50535 emaitza bilaketarentzat - [1951 - 2000] bistaratzen.

alboko min
iz. Alborengoa.

Aztergaia: alboko min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

albo sarreran adibide azaldu gisa ematekoa.

Forma baten adiera(k)

alborengoa.

albondiga
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, albondiga-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. haragi bola].

Aztergaia: albondiga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh46 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

albondiga EB 1 (Balea eta euskaldunak: "Adituek diotenez, horrelako albondigak halako ardo berezi batekin lagunduz gero, "boccata cardinale" duzue mahai gainean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

albondiga : HiztEn, Euskalterm 6 (bestetan ez da jaso forma edo/eta ordainik).

Hiztegietako informazioa

albóndiga / boulette formen ordainak hiztegietan: HiruMila: almandrongila, albondiga; ElhHizt: albondiga, almandrongila; Lur EC/GE: albondiga; Lur EF/FE: "1. albondiga, xehakin; 2. bolattoa"; Casve FE: "bibilxko; (viande) arbilget"; PMuj DCV: amandongilla, txitxi-opil. Hiztegiotan ez dugu aurkitu: EuskHizt, EskolaHE, Casve EF, Lh DBF, PMuj DVC, DRA, HaizeG FB eta BF, T-L LFB.

Sektore jakin bateko informazioa

Sukaldaritzakoetan jasoak: albondiga (SukaldHas 66. or.); arrain-pilotak (GiltzSukal 64-65. or.)

albondiga iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, albondiga-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. haragi bola].

albondiga 45: Argia (“Cadet ek agintailuak aldatu ditu, sweetpad izeneko esfera erdiak jarri ohiko tresnen ordez; helburua: betiko moduan botoiak urduri, azkar eta gogor zapaltzen ibili beharrean, jokalariak agintailua xuabe, kariño handiz ukitu behar izatea, etsaia albondiga odoldu bat bihurtu nahi badu”), Berria 4 (“Albondigak ere bazeudela, eta solomoa, baina, ezetz, izkirak ere eman zizkigutelako, eta sabelak ere bere mugak dituelako”), EiTB 17 (“Haragi gisatua eta albondiga batzuk ekarri dizkizut”), Elkar 4 (“Aspaldi jan al dituzu albondigak? -galdetzen dio aitak, Jaione berera iristen denean, maletatxoa husten hasi orduko”), Consumer 19 (“Hasieran, adibidez, errazago jango dute berdurak xehe-xehe egin, eta haragi xehatuarekin haragi-bola edo albondiga eginda, edo etxean egindako hanburger gisa, edo, bestela, haragia, arraina edo arrautza duten plateren osagarri“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

albondiga 2, Karlos Zabala (“Bibote exkaxa zuen, hankak hezur eta azal, sabela zepelin bat baino handiagoa, albondiga bat ematen zuen bi txotxen gainean”).

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

ez du baldintza minimoa betetzen; baina ez dugu ordezko hoberik ezagutzen, eta onarpen eske aurkezten da.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Arrakasta handirik ez du izan ordezko gisa proposatuak baina albondigak ez ditu gutxienekoak betetzen. Oraingoz ordezko egokiagorik ez da aurkitu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [A105]: "Azken urteotan 'almandrongila' zabaldu da; hiztegietan ere badu lekua. Egia da euskaldun zaharroi 'barregarri antzekoa' gertatzen zaigula, geuk esatera ausartzen bagara.. Edo onartu, edo bestela 'haragibola' bultzatu: gardena da; gainera fr 'boulette (de viande)' eta en 'meatball'. 'Okelabola' ere proposa liteke, baina kakofonikoa eta agian 'almandrongila' bezain 'barregarri antzekoa' da" (2001-03)

 - [E306]: "Baldintza minimoa bete ez arren onartzen direnak beti bikoteka eman behar genituzke. Izan ere, Heg. forma 'albondiga' bada, zein da 'Ipar.' forma? Nola esaten diote iparraldekoek horri? Guk dakigula, eta Xarritonek ere halaxe eman du bere hiztegian, 'kroketa' (noski, hegoaldekoentzat beste zerbait da hori). Beraz, kroketa hitzean bi adiera jarri behar lirateke" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: 'Nabarniz aldean behintzat almandrongila esaten da'.

 - [E116]: 'Ezin da jarri 'haragi bola' edo holako zerbait? (h. 'haragi bola' esaterako?)'

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'Erabakia: albondiga* e. (haragi) bola AS gisa sartu hau 'bola'ren azpian (almandrongila-rekin ere gauza bera egin, izarra jarriz eta baztertuz'.

albora egin
du ad.-lok. Albo baterantz joan, alboratu. Albora egizu, mesedez, gurdia igaro arte. || Ezkerreko hormak albora egin du eta laster jausiko da.

Aztergaia: albora egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

albo sarrerari dagokion azpisarrera.

albora utzi
du ad.-lok. Alde batera utzi. Elizak jarrera itxi horiek albora utzi eta bide berriak urratu beharko lituzke.

Aztergaia: albora utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

utzi: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

albo sarrerari dagokion azpisarrera.

alborakuntza
iz. hizkl. Maila bereko sintagmak edo perpausak partikula berezirik gabe elkartzea. Alborakuntzaz osatutako esaldiak lokailuen bidez aberats daitezke. Izagirrek menderagailuak kendu eta alborakuntzaren eta koordinazioaren alde egin du.

Aztergaia: alborakuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh38 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 38 (Elkar 4, Euskaltzaindia 15, UEU 19); ETC 79

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: alborakuntza iz. (Hizkl.) parataxis, yuxtaposición / Adorez: 0 / Labayru: alborakuntza iz. Hizkl. yuxtaposición. Esaldi konposatuak osatzeko erabiltzen da alborakuntza: La yuxtaposición se utiliza para crear frases compuestas / NolaErran: 0 / Euskalterm: justaposizio, alborakuntza // EGram: alborakuntza 23, justaposizio 2.

Erdaretako formak

[Hizkl.] es yuxtaposición / fr juxtaposition: Elhuyar: justaposizio, alborakuntza / Adorez: justaposizio / Labayru: justaposizio, alborakuntza / NolaErran: alboratze, alboraketa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Hizkl.

alborapen
iz. estat. Neurketa- edo laginketa-akats sistematikoa, azterketa bateko parte-hartzaileak aukeratzean edo datuak biltzean edo interpretatzean egin daitekeena, eta emaitza edo interpretazio okerrak eragin ditzakeena. Profilak zenbatzeko teknika hau akatsen edo alborapenen iturria da. Mota guztietako ugaztunak aztertu badituzte ere, egileek aitortu dute ikerketak baduela alborapen txiki bat.

Aztergaia: alborapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh32 2023-06-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB 38 (Berria 2, Elhuyar, UEU 35); ETC 206

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: alborapen iz. (Mat.) sesgo / Adorez: alborapen iz. (Mat.) sesgo; alborapenaren zuzenketa: corrección del sesgo / Labayru: 0 / NolaErran: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Nahiko espezializatua da, baina jaso liteke dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Mat.

alboratu, albora/alboratu, alboratzen
1 da/du ad. Alboan jarri, hurbildu. Honetan, zaldun eder bat alboratu zitzaion. Hormara albora ezazu aulki hori. Alboratu nintzaion.
2 da/du ad. Erditik kendu, alde batera utzi; albora egin. Erbi bat baino arinago, jaiki eta belar metatik hamar bat urrats alboratu zen. Begiak alboratzen ditu tentabidean ez erortzeko. Alboratu ez balitz zapalduko zuen trenak. Albora ezazu lapiko hori. Gaur gure artetik alboratuak ditugun hainbat idazle. Eredutik alboratua.

Aztergaia: alboratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

alboratu, albora, alboratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

alboratu, albora, alboratzen

alboratze
iz. alboratu aditzari dagokion ekintza. 20 urteko alboratze eta ahanztura.

Aztergaia: alboratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alboratze 1: J. de Txurruka (“Erromatar zuzenbidearen ikasketengan gehien ikusi izan den gaien artean XIX. gizaldiaren azkenaldean hasi eta, interesaren alboratze nabarmentsua ikusi daikegu; jadanik ez da erromatar zuzenbidea oraindino pandektistak zerabilen justiniarrek ezarritako oso-osoko eran ikasten”).

alboratze 2: Deia (“Lehen esan dut pertenentzia sentimenduekin eta nortasunekin ere antzeko zerbait gertatuko dela, eta nortasunen ezkutaketak inolako ezeztatzerik suposatzen ez duen bezala, eta nik, pertsonalki, euskaldun izaten jarraituko dudan arren, etengabe aldatzen ari den Europa honetan, Europaren hazkundeak, tipula baten geruza kontzentrikoen metaketa edo alboratze gisako prozesu gisa, beste sentimendu batzuk gainjarriko dizkie nire egungo pertenentzia sentimenduei”), Berria (“Isiltasun luzea, isilik egoten ohitutako gizonarentzat. Independentzia ondorengo garaietako loria, 70eko hamarkadatik aurrera gertatutako 20 urtetako alboratze eta ahaztura, eta azkenik 1990etik gaur egun arte iraun duen bigarren loraldia”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

alboratze 1: Filosofiako gida (“Eta erlijioen historiak ezer erakusten badigu, alde baterako edo besterako alboratzeak dira”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

alborengo
iz. Birikeria. Ik. pneumonia. Birikak hartuak ditu, alborengoa dauka. Izango dira berriz ere eztulak eta alborengoak. Izerditu ondoren hoztuta harrapatu zuen alborengoa.

Aztergaia: alborengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

alborengo, pneumonia

albornoz
iz. Heg. Ehun xurgatzailez eginiko txabusina modukoa, bainua hartu ondoren gorputza xukatzeko erabiltzen dena. Lidia dutxatu da aurrena; ondoren, albornozean bildu eta ohean jesarrita gelditu da, pentsakor.

Aztergaia: albornoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh60 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

albornoz "Albornoz, capote de aquella tela [barragán], albornoza, albornozko kapa andia " Lar.

albornoz 40: Berria 1, Deia 1, DiarioVasco 4, EiTB 26, Elkar 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

albornoz 20: Joxe Azurmendi 6, Unai Iturriaga 5, Aingeru Epaltza 3, Piarres Xarriton, Arantxa Iturbe, Jon Alonso, Lourdes Oñederra, Patziku Perurena, Iñigo Aranbarri.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: bainu-txabusina (TN).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es albornoz / fr peignoir: Adorez: bainu-txabusina, bainu-soineko, bainu-bata / Elhuyar: bainu-txabusina, bainu-bata; albornoz (Heg.) / Labayru: bainu-bata | -txabusina, albornoz / Zehazki: bainu soineko / NolaErran: bainu soineko.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Proposatutako ordezkoek ez dute arrakastarik izan. Jasotzekoa da Heg. markarekin.

alboroke
iz. Zerbait ospatzeko egiten den otordu arina. Egin ditzagun bake osoak, eta adiskide garelako ezaugarritzat egin dezagun alborokea, eta hau neure dirutik.

Aztergaia: alboroke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan alboroke 1 (Mg PAb: "Alan egin daiguzan bake osuak, emoidazu esku ori, ta adiskide garialako ezaugarritzat egin daigun alborokia...").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

albroka ("Bildu ziren albroka batetan eta tratu bat zigilatu zuten") eta alboroka ("Partidaren bezperan alboroka moduko bat egin zuten ezkien plaza erdian, despedida moduan") bana jaso dira, F. Juaristiren obra banatan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alboroke : HiztEn-LurE; alboke : LurE. Ez da agertu besteetan (DFrec, AB38, AB50, Euskalterm).

Hiztegietako informazioa

Hiztegietakoak: alboroke bakarrik eman dutenak: HiruMila; ElhHizt; EuskHizt; Lh DBF; alboroke eta alboke : EskolaHE, HLEH; cf. PMuj: alboka, alboke, alboroka, alboroke, alboroko; DRA: alboka, alboke, alboroka. Ez da alboke, alboroke formarik aurkitu hiztegiotan: Lur EG/CE, Lur EF/FE, HaizeG, Casve.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

otordu arina, gertaeraren bat ospatzeko lagunartean egina.

albufera
iz. geogr. Itsasotik lur zerrenda batez banandurik dagoen ur gazia.

Aztergaia: albufera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu albufera forma aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

albufera 1 (Kuxkux 6. Giza Zientziak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

albufera : AB38 1; HiztEn: "itsasotik lur-zerrenda batez banandurik dagoen ur gazia"; Euskalterm 1; itsaspadura : HiztEn ("Ik. albufera"); Euskalterm 1.

Adiera bereko beste formen erabilerak

cf. inguruko batzuk: aintzira : LurE-EskolaHE ("ur geldizko hedadura iraunkorra eta aski handia, ik. lintzura, laku, umantzi"; umantzi : LurE-EskolaHE ("ik. aintzira"); EuskHizt ("aintzira txikia"); urmael : HiztEn ("lurrazaleko sakonune natural edo kokaleku artifizial batean dagoen urbildu ez oso handia, normalean iraunkorra"); LurE-EskolaHE ("parke edo lorategietako urtegia, askotan barandaz eta apaingarriz hornitua dagoena (...); aintzira txikia"); EuskHizt ("1 aintzira txikia; 2 parke edo lorategietako urtegia, askotan barandaz eta apaingarriz hornitua dagoena").

Hiztegietako informazioa

albufera / lagune, étang naturel formen ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: albufera; HiruMila: albufera, itsas padura, itsas aintzira; Lur EF/FE: umantzi, urmael; HaizeG FB: ur-langa, ur-mael; PMuj DCV: ur-langa; kresal-aintzira. Ez ditugu aurkitu Casve FE, Lur EG/CE, T-L LFB hiztegietan.

Erdaretako formak

Erdaretako formak: fr (DLLF): lagune, étang naturel [en particulier sur la côte du Levant espagnol]; (DCF): étang maritime; it (L. Ambruzzi): laguna presso il mare: "la Albufera de Valencia"; ca (DCC): albufera; en (Collins): (Valencia y Mallorca) lagoon; de (Slaby-Grossman): Val Mall Strand-, Salzwasser/see / Lagune, Tidelagune.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. (ia izen propioa da, eta gaztelaniazkoa; baina hedapen-arriskurik gabea).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

album
1 iz. Argazkiak edo bestelako oroigarriak gordetzeko liburu modukoa. Argazkiz betetako albuma erakutsi zidan. Marrazki haiekin album txiki bat osatu zuen.
2 iz. Iraupen luzeko musika-diskoa edo disko-bilduma. 2002ko azaroan estudioko laugarren albuma kaleratu zuten, Red Letter Days, eta disko honekin Billboard zerrendako 32. postua lortu zuten.

Aztergaia: album

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-20 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: ø

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EEBS: album: 3 ager.; albun: 5 ager.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

album, (albun)

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta egokituz onartzekoa

album hobetsiko luke batzordeak

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-m

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "beharbada beharrezkoa da. Baina ez ote da hobeago horretaz eta horrelakoez astiroago pentsatzea? Eman dezagun paperdenden produktuen zerrendak egiten direnean?" (1995-01-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  -m eta guzti.

 - Erabakia: EArau (1995-07-28): onartu da.

albumina
iz. kim. Animalia gehienetan eta landare askotan ere agertzen den proteina urkorra, arrautza zuringoaren osagai nagusia dena eta, besteak beste, odolean, linfan, esnean eta zenbait landareren hazietan aurkitzen dena. Albuminak bihotzekoak izateko arriskua txikitzen du, eta ebakuntzetan maiz erabiltzen da.

Aztergaia: albumina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

alda
iz. g. er. Tokiz aldatzea; aldaketa.
Azpisarrerak

Aztergaia: alda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

tokiz aldatzea; aldaketa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

aldako usoak 'paseko usoak'.

aldaaldi
iz. g. er. Aldaketa.

Aztergaia: aldaaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Idazkera egokia eskaintzen du

-aa- formakoa proposatu da, bestela identifikagaitza litzatekeelako.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "Bokal luze eta geminatuen azterketa sakonik ez dakit egin den. Horien faltan, ez nuke irekiko -aa hori sartzeko bidea. Hobe aldaldi (nire ustez, berehalaxe ohituko ginateke honetara). Hori nahi ez bada, marratxoa baliatu: alda-aldi" (2001-03)

aldaba
iz. Heg. Kisketa (atea jotzekoa). Aldaba hots galantak entzunarazi zituen.

Aztergaia: aldaba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma hedatua onartzekoa da, ordain egokirik ez duenean

ez du mailegu onartzekoen minimoa betetzen (ezezaguna da Ipar.); baina ez da ikusten ordezkatzeko modu errazik.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "'Aldaba' Heg. bada, Ipar.-erako zer? Xarritonek 'marteau de porte'-rako 'maratila' eman du bere hiztegian. Hitz hori da 'aldaba'-ren baliokidea Iparraldean? OEHko datuak ikusita, ez du ematen" (2001-01-23)

aldabarra
iz. Oletan, gabiari eusten dioten burdinazko bi ataletako bakoitza.

Aztergaia: aldabarra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aldabera
adj. g. er. Aldakorra. Jauna, gure hobenak barka itzazu, arren, eta bihotz aldabera hauek zuzendu itzazu.

Aztergaia: aldabera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-bera/-kor.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aldakorra.

aldaera
1 iz. Aldatzea, aldaketa. Toki aldaera.
2 iz. Oinarritzat edo eredutzat hartzen denarekiko desberdintasunen bat duen era. Hitz baten, bertso baten aldaerak. Barri, berri-ren aldaera da. Bigarren argitaraldiko aldaerak.
3 iz. Oinarritzat edo eredutzat hartzen denarekiko desberdintasunen bat duen azpisaila. Ik. barietate 2. Euskalki baten aldaerak eta hizkerak. Landare mota baten aldaerak. Zurtoin malguak dituen arrosa aldaera.

Aztergaia: aldaera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
aldaetxe
iz. Janztetxea.

Aztergaia: aldaetxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-etxe.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

janztetxea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "Zer da benetan? 'Aldagela, aldagelak' ez da nahikoa?" (2001-03)

aldaezin
1 adj. Ezin aldatuzkoa. Gizartea indar itsuak, lege aldaezinak darabil. Aldaezina da Jainkoa, beti bere hartan dagoena.
2 iz. g. er. Aldaezintasuna.

Aztergaia: aldaezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ezin.

aldaezintasun
iz. Aldaezina denaren nolakotasuna. Aurkikuntza paleontologiko horien ondorioz, espezieen aldaezintasunaren teoria zalantzan jartzen hasi zen Darwin.

Aztergaia: aldaezintasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

aldagai
1 adj. Alda daitekeena. Esan duenez, dena da aztergai eta aldagai bere txostenean.
2 iz. mat. Zenbaki-balio desberdinak har ditzakeen ikurra, gehienetan letra baten bidez adierazten dena; logikan erabiltzen den kideko ikurra. Bi aldagaiko funtzioa. z = f (x, y) formulan, x eta y ikurrek aldagai askeak adierazten dituzte; z ikurrak, mendeko aldagaia.

Aztergaia: aldagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
aldagailu
1 iz. Ipar. Aldagarria. Oinetakoak soinean eta bi aldagailu hartu gabe.
2 iz. Ipar. Aldaketa, berrikuntza.

Aztergaia: aldagailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. abiadura-kaxa sarrerako informazioa.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan aldagailu 'jantzi-aldagarria' adierako 1 (DvHoty), 'tileta' adierako 1 (Broussain Eusk 1920) eta 'aldaketa' adierako 2 (Lf, Herr 8-9-1960).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aldagailu : AB38 2 ('cambiador, intercambiador'; 'plantador, erreminta'), AB50 4 ('transformador' 2, aldagailu-banaketategi [itzulpenik gabe] 1, eguratserako aldagailu 'centro de transformación tipo intemperie' 1), HiztEn-Harluxet ("iz. Autom. Ibilgailu batean mugimendua, abiadura desberdinekin, motoretik gurpil eragileetara transmititzen duen mekanismoa, palanka eta abiadura-kaxaz osatua"), Euskalterm 7 ('conmutador' 1, aldagailuaren palanka 'palanca de cambio' 1, aldagailuaren pedal 'pedal cambio' 1, aldagailu-babesle 'protector de cambio', abiadura-aldagailu 'cambio de velocidades' 1, erreminta-aldagailu 'cambiador de herramientas' 1, orratz-aldagailu 'cambio de agujas' 1); aldagailutegi : AB50 13 ('centro de transformación' 11, 'estación de transformación' 2). Cf. Txirrindularitza Hiztegia: aldagailu (cambiador; cambiador de marchas / dérailleur / derailleur; derailleur gear), aldagailuaren palanka (palanca de cambio / manette de dérailleur / gear-change lever; shifter).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietako adierak: EuskHizt: "1 Aldagarria. 2 Aldaketa, berrikuntza"; ElhHizt: "iz. (Autom.) Cambio"; HiruMila: "iz. repuesto, recambio (pieza de), alternador"; Casve EF: "pièce de rechange"; HaizeG BF: "objets à déplacer"; Lh DBF: "1 objets à changer; #mdash# 2 (Brouss., Eusk., I, 68) tilde ou signe modifiant une lettre"; PMuj DVC: "1 transformador (Fis.). 2 cinta transportadora. 3 locomotor, locomotivo. 4 policopia, multicopia. 5 registro o mecanismo de cambios"; DRA: "Muda de vestido (...) 2 Cambio". Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Lur EF/FB, BeraLzM, A (ezta LurE / EskolaHE ere).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aldagailu Ipar. 1 'aldagarria'. 2 'aldaketa'

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpena aldatzeko eskatuko zaio Euskaltzaindiari, adierazten ez duena soil dezala [azalpen zaharrean arauak zioen: "ez da 'aldatzeko tresna'"]: hau da, tradizioan duen adiera jasoz, gaur izan dezakeen berriari ateak itxi gabe uzteko, honetarako osaera egokikoa denez.

Informazio lexikografikoa
Adiera okerrak eta ordezko forma(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Lehendik ere egina dugu honi buruzko oharra. Oraingoan ohar horretan esandakoa berretsi besterik ez dugu egingo eta, bide batez, 'aldagailu' hitza bi kontzeptu hauek ere adierazteko erabili ahal izateko proposatzea: '1. Ibilgailu motordunetan, mugimendua motorretik gurpil eragileetara transmititzen duen mekanismoa, palanka eta abiadura-kaxaz osatua. 2. Bizikletetan, katea pinoiak eta platerak dauzkaten hortzen gainean mugiarazten duen mekanismoa'" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [I102]: '3. abiadura-aldagailu edo lastertasun-aldagailua'.

 - [E116]: 'Euskaltzaindiak onartua du dagoeneko, 'a-abolizionista' zerrendan, 'abiadura(-)aldagailu' azpisarrera ('abiadura'ren azpisarrera)'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-06): 'aldagailu 1 'aldatzeko tresna' abiadura-aldagailua 2 Ipar 1 'aldagarria' 2 'aldaketa''.

aldagaitz
adj. Ia aldaezina. Hitzen eta gogoeten arteko lokarria egiunezkoa da, ez gauzen izaeran finkatua, eta horrexegatik beragatik da hain etengaitza eta aldagaitza.

Aztergaia: aldagaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

ia aldaezina.

aldagarri
1 iz. Aldatzeko arropa, batez ere azpiko arropa. Eman zidaten jaten, aldagarriak ere eman zizkidaten, eta lotara bidali ninduten.
2 iz. Jantzia, soinekoa. Apaiza, soinean dituenean Elizako aldagarriak, Jesu Kristoren ordain jartzen da.
3 adj. Alda daitekeena. Disko gogorra eta disko aldagarria.

Aztergaia: aldagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak

beste hizkuntzekiko erreferentziaren arabera moldatua da, baina premia dago. Honekin batera aldagarri izond. onartzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aldagarri iz. eta izond. [kategoria gehitu]

aldagarritasun
iz. Aldagarria denaren nolakotasuna. Transkripzio sistemarik osoenak ere ezin du etengabea den ahoskeraren aldagarritasuna jaso.

Aztergaia: aldagarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 22013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Er. gabea da tradizio zaharrean, eta gaur ere bide handirik egin gabea: okerra dela esan gabe (aldagarri izond. kategoriakoa onartuz gero, halere), lantaldeak ez du onartzeko aski datu edo oinarri.

beste hizkuntzekiko erreferentziaren arabera moldatua da, baina premia dago. Honekin batera aldagarri izond. onartzekoa da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aldagarritasun

aldagela
iz. Kirol instalazioetan eta kidekoetan, arropak aldatzeko erabiltzen den gela. Aldageletara sartu.

Aztergaia: aldagela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
aldagoi
iz. g. er. Haize indartsu eta euritsua.

Aztergaia: aldagoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

haize indartsu eta euritsua.

aldaira
iz. Ipar. Aldaketa, bereziki etxe aldaketa. 1980an, ikastolak, leku eskasez, Uharte Garazira egin behar izan zuen aldaira, 28 haurrekin. Hendaiatik Hazparnera eginez aldaira, nehork ez zezakeen erran aitzinetik nola iraganen zen aurtengo jaialdi hau. Etxe-aldaira.

Aztergaia: aldaira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

aldatzea, aldaketa.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

etxe-aldaira.

aldaka
1 iz. Zangoak gorputz enborrarekin lotzen diren bi aldeetako bakoitza. Ik. mehaka2 2; mokor1 3. Eskuak aldaketan jarriz. Burutik aldaketara ez dun hutsik. Aldaka zabalak.
2 iz. g. er. Aldaxka; kimua.
3 iz. zah. Aldamena, alboa. Aldakako soro batean.

Aztergaia: aldaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aldakaitz
iz. Sustraitik jaiotzen den kimua. Ik. puja.

Aztergaia: aldakaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: Sin.: sustrai-puja.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

aldaketa
1 iz. Aldatzea. Denboren aldaketa. Sistema batetik besterako aldaketak. Aldaketak izan, gertatu, ezarri. Etorkizunean horrek aldaketak ekarriko ditu. Etxe aldaketa egiterakoan, kaxak igotzen lagundu. Haize aldaketa. Ohitura aldaketa. Eguraldi aldaketa iragartzen zuten. Helbide aldaketa. Aldaketatxo batzuk egin dizkiot menuari.
2 iz. Landatzea. Zuhaitz aldaketa egin behar zen tokira joan ziren.

Aztergaia: aldaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
aldaketa egin
du ad.-lok. Garaipen hau ez da guk bilatzen genuen aldaketa, aldaketa egiteko gure aukera da. Testuari bi aldaketa egin zizkioten. Aldaketak egin beharko ditugu egoera berrira moldatzeko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aldaketak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-11-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

aldaketa eragin
du ad.-lok. Ik. aldatu 4. Gaur egun normaltasun osoz erabiltzen ditugun terminoek eta baliabideek izugarrizko aldaketa eragin zuten orain dela 20 urte. Globalizazio prozesua aldaketak eragiten ari da munduko egituraketa politikoan. Azken urteetako hainbat berrikuntzak eta aurrerakuntzak aldaketa handiak eragin dituzte, eta nahiko bizkor, gainera.
aldaki
1 iz. Kopia. Eskutitzaren aldaki bat bidali. Salmenta agiriaren hiru aldaki egin ziren.
2 iz. [Oharra: 'oinarritzat edo eredutzat hartzen denarekiko desberdintasunen bat duen beste era bat' adieran ez erabiltzea gomendatzen da; ik. aldaera 2].

Aztergaia: aldaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aldaki 'kopia'

aldako
adj. Hegaztiez mintzatuz, pasekoa. Hamabost egun barru, aldako usoak hiltzera joan ahal izango zara.
Loturak

Aztergaia: aldako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

aldako uso adibide azaldua aztertzean proposatu da aldako azpisarrera berria egitea eta aldako uso azpisarrera berriaren adibide gisa jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa alda sarreran.

aldakor
1 adj. Pertsonez mintzatuz, iritziz edo asmoz aldatzeko joera duena. Ik. aldabera; mudakor; aldartetsu. Ez zara gizon gehienak bezala aldakorra. Gaztetxo aldakorra nintzen garaikoa.
2 adj. Gauzez mintzatuz, aldatzeko joera duena. Denbora aldakorrak. Haizea bezala aldakorra. Nortasun, iritzi aldakorra. Itxura aldakorra. Aldakorra da nola eguna goizetik arrats artean.
3 adj. Aldatuz doana. Xahupen aldakorrak.

Aztergaia: aldakor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1992-12-16 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
aldakortasun
iz. Aldakorra denaren nolakotasuna. Horren ondorioa da gobernamenduaren aldakortasuna eta jarraikitasunik eza, batzuetan egitarau baten, eta, besteetan, beste baten arabera aritzen baita. Bihotzaren aldakortasuna.

Aztergaia: aldakortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aldakuntza
iz. Aldatzea, aldaketa. Txarrerako aldakuntza. Errotiko aldakuntza. Aldakuntza sakona, beharrezkoa. Aldakuntzak eragin. Azken hamar urteotan aldakuntza larriak gertatu dira gure artean. Erabateko aldakuntzaren arriskuak. Herri tradizioa ez da aldakuntzarik gabe iraun duen zerbait.

Aztergaia: aldakuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
aldamen
iz. Zerbaiten edo norbaiten eskuineko edo ezkerreko aldea. (Batez ere leku atzizkiekin erabiltzen da). Ik. albo1. Zerbait edo norbait beste zerbaiten edo norbaiten aldamenean jarri. Errezilen, Erdoiztako aldamenean. Hitz edo esaeraren aldamenean ageri den zenbakia. Alaba dauka besoan eta semea aldamenean. Elkarren aldamenean. Hasi ginen beharturik lizeoak sortzen institutuen aldamenean, baina institutuetarik kanpora. Haien aldamenean baina ez haien aurka. Zure inguru eta aldamenetan daudenok. Kanoaren aurrean eta bi aldamenetan. Aldamen bietan dauden haitz gainetan. Aldamenera begiratu. Goitik, behetik, aldamenetik.
[Oharra: ez du eskuineko, ezkerreko gisako izenlagunik onartzen; horrelakoetan, alde erabiltzen da; hitz elkarketako lehen osagai bezala ez da erabiltzen: horretarako, albo erabiltzen da].
Azpisarrerak

Aztergaia: aldamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aldameneko

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aldamenean [azpisarrera gehitu].

aldameneko
1 adj. Aldameneko gelan. Aldameneko hizkuntzak. Aldamenetako bi zelaiak. || Nire aldameneko bat.
2 iz. Aldamenean bizi den pertsona. Inor ez dela aldamenekoa baino gehiago. Aldamenekoak esan dit.
Loturak

Aztergaia: aldameneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldamen sarrerari dagokion azpisarrera.

aldameneratu, aldamenera/aldameneratu, aldameneratzen
da/du ad. gip. g. er. Alboratu.

Aztergaia: aldameneratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aldamenera(tu), aldameneratzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Gip.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

aldamenka
adb. Zeharka; etzanik dagoen zerbaitez mintzatuz, albo baterantz begira. Ik. alboka2 2. Gainean aldamenka etzaten denaren sorbaldaren eta aldakaren forma hartzen duten lastairak.

Aztergaia: aldamenka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

aldamio
1 iz. Eraikin batean, egin behar den lanaren mailara iristeko ezartzen den behin-behineko egitura. Lurretik hamar metrora dagoen aldamio batean. Aldamiotik erori.
2 iz. Ipar. Galeria.

Aztergaia: aldamio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
aldapa
1 iz. Alde bat bestea baino garaiago duen lur eremua. Ategorrietako aldapan. Aldapa igo, jaitsi. Mendiaren aldapak. Gustuko aldapan nekerik ez.
2 iz. Lur eremu baten bi alderdiren arteko garaiera desberdintasuna. Aldapa handia, gogorra, latza.
3 adj. Aldapatsua. Arbolak lur aldapetan landatu behar dira.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aldapa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

aldapa, aldats

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aldapan egon ; eta adib. gisa: aldapan behera, aldapan gora.

aldapa piko
iz. Ik. pendiz 1. Aldapa pikoan gora abiatu da. Bidea polita da, baina aldapa pikoa du.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aldapa piko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aldapa(n) behera
adb. Beherantz aldapan zehar. Haizea bezain zalu, firrindan doaz aldapa behera. Hondar bigunean hanka gaizki jarrita, aldapan behera erori nintzen piririka.
aldapa(n) gora
adb. Gorantz aldapan zehar. Beasaingo Salbatoretik ekin nion aldapa gora, sei kilometro. Aldapan gora doaz arnasestuka, haitzarte eta erripa beldurgarrietatik.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper