50535 emaitza bilaketarentzat - [19201 - 19250] bistaratzen.

fontanela
iz. anat. Jaioberrien burezurreko hezurren arteko ehunezko gunea, erabat hezurtu gabe dagoena. Nabariena buru gainekoa da, baina alboetan ere egon daitezke fontanela txikiagoak.

Aztergaia: fontanela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fontanela EB 5 ager.: Arti Mundu: "Pistiak haurraren fontanelatik sartu zuen musturra, eta haurrari jan zizkion sesuak!"; Kuxkux/5 2: "Fontanela izenarekin ezagutzen dira haurren buruhezurreko zirriku horiek", "Nabariena burugainekoa da, baina alboetan ere egon daitezke fontanela txikiagoak"; J. Agirre 2, adib.: "Larruazala aldatzen da, begi-inguruek likidoa galtzen dute, fontanelak hondoratuak azaltzen dira jaioberrietan".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fontanela : HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fontanela : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Anat.

fontellastar
1 adj. Fontellaskoa, Fontellasi dagokiona.
2 iz. Fontellasko herritarra.
foral
1 iz. Bizkaiko Foru Aldundiaren mendeko zen miliziako kidea. Foralak Bizkaian eta mikeleteak gure probintzian.
2 adj. Foruari dagokiona. Polizia forala istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.

Aztergaia: foral

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Poliz 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

foralak (Bizkaia Nafarroa)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "izen gisa ontzat jotzen bada Bizkaiko eta Nafarroako foru-polizia izendatzeko, ondo. Hala ere, adjektibo gisa ere eman behar da. Edo hobeto esan, adjketibo moduan eman beharko litzateke eta bigarren mailan izen gisa erabilkera berezi horrekin" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: beharrezko hitza dugu; J. L. Davant: polizia mota adierazteko ez bada baztertu.

 - [E210]: Zuzenbidearen arloan bederen, ez dago hitz horren beharrik, eta kentzeko modukoa izan daiteke.

 - Erabakia: BAgiria (1997-02-28): izena nahiz izenondo dela adieraztea onartu da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Bere hartan utzi da lehen itzulikoa.

foraminifero
iz./adj. zool. Gorputza karezko oskol batez estalia duen uretako protozooa, oskolaren zuloetatik ateratzen diren hanka moduko luzakin finak dituena. Foraminiferoak ur ingurune guztietan bizi daitezke.

Aztergaia: foraminifero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

foraminifero 3: J. Auzmendi ("Talde honetakoak dira Errizopodoak #mdash# hauen artean Foraminiferoak"), X. Kintana ("Protozoo batzuk gainean oskola dute, berek sortua, karekizko oskola duten foraminifero hauen antzera"), J.A. Berriotxoa ("Gehien agertzen den harkaitza kreta dugu, foraminiferoen maskorrek osatua nagusiki").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

foraminiferido : Euskalterm 1; foraminifero : AB38 1, HiztEn (iz. eta izond. Mikrob. Errizopodoen klaseko zenbait protozooren izen arrunta...), LurE (adj. Zool. Rizopodoen klaseko izen bereko ordenako animaliez esaten da), Euskalterm 1 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

foraminifero : ElhHizt (iz./izond. Mikrob.), HiruMila (izond.), EskolaHE (foraminiferoak iz. Pl. Zool. Errizopodoen klaseko protozoo ordena...) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: foraminiferoak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Zool.

forentse
1 adj. Heg. zuz. Auzitegi medikuarena. Hilobietako gorpuen analisi forentse zorrotzak egingo zirela adierazi zuten.
2 iz. Heg. Auzitegi medikua. Forentseak hilerrian emandako datuez baliatu nintzen soilik.

Aztergaia: forentse

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-09-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-05-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

forense 5: G 1 (B. Latiegi, erabilera markatuan: "guk 'forense' esaten diogun legezko-sendagilleak erio-ebakuntza egin dionean..."); EB 4 (K. Santisteban 3: "Mediku forense berak ikusi ninduen Intxaurrondon eta Madrilen", "ez nekien benetan forensea ala goardia zibila ote zen", "Argigarria da dena dela Danimarkako emakume forenseari zenbat oztopo jarri dioten ikustea"; ArrPress 1993: "Gero nola depositoa oso zaharra geratu den, forenseak esan zuen konpontzen ez bazuten, Zumarragara eroateko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

forense : Euskalterm 1 (medikuntza prebentibo, sozial eta forense; prebentzio-, gizarte-, eta auzitegi-medikuntza sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: "forense († forentse)".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

forense : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal forense / légiste; médecin légiste formen ordainak: HiruMila: auzitegi-, auzitegiko, forense: médico forense: auzitegiko mediku // ElhHizt: auzitegiko; (hitz-elkarteetan) auzitegi- // Casve FE: legegizon, aderegizon; (adj.) legezko, aderezko / Ø // HaizeG FB: lege-gizon, lege-zale, lege-jakin, legelari / Ø // PMuj DCV: (del foro, judicial) auziko, auzitegiko, auzi-, auzitegi- // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, T-L LBF, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): rélatif au tribunal; légiste; médico f.: médecin légiste; it (S. Carbonell): forense; médico f.: perito settore; ca (DCC): forense; en (Collins): 1 forensic, legal; médico f.: pathologist; de (Langenscheidts): 1 gerichtlich, Gerichts...; lenguaje f.: Rechtssprache, juristiche Fachsprache; 2 médico f.: Gerichts-arzt, -mediziner.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "forense († forentse)".

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Bbehin, edo onarpen eske: ez da nazioartekoa eta ez du mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen; gehienetan ordezka liteke (cf. auzitegiko mediku, lege-mediku bezalakoak), baina beti egiterik ez ote dagoen uste du lantaldeak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Lantaldeak aurreratzen duen moduan, beti ezin liteke ordezkatu (kasurako, hilotzaren autopsia egiten duena ez da auzitegiko medikua, eta lege-medikua dela esatea ere ez da egoki). Gaur egungo erabilera ikusita, hobe mailegua zerrendaratzea.

 - [E208]: Nik ere utzi egingo nuke, hegoaldean behintzat oso hitz errotua eta, konnotazioagatik, markatua delako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Onartu egin da forma, eta Heg. marka duela aipatuko da: «forentse izond. Heg. Zuz.»

forfait
iz. Zerbitzu edo instalazio jakin batzuk, bereziki eski estazioetakoak, erabili ahal izateko egiten den ordainketa; ordainketa hori egiaztatzen duen txartela. Eski estazioko forfaita. Aurten ere Astun, Candanchu eta Formigalerako forfaitak Oñatin bertan erosteko aukera izango da.

Aztergaia: forfait

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-10-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): forfait 34: Consumer 12 (adib.: “Estazioa aukeratzeko, etxetik daukagun distantziari begiratu behar diogu (kontuz autobus, erregai eta autobideen kostuarekin), baita forfaitaren prezioari ere”), Berria 2 (adib.: “Cauterets herrian bertan hartu dute ostatu, eta parte hartzaileen adinaren arabera jarri dituzte prezioak -bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria barne, ez forfaita”), Argia 2 (adib.: “hori ere ezin dugu ongi eraman, nahiz eta forfaita euro mordoxka ordainduta gozatzera joaten gareneko berbera izan!”), DiarioVasco 18 (adib.: “Forfaitaren kostua 50 eurokoa da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: forfait 2: Berria (“2.400.000 forfait saldu dira aurten Kataluniako eski estazioetan”), Joxan Elosegi (“Saioa hasi orduko jartzen ziren dena nahi zutela, horrela, bat-batean, konbinatu berezia eta Haute Technicité forfaita, olioak, dardaragailua eta guzti, arrunt garestia izanagatik ere, baina berehala ohartu nintzen olioen kontuak bost axola ziela, eta eskutik kentzen zidaten dardaragailua, harekin hagitz gauza bitxiak egiteko, egia”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: forfait. Abonamendua, batez ere eskian.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es forfait / fr forfait: Elhuyar: - / Nolaerran: prezio finko (forfait-skieur(s): eski-pistako txartel orokor; abonnement à forfait illimité: erabilera mugagabeko harpide) / Zehazki: forfait / Labayru: forfait / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da eta hedatua. Inongo markarik gabe jasotzekoa Iparraldean eta Hegoaldean erabiltzen baita forma, nahiz Hegoaldeko adiera mugatua izan.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eski-estazioko forfaita.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [HBL]: Hegoaldean, 'eski-estazioetako txartela' da; baina Iparraldean adiera zabalagoa izan dezake, frantsesez tarifa mota bat baita, normalean tarifa finkoa, baina ez eskiari bakarrik lotua. Beraz, ezingo dugu proposatu Heg. markarekin Iparraldeko hiztegietan sarrera ez den frantsesezko mailegu bat, nahiz hori den corpusetan jaso den bakarra.

forint
iz. Hungariako diru unitatea.

Aztergaia: forint

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-06-02 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak: Hungaria.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

forint: HiztEn; florin: LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

forint: Estilo Liburua.

Erdaretako formak

Wikipedia: (es) florín húngaro (en húngaro forint).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Monetak: iz. (Hungariako dirua). Oharra: forma -t-duna da ofiziala, eta nazioartekoa; horrela onartzekoa da, lantaldearen ustez, florin historiakoaren ondoan (antzeko bitasun bat aipatzeko, cf. shekel / siklo).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua forint iz. (Hungariako dirua).

forja
iz. Burdina goria mailuaz lantzeko lantegia. Ik. ola1.

Aztergaia: forja

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "honen ondoan forjari ere eman beharko litzateke, guztiz berba arrunta halakoak dauden tokian. Kantua ere hor dago: "gaur forjariak lana utzirik..." (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: "euskara da hau?".

 - Erabakia: BAgiria (1997-02-28): forja eta forjari onartu dira.

forjagarri
adj. teknol. Forja daitekeena. Altzairua forjagarria da.

Aztergaia: forjagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

forjagarri 4: TeknMet/1 2 ("Funtsean metal guziak dira forjagarriak: - Altzairuak oso forjagarriak dira"), TeknolMekan 2 ("Soldagarri eta forjagarria", "Metal gorrixka, distiratsua [...] forjagarria eta ijezgarria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

forjagarri : AB38 1 (forjable), Euskalterm 2 (forjable); forjagarritasun : HiztEn (materialak forjatua izan dadin eskaintzen duen erraztasuna. Horretarako, plastikotasun handia izan behar du), Euskalterm 1 (forjabilidad) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez ditugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Teknol.

forjaketa
iz. teknol. Forjatzea. Eskuzko forjaketaren adibide bat, arotzak edo errementariak egiten duen lana da.

Aztergaia: forjaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Teknol.

forjari
iz. Burdina goria mailuaz lantzen duen pertsona, burdin lantzailea. Prest zegoen edozertan laguntzeko, eta bere orgagile, arotz eta forjari guztiak eskaini zizkion.

Aztergaia: forjari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-02-28): sartzea onartu da.

forjatu, forja/forjatu, forjatzen
du ad. teknol. Burdina goria mailuaz landu, burdina jo. Forjatu behar diren piezak berotu egin behar dira aurretik.

Aztergaia: forjatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

forja(tu), forjatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Jakite-arloak

Teknol.

forma
1 iz. Gauzaki edo izaki batek agertzen duen eite edo itxura; bereziki, eite edo itxura horren alde bereizgarrien multzoa. Bai mamiaren eta bai formaren aldetik. Arrautza formako hostoak eta arrautza itxurako bolak. Gauzaki jakin batzuk beren formaren arabera sailkatu. Forma kontuak alde batera utzirik.
2 iz. (Hizkuntzaz mintzatuz). Literatura-lan bat formaren aldetik aztertu. Hemen morfologia diogunean, forma hutsez ari garela adierazi nahi dugu. Euskalki formak. Hitzaren forma zaharra eta berria.
Azpisarrerak

Aztergaia: forma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eite geometriko, forma geometriko

forma eman
dio ad.-lok. Oreari forma eman nahian dabil. Bide-orria zehaztu genuen, forma eman genion eta lan-ildoaren ardatzak adostu genituen. Denborak hastapeneko ideiari forma zehatzagoa eman dion arte.
Ohiko lexiak

Aztergaia: forma eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

forma hartu
du ad.-lok. Uda pasa eta Cambridgera bueltan zetorrela, ideiak forma hartzen joan ziren Lawrenceren buruan, eta azaroaren 11n aurkeztu zituen bere emaitzak.
Ohiko lexiak

Aztergaia: forma hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

formakuntza
iz. Hezkuntza, heziketa. Formakuntza irakasle gaiei zuzendua dago. Gazteen formakuntza. Historiagilea naiz, hori da nire formakuntza.

Aztergaia: formakuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2002-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

formakuntza (eta f. ikasketa) 10: HerrizH 1988 ("Inginadoreak etortzen ziren [...] formakuntza hobetzera"), Tantak 1990 ("Dozentearen etengabeko formakuntza"), Jakingarriak 1991 2 (adib.: "Irakaslearen formakuntza"), A. Gabikagogeaskoa ("Gauzen formakuntzatik libertate, adimen eta asmo oro kendu"), J-L. Davant ("Euskararen arduradunak xaz formakuntza bat antolatu du Batuaz erakasleentzat"), Aretxagazeta 1996 2 ("Eskatzen den etengabeko formakuntza eta jakituria [...] Unibertsitatean eta baita bestelako formakuntza ikasketetan ere"), Ibiltzen 1997 ("Umearen formakuntza"), Goierritarra 1998 ("Ikasleen formakuntza").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hezkuntza, heziketa.

formal
1 adj. Formazkoa, formari dagokiona. Olerki baten alderdi formalen azterketa.
2 adj. Arauak edo ohiturak eskatzen duenaren araberakoa. Ez dut gonbidapen formalik jaso.
3 adj. Heg. herr. Zintzoa, zentzuzkoa. Gizon formalik ba ote da munduan? Etxean morroi eduki dugu mutil bat formal askoa.
4 adb. Zintzo. Gazte horiek formal ibiltzen dira.

Aztergaia: formal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'formazkoa, formari dagokiona' 2 Heg. Herr. 'zintzoa'.

formaldatu, formalda, formaldatzen
da/du ad. Eraldatu, batez ere hizkuntzalaritzan.

Aztergaia: formaldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

formaldatu, formalda, formaldatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

formaldatu, formalda, formaldatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1996-09): hurrengorako.

formaldehido
iz. kim. Metanoletik eratorririko aldehidoa (HCHO), gas antiseptikoa, uretan urtzen dena.

Aztergaia: formaldehido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ido.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

formaldu, formal/formaldu, formaltzen
da/du ad. Heg. herr. Formal, zintzo bihurtu. Ezkondu denez gero, asko formaldu da.

Aztergaia: formaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

formaldu, formal(du), formaltzen. Heg. da/du ad. Herr. 'formal, zintzo bihurtu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

formaldu, formal(du), formaltzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-izatu

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Herr.

Forma baten adiera(k)

formal bihurtu

formalidade
iz. Heg. beh. Formal dabilenaren edo gauzak taxuz egiten dituenaren jokaera. Ik. fundamentu; ganora. Harrokeria asko eta formalidade gutxi dago etxe horretan.

Aztergaia: formalidade

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tate/-dade.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

formalismo
iz. Alderdi formalei edo formalizatuei erabateko garrantzia ematen dien jardunbidea edo doktrina. Egungo hizkuntzalariek formalismora dute joera, matematika aldera, beraz. Errusiar formalismoa.

Aztergaia: formalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
formalista
1 adj. Formalismoarena, formalismoari dagokiona. Eskola formalista. Zenbait kasutan, auzitegiek oso irizpide formalista izan dute.
2 iz./adj. Formalismoaren jarraitzailea. Arkitektoa formalista zen eta gogoko zuen simetria. Deus gutxi dakigu, hala eta guztiz, bai mamiaren eta bai formaren aldetik; formalistak, izan ere, ez dira berriki baizik sartu gurean.

Aztergaia: formalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

formalitate
iz. Legeak, arauak edo ohiturak eskatzen duen betebeharra. Legearen aurka dauden epaileek zorrotz jokatuko dute, baina alde daudenek formalitate huts bat beteko dute, sakoneko azterketa saihestuz.

Aztergaia: formalitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

formalidade (eta pormalidade 1) 9: Balad ("Ala disponiturik jarri ziran biak, / kartaz entenditzeko alkarren berriak / formalidadiakin jartzeko egiak"), PE ("Begira zagun ondo / mundu zabalian, / zurekin zein daguan / igualdadian, / jantzi eta mantendu / formalidadian, / ederragua pranko / badago kalian"), Ud 3 (adib.: "obe zala gelditu / guztiok onroso, / formalidadez egin / nai zuten preziso", "izan du itzegiten / abillidadia, / errespetua eta / formalidadia"), EusJok 3 (adib.: "zortzi librako palenka oraingo legean, iru aziotara formalidadean", "formalidade aundiz"), NEtx LBB ("Jatordu asieran etzan neurririk galdu, baiña bazkaria aurreratzen ari zala, poliki-poliki gizon aien pormalidadea berdoxkatzen asi zan"); formalitate 1, HU Zez ("Bertze nonbeit, ahal duten bezala bizitzeko, berriz elgarretara biltzerat ez haizu, non ez duten ehun mila formalitate, zerga berri, patenta berri, zer nahi despendio berri egiten lege berriaren uztarriari jartzeko") // Ik. OEH argitaratuan, gainera: Uzt EBT ("Gu arrantzale txarrak, / Irigoyen, gaude; / askotan ibiltzen gera / formalida gabe" #mdash# esta forma se debe sin duda a licencia métrica).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

formalidade 1, Zer 1996 ("Euskaltzaindia'k informe bat bialdu zuen Udal-etxera Iraillean bear diran formalidaderik gabe, alkatearekin egon aurretik"); formalitate 4: UZEI 2 ("formalitate-mailan", "Seigarren Xedapen Gehigarrian manatzen diren ukanbehar eta formalitate guztiak"), BAO 1998 ("hardware eta software mikroinformatikoa erosteko ezarrita dauden formalitateak eta betekizunak bete beharko dituzte"), I. Iñurrieta ("pretore bat jarriko zela haien nahiak formalitaterik gabe epaitzeko"); eta informalitate 1, M.A. Elkoroberezibar ("ez du Pott-ek zuen informalitate bitxi hura edukiko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

formalitate : AB50 1; formalitateak : Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

formalidade : EuskHizt (Heg. Beh. formal dabilenaren, gauzak taxuz egiten dituenaren jokaera), ElhHizt (Heg. formalidad, seriedad, compostura); formalitate : ElhHizt (formalidad, requisito), HiruMila (pl. formalidades) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tate/-dade.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(betebehar arautua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  Betebehar arautua jarriz gero, ez da azalpen ulergarria izango. Agidanez, egokiagoa da "formaren inguruko betekizuna", eta, horrez gain, adibidea: eskritura publikoa egiteko formalitateak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): formalitate soila jasoko da, marka eta azalpenik gabe.

formalizatu, formaliza, formalizatzen
du ad. Egitura formalen bidez eman. Eragiketa formalizatuak.

Aztergaia: formalizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

formalizatu, formaliza, formalizatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

formalizatu, formaliza, formalizatzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-izatu

formalizatze
iz. Sistema bat bere egitura formalen bidez ematea.

Aztergaia: formalizatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

formalizazio
iz. Formalizatzea, egitura formalen bidez ematea. Silabaren egituraren formalizazio zehatza.

Aztergaia: formalizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: formalización

formalki
adb. Formari dagokionez, formaren aldetik. Literatura berritu nahi izan genuen, bai formalki eta baita kontakizunei dagokienez ere.

Aztergaia: formalki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki izond. erref.ekin.

formaltasun
iz. g. er. Formalitatea. Formaltasun handiz, eskua eman zigun.

Aztergaia: formaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-05-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hau ere jasoko nuke eta agian formalidade ere bai herri hizkeran" (1995-03-27)

forman egon
ad.-lok. [Oharra: Euskaltzaindiak, forman egon-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sasoian; fleitean izan].

Aztergaia: forman egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† forman egon, forma ona... Euskara jatorrez: sasoia, sasoian egotea".

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. sasoian egon, trenpuan izan, fleitean izan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: AS (2012-06-07): trenpuan izan formak sarrerarik ez duenez, isiltzea erabaki da.

formante
iz. Hots konplexu bat eratzen duten maiztasunetako bakoitza. Bi formanteak erabili ohi dira bokal nolakotasunak elkarren artean bereizteko.

Aztergaia: formante

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

formante EB 12: UZEI 10 (adib.: "Fonazioan, ahots-aparatuko bi durundigile nagusiek, faringeak eta ahoak hain zuzen berrindarturiko maiztasunak dira bi formante nagusiak", "Ahoko formantearenaren goitiko maiztasunetan aurkitzen diren formanteak ere garaiak deitzen dira"); P. Salaburu ("hitzen eta formante sintaktikoen markak urratzen dituztenak"), HezkSaila Batx 1994 ("jatorri grekolatindarreko formanteek zeregin nagusia dutenez bere ama-hizkuntzan eta ezagutzen dituen beste hizkuntzetan gauza bera gertatzen dela konturatzen ote den ere egiaztatu nahi da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

formante : HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

formakin : Txillardegi Euskal Fonologia (passim; ik. hiztegia, 445. or.); P. Salaburu Arau Fonologikoak (ik. hiztegia, 27. or.).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioartekoa da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

formateatu, formatea, formateatzen
1 du ad. inform. Formatu jakin baten arabera egituratu. XML dokumentu bat CSS estilo-orri batekin formateatzea.
2 du ad. inform. Datuak gordetzeko gailu bat bere jatorrizko egoerara itzularazi. Diruzainak alderdia utzi zuenean haren ordenagailua formateatu zuten.

Aztergaia: formateatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:013 2002-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh54 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

formateatu 13, Informatika (adib.: "Disketeak formateatzea gero eta gutxiago egiten den eragiketa da; gaur egun saltzen diren diskete gehienak formateatuta etortzen dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

formateaketa : Euskalterm 1; formateatu : HiztEn (Inform. Disko bat informazioa jasotzeko prestatu edo egokitu, pista, sektore eta zilindrotan antolatzen delarik), Euskalterm 8 // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

formateatu : ElhHizt (Inform.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

formatear / formater formen ordainak: formatatu : HiztHand; formateatu : ElhHizt - HiruMila (Inform.) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, Casve FE, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

LB: 54; formatatu 6; ETC: 163, formatatu 31.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: formateatu du ad. (Inform.) formatear / Adorez: formateatu, formatea(tu), formateatzen du ad. (Inform.) formatear / Labayru: formarteatu 1 ad. dau Inform. formatear / NolaErran: formatua eman.

Erdaretako formak

es formatear / fr formater: Elhuyar: formateatu (Inform.) / Adorez: formateatu (Inform.) / Labayru: formateatu (Inform.) // Euskalterm: formateatu (Informatika).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ezin erabaki daiteke lantaldearen datu-irizpideen arabera

ez du baldintza minimoa betetzen (gaztelaniazkoa da -ea- formakoa; frantsesezko formater-i, berriz, formatatu legokioke).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa, berez formatatu beharko bazuen ere, baina hori da dabilena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ederki, baina hauxe sartzen ez badugu, eskain dezagun honen ordezko kanokikoa, formatatu, adibidez. formateatu* e. formatatu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Kendu lerroa.

formatu digital
iz. Datuen, informazioaren edo edukiaren errepresentazio elektronikoa, gailu elektronikoen bidez gorde, transmiti eta prozesa daitekeena. Gehienbat formatu digitalean egiten dut lan. Musika, filmak eta liburuak ere, gero eta gehiago, formatu digitalean erosten ditugu.

Aztergaia: formatu digital

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definitzaile da orain, baina azpisarrera gisa jasotzea komeni da.

formatu2
1 iz. Luzerak eta zabalerak zehaztutako liburu edo orri baten tamaina, zentimetroetan adierazia. Liburu arruntak baino formatu txikiagoa zuen.
2 iz. inform. Informazioa antolatua dagoen egitura. Jende askok Word formatua erabiltzen du artxiboak bidaltzeko. Diskoa osorik jaitsiz gero, azala PDF formatuan eskura dezake erosleak.
Azpisarrerak
formazio
1 iz. Formakuntza, prestakuntza. Mutil jatorra, baina formaziorik gabekoa dela. Dantzariek teknika klasikoan oinarrituriko formazioa dute.
2 iz. mil. Tropa baten edo armadako hegazkin edo itsasontzi talde baten antolaketa mota. Formaziora deitu zuten. Formazioan zeudela.
3 iz. geol. Ezaugarri geologiko komunak dituzten geruzen multzoa. Italiako erdialdean dauden kareharrizko formazio ederrak aztertzen ari zen. Itsasbazterreko formazioak.

Aztergaia: formazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
formol
iz. kim. Formaldehidoaren ur soluzioa, desinfektatzaile gisa erabiltzen dena. Formolaren laino samina. Formoletan gordetako marrazoagatik bederatzi milioi euro eskaini diote.

Aztergaia: formol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

formula
1 iz. Esanahi multzo bat laburbiltzen duen adierazpidea. Sinesgai jakin batzuk, esaldi edo formuletan mami daitezkeenak.
2 iz. Hizkera jakin batzuez mintzatuz, maiz erabiltzen den esaldia edo esapidea. Poesia hizkerak baditu nonahi eta noiznahi formula jakin eta propioak, zaharragoak nahiz berriagoak.
3 iz. Prestakin edo kideko baten osagaien eta hura prestatzeko jarraibideen adierazpena. Lehengo formulan adina azeri-buztan euri-uretan zenbait egunez beratzen eduki, eta iragazi. Margarina ekoizleek jakin izan dute formulak modernizatzen.
4 iz. Arazo edo zailtasun baten aurrean jokatzeko modua; arazo baten irtenbide eredugarria. Krisi garai honetan beharrezkoa da formula berriak asmatzea. Zientzia egiten den tokian bertan kudeatzea da eraginkorrena; horri maila guztietako kooperazioa gehitu, eta aurrera egiteko formula izango dugu. Ez dago formula magikorik dolua gainditzeko.
5 iz. kim. Zerbaiten osagaien sinbolo bidezko adierazpidea. Uraren formula H2O da.
6 iz. mat., fis. Ikurrez adierazitako zenbait magnituderen arteko erlazioa, berdintza gisa adierazia, balio batzuetatik abiaturik beste balio bat lortzeko balio duena. Fisikaren legeak formula bidez adierazi. Newton-en bigarren legearen formula. Jarduerarik gabeko aldi horiei dagokien kotizazioa zehazteko, honako formula hau aplikatuko da: (...). z = f(x, y) formulan.
7 iz. Zirkuituetako lehiaketetan soilik erabiltzen diren automobilak sailkatzeko kategoria. (Gehienetan 1, 2, 3 edo 4 zenbakiaren ezkerrean, F larriz). 1 Formula Euskal Herrira irits daiteke aurki. 1 Formulako Brasilgo Sari Nagusia. 2 Formulako lasterketak.

Aztergaia: formula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
formulario
iz. Bete behar diren hutsune zuriak dituen inprimakia. Hiru formulario izango dira, zure datuekin bete beharko dituzunak.

Aztergaia: formulario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

formulario 2, Lç ABC ("Iesus Krist gure Iaunak eman ukhan drauku formulario bat [...] Eta othoitzeko formulario horrek, somarioki erraitera, zer dakarke?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

formulario 5: Zientzia eta Teknika 1986 ("gutunak, formularioak, testuak, etab."), AEK ("formularioa betetzeko adinako informazioa jaso"), J. de Txurruka ("Aipatutako legezko formularioek Cn. Flaviusek argitaratuak izan arren ez zen epaibildumaren Prometeoa izatera bultzatuko zuen hainbesteko aurrerapausua izan"), E. Jimenez 2 ("errenta aitorpenaren formulario osoa euskaraz [...] Gure helburua da formulario hori burutzea eta besteei erakustea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

formulario : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan txeke-formulario, fede-formulario agerraldi banarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

formulario : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(inprimaki-mota).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Kontzeptuak zer esan nahi duen azalduko nuke: kontratuen formularioa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): formulario soila jasoko da, azalpenik gabe.

formulatu, formula/formulatu, formulatzen
1 du ad. Zehaztasunez, edo zehaztasuna bilatuz, adierazi. Teoria bat formulatzen dute eta ez dira deskribapenetan geratzen.
2 du ad. Formula bidez adierazi. Ekuazio perfektua honela formulatzen zen: estetika gehi etika, berdin politika.

Aztergaia: formulatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

formulatu, formula(tu), formulatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

formulatu, formula(tu), formulatzen

formulazio
iz. Formulatzea. Erlatibitatearen teoriaren eta mekanika kuantikoaren formulazioak. Modelo matematikoen formulazio abstraktuak.

Aztergaia: formulazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hitz horrek Kim. laburdura behar du.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): azalpenik erantsi gabe jasoko da.

foro
1 iz. hist. Antzinako Erroman, herritarrak elkartzen ziren plaza, herriko gaiak eztabaidatzeko eta epaiketak egiteko gune zena. Tenplu sakratuak, foroa eta gainerako leku publikoak.
2 iz. Eztabaidagunea. Foroak onartutako manifestuak eragile gehiagoren atxikimendua jasoko duela iragarri dute. Foroan parte hartzera gonbidatu zuten.

Aztergaia: foro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:014 2002-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

foro 15: M. Onaindia ("Gudaloste, Unibertsitate, Eliza, Foro, Akademia eta Prentsako dignatari haundiak, nahiz neurri ezberdinez, alor biotan banatzen ziren"), L. Uruburu ("nire asmoa ez da foro honetan Erreformea goitik behera jorratzea"), Aretxagazeta 1996 ("Udal honek parte hartu dezala horretarako diseinatutako foroetan"), ELAO 1997 ("Esaniko foroan adostutako testuak erabateko debekua ezarri zuen pertsonen aurkako edonolako minentzat eta daitezkeen zirkunstantzia guztietan"), AE Ituna ("foro guztietan ETAren aurkako dekalogo bezala bataiatua izan zen, aldarrikapena"), I. Galarraga ("Hiriarentzako foro berri bat garatu behar zen"), Koalizio-akordioa ("Erakundearteko izaera izango duen foro berri honek gai jakin batek erakunde publiko guztien partehartze aktiboa eskatzen duen kasuetan jardungo du"), Ararteko 1998 ("gosaldu ondoren erabiltzaileek eta koordinatzaileak bilerak egiten dituzte, eta foro modukoak dira"), Egunk 1998-1999 4 (adib.: "Ipar Euskal Herriko gaiak uki ditzakeen eztabaidagune edo foro bat sortu berri da Interneten [...] Euskal Herria hartuko lukeen pays-basque izeneko foro bat", "Laneko Arriskuen Prebentziorako Foroa egin zen herenegun Gasteizen"), P. Urzelai ("Bilera ez da oso luzea izan, eta gehienbat foroaren barne antolaketari buruz jardun dute"), DV 1999 ("Lizarra-Garazi foroko kide den Egizan taldeak deituta"), SM ("bidezkoa ikusten da organo misto bat eratzea Administrazioaren eta gizarte nafarraren artean elkarretaratu, parte hartu eta elkarrizketatzeko foro modura").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

foro : AB38 3, AB50 1, HiztEn (1 Antzinako Erroman, herritarrak elkartzen ziren plaza, hiriko gune komertzial, erlijioso eta judiridikoa zena; 2 hed. arazo edo negozio publikoak tratatzen diren lekua), Euskalterm 6 (hauetan foro-oihal, foro-kontratu, informazio-foro, proposamenak eztabaidatzeko foro); forotxo : Euskalterm 1 (forillo) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

foro : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta adiera argituz onartzekoa

beharrezkotzat dauka lantaldeak, Hist. arlokoa eta gaurko eztabaidaguneak izendatzeko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Lantaldearekin ados, betiere Hist. markarekin jasota. Egia esan, zuzenbidean badira "foro" izeneko eskubide erreal batzuk (zentsuen antzekoak, hain zuzen), baina oso gutxi erabiltzen dira eta ez du ematen aipamen hori egiteko modukoa denik halako hiztegi batean.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): «foro 1 iz. Hist. 2 iz. 'eztabaidagunea'».

forradura
iz. Forrua. Soingainekoek zetazko forradura zuten, armiarma sarea bezain fina.

Aztergaia: forradura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ager. guztiak IE-Zu dira; forradura 'estalkia' adierako 2 (HU Zez: "Bainan eskualdunak bere sinaduratzat dakarren izena bera berik aski izen da da gehiagoko forradura[ra]rik gabe"; Barb Sup 2: "Eta forradura! Jaun erretor xaharrak lephoan erabiltzen zuen fularño hura ere ez zen segur gero, forradura hori bezen gozoa eta eztia"), eta OEH argitaratuan 'trama, conjunto de hilos' adierako beste 1, Dv ("Irazkian eta forraduran, edo larruzkoa bada, edo larrukiz egina den zerbait, palpa zuriaz edo gorrastaz thonatua bada, plapa hura legentzat ekharria izanen da"); furradura 'estalkia' adierako 1 (Volt: "- Zer behar duzu? -Satin ebakia, (...) kroxetak, furradurak, fustania"); horradura 'estalkia' adierako 3 (Hb Egia, adib.: "Zimendu gabeko sinhesteak ez du horradurarik") eta OEH argitaratuan 'forro, vaina de la espada' adierako beste 1, TB ("Ezarrazu zure ezpata bere orraduran"); forratu 'zerbaiti forrua ezarri' adierako 2 (Ax: "Zamarrik edo arropa forraturik"; Barb Sup: "Ereman diot sendagailu zerbait, eta, harek ni haurrean bezala, nik hura forratu pulliki eta pulliki"); (h)orratu 7 (Gy: "Biak billdu direnean Maiestate orratu haren aitzinean; gripaminok baderroie: Zathozte, haurrak, zathozte, Othoi, hurbillago yar zakizkidate Urthek arras gorthu naute"; Hb 6, adib.: "Oihal horratu gabeak bezala litzaizkote bere buruak, ez balute horratzen yakitatea, yende xehek ezdituzten egintza eta solasez", "Yakitatez horratuak dauzkate, zeren izan diren herriz kanpo, ungi aphaintzen direlakotz, eta errexki mintzo besta, bazkari eta atseginez!") eta OEH argitaratuan gainera beste hauek: Lg I 151 ("Egina zen ezin ustelduzko uzt- zur batez, zeina baitzen horratua, kanpotik eta barnetik, urre garbizko zathi lodiz"), Prop 1908 ("Athorra bat zuen askitto xuria, eta haren gainetik kapa seda beltz bat, satin gorriz horratua"); furreu 2 (Tt Onsa: "Ezpata baitzian bere saihetsia, idokirik eta buluzirik bere magiñatik eta bere furreuotik hora hil zian ezpata kolpu bat emanik"; Ip Hil: "Ikhusi beitzien ordian aingürü bat gaztelü gainian ezpataren furrebian sartzen, markatzeko ürhentü zela Jinkoaren gaztigia") eta OEH argitaratuan gainera beste 1, Normandi ap. DRA ("Zerentako arren / idoki düt ezpata / bere fureueti -net- / eta hartü eskiala?").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

forratu EB 2 (NekazArkit: "Bao txiki batetik joaten da ardandegira daraman pasabidea, zeinaren kalatua harlanduzko piezaz forraturik bait dago"; J.M. Suraso: "eskularru forratuak"); forru-zelula EB 1 (K. Altonaga: "... [liseri-guruinen konduktuetako] forru-zelulek intrazelularki liseritzen dituztelarik") // Ik. gainera jorratu eta jorra(txo) formen aldaerak in I. Gaminde Larraskitu: forratu 6 (adib.: "patatie erein, forratu, gero betatu"), forra(txo) 4 (adib: "patatie soliten doa, a esta ona, eta oin estu iten lenengoko forratxue da betatu eta patatie koxu, patatie koxu, bigarren forrie txarra da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

forradura : Euskalterm 1 (forro); forratu : AB38 3 (forrar, forrado), HiztEn (forrua ezarri), LurE (forratu, azpikotu, gaineztatu), Euskalterm 5 (forrar, forrado); forratze : Euskalterm 1 (hebila-f.: forrado de hebillas); forro : AB38 1 (forro); forru : AB50 1 (forro), HiztEn (zerbaiti ezartzen zaion estalkia), Euskalterm 7 (forro); horratu : HiztEn (forratu, gaineztatu); orratu : DFrec 1 (adiera erabakigaitzekoa).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

forradura : EuskHizt (forrua), Lur EF/FE (doblure: jantziena), HaizeG BF (doublure), Casve EF (-düra doublure de vêtement), Lh DBF (doublure de vêtement), DRA (1 trama, conjunto de hilos; 2 forro, forradura), PMuj DVC (1 trama, conj. de hilos; 2 aforro, forro, forradura); forratu : EuskHizt (forrua ezarri), HiruMila (forrar), ElhHizt (forrar), Lur EG/CE (forrar), Casve EF (-tü mettre une doublure), Lur EF/FE (fourrer, couvrir, mettre une doublure à un vêtement), HaizeG BF (doubler un vêtement), Lh DBF (doubler un vêtement, lui mettre une doublure), PMuj DVC (forrar, aforrar); forru : EuskHizt (forradura), HiruMila (forro), ElhHizt (forro), Lur EG/CE (forro) eta EF/FE (housse, doublure, couverture); horradura : Lh DBF (doublure, fourrure de vètement), DRA (forro; eta orradura: forra, vaina, funda), PMuj DVC (viso, forro de las telas); horraduragai : Lh DBF (ce qui sert à doubler); horragai : DRA (eta horrakai: cosa que sirve para forrar), PMuj DVC (crehuela, crea para forros; eta orrakai: frisa, tela de lana); horragailu : DRA (forro); horratu : EuskHizt (forratu, gaineztatu), HiruMila (forrar: 3. adiera), ElhHizt (forrar), EskolaHE (forratu, gaineztatu), HaizeG BF (double un vêtement), Lh DBF (doubler un vêtement), DRA (forrar: 3. adiera; eta orratu: forrar, 3. adiera) // eta PMuj DVC: forragai (holandilla, holandeta, tela para forros, etab.), forruztatu (forrar).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

forratu, forra, forratzen
du ad. Forraduraz hornitu. Artilez forraturiko zamarra. Zeta urdinez forratuak zituen autoko eserlekuak. Larruz forraturiko liburu itzelak. Kortxoz forratu zituen bere logelako paretak. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Neguko zapata forratuak.

Aztergaia: forratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

forra, forratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

forru
1 iz. Zerbaiti barnealdean edo kanpoaldean ezartzen zaion estalkia edo babesa. Ik. forradura. Argazkia atzera maletaren forruaren azpian sartu eta jaiki egin zen.
2 iz. Jantzi bati, barnealdea estaliz, ezartzen zaion oihala. Orria txapelaren forruaren barruan gorde zuen.
Azpisarrerak

Aztergaia: forru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

forru polar
1 iz. Puntuzko oihal sintetiko arin eta beroa, neguko jantziak egiteko erabiltzen dena. Forru polarrezko bufanda.
2 iz. Forru polarrez eginiko jaka. Ik. polar 5. Forru polarra oraindik soinean. Eskiatzeko arropa berezia: anoraka, prakak eta forru polarra.
forte
1 adb. mus. Indarrez (jo, interpretatu).
2 iz. mus. Indarrez interpretaturiko musika-pasartea. Isiluneetan tentsioa areagotuz eta forteetan ohikoa den baino energia gehiago erabiliz eman du orkestrak Beethovenen lana.
fortuna
1 iz. Zoria. Madarikatzen dut neure fortuna. Ala nik ukan dudan fortuna tristea!
2 iz. Ondasunen multzoa. Fortuna ederreko aitoren alaba.
Azpisarrerak

Aztergaia: fortuna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'zoria'.

Erdaretako formak

OfQuLF: chance, hasard, richesse || Fortuna || divinité du Destin dans la mythologie romaine.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: fortuna egin .

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

zoria

fortuna egin
ad.-lok. Ipar. Aberastu. Itsasoz banoa, fortuna egitera.

Aztergaia: fortuna egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

fortuna sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

aberastu.

fortunatu, fortuna/fortunatu, fortunatzen
da ad. lgart. Gertatu, suertatu. Fortunatu da horien etxetik dama gazte bat joatea.

Aztergaia: fortunatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

fortunatu, fortuna(tu), fortunatzen. da ad. Lgart. 'gertatu, suertatu': fortunatu da horien etxetik dama gazte bat joatea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: sartzea proposatu du.

 - Erabakia: EBB (1997-02): onartu da azalpenarekin.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper