50535 emaitza bilaketarentzat - [18701 - 18750] bistaratzen.

falangina
iz. anat. Bigarren falangea, hatzaren edo behatzaren erdian dagoena. Hatz bakoitzak hiru falange ditu, erpuruak izan ezik, bakarrik bi baititu; hiru hauek falangea, falangina eta falangeta dira.

Aztergaia: falangina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat.

falangismo
iz. Espainian sorturiko politika-mugimendua, erregimen frankistaren oinarri izan zen Falangeak sustatu zuena. Pentsatzen dut nekez uler daitezkeela orduko Espainia barruko komunismoa eta erresistentzia antifrankista, falangismoaren ekarpen eta kutsadurarik gabe.
falangista
1 adj. Falangismoarena, falangismoari dagokiona. Nazioaren kontzeptu falangista. Literatura falangista.
2 adj./iz. Falangismoaren aldekoa. Eskolako maisu falangista. Karlisten eta falangisten arteko liskarrak. Falangisten bandera gorri-beltza.

Aztergaia: falangista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Pol.

falazia
iz. Argudio faltsua, gezurra, engainua. Zer den zientifikoki mesedegarria eta zer kaltegarria ebatzi beharko dute, behingoz, falazietan amildu gabe.

Aztergaia: falazia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

falazia 2: K. Navarro ("Hemen azpimarratu nahi duguna ordea, lehen aipaturiko falazia klasikoa delakoa da"), M.A. Elkoroberezibar ("Gure lana ezik, beharra atzematen dugun falazia oro desmentitzea eta egia oro baieztatzea da"); falaziazko 1, Azterketa Historikoak/1 ("kasu honetan erabat oker eta falaziazkoa litzateke kazetaritza = liberalismoa identifikatzea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

falazia : HiztEn, Euskalterm 7 (hauetako 1 gezurrezkotasun sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

falazia : ElhHizt (Fil. falacia, sofisma) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, izena frantsesez erabiltzen ez den arren (baina bai fallacieux izenondoa).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

faliko
adj. Faloarena, faloari dagokiona. Sinbolo falikoak.

Aztergaia: faliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

falo
iz. jas. Zakila.

Aztergaia: falo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Nazioartekoa da, baina, gutxienez, aldamenean Jas. moduko zerbait eta euskarazko forma jatorra erantsi beharko genuke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Onartu egin da oharra, eta eskaturiko azalpenekin jasoko da: «falo iz. Jas. 'zakila'».

falokrata
adj./iz. Falokraziaren aldekoa. Egin kontu gizonak, homosexualak edo heterosexualak izan, falokratak direla.

Aztergaia: falokrata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

falokrazia
iz. Gizonak emakumeen gainetik jartzea edo egotea, bereziki bizitza publikoan. Falokraziaz mintzo da idazlea, eta liburua, hain justu, falokraziaren kontrakotzat hartu beharra dago hein batean.

Aztergaia: falokrazia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Falopioren tronpa
iz. anat. Ugaztun emeen ugal-aparatuko hodia, obulutegia eta umetokia lotzen dituena. Askatutako obuluak Falopioren tronpa zeharkatzen du eta umetokira iristen da.
Loturak
falta
1 iz. Hutsa, hobena. Eneak dira faltak, enea da hobena. Damu du, ezagutzen du bere falta. Zure faltak aitortzeko. Mila huts eta falta egingo dituela.
2 iz. Errua; akatsa. Nork du falta, eria sendatzen ez bada? Euskaldunek berek dute falta, eta ez euskarak. Asto horrek, daukan falta ez balu oinean.
3 iz. Gabezia, eza. Adimen falta. Obra onak egiteko nagitasuna edo gogo falta. Ezeren faltarik gabe. Presagatik edo arreta-faltagatik gaizki eginiko itzulpena.
4 iz. kirol. Arau haustea. Falta gehien egin duten jokalarien zerrendan lehenengoa da. 20-13koan, Belokik zer egingo, eta saketik falta.
5 iz. zuz. Arau hauste arina. Araban eta Gipuzkoan delituak eta faltak gutxitu egin badira ere, Bizkaian % 3,9 ugaritu dira.

Aztergaia: falta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: falta egin, falta gabe.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: faltan , falta nabaritu, faltaz .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

falta egin; falta gabe

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "honen ondoan eta sinonimo gisa ments izan jarri beharko litzateke. Bestalde, faltagabe ontzat jotzekoa dela uste dut, adjektibo gisa jakina, ez ordea gaztelaniaren kopia hutsa den falta gabe hori, h.d., 'sin falta' delakoa" (1995-06-29)

 - [K201]:  falta gabe: Hau adierazteko agian egokiago hutsegin gabe (Sin falta!)" (1995-03-27)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Beharbada egoki izan daiteke horren esanahiak zehaztea, adierak emanez: 1 Sin. hutsegite. 2 'gabezia'. 3 Zuz. Heg. 'Arau-hauste penala': delituak eta faltak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Lantaldeak proposatu dituen hiru azpisarrerak jasoko dira; adierak zehaztea, berriz, H1.1 lantaldeak egingo du, eta orduan ikusiko da.

falta egin
dio ad.-lok. Behar izan, falta izan. Falta bat bakarra du hamaiketako honek, falta egiten dio bizigarri batek. Neure dirua edo hainbeste falta egiten didan gauza kendu didanari.

Aztergaia: falta egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

falta epaiketa, falta-epaiketa
iz. zuz. Arau-hauste arin bat epaitzeko prozedura. Falta epaiketetan abokatuaren laguntza izatea ez da derrigorrezkoa. Salaketa horren ondorioz, falta-epaiketa egin zuten berehala, 2011ko otsailaren 23an.

Aztergaia: falta-epaiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh48 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 34 (Berria 2, Deustuko Unibertsitatea 20, EiTB 1, Espainiako Gobernua 4, UEU 7); ETC 131

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: falta-epaiketa (Zuz. TN da; es juicio de faltas) / Euskalterm: falta-epaiketa, falta-epaiketako prozedura (Zuz. TN dira).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, definitu ahal izateko. Dagokion markarekin jaso eta falta sarreran zuzenbideko adiera gehitu.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

zuz.

falta gabe
adb. Huts egin gabe. Guztiak falta gabe utziko zenituela. Lanari utzi eta ni jaten hastean, falta gabe han haukat zut aldamenean.

Aztergaia: falta gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

falta izan, falta izan, faltako
1 da ad.-lok. Izan edo egon beharko zuena ez izan edo ez egon. (nor osagarria 3. pertsonan). Ik. eskas izan. Zenbat arkume falta dira? Badu gogoa, indarra zaio falta. Borondatea franko badute, obratzea zaie soilik falta. Jainkoari eskerrak, ez zaigu falta ogia eta esnea. Zer izango da nitaz bertute hori falta bazait? Osasunak lagunduz gero, ez da faltako ogi puska bat. Hortaz ez zaio senargai aukerarik faltako. Falta diren egun, aste eta hilabeteen kontaketa.
2 du ad.-lok. Bi gauza horiek falta badituzu. Nire maitasun honek falta du ordaina. Eskuineko besoa falta zuen. Piperra franko eta gatza falta zuen.

Aztergaia: falta izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

falta izan, faltako. da eta du ad.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da eta du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  zure falta izan dut moduko zerbait gehitu beharko genuke, adibide moduan edo, erdaraz ‘echar en falta’, batzuek aspaldian faltan bota esaten dute eta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, H1.1 lantaldearen esku utziz azalpen osoagoak.

falta nabaritu
ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten falta sumatu; zerbaiten edo norbaiten faltak uzten duen hutsuneagatik atsekabetu. Ik. mira egin 2. Ez nuen ezeren falta nabaritu. Hire falta nabarituko diat. Pozik nengoen, baina familiaren falta nabaritzen nuen.

Aztergaia: falta nabaritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Saio bat egin da falta nabaritu, faltan bota, falta sumatu, mira egin lematizatzeko.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

falta ikusi G 1 (Cb Just: "Anaiak diruaren falta ikusi, ta lapurra ill nai zuen"); falta nabaritu EB 1 (MEIG: "Bestetan sartzeke, gorago nabaritu dugun -n falta berbera seinalatuko dut huts-hutsik hemen ere"); mira egin 'falta nabaritu' adierarekin, EB 1 (MEIG: "ez nintzen luzaroan libre egon, gero mira egiteko adina ez, bederen") // Ik. horiez gain OEH argitaratuan AS gisa emandako eskas aurkitu (EZ Noel: "Arratsean direnean / urrun bidean bathu / Jesus haur mansoa dute / biak eskas aurkhitu"; Lg II: "Bere semea eskas aurkhitzean"; Daguerre in Brtc: "Irakurtzen baduzu lehiatu gabe (...) ez duzu deus ere eskas aurkhituko") eta eskas izan .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira falta nabaritu 5 (J.A. Arana M.: "Batek baino gehiagok nabarituko zuen eskualde baten falta: Gipuzkoa"; PGoen: "bereziki txosten hau gertatzerakoan, nabaritu nuen aipatzen dudan osotasun falta"; Oinarri/2: "aspertu egiten zen eta zerbaiten falta nabaritzen zuen"; A. Albisu: "Basoko otsoek nabaritu zuten Xikerren falta, baina ulertzen zuten bere desagerpena"; Hemen 1987: "Gainera, entrenamendu falta ikaragarria nabaritzen zen, bakarren bat salbu"); falta sumatu 1 (LingKonputaz: "Maila morfologikoan ez bezala, sintaxian horren falta nabaria sumatu dugu"); faltan bota 13 eta faltan sumatu 3 (cf. infra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

falta ohartu : DFrec (Azurm: "egungo idazleak bait horren falta ohartu beharrik ere ez du"); mira egin : HiztEn ("zerbait edo norbaiten eza nabaritu"), LurE ("falta nabaritu") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: falta nabaritu ("penaz gogoratu norbaiten (edo zerbaiten) galera edo gabezia; ik. mira egin"), mira egin ("falta nabaritu") // ElhHizt: mira (mella, falta, vacío) // EskolaHE: mira egin ('falta nabaritu') // PMuj DVC: mira (1 mella; 2 mira egin: extrañarse de algo) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Onartzekoa, formalizatu diren irizpideen aurka

esapide aski librea dirudi, baina hori eman du Euskaltzaindiak mira egin azpisarreraren definitzaile gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

falta sarrerari dagokion azpisarrera.

falta pertsonal
iz. Saskibaloian, jokalari batek aurkari bati egiten dion falta, arauz kontra oztopo egiten dionean gertatzen dena. Azken laurdenean kale egin du talde gipuzkoarrak; jokalariek falta pertsonal asko egin dizkiete aurkariei.
falta sumatu
du ad.-lok. Zerbaiten edo norbaiten falta antzeman edo sentitu; zerbaiten edo norbaiten faltak uzten duen hutsuneagatik atsekabetu. Ik. falta nabaritu. Argibideen falta sumatu zuten. Hondarra eta itsasoko ura sentitzea, horrexen falta sumatzen zuen. Nire amonaren falta sumatzen nuen. Zure falta sumatuko dut.

Aztergaia: falta sumatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definizio gisa jaso da EHn eta araututako falta nabarituren baliokidetzat jaso liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa falta eta sumatu sarreretan.

faltadun
adj. g. g. er. Hobenduna, erruduna.

Aztergaia: faltadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun

faltaduri
adj. g. er. Faltaduna, erruduna.

Aztergaia: faltaduri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

faltadun 11: B 4 (Añ GGero 2, adib.: "falteari bai, baña faltadunari gorrotorik, malsintasunik euki bage"; AB AmaE 2: "Zergaitik Buruariñ zala jaiotzati, / Faltaduna puska bat munduak badaki", "Orretarako zoli egiñ eban bear; / Ganau paltadun asko nundik nora saldu, / Onaren prezioa ze modutan artu"), IE 3 (Ch: "Inozenta eta faltaduna nik iuiatuko ditut"; Monho: "Hil izan da gurutzean faltadun ez zelarik"; Arb Igand: "Hain bertze errespetu eskas, zeinetaz, ene arima errendatu baitut hinitzetan faltadun"), Zu-Am 4 (CatLan: "Nor dira bekatü huntaz faltadün errendatzen direnak?"); faltaduri ES 3 (adib.: "Ezin erran diteke hitzkuntza hobenduri eta faltaduri dela, ez eta ere bere garbitasuna galdu duela"), eta OEH argitaratuan gainera CatLav: "[Bekhatu bat] zeinaz gure lehenbiziko Aita Adamek egin baikaitu faltaduri"; faltaduru 1: Jaur ("Krima beraz faltaduru aurkhitzen dire haina hek guziak") faltiar L 3: Ch 2 (adib.: "Ezen deusetan ere faltiar neure burua kausitzen eztudalarik"), Lg II ("Hemen iduri du berehala hortan Yoseph eta Maria faltiar ahal zitezkela; ordean sobera zadukaten bere haur maitea bihotzean hutsik egitekotzat haren alderat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

faltadun : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

faltadun : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, HaizeG BF, Lh DBF (1 coupable; 2 défectueux, qui a quelque défaut, vice, défectuosité; SYN.: akasdun); faltaduri : EuskHizt (1712. Ipar. Zahar.; g. er.: hobenduna, erruduna); faltiar : Lh DBF (coupable); faltiarkiro : Lh DBF (défectueusement) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

faltaduna, erruduna.

faltan
1 postpos. -ik gabe. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia har dezake edo artikulurik eta kasu markarik gabe joan daiteke). Zer ote den lore eder baten faltan bizi izatea. Langile faltan alfer eta lo gelditzen badira lurrak.
2 postpos. (Partizipio burutuaren eskuinean). Ikasbide hori aditu faltan, inor ez dadin gal.
[Oharra: faltan bota, faltan sumatu eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak falta nabaritu, falta sumatu eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].
Loturak

Aztergaia: faltan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: adib.: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

falta sarrerari dagokion azpisarrera.

faltarazi, faltaraz, faltarazten
dio ad. Huts eginarazi. Meza ez entzutea deliberatzea eta nehor entzutetik gelditzea, nahiz eta faltatzeko eta faltarazteko okasio handirik ere ez izan, da bekatu mortala.

Aztergaia: faltarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

faltarazi, faltaraz, faltarazten. du ad.

faltatu, falta/faltatu, faltatzen
1 du ad. Huts egin. (nor osagarririk gabe). Behin edo gehiagotan duzularik faltatu, hutsak nahi dizkizu orain ere barkatu. Eta bestela esatea, fedean faltatzea edo huts egitea da. Zeruak eta lurrak lehenago faltatuko dute Jaun honen hitzak baino. Astero batzen dira, inoiz faltatu gabe.
2 da ad. Falta izan. Ik. eskastu. Oilorik inon faltatzen bada, ijitoentzat kartzela. Ez zaizkio ezkontzeko aukerak faltatu. Baserritarren poltsan askotan ez da faltatzen sosik.

Aztergaia: faltatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

faltatu, falta(tu), faltatzen. 1 du ad. 'huts egin'. 2 da ad. 'falta izan'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

faltatu, falta(tu), faltatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "egiazkoa da berba hau? Ez da berrikeria bat euskaldun berri berrien ahoetan bakarrik entzuten dena?" (1995-06-29)

faltatze
1 iz. Huts egitea.
2 iz. Falta izatea.

Aztergaia: faltatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

faltaz
1 postpos. Faltan. (Dagokion izen sintagmak -en atzizkia har dezake edo artikulurik eta kasu markarik gabe joan daiteke). Ik. ezean. Ontzia, haize faltaz, ezin zitekeen berriz bideari lot. Hitz hori erabiliko dut besteren faltaz.
2 postpos. -en faltagatik, -en erruagatik. (-en atzizkiaren eskuinean). Erratea gure faltaz dugula gerra, trufatzea da.
Loturak

Aztergaia: faltaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

falta sarrerari dagokion azpisarrera.

faltrikera
iz. bizk. Sakela, patrika. Ik. poltsiko. Pozik zegoen Txanton, faltrikerari minik egin barik, tripa bete-beterik zeroalako.

Aztergaia: faltrikera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. patrika txostena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

faltrikara EB 4, denak ap. Arti (adib.: "Zigarro bat pizturik, faltrikaratik atera zuen papera"); paltrikera B 2 (Bilbao IpuiB: "Txanton Piper pozik, paltrikeriari miñik egin barik, tripea bete-beterik eroialako", "Laster dozak paltrikeran amar milla pezetok"); patrikada G 4 (AzpPr 2, adib.: "Udarregiren kontra ogei bertso berri, ordañak esperatu litzake sarri, tripak asko biar da patrikadan urri"; Ud: "ikustera juan giñan makiña bat jente, gorputzak mesedeik ez, patrikadak kalte"; And AUzta: "baserrikoa bialtzen dute patrikadak berotuta"); patrikara 12: B 4 (fB 2, adib.: "dendarako, ta beste tratu txaarretarako ta inpameetarako patrikaraan, edo muxilleetan laboria, edo aldagijeena etxeti oostuta, alkaboetiai emoten deutseenak"; Ab AmaE: "ez euki dudarik / Obeago batena egingo zaitut nik, / Sangretan bazaitudaz, baña ez besotik, / Ezpada ango ordez, gaur patrikaratik"; Ag Kr: "Olango Aitamen semea izanda beteko jatzu zuri patrikarea"); G 8 (Moc Damu 4, adib.: "Ai, neskatx arrekin zu ezkontzia eragotzitako damuba patrikaran baneuka!"; Tx B IV: "Nere gisa zu ere tabernan sartuta ikusi izan zaituzte txit zabartuta, patrikaran dituzun diruak galduta"; ArgiDL, azalpen gisa: "zoaz begirune ta itzal aundiaz jaunartzera, mutilla bazera besoak gurutzatuaz, eta nexka bazera eskuak bilduta, eta ez asko bezela eskuak sakelean (patrikaran) dituztela, bazter guztietara begira"; Lek EunD: "Patrikara batekoak erakutsiaz"; Uzt Sas: "iru-lau duro baldin bagiñun patrikararen onduan, / gu bezin gizon aberatsikan iñor etzegon orduan"); patrikera 14: B 5 (Ur MarIl: "zaldunak aterarik patrikeratik kanibet edo kutxillo bat, erdibi egin eban liburua"; Bilbao IpuiB: "Txakur txikirik be eneukian patrikeran"; Erkiag BatB 3, adib.: "eskuak patrikerean sartu, eta surra astinduaz urten eban Nikanor'ek dendatik"); G 9 (EuskJok II: "trabesak egin dira noski gogotikan, / gero pagatu dute patrikeratikan"; Alz STFer 2, adib.: "zuriak dirala ta sartu itzazu patrikeran eta eraman zaizkazu andre gaiari!"; Iraola 6, adib.: "Ez det nik muestrik: ikusi patrikerak nai baditu") // Ik. OEH argitaratuan gainera faltrikera (Mic: "Emen daukat faltrikeran"; Ur Mt 10,9: "Ez dezazute izan urrea, ez sillarra, ez ere kobrea zuen faltrikeran"), fartikera (Añ MisE: "Ondo egiten dabela [...] konbite ta gastu kostotsuak egiteaz; bada bere fartikeratik egiten dabela").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

patrikara 4: B 3 (Zubk 2: "Patrikaran aukazan orduari, papaer, kartera, eta bere bizibideko eta zeregiñeko konponketetarako erraminta eta tresna txiki batzuk ainbat lasterren sikatzen alegindu zan", "Orren kartera patrikara delako"; Euzkadi 1917: "Jolastuten gabizala ikusi nituan Onaindia'tar Jon, Altube'tar Seber, eta Pertika'tar Jon, patrikaretan eskuak sartuta itxel begira"); G 1 (YAzp: "gonaren patrikaratik atera ta txakur aundi bat bota zun barrura"); patrikera 2, B-EB (Zubk: "Eskuz idatzitako egunkaria, patrikeran erraz erabilteko lako kuadernotxo txiki bat"; Eusko Ikaskuntza: "hasierako garai haietan bere patrikeratik dirua ere jarria zuen sortzen ziren gastuei aurre egin ahal izateko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

faltrika : DFrec 2; faltrikera : DFrec 2, HiztEn (batez ere B sakela); patrikera : HiztEn (ik. poltsiko) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

faltrikera : EuskHizt (batez ere bizk. Sakela. Ik. poltsiko), HiruMila, ElhHizt; patrikera : HiruMila, ElhHizt, Casve EF (poche intérieure), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

sakela, patrika.

faltsazionismo
iz. fil. Epistemologia-doktrina, teoria zientifiko bat balioztatzeko, teoria hori faltsua dela frogatu ahal izatea eskatzen duena.

Aztergaia: faltsazionismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

faltsazionismo EB 7: Fisikaren historia 1 ("Zedarriketa erizpidea: psikoanalisia eta faltsazionismoa"); M.E. Laboa 6 (adib.: "Nahiz azken honen induktibismoa kritikatu eta faltsazionismoa gaindituz aurrerakada handia lortu zientziaren metodologian, Lakathosek beste zenbait pauso emango ditu Popper-en teoriaren akatsak gainditzeko asmoz", "Lakathosek proposatzen duen ikerketa-programa faltsazionismo sofistikatuaren inguruan kokatua dago", "Faltsazionismoaren ondorioa faltsaketa ala 'faltsaketa' izango da dogmatikoa ala metodologikoa izatearen baitan", "Onartzen ditu hala ere faltsazionismo sofistikatuak eman dituen zenbait pausoen aportazioa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm), ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fil.

faltseria
iz. zah. Faltsukeria.

Aztergaia: faltseria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Etxeparerengandik hasita, gure klasiko askoek erabili duten hitz hau baztertzeko eskubiderik ez dugu. Aski da Zah. ‘faltsukeria’ ipintzea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Onartu egin da oharra, eta horrela jasoko da hiztegian: «faltseria iz. Zah. 'faltsukeria'».

faltsia
iz. g. er. Faltsukeria.

Aztergaia: faltsia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

faltsukeria.

faltsifikatu, faltsifika, faltsifikatzen
du ad. Faltsutu. Osabaren sinadura faltsifikatzeko prest agertu zen.

Aztergaia: faltsifikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

faltsifika, faltsifikatzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ifikatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

faltsifikatzaile
iz. Faltsutzailea. Iruzurgile eta faltsifikatzaile onenaren domina inori eman behar baliote, agian Altzibiades Simonides delakoak jasoko luke, eskuizkribuen faltsifikatzaile aparta izan baitzen.

Aztergaia: faltsifikatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh50 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 50 (EiTB 31), faltsutzaile 61; ETC: 93, faltsutzaile 190.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: falsificateur faltsutzaile – faltsüzale (ZU) faltsifikatzaile / Euskalterm: 0

Erdaretako formak

es falsificador; fr faussaire: ElhHitz: adj./s. faltsutzaile / Adorez: adj. y s. aizuntzaile, faltsutzaile / Labayru: 1 adj. Que falsifica falsifikatzen duen(a), faltsutzen duen(a). 2 adj./s. Persona que falsea faltsutzaile, faltsifikatzaile, desitxuratzaile (el que desfigura). El falsificador hacía unos pasaportes de gran calidad: Faltsutzaileak kalitate handiko pasaporteak egiten zituen / NolaErran: faltsutzaile – faltsüzale.

Bestelakoak

faltsutzaile iz. Zerbait faltsutzen duen pertsona. Gaur egun, guztiok dakigu Ossianen poesiak faltsutzaile trebe baten obra direla. Berdabioko txanpon faltsutzaile batenak dira bertsoak. faltsifikatu, faltsifika, faltsifikatzen du ad. Faltsutu. faltsutu, faltsu/faltsutu, faltsutzen du ad. Zerbait, egiazkoa balitz bezala erabiltzeko asmoz, jakinaren gainean aldatu edo bestelakotu; gauza edo gauzaki faltsu bat egin. Lan Ministerioa langabeziaren datuak apaintzen eta faltsutzen ari zela salatu zuten sindikatuek. Sinadura faltsutu. Pasaporteak faltsutu zituzten.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa faltsutzaile arautuarekin batera.

faltsifikazio
iz. Faltsifikatzea; horren ondorioa. Eskultoreen lanak kopiatzen zituen eta faltsifikazioak egiteaz harrotzen zen.

Aztergaia: faltsifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-02-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

falsifikazio 1, Osk Kurl ("Oso trebea zan Azerimaltzur falsifikazioak egiten. Billetak, dokumentoak, firmak... edozer faltsatzen zuan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

falsifikatze 1: K. Santamaria ("Falsifikatzea lan fina izan ohi da"); faltsifikazio 4: U. Larramendi ("Aieruei buruz funtsezkoa dena ez da beren jatorria, baizik eta faltsifikazio potentzialari leku egiten dion moduan ezarriak izatea"), X. Amuriza ("Mirakulua bera, hain bakana izatez, faltsifikaziorik nekez onar zezakeena"), Egunk 1995 ("Laosko agirien faltsifikazioa"), G. Markuleta ("Suediar haritzez egindako faltsifikazio bat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

falsifikazio : DFrec 1 (ZArg: "falsifikazio innoblea"); faltsifikatzaile : HiztEn (zerbait faltsifikatzen duena); faltsifikatze : Euskalterm 2; faltsifikazio : HiztEn (faltsifikatzearen ekintza eta ondorioa), LurE (Zuz.), Euskalterm 2 // Ez ditugu aurkitu ap. AB38, AB50 // 'falsificación' itzulitako besteak: faltsuketa : Euskalterm 1; faltsupen : AB50 1; faltsutze : Euskalterm 22.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

faltsifikazio : HiruMila, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) falsificación / falsification formen ordainak: aizunketa : ElhHizt, HiruMila; faltsokeri : HaizeG FB; faltsuketa : HiruMila; faltsutze : HiztHand, ElhHizt, HiruMila, XarHizt, HaizeG FB (faltsotze); gezür , gezürka , gezürkeria : Casve FE; idurikuntza : HaizeG FB; b) falsificador / falsificateur formenak: aizuntzaile : HiruMila, PMuj DCV; faltsurat-aldatzaile : HaizeG FB; faltsutzaile : HiztHand, ElhHizt, HiruMila, XarHizt; gezürter : Casve FE; gezürti : Casve FE, HaizeG FB (faltsotzaile) // PMuj DCV gainera: eskarnio , eskernialdi , iakin ; okertzaile , eskerniatzaile //Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, T-L LFB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

faltsu
1 adj. Gezurrezkoa. Lekuko faltsuen bidez. Jainko faltsuak.
2 adj. Gauzakiez mintzatuz, benetakoa imitatuz egiten dena, gehienetan iruzur egiteko asmoarekin. Diru faltsua.
3 adj. Pertsonez mintzatuz, tolesez betea, zuria. Gizon faltsua eta gezurtia. || Irri faltsua. Hitzak ederrak, bihotza faltsu.

Aztergaia: faltsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
faltsuan
adb. Gezurrez, gezurra esanez. Ik. faltsuki. Alferrik itzuli duten hitza shavé da, faltsuan zin egitea esan nahi duena, alegia.
Loturak

Aztergaia: faltsuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: FALTSUAN (Lar, Añ). En falso. "Perjurar, jurar falso, [...], falsoan juramentu egin" Añ. Begira, kontu oña non infintzen dezun. Falsoan zoaz, begira: kontu infernuko leiza ondoan eman ezdezazun. Cb Eg II 51 (Dv LEd 100 faltsoan zoazi). Yá induén juramenturik fálsuan. LE in BOEanm 589. En falso, sin seguridad. Dá oroát nola kuraturik fálsuan prosegitzea estális zauria. LE in BOEanm 304. Obra zimendurikgábe fálsuan edo usgúne duéla parétean, urratu ta erorikodá. LE Urt ms. 86r (ed. 1846, 242 falsoan).

faltsuan 4: Berria (“Erakundeen borondatea da, hain zuzen, arlo honetan pizten den eztabaida faltsuan ixtea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

faltsuan 6: Berria 3 (“egoera berriro faltsuan ez ixteko, gatazkaren luzamendua eragingo duten urrats hutsalak ez egiteko”), Ibon Uribarri 2 (“era berean arrazoimen hutsaren antinomiak ustezko Kosmologia (arrazional) huts baten oinarri-esakune transzendentalak jartzen ditu begi-bistan, ez oinarri-esakune baliodunak aurkitzeko eta bereganatzeko, baizik, jadanik arrazoimenaren aurkakotasunaren izendapenak azaltzen duen bezala, agerpenekin bateratu ezin daitezkeen ideia gisa beren itxura distiratsu baina faltsuan aurkezteko”), Juan Martin Elexpuru (“Interpreterik trebeenak pentsatzen dute lege honek zin egite faltsua debekatzen duela, eta arrazoi dute; alferrik itzuli duten hitza shavé da, faltsuan zin egitea esan nahi duena, alegia”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da faltsu sarreran.

faltsukeria
iz. Faltsutasuna, gaitzesgarritzat hartua; faltsuari dagokion egitea; zurikeria. Bere ustezko adiskidearen faltsukeria ezaguturik. Gaizki-esanak eta faltsukeriak izan ditut ordain. Gure artean ez zen, ez, faltsukeriarik.

Aztergaia: faltsukeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
faltsuki
adb. Gezurrez. Faltsuki akusatua.

Aztergaia: faltsuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
faltsutasun
iz. Faltsua denaren nolakotasuna. Iritzi honen faltsutasunari berehala igarriko dio, gizonen arteko harremanak hotzean aztertzen ohitua dagoenak.

Aztergaia: faltsutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

faltsutu, faltsu/faltsutu, faltsutzen
du ad. Zerbait, egiazkoa balitz bezala erabiltzeko asmoz, jakinaren gainean aldatu edo bestelakotu; gauza edo gauzaki faltsu bat egin. Lan Ministerioa langabeziaren datuak apaintzen eta faltsutzen ari zela salatu zuten sindikatuek. Sinadura faltsutu. Pasaporteak faltsutu zituzten.

Aztergaia: faltsutu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

faltsu(tu), faltsutzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

faltsutzaile
iz. Zerbait faltsutzen duen pertsona. Ik. faltsifikatzaile. Gaur egun, guztiok dakigu Ossianen poesiak faltsutzaile trebe baten obra direla. Berdabioko txanpon faltsutzaile batenak dira bertsoak.

Aztergaia: faltsutzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EArau186 2018-05-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu faltsutzaile formarik.

faltsutzaile 23: Elhuyar 2 (“Gamelurik aipatzen al da Koranen? " Jorge Luis Borgesen baieztapen ospetsua neukan gogoan: arabiarren liburu santuan ez zegoela gamelurik; faltsutzaileen, turisten eta idazle nazionalisten kontua besterik ez zela”), Berria 13 (“Sorowitsch diru faltsutzaileen erregea naziek atxilotu eta kontzentrazio esparru batera eramango dute. Bertan, faltsutzaile talde batekin lan egitera behartuko dute”), Jakin (“Nago afera ez dela ondo amaituko. Irtenbide bakarra faltsutzailea aurkitzea litzateke”), Argia 6 (“Patziku Perurenaren esanetan 1748koak behar dute bertsoek eta Berdabioko txanpon faltsutzaile batenak dira”), DiarioVasco (“Horrela politikari eta aditu batzuk ausartu ziren esatera XX. mendeko oroimena izan zela, ikusi gabe faltsutzailea izaten zela”)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

faltsutzaile 15: Jose Morales 5 (“Bilera guztietan izaten diren eztabaidak alde batera utzirik, bildutakoen iritziek zalantza harrigarria agertzen zuten: batek zioen Txitxikov zela billete-faltsutzailea, baina handik gutxira hark berak eransten zuen: "Tira, beharbada, bera ez da faltsutzailea"”), Oskar Arana 3 (“Harry zenez gero aurreneko lerroan zebilena, eta hortaz bera zenez gero izen ona galtzeko arriskua zeukana, faltsutzaileek erabaki zuten ehuneko hirurogeita hamar eta hogeita hamar banatuko zituztela irabaziak”), Iñaki Iñurrieta 2 (“Lehia judizialaren ohituran, faltsutzaileak auzia gal zezakeen borrokaren bidez .314, eta ez zeukan irabazterik”), Txema Ramirez de la Piscina (“Faltsutzaileak arrazakeriaren aurkako militanteak ziren eta bere helburua bete-betean erdietsi zutela esan daiteke”), Ander Irizar (“Bai, jakinduriaz eta neure buruarekin zintzo jokatu izan banu orain dela hogei urte, Lajosekin egingo nuen ihes; egunen batean etxe honetatik ihes egingo nuen gauaren erdian, Lajosekin, nire ahizparen senargaiarekin, letren faltsutzailearekin, gezurti betiereko eta giza hondakin horrekin, Nunuk esango lukeen bezala, horrelako esamolde gogorrak gustatzen baitzaizkio”), Iban Zaldua (“Denborak utzitako markak latzegiak begitantzen zaizkio: gaztetarik ezagutu zuen Lodz hura begien bistan desagertzen ari da, eraikin berri arimagabeen eta berreraikuntza faltsutzaileen zamaren azpian”), Juan Martin Elexpuru (“lehenengoari, diru faltsutzaileari ezartzen zaion zigor berbera ezarri beharko litzaioke”), Bernardo Atxaga (“Gamelurik aipatzen al da Koranen? " Jorge Luis Borgesen baieztapen ospetsua neukan gogoan: arabiarren liburu santuan ez zegoela gamelurik; faltsutzaileen, turisten eta idazle nazionalisten kontua besterik ez zela”).

Bestelakoak

186. araua: Fernando II.a edo Fernando Katolikoa edo Fernando Faltsutzailea

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

faltsutze
iz. faltsutu aditzari dagokion ekintza. Dokumentuen faltsutze delitua. Kazeta eta elkarrizketa faltsuak ziren, jakina, baina oso faltsutze ona zen.

Aztergaia: faltsutze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

faltsutze 23: Juan Luis Zabala, Allande Sokarros, Lorena Lopez de Lacalle, Edurne Begiristain, Angel Erro, Irune Berro, Aitor Zugazti, Berria 2, Alberto Barandiaran, Ixiar Zubiaurre, EiTB 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: faltsutze 22: Berria 13 (“Espainiako enbaxadak aurkeztutako datuen faltsutzea barne”, “dokumentuen faltsutzeagatik”, “dokumentuen faltsutze, ondasunen bidegabeko eralketa”, “emaitzen faltsutze eta herritarren nahikundearen hurratzen honen konplize bihurtu dira”, “irabazien faltsutzea”, “Lehenik hauteskunde iruzurraren, irregulartasunen, faltsutzearen nondik-norako guztiak ikertu behar dira”, “erabateko faltsutzea izan zela”, "kontu publikoen faltsutze gehiago onartuko ez dutela esan esan dute EBko ministroek", “faltsutze kasuetan”, “Jorge Oteizaren ordezkariak baieztatu zuen, horri jarraiki, ustezko faltsutzeaz berriek eragina izan dutela artistaren lanen kotizazioan”, “Oteizaren lanen faltsutzeen gaineko susmoak bazirela esan baitzuen“), Juan Martin Elexpuru (“faltsutze delituen zigorrak”), Oskar Arana 2 (adib.: “Nork egin behar du eskuizkribuaren faltsutzea?”), J.M. Olaizola (“Albaniar honek, kimikaria lanbidez eta artista zaletasunez, 1843. urtean egin zuen, dakigunez, bere lehen lana, eskuizkribu faltsutzeei dagokienez, behintzat”), Xabier Olarra (“lehenagoko egunean Sheila salatu zutela enpresa baten kontuen faltsutze, iruzur eta armaturik egindako lapurretan gaizkide izateaz”), Txema Ramirez de la Piscina (“oso faltsutze ona zen”), Jon Alonso (“txanpon faltsutze horri ekiteko”), Joan Mari Irigoien (“aina iraganaren ahanztea edo haren ezabatzea, edo, are makurrago dena, haren aldatzea eta faltsutzea errazagoa duk”), Koro Navarro (“Hortaz, kantu hori zuretzat adorearen eta sasoiaren faltsutzea-edo da, ezta?“).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, maileguarekin batera

erabilia da, eta faltsifikazio mailegu arautuarekin batera onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

faltzestar
1 adj. Faltzeskoa, Faltzesi dagokiona.
2 iz. Faltzesko herritarra.
fama
iz. Ospea. Ik. entzute; omen2. Izen ona edo fama galtzeko arriskuan. Fama handiko predikari bat. Zure fama handia heldu baita hara. Bere fama ona, ondasunak eta osasuna galtzen. Sorgin fama zuten biek. Mundu guztian zabaldu dira Polipaso horren famak.

Aztergaia: fama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "sona ere agertu beharko litzateke sinonimo gisa" (1995-06-29)

famatu1, fama/famatu, famatzen
du ad. Goraipatu. Bere burua famatzen ari da. Izugarri famatzen dute ikusi duten guztiek.
famatu2
adj. Ospetsua. Axular gure erretore famatua. Tomasen eskola famatuak zenbat argi eder irazeki ez ote ditu? Euskarazko autoreetarik hautuena eta famatuena.
familia
1 iz. Ahaidetasun hurbilak lotzen dituen lagunen multzoa, berez etxe berean bizi direnena; bereziki, gurasoek eta seme-alabek osatzen dutena. Ik. sendi. Gabriel Etxebeste eta bere familia ongileari. Familia da gizartearen oinarria. Etxea eta familia. Familia mantentzea gero eta zailago baita. Familiarik gabeko haurra. Familia-bizitza. Lau kide edo gehiagoko familia-unitatea. Bere ustez, familia-egitura sendo batean bizi behar du umeak. Teoria horren aldekoek ez dute gizabanakoa familia-sistema baten kide soiltzat hartzen.
2 iz. Seme-alabak. Job santua bere emazte eta familia handiarekin. Familia eder baten aita zen. Familia ederra hazi du, baina mutil gazte bat dirudi.
3 iz. Leinua. Abrahamen familiakoa. Familiaren armarria. Erroman sortu zen, aitoren semeen familia aberats batetik.
4 iz. Nolabaiteko loturak elkartzen dituen pertsonen edo gauzen multzoa. San Benediktoren familia asko hedatu da geroztik. Euskaltzaleek familia handi bat osatu behar genukeela. Haize instrumentuen familiako tresnak.
5 iz. biol. Landare eta animalien sailkapenean, ordenaren eta generoaren arteko maila. Arrosaren familiako landarea. Katu mota guztiak Felidae familiakoak dira.
6 iz. Hizkuntzez mintzatuz, etorki bera dutenen multzoa. Indoeuropar familiako hizkuntzak.

Aztergaia: familia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: "famili: familiar"; "famili egoera: situación familiar"; "famili errenta: renta familiar"; "famili hizkuntza: lengua familiar"; "famili laguntza: ayuda familiar"; "famili liburu: libro de familia"; "famili orientabide: orientación familiar"; "famili osagarri: complemento familiar"; famili unitate: unidad familiar" / BarnErrot: "Famili Arazoetako Bulegoa: aurreneurriak, babesa eta birfamiliaratzea: Negociado de Prevención, Protección y Reinserción Familiares"; "Famili eta Elkarte Ustiapenen Bulegoa: Negociado de Explotaciones Familiares y Agrupaciones" / PFGZ: "Famili kenkari: Deducción familiar"; "Famili liburu: Libro de familia; Libro familiar"; "Famili unitate: Unidad familiar".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: familiako .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E208]: "Esangura argitu. Euskal Herriko leku askotan 'umeak, seme-alabak' esan nahi du. Urliak familia izan du" (1993-01-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: gehitzeko: familia izan, hau da, ‘umeak, seme-alabak izan’. Familia izan du; ez dute familiarik; ba al duzu familiarik? Bizkai aldean behintzat mundu guztiak darabiltzan formulak dira. OEH-an ageri denez, gainera, iparraldean bada familiatu, hots, haurrak izan: ezkondua da baina ez da familiatu.Hau ere sartzekoa litzateke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Onartu egin da aditz-esapideari dagokion oharra, eta azpisarrera gisa jasoko da, lantaldeak proposatu duen bestearen ondoan (baina azalpenak eta adibideak H1.1 lantaldearen esku utziz): «familia izan du ad.» Gainera, lantaldeak proposatua duen familiatu aditza ere jasoko da: «familiatu, familia(tu), familiatzen. da ad. Ipar.»

familia bakarreko
adj. Etxebizitzez mintzatuz, eraikin bakarrekoa eta familia bat bizitzeko pentsatua dena. Ik. familiabakar. Garai bateko baserri lurrak familia bakarreko etxebizitzak eraikitzeko ari dira aprobetxatzen. Familia bakarreko etxeak.

Aztergaia: familia bakarreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

familiabakar forma aztertzean azpisarrera gisa jasotzeko proposatua.

familia harrera, familia-harrera
iz. Adin txikikoak babesteko neurria, Administrazioaren tutoretzapean dauden haurrei edo nerabeei, adinez nagusi izan arte, familia biologikora itzultzeko aukera izan arte edo adopzio prozesua gauzatu arte, harrera-familia batean bizitzeko aukera ematen diena. Familiari Laguntzeko Legea, 1.703 milioi euroko dirulaguntzak aurreikusten dituena haurra izan dutenentzat, adopzioentzat edo familia harrerarako. Familia-harrerara bideratuta dauden eta behar bereziak dituzten haur txikiak.

Aztergaia: familia-harrera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh181 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu familia(-)harrera formarik.

familia(-)harrera 159: Argia, Berria, Deustuko Unibertsitatea 34, DiarioVasco 6, Euskal Herriko Agintaritza 32, Espainiako Gobernua 16, Goiena 4, Gomylex 30, Laneki 34, UEU.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

familia harrera 4, Berria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa familia sarreran.

familia izan
1 du ad.-lok. Haurrak izan, seme-alabak izan. Lanbide bati eutsi nahi badiozu eta familia izan nahi baduzu, nola eta nondik atera idazteko denbora?
2 du ad.-lok. Haur batez erdi. Errainak familia izan zuenean, gure aitak bisitaz eraman nahi izan zuen, ohitura zen bezala, oilo bat.
familia liburu, familia-liburu
iz. Familia baten datuak jasotzen dituen liburuxka, gurasoen egoera zibilaren eta seme-alaben jaiotzaren berri ematen duena. Umearen errolda agiria, familia liburuaren fotokopia eta guraso edo tutore baten nortasun agiriaren kopia eraman behar dituzte eskolara.
Loturak
familia mediku, familia-mediku
iz. Lehen arreta eskaintzen duen eta pazienteen osasun egoera orokorraz arduratzen den medikua. Lau asteren buruan, ordea, hobera egiten ez zuela ikusirik, familia-medikuak psikiatrarengana bidali zuen ama.

Aztergaia: familia-mediku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh64 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: FAMILIAKO MEDIKU Médico de cabecera. Familiako medikuak behatuko dako lehenik. JE Med 67. Mediku espresak ixtorioa xeheki jakiten balin badu familiako medikuaren ganik, ez du urrats alferrik erabiliko. Ib. 68.

LB: 111: Argia 11, Berria 40, DiarioVasco, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 17, Elhuyar 3, Elkar 11, Consumer 8, Goiena 2, Laneki 8, UEU 8, Uztarria; familiako mediku 58 / ETC: 772, familiako mediku 241.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: médico de familia familiako mediku, etxeko mediku, Adorez: 0, Labayru: médico de cabecera familia-mediku, etxeko mediku; NolaErran: médecin de famille familiako mediku. // Euskalterm: es médico de cabecera; médico de familia: etxe-mediku, familia-mediku, oheburuko mediku, familiako mediku, etxeko mediku.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Bide batez, familiako azpisarreran dagoen familiako mediku adibidea kentzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa familia eta mediku sarreretan.

Familia Santu
iz. Erlijio katolikoan, Jesus haurrak, Josef Nazaretekoak eta Jesusen ama Mariak osatzen duten familia. Familia Santuaren Egiptorako ihesaldia antzeztuko dute igandean Lazkaon. Familia Santuaren eliza.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper