50535 emaitza bilaketarentzat - [18901 - 18950] bistaratzen.

ferry
iz. Bi puntu lotzen dituen garraio ontzia, bidaiariak eta ibilgailuak eramateko erabiltzen dena. Ik. transbordadore. Santurtzitik Southamptonerako ferrya.

Aztergaia: ferry

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira ferry (eta ferry-konpainia, ferri) 4 (Elhuyar 1985: "Eragileek ferry-konpainien eta portu-arduradunen presioari ere aurre egin beharko diete", "Konpainiak abisua eman diete jadanik lotura onartuko balitz kanala zeharkatzen duten ferryen bukaera izango litzatekeela", "Halere, ferryek ardura gehiago hartu behar dute errepide-zubiarekin tunelarekin baino", eta testu berean ferri behin: "Nahiz eta ferriek ere eguraldi gaiztoena dagoenean itxi behar badute, trenbide-tunelak gai izango lirateke urte osoan lan egiteko"), eta ferryboat 1 (Ijitoaren "poleoiak": "ferryboat untzitan karabana osoa sartuta").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ferry : HiztEn (ing.ezko ferry-boat-en laburtzapena); ferry-boat : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ferry : HiruMila, ElhHizt; ferry-boat : EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: ferry-boat / ElhHizt: + / EskolaHE: ferry-boat

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "ferry".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-y.

ferula
iz. Heg. med. Gorputzeko zati bat (hezurrak, hortzak...) mugitu gabe edukitzeko erabiltzen den euskarria. Ferula honek balioko du akaso hortzoia babesteko, baina hotzikara ematen dit niri. Belauna ez mugitzeko, ferula jarriko diote.

Aztergaia: ferula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 30 (EiTB 3, Elhuyar 1, Elkar 2, Consumer 8, Laneki 16); ETC 62.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ferula iz. (Med.) (Heg.) férula / Adorez: 0 / Labayru: ferula 1 iz. Med. férula. Lo nagoela hortzak konturatu gabe estutzeko joera daukadanez, ferula erabiltzeko gomendatu didate: Me han recomendado que use una férula, porque tengo tendencia a apretar los dientes mientras duermo / NolaErran: 0. // Euskalterm: ferula (Med. TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa, baina ez ditu gutxienekoak betetzen. Dagokion markekin jaso.

Jakite-arloak

med.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

festa
1 iz. Jaia, bereziki jostatzeko, alaitzeko edo atsegin hartzeko egiten dena. Ik. besta. Herriko festak. Bertsolari festa. Festarik behar bada, bego Donostia. Aurten inaute festak eder eta luze. Festa giro ederra. Pentsatu genuen festa onak egin behar zirela, eta bai ederki antolatu ere (Ik. festa egin).
2 iz. Olgeta, jostatze edo jai zaratatsua. Ik. parranda. Gaur dena da festa, soinu eta dantza. Emakumeekin festan, dantzan eta zorakerietan ibiltzeko. Zer uste duk, festan eta ohean biziz haziko duala familia?

Esaera zaharrak

Festa ona, bezperatik.

Aztergaia: festa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1992-04-23
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: festa egin , festa-egun .

festa egin
1 ad.-lok. Balakatu, abegi ona egin; mainak eta txerak egin. Seme errebelatuari egin zion bere aitak festa gehiago, betiere etxean bere manuko egon zenari baino. || Nagusia hasten zaio txakurrari festa asko egiten, zutik ipini eta dantzan erakusten.
2 ad.-lok. Olgeta, jostatze edo jai zaratatsuan ibili. San Fermin jaiaren aitzakiarekin, festa egin genuen. Festa egiteko molde hoberena autobusa hartzea da.

Aztergaia: festa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 12 lek. (B 0 / G 12).

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

festa sarrerari dagokion azpisarrera.

festa egun, festa-egun
iz. Jaieguna. Igande eta festa-egunetan meza osoa entzutea. Inauteriko festa-egunean.
festaburu
iz. Jai nagusia. Ik. bestaburu. Arropa hura janzten zuen urteko festaburu handietan. Igande eta festaburuetan.

Aztergaia: festaburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

bestaburu arautuaren ondoan, onartzekoa izan liteke, Hegoaldeko liturgia katolikoan hori erabiltzen baita, solemnitas saileko jai-egunak izendatzeko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Kontuz, hau da, lantaldeak ez du erabaki.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): «festaburu iz. (Liturgia katolikoan erabilia)».

festazale
1 adj. Festan edo olgetan ibiltzea oso atsegin duena, festen zalea dena. Ik. bestazale. Festazaleentzat ez dago festa eguna baino presakoagorik.
2 iz. Herri edo hiri bateko jaietan parte hartzen duen pertsona. Elkartekoen iritziz, erabakiak jaien espirituan eragingo du, eta festazaleak kontsumitzaile huts bihurtzeko arriskua izanen da.

Aztergaia: festazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
festibal
iz. Jaialdia. "Besta eta sua" zuen gai nagusitzat aurtengo Errobiko festibalak, eta zinez suzko besta izan da. Huescako munduko musiken festibalak herrialde askotako artistak bilduko ditu hilaren 31 arte.

Aztergaia: festibal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

festibal (eta dantza f., f. jauregi, folklore f., musika f., zine f., zinema f.) 15 ager.: G 1 (DV 1981: "Festival au bestiekin konparatuta..."), EB 14 (Egin 1979-1989 3, adib.: "udaletxeen laguntzarekin Gipuzkoako III Dantza Festibala antolatzea", "Festibal askotan parte hartu ondoren, oraintxe du, agian, Hondarribiko Eskifaia abesbatzak konpromezurik haundiena"; J.M. Lasagabaster: "Aipa ditzagun, adibidez, taldeen ugaritasuna, antzezlari askoren kalitate gero eta hobea, festibalak, Antzerti Zerbitzuaren ekintza"; J. Urrujulegi 3, adib.: "Sei aldiz izan da 'Goizaldi' jaialdi hauetan parte hartzaile 1957ko uztailak 24, Santiago bezperan, folklore festibal batetan"; VozEusk 1984: "Festibal eta Kongresu Jauregiko Auditorium-a"; B. Ansola: "Bere pelikulak sarritan sarituak izan dira Zine Festibaletan"; Herr 1992 3, adib.: "Eta hor egiten diren musikaldi, zinema internazionalaren festibala eta gaineratekoak", "Abuztuaren 19an San Lucar de Barramedan ospatzen ari den Nazioarteko Musika Festibalean"; J. Haritschelhar: "Igande aratsalde apalean zineman izan naiz, ikusteko Miarritzeko festibalean lehen saria irabazi duen filma"; J.M. Elexpuru: "Zinema festibalaren ondotik pasa gara hondartzarakoan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

festibal : DFrec 13, AB50 9 (hauetan opera f. 2), Euskalterm 2 (hauetan zinema-f.) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

jaialdia.

fetal
adj. Fetuarena, fetuari dagokiona. Zelula fetalak.

Aztergaia: fetal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fetal EB 6 (UZEI 5, adib.: "Odol fetala, plazenta edo karenan zehar, amaren gorputzera pasatzea", "Sufrimendu fetala", "Zirkulazio fetala"; I. Egurbide: "Badira eritasun hematopoiesi fetala gogorarazten diguten hematopoietikoak; metaplasia mieloidea adibidez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fetal : HiztEn, Euskalterm 12 (hauetan 3 fetu(aren) sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fetal : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-al izond. erref.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  Fetu hitza jasota, ez du ematen hitz hau zerrendaratzekoa denik, hitz elkarketaren bidez eman baitaitezke halakoak

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): onartu egin da forma, eta beste azalpenik gabe eskainiko da oraingoz.

fetitxe
1 iz. Zibilizazio primitiboetako idoloa edo gurtza-objektua. Idoloetan eta fetitxeetan sinestea.
2 iz. Indar magikoa egozten zaion gauzakia. Gaur egun kutun edo fetitxe bihurtu dugu liburua.

Aztergaia: fetitxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-09-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-05-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Vill Jaink obran jasoak dira fetitxe eta fetitxismu bana ("Fetitxeak berak ere zer nai dute, gizabizitzari infinitu-lurruna erantsi baizik?"; "Fetitxismua, majia ta olako siñiskeriak") // Ik. OEH argitaratuan ap. Prop 1876-77 eta 1906 jasotako fetix ("Fetix heiek dira berek beren eskuz egiten dituzten Jainkoak", "Fetixak edo jainkoxka dituztelako hek, zenbat nahi badire"); fetixari ("Haurra fetixariaren eskuetan ezartzen balinbada", "Fetixariek, toki hautako theologoak baitire"); fetixarigai ("Fetixarien etxeak, etxe dohakabe fetixarigaieri sorginkeria egiten eta phozoiaren moldatzen irakasteko direnak, hets-araztea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira fetitxe 3 (J.A. Irigarai: "Eta beste gauzetan bezala, ez dut Euskalzaindiaz fetitxe bat egin nahi"; J. Zulaika: "gai guzti hori fetitxe ukiezin bezala eduki beharrean"; Azurm: "Elektoralki ongi muntatua dela erakutsi duen konbinazio gazi-gozo hau (...) tradizionalki sozialismoak liberalismoari salatu ohi zion iruzurra da. (...) Fetitxea") eta fetitxismo 1 (X. Kintana: "Kusioski, berauen artean halako fetitxismo gisako zerbait nabari da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fetitxe : HiztEn, LurE, Euskalterm 2; fetitxismo : HiztEn, LurE, Euskalterm 4 (hauetan hizkuntz f.); fetitxista : Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fetix , fetixismo : EuskHizt; fetitxe , fetitxismo , fetitxista : HiruMila, ElhHizt, Casve EF; fetitxe edo fetixe , fetitxismo edo fetixismo : EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. fetix / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

fetix forma dagokio inguruko hizkuntzei begira (fr fetiche, en fetish, de Fetisch - baina it feticcio); Heg.an erabilia, berriz, gaztelaniatiko fetitxe da (eta hau da Entziklopediek proposatua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Agian irtenbidea fetixe proposatzea litzateke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): onartu egin da fetitxe forma (eta -tx-duna izango da fetitxismo ere).

fetitxismo
1 iz. Fetitxeen gurtza. Beren artean halako fetitxismo gisako zerbait nabari da, jainkogabe izan arren, kristau dominak erosten baitituzte apaingarri eta kutuntzat.
2 iz. Sexu jokabidea, atsegin erotikoa lotzen duena desio den pertsonaren alderdi ez-sexualekin edo harenak diren objektuekin.

Aztergaia: fetitxismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-09-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: fetitxismo / LurE: fetitxismo / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

cf. fetitxe.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: Kontuz, hau da, lantaldeak ez du erabaki.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): fetitxismo formakoa jasoko da.

fetitxista
1 adj. Fetitxismoarena, fetitxismoari dagokiona. Fantasia fetitxistak edukitzea nahiko gauza arrunta da. Jantzi fetitxistak.
2 adj./iz. Fetitxismorako joera duena. Gizonezkoak izaten dira eskuarki fetitxistak. Lana binilo gorrian argitaratu dute hidrokarburozko musika-euskarrien fetitxistentzat.

Aztergaia: fetitxista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh39 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 39 (Argia 3, Berria 7, EiTB 1, Elkar 10, Consumer 1, Euskaltzaindia 3, UEU 14); ETC 118.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: fetitxista iz./izond. fetichista / Adorez: fetitxista iz. eta izond. fetichista / Labayru: fetitxista 1 iz., adj. fetichista / NolaErran: 0. / Euskalterm: trabestismo fetitxista (Psikol.)

Bestelakoak

fetitxe 1 iz. Zibilizazio primitiboetako idoloa edo gurtza-objektua. Idoloetan eta fetitxeetan sinestea. 2 iz. Indar magikoa egozten zaion gauzakia. Gaur egun kutun edo fetitxe bihurtu dugu liburua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta hiztegi orokorretan eta Euskaltermen ere jasoa dago. Sartu.

fetu
iz. Umekia. Amaren antsietate maila zenbat eta altuagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da fetuaren tamaina.

Aztergaia: fetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 'habilidad, destreza' adierako feto testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira feto 1: Azurm ("Umeki edo fetoak amaren sabelean sortuz gero egiten duen desarroiloa...") eta fetopatia, fetoproteina bana (UZEI: "Fetopatia: Garapenaren 10. astetik haurdunaldia bukatu bitartean gertatu daitezkeen prozesu patologikoak izendatzeko erabili ohi den termino orokorra"; "Ez dute gehiegizko garrantziarik. Salbuespena: fetoproteina"); fetu 26: EUEstat 1988 ("giza itxurako eta amaren sabeletik guztiz kanpora gutxienez hogeitalau ordu bizi izandako fetua soilik hartuko da jaiotakotzat"); J. Agirre 4 (adib.: "Ohizko istripua fetuaren heriotza da, umetoki barnean", "Arrazoiak fetuan baldin badaude, ia beti sortzetiko malformazio moduan datoz"); UZEI 18 (adib.: "Sufrimendu fetala: Fetuaren egoera, anoxiarekin lotua normalean, heriotzara eboluzionatu dezakeena", "fetuan barrena ibili den odola zilbor-arteriatik itzultzen da karenara", "Fetuaren eta amaren arteko odolaren zirkulazioa, fetuaren zilborreko odol-hodietan barrena"); Gorrak 1981 ("Jatorrizkoak jarauntsiak dira edo fetu egoeran lortuak, eta zergatirik nagusienetakoa amaren gorrina da"); I. Egurbide ("Pertsona helduen sistema hematopoietikoa hezur-muinean sortzen da, fetuetan gibelean eta barean sortzen den bezala"); X. Arregi ("Badakigu lehendik, Inquiry-aren lehen eskualdiari buruz bere balioespen neurrigabe haserrea ('fetu informe edo ilaur bat' deitu zuen) eskiseko huts estilistikoengatik izan zela guztiz gain").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

feto : AB38 1, AB50 1, LurE; fetu : AB38 2, AB50 2 (hauetan fetus 1), HiztEn, Euskalterm 16 (hauetan f.-mintz, fetuaren mazerazio, fetuaren etorrera, etab.); fetopatia : HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan f. infekziosoa); fetoskopia : HiztEn // Euskalterm: fetotomia 1, fetoplazentario 1 (arnas proba f.), fetoproteina 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

feto : EskolaHE, DRA ((B-tx) fetua (B-a-o): 'habilidad, destreza'), PMuj DVC (B = destreza de manos, manejo, maña, habilidad); fetu : EuskHizt, HiruMila ('feto'. fetuaren etorrera: presentación del feto), ElhHizt; fetobako : PMuj DVC (B = insubstancial) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal feto / foetus formen ordainak: fetu : HiruMila ('feto'. feto de personas: umekia; feto de animales: kumekia), ElhHizt; umeki : Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea; umegai : T-L LBF, PMuj DCV // Casve FE: hümegei, ezürberri // HaizeG FB: umekai, umegai // PMuj DCV: ezur-berri, iendre // Azkue Aurkibidea: ernari (?), umekei (b); AS: animación del feto = pizte (an); AS: animarse el feto = piztu (an).

Erdaretako formak

fr (DLLF): foetus; it (S. Carbonell): feto; ca (DCC): fetus; en (Collins): a) foetus; b) abortion, monster; (chica) plain girl, ugly girl; de (Langenscheidts): Fötus, Fetus, Leibesfrucht.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'umekia'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

fetxo
1 adj. Ipar. Adoretsua, bihoztuna; sendoa; trebea. Frantsesak, iduri arren euskaldunak baino fetxoagoak zirela, hala armaz nola kuraiaz, egin ziren euskaldunen meneko.
2 adj. Galanta, itxura on edo ederrekoa. Sartu dira elizan bi mutil gazte, fetxoak eta galantak.

Aztergaia: fetxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IE dira fe(t)xo 10 (SP 7, adib.: "Bilha gabiltza ea sendo, aberatz, eder, agudo den, ea fetxo den eskiribuetan", "Eta uste dutenek gizon fetxo direla, halako hitzik konbersazionean erranez, eztakite zertako eginak diren konbersazioneak"; Ch 3, adib.: "Guduegizu soldadu fexo batek bezala", "Orai fexo gero nagi"). Ik. gainera OEH argitaratuan: He Phil ("Joko suerte guzietan fetxoa da"), BertsZB ("Han ez da behar nagirik, / Ez gezurrez den eririk, / Han dakite eragiten, / Alferra fetxo egiten"); fexoki 1 (Gy: "Bizitu zen ohorezki, Lanean hariz fexoki"), eta OEH argitaratuan fetzoki (Prop 1896 eta 1901: "Hirur aste osoz fetzoki nekhaturik, herri batetarat heldu ginen", "Feltzoki [probablemente por fetzoki] jo naute, hala da"; eta 1906ko beste baten aip.); fe(t)xotasun 9 (SP 5, adib.: "Etzaitezila loria zure fetxotasunaz edo espiritu ederraz"; Ch 2, adib.: "Etzakizkola boz zure fexotasunari edo spirituari"; Lg: "Yakintasunak, fetxotasunak, eta munduak gure baitan ederrets detzakeien merezimendu distiosenek berek badituzte bere itzalak eta goibeldurak"; Mih: "ene anzeari, ene fetxotasunari iratxakitzen diot zure lagunza xoillaren efetua dena") // Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko fetxotu .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn: fetxo (trebea, adoretsua), fetxoki (fetxotasunez), fetxotasun (fetxoa denaren nolakotasuna) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fetxo : EuskHizt (Ipar. Trebea, adoretsua. Ik. pijo), HiruMila (1 activo; 2 hábil, diestro; 3 rollizo), ElhHizt (hábil, dispuesto, etab.), Lh DBF (1 gras, gros, corpulent, etab.; 2 fort, vigoreux; 3 gui a un exterieur, des manières agréables, etab.; 4 adroit, habile), DRA (1 activo; 2 hábil; 3 rollizo; 4 galán); fetxotasun : EuskHizt (fetxoa denaren nolakotasuna), HiruMila (habilidad, destreza), ElhHizt (vigor, fuerza); fetxoki : HiruMila (1 bien, fuerte, vigorosamente; 2 galanamente), ElhHizt (vigorasamente, activamente), Lh DBF (bien, fort, etab.), DRA (bien, fuerte, vigorosamente), PMuj DVC (bizarramente); fetxotu : Lh DBF (engraisser, etab.), DRA (adiestrar); fetxotze : Lh DBF (engraisser, etab.); fetzo : Lh DBF (potelé, dodu), DRA (robusto), PMuj DVC (1 rechoncho; 2 fornido, etab.); fezo : Lh DBF (vaillant, actif, gros), DRA (valiente, activo, grueso), PMuj DVC (1 obeso, grueso, etab.; 2 valiente); fezoki : DRA (valientemente), PMuj DVC (valientemente); fezotasun : DRA (valor, ardor, etab.), PMuj DVC (pesadez, obesidad, etab.); fezotu : DRA (engordar, hacerse valiente, activo), PMuj DVC (engrosar, engordar, etab.) // DRA: fetzoki (fuertemente, vigorosamente), fexo (ardoroso, valiente), fexoki (fuertemente, vigorosamente), fexotasun (destreza) // PMuj DVC: fezoki (valientemente) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

fetxoki
adb. Ipar. Adoretsu, adorez beterik. Lanean fetxoki arituz.

Aztergaia: fetxoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

fetxotasun
iz. Ipar. Fetxoa denaren nolakotasuna.

Aztergaia: fetxotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

feudal
adj. Feudalismoari dagokiona. Gizarte feudala. Erakunde feudalak. Egitura feudala.

Aztergaia: feudal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehituz: "izond.: gizarte feudala".

feudalismo
iz. Erdi Aroko lege eta gizarte sistema, mendekoak jaunarekin zuen pertsonazko loturan oinarritzen zena. Feudalismoaren sorrera. Feudalismoak nekazariari ukatzen zion askatasuna.

Aztergaia: feudalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
feudo
1 iz. Heg. Erdi Aroan, jaun baten eta bere mendekoen arteko hitzarmena, mendekoari, zerbitzu jakin batzuen truke, jaunaren lursail edo ondasunen baten gozamena izateko eskubidea ematen ziona. Zoaz, bada, sal zure askatasuna; feudoan har itzazu zure lurrak.
2 iz. Hitzarmen horren bidez utzitako lurra edo ondasuna. Karlos Burusoilak hau agindu zuen: kargu handiren bat edo feudo baten jabe zena hiltzean, feudoa semeari eman behar zitzaiola.

Aztergaia: feudo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan feudo 1 (Goen Y 1934: "Zoaz, ba, saldu zure askatasuna; feudoan artu itzazu zure lurrak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

feudo EB 7: Egoeraren definizioa ("Eskola, jende honen ustez, gaztelaniaren feudoa da eta halaxe izaten jarraitu behar du gainera"), Saioka/7 ("Sarritan, Elizaren jabetza hauek, feudo bilakatu dira: apezpikuak eta artzapezpikuak jaun baten sujet bihurtu dira"); Gte 5 feudo(-)gizarte (adib.: "Feudo gizartean handizkiak lurrak errentan uzten zizkien menpekoeri", "Feudo gizarteko nagusiak beren agintea gordetzeko beroien artekoren bat erregetzat aukeratzen hasi ziren", "Europan feudo-gizarte garaian kristau erlijioa zen nagusi").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

feudo : DFrec 2, AB38 6, AB50 4 (hauetan eskuindar f.), HiztEn, LurE, Euskalterm 3 (hauetan feudodun 1); feudotiar : AB38 2 (hauetan f. molde 1).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

feudo : EuskHizt ((*XVII ea., 1934) Heg. [esp.]), HiruMila, ElhHizt ('feudo (contrato y tierra)), EskolaHE, PMuj DVC (feudo (contrato: feudoan eman = enfeudar) // PMuj DVC: feudo-agiri (enfeudación (título)), feudodun (feudatario, a), feudo-idazle (feudalista), feudo-jaun (señor feudal), feudolari (feudalista), feudo-lege (ley feudal), feudopeko (feudatario, a), feudotasun (feudalidad), feudotza (feudalismo) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

fi
iz. Alfabeto grekoko hogeita batgarren letra (φ, Φ).

Aztergaia: fi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau173

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Alfabeto grekoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): fi iz. (alfabeto grekoko letra:).

fiadore
iz. zah. Bermea.

Aztergaia: fiadore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ez du ematen gaur egun hori behar denik. Jasotzekotan, e. fidantza-emaile jarri beharko litzateke, Zuz. markarekin.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Bere hartan onartu da lantaldeak proposatua: «fiadore iz. Zah.».

fianbre
iz. Heg. Luzaz irauteko ontzen den haragia, hotza jaten dena. Toscanako abeltzainak maisuak dira hestebete eta fianbre espeziatsuak egiten.

Aztergaia: fianbre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 34 (Argia 1, Berria 1, EiTB 1, Elkar 2, Consumer 26, Laneki 3); ETC 14.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: fianbre, beso-fianbrea, hegazti-fianbrea, solomo fianbrea, txahal-fianbrea, txerri-giharrezko fianbrea, urdaiazpiko-fianbrea (Merkat. TN dira).

Erdaretako formak

es fiambre; fr charcuterie: Elhuyar 1 s.m. [comida] zakote; puska lehor 2 s.m. (col.) [cadáver] gorpu, hilotz, hildako mete el fiambre en tu coche: sar ezazu hilotza zure automobilean / Adorez: 1 m. jaki hotz. 2 coloq. hilotz, gorpu / Labayru: 1 s.m. Ref. al alimento sakote, jaki hotz. 2 s.m. (col.), (fig.) Cadáver gorpu, hilotz, zerraldo, hildako (muerto) / NolaErran: magasin urdaitegi produits zerriki (BL) – urdai – urdeki – urdanki (ZU) – txerriki (MD).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa, baina ez ditu gutxienekoak betetzen. Dagokion markarekin jaso.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

fibra
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fibra-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zuntz].

Aztergaia: fibra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh47 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

fibra iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fibra-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zuntz]

fibra 48; zuntz 2214.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

fibra 5; zuntz 287.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "fibra h. zuntz. Zuntz haustura (kirol lesioa), zuntz optikoa".

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. zuntz forma finkatuta dago, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. zuntz.

fibrina
iz. biokim. Proteina disolbaezina, odola koagulatzean fibrinogenoaren deskonposatzetik sortzen dena.
fibrinogeno
iz. biokim. Odol plasmako proteina, odolbildua eratzen denean, fibrina bilakatzen dena.

Aztergaia: fibrinogeno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biokim.

fibromialgia
iz. med. Giharretako eta hezurretako mina ezaugarri duen eritasuna, gorputzeko zurruntasuna eta neke kronikoa eragiten dituena. Hego Euskal Herrian 79.000 herritar inguru izan daitezke fibromialgia eta neke kronikoa duten gaixoak.

Aztergaia: fibromialgia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): fibromialgia 43: Consumer 10 (adib.: “Fibromialgia nozitzen duten pazienteek estres-egoerak saihesteari erabateko garrantzia eman behar zaio”), Berria 6 (adib.: “urteak igarotzen dira pertsona batek fibromialgia duela diagnostikatu arte”), EiTB 26 (adib.: “fibromialgiaren sintoma nagusiak hauek dira”), Argia (“neke horren atzean fibromalgia egon daitekeela ahaztu gabe ere”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: fibromialgia 5, Berria (adib.: “Fibromialgia sindrometzat hartzen da soilik, ez gaixotasuntzat”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es fibromialgia / fr fibromyalgie: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

fibrosi
iz. med. Organo batean zuntz ehuna ohikoa ez den moduan eratzea. Fibrosia kentzeko bost lekutatik ireki behar izan zioten esku ahurra. Bihotzeko fibrosia atzemateko teknika aurkeztu dute Donostian.

Aztergaia: fibrosi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): fibrosi 39: Elhuyar 2 (adib.: “epe luzera eragin negatiboa izan dezaketela ikusi dute, fibrosi handiagoa eragiten dutelako”), Consumer 10 (adib.: “operatutako eskualdeko fibrosia, koadro mingarri iraunkorra eragin dezakeena”), Berria 26 (adib.: “Fibrosi kistikoa EAEko jaioberrien baheketa programan sartu dute, gaixoen bizi-kalitatea hobetu ahal izateko”), EiTB (“Garun-perlesia, anomalia genetikoa, Down-en sindromea, akondroplasia edo fibrosi kistikoa, autismoa, urritasun intelektuala, jaiotzetiko anomalia Talidomida, postpolio sindromea, hartutako kalte zerebrala, eta eskizofrenia bezalako gaixotasun mentalak, eta esklerosi anizkoitza eta Amiotrofika bezalako gaixotasun neurologikoak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: fibrosi 8: Berria 7 (adib.: “Fibrosia eskuko gaitz larria da pilotarientzat”), Xabier Olarra (“loditurik eta fibrosiak jota zeuden Virgilen birikak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es fibrosis / fr fibrose: Elhuyar: (Med.) fibrosi / Nolaerran: - / Zehazki: (Med.) fibrosi / Labayru: (Med.) fibrosi / Adorez5000: (Med.) fibrosi.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

ficus
iz. Tropikoetako zuhaitza, hosto gogor handi berde dirdaitsuak dituena (Ficus elastica).

Aztergaia: ficus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ficus; kautxu-landare: Ficus elastica.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. kautxu-landare.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Ficus elastica.

fida izan
da ad.-lok. Ipar. Fidatu. Ik. fio izan. Fida ez bazara zure memorioaz. Ez naiz fida, ez naiz segur, ez dakit. Geure buruez ez fida izatea baitezpadako bertutea da. Fida naiz zerorrek hautsiko dituzula.

Aztergaia: fida izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

fida izan : 67 ager., guztiak IE-ZuAm euskalkietakoak, eta aldi guztietakoak (Lç, Ax, Mat, O, Hm, SP, Bp, Tt, He, Lg, Mst, Egiat, Monho, Arch, Xarlem, Bordel, Gy, Dv, Laph, ChantP, Barb, JE, Const, Balad, Lf apud Zait, Ardoy, JEtchep, Larz); fidatu 1 ('norbaitengan edo zerbaitetan fidantzia izan'): 286 ager.: B 16; G 41; IE-ZuAm 230; EB 9; fidatu 2 ('norbaiti zerbaiten gomendioa eman'): 15 ager.: IE 14 (eta Lar Gram); fio izan : 13 ager.: G 9; IE 1; EB 3

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fida izan : 9 ager.: IE 7; EB 2; fidatu : 31 ager.: B 1; G 10; IE 6; EB 12; EgAs 2; fio izan : 6 ager.: G 1; EB 3; EgAs 2

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. du ad. 'fidatu'.

Informazio osagarria
Euskalki-banaketa desberdineko forma parekoa

bakoitzaren erabileremuak argituz onartzekoak dira fida izan / fidatu / fio izan

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "fida izan/fio izan/fidatu: oker ez banago lehenengo biak sinonimoak dira, fidatu-ren lehenengo zentzua bezala, eta berez onartzekoak. Fidatu-k, bestalde, badauka zuok aipatzen duzuen bigarren zentzu hori 'norbaiti zeredozer fidatu', alegia, dio-aditza. Beste aldaerak, ostera, baztertzekoak direla daukat eritzi: fiyatu, piyatu, fiatu, piatu, edo zehatzago izanez gero, dialektaltzat jotzekoak" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Adibideak lagungarri izan daitezke: fida naiz zerorrek hautsiko dituzula; ez nintzen neure buruaz fida.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Adibide egokiez hornitzea H1.1. lantaldeak egingo du; aditz-mota, berriz, zuzenean aldatuko da webgunean, oker adierazia baitago: «da ad.» dela adieraziko da, eta ez «du ad.».

fidagaitz
adj. Fidatzen ez dena. Anton. fidakor. Beldurtia zen eta fidagaitza.

Aztergaia: fidagaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
fidagaizkeria
iz. Fidagaiztasun gaitzesgarria.

Aztergaia: fidagaizkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

fidagaiztasun
iz. Mesfidantza.

Aztergaia: fidagaiztasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: fidakaiztasun / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

fidagaiztu, fidagaitz/fidagaiztu, fidagaizten
da/du ad. Fidagaitz bihurtu.

Aztergaia: fidagaiztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

fidagaiztu, fidagaitz/fidagaiztu, fidagaizten. da/du ad.

fidagarri
adj. Uste ona merezi duena, fidatzekoa. Lekuko fidagarria.

Aztergaia: fidagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
fidagarritasun
iz. Fidagarria denaren nolakotasuna. Ikerketaren fidagarritasuna zalantzan jarri dute.

Aztergaia: fidagarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
fidakor
adj. Fidatzen dena. Fidakorra zen izatez, bihotz onekoa, besteen jokamoldea zuritzeko aitzakia bila ibiltzen diren gutxi horietarikoa.

Aztergaia: fidakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
fidantza
iz. Agindutakoa beteko dela edo zorra kitatuko dela segurtatzeko ematen den diru kopurua edo ondasuna. Ik. berme 2. 85 milioi euroko fidantza ezarri dio epaileak. Epaitegiak baldintzarik eta fidantzarik gabeko espetxeratzea agindu du hiltzailearentzat. Etxebizitzaren jabeak, fidantzaz gainera, bankuaren abal bat eskatzen du. Kale bazkarian mahaia aurrez gordetzeko, izena eman eta hamar euroko fidantza jarri behar da udaletxean. || Aske geratu da fidantzapean. Fidantzapeko askatasunean.

Aztergaia: fidantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-10-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh671 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'uste sendoa' adierako fidantzia IE 157 (EZ ManI; Ax 28; Ch 2; He Gudu 29; Lg 42; Brtc; Monho 9; Dh 17; CatLuz; MarIl 18; Gy; Arb Igand 2; Etcham 2; JEtchep 4; Ardoy SFran 9; Xa Odol); fidanzia 20">B 5 (Añ GGero), IE 15 (Mat 2; Ax; Hm 2; Ch 6; He Gudu 2; Mih 2); Ik. OEH argitaratuan gainera CatBurg: "Humiltasunez ta fidanziaz eskatzeko" eta B, s. XIX: "Yinkoaren miserikordian fidanzia galtzen duenak"; fidantza 19: B 1 (Añ GGero), IE-ZuAm 17 (EZ 5; Ax 2, SP Imit; Gç 3; He Gudu; JesBih; Laph; Arb Igand; Xa Odol; Egiat), EB 1 (MEIG VII); fidanza IE-ZuAm 46 (Harb; SP 44; CatLan); fidantxa (+ fidanxa, fidainxa ) ZuAm 3 (CatLan 2; Egiat); b) adiera erabakigaitzeko fiyantza, Xenpelarren bertso batean: "Alparria ta sekantza, billareko makil-dantza, jendiaren alegrantza; tabernariak ezagutzen du urte oriyen mudantza; falta duenak arrantza, mingañarekin fiyantza, gero izain du kobrantza" // Ik. OEH argitaratuan, gainera, AR ("Etzatian etzitela fidainxatan jar biharamuna bizirik ikusiko duzula") eta aip.etan Lap 22.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) 'uste sendoa' adierako fidantzia 11: IE 7 (Dih Maiatzeco 3, Iratz 2, D. Soubelet 2); EB 4 (Txill, Vill 2, MAtx); fidantza 6: IE 1 (Larz); EB 5 (EGA 1984, LMuj, K. Cid 2, A. Gabikagogeaskoa); b) 'bermea' adierako fiantza (eta fiantza itzulpen 2) EB 8 (A. Lertxundi, NPAO 1994 2, BAO 1998 4, GAO 1998); fidantza (eta fidantza-prestazio) 83 (Elhuyar, EHAA 1987-1994 bitarteko 29, GAO 1987-1999 bitarteko 39, BAO 1990 7, Egunk 1997 3, Landa Turismo 1999 2, NPAO 1999).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fiantza : DFrec 1, AB50 7 (hauetan behin-behineko f., erabateko f.; 'fianza' itzuliak); fidantza : AB50 7 ('fianza' itzuliak), HiztEn, Euskalterm 24 (hauetan fidantzapeko askatasun, defentsa eta f., f. kolateral, epe laburrerako f.); fidantzamendu : Euskalterm 7 (hauetan f. edo abal-poliza, eragiketa komertzialen f., f. eman); fidantzatu : Euskalterm 5 (hauetan zordun f., erantzunbehar f.); fidantzia : DFrec 6, HiztEn (ik. fidantza), LurE ('uste irmo eta sendoa') // Ez dugu aurkitu ap. AB38.

Sektore jakin bateko informazioa

HezkAdmin: "fidantza: fianza"; "fidantza-itzultze: devolución de la fianza" // EEgunk: "fidantza / fidantzia. Fidantza († fiantza): fidantzapeko askatasuna. Fidantzia: konfiantza"; "† fiantza e. fidantza" // IparKazet (Justizia): fidantza baliakeria: abus de confiance.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fidantza : EuskHizt (ik. fidantzia), HiruMila (1 confianza; 2 Zuz. fianza), ElhHizt (1 confianza; 2 Zuz. fianza), Lur EG/CE (1 confianza; 2 garantía) eta EF/FE (aval, garantie), Casve EF (confiance), HaizeG BF (confiance), Lh DBF (confiance), DRA (confianza, Lhande aipatuz); fidantzia : EuskHizt ([1617; fidantza 1643]. Ipar. 'Uste ona'. Ant. mesfidantza), EskolaHE (uste ona), DRA (confianza, Chourio aipatuz) // Ez dugu aurkitu ap. PMuj DVC.

LBeh (2011-03-03):fidantza 41 ager.: Mikel Garcia (“Martxo bukaeratik, fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdian dago”), Urko Apaolaza (“denbora luzez preso egon ondoren eta fidantza desorbitatua ordaindu eta gero”), Berria (“Axun Gorrotxategi, 12.000 euroko fidantza ordaindu ondoren, eta atzo iritsi zen Donostiara”), Edurne Epelde (“baimenak murriztu ez ezik, fidantzen dirua ere ez digute itzuli”), EiTB.com 37 (adib,: “Baldintzarik eta fidantzarik gabeko espetxeratzea Miguel eta Samuelentzat”, “Sevillako Argibideetako 4. epaitegiak baldintzarik eta fidantzarik gabeko espetxeratzea agindu du”, “hilketarekin zerikusirik duten hiru gazteak fidantza barik espetxeratzeko eskatuko du gaur”, “Tejada eta Jose Manuel Rico enpresariei 120.000 euroko fidantzak ezarri dizkie epaileak”, “Espainiako Estatutik ateratzeko debekua dute eta fidantzak ordaintzeko hamar eguneko epea”, “Llamasen suhiari, 30.000 fidantza jarri dio epaileak”); fidantzapeko 17, ap EiTB.com (adib.: “Larneko epaitegiko epaileak esan duenez, baina fidantzapeko askatasuna ukatu dion erabakiaren kontra helegitea aurkeztuko du”, “Ertzaintzak urte hartan, 2000n, atxilotu zuen eta, ia urtebetez preso egon ostean, fidantzapeko askatasuna eman zioten”, “Velascok fidantzapeko askatasuna agindu zuen Maite Arenalde ETAko ustezko kidearentzat eta egun batzuk beranduago Arenaldek ihes egin zuen”); fidantzapean 20: Arantxa Elizegi (“Atentatuarekin lotuta atxilo hartutako hiru zibilak, Mahmud eta Ahmed Abdel Aal anaia libanoarrak eta Ibrahim Jarjura siriarra, asteazkenean aske geratu ziren fidantzapean, lau urtez preso egon ondoren”), EiTB.com 19 (adib.: “Haikaren aurkako polizia operazioan atxilotua izan ondoren, hilabeteak espetxean eman zituen, eta, ondoren, fidantzapean aske utzi zuten, epaiketaren zain”, “Garzonek espetxera bidali zuen urtarrilaren 26an eta fidantzapean aske geratu zen martxoaren 24an”). // fidantza 663: Aizu, Argia 14, Berria 26, Deia 2, Deustuko Unibertsitatea 277, DiarioVasco 24, Euskal Herriko Agintaritza 20, EiTB 158, Elkar 10, Consumer 19, Espainiako Gobernua 6, Goiena 7, Gomylex 81, Jakin 2, Karmel, Laneki 6, Nafarroako Gobernua 3, UEU 2, Uztarria 3, Zuzenbidearen Euskal Akademia; fiantza 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: fiantza 23; fiantzapeko 2; fiantzapean 1. // fidantza 53: Berria, Esteban Antxustegi, Elizen arteko Biblia, Gotzon Garate, Migel Angel Mintegi, Xabier Montoia, Lopez de Arana, Karlos Zabala, Aingeru Epaltza, Iban Zaldua, Jokin Urain, Xabier Mendiguren Elizegi, Harkaitz Cano, Andres Urrutia; fiantza 22.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Fidantzapeko askatasuna. // EBBk soildua.

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: "fidantza: fianza"; "fidantza-itzultze: devolución de la fianza" / EEgunk: "fidantza / fidantzia. Fidantza († fiantza): fidantzapeko askatasuna. Fidantzia: konfiantza" / IparKazet (Justizia): fidantza baliakeria: abus de confiance / EEgunk: "† fiantza e. fidantza".

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

tradiziokoaren adierazle gisa, aski da fidantzia arautua; fidantzapeko askatasuna bezalako esapideetakoa, berriz, Zuzenbidekoak landuko dituztenek argitzekoa da, asko edo askotarikoak baitira berme-motak.

Geroago erabakitzekoa da

Geroago erabakitzekoa da, Zuzenbideko beste forma batzuekin batera.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, eta Euskaltermen eta hiztegi orokorretan jaso dago. Sartzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Fidantzapeko askatasuna

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "fidantza/fidantzia: ez naiz gauza asmatzeko biak proposatzen dituzuen eta zentzu desberdinekin edo ez. Edozelan ere, badirudi biek dutela zentzu biak, fede eta berme, eta diferentzia egitearen alde gaztelaniazko fianza eragiten dagoela. Erabilera kontutan hartuta, bigarrenaren alde eginen nuke. Osterantzean, bigarrena fede esateko eta lehenengoa berme esateko erabil litezke, baina ez dut uste oso zuhurra denik, azkenez gaztelaniatikoaren alde egiten amaituko dugulako" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Txostengileak dioen bezala, askotarikoak dira berme-motak (abala, bahia, hipoteka...), eta fidantza horietatik bat da. Horregatik, zerrendaratu beharrekoa. Hitz horren familia osatzeko, fidantza eman eta fidantza-emaile jaso beharko lirateke, azpisarrera moduan.

 - [E208]: Zuzenbiderako fidantza erabili dela esango nuke, eta ez fidantzia.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Kendu lerroa, eta batera ikusiko dira Admin. eta Zuz. arloetakoak.

fidantzia
iz. Uste ona. Anton. mesfidantza. Jainkoa baitan duen fidantzia. Zure ontasun handian dut ene fidantzia. Ez da fidantzia handirik ezarri behar, gizon erorkorra eta hilkorra baitan.

Aztergaia: fidantzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

fidantzia : 155 (EZ, Ax, Ch, He, Lg, Monho, Dh, MarIl, CatLuz, Gy, Arb, Etcham, Ardoy, JEtchep, Xa); fidanzia : 20 (Ax, Mat, Hm, Ch, He, Mih; Añ GGero)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

IEko 7 ager.: J. Diharassarry, Iratzeder, D. Soubelet; eta EBko 3: Txillardegi, J.L. Aranalde, L. Villasante

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'uste ona'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

erabiltzen al da gaur?

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Gazteak bere baitan fidantzia asko du

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

fidatu, fida, fidatzen
1 da ad. Norbaitengan edo zerbaitetan uste ona izan. (Dagokion osagarriak -i, -z edo, batez ere, -n atzizkia hartzen du). Zeure indarretan soilik fidatzen zara. Ez da haien esanetan inor fidatuko. Ez zaitez fida zeure buruaz. Sobera fidaturik izar faltsuari. Jainkoaren urrikalmenduari ez fidatuz.
2 du ad. Norbaiten esku utzi. Zuri fidatzen dizut, bada, egitekoa.
3 du ad. Isilean eta uste onez jakinarazi. Ez diozu berritsuari sekreturik fidatzen.

Esaera zaharrak

Non fida, han gal. Orotan fida hadi, orotarik begira hadi.

Aztergaia: fidatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

fiatu : 24 (B: Añ LoraS-GGero; G: Cb, It, AA, Gco, Noe, Arr, Vill, Txill; GN: LE); fidatu 1 : 249 (Bko 4: Añ GGero; Gko 6: JanEd, Or Eus, Vill Jaink, Berron Kijote, Zait Plat; EBko 8: Mde, MEIG; IE-ZuAm: passim edo 45 autore); fidatv : 11 (Mst, Etch, Xarlem, CatS, ChantP); fiyatu : 11 (G: It, Xe, Arrantz, Bil, Alz, Tx); piyatu : 5 (G: Noe, Moc, Sor, MAtx, Salav)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fiatu : 8 (B 1; G 5; EB-EgAs: 2); fidatu : 19 (G 2; IE: 6; EB: 11); fiyatu : 2 (G); piatu : 2 (G-EgAs)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

fidatu, fida, fidatzen. 1 da ad.: zeure indarretan soilik fidatzen zara. 2 du ad.: ez diozu berritsuari sekreturik fidatzen.

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

eta, bere lekuan, fida izan, fio izan (fido izan aipatu zen lehen aztergaikoan, eta honi dagozkio iritzi-emaileen oharrak)

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

fidatu, fida, fidatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "fido izan: fida proposatzen dut" (1993-02-20)

 - [E302]: "fido izan baino egokiagoa fio izan (Hauta-lanerako Euskal Hiztegia)" (1993-02)

 - [E301]: fio izan (HLEHko sarrera da). (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Utzi bere horretan.

fideikomiso
iz. zuz. Pertsona batek bere ondasun bat beste bati eskualdatzea, bigarren honek, ondasunaren jabeak ezarririko kasuan edo denboran (eskuarki hura hiltzean), hirugarren bati eskualda diezaion. Fideikomiso batean, pertsona batek bere aktiboak edo ondasunak kudeatzaile baten kontrolpean uzten ditu, baina kudeatzaile hori ez da aberastasunaren benetako jabea.

Aztergaia: fideikomiso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh58 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): fideikomiso 1 ager., Daniel Udalaitz (“Abokatuen bulego batek konpainia fantasma bat eratzen du [fideikomisoa edo trusta], eta zenbait ehunka edo milaka eurorekin legezko aholkularitza eta kontu numeratu bat lortzen da”).// fideikomiso 59: Argia 2, Berria 2, Deustuko Unibertsitatea 11, Euskal Herriko Agintaritza 2, Espainiko Gobernua, Gomylex 40, Jakin.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu. // fideikomiso 3, Iñaki Iñurrieta (“Esan dugu erromatarren jurisprudentziak ez zuela onartzen fideikomisorik”).

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Geroago erabakitzekoa da, Zuzenbideko beste forma batzuekin batera.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Zuzenbidekoa da, baina ezaguna eta erabilia. Zuz. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gehitzeko: fideikomiso: Zuz. markarekin zerrendaratzeko modukoa izan daiteke. Azalpenik ematekotan, 'testamentugileak oinordekoari emandako agindua'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07) Kendu fidatzaile sarrera, eta aztertuko dute Admin. eta Zuz. arloko besteekin batera; orobat fideikomiso eta fiduzia forma berriak.

fidel
1 adj. Leiala. Jainkoaren zerbitzari fidela. Erabilera datuak estatistikoki espero zitezkeenak baino hobeak dira; euskaldunok fidelak gara. De Lancreren laguntzaile fidela izandakoa.
2 adj. Kopiez, kontakizunez eta kidekoez mintzatuz, zehatza, jatorrizkoaren edo gertatutakoaren xehetasun guztiak dituena. Ez baita ez kopiarik ez aldakirik jatorrizkoa baino seguruagorik eta fidelagorik. Errealitate politiko berriaren argazki fidelagoa osatuko lukeelako. Txangoaren eta haren ondorioen kontakizun fidela egin zuen. Erromatar inperioaren hiriburuko hiru dimentsiotako erreprodukzio fidela egin zuten.

Aztergaia: fidel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
fidelitate
iz. Leialtasuna.

Aztergaia: fidelitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
fidelizatu, fideliza, fidelizatzen
du ad. Enpresa batek edo zerbitzu batek, trukean zenbait abantaila emanda, bere bezeroei edo erabiltzaileei eutsi. Zerbitzuak euskaraz ematea bezeroak fidelizatzeko edo berriak lortzeko tresna izan daiteke. Produktu on bat eskaini eta gazteak fidelizatu nahi ditugu.

Aztergaia: fidelizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh46 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 46 (Argia 1, Berria 9, EiTB 2, Elkar 2, Espainiako Gobernua 1, Jakin 2, Karmel 1, Laneki 7, UEU 18, Uztarria 3); ETC 135

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: fidelizatu du ad. fidelizar bezeroak ezagutu eta fidelizatu egin behar ditugu: tenemos que conocer y fidelizar a los clientes / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta jasotzekoa.

fidelizazio
iz. Fidelizatzea. Oraingo bezeroen eta bezero potentzialen fidelizazioa sustatzeko erabiltzen da zuzeneko marketina.

Aztergaia: fidelizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 38 (Argia 1, Berria 3, EiTB 3, Euskaltzaindia 3, Jakin 1, laneki 8, UEU 14, Uztarria 5); ETC 75.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: fidelizazio iz. fidelización publikoaren fidelizaziorako estrategiak garatu behar dira: hay que desarrollar estrategias para la fidelización del público / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: fidelizazio (Ekon. TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, eta jasotzekoa

fidelki
adb. Leialki. Zin egiten dut fidelki aita santuaren sekretua gordeko dudala.

Aztergaia: fidelki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
fideltasun
iz. Leialtasuna. Ezin hautsizko fideltasunaz.

Aztergaia: fideltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
fideo
iz. Heg. Zopako pasta, hari itxurakoa. Fideo zopa.

Aztergaia: fideo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Heg.

fiduziario
adj./iz. zuz. Jaraunsleez mintzatuz, testamentugileak izendatu duena, haren ondasunak testamentuan jaso den bezala inberti ditzan edo hirugarren bati eskualda diezazkion. Jarauntsiko zorren gainean fiduziarioak duen erantzukizuna. Artistak, testamentuan, iloba izendatu zuen oinordeko fiduziario, fundazioaren asmoa betearazteko helburuarekin.

Aztergaia: fiduziario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh69 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu fiduziario formarik

fiduziario 69: Argia, Berria 2, Deustuko Unibertsitatea 6, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 3, Espainiako Gobernua, Gomylex 55.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

fiduziario 1, Berria (“Jorge Oteizaren oinordeko fiduziarioarekiko harremanak ere aztertu ziren bileran”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: fiduziario (Zuz.; Ekon. eta Enpresa).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es fiduciario / fr fiduciaire: Adorez: (Der) fiduziario / Elhuyar: 1 (Ekon) fiduziario; (Der) fiduziario / Labayru: fiduziario; albacea albazea, testamentu- | ordenu-betearazle (tb. con -betetzaile), hilburuko-zain / Zehazki: fiduziario / NolaErran: difuziario.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da, erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa, baina Zuz. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Zuz.

fieltro
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, fieltro-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. feltro].

Aztergaia: fieltro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: †  Ik. feltro / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. feltro.

fier
1 adj. Ipar. eta naf. Harrokeriaz betea. Ik. harro.
2 adj. Sendoa, adoretsua. Gizon fierra.

Aztergaia: fier

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

fier, pier [fier hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

f-/p-

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper