50535 emaitza bilaketarentzat - [19001 - 19050] bistaratzen.

filosofia
1 iz. Gertakarien lehen oinarriez eta izadiaren funtsezko nolakotasunaz, ahalik eta modu orokorrenean jabetzea helburutzat duen jakintza; jakintza horri buruzko gogoeta egituratuen multzoa. Filosofia-sistemak. Filosofiaren adarrak. Nekez izango da gaur filosofiarik jakintza oinarri sendorik gabe. Harrimena da filosofiaren lehen iturburua. Filosofia irakaslea. Filosofia-Letren Fakultatea. Descartes-en filosofia. Filosofiaren historia.
2 iz. Jakintzaren adarra, jakintza-arlo jakin baten printzipio nagusiez aritzen dena. Zuzenbidearen filosofia. Argitaratu berria den Dogmak zientzian? zientziaren filosofia alorrean kokaturiko liburua da.
3 iz. Bizitzari eta munduari buruzko pentsamoldea. Halabeharra, euskaldunen filosofia zaharra! Baikortasunez bernizatua egonagatik, Kavafisen poema ezagunaren filosofia berbera du azpian testu honek ere. Andre Venanciak, bere filosofia bitxi harekin, ez zuen onartzen iritzi hori.
4 iz. Jarduera batean aintzat hartzen diren irizpide nagusiak. Hazten doan arren, hasierako filosofiari eusten dio festibalak, "kulturen arteko elkar ezagutzari", hain zuzen ere. Hona Baionako argitaletxe honek bere liburuetan hedatzen duen filosofia: "Gure liburuek pentsamendu librea eta plazera hedatzea dute xede". Bide berriak irekitzeko filosofia horrek gidatu du The great destroyer disko berriaren grabazioa ere. Enpresa mundura ez ezik, gizarte osora zabaldu da kalitatearen filosofia.

Aztergaia: filosofia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

filosofia sistemak.

filosofiko
adj. Filosofiari dagokiona. Sistema filosofikoak.

Aztergaia: filosofiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
filosofikoki
adb. Filosofiaren aldetik, filosofiari dagokionez; filosofiaren ikuspuntutik. Ezingo litzateke onartu zerbait medikuntzan edo beste zientzia batean, filosofikoki erabat aldrebesa bada.

Aztergaia: filosofikoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh66 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 66: Argia 11, Berria 12, Deia 2, DiarioVasco, Elhuyar 2, Elkar 12, Erlea, Euskaltzaindia, Jakin 6, UEU 18; ETC: 278.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0. / Euskalterm: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Librea ere izan liteke, baina halako asko jaso dira. Sartzekoa.

filosofo
iz. Filosofia-gaietan aditua edo jakintsua den pertsona; doktrina filosofiko bat eratzen duen pentsalaria. Greziar filosofoak. Platon filosofo handiak zioenez. Aspaldidanik aurkitu dute filosofoek bistan dagoena ez dagoela beti argi. Ez da filosoforik ez teologorik, ardoari neurria hartuko dionik.

Aztergaia: filosofo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
filoxera
iz. Zimitzaren ordenako intsektua, mahatsondoaren hosto eta sustraiei erasotzen diena (Vitens vitifolii). Ik. mahats zorri. Ihartu, iraungi eta amaitu dira hemen ziren mahasti ederrak, zoritxarreko filoxera hori dela eta.

Aztergaia: filoxera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: filoxera; mahats-zorri: Vitens vitifolii.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Vitens vitifolii.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "izen zientifikoa Viteus vitifolii edo Viteus vitifoliae da (hitz latina folium-i edo folia-ae nola den ikusi behar) baina inola ere ez Vitens..." (2006-02-27)

filtratu, filtra, filtratzen
1 du ad. (Informazioa) isilpean helarazi. Wilsonek berak ere Etxe Zuriari leporatu zion informazio hori filtratu izana.
2 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, filtratu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'iragazi' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. iragazi; irazi1].

Aztergaia: filtratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† filtratu e. bahetu, iragazi / ezkutuan eman".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ik. iragazi, irazi.

Nazioarteko forma da

lehendik baztertua, orain adiera berria gehitu, onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

filtratu, filtra, filtratzen.

Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

informazioa isilpean pasatu.

filtrazio
iz. (Informazioa) isilpean helaraztea. Txostenaren gaineko daturik ofizialki jakinarazi ez badute ere, hainbat filtrazio izan dira egunotan.

Aztergaia: filtrazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2002-02-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

filtrazio (eta f. kutsu, f. sistema, f. tasa, f.-gune) 13: a) P. Zabaleta ("... azterketa zeraman poliziaren baitan "filtrazio-gunerik" azalduko balitz"), Egunk 1998 ("Datu horiek prentsan agertu dira, eta, normalean, filtrazio kutsua izan dute"), P. Urzelai 7 (adib.: "Sekzioa ixten ari ginela, Europa Press agentziaren bidez PSE-EEk EAJri aurkeztutako dokumentuaren filtrazioa etorri da", "zenbait filtrazio periodistiko"); b) UZEI ("[eraikinean] ez zen ageri gaur egun ikusten den bezalako filtraziorik eta zartaturik"), Egunk 1991 ("Filtrazio sistema amerikarra ezarri da [Cementos Rezola] lantegian"); b') I. Aldabe 2 ("Elikadur motari dagokionez, bibalboak mikrofago taldearen barnean sartzen dira, hau da, elikadura ez dela selektiboa, baizik eta, zatiki txikiak hainbat metodo erabiliz harrapatzen dituztela. Lehendabizikoa, filtrazioa da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

filtrazio : DFrec 1 (Egin: "egunetik egunera filtrazio eta zurrumurru gehiago iristen da"), AB50 1, Euskalterm 1 (iragazketa sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE // eta 'filtración' itzuliak: iragazketa : AB38 1, Euskalterm 7; iragazpen : AB38 2; iragazte : Euskalterm 1 (ura iragazte); urnigar : AB38 1 ('filtración de aguas'); ur-zirritu , ur-txirrio : Euskalterm 1 ('vía de agua, filtración').

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ElhHizt: filtrazio (filtración: de información, noticias...) // HiruMila: 1 filtrazio (noticias); 2 ik. irazketa // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal filtración / filtration, filtrage; fuite formen ordainak: HiztHand: irazte, irazpen; de comunicación: isurtze // ElhHizt: 1 Quím. iragazpen, iragazte, iragazketa; 2 penetración: sartze, pasatze; 3 de información: filtrazio , ezkutuan emate // HiruMila: 1 irazketa, irazpen, filtrazio ; 2 de noticias: filtrazio // Lur EG/CE: Ø eta EF/FE: Ø / Ø / 1 ihes, ihesbide; 2 itzurbide; 3 aterabide // XarHizt: Ø / iragazketa / ihes, ihesgoa // Casve FE: lislera / irazte / ihesgoa, ihesi, itzuri, itzuraldi; échappatoire: itzurpide; échappement: ixurte, galtze; fissure: arte, erdiküra, xilo // HaizeG FB: Ø / irazte, iragazte / ihes, ihesgo, itzur-aldi: perte de gaz, liquide: galtze; fissure: arraila // T-L LFB: Ø / Ø / ihesi, ihesgo; fissure: xilo; perte: galtze // PMuj DCV: 1 iragazte; 2 ur-negar, iragazt-ur.

filtrazio 55: Argia, Iban Santamaria 2, Berria 3, Pello Urzelai, Patxi Alaña 2, Juan Martin Elexpuru, Jokin Sagarzazu 3, Alberto Barandiaran, Aizpea Amas, Oihana Elduaien, Leire Ventas, Angel Rekalde, Joan Puigcercos, Ixiar Zubiaurre 3, Imanol Murua, Allande Sokarros 4, Xabier Lasa 2, Iker Aranburu, Xabier Lasa, Ainhoa Sarasola 2, EiTB.com 22.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: filtrazio 93: Berria 89, Migel Angel Mintegi 2, Urtzi Urrutikoetxea, Iban Zaldua.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen (filtrage da frantsesez 'berria hedatzeko modu berezia, ofiziala ez dena...'), eta lantaldeak ez daki ordain egokia zein den.

Nazioarteko forma da, arloa mugatuz onartzekoa

nazioarteko forma da eta behar da, iragazki bezalakoek ez dutelako adiera guztietarako balio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

prentsan argitaratutako zenbait filtrazio.

filtro
1 iz. Iragazkia (gai porotsua edo bahe modukoa). Zigarreta baten filtroaz mutur zorrotz bat egin zuen.
2 iz. Iragazkia, uhinak eta seinaleak igarotzea eragozten duen gailua. Informazioa igortzeko sistemetan ezinbestekoak dira mikrouhinen filtroak, maiztasun jakin bateko uhin elektromagnetikoei bakarrik pasatzen uzteko. Filtro egokirik gabeko eguzkitako betaurrekoak. Makina horietako filtroek B motako erradiazio ultramoreak (larruazalarentzat arriskutsuenak) suntsitzen dituztela. Kontuz filtro horrekin pantaila ilunegi uzten badu. Argazki horiek filtroekin ateratakoak izaten dira, kasu honetan filtro gorriarekin, berdearekin eta urdinarekin.
3 iz. Iragazkia (informatikako programa). Horrez gain, gomendagarria da spamak ekiditeko filtro bereziak erabiltzea.
4 iz. Iragazkia, irudi digitalak manipulatzeko tresna. Gaur egun, sakelako telefonoarekin egin daiteke hau guztia, eta filtroen teknologiari esker, edozeinen eskuetan dago ia profesionalak diruditen argazkiak izatea.
5 iz. (Hautaketa eta bereizketa adierazten duten zenbait testuingurutan). Inolako filtrorik gabe burutik pasatzen zaiona botatzen. Umeek ez dute filtrorik, adin batera arte ez dute aurreiritzirik.

Aztergaia: filtro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh333 2020-12-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

filtro 24: Gorka Bereziartua 2, Elisabeth Pombo, Estitxu Eizagirre 2, Pantxike Agirre 4, Edu Lartzanguren, Ainhoa Oiartzabal, Iñigo Astiz, Beñat Zamalloa 3, Mikel Onaindia, Eñaut Gantxegi, Xabier Mikel Errekondo, EiTB 6. // filtro 325: Argia 50 (“Esaterako, filtroak ezarriko dizkie tximiniei. Baina filtroak egiteko energia eta natur baliabideak behar dira, eta horrek presio gehiago sortuko du natur baliabideen gain”), Berria 91 (“Gai interesgarriak diren edo ez norberak ikusiko du, baina aukeraketan filtro aseptikoa dagoenik ez dit inork ukatuko”), Deia 14 (“Photoshop ez inolako beste filtro fotografikorik erabili gabe, Canon kamara digital batekin gauzatu ditu argazkiok, eta objektiboa distantzia fokal konkretu batez engainatuz, kamararen fokatze sisteman konfusioa eraginez, desenfokatze efektu berezia, kolore nahasi zirrara -akuarelarenaren oso antzekoa- lortu du”), DiarioVasco 6 (“Ondoren, lehen filtroa pasa zuten 19 lapikoetako marmitakoa dastatu eta bakoitzaren zapore, kolore eta textura puntuatu zuten epaileek, Ricardo Martinez de la Hidalga eta German Jimenezen marmitakoa (21 zenbakiarekin) suertatuz edizio honetako irabazlea, 30 puntu batuz”), EiTB 26 (“Eta filtroa garbitu eta kloroa jarri aurretik, salabardoa pasatzen dut”), Elhuyar 30 (“Filtro bakoitzak dagokion koloreari bakarrik uzten dio pasatzen, eta zuri beltzeko argazkiak islatzen duena da kolore bakoitzerako zenbat argi edo erradiazio igortzen duen gorputz jakin batek”), Elkar 21 (“Garai batean, miran barrena errealitateari aukeratzen genion zatia ikusten genuen zuzenean, filtrorik batere gabe”), Erlea 4 (“Gai bat hartu orduko filtroz filtro pasatzen du barruraino eta oso barrutik kantatzen daki”), Consumer 63 (“Badu berme agiria, baita erabiltzeko eta mantentzeko informazio osoa ere, filtro kategoriaren adierazlearekin batera”), Euskaltzaindia (“Instituzioak gizartea kontrolpean izateko filtroak ari dira, etengabe, jartzen”), Goiena 4 (“Filtro ugari ekartzen ditu eta hauetaz gain, irudiaren hainbat parametro aldatzeko aukera ematen du”), HABE (“askotan hori neurtzen dela edo pasatzen dela filtro batetik”), Jakin 11 (“Eskaintzen dituen filtroak, orokorrenak betikoak: kokapena, generoa, hizkuntza, gailuak eta baita erabiltzen dugun telefono konpainia ere”), UEU (“Gainera, presoak inolako filtro edo kontrolik gabe askatuz gero, betiere espetxeetan zabaldutako aldizkariaren ustetan, «espainiar gizarte askea kutsatzeko eta usteltzeko arrisku bizian egongo litzateke» eta, bestetik, «hainbeste sufrimendu ondoren lortutako garaipenaren porrota erabatekoa litzateke”), Uztarria (“Denbora aurrera doan heinean, beste begi batzuekin ikusten hasten zara zure inguruan gertatzen eta egiten dena eta beste filtro bat ezartzen diezu inguruan dituzun ikuskizunei, jaiei, ekintzei... eta ordura arte izan dituzun irizpideak, edota inertziaz egin dituzun gauzak aldatu beharrean aurkitzen zara”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: filtro 43: Berria 5 (“Are gehiago, Gipuzkoan atzo arte kontrolik eta filtrorik gabeko errauste plantak izan ditugu, Arrasaten eta Andoainen”), Herria (“Hiztun batek erraten duelarik“ ematen nauzu ogi xerra bat” markak aldatuak ditu gorago, aipatu lehen filtroa iraganik eta gainera, badaki gauza batetaz ari dela gogoan baitu“ nau” horren ondoan“ nauzkitzu” (cf. hastapeneko lehen pundua)”), Xabier Olarra 12 (“Hori egiteko, hiru argazki egin zizkion koloretako uztai bati, tartean filtro gorri, berde eta morea erabiliz”), Sonia Gonzalez 3 (“Han zegoen, Katen begien aurrean, zine kamara batek eszena filtro gorriz grabatua balu bezala”), Joseba Sarrionandia 3 (“'Bai, ama,' esan zuen Goiok, filtrorik gabeko zigarroak ezpainetan utzi zizkion puskak tu eginez”), Eider Rodriguez 2 (“Emakumeak filtro bezala erabiliz bizi beharra beti”), Bernardo Atxaga 2 (“Filtroak mantxa urdin bat zeukan, oso arina, ezpainekiko ukitua oso doia izan zelako”), Irene Aldasoro (“Xede horretara bideratutako eragina dute kristalinoaren kolore horiak, erretinaren erdiguneko filtro horiak eta konoek eta makilek kolorearekiko duten sentikortasun desberdinak”), Josu Zabaleta 2 (“Ohartu beharra dago, zehazki mintzatuz gero, hori ez dela egia, gezurra baizik, beti dagoelako, adibidez, proiektorearen eta pantailaren zati baten bitartean filtro bat jartzeko aukera”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Nik ez nuen inoiz porrurik bildu, eta hobe horrela, baldar hutsa bainaiz eskulanetarako, baina arreta osoz jarraitu ohi nuen prozesu osoa: haxix apurra txiskero batekin esku gainean bigundu eta desegitea, zigarro gorri baten tabakoarekin nahastea, gero kartoi puska txiki bat biribilduta filtrotzat hartzea, eta, azkenean, dena zigarro-paperean bildu eta mihiaz bustita eranstea...”), Iban Zaldua (“Besteak, mostradore azpitik kafeontzi elektriko bat atera, filtro berria ezarri, kafe koilarakada batzuez bete, ura gehitu, eta martxan jarri zuen”), Koldo Izagirre (“Belartxo batzuk kendu zituen mihitik, filtrorik gabekoa erretzen zuen, beltz gogorra”)…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† filtro e. bahe, iragazki".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ik. iragazki.

Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gutxienekoa betetzen du eta, gainera, irudizko zentzuan asko erabiltzen da. Adierak zehaztuta jasotzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ez dut uste filtro guztiak iragazkiak direnik. Hortxe dugu erdarazko “filtro mágico” moduko esaeretakoa. Horretarako edabe edo horrelako zerbait proposatu beharko genuke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Kendu lerroa.

filum
iz. biol. Animalien sailkapenean eredu orokor berbera duten izakiez osaturiko saila, barnean klaseak hartzen dituena. Ik. dibisio 2.

Aztergaia: filum

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-um.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

filus
adj. Ipar. g. er. Itxuratia, maltzurra. Ohoin filusa.

Aztergaia: filus

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

filur IE 1 (Gy: "Ai! zer hipokrit parea! Zer filur-maistro [sic] kublea!" #mdash# deux archipatelins); filus IE 4 (Bordel: "Zu bezalako filusik / nik ez dut maite"; Elsb Fram 2: "izan dadin filusa eta gezurtia", "Ohoin filus bat zen egina Erreboluzionea yin orduko"; Ardoy SFran: "Etzitzaiona Jafnapatan-eko debru erregettoaren anaia filusak hitzemana bera giristino eginen zela..."), eta OEH argitaratuan, gainera, Egunaria 1882 (ap. DRA: "Begira emazue hirietako ohoin, filusak deitzen dituztenei") eta filuskeria (ap. DRA: Elsb LehE: "Bat mintzo da azti batez, eta haren filuskeriez eta tronperiez"; Eskual 1908: "Erranik ere filuskeriaz, ez dutela gehiago Pauerat joan nahi, zenator izendatzerat").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

filus : EuskHizt, HaizeG BF (câlin, roublard, retors, fripon), Lh DBF (1 câlin, persuasif, filou; 2 roublard, retors; 3 filosine), DRA (1 zalamero; 2 ratero; 3 filosine; 4 taimado, maulón), PMuj DVC (1 taimado, astuto, solapado; 2 pillo, pícaro, bribón, etab.; 3 estafador, timador, etab.); filusa: PMuj DVC (1 caricia fingida; 2 hiladillo, cadarzo, etab.); filuskeria : EuskHizt, DRA (filuskeri: engaño), PMuj DVC (estafa, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

filuskeria
iz. Ipar. g. er. Maltzurkeria.

Aztergaia: filuskeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

fin gaitz egin
ad.-lok. Azken gaizto egin, gaizki bukatu. Fin gaitz eginen duk, txoria, baldin gaztedanik ez badagik habia.

Aztergaia: fin gaitz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

fin gaizto egin
ad.-lok. Fin gaitz egin. Beldur naiz, ni ere horrela abiatzen baldin banaiz, ez ote dudan fin gaizto egingo.

Aztergaia: fin gaizto egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

fin sarrerari dagokion azpisarrera.

fin2
1 adj. Mehea, xehea. Ehun-zatar finak bila itzazu, bular-artean zauri handia du eta.
2 adj. Zolia; zorrotza. Azeri zahar eta fina goizeko freskuran zegoen bazterretxe baten inguruan.
3 adj. Bikaina, nahasterik gabea; ardura handiz landua. Urre fina. Oihal finez egina. Liho fina. Bere pipa beltz fina.
4 adj. Pertsonez mintzatuz, bere lanbidean edo jokaeran trebetasun edo zintzotasun nabaria agertzen duena. Langile fina. Dendariaren andre lanera egina, guztiz jostun fina eta esku arina. Zerbitzari fina eta leiala. Kristau fina ez da berehala tentaldian erortzen. Gizon ona eta fina. || Batzuk bagenituen fin-finak, eskatutakoa txintxo egiten zutenak.
5 adj. Haizeaz mintzatuz, hotza. Hau hotza!, haize fin honek ebakitzen ditu bazter guztiak.
6 adb. Trebeki eta zintzotasunez. Beti fin jokatzen den gizona. Fin ibili.
Ohiko lexiak
final
iz. Lehiaketa bateko azken partida edo norgehiagoka. Errugbi finala. Zortzi bertsolari izango dira BECen abenduaren 20an jokatuko den finalean.

Aztergaia: final

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Kirol. / AS: final-laurden, final-zortziren.

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Arauak soildu egin du HBBak jasotako adiera: 'kirol-lehiaketa bateko azken saioa, irabazlea erabakitzen duena'.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

finalaurreko/finalerdi (lehena hobetsiko lukeenik baden arren, biak erabiltzen dira), final-laurden, final-zortziren,... (ohartaraztekoa da eraikuntzok aski nazioartekoak direla #mdash# cf. 33.222 irizpidea: es semifinal, cuartos de final, octavos de final,...; fr demi-finale, quart-de-finale, huitième de finale,... en semi(final), quarter-final, eighth of finals,...

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

kirol-lehiaketa bateko azken saioa, irabazlea erabakitzen duena

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "aurrekoan bezala ez dut erdarazko hitz honen beharrik ikusten. Zergatik ezin esan daiteke: azkenaurreko, eta era berean azkenlaurden eta azkenzortziren. Nire ustez hori ohitura kolonial hutsa da, zalantzarik gabe erabilia, baina inongo beharrik gabe, eta orain arte ia komunikabide guztiak erdarazkoak izan direlako" (1995-06-29)

final hamaseiren, final-hamaseiren
iz. Final-zortzirenen aurretik jokatzen diren hamasei partida edo norgehiagoketako bakoitza. Espainiako kopako final-hamaseirenak abenduaren 17an jokatuko dira, baina zozketak oraindik ez du egunik.
Loturak

Aztergaia: final-hamaseiren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): final-hamaiseiren 191: Berria 94 (adib.: “Itxakok eta Akabak EHF Kopako final-hamaseirenetako itzulikoak jokatuko dituzte etzi Kikinda eta Rostov Donen aurka”), EiTB 97 (adib.: “Europa Leagueko final-hamaseirenetako zozketa egin da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: final-hamaseiren 160, Berria (adib.: “Lehen fasean final-hamaseirenak izango dira”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

ikus final(-)laurden eta final(-)zortziren arautuak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ongi eratua dago eta final-laurden, final-zortziren arautuekin batera onartzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa final sarreran.

final laurden, final-laurden
iz. Finalerdien aurretik jokatzen diren lau partida edo norgehiagoketako bakoitza. Final-laurdenak Donostian jokatu dira. Atzo jokatu zen Eurokopako lehen final-laurdena, eta hurrengo hirurak gaur, bihar eta etzi jokatuko dira. || Final-laurdenetako lehen partida galdu ostean.
final zortziren, final-zortziren
iz. Final-laurdenen aurretik jokatzen diren zortzi partida edo norgehiagoketako bakoitza. Final-zortzirenetan aritzeko puntu bakar bat nahikoa zuen Bartzelonak.
finala jokatu
du ad.-lok. Nafarroako lau eta erdiko finala jokatuko dute gaur Juan Martinez de Irujok eta Oinatz Bengoetxeak Labriten. 1967ko ekainaren 11n, Euskal Herriko bertsolari-txapelketaren finala jokatu zen Donostian.
Ohiko lexiak

Aztergaia: finala jokatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

finalaurreko
iz. Lehiaketa bateko azken-aurreko partida edo norgehiagoka. Ik. finalerdi. Nafarroako txapelketako azken finalaurrekoa jokatuko da gaur Atarrabian.

Aztergaia: finalaurreko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. finalerdi.

finalean sartu
da/du ad.-lok. Nik 86ko finalean sartzean hartu nuen pozik handiena. Bi partida irabazteak finalean sartuko lituzke.
Ohiko lexiak

Aztergaia: finalean sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-10-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

finalerdi
iz. Lehiaketa bateko azken-aurreko partida edo norgehiagoka. Ik. finalaurreko. Finalerdia Donostian izango den arren, finala non jokatuko den erabaki gabe dago oraindik.

Aztergaia: finalerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. finalaurreko.

finalis
iz. mus. Modu maior edo minorrean eraturik ez dauden melodietan, azken nota.

Aztergaia: finalis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

finalis EB 6, guztiak ap. B. Arana M., musikako testu-liburuan; adib.: "Modu autentikoetan tonika edo finalis-a eskalaren muturretan dago", "Fundamentala edo finalis-a RE", "Fundamentala edo finalis-a MI".

Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ohiko hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mus.

finalista
iz./adj. Final batean aritzen den talde edo lehiakidea; finalera heltzen dena. Gazteen txapelketako finalistak elkarren aurka, gaur, Galarretan.

Aztergaia: finalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

finalista 9: S. Lasa (“Araban erabaki dira finalistak 640 kiloko sokatiran”), HizkLiter/UBI (“Europa sarirako finalisten artean kokatzea ere lortu zuen”), A. Alonso (“Bi finalistak, Soroa, Oreja II.a, Piérola, Ogeta eta Nalda II.a ziren frontoira afizionaturik gehien eramaten zituzten pilotariak”), R. Iraola (“Euskal Herriko bertsolari txapelketa gehienetan finalista izan ondoren, azkenekoan berak atera zuen txapela”, “Hamalau urtetik hamazortzira bitartekoetan honako hauek dira finalistak”), Aurrekontuak 1995 (“Partida finalisten soberazko kredituak, araudi bereziren bat ezartzerakoan izendaturiko kreditu dutenak, ez dira beste gastuen finantzaketarako erabiliko”), JA. Agirre (“Hiru horiez gainera, puntuaketa onena lortu duten beste bostak ere sartuko dira saio horretan, aipaturiko hiru finalistez gainera beste bost aukeratu ahal izateko”), DNoticias 1997 (“Espainiako Literatur Sari Nazionalean finalista gertatu dena”), ELAO 1997 (“gutxienez ere % 3 jaso dezatela nahitaez I+G helburu finalistarako destinatzeko”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

finalista : HiztEn-Euskalterm; ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

finalista : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

finalista : ElhHizt, HiruMila, Zehazki (eta finaleko).

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

finantza
1 iz. pl. Estatuaren, enpresa baten edo gizabanako baten hartzekoen eta gastuen multzoa; estatuaren jarduera diru alorrean. Finantza-arazoak. Herri finantzak. Finantza-ministerioa. Finantza-legeak. Finantzen kudeatzea.
2 iz. pl. Banku eta burtsetako jarduera. Finantza-krisia. Finantza-merkatua. Kontsumobidek finantza-produktuen inguruko aholkuak emateko zerbitzu bat zabaldu du. Baloreak edo bestelako finantza-tresnak. Europako Banku Zentraleko buruak ohartarazi du finantza-eragiketei tasa bat jartzeak ondorio kaltegarriak ekar ditzakeela.

Aztergaia: finantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

finantza: finantza arazoak.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

finantza-arazoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Gaur egun asko erabiltzen direnez gero, zerrendaratzeko modukoak izan daitezke, besteak beste, finantza-erakunde, finantza-merkatu, finantza-zuzenbide eta finantza-errentamendu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Bere hartan utziko da arauak dioena, eta ez da oraingoz forma berririk aipatuko.

finantza aktibo, finantza-aktibo
iz. ekon. Ondasun edo errenta batzuen gaineko eskubidea ematen duen finantza-agiria. Finantza-aktiboak eskuratzeko funtsaren helburu nagusia enpresei eta herritarrei finantzabidea erraztea da.

Aztergaia: finantza aktibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh86 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 102; aktibo finantzario 66; ETC: 273; aktibo finantzario 82.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0 // Euskalterm: finantza-aktibo eta aktibo finantzario (TN dira biak).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Finantz aktibo: Activo financiero".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa finantza eta aktibo sarreretan.

Jakite-arloak

Ekon.

finantza erakunde, finantza-erakunde
iz. Banku- eta burtsa-jardueretan aritzen den erakundea edo enpresa. Estatu Batuetako Erreserba Federalak atzo iragarri zuen 100 milioi dolarreko isuna ezarriko diola Credit Lyonnais Frantziako finantza erakundeari.

Aztergaia: finantza erakunde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): finantza-erakunde 68: Deia 2 (adib.: “HOGEI urterekin sartu nintzen lehen aldiz finantza-erakunde batera diru eske”), Consumer 23 (adib.: “zerbitzua kontratatu edo produktua erosteaz gainera, halako finantza-erakundearekin eta hainbesteko interesarekin kontsumorako kreditu bat kontratatu duela argi eta garbi jakinarazten ez zaionean”), Berria 8 (adib.: “Diru publikotik milaka milioi euro, susmagarri jokatzen duten banku eta finantza-erakundeak salbatzeko”), EiTB 29 (adib.: “Euskadin hipotekak eskaintzeko gaitasuna duten finantza-erakundeek bat egin dute gaur goizean Jaurlaritzak kaleratzeak galarazteko duen bitartekaritza zerbitzuarekin”), Argia 6 (adib.: “Jendea nazka-nazka egina dago herritarrei lagundu beharrean bankuak erreskatatzen dituzten gobernuekin, finantza-erakundeen diktadurarekin, etorkizunik eskaintzen ez dien sistemarekin”); finantza erakunde 973: Consumer 138 (adib.: “Moneta berria ez da indarrean sartuko 2002ko urtarrilaren 1era arte eta inork ez dauzka euroak oraindik, finantza erakundeek eta banaketa zentroek izan ezik”), Berria 644 (adib.: “Europako Bankuen Federazioak, berriz, finantza erakundeek elkarri kobratutako interesen batez bestekoa kalkulatu eta Euriborra finkatzen du”), EiTB 114 (adib.: “Wall Streeteko finantza erakundeek ez dituztela pairatu krisiaren ondorioakuste dugu denok”), Jakin 3 (adib.: “denboraren poderioz, Arrasateko Kooperatiba Taldearen oinarri eta ardatz izatera helduko zen finantza erakunde hori”), Argia 64 (adib.: “osagai, makinaria edota zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak, hornitzaile espezializatu eta fabrikatzaileak, finantza erakundeak, gobernu instituzioak, heziketa edota ikerketa zentroak…”), DiarioVasco 10 (adib.: “Aurtengoan, errenta aitorpena egiteko zerbitzua eskaintzen ez duten finantza erakundeek ere beren ekarpena egin nahi izan diote kanpaina honi eta euren establezimenduetan errenta aitorpena euskaraz egin dezakezu mahai-gainekoak jarriko dituztela bezeroen bistan esan dute”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: finantza(-)erakunde 87: Berria 76 (adib.: “Kazetariek 200 afiliatuen errolda zenbakiak aukeratu eta kuotak ordaintzen ari direla egiaztatu zuten finantza erakundeek”), Koro Navarro 6 (adib.: “nazio bakoitzaren barruan, finantza-erakundeen arteko konkurrentzia”), Iñaki Heras 4 (adib.: "lehenik eta behin finantza erakundeen bidez salduko du bere akzio harpidetza"), Iñaki Arranz (“Aurrezki Putza, Euskadiko Putza irakurtzen dugunean (MASS), finantzaerakunde ezagun baten izena datorkigu gogora”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: banku txar. Finantza sistema onbideratu nahian aktibo toxikoak erosten dituen finantza erakundea.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PFGZ: "Finantz erakunde: Institución financiera".

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Euskaltzaindiak lehenengo itzulian elkarketa libre gisa utzia.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta hedatua dago.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa finantza sarreran.

finantza inbertsio, finantza-inbertsio
iz. Bankuek, oro har, beren dirua finantza inbertsioetara bideratu dute. 2007an 2,8 milioi euro irabazi zituen finantza-inbertsioen bidez.
Loturak

Aztergaia: finantza-inbertsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh46 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 34 (Argia 2, Berria 6, EiTB 1, Elhuyar 2, Consumer 1, Espainiako Gobernua 4, Laneki 5, UEU 13); ETC 50.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0 // Euskalterm: finantza-inbertsio (Ekon. TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Termino gardena da, eta ohiko lexia gisa jaso liteke.

finantza kapital, finantza-kapital
iz. Pertsona edo erakunde batek aurreztutako dirua, etekinak lortzeko, finantza-inbertsioetara bideratzen duena. Garai horretan barne-merkatuak itxita zeuden atzerriko finantza-kapitalentzako, eta finantza-legedi zorrotzak zeuden. Agintariak, azken batean, finantza kapitalaren zerbitzura daudelako.

Aztergaia: finantza-kapital

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh30 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 47 (Argia 6, Berria 10, EiTB 2, Jakin 4, UEU 25); ETC 110

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: finantza kapitalismoaren gehiegikerien ondorio da egungo ekonomia gaitzaldia. / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa.

finantza sektore, finantza-sektore
iz. Banku- eta burtsa-jardueretan aritzen diren enpresen multzoa. Ez dakigu azken urteetan Espainiako finantza sektoreak zehazki zenbateko zorra metatu duen.

Aztergaia: finantza-sektore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): finantza(-)sektore 295: Consumer 2, Berria 188, EiTB 81, Argia 24.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: finantza sektore 5, Berria.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu finantza(-)sektore formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta jasotzekoa adibide gisa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa finantza sarreran: finantza-sektorea.

finantza sistema, finantza-sistema
iz. Finantzak kudeatzeko sistema. AEBko arrisku handiko hipoteken krisiak mesfidantza eragin du finantza-sisteman. Egoera larria da eta egun gutxiren buruan finantza-sistemaren gainbehera gerta daiteke.

Aztergaia: finantza-sistema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): finantza(-)sistema 380: Deia 4 (adib.: “Finantza sistemak porrot egin du”), Elhuyar (“klimaren krisiak, biodibertsitatearenak, erregaiarenak, elikagaienak eta, azkenik, finantza-sistemarenak eta ekonomiaren multzo osoarenak”), Consumer 5 (adib.: “egun daukagun finantza-sistema”), Berria 154 (adib.: “Espainiako finantza-sistemari mesede egiten jarraitu nahi du”), EiTB 168 (adib.: “aurrekoa baino finantza-sistema indartsuagoa egitera behartuta”), Jakin 3 (adib.: “finantza-sisteman kontrolak areagotu beharra eskatuz”), Argia 45 (adib.: “Espainiako finantza-sistema eraldatzen ari da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: finantza(-)sistema 31: Berria 9 (adib.: “Hegazti gripearena, esaterako, ez da probablea, baina gertatzen bada finantza sistema globalari eragingo lioke”), Koro Navarro 15 (adib.: “Bigarren Mundu Gerraren ondoren abian jarri zen finantza-sistema, funtsean, nazioarteko ordainketen desorekak finantzatzeko sistema publikoa da”), Iñaki Heras 7 (adib.: “nazioarteko finantza sisteman maileguak ematen dituen erakundea da”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: finantzario h. finantza(-). Sistema finantzarioa* [e.] Finantza sistema // Plan finantzarioa* [e.] Finantza plana. || banku txar. Finantza sistema onbideratu nahian aktibo toxikoak erosten dituen finantza erakundea.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ongi eratua dago eta beste gabe onartzekoa azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

azpisarrera gisa sartzekoa finantza sarreran.

finantza zerbitzu, finantza-zerbitzu
iz. Egun bakarrean bankuek bere balioaren % 16,5 galdu zuten, aseguru-etxeek % 11,28 eta finantza-zerbitzuetako enpresek % 15,61. Aurrezki kutxa hori hainbat produktu eta finantza zerbitzu ari da eskaintzen.

Aztergaia: finantza-zerbitzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh42 2024-01-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 92 (Argia 5, Berria 29, Deia 1, Deustuko Unibertsitatea, Europar Batasuna 6, EiTB 7, Consumer 9, , Espainiako Gobernua 8, Jakin 1, Laneki 1, Nafarroako Gobernua 5, UEU 19); ETC 286

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0 / Adorez: 0 / Labayru: 0 / NolaErran: 0. // Euskalterm: finantza-zerbitzu (Zuz. Termino onartua da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Termino gardena da, eta ohiko lexia gisa jaso liteke.

finantzabide
iz. Finantzatzeko bidea. Dirulaguntzak iritsi bitartean, bestelako finantzabideak bilatu behar izaten ditugu. Handik edo hemendik finantzabideak lortzeko.

Aztergaia: finantzabide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira finantzabide 12 (horietan finantziabide 4; J. Setien, J.A. Agirre, EGA 1984, M. Navarro, Herria 2000 Eliza 1978 3, BatzAgiriak 1985, Ene Bada! 1990, L.M. Bandres, GAO 1992, Egunk 1991); finantzaketa 60 (horietan finantziaketa 5, eta f. alor, f. iturri, f. lege, f.-modu, f. publiko, f. sistema; UZEI, J.M. Torrealdai, I. Fernandez 3, B. Bakaikoa, A. Artiñano, J.M: Ormaetxea, Zebitzuan 1986 3, KultUrtekaria 1985, EkonHastapenak, Irakaskuntza 1986-87, GAO 1990 4, AAO 1989 4, BEO 1990, NPAO 1994 17, EHAA 1992 eta 1994, Gaur express 1989 3, EGA 1984, MerkatalEZ 1987 2, Eustat 1990-1991 7, Egunk 1993-1994 4, Deia 1994; finantzamendu eta finantziamentu bana (NPAO 1994, Lurgintza); finantzapen 4 (Elhuyar, M. Navarro 3); finantziazio 6 (horietan f.-iturri, finantzazio, finanziazio bana; I. Fernandez, B. Bakaikoa, X. Iruretagoiena, L.M. Bandres, UnescoAlb 1992, B. Urkizu) // Testuinguru batzuk: finantzabide : J.A. Agirre ("Etxeko bankaren finantzabide eta ahalmenaz baliaturik, 1921ean Estatu Batuetako gizon aberetsenetakoa egin zen"); M. Navarro ("Azpimarratzekoa da, azkenik, Elkartearen eta ohizko nazioarteko erakundeen finantzabideen artean dagoen ezberdintasuna"); Ene Bada! 1990 ("Beraz, Gau Eskola hori martxan jartzeko gaude, nahiz eta finantziabideak zeintzu izango diren oraindik zehaztu gabe egon"); finantzaketa : Zerbitzuan 1986 ("Lehen aipatu dudan bezala, Udaletxeek finantzaketan ez dute gehiegi begiratu kultura edo kirola bezalako zerbitzu saltzailegoak zirenean"); GAO 1990 ("Proposamen hauetan zehatz-mehatz adieraziko da finantzaketari esleitzen zaion zenbatekoa"); B. Bakaikoa ("Era horretara, Estatuak finantziaketa horiek egiteko diru beharrean aurkitzen da eta diru hau, normalean, zergen bidez edo fondo publikoak emitituz lortzen du"); A. Artiñano ("Lauetan #mdash#Eskozian, Wales-en, Ingalaterran eta Iparraldeko Irlandan#mdash# bera da finantzaketa sistema"); finantzamendu : NPAO 1994 ("Foru Lege honek nahitaez egin beharreko interes orokorreko obren finantzamendua dakar"); Lurgintza ("finantziamentu, teknika eta ekonomia ezaupide neurriak"); finantzapen : Elhuyar ("Kontabilitate-egite guztietan, bi alde guztiz mugatuak bereiz daitezke: 1.- Jatorria, zioa edo finantzapena"); finantziazio : L.M. Bandres ("finantzazioaren ardura esku pribatuetatik Estatura, Unibertsitatetara edo Industriara pasa da"); B. Bakaikoa ("kapitala 3.094 milioiera iristen da; 2/3ren finantziazioa Export-Import bankuak egin zuelarik"); X. Iruretagoiena ("kontabilidade teknikei, antolaketari, finanziazioari, prestamuei eta abarri buruzko berriak zabaltzen dituzte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

finantzabide : DFrec 2 (hauetan finantziabide 1), AB38 2, AB50 3 (finantziabide), Euskalterm 1; finantzaketa : DFrec 21 (hauetan finantziaketa 15, finanziaketa 1), AB38 2 (hauetan finantziaketa 1), AB50 11 (hauetan f.-sistema, kanpotiko finantzaketaren zerbitzu; eta finantziaketa 5 (hauetan f. galdagarri, kanpotiko f.)), HiztEn, Euskalterm 55 (hauetan finantzaketarako kreditu, atzerritiko f., f.-iturri, etab.); finantzamendu : HiztEn; finantzapen : AB38 4, AB50 4 (hauetan finantziapen 1), Euskalterm 6 (hauetan epe laburrerako f., f.-gastuak, etab.); finantziazio DFrec 6 (-nz- 1), AB50 3, HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: "finantza, finantzaketa, finantzabide, finantzari" // HezkAdmin: "finantzaketa: financiación", "finantzaketa eta kontabilitate-tutoretza: financiación y tutor de contabilidad" // PFGZ: "Nazioarteko finantzaketa: Financiación internacional" // BarnErrot: "Nekazaritzako finantzaketa: Financiación agraria".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

finantzabide : HiruMila; finantzaketa : HiruMila, ElhHizt, Casve EF; finantzamendu : ElhHizt; finantzapen : HiruMila (ik. finantziazio), Casve EF; finantziazio : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "finantza, finantzaketa, finantzabide, finantzari".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-bide.

finantzaketa
iz. Finantzatzea. Ikastetxe publikoen finantzaketa-sistema.

Aztergaia: finantzaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: "finantzaketa: financiación"; "finantzaketa eta kontabilitate-tutoretza: financiación y tutor de contabilidad" / EEgunk: "finantza, finantzaketa, finantzabide, finantzari" / PFGZ: "Nazioarteko finantzaketa: Financiación internacional" / BarnErrot: "Nekazaritzako finantzaketa: Financiación agraria".

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria hobestekoa da, lehiakidea baino hedatuagoa baita

-keta osaerakoa proposatzen da, hau baita hedatu-erabiliena, eta bakarra aski delakoan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-pen/-zio.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Txostengilearekin ados.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): bere horretan jasoko da proposamena: «finantzaketa iz.».

finantzari
iz. Finantza-gaietan aditua den pertsona. Wall Streeteko finantzariak.

Aztergaia: finantzari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "finantza, finantzaketa, finantzabide, finantzari".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

finantzario
adj. Finantzena, finantzei dagokiena. Ekonomia finantzarioa ekonomia errealetik aldendu da.

Aztergaia: finantzario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: financiero (adj.).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Arazo tekniko eta finantzarioak

finantzatu, finantza/finantzatu, finantzatzen
du ad. Jarduera edo enpresa bat abian jartzeko edo aurrera eramateko baliabideak jarri. Ik. diruztatu. Unibertsitate publikoak diru publikoaz finantzatzen dira. Ez dezatela gure dirua erabil gerrak finantzatzeko. Euskarazko prentsa ezin daiteke publizitatearekin bakarrik finantzatu.

Aztergaia: finantzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: financiar.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

finantza(tu), finantzatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

finantzatzaile
adj./iz. Zerbait finantzatzen duena. Aurrekontuaren % 30 finantzatzaile pribatuen esku da.

Aztergaia: finantzatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-02-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

finantzatzaile 2: Ospitalez 1987 ("Erakunde finantzatzailearen arabera"), L.M. Bandres ("finantzabide horiek lor ditzakeen zientzilariak, finantzatzailearentzat konfidantzazkoa izan behar du"); finanziatzaile 1, Gara 1999 ("Lucent telekomunikazio enpresak eta Charles Schwab finanziatzaileak bere sistemak asteburuan zehar kutsatu zizkietela ikusi zuten").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

finantzatzaile : AB38 1, Euskalterm 1 (jarduera finantzatzaile #mdash# finantzaketa-jarduera sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

findegi
iz. Petrolioa fintzeko industria-instalazioa. Petrolio findegia.

Aztergaia: findegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "findegi († birfindegi) h. iraztegi".

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tegi aditzoinekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Argibideak emateko, adibidea jarri beharko litzateke: petrolio-findegi.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Ontzat eman da adibidea eransteko eskabidea: «findegi iz.: petrolio-findegia».

findu, fin/findu, fintzen
da/du ad. Fin edo finago bihurtu. Pieza baten ertzak findu. Nire alabarekin ezkontzeko pixka bat findu behar duzu. || Petrolioa findu.

Aztergaia: findu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

findu, fin(du), fintzen. da/du ad.: petrolioa findu.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

findu, fin(du), fintzen

finean
1 adb. Azkenean, azken unean. Finean hil da, utzi gaitu, galdu du bizia.
2 adb. Azken batean. Finean, nor da txukunena, gehien garbitzen duena ala gutxien zikintzen duena?
Loturak

Aztergaia: finean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-07-29 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: FINEAN (Lcc, H). Al fin, al final, en último término. "À la fin" H. v. AZKENEAN, AZKEN FINEAN. Tr. Documentado en la tradición septentrional. Apenas hay ejs. del s. XX. Onsa hari gomend'adi, nik diotsat egia: / finian ere eztik uzten hark galtzera beria. E 99. Baina finean ethorririk bi testimonio falsuk erran zezaten. Lç Mt 26, 60 (He, TB, Dv azkenean, Ol azkenez). Kreatura guztiek zuten / damu hartu fiñean, / zergatik Salbatzaillea / itzatu zen habean. EZ Noel 98. Finean, [...] oraikotz azken erremedioa da konsideratzea [...]. Ax 319 (V 212). Fiñean hil da, utzi gaitu, / galdu du bere bizia. Gç 156. Eta fiñean gizonen ernetasun guzia ezta deus baliatzen zure artha gabe. Ch III 14, 2. Elizako entrada, batheuko grazia, eta finian zeruko gloria. CatLan 127. Finean gaizki dena ohitu gaztean, / zaharrean bioa zakua soiñean. Gy 4. Bethikotz bakean izaiteko Birjina-Amarekin, zure apostoluekin, martirekin, Saindu eta Sainda guziekin eta finean eternitate guzian zurekin. Arb Igand 200. Ahalgetua nago / Nigarra begian / Zertako egon nintzan / Zuretzat finian. (1915). LuzKant 142. Bildur emoten eutsan aguazillari berba egitiek, eta ni finien nenbillen lagundu naiez. Gerrika 129. v. tbn. Mat 222. Harb 241. Hm 65. SP Phil 350. Tt Onsa 24. Mong 592. ES 150. He Gudu 31. AR 323. Brtc 236. JesBih 447. MarIl 46. Jaur 120.

adib: hebaindu, hebain/hebaindu, hebaintzen 2 da/du ad. Guztiz ahuldu. Gogorki unatua naiz, hebaindua kasik, eta bizkitartean goizean bezain arin dut gogoa. Eta bere guduetan hain da hebaindu finean, non, akitua, ahitua, muturraz lurrean baitago ezindua.

finean : Aizu (“Finean, beren burua bidegurutzearen erdian topatzen duten pertsonaiak nagusitzen dira liburuan”), ElCorreo (“Leinukeriak, sektarismoak finean, itzal zabalegia duen inguruotan, berak burua altxatzen eta urrunago ikusten jakin izan du”), Deia (“Finean, disko bat ibilbide baten emaitza da”), Elhuyar (“Horrek indartu egiten du organulu horiek behinola zelula eukarioto batean sartu ziren prokariotoak direlako ustea, finean”), Elkar (“Nahiz eta, finean, bidaiak ez diren guztiz errealak, pertsonaien amets modukoak baizik”), Consumer (“Finean, dudarik gabe, horrek denen ongizatea finkatzen du”), HABE (“Finean, 1936an saldu zuten, etxea inguruko arbola eta belardirik gabe geratu baitzen, etxe berri itsusiek itota”), Berria (“Finean, 3.600 milioiren salerosketa eta, ia aho batez, zenbaki gorriak”), EiTB (“finean, gertatzen zaizkionak baino ez ditu papereratu nahi”), Euskaltzaindia 8” Finean, kritika guztietan nabarmentzen zen Lipusen aktore lan bikaina”), Jakin (“Finean, adiera honetan, tresna eta baliabide guztiak, une eta baldintza jakinetan, izan daitezke irakaskuntza-ikaskuntza prozesua laguntzeko ikasmaterialak. Ikasmateriala ulertzeko era hori zabalegia da eta ez da operatiboa”), Karmel (“Finean, Julen Urkizak azken urte luze hauetan egindako lanak izan duen oihartzuna eta eraginaren erakusgarri”), Argia (“Finean, Parisko zentralismoa eguneroko nekazari lanarekin zalantzan jartzen duelako. Horra bekatu eta atrebentzia nagusia”), Laneki (“Finean, diru-fluxu bat eragiten du”), Erlea (“Finean, leku ezagutu bakoak, deskubrimendu goiztuen eskutik izandako munduratze bat, tarteka bortitza, tarteka gozoa, baina beti harrigarria”), DiarioVasco (“Ulergarriago da, beste oiar-tzuar bikoteari, Garmendia eta Juanes gertatutakoa, finean, oraindik oso gazteak direlako eta esperientzia falta zaielako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

finean : Berria (“Finean, Adamsen esanetan, huts-zatiak, zaborra, bat-batean hizketan hasten dena”), Joan Mari Irigoien (“Finean, nola aitona Nikolasek printzipalki frantsesez ikasi baitzuen, eta nola behin batean, bere izebetarik bat, Parisko handiki baten etxerat ezkondu behar zuela-eta, Parisen egon baitzen eta Parisko handitasunarekin liluraturik itzuli baitzen, hala miresten zituen Paristik eta Frantziatik zetozen kasik gauza guztiak”), Jon Muñoz (“Finean, sinets nazakezu, nehor ez zaio nehoiz sentikorragoa izan zentzumenen ezusteko bati”), Iñaki Heras (“Finean, gizartean dirauen aipatu sokatira horren argitan”), Jon Alonso (“bere burua betetzen duten pentsamenduetan eskegirik, ez zuen ijitorik ikusi, mairua baizik, beharraren lehen orduan, oraindik nori eskatua bazegoen orduan, zakurrek, katuek eta saguek berez hil arteko bizimodua, gaixotasunaz edo espezieen arteko gerraz hil arteko bizimodu segurua bazutela uste zutenean, finean aurrerapena egiazkoa da eta gaur egun inor ez dabil Lisboan hau bezalako piztiak ehiztatu nahian gero jatek”)…

Bestelakoak
Forma berria da, edo erabilera urrikoa

ez da erabiltzen bera soilik, eta hala berretsi du P. Xarritonek (azken finean, aldiz, erabilia da, ororen buruan eta bezala).

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia, eta azpisarrera gisa jasotzekoa azken finean bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

fin sarrerari dagokion azpisarrera

fineza
iz. Heg. Fintasuna.

Aztergaia: fineza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

HM/IE banaketa argikoak dira 'fintasuna' adierako 6 fineza/pinezia eta 'amarrua' adierako 34 finezia; a) fineza (eta p-, fiñez) 4, B-G (Añ LoraS: "Irakurri egizuez amoreaz Jesusaren finezak; bada oneek berez dakarde zaletutea bere amorio maitegarrira"; fB Ic 2: "Baina nok amaitu, Jauna, zeure adiskidiai egin deutseezuzan pineezak, ta karinua?", "euren esposo maitiaren ontasunak, ta pinezak"; Arr May: "amodiozko milla itz esanaz fiñez asko") eta OEH argitaratuan gainera: LE Ong ("Zer itzuli diot nik alako finezaengatik? Deus guti onik"); pinezia B 2 (fB Ic I: "Jaungoikuak geugaz daukan ontasuna, pinezia, ta pazienzija neurri bagakua"; Enb: "Mutillen piñezia orraitik aundi dok esnez janaritzeko etxeko guztiok"); b) finezia IE-Zu 34 (Lç 12, adib.: "aditurik haien finezia, erran ziezen, Zergatik tentatzen nauzue?", "deabruaren finezia eta enganioa"; SP: "mihikotasunak eta fineziak"; Tt 4, adib.: "oro ioan zirela haren ikhustera, zer uste duzu lehoiñ hark, zer finezia, eta ioko egiten ziala", "Badu gure etsaiek mila artifizio, mila inbenzione, mila finezia", "S. Epifaniok, iesan du eta enpruntatu fineziaz harritu hari soma handi bat", eta 'kalkulu ona' adierako beste hau: "Iinkoaren zuhurtziaren, eta szienziaren aberastarzunen handitarzuna, ala baitira inkonprehensible, eta adorable, zure manamendiak eta zure bide saindiak, orotarat ere fineziarik handiena da gizonari, Iinkoaren zerbitzian ordu honez hastia obra honetan gazterik hastia, zeren poetak erran dian bezala lanaren erdia egin du, onsa hasi denak"; Gç: "Mesprezatu izan zituen Munduaren fiñeziak, Fazak, ponpak, plazer gaxtoak Eta hunen maleziak"; AstLas / XVIII: "Eman ezadak bi arrapostu, hire finezien handietarik"; Mst 3: "Ordian goratürenago da obedienzia sinple bat, eziez mündü huntako finaziak oro", "maleziarik, eta finaziarik batere gabe", "enazan debriak, ez haren finaziak eror erazi"; He Gudu 5, adib.: "Deabruaren fiñezia eta arthea", "Izpiritu gaxtoaren fiñezia eta artifizio kaltekorra"; Brtc: "Bertzeren ontasuna bortxaz edo fineziaz hartzen dutenek"; Xarlem 5, adib.: "Zapartatü izan baliz khiristi arraza, horik eztie baizik bethi finazia", "Emazte badie hanitz finazia batek hun bestek gaizto nun izan beita representatia"; Izeta DirG 2: "Lanpide oietan oitua nago eta finezien yokatu zaite, Mainkerra", "Zu beti izanen zara azolagabe bat; bañan ni gai auetan finezien yokatzen naiz") eta OEH argitaratuan gainera beste fiñezia 1 (He, testu-lekukotasunik gabekoa), Urt ("Norbait altxatzen baldinbada bere nahiz espresuki bere lagun proximoaren kontra haren hiltzeko fiñeziaz (...)", eta aldaera zehaztu gabeko beste 2 ager. (CatLav, AR); finazius eta finezioski ager. banakoak dira corpusean (ES: "Isak patriarka handi hura itsutu zenean Iakob bere semea finezioski Esau bere anajaren arropez edo soinekoez beztiturik joan zitzaion Isak aita zaharrari benedizinoaren galdegitera"; Mst: "Natüra finazius da, bereganat hanitx jente thiratzen dütü, lazuetan hartzen, eta inganatzen, eta berauri bethi azkenik so egiten dü"), baina ikus OEH argitaratuan beste 2 finezios : Ch ("Naturaleza fineziosa da, gizon gehienak irabazten ditu eta bereganatzen, enganatzen eta bere saretarat erorasten"), He Phil ("Begirautzu niholere ihardukitzetik etsai finezios harekin") // Ik. gainera adiera erabakigaitzeko fiñezeko (Xe: "Prenda ederra ori Alkizakua, Pasaian dago serbitzen, dama orrengan fiñezekonbat sekula ezta arkitzen") eta testu-lekukotasunik gabeko beste hauek: fineziadun , fineziatsu , fineziatxo .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

finezia 'fintasuna' adierakoa EB 4 ager. (J. Urrujulegi: "Zuzendariari buruz, autoritatea eta klasea baduela esan daiteke eta berdin halako finezia bat, musika intuizio berezia nabarmentzen duena"; I. Mendiguren: "Delikadezak, sentiberatasunak, fineziak... izuturik, hemendik ihes egin dutela ematen du"; X. Mendiguren B.: "Finezia gehiagorekin, itzulinguruka iritsi behar da gai horretara"; Gurutzadetara: "poema eta kantak idazten eta gorteko finezia guztiak ikasi zituen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

finezia : HiztEn (amarrua), LurE (amarrua); finezios : HiztEn (maltzurra) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

finezia : EuskHizt (amarrua), HiruMila (1 astucia, engaño; 2 ik. fintasun), ElhHizt (astucia, engaño; eta finezios astuto), EskolaHE (amarrua), Lur EG/CE (delicadeza) eta EF/FE (délicatesse, mignardise, politesse), HaizeG BF (finesse), Lh DBF (finesse), DRA (astucia, engaño); finzia : Lh DBF (habilité, roublardise), DRA (habilidad, astucia); finziadün : Lh DBF (madré), DRA (astuto); finzius : Lh DBF (madré) // eta DRA: finazia (engaño), finazius (engañador, astuto), finezios (astuto), finzius (astuto, fino) // Ez dugu aurkitu ap. PMuj DVC, Casve EF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. fintasun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

finezia
1 iz. Ipar. Amarrua. O, emazte-arraza fineziaz beteak!, zuek tronpa zenezakete infernuko deabrua.
2 iz. Fintasuna. Dotorezia eta finezia handiz aritu baziren ere, motela gertatu zen kontzertuaren zati hori.

Aztergaia: finezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

amarrua.

fini izan
da/du ad.-lok. Ipar. Amaitu, bukatu. Horretan fini da istorioa.
Azpisarrerak

Aztergaia: fini izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. da/du ad. 'amaitu, bukatu'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS (nahiz adibide) gisa gehituz: eta fini .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Konforme, eta fini Beh. edo Lgart. marka ipiniz gero

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): eta fini esapidea fini izan sarrerako azpisarrera gisa jasoko da, bere markekin: «eta fini Ipar. Beh.»

finisteretar
1 adj. Finistèrekoa, Finistèreri dagokiona.
2 iz. Finistèreko herritarra. 1999an, finisteretar adinduen % 19,6 elebiduna zen.
finitu1, fini/finitu, finitzen
du/da ad. Ipar. Amaitu, bukatu. Eguna finitzen du irrintzi batean.
finitu2
adj. fil., mat. Mugatua, amaiera duena. Multzo finitua.
finitze
iz. Amaiera. Eternitateak ez du finitzerik.

Aztergaia: finitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

finkagarri
iz. Zerbait finkatzen duen gauza. Zinez elkar maite dutenen arteko haserreak, anitzetan ere, amodio-finkagarri ohi dira.

Aztergaia: finkagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'finkatzen duena'.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"Amodio-finkagarria"

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper