50535 emaitza bilaketarentzat - [19251 - 19300] bistaratzen.

foru
1 iz. Lurralde bateko usadio eta ohituretan oinarritutako legedia, bereziki Euskal Herrikoa. (Singularrean nahiz pluralean). Foruak edo lege zaharrak. Bizkaiko Foru Zaharra. Jainkoa eta foruak. Gure foruei eutsiko ziela agindu bazuen ere. Forua hautsi. Forurik gabe ez da guretzat mundu honetan gauza onik. Foruen garaiko gure agintariak.
2 iz. Lurralde edo pertsona batek dituen pribilegioen multzoa. Legebiltzarreko forua errespetatzeko eskaera.
3 iz. Erdi Aroan hiri bati ematen zitzaizkion lege berezien multzoa. Donostiako Forua.

Aztergaia: foru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Foru Aldundi, Foru Diputazio

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: komeni da Foru Aldundi eta Foru Diputazio lerro berean ezartzea. Gainera, ordena alderantziz, Euskaltzaindiak Diputazio gomendatu baitzuen aspaldi.

 - [E210]: Beharbada, esangurak zehaztu beharko lirateke: 1 'aspaldiko ohiturak': Bizkaiko foru zaharra. 2 'auzipetuaren pribilegioa'. Bestalde, azpisarreren artean, nahitaezkoa da foru-saka jasotzea Bizk markarekin, horixe baita Bizkaiko foru-zuzenbidean senide tronkalek duten eskubidea, ondasun tronkalak lehentasunez eskuratzeko.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): ez da aldatzekoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, definizioak eta forma berriak geroko utziz.

foru aldundi, foru-aldundi
iz. Espainian, foru izaera eta eskumen bereziak dituen diputazioa. Ik. foru diputazio. Arabako Foru Aldundia.
foru arau, foru-arau
1 iz. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurraldeetako ahalmen esparruan goren maila duen xedapen orokorra, lurralde bakoitzaren Batzar Nagusiek egina eta arlo jakin baten gaia arautzen duena. Zerga kontuetan foru arauak gero eta ugariagoak dira.
2 iz. Historian zehar, foru zuzenbidea izan duten Espainiako herrialdeetan, zuzenbidearen agindua adierazten zuen xedapena, aginduzkoa zena. Gipuzkoako foru-arauak aspaldi bildu ziren testu idatzi batera.
foru diputatu, foru-diputatu
iz. Foru Aldundiko gobernua osatzen duten kideetako bakoitza. Ik. ahaldun 3; diputatu 2. Berrikuntza eta Ekonomia Sustapen Saileko foru diputatua.
foru diputazio, foru-diputazio
iz. Espainian, foru izaera eta eskumen bereziak dituen diputazioa. Ik. foru aldundi. Eusko Jaurlaritzak, foru diputazioek eta udalek, lege hau indarrean sartu eta urtebeteko epearen barruan (...).
foru eskubide, foru-eskubide
iz. Foru-zuzenbidean jasoa dagoen eskubidea. Foru eskubideen aurka.

Aztergaia: foru-eskubide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 10; EPG: 2; ETC: 41.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

foru 3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Foru eskubideen aurka. Arabako Foru Aldundia. Foru Diputazioa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa; orain arteko foru 3 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa foru eta eskubide sarreretan.

foru lege, foru-lege
1 iz. Nafarroako Foru Komunitatean goren maila duen xedapen orokorra, Nafarroako Parlamentuak egina eta arlo jakin baten gaia arautzen duena. Joan den martxoan Nafarroako Parlamentuak haurren zaintza arautzeko foru lege bat onartu zuen.
2 iz. Historian zehar, foru zuzenbidea izan duten Espainiako herrialdeetan, zuzenbidearen agindua adierazten zuen xedapen mota, indar orokorra zuena. Bizkaiko foru-legeak indarrean izan ziren 1876. urte arte.

Aztergaia: foru-lege

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:085 2002-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lege.

foru ogasun, foru-ogasun
iz. Foru aldundietan, zerga-sistemaren araudiaz eta zergen eta finantzen kudeaketaz arduratzen den saila. EAEko hiru foru-ogasunek 2.506 milioi jaso dituzte zergetan urteko lehen bi hilabeteetan. Gipuzkoako Foru Ogasuna.

Aztergaia: foru-ogasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh34 2023-06-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 214 (Argia 9, Berria 48, Deustuko Unibertsitatea 11, DiarioVasco 9, Euskal Herrik Agintaritza 4, EiTB 19, Elkar 2, Consumer 1, Espainiako Gobernua 1, Goiena 9, Laneki 7, UEU 87, Uztarria 7); ETC: 682

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: foru-ogasun hacienda foral / Adorez: foru ogasuna: hacienda foral / Labayru: 0 / NolaErran: 0. / Euskalterm: foru-ogasun (Herri-ogasun TN da).

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: hacienda foral.

ogasun 2 iz. Admin. Estatuari edo bestelako administrazio publiko bati dagozkion ondasunen multzoa. Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Saila. || Gipuzkoako Foru Ogasuna. // [zerga] zuzeneko zerga iz. Ondasunengatik edo mozkinengatik ordaindu behar den zerga. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Ogasunek badute zuzeneko zergak arautzeko eskumena. Zuzeneko zergen bidez, % 4,5 gehiago jaso du aldundiak; zeharkako zergen bilketak, berriz, % 13,7 egin du behera.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea proposatu da.

foru zuzenbide, foru-zuzenbide
iz. zuz. Espainiako zenbait autonomia erkidegok duten zuzenbide berezia, jatorri historikoa duena. Euskal Foru Zuzenbidea 1979ko Autonomia Estatutuko 10. artikuluan jasota dator.
foruar
1 adj. Forukoa, Foruari dagokiona.
2 iz. Foruko herritarra.
forudun
adj. Foruak, pribilegioak dituena. Legebiltzarkide izateari utzi eta forudun izaera galdu zuen.

Aztergaia: forudun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2004-10-05 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan forudun azpisarrera: AB AmaE ("Laurokin [lau probintziokin] lazo bat egiñikan / fuerodun izan gaitean").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

forudun 2, A. Urrutia ("Forudun herrialdeko erakundeen arau erregulatzaileen indar eta aplikagarritasunaren azterketak ez du, ez Bizkaian ez eta Araban, arazo funtsezkorik planteatzen", "Horretarako badut, eduki ere, forudunak diren lurraldeetako eskribau izateak eman dezakeen hamar urteotako esperientzia apurra").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

forudun : DFrec 1 (Liburu zuria) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

forudun : PMuj DVC (aforado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Horrelaxe jasoko da Euskaltzaindiak lehenago aipatu zuena: «forudun izond.».

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. aforatu.

forulari
iz. Foru gaietan aditua den pertsona. Ez dakit zer uste duten hain ugari ditugun foruzale eta forulariek, baina ez dut uste gure Probintziak inoiz dekreturik eman zuenik.

Aztergaia: forulari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

behin erabili da lantaldearen corpusetako testuetan; baina egokia da.

foruzain
iz. Foruzaingoko kidea. Istiluak izan dira Volkswageneko langileen eta foruzainen artean.

Aztergaia: foruzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): foruzain 228: Berria 203 (adib.: “foruzainek ospitalera eraman zuten emakumea”), EiTB 25 (adib.: “Hainbat foruzain zihoazen auto bati molotov koktelak jaurtitzea leporatzen diote gazte nafarrari”); foru zain 1, EiTB (“Ertzaintzak eta Foruzaingoak kontuz ibiltzeko gomendioa egiten digute Ertzaintzatik eta Nafarroako Foru Zainek").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: foruzain 101: Berria 91 (adib.: “Tuterako foruzainen esanetan, gizona aurreko gauean hil zela adierazten dute arrastoek”), Herria 1 (“Itoizko solidarioen okupazio ekintzak ahal guttikoak agertu dira parean zaukaten buldozer eta foruzainen indarkeriaren kontra”), Edurne Elizondo 9 (adib.: “Sukaldean zegoen foruzain batek aurkitu zuen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: foruzain. Foruzaingoko kidea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es policía foral / fr : Elhuyar: polizia foral / Nolaerran: - / Zehazki: (cuerpo) foru polizia, foruzaingo; (agente) foru poliziako, foruzain / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioko erabilerek bermatzen dute

forma hedatua da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

Nafarroako polizia.

foruzaingo
iz. Nafarroako Foru Komunitateko berezko polizia. Iruñeko 27 urteko gizonezko bat atxilotu du Foruzaingoak, hilketarekin lotura duelakoan.

Aztergaia: foruzaingo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): foruzaingo 539: Elkar 9, Consumer, Berria 332, EiTB 197.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: foruzaingo 265: Berria 231, Edurne Elizondo 33, Hasier Etxeberria.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: foral 2* e. foruzain. Foruzaingoko kidea; foruzain. Foruzaingoko kidea

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

Nafarroako Foru Komunitateko polizia.

foruzale
iz./adj. Foruen aldekoa; foruak berrezartzearen aldekoa. Euskaltzale eta foruzale sutsua izan zen. Gaztetan foruzalea eta gero abertzalea. El Aralar egunkari foruzalea.

Aztergaia: foruzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
foruzaletasun
iz. Foruen zaletasuna; foruzaleen doktrina. Orain, askok eta askok karlista dirudigu, bat-batean foruzaletasun izugarria sortu baitzaigu.

Aztergaia: foruzaletasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
fosa
iz. geol. Itsas hondoko edo lurrazaleko sakonune luze, estu eta sakona, lubaki itxurakoa, lurrazpiko barne indarren eraginez sortua dena. Irudiak 7.700 metrora hartu dituzte, Japoniako fosan. Peru-Txileko fosa ozeanikoa. Ozeano fosa. Fosa tektonikoa.

Aztergaia: fosa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh130 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu fosa formarik.

fosa 41: Argia 2 (“Nork hil zuen, bada, gure aitona Brujulako gainean [Burgos hiriburutik hurbil] fosa batean lurperatuta dagoena?”), Berria 6 (“gurago baitot hemen bilatu eta ez fosa komunetan“, “Urrunetik gidatuta hiru alditan jaitsi zen fosara, 1995 eta 1998 urteen artean”), DiarioVasco 2 (“Lehen postua lortu zuen larunbatean Donostian, luzera jauzian 5,91 metro saltatuaz. Ikaragarria da Rubenek lortu duena, kontutan izanda, Zarauzko herriak ez duela atletismoko pistarik eta ondorioz, ez duela fosarik luzera jauzia entrenatzeko”), EiTB 7 (“itsasoko fosak, artxipelagoko ekialdean eta mendebaldean”), Elhuyar 8 (“Japoniako eta Ingalaterrako biologo talde batek errekor bat lortu du itsaspean: arrainak filmatu dituzte orain arteko sakonera handienean. Irudiak 7.700 metrora hartu dituzte, Japoniako fosan”), Elkar 12 (“itsas fosaren ertzen”), Consumer (“Gastu orokorrez gainera, formula honetan erraustea bera eta errautsak gordetzeko kutxatilarena erantsi behar zaizkio fakturari; beste aldetik, ordea, hilotza ehorztearena eta hilobi, fosa edo nitxoarena aurrezten da”), Goiena 2 (“Duintasunaren Kolunbarioan lurperatutako 27 gorpuzkietatik bederatzi dira Elgetan aurkitutakoak; sei Antsuategi baserriko hobian eta hiru Intxorta mendiko fosan”), Jakin (“Lehenengoz urpeko izakiak, ondoren, oso gero, lehorraldekoak eta airekoak, Lur oso osoa kolonizatu arte. Izaki bakunak, izaki konplexuak, izugarri ederrak zein itxurabakoak, bizirik airean, Lurraren azalean zein lur azpian 3.000 metrotara, pozik poloetako izotzetan eta 113º zentigradoko uretan, mendien tontorretan eta ozeano-fosetan izugarrizko presio barometrikoen pean eta iluntasun ilunenean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

fosa 1, Berria (“Ni, berriz, entrenatzailearekin gelditu nintzen fosan”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

ZTHB-LZOL: fosa ozeaniko, fosa tektoniko, ozeano-fosa proposatuak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Geologiarako behar dela dirudi. Marka eta guzti jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Geol.

fosfato
iz. Azido fosforikoaren gatza. Kaltzio fosfatoa. Fosfatoak ongarri gisa erabiltzen dira.

Aztergaia: fosfato

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

fosforeszente
adj. Fosforeszentzia duena. Ik. lumineszente; argikor. Halako argitasun fosforeszente bat zerien laino itxi haietako batzuei. Ehun eta berrogeita hamar dolarreko kirol-oinetako urdin fosforeszenteak.

Aztergaia: fosforeszente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. argikor.

fosforeszentzia
1 iz. kim. Gorputz batzuek, erradiazio baten pean egon ondoren, ilunpean argia igortzeko duten gaitasuna.
2 iz. Itsas animalia batzuek, eta ipurtargiak eta beste intsektu batzuek, argia igortzeko duten ahalmena.

Aztergaia: fosforeszentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
fosforiko
adj. kim. Ik. azido fosforiko.
Azpisarrerak

Aztergaia: fosforiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

fosforo
iz. Elementu kimikoa, naturan hainbat eratan agertzen dena (P; zenbaki atomikoa, 15). Fosforoa pospoloak egiteko erabiltzen zen. Fosforo bonbak.

Aztergaia: fosforo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fosforo: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: P.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fosforo: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

f-/p-

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

fosil
1 adj./iz. Landare- edo animalia-hondakinez mintzatuz, harri bihurtua. Landare fosilak. Hango fosilen azterketaren bidez.
2 adj./iz. Erabat aldagaitza edo zaharkitua. Hizkuntza motela eta ia fosila erabiltzen duelako.
Azpisarrerak

Aztergaia: fosil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
fosildu, fosil/fosildu, fosiltzen
da/du ad. Fosil bihurtu. Landareok nola fosildu ziren aztertzeko. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hosto fosilduak.

Aztergaia: fosildu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

fosildu, fosil(du), fosiltzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

fosildu, fosil(du), fosiltzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-izatu

fosiltze
iz. Fosil bihurtzea. Izaki bizidunen fosiltze prozesua.

Aztergaia: fosiltze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2002-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-zio.

foto
iz. Fotografia, argazkia.

Aztergaia: foto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

foto(grafia), argazki

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

cf. argazki

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  foto (sin. argazki).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

fotodepilazio
iz. Depilatzeko teknika, argi handi batek botatzen duen beroaren bitartez ilearen sustraiak erretzean datzana. Ile zuria ezin da kendu fotodepilazioaren bidez.

Aztergaia: fotodepilazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

depilatu eta depilazio itzuli honetan bertan onartuak.

LBeh (2016-10-26): fotodepilazio 23: Laneki 8, Consumer 13, EiTB 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu fotodepilazio formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu fotodepilazio formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es fotodepilación / fr photo-épilation: Elhuyar: - / NolaErran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa.

fotoelektriko
adj. Fotoelektrizitateari dagokiona. 1921ean, Einsteinek Fisika Nobel saria jaso zuen efektu fotoelektrikoa azaltzeagatik.

Aztergaia: fotoelektriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
fotoelektrizitate
iz. Argiaren eraginak sorturiko elektrizitatea; argi uhinak hartzen dituen metal batek elektroiak igortzea.

Aztergaia: fotoelektrizitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
fotogeniko
adj. Argazkietan ongi ematen duena. Erregearen iloba zatarra zen; edo zatarra ez, esan dezagun ez zela fotogenikoa.

Aztergaia: fotogeniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Aski nazioartekoa da

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du (es, fr, en).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

fotograbatu
1 iz. Fotografia-tekniken bidez xaflak irartzeko erabiltzen den prozedura multzoa. Hobekuntza tekniko batzuk ere saiatu nituen, fotograbatua barne.
2 iz. Irartze prozedura horren bidez egiten den irarlana. Gizon zarpailtsu bat igandeko egunkari bateko fotograbatuei begira zegoen.

Aztergaia: fotograbatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: fotograbado.

fotografia
1 iz. Argazkia.
2 iz. Gainazal sentiberetan argiaren eraginez gauzakien irudiak lortzeko teknika. Ik. argazkigintza. Fotografiaren bidezko irudia. Fotografiaren sorrera. Fotografia-teknikak. X izpien bidezko fotografia.

Aztergaia: fotografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

foto(grafia), argazki

Jatorrizko forma

fotografia, argazkilaritza

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  fotografia | EArau (sin. argazki, argazkilaritza).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

fotografiatu, fotografia/fotografiatu, fotografiatzen
du ad. Zerbaiten edo norbaiten argazkia egin. Prozesu guztia fotografiatu eta filmatu zuten, inolako baimenik gabe.

Aztergaia: fotografiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

fotografiatu, fotografia(tu), fotografiatzen. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  fotografiatu | EArau: fotografia(tu), fotografiatzen. du ad. (sin. argazki egin).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

fotografiko
adj. Fotografiari edo argazkiei dagokiena. Irudi fotografikoa. Teknika fotografikoak. Paper fotografikoa.

Aztergaia: fotografiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  fotografiko | EArau (sin. argazki-).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-07): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

fotografo
iz. Argazkilaria. Fotografoak argazkiak aterako ditu.

Aztergaia: fotografo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau68
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

fotografo, argazkilari

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, euskal baliokidearekin batera onartzekoa

cf. argazkilari

fotograma
iz. Film bat osatzen duten irudi fotografikoetako bakoitza. Fotograma batek film bateko zatia erakusten du. Matrix-eko fotograma bat azaltzen da pantailan: Triniti, hegazti baten hegaldia antzeratzen. Hein Völker militante gaztearen ia gorputz osoko fotograma batek hartzen zituen kartelaren luze-zabalak.

Aztergaia: fotograma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(filmekoa).

fotoi
iz. fis. Argi energiaren kuantua.

Aztergaia: fotoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Fis.

fotokazetaritza
iz. Argazki erreportajeetan oinarritzen den kazetaritza. Bihar Henri Cartier-Bresson fotokazetaritzaren aita jaio zela ehun urte beteko dira.

Aztergaia: fotokazetaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): fotokazetaritza 23: Berria 12, EiTB 4, Argia 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu fotokazetaritza formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu fotokazetaritza formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta jasotzekoa, espezializatu samarra bada ere.

fotokonposizio
iz. Konposizio sistema, fotografiaren bidez egiten dena. Taldean sartu nintzenean, edizioa, fotokonposizioa eta gauza horiek guztiak kanpoan egiten ziren, eta oso teknologia garestia zen.

Aztergaia: fotokonposizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-zio / -keta, -pen, etc. bidezko ordezkapenak: oro har, -zio da hobestekoa, axaleko itxura-aldaketen kaltetan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "fotokonposaketa baztertu eta fotokonposizio hobesten da. Era berean. fotokopiagintza baztertu eta fotokopia hobestu. Ulertzekoa da zenbait euskaltzainek axaleko itxura-aldaketei dien fobia, baina, agian, badira bi bikoteak gordetzeko arrazoiak. Esate baterako: Eguneroko gure ihardunean, fotokopiagintza da lanik astunena. Seirehun fotokopia atera behar izan nituen atzo ere... Fotokonposaketako neskek egin dituzte disko-azaletako fotokonposizioak . Lehenengo esaldian fotokopiagintzaren ordez fotokopiak egitea ere jar daiteke, noski, eta bigarrenean fotokonposizioko erabili fotokonposaketako horren ordez, baina ez ote da baliabide egokia -keta/-zio bikotearen bidez ekintza (edo langintza) eta egindakoa bereiztea? Zergatik baztertu behar dira espreski fotokopiagintza eta fotokonposaketa hitzak? Ez al dira zuzenak?" (1995-07-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  fotokonkosaketa edo fotokonposatze baten emaitza adierazteko.

 - Erabakia: BAgiria (1997-03-21): ez da oharra onartu eta zerrendan dagoen bezala utzi da.

fotokopia
iz. Fotografiaren edo fotoelektrizitatearen bidez zuzenean paperean kopiak egiteko teknika; teknika hori erabiliz lortzen den kopia. Zegoen zegoenean argitaratua dago, fotokopia bidez. Ez da jatorrizkoa, fotokopia baino. Irakaslea fotokopia batzuk banatzen hasi zen. Liburuaren fotokopiak atera nituen. Harrerakoak fotokopiak egin dizkie gure nortasun agiriei.

Aztergaia: fotokopia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "fotokopiagailu ere sar liteke" (1995-06-16)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  fotokopia eta fotokopiagailu proposatu ditu.

 - Erabakia: BAgiria (1997-03-21): hurrengo pasaldirako utzi da.

fotokopiagailu
iz. Fotokopiak egiteko makina. Lanean jarraitu zuen une batez, fotokopiagailuaren estalki laranja behin eta berriro altxatuz eta jaitsiz.

Aztergaia: fotokopiagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: fotocopiadora / HitzIrud: "fotokopiagailua = fotocopiadora" / BarnErrot: "Fotokopiagailua: Fotocopiadora".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gailu vs. -dora/-euse.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

fotokopiatu, fotokopia/fotokopiatu, fotokopiatzen
du ad. Fotokopia bidez kopiatu. Fotokopiatu beharreko agiriek armairuan jarraitzen zuten. Liburuak fotokopiatzearen aurkako kanpaina.

Aztergaia: fotokopiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

fotokopia(tu), fotokopiatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

fotolito
iz. Klixe fotografikoa, jatorrizko irudia pelikula garden batean erreproduzitzen duena. Fotokonposiziokoak fotolitoak egiteko zain daude.

Aztergaia: fotolito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: fotolito.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ito.

fotometro
iz. Argi iturri baten intentsitatea neurtzeko tresna. Ia metro bateko fotometroa du teleskopioak.

Aztergaia: fotometro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
fotomuntatze
iz. Fotografia-lana, argazki zatiak elkarren artean konbinatuz egiten dena. Aurreko urteetako argazkiekin osatu zuen collage bat eta zortzi fotomuntatze ikus daitezke erakusketaren amaieran.
fotosfera
iz. Eguzkiaren kanpoko geruza, argia igortzen duten gas ionizatuez osatua dagoena, begi hutsez ikus daitekeen azala eratzen duena. Bi teleskopio izango dira prest fotosfera edo Eguzkiaren azala ikusteko.
fotosintesi
iz. Landare klorofiladunetan gertatzen den prozesu kimikoa, argiaren energiari esker, uretatik eta karbono dioxidotik abiatuz, oxigenoa eta konposatu organikoak (karbohidratoak) sortzen dituena; zenbait bakteriok egiten duten antzeko prozesua, oxigenorik sortzen ez duena. Eguzkiak gogorrago jotzen duenez, errekako algek fotosintesia egiteko gaitasun handiagoa izaten dute eta orduan ugaldu egiten dira. Horiek hostoei kolore berdea ematen dien klorofila erabiltzen dute fotosintesiaren energia lortzeko.

Aztergaia: fotosintesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: sartzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1997-03-21): hurrengo pasaldirako utzi da.

fototeka
iz. Argazkiak sailkatzen eta gordetzen diren biltegia. Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusian, Kutxaren fototekako irudiak izango dira ikusgai.

Aztergaia: fototeka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): fototeka 42: Elhuyar (“Lanaren Nazioarteko Bulegoaren Fototeka”), Berria 21 (adib.: “Kutxaren fototekak orain dela gutxi erositako funtsak ere jarri dituzte”), EiTB 4 (adib.: “Hiru ataletan sailkatu dute web horretako dokumentazioa: Dokumentuak, Bibliografia eta Fototeka”), Jakin 2 (adib.: “Datu-base honen bitartez Antso Jakituna Fundazioaren artxiboen (1333-1989) agiriak eta Vital Kutxaren fototekaren agiriak kontsulta daitezke”), DiarioVasco 14 (adib.: “Euren fototekako argazki asko "Gure Gipuzkoa" gunean denon eskura eta libre jartzeaz gain, euren egituraren barruan ere zabaldu eta uztartu dute txip aldaketa hori”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: fototeka , Berria (“Argazki berriez gain, Kutxaren Fototekakoak ikus daitezke”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es fototeca / fr photothèque: Elhuyar: fototeka / Nolaerran: fototeka*, argazkitegi / Zehazki: fototeka / Labayru: fototeka / Adorez5000: fototeka.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

fotovoltaiko
adj. fis. Argi energia zuzenean energia elektriko bihurtzen duena. Material eta estalgarri fotovoltaiko berriak aztertzen ari dira, kutsadura zer neurritan deskonposatzen duten jakiteko. Plaka fotovoltaikoak eta haize errotak jarri argindarra sortzeko.

Aztergaia: fotovoltaiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2002-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fotoboltaiko (eta fotovoltaik[o] 2) 8: A. Sagarna ("Fotovoltaik efektoa da eguzki energia elektra energia bilakatzeko beste bide bat"), Elhuyar ("eragin fotovoltaikoa P-N lotura erdieroale batetan"), P. Alkain 6 (adib.: "Efektu fotoboltaikoaren oinharri fisikoak [...] Lehenengo sistema fotoboltaikoak espaziorako programei esker hasten dira garatzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fotovoltaiko : HiztEn, LurE (fotoboltaiko), Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fotovoltaiko : ElhHizt (Fis.), HiruMila (fotoboltaiko), EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

oraingo itzuli honetan proposatua dago voltaiko izenondoa.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-v-.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Fis.

fox terrier
iz. Jatorriz ingelesa den txakur arraza; arraza horretako txakurra, txikia, indartsua eta arina dena, ile motza, burezur zabala eta aurpegi txikia dituena.

Aztergaia: fox terrier

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Fox-terrier: E. Azkue (“Behar bada ile gogorreko Fox-terrier bat”, “Ile gogorreko Fox-terrierra, bai, badakit!”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fox-terrier: Harluxet (Terrier arrazako txakurra, jatorriz ingelesa) // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt; fox terrier (eta Fox-t.): EhiztEskulib (171: "Txakur-arraza horrek oso ondo egiten du lan mendian, Fox-terrierrarekin batera"; 173: "Lur-azpiko ehiza [...] Alemaniako ehizarako terrierrak —jagdterrierrak—, fox terrierrak eta Jack Russell terrierrak erabiltzen dira gehien ehiza-mota horretan"); Foxterrier: EhizAzter 82 ("542. Jagdterrierra eta Foxterrierra [...] zulo-txakurrak dira").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

fox terrier: M. Hernandez (“bere txakurtxoari, fox terrier bat”), guaixe.net (“Alberto Velascoren ile gogorreko fox terrier batek kume onenaren 2. saria eskuratu zuen ere”), Berria (“ez da galgo, San Bernardo, Pekines, Boxer, Fox Terrier, Husky siberiar, Rottweiler”); fox-terrier: K. Izagirre (“Holandar batean alde egin zuen Marinak, herrian fox-terrier batekin promenatzen eta denokin hitz egiten astebete eman zuen kapitain bilo-horiak eramanda”), euskadi.net (“Ehiza- txakurrak fox-terrierra, terrier eskoziarra”), etab. fox terrier arraza: hitza.info (“Fox terrier arrazako txakur bat galdu da”), ikasbil.net (“Komikietako heroia, fox terrier arrazakoa”).

fox terrier (eta Fox Terrier) 4: Berria (“’Bizi-bizia den emetxo txikia’, adoptatu ezazu Fox Terrier bat (gaztelaniaz)”), DiarioVasco 2 (adib.: “Eta Fox Terrierrai txubaskeroa janztea?”), EiTB (“33 txakur hil ditu, ustez bere fox terrier maskotaren heriotzaren mendeku gisa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL: txakur arrazak. Afganiar, alano, american pitbull terrier, american staffordshire terrier, arratoi txakur, artzain txakur aleman / ardi txakur aleman (otso txakur*), basset, Bernako bouvier edo Bernako mendiko txakurra (Bouvier Bernois*), border collie, border terrier, boxer, brako, bull terrier, bulldog, bullmastiff, kanixe (poodle toy*), chihuahua, chow-chow, cocker spaniel, collie, dalmaziar, daniar handi (Great Dane*), doberman, dogo (dobatxakur*), dogo argentinar, dogo bordeles, Enkarterriko billano (villano*), Enkarterriko billanuko (villanuco*), erbi txakur edo xarlango, Espainiako galgo (gainerakoak, oro har, 'erbi txakur' dira), euskal artzain txakur, fila brasildar, fox terrier, Gasteizko patxoi, grifoi, husky edo husky siberiar, labrador, labrit txakur, mastin, Nafarroako patxoi, patxoi, pitbull, pointer, presa kanariar, retriever, rottweiler, sanbernardo, setter, spaniel, terrier, txakur pekindar, untxari, urtxakur.

Erdaretako formak

es fox terrier; fr fox-terrier; en Fox Terrier; de Foxterrier.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: fox terrier iz. (txakur-arraza)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper