50535 emaitza bilaketarentzat - [19451 - 19500] bistaratzen.

fumigatzaile
iz. med., nekaz. Fumigatzen duen pertsona. Zer egingo genuke milurtekoaren bukaeran fumigatzailerik gabe?

Aztergaia: fumigatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med. eta Nekaz.

fumigazio
iz. med., nekaz. Fumigatzea. Mauritanian eta Senegalen egindako fumigazio lanen berri eman zuten.

Aztergaia: fumigazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med. eta Nekaz.

funafutiar
1 adj. Funafutikoa, Funafutiri dagokiona.
2 iz. Funafutiko herritarra.
funanbulista
iz. Soka baten gainean jauziak eta oreka-ariketak egiten dituen akrobata. Ik. orekari. Funanbulista baten ikuskizuna izango da 20:30ean hasita.

Aztergaia: funanbulista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh51 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 51; ETC: 126.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: funanbulista iz. funambulista, funámbulo, -a, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Erdaretako formak

es funambulista; fr funambule: Elhuyar: s. funanbulu, funanbulista / Adorez: s. funanbulu-, funanbulista / Labayru: 1 s. funanbulu, funanbulista / NolaErran: soka-dantzari le funambule se retrouva seul sur son fil soka dantzaria bere hariaren gainean bakarrik gelditu zen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

fundamentalismo
iz. Erlijio baten testuen edo doktrina baten arauen interpretazio eta aplikazio hertsi eta zorrotzaren aldeko mugimendua edo doktrina. Erlijioaren aitzakiaz, fundamentalismora lerratzen diren nazionalismoak. Filosofia dateke fundamentalismoaren aurkaririk handiena.

Aztergaia: fundamentalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua
fundamentalista
1 adj. Fundamentalismoarena, fundamentalismoari dagokiona. Euskaldunen joera fundamentalistari kritika egiterakoan.
2 adj./iz. Fundamentalismoaren aldekoa. Emakumeek talde fundamentalisten presioa jasan behar dute. Armadak dio 120 fundamentalista kristau hil dituela Sudango hegoaldean.

Aztergaia: fundamentalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "fundamentalista".

fundamentu
1 iz. Oinarria, zimentarria.
2 iz. Ganora, funtsa. Fundamenturik gabeko pertsona. Hamaika aldiz egunsentian dago etxera sartua; sasoi horretako mutilarentzat hori da fundamentua!

Aztergaia: fundamentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'oinarri' adieran fundament erabili dutenak: Lç, Gç, Elsb, UskLib; fundamentu erabili dutenak: Gco, Astar; b) 'ganora' adierako fundamentu (Mb, Noe, AzpPr, Ud, JanEd, Uzt; halab. fundamentuzko: Mb, Uzt) eta pulamentu (Ud, Tx, Ag G, EusJok, Alz Burr, Basarri) Gip. (eta Herr.?) bakarrik dirateke

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fundamentu 'oinarri' behin agertu da (Rikardo Arregi) eta 'ganora' balioan beste behin (B. Atxaga); pulamentu (eta pulamentuzko) 5 aldiz (A. Zatarain, A. Astiz; J. Sudupe, X. Mendiguren Elizegi, E. Etxebarren)

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

fundamentu, pulamentu

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: fundamentuzko .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "fundamentu / pulamentu bereizketa semantikoa egin beharko litzateke, agian: fundamentu , markarik gabekoa, eta kasu askotan oinarri hitzarekin truka daitekeena, eta pulamentu , markaduna eta lagunartekoa. Fundamentu oneko irizpideak erabil ditzake pulamentu gutxiko gizonak" (1995-07-10)

fundamentuz
adb. Ganoraz, funtsez. Hori da fundamentuz jardutea! Etxeko maiorazkoa nintzen tokamentuz, baldin zerbitzatu banu aita fundamentuz.
Loturak

Aztergaia: fundamentuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: FUNDAMENTUZ (Chaho), PULAMENTUZ. a) Con fundamento, seriedad; debidamente. Bertso bi paratzeko / artu dut ordena: / politak fundamentuz, / alik laisterrena. Noe 40. Biyotzetik eskatu / berai pulamentuz / gorde gaitzala bere / bendiziyo santuz. Ud 95. Bertso berri batzuek / nai ditut paratu, / pulamentuz esanaz / gaur zer dan pasatu. Ag G 107. Seigarrenian zerbait itzegin / nai nuke pulamentuz, / garbiyak izan gaitezen itzez / obraz eta pensamentuz. Auspoa 49-50, 172. Etxeko maiorazkua / nintzan tokamentuz, / baldin serbitu banu / aita pulamentuz. Tx B 34 (35 pundamentuz, sg. otra versión). Ori da pulamentuz jarduntzia. Alz Burr 17. Bai pulamentuz itzegin ere. Makiña bat txalo jo genion. JAzpiroz 50. v. tbn. Pulamentuz: Basarri 97. Olea 131. b) Con motivo. Kanta bai, et arrantza, / bazen fundamentuz... / Etxeko astoa ere / zegoan kontentuz. NafEKZ 92. Pena artua nago / baita fundamentuz. Yanzi 90.

fundamentuz 45: Aizu, Deia, Consumer, HABE, Berria 7, EiTB 27, Jakin 2, Karmel, Argia 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

fundamentuz 4: Berria (“Ez du fundamentuz entrenatzerik izan, eta inork ez daki zer maila emateko gai izango den”), Antton Olano (“Fundamentuz jokatu behar zela, harreman egonkor bat behar zutela, elkarrekin bizitzera joan behar zutela...”), Joan Mari Irigoien (“Behin baino gehiagotan mintzatu izan gaituk itsasoaz eta itsasoak gordetzen duen hainbat altxor preziatuz... baina ez gaituk nehoiz mintzatu izan neskez eta emaztekiez fundamentuz”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Zunbeltz oheratzeko ordua genuen, ordea, nahiz eta gero lo fundamentuz egin ez, eta zain egotea erabaki nuen, tabernatik bueltan etorri arte”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Hedatua, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, fundamentuzko bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da fundamentu sarreran.

fundamentuzko
adj. Fundamentua duena, ganora duena. Utzi negarrak eta intziriak, eta hasi fundamentuzko zerbait egiten. Morroi bat hartuko dut, fundamentuzkoa.
Loturak

Aztergaia: fundamentuzko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

fundamentuzko (eta pulamentuzko) 3: Mb IArg I ("otoitz eta debozi fundamentuzkorik beinzat egiten ez dituen andre neska, ispillu ta apainket ta erakeri dela"), Tx B II ("Morroi bat artuko det / pulamentuzkua"), in Uzt Noiz ("Lenago ere zuk olakuak / badizkirazu esanak, / oso arrazoi fundamentuzko / sendo dituzu emanak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

fundamentuzko (eta pula- 7) 9: Zt ("Euskalerri osoan edo geyenean aspaldian sarturik dagon itza kendu ta bestebat sartu nai edutea' ezta pulamentuzko jokabidea"), J. Sudupe ("Marx sinestuta zegoen prusiar zentsurapean ezin zitekeela ezer pulamentuzkorik eta probetxuzkorik egin"), E. Etxebarren ("Iruñean, Cebada Gago-ren zezenak izan ziren pulamentuzko bakarrak"), Tx. Garmendia ("bazkari pulamentuzkorik ez omen dute egiten"), J. Muguruza ("fundamentuzko agurrik egin gabe"), Egunk 1996 ("Ez dugu hitzaldia prestatzeko fundamentuzko ikerketarik egin"), P. Zabala 3 (adib.: "Ezeri heldu badio Elizak tenporen funtsa pulamentuzkoari heldu eta eutsi nahi izan baitio"); pulamentuko 1, A. Astiz ("A ze pulamentuko gizona, atorra bakarrez dagoena").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

fundamentu sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

fundatu, funda, fundatzen
du ad. (Enpresa, erakunde edo kideko bat) sortu, eratu. Hark fundaturiko alderdi politiko eta aldizkariaren bitartez.

Aztergaia: fundatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

fundatu, funda, fundatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

fundatu, funda, fundatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ez du ematen aditz horren beharrik dagoenik, ezta fundatzaile hitzaren beharrik ere. Eratu/eratzaile hitzekin nahiko bide da, eta ez dago zertan maileguetara jo. Orobat, fundazional izenondoren kasuan.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

fundatzaile
adj./iz. Fundatzen duena. Jesusen Lagundiaren fundatzailearen bizitza laburtua. Santu fundatzailea.

Aztergaia: fundatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ez du ematen aditz horren beharrik dagoenik, ezta fundatzaile hitzaren beharrik ere. Eratu/eratzaile hitzekin nahiko bide da, eta ez dago zertan maileguetara jo. Orobat, fundazional izenondoren kasuan.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

fundazio
1 iz. Fundatzea, sortzea. Hiriaren fundazioaz geroztik.
2 iz. Irabazteko xederik gabeko erakundea, sortzailearen nahiari jarraitzen diona. Euskaltzaindiak eta BBK Fundazioak antolatzen dituzten sari hauen helburu nagusia da idazle gazteak literaturara erakartzea.

Aztergaia: fundazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Aurreko oharrari helduta, hemen adierak zehaztu beharko lirateke: 1* e. eraketa 2 'pertsona juridikoa'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

fundiarazi, fundiaraz, fundiarazten
du ad. Ipar. Suntsiarazi. Egiptoarren armada oso bat fundiarazi zuen.

Aztergaia: fundiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

fundiarazi, fundiaraz, fundiarazten. du ad. 'suntsiarazi'.

funditu, fundi, funditzen
da/du ad. Ipar. Suntsitu, hondatu. Honda bedi mundua, fundi nadila nerau, zuri laido bat egin baino lehen. Hiri hura funditua izan zen. Ohartu ziren gorputz guztia funditua zuela, zorne zikin bat zeriola. Fundi nadila!
[Oharra: bonbilla funditu/bonbilla erre esapideen artean, Euskaltzaindiak bonbilla erre hobesten du].

Aztergaia: funditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

funditu, fundi, funditzen. da/du ad. 1: bonbilla funditu h. bonbilla erre. 2 Ipar. 'hondatu, desegin, suntsitu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

funditu, fundi, funditzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]:  bonbila idazkera agertzen da eta bonbilla beharko luke.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-30): oharra onartu da.

funditzaile
adj. Funditzen edo suntsitzen duena. Aingeru funditzailea.

Aztergaia: funditzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Aingeru funditzailea.

fundizio
1 iz. Heg. Galdategia.
2 iz. Heg. Burdinurtua.

Aztergaia: fundizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: Ik. 1 galdategi; 2 burdinurtu / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Heg. Ik. galdategi; burdinurtu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

funestar
1 adj. Funeskoa, Funesi dagokiona.
2 iz. Funesko herritarra.
fungizida
iz. Onddoak hiltzen edo galtzen dituen gai kimikoa. Gure ikerketan agerian geratu da laboreak gordetzeko siloetan intsektizidak eta fungizidak erabiltzen direla.

Aztergaia: fungizida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin. onddo-hilkari.

funikular
iz. Malda handietan erabiltzen den garraiobidea, kableen edo kateen bidez kontrako norabideetan mugiarazten diren bi bagoik osatua. Artxandako funikularra.

Aztergaia: funikular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-02-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-r

funsgabe
adj. Funtsik ez duena; hutsala. Uste funsgabeak. Gogoeta funsgabeak! Zenbat hizketa alfer eta funsgabe? Lurreko ondasun funsgabe eta kaltegarriak. Gizon funsgabea. Ez dira, beraz, alegiak gauza ilaun eta funsgabeak.
Azpisarrerak

Aztergaia: funsgabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: funsgabeko .

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-nsg-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "funsgabe/funsgabeki/funsgabetasun horiek funski bezala izan beharko lukete, alegia, /k/-rekin. Arrazoiak - fonetikoak - ez ditut errepikatuko: funskabe/funskabeki/funskabetasun" (1995-06-29)

funsgabekeria
iz. Funsgabetasun gaitzesgarria. Funsgabekeriaz egina. Eleketan eta funsgabekerietan denbora galduz.

Aztergaia: funsgabekeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
funsgabeki
adb. Funtsik gabe. Funsgabeki salatua. Funsgabeki esana.

Aztergaia: funsgabeki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
funsgabeko
adj. Funsgabea, funtsik gabekoa. Funsgabeko esamesak, jendea gehiago nahasteko baizik balio ez zutenak.
Loturak

Aztergaia: funsgabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -gabe-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

funsgabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

funsgabetasun
iz. Funtsik eza, funsgabea denaren nolakotasuna. Munduko gauzen funsgabetasuna ikusiko duzu. Askoren gutizien funsgabetasuna. Salaketen funsgabetasuna frogatu zuen.

Aztergaia: funsgabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
funski
adb. Ipar. Errotik, benetan. Funski aldatu. Elkar funski maitatuz.

Aztergaia: funski

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IEko forma da, erabilera urrikoa: funski formako 10 ager. jaso dira (He Gudu, Dh, Hb Esk, Iratz, Barb Sup, Etcham), eta funtski formako 4 (He Gudu, Lg I, Gy, Larz Iru)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

funski 3 aldiz agertu da (Soubelet, 1941; Iratzeder, 1964 eta 1977), eta funtski behin (1939 aurreko Jesusen Bihotz Sakratuari giristinoen debozionea...)

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'benetan'.

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

forma bizia al da gaur?

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-nsk-

funts
1 iz. Zerbaiten, bereziki zerbait abstrakturen, muina edo oinarria. Haren izatearen funts guztia ezagutzeko gai bagina. Arrazoi honen zimendua eta funtsa. Hala bertute haren funtsa nola itxurak. Ez dut esango film honetako sinbolo guztien funts ezkutua ezagutu dudanik. Funts gutxiko ustea. Ezberdintasun guztien funtsa edo erroa zertan datzan. Funtsera jo eta funtsik gabe gelditzen da galdera hori. Bere lagunak funtsik aski gabe gaizki jujatzea. Gure hutsegiteez funtseraino jabetu arte. Zoaz funtsera eta ikusiko duzu ez dela ageri dena. Kontatzen duenak badu beti funtsa eta indarra. D. Dodgeren eleberri kaxkar eta funtsik gabeko bat.
2 iz. Pertsonez mintzatuz, ganora, zentzutasuna. Funtsik gabeko gizona. Funts onekoa, gaiztokoa. Gazte arina eta funts gutxikoa. Funtsezko gizonen artean.
3 iz. Kapitala, dirua, ezarritakoa bereziki. Diru maileguaren funtsa eta korrituak. Funtsak gauzatzeko. Nazioarteko Diru Funtsa.
4 iz. Liburutegi, museo edo kideko batek dauzkan aleen multzoa. Udal liburutegiaren funtsak.
5 iz. Lur ondasuna. Sos puska bat eginik, funts bat erostera eta emaztegai baten bila heldu zela. Pentze eta alorren erdian, beren funts ederretan bizi dira senar-emazteak.

Aztergaia: funts

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'zerbaiten muina, oinarria'. 2 'pertsonen ganora'. 3 (finantzetan-eta erabiltzen dena): maileguaren funtsa eta korrituak. 4 'lur ondasuna' / AS: funtsean, funtsezko.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: funtsez .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

funtsean, funtsezko

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 zerbaiten muina, oinarria; 2 pertsonen ganora; 3 kapitala ("maileguaren funtsa eta korrituak); lur-ondasuna (hots: fundus)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Zergatik ez "fondo financiero"-ren adiera ere eman?" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hirugarren adiera horretan, zalantzazkoa izan daiteke merkataritza-zuzenbidean erabiltzen dena, alegia, funts batzuk beharrezkoak direla ordainbide batzuk erabiltzeko, hala nola, txekea. Horrexegatik, kontzeptu hori argi geratu behar da eta bosgarren adiera eman behar baldin bada ere, eman, adibide baten bidez. Beraz: 5 Merk. funtsik gabeko txekea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Lantaldeak proposatu duen azpisarrera berria erantsiko da; bosgarren adiera eta dagokion adibidea eranstea, berriz, H1.1 lantaldearen esku utzi da (litekeena da hirugarren adieraren ñabardura izatea).

funtsatu, funtsa/funtsatu, funtsatzen
da/du ad. Oinarritu, bermatu. Hizkuntzaren biziari dagozkion zenbait erabaki, ikerlanaren ondorioetan funtsa daitezke bakarrik. Iritzi horiek datuetan funtsatzen dira.

Aztergaia: funtsatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

funtsatu 3, MEIG VI eta VIII ("Hizkuntzaren biziari dagozkion zenbait erabaki, izan ere, iker-lanaren ondorioetan funtsa daitezke bakarrik, inon funtsatzekotan", "Egia balizkoan funtsatzen direlakoek").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

funtsatu EB 4: A. Eguzkitza ("desberdintasun sintaktikoak zertan funtsatzen diren argitzen saiatuko naiz"); X. Mendiguren B. ("Banaketa honetan funtsaturik hitz egiten da itzulpenaren munduan textu teknikoez eta literarioez"); Marxismoa ("Printzipio honek funtsatzen du marxisma klasikoaren mundu-ikuskera"); Txill ("L. Bonaparte Printzeak funtsatutako irizpideari jarraituz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

funtsatu : DFrec 1, AB38 1 ('fundamentar'), HiztEn (oinarritu), Euskalterm 2 ('fundamentar'); funtsapen : Euskalterm 1 (oinarritze sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

HezkAdmin: fundamentar.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

funtsatu : EuskHizt (1978. Oinarritu, bermatu), HiruMila ('fundamentarse, basarse'), ElhHizt ('fundamentarse'), Lur EF/FE ('se baser, s'appuyer sur') // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: fundamentar.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

funtsa(tu), funtsatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

funtsean
adb. Oinarrian; azken batean, benetan. Funtsean bat gatoz. Dabiden erokeria zelakoa ez zela funtsean erokeria, egiazko zuhurtzia baizik. Funtsean ez garela deus ere. Bi itzulpenak funtsean berdinak dira.
Loturak

Aztergaia: funtsean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-07-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n

funtsera eta
adb. Ipar. Azken batean, azken finean. Baina zer gara gu, funtsera eta?

Aztergaia: funtsera eta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: FUNTSERA(T) ETA. En realidad, a fin de cuentas. "Demeurant (au)", "(au) fond, funtsean, funtserat-eta" T-L. Funtserat-eta agur diot / urteari, / gomendatzen diotalarik / Jainkoari. Etcham 94. Funtserat-eta, nola dildira eta kanta lezakete xirribika-kordek, ez balute inguruan tinkatzeko zurki maketsik? Lf in Zait Plat XV. Bere buruarekin egiten hasia zen, askitto ardura, ez zuela, funtserat eta, beti gizon hil baten esklabo egon behar. JEtchep 60. Etxekandereak baietz bainan ogia zuela ez hanbatekoa, hots, ez hain xuria egun hartakoa eta, funtsera-ta, beltza. Larre ArtzainE 34. Funtsera yuan eta, errege eta erregina hil nahi zituzten. Elsb Fram 96.

Ez dugu aurkitu funtsera(t) eta formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

funtsera eta 12: Herria 10 (“Bainan zer gira gu, funtsera-ta?”, “Bestetik, Brun pilota plazaren berpizteaz arras kritiko agertzen da, lurrera eman behar litekeela pentsatzen du funtsera ta, baina ez da horren publikoki galdatzera menturatu”), Marzel Etxehandi (“Denek barkatzen diote, funtsera eta gizon ona baita, eta 8 urte huntan kanpaleku huntan baitago”), Menane Oxandabaratz (nahi duen, ainitz aldiz ikusi dutelakotz hitz hori, eta holako hitz batzu, eta gogotik erraiten diezkatek zeren eta uste baitut, hala ere, gauza ttipi batzu goiti-beheiti gure eskuarak behar dugula elkarrekin trebatu eta ohartzen direla jendeak, etxean izanez, eskuara bat dela funtsera-ta eta ez direla bi lenguaja elgar ezin konprenituak...”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Iparraldean hedatua, eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da funts sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

funtsez
adb. Behar den bezala. Lana zintzo egin du eta funtsez. Zerbait funtsez egin behar dela ez holakorik gehiago gertatzeko. Funtsez eta zentzuz mintzatzen zaigu Truebaren idazlanez.
Loturak

Aztergaia: funtsez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

funts sarrerari dagokion azpisarrera.

funtsezko
adj. Oinarrizkoa; funtsa duena. Funtsezko gauza utzi, hutsalari lotzeko. Duda funtsezkoak. Funtsezko batasunak ez ditu axaleko ñabardurak eragozten. Ez genuen zimentarririk aski, erabateko erabaki funtsezkorik hartzeko.
Loturak

Aztergaia: funtsezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-07-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko

funtsezkotasun
iz. Funtsezkoa denaren nolakotasuna. Nahiz eta inork ez duen dudan ezartzen historiaren eta identitatearen funtsezkotasuna, aski berria da, ordea, bi gai horiek kutxa batean itxirik mantendu nahia.

Aztergaia: funtsezkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
funtzio
1 iz. Elementu batek, bera osagai den multzo edo osotasun batean, betetzen duen eginkizuna. Ik. betekizun. Adjektibo funtzioa duten mendeko perpausak. Gibelaren funtzioak. Euskara elkarteek beren funtzioa bete dute, beharrezkoak ziren eta dira.
2 iz. mat. Bi multzo, X eta Y, izanik, X multzoko edozein x elementuri Y-ko elementu bat, f(x) idazten dena, egokiarazten dion zernahi eragiketa. Logaritmo funtzioa, y = log(x) adierazten dena. Funtzio bateko aldagai askea eta mendeko aldagaia. Bi aldagaiko funtzioa.
3 iz. Jendaurreko saioa edo emankizuna. Euskalduna Jauregian izango da ikusgai, abenduaren 26an eta 27an, hiru funtziotan.
4 iz. inform. Programa baten zatia, eginkizun berezi bat betetzen duena. Eskuliburu horretan programaren funtzio guztiak azaltzen dira.

Aztergaia: funtzio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "bai, baina egiteko, lan e.a. ahaztu gabe" (1995-03-27)

funtzional
1 adj. Funtzioari dagokiona. Analisi funtzionala.
2 adj. Gauzez mintzatuz, bereziki altzariez edo eraikinez mintzatuz, funtzio berezi baterako egokia dena, haren diseinuan, estetikaren gainetik, erabilgarritasunari lehentasuna eman zaiona. Altzari funtzionalak.

Aztergaia: funtzional

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
funtzionalismo
1 iz. hizkl., psikol., soziol. Sistema bateko elementuek sistema horretan betetzen duten funtzioari begiratzen dion teoria. Funtzionalismoa Martinet-ek eta haren jarraitzaileek eratu zuten. Hori horrela balitz, gogo-egoeraren definizio okerra emango lukete funtzionalismoak, psikologia kognitiboak eta bestek. Funtzionalismo antropologikoaren lan garrantzitsuenetako bat da liburu hau, Malinowskiren teorien oinarri nagusiak laburbiltzen baitira bertan.
2 iz. arkit. XX. mende hasierako arkitektura-mugimendua, formaren eta balio dekoratiboen gainetik funtzionaltasunari lehentasuna ematen diona.

Aztergaia: funtzionalismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Hizkl., Psikol.

funtzionalista
1 adj. Funtzionalismoarena, funtzionalismoari dagokiona. Azken batean, erlijioaren planteamendu funtzionalistaren aurrean gaude.
2 iz./adj. Funtzionalismoaren jarraitzailea. Gaur egungo eztabaidetan funtzionalistek bizidunen ezaugarriak geneen eta horien informazioaren bidez azalduko dituzte.

Aztergaia: funtzionalista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Hizkl., Psikol.

funtzionalitate
iz. teknol. Sistema edo gailu elektroniko batek bete dezakeen funtzioa. Aparteko aplikazioak ere instala daitezke funtzionalitate gehigarriekin. Scribus-ek, maketaziorako behar diren funtzionalitate guztiak eskaintzen ditu.

Aztergaia: funtzionalitate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-03-12 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

funtzionalitate 3: J.M. Beltran ("Euskal Herrian zehar ekintza sozial askotan presente egoten da txalaparta, bere funtzionalitatea orain berrogei urte baino askoz ere zabalagoa da gaur egun"), BAO 1997 ("Zatizko Plan honetako babespean garatzen diren eraikin eta industriazko ezarkinek, arautegi orokorrak eta aplikagarriak diren eskumendun erakundeen xedapenek eskatzen dituzten funtzionalitate, garbitasun, ziurtasun eta eraikitzeko kalitatezko baldintzak bete egin beharko dituzte"), HezkAraudia 1999 ("inguruarekin komunikatzeko gaitasuna eta horren funtzionalitatea ez daude deusezturik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

funtzionalitate : HiztEn (funtzionaltasuna), Euskalterm 2 (funtzionalitate-printzipio #mdash# funtzionaltasun-printzipio sinonimoarekin; funtzionalitate kurrikular #mdash# funtzionamendu kurrikular sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

funtzionalismo : ElhHizt, HiruMila (Arkit.) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

funtzionalitate 20: Mikel Garcia, Berria 5, Ibon Aizpurua 8, Nora Arbelbide, Haizea Barcenilla, Ibai Maruri, EiTB 3.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: funtzionalitate 1, Berria.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

erabilia da, eta premia dago.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. funtzionaltasun.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tate/-tasun.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Teknol.

Kategoria

iz.

funtzionaltasun
iz. Funtzionala denaren nolakotasuna. Hizkuntzaren funtzionaltasun osoa behar dugu.

Aztergaia: funtzionaltasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

funtzionamendu
iz. Funtzionatzeko era. Hizkuntzaren helburua eta funtzionamendua azalduko dugu.

Aztergaia: funtzionamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-07-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
funtzionarazi, funtzionaraz, funtzionarazten
du ad. Funtzionatzera behartu. Aldibereko itzulpen zerbitzua funtzionarazten ia ordubete galdu zuten.

Aztergaia: funtzionarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

funtzionaraz, funtzionarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

funtzionario
iz. Administrazio publikoan lan egiten duen pertsona. Mahai atzeko funtzionarioak goitik behera aztertu du sartu berria. Bartzelonako Udalean ziharduela funtzionario.

Aztergaia: funtzionario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-07-29 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 50: "honako arau hau ematen du Euskaltzaindiak: Erdal -ario/-aire atzizkiez osatutako izen-izenondoak -ario forman, eta ez -ari forman, mailega bitez: izenen artean notario, komisario, unibertsitario, funtzionario, kortsario, mertzenario, etab.".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ario

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "literaturaren eraginez aspaldian funtzionari forma da finkatuena" (1995-06-16)

 - [K201]: "herri-langile agian?" (1995-03-27)

funtzionario eroskeria, funtzionario-eroskeria
iz. zuz. Administrazio publikoaren aurkako delitua, mesederen baten edo lehentasunezko trataeraren baten truke, epaile edo funtzionario publiko bat erostean edo epaile edo funtzionario publiko batek hori onartzean datzana. Funtzionario-eroskeria eta agirien faltsutzea.
funtzionariotza
1 iz. Funtzionario izatea. Ez baitugu esango ez dela bera funtzionariotzaren atzetik ibili.
2 iz. Funtzionarioen multzoa. Liu Pangek sorturiko Han dinastiak arrakasta izan zuen funtzionariotza eraginkor eta onargarria eratzen.

Aztergaia: funtzionariotza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-05-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: funtzionaritza: funcionariado / PUrib: "funtzionaritza / funtzionarigo".

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tza.

funtzionatu, funtziona, funtzionatzen
du ad. Tresnez eta makinez mintzatuz, ibili, bere funtzioa bete. (nor osagarririk gabe). Makina horrek ez du funtzionatzen.

Aztergaia: funtzionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

funtzionatu, funtziona, funtzionatzen. du ad. (nor kasurik gabea): makina horrek ez du funtzionatzen = makina horrek ez du lan egiten, makina hori ez dabil.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

funtzionatu, funtziona, funtzionatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "onartzekoa deritzot, baina ibili-rekin ahaztu gabe, sarriago erabiltzekoa baiteritzot honi, funtzionatu oso esanahi zehatzerako gordeta" (1995-03-27).faisai )

 - [E124]: "ez dira asko, egia esan, -an > -ai bilakatuak, bukaera horretako hitzak ere ugari ez direlako. Edonola ere, hor da, adibideetako gabirai, galai horien aldamenean, azafrai eta Bizkaiko leku askotako kapitai 'kapitain' ere, artikulua eranstean, seguraski, kanpaia, elaia moduko hitz arrunten bidetik abiatua. Nik faisai hobetsiko nuke, era jator eta eboluzionatuagoa izanik" (1995-06-16)

furfuria
1 iz. Ipar. Haserre bizia; haserrezko oldar bizia. Nahi bezainbat furfuria eta zalaparta. Zernahi itsuskeria egiten ahal du bere furfurian.
2 iz. Burgoikeria, harrokeria.
Azpisarrerak

Aztergaia: furfuria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-07-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'haserrea': nahi bezainbat furfuria eta zalaparta. / AS: furfurian: badoaz furfurian.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

furfurian
adb. Ipar. Oldarrean, indarkeriaz. Badoaz furfurian.
Loturak

Aztergaia: furfurian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: furfurian: badoaz furfurian.

furgoi
1 iz. Tamaina ertaineko automobil itxia, bereziki poliziak erabiltzen duena. Furgoiak hutsik zetozen, guardia zibilik gabe alegia. Ertzaintzaren bi furgoi heldu dira, baina ez da istilurik izan.
2 iz. Bidaiarientzako trenetan, bagajea edo salgaiak garraiatzeko bagoia. Trenaren azken bagoia furgoi ireki bat zen.

Aztergaia: furgoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

furgoi EB 13: X. Gereño ("furgoi itxi batean sartzera zihoazten"); Egin 1982-1993 7 (adib.: "Poliziaren furgoiak jendearen kontra sartu zirenean, askok plaiara salto egin zuten", "Detenituok eskuak bizkarrean loturik furgoian sartu eta udaletxe atzera eraman zituzten, furgoi zelular batetara"); Argia 1982 ("hiru Gendarme eta inguruan CRSen hiru furgoi daude etxearen asaltoa prestatzen"); P. Zubizarreta ("Jendea insektiziden arriskuaz ohar zedin, ostikoka eta arrastaka eramaten zuten poliziek beren furgoiraino"); GAO 1993 2 (adib.: "Kamioneta bat erosi eta furgoi eta dibidieta bat egokitzeko lehiaketa irekia"); B. Arrizabalaga ("furgoia datorrenean zakuak hartu eta eskutitzak klasifikatzen ditugu, zertifikatu edo arrunt bezala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

furgoi : AB38 1 ('furgón'), AB50 7 (hauetan f. zelular, ibilgailu f.), HiztEn (1 ibilgailu luze eta estalia; 2 bidaiarientzako trenetan, ekipajea edo salgaiak garraiatzeko bagoia), Euskalterm 2 (hauetan polizi f.: 'coche celular') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

RENFE: "Furgoia: Furgón" // EEgunk: "furgoi, furgoneta".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

furgoi : HiruMila ('furgón'), ElhHizt, EskolaHE, PMuj DVC ('furgón de tren, vagón furgón') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal furgón / fourgon formen ordainak: furgoi : HiruMila, ElhHizt // XarHizt: karroestali, gurdiestali // Casve FE: (voiture) gurdestali; (tisonnier) labehaga, xerraga // HaizeG FB: (voiture) gurdestali, karro; (tisonnier) xarlengo, su-mako, labe-haga // T-L LBF: (voiture) karro estali; (barre de fer) xarlengo, labehaga // PMuj DCV: 1 carro cubierto = gurtesi, gurestali; 2 furgón de tren = furgoi, bagoi itxi; furgón militar = gudu-orga; 3 provisiones = orni-gurdi, lor-gurdi // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): fourgon; it (S. Carbonell): furgone; (Ferr.) bagagliaio; ca (DCC): furgó; en (Collins): wagon, van, truck; (ferro) van; (blindado) armoured van; (celular) police van, prison van; (de cola) guard's van; caboose (US); (de equipajes) luggage-van, baggage car (US); (funerario) hearse; (de mudanzas) removal van; de (Langenscheidts): 1 geschlossener Güterwagen; (de correos) Postwagen; (de equipajes) Gepäckwagen; 2 Lieferwagen, Kastenwagen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

RENFE: "Furgoia: Furgón" / EEgunk: "furgoi, furgoneta".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

baldintza minimoa betetzen du, nahiz ez den nazioartekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

furgoneta
iz. Ibilgailu motorduna, neurriz automobilaren eta kamioiaren artekoa, batez ere salgaiak errepidez garraiatzeko erabiltzen dena. Banaketarako furgoneta handi bat zekarten. Erosi berria zuen bigarren eskuko furgoneta. Estatu Batuak furgoneta batean zeharkatuko ditugun bidaiariok hamahiru gara guztira.

Aztergaia: furgoneta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

furgoneta (eta f. zale, polizi f.) B 1, EB 26: Gure Erria 1972: "Furgoneta bat ekarri dabe"; Txostena 1978: "13.363 auto eta motozikleta matrikulatu ziren Gipuzkoan, bai-eta 1.745 kamioi, furgoneta, autobus eta traktore"; Euskadi jaietan/90 2, adib.: "Ikuskizunaren oinarria moldatutako furgoneta batez egindako makina da"; Zer egin dezaket/1988 3, adib.: "Bada beste ideia majo bat etxea zurekin daramazula bidaiatzeko, furgoneta alokatzearena alegia"; I. Iñurrieta: "Furgoneta, lerro hori bikoitzen gainean aparkatuta zegoen"; X. Gereño 8, adib.: "Furgonetan materialea kargatu ondoren, igon ziren hiru pintatzaileak eta bi laguntzaile etorri berriak"; P. Aristi 2: "batzuetan furgoneta bustirik ekartzen zuen", "Bihar badugu denbora #mdash#proposatu zuen Terry Primerok#mdash# goazen furgoneta zalearengana!"; J.A. Ormazabal: "Aitak esan dit zure etxetik trasteak ekartzen lagunduko digula furgonetarekin"; Egin 1982: "kabo primera batek furgoneta baten kontra bota ninduen"; A. Iturbe: "furgoneta bat eta moto Vespa bat"; Ihintza 1990: "Derrigorrezko agurren ondoren furgonetan sartu ginen gu hirurok"; X. Amuriza: "Kale haundiko jendetzan zehar zihoala, marroi bat ikusi zuen, arma eskuan zuela, polizi furgoneta baten ondoan"; I. Aranbarri: "Trasladoetarako furgoneta bat heldu berria zen atarira"; A. Cazabon: "bere horretantxe eramaten zuten etxera furgoneta batean sartuta", Egunk 1994 2, adib.: "poliziek kateak hautsi zituzten eta sei intsumituok banan-banan eta arrastaka eraman zituzten euren furgonetara".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

furgoneta : AB38 8, AB50 14, HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

HitzIrud: "furgoneta = furgoneta" // MilaHitz: furgoneta // EEgunk: "furgoi, furgoneta".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

furgoneta : HiruMila, ElhHizt, Casve EF ('fourgonnette') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal furgoneta / fourgonnette formen ordainak: furgoneta : HiruMila, ElhHizt, XarHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve FE, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): fourgonnette commerciale; (furgoneta familiar) familiale; it (S. Carbonell): Ø; ca (DCC): furgoneta; en (Collins): van; transit van, pick-up truck (US); (coche particular) estate car; (de reparto) delivery van; de (Langenscheidts): Liferwagen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "furgoneta = furgoneta" / MilaHitz: furgoneta / EEgunk: "furgoi, furgoneta".

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

baldintza minimoa betetzen du.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: falta da.

 - Erabakia: BAgiria (1997-03-21): hurrengo pasaldirako.

furia
1 iz. Haserrea; lehia.
2 iz. Erromako mitologia klasikoan, gaizkileak zigortzeko egitekoa zuten infernuko hiru jainkosetako bakoitza.
Azpisarrerak

Aztergaia: furia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Erdaretako formak

OfQuLF: colère, fureur || Furies || déesses romaines de la Vengeance.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

furian
adb. Batez ere Ipar. eta naf. Haserre bizian. Hartu du labana handi bat eta joan da Joxerengana furian.
Loturak

Aztergaia: furian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: FURIAN. a) Furiosamente; violentamente. Yautsi ziren fulian bezala israeldarren gainerat. Lg I 255. Nausiak dio furian: nere baistoia non da? Gy 22. Bainan kolpez altxatzen da / furian zirimola, / untzia kostara doha / bazterka dabilala. Arb Igand 158. Oihu bortitz batzu entzuten dire eta neskatxa gazte on guziak furian sartzen dire, goosti aldaska bana eskuan. Barb Sup 60. Artu du labana aundi bat ta joan da Joxerengana furian. BAyerbe 60. Zezen bat txit brabua / bere errabian, / pikara sartzen dana / furia aundian. Bil 144. Guduan asi ziren / Furia aundian. LuzKant 90. b) PURIAN. En (su) esplendor, en auge. Emaztia zan ogei ta iru / artian bete gabia, / ondo pentsatzen jarri ezkero / purian zegon loria. Uzt Sas 204.

adib: furia 1 iz. Haserrea; lehia. Furian: haserre bizian.

furian 2, Argia (“Europan hobe lukete horri kasu egin eta ez etxe furian segitu”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

furian 5, Herria.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia, eta adibide azaldua denez, azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da furia sarreran.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper