50535 emaitza bilaketarentzat - [19101 - 19150] bistaratzen.

fitoplankton
iz. Landarez osatua den planktona. Fitoplanktonak sekulako garrantzia du bere txikitasunean; itsasoko elikadura katearen oinarria da, eta arrainen, itsas hegaztien eta itsas ugaztunen elikaduran du eragina.

Aztergaia: fitoplankton

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

fitosanitario
adj. Landareen eritasunen prebentzio eta sendatzeari dagokiona. Ongarriak eta produktu fitosanitarioak.

Aztergaia: fitosanitario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. landare-osasunerako.

fits
1 iz. Lasto izpia. Usoak, lasto-izpi bat atzemanik, botatzen dio aldera; fitsak inurriarentzat, iduri zuen irla bat.
2 iz. Gauza txit txikia edo hutsala. Fitsaren berdin, ezdeusaren pare daukagu denbora.

Aztergaia: fits

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: fitsik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

fitsik

fitsik
Ezer ere ez. (Baiezko ez diren esaldietan). Ik. izpirik; piperrik. Fitsik ez daki. Fitsik eman gabe. Ez har fitsik ene bi lagunetatik, nik pagatuko baitut hiruren bazkaria. Hauek ez dute fitsik ere galdu nahi, indarkeriaren indarkeriaz sakelaratu dutenetik. Atsegin hori fitsik ez da, nik izan nuenaren aldean.
Loturak

Aztergaia: fitsik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

fitxa
1 iz. Txartel oharduna, sailkatua izateko egokitua. Ohitura ona da irakurri ahala oharrak hartzea eta fitxetan biltzea. Erizaina fitxa bat betetzen ari zen. Nire fitxa zeukaten, xehetasun guztiekin: bazekiten idazlea nintzela, bazekiten zer idazten nuen. Fitxa bibliografikoa. || Aldizkariak fitxa pedagogiko bat argitaratuko du astero.
2 iz. Kirol profesionalean, talde batek kirolari bati egiten dion kontratua. Jokalari berrien fitxak Euskadiko Federazioak ordainduko ditu. Aurrelariak diru saria eta fitxa itzuli zituen.
3 iz. Heg. Dominoan, partxisean eta kideko jokoetan mugitzen diren piezetako bakoitza. Dominoko fitxak. Domino fitxen modura erori ziren.
4 iz. Heg. Balio jakin bat duen pieza txiki eta zapala, hainbat joko eta jardueratan erabiltzen dena. Jokalariak bost dolarren balioko fitxa bota zuen mahai gainera.

Aztergaia: fitxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: aldamenean txartel, txarteldegi aipatu.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): bere garaian eztabaidatua.

fitxaketa
iz. Fitxatzea. Talde zuriaren fitxaketarik onena entrenatzailea bera izan da. Dirua izanez gero, bi edo hiru fitxaketa egin daitezke taldea biribiltzeko.

Aztergaia: fitxaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-02-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fitxaketa (eta fitxaketa multzo) 4: M. Lopez ("Jaun hauek teniseko klub garrantzitsu bateko begiraleak dira, eta nor eta Sergio semea begiz jo dute etorkizun handiko fitxaketa egiteko"), Hemen 1988 ("Udaren atariko fitxaketa multzoak gorabehera anitz sortu du futbolaren inguruan"), Egin 1996 2 ("Roberto Carlosen fitxaketak zailtasun handiak jarri al dizkizu postu horri eusteko? [...] Zer irizten diezu aurten Realak egin dituen fitxaketei?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fitxaketa : HiztEn (fitxatzearen ekintza eta ondorioa), Euskalterm 3 (fichaje) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fitxaketa : ElhHizt (fichaje), HiruMila (acción de fichar), Casve EF (fichage) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

erabili den forma eskaintzen da, nahiz kirolarien kontratua adierazteko erabili den (eta adiera hau arrotza da, noski, Iparraldekoentzat).

fitxategi
1 iz. Fitxak gordetzeko altzari edo kutxa. Gelan idazmahai bat, lau aulki eta metalezko fitxategi bat besterik ez zegoen.
2 iz. Informatikan, antolaturiko informazio unitate bakunez osatutako multzoa. Testu fitxategia. Erabiltzaile horrek zerbitzariko fitxategi-sistema osora sartzeko modua izango du.

Aztergaia: fitxategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: aldamenean txartel, txarteldegi aipatu.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): bere garaian eztabaidatua.

fitxatu, fitxa/fitxatu, fitxatzen
1 du ad. Heg. Kirol talde batek jokalari bat kontratatu. Azken hiru denboraldietan 5 jokalari fitxatu ditu taldeak.
2 du ad. Heg. Langile batek lantegian sartzean edo lantegitik ateratzean kontrol erloju batean sarrera edo irteera markatu. Ez dut brusa grisik nahi, ez dut gehiago fitxatu nahi, ez dut gehiago nire makina martxan jarri nahi.
3 du ad. Norbaiten edo zerbaiten datuekin fitxa bat egin. Poliziak fitxatutako militanteen argazkiz betetako bi album handi ekarri zizkion.

Aztergaia: fitxatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fitxatu EB 6: KultUrtekaria 1985: "Izen sonatuak fitxatu"; Habe: "Biztanle guztiak bezala, gure haur basatia ere fitxaturik zegoen"; R. Saizarbitoria: "Hire anaia nagusiak Ascensores Ismo Hispaniako porterian, egunero bezala fitxatzen dik"; Hemen 1988: "Barcelonak, kasu, Jose Mari Bakero eta Txiki Begiristain fitxatu ditu jadanik"; K. Linazasoro: "Banco Provincial Agrícola taldeak fitxatu zuen, batik-bat hantxe korritzen zutelako estatuko ziklistarik onenek"; EstiLib: "engaiatu = konprometitu / fitxatu (kirolari bat kontratatu)".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fitxatu : DFrec 2, AB38 1 ('poner en ficha'), AB50 ('kirolari batekin akordioa izenpetu'), HiztEn (1 fitxa bat bete; 2 kirolari batekin akordioa izenpetu; 3 langileek fitxa berezi bat mekanismo automatiko batean sartu), Euskalterm 4 (hauetan 1 'langileek fitxa berezi bat mekanismo automatiko batean sartu', 2 'kirolari batekin akordioa izenpetu', 1 'mettre sous fiche') // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fitxatu : HiruMila (fichar), ElhHizt (1 fichar #mdash# rellenar una ficha; ordenar algo mediante el sistema de fichas; 2 fichar #mdash# contratar a alguien para que forme parte de un club); 3 fichar (marcar los empleados las horas de trabajo), Lur EF/FE (1 mettre sur fiche; 2 engager #mdash# norbait"), Casve EF (fitxatü: ficher) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

fitxa(tu), fitxatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

fiu
onomat. Txistuaren onomatopeia. Fiu, fiu, txakurrei txistu eginez. Fiu, fiu!, txistuka haien makilak!

Aztergaia: fiu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

flagelo
iz. biol. Zenbait zelulatan, zitoplasmaren luzakina, zilioaren antzekoa, hura baino luzeagoa, higitzeko eta lekualdatzeko balio duena. Protozoo urtar asko, elikagaiak atzeman eta ahoratzeko, zilio edo flageloez baliatzen dira.

Aztergaia: flagelo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

flagelo 6: J. Auzmendi 5 ("Flagelatuek, flagelo bat edo gehiago izaten dituzte, berauek iraunkorki edo ziklo biologikoko fase mugatuetan agertzen direlarik", "Flageloak, daudenean, garapen faseetara murriztuta daude", "Esporozooek esporak aurkezten dituzte eta ez dute zilio eta flagelorik"), X. Kintana ("zilio edo flageloz horniturik"); flagelu 2, X. Kintana (adib.: "Harrapakariek harrapakinak beren pseudopodoez hartuz edo beren zilio eta flageluez inguratuz eskuratzen dituzte, horrela zitostomara bideratzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

flagelo : AB38 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 10; flagelodun : Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

flagelo : EskolaHE, flagelu : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j; -o/-u: -elo amaierakoak ageri dira Biologian eta; cf. zerebelo arautua, eta bitelo, eskutelo, flagelo, karpelo, klitelo, labelo, ozelo, pedizelo bezalakoak (ik. Maileguzko hitzak 1982, 102. or.: "Euskaraz -alo, -elo, -ilo eta -olo erabili ditugu batetik, baina -ulu bestetik"; Euskaltzaindiaren arauak -ulu amaierakoak erabaki zituen, baina ez besteak #mdash# ik. Maileg 29).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. astingai.

flagelodun
adj. biol. Flageloa edo flageloak dituena, flageloz hornitua. Bakterio flagelodunak.

Aztergaia: flagelodun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

flakarazi, flakaraz, flakarazten
1 du ad. Ipar. Ahularazi.
2 du ad. Argalarazi.

Aztergaia: flakarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

flakarazi, flakaraz, flakarazten. Ipar. du ad. 'ahularazi'.

flakatu, flaka, flakatzen
1 da/du ad. Batez ere Ipar. Ahuldu. Heldutasuna iritsiz gero, doaz ahituaz eta bere indarrean flakatuaz. Amodio kontuek flakatzen dute izpiritua eta uhertzen fama eta omen ona.
2 da/du ad. Heg. Argaldu. Ebakuntza egin aurretik, medikuak flakatzeko hainbat dieta edo botika proposatuko dizkio.

Esaera zaharrak

Mahatsardo doiak ditu flakoak azkartzen; soberak, azkarrak flakatzen.

Aztergaia: flakatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

flakatu, flaka, flakatzen. da/du ad. 1 Batez ere Ipar. 'ahuldu'. 2 Heg. 'argaldu'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

(Ipar.) ahuldu; (Heg.) argaldu, mehetu

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

flakatu, flaka, flakatzen

flakezia
iz. Ahultasuna. Azkar ezazu, Jauna, gure flakezia. Ezagutzen baituzu gizonen flakezia.

Aztergaia: flakezia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
flakia
iz. Batez ere gip. herr. Ahultasuna, indarrik eza, batez ere luzaroan jan gabe egoteak eragina. Ik. txakalaldi. Flakiarekin ezin mugitu du hanka. Usain gozoa zegoen tokitik nekez joango zen flakian. Flakiak nago, ez al da ardo gozorik?

Aztergaia: flakia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

batez ere Gip. Herr.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Batez ere Gip.

Mailak

Herr.

flako
adj. Batez ere Ipar. Ahula. Flako da haragia, eta sendo tentatzeko. Gose eta flako aurkitzen baitzen. Borondate flakoa. Adimen flakoa. Mihia dute gatibu, flako eta lotua euskaraz mintzatzeko.

Esaera zaharrak

Mahatsardo doiak ditu flakoak azkartzen; soberak, azkarrak flakatzen.

Aztergaia: flako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

'ahul' adieran 6 aldiz agertu da flako (IE 5; EB 1) eta behin plako (EgAs); 'mehe'adieran 3 aldiz flako (EB)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: flako 'mehe' (2).; AB50: flaku 'mehe' (1).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Batez ere Ipar. 'ahula'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

(Ipar.) ahul; (Heg.) argal, mehe

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "oker ez banago flako-ren erabilkuntza 'mehe' zentzuan gaztelaniakada hutsa da. Bai flakezia zein flako 'ahul' gisa erabiltzen ohi dira, dela fisikoki, dela moralki. Era honetako beste nahasketa bat, azkenengo urteotan hegoaldean txarto kopiatu den dorpea dugu. Iparraldean daukan zentzu bakarra 'pisu' da, eta ondorioz 'trakets' gisa ere ager daiteke, horretarako testuingurua egokia bada. Hegoaldean, baina, 'trakets' adjektiboaren sinonimo gisa hartu da, gaztelaniazkoa den 'torpe' hitzaren analogiaz" (1995-06-29)

flakotasun
iz. Ahultasuna. Maleziazko bekatua baita, eta ez flakotasunezkoa.

Aztergaia: flakotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Bigarren mailan onartzekoa
flamenco
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, flamenco-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. flamenko2].

Aztergaia: flamenco

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "flamenco / flandriar / flamenko".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, beste forma bat baitagokio

Ik. flamenko.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

c.

flamenko1
iz. Hegazti zangaluzea, moko kakoduna, lepo luzea eta lumaje zuri, gorri edo arrosa duena, sakonera txikiko aintziretan bizi dena (Phoenicopterus ruber).
flamenko2
1 iz. mus. Andaluziako ijitoen musika eta dantza, Andaluziako eta Ekialdeko musikaren elementuak uztartzetik sortua. Flamenkoaren doinu zaharrak eta berriak. José Mercé flamenko-kantaria.
2 adj. Flamenkoarena, flamenkoari dagokiona. Dantza eta kanta flamenkoak. Gitarra flamenkoa jotzen zuen. Bizeten Carmen operaren bertsio flamenkoa.
flan
iz. Esnea, azukrea eta arrautza-gorringoak marian egosiz prestatzen den jaki gozoa. Ik. budin 2.

Aztergaia: flan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

flan EB 3: K. Bizkarra ("Izozki, flan, natila industrialak, sustantzi kimiko artifizial edukin handia daukate"), A. Cazabon ("Postretarako soilik mamia / beteko al da kupela, / bizkotxo pixkat, ta flan txiki bat / gehiegizkoa ez dela"), P. Zubizarreta ("Flanen moduan dardar egiten zuen, gelatinazko gozoki baten antzera").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

flan : HiztEn, Euskalterm 6 (hauetan arrautza-f., bainilla-f., f.-ontzi, flana chantilly edo karameluarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa
Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

flan : EuskHizt ([esp.] Ik. budin), ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal flan formaren ordainak: HiruMila: flan; flan quemada: budina, koka; flan de huevo: arrautza-flana; flan de vainilla: bainilla-flana // ElhHizt: flan // Lur EG/CE: budin // Lur EF/FE: budin, koka, esne opil // XarHizt: esne-opil, koka // Casve FE: ezneopil // HaizeG FB: esne-opil, koka // T-L LBF: koka, esne-ophil // PMuj DCV: budin, koka, kloka // Azkue Aurkibidea: budin (bn, r); koka (l).

Erdaretako formak

fr (DLLF): crème, caramel (dulce); flan (pastel), flan de arena: pâte de sable (en la playa); it (S. Carbonell): flan, sformato (dolce); disco di metallo pronto per la coniatura (di monete); ca (DCC): flam; en (Collins): caramel cream; estar hecho (o estar como) un flan: to shake like a jelly; de (Langenscheidts): 1 Kchk. (bsd. Karamel-) Pudding; 2 Münzplatte.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. budin / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

Prestas: 36 lek. (B 14 / G 22).

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ik. budin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Oso oker ez banago, flan hitza iparraldean ere erabiltzen da, eta hala bada, onartzekoa dugu. Edonola ere, hegoaldean flan eta budin hitzek adierazten dutena ez da gauza bera.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Euskaltzainek osoko bileran erabakitzekoa.

 - Erabakia: (Osoko Batzarra, 2009-11-27): onartu egin da flan forma, eta bere soilean aipatuko da.

flandestar
1 adj. Antzinako Flandesko konderrikoa, konderri horri dagokiona. Ik. flandriar. Seme-alaben eta biloben argazkiak horma garaietatik zintzilik daude, flandestar eta italiar margolarien koadro baliotsuekin batera.
2 iz. Antzinako Flandesko konderriko herritarra. Hona etorri baino lehen turkoen eta flandestarren kontra ibili zinen.

Aztergaia: flandestar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-05-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-07-04 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

flandestar 5 (izond. 2): Bitez (“pintore flandestar”); L. Fernandez ("bi eskola bereizten dira: italiarra eta flandestarra", "Eskola flandestarra"); Gasteiz ("Carlos V.a ideiez eta heziketaz flandestarra da").

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

Oinarriaren eta eratorriaren forma erabakitzea Onomastika batzordeari dagokio; cf. Flandria / flandriar, eta fr flamand/flamande.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. edo izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onomastika / exonomastikarentzat utziak. // Onomastika Batzordeak onartua (2021-09): flandriar gaur egungo Flandriari dagokiona eta flandestar Flandes historikoari dagokiona (154. araua).

Flandriako behi
iz. Flandriako behi arraza; arraza horretako behia.
Loturak
Flandriako untxi
iz. Jatorriz Flandriakoa den untxi arraza; arraza horretako untxia, tamaina handikoa.
Loturak
flandriar
1 adj. Flandriakoa, Flandriari dagokiona. Ik. flandestar. 21 urteko flandriar txirrindularia hilik azaldu zen atzo goizean hotelean.
2 iz. Flandriako herritarra. Flandriarrek argi adierazi dute ez dutela begi onez ikusiko ministroen artean frantses hiztunak gehiengoa izatea.

Aztergaia: flandriar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

flandriar 4 (izlag. 2, izond. 1): EEM HizkLiter (“flandiar hirira”, “flandriar hiri atseginean”), Markina-Xemein (“eskultore flandriar ospetsuen tailerra”), Enbata 1998 (“Flandriarrak ere eredugarri ditugu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

flandriar : Azurm EspEusk 3 (2 iz. eta "andre flandriar aberats bat"); ZTC 1, A. Angulo ("espainiarrak, portugaldarrak, flandriarrak edo frantsesak badaudela").

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "flamenco / flandriar / flamenko".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

ik. flandestar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onomastika / exonomastikarentzat utziak. // Onomastika Batzordeak onartua (2021-09): flandriar gaur egungo Flandriari dagokiona eta flandestar Flandes historikoari dagokiona (154. araua).

flanela
iz. Kotoizko edo artilezko ehun fina, alde bateko ilea edo kotoia apur bat harrotua duena. Flanelazko maindireak.

Aztergaia: flanela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-02-28): sartzea onartu da. // BAgiria (1997-03-21): franela* e. flanela oharra agertzea erabaki da.

flanelografo
iz. Flanelograma.

Aztergaia: flanelografo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: franelografo.

flanelograma
iz. Feltroz, flanelaz edo kotoiz forraturiko ohola, gainean kartoizko pieza arinak, irudiak eta kidekoak itsats daitezkeena, gai jakin bat azaltzeko irakasbide tresna bezala erabiltzen dena.

Aztergaia: flanelograma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: franelograma.

flash
1 iz. Argazkigintzako tresna, tokiko argia nahikoa ez denean argazkia ateratzeko adina argi ematen duena. Kameren flash biribil zabalak.
2 iz. Tresna horrek sortzen duen argialdi labur eta bizia. Argazkilarien flashek itsutu zuten.

Aztergaia: flash

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "flash".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

sh.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ingeles hitzei buruz ez darabilgu beti irizpide berbera. Batzuetan jatorrizko grafia eta guztiz proposatzen ditugun bitartean (film, flash, feedback, yiddish, windsurf...), beste batzuetan, espainolaren bidetik, abiatzen gara (futbol, bagoi...) Ez al genuke berau hobeki pentsatu behar, ahal bada, beti berdin jokatzeko?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Bere horretan onartu da forma proposatua.

flashback
iz. Literaturan edo zineman, ordena kronologikoa hautsiz, kontakizunean lehenagoko gertaerak tartekatzea; lehenagoko gertaera horiek kontatzen dituen sekuentzia edo pasartea. Eleberria flashbackez josita dago, eta orainaldiak eta iraganak bat egin ahala ustekabeak areagotuz doaz.

Aztergaia: flashback

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): flashback : Deia, Consumer, Berria 10, EiTB 35, Jakin 3, Argia 8; flash(-)back 343: Berria 3, EiTB 335 (Goenkalekoak), Argia 4, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: flashback 3: Berria 2, Patxi Iturritegi; flash(-)back : Berria 3, Javi Cillero, Anjel Lertxundi, Harkaitz Cano.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: flash back; atzerabegiratu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: flashback Filmetan, istorioaren ordena kronologikoa hautsiz iragana erakusten duen eszena.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es flashback / fr flashback: Elhuyar: flashback / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: flashback / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioartekoa da; oso hedatua, eta beste gabe onartzekoa.

flasko
iz. Beirazko ontzi txiki aho-meharra. Flasko mutur-luze bat.

Aztergaia: flasko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
flauta
iz. Txirula. Flauta da nonahi artzainen ohiko musika tresna. Zeharkako flauta. Flauta jo. Pergolesiren flauta-kontzertuak.

Aztergaia: flauta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
flautista
iz. Flauta-jotzailea.

Aztergaia: flautista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdara/euskara hiztegietako datuak

Zehazki (eta txirulari, txirula-jotzaile).

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: beharrezkoa ote da?. Txirulari ez da nahikoa?

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da flautista forma kenduko.

flebitis
iz. med. Odol zainetako pareten hantura.

Aztergaia: flebitis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-s: -itis

fleitean izan
da ad.-lok. Ipar. Sasoian edo aldarte onean izan, trenpuan izan. Pilotari hori fleitean da egun. Ez alafede, ez zen fleitean!, alabaina, erredura tematsua gero eta saminago zuen.

Aztergaia: fleitean izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. da ad. 'sasoian izan': pilotari hori fleitean da egun.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"Pilotari hori fleitean da egun"

flemoi
1 iz. Oien hantura; hantura horrek eragindako koskorra. Ba al duzu zerbait flemoi zikin hau kentzeko?
2 iz. med. Ehun konektiboaren hantura.

Aztergaia: flemoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-gm-/-m-.

flexio
1 iz. hizkl. Hitz batek, desinentziak gehitzean, izaten duen forma-aldaketa.
2 iz. hizkl. Hitz baten paradigmaren formen multzoa.
3 iz. Gorputz adar edo gorputz zati bat tolestea. Ordu erdi luzez aritzen zen flexioak eta ariketa fisikoak egiten.

Aztergaia: flexio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gram.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

Gramatikaren arloan ez ezik, Gimnastikarenean ere onartzekoa dela uste du lantaldeak ("zortzi flexio egin" modukoetan, alegia): ik. oharra s.u. flexionatu.

flexo
iz. Heg. Mahai gaineko lanpara, oin malgua edo artikulatua duena eta argia fokuratzeko aukera ematen duena. Flexoaren argitan irakurtzen. Mesanotxeko flexoa piztu zuen.

Aztergaia: flexo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh33 2024-01-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 33 (Argia 2, Berria 3, DiarioVasco 1, EiTB 4, Elkar 17, Consumer 2, Euskaltzaindia 1, Jakin 1, Laneki 2); ETC 105

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: flexo iz. (Heg.) flexo / Adorez: 0 / Labayru: flexo iz. / NolaErran: 0. / Euskalterm: 0.

Erdaretako formak

es flexo / fr lampe ajustable: Elhuyar: Heg. flexo / Adorez: flexo / Labayru: flexo / NolaErran: 0 / Euskalterm: bulego-lanpara (TN).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta jasotzekoa, baina ez ditu gutxienekoak betetzen. Dagokion markarekin jaso.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

flipatu, flipa, flipatzen
du ad. Heg. beh. Zerbaitekin txunditurik edo miretsirik geratu. (nor osagarririk gabe). Flipatu egin dut behiak ikustean bazter tropikal honetan. Ikusiko duzu, flipatu egingo duzue nire soinekoarekin!

Aztergaia: flipatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): flipatu 111: Elkar 19, Berria 14, EiTB 67 (ETBko serieetakoak), Argia 9, DiarioVasco 2; ez dugu flipa egin aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

flipatu 19: Sonia Gonzalez 5, Unai Iturriaga 3, Iñaki Segurola 2, Pablo Sastre 2, Jon Arretxe, Patxi Iturritegi, Ramuntxo Etxeberri, Jesus Mari Mendizabal, Pako Aristi 2, Xabier Mendiguren Elizegi; flipa egin 1: Pako Aristi.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu flipatu formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es flipar / fr kiffer, halluciner: Elhuyar: 1 [drogarse] (col.) flipatu; 2 [asombrarse] (col.) (ikaragarri) harritu, txunditu, zur eta lur gelditu, harri eta zur gelditu, sor eta lor gelditu; flipa egin, flipatu; 3 [asombrar] (col.) (ikaragarri) harritu, txunditu, zur eta lur utzi, harri eta zur utzi, sor eta lor utzi; flipa eginda utzi, flipatu; 4 [entusiasmar] (col.) liluratu, izugarri gustatu / NolaErran: -; halunizazioak ukan – haluzinatu / Zehazki: 1 izugarri gustatu; 2 flipa egin: era increíble, yo flipaba con lo que decía, ez zen sinestekoa, flipa egiten nuen hark zioenarekin; 3 zopatu / Labayru: 1 liluratu, zoratu, xarmatu, zoroen moduan | lez paratu, zoroak bezala ipini | jarri | paratu; 2 zurtz eginda itxi/utzi, sor eta gor (eginda) | harri eta zur (eginda) | zur eta lur (eginda) itxi/utzi, harritu, zurtu, txunditu, liluratu, konkortu; asombrarse zurtz eginda gelditu | lotu, harri eta zur (eginda) | sor eta gor (eginda) | zur eta lur (eginda) gelditu, aho zabalik gelditu | lotu; 3 flipatu, drogatu, drogak hartu, drogari eman; embriagarse (burua) arindu, txolindu, zarbeldu, mozkortu, horditu / Adorez5000: 1 drogarse: zopatu, flipatu; 2 asombrarse: harritu, txunditu, zur eta lur gelditu, flipa egin, flipatu; 3 gustar mucho: izugarri gustatu.

Lantaldearen irizpideak
Ez du "baldintza minimoa" betetzen, baina onartzekoa da

Ez du guztiz gutxieneko baldintza betetzen (beste adiera bat baitu iparraldekoentzat) baina oso erabilia da Hegoaldean, batez ere ahozkoan. Heg. markarekin jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Kategoria

Beh.

Aditzoinaren erabilerak

flipatu, flipa, flipatzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

flogisto
iz. kim. XVIII. mendeko kimikan, erregaien osagai nagusia, errekuntzaren prozesua azaltzen zuena. 1700.ean Stahl-ek flogistoaren teoria aurkeztu zuen erreketa azaltzeko. Antoine Lavoisier, "Kimikaren aita", izan zen flogistoaren teoria bertan behera utzi zuena.

Aztergaia: flogisto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

floka
1 iz. Ipar. (Lore) sorta. Ik. buket. Hartu zituen loreetatik bederen floka bat eskaintzeko. Usain oneko floka.
2 iz. Ipar. Begizta gisa ezarritako xingola edo zerrenda; gorbata. Gerriko gorri bat, floka handi batekin saihetsean.

Aztergaia: floka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

SP, Tt, ES, Dh, MarIl, Hb, Elsb zaharragoenez gain, XX. mendeko lekukotasunok ditu: Barb Leg, JE Ber, Lf Murtuts, Zub

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez da agertu

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Lantaldearen irizpideak
Iritzi-emaileen oharrak ezagutu behar dira

erabiltzen al da gaur?

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

flora
iz. Lurralde edo herrialde batean hazten diren landareen multzoa. Ik. landaredi. Flora eta fauna.

Aztergaia: flora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

flora (faunaren osagarria)

Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. landaredi.

Erdaretako formak

OfQuLF: ensemble des végétaux || Flora || déesse des Fleurs dans la mythologie romaine.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

florete
1 iz. Eskriman erabiltzen den ezpata luze kamutsa, punta botoi moduko batez estalia duena. Emakumeen artean gehiago erabiltzen dira ezpata eta floretea.
2 iz. Eskrimako modalitatea, floretea erabiliz egiten dena. Florete modalitateko saioak jokatuko dira larunbatean. Eskriman, emakumeek taldeka jokatuko dute sable-txapelketa eta florete-txapelketa.

Aztergaia: florete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke" (2005-12-07)

florin
1 iz. Erdi Aroko urrezko dirua, berez Florentziakoa.
2 iz. Herbehereetako diru unitatea, euroa ezarri zen arte. Mila florineko billeteak aldatu nahi dituzte. Hamabost florin balio du.

Aztergaia: florin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. ap. EPG florin 3, I. Iñurrieta: "Holandan florin deritzan txanpona dute; florinak hogei sos balio ditu, edota berrogei sos-erdi. Ideiak sinpletzeko, imajina dezagun ez dela florinik Holandan, eta sos-erdiak besterik ez dituztela: mila florin dituen norbaitek berrogei mila sos-erdi izango ditu, eta abar".

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(dirua).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

azpisarrera gisa gehituz: florin herbeheretar eta florin surinamdar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

florin sarrerari dagokion azpisarrera.

florin herbeheretar
iz. Herbehereetako diru unitatea, euroa ezarri zen arte.

Aztergaia: florin herbeheretar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Herbehereak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

florin herbeherear: HiztEn; florin (edo gulden): LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

euro: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

florin sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: florin herbeheretar [AS florin sarreran]

florin surinamdar
iz. Surinamgo diru unitatea, dolar surinamdarra ezarri zen arte.

Aztergaia: florin surinamdar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-03-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Surinam.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

florin surinamdar: HiztEn, Surinamgo gilder: LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

dolar surinamdar: Estilo Liburua.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Txanpon zaharrak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

florin sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: florin surinamdar [AS florin sarreran]

flota
iz. Ontzidia. Ziprek, Maltak eta Greziak Europako flota handienak dituzte.

Aztergaia: flota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ontzidia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

flotagailu
iz. Isurkari baten gainean igeri egoteko tresna. Hori, igeri egiten ikasten ari den bati flotagailua kentzea bezala da.

Aztergaia: flotagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

MilaHitz: flotagailu.

flotagarri
adj. Isurkari batean edo airean igeri dagoena, flotatzen duena. Plataforma flotagarria.

Aztergaia: flotagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-05-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan IBe Act 27,17: "Bota zuten aingura flotagarria eta noragabe jarraitu ziren".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

flotagarri EB 9 dira: a) izond.: J.A. Berriotxoa ("itsasora jaurtitzen diren plastiko eta estruktura flotagarri ugari erabiltzen dituzte substratu bezala"), GAO 1990 ("sedimentazio putzu bat eta separazio flotagarri bat (pribatua eta bere lursailaren barnealdean kokatua) exigituko dira"), EHHA 1988 2 (adib.: "Ezartegiarekin batera, eta osagarri gisa, araztaile flotagarria kokatuko litzateke"); b) iz.: M. Gomendio 5 (adib.: "Zangoetan flotagarriren bat ipini laguntzeko (ohola, pulla, koltxoia, barratxoak...)", "Nor egon daiteke denbora luzeagoan oreka bertikalean, zangartean eutsitako flotagarriren baten laguntzaz?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

flotagarri : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 5 (otxabu f., mandril f., tabako-kontrako kandela f., zola f., irla f.); flotagarritasun : HiztEn, Euskalterm 1; flotakor : Euskalterm 1 (dibisa f.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

flotagarri : HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC ('flotante'); flotagarritasun : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

flotatu, flota/flotatu, flotatzen
1 du ad. Isurkari batean edo airean igeri egon. (nor osagarririk gabe). Airean flotatzen.
2 du ad. Diruaren prezioa, eskaintzaren eta eskariaren legeen arabera, libreki aldatu. (nor osagarririk gabe). Hiru hilabete lehenago, bere diruari flotatzen uztea erabaki zuen Bundesbank-ek.

Aztergaia: flotatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-05-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

MilaHitz: flotatu.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

flota, flotatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad. (nor kasurik gabea).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper