50535 emaitza bilaketarentzat - [18801 - 18850] bistaratzen.

farozain
iz. Faro bat zaintzeaz arduratzen den pertsona. Farozainik ez dago jada gure kostaldean.

Aztergaia: farozain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "farozaina = farero / a".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zain.

farre
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, farre-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. barre].

Aztergaia: farre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. barre / HiztEn: Ik. barre / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. barre (orobat barre- osaerako besteak: b. egin, b. eragin, barre-eragile, barregarri, etab.)

farsaliar
1 adj. Farsaliakoa, Farsaliari dagokiona.
2 iz. Farsaliako herritarra.

Aztergaia: farsaliar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Farsalia / farsaliar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

fartsa
1 iz. Antzerki-lan komiko-satirikoa. Seigarren mailan testuarekin hasten dira lanean ikasleak, pertsonaia ugari dituzten komedia edo fartsekin, batik bat.
2 iz. Norbait engainatzeko prestaturiko ekintza. Ik. iruzur; gezur; engainu. Haien kontrako epaiketa fartsa hutsa izan zela salatu zuten.

Aztergaia: fartsa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan fartzuntzi (Leon Mt 7,5: "Fartzuntzia, zure begiko ernaia khen zazu lehenik"; Herr 19-11-1959: "Fartzuntzi higuinak buluzten bezala zituen, argitarat emanez heien itsukeriak oro"); fartzuntzikeria (Bibl Gal 2,13: "Beste Juduak ere jarraiki zitzaizkion fartzuntzikeria hortan"), eta gainera fartza eta fartzatsu testu-lekukotasun gabeak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

farza EB 2: HizkLiter/BBB/1 ("Bestetik, oraintsu arte antzeztu izan diren baserri giroko imintzio teatroak eta farzak: balio eskasekoak"), J.M. Lekuona ("Eta maite-kantuak eta farzak alde batera utziz"); fartsa G 1: Lek ("Olagizonak izango bait ziran, seguru asko, Santanaetan, leen aipatu degun fartsa-jaia eratzen zutenak, pelegrinoen entretenigarri Santiagoetan"); farsante EB 1: Pio Baroja ("bestea, berriz, medizinaren problema guztiak diskursoak boteaz eta silogismoen indar miragarriaz konpontzen zirela uste zuen farsante galanta"); fartzuntzi IE 1: Leon ("Axeri ixildu orduko, hango zalapartak! / Lausengarri fartzuntzi guziek zer esku-zartak! / Gero hartz, otso eta holakoen bekatuak / arinki eta axal izan ziren jorratuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

farsa : DFrec 1, AB50 5 (hauetan f. komertzial, f. sindikal); fartsa : AB50 11 (hauetan juizio f.); HiztEn (1 antzerti-lana; 2 nahaste edo iruzurra), Euskalterm 2 (hauetan f. siziliar); fartsante : AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: "fartsa (†farsa)".

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Larz VII: fartza 1 (172: "erdiaroko "Dupaginaren fartza", J.B. Etcheverry apezak euskaraz itzulia"). IrakBa: fartzuntzi (Mt 7,5; 22,18; 23,13-29: "Dohakabeak zuek, idazlari eta farisau fartzuntziak"; 24,51; Lk 6,42; "Fartzuntzia, ken-azu lehenik zure begiko zura, / orduan ongi ikusiko duzu / anaiaren begian den lasto izpia kentzeko").

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fartsa : HiruMila, ElhHizt (1 farsa (obra teatral); 2 farsa (enredo o trampa)), Lur EG/CE; fartza : Lur EF/FE ('farce, sornette'), Lh DBF (1 conte, sornette, farce; 2 au plur. caprice; Syn. mainak); fartzitu : Lur EF/FE ('farcir'); fartzuntzi : HiruMila (1 hipócrita, farsante; 2 burlón, na; gracioso, sa; bromista), HaizeG BF (maniéré), Lh DBF (fartz(a)untzi: 1 farceur, espiègle; 2 vain, impertinent), DRA (1 hipócrita, farsante; 2 gracioso, burlón, bromista), PMuj DVC (1 farsante, hipócrita, falso; 2 arrogante, presuntuoso, vano); farzunzi : DRA (vano, impertinente); fartzatsu : Lh DBF (eta fartzatzu: 1 farceur; 2 mignard), DRA (1 lleno de liendres; 2 bromista; 3 melindroso) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Casve EF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "fartsa († farsa)".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-rs-/-rts-.

fase
1 iz. Gertakari edo prozesu baten aldia. Gaur lehen faseko bigarren partida jokatu dute.
2 iz. astron. Ilargiak eta planetek, Lurra eta Eguzkiarekiko duten posizioaren arabera, azaltzen dituzten lau itxura nagusietako bakoitza; itxura horiei dagokien aldi bakoitza. Eklipsearen fase osoaren aurretik, itzalak ilargiaz nola jabetzen diren ikusi ahal izango da. Ilargiaren faseak eta eguzki eta ilargi eklipseak erakusten zituen lehenengo planetarioak.
3 iz. fis. Gai bat, tenperatura eta presioaren arabera, ager daitekeen hiru egoeretako bakoitza. Azkenik, bi fase geratuko dira, E (likidoa, bi osagaiz eratua) eta C (solidoa).
4 iz. fis. Alternadore batean sortu eta maiztasun bera izan arren, denboran bata bestearekiko atzeratuta dauden korronte alternoetako bakoitza.

Aztergaia: fase

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
faszikulatu
adj. biol. Sortakatua. Sustrai faszikulatuak.

Aztergaia: faszikulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

faszikulatu 1, NZ/BBB1 ("Sustrai faszikulatu eta axonomorfoen arteko ezberdintasunak adierazi"); faxikulatu 2, M. Lorda ("Hankatik karpoforo faxikulatuak, aurreko espeziearen bezelakoak, txapela ganbil eta plano-ganbil bitartean, 3-6 zm.zko diametrokoa", "Espezie urria, talde faxikulatu ugarietan azaltzen dena, koniferako motzondo gainean, urriaren hasieratik eta azaroaren erdi bitartean bereziki").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

faszikulatu : HiztEn, Euskalterm 4 (eta sortakatu ) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

faszikulatu : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal fasciculado / fasciculé formen ordainak: faszikulatu, sortakatu : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. HiztHand, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, PMuj DCV.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

Forma baten adiera(k)

sortakatua.

faszikulu
iz. Atalka argitaratzen diren liburuetan, liburua banatzen den koaderno inprimatuetako bakoitza. Egunkariak 16 faszikulutan banatu du liburua eta larunbatero liburuaren atal bat aterako du.

Aztergaia: faszikulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

faszikulatu (eta faxikulatu) EB 3 (NZ/BBB1: "Sustrai faszikulatu eta axonomorfoen arteko ezberdintasunak adierazi"; M. Lorda 2: "Hankatik karpoforo faxikulatuak, aurreko espeziearen bezelakoak", "Espezie urria, talde faxikulatu ugarietan azaltzen dena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

faszikulatu : HiztEn (Biol. Sortakatua, sorta txikitan antolatua dagoena), Euskalterm 4 (hauetan adarkadura f., fuste f., sustrai-sistema f.); zutabe faszikulatu : HiztEn (AS: ik. zutabe); faszikulu : HiztEn (1 Atalka argitaratzen den liburu bat banatzen deneko koaderno inprimatu bakoitza; 2 Bot. Sorta edo bal txikia), Euskalterm 6 (hauetan alboko f. kortikoespinal, f. piramidal, His-en f.); faxikulu : Euskalterm 1 (eta fax. laburtzapena) 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

faszikulu : HezkAdmin // Ez dugu aurkitu ap. EurItune, AdminMila, LurraldeAntol.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

faszikulatu , faszikulu : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: fascículo.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen baldintza minimoa betetzen du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

faszismo
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, faszismo-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. faxismo].

Aztergaia: faszismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† faszismo e. faxismo".

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. faxismo.

faszista
adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, faszista-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. faxista].

Aztergaia: faszista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. faxista / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. faxista.

fatalismo
iz. Gertakizun guztiak halabeharraren mende daudela dioen doktrina. Gauzak, diren bezala, fatalismo goxo batez hartzen ditut.

Aztergaia: fatalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

fatalista
adj./iz. Fatalismoarena, fatalismoari dagokiona; gertakizun guztiak halabeharraren mende daudela sinesten duena. Indiarren filosofia fatalistak ez zuen asko lagundu ingelesek utzi zuten hutsunea betetzen. Barojak oso berea zuen ezkortasun fatalistaz.

Aztergaia: fatalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
fatiko
adj. hizkl. Hizkuntzaren funtzioez mintzatuz, hiztunaren eta entzulearen arteko harremana ezartzera, mantentzera edo etetera zuzendua dagoena. Mezu gehienek funtzio fatikoa dute: besteen arreta lortzeko, "hemen nago" esateko bidaltzen dira.

Aztergaia: fatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hizkl.

fatxada
iz. eraik. Eraikuntza bat mugatzen duten kanpoko hormetako bakoitza, bereziki bide publiko batera ematen duena edo sarrera nagusia duena. Ik. aurrealde; etxe aitzin 2; etxe aurre 2. Katedralaren fatxada zartatu du lurrikarak. Fatxada zuriko etxe multzo bat. Kapera txikiak bi fatxada ditu. Alboko fatxada ere kristalezkoa da.

Aztergaia: fatxada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Fatxada: Fachada"; "Egitura, fatxada zein gainaldeen tinkoketa eta tratamendu: Consolidación y tratamiento de las estructuras, fachadas o cubiertas".

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

ez du baldintza minimoa betetzen (es fachada / fr façade), eta gaztelaniatikoa onartzea proposatzen da, beharrezkoa delakoan, guztiak ez baitira 'aurrealdeak': cf. "(etxearen) atzeko fatxada / ekialdeko fatxada" bezalakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Eraik.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Txostengilearekin ados.

 - [E208]: Beharrezko erdarakada hau onartzekotan, agian zuhurragoa litzateke frantsesetiko formatik abiatu eta fazada hobestea, azken buruan hori latinezko faz-etik datorrelako, eta ez gaztelaniazko forma askoz ere markatuagoa, facha espainol hutsa baita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Ontzat eman da lantaldearen proposamena: «fatxada iz. Eraik.».

faun
adj. Ipar. Hutsala, alferra, funtsik gabea. Penitentzia maiz dela alfer, faun, faltsu. Bekatuan dagoenaren esperantza, fauna, hila eta probetxu gutikoa da. Gizon fauna.

Aztergaia: faun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

hutsala.

fauna
iz. Lurralde edo ingurune bateko animalia multzoa. Europako fauna eta flora.
Azpisarrerak

Aztergaia: fauna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erdaretako formak

OfQuLF: ensemble des animaux || Faunus || dieu de la Fécondité, des Champs et des Troupeaux dans la mythologie romaine.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

faundu, faun/faundu, fauntzen
da/du ad. Ipar. g. er. Ahuldu, makaldu. Eskuak, indarrik gabe, ikaratu dira, faundu dira bazterretako belarra bezala.

Aztergaia: faundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

faun(du), fauntzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

faunkeria
iz. Ipar. g. er. Hutsalkeria. Munduko faunkeriak maitatu dituena.

Aztergaia: faunkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

harrokeria.

fauno
iz. Landa eta basoetako jainko modukoa. Faunoak, gure basajaunak, jainko, gizon eta abere ziren.

Aztergaia: fauno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
fauvismo
iz. XX. mendearen hasieran Paris inguruan sortu zen pintura-mugimendua, kolore garbiak eta kontraste biziak ezaugarri zituena. Konstruktibismoak, kolorearekiko gustua fauvismotik hartu zuen, forma geometrikoak kubismotik.

Aztergaia: fauvismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fauvismo 8: SM 3, M. Ugalde; HezkSaila 1984, Bitez, Artearen historia/DBH 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

fauvismo 10: J. Zabaleta 3 ("Van Goghengandik fauvismora doan pintura"; "inpresionismoak, fauvismoak, kubismoak..."; "fauvismoak ere beste horrenbeste, kolore-efektuak areagotzen dituelako..."); Berria 7 ("arte modernoaren fauvismo, kubismo eta Parisko eskolako lanetarako bidaia", "fauvismoa, kubismoa eta Parisko eskola", "inpresionismotik hasi eta suprematismoraino, eta tartean fauvismoa", "Kubismoan, fauvismoan edota surrealismoan egindako urratsak", "Inpresionismoak, fauvismoak eta postinpresionismoak"); fauvista 5: J. Zabaleta 3 ("XX. mendearen lehen erdiko margolari askok eta askok, Matissek, fauvistek, «abstraktuek»...", "margolan batzuk, fauvistenak batez ere [...] izendatzeko", "Bahr-ek espresionistatzat hartzen ditu Matisse, Braque, fauvistak, Blaue Reiter..."); I. Zaldua ("kolore fauvisteko arrainez osatutakoa alde batera utzita..."); Berria ("Juan Etxebarria eta Francisco Iturrinoren obra fauvisten sorta bat"); fauve pintura : Berria 2 ("fauve pinturarekin duen sintonia ere garbi dago", "fauve pinturaren antza dute").

Erdaretako formak

Le PRobert, s.u. fauve: "Les Fauves: membres de la jeune école française de peinture, vers 1900".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

Euskaltzaindiak onartua du bigarren itzulikoetan.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

v.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

fauvista
1 adj. Fauvismoarena, fauvismoari dagokiona. Malevitxek, artearen historian mugarri diren karratu beltzak sortu aurretik, margolan sinbolistak eta fauvistak egiten zituen.
2 iz. Fauvismoaren jarraitzailea. Fauvistek Inpresionismoak erabilitako gaiak erabili zituzten kolorearen askatasuna bilatzeko.

Aztergaia: fauvista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-09-09 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fauvista 2: D. Amundarain, UZEI.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua.

favela
iz. Brasilgo txabola; Brasilgo hirietako txabola auzoa. 2008an hasi zuen gobernuak faveletako indarkeriarekin eta narkotrafikoarekin amaitzeko programa. Vila Cruzeiron hazi zen Adriano, Rio de Janeiroko favela arriskutsuenetako batean.

Aztergaia: favela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): favela 37: Elhuyar (“2000. urteko erroldaren arabera, Rio de Janeiroko Rocinha favelan 55.000 biztanle baino gehiago bizi ziren”), Consumer (“Bertan, Rio de Janeiroko favela bateko bizimodua kontatzen da”), Berria 21 (adib.: “Tropa de elite fikziozko filma izanagatik, Brasilgo favela txabola auzoetako errealitatetik edaten du”), EiTB 11 (adib.: “16 pertsona hil dira eta beste 10 zaurituta daude Polizia brasildarra eta Rio de Janeiroko faveletako narkotrafikatzaileen arteko istilu batean, Brasilgo agintariek adierazi dutenez”), Jakin (“Gauza bera sentitzen dugu zazpigarren helburua ikustean, hots, urtero txabola eta faveletan bizi diren 100 milioi pertsonen bizimodua hobeagotzea, ustez egungo joera hortik badoa 2020an oraindik ere 1.500 milioi pertsona biziko baita txabolatan”), Argia 2 (adib.: “Milioika eta milioika dira, zabortegietako hondakin tona itzelen inguruan sortutako kolonia eta faveletan pilatuak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: favela 6, Berria (adib.: “Perlmanek Brasilgo hiriburuko faveletan bizi diren herritarrei buruzko ikerketa bat argitaratu berri du”); favella , Herria (“Haatik hortako baditu 300.000 familia etxetiar etxetik haizatuak, ainitzak hiri bazterretako favella trixteziazkoetarat joaiteko gose-miseriarat, tribunaletarat eremanak diren lurtiar manifestatzaileak bestalde”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: favela. h. txabola auzo. Brasilgoei buruzko berrietan, erabil daiteke 'favela', baina neurrian betiere.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es favela / fr favela: Elhuyar: favela / Nolaerran: - / Zehazki: favela, txabola / Labayru: fabela, txabola, etxeorde, etxola / Adorez5000: txabola, favela.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Hizkuntza guztietan horrela erabiltzen den forma da, eta onartzekoa.

fax
1 iz. Telefonoaren bitartez kopiak egiteko eta bidaltzeko sistema; kopia horiek egiten eta bidaltzen dituen tresna. Faxez igorri dizkie datuak.
2 iz. Sistema horren bidez bidalitako kopia bera. Fax bat bidali.

Aztergaia: fax

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fax EB 2: E. Otamendi (adib.: "denbora gehiago pasatzen baitu honek faxa erabiltzen eta deklarazioak egiten lan egiten baino"); telefax EB 3: X. Mendiguren B. ("Fabio Puyo berak izan du nire larritasunak baretzeko bertutea Paristik telefonoz irakurtzen zizkidan dokumentu analgesikoz, edo telexez edo telefaxez izaera presazkoarekin bidaltzen zizkidanez, hil edo biziko sendagaiak bailiren"); Ingurua/3 2 ("Ikusi telefax batek nola funtzionatzen duen", "Ondoren, gelan, telefaxaren funtzioamendua kontutan hartuta egin horma-irudi bat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fax : HiztEn (ik. telefax), Euskalterm 2 (hauetan f.-zerbitzu) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fax : EuskHizt (ik. telekopia), ElhHizt, EskolaHE (ik. telekopia) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal fax formaren ordainak: HiruMila: telekopia, telefax // ElhHizt: fax // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): fax (telefax) // ca (DCC): fax // en (Collins): fax, fax machine // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

faxismo
1 iz. Mussolinik Italian ezarri zuen sistema eta doktrina politikoa; hedaduraz, estatu batean Mussolinirenaren erako diktadura ezarri nahi duen doktrina. Sortzaile futurista batzuk, Marinetti tarteko, faxismoari lotu zitzaizkion.
2 iz. Estatu batean faxismoaren erako diktadura ezarri nahi duen doktrina. Espainiar faxismoa. Faxismoaren mutur beltza.

Aztergaia: faxismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
faxista
iz./adj. Faxismoaren aldekoa; faxismoari dagokiona. Faxisten erasoen beldurrez. Diktadura faxista.

Aztergaia: faxista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
fazies
iz. geol. Sedimentazio harri baten paleontologia- eta litologia-ezaugarrien multzoa, harriaren jatorriaren berri ematen duena.

Aztergaia: fazies

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fazie (eta fazie-aldaketa) EB 9: I. Antigüedad 8 (adib.: "Rat-ek fazie beltza deitzen dio flysch honi", "Arroaren beheko partean nabarmen egiten da bertako industrigintza, uren gatz-edukia gehituz eta fazie hidrokimikoa sulfato kaltzikora pasatuz", "Behe-Eozenoari dagozkion materialeak flysch fazietan dauden tupak eta hareharriak dira"); Gipuzkoako geografia ("Kasu honetan, fazie urgonienseko uharri-masa handien aurrean aurkitzen gara").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fazie : Euskalterm 1; fazies : HiztEn, LurE (eta definizioan mikrofazies, litofazies, biofazies), Euskalterm (weald fazieseko nodulu) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fazies : ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: fazies / LurE: fazies / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-s.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Geol.

fazoin
1 iz. Ipar. zah. Era, moldea. Bizi gaitezen fazoin honetan, hil artean.
2 iz. Ipar. Naturaltasunik eza, itxurakeria, zeremonia. Xedea dute elkar ikusteko sei astetarik, fazoinik gabe eta goxoki solas egiteko, gai berezietarik kanpo. Irri karkaila gehienen iturria hor bilatu behar dugu: nola pertsonaiek gogoan pasatzen zaiena erraten duten gehiagoko fazoinik gabe! Barne hura jendez gainezka zegoen, baina jabeak ez zuen fazoinik egin: jaun handiak zilarrezko txanpona ahurrean ezarri orduko, bi bezero haizatu zituen eserita ziren mahaitik. Joxepa herriko neska erneena zen, beti laguntzeko prest eta fazoinik gabekoa.
3 iz. Ipar. Gaiztakeria, iruzurra. Sei milioi euro kosta zaio fazoina Italiako Gobernuari.

Aztergaia: fazoin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-09-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Baztertuxea da tradizio idatzian, baina ezaguna du P. Xarritonek.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Hitz klasikoa da, eta lehen esangura era edo modu erabiliagoak diren arren, bigarren adieran ‘manera’ ‘modales’ agian berreskura daitezkeen horietakoa da. Nik ez nuke baztertuko. Proposamena: 1. Zah. ‘era, modu, manera’ 2. pl. ‘(gizabidez edo dotoretasunez) portatzeko modua’.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): «fazoin iz. Ipar. Zah.» Hau da: forma jasoko da oraingoz, bere markekin; eta adiera(k) zehaztea, berriz, H1.1 lantaldeak egingo du.

fedatu, feda, fedatzen
du/da ad. g. er. Ezkontzeko hitza eman. Diozun bezain maite banauzu, elizaz feda nazazu.

Aztergaia: fedatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

feda, fedatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

ezkontzeko hitza eman.

fede
1 iz. Erlijio baten sinesgaien multzoa. Fedearen kontrako bekatua. Fede katolikoaren egiak. Gure fede santuak erakusten digunez. Egiazko fedea mundu guztian zabaltzeko. Fedeko egia guztiak. Fedeaz arnegatu zuelako.
2 iz. Erlijioko egiei eta dogmei buruzko sinestea; bertute teologala, Elizak irakasten duena egia ziurtzat sinestean datzana. Jesu Kristoren fedea duena. Kristori buruzko fede zuzena iluntzen denean. Fede handiko apaiza. Fede gutxiko gizonak! Fede hila baita obra onik gabeko fedea. Fede osoz. Fede bizia, suharra. Fedearen argitan. Fedearen begiz. Fede aitormena. Bada Erroman fedea zaintzen duenik.
3 iz. Konfiantza, uste ona. Izan fedea nigan; ezinbestekoa duk egia jakiteko! Jainkoak beti izaten du fedea gizakiarengan, baina guk etengabe huts egiten diogu. Baina fedea du hartutako bidean. Badirudi jendeak fede handiagoa duela formula magikoetan.

Aztergaia: fede

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: fede on, fede eman, ene fedea.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: fede-hausle , fedezko .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

fede on; fede eman; ene fedea

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarreren artean, gehitzeko modukoa izan daiteke fede publiko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Jaso egingo dira lantaldeak proposatu dituen azpisarrera biak; fede publiko, berriz, Zuz. eta Admin. arloko forma berezietan aztertuko dute.

fede emaile, fede-emaile
iz. Zerbaiten fede ematen duen pertsona, bereziki notario edo funtzionarioa. Atzerriko behatzaile eta fede emaileek osatutako taldea. Fede emaileen lana prozesua babestea eta berrestea, fede ematea eta nazioartean horren berri ofizialki ematea izango da.
fede eman
du ad.-lok. Zerbait egia edo egiazkoa dela ziurtatu, zerbaiten egiazkotasunaren lekukotasuna eman. Ik. eskuetsi. Fede emateko behar ditut luma eta tintontzia. Fede ematen dut jaun honek ez duela ordaindu. Horren bidez, notarioak fede ematen du testamentugilea ezagutzen duela. Idazkariari dagokio bilkurako aktak idaztea eta akta horien fede ematea.

Aztergaia: fede eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

fede gaizto
iz. Asmo txarra. Ik. fede txar. Fede gaiztoz dabilena.
fede hausle, fede-hausle
iz. Heretikoa. Fede-hauslez betea daukagu mundua.

Aztergaia: fede hausle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-07-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEH eta EEBSko corpusetan ez da agertu (Orixeren Meza-Bezperak-en ageri da), baina

Bestelakoak
Jatorrizko forma

herexe, fede hausle, heretiko

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, onartu ez denez

ez du harrera handirik izan, eta baztertzekoa da

fede on
iz. Asmo ona. Egin denaren fede ona erakusteko. Beren ezjakinak edo fede onak bultzaturik. Fede ona eta leialtasuna. Fede onean.

Aztergaia: fede on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

fede txar
iz. Fede gaiztoa, asmo txarra. Ez genuen fede txarrez egin.
fede-emaile
adj. Zerbaiten fede ematen duena. Agiri fede-emaileak.

Aztergaia: fede-emaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-02-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): fede-emaile 4 ager.: Urko Apaolaza (“Gero talde eragile bat sortu behar da, Eusko Legebiltzarreko mahaian aurkeztu, hauteskunde batzordeari eman, aurrekari penalik ez dugula egiaztatu, sinadurak errebisatzeko fede-emaile egin...”), Mikel Aramendi (“Erregulatzaile ofizialen eta fede-emaile pribatuen utzikeria, ezgaitasuna edo konplizitatea aipatzen dute batzuek”), EiTB.com 2 (“ziurtagiri eta sinadura digitalek, ohiko edozein fede-emailek baino hobeto bermatzen dute gizabanakoaren nortasuna”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: fede(-)emaile 14: Ainhoa Sarasola 3 (adib.: “Atzerriko begirale eta fede emaileek osatutako taldea”, “Irlandako bake prozesuan eskarmentu handiko Alec Reid apaiz katolikoak ere fede emaile gisa jardungo du taldean”), Irene Arrizurieta 2 (adib.: “Prozesuan egiten diren aktak, bileren emaitzak eta akordioak beraien esku geldituko dira fede emaile funtzioa betetzeko”), Aitziber Laskibar 2 (“Martin Aranburu eta Itziar Fernandez Hitzarmenerako Mahaiaren bozeramaileak, Karmelo Landa Nazioarteko Batzordeko kideak eta Israel Arkonada Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoa (OHD) sinatu duten eragileen ordezkariak parte hartuko dute hitzaldian, konponbiderako prozesua sustatu nahian fede emaile lanean ari den Alec Reid apaiz irlandarrarekin batera”, “Reidek fede emaile gisa duen eginbeharra azalduko du; «mahaia demokrazia oinarrietan eratzen dela ziurtatzeko dudan lana»”), Asier Azpilikueta 2 (“Santamariak azpimarratu zuen nazioarteko behatzaileek eta fede emaileek lan eskerga egin dutela prozesua jarraitzen eta nazioartean ezagutarazten”, “Alec Reid apaiz irlandarrak fede emaile lana egiten du OHDren barnean“), JL. Laka (“Aita VILLASANTE eta LAFITTE, biak beti lehengo apez guziek bezalako soinekoetan, dauzkat gure euskaltzalegoan fede emaile izan zirela”), Patxi Ezkiaga (“eta honela, hain grina gaiztoko taldearen fede-emailea izanik, nire ustez sutara kondenatu behar dugu ezeren aitzakiarik gabe”), Joan Mari Lekuona (“Horrek, bere aldetik, argudio fede-emailetara jotzen du eta derrigor lotzen du iragartzen duenaren egia, baina hark jardun dihardu eta Jainkoagan itsasoratzen da irakaskuntzaren gai ez den hasiera-emate batekin”), Aingeru Epaltza (“Nire arropak, nire ezpata eta nire sastagaia ziren erraten ari nintzenaren fede-emaile”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

sartzekoa, ongi eratua baita; Zuzenbidekoek zehaztuko dute adiera.

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Zuzenbidea lantzen dutenek argitzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gehitu beharrekoa da, fede publikoa ematen duen funtzionarioari (eta, batez ere, notarioari) hala deitzen zaiolako. Bide batez, zuzenbidearen arloan hainbeste erabiltzen den hitz horren grafia argi geratuko da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Kendu lerroa oraingoz; eta aztertuko dute Zuz. eta Admin. arloko besteekin batera.

fedea galdu
1 du ad.-lok. Erlijioko egiak eta dogmak sinesteari utzi. Nik denetik ikusi dut: kristauak zirenak bat-batean fedea galtzea eta batere federik ez zutenak elizara joaten hastea. Fedea galdu duena.
2 du ad.-lok. Norbaiten edo zerbaiten alderako uste ona galdu. Ez duzu sekula haurrenganako fedea galdu. Ohiko bankuetan zuten fedea galdu dute askok. Amarekin gauzak konpontzeko fedea galdu duzu. Sistema honekiko fedea galdu dut jada.

Aztergaia: fedea galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adiera bat baino gehiago du (cf fede, adibidez, ‘konfiantza galdu’) eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

fededun
adj./iz. Fedea duena; kristauentzat, bereziki, kristau fedea duena. Ik. sinestedun. Anton. fedegabe. Kristau fededun leial guztien bilera. Sarrazeno fedegabeak eta kristau fededunak. Herri fededunaren salbatzailea. Fernando errege fededunak. Sinetsi zuten eta fededun egin ziren. Bai, euskaldunek hemen hitzeman dezagun, beti zinez izanen garela fededun! Gure esan zaharra, "euskaldun fededun", bere esan beharraz gabetu da egun. Aita santua, apezpikuak, apaizak eta fededunak. Fededun, jentil eta turkoak. Fededun osoa zen erlijio gaietan; fededun osoa abertzaletasunean.

Aztergaia: fededun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
fedegabe
adj./iz. Federik ez duena; kristauentzat, bereziki, kristau federik ez duena. Ik. sinesgabe. Anton. fededun. Sarrazeno fedegabeak eta kristau fededunak. Judu, jentil eta fedegabe guztiak. Jainko egiazkoa ezagutzen ez duten fedegabeak. Fedegabearen eran, eta askoz gaizkiago bizi izan naiz. Bekatari handia izan zen, baina ez fedegabea.
Azpisarrerak

Aztergaia: fedegabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond. / AS: fedegabeko.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

fedegabeko

Atzizki-aldaera hobestekoa darama

-gabe(ko)

fedegabeko
adj. Fedegabea.
Loturak

Aztergaia: fedegabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

fedegabetasun
iz. Federik eza, fedegabearen nolakotasuna edo egoera. Fedegabetasunaren gau ilunean.

Aztergaia: fedegabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
fedegabetu, fedegabe/fedegabetu, fedegabetzen
da/du ad. Fedea galdu, fedegabe bihurtu.

Aztergaia: fedegabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

fedegabe(tu), fedegabetzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

fedekide
iz. Norbaitentzat, fede berekoa den pertsona. Joana Albretekoa ez zen besoak gurutzaturik gelditu fedekideak nola sarraskitzen zituzten begira. Itsasoa eta lehorra inguratzen dituzue, zuen fedekide bakar bat biltzeko.

Aztergaia: fedekide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

fedeko artikulu
iz. erl. Kristau erlijioan eta islamean, zalantzan jarri ezin den sinesgaia. Fedeko artikuluak dira fedeko sinesgairik handienak.

Aztergaia: fedeko artikulu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-10-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ARTIKULU FEDE(Z)KO (V-gip ap. Elexp Berg), FEDE(Z)KO A. (SP), FEDEAREN A. Artículo de fe. "Fedezko artikulua, article de foi" SP s.v. artikulu. Tr. Hay fedezko en los autores septentrionales y alto-navarros (salvo Leiçarraga que escribe fedeko) y fedeko en los guipuzcoanos y vizcaínos (hay además fedeko en CatB). El único ej. de fedearen artikuluak es de Aguirre de Asteasu. Zeren gure fedeko artikulu hemen asko luzaki iarriék punktu haur baitakarkeite guziék. Lç Ins F 7r. Artikulu Fedekoak dira amalau. Bet 8. Gaitezin minza Kredoaz, zeiñetan baitaude artikulu fedezkoak gure fedearen zimenduak. Mat 49. Zer dirade Artikulo fedeskoak? Fedesko misterio prinzipalenak. Ber Doc 102r. Jakinaz kredoa eta fedeko amalau artikuluak. Arz 29. Seigarren gauza edo fedeko artikuloa da: Eriotzaren ondoren, Jaunaren juizioa ta bizitzaren betikoa sentenzia dala. Cb Eg III 318. Segur dea Jandone Petri izan dela establitia Jesu-Kristoz Apostolien Buruzagi? Fedezko artikulu bat da. CatLan 53. Herejiako bekatua dago ukatzen ezagueraz ta temaz bezela Fedeko artikulo edo Elizako dotrina erabaki bat. Mg CC 124. Fedeko artikuluak edo sinesmenak. Añ CatAN 8. Eta ori bera fedeko artikulua bezela erakutsi ziguen Apostolu santuak. Gco I 431. Zein gauza bearra dan Kredoa ta fedearen artikuluak ongi jakitea. AA III 402. Uso errazoezkora elduta, Kredo edo Artikulu fedekuak ondo ikasita. JJMg BasEsc 43. Pedeko artikulubetati bat da, etorriko dala Jesu Kristo geure Jauna juizijoko egunian. fB Ic I 20. Etzaitekez beste errazoe billa ibili, zerbait fedeko artikulutzat eukiteko. Elexiak esan dau? Asko da. Astar II 4. Zer dire artikulo fedekoak? Fedearen misterio prinzipalenak. CatB 24. Zer dira artikulo Fedekuak? CatBus 13 (ib. 7 artikulu fedekoak, ib. 12 fedeko artikuluak). Bena ez zien egin fedezko artikülü bat, sinhestiaz izan dela konzebitürik bekhatü gabe. Ip Hil 17s. Horrela dio Trenteko kontzilioak; fedezko artikulua da. Arb Igand 97. Baiño... sinistu... um! Kredo ta artikulu pedekoak... bai... Urruz Zer 63. Zonbait urthe zuen doi-doia bertze fedezko artikulu bat Elizak munduari jakin arazia zuela. Zerb IxtS 112. Artikulu Fedezkoak ez dira horraino luzatzen. MEIG I 226. v. tbn. Artikulu fedezko: Harb 5. CatLuz 10. Artikulu fedeko: ConTAV 5.2.11, 146. CatLlo 14. Itz Azald 12. Artikulo fedezko: El 10. CatUt 6. CatUlz 8. CatAe 10. CatSal 11. Legaz 12. Artikulo fezko: CatR 11. Fedezko artikulu: Jnn SBi 118. Lap 136 (V 63). Fedeko artikulu: Cap 9. CatLuz 8.

artikulu fedezko 2, Euskaltzaindia; Ez dugu aurkitu fede(z)ko artikulu, fedearen artikulu formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

fedeko artikulu 2: Joan Mari Lekuona, Koro Navarro; fedezko artikulu 3, Piarres Xarriton; fedearen artikulu 2:Iñaki Mendiguren, Jon Alonso. Ez dugu aurkitu artikulu fede(z)ko formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta adibide gisa jasotzekoa fedeko artikulu forman.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa fede eta artikulu sarreretan.

federal
1 adj. Estatu federazio bati dagokiona; federazio egitura duena. Alemaniako Errepublika Federala. Estatu federala. Europa federal baten barruan bere nortasuna begiratuko duen Euskal Herria.
2 adj. Estatu federal batean, gobernu zentralari dagokiona. Polizia federala.

Aztergaia: federal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Alemaniako Errepublika Federala.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

federalismo
iz. Federazio egituran oinarritzen den politika-sistema; sistema horren aldeko doktrina. Federalismoan, gobernu zentralaren esku gelditzen da kanpo arazoetako politika.

Aztergaia: federalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
federalista
1 adj. Federalismoarena, federalismoari dagokiona. Doktrina federalistak.
2 iz. Federalismoaren aldekoa. Donostiako liberalak foruzale edo federalista bihurtzen hasi zirenean.

Aztergaia: federalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
federatu, federa/federatu, federatzen
1 da ad. Federazio batean bildu. ADSL sarea lurralde osoan hedatzea eskatzen duten taldeak indarrak batzeko asmoz federatu dira. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Mikronesiako Estatu Federatuak.
2 da ad. Federazio bateko kide egin. Lehen aldiz parte hartu nuenean lasterketan, federatu gabe egoteagatik ez zidaten Euskal Herriko txapela eman.

Aztergaia: federatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

federatu, federa, federatzen. da ad.: Mikronesiako Estatu Federatuak.

federazio
1 iz. Estatu edo lurralde autonomoak elkartzea, guztien intereseko gaiak agintze zentral baten ardurapean utziz; elkarte horretatik sortzen den estatua.
2 iz. Elkarte, sindikatu edo kirol taldeak aginpide komun baten azpian batzea; batze horretatik sortzen den erakundea. Nazioarteko Kirol Federazioen Elkartea. Ikastolen federazioa.

Aztergaia: federazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

fedetsu
adj. g. er. Fededuna; fededun kartsua.

Aztergaia: fedetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

fedezko
adj. Fedezko misterio nagusiak. Fedezko otoitza.
Loturak

Aztergaia: fedezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: adib.: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

fede sarrerari dagokion azpisarrera.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper