50535 emaitza bilaketarentzat - [18751 - 18800] bistaratzen.

familia terapia, familia-terapia
iz. Depresioa arintzeko familia terapia ere eraginkorra izan liteke. Gustatuko litzaidake familia-terapian espezializatzea.
Ohiko lexiak

Aztergaia: familia-terapia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 64 (Berria 4, UEU 60); ETC 142

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: familia-terapia (Psikol. termino onartua da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa.

familiabakar
adj. Etxebizitzez mintzatuz, eraikin bakarrekoa eta familia bat bizitzeko pentsatua dena. Ik. familia bakarreko. Etxebizitza familiabakarrak.

Aztergaia: familiabakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh46 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 46: familiabakar (Argia 2, Deia 4, Elhuyar 1, Elkar 1, Laneki 2, UEU 17 (asko etxebizitza familiabakarra); familiabakarreko Aizu 1, Argia 3, Consumer 10, Laneki 5 / ETC 25.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: familiabakar izond. unifamiliar etxebizitza familiabakarra: vivienda unifamiliar / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 / Euskalterm: 0

Erdaretako formak

es unifamiliar; fr individuel, familial: Elhuyar: adj. familiabakar, familia bakarreko; bizitza bateko han hecho viviendas unifamiliares: etxebizitza familiabakarrak egin dituzte / Adorez: adj. familiabakar, familia bakarreko; vivienda, casa unifamiliar: familia bakarreko etxea, bizitza bakarreko, bizitza bateko etxea; casa unifamiliar aislada: etxe familiabakar isolatua / Labayru: 1 adj. familia bakarreko, familiabakar. Casa unifamiliar: Familia bakarreko etxea / NolaErran: 1 adjectif familiako – familiaren – familia- – etxeko comme il était sérieux et travailleur, il s'intégra vite à la vie familiale seriosa eta langilea izanez, familiako bizian sartu zen laster allocations familiales familia laguntza 2 familiale nom féminin familia auto.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jaso, gurasobakar formarekin egin den bezala. Eta horrekin batera familia bakarreko ere jaso, guraso bakarreko bezala.

familiaburu
iz. Familiako burua, familian agintzen duen pertsona. Hurrengo egunean, herri osoko familiaburuak, apaizak eta lebitarrak Esdras lege maisuaren ondora bildu ziren. Familiaburua ama zen.

Aztergaia: familiaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-02-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2006-11-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: familiaburu Cb EBO ("Guraso ta familiaburuak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

familia(-)buru (eta famili[-]buru, familiburu) 8: UZEI ("Famili buru edo Pertsona Nagusiarekiko"), I. M. de Lezea ("familia-buru guztiak bildu eta zozketa egin zuten"), Zer egin dezaket/1988 ("Famili liburuaren fotokopia, familiburuaren N.A.N.ren fotokopia eta 2 argazki"), LehenZikloEsper 1987 ("famili-buruaren altuera eta urteko soldata"), AdminLan ("famili buru bakoitzak zenbait datu eskatzen diren orri bat bete beharko du"), I. Zaldua ("gaur egun ezagunak ditugun familia-buru batzuek ekialdeko leku berean baserriak eraikitzen dituzte"), Erantzukizun zibila ("Pertsona hauen erantzukizuna desagertu egingo da famili-buru on baten diligentziaz jardun dutela frogatzen badute"), XArb ("Artetik erraiteko hortarik iduri luke biltzarkide zirela normalki familia buruak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

famili buru : DFrec 1 (Biblia denentzat: "famili buruak bakarrik lan eginez"); familiako buru : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

familiburu : BiblE 62 #mdash# 2. edizioan familiaburu zuzentzekoa: adib. 1 Kro 7,7.9.11; 8,6.10.13.28; 9,9.13; 23,24; 24,4.21.24.25; 26,12.32; Esd 3,12; Ne 7,69.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

familia buru : EuskHizt (adib. gisa); familiaburu : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS: familia-buru / EskolaHE: -

Lantaldeak jasoa du forma, bigarren itzuliko berrien artean, eta oraingoz ez dago zer erantsirik.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Familia-loturak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gehienbat erabilera administratiboa dauka hitz horrek. Horregatik, komeniko litzateke horren esanahia argitzea, esaterako, 'familiaren arduraduna'. Gehitzeko: familia-zuzenbide. Gaur egun bizi-bizirik dagoen arloa da, Ipar. eta Hegoaldean. Zerrendaratzea komeni da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Kendu lerro hau, eta beste azalpenik gabe jaso familiaburu proposatua; familia-zuzenbide, berriz, Admin. eta Zuz. arloko hitzak landu behar dituen batzordeak aztertzekoa da, honelako besteak bezala.

familiako
1 adj. Ehortzia izan da familiako hobian. Berrogei urteko ama familiako gaztea (Ik. ama familiako). Ostatuan daude gizon gazte langileak eta aita familiako zaharrak, oro baltsan (Ik. aita familiako).
2 iz. Familia bateko kidea; ahaidea, senidea. Bere seme eta alabei, iloba eta familiako guztiei, gure doluminak.
Loturak

Aztergaia: familiako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: familiar.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

familia sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag. eta iz.

familiar
adj. Familiakoa.

Aztergaia: familiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

L dira (eta Zu, EB bana) familiar- 6 (Lç 5, Mde), familier- 16, familler- 4; familiar 13 (Lç Act 10,24: "Bere ahideak eta adiskide familiarak"; SP 8, adib.: "Begiratu behar dela sobera familier izaitetik", "Etzaitezila treba familier noiz den emakumerekin", "... zeren nola orduan gauza partikularak eta familierak behar baiterauzkigute gogora erakharri"; Brtc: "Egia sainduenekin familier eginez"; Dh: "beira komunione seinduarekin sekulan sobra familier egitetik"; Jaur: "Jesusekin eta Mariarekin zituen konbertsazione familierak"; CatS: "Gizunkente orori, edo familier, edo gizun bakhoitz baiti"); eta OEH argitaratuan gainera: CatLav ("Katixima da instrukzione familier edo xehe bat"; He Phil: familler); familiarki 6 (Lç Ins 3, adib.: "harengana gure egiazko Aitagana bezala familiarki retira gaitezen", "baldin familiarki Iainkoagana retiratzen bagara"; SP Phil: "gure espiritua familierki eta olheki bere Iainkoarekin iarriz eta usatuz"; Mih: "Han oraño Jesusekin famillerkiago bat egiten zintezkelarik, haren amodioan ediren ziñezake zeruko bozkarioen hirrits bat"; Brtc: "Familierki konbersatzea") eta OEH argitaratuan beste familierki 1 (He); familiertasun 5 (SP Imit 2: "Eztuzula ansiarik izen edo fama handiaren itzalpeaz, hainitzekiko familiertasunez, edo gizonen adiskidetasun partikularez", "Halakoek eztute ardietsiko bihotz garbiaren libertatea, ez eta ene familiertasun arraiaren grazia, bere burua lehen osoki utzirik eta egunerozko sakrifiziotan emanik baizen"; Ch: "gure familiertasuna izan behar dela presuna berthutezkoekin Jainkoarekin eta aingeruekiñ"; He Gudu 2: "agertzen dugula aire serios bat, famillertasunik eta ergelkeriarik batere, urhundik ere, ez duena", "Amodio likhitsa edo amurusia, adiskidetasun suerte hautara, sentitu gabe, lerratzen da bisita husuez, solhas luzez, famillertasun sobraniazkoez") eta OEH argitaratuan gainera beste familiertasun 1 (CatLav: "Emaztekiek gizonkiak librokiegi eta familiertasun sobrarekin hantatzea"); familiertu 2 (SP Phil: "Traianori erran ziotenean bere saietserako ongi ethorriek bere ustez sobera familiertzen zuela enperadorearen maiestatea", "... ez dela behar famillertu edo trebatu, mundanoekiñ, guziz gazteekiñ, aberatseki, emaztekiekiñ, baiñan gure familiertasuna izan behar dela presuna berthutezkoekin Jainkoarekin eta aingeruekiñ"); familiaritate 2 (Lç Ins: "Ez solament gure ahaideak eta adiskideak, edo gurekin familiaritate dutenak, baina ezagutzen-ere eztitugunak eta gure etsaiak-ere"; Mde HaurB: "aspaldiko otsein batek duen familiaritate zaputzarekin"); eta OEH argitaratuan gainera beste hauek: He ("sobra familier errendatzen"), Ch ("Ez dela behar famillertu edo trebatu mundanoekiñ").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

familiar 33: B 1 (Gure Erria 1972: "Jose Francisco Echavek Seat 124 familiar berria ekarri dau"); G 1 (Euskerazaintza 1988: "Joan dedilla bakoitza bere erriaren ikurriñaren azpian, naiz zaldun naiz Ordenes Militares-koak izan, naiz Inkisizioaren Familiarrak"); EB 31 (SIADECO 2, adib.: "Eri eta familiarrak, lanaldi osoak galdu beharrean gertatzen dira"; EUEstat 1988: "Enpresariaren edo bere familiarren jabetza-eskubidekoak dira"; UZEI 4: "Etxebizitza familiarrak"; Biztanleria 1987 2: "etxebizitza familiarren multzoak", "lan familiar bat"; F. Azorin: "aurrekontu familiarrak"; Gipuzkoako geografia: "kontsumo familiarrerako diren baratz txikiak"; AKManifestua 1980: "Burjeseriak familiar harremanak estaltzen zitueneko sentimenduzko beloa urratu du"; D. Urbistondo 2, adib.: "Beno... Nola hasiko gara orduan? Jaun maitea... Ez... Moucheboume jaun maitea... Ez, familiarregia"; Aizu!: "planing familiar"; Azurm: "sentidu historikoa, familiarra, komunitarioa"; Demografia 1986 3, adib.: "[Datuak] jasotzen dira baita, inkesta familiarraren bitartez"; G. Nazabal: "Gizateriak egin dituen aportazio desberdinak egunero-egunero ikusi eta baliatzeak hain familiar eta arrunt bihurtzen dizkigu horiek azkenean, ezen inortxok ere ez bait du horien jatorriaz galdetzen"; A. Urrutia: "... zuzenbide pribatua herriaren barnemuin ekonomiko, familiar eta sozialean ondo errotuta bait dago"; Elhuyar: "Testuinguru hau oinarrizkoagoa eta aldi berean familiarragoa denez..."; X. Gereño: "Paper hauetan dago zure historia familiarra"; GAO 1989: "Langilearen ohizko bizileku familiarraren lekualdaketagatik: egun bat urtean"; AAO 1989: "unitate familiarrak"; Argia/4: "Festak, ospakizunak eta sinbolo familiarrak, sozialak eta kulturalak aurkitzea eta baloratzea"; EUSTAT 1993, 4: "Etxebizitza familiarrak"; L. Aldoy: "Epaileak erabakiko duela ezkontideetako zeinek jarraituko duen bizileku familiar edo komuna erabiltzen"); familiaritate EB 1 (M. Haranburu: "hilabeteko haurraren (haur anorexikoaren) arrotzarekiko familiaritateaz"); familiarizatu EB 1 (G. Nazabal: "bere litografiako ezagupenen bidezko prozesu kimikoekin familiarizatuta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

familiar : DFrec 4, AB38 5 (hauetan f. produzio, maitasun f.), AB50 4 (hauetan karga familiardun, arazo f., plangintza f., etab.), HiztEn, Euskalterm 30 (hauetan ekintza f., enpresa f., etxebizitza f., formatu f., etab.); familiartasun : DFrec 1, HiztEn // Euskalterm: familiarki 1, familiarizazio 1, familiaritate 1 (familiaritatezko harreman) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

familiar : HiruMila, ElhHizt; familiarki : HiruMila; familiartasun : HiruMila, ElhHizt; familiertasun : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

familiar 53: Berria 14, EiTB 28, Argia 11.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: familiar 75: Berria 25, Juan Garzia 5, Anjel Lertxundi 7, Pablo Sastre 3, Unai Elorriaga 2, Joan Mari Irigoien 2, Aitor Arana 2, Joxean Sagaztizabal 2, Joseba Urteaga 2, Jon Alonso 3, Mikel Hernandez 2, Piarres Aintziart 2, Irene Aldasoro 2, Karlos Zabala, Bernardo Atxaga, Patxi Zubizarreta, Patziku Perurena, Anton Garikano, Joxe Azurmendi 2, Xabier Arregi, Koldo Izagirre, Josu Zabala, Eider Rodriguez, Luis Elberdin, Pako Aristi, Joxan Elosegi, Aingeru Epaltza, Jean Baptiste Etxarren.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ik. familiako, famili(a)-x.

Izenondo erreferentziala eta konposizioa parean ematekoak dira

izenondo erreferentziala ere erabilgarria izaten da zenbaitetan familia- konposizioarekin batera.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ez dut uste hitza hau hain erraz saihestekoa dugunik, euskalki guztietan erabili delako, berorren eratorri diren familiarki, familiartasun eta familiartu bezala, bestela nekez esan genitzakeenak. Horren ondoan, noski, senitarte, etxeko, senide modukoak ere erants ditzakegu, forma jatorrago gisa. Ez dezagun ahantz familia izena, esangura batekin edo bestearekin, errusieraraino heltzen dela.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Kendu lerroa (hau da, ez da hiztegian jasoko familiar izenondoa, baina ez da espresuki gaitzetsiko ere).

familiarte
iz. Familia, senideen multzoa. (Batez ere leku atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Lur ematea familiartean egingo da.
Azpisarrerak

Aztergaia: familiarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: familiarteko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

familiarteko

familiarteko
adj./iz. Familiakoa. Familiartekoak eta adiskideak.
Loturak

Aztergaia: familiarteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ondoan, sinonimo gisa, senitarteko eman beharko litzateke" (1995-06-29)

familiatu, familia/familiatu, familiatzen
da ad. Ipar. Familia izan, seme-alabak izan. Ezkondua da, baina ez da familiatua. Nafarroan kokatu zen, familiatu, eta haren leinua, ezkontzaz ezkontza, arras nafar bihurtu.

Aztergaia: familiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

familia(tu), familiatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

fan
iz. Abeslari, aktore edo kidekoren baten jarraitzaile eta miresle amorratua. Bere mirespena adierazi nahi zion, fan ergel bezala agertu gabe.

Aztergaia: fan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "fan h. zaletu, fanatiko".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zalea, jarraitzailea.

fanatiko
adj./iz. Erlijio, doktrina edo pertsona batenganako fede itsua agertzen duena. Protestantea zen, baina ez zen fanatikoa.

Aztergaia: fanatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-05-26 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

itsu, fanatiko, amorratu

fanatismo
iz. Fanatikoaren jokamoldea; fanatikoaren karra. Lotsatiek tarteka erakutsi ohi duten fanatismoarekin aldezten zituen bere ideiak.

Aztergaia: fanatismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
fandango
iz. mus. Hiru aldiko dantza bizia, jatorriz espainiarra; dantza horren doinua. Ba al dakik fandangoa dantzatzen? Fernandok fandangoetan ez zuen parerik. Hamar bat hasten dira fandangoetan, dantzari galtzadunek kriskitinak beren ahur barnean joz. Fandangoak jotzen dituenean. Fandango-jotzailea.

Aztergaia: fandango

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
fandangolari
iz. Fandango-dantzaria. Gazte denboran ez zen izango fandangolari mantsoa!

Aztergaia: fandangolari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-lari.

fanerogamo
adj./iz. bot. Landareez mintzatuz, ernaltze organoak (loreak) agerian dituena; (pl.) landare horiek osatzen duten dibisioa. Landare fanerogamoak.

Aztergaia: fanerogamo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Bot.

fanerozoiko
1 adj./iz. geol. Lurraren historia geologikoa banatzen den eonez mintzatuz, Proterozoikoaren ondorengoa, duela 542 milioi urte ingurutik gaur egun arte hedatzen dena, hiru eratan (paleozoikoa, mesozoikoa eta zenozoikoa) banatzen dena. (Izena denean, F larriz). Fanerozoikoko sedimentuak.
2 adj. geol. Fanerozoikokoa, Fanerozoikoari dagokiona. Lurralde fanerozoikoak.

Aztergaia: fanerozoiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-04-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Fanerozoiko: Harluxet (taula estratigrafikoa: eontemak); HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

Fanerozoikoa: EIMA.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Aroak.

Hainbat formari dagokion paradigma erregularra

maiuskula/minuskula (ik. oharra s.u. arkear).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-06-26): Onartua.

fanfarre
iz. Haize instrumentuak jotzen dituzten musikariz osaturiko talde txikia, kaleetan zehar ibiltzen dena. Ik. klika; txaranga. Fanfarre batek alaitu zuen ibilaldia.

Aztergaia: fanfarre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
fanfarroi
adj. beh. Harroa, harroputza. Gizonik fanfarroiena umiltzeko eta beheratzeko.

Aztergaia: fanfarroi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

panparroi (eta fanfarroi 4, fanfarron 1) 26 aldiz ageri da: B 5 (Ag Kr: "batzuk, euren neurritik urten gura daben zoroko, itsu, asto, ganbelu dongeak diralako, ta bestea, len be esan dot eta, panparroi, judio, ustel, izurde, zorribiztua"; Echta Jos: "Ikusi dozu, mutil panparroi, Dirudun ontzi-burua, Gauza orrekaz ezta neurtuten, Gizasemien mendua"; Kk Ab II: "armaiotik atara ditu euren yantzi panparroiek, eta trangabelien askoriaz txiki-txiki egin ditu"; Eguzk GizAuz: "Estadua bear ei-da indartu; estadua eskubide guztien jabe oso egin, ugazaba panparroia izan dadin"; Bilbao IpuiB: "Txori guztien errege irudian panparroia alakoak"), G 20 (Echag 4, adib.: "Txit panparroia dago egiten karroza, edertuko dubena aundizkiro plaza"; It Fab: "Izaten oi da gizon txit ikarakoia toki segurutika guztiz fanfarroia"; PE: "mutil panparroi lujoso orrek etzuen atsegiñ artu"; Xe: "pareta egon arren amar oñ altuan panparroi juanak dira putzura saltuan"; Sor Bar: "Zer panparroi ibilliko diran!"; Urruz Urz: "Panparroi zebillen, batez ere erdaraz mintzatzen zanean"; Iraola: "Eskuan melokotoi aundi bat zuela, panparroi zijuan Gorraenera Beltxa, suplementu bat firmatzera"; Urruz Zer 2, adib.: "Pozik eman zituan Txoriburuk lau milla peseta eta beregandu zuan ollar guziz panparroia"; Ill Testim 3, adib.: "Ez dago barkaziorik; bat aski ez bada lotu biak; ikusiko degu zein diran fanfarroi oiek"; Tx B I 2, adib.: "bertso berriyak berak e ditu panparroi samar atera, giza erdiya ote zeran da ortaño arrotu al zera?"; Anab Aprika: "Prantzesa zan, berritsua, aldizka panparroia ta gizon ona"; And AUzta: "Arroxko eta panparroi danak berak menderatu ditu"; MEIG I (bertso berriak, Espetxean, 1940: "Bota arrunkak, zuk oi bezela, arro-panparroi agertu; au jakin gabe gipuzkoarrik ez bedi beintzat gelditu; oraingoa, ba, zurea da-ta bazter guziak nazkatu"), IE 1 (Elsb Fram: "Ebiakoitz batez, ilhuntzean, bildu ziren elgarretarat, berrogoi bat muthil gazte azkar eta aski fanfarronetarik, eta hartu zuten xedea gau hartan berean landatzeko Libertatearen arbola"); panparroikeri(a) (eta bina panparrokeria, fanfarroikeria) 9 aldiz, B-G (It Fab: "Aditu zuenean fanfarroikeria, leoiak egin zuen algara aundia"; Ag AL: "Eztot esaten panparroikeriz, egia dalako baiño"; Xe 2, adib.: "bere andria nola dabillen beti fanfarroikeriyan, dantzan ta erromeriyan"; Kk Ab II: "sukaldia zan atartia baizen zabala ta andia; antxe egozan Gaztela-mutil upagiñak panparrokeriya eriyoela"; EusJok 2: "mundubak ziran Iturriotza oik ikustera etorriyak, leku onian gelditu dira orren panparroikeriyak", "orrek umildu diu oien panparrokeriek"; JanEd II: "andik gero su onduan panparroikeriya bagenduan"; Bilbao IpuiB: "Bertoldineri igelen panparroikeriok odola irakiten ipiñi eutsen"); panparroitasun B 1: Añ GGero ("Egiten zara Aita Santu, egiten zara Errege, aberastuten zara, egiten dozuz panparroitasun ta balentia asko").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

panparroi 5 ager.: B 1 (Lore kontu: "Erremonek, morroskoa ikusi ala, panparroi eta zarataka: - Hona hemen gure lobea, gure indianoa... Gollibarko semea..."), G 1 (Urruz: "Panparroi dijoazenik ere, eztiat esaten, baña ezetzik ere, enikek esango"), EB 3 (BAtx AstH, adib.: "Herriko gobernari panparroiak ongi etorria ematen zien animalia eder haiei"); panparroikeri G 1: Bidea ("Ah! Zure aundi-nai, zure panparroikeri ta zure atsegiñen alde saiatzen zeran bezain benetan... Jainkoaren morroitzan saiatuko baziña...!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fanfarreria : HiztEn; fanfarroi : HiztEn; fanfarroikeria : AB38 1, HiztEn; panparroikeria : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fanfarreria : HiruMila, ElhHizt, DRA, PMuj DVC; fanfarroi : HiruMila, ElhHizt, HaizeG BF, Lh DBF (eta fanfarroin); fanfarroikeria : HiruMila, ElhHizt, Lh DBF (fanfarroinkeria); panparrekeria : DRA; panparreria : DRA, PMuj DVC; panparroi : DRA; panparroikeri : DRA // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

harroa, harroputza.

fangera
iz. Ekuatore Ginean eta Gabonen mintzatzen den hizkuntza.

Aztergaia: fangera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-09-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-02-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 53 / Arau berrituak ez du jaso (Ik. "53. arauari egindako aldaketak, emendioak eta kenketak [...] Fangera: Ez da ofiziala").

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Kontuz, hau da, lantaldeak ez du erabaki.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Ofizialtasuna gorabehera, forma horretan arautu zuen Euskaltzaindiak hizkuntza horren izena, eta hala aipatzekoa da: «fangera iz. (hizkuntza)».

fantasia
1 iz. Apeta, guraria. Zeren buruan sortu baitzait fantasia bat, konplitu behar dut fantasia hura.
2 iz. Irudimenak sorturiko irudi edo sorkaria. Fantasia eta errealitatea. Fantasiazko mundu bat sortu du, beldurrak sorrarazitako mamuen mundu bat. Fantasiazko liburuak.
3 iz. mus. Forma askeko musika-lana. Donostiako Orfeoiak kontzertua emango du bihar Madrilen, eta Ludwig van Beethovenen bi obra interpretatuko ditu: Fantasia korala eta Bederatzigarren sinfonia.

Aztergaia: fantasia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09
fantasiazko zinema
iz. Fantasiazko edo naturaz gaindiko gertaerak kontatzen dituen zinema-generoa. Vampire Girl vs Frankenstein Girl Japoniako fantasiazko zinemaren eredu da. Atal berezia eskainiko diote Sitgesko 50. Fantasiazko Zinema Jaialdian.

Aztergaia: fantasiazko zinema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

beldurrezko zinema forma aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

fantasma
1 iz. Mamua. Fantasmak gogoko ez dituenez, bizirik daudenen alde egiten du. Esploratzaile haren fantasma uharte horretan bizi da, eta ez zaizkio bisitak gustatzen.
2 iz. Gauzez mintzatuz, irreala dena edo irreala dirudiena; fantasma bat bezala agertzen eta desagertzen dena. (Aposizioan). Zazpi urtetik behin lehorreratzen zen, ontzi fantasma hura bezala.
3 iz. Hiriez, herriez eta kidekoez mintzatuz, hutsik, jenderik edo biztanlerik gabe dagoena. (Aposizioan). Kalea hutsik, herri fantasma bat balitz bezala.

Aztergaia: fantasma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
fantasmagoria
iz. Begitazio edo irudipen hutsala. Zin egiten dizut sinestear egon nintzela irudipen baten, fantasmagoria baten biktima baizik ez nintzela.

Aztergaia: fantasmagoria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

fantasmagoriko
adj. Fantasmagoria itxura edo izaera duena; fantasmagoria bati dagokiona. Halako itxura fantasmagorikoa zeukan etxe osoak. Irudi fantasmagorikoak.

Aztergaia: fantasmagoriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh42 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 42 (Argia 1, Berria 8, Deia 3, EiTB 2, Elkar 25, Euskaltzaindia 1, UEU 2); ETC 137

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: fantasmagoriko izond. fantasmagórico, -a / Adorez: fantasmagoriko adj. fantasmagórico/ca / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0

Bestelakoak

fantasmagoria iz. Begitazio edo irudipen hutsala. Zin egiten dizut sinestear egon nintzela irudipen baten, fantasmagoria baten biktima baizik ez nintzela.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, fantasmagoria arautuarekin batera.

fantastiko
adj. Fantasiazkoa. Literatura eta zinema fantastikoa. Estilo berri horrek paisaia fantastikoak eta eszena mitologikoak bateratu zituen.

Aztergaia: fantastiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

fantastiko IE 1: SP Phil ("Horiok dire haurren amudiotasunak, samur dira, baina flako, baina fantastiko, bainan obra gabeko ere dira" #mdash# He 482: fantestiko, OEH argitaratuan).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira (eta B 1) fantastiko 21 (Literatura/3: "eta egia esan, liburu honetan agertzen bai dirala istorio harrigarriak eta fantastikoak"); EB 20 (X. Etxaniz 3, adib.: "Irakurketetan, literatura fantastiko-errealista izango du gogokoena"; UZEI: "Berak badaki artistaren sorketa-modu liriko eta fantastikoak ez duela balio projektazio on bat egiteko"; K. Mujika: "Batzuk bereziki fantastikoak ziren, San Joan Ebanjelariaren izenean ipini zen hau bezala"; M.A. Elkoroberezibar: "Bueltatu ziren 'epaileak', egitan senadore fantastikoak, sententzia eskuetan zutela..."; P. Sastre 2, adib.: "nire azkartasuna permititua ez denaren mugak urratzen ari zela, debekatuaren eremu fantastikoetan sartzen ari zela..."; Urraspide 1981: "Bakoitzari ezinezko edo fantastikoa den eginkizun bat emango diogu beste talde bati egin diezaion"; J. Gabilondo: "Lanok ere narrazio ez-bateratuek eta egitura magiko eta fantastikoek egituratzen dituzte"; Bene-benetan/4 zerrenda batean: "gaztea / ezaguna / famatua / fantastikoa / lasaia / laster / bakarrik / jantzi / ospatu"; Ingurunea/5: "Baina zientzia fikziozko filmetan edozein motatako asmakizun eta makina fantastikoak agertzen dira"; HizkLiter: "abentura fantastikoak azaltzen ditu beti"; Beleko: "Adierazpide Dramatikoak badu beraz garrantzizko edukin ludikoa eta fantastikoa"; AmetsenInterp: "Agian horregatik NO REM faseetako ametsak askoz ere errealistagoak izaten dira eta REM fasekoak askoz ere ugariagoak, irudimentsuagoak, fantastikoagoak eta hunkigarriagoak"; J.K. Igerabide: "zientzian eta jakitatean alde berriei ekiterakoan lehen mailan behintzat, ahalmen fantastikoak eragin handia du"; F.J. San Martin: "Futurismoak abangoardiaren eremu guztietan izan zuen eraginik, eta publizitatea errealitatearen birreraikitze fantastikoaren tresna eta laguntza izan zen"; E. Gil Bera: "eta orduan gauza fantastikoak eta kimerak dira gogoeta atsegingarriek eraginak, tristeak baino gehiago irrigarriak"; A. Arkotxa: "Haragi tindatua ongi zapatu zen tokietan, larruaren zimurrak pakidermo batenak bezala agertu ziren izara garbian geografi fantastiko bat sortuz"; J.M. Irigoien 2, adib.: "hain indartsua, hain basatia eta hain fantastikoa, erabat sendatu edo burua leherteraziko dio"), eta fantastikoki 1: A. Valdes ("Grande Bretèche, kondenaturiko leihoak, ferradura lizuntsuak, ate itsu, gela bakartiak, belartza altu eta malgu artean, begi aurrera azaldu zitzaidan fantastikoki").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fantastiko : AB38 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan espazio f., irudi f.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fantastiko : HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

fanzine
iz. Ale gutxiko argitaraldiak egiten dituen aldizkari amateurra, zinema, komikia edo zientzia-fikzioa bezalako gaiak erabiltzen dituena. Garai hartan, irrati libreak, fanzineak zein musika taldeak harrien azpitik ere ateratzen ziren. Ez zen hura ohiko aldizkari eta fanzine denda.

Aztergaia: fanzine

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fantzine EB 3: Egin 1988 2 ("Ohizko fantzine ugariren artean beste bat gehiago dugu Valdepeñas herritik igorri diguten 'Lavanderia Kaos' hau 6. alea oraingoa", "Musikari dagokionez, talde mordoarekin eginiko elkarrizketak nagusituko dira 'Lavanderia Kaos'en, tankera honetako fantzine gehientsuenetan bezala"), Eguna 1990 ("Orijinalak, egileei bueltatuko zaizkie, baina Roka taldeak Fantzinea argitaratzeko eskubidea izango du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fanzine : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es fanzine formaren ordainak: fanzine : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (Le Petit Robert): fanzine (mot-valise angl. amér. de fan 'amateur' et magazine); it (S. Carbonell): Ø; ca (DCC): Ø; en (Collins): fanzine; de (Langenscheidts): Ø

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "fanzine".

Lantaldearen irizpideak
Aski nazioartekoa da

aski nazioartekoa da (cf. en, fr, es).

farad
iz. elektr. Kapazitate elektrikoaren unitatea, coulomb bateko karga elektrikoa eta volt bateko potentzial diferentzia dituen kondentsadore baten kapazitatearen baliokidea dena (F).

Aztergaia: farad

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

farad: HiztEn; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Erdaretako formak

farad: Le Petit Robert-Collinsç; OfQuLF: unité de mesure de la capacité électrique || Michael Faraday || chimiste et physicien britannique.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

pikofaradio 3, OinEntz/5 ("500 pikofaradiotako erdiko ahalmena izango duen kondentsagailu aldagarri bat eta beste bi finko, bata 1.000 eta bestea 200 pikofaradiotakoak [...] 200 pikofaradiotako kondentsagailua").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC corpusak Fenomeno elektriko eta elektromagnetikoak liburuan bildu ditu farad 4, mikrofarad 4, nanofarad 1, pikofarad 1; adib., "Kapazitate-unitatea farada (F) da. Esan daiteke kondentsadore batek farad baten kapazitatea duela, baldin eta plaken artean volt bateko tentsioa aplikatzen zaionean, coulomb bateko karga bat metatzen badu. / Farada oso unitate handia da eta, horregatik, azpimultiploak erabili ohi dira, farad baten milioirenari, milamilioirenari eta bilioirenari dagozkienak hain zuzen, eta honako izen hauek ematen zaizkie: / Mikrofarada (µ F) [...] / Nanofarada (nF) [...] / Pikofarada (pF)".

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

A. Sagarnak dioenez, mikrofarad, nanofarad eta pikofarad erabiltzen dira (eta farad, jakina, azpimultiploak azaltzeko eta), baina ez milifarad; erabiltzen diren laurak jaso litezke hiztegian, unitateen multiplo eta azpimultiploak modu koherentean tratatuz.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak eta Izen propiotikoak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

unitateen multiploak eta azpimultiploak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): farad

faraoi
iz. Antzinateko Egiptoko erregea. Ramses II.a faraoia. Faraoiak neke gogor handian zeuzkan bere erreinuko israeldarrak.

Aztergaia: faraoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

farao 3 (Lç); faraon 173: L 38 (Lç, EZ 3, Ax 9, SP, ES, JesBih, CatJauf, Zerb 17, Mde Pr); Zu 6 (Tt 4, Egiat: horietan 5 ph-); G 110 (Mb 19, Cb, Ub 5, Lard 84, Vill Jaink); B 19 (Añ 12, fB 4, AB 3); faraondar eta faraontar bana (Vill); paraon 3 (fB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

faraoi 11: B 1 (I. Malax); EB 10 (J.C. Alonso, UZEI, J.A. Agirre, J. Elorza eta Urraspide 9 zk.); pharaoi EB 1 (J.A. Agirre); faraon 6: IE 4 (Othoizlari 19 zk.); EB 2 (G. Aresti, UZEI); pharaon 3 (Mde eta J.A. Agirre).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

faraoi : AB50 1; HiztEn; faraon : DFrec 7; AB38 2; LurE; Euskalterm 1; paraoi : DFrec 1.

Sektore jakin bateko informazioa

BiblE: faraoi (264 ager. testuan eta 45 oharretan); Bibl: Faraon (ik. Ir 1,11ko oh.; adib. Ir 5,1-14: "Faraonen ikustera", "Faraoni erran", "Faraonek erran", "Hunela mintzo da Faraon", "Faraonen zaintzaile"; Erm 9,17: "Idatziak Faraoni erraiten baitio..."); IBk: Faraon (Eg 7,10-21: "Faraonen, Ejiptoko erregearen, onginahia (...) orduan jakin zuen Faraonek (...) Faraonen alabak jaso zuen"; Erm 9,17: "hala esaten zaio Faraoni Liburu Santuan"; Heb 11,24-27: "Faraonen alabaren semeordeko"); Ezkila: Faraon (Eg 7,10-21: "Faraon, Egiptoko erregearen aintzinean (...) erran zioten Faraoni haren etorkia (...) Faraonen alabak altxatu [zuen]"); KerZug: Faraon (Eg 7,10-21: "Faraon'enganako", "Faraon'ek", "Faraon'en alaba"; Heb 11,24: "Faraon'en alaba"); Paraon (Erm 9,17: "Idazkiak Paraon'i esana"); Olariaga: Faraon (Eg 7,10-21: "Faraonen aurrean", "ageri izan zitzaion Faraoni Joseren jatorria", "Faraonen alaba"; Erm 9,17: "Faraoni"; Heb 11,24: "Faraonen alaba").

faraoniko
1 adj. Faraoiei dagokiena, faraoien garaikoa. Jainko faraoniko baten sei estatua aurkitu dituzte Luxorren.
2 adj. Oso handia, erraldoia. Krisialdi ekonomikoa hain da handia, non orain artean Gobernuak bultzatzen zituen egitasmo faraonikoak bazterrera utzi behar baitituzte.

Aztergaia: faraoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

faraondar eta faraontar: Vill ('faraoien garaikoa').

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

faraoniko 2: Azurm ("Horrore faraonikoa"); Egin 1991 ("Geneen mapa kimiko hori egitea [...] “lan faraoniko” bat dela esan zuen Txurrukak").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

faraoniko: Berria 7 ("proiektu f." 4, "lan f." 1, "apaiz f." 2, "jainko f." 2); Herria ("proiektu f."); I. Heras ("obra f.").

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da

onartzekoa da, lantaldearen ustez, bai lehen adieran, eta bai adiera eratorrian.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

1 faraoiei dagokiena, faraoien garaikoa. 2 handia, handi-mandia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): faraoniko 1 izond. 'faraoiei dagokiena, faraoien garaikoa'. 2 izond. 'handia, handi-mandia'.

fardel
1 iz. Zapi edo zatar batez biltzen diren gauzen multzo edo bilduma, bereziki bidaldirako eramaten direnena. Makila bat bere fardelarekin bizkarrean. Mugara hurbildu zenean, bere fardela askatuta, gosaltzen hasi zen. Puska jan zuenean, berriz fardela bilduta, bidez bide hasi zen.
2 iz. Pixoihala. Aitona-amonak ez gaude bilobei fardelak aldatzeko, seme alabak eskiatzera doazenean.
3 adj. Baldarki janzten dena, arlotea. Mutil fardela.

Aztergaia: fardel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

fardel :4 ager. (Etxba Ibilt; Gy, SP Phil; Arti Tobera); pardel : 44 ager. (Erkiag, SM, Kk; Apaol, Xe, Ud, Moc Damu, Tx, Ag G, Iraola, Mok, Or SCruz, ABar, Etxde, JAIraz, NEtx; MEIG)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fardel : 1 (EB); fardelkeri : 1 (IE); pardel : 18 (B: 1; G: 7; EB: 10); pardeldu : 1 (G)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: fardel 2; AB38: fardel 10, pardel 5; AB50: fardeleri(a) 3, pardel 3; HiztEn-LurE: fardel.

Lantaldearen irizpideak
Baztertzekoa da, ez baita bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa

pardel da hobestekoa, hori baita B eta G batera (eta HMan erabiltzen da nagusiki)

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

f-/p-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: fardel [da nire ustez hobesteko grafia] (1995-04-18)

 - [E302]: "fardel bazterten da pardel hobesteko. Azken aldian ez ote da fardel gehiago erabili?" (1995-07-10)

fardeleria
iz. Fardel multzoa.

Aztergaia: fardeleria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ik. oh. s.u. pardeleria #mdash# E210: "Komeni da "pardeleria* e. fardeleria" zerrendaratzea, aurrekoan A letrarekin jasota zegoelako pardeleria hori". // BAgiria (1999-02-26): "Pardeleria hitzari ere leku egingo zaio zerrendan, fardeleria hobetsiz, hala ere: pardeleria* e. fardeleria".

fardelkeria
iz. Ganorarik edo funtsik eza. Izerdi handiz irabazten zuten pixarra, anaia gazteenak fardelkerian alferrik galtzen zien guztia.

Aztergaia: fardelkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2001-07-03 Lantaldeak besterik gabe onartua
fardeltoki
iz. Maletategia.

Aztergaia: fardeltoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

RENFE: "Fardeltokia: Portaequipajes".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-toki.

fardo1
adj. Ipar. g. er. Harroa, trinkoa ez dena. Ik. arol. Haltza ez da ona tresnak egiteko, fardoegi da.
fardo2
iz. Heg. Zerbaitekin, toki batetik bestera garraiatzeko, egiten den fardel handia. Kotoi fardo baten gainean eserita. Euskal Herriko marka berria ezarriz, 21 altxaldi eman zizkion 45 kiloko lasto fardoari.
farfaila2
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, farfaila-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. parpaila].
faringe
iz. Aho barrunbearen eta hestegorriaren sarreraren arteko hodia. Ik. eztarri; laringe; zintzur. Elikagai bola, tuaz nahasirik, faringetik eta hestegorritik igaroko da urdailera joateko.

Aztergaia: faringe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira farinje 1 (Medikuntza: "Anatomia aho-farinjea: a) hortza"); faringe 21 (J.M. Iraolagoitia: "Kanpoan, sudur gingilaren alde banatara, sudur-leihoak aurkitzen dira, eta honeek faringearekin eta Eustakioren Tronpen zuloguneekin komunikatzen dira"; K. Altonaga 2: "Faringea ez da kanporagarria eta hiru barail-pare dauzka", "Erradula-zorroa faringe muskulutsuarekin loturik dago"; NZ/BBB1 zerrenda batean: "hestegorria / tinpanoa / sudurzuloa / faringea / gibela / birika / hestemeharra"; M. Etxaide 2, adib.: "Aho-barrunbe laburraren jarraian aurkitzen den hodi-formako faringea edo aho-hodia da liseri-hodiaren bereizgarririk nagusiena"; UZEI 14, adib.: "Fonazioan, ahots-aparatuko bi durundigile nagusiek, faringeak eta ahoak hain zuzen berrindarturiko maiztasunak dira bi formante nagusiak", "Metamerikoki segmentatuak dira, notokordak banako helduan irauten du eta arnasketarako zein janari-bilketarako zakatz-arrailak dituen zaku itxurako faringe batez daude hornituta", "Barrunbe tinpanikoa faringearekin lotzen duen hodi edo kanala"; Ingurua/4: "Elikagai-bola, tuaz nahastuta dagoenez hestegorritik eta faringetik pasako da urdailera joateko"); faringedun EB 1: K. Altonaga ("Guztiak faringedunak (hau ez da kanporagarria)"); aktinofaringe EB 1: J.A. Berriotxoa ("Aktinofaringea laranja bizi koloreduna: Edwardsiella carnea"); errinofaringe EB 1: UZEI ("Faringea hiru zatitan banatzen da: a) Errinofaringea edo nasofaringea, sudur-barrunbeen atzealdean kokatua"); hipofaringe EB 1: UZEI zerrenda batean ("labroa / labiuma / baraila / hipofaringea / tronparen ebakidura"); nasofaringe EB 2: UZEI, Birusak ("Ezaguna da, esaterako, Epstein-Barr-en Birusak (EBB) Burkitt-en linfomarekin eta nasofaringeko kartzinomarekin lotura baduela"); zitofaringe EB 1: X. Kintana ("Horietako askorengan zelula-mintzak irekiune bat du, elikagaiak barruratzeko (zitostoma), batzutan hodi moduko batez luzatua (zitofaringea)"); saccofaringoideo EB 1 (M.A. Unanua: "Hauek oso sail desberdindua osatzen dute, zeren beren barruan nola Elopiforme-ak, autore batzuk Holosteoen barruan sartzen dituztenak, hala Saccofaringoideo-ak, garezurra oso aldatua dutenak, sartzen bait dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

faringal : HiztEn; faringari : Euskalterm 1; faringe : DFrec 1, AB38 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 7 (hauetan faringeko amigdala, sudur eta faringeko jariakinak); faringeo : HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan amigdala f.); faringitis : AB38 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 1; faringobrankial : Euskalterm // Ez dugu aurkitu ap. AB50.

Sektore jakin bateko informazioa

HitzIrud: "faringea = faringe" // EEgunk: "faringe (†farinje)" // Prestas: farinje: 32 lek. (B 9 / G 23).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

faringari : ElhHizt; faringe : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; faringeo : ElhHizt; faringitis : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1997-01-30): hurrengorako.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "faringea = faringe" / EEgunk: "faringe († farinje)" / Prestas: farinje: 32 lek. (B 9 / G 23).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410]: "farinje / faringeforma erabakitzerakoanuste dut faring(o)- aurrizki kultuarenarekin batera egin behar dela, ez baita beti erraza asmatzea zein den faringe-aren eratorpena eta zein aurrizki bidezko eraikuntza (faringeo, faringitis, faringotinpaniko, faringopalatino, hipofaringe, epifaringe, faringoskopio, faringobrankia, faringozele, ...). Hitz kultuetan egin ohi dugun bidetik, faringe" (1995-03-22)

 - [I102]: "honezkero berba hori /g/ batez idatzi eta ebaki behar dela ez litzateke zalantzatan jarri beharko nire eritziz, eta jakina, /g/z ebaki" (1995-06-29)

 - [A106]: "Adierazia dudanari eutsiz, g-z idaztea proposatzen dut" (1995-04-10)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1996-09): hurrengorako.

faringitis
iz. med. Faringearen hantura. Udan, faringitisak, asko izaten dira.

Aztergaia: faringitis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Med.

farisear
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, farisear-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. fariseu].

Aztergaia: farisear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. fariseo / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. fariseu.

fariseu
iz. Antzinako juduen artean, legearen aginduak hertsiki betetzen zituztenen taldeko kidea. Ai, zuei, lege irakasle eta fariseu itxuratioi! Harako fariseuaren antzera, ezpain ertzak makur eta begia heze.

Aztergaia: fariseu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
farmakologia
iz. med. Sendagaien eraginaren eta erabileraren azterketa. Ospitaleko farmakologia-zerbitzua. Medikuntza-fakultateko farmakologia saila.

Aztergaia: farmakologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Med.

farmakologiko
adj. med. Farmakologiarena, farmakologiari dagokiona.

Aztergaia: farmakologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Med.

farmazeutiko
adj. Farmaziarena, farmaziari dagokiona. Industria farmazeutikoak osasuna negozio bilakatu duela diote askok.

Aztergaia: farmazeutiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

farmazeutiko 16: Elisabeth Pombo, Mikel Garcia 2, Jabier Agirre 2, Berria, Jakes Goikoetxea, EiTB 9.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: farmazeutiko 28: Berria 16, Joseba Urteaga 4, Harkaitz Cano 2, Josu Landa 2, Pako Aristi, Fernando Rey, Edorta Agirre, Anjel Lertxundi.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 16 lek. (B 7 / G 9).

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ik. farmazia-x, botika-x.

Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta onartzekoa da.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Nik neuk farmazeutiko izen gisa saihestuko nuke, ofiziokoari esateko farmazialari edota botikari formak hobetsiz, baina farmazeutiko izond. gisa ontzat eman daiteke: produktu farmazeutikoak = farmazia(-)produktuak. Gauza bera egin dugu politika, fisika edo matematika hitzekin ere, -(l)ari izenerako eta –ko izenondoetarako utziz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Kendu lerroa.

farmazia
1 iz. Sendagaien zientzia. Farmazian erabiltzen den gaia. Farmazia-ikaslea.
2 iz. Sendagaiak prestatzen edo saltzen diren etxea. Ik. botika. Farmaziara joan da, indargarri baten bila. Farmazietan soilik saltzen den sendagaia.

Aztergaia: farmazia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

farmazia, botika

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  Farmazialari hitzari egindako oharra ikusita, hemen ere komeni da "Sin. botika" jartzea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

farmazia industria, farmazia-industria
iz. Sendagaiak egiten, prestatzen eta merkaturatzen dituzten enpresen sektorea. Farmazia industriak ez ditu onartu gastua murrizteko neurriak.

Aztergaia: farmazia-industria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): farmazia(-)industria 81: Elkar 2, Elhuyar 15, Berria 30, EiTB 18, Argia 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: farmazia(-)industria 6: Berria 3, Pallo Salaburu, Oskar Arana, Hasier Etxeberria.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: azalpen batean: botika umezurtz. Gaixotasun larri bat tratatzeko botika, farmazia industriak merkaturatu nahi ez duena, errentagarria ez delako.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es industria farmacéutica / fr l’industrie pharmaceutique: Elhuyar: industria farmazeutiko, botika-industria / NolaErran: farmazia industria / Zehazki: botikagintza, farmazia industria / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta jasotzekoa adibide gisa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa farmazia sarreran: farmazia-industria.

farmazialari
iz. Botikaria. Farmazialari izateko ikasten ari da.

Aztergaia: farmazialari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

farmazilari 3: J.A. Ormazabal 2 ("Txirrina jo zuen berriro eta segundu gutxi barru farmazilariaren aurpegia azaldu zen", "Farmazilariak ez zion erantzun"), Amonaren botika ("Botikaria, sendagilea eta farmazilaria bezalako bat, herriko pertsonaia garrantzizkoa zen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

farmazilari : AB38 1; farmazialari : Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

farmazialari : ElhHizt; farmazilari : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko beste mailegua

Sin. botikari.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a org. eratorpenean.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

faro
1 iz. Itsasargia. Munduaren azken muturreko faroa.
2 iz. Autoetan, aurreko argietako bakoitza. Ik. auto argi. Egun, auto gehienek dute faroen altuera egokitzeko mekanismoa.

Aztergaia: faro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

fara IE 1: Hb Esk ("Baionako zubia, fara Kaskoinena?"); faro G 1: Lasa Poem ("Masopak / mendebalderuntz / ihesi joan direla, / faropeko harrien ondotik iraganaz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira faro (eta faru 1) 21: a) autoarena: A. Arkotxa: "Abenidako lanpaderek eta autoen faroek ez dituzte izarrak dirdiratzera uzten", "Zer itxura ukan ote lezakete hiriek, supituki alimaleko elektrizitateko pana batek, hiri guzietan, munduko hiri guzietan, farola, argi-baso, autoen faro, lanpa-elektrika, lanpa-halogeno eta neon guziak itzal balitzake?"; BAtx Gizona: "Karreteratik atera eta galtzadatik hotelerantz hartu orduko, Miniaren faroek STOP seinale portatil bat argitu zuten"; b) itsasertzekoa: M. Pagola: "Honek egin dezakeen gauza bakarra, harropuzkeriarik gabe, herriaren faroa dela uste gabe, eta aginte goserik gabe, hauxe da: basakeria berandutu"; Elhuyar 3, adib.: "Itsas lapurren kaitik farora doan beste bideren bat aurkitu eta marraztu"; Saioka/3: "Faro baten argi diztirak beha itzazue"; F. Juaristi: "Gazteluak eraikitzen zituen, piramideak, faroak, operarako antzeztokiak, behatzak oso azkar mugieraziz"; Etxde: "Hurrengo egunean, Mary farora joan zen bizitzera, eta Allen, morroi zaharra, Izarte-ko bentara aldatu zen"; IMuj: "Ezberdin begiratuko die tamaritzen enborrei, Santa Mariaren atariari, Igeldoko faroari..."; BAO 1992: "Faroak, linternak, ispiluak eta bestelako argi iturri artifizialak erabiliz"; Egin 1993 9, adib.: "Galeako faroa utzi eta bere etxea hustutzeko agindua eman dio gobernari zibilak Gorka Uriarteri", "Bermeoko Lamiaren Puntako faroa, berriz, gasik ez dutelako itzalirik dago aspaldidanik eta ez dirudi dirurik izango denik berriro piztu ahal izateko", "Sindikatu abertzaleak prentsaurrekoa eskaini zuen atzo faruak direla eta, hartu diren neurriak salatzeko"); farozain 14, bi testutan: J.M. Iturralde 3 (adib.: "Irla Bakartiko farozainak badaki, aspalditik jakin ere, abots batek gidaturik doala marinela"), Egin 1993 11 (adib.: "Farozainik ez dago jada gure kostaldean", "Arrantzaleek eta itsasgizonek urtetan gidari izan duten itsasargiaren iraupena arrisku bizian dago orain arte farozain izan direnen ustetan", "Farozainen lan-egoera bat dator, erabat, itsasertzeko segurtasunarekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

faro : DFrec 2, AB38 9, AB50 4 (hauetan f. madarikatu), HiztEn, LurE, Euskalterm 11 (hauetan aurreko faroak halogenoak, aurreko lainotako f. gehigarriak, f. halogeno, f.-garbigailu, faroen altuera barnetik doigarria, haizetakoak eta faroak gabitzeko depositu, lainotako f.); farozain : AB50 2, HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

HitzIrud: "faroa = faro"; "farozaina = farero/a" // EEgunk: "faro h. auto-argi / itsasargi".

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Larz VII: faro 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

faro : EuskHizt ((1977) [erd.] Itsasargia), HiruMila, ElhHizt (1 faro (para guiar la navegación); 2 Autom. faro), EskolaHE, Lh DBF (1 tribart ou collier en bois que le bétail porte autour du cou; 2 bracelet. S'emploie de préférence au pluriel: faroak. Syn. esku muthurrekoak), DRA ((L-s) Horca o estrovo que lleva en el pescuezo el ganado; 2 brazalete), PMuj DVC (L = estrobo para el ganado); farozain : HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC ('farero') // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal faro / phare formen ordainak: HiruMila: faro, itsasargi, argidorre // ElhHizt: 1 itsasargi (itsas ertzekoa soilik); faro (oro har); 2 Autom. (aurreko) argi, faro // Lur EG/CE eta EF/FE: itsasargi // XarHizt: itsasargi; (de voiture) auto-argi // Casve FE: (port) itsasargi, argitorre; (véhicule) bidargi, otoargi; (fig.) argi, gidari, biderakusle // HaizeG FB: (port) itsas-argi, argi-dorre, kai-argi; (véhicule) bidargi, auto-argi, (de pêche) arraintzargi; (au (fig.) guide) argitzale, vida-erakusle // T-L LBF: argi-dorre, itsas-argi; de véhicule, bidargi; pharillon de pêche, arrantzargi // PMuj DCV: 1 faro costero = itsas-argi, argi-dorre; 2 faro de vehículos = bid-argi, auto-argi; 3 faro urbano = kale-argi, erri-argi; buque faro = gida-ontzi; faro de puerto = kai-argi; 4 (fig.) luz, guía = argi, gidari, bid-erakusle // Azkue Aurkibidea: haro (l).

Erdaretako formak

OfQuLF: tour ayant une source lumineuse à son sommet pour guider les navires || Pharos || île d'Égypte, près d'Alexandrie, où l'on a construit une telle tour au IIIe siècle avant Jésus-Christ.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

autoargi, faro

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "faroa = faro" / EEgunk: "faro h. auto-argi / itsasargi".

Proposatua du lantaldeak bigarren itzulikoetan.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "itsasargia esateko erabili beharko litzateke nire ustez, ezin dezakegu gaztelaniazko zabalkunde semantikoa onartu eta autoargi esateko erabili" (1995-06-29)

faroera
iz. Faroe uharteetan mintzatzen den hizkuntza.

Aztergaia: faroera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza).

farol
1 iz. Heg. Argiontzia.
2 iz. Heg. Kale-argia. Kale kantoi bateko farol baten azpian.

Aztergaia: farol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

farol : a) (eta parol 5) 'argiontzia' adierako 21, B-G: AB AmaE 2, adib.: "Izan daitezan nai dot Oraingo limosnak, Mundutik noianean Aurreko farolak"; Altuna, oharrean: "esku batian argontzija (parola) ta bestian makilla sendua"; Erkiag 3, adib.: "Emen gagoz gu topeko farola amatauta, nork biztuko dauskun begira", "Ez dago sabaian surik erabilterik, farol egoki sarratua izan ezik"; Echag 3, adib.: "Erritar gure Donostiako jende artzalle maiteak, ditugu guztiz gauza ederrak ugari eta merkeak: soiñ egokiyak, zapata pollit, (...) parol, (...) eta guraize txorrotxak"; Arrantz: "Etorritzen danian gabaren erdiya, oien ibillera da lastimagarriya: farol triste batian oliyo-argiya, alkarren anparuan guztiyak abiya"; Bil: "etxera farolan argiyakin"; Sor 4, adib.: "Bederatziyetan etorri ezkero onera farolarekin, ikusiko lituke landare guztiyak astaliyak oiekin"; Ldi BB: "Farol itzali baten txapel-gallurrera etorri aiz txuxen apur ostu bat yaten"; horietan 'kale-argia' adierakoak: SM Zirik: "Bein Pernando, farolpian lau ankan gaiñian makurtuta ebillen da serenuak urreratuta esan zetsan..."; JanEd: "Kamiyua betian egiñaz arrolak, / erruki ditut jotzen dituen arbolak, / larogei dira ausi dituan farolak"; Urruz Zer: "txapela kaleko parol baten katiatu zitzaion"; NEtx Antz: "Farol-azpian puro bat piztu nairik dabil"; Azurm HitzB: "Kale bazter farol ondoan hotzak ebakirik hiltzen den eskale antzo"; b) 'autoaren argia' adierako 1, Osk Kurl: "automobileri ezkerreko farola faltatzen zitzaiola"; c) (eta farol argi) 'itsasargia' adierako B 5: AB AmaE 3, adib.: "Itxasoaren erditik iñoz Farolen bati begira", "Kantauko dot gabetan / Legetxe zuzia, / Izango dala gure / Farola argia"; Erkiag Arran 2, adib.. "izetu ta itzungi, ager eta gorde ziarduan Antzorizko farolak ere, (...) ontzi-gizonei lurraren mustur gogor zorrotza non egoan adierazorik"; farolaargi 'itsasargia' adierakoa 1, B: AB AmaE: "Itxas gizonai oi deutsen legez / Portuko farol argiak / Orren legeak gu argiturik / Geunkazan bide garbiak"; farolero G 2: Sor Gabon: "#mdash#Zein da boltsero? #mdash#Erramun farolerua. #mdash#Aizak i, farolerua i izango aiz. #mdash#Mutil, farola ez dek ba eamaten? #mdash#Bazekiat zeatik esan dekan ori, bai".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

farol : a) (eta faroltxo 2, parol 3) 'argiontzia' adierako 15 (B-G 5, EB 9): E. Bengoa 2, adib.: "... arbola ganetan eskeiten dabez kurtzuluak edo kandelak paper gorrizko edo lorazko faroletan"; F. Urkia: "Farol (= Argi-ontzi) #mdash# Kamara, ittoi ta aizea dan tokietan argia eramateko ontzi itxia"; Urruz: "bi parol eskuetan dituala"; A. Zavala: "Aizu, Pello: nun dezu parola?"; Hizkuntza/OHO (Bil: OEHko testuingurua aipatuz), Egin 1982: "linternak eta farolak hartuta, hibaixa aztertzen hasi ei zien"; Argia 1982 2: "parego parolean galdu zait fainan han ez dago argirik eta!", "Beste bat ere farol bati heldua"; I. Aldatz: "atearen gainean erdi-erdian faroltxo bat ipini zuen aitak maitekorki"; X. Mendiguren E.: "Gaur faroltxo polit bat egin dut laranja batekin"; horietan 'kale-argia' adierakoak: Kuxkux/2 2: "Kaleetan farolak egoten dira gauez ikusi ahal izateko. Herri batzutan farol gutxi dago edota daudenak erdi apurtuta"; I. Iñurrieta 2, adib.: "Seiak eta hogeitabost ikusten du bere erlojuan korrikari utzi gabe farol baten azpitik iragaitean [...] oraino hamar-hamabost pausu hurrengo faroleraino"; b) 'autoaren argia' adierako 2, B-EB: Onaind: "Gure kotxearen farolak"; Batx: "kontrako norabidean zetozen autoen farolek argitutakoaz at..."; 'kale-argia' adierako farola EB 9: A. Arkotxa: "Zer itxura ukan ote lezakete hiriek, supituki alimaleko elektrizitateko pana batek, hiri guzietan, munduko hiri guzietan, farola, argi-baso, autoen faro, lanpa-elektrika, lanpa-halogeno eta neon guziak itzal balitzake?"; I. Mendiguren: "farola baten ondora iritsi zirenean, besotik heldu zion Clivek"; X. Mendiguren E.: "Gaua da, dena bel-beltza dago eta ez da ia ezer ikusten, bakarrik farola bat"; Argia 1982: "Mozkor bat farola bati heldua"; I. Elizegi: "Espaloietako farola barrokoek argi horiz itzalen ingurumariak margotzen zituzten"; IMuj: "Bi leiho eta farola bat izan daiteke gozagarrietan gozagarriena, begi artatsuz erreparatuz gero"; GAO 1991: "Argi puntuak: Beren definizioa (farolak, luminariak, lanparak, e.a.) proiektuan ezarriko da"; K. Biguri: "kaleko farola hurbil baten metalezko habearen kontra..."; Portuko bakardadea: "Lamera-ra heldu eta farola sakabanatuen argipean iturriaren murmurioa besterik ez nuen somatu."; eta farol(a) (eta p- 1) 12 (G 1, EB 11): Urruz: "Aterako diozkala uste det alkatiak sasiletraukeriak, eta ala bear ere, gabaz ardoz bete-bete eta moskor-moskor eginta, erriko etxepeko parola apurtzen duanak"; Kuxkux/2: "Kaleetan farolak egoten dira gauez ikusi ahal izateko"; TeknMet/1: "Batzutan forjaz, bukatutako piezak lortzen dira: kakoak, zizelak, mekanizatzeko hortzak e.a. eta baita pieza artistikoak ere (burdinesi, farolak e.a.)"; P. Lizarralde 2, adib.: "Berriro abiaduran jarri ziren eta herriko plaza eta haren alde batean zegoen farola ebitatu zituzten"; X. Mendiguren E.: "farolaren azpian"; U. Ruiz: "Baina beste posibilitate zenbait ere asma daitezke, alegia, erleak alde egin eta mutikoa ziztatu ez, edota emakumea farolarekin konturatzea"; A. Arkotxa: "Ibilbideetako farolek / eta autoen argiek izarren dirdira itzaltzen"); J. Muguruza: "errepidearen ertzean lerrokatzen diren farolen argitara"; DNavarra 1998: "... faroletatik zintzilikatutako argiek eguberria aldez aurretik iragartzen dutela"; Getxoberri 1998: "Debetatuta dago ere faroletan kartelak zintzilikatzea"; Manhattan Tranfer: "kaleko farolak kulunka zebiltzan"; c) 'itsasargia' adierako 1, Altza 1996: "Port de Plat, denboraren poderioz, Mendiola mendia, baserri bat edota Platako Farola #mdash#Faro de la Plata#mdash# izendatzeko erabilia izango da"; farolzain EB 1 (X. Mendiguren B.: "Ez zuen asko uste farolzain onak Gabon egunaz aparteko lagunarterik zuenik!"); farolada EB 2 (X. Letona: "egia esan, ez dakit zer zen: farolada ala gure aurrean jartzen genuen azenarioa"; X. Diez: "Farolada hutsa!").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

farol : DFrec 2 (eta faroltxo; argi-kutxa), AB38 5 ('farol' itzulia), AB50 2 ('farol' itzuliak; hauetan butano f.), HiztEn (1 Material garden batez osatutako kutxa-antzekoa, barnealdean duen argia itzal ez dadin balio duena; 2 Taurom.: Kapoteaz egiten den aurrez aurreko lantzea, toreroak bira ematen duela kapotea buruz gain pasatzean datzana), LurE (ik. kriseilu), Euskalterm 2 ('farol' itzuliak; hauetan farol gorri); farola : DFrec 1 (argi-kutxa), AB38 1 ('farola' itzulia), AB50 1 ('farol' itzulia), Euskalterm 1 ('farola' itzulia); farolari : HiztEn (1 Farolak egin edo saltzen dituena; 2 Leku edo herri bateko argiteria zaintzeko ardura edo lanbidea duena); farolismo : AB50 1 (itzulpenik gabea); faroltxo gorri : HiztEn (AS: Kir.: edozein kiroletan, azken postua lortzen duena); faroltzale : AB50 1 ('farero' itzulia).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

farol : EuskHizt (argiontzia), HiruMila ('farol' itzulia), ElhHizt (farol, caja con una luz en su interior), EskolaHE (ik. argiontzia. Kale argia), Lur EG/CE ('farol, farola' itzulia) eta EF/FE (fanal, lampadaire, lanterne); farola : EuskHizt (ik. kaleargi), HiruMila ('farola' itzulia); farolari : HiruMila (farolero), ElhHizt (Farolero, -a: quien hace, vende o cuida los faroles), PMuj DVC (farolero); faroltxo : HiruMila (farolillo); farozain : PMuj DVC (farero) // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

ez du mailegu onartzekoen minimoa betetzen, gaztelaniaz bakarrik ageri baita. Oso sartua dago, ordea, Heg.an (gaztelaniaz ez dituen adierak izateraino): onartuko da, baina

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg. marka daramala

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 argiontzia. 2 kale-argia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "ez da onartu behar testuan bertan aipatzen diren arrazoiengatik, gaztelaniakada hutsa da" (1995-06-29)

farola
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, farola-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. farol].

Aztergaia: farola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. kaleargi / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

MilaHitz: farola / Prestas: 50 lek. (B 21 / G 29).

Informazio osagarria
Forma bakarra aski da

Ik. farol (forma bakarra aski delakoan, eta tradizioak bereizketa egiteko agintzen ez duenez).

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper