50535 emaitza bilaketarentzat - [1901 - 1950] bistaratzen.

albaitaritza
1 iz. Abereen eritasunez eta horien sendabideez arduratzen den jakitea. Albaitaritza-ikasketak.
2 iz. Albaitariaren lanbidea edo jarduera. E. Zurutuzak albaitaritza izan zuen lanbide, baina lan asko egin zuen euskararen alde ere, batez ere irratigintzan.

Aztergaia: albaitaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza: -ari-tza.

albaitero
iz. Albaitaria.

Aztergaia: albaitero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

albaitero h. albaitari

Lantaldearen irizpideak
Forma berriagoa, zaharr(ago)a herri-hizkerakoa izanik
Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ero

albaka
iz. Belar landare usaintsua, janariak ontzeko erabiltzen dena (Ocimum basilicum). Ik. basiliko.

Aztergaia: albaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan: albaka 3 (Izt C, Xe eta "albaka-adar"); albaraka 4 (Echag 2, AEF 1924, A EY I); corpusean, gainera beste albaka 1 (Basarri).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EEBS corpusean ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

albaraka : HiztEn ("ik. albahaka"), LurE; albahaka : HiztEn, Euskalterm 6.

Hiztegietako informazioa

Bestetan: albahaka : HiruMila, EuskHizt; albaraka : ElhHizt, EskolaHE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: albahaka : Ocimum basilicum; eta horko hustuketakoak: albaaka : Carreras y Gandi GGPVN; albahaka : LMuj DGT; albaka : Font Quer PlantMed; Lcq; PMuj DCV; Azkue DVEF; X. Kintana Hizt80; albaraka : Font Quer PlantMed; PMuj DCV; Azkue DVEF; Guía PlantMed; astalbahaka : Bouda-Baum; astalbaka : Bouda-Baum; azkalbasaka : PMuj DCV; basilibedar : PMuj DCV; brasilia : PMuj DCV; brazilia :Azkue DVEF; brazilla : Font Quer PlantMed; PMuj DCV.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: "Sin.: basiliko".

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Ocimum basilicum.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Nire ustez, 'basiliko' nazioartekoagoa da. Bestetik, 'albaran' gaztelaniazkoa bakarrik denez ezin onartuzkoa baldin bada (ikus banatu zen zerrendan esaten zena), beste horrenbeste hitz honekin ere'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'albaka Ocimum basilicum'.

albaniar
1 adj. Albaniakoa, Albaniari dagokiona. Albaniar nekazaritza.
2 iz. Albaniako herritarra.

Aztergaia: albaniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: Albania, Albaniako Herri-Errepublika Sozialista; albaniar; Tirana ; tiranar.

albaniera
iz. Albanian eta inguruko zenbait eskualdetan mintzatzen den hizkuntza. Frantziako nazioarteko irrati publikoak utzi egingo dio zerbitzua alemanez, turkieraz, polonieraz, laoseraz, albanieraz eta serbokroazieraz emateari.

Aztergaia: albaniera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
albaraka
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, albaraka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. albaka].

Aztergaia: albaraka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: albahaka / HiztEn: Ik. albahaka / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguaren beste forma, gaizki edo erdizka egokituaren ordez

Ik. albahaka.

albaran
iz. Heg. Salgai bat jaso dela egiaztatzen duen agiria, jasotzaileak sinatzen duena. Gorde ezazu albaranaren kopia bat.

Aztergaia: albaran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh130 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan albarai ("Albalá, albarán. 'Alvala' Lcc").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

albaran : DFrec 1, Euskalterm 8; HiztEn (eta Harluxet): "iz. KONT. Salgaiak jaso direla egiaztatzen duen agiria. Zernolako merkantziak diren, kopurua, entregatze-data eta saltzailearen eta eroslearen izenak agertzen dira bertan"; LurE: "iz. Merk. Salgaiarekin batera ematen den ziurtagiria. Hartzaileak sinatu edo zigilatu ondoren itzuli egiten du bertan azaldutako gaiak jaso dituela".

Sektore jakin bateko informazioa

begiratu ahal izan ditugunetan, albaran darabilte Bilintx, Elhuyar, Sendoa eta Zabaltzen argitaletxe-banatzaileek.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

albaran: HezkAdm; ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Administrazioko Mila Hitz, Agintaritza-Aldizkarietako Hitz-Bilduma.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) albarán-en ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "(Contab.) emate-agiri"; HiruMila: albaran; ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, PMuj DCV, BeraLzM, Azkue Aurkibidea; b) brevet-enak: Lur EF/FB: "1 ageri. 2 breveta (examen); Casve FE: ageri, ezagütza; HaizeG FB: agiri, brebeta; T-L LFB: ageri.

Erdaretako formak

es albarán-en ordainak beste hizkuntzetan: fr (DLLF): "écriteau "à louer" / brevet [royal] (albalá) / bulletin de livraison"; it (L. Ambruzzi): albalá: "(v. ar. s. amb. For. privilegio, brevetto concesso per decreto reale / documento pubbl. o priv. di attestazione: - de pago, ricevuta (f.), quitanza (f.)", albalaero: "sm. chi rilasciava l'abalá", albarán: "(v. ar.) sm. cartello d'appigionarsi / v. albalá / Comm. nota (f.) di consegna, rimesso, relazione (f.) in triplice copia delle merci che si dà, al momento della consegna di queste, al cliente, il quale ne restituisce una copia col suo benestare"; ca (GEC): albarà (document, rètol d'un pis per llogar, cèdula reial), albaraner (encargado de los albaranes); en (Collins): albarán: "nm (Com) delivery note, advice note; invoice; (señal) 'to let' sign"; de (Slaby-Grossmann): "Vermietungs-, Mietzettel (am Balkon od Fenster od an der Tür e-s Hauses) / (Com) Lieferschein / (Com) Empfangsbestätigung / allg Urkunde, Schein".

albaran 130: DiarioVasco 4, EiTB 27, Elhuyar 2, Consumer 2, Laneki 95.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu albaran formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: garraio-agiri (TN, Garraioa); albaran (Merkataritza).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

es albarán / fr bordereau, bon de livraison: Adorez: (Merc.) emate-agiri, albaran / (Contab.) emate-agiri; albaran (Heg.) / Labayru: albaran, emate-agiri / Zehazki: emate agiri / NolaErran: ekartze orri; ekartze-agiri.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: albarán.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baita nazioartekoa formaz nahiz adieraz.

gaztelaniazkoa bakarrik denez, ezin onartuzkoa da; ordezko egokirik izan dezake, baina ez dugu ezagutzen (emate-agiria, hornitze-agiria bezalakoak aipatu dira; edo ekarri-ren gain eraiki litezkeenak).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez du gutxienekoa betetzen, baina oso erabilia da. garraio(-)agiri proposatu da Euskaltermen, baina ez dirudi asko hedatu denik. Heg. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "'emate agiri' baino nahiago 'emate orri'" (2001-03)

 - [E306]: "'albarán' / écrit de livraison, bordereau de livraison' adierazteko hainbat termino proposatu dira: 'emate-orri', 'emate-agiri' 'entrega-orri', 'entrega-agiri', 'uzte-agiri', etab. // Guk 'emate-agiri' proposatzen dugu" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: 'e. emate-agiria'.

 - Erabakia: Arauak ez du jaso.

albarikoke
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, albarikoke-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. abrikot].

Aztergaia: albarikoke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. abrikot.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 18 lek. (B 4 / G 14)

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren ordaina

Ik. abrikot.

albata
iz. Ardien eritasuna, arnasa hartzea eragozten diena. Ik. albatamin.

Aztergaia: albata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan albatamin 'respiración apretada (enferm. del corazón) en la oveja' forma behin ageri da (Izt); albetan 'jadeante, en los estertores de la agonía' (Ag Kr, Atutxa, Erkiag Arran 2, E. Mujika); albaitten (Iz ArOñ).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

albata behin ageri da, G (A.M. Labayen).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn: albata, albatamin ; LurE: albata(min) . Ez ditugu aurkitu DFrec, AB38, AB50, Euskalterm iturrietan.

Hiztegietako informazioa

Hiztegietako formak: albata eta albatamin : ElhHizt; DRA; albata(min) : EskolaHE, HLEH, EuskHizt. Ez da albata(min) formarik ageri hiztegiotan: HiruMila, Lur EG/CE, Lur EF/FE, HaizeG, Casve, Lh DBF; PMuj albata 'sangradera, compuerta del canal, paradera' da.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

albatamin (hots: bietara erabil daiteke).

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-min.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ardien eritasuna, arnasa hartzea eragozten diena.

albatamin
iz. Albata.

Aztergaia: albatamin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "'albata'-ren sinonimoa bada, sarrera izan behar du" (2001-01-23)

albate
1 iz. Ubide, presa eta kidekoetan, sartzen edo ateratzen den ura kontrolatzeko ezartzen den eragozgarri mugikorra. Maltzagako indarretxean albatea zabaldu dute presa husteko.
2 iz. Baserrietan, alboko atea, ate nagusia ez dena.

Aztergaia: albate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o+a-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ate.

albatros
iz. Ozeano Bareko hegazti handi luma-zuria (Diomedeidae fam.).

Aztergaia: albatros

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

albatros Fam. Diomedeidae.

albazea
iz. Heg. Testamentu-betearazlea. Albazea izendatuak askatasun osoa du kargua onartzeko edo hari uko egiteko.

Aztergaia: albazea

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh155 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

betearazle adj. Zerbait betearazten duena; bereziki, legeak, aginduak edo erabakiak gauzatzeaz arduratzen dena. Ik. exekutibo. Botere legegilea, betearazlea eta judiziala. Kontseilu betearazlea. Hildakoaren testamentu-betearazle izendatu zuten.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

albazea Albacea. Albazea edo heredero izanik kunplidu ez ote deban. OA 156. Bere testamentua egin zuanean, albazea ni utzi ninduan. JAzpiroz 189.

albazea 153: Deustuko Unibertsitatea 39, Euskal Herriko Agintaritza 2, EiTB 2, Erlea, Gomilex 108, Jakin; testamentu-betearazle 2 (EiTB).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

albazea 5: Berria 2, Edorta Jimenez, Joan Mari Irigoien, Juan Garzia; testamentu-betearazle 4: Oskar Arana, Lopez de Arana, Bego Montorio, Aritz Gorrotxategi.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Iusplaza: albazea; Euskalterm: albazea, testamentu-albazea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es albacea / fr exécuteur, -trice testamentaire: Adorez: (testamentu-)betearazle, (ordenu-)betearazle / Elhuyar: (Der.) (testamentu-)betearazle, (ordenu-)betearazle / Labayru: (Der) testamentu- | ordenu-betearazle (tb. con -betetzaile), hilburuko-zain / Zehazki: (Zuz) (testamentu) betearazle / NolaErran: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hori da nagusiki erabiltzen dena, eta, beraz, jasotzekoa, baina Heg. markarekin. Horrez gain, testamentu-betearazle azpisarrera proposatua erabil liteke definitzaile gisa.

albeni
iz. Oihalaren bazterra. Nolako baita ehotzen den ehun eta oihala, halako izanen da oihalaren albenia eta bazterra ere.

Aztergaia: albeni

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

albeni(a) 1 (Ax: "Nolako baita ehaiten den ehuna, eta oihala, halako izanen da oihalaren albenia eta bazterra ere"); albeni 'albainua' adierako B 1 (ik. OEH argitaratuan s.u. albainu; AB AmaE: "Ulle-kopeten albeni baten zenduan jarri, Katigaturik Esposoren arimea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu albeni(a) formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

albeni(a) : HiztEn; albenia : LurE. Ez dugu aurkitu besteetan (DFrec, AB38, AB50, Euskalterm).

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: albeni : EuskHizt; PMuj; DRA; albeni(a) : HiruMila; ElhHizt; albenia : EskolaHE, HLEH. Ez da albeni(a) formarik aurkitu ondokoetan: Lur EG/CE, Lur EF/FE, HaizeG, Casve, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: albeni / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: albeni(a) / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

(oihalaren) bazterra.

albeolo
1 iz. anat. Ornodunen masailezurrean hortz-haginak kokatzen diren barrunbeetako bakoitza. Mihi-punta atzerantz, ahosabaiaren eta albeoloen alderantz kiribilduta egiten den hotsa.
2 iz. anat. Bronkioen adarkatzeak amaitzen diren zakutxoetako bakoitza. Oxigenoa albeoloetatik odol kapilarretara pasatzen da, albeoloetako oxigenoaren presioa handiagoa delako biriketako odolarena baino. Gizakiaren birikan, 300 milioi albeolo inguru daude.

Aztergaia: albeolo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh74 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu albeolo formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira denak: albeolo 4 (UZEI Medikuntza/2 Arnas Aparatua: "albeoloak estaltzen dituen likidoa"; eta albeolo-barneko 1, albeolobarneko 2: "albeolobarneko presio"); albeolu 1 (B. Astobiza: albeoluhortzari: "masailan lotua, ligamentu albeoluhortzariaren bidez"); albeolare 2 (L.M. Mujika: apiko-albeolare : "afrikari apiko-albeolare gorra"; bizkar-albeolare : "afrikari bizkar-albeolare gorra").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

albeolo : AB38 1, HiztEn-LurE (eta Harluxet-EskolaHE), Euskalterm 6 (eta albeolo(ko) 1, albeolobarneko 2; albeolu : AB38 1 (eta birikatako albeolu); albeolar : HiztEn-LurE (eta Harluxet-EskolaHE), Euskalterm 12 (eta apiko-albeolar, mingain-albeolar, sabaikari-albeolar); albeolatu : Euskalterm 2; albeolisi : LurE; albeolitis : HiztEn-LurE (eta Harluxet-EskolaHE), Euskalterm 1.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

alveolo / alvéole formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "s.m. 1 (Anat.) albeolo (...) 2 erlazulo (abaraskarena)" eta alveolar: "adj. (Anat.) albeolar; (hitz-elkarteetan) albeolo- ". // HiruMila: "m. 1 (en general) gelatxo, zulotxo. 2 (de colmenas) gelatxo, erlazulo. 3 (de los bronquiolos) albeolu . 4 (de los dientes) oi". // Lur EF/FE: hobi, zulotxo. // Casve FE: "gelatto, sagi; (dent) horzgüne". // HaizeG FB: (dentaire) obixka, xiloxka; (ruche) behaska, breska; (pulmonaire) xagiño". // T-L LFB: hobixka, zilhoxka, barnexka; - des dents: hobi. // PMuj DCV: "1 celdilla del panal: erlazulo. 2 alveolo dentario: ortzulo obi". // BeraLzM: erlazulo / oegi, obi, oi. // Azkue Aurkibidea: erlazulo; alvéolos cera gastados: breska. // Senda Jakindi: alveolo en general: obi; alveolo dentario: ortzulo, agin-zulo; alveolo pulmonar: biri-xagiño (eta alveolisis: ortzulo ezeztatze, ortzulo ezeztapen; alveolitis: ortzulousi).

Erdaretako formak

es alveolo-ren ordainak beste hizkuntzetan: fr (DLLF): alvéole (eta alveolado: alvéolé; alveolar: alvéolaire / Gram. dental (sonido) / arco alveolar arcade dentaire); it (L. Ambruzzi): alveolo, celletta (eta alveolado: "agg. Bot. alveolato"; alveolar: "agg. alveolare; pronunciación - (puntando la lingua sugli alveoli degli incisivi superiori)"; alveoliforme: alveoliforme); ca (GEC): alvèol, alveolar; en (Collins): "nm (Anat) alveolus; socket; (de panal) cell; (fig.) network, honeycomb" (eta alveolar: alveolar); de (Slaby-Grossmann): "m Grübchen / Zelle, Bienenzelle / (An) Zahn-, Kieferhöhle, Alveole / Endbläschen der Lunge / (Bot) Grübchen, Fach / (Bot) Fruchtboden / (Zool) Alveole, Zahnfach / (Tech) Zelle" (eta alveolado: "adj. zellenförmig, grübchenförmig, zellig, wabenförmig"; alveolar: "adj. zellenförmig / (An) alveolär / (An) mit Hohlräumen versehen / (Phon) alveolar"; alveolitis: "(Med) Alveolitis, Konchenhautentzündung an den Zahnfächern").

albeolo 76: Argia 2, EiTB 2, Elhuyar 4, Elkar 4, Consumer 9, Laneki 53, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

albeolo 12: Berria, Irene Aldasoro 9, Isabel Arrigain 2.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: albeolo (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa. Termino normalizatua da Euskaltermen. Anat. marka dagokio.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-olo.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Jakite-arloak

Anat.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'hitz hau latinezko alveolus-etik dator eta beraz, -olu bukaera dagokio euskaraz: albeolu. Cfr. kapitulu, zirkulu, angelu...'

 - [E116]: 'Ez da gehiegitan erabili, baina adibide urri horiek 'albeolo'rekin datoz. Zuek ikus'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'kendu'.

alberdania
iz. Egikera lotsagabea eta lohia. Ezagutzen dute gaiztoak direla bizimodu horretatik datozen kontuak, nola diren hitz lohiak, keinada zikinak, begiratze lotsagarriak, alberdaniak.
Azpisarrerak

Aztergaia: alberdania

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

alberdanian.

alberdanian
adb. Orain ipuin zikinak kontatzen, gero dantzan, edo dantza ondoan alberdanian.
Loturak

Aztergaia: alberdanian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alberdania sarrerari dagokion azpisarrera.

alberjinia
1 iz. Baratze landarea, fruitu luzangak, kanpotik moreak eta barnetik zuriak, jateko onak, ematen dituena (Solanum melongena).
2 iz. Landare horren fruitua. Alberjiniak, irin-arrautzetan bilduak eta binaka frijituak.

Aztergaia: alberjinia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

alberjinia Solanum melongena.

albertxiko
iz. Abrikota.

Aztergaia: albertxiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. abrikot.

albertxikondo
iz. Abrikotondoa.

Aztergaia: albertxikondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. abrikotondo.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

albetan
adb. Arnasestuka; azken hatsetan. Gizajoak, albetan zegoela zirudien; haren arnasestua eta ito beharra!
Loturak

Aztergaia: albetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alba 3 sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

arnasestuka; azken hatsetan.

albetxe
iz. Beltxanburua.

Aztergaia: albetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan albetxe, beltxata, beltxanburu (ez dute testu-lekukotasunik).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez ditugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

albetxe : HiztEn ("ik. beltxata"), LurE; beltxata : HiztEn-LurE, Euskalterm 2.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia; eta horko hustuketakoak: abetxe : PMuj DCV; albetxea : Lcq, Guinea Vizcaya, Loidi; azuzenas : JIr OnomBot; beltxabis : JIr OnomBot; beltxaburu : Azkue DVEF; beltxamuru : PMuj DCV; beltxanburu : PMuj DCV, Azkue DVEF; beltxari : JIr OnomBot; beltxata : PMuj DCV, Azkue DVEF, X. Irigarai; garbeltxagi : PMuj DCV; gare : PMuj DCV; gorgora : JIr OnomBot; gorgores : JIr OnomBot; gorgorikos : JIr OnomBot; kabezon : JIr OnomBot; klabeles : JIr OnomBot; klabelina : JIr OnomBot; negrilla : JIr OnomBot; negrillo : JIr OnomBot; negrillon : JIr OnomBot; otso-julufrai : PMuj DCV; sonajas : JIr OnomBot; suge-idar : PMuj DCV; suge-ilar : PMuj DCV; suge-ilhar : Azkue DVEF, Bouda-Baum; suge-illar : G. Larrañaga LandareJak; sugidar : PMuj DCV; sugilar : PMuj DCV, X. Kintana Hizt80; suilar : PMuj DCV; usagari ilindi : PMuj DCV; usagarri : D. Lapedes Dictionary of the life sciencies, Polunin Flores de Europa.

Hiztegietako informazioa

Hiztegietako formak: albertxe : DRA; albetxe : ElhHizt; HLEH; EuskHizt; PMuj; beltxamuru : DRA; beltxanburu : EuskHizt; beltxanbürü: Casve EF; Lh DBF; beltxanuru : PMuj; beltxata : HiruMila; ElhHizt; EskolaHE; EuskHizt; PMuj.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. beltxata / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

beltxata (Agrostemma githago).

albinismo
iz. Norberaren espezie edo arrazakoen pigmenturik gabe jaiotzearen ondorioz, azala, ilea edo lumajea zuria edo zurixka izatea. Afrikan munduko beste edozein lekutan baino albinismo kasu gehiago daude. Albinismoa arazo genetikoa izaten da eta gurasoak genearen eramaileak badira, % 25eko probabilitatea izango du haurrak albinoa izateko.

Aztergaia: albinismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

albino
adj. Bere espezie edo arrazakoen pigmenturik gabe jaiotzearen ondorioz, azala, ilea edo lumajea zuria edo zurixka duena. Tanzania bezalako herrialdeetan, albinoak, baztertu ez ezik, hil ere egiten dituzte.

Aztergaia: albino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): albino 38: Elhuyar 2 (adib.: “genea erabat isilduta dutenak pertsona albinoak dira”), Consumer(“pertsona albinoen fotofobia”), Berria 29 (adib.: “Tanzania bezalako herrialdeetan, albinoak baztertu ez ezik, hil ere egiten dituzte, sorginkeria errituetan gorputz atalekin edabeak egiteko”), EiTB 6 (adib.: albino mordoaren hilketa salatu dute).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: albino 6: Berria (“albino jaiotzea zorte txarrekotzat hartzen dute kultura askotan”), Jose Morales 2 (“gazte albino batek irribarre maltzurrez begiratzen zion Liubari”), Irene Aldasoro 2 (adib.: “albinoek ez dute larruazaleko pigmentaziorik”), Patziku Perurena (“albino hitzak ere badu zer ikusirik kolorearekin”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es albino / fr albinos: Elhuyar: albino / Nolaerran: albino / Zehazki: albino / Labayru: albino, zuri / Adorez5000: albino.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, euskal osaerako ordainarekin batera

Nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa. Horrekin batera albinismo forma ere onartzekoa da.

albiriste
1 iz. zah. Berri ona; berri ona dakarrenari ematen zaion saria. Eman iezadazue albiriste, berri on bat eman nahi baitizuet. Albiriste saria.
2 iz. Albistea. Axolagabeturik uzten zuen baten edo besteren berri ematen ziolarik, edota ezteietarako eginarazi zuen jantziaren albiristea jaulkitzen.

Esaera zaharrak

Albiriste, ez dakienak hobe uste.

Aztergaia: albiriste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Atzera egiterik ez dago

albiste nagusitua delakoan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendatik kendu egingo nuke]" (1994-05-23)

 - [P008]: Zerrendatik kendu eta albiste utziko nuke" (1994-05-04)

albistari
1 iz./adj. Berri bat dakarrena. Ik. berriemaile. Bere aurretik bidali zituen albistari edo mandatariak. Aingeru albistaria.
2 iz. Aldizkaria. Itsumustuan jaitsi zen kalera albistari baten bila.

Aztergaia: albistari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
albistaritza
iz. g. er. Albisteak ematea.

Aztergaia: albistaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-06-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza: -ari-tza.

albistatu, albista, albistatzen
1 du ad. g. er. Bisitatu.
2 du ad. g. er. Zerbaiten berri eman. Aro berri bat albistatzen zuen.

Aztergaia: albistatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

albista, albistatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 bisitatu. 2 berri eman: "aro berri bat albistatzen zuen".

albiste
iz. Gertaera baten adierazpena. Ik. berri 4. Albiste onak, txarrak. Norbait etorri delako albistea. Albistea ekarri, eman, hartu, bidali, aditzera eman. Bilbon gertatutakoaren albistea izan genuen. Laurari ez zion aitak ezeren albisterik eman. Berehala zabaldu zen albistea herri guztian. Albiste aldizkaria. Eguneko albisteak. Azken albisteak. Albiste bulegoa.

Aztergaia: albiste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "Eztakit nola den zuen herrietan, Zuberoan behintzat ezta zein nahi berri, berri alaia edo hitsa baizik, eta albriste diogu, esate baterako 'eztei abisu edo ohortzeta abisu bati'" (1993-02)

albiste agentzia, albiste-agentzia
iz. Informazio agentzia, hedabideak albistez eta berriz hornitzen dituena. Ik. berri agentzia. Reuters albiste agentziako argazkilari baten arabera, kafetegia jendez lepo zegoen leherketa gertatu denean. Europa Press albiste-agentziak jakinarazi duenez. AFP albiste agentziako argazkilaria.

Aztergaia: albiste-agentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-09-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh424 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): albiste(-)agentzia 470: Deia, Berria 59, EiTB 409, Argia, berri(-)agentzia 251: Berria 235, EiTB 10, Argia 6. // albiste(-)agentzia 655; berri(-)agentzia 841.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: albiste(-)agentzia 42: Berria 38, Txema Ramirez de la Piscina, Txiliku, Iñaki Mendiguren, Iñigo Aranbarri; berri(-)agentzia 111: Berria 107, Aingeru Epaltza 1, Edorta Jimenez 1, Patxi Iturritegi 1, Lutxo Egia 1. // berri(-)agentzia 218.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: AFP. /a-fe-pe/ France-Press berri agentzia. Efe. /efe/ Espainiako berri agentzia.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es agencia de noticias / fr agence de presse: Elhuyar: berri-agentzia / Nolaerran: berri agentzia, albiste agentzia / Zehazki: albiste agentzia / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak

adib: agentzia iz. Zerbitzu jakin batzuk ematen dituen enpresa. AFP albiste agentziako argazkilaria. Bidaia agentziako egitaraua aldatuz, Powell aintzirara ekarri gaitu. Publizitate agentzia. Katalunian Zerga Agentzia bakarra ezartzearen alde daude. Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia. // berri 5 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Berri-ekarlea. Berri-biltzailea. Berri-agentzia.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

osaera librea da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Horrekin batera berri(-)agentzia ere jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa albiste eta agentzia sarreretan.

albiste eman
dio ad.-lok. Abisatu, gaztigatu. Albiste eman zion zein egun eta zein ordu erabakiak zeuzkan bidean abiatzeko.

Aztergaia: albiste eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH-AS 2017-09-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ALBISTE EMAN. Dar noticia de, comunicar; avisar. Haren ama joan zen bezain sarri, lehiatu zen Am-Eskolastikari albiste ematerat. Birjin 132. Sorterriko laguntza / eraman deiegun / ta albiste eman esanaz / nola bete degun / berenez ezin zuten / promesa Arantzazun. SMItx Aranz 234s. Lengo batian Seguratikan / eman ziaten albista. Olea 110. Albiste eman zion bere ezkutari Santxori zeiñ egun ta zeiñ ordu erabakiak zeuzkan, bidean abiatzeko. "Avisó a su escudero". Berron Kijote 88. Utsa litzake noski albiste-ematea. "Más gran simpleza es avisarte desto". Ib. 157. Ta ala zai ta zai noiz itzuliko / zeudela... aiek baño len / Mirariaren albiste emanaz / euri mardula ari zuen. SMitx Aranz 64. Gabaz lo egin zutenari're / beren albixta emana. Uzt Sas 178. Albistea eman zien bentariak, bentan zeuden guztiei, etxe-lagunaren eroaldia. "Contó el ventero a todos". Berron Kijote 53

albiste eman 30: Elhuyar, Consumer 11, Berria 8, EiTB 5, Jakin 2, Argia 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

albiste eman 17: Berria 4, Anjel Lertxundi 7, Hasier Etxeberria 3, Patxi Ezkiaga 2, Juan Garzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa jasotzekoa albiste sarreran.

albistegi
iz. Ikus-entzunezko komunikabideetan, albisteak ematen diren saioa. Bederatzietako albistegian eman dute berria.

Aztergaia: albistegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-06
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1997-06-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Gure corpusean eta OEH argitaratuan ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

albistegi EB 4 (X. Mendiguren Bereziartu: "Bestalde irratiak eta telebistak egunero bolumen nabarmena eskaintzen digute albistegietan"; J.J. Iribar: "Albistegietan edo "Hemen eta Munduan" saioan ez dute off-eko abotsa sartzeko erreparorik erdal katean eskeinitako albisteak izan arren"; "bazkalondoko albistegiaren aurretik"; Egin 1989: "Alemaniako telebistatik ere aipatzen zen Gernikakoa munduko albistegian".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

albistegi : DFrec 2, AB38 1 ('tablón de anuncios'), HiztEn. // 'informativo' itzulitako besteak: albistari: AB50 2, albistegintza: AB50 4; argipide-: AB50 4, argipideketza: AB50 2, informatibo: AB50 9, Euskalterm; informatze-: AB38 1, informagarri: AB38 1; laburpen: AB50 1; 'noticiario/noticiero' itzuliak: albistari: AB38 1, AB50 1; berriketari: AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Bestetan albistegi : ElhHizt ("noticiario, parte informativo"); HiruMila ("tablero de anuncios"); Harluxet ("ikusentzunezko komunikabideetan, albisteak ematen direneko tartea edo programa"). Hiztegiotan ez dugu albistegi forma aurkitu: EskolaHE, EuskHizt, Casve EF, Lh DBF, HaizeG BF, PMuj DVC, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko informativo /noticiario, noticiero, formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: albistegi- berri-emankizun / albistegi; (berri) laburrak. // HiruMila: "adj. informazio-, informagarri, berri emateko, berriemaile, informatibo" / albistari, berriketari, berriemaile. // Lur EG/CE eta EF/FE: ø / albistari. // PMuj DCV: "Cfr. informador: (noticiero) berri-emaile, berri-ekarle, berrikari, berridun, berri-biltzaile, bildu-banata, albistari, berrilari, txosten-emaile". // Azkue Aurkibidea: ø / eleerrakari. // Ez ditugu aurkitu ap. Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB.

Sektore jakin bateko informazioa

Cf. M. Arrasateren Euskarazko Albistegietarako Esku-liburua, EITB, 1992.

Erdaretako formak

es informativo / noticiario formen ordainak beste erdaretan: fr (DLLF): servicios informativos de la televisión: services d'information de la télévision / journal parlé, informations; actualités; it (L. Ambruzzi): informativo / notiziario; ca (DCC): informatiu / noticiari; en (Collins): news; un folleto- a booklet of information, an explanatory booklet; programa- news programme / news bulletin; Cine: newsreel; de (Slaby-Grossmann): adj. informativ, unterrichtend, unterweisend; Bericht(s)-; libro- Leitfaden, Ratgeber / Wochenschau; (radio TV) Nachrichten, Nachrichtendienst.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

osaeraz zalantzak ditu lantaldeak; ETBk (bederen) erabili izan du.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "Onartu egingo nuke" (2001-03)

 - [E306]: "Onartzea proposatzen dugu, eratorbidearen 'kalitatea' gorabehera. Kontua ez da 'ETBk (bederen) erabili izan duela'; guk dakigula gaur egun oso hitz erabilia da" (2001-01-23)

 - [K202]: "Guztiz errotuta dago ETBko erabileran: eguneroko albistegiak, albistegi berezia..." (2000-11-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'aski ezaguna da, eta ez osaerari dagokionez ez dakusat problemarik. Nik neuk ontzat emango nuke'.

 - [E116]: 'ez dakit nondik sortzen diren zalantza horiek. Sartu beharko litzateke, nire ustez'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'albistegi bederatzietako albistegian emango dute berria'.

albita
iz. miner. Feldespato mota, aluminio eta sodio silikatoz osatua, gehienetan zuria.

Aztergaia: albita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

albita: Harluxet; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

albita: ZTC 12 (eta albitizatu 1), denak ap. Geologia HE (“Ortoklasa eta albitaren segiden artekoak feldespato alkalinoak dira eta anortita eta albitaren artekoak, plagioklasak”, “feldespatoen artean, albita edo albita-oligoklasa eta, normalean, mineral sekundario modura azaltzen diren klorita, epidota eta kaltzita”, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. EPG.

Erdaretako formak

es (RAE): albita; fr (DLLF): albite; it (S. Carbonell): albite; de (Langenscheidts): weisser Feldspat // Ez dugu aurkitu ap. en (Collins).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

albitar
1 adj. Albikoa, Albiri dagokiona.
2 iz. Albiko herritarra. Aurten lehen aldiz Top 14an jokatzen ari dira albitarrak.
3 iz./adj. XII. eta XIII. mendeetan Frantziako hegoaldean hedaturiko sekta manikeo baten jarraitzailea; sekta horri dagokiona. Albitar heretikoak. Albitarren aurkako gurutzada.

Aztergaia: albitar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-09-19

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

albijo 2 eta albixo 1, IE-Zu (Ip Hil: "Franzian egiazko erlejioniaren etsai batzü, Albijoak deitzen zirenak", "Albijoa heretiko haietarik bat"; MarIl: "Albixoen heresia"); albitar 5: B 1 (Eguzk GizAuz: "albitar eta birruguzleak"), IE 4 (Zerb IxtS: "Albitar heretikoak", "Albitar tropak", "Huna bada zer erraiten zuen Albitar horiez Latraneko eliza-gizon bilkurak"; Mde Pr: "Albitarren aurkako gurutzadatik landa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

albigetar G 1 (Gomiga: "Albigetar-Gerrate ondoren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

albiar : LurE (eta EskolaHE); albitar : HiztEn (eta Harluxet), Euskalterm 1; ik. gainera Albige'tar (Or MB, 1056).

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: albitar : ElhHizt ("adj./s. albitar; Albiko"); EuskHizt; DRA. Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE, Lur EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, Lh DBF, PMuj DCV, BeraLzM, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es albigense-ren ordainak beste hizkuntzetan: fr (DLLF): albigeois, e; it (L. Ambruzzi): "(Rel.) albigese"; ca (GEC): albigès; en (Collins): Albigenser; de (Slaby-Grossmann): ez dugu aurkitu.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietakoak: albitar: ElhHizt ("adj./s. albitar; Albiko"); EuskHizt; DRA. Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE, Lur EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, Lh DBF, PMuj DCV, BeraLzM, Azkue Aurkibidea.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

albitar: Erlijioa Hiztegia (s.u. eta s.u. kataroak); Azurm EspEusk ("gurutzada albitarra").

Erdaretako formak

es albigense-ren ordainak beste hizkuntzetan: fr (DLLF): albigeois, e; it (L. Ambruzzi): "(Rel.) albigese"; ca (GEC): albigès; en (Collins): Albigenser; de (Slaby-Grossmann): ez dugu aurkitu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: albiar / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoriak aipatzea komeni da, lantaldearen ustez: «iz. eta izond. edo izlag.» (2007-07-04).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): albitar iz. eta izond. edo izlag. (herritarra). [kategoriak gehitu dira]

albitz
iz. Lastodunen familiako landarea, hosto luze latzak dituena eta kare gutxiko lurretan hazten dena (Brachypodium pinnatum). Belarriak zeuzkan albitz iharra bezain ttentte jarriak.

Aztergaia: albitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuko testuetakoak: elbitz ('Heno...') 2 ager. (fB Ic III: "Azalak azurrai oratuta eukeezan, ta eurak bere sikatuta eukeezan, elbitza legez"; Onaind MEOE: "Baita okullu barne badira / #mdash#arto ta elbitz beti begira#mdash# / bei, idi, zekor, txarri ta asto"); amiritx ('amaranto, cola de perro') 1 (A: "Almiritxa zer xun? Belar bat, xankarron-luze, me, gariak bezala burua du, bikor xexe anitx gaiztoak txu. Loloaren iduri xu"), almitz-belar ('amaranto') 1 (Zubill: "An dagoan almitz-belarra, oso zalla da austen"); eta corpuseko alpitz 'erratza' adierako 1 (Or Eus: "Izpia mami belarrak duño, gorritu baiño leen alpitz (erratz), ebaki nai du").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

almitz EB 1 (X. Mendiguren: "Goroldioa, otea eta almitz zakar ugaria baizik ez zen hazten han"); elbitz B 1 (Akes Salmoak: "Guztiok dira, #mdash#elbitza legez#mdash#, arin galtzen, / soloetako #mdash#bedarra legez#mdash# dira igartzen").

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: albitz-belar ; eta horko hustuketako lekukotasunak: albitz-belar: X. Irigarai; albitz: Azkue DVEF, HLEH; albiz: Azkue DVEF; alka-belar: X. Irigarai; alke-belar: X. Irigarai; almitz-belar: M. Aizpurua; almitz-belar: X. Irigarai; almitz: Azkue DVEF; flitx : Peillen; laston: Peillen, JIr OnomBot; zerbero: JIr OnomBot.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: albitz: "iz. (*1888). Elbitza"; alka: "iz. (XVII ea.). 1 Larreoloa, basaoloa. 2 (1888). Abereak bazkatzeko erabiltzen den belar bat (Dactilus Hispanica)"; elbitz: "iz. (* -1800, 1819). Landare lastodun batzuei ematen zaien izena". // HiztEn (eta Harluxet): albitz(-belar): Brachypodium pinnatum; alka: "iz. Bot. Larre-oloa"; alkebelar: Dactylis glomerata; elbitz: ik. albitz. // LurE (eta EskolaHE): albitz: "iz. elbitza"; alka: "iz. Bot. Larreoloa, basaoloa / Abereak bazkatzeko erabiltzen den belar bat (Dactilus Hispanica)"; elbitz: "iz. Hainbat landare lastodunei ematen zaien izena".

Erdara/euskara hiztegietako datuak

lastón / brachypode formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "(Bot.) albitz(-belar) (Brachypodium pinnatum)". HiruMila: "(Bot.) albitz-belar (Brachypodium pinnatum)". Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Lur EF/FB, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV, BeraLzM, Azkue Aurkibidea.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

albitz-belar (hots: bietara erabil daiteke).

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-belar.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Brachypodium pinnatum.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Albitza (Zarautzen almitz) larreetan berez hazten den gramineoa da (Brachypodium sp). Belar honek hosto latzak eta luzeak ditu eta ganaduak azkena jaten duenez, tortoetan agertu ohi da eta besteen artean nabarmen geratu den belarra da. Larreetatik basorako lehen pausoa ematen laguntzen duen landarea da, txilarra edo otea bezala" (2000-11-08)

albizturtar
1 adj. Albizturkoa, Albizturri dagokiona.
2 iz. Albizturko herritarra.
albo batera utzi
du ad.-lok. Albora utzi, kontuan ez hartu. Ik. alde batera utzi. Nahiago dut gai hori albo batera utzi. Beldurra albo batera utzi eta borroka egin behar dela uste du.

Aztergaia: albo batera utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-09-20 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

utzi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

albo sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): albo batera utzi [azpisarrera gehitu], alboko izlag. eta iz.: alboko orriko taula; albokoekiko elkarrizketa abiatuz. [azpisarrera gehitu].

albo ohar, albo-ohar
iz. Testuetan, zerbait argitzeko edo osatzeko, orrialdearen ezkerreko edo eskuineko ertzean ezartzen den oharra. Gainera, laguntza modura, bi motatako albo-oharrak agertzen dira dagokien testuaren ondoan. Banekien albo oharretara jo beharko zuela berorrek azkenerako.
albo ondorio, albo-ondorio
iz. Sendagai batek edo kideko batek eragiten duen nahi gabeko kaltea. Ik. nahi gabeko ondorio. Antibiotikoekin tratatutako haurren % 4-10ek albo ondorioak izaten dituzte; beherakoak edo azaleko gorriuneak nagusiki.

Aztergaia: albo-ondorio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh266 2020-12-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): albo-ondorio 35: Elhuyar 28 (adib.: “Kontuan izan behar da, gainera, garai hartako botikek egungoek baino albo-ondorio gehiago eta okerragoak zituztela"), Consumer 2 (adib.: “Jogurt guztiek laktosarik baduten arren azukre hori toleratzen ez duten pertsonengan ere ez dute albo-ondorio kaltegarririk eragiten”), Berria 2 (adib.: “Lehen ere aipatu dut kininak albo-ondorio ugari dituela”), Jakin (“albo-ondorio larriak”), Argia 2 (adib.: “bi albo-ondorio horiek saihesteko”); albo ondorio 20: Consumer 2 (adib.: “aditibo honek gure organismoan albo ondoriorik ez omen dauka”), Berria 16 (adib.: “Minbiziaren aurkako terapiek albo ondorioak izan ohi dituzte”), EiTB (“Bihotz-gelditzea eragin dezake albo ondorio gisa, zenbait analgesikorekin konbinatuz gero edo dosi ikaragarria hartuz gero”), Argia (“dietaren albo ondorio nagusiak oka eta beherakoa ziren”). // albo(-)ondorio 203: Argia 14, Berria 46, Deia, EiTB 14, Elhuyar 98, Elkar 4, Erlea, Consumer 9, Jakin, Laneki 13, UEU 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: albo ondorio 8: Berria 7 (adib.: “Hiesak kutsatutakoen egoera eta jasaten dituzten albo ondorioen gainean aritu ziren bertan”), Luis Elberdin (“Diote gizonentzako pilula aurretik albo ondorioak galarazteko beharrezkoak diren proba guztiak egin gabe ezin dela merkatura atera”); albo-ondorio 8: Berria 6 (adib.: “lortu da albo-ondorioak, gripearen moduko ezinegon bat, desagerraraztea”), Joxan Elosegi (“Zainketa berezien unitatean zegoen botika baten albo-ondorio bakan horietako batzuek eraginiko osasun txartzearen ostean”), Josu Zabaleta (“albo-ondorio bat eragiten duena”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: albo ondorio. Askotan eufemismoa da, eta gehienetan 'biktima zibil' ordezkatzen du. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es daños colaterales; efectos secundarios / fr: effet secondaire / Elhuyar: -; albo-ondorio (Med.) / Nolaerran: -; bazter ondorio, nahi gabeko ondorio / Zehazki: albo kalte(ak); albo ondorio(ak), nahi gabeko ondorio(ak), albo eragin(ak) / Labayru: -; - / Adorez5000: -; albo ondorioak, albo eraginak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu albo(-)ondorio formarik.

Lantaldearen irizpideak
Baztertzekoa da, beste bat nagusitu baita

nahi gabeko ondorio eta zehar(-)kalte azpisarrerak bultzatzea proposatu da honen ordez.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa, azpisarrera gisa, zehar-kalte formarekin egin den bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa albo eta ondorio sarreretan.

albo-alboka
adb. bizk. Zabuka, balantzaka. Begiak lausotu zitzaizkion, hasi zen albo-alboka, eta hiru edo lau oinkada eman orduko, oso-osorik jo zuen behea.

Aztergaia: albo-alboka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka bikoiztapenekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alboka 2sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

albo1
1 iz. Zerbaiten edo norbaiten eskuineko edo ezkerreko aldea. (Batez ere leku-atzizkiekin erabiltzen da). Ik. aldamen. Atearen burua eta alboak. Sorbaldaz ate alboari eutsika. Alboetara begira. Orrialde alboetako oharrak. Jesusen albo bietan. Gainetik, azpitik eta alboetatik. Lotsak albora bota. Bere senarraren alboan eserita. Albora joanda esan zioten: (...). Alboko atean bizi da. Hiri barruan edo alboko auzoetan. Albo aldarea. Albo atea. || Bikotearen albo-albotik igaro ziren, barreka eta marmarka.
2 iz. Gorputzaz mintzatuz, saihetsa. Muin egiozu albo odolez bete horri. Noiz besoarekin, noiz alboarekin elkar ez joko, bai joko.
[Oharra: Tradizio idatziko adibideetan ez da eskuineko, ezkerreko gisako izenlagunekin erabiltzen: horrelakoetan alde erabiltzen da].
albo2
iz. Platanoa (zuhaitza). Euskal Herriko ibiltokietan albo asko ikus daiteke. Alboaren zura zurgintzan erabiltzen da.
alboka1
iz. Euskal musika-tresna, kanaberazko bi hodiz eta haien buruetan itsasten diren bi behi-adar zatiz osatua. Pandero zaharra eta alboka, biak ari gara joka.
alboka2
1 adb. Zabuka, balantzaka. Askotxo edan delako seinaleak dira, belaunak hagitz ikaratzea, zabuka eta alboka ibiltzea eta gorputza ezin gobernatzea.
2 adb. Aurrez aurrekoa ez den norabidean; etzanik dagoen zerbaitez mintzatuz, albo baterantz begira. Ik. zeharka; saiheska. Nekez eta alboka, ilara bakar batean tunelean aurrera joaten ikusi zituen. Ohean alboka etzanda.
Azpisarrerak
albokada
iz. zah. g. er. Dantza askatuan, gizonezkoek eta emakumezkoek izter gainaz elkarri ematen dioten kolpea. Egite kaltetsuak, orakada eta albokada ez-garbiak, dantza nahasiak eta hordikeria.

Aztergaia: albokada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kada.

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

albokari
iz. Alboka-jotzailea. Hasi ziren albokariak aurreskurako soinua jotzen.

Aztergaia: albokari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

alboka-jotzailea.

albokera2
adb. bizk. Zeharka. Aldi hartan, karramarroa ez zen, gaur legez, albokera ibiltzen. Albokera eta zeharretara begiratu nion.
alboko
adj./iz. Alboan dagoena. Ik. ondoko1; aldameneko. Alboko atean bizi da. Hiri barruan edo alboko auzoetan. Alboko orriko taula. Albokoekiko elkarrizketa abiatuz. Alboko zauria.
Loturak

Aztergaia: alboko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: adjunto; alboko bitarteko / adjunto interino; alboko kontratatu / adjunto contratado; alboko numerari / adjunto numerario; alboko zerrenda / relación adjunta.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ko osaerako librea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa albo 1 sarreran.

Kategoria

izlag. eta iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

alboko orriko taula; albokoekiko elkarrizketa abiatuz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "Onartu egingo nuke. Inola ere ez nuke baztertuko beste ordain (egokiago) bat eman gabe" (2001-03)

 - [E306]: "'adjunto'-rekin dagoen arazoa jakinda, ez da nahikoa '-ko osaera librea' dela esatea. Batetik, edozein '-ko osaera libre' ez delako, besterik gabe, izen bihurtzen. Bestetik, Hiztegi honek Administrazioan 'adjunto' /'adjoint'-en euskal ordain 'alboko' dela esatea beharrezkoa delako" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): albo batera utzi [azpisarrera gehitu], alboko izlag. eta iz.: alboko orriko taula; albokoekiko elkarrizketa abiatuz. [azpisarrera gehitu].

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper