50535 emaitza bilaketarentzat - [18951 - 19000] bistaratzen.

fierki
adb. Ipar. Fermuki, indarrez.

Aztergaia: fierki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

fiertu, fier/fiertu, fiertzen
da/du ad. Ipar. g. er. Fier bihurtu.

Aztergaia: fiertu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

fier(tu), fiertzen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

figura
1 iz. Irudia, itxura.
2 iz. hizkl. Hitzen formaren edo hitzen berezko esanahiaren edo joskeraren aldaketa, hitzen edo esaldien adierazkortasuna gehitzeko egiten dena. Figura batzuk hitzetan, besteak esaldietan dira. Oximorona etengabe erabiltzen den figura erretorikoa da, eta hamaika dira adibideak: argi beltza, zarata isila, bizirik dauden hildakoak...

Aztergaia: figura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
figurante
iz. Filmetan eta kidekoetan, estra. 100 aktore eta figurante inguruk parte hartuko dute ikuskizunean.

Aztergaia: figurante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2011-03-03): figurante 13 ager.: Uxue Apaolaza-Irati Elorrieta (Figuranteak aldizkariaren atalaren izena da), Xabier Martin (“40 figuranterekin 2.000 soldadu irudikatu ditugu informatikari esker”), Urtzi Urkizu (“Michel Piccard zinema figurante lanetan aritutako gazte bihurri bat da”), Ane Muñoz (“figurante pila odolez blai lurrean”), Imanol Magro 4 (adib.: “Hirurogeita hamar figurantek eta bost espezialistak borobiltzen dute eszenaren konplexutasuna”, “Zuzendariak eta produktoreek figuranteen mahai berean bazkaltzen dute, eta hori deigarria egin zaie”, “Baina figuranteen artean ere bada euren lana zintzo demonio egiten duenik”), EiTB.com 4 (adib.: “ETB-1eko telesaila figurante bila dabil”, “Sarreran Jon Gonzalez aktoreak, tirantedun kamiseta batekin jantzita, aginduak betetzen ditu, figuranteak bezain zintzo”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: figurante 12: Berria 4, Txema Ramirez de la Piscina 2, Jon Alonso 2, Josu Zabaleta 2, Josu Landa, Juan Garzia.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen minimoa betetzen du, eta onartzekoa da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ikuskizunetarako beharrezkoa zaigu hitz hau. Sartzea proposatzen dut, nazioartekoa da eta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07) Ez da orain forma berririk jasoko, eta arlo horretako beste formekin batera aztertuko du dagokion lantaldeak.

figuratibo
adj. Artean, objektuak irudikatzen dituena. Pintura figuratiboa baztertu, eta abstrakzioari heldu zion. Estilo figuratibo akademikoa.

Aztergaia: figuratibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ibo izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

(arte-mota bati dagokiona).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

figurazio
iz. Artean, irudikapen figuratiboa. Italiako eskultoreen eraginpean figurazioa landu zuen. Figuraziotik abstrakziorako jauzia.

Aztergaia: figurazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

figurazio 6: F. Mendizabal ("Jakintsu alemanak kontrajarri egiten ditu gaurko herri primitiboen figurazio koreografikoak"), F.J. San Martin ("Boccionik aipatutako multzo plastikoa [hala eta guztiz ere figurazioaren eremuan amaitzen zena], Ballak eta Deperok analogismo piktoriko-plastikoaren arabera aztertzen dute"), J. Erzibengoa ("figurazio ororen gainetik, Txanpa asmoa ere bada"), Zehar 1993 ("Itzaleztatu horretatik ateratzen diren [...] fantasian eratzen diren figurazioak usnatzeko balio dute"), Arte modernoa ("abangoardia espekulatibo berriak azaltzen dira: Figurazio berria, "pop artea", Neosurrealismoa, "Hiperrealismoa" eta errealismo kritiko soziala"), I. Galarraga ("... aierupen estetikoen figurazio eta gaitasunari aipamen egiten diotenak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

figurazio : AB50 (figuración), HiztEn (filme nahiz antzerki bateko figurante-multzoa; figurazio berri AS: Art. Europan 1960ko hamarkadan sortutako korronte figuratiboa, teknika berriak erabili eta sarritan, asmo kritikoak azaldu dituena) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE, Euskalterm // eta 'figuración' itzuliak: irudikeria : AB50 1, Euskalterm 1; irudiztapen : AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

figurazio berri : ElhHizt (AS) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal figuración / figuration formen ordainak: begitazio : ElhHizt, HiruMila; betagarri : Casve FE (Théâtre); irudipen : HiztHand, ElhHizt, HiruMila, Casve FE (ürüdipen), HaizeG FB, PMuj DCV (iduripen); itxurapen : HaizeG FB, PMuj DCV; pentsu, gogoeta, uste : HiruMila // ElhHizt: 1 begitasun, begitaune, irudikeria; 2 Art. figurante-multzo // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, T-L LFB.

Erdaretako formak

fr (DLLF): figuration; idée; en (Collins): extras; it (S. Carbonell): figurazione; de (Langenscheidts): 1 Bildung, Gestaltung; 2 Vorstellung, Meinung.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta arloa mugatuz onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du, Artean, 'irudikapen figuratiboa' adierakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

figurin
iz. Jantzi baten edo moda-apaingarri baten marrazkia, jantziak eta apaingarriak egiteko eredu bezala erabiltzen dena.

Aztergaia: figurin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

figurin 1 G: NEtx Nola ("Gure etxean jostea nai bazendu ere, egokiera badezu: nere lantegian, jostunik eta figuriñik berrienak ikus ditzakezu"). Testuinguru berekoa jaso da corpus bietan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

figurin : DFrec 3, HiztEn; figuringile : Euskalterm 1 ('figurinista') // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

HezkAdmin: "figurinak: figurines".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

figurin : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal figurín / figurine formen ordainak: HiruMila: 1 figurin; 2 modelu // ElhHizt: 1 figurin; 2 col. dotore-dotore, apain-apain, kriket, irtirin, lakrikun, finolari // Casve FE: itxüratto // PMuj DCV: 1 dibujo para trajes = jantzi-marrezki; 2 lechuguino = xanfarin, kriket, estimetxa, okil, lakrikun, farfail, anjere; 3 trazando rasgos y figurines = ikurka-makurka // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: "figurinak: figurines".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

baldintza minimoa betetzen du.

fijatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, fijatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erreparatu; ohartu; finkatu].

Aztergaia: fijatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh100 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

fijatu G 2 (Tx B II: "Anaia baten puestora zuaz / bei esnedun bat artzera, / konfiantzak zer esan nahi duen / ongi fijatzen bazera, / emango dizu gustora baño / zorretan zuaz etxera"; Etxde JJ, Etch-en fitsatu-ren azalpen gisa: "Barkoxeko eliza, handi eta eder bastiza / Errotorak fitsatürik (fijaturik), han bada jaunen plaza, haren manüz (aginduz) ezpeitioke hanti (andik) praubik entzün meza"); fitsatu 3, IE-Zu (Gy: "gogoan fitsatua", "Badea gramatikarik gure lenguaiaren mintzoa osoki fitsatu duenik?"; Etch: "Eretorak fitsatürik dügü han jaunen plaza, Ezpeitiroie haren odrez praubek hantik entzün meza"; ap. Etxde JJ ere jasoa) // Ik. OEH argitaratuan gainera fitsamendu , fitsatuki , fitsatzaile testu-lekukotasunik gabeak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fijatu 9: B 1 (A. Lasarte: "Izarrak ikusten nebazan saltoka, orduan haizeak norantza jotzen dauan eta holakoetan fijatu eta ahaztu ezean edonork ikasiko leuke"), EB 8 (J. Zulaika, erabilera markatuan: "Idazlearenak berriz bertso 'fijatuak' dira, denboraz eta redundantziaz josiak"; NaturOrienta 1984: "Espazioa iraunkorki agertuz, zein magnitudetan fijatu behar dut abiadura gehitu ala gutxitu egin den jakiteko?"; Rikardo Arregi: "Jatorristek, esate baterako, desgaraian lehengo hori Arkadia zoriontsu bat bezala fijatu egin dute, kanpotik datorrenai oztopoak jartzeko eta mogimentua ukatzeko"; P. Sastre 2: "Orduan Karin bere ondokoekin fijatu zen", "horretan fijatu zen Niko partikularzki"; B. Bakaikoa: "bai epe motzera begiratuz, inbertipen horiek egiteko dirurik ez dagoelako, bai epe luzena fijatuz, beste arazo batzuk sortuz joango baitira"; LEF: "Batez ere hitz-elkarte horren erabidean, bere osagaien kategoria gramatikaletan, osagai bien arteko erlazioan eta hitz-junturako hots-ezkontzan fijatzen direnak"; A. Iturbe: "Noiztik fijatzen zara gauza horietan?"); fitsatu 2: G 1 (Etxde: "Baiñan fitsatutako ezkon-egunean bertan, mutillak 'arranjü' bat egin du harekin"), IE 1 (Herr 1987: "Ez du holakorik salatu, ez baitute fitsatu piaia horren eguna"); fitxatu IE 1 (Herr 1987: "Joan den astean Bruxelles-en bildu dira Merkatu Komuneko lehen minixtroak, laborantzako mozkinen prezioak behar zituztela heldu den urteko fitxatu"); fixatu IE 1: Gy ap. J. Pikabea ("Eta nik baderrat: Badea gramatikarik gure lenguaiaren mintzoa osoki fixatu duenik?"); fixadore eta fijadore bana, EB (HezkSaila 1984: "Papereztatzeko kolaz, aldizkari-paperaz, higienezko paperaz..., txontxongiloak eraiki eta modelatzeko paper pastak fabrikatu. - Fixadoreak fabrikatu"; R. Etxezarreta: "Kontuz atzeratu zen begiratzea utzi gabe eta bere atzean, mahai gainean, zegoen fijadore botila bat hartu zuen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fijatu : DFrec 1, AB38 4 ('fijar'), AB50 1 ('fijar'); fixatu : AB38 1 ('fijarse'); fijazio : DFrec 2, Euskalterm 3 (f. indartsu, f. normal, f. indartsuko laka); fijatzaile : DFrec 1 // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fitsatu : HaizeG BF ('fixer'), Lh DBF ('fixer, examiner, déterminer'); fitsamendu : Lh DBF ('fixation, détermination); fitsatuki : HaizeG BF ('fixement'), Lh DBF ('fixement, d'une manière juste, déterminée) // Lh DBF: fitso ('adj. fixe'), fitsoki ('fixement') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, DRA, PMuj DVC.

fijatu ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, fijatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. erreparatu; ohartu; finkatu].

fijatu 73 (Argia 1, Berria 4, Deia 1, DiarioVasco 3, EiTB 48 (asko Goenkale), Elkar 13, Consumer 1, Karmel 1).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

fijatu 21.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Ageri direnak ahozkoak dira nagusiki (Goenkale), baina erreparatu baliokidearekin ordezkatzeko modukoak dira. Nolanahi ere, gomendioa mantentzekoa izan liteke.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. erreparatu, ohartu; finkatu.

fijiar
1 adj. Fijikoa, Fijiri dagokiona. Fijiar arrantzaleak.
2 iz. Fijiko herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: fijiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

fijitar 1, ZTC: I. Iñurrieta (“Fijitarrek gizonen bat bizirik lurperatzen zutenean”).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Fijiko hindi
iz. Fijin mintzatzen den hizkuntza.
Loturak
fikar
1 adj. Fikakoa, Fikari dagokiona.
2 iz. Fikako herritarra.
fikzio
1 iz. Itxurapena; asmaketa.
2 iz. Literaturan eta zineman, irudimenaren sorkaria. Historiaren eta fikzioaren arteko jolasa dago antzezlanean.

Aztergaia: fikzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz: "iz. Liter." eta AS gisa: fikziozko .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak araua aldatu du, Liter. marka soilduz.

fikzionatu, fikziona, fikzionatzen
du ad. Fikzio bihurtu. Emil Zatopek lasterkariaren bizitza fikzionatzen du eleberriak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Fridaren bizitzari buruzko biografia fikzionatua idatzi zuen. Imanol kantariaren bizitza fikzionatua da Fakirraren ahotsa.

Aztergaia: fikzionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh61 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): fikzionatu 22: Berria 17, Jakin, Argia 3, DiarioVasco.// LB: 61; fikziotu 1; ETC: 186; fikziotu 0.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: fikzionatu 5: Berria 3, Ana Urkiza 2. // Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: 0

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu fikzionatu formarik.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ez dago maileguaren premiarik, aski dira fikzioa egin modukoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

fikzioa egin modukoak ere erabiltzen dira, baina ez omen du testuinguru guztietan funtzionatzen, eta, horregatik jasotzekoa da.

fikziozko
adj. Fikziozko obra moten sailkapena. Fikziozko zinemagintza.
Loturak

Aztergaia: fikziozko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

fikzio sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

filamentu
iz. biol. Hari itxurako gorputza. Ik. harizpi 1. Gainerako intsektuei gorputzeko filamentu bat edo beste kendu zieten. Flageloa filamentu luzea, fina eta helikoidala da.

Aztergaia: filamentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh37 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 36 (Berria 4, EiTB 1, ElCorreo 1, Elhuyar 5, Consumer 5, Jakin 1, Laneki 13, UEU 6); ETC 495

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: filamentu iz. (Bot.) filamento / Adorez: filamentu 1 (Bot.) filamento. 2 ikus hari / Labayru: filamentu 1 iz. Bot. filamento / NolaErran: 0. / Euskalterm: filamentu (Biol.), filamentuzko inprimagailu (Indus.), wolframezko filamentu (Merkat.).

Erdaretako formak

es filamento / fr filament: Elhuyar: 1 Bot. harizpi, filamentu; 2 Elektr. harizpi / Adorez: 1 zuntz, harizpi, hari-zuntz, filamentu; 2 Fis. harizpi / Labayru: 1 izpi, zuntz, hebra, altsi, hari-zuntz, harizpi, fits, lits, gizi; 2 Bot. harizpi, filamentu; 3 Elektron. harizpi / NolaErran: izpi, piru, hari.

Bestelakoak

harizpi 3 iz. Elektr. Bonbilla elektrikoetan, hari eroalea, korronte elektrikoa igarotzean gori jartzen dena.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da, baina biologiaren arlorako.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Biol.

filantropia
iz. Gizadiarenganako maitasuna; filantropoaren bertutea. Ustezko filantropia horren atzean interes arruntagoak egon daitezke.

Aztergaia: filantropia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
filantropiko
adj. Filantropiari dagokiona; filantropian datzana. Elkarte filantropikoak.

Aztergaia: filantropiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
filantropo
adj. Gizadiarenganako maitasuna agertzen duena; gizakien bizimodua hobetzen aritzen dena. Lehen euskal Lore Jokoak Antoine D’Abbadie zientzialari eta filantropoak antolatu zituen Urruñan 1853an.

Aztergaia: filantropo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
filarmoniko
1 adj./iz. Musikazalea. 1834an, 21 urte zituela, Verdik ospe handia lortua zuen aristokraten eta filarmonikoen artean.
2 adj. Musikazalez osatua. (Elkarteez mintzatzeko erabiltzen da batez ere). Ik. musikal 1. Bazen herri hartan elkarte filarmoniko txiki bat eta Antonio Barezzi merkatari aberatsa zen elkarte horretako burua. John Scofield gitarrista estatubatuarrak kontzertua emango du bihar Bilboko Elkarte Filarmonikoan.
3 adj./iz. Orkestrez mintzatuz, sinfonikoa. Denboraldi honetan auditoriumetik pasatu den orkestrarik hoberena eta sendoena izan da Berlingoa; ez da filarmonikoa, baina (...). Ameriketako Estatu Batuetako orkestrarik hoberenekin jo du, besteak beste, New Yorkeko eta Los Angelesko filarmonikoekin.
4 adj. Orkestra filarmonikoari dagokiona. Rock estiloa eta orkestraren ukitu filarmonikoak uztartzen ditu ikuskizun berezi honek.

Aztergaia: filarmoniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz: "izond.: orkestra filarmonikoa".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Orkestra filarmonikoa

filatelia
iz. Posta-zigiluak bildumatzeko eta aztertzeko zaletasuna. Filatelia-elkarteak.

Aztergaia: filatelia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
filateliko
adj. Filateliarena, filateliari dagokiona. Aldizkari filatelikoa.

Aztergaia: filateliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
filatelista
iz. Posta-zigiluen bildumagilea.

Aztergaia: filatelista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

filatelista : ElhHizt, EuskHizt, HiruMila; ez dugu aurkitu ap. EskolaHE.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Zehazki.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

filia
iz. Norbaiten edo zerbaiten alderako zaletasuna edo begikotasuna. Nik ez nuen ezagutu, ezin dut, beraz, pertsonari buruz hitz egin, eta ez zaizkit interesatzen ez haren filiak, ez haren fobiak. Nork bere filiak eta fobiak ditu, eta nik neureak.

Aztergaia: filia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

parafilia forma aztertzean proposatua. fobia ere araua da.

filial
iz. Beste enpresa baten mende dagoen enpresa. Etxe nagusia eta filialak.

Aztergaia: filial

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

filial 5: X. Iruretagoiena ("Argitaldaritzan ere lan handia egiten du KFk, bere filial diren Rabén eta Sjögren-en bitartez"), GAO 1990 ("Industriak berak edo bere filialek fabrikaturiko produktuak"), Ikastola 1992 ("Gure filial gisa sortu zen Francisco de Jaso ikastolatik ere etortzen dira"), NAO 1996 ("Administrazio Kontseiluak hala erabakitzen badu helbidea lekuz alda dezake, baita nonahi filialak, sukurtsalak, delegazioak, agentziak, gordailuak eta ordezkaritzak sortu ere"), Historia eta Artea/DBH ("gerta daiteke enpresa hori espainiar estatuan egon arren, atzerriko enpresa baten filiala izatea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

filial : DFrec 1 (Anait: "ez zuen zehazten filialak edo eratorriak oro edo zenbait izan behar zuten"), AB50 1, HiztEn (eskumendekoa; enpresa filial AS: erantzun juridiko eta finantza-autonomia osoa izanik ere, ama enpresaren menpe dagoena), Euskalterm 6 (sozietate, aseguru-entitate, establezimendu, etxe, eskumenpeko f.) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

filial : ElhHizt (Ekon.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal filial / filiale formen ordainak: HiztHand (2. adieran): Com. mendeko; (3. adieran): Com. mendeko, adar // ElhHizt (2. adieran): Econ. eskumendeko, filial // HiruMila (2. adieran): ordezko, eskumendeko; (3. adieran): casa filial: ordezkaritza // Casve FE: lagün // PMuj DCV (2. adieran): lagun, orde, orde-etxe; iglesia filial: bazter-eliza, eliza-lagun, eliza eratsia; sucursal: etxe-orde(ko), etxe-lagun // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du iz. kategoriakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

filiazio
1 iz. Seme-alabatasuna. Ez dira ezkontza- edo adiskidantza-loturak filiaziokoak baino ahulagoak.
2 iz. Elkarte, erakunde edo alderdi politiko batekiko lotura; elkarte, erakunde edo alderdi politiko bateko kide izatea. Ik. afiliazio. Zazpi miliziano ziren: hiru errepublikano, sozialista bat, anarkista bi eta filiazio jakinik gabeko zazpigarren bat. 1953ko txosten batean ageri denez, Inazio Errastik berrogeita lau urte zituen 1937an, eta ez zuen filiazio ezagunik. Filiazio akademiko ezak ez du nahitaez izaera filosofikoa ez duenik esan nahi.

Aztergaia: filiazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. afiliatu txostena.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira bina ager.ko filial (X. Iruretagoiena: "Argitaldaritzan ere lan handia egiten du KFk, bere filial diren Rabén eta Sjögren-en bitartez"; GAO 1990: "Merkatal Erabilera: Industriak berak edo bere filialek fabrikaturiko produktuen salmentazko merkatal erabilera baimentzen da lursail pribatuen barruan") eta filiazio (J. Sudupe: "Judu arazoaz eta Kapitalaren artean ahaidetasun harremanik edo filiazio zuzenik ezarri aurretik, behar da galdetu ea Marxek beti zintzo eta leial eutsi zion Feuerbachen problematikari"; X. Gereño: "Jaunak oraingoan alemanez hitz egin zien jeep-etan etorritako gizonei: #mdash#Hartu ezazue bi hauen filiazioa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

filial : DFrec 1, AB50 1, HiztEn (eta enpresa filial: AS), Euskalterm 11 (sinonimo hauekin: eskumenpeko, seme-alaben, ume-, etab.); filiazio : DFrec 1, AB50 1, Euskalterm 15 (seme-alabatasun eta kidetza sinonimoekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

filial : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: filiación.

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bbehin, edo onarpen eske.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zerrendan jasotzekotan, adierak zehaztu beharko lirateke: 1 Elkarte edo alderdi bateko kide izatea. 2* e. seme-alabatasuna.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Forma soila aipatuko da: filiazio.

filibustero
iz. Antilletako itsaslapurra, XVII. mende inguruan espainiarren itsasontzi eta koloniei erasotzen ziena. Kortsarioak, filibusteroak eta gainerako itsaslapurrak.

Aztergaia: filibustero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

filigrana
1 iz. Urrezko edo zilarrezko hariz eginiko lana. Urrezko kutunak, gorriz eta filigranaz. Filigrana gisako burdin sarea.
2 iz. Filigrana-itxurako apaindura. Freskoek eta mosaikoek, sabaiak eta sabaiko filigranek, bizantziar artearen itzal luzea salatzen dute.

Aztergaia: filigrana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

filipinar
1 adj. Filipinetakoa, Filipinei dagokiena. Filipinar musulmanak.
2 iz. Filipinetako herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: filipinar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

filipinera
iz. Tagaloaren aldaera, ingelesarekin batera Filipinetako hizkuntza ofiziala dena.
filipostar
1 adj. Filiposkoa, Filiposi dagokiona.
2 iz. Filiposko herritarra.

Aztergaia: filipostar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

filipoar 1, Inza Azalp (“Gogo au zerabillen Pablo Apostolu deunak Filipoarrai esatean”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

filipoar eta filipotar bana: Juan Azurmendi (“Paulo Apostoluak Filipotarrei”), IBe2 (“Filipoarreri eskerrak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

filipoar: BiblE (3 iz.), TesBer, IrakDo.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Filipos / filipostar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

filistiar
1 iz. hist. Palestinako hegoaldeko kostaldean bizi izan zen eta israeldarren etsai izan zen herri bateko kidea. Igorriko dizuet gizon bat eta hark salbatuko du nire herria filistiarrengandik.
2 adj. Herri horrena, herri horri dagokiona.
3 adj. Gustu artistiko arruntak dituena, berrikuntza estetikoak gogoko ez dituena.

Aztergaia: filistiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Guztira 243 ager. jaso dira; horietan, filistindar (eta -tar) 211: G 105 (Lard), L 105 (Lg I 81, Zerb IxtS 24), EB 1 (MIH: p-); filistin 4: IE 2 (EZ Noel, Mih), Zu 2 (Egiat); filistar G 9 (Mb IArg I), eta OEH argitaratuan Herr 1959 ("Silon egonen da filistarrek ebatsi arte"); filisteo 17: B 7 (Añ LoraS, JJMg BasEsc 6), G 10 (AA 8, Gco II 2); filisteotar G 1 (Berron Kijote); pilistio G 1 (Iraola) // Ik. OEH argitaratuan bibli itzulpenetakoak: filistindar (Dv Ep 15,20); filistintar (Urt Has 10,14); pilistar (Ol Ep 15,20; 16,21); filistar (Ker Ep 15,20; 16,21).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Filistar 5, Iratz (“joanen naiz ni Filistar horren gudukatzerat”, “Filistar horren kontra borrokan aitzeko”, “ebakigabeko Filistar hori garraitua”, “osorik aterako nau Filistar horren eskutik”, “Filistarren artetik”); filistear 1, Argia/3 (“filistearrek, Goliat izeneko erraldoi bat zeukaten”); filistindar 2, IkastolaGazt (“filistindarrak zapaldu ondoren”, “Geroago filistindarrek jaso euen burua Israelen aurka”). pilistindar B 13 (Ibarg.)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

filistar : AB50 2, HiztEn (ik. filistiar), LurE; filistiar : HiztEn; filistindar : AB50 1, HiztEn (ik. filistiar), LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

BiblE-IrakDo: filistear; IrakBa: filiztindar.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

filistar : EskolaHE, DRA; filistear : EuskHizt (1994; filistar 1760; cf. filisteo 1805), ElhHizt; filistiar : HiruMila; filistindar : EuskHizt (1775; filistintar 1715; cf. filistin 1630; ik. filistear), HiruMila, EskolaHE, DRA; filisteismo : HiruMila, ElhHizt; pilistar : DRA // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

filistear: BiblE (315 ager. Cf. Jl 4,4 oh.: «Tiro eta Sidon, Filisteako eskualde: Tiro eta Sidon Feniziako hiriak dira, eta Fenizia Mediterranioko kostaldea da, Palestinaren iparraldean; israeldarra ez, beraz. Filistea ere kostaldea da, Palestinaren hegoaldean»; Am 1,6 oh.: «Filistea: Mediterranio hegian, Palestinako hego-mendebaldean kokatua»); IrakDo (27 ager.); filiztindar: IrakBa.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EBB (1997-01-30): kendu egin da.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. filistiar / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

filistar, filistear, filisteo, filistin, filistindar... erabili izan dira: ik. erabilerok

Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa (aldaeretan, cf. filistar, filistear, filisteo bezalakoak). "Onomastika batzordeak argitzekoa (aldaeretan, cf. filistar, filistear, filisteo bezalakoak)" zioen lantaldeak bigarren itzulikoetan; oinarria Filistea bada (cf. infra BiblEko oharrak), filistear da eratorri arrunta; baina Onosmastika batzordeari dagokio oinarriari buruzkoak argitzea (2007-12-11).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: filistiar [da nire ustez hobestekoa] (1995-04-18)

 - [I102]: "forma hori ondo aukeratua dagoela ematen du, antza, hizkuntza guztietan /n/ elementua agertzen baita, elizen arteko itzulpenean ez bezala" (1995-06-29)

 - [K201]: "fariseo-ren haritik filisteo agian, nahiz eta jatorri bera ez duten" (1995-03-27)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1996-09): kendu egin da.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): filistindar isildua. filistiar forman onartua

film
iz. Zinema-lana. Amerikar filmetan. Film batean bezalaxe dakusat neure lehena. Polizia-filmak.

Aztergaia: film

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  film idazkeraren alde; J-LD: filme hobetsiz. AU: film eta filmatu sarreretan zaindu hurrenkera alfabetikoa.

 - Erabakia: BAgiria (1997-02-28): film onartu da, eta ez filme ezta filma ere.Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): oharra onartu da.

film ertain
iz. Film laburren eta luzeen arteko iraupena duen filma.

Aztergaia: film ertain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra s.u. laburmetraia: "lantaldearen ustez hobestekoa da film labur (eta, bide beretik, film ertain, film luze)".

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-ertain.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

film sarrerari dagokion azpisarrera.

film labur
iz. 30 minutu baino gutxiago irauten duen filma. Sei film laburreko serie baten bitartez, XX. mendeko sei zuzendari ezagunen haurtzaroa kontatu nahi dute ekoizleek.

Aztergaia: film labur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-labur.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

film sarrerari dagokion azpisarrera.

film luze
iz. 60 minutu baino gehiago irauten duen filma. Euskal Zinemaren Asteak hamabi film luze eskainiko ditu Gasteizen.

Aztergaia: film luze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-10-05 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-luze.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

film sarrerari dagokion azpisarrera.

filmaketa
iz. Filmatzea. Nahiago dut filmaketan gehiegi ez agertu, zuzendariak askatasun osoz joka dezan.

Aztergaia: filmaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): filmaketa 184: Berria 101 (“Filmaketa baten tankera hartu du entseguak”), EiTB 78 (“Filmaketa 10 egunez egin zen urrian”), Argia (“La Otxoak parte hartu zuen filmaketan”), DiarioVasco (“Gogoan dut Kuban egindako filmaketa bat”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: filmaketa 98: Berria 87 (adib.: “Hamar asterako filmaketa lanak zituzten aurreikusita”), Josu Zabaleta 5 (adib.: “bere filmaketaren dokumental bat”), Xabier Olarra 2 (adib.: “Lasai hartu zuen filmaketa, ez zen batere aztoratu, ez kamerekin, ez filmaketa taldeekin; gustatu ere gustatuko zitzaion, apika”), Patxi Iturritegi, Patziku Perurena, Iban Zaldua, Ramuntxo Etxeberri.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

filmatze araua da.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berri onartzekoa da, lehiakidearekin batera

onartzekoa da lehendik araututako filmatze lehiakidearekin batera.

filmatu, filma/filmatu, filmatzen
du ad. Zinema-pelikula batean edo euskarri magnetikoan irudiak grabatu. Ama lur filmatu zutenean. Pianoa jotzen filmatu ninduen.

Aztergaia: filmatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

filmatu, filma, filmatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

filmatu, filma, filmatzen

filmatze
iz. Zinema-pelikula batean edo euskarri magnetikoan irudiak grabatzea. Ik. filmazio. Filmatze lanak non egingo diren erabaki gabe dago. Hogei bat oreneko filmatze zatietatik, 50 minutu irauten duen dokumentala moldatu dute.

Aztergaia: filmatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2002-02-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
filmazio
iz. Zinema-pelikula batean edo euskarri magnetikoan irudiak grabatzea. Gune berri horretan ikus-entzunezko enpresek filmazioetarako eta grabazioetarako instalazioak izango dituzte. Filmazioa geldiaraztea erabaki dute. Zazpi astez luzatuko dira filmazio-lanak.

Aztergaia: filmazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh117 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

filmazio (eta bideo-filmazio) 5: J. Perales 2 (adib.: "Aipatu behar da filmazio hauen kalitatea handiagoa dela bideozinta arrunt batena baino"), X. Gereño ("Fotomakinen flashak, telebista kateen filmazioak"), Barojatarrak ("Piok filmazioan ere parte hartu zuen"), F. Rius ("Garai hartan kabuki izeneko antzerki obren filmazioak baino ez ziren Japonian egindako zinemalanak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

filmazio : HiztEn (filmatzearen ekintza eta ondorioa), Euskalterm 5 (hauetan 2 filmatze sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

filmazio : ElhHizt (Zin.filmación, rodaje), HiruMila (filmación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal filmación / filmage formen ordainak: filmagintza, filmaketa : HiruMila; filmatze : HiztHand, ElhHizt; filmazio : ElhHizt, HiruMila // Ez ditugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): filmage; en (Collins): filming, shooting; filmaciones: footage; it (S. Carbonell): il cinematrografare, il girare un film; de (Langenscheidts): Verfilmung, Filmen.

filmazio 32: Mikel Garcia, Ekaitz Agirre, Jokin Sagarzazu, Mikel Onandia, EiTB 28.// filmazio 116: Aizu 4, Argia 5, Berria 12, Deia 4, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 14, EiTB 66, Elkar 3, Consumer, Espainiako Gobernua, HABE, Jakin, UEU 2, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: filmazio 8: Berria 6, Ibon Uribarri, Joxe Austin Arrieta.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen (es filmación / fr filmage), eta -tze osaerakoa da irtenbidea, nahiz erabili gabea izan.

Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

badu lehiakide hedatuago eta arautu bat (filmatze), eta aski da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta Euskaltermen eta hiztegi orokorretan jaso dago. Sartzekoa da.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zio/-tze.

filmegile
iz. Filmak egiten dituen pertsona. Ik. zinemagile. Filmegile gazteen nazioarteko jaialdia.

Aztergaia: filmegile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-gile/-egile.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  Film/filmatu onartuak baitugu, bidezkoena filmagile proposatzea litzateke, bereziki gaitzetsi genuen filme forma erabili gabe.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Ontzat eman da lantaldeak proposatua: filmegile.

filmografia
iz. Zuzendari, aktore edo ekoizle batek egin dituen filmen multzoa. Zinemagilearen biografia eta filmografia biltzen duen 16 orrialdeko liburuxka argitaratu dute.

Aztergaia: filmografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-02-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

filmoteka
1 iz. Mikrofilmen biltegia.
2 iz. Filmak eta filmei buruzko dokumentuak sailkatzen eta gordetzen diren lekua. Ik. zinemateka. Nafarroako Liburutegi eta Filmoteka Nagusia.

Aztergaia: filmoteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean (ezta OEH argitaratuan ere) filmoteka, filmateka, filmetegi, zinemateka gisako formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu filmateka, filmoteka formarik aurkitu; zinemateka EB 1 (Unesco-ren Albistaria: "Mosku ondoan zinemateka handi bat dago; egun osoan izan dut han filmeak ikusten inolako arazorik gabe"). Inguruko forma hauek jaso dira: zinema toki EB 1 (M. Atxaga); zinematika EB 4 (Elhuyar, J. Oregi); zinematografiko EB 6 (Euskal kulturaren urtekaria, SEIE, E. Garmendia, E.J., X. Portugal); zinematografo B 1 (K. Basabe); EB 1 (G. Nazabal).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

filmotegi : Euskalterm ("filmoteca"); filmoteka : HiztEn ("zine-filmeak sailkatu eta gordetzen diren areto edo lekua"), LurE ("filmeak sailkaturik gordetzen diren tokia"; "filme bilduma"); Euskalterm ("filmoteca"); zinemateka : DFrec 1, HiztEn ("filmoteka"); Euskalterm ("cinemateca"). Ik. gainera ElhHizt ( filmategi , filmoteka , zinemateka ) eta HiruMila ( filmoteka ); Besteotan (DRA, PMuj DVC, Lh DBF; Haize Garbia, T-L LFB, PMuj DCV; Casve Hiztegia II, Lur EG/CE, Lur EF/FE) ez dugu filmoteka, filmateka, zinemateka formarik aurkitu.

Erdaretako formak

a) ik. Termium: en film library (eta fitxa berean aipatuak: motion picture library, cinematheque, film footage library); fr cinémathèque ("endroit où l'on range et conserve les films cinématographiques"; eta cinémathècaire); en microfilm library; fr filmothèque ("collection de microfilms constituée en dépôt d'archives"). Cf. Le Petit Robert: filmothèque ("collection de microfilms constituée en dépôt d'archives; Rem. Ne pas confondre avec cinémathèque"); cinémathèque ("organisme chargé de conserver les oeuvres cinématographiques présentant un intérêt particulier"); b) es cinemateca-ren ordaintzat proposatuak: fr (DLLF) cinémathèque; it (L. Ambruzzi) cineteca; ca (DCC) cinemateca; en (DEIA) film library; de (Slaby-Grossmann) Dokumentar-filmsammlung, Filmarchiv, Kinemathek; es filmoteca-renak: fr (DLLF) cinémathèque; it (L. Ambruzzi) filmotèca; ca (DCC) filmoteca; en (DEIA) film library; de (Slaby-Grossmann) Filmarchiv, Filmothek.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'mikrofilmen biltegia'. 2* e. zinemateka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-02-28): hurrengo bilerarako. // BAgiria (1997-03-21): 1 'mikrofilmen biltegia'; 2 * e. zinemateka oharra eranstea erabaki da.

filogenesi
iz. biol. Espezieen edo organismoen jatorria eta eboluzioa. Horretarako ezinbestekoa da giza espeziearen filogenesia, pixka bat bederen, ezagutzea.

Aztergaia: filogenesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh52 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 52: ElCorreo, Elkar 2, Consumer, Euskaltzaindia, UEU 47; ETC: 74

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: filogenesi iz. (Biol.) filogénesis, Adorez: filogénesis: f. (Biol.) filogenia, filogenesi, Labayru: 0; NolaErran: 0. // Euskalterm: filogenia, filogenesi; Biol, es filogenia, filogénesis; fr phylogénie, phylogenèse; en phylogeny, phylogenesis.

Bestelakoak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: Ez dugu aurkitu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Biol.

filogenetiko
adj. Filogeniarena, filogeniari dagokiona. Irizpide filogenetikoak. Adar filogenetiko guztiek izaki bizidun bakar batean dute hasiera.

Aztergaia: filogenetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

filogenia
iz. biol. Izaki bizidunen eboluzioaren deskripzioa. Fosilak aurkituz joan diren heinean, espezie berriak kokatu behar izan dituzte giza leinuaren filogenian.

Aztergaia: filogenia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

filologia
iz. Hizkuntzak testu azterketaren bidez ikertzen dituen jakintza. Filologiak testua (ahozkoa nahiz izkribuzkoa) du eremu. Indoeuropar filologia. Euskal filologiaren aitzindaria. Euskal filologia saila. Filologia-ikasketak egin. Filologia-mintegia. Filologia Fakultatea. Testu baten filologia-azterketa.

Aztergaia: filologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "-g- grafemaz [proposatzen dut]" (1994-11-18)

filologiko
adj. Filologiarena, filologiari dagokiona. Azterketa filologikoa.

Aztergaia: filologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
filologo
iz. Filologian aditua. Filologoak eta hizkuntzalariak.

Aztergaia: filologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
filosofatu, filosofa, filosofatzen
du ad. Zerbaiti buruz gogoeta filosofikoa egin. Entzunikoaz gogoeta egiten eta filosofatzen hasi zen. Esango dizuet luze filosofatu ondoren aurkitu dudana: maitasuna, jatea bezain inportantea dela gizakiarentzat.

Aztergaia: filosofatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

filosofa, filosofatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper