50535 emaitza bilaketarentzat - [18851 - 18900] bistaratzen.

feedback
1 iz. Sistema batean aldaketa bat gertatu ondoren, lehengo egoerara itzultzea helburu duen erantzuna eragiten duen prozesu automatikoa.
2 iz. Emailearen eta hartzailearen arteko eragin trukea; bereziki, emaileak hartzailearengandik jasotzen duen erantzuna, emailearen jardueraren egokitasunaz edo arrakastaz informazioa ematen duena. Ik. berrelikadura 2. Euskaraz eta ingelesez abesten dut, eta euskaraz abesten dudanean euskaldunen aurrean feedbacka dagoela nabaritzen dut. Ikusgarri publiko guztietan da komenigarria erantzuna edo feedbacka.

Aztergaia: feedback

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

feedback 8: Elisabeth Pombo, Erik Gartzia, Berria, Mikel Lizarralde, Ismael Manterola, Juan Luis Zabala, Fredi Paia, EiTB.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: feedback 21: Berria 3, J. Garzia 6, Iñaki Zabaleta 5, Txema Ramirez de la Piscina 2, Ana Urkiza, Josu Zabaleta, Irene Aldasoro, Filosofiako gida, Iñaki Heras.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: feed-back / ElhHizt: + / EskolaHE: feed-back

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "feed-back".

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ingeles hitz erabat tekniko hau ez nuke sartuko, oro har, erabilera urrikoa delako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Kendu lerroa.

feiros
1 adj. Ipar. Hauskorra. Nik ez nekien harrizko sainduak hain hozbera izaten ahal zirela eta hain feirosak.
2 adj. Ipar. Sentibera.

Aztergaia: feiros

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

feiros IE 1 (Lf Murtuts: "Nik ez nakien harrizko sainduak hain hotzbera izaiten ahal zirela eta hain feirosak"); OEH argitaratuan gainera, Lf ELit ("Gizonen bertute feirosari ezin fida daitekela") eta Herr 1960 ("Gero bertze hainbertze zaldidun, gizonak eta zaldian zoin ederrago, feirosago"; DRA-n "fachendoso" itzulia) // Ik. gainera OEH argitaratuan feiras (Herr 1957 ap. DRA: "Hain feiras izana gatik, Frantzian badabiltza berrogei miliun garratoin") eta feires (SoEg Herr 1958: "[Minixtro-gaientzat] gobernua ez aski hauskor, ez aski feires"); feirostasun IE 1 (Xa Odol: "Indarra eta oldar geiena guk dugularik ekartzen, / emaztearen feirostasunaz girea beti ohartzen?"); feries IE 1 (Dv Lab: "Obratzeko errexa delakoan baliatzen da kadira eta espalakoin egiteko. Lan feriesa atheratzen da haltzetik") eta OEH argitaratuan beste hauek: Prop 1900 ("Oihaleriaz eta puxkateria feriesez pagatzen dugu haurrentzateko hazkurria eta lana"), Herr 1959 ap. DRA ("Lehengo gure etxe handi ederra maite; etxe berri feries oraikoa maitiago").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

feiries IE 1 (SoEg GH 1976: "Aitak goratu zuen leihoa, apaindu barnea, edo sukalde zaharra; bere ustez edertu ezar-araziz lehengo ximiniaren ordain, marmola gorrailezko ximinia feiries bat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

feiras : DRA (frágil); feires : DRA (frágil); feiros : EuskHizt (hauskorra), Lh DBF (fragile), DRA (1 frágil; 2 chapucería, como los objetos comprados en la feria; 3 fachendoso); feries : Lh DBF (pacotille; ik. feiros), DRA (chapucero, etab.), PMuj DVC (de pacotilla, de mala fabricación) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

idatzizko erabilera urriak ez du besterik hobesteko biderik ematen, eta P. Xarritonek hau hobetsi du, nahiz esan peilos esaten den.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

hauskorra; sentibera.

feit
iz. Batez ere zub. Gertakaria. Feit horretaz oroit zaitez, maitea, zu ere.

Aztergaia: feit

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ZuAm dira corpuseko feit 7 eta feitean 6: ChantP: "Zelüko Jinko Jaonak badü pietate, / bere denbora dizü errota egile; / ürgüllütsiaren bortxaz ümilierazle; / feit horrez orhit zite, maitia, zü ere"; AstLas/XVIII 2: "Koraje diala erraiteko, hori marka txarra zitak, ene odren egiteko horik eztutuk feitak", "Erremestiatzen zutiet zien bidajiaren feitaz, ohart etxekazie bati nik erran hitzaz"; Etch 2: "Emaztik egin zeitan, jaunarekin bastart, / ezarten beinüdian, feit harek kanpulat", "Feit horrez orhit zite, maitia zü ere"; Xarlem: "Nuiz eta Alfonsak / feit hura beizian ikusi / Xarlemaiñari beizeron / Enbasada bat igorri"; CatS: "Apostoliek bere odolaren khostüz erran dütien feitak faltsü badira" // Ik. OEH argitaratuan, gainera, AR: "Minzo delarik gure Salbazale Jaunaren Tranfigurazionian igaran ziren feitez", "Huntarik idoki behar dugun feita duzu gure proximuaz bethi untsa jujatu behar dugula" // UskLiB: "[Artikülü] haiez ontsa feitian espazira, othoi ezazü zure konfesora plazer deitzün explikatü"; Xarlem 5, adib.: "Bazireia feitian / Sarrasi bat har dezadan / Erregiña kalitatian?", "Orozaz akort gütüzü / eta feitian hun düzü", "Zü partikülarski Costantin / nahi zütüdan ikusi / minzatzeko feitian / orai edo sarri" // Ik. OEH argitaratuan, gainera, Mustafa (ap. DRA): "Marzellüs ene adiskidea / Untsa mintzo zirade / eta arotzaz segurki / feitean zirade".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

feit 1, J.E. Urrutia ("horiek feit ttipiak izan ziren, jendeak aski zuen bere zereginekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

feit : Lh DBF (A. Esk. 1,77 #mdash# 'jugement, état normal'), DRA (1 juicio, razón; 2 hecho, cosa; 3 razonamiento, conclusión), PMuj DVC (BN = juicio, sentido común, estado normal: BN feitean izan = estar cuerdo, es sus cabales, en su juicio) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

J-L. Davantek dioenez, forma bizia da feit izena; aldiz, zalantzak ditu feitean adizlagunaren bizi-indarraz, eta Txomin Peillenek argibide hoberik eskain dezakeela uste du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

gertakaria.

fekula
iz. Landare batzuen hazi, sustrai eta tuberkuluetan dagoen gai zuri almidoiduna. Pureak egiteko, fekula asko duten barazkiak dira egokienak, azenarioa eta patata, adibidez.

Aztergaia: fekula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

felazio
iz. Zakila ahoarekin estimulatzean datzan sexu-jarduera. Felazio bat egitera behartu zuen.

Aztergaia: felazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 34 (Berria 9, EiTB 18, Elhuyar 1, Elkar 4, UEU 2); ETC 132

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: felazio iz. felación / Adorez: felazio iz. felación / Labayru: felazio 1 iz. felación / NolaErran: 0. / Euskalterm: felazio (Med. TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta hiztegi orokorretan eta Euskaltermen ere jasoa dago. Sartu.

feldespato
iz. Aluminio silikatoz osatutako mea, beiraren distira duena. Kuartzozko eta feldespatozko kristalak.

Aztergaia: feldespato

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ato Kim.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410]: "-ato hau ez da nitrato eta sulfato-rena bezalakoa. Gainera konposatua da eta aldi berean bi hitz ari dira erabakitzen hemen: espatoamineral bat da eta feldespatoabeste bat. Nonbait alemanieratik datoz (spat, feldspat)" (1995-03-22)

felido
iz. zool. Karniboroen ordenako ugaztuna, ilunpean ikusten duten begiak eta barnera bil daitezkeen azazkal zorrotzak dituena; (pl.) ugaztun horiek osatzen duten familia. Felido bakoitzak bere habitatean hobekien kamuflatzen duen jantzia daramala berretsi dute Bristol Unibertsitateko ikertzaile batzuek. Telebistan ikusi nuen, felidoei buruzko dokumental batean.

Aztergaia: felido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh51 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu felido formarik.

felido 51: Argia 2, Deia 19, EiTB 10, Elhuyar 4, Elkar 8, Consumer 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

felido 1, Berria (“Gizakien arbasoak eta senideak aski txikiak, ahulak eta babesgabeak ziren felido handiz eta hegazti harrapariz beteriko inguru batean”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es félido / fr félin; félidés: Adorez; (Zool.) felido / Elhuyar: (Zool.) felido / Labayru: (Zool) felido / Zehazki: (Zool) katuaren familiako, katuki, felido / NolaErran: katuki, felino.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa.

felpa
iz. Heg. Belusaren antzeko ehuna, ile luzekoa, gehienetan kotoizkoa dena. Felpazko soinekoa.

Aztergaia: felpa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

feltro
iz. Artile hondarrak estu trinkotuz, ehundu gabe egiten den oihal modukoa. Feltrozko kapela.

Aztergaia: feltro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: falta da.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): ezin da orain sartu.

femenino
1 adj. hizkl. Bi genero dituzten hizkuntzetan, genero markatuari dagokiona. Hizkuntzan femeninoa delako da, hain zuzen ere, eguzkia andrazko Alemaniako ipuinetan.
2 adj. Emakumearena, emakumeari dagokiona. Ik. emakumezko 2. Pentsatzeko modu maskulinoak eta femeninoak omen daude.

Aztergaia: femenino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 2004-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan: femenino 1, ES ("Izenen jeneroak zenbat dira? [...] Femeninoa, ut haec Maria"), eta feminino 1, MEIG ("Erdalzaleak gogor egin zion, bada, anima, âme eta alma femininoen indar elkartuari").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

feminino 1, J. Casenave ("Bart, ametsetan itzal feminino bati eratxikia izana da; enamoratua; bizkar, zango horietan giltzaperatua"); eta femenino 18: LMuj ("maskulino/femeninoan"), Egin 1985-1987 ("Hamaika t-erdietan, Egape ikastolan, eskubaloi femeninoaren finala eta hamabietan pilota palaz eta eskuz", "Erakunde Femeninoen Federakunde Nazionaleko gidariak"), Azurm ("argizko jantzi femeninoa"), U. Larramendi ("etxea femeninoa dugu"), M. Azkarate ("izen beraren maskulinoa eta femeninoa konparatuz"), Bitez ("Are saiatu ere egiten da lorategi tropikal bat pintatzen, bertan zenbait biluzi femenino kokatuz"), Rol sexualak 4 (adib.: "subjektu bera maskulinoa eta femeninoa izan liteke", "gizonezkoei maskulinoa eta emakumezkoei ahalik eta femeninoena izatea aginduz"), Zoologia ("Horiek zaku-itxura duen bagina batetan biltzen dira, honen irteera irekiune genital femeninoa da, maskulinoaren atzean kokaturikoa"), Artistas 1995 ("Leucade-ren saltoa izeneko bilusik fenemino bat"), Emakunde 1996-1999 3 (adib.: "Enplegu femeninoa gehitzearekin emakume gehiago dago bere lan indarra saldu beharrean", "sexualitate femeninoa zapaltzen du"), P. Apalategi ("arte femeninoa"), L. Oñederra ("femeninoak serio-antza kenduko ote ziolakoan?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

femenino : DFrec 3 (Egin), HiztEn, LurE, Euskalterm 4 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

femenino : EuskHizt (1712), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, HaizeG BF,Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Erdaretako formak

fr (DLLF): féminin; en (Collins): feminine; it (S. Carbonell): femminino; de (Langenscheidts): feminin.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Hainbat irizpide gurutzatzen dira

erabili, femenino erabili da (eta hori proposatzen dute gaurko hiztegiek); nazioarteko forma, berriz, femin- da, ez femen-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Nazioartekotasunagatik, eta iparraldekoen mesedetan femin- erroaren alde jo beharko genukeela iruditzen zait.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): erabili izan den forma onartu da: femenino.

femeninotasun
iz. Emakumezkoei egozten zaizkien ezaugarri estereotipatuen multzoa. Ik. feminitate. Femeninotasun eredu ezberdinak ez dira berdin baloratzen, ezta feminismo ikuspegi ezberdinak ere.

Aztergaia: femeninotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh70 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 70: Argia 5, Berria 4, Deia, EiTB, Elkar 53, UEU 6; feminitate 303; femenitate 5; ETC: 76; feminitate 915; femenitate 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0 // Euskalterm: feminitate (TN).

Bestelakoak

feminitate iz. g.er. Emakumezkoen berezko ezaugarrien multzoa. Maskulinitatearen eta feminitatearen eredu klasikoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa feminitate forma arautuarekin batera. Bide batez, feminitate sarrerako definizioa aldatzekoa da; ez da oso egokia. Feminismoa Hiztegian honela definitu zuten: "Sexu/genero kultura bitarretan emakumeei atxikitzen zaizkien genero-rolen eta -estereotipoen multzoa, portaera, arau sozial, eta ezaugarri fisiko eta psikologikoez osatua". Beste hainbeste gertatzen da maskulinitate sarreran. Zuzentzekoa.

feminismo
iz. Emakumearen eta gizonaren eskubide berdintasunaren alde egiten duen doktrina. Feminismoaren sorrera eta helburuak.

Aztergaia: feminismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
feminista
adj./iz. Feminismoari dagokiona; feminismoaren aldekoa. Elkarte feministak.

Aztergaia: feminista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
feminitate
iz. Emakumezkoei egozten zaizkien ezaugarri estereotipatuen multzoa. Ik. femeninotasun. Maskulinitatearen eta feminitatearen eredu klasikoa.

Aztergaia: feminitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

feminitate (eta feminitate-dimentsio) 5: Rol sexualak 4 (adib.: "Generoa maskulinitate eta feminitate-dimentsioen arabera definitzen da"), Emakunde 1999 ("Honek aukera emanen liguke aztertzeko ea [...] desagertzen ari den horietako feminitate edo maskulinitate joera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

feminitate : AB50 1, HiztEn (emakumezkoaren berezko ezaugarrien multzoa), Euskalterm 1 (emetasun sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

feminitate : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, EskolaHE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

ik. lantaldearen oharra s.u. maskulinitate: "onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, gorago proposaturiko feminitate korrelatua bezala, nahiz eta -tasun formakoak ere molda daitezkeen".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

feminizatu, feminiza, feminizatzen
da/du ad. Gizartean, alor edo gertaera jakin batean, emakumeen kopurua gehitu; zerbaitek edo norbaitek edo zerbaiti edo norbaiti emakumeei egozten zaizkien ezaugarriak hartu edo eman. Kapitalismo patriarkalean lana sexuaren arabera bereizia dagoenez eta pobrezia feminizatua dagoenez, (...). Politika feminizatu nahi du, konfiantzan oinarritu.

Aztergaia: feminizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Aski nazioarteko forma da eta beharrezkoa. Maskulinizatu formarekin batera sartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

feminizatu, feminiza, feminizatzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

feminizazio
iz. Feminizatzea. Immigrazioaren feminizazioa gertatzen ari da. Izan ere, genero indarkeria eta pobreziaren feminizazioa dira, aldundiaren arabera, gizartearen arazo larrienetakoak.

Aztergaia: feminizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh95 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 95: Argia 9, Berria 18, DiarioVasco, Elhuyar 4, Elkar 31, Euskaltzaindia 2, Jakin 4, Laneki, UEU 24, Uztarria; ETC: 219

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: feminizazio 1 iz. feminización bada fenomeno bat pobreziaren feminizazioa deritzoguna: existe un fenómeno llamado la feminización de la pobreza; 2 iz. (Biol.) feminización feminizazio testikularra: feminización testicular; Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0 // Euskalterm: feminizazio (TN).

Bestelakoak

feminitate iz. g.er. Emakumezkoen berezko ezaugarrien multzoa. Maskulinitatearen eta feminitatearen eredu klasikoa. feminizatu da/du ad. Zerbaiti edo norbaiti ezaugarri femeninoak eman; zerbaitek edo norbaitek ezaugarri femeninoak hartu. Politika feminizatu nahi du, konfiantzan oinarritu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

feminizidio
iz. Emakume bat, bereziki emakume izate hutsagatik, erailtzea. Brasilen feminizidioa krimen gisa jasotzen duen legea sinatu zuen atzo Dilma Rousseff presidenteak.

Aztergaia: feminizidio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): feminizidio 24: Berria 18, Argia 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu feminizidio formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: feminizidio.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: feminizidio. Emakumeen genozidioa.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es feminicidio / fr féminicide: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: feminizidio / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioartekoa da, eta beste gabe onartzekoa.

femoral
adj./iz. Femurraren ondoan edo inguruan dagoena. Haustura izan zuen eskuin hankako bizeps femoralean. Umeei eta koman dauden edo konortea galdua duten pertsonei hartzen zaie pultsua arteria femoralean. Zezen batek femoralean adarkada eman dio korrikalariari, eta larri eraman dute Nafarroako Ospitale Unibertsitariora.

Aztergaia: femoral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh50 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 50; ETC: 138

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: femoral izond. (Anat.) femoral / Adorez: femoral adj. (Anat.) femoral / Labayru: femoral adj. (Anat.) femoral / NolaErran: 0 // Euskalterm: bizeps muskulu femoral, koadrizeps muskulu femoral (Med. TN dira).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Bide batez, arteria femoral adibide gisa jaso liteke.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke" (2005-12-07)

femur
iz. anat. Izterrezurra. Gizakion hankek ere egitura bera dute: femurra, tibia eta peronea, tartsoak eta metatartsoak, eta, azkenik, bost behatzetako falangeak.

Aztergaia: femur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

femur 7, EB (I. Mendiguren: "Izterrean, femura daukagu"; J.A. Berriotxoa 4, adib.: "femurra makroketa tergal batekin", "femurra makroketa tergalarekin"; I. Azkune: "Urte gutxiren buruan, garezur bat, femur bat eta bi hortz aurkituak zituen"; Gizakia: "Pelbis eta femurraren anatomiak hori adierazten zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

femur : AB38 1, HiztEn, LurE (s.u. hezurdura), Euskalterm 3 (hauetan 1 izterrezur eta beste 1 izter sinonimoekin) eta femur(eko) 1 (femoral sinonimoarekin); femoral : AB38 4 (hauetan bizeps f.), HiztEn, Euskalterm 3 (sakoneko arteria femoral: izter-arteria sakon sinonimoarekin; arteria femoral: izter-arteria sinonimoarekin; nerbio femoral: izter-nerbio sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

femur : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; femoral : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

Prestas: 14 lek. (B 4 / G 10).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat.

Forma baten adiera(k)

izter-hezurra.

fenix
iz. Elezaharretako hegaztia, hil eta gero bere errautsetatik berpizten omen zena. Bere errautsetatik birsortua, Fenixa bezala. Fenix hegaztia.

Aztergaia: fenix

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-x

feniziar
1 adj. Feniziakoa, Feniziari dagokiona.
2 iz. Feniziako herritarra.

Aztergaia: feniziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

feniziar 3 izond.: UZEI (“sabina feniziarra”), LurE (“Nekropolis feniziarra”), Artearen Historia (“kolonia feniziar”)

Beste (edozein) iturritako erabilerak

feniziar: BiblE 2 izond. (Mk 7,24 tit. eta 26: "emakume feniziarraren alaba [...] Emakumea jentila zen, feniziarra" — cf. infra sirofeniziar); ZTC 10.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E410]: "beste jentilizio asko ez dira erabaki" (1995-03-22)

feniziera
iz. Antzinatean Fenizian mintzatzen zen hizkuntza.

Aztergaia: feniziera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
fenol
1 iz. kim. Bentzenotik eratorririko alkohola, produktu kimiko askoren sintesian erabiltzen dena (C6H5OH).
2 iz. pl. kim. Bentzenoari gutxienez hidroxilo talde bat gehituz eratzen diren konposatu aromatikoen multzoa.

Aztergaia: fenol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

fenomeno
iz. Izadian gertatzen den zernahi gauza; giza oharmenari agertzen zaion zernahi gauza. Ik. gertakari. Fenomeno linguistikoak.

Aztergaia: fenomeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
fenomenologia
1 iz. Filosofia-metodoa, ikus daitezkeen fenomeno jakinen deskripzio hutsaren bidez, kontzientziaren egitura transzendenteak eta esentziak aurkitzen saiatzen dena. Kantek ez bezala, Erich Frommek betiere fenomenologia aldetik dihardu, zientziak adimenez emaniko datuetatik abiatuz. Husserlen fenomenologia.
2 iz. Prozesu baten edo beste zerbaiten ezaugarri diren fenomenoen multzoa. Erlijioaren fenomenologia.

Aztergaia: fenomenologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

fenomenologiko
adj. Fenomenologiarena, fenomenologiari dagokiona. Ikuspuntu fenomenologikoa.

Aztergaia: fenomenologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

fenotipo
iz. biol. Izaki batean ikus daitezkeen ezaugarrien multzoa, bere genotipoak eta inguruneak baldintzatua dena. Tresna teoriko horren bidez genotipo jakin batek hainbat ingurutan zer fenotipo mota emango duen azal daiteke.

Aztergaia: fenotipo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:013 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fenotipiko 1, Bibalbio ("Dibertsitatea kasu batzuetan [...] espezieak azaltzen duen genotipoaren adierazpen fenotipiko desberdinei dagokio"), fenotipikoki 1, Elhuyar ("Arkeobakterioak fenotipikoki, hau da, itxuraz, nabarmenki bakterianoak izan arren..."); fenotipo 13: NZ ("Genetikan, bi arraza garbitako [...] hibrido baten aleluetako fenotipoan bistaratzen den genea gainartzailea da"), J.A. Abrisketa ("Down-en sindromearen fenotipoa"), BiolGeol/DBHO 11 (adib.: "Alelo gainartzailea fenotipoan adieraziko da eta bestea, azpirakorra, aldiz, ezkutuan geratuko da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fenotipiko : Euskalterm 1; fenotipo : AB38 1, HiztEn (1 Biol. izaki batean, beha daitezkeen karaktere-multzoa, bere genotipoak eta inguruneak baldintzatutakoa; 2 Hizkl. genotipo edo objektu sintaktiko batek hartzen duen kanpo-itxura), LurE (Genet. organismo batean ikus daitezkeen ezaugarri morfologikoen eta fisiologikoen multzoa...), Euskalterm 3 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fenotipo : ElhHizt - HiruMila (Biol.), EskolaHE (Genet. organismo bizi baten ezaugarri morfologiko eta fisiologikoen multzoa, genotipoak eta ingurugiroko faktoreek egituratu ohi dutena) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

ferafutro
adb. Ipar. Norbait modu txarrean bidaltzeko erabiltzen den hitza. Ik. antzarak ferratzera bidali; antzarak ferratzera igorri. Haiek nagusi, zu mutil; edo bestenaz, zoaz ferafutro! Karlomagnoren enbaxadore hori ferafutro igorri behar dun!

Aztergaia: ferafutro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-11-27
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-02-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ferafutre (eta fera futre) 3: AstLas/XVIII ("Abil ua fera futre, / nahi izan lekialat"), Xarlem 2 ("enbasadore hori / ferafutre igorri behar dün", "Xarlemaiñak behai / ferafutre ütziko"); ferafutro 1, StPierre ("#mdash#Zer! Hemen utz? Zangoa kaput du. #mdash#Nahi badu bai! Kentzak hortik ferafutro!"); ik. OEH argitaratuan, gainera, EGAlm 1896 (ap. DRA: "Hek nagusi, zu muthil. Edo bertzenaz zoazi ferafutro") eta SoEg Herr 1956 (testuingurua jaso gabe), eta fuera-futro : GH 1959 ("Fuera-futro despeitu ninduen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ferafutro 3: Eskual 1904 ("jin bidez feratutro igorriko ditutzue... framazonen mezulariño hoik oro beren paper zurruburruekin"), SoEg 2 (fera-futro eta gera-futro: "Elhe eztienak behin xaramelatu-eta, berdin fera-futro bota lezakete ondoko egunean, iduri zakhurrentzat ez dela on", "Horiek behar luzke Espainiak aspaldi huntan gera-futro botatuak"); fuera futxo 1, K. Izagirre ("Aita Laburu ospetsua. Espainiatik fuera futxo igorritako Josulagundikoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

auteferafutro! eta auteferfutro! : I. Borda %100 basque (135, 55 or.)

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ferafutro : EuskHizt (Ipar. Tximistaren gisan), DRA (¡a hacer gárgaras!, ¡a paseo!); fuera-futro : DRA (despedir: de malas maneras) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Iparraldekoek erabakitzekoa da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta gehitu adibideren bat (oharreko igorri falta da]. (2021-11-23).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Kontuz, hau da, lantaldeak ez du erabaki.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Euskaltzainek osoko bileran erabakitzekoa.

 - Erabakia: (Osoko Batzarra, 2009-11-27): ferafutro forma hobetsi da, eta "adlag." eta "Ipar." markak dituela aipatuko da: «ferafutro adlag. Ipar.».

fereka
iz. Ferekatzea. Hitzak antzu, motz gelditzen direnean sortzen da eskuaren mintzaira, eskuaren fereka. Maitasunezko ferekak. Haizearen fereka galburuetan.

Aztergaia: fereka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ferekaka
adb. Ferekak eginez. Azienda eztiki, balakuka eta ferekaka erabili behar da.

Aztergaia: ferekaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: fereka adlag-en aldaera / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

ferekaldi
iz. Fereka; ferekatuz ematen den denbora.

Aztergaia: ferekaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ferekatu, fereka/ferekatu, ferekatzen
1 du ad. Norbaitek beste norbait edo zerbait, bereziki eskuarekin edo hatzekin, leunki ukitu, gehienetan maitasuna adierazteko. Ik. laztandu. Masaila ferekatu. Bere txakurra ferekatzen. Ezpainez ferekatuz.
2 du ad. Zerbaitek norbait leunki eta emeki ukitu. Zein goxoki ferekatzen gintuzten eguzkiaren urrezko izpiek.

Esaera zaharrak

Fereka ezak astoa, emanen dik uztar.

Aztergaia: ferekatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ferekatu, fereka(tu), ferekatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ferekatu, fereka(tu), ferekatzen

ferekatzaile
adj./iz. Ferekatzen duena. Esku bero ferekatzaileak.

Aztergaia: ferekatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
feria
1 iz. Azoka. San Tomaseko feria. Feria-egunetan.
2 iz. Batez ere pl. Festa. Akabatu dira arimaren feriak.

Aztergaia: feria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

feria, peria [feria hobestekoa da]

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

f-/p-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "forma hori eta ez peria behar duela uste dut. Osterantzean, berdin eman genezakeen behenafarreraz eta zubereraz erabiltzen den feira. peria, bestalde, bigarren mailakoa da, alegia, feria-tik eratorria" (1995-06-29)

fermio
iz. kim. Aktinidoen saileko elementu kimiko erradioaktiboa, sintesi bidez erreaktore nuklearretan lortzen dena (Fm; zenbaki atomikoa 100).

Aztergaia: fermio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ap. OEH-EEBS.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fermio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Fm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fermio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Erdaretako formak

ik. Le Petit Robert: «fermium [...] de Fermi, n. pr.»; "... du physicien italien Enrico Fermi".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak eta Izen propiotikoak.

Maileguen egokitzapen sistematikoa

-o/-um elementu kimikoetan: ik. oharra s.u. amonio.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): fermio

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

fermioi
iz. fis. Naturan aurkitzen diren bi oinarrizko partikula motetako bat. Ik. bosoi. Naturan bi motatako oinarrizko partikulak aurkitzen dira: bosoiak eta fermioiak. Quarkak fermioiak dira.
fermu
adj. Ipar. Irmoa. Ik. sendo. Fermu izan, egon. Borondate edo fede fermuz.

Aztergaia: fermu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'irmoa'.

fermuki
adb. Ipar. Irmoki. Begiez ikusten banu baino fermukiago sinesten dut.

Aztergaia: fermuki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

fermutasun
iz. Ipar. Irmotasuna. Etsai gaizto guztien kontrako fermutasun handi bat.

Aztergaia: fermutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

feromona
iz. biol. Izaki bizidunek jariatzen duten gai kimikoa, espezie bereko beste izaki batzuen jokaeran eragina duena. Sexu feromonak intsektuen izurriteak kontrolatzeko erabil daitezke.

Aztergaia: feromona

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh76 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu feromona formarik.

feromona 67: Argia 3, Berria 2, Deia, DiarioVasco 2, EiTB 15, Elhuyar 9, Elkar 8, Consumer 6, Goiena, Laneki 20.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

feromona 10: Berria, Txiliku 3, Luis Elberdin 2, Iñaki Segurola, Iñaki Iñurrieta, Karlos Zabala, Patxi Iturritegi.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: feromona (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa.

ferra
iz. Burdinazko arku gisakoa, txikia, zamariei eta abelgorriei apoen babesgarri ipintzen zaiena. Zaldi ferrak. Zamariak, uhalik eta ferrarik gabe. Ferra-hotsa.

Aztergaia: ferra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ferra-saguzar; errinolofo: Rhinolophus sp.; ferra-saguzar handi: Rhinolophus ferrumequinum; ferra-saguzar mediterraneo: Rhinolophus euryale; ferra-saguzar txiki: Rhinolophus hipposideros.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ferra (eta ferradun): IEko 9 ager. (Volt, Etch, Gy, Dv Lab, ChantP, Barb Leg); ferratu (eta ferratzale): Gko 2 ager. (AA); IEko 8 ager. (Volt, AstLas, JE Ber, Ardoy SFran, JEtchep, Zerb Azk, Larz Senper); perra : Bko 4 ager. (Or Tormes, Ag AL, SM Zirik); Gko 11 (Izt C, Alz STFer, Tx, JanEd, Or Eus, Uzt LEG, Etxde JJ, NEtx LBB); EBko 1 (MEIG); perrada (Zab Gabon); perradin (Izt C); perratzaile (eta perratzalle): B 1 (Otx); G 5 (Echag, Ag G, Munita), EB 1 (MEIG)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ferra : 2 (EB); ferratu : 7 ager. (IE: 3 obra; EB: 3 obra); ferradura : 1 (EB); perra : 10 (B: Or Tormes; G: 3; IE: 1; EB: 5); perratoki : 1 (EB); perratu : 2 (G, EgAs); perratzaile : 4 (G: 1; EB: 3); perratze 1 (EB)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: ferra (5), ferratu (7), ferratzaile (1).

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, nahiz beste bat den bizkaiera eta gipuzkerakoa

B-Gko forma nagusia p- den arren, eta erabilera zainduetan halako onarpen bat izan duenez, lehendiko erabakia berretsi da

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

f-/p-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "Iparraldean, ez eta ez. Zuberoan, ferra. (gaskoinez herra)" (1993-02)

 - [E302]: "ferra hobesten da eta perra baztertu. Erabilera zainduan ferra erabilia izan bada ere, gehiengoak perra esaten dugunez, hitz hori onartzea komeni dela aipatu da gure artean. Eta noski, perratoki, perratzaile, perra-tenazak... Zergatik pardel bai eta perra ez?" (1995-07-10)

 - [I102]: "ferra/perra: nire aburuz lehenengoa da hobestekoa, literaturtradiziotik aparte, /p/ hori bigarren mailakoa delako /f/ fonema arrotza onhartu duen hizkuntzan, hots, aurreko kasuan bezala ferra-tik eratorria" (1995-06-29)

ferratoki
iz. Zamariak eta abelgorriak ferratzen diren tokia. Ferratokia dagoen etxean.

Aztergaia: ferratoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
ferratu, ferra/ferratu, ferratzen
du ad. Zamariari edo abelgorriari ferrak ipini. Idia ferratu. Mandoak urrez ferraturik.

Aztergaia: ferratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ferratu, ferra(tu), ferratzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

ferratu, ferra(tu), ferratzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: " ferratu / perratu: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

ferratzaile
iz. Zamariak eta abelgorriak ferratzen dituen pertsona. Natalio, Asteasuko ferratzailea. Takilli errementaria ferratzaile aditua zen.

Aztergaia: ferratzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ferreta
iz. Ipar. Edarra, suila. Heldu da iturritik etxekoandrea, ferreta buruan. Pegar eta ferretak.

Aztergaia: ferreta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'edarra, suila'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. errada, suila

ferriko
adj. metal. Gai konposatuez edo ioiez mintzatuz, burdina tribalentea duena. Kloruro ferrikoa. Material ez-ferrikoak eta beirak errepide berrietako oinarri gisa erabil daitezke.

Aztergaia: ferriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira ez-ferriko 3, guztiak ap. J.R. Aizpurua ("Hondakin hauen %15 birzikla daitekeen txatarra da, %75 beira-konposatuak, konposatu inerteak eta metal ez-ferrikoak dira eta %10 hautsak dira", "Frantzian, adibidez, urtero beira nahiz material ez-ferrikoen hondakinek 1,8 milioi tona osatzen dute", "Material ez-ferrikoak eta beirak errepide berrietako oinarri gisa erabil daitezke"), eta ferritiko 1: MetalurFisi ("Eraikuntza-altzairuen artean, egitura ferritiko/perlitikoa dutenak dira garrantzitsuenak eta, ondorioz, horiek dira gehien ikertu direnak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ferriko : DFrec 1, AB38 2 ('ferrico'), Euskalterm 16 (hauetan bromuro f., kloruro f., hidroxido f., etab.) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ferriko : Casve EF ('ferrique') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Metal.

ferrita
1 iz. metal. Zenbait metalen oxidoen konbinazioz osatua den material magnetikoa, erresistibitate handia duena. Ferrita mota batzuk kalkulagailu elektronikoen osagaiak egiteko erabiltzen dira.
2 iz. metal. Burdinaren aldaera alotropikoa. Ferrita poliedro eran agertzen da altzairuan.

Aztergaia: ferrita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ferrita (eta ferrita-ale, -matrize) 11: Elhuyar 3 (adib.: "Mugaren zeharkatzea eta ferrita-aleen orientazioa ere kontutan hartu behar dira"), MetalurFisi 5 (adib.: "Horrela austenita tenperatura altuetan transformatuta, ferrita eta perlita [...] ala ferrita-matrizean zementita globular larria sakabanatuta sortzen da"), Ekaia 1995 2 (adib.: "Altzairuen erresistentzia igotzeko erabil daitezkeen mekanismo desberdinen artean, garrantzitsuena ferritaren ale-tamainaren finketa da"), Fraktografia ("Mikropitzaduraren ferrita-alean zeharreko hedapena gertatzeko, honako adierazpena proposatzen da...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ferrita : HiztEn (1 oxido batzuen konbinazioz osatutako eta ezaugarri magnetikoak eta erresistibitatea handia duten material zeramikoen izen generikoa...; 2 Metal. burdinaren barietate alotropikoa, 900ºC-tik gora egonkorra dena), LurE (Miner. burdina soilaren aldaera alotropikoa. Altzairuan osagai gisa egoten da, eta honen mikrofotografietan poliedro eran agertzen da...), Euskalterm 3; ferritiko : Euskalterm 2; ferritizatu : Euskalterm 1; ferrito-perlitiko : Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ferrita : ElhHizt (1 Metal. ferrita; 2 Miner. ferrita), HiruMila, EskolaHE (Miner. burdina azidoa osagai duen gaia...) // Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Metal.

ferritiko
adj. metal. Ferritaz osatua dena.

Aztergaia: ferritiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Metal.

ferromagnetiko
adj. fis. Ferromagnetismoa duena. Material ferromagnetikoak.

Aztergaia: ferromagnetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis.

ferromagnetismo
iz. fis. Burdinak, kobaltoak, nikelak eta kideko gaiek eremu magnetiko batean imantzeko eta eremu hori desagertzean nolakotasun horri eusteko duten gaitasuna.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper