50535 emaitza bilaketarentzat - [19351 - 19400] bistaratzen.

frantseste1
iz. Napoleonen aurkako Espainiako gerratea. Soldadu izan zen frantsestean.
frantseste2
iz. Frantses kutsua hartzea edo ematea; frantses ohiturak, eta bereziki frantses hizkuntza, hartzea edo harraraztea. Quebecen legez araututa dago enpresen frantseste prozesua.
frantsestu, frantses/frantsestu, frantsesten
1 da/du ad. Frantses kutsua hartu edo eman; frantses ohiturak, eta bereziki frantses hizkuntza, hartu edo harrarazi. Urteak joan urteak etorri, nabarmen ari zen frantsesten kultura. Arratsaldeko zazpietan afaltzen dudalako seko frantsestu naizela aurpegiratzen didate. Afrikako eta Asiako jendea nola frantsestu ez daki Parisko Gobernuak. Mauleko burgesia hori frantsestua zen arras; gutaz trufatzen ziren, gure mintzatzeko maneraz.
2 Espainiako Independentzia Gerrako garaian (1808-1814), Napoleonen eta gobernu bonapartistaren aldekoa. (Partizipio burutua izenondo gisa). Agustin Paskual Iturriaga liberala, frantsestua, omen zen, apaiza izan arren.
3 XVIII. mendeko Ilustrazio frantsesaren ideien eta balioen aldekoa. (Partizipio burutua izenondo gisa).

Aztergaia: frantsestu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

frantses(tu), frantsesten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

frantximankeria
iz. Ipar. Frantximantari dagokion egite gaitzesgarria.

Aztergaia: frantximankeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

frantximant
iz./adj. Ipar. peior. Frantsesa; frantsesez mintzatzen dena. Gure frantximanten erdara, nahasia bezain bitxia. Ezkondua da geroztik euskaldun frantximant batekin.

Aztergaia: frantximant

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. Pei.

frantziar
1 adj. Frantziakoa, Frantziari dagokiona. Ik. frantses. Frantziar legeak. Frantziar gobernua.
2 iz. Frantziako herritarra. Frantziarren mendean.

Aztergaia: frantziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-07-29 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

MAtx Gazt (“frantzitar idazle ospetsuak”), Mde Pr (“frantzitar jaurlaritzak”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a1) Getxoberri (“Fran Francés frantziarra"); a2) L. Dorronsoro ("La Condamine jakintsu frantzitarra”), Elhuyar (“matematikari frantziarraren ohoretan”), Zer (“Simone de Beauvoir idazle frantzetar ospetsua”), B. Latiegi (“mariñel frantziar batzu”), F.M. Ugarte (“egile frantziar”), Egunk (“Laurence Le Vert epaile frantziarrak”), B. Latiegi (“J. Fontaine edestilari frantziarraren ustez”), M.E. Ituarte (“idazle frantziar bat”), H. Etxeberria (“bidaiari txilipristo frantziar bat”), Egunk (“Jacques Hachuel finantzari frantziarra”), I. Iñurrieta (“Charles Richet fisiologo frantziarra”), A. Irigoien (“artista frantziarrak”), Tx. Ramirez de la Piscina (“Jules Verne idazle frantziarrak”); a3) L. Egia (“Frantzitar Quatre-fages de Breau jauna”); A. Gerenabarrena (“Prantziar gudariok”), UZEI (“Miterrand frantziar lehendakaria”), X. Mendiguren B. (“frantziar idazle batek”), J.A. Agirre (“bi frantziar esploratzaile”), M. Ugalde (“frantziar langileria”), M. Onaindia (“frantziar nekazaria”), M. Pagola (“fraintzitar librepentsatzaileak”), J. Sarrionandia (“frantziar eta espainiar kolonialisten aurka”), Egunk (“zenbait frantziar txirrindulari”), B. Azpiri (“Henri Vorins frantziar zuzendariak”), I. Ruiz (“frantziar itzultzaileek”), I. Iñurrieta (“Claude Bernard frantziar zientzialari ospetsua”), 7 baietz (“Frantziar Justizia eta Barne Ministroa”), Historia eta Artea (“Frantziar nekazariek”), Filosofia/DBHO ("frantziar materialistek”), J. Arruti (“frantziar kolaborazionistek”); b1) Gurutzadetara (“lurralde frantziarrak”), Egin (“franko frantziarrak”), Egunk (“gotorleku zentralista frantziarrenean”, “telebista frantziarra”), B. del Teso (“Ekoizpen frantziar erraldoia”), Orientalismoak (“inperialismo ingeles eta frantziarrarengatik”), Autonomoak (“estatu frantziar”), X. Etxaniz (“argitaletxe frantziarra”), J. Elberdin (“flota frantziar handiago bat”), J. Juaristi (“Estatu frantziarra”), UZEI (“1.000 milioi franko frantziar”), VozEusk (“antzerki talde frantziar batentzat”); b2) J-L. Davant (“frantziar hiru euskal herriek”, “frantziar eta espainiar eskualde batzu”, “Frantziar Basa-Nabarrak eta Espainiar Nafarroak”), M. Onaindia (“frantziar Errepublika”), Nazio arazoa (“frantziar kultura”, “Frantziar nazionalismoak”, “Frantziar Estadupean”, “frantziar gobernua”), Euskararen Liburu zuria (“frantziar Estatu barruan”), Argia (“frantziar herria”), J.A. Fernandez (“frantziar plataformak”), Azterketa Historikoak (“frantziar Errepublika”), J.R. Bengoetxea (“frantziar eta italiar nekazaritza”), J. Zubikarai (“Frantziar makisardsen gudalburu batek eskiñiriko albistea”), Egunk (“Frantziar gobernua”), I. Ruiz (“frantziar kultur ereduez”), I. Iñurrieta (“Frantziar argitarapenean”), 7 baietz (“Frantziar legeak”), I. Galarraga (“frantziar gudaloste”), J. Arruti (“frantziar flota”), Emakumeak eta feminismoa (“frantziar liho-industria”), Gara (“frantziar Gobernua”, “Frantziar Estatua”), Ttipi-ttapa (“frantziar indar armatuak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: frantziar 27.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra). Sin. frantses.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

jentilizioen forma erabakitzea Onomastika batzordeari dagokio

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Onomastika batzordeak forma biak, frantses eta frantziar onartuak ditu" (1995-06-16)

frantzio
iz. kim. Metal alkalino erradioaktiboa (Fr; zenbaki atomikoa, 87). Frantzioa Marguerite Perey-k aurkitu zuen Frantzian; hortik datorkio izena.

Aztergaia: frantzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

frantzio 2: I. Irazabalbeitia (“Frantzioaren isotopo egonkorrik ez da aurkitu”); Harluxet (“Taula periodikoko la taldeko elementuetako bakoitza: litioa, sodioa, potasioa, rubidioa, zesioa eta frantzioa”). // Ez dugu aurkitu ap. OEH.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

frantzio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Fr.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

frantzio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

frantziskano
adj./iz. Frantziskotarra. Fraide frantziskanoa.

Aztergaia: frantziskano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

frantziskotarra.

frantziskotar
adj./iz. San Frantziskoren ordenakoa dena; ordena horretako kidea. Frantziskotarren komentua. Frantziskotar fraidea. Astarloa frantziskotarrak zioen modura. Frantziskotarren hirugarren ordena eraiki zuena. || pl. (Lekuzko atzizkiekin, 'frantziskotarren ordena, komentua edo ikastetxea' adierazteko). Bilboko frantziskotarretan egin zituen lehen ikasketak. Meza eta salbea frantziskotarretan.

Aztergaia: frantziskotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-11-13
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

SM Zirik (“Frantzizkotar praillien abitxuakin”), Vill Elorri (“Frantziskotar-kutsu gozo-jatorra ere bai”), Mde Pr (“Frantziskotar fraide hainitz”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a1) DNoticias (“Joxe Arregi Frantziskotar teologoa”); a2) Aranzazu (“Prantziskotar euskal-mixiolari”), A. Lizartza (“Pantzezkar mixiolariak”), Argia (“prantziskotar ereslari bikaña”), Ker Urkiola (“Pantzeskar lekaidia”), K. Iturria (“prantziskotar Mixiolarien taldekoa”, “frantziskotar Misiolariak”), Sorarrain Lili (“Prantziskotar Mixiolari”, “Maria'ren Prantziskotar Mixiolaritakoak”), Vill (“frantziskotar teologoa”), I. Borda (“frantziskotar fraile”), FranMezaL (“frantziskotar Anaia”); a3) B. Gerra (“frantziskotar lekaretxe bat”), K. Iturria (“prantziskotar jantzia”), Onaind (“prantziskotar komentuan”), Vill (“Frantziskotar Ordena”), A. Zavala (“frantziskotar komentua”), FranMezaL (“frantziskotar Ordena”, “frantziskotar onbidea”, “frantziskotar karisma”); b1) Aranzazu (“Joxe Beltran de Heredia prantziskotarra”), JBDei (“Aita Gorri Pantzeskatarra”), K. Iturria (“Aita Juan Antonio Ubillos, prantziskotarra”), B. Latiegi (“Aita Joxeluis Zurutuza frantziskotarra”, “Aita Balic frantziskotar kroaziarra”), A. Sagarna (“Domingo de Bordegaray frantziskotarra”), OñatiLiB (“Bitoriano Gandiaga frantziskotarra”), X. Kintana (“Gandiaga frantziskotarra”, “Aita Villasante frantziskotarra”), BizkPresak (“fray Francisco de Tembleque frantziskotarra”), J.J. Agirre (“Miguel de Aranburu frantziskotarra”), J.A. Arana M. (“Beda Kleinschmidt frantziskotarra”), DNoticias (“Juan Mari Iturria frantziskotarra”), E. Agirretxe ("Karmelo Iturria frantziskotarra”), A. Barandiaran (“Kandido Izagirre frantziskotarra”), Onaind (“Aita Estarta prantziskotarra”, “Aita Azkoitia prantziskotarra”), Vill (“Aita Narziso frantziskotarra”); b1') Aranzazu (“Axpe ta Uribe'tar Tomas Gotzai prantziskotarra”), La Cruz (“Mitxelena aita franziskotarrak”), KerUrkiola ("Andoni Deuna pantzezkatarra”), Arragoa (“pralle prantziskotar Gandiaga”), K. Iturria (“Domingo Parrondo Aita frantziskotarra”), J. Agirre (“Manuel Egiguren misiolari frantziskotarra”), F. Mendizabal (“Aita Frantziskotar Martin Mendizabal”); b2) GMant (“anai prantzizkotarrak”), Aranzazu (“Mondragoiko praille prantziskotar”), ZArg (“Mixiolari Prantziskotarrak“), K. Iturria (“fraile frantziskotar”), Onaind (“Aita frantziskotarra”), Vill (“euskal idazle frantziskotarra”, “Fraide franziskotarra”), G. Nazabal (“Aita Frantziskotar”), P. Urkizu (“fraide frantziskotar batek”), E. Agirretxe (“lau anaia frantziskotar”), J.L Zurutuza (“fraide frantziskotar”), M.A. Elkoroberezibar (“lau fraile frantzizkotar”), A. Zavala (“fraile frantziskotar”).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

fraseologia
iz. hizkl. Hizkuntza, jarduera, garai, talde edo pertsona baten esapide eta joskera linguistikoen multzoa. Iraultza sozialistak erabili duen fraseologia fosildua.

Aztergaia: fraseologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2002-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl.

frasko
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frasko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. flasko].

Aztergaia: frasko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-05-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. flasko.

fratrizida
1 adj./iz. Pertsonez mintzatuz, anaia hiltzen duena. Romulo fratrizida eta emagaldu baten semea zela, legezko ezkontzatik kanpo jaioa.
2 adj. Gauzez mintzatuz, fratrizidari dagokiona; bereziki gerrez, borrokez eta kidekoez mintzatuz, senideen artekoa. Gizadiaren historiaren zati handi bat borroka fratriziden historia da.

Aztergaia: fratrizida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EArau186 2018-05-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu fratrizida formarik.

fratrizida 3, Berria (“Izaera fratrizidan oinarritzen da, eta autoritate moduan legitimitaterik ukatzen ez diogun bakarraren, kanpokoaren oniritzi behar patologikora garamatza”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

fratrizida 2: Iñaki Mendiguren (“Romulo, beragatik deitzen direlarik erromatarrak horrela, fratrizida eta emagaldu baten semea zela”), Iban Zaldua (“mende batean zehar erreakzioa eta atzerakuntza ekonomikoa haragitzen zuten indar fratriziden aurka borrokatu ondoren, industri garapen izugarria bizi izan nahi duen oro, aldi berean burdina Britainia Handira esportatzeari, enpresa-izpiritua bultzatzeari, inmigratzaileen lana gogor ustiatzeari, Tubal, Aitor eta abertzaletasuna bezalako faltsukeriak asmatzeari, Unamuno edo Barojarrak bezalako intelektual handiak produzitzeari”); fratizida 1, Berria (“Etnien arteko gerra fratizida bat egotea zail izango da», adierazi zuen Bushek”).

Bestelakoak

186. araua: Henrike II.a edo Henrike Fratrizida edo Henrike Trastamarakoa

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia. Nazioartekoa denez, sartzekoa da.

freatiko
adj. Uraz mintzatuz, lurrazpian geruza irazgaitz baten gainean pilatzen dena; lurrazpiko ur horri dagokiona. Ik. akuifero. Ur freatikoak. Urezko geruza freatikoaren maila putzu zuloa baino gorago dagoenean gertatzen da hori. Maila freatikoa jaitsi eta lurzorua lehortzen denean uretan disolbaturiko gatzak kontzentratu egiten dira.

Aztergaia: freatiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

freelance
iz./adj. Bere kasa edo enpresa batekiko loturarik gabe lan egiten duena. Londresera abiatu zen, poltsikoak hutsik, idazle freelance legez. Segurtasuna-eta ez dira freelance batentzat eginak. Estudioan freelance gisa lan egiten genuenon postontzia zabaldu nuen.

Aztergaia: freelance

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "free-lance".

freetowndar
1 adj. Freetowngoa, Freetowni dagokiona.
2 iz. Freetowngo herritarra.

Aztergaia: freetowndar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

frekuentzia
1 iz. fis. Maiztasuna, aldizkako fenomeno bat denbora-unitatean errepikatzen den aldi kopurua. Mikrouhin labeak frekuentzia handiko uhin elektromagnetikoak igortzen ditu.
2 iz. fis. Irrati igorgailu baten uhin maiztasuna. Ik. sintonia 2; dial 2. 1997an, Donostia osora zabaldu zuten seinalea, FMko 106.8 frekuentzian.

Aztergaia: frekuentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: Ik. maiztasun

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

maiztasuna.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Fisikan ere bai?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere hartan utziko da lantaldeak proposatua (Fisikan ere erabiltzen da maiztasun forma).

frenatu, frena, frenatzen
du ad. Balaztatu, galga eman. Ez du ematen frenatzeko asmorik duenik.

Aztergaia: frenatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

balaztatu B 1 (Erkiag BatB: "Aldazbeeran, pedalari eragin joan, eta gero, zart! bat-batean balaztatu?"), eta OEH argitaratuan beste 1: Dv Is 48,9 ("Ene izenaren ariaz urrunduren dut ene sepha, eta ene ospeagatik balaztaturen zaitut, gal zaitezen beldurrez" 'Et laude mea infrenabo te, ne intereas'); Ik. OEH argitaratuan testu-lekukotasunik gabeko frenotu .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

balazta egin G 1 (PMuj Mendi: "Nik ere lagunduko nien; kontuz ordea, ta noizean bein balazta egiñaz"); balaztatu EB 2 (J. Arzubiaga: "Indar berri hauek, frenatu, balaztatu egiten dute osasuna hobetzearen abiada eta gure bizia arriskutan jartzea"; Elhuyar: "Automobil bat balaztatu eta gelditzen denean"); balaztatze-indar EB 1 (J. Arregi: "H-ren balioa ia konstantea izango litzateke unibertsoaren dentsitatea oso txikia balitz, kasu horretan grabitatearen balaztatze-indarra oso txikia litzateke eta"); frenatu EB 9 (J. Arzubiaga: "Indar berri hauek, frenatu, balaztatu egiten dute osasuna hobetzearen abiada eta gure bizia arriskutan jartzea"; Fisika 1990 2, adib.: "Kotxeak frenatzen duenean"; Saioka/8: "abiadura txikiekin aritzean, beste era batetako oztopoak ager daitezke, hala nola marruskaduraren kausaz gerta daitekeen gehiegizko eragina, higidura laster frenatuz"; F. Mendizabal: "Indar-transmisioa delakoak eraginda oldar-hanka eta besoak bapatean frenatzen dira jauziaren azken fasean"; Ke arteko egunak: "Kepak zakarki frenatzen du"; Egin 1980: "Kreditoak lehen bezala ez dira ematen, frenatuak izan dira"; J.R. Etxebarria: "euskararen normalkuntza frenatuz edo galeraziz"; A. Cabazon: "Ez maniobrarako astirik, ez frenatzeko"); frenatze EB 1 (I. Uria: "Gune horretan galera prozesuaren ralentizazio edo frenatze bat ematen duk, hizkuntz komunitate batek kontzientzia hartzen duelako eta ez dagoelako prest desagertzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

frenatu : DFrec 16, AB38 8, AB50 2, Euskalterm 6; balaztatu : AB38 4 ('frenar'), HiztEn (abiadura txikiagotu), Euskalterm 5; baleztatu : HiztEn ik. balaztatu, LurE (balezta, galga ezarri); baleztatze : LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

balaztatu : EuskHizt (galgatu), HiruMila (frenar), ElhHizt (frenar), EskolaHE (balazta, galga ezarri), Casve EF (freiner), HaizeG BF (freiner), Lh DBF (freiner), PMuj DVC ((re)frenar, etab.); balaztatze : EuskHizt, HiruMila (acc. de frenar); balaztu : DRA (enfrenar); baleztatu : EuskHizt (galga ezarri), HiruMila ik. balaztatu, PMuj DVC (1 emballenar; 2 (en)frenar; 3 ballestear); baleztatze : EuskHizt; frenatu : HiruMila ik. balaztatu.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Zerrendakoaren oinarri bereko eratorriak-eta

frena, frenatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

balaztatu, galga eman.

frenesi
iz. Eroaldia, eromena; kar bizia.

Aztergaia: frenesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

frenetiko
adj. Frenesiak jota dagoena. Erritmo frenetikoa. Horren ondorioz, sasoi frenetiko bat hasi zen niretzat.

Aztergaia: frenetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

freno
1 iz. Galga, balazta. Frenoak huts egin.
2 iz. Brida. Zaldiaren frenoa.

Aztergaia: freno

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ikus arrasta, balazta eta galga sarreretan, dagokien informazioa.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

freno G 1 (Cb Eg II); preno G 1 (Uzt Sas); frenu 6: B 4 (Erkiag BatB); G 2 (Aran SIgn, Ugalde Iltz); freu B 1 (Astar II); prenu B 4 (fB Ic); frenukada B 1 (Erkiag BatB); frenupe B 1 (Erkiag BatB). Ik. OEH argitaratuan, gainera: freno (El 85; Inza NaEsZarr); frenu (Cap); frenu-gabe (Aran SIgn), eta frenogile (Lar), frenotu (AxN), frenozainte (JFlor).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira freno 1 (Argia 1986: "Aspaldion eratu diren kale ekintzak ez dira arrazakeria eta faxismoaren gorataldi indartsuari frenoa jartzeko gai izan") eta frenu 7 (J. Lizarralde, M. Altuna, Oihenart Taldea, Hizkuntza 3. OHO, Rikardo Arregi, GAO 1989).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

freno : DFrec 3, AB38 6, AB50 2; frenu : DFrec 1, AB38 2, Euskalterm 3 eta "ferra-frenu" 2); frenagailu: AB38 1; frenologia: HiztEn-LurE, Euskalterm 1; frenulu: HiztEn, Euskalterm 2. // 'freno' itzulitako besteak: arrasta: AB38 1, balazta: AB38 14, Euskalterm 45 (eta balaztadun 1, balaztagabe 1); azkoin-blokeagailu: Euskalterm 1; brida: Euskalterm 1; eskutailu: AB38 1; galga: AB50 1. // 'frenar' itzuliak: balaztatu: AB38 3, Euskalterm 4; frenatu: AB38 6, AB50 2, Euskalterm 4,; galgatu: AB38 1; geldiarazi: AB50 1, Euskalterm 1; geldirazi: AB50 1; moteldu: AB38 1, Euskalterm 1.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

a) freno/frein erdarazkoen ordaintzat proposatuak hiztegietan: ElhHizt: "1 Balazta, galga, brida, peia. 2 Brida (zaldiena); txarrantxa (mandoena). 3 (Tecnol.) Balazta, galga (...)" // HiruMila: "1 balazta, galga, traba (...). 2 (de caballerías): ahoko, brida" // Lur CE: "Galga. Freno de caballo. ahoko" // Lur FE: "1. ahoko. 2. galga, peia, arrasta" // Casve FE: "(voiture) ixtinga, peia; (mulet, au cou) txarrantxa; (mors) ahoko" // HaizeG FB: "(voiture) balazta, arrasta; (mors) ahoko, aho-burdin" // PMuj DCV: "1 (bocado de las caballerías) txarrantxa, aoko, muturreko, musuko. 2 (brida, riendo) ede, ao-ugal, aoko, musuko; 3 (freno de los carros) eustaga, geldikai, traba, gel-arazle, sarrantxa, txarrantxa, galga, arrasta; 4 (continencia, sujeción) eliku, euskarri"; b) frenar/freiner formen ordaintzat proposatuak: ElhHizt: "1 Balaztatu, galgatu (...). 2 (fig.) Geldiarazi, gelditu; -i eutsi (...). 3 Bridatu (zaldiei buruz)" // HiruMila: "1 balazta(tu), galga eman, galga(tu), abiadura gutxi(tu) (...). 2 brida(tu)..." // Lur CE: galgatu. // Lur FE: galgatu, peiatu, arrastak eman // Casve FE: peiatü // HaizeG FB: arrasta tinkatu, ixtingatu, balaztatu // PMuj DCV: "1 (enfrenar) balaztatu, aokoa ezarri; 2 (moderar, refrenar) lotu, eutsi, galgatu, balaztatu, agatu; (frenar el llanto) malkoei eutsi".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  galga proposatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1997-03-21): freno / galga auzia hurrengo bilerarako.

frera
iz. Ipar. Fraidea. Frera eta serorak.

Aztergaia: frera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IE-Zu dira frera 11 (Elisb Fram: "Bai, framazonek khenduko dituzte eskolak frereri eta seroreri"; Ip Hil: "Ezpeitzian ükhen hatsarretik eskola handirik, lanetako frera edo anaietarik zen"; Arb Igand: "Jaun Aphezpikuak eskola girixtino guzietako irakasleri, Frera ala seroreri, manatu deraukote haurrak beren herriko mintzaiari jarraikaraz detzazten Erdarari bezala"; HU Aurp 8, adib.: "Oraikoan orroitu dire beren anitzen haurrak seroren eta freren eskuan iraganak zituztela"), eta freradun 1: HU Zez ("Hets-kitzue hortik freradun, seroradun eskola hoik").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

frera IE 4: Iratz (adib.: "Aita predikariez bertzalde, baliteke anaiez edo frerez zer erran", "Trufatzen zuten erranez: 'Freren Abadea' Biziki saindua", "Berekin zuen orduan Fr. Rafael Aihertarra 'Bai, fiña zen: harek erakutsi zauzkun denak han frereri'").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

frera : EuskHizt (1890. Ipar. Fraidea, anaia) // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

fraidea.

fresa
1 iz. Biraka eta metalei txirbila harrotuz lan egiten duen lanabesa, ardatz baten inguruan kokaturiko hortz ebakitzaileak dituena eta bereziki metalak edo kideko gai gogorrak zulatu edo lantzeko erabiltzen dena. Hortzak ez badu materiala erarik onenean ebakitzen, fresak iraupen laburragoa izango du.
2 iz. Biraka lan egiten duen lanabesa, hortz zorrotzak dituena eta hezur edo hortzetan zuloak egiteko erabiltzen dena.

Aztergaia: fresa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan fresa testu-lekukotasunik gabea, eta fresadore : SM EiTec2 ("Lenbiziko, erbestetik sartu ziran edo asmatu ziran lankai berrien izenak: [...] fresadore, limadore").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

G 1 eta EB 49 dira fresa (eta formadun f., f.-ama, f.-etxe, f.-hortz) 18: TeknolMekan 10 (adib.: "altzairu lasterreko fresa batekin artekaketa burutu nahi da", "Ardatz fresa-etxean fresa bat muntatzen ikastea", "ale urragarri bakoitzak fresa-hortz txiki bat balitz bezala lan egiten du"), Elhuyar 6 (adib.: "piezaren zabalerak fresaren diametroaren 3/4 ez baditu gainditzen", "fresa eta arteka tipo arruntenak ikusiko ditugu"), I. Azkune ("formadun fresa eta zatigailuaz baliatzen dira"), A. Diaz de Lezana (beste iturri batzuk aipatuz: "zenbait erabileremutan, erraz aurki daitezke bide honetatik sortutako termino luzeak, hala nola Teknologian, bilkari-profileko horztun ardatzentzako fresa ama, edo Administrazioan, ibilgailuen zirkulazioari buruzko udal-zerga"); fresadora 1: A. Arrinda ("Aizkora, atxurra, mallua, zulakaitza (taladroa / berbikiña), jostorratza, torno ta fresadoren [soc] burnia jateko piezak..."); fresaketa 6: TeknolMekan 3 (adib.: "Torneaketa, fresaketa, mandrinaketa, eta abar", "pieza horrek torneaketa-fase bat eta beste fresaketa-fase bat behar dituela ikusten da"), Elhuyar 3 (adib.: "fresaren ardatza piezaren erdi ardatzetik diametroaren 1 /20 deszentratua egon dadila, kontranorantzako fresaketa egokiagotzeko"); fresatu 5: TeknolMekan 3 (adib.: "fresatu beharreko gainazala"), Elhuyar 2 (adib.: "batzu aldenik aldeko artekak fresatzeko erabiltzen dira eta besteak arteka itsuak egiteko"); fresatzeko makina 20: TeknolMek 19 (adib.: "Fresatzeko makina guztiak berdinak ez direnez...", "fresatzeko makinan pieza bat muntatzen ikastea", "Fresatzeko makinaren mahaian, zatigailua eta beronen kontrapuntua muntatu"), TeknMet/1 ("Txirbil kantitate handiak harrotzeko, hauen erabilkera asko murriztu da, lan bera makinen bidez egiten baita #mdash# karraskatzeko eta fresatzeko makinen bidez").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

fresa : AB38 34 (hauetan ama-f., f. angeluar, f. zilindriko), HiztEn, LurE, Euskalterm 67 (hauetan f-etxe, f. prismatiko, f. zilindriko, etab.); fresaketa : AB38 12 (hauetan f. angeluar, f. muntaia, etab.), HiztEn, Euskalterm 10; fresari : AB38 1 ('fresador'); fresatu : AB38 4, HiztEn, Euskalterm 5; fresatzaile : HiztEn, Euskalterm 1; fresatzeko makina : AB38 5, Euskalterm 19; fresatzeko pieza : AB38 1 (fresatzeko piezen lerroketa eta nibelaketa) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

fresa : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; fresagailu : PMuj DVC; fresaketa : HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC; fresatu : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt; fresatzaile : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, PMuj DVC; fresatze : EuskHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  fresa eta fresatu sartzekoak.

 - Erabakia: BAgiria (1997-03-21): hurrengo pasaldirako.

fresaketa
iz. Fresatzea. Zulaketan gertatzen den bezala, fresaketan lanabesaren diametroa ez da aldatzen.

Aztergaia: fresaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

fresatu, fresa/fresatu, fresatzen
du ad. Fresarekin zulatu edo landu. Alderik aldeko artekak fresatzerakoan hortzak goiko aldetik hasiko du ebaketa eta beheko aldetik arteka itsuak nahi badira. Hezurra gehiegi fresatzen bada, masailezurra haustea gerta daiteke.
Azpisarrerak

Aztergaia: fresatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

fresa(tu), fresatzen.

Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

fresatzeko makina.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

fresatzaile
iz. Fresatze lanak egiten dituen langilea. Fresatzaile aritu zen; sindikalista ere bai.

Aztergaia: fresatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

fresatzeko makina
iz. Fresatze lanak egiten dituen makina. Fresatzeko makinaren eginkizun nagusia da txirbil harroketa bidez piezei hainbat forma eman eta, neurri zehatz batzuk errespetatuz, zulo edo kanalak egitea. Tornuaren edo fresatzeko makinaren tamaina eta potentzia mugatuak dira.

Aztergaia: fresatzeko makina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

makina.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

fresatu sarrerari dagokion azpisarrera.

freskagarri
1 adj. Freskatzen duena. Edari freskagarriak.
2 iz. Alkoholik gabeko edari freskagarria, bereziki landare aterakinekin, urarekin eta azukrearekin egiten dena eta egarria kentzeko hotza hartzen dena. Nahi al duzu etorri freskagarri bat hartzera? Menua ogitartekoek, patatek eta kola-freskagarriek osatzen dute.

Aztergaia: freskagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
freskatu, freska, freskatzen
1 da/du ad. Fresko jarri; beroa gutxitu. Eztarria freskatzeko edari bat hartu. Urez freskatu. Itzalean jarri, freskatzeko.
2 du ad. (Eguraldiaz mintzatuz). Pixka bat freskatu zuenean, etxera etorri ginen.
3 da/du ad. Oroitzapenez eta kidekoez mintzatuz, berriz gogora ekarri. Ikasleek txikitako neure ikastola ekarri didate gogora, Legazpiko andereño Nekaneren eskutik helduta, eta oroitzapenak freskatu. Euskaraz bazekien Cidek, baina berari ere balio izan dio taldeak aspaldi ikasitakoa freskatu eta praktikara eramateko.
4 da/du ad. inform. Ordenagailu eta kidekoetan, aldatu edo gehitu diren azken datuak pantailan bistaratu. Argazkia aldiro-aldiro automatikoki freskatzen da bitarte horretan.

Aztergaia: freskatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: EHL 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

freskatu, freska, freskatzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

freskatze aztertzean lantaldeak eskatu du freskatu sarreran adiera berria (3) egitea, Informatikari dagokiona.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

freskatu, freska, freskatzen

fresko
1 adj. Hotz samarra. Haize, ur freskoa. Gela fresko batean. Leku freskoan gorde. Eguzki oihalak, saretak eta gortinak jaitsi, etxea fresko edukitzeko.
2 adj. Janariez mintzatuz, egin berria, bere jatorrizko tasunak gordetzen dituena, galdu edo pasatu ez dena, edo izoztua edo gazitua izan ez dena. Arrautza freskoak. Gazta freskoa. Arrain freskoa jateko.
3 adj. Naturala eta espontaneoa dena. Irri freskoa. Itzulpenaren hizkera freskoa ezin hobeki doakio nobelari. Ikuspegi berri eta fresko batetik landua. Umore freskoa eta familia guztiari zuzendua.
4 adj. Albisteez mintzatuz, berria, azken ordukoa. Albisterik freskoenak eta musikarik onena larunbatean, goizeko bederatzietatik aurrera.
5 adb. Indartsu eta nekerik gabe. Aurkaria baino freskoago iritsi zen partidaren erdialdera. Arraunlari batzuk fresko daude, nekerik pilatu gabe.
6 adb. Zerbaiten oroitzapenaz mintzatuz, argi, ahaztu gabe. Gero, denboraldiko lehen proba gerturatzen denean, sistema pixka bat lantzen dugu, lasterketa egunean freskoago edukitzeko. Oporrak oraindik fresko dauzkagu gure buruan.
7 iz. Horma batean igeltsuzko geruza ezarri berriaren gainean egindako margolana. Vatikanoko freskoak zaharberritu zituztenean, eztabaida bizia sortu zen.

Aztergaia: fresko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
freskotasun
1 iz. Freskoa denaren nolakotasuna. Ik. freskura. Uraren freskotasuna.
2 iz. Naturala eta espontaneoa denaren nolakotasuna. Kontakizunaren freskotasuna. Horrek freskotasun eta berritasun itzela ematen dio bere pinturari.

Aztergaia: freskotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
freskura
iz. Freskotasuna. Goizeko freskuran. Lanean pausua, beroan freskura. Freskuran zegoen uretan. Ipini zuen freskuran bere gelako leihoan txerri solomoa.

Aztergaia: freskura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

goizeko freskuran.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

"Goizeko freskuran"

freudiar
1 adj. Sigmund Freud austriar psikiatrarena, psikiatra hari edo haren lanari dagokiona. Psikoanalisi freudiarraren ikuspegitik, sexualitatea giza jardueraren funtsa da.
2 iz. Sigmund Freuden edo haren doktrinaren jarraitzailea.

Aztergaia: freudiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2015-05-29
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

freudar, freudiar : A. Gabikagogeaskoa (“freudar teorietan”), PsikolSoz (“Fokapen Freudiarrean oinarrituz”); freudiano : Ostiela! (“txikitan hatza zupatzen omen genuen [freudianoek diotenez titiburua]”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

freudiar : Euskalterm ("freudiar teoria sexual" — 4 fitxa); ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

freudiar : a1) J. Gabiria ("psikoanalista freudiar"); J. Zulaika ("[hildako] aita freudiar " 4); a2) X. Olarra ("banaketa freudiar"); Berria 2006 ("kontzeptu freudiar"); Berria 2006 ("psikoanalisi freudiar" 3); Berria 2006 ("zentzu freudiar"); b) X. Kintana ("freudiar ikuskera"); freudiano : Berria 2004 ("maitasun harreman freudiano hori"); Azurm ("errepresio freudianoen baldintzen pean"); freudiano-lacanista : J. Zabaleta ("ikuspegi psikoanalitiko freudiano-lacanista").

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

freudiano maileguak betetzen du, noski, onartzekoen gutxienekoa (cf. fr freudien / freudienne); baina eskura ditugun datuen arabera, freudiar da hedatuena arloa lantzen dutenen artean, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, nahiz erdararen eraginezkoa den -iar forma, honen antzeko hainbat kasutan bezala.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-05-29): Onartua.

fribolitate
iz. Friboloa denaren nolakotasuna; friboloa denaren jokaera edo jarrera. Ik. arinkeria. Fribolitatez jokatzea egozten zaigu askotan. Kosta egiten da, hala ere, arduradun politiko batzuen fribolitatea horrenbestekoa izan daitekeenik sinestea.

Aztergaia: fribolitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): fribolitate 42: Berria 23 (adib.: “Liburuaren aurkezpenean Olasagarrek aipatutakoaren ildotik, fribolitatea edo arinkeria omen da nobelaren giltzarrietako bat”), EiTB 7 (adib.: “Ingurugiroaren defentsaren atzean gordetzen diren fribolitateak agerian uzten ditu antzerkiak”), Argia 10 (adib.: “Fribolitate handiena entzuten den mahaiaren alboan dago eztabaida sakonena”), DiarioVasco 2 (adib.: “Dogmatismoaren eta fribolitatearen arteko espazioa aldarrikatu nahi du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: fribolitate 13: Berria 2 (adib.: “Zerbait ez barkatzekotan, hori izanen da, akaso, amerikarrek Bushi barkatuko ez diotena: dolua ere ez errespetatu izana, fribolitaterako joera iraingarria”), Joseba Zulaika 2 (“Fribolitate pixka batekin esan genezake ETAri gaina hartu dion zakurra Puppy zakur neutroa izan dela, turista eta kontsumozaleen postaletako zakurtxoa”), Joxerra Garzia (“Gatz eta piperrez osatutako fribolitateak komentatu nahi nizkizueke sarriago, zuek ere nahikoa pena eta neke izango duzue-eta bestela ere”), Itxaro Borda (“Nonbait ene fribolitatea ez zitzaion gustatu Roberti”), Ana Urkiza (“Franco hil aurreko azken urte haietan literatura egitea fribolitate handi bat iruditzen zitzaidan”), Joxean Sagaztizabal (“Morgan, nik uste, ez zuen nire melokotoiak eskandalizatzen, borroka-kantak eta"fribolitateak" horrela nahasteak baizik.”), Agurtzane Juanena (“Ez nintzela gauza sentitzen aitortu nion paperak itzuli nizkionean, esperientzia hori ezagutu gabe fribolitatea irudituko zitzaidala halako gai bati buruz idaztea”), Jose Angel Irigarai (“Luxozko fribolitatea dirudizu”), Koro Navarro (“Halako fribolitateen gainean hausnarrean aritu nintzen, ozkiak hortzak erabat hartu zizkidan arte”), Iñigo Aranbarri (“Horra fribolitate onartezinez egindako titulua, egun oso onartua den bidetik, analogiaz ondua”), Joxe Azurmendi (“Intelektualki estupidokeria bat izateaz gain, deritzo Rortyk, holokaustoaren eta XX. mendeko biktima guztiekiko fribolitate bat da moralki, tragedia hori dena fikzioen historia batean banalizatuz”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es frivolidad / fr frivolité: Elhuyar: arinkeria, azalkeria; fribolitate / Nolaerran: arinkeria, funsgabekeria, pikabuztankeria (BL) / Zehazki: fribolitate, arinkeria / Labayru: buruarintasun, arintasun, ergeltasun, zuzikatasun; [hecho o cosa] buruarinkeria, arinkeria, ergelkeria, zuzikakeria / Adorez5000: ergelkeria, ergeltasun, arinkeria, buruarinkeria | [pl. cosas fútiles] huskeria, txikikeria, ezteuskeria.

Lantaldearen irizpideak
Maileguak baldintza minimoa betetzen du

Maileguen baldintza minimoa betetzen du, nahiz eta badituen ordainak ere; baina badu arinkeria bezalakoek ez duten beste ñabardura bat.

fribolo
1 adj. Pertsonez mintzatuz, sakontasun edo seriotasun gutxikoa. Ik. arin 7; buruarin; kaskarin; txolin. XX. mendeko idazleen artean fribolo ospekorik bada, Truman Capote da hori.
2 adj. Gauzez mintzatuz, pertsona friboloarena, pertsona friboloari dagokiona; hutsala, arina. Guztiz garrantzigabea, hutsala eta friboloa iruditzen zitzaidan beste ezer egitea, ez nuen ezertarako gogorik. Subiranismoa aberatsen luxu fribolo bat baino ez da.

Aztergaia: fribolo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): fribolo 40: Deia 2 (adib.: “Gainera, friboloa eta sakratuaren arteko kinka horretan mugitzen den dantza da twista, bizitzako gauza gehienen antzera”), Berria 21 (adib.: “kantagintza ariketa friboloa bihurtua zuten jadanik”), EiTB 8 (adib.: “Izan ere, idazlea ikusita, irudi luke ‘bon vivant’-a besterik ez dela, aberaskume friboloa, baina literatuaz asko daki, eta idaztearen ofizioaz zer esanik ez”), Jakin (“Dena den, ez gaitezen friboloak izan”), Argia 6 (adib.: “Harentzat, oporraldietan bidaiak egitea ez zen jarduera friboloa edo luxu kapitalista, etorkizunean izango zituen borroka politikoei gogotsuago heltzeko bidea baizik”), DiarioVasco 2 (adib.: “jabetzea askotan friboloak garela, zenbaitetan dogmatikoak, neurri batean onartzea hori gaizki dagoela, eta erreibindikatzea bi mutur horien artean dagoen espazioa, non zalantzak bere lana egiten duen, non kritika, argudiatzea, arrazoitzea eta eztabaidatzea nagusitzen diren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: fribolo 10: Berria (“ospakizun fribolo gisa”), Hasier Etxeberria 2 (adib.: “Urte batzuk lehenago Donostian ezagutu nuen Louise hark ezer gutxi zeukan ikustekorik nire alboan ijirijika zegoen emakume fribolo harekin”), Koro Navarro 2 (adib.: “Friboloa da nire gorrotoa - esan nuen, hantxe bertan hiltzeko gogoz, Bevanen hortzei begira”), Itxaro Borda 2 (adib.: “kulpabilizatzeko eskubiderik; euskaldunak gara, arinak, ilunak, friboloak, tragikoak eta munduaren errealitate nahasian jardutea gustatzen zaigu”), Harkaitz Cano (“Liburuak etxeak hezetasunetik babesteko oso sistema egokia zirela esan nuen txantxetan, baina esan orduko damutu nintzen mihi-kolpe fribolo hartaz”), Joxe Azurmendi (“Dantza sakratu dionisiakoa da hori noski, ez dantza friboloa”), Karlos Linazasoro (“esan beharrik ez dago keinu jostalari-fribolo honekin ikusle den-denak patrikaratu zituela”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es frívolo / fr frivole: Elhuyar: [cosa] azaleko; arin, sotil: fribolo | [persona] txolin, kaskarin, ergel, txoriburu; fribolo | [espectáculo] fribolo; arin, sotil / Nolaerran: funsgabe(ko), buruarin(eko), kaskarin, ttutta (lag.ar.), perttoli (BL) (lag.ar.) / Zehazki: fribolo, azaleko; kaskarin / Labayru: [cosa ligera o poco seria] azaleko, hutsal, baliogabe, arin, inozo, funsgabe; [sensual] sentsual, erotiko, haragizko (fig.) | [(persona) poco profunda o insustancial] arin, txatxu, ergel, inozo, aldakor (inconstante), zentzugabe (sin juicio), arduragabe (despreocupado), alferreko (banal); ref. sólo a pers. buruarin, buruloka, gogoarin, txoriburu, txolin, kaskarin / Adorez5000: [inconstante] ergel, buruarin, arin, txoriburu, total, txatxu, kaskarin | [fútil] ezerez, hutsal, txatxar, kaskar.

Lantaldearen irizpideak
Maileguak baldintza minimoa betetzen du

Maileguen baldintza minimoa betetzen du, nahiz eta badituen ordainak ere; baina badu txolin, kaskarin bezalakoek ez duten beste ñabardura bat.

frigiar
1 adj. Frigiakoa, Frigiari dagokiona.
2 iz. Frigiako herritarra.

Aztergaia: frigiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Frigia / frigiar.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

frigiar izlag. 1, K. Santisteban (“frigiar oihu eta heiagorez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

frigiar : Azurm EspEusk 3 (eta frigio 3); ZTC 1, I. Iñurrieta (“Vatikano muinoko jainkosa frigiarraren jainkotegian burutzen zen batez ere zezenaren odola isurtzearen bidezko jaiotza berria”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

frigoria
iz. fis. Energia-unitatea, kilogramo bat uri, tenperatura 15'5 °C-tik 14'5 °C-ra jaisteko, kendu behar zaion bero kantitatearen baliokidea dena (fg).

Aztergaia: frigoria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

frigorifiko
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frigorifiko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hozkailu].

Aztergaia: frigorifiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh34 2020-04-21 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

frigorifiko iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frigorifiko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hozkailu].

frigorifiko 34; hozkailu 1429.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

frigorifiko 15; hozkailu 257.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. hozkailu / HiztEn: Ik. hozkailu / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 88 lek. (B 39 / G 49).

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. hozkailu forma finkatua dago tradizio idatzian, baina badaezpada gomendioa mantentzea proposatu da.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. hozkailu.

frijiarazi, frijiaraz, frijiarazten
du ad. Frijitzera behartu.

Aztergaia: frijiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

frijiarazi, frijiaraz, frijiarazten. dio ad.

frijigailu
iz. Janariak frijitzeko erabiltzen den ontzia. Saihestu egin behar da frijigailuko olio oso erabilia, eta, erabili ondoren, iragazi egin behar da.

Aztergaia: frijigailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh68 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 67: Berria, EiTB 3, Elkar, Consumer 18, Laneki 15, UEU 27, Uztarria 2; ETC: 54

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: frijigailu iz. freidora [utensilio]; Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: friteuse frijigailu – frijigailü (ZU) friteuse électrique frijigailu elektriko // Euskalterm: frijigailu elektrikoa (TN da).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

frijitu, friji, frijitzen
1 du ad. Dirakien olio edo koipean janari bat prestatu. Frijitu, egosi edo erre. Arraina frijitzen. Zartaginean frijituz. Oliotan frijitua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Arrautza frijituak.
2 du ad. Zerbaitek norbait biziki ernegatu, amorratzen jarri. Ezagun da inbidiak frijitzen zaituela, ez zenuen gezurrik sortuko bestela. Ez naun isilik frijitzen egongo.

Aztergaia: frijitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

frejitu : 1 (Volt); frijitu (eta frigitu): 29 (B: Ur Dial; G: It Fab, Lard; IE: Dh, Gy, Dv LEd, ECocin); prejitu : 16 (G: Cb, Bil, Alz, Iraola, Lab, ABar, Etxde, JAIraz, Ugalde; eta MEIG); prijitu (eta priji-priji egin, prijidu): 9 (B: Mg, Kk; G: NEtx; eta Osk); prixidu : 1 (Añ LoraS)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

brixidu : 1 (B); frejitu : 2 (EB); frijitu : 23 (EB: 15, horietan 12 obra berekoak; EgAs: 8); prejitu : 5 (G: 4; EB: 1); prijitu (prijidu): 3 (B: 1; EB: 2)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: frijitu 2; AB38: frejitu 1, frijitu 12, prejitu 2; AB50: frijitu 8, prejitu 2, prijitu 4; Euskalterm: frijigailu, frijitu; HiztEn: frijigailu, frijitu; LurE: frijitu, frijitze

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

frijitu, friji, frijitzen. du ad.

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, nahiz beste bat den bizkaiera eta gipuzkerakoa

Euskaltzaindiak proposatua berrestekoa da, B-Gko forma hedatuena pr- den arren

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Euskaltzaindiak proposatutako frijitu berresten da. Dena dela, esaten genuen gure artean, ez litzateke baztertu beharko prejitu forma, nahiz B eta G markarekin jarri; prejitu eskura edukitzeak izan dezake nolabaiteko garrantzia esamoldeeterako: preji-preji edo friji-friji egin daiteke arraina, baina pertsona bat haserreturik, amorrarazita dagoela esateko ez ote da ohizkoagoa preji-preji eginda dagoela esatea?" (1995-07-10)

 - [I102]: "Ondokoak kontutan hartzea eskatuko nioke batzordeari: egia bada ere hegoalde osoan horren tankerako formak erabiltzen direna, iparraldeko fritatu forma - horko euskalkietan erabat orokorra nik uste - fonetikaren ikuspegitik askozaz errazagoa dela ekantzeko kontutan hartzen badugu, ez dut zalantzarik egiten fritatu hori jo beharko litzatekeela ontzat. Agerian dagoenez, hizkuntzaren korpusa proposatzen dihardugula hizkuntza manipulatzen/eskupilatzen ari gara. Beraz, hizkuntza batuak /X/ fonema ez daukala ontzat jota, hots hori dakarkiguten berba guztiak, ahal delarik, baztertu behar dira, edo eta egokitu. Hau da kasu nabaria. Horregatik diot ostera ere: fritatu onartu beharko litzatekeela, ezpabere ez dugu inoiz hots dialektal horren arazoa konponduko" (1995-06-29)

frikari
adj./iz. hizkl. Igurzkaria.

Aztergaia: frikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Hizkl.

friki
adj./iz. lgart. Pertsonez mintzatuz, bitxia, nabarmena; bitxi edo berezitzat jotzen den gauza batekiko gehiegizko zaletasuna duena. Ik. xelebre. Iruindar erdaldun askori Ruper nor den galdetuko bagenio, ile-apaintzaile friki samar bat dela erantzunen liguke. Urte luzez, bideojokoak gazteen eta frikien kontua izan dira, gehiengoak gaizki ikusitako gauza bat.

Aztergaia: friki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): freaky 22: Elkar (“badirudi berea goi-mailako literatura dela eta gurea freakyen lau tontakeria”), Berria 8 (adib.: “Zalerik xumeenatik freaky edo informatikazale porrokatuena asetzeko moduko eskaintza, alegia”), EiTB (“Oinetako hauek nahiko "freaky"ak direla pentsatuko du batek baino gehiagok, baina, beharbada sare sozialak bisitatu gabe bizi ezin direnentzat Gabon festetarako opari aproposa izan daitezke”), Argia 12 (adib.: “Edo, gaur egungo freaky horietako bat besterik ez?”); friki 109: Elkar 8, Deia 20, Elhuyar 3, Berria 30, EiTB 46, Argia 5, DiarioVasco 7; frikie 3: Consumer, Berria 2; frikismo 7: Deia, Consumer, Berria 2, EiTB 3; frikikeria 5: Deia 4, Berria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: freak (eta freaky) 5: Xabier Mendiguren Elizegi 2 (adib.: “Freak hitz ingelesa erabiltzen dugu aspaldian tankera horretako jende basa eta munstro itxurakoa izendatzeko”), Joseba Sarrionandia (“Gure arbasoak freak hutsak ziren”), Eider Rodriguez (“Metroko pasadizoak horrelako hiri batek soilik erdi ditzakeen freaky eta kutreez ereinda daude”), Bernardo Atxaga (“San Frantziskoko freaky batek esango zuen bezala, "jaitsi gabe jarraitzen zuten denek, batez ere nekazariek"”); ez dugu friki formarik aurkitu.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: friki (freaky*).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es friki, friqui / fr -: Elhuyar: friki / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: - .

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Oraingoz ez da sartuko; erabilera mugatuko hitza da.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Aski nazioartekoa, oso hedatua eta jasotzekoa, baina grafia egokituta: friki.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adj.

Kategoria

Lgart.

frikun
adj. Ipar. Barrabasa. Seme frikun ohoina, zer egin didak hik? Galdera zorrotza zela eta franko frikuna.

Aztergaia: frikun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

frikun IE 7 (Gy, Hb Esk, Zby, Barb Sup, Lf Murtuts); fripu Zu 1 (AstLas). Ik. OEH argitaratuko oharra: "Propio de la tradición septentrional. La forma documentada en los textos es frikun, salvo fripu en el único ej. suletino que hemos encontrado"; eta frikunkeria ("fikunkeria": Herr 1958), frikunki sarrerak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu gure corpusean aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

frikun : HiztEn-LurE; frikunkeria : HiztEn-LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Bestetakoak: frikon : Lh DBF, DRA; friku : Casve EF; frikukeri : Casve EF; frikükeria : Lh DBF; frikuki : Casve EF; frikun : Lh DBF, PMuj DVC, DRA; frikunkeria : PMuj DVC, DRA; fripun : Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

Iparraldekoek esango dute bizirik dagoen

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

frikunkeria
iz. Ipar. Barrabaskeria. Duda-mudan daude, ea frikunkerian behar duten bizi ala lanerako bidea hartu.

Aztergaia: frikunkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

frikzio
1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frikzio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'liskar' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tirabira; liskar].
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frikzio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori mekanikari dagokion adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. marruskadura].

Aztergaia: frikzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh17 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

frikzio 1 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frikzio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'liskar' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. tirabira; liskar]. 2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, frikzio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori mekanikari dagokion adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. marruskadura].

frikzio 17.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

frikzio 5.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† frikzioak e. tirabirak".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ik. tirabira, liskar, etab.; mekanikan, marruskadura.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Baliokideek bere bidea egin dute, baina ageri dira oraindik ere frikzio batzuk.

frisiar
1 adj. Frisiakoa, Frisiari dagokiona. Herbehereetan, esaterako, frisiar hiztunen kopurua oraindik handi xamarra bada ere, hizkuntza gutxituak presiopean daude.
2 iz. Frisiako herritarra. Mendeen joanean diglosia sakona errotu da frisiarren artean.

Aztergaia: frisiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

frisiar: Harluxet (Frisiakoa den behi-arraza); Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

frisiar: NekHizt (es frisona; fr frisonne); EHAA, 2008-04-22: "Euskal Autonomia Erkidegoan ohituraz hazi izan diren behi arrazetatik (herriko behi gorri edo pirenaikoa; limusina; suitzar arrea; blonda; txarolesa; haranetako asturiarra; mendietako asturiarra; terreña; montxina, betizua, eta frisiarra, bai eta haien arteko gurutzatzeak ere) datorren abelgorri okela freskoa" — lautan; "Arraza hau asko erabiltzen da industriako gurutzatzeetan, behi frisiarrekin edo beste arraza batzuetako behiekin"; goimen.org Abeltzaintza: "Behi arrazak [...] / Esne behiak / Frisiarra [...] Jatorria Frisia-n (Holanda) du".

Beste (edozein) iturritako erabilerak

frisiar: Itzulpen teknikoak ("Lurralde historikoan zabalduen dauden bost behi-arrazak eraman zituzten lehiaketan parte hartzera: blonde, limousine, piriniar, suitzar eta frisiarra"); frisiar arraza: ivap.euskadi.net (“Frisiar arrazako Arabako Federazioa”), xxx ("Otegitarrek lehenengo hiru eta bi sariak irabazi zituzten frisiar arrazako atalean"); alava.net ("Frisiar arrazako abelgorrien hobekuntza genetikoa"); xxx ("Frisiar arrazako Euskadiko Federazioa"); frisiar azienda: alava.net ("Arabako Frisiar Aziendaren Abeltzainen Elkartea"); frisoi: Amurrio - Araudia ("Erakusketan hurrengo behi azienda arrazako ganaduak parte hartu ahal izango du: Frisoia, Pardo Alpina, Pirenaika, Limousina, Txarolesa, Terreña, eta beste batzuk"); Ingurua/LH ("Arraza gorri frisoi eta arraza holandarrekoak"); Urduña ("Behi azienda arrazako ganaduak [...] frisoia : 12 buru"); frisoi arraza: abelur ("frisoi arrazako buruen txapelketak"); Goimen ("Frisoi arrazako esne behi elkartea"); Hitza ("Suitza, Frisoi, Pirenaika, Blonda eta Limousin arrazako behiak epaimahaiaren aurretik pasa ziren"); Berria (“GIFE Gipuzkoako Frisoi Elkarteak eta HEBE Herri Behi Elkarteak, esaterako, ez dute akordiorik izenpetu”); frisona arraza: amurrio.org ("frisona arraza behi-azienda").

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

frisiar 7, N. Goikoetxea (iz. 2, izlag. 4: “frisiar hiztunekin harremanak”; “frisiar kultura” bis, “frisiar literatura”, eta izond. 1.: “hizkuntza frisiar dibertigarri hori”); frisoi 1: Ingurua/LH ("Arraza gorri frisoi eta arraza holandarrekoak dira [behi] garrantzitsuenak").

Lantaldearen irizpideak
Forma osoa ez dena

behi frisiar lexia osoa dagokio (proposatua du lantaldeak frisiar forma, x-tar osaerakoak aztertzean).

Onomastika batzordeak argitzekoa

Forma egokia da, lantaldearen ustez, erregularra baita, baina Onomastika batzordeari dagokio argitzea; arrazaren adierazle gisa ere hori proposatu du Nekazaritza Hiztegiak, eta ez frisoi posiblea.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak (hau onartu da: B)

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. edo izlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-06-26): Onomastika / exonomastikarentzat utziak. // Exonomastika Batzordeak onartua (2021-09).

frisiera
iz. Frisian mintzatzen den hizkuntza.

Aztergaia: frisiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:025 2002-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era.

friso
1 iz. eraik. Pareta baten goiko edo beheko aldean, babesgarri edo apaingarri gisa, jartzen den zerrenda horizontala, zurez, azulejuz, paperez edo kideko gai batez egiten dena.
2 iz. eraik. Eraikin klasikoetan, arkitrabearen eta erlaitzaren artean dagoen elementua, zerrenda luze baten modura eratua dagoena eta gehienetan eskultura-lanekin apaindua dena. Eraikinaren parte diren erliebe eta frisoetako eskulturen egilea da Oteiza.

Aztergaia: friso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

PUrib: "friso / frisu".

frixtan
adb. Ipar. Bat-batean; oso arin. Jauzaraziko dugu frixtan ontzitik ontzira.

Aztergaia: frixtan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'bat-batean'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

froga
iz. Zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duen gauza. Ik. frogantza; proba. Euskararen antzinatasunaren frogarik ez dute aurkitu han. Delituaren froga nabariak daude. Frogaren argudioak. Zeharbidezko frogak. Hona egia horren froga bat! Damuaren frogatzat. Frogak izan, eman, eskatu. Salomonek bere zuhurtziaren froga handi bat laster eman zuen.
[Oharra: Euskaltzaindiak, liburuaren lehen frogak esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, liburuaren lehen probak eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

Aztergaia: froga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

1) 'demostrazio / demostratu' gisa: aproba : 1 (EB); froga : 68 (IE: 8; EB-EgAs: 60); proba : 8 (B 1, G 1, IE 2, EB-EgAs 4); prueba : 2 (G); borogatu : 1 (IE); forogatu : 1 (IE); frogatu : 204 (G 5, IE 9, EB-EgAs 190); porogatu : 1 (G); probatu : 10 (G 5, EB 5); progatu : 1 (G); b) 'saio / saiatu' adieran: aproba : 11 (EB-EgAs); froga : 38 (IE 1, EB-EgAs 37); proba : 65 (B 1, G 5, EB-EgAs 59); prueba : 7 (B 1, G 3, IE 3); borogatu : 1 (IE); frogatu : 15 (IE 1, EB 14); probatu : 42 (B 2, G 14, IE 1, EB 18, EgAs 7)

Bestelakoak
Jatorrizko forma

frogantza, froga

Euskaltzaindiaren Arauak

'zerbait egia dela finkatzeko edo egiaztatzeko balio duena': euskararen antzinatasunaren frogarik ez dute aurkitu han; *liburuaren lehen frogak e. liburuaren lehen probak.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

'demostrazio, demostratzeko balio duena' da froga; proba, berriz, 'saio' da

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Nik beti proba proposatuko nuke (bide batez: aproba espreski gaitzets)" (1993-02)

 - [E124]: "froga da 'demostrazio' gisa darabilguna. Proba egin, aldiz, 'saio edo ahalegin egitea' da. Dena den, bien arteko mugak ez dira beti oso argi. Cfr. Unibertsitatera sartzeko hautaprobak 'selektibitatea'. Aproba baztertzekoa bada ere, aproban egin, edo zerbait aproban hartu esaldiak behintzat ontzat eman beharko lirateke" (1995-06-16)

 - [I102]: "froga/proba bikote horri errendimendu funtzionala ateratzeari oso ondo deritzot, nahiz eta proba bakarrik ontzat joz gero, froga-ren ordez frogantza daukagun hor. Argi dagoena zera da, idi-frogak egon ez dagoena, idiprobak baino" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zuzenbidearen arloan ere berebiziko garrantzia dauka hitz honek. Beraz, adibideren bat ematea, txarto ez: delituaren froga nabariak daude.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Aipatu egingo da ohargileak proposatu duen adibidea, lehen itzulikoaren ondoren: «... ez dute aurkitu han; delituaren froga nabariak daude; *liburuaren...».

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper