzia. Eztei gauean. Eztei bazkarian mokadu goxoak jatera. Eztei bidaia. Mendelssohn-en eztei martxa

eztei(-)egun 8: Berria 3 (“Odola barreiatu zen, pantailan, saihetseko paperetan, eztei eguneko argazkia ere ziliportatzen zuela”), EiTB (“Bestela hire eztei eguna ilunduko ditek”), Karmel (“Eta emen izango danean, eta egazkariak, maitasun orduak, zein arinago joatean, orduan zure eztei eguna dator, eta mozkorrago argitzen dabe izar zoriongarriek”), Argia (“eztei-eguna bilduz marko bat”), DiarioVasco 2 (“Herriko Samiel Txiki egunean ospatu zuten beren eztei eguna beren lagun, senitarte eta ezagunen artean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

eztei(-)egun 20: Herria 4, Felipe Juaristi 4, Joan Mari Irigoien 3, Elizen arteko Biblia 2, Anjel Lertxundi 2, Iban Zaldua, Itxaro Borda, Harkaitz Cano, Patxi Zubizarreta, Koro Navarro.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa: eztei egun

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Librea da. Jasoa dago adibide gisa, eta aski izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-egun.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da eztei sarreran.

eztei gau, eztei-gau
iz. Nire eztei gaua da eta nire senarraren ondoan pasatu nahi dut.

Aztergaia: eztei-gau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH:adib. gisa: eztei gau / ElhHizt: - / EskolaHE: adib. gisa: eztei gau

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gau.

eztei jantzi, eztei-jantzi
iz. Bere burua eztei-jantzi zuri batekin irudikatuko zuen. Eztei jantzia Balentziagak egindakoa da.
Ohiko lexiak
ezteiak egin
du ad.-lok. Aldi luze gabe, ezteiak egin zituzten.

Aztergaia: ezteiak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

eztei sarrerari dagokion azpisarrera.

ezteietako
iz. g. er. Ezteiliarra.

Aztergaia: ezteietako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea: -etako.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ezteiliarra.

ezteietara deitu
dio ad.-lok. Ezteietara gonbidatu. Inork ezteietara deitzen bazaitu. Nahigabetan zaude, ezteietara deitu ez dizutelako.

Aztergaia: ezteietara deitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZTEIETARA DEITU. Invitar a una boda. Norbeitek dei azanean ezteietara, ezadila iar lehen lekhuan. Lç Lc 14, 8 (TB, Dv, Or eztei-, eztaietara deit(h)u; Ol ezteideia artu, Ker eztegura dei egin). Deithua lizen estei guzietara. He Phil 396 (SP 392 gonbidatua). Kana Galileakoan eztaietara deituak izan ziran. AA I 605. Jainkoak betiko eztaietara deitzen digunerako. Lard 433. Naigabetan zaude [...] eztaietara deitu eztizutelako. Ag G 45. Arkitzen dituzuen guziak dei itzazue ezteietara. Ir YKBiz 389

adib: eztei iz. (Singularrean nahiz pluralean). Ezkontza ospatzeko egiten den oturuntza edo jaia. Ik. urrezko eztei; zilarrezko eztei. Inork ezteietara deitzen bazaitu. Eztei eguna baita jairik alaiena

Ez dugu aurkitu ezteietara deitu esapiderik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezteietara deitu 5: Elizen arteko Biblia 4 (“Jesusek erantzun zien: - Nola nahi duzue ezteietara deituek barau egitea, senar-berria berekin dutelarik?”), Jose Antonio Mujika (“Orduan, Labanek auzo guztiak ezteietara deitu eta otordu berezia eskaini zien”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da eztei sarreran.

ezteiliar
iz. Ezteietara deitua edo gonbidatua. Eztei ederrak Arnegin; anitz ezteiliar.

Aztergaia: ezteiliar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

ezteitar
iz. g. er. Ezteiliarra.

Aztergaia: ezteitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

iz. dira eztaitar 2 eta ezteitar 1: Mb IArg (“Ezteitarren ta bi ezkondu berrien alde hitz egin zion Jesusi”), NEtx (“eztaitarrak”, “Eztaitarrak atze-aldean dantzan agertuko dira”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eztaitar 1, NEtx LBB (OEHko agerraldi bera).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ezteiliar: HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezteiliar: ZTC 1, I. Iñurrieta (“Arroz-azaoak jartzen dira arrozaren emaztegaiaren eta arrozaren senargaiaren ondoan, ezteiliarrak irudikatzeko”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Aski da ezteiliar arautua.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tar/-liar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ezteiliarra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Isildua.

ezten
1 iz. Zenbait intsektuk sabelaldearen muturrean duten arantza modukoa. Erlearen, liztorraren eztena.
2 iz. Miztoa, sugeen mihia. Sugearen eztena baino mihi zorrotzagoa.
3 iz. Zurezko kirten edo makila batean itsasten den altzairuzko punta zorrotza. Akuilu eztena. Makila luze, hamasei librako eztena erpinean zuena. Ezten zorrotza. Ezten kolpea.
4 iz. (Atsekabea eta mina adierazten edo iradokitzen duten izenekin). Nahigabearen eztena. Bekaizgoaren ezten pozoitsua. Non duk, herio, hire eztena?
5 iz. Eztenkada, esaldi mingarria, zirikatzailea. Ipuin horrek badu grazia, pipermina, eztena eta ziria.
6 iz. Metalezko lanabesa, zuloak edo markak egiteko erabiltzen dena. Zapatariaren eztena. Larrua eztenaz zulatu. Argizariz estalitako oholtxo batean ezten batez idatzi. Eztenaz marratu.

Aztergaia: ezten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ezten-haga .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

eztenka

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Ezten-haga: hitz hau anakronismo hutsa da, eta antza Orixek bere burutatik aterea. Arma horiek benetan erabiltzen zirenean ez zeukaten izen hori euskaraz, lantzak edota, segur aski, pikak baizik. Nik kendu egingo nuke.

 - [E116]: erabili gabetzat ematekoa zen gure irizpideen arabera, idazle bakarrak erabili duelako (baina ez "anakronismoa" delako, edo "Orixek bere burutatik aterea" delako: nondik atera ote dira, bada, ezpata-buru, ezpata-sagar eta gisakoak?). Baina erabili egin dugu arauaren testuan, eta "definitzaile gisa" erabili; gainera, ez da "gardena" adieraren aldetik, goraxeago aipatu diren ezpata-kolpe edo ezpata-ukaldi definitzaileak bezala (hauek, definitzaile gisa erabili arren, ez dago azpisarrera gisa aipatu beharrik, adiera gardenekoak direnez). Forma bere soilean ematea proposatzen dut, eta ikusiko dugu nola azaldu behar den definizioak lantzeko unean.

 - Erabakia: (2009-06-26) ezten(-)haga.

eztena sartu
1 du ad.-lok. Ezten batez ziztatu. Pauso bat atzera ematen du, eztena sartu baliote bezala berriarekin. Hori gertatzen denean, eskorpioiaren atzeko eztena bizkarraldera hurbiltzen da eta eztena bizkarrean sartzen duela dirudi. || Zorriak, ahoan duen eztena sartu, eta landarearen izerdia zurrupatzen du.
2 du ad.-lok. Esaldi mingarriak edo zirikatzaileak esan. Kazetariak beti eztena sartzen. Eztabaida bizia izan da; elkarri eztena sartzen ere jardun dira. Eztena noiz sartuko dioten beldurrez. || Pare bat ezten sartu zizkion, oharkabean bezala. Manuel dago zirikatzaile jarria, ezten gogorrak sartzen dituela ni ere nago igarria.
Loturak

Aztergaia: eztena sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-05-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da adierak bereiziz.

eztendun
adj. Eztena duena, eztenez hornitua. Makila eztenduna. Erle langileak eztendunak dira.

Aztergaia: eztendun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
eztenka
1 adb. Ezten kolpeka. Idiak larrera bidali zituen eztenka.
2 iz. Eztenkada.

Aztergaia: eztenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
eztenkada
1 iz. Ezten kolpea. Eztenkada ederra eman zion. || Emakumea ikusi orduko, eztenkada bat nabaritu zuen erraietan.
2 iz. Esaldi mingarria, zirikada. Eztenkadaz beteriko gogoeta garratzak.

Aztergaia: eztenkada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kada

eztenkatu, eztenka/eztenkatu, eztenkatzen
du ad. Eztenaz ziztatu, akuilatu. Ezparak eztenkatu duen zezena bezala. Goseak eztenkatzen duenean.

Aztergaia: eztenkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eztenkatu, eztenka(tu), eztenkatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)
ezterenzubitar
1 adj. Ezterenzubikoa, Ezterenzubiri dagokiona.
2 iz. Ezterenzubiko herritarra.
ezti-ezti
adb. Eztiki. Euria ezti-ezti ari du.
Loturak
ezti-eztia
adb. Ipar. Eztiki. Apezpikuak ezti-eztia ihardetsi zion. Hona zer kantatu zuen, ezti-eztia. Handik berehala hil zen, ezti-eztia.
Loturak

Aztergaia: ezti-eztia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-03-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: EZTI-EZTIA (H). Dulcemente; suavemente; con calma, poco a poco. "Doucement, petit à petit, peu à peu" H. v. EXTI-EXTIA, eztiki. Aphezpikuak ezti-eztia ihardetsi zion. Hb Egia 29. Ezti-eztia erraiten dio. Laph 179. Huna zer kantatu zuen, ezti-eztia. Elzb PAd 13. Ezen handik berehala hil zen, ezti-eztia. Jnn SBi 67. Milikatu, ezti-eztia eta errespeturekin, [...] eskuak. Ib. 102. Liburu hori irakur diteke ezti eztia. In Dih GirLeg pról. Itsasoak lo zagoela iduri zuen, ezti-eztia [...] goibeldurarik gabe. Arb Igand 146. Ezti eztia mendiari behera jausten ari delarik gaua. JE Bur 32. Nigarrez ari ziren ezti eztia. Barb Sup 135. [Jauna] ezti eztia dago / [...] ezpainetarik irri on bat badario. Ox 76. Ezti eztia ihardetsi zion Ardoy SFran 232. Polliki eta ezti-eztia hasiz, hezten ginuen pilota, erreposki, hezten gure eskua ere denbora berean. Larre ArtzainE 144.

adib: ezti-ezti adb. Eztiki. Euria ezti-ezti ari du. || Ipar. Apezpikuak ezti-eztia ihardetsi zion. Hona zer kantatu zuen, ezti-eztia. Handik berehala hil zen, ezti-eztia.

Ez dugu aurkitu ezti-eztia adb. kategoriakorik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ezti-eztia 22: Herria 8 (“Europako hautagaien bozkak iragan dira ezti-eztia; ez dut uste nehork buruko minik bildu duen aldi huntan”), Jon Muñoz 4 (“Besarkatzen zaitut ezti-eztia”), Michel Oronoz 3 (“Batzuetan bagoian sartzen da, ibiltzea dugun hilotzetan bere oparia ezti-eztia hautatzen du, hilkintzaren bozkaria eta plazerra begietan, bere errebolbera ateratzen du eta hurbiletik tirokatzen”), Marzel Etxehandi 2 (“Soldadoak zakurrari huxtu egin zion, eta bera ene gana jinik, ukurtu zen, eta ezti-eztia mintzatu zitzaidan alemanez”), Piarres Aintziart (“Bere buruaz goxa dadin bezala ari zait gaineko gizon korrokaduna: ezti eztia darama deabruzko "leitmotiv"-a”), Janbattitt Dirassar 2 (“Zenbait urrats egin ondoan, ezti-eztia mintzatu zitzaidan”), Eneko Bidegain (“Ezti eztia hasten zaio eleka”), Xipri Arbelbide (“Beraz holakorik zu-gana baletor, ez uko egin ez, bainan ezti-eztia erran”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da Ipar. markarekin.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

bikoiztapen indargarria.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezti 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

ezti1
iz. Gai likatsua, oso gozoa, erleek egin eta abarasketan biltzen dutena. Eztia bezain gozoa. Eztia baino eztiago. Ezti-abaraska, ezti-orrazea. Ezti gai bila dabilen erlea. Eztiz eztitu. Talo esneak eztiarekin. Ez da astoentzat eztia. Txilar-eztia. Erromero-eztia.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Ahoan min duenari eztia karmin. Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia. Erle joanak eztirik ez. Erle joan-nahiak, ez ezti, ez abaraska.
ezti2
1 adj. Gozoa, emea, leuna. Ik. eztitsu. Janari ezti eta gozoa. Amaren esne eztia. Hitz eztiak. Irri ezti bat egiten ziolarik. Emakume ahots ezti bat. Usain eztiak. Zure abesti eztiak. Atsegin eztia. Zirrara ezti-mingotsa. Oi, Ama guztiz eztia. Bihotzez ezti eta apal izan. Eztia baino eztiago.
2 adj. Aldapez eta kidekoez mintzatuz, leuna, pendiz handiegia ez duena. Isil-isila bagoaz patar eztiari beheiti. Aldapa eztiko muino batean pausatua.

Esaera zaharrak

Hitz eztik mihia zaurtzen ez dik.
eztialdi
1 iz. Barealdia. Ekaitz osteko eztialdia. Eztialdi baketsua. Bere oinazearen eztialdietan.
2 iz. Erleek eztia egiten duten garaia. Eztialdia datorrenean erleak oso indartsu edukitzea komeni da.

Aztergaia: eztialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: ""eztialdiko jolasean"" (2005-10-10)

eztiarazi, eztiaraz, eztiarazten
du ad. Eztitzera edo baretzera behartu. Ihardeste amultsu batek eztiarazten du haserrea.

Aztergaia: eztiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eztiarazi, eztiaraz, eztiarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

eztiarazi, eztiaraz, eztiarazten

eztidura
iz. Ipar. Eztitzea, eztitasuna. Halako eztidura bat, halako zorion bat nabaritzen zuen bere baitan.

Aztergaia: eztidura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

idatziz, bakarrak erabili du (Mde); baina ahozkoan ezagun-erabilia da Iparraldean, J-L. Davantek dioenez.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

halako eztidura bat, halako zorion bat.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K204]: [Lhande-renetik hartu ditut "normalean, hemen, nik dakitala, erabiliak direnak"] (1994-10-10)

eztigai
1 iz. Eztia egiteko gaia. Erleak eztigai bila, hara eta hona. Eztigai asko baititu ibar loretsuak.
2 iz. Eztigarria.

Aztergaia: eztigai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gai.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 eztia egiteko gaia. 2 eztigarria.

eztigailu
iz. Ipar. Eztigarria. Eztigailutzat deus ez duela, baizik haizearen latza.

Aztergaia: eztigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
eztigarri
1 adj./iz. Eztitzen edo gozatzen duena; eztitzen, baretzen duena. Eguzkiaren muin bero eztigarria. Bere oinazeen eztigarria.
2 (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). Irri bat akituaren eztigarri, etsiaren bihotz-altxagarri.

Aztergaia: eztigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. eta iz.

eztigile
adj./iz. Eztia egiten duena. Debagoiendarrek badakite kalitate oneko eztia egiten; eztigile onak ditugu bailaran.

Aztergaia: eztigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

eztiginean B 1 (Eguzk GizAuz: "Erle-langilleak (...) eztigiñen aspertzeka, zoli ta bizkor ekiten dautse lanari"); eztigintza G 1 (Ibiñ Virgil: "Ain aundia baita (...) [erleak] eztigintzarako duten apeta"), eta OEH argitaratuan gainera: AB Ezale ("Burrundaraka erleak dabiltz lorarik lora / eztigintzako egoki diran gei-atzean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

eztigille G 3 (JKort Erl II: "eztigille erlearen sorlekua eta edalekua, Europa erdian iotzen dute", "Eztierlea (eztigillea naiz eztiekarlea", "Okerraz iabetu zanean, Apis Mellifica 1761'gn urtean izena aldatu zion, eztigillea alegia"); eztiginerako G 1 (Lek: "Laboratoriorik onena baño obe bait-diteke beti ere erlauntza eztigiñarako"); eztigintza 2, G-EB (JKort Erl II: "Eztierletarikoetan, eztigintzarako gai diranetan, 5 endaki aukera genezazke"; M. Aizpurua: "eztigintzaren lehen urratsa nektarra biltzean ematen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

eztigintza : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF, DRA, PMuj DVC; eztigite , eztigile , eztigin : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile.

eztigintza
iz. Eztia egitea; eztigilearen lanbidea. Burrunbaka erleak dabiltza lorerik lore, eztigintzarako egoki diren gaien atzean. Irulegiko ardoaz, Itsasuko gereziez eta eztigintzaz mintzatu dira.

Aztergaia: eztigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gintza.

eztikeria
iz. Eztitasun gaitzesgarria; lausengua, losintxa. Ik. zurikeria; balaku. Emakumezko eztikeria eta liluragarri guztiak.

Aztergaia: eztikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
eztiki
adb. Eztitasunez, emeki. Ik. ezti-ezti; ezti-eztia. Eztiki esan, erantzun. Eztiki laztanduz. Eritasunak eztiki jasateko. Ezin eztikiago erantzun zion.

Aztergaia: eztiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
eztiro
adb. Eztiki. Denborak gauza guztiak emeki-emeki eta eztiro baitaramatza.

Aztergaia: eztiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ro.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

eztiki.

eztitan
adb. Oso pozik. Eztitan da, adurra dariola. Bi gazteak eztitan doaz. Maite biak eztitan daude, eskuak emanik.
Loturak

Aztergaia: eztitan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eztitan (izan...)

eztitasun
iz. Eztia denaren nolakotasuna. Ik. emetasun; gozotasun; leuntasun. Bihotzeko eztitasuna. Amodioaren eztitasuna. Eztitasun handiz hitz eginez. Agur, Erregina, miserikordiaren Ama, bizitza, eztitasuna eta gure esperantza. Oi, Maria, Ama eztitasunez betea!

Aztergaia: eztitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
eztitsu
1 adj. Eztia, gozoa. Hitz gozo eztitsuak. Amets eztitsuak.
2 adb. Eztiki. Eztitsu agintzen dizu.

Aztergaia: eztitsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
eztitu1, ezti/eztitu, eztitzen
da/du ad. Gozatu, ematu. Ik. baretu. Ardoa zahartzearekin eztitzen da. Berak eztitzen ditu gure neke eta oinazeak. Zeruko Aitaren haserrea eztitzeko. Bihozmina eztitu zitzaion arte. Bere anaia apur bat eztitu zenean. Ezpainak irriz eztiturik. Uhinak eztitzen dira, hodeiak barreiatzen.

Aztergaia: eztitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eztitu, ezti(tu), eztitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eztitu, ezti(tu), eztitzen

eztitu2, ezti/eztitu, eztitzen
du ad. Txertatu. Fruitua ematen duten zuhaitz guztiak gazterik eztitu behar dira.

Aztergaia: eztitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

eztitu, ezti(tu), eztitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

eztitu, ezti(tu), eztitzen

eztitzaile
iz. Jakiak, edariak eta sendagaiak gozatzeko erabiltzen den gaia, bereziki azukrea edo eztia ez dena. Ik. gozagarri 2; edulkoratzaile. Kasu horretan hobe da azukreak saihestea eta kaloria gutxiko eztitzaileak hautatzea.

Aztergaia: eztitzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-07-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh220 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): eztitzaile 32, Consumer (adib.: “Bederatzik kaloria gutxi dauzkate, eztitzaileak dituztelako azukrearen ordez”). // eztitzaile 224: Argia (“Eztitzaileak, enpeltazaleak, edaentzaileak edo txertatzaileak badu lana oraintxe. Urte askoan fruitua biltzeko aukera itsatsiko edo zapuztuko duen lana. Zorroztu labanak!“), Consumer 223 (“Eztitzaile artifizialak izaten dituzte, light erakoak edo arinagoak dira, eta kaloria gutxiago ematen dituzte, baina ez dira hain naturalak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: eztitzaile , Herria (“Seme bat, anaia bat,lagun bat ala aita baten galtzea dorpea izaiten da, ez da hitzik ezkasa ordaintzen duenik, bainan gelditzen da Herri osoaren sustengua doluaren eztitzaile”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es edulcorante / fr édulcorant(e): Elhuyar: edulkoratzaile, gozagarri / Nolaerran: eztigarri / Zehazki: eztitzaile / Labayru: edulkoratzaile, gozagarri, edulkorante / Adorez5000: gozagarri, eztigarri, edulkoratzaile.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

eztitzaile "Enxeridor, txertatzallea, eztitzalle, edaentzalea" Lar.

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

Forma lehiakidea du (edulkoratzaile) eta lantaldeak ez du garbi zein den egokiena.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa edulkoratzaile eta gozagarri formekin egin den bezala.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. edulkoratzaile

eztitze1
iz. Gozatzea, ematzea. Haientzat ere bada, zenbait aldiz, jabaldura edo eztitze bat penetan.

Aztergaia: eztitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

eztitze2
iz. Txertatzea.

Aztergaia: eztitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

eztizko
1 adj. Eztiz egina. Eztizko opila.
2 adj. Eztia, gozoa. Ik. eztitsu. Eztizko hitzak. Eztizko irribarrea.
Loturak

Aztergaia: eztizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-04-21 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ezti 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eztizko irribarrea.

eztul
iz. Hasperen hertsatu eta zaratatsua, gehienetan arnasbideen minberatasunak eragina; halako hasperenen sail jarraitua. Ik. kukurruku eztul; kukutxeztul. Eztul bat entzun zuen. Eztul lehorra, idorra. Eztul erasoa. Eztula du. Eztul pixka bat izan du. Eztularen aurkako sendagaia. Eztulak eman dio.

Aztergaia: eztul

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: eztul(-)belar Tussilago farfara, eztul egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

eztul egin; eztul-belar (53.9: Tussilago farfara); eztulka

eztul belar, eztul-belar
iz. Belar landare lore-horia, eztularen aurkako egoskinak egiteko erabiltzen dena (Tussilago farfara).

Aztergaia: eztul belar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Tussilago farfara.

eztul egin
du ad.-lok. Norbaitek eztul egin du. Eztul egiten duen bakoitzean. || Eztul asko egin gabe. Eztul bat ere ez du egin.

Aztergaia: eztul egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-07-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper