50535 emaitza bilaketarentzat - [19551 - 19600] bistaratzen.

gabiatxo
iz. Masta ez-nagusietako gabia. Ik. gabieta.

Aztergaia: gabiatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(itsasontzietakoa).

gabieta
iz. Gabiatxoa.

Aztergaia: gabieta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gabiatxoa.

gabiko
1 iz. bizk. eta naf. g. er. Azaoa, sorta. Lihoarekin gabikoak egin.
2 iz. g. er. Gabia, zurezko mailu handia.
gabikotu, gabiko/gabikotu, gabikotzen
1 du ad. g. er. Gabikoak egin edo gabikoetan banatu.
2 du ad. g. er. Lihoa eta kidekoak gabikoarekin jo. Ik. garbatu.

Aztergaia: gabikotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gabiko(tu), gabikotzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  Gabiko eta gabikotu g.er. markaz joan behar al dira? Hitz teknikoak dira berez, nekazal tradizio zaharrekoak. Baina balio hedatuagoz ustiagarriak agian. Bada esaera bat: Dei Jainkoari eta ekin gabikoari 'A Dios rogando y con el mazo dando". / Mogelen PAb-en 4 aldiz ageri da lehena, 2 aldiz bigarrena. Linogintza delaa-ta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena.

gabinete
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gabinete-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bulego; gobernu; kabinete].

Aztergaia: gabinete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-06-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) 'gela' adierako kabinet 7, IE-Zu (Tt 6, adib.: "Kolazione arhin bat bere kabinetian eginik", "Orazione partikularak lekhu orotan ongi jin dira, ongi egiten badira ber orobat kanberan, orobat kabinetian"; Lg I: "Zure kabinetean erraten ditutzun hitz guziak"); b) 'armairua' adierako gabinet EB 1: Mde HaurB ("Gabinet eta gau-mahaiko ateak zabaltzen zituen"); ik. OEH argitaratuan gainera HerVal: "Sapitelengo bordako kondia artia gabinet bat"; gaminet IE 1: Mattin ("Tieta ta gaminet / ideki baikitu"); kabinet Zu 1: Mercy ("Badüke armorio edo kabinet komoderik nun onsa arranja ahal ditzan oro diferenki eta ordretan"); kamenet Zu 1: Casve SGrazi ("Zer nahi zien aphaintzen: / khütxa eta kamenetak"); eta OEH argitaratuan beste bat, Herr 1994: "Hüts ezazüe züen kamenetak, arraberrit züen eta haurren sointegiak!"; hor, gainera, kaminet , Béhéty GH: "Ferreta beita sukalteko begi bazkarik ejerrena khürütxe saintu eta kaminet argi batekila"; c) 'museoa' adierako gabinete G 1: Izt C ("Zulo onetatik ateratako arri banaka batzuk biraldu izan ziran Madrillera, eta bertako Gabinete Kondaira Izakizkora"); kabinet IE 1: Elisb Fram ("Borthak hautsiak aizkora ukhaldika eta phusketan emanak izan ziren, bai eta biblioteka, harmarioak, leihoak berak, guziz Fisikako kabinet balios eta preziatua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira gabinete 'gobernua edo ministroen kontseilua' adierako 4: HistGizarte/II 2 ("Frías-gabinete berriak bere aurretik pasa diren baino iraunkorrago izateko dituen posibilitateen aurrean Boletinak egun bateko gabinetea izango dela dio"), Hemen 1987 ("eskakizun berbera egin dio Gonzalez gabineteari"), M. Irazgoiti ("Enpresari liberalen eta Industri Ministraritzaren estrategia, Bazargan-en gabinetepean behinik behin (1979ko otsailetik azarora bitartean), langileak zapuztea zen"); eta kabinete 'bulegoa' 1: Azurm ("sozialismoak aurpegi bi hartu du publikorako: bat hotza, teknikoa, kabinetekoa, 'politikoa'; bestea onbera, adikorra, paternalista").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gabinete : DFrec 13, AB50 21 (hauetan euskararako g. tekniko, g. psikopedagogiko, g. tekniku, g. teknikuaren zuzendari, etab.); kabinete : AB50 3 (hauetan k. tekniko), HiztEn (1 gobernua edo ministroen kontseilua; 2 bulegoa; 3 (Ipar.) armairua), Euskalterm 22 (hauetan k. fiskal eta legala, k. mediko, prentsako k., k.-burua, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: "†gabinete e. gobernu, gobernu-talde".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gabinet : Lh DBF ((Hb.) 'armoire' [cf. béarn. cabinet]); kabinete : HiruMila (gabinete; kabinete teknikoa: gabinete técnico; kabineteburua: jefe de gabinete), ElhHizt (1 Ipar. armario; 2 gabinete (del gobierno, de una institución...)), Lh DBF (kabinet: (Hb.) var. kaminet), DRA (var. de kaminet, Lhande aipatuz); kaminet : HaizeG BF (kamineta:'armoire'), Lh DBF ((Fx.) 1 armoire; 2 cabinet), DRA (armario (gabinete)) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal gabinete / cabinet formen ordainak: HiruMila: 1 kabinete; gabinete asesor del consejero: sailburuaren aholku-kabinetea; gabinete de prensa: prentsa-kabinetea; gabinete jurídico: lege-kabinetea; gabinete técnico de euskara (EKT): euskarako kabinete teknikoa (EKT); gabinete ministerial: ministro-karbinetea; gabinete psicopedagógico: psikopedagogi kabinetea; 2 aposento: gela; gabinete de señora: andere-gela; gabinete de aseo: garbigela; gabinete de estudio: irakurgela; 3 oficina: bulego, lantoki // ElhHizt: 1 harrera-gela, bisita-gela; 2 apaingela; 3 bulego, kabinete; 4 kabinete (altzaria); 5 kabinete) // Lur EF/FE: 1 kontsultategi; 2 gobernu; cabinet de toilette: garbitegi // XarHizt: bulego, gela; cabinets, W.C.: komunak, zebitzuak, komoditateak (Ipar.) // Casve FE: chambre: gela; toilette: apaingia, üzkügia, xahagia; bureau: idazgia; ministère: ministeritza // HaizeG FB: (chambre) gela; (W.C.) komunak, komoditateak; (toilette) apain-gela, garbitegi; (bureau) idazgela, bulego // T-L LBF: bureau: bulego; de toilette: garbitegi; de lecture: irakur-tegi; d'aisances: komoditateak, priastegi; armoire: gabinet, manka // PMuj DCV: 1 aposento, cuarto = gela; g. de aseo = garbi-gela, apain-gela; g. de estudio = ikas-gela; g. de trabajo = lan-gela; 2 gabinete de química = kimi-gela, kimi-langela; 3 ministerio, gobierno = gobernu // Azkue Aurkibidea: egoidiargu (r) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† gabinete e. gobernu, gobernu-talde".

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. 1 bulego. 2 gobernu. 3 kabinete.

gabirai
iz. Hegazti harraparia, gainaldea gris-urdina eta gainerakoa zerrendaduna duena (Accipiter nisus). Usotzat gabiraia sartu. Horrela hitz egingo lukete gabiraiek, hizketan balekite, atzaparretatik usoak ihes egitean.

Aztergaia: gabirai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Accipiter nisus.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Accipiter nisus

gabiriar
1 adj. Gabiriakoa, Gabiriari dagokiona.
2 iz. Gabiriako herritarra.

Aztergaia: gabiriar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

gabitegi
iz. Oletan, gabia dagoen tokia.

Aztergaia: gabitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tegi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zehaztapena: g. g. er.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere soilean aipatuko da forma (eta H1.1 lantaldeak eskainiko ditu bestelako azalpenak).

gabon
1 interj. Heg. Gauaz agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. gau on. —Gabon! —Baita zuri ere! Gabon Jainkoak! Jainkoak gabon dizuela. Jaun-andreak, gabon! Gabon pasa! Elkarri gabon esanda abiatu ziren bakoitza bere etxera. || Gabonak elkarri emanaz aldendu ginen bakoitza geure etxera.
2 iz. pl. Heg. Eguberriak. Izeba gabonak etxean igarotzera etorria zen. Aurtengo gabonetan Azkoitiko eliza nagusian kantatuko diren gabon kantak. Gabon jaietan.

Aztergaia: gabon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Heg. 'gau on!'. 2 pl. 'Eguberriak' / AS: Gabon(-)egun, Gabon(-)eske, Gabon(-)gau, Gabon(-)kanta, Gabon zahar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gabonak eman .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

Gabon zahar, Gabon-egun, Gabon-eske, Gabon-gau, Gabon-kanta

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

1 agur-hitza; 2 Eguberri (forma bion arteko banaketa argitu beharko da gerora: jai-multzoaren adieran parekoak dira [Gabonetan = Eguberrietan], baina ez bestetan [Eguberri-eguna, adib., abenduaren 25a da; Gabon-eguna, berriz, abenduaren 24a])

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "'Eguberri-gau' adieran ez dago problemarik. Zer egin ordea, gaueko agurrarekin? Bizkaiko leku askotan (Arrati osoan adibidez, gau on eta Gabon(-gaba) oso ongi bereizten dira. Hortaz, egun on, arratsalde on, gau on idaztea proposatuko nuke, guztiok gaua idatzi arren leku askotan /gaba/ ebakitzen den bezalaxe" (1995-06-16)

 - [K201]: "[Gabonak] Eguberriak hartu baduzue, Gabonak ere bai, ezta? Bestea bezain hedatua dela esango nuke nik" (2006-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]:  gau on erabaki behar da.

 - [E128]:  Gabonak eman. Maiz irakurtzen badugu ere pluralean guk, gerok, indartu behar dugu forma hori? Eta esan edo eman? Egun onik esan gabe pasatu da, ez al duzu egun onik esan behar, egun on ere justu-justu esan dit eta gisakoak entzun izan ditut.

 - [207]:  Gabon(-)subil ere gehi daiteke.

 - [210]: Azpisarrerak (berriak): / Gabon(-)subil / Gabonetan gereziak! (esapidea).

 - Erabakia: BAgiria (1997-03-21): 'Gabon hitzaren inguruko proposamena ontzat eman da nolabait. Honela gelditu da azken erabakia: Gabon Heg. 1 'gau on'; 2 pl 'Eguberri''.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia; beraz, forma berririk ez da jasoko; ezta lantaldeak proposatu duen gabonak eman azpisarrera berria ere.

gabon afari, gabon-afari
iz. Gabon gaueko afaria. Euskal musikarik onena, gabon afaria girotzeko.

Aztergaia: gabon-afari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GABON-AFARI Cena de Nochebuena. Gabon apari baten, txakur eta katu / abiaurik nai ez da alkarri parkatu? AB AmaE 237. Amatxok daust bezuzadun / otzara ori, / danok egin daizuen / Gabon-afari. Enb 97. Bete dezagun guk ere gabon-apari-legea. NEtx Antz 131. Eta gure gabon-aparia auntz ori izan zan. Alkain 46. v. tbn. Azc PB 91. Ldi UO 56. Uzt Sas 274

adib: gabon 1 interj. Heg. Gauaz agur egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. gau on –Gabon! –Baita zuri ere! Gabon Jainkoak! Jainkoak gabon dizuela. Jaun-andreak, gabon! Gabon pasa! Elkarri gabon esanda abiatu ziren bakoitza bere etxera. || Gabonak elkarri emanaz aldendu ginen bakoitza geure etxera. 2 iz. pl. (G larriz). Heg. Eguberriak. Gabonak etxean igarotzera etorria. Aurtengo Gabonetan Azkoitiko Eliza Nagusian kantatuko diren Gabon kantak. Gabon jaietan. Gabon sua. Gabon zuzia edo Eguberri aldean beheko suan erre ohi den enborra. Gabon-eskaleak. Gabon afaria: Gabon gaueko afaria.

gabon afari 5: Deia (“Txikitan entzundako eta ikusitakoak gurekin geratzen dira bizitza osorako: izekok poltsa beltzetik ateratzen zituen gozokien irudia, familiak gabon afarian abesten zituen kanten doinua, irakasleak gertutik hitz egiten zizunean zeukan tabako usaina, edo amak ispilu aurrean ilea tindatzen zuenean komunean geratzen zen usain garratza”), EiTB 3 (“Euskadi Irratiak saski-bete euskal kanta aukeratu du Gabon gaueko afaria girotzeko”), DiarioVasco (“Olentzero berriro etorriko da astelehen arratsaldean, Gabon afaria baino lehen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gabon-afari 4: Jon Muñoz 2 (“Gabon-afarirako egitaraua ondu berria zuen Ruche jaunak.”), Imanol Zurutuza (“Lagunekin egin zuten Gabon afaria, etxean.”), Iban Zaldua (“Eta festa ondo amaitzeko, malta-whiskya, noski; ados egongo haiz nirekin, ezta? - Inaxiok gabon-afarirako erosten ari den edabeei buruz hitz egiten jarraitzen du, temati”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide azaldua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. [bide batez, gabon-kanta adibidea, azpisarrera dena, adibideetatik kentzekoa da].

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gabon sarreran.

Gabon egun
iz. Abenduaren 24a. Gabon egun goizean.
gabon eske, gabon-eske
iz. Gabonetan etxez etxe egiten den eskea. Abenduaren 24an gabon-eskea izango da. Haurrak etxerik etxe zebiltzan gabon eskean.
Gabon gau
iz. Gabon eguneko gaua. Gabon gaua ospatzeko aitaren eta amaren ondoan.
gabon kanta, gabon-kanta
iz. Eguberrietan abesten den kanta alaia, Jesu Kristoren jaiotzaren inguruko gaia duena. Guraso eta seme-alabak gabon-kanta zaharrak kantatzen.
gabon subil, gabon-subil
iz. Gabon gauean beheko suan erretzen den enbor handia. Lehenago gabon-subila izaten zen gure supazterretan, neguari hasiera emateko.

Aztergaia: gabon-subil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-01-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gabon-zuzi aztertzean proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gabon eta subil sarreretan.

Gabon zahar
iz. Abenduaren 31, urteko azken eguna. Ik. Urtezahar. Gabon zahar gauean. Urteko zorrak ordaindu Gabon zaharrean. Gabon zaharrez, hamabiak ezkero datorren lehen ura jasotzea. || Elgoibarko gabon zaharretako kopletan. Gabon zaharretan, Olentzero begi-gorri.
gabondar
1 adj. Gabongoa, Gaboni dagokiona. Gabondar idazlea.
2 iz. Gabongo herritarra.

Aztergaia: gabondar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

gabonsari
iz. Eguberrietan egiten den oparia edo ematen den saria. Eguberri haietan gabonsari ederra eman nien bulegoko langileei.

Aztergaia: gabonsari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. araua: "agilando [] h. gabonsari".

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+s-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-sari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]:  agilando desagertu behar da. Gabonsari oraindik familian erabiltzen dugun hitza da, errondan biltzen dabiltzan neskato-mutikoei dirura edo beste zerbait emateko; dendetan, bezero onei erosketaz batera, dohainik zerbait gehitzeko; gabonetan familiako edo besoetako bati eskupeko bat emateko, etab.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Forma arautuetan jasoa dago gabonsari, baita agilando ere, dagozkion markekin, eta bere horretan utziko dira oraingoz.

gabonzale
iz./adj. g. er. Gabonsaria eskatzera ateratzen dena. Gabonzaleak kantari.

Aztergaia: gabonzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gaboronetar
1 adj. Gaboronekoa, Gaboroneri dagokiona.
2 iz. Gaboroneko herritarra.

Aztergaia: gaboronetar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

gabota
iz. Frantziar jatorriko dantza, bi aldikoa eta higidura geldikoa dena; dantza horren doinua.

Aztergaia: gabota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(dantza-mota).

gadarar
1 adj. Gadarakoa, Gadarari dagokiona.
2 iz. Gadarako herritarra.

Aztergaia: gadarar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gadara / gadarar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

gadolinio
iz. kim. Lantanidoen saileko metal harikor zilarkara (Gd; zenbaki atomikoa, 64).

Aztergaia: gadolinio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ap. OEH-EEBS.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gadolinio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Gd.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gadolinio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila.

Erdaretako formak

ik. Le Petit Robert: «gadolinium [...] de gadolinite, silicate, du n. du minéralogiste Gadolin».

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak eta Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

gaelera
iz. Gaelikoa. Hurrengo liburua gaeleraz idatzi zuen.

Aztergaia: gaelera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza) Sin. gaeliko.

gaeliko
iz. Irlandan, Man uhartean eta Eskozian mintzatzen den hizkuntza zelta. Ik. gaelera. Irlanda nazio-estatua izan arren, gaelikoa galtzeko zorian baitago. Gaelikoz idatzitako Irlandako egunkari bakarra.

Aztergaia: gaeliko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza) Sin. gaelera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1996-01-26): forma honen ondoan gaelera ezarriko da.

gag
iz. Ikuskizunetan, bat-bateko ateraldi barregarria. Zinema mutuko gag umoretsuak. Batzuetan erritmoa motel samarra izan arren, gag onenen ondoren txalo zaparradak entzun ditugu.

Aztergaia: gag

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): gag 20: Consumer (“Nik egiten ditudan gag horiek mundu osoko jendeari gustatzen zaizkio”), Berria 13 (adib.: “umorezko gag batean parte hartuko du”), Argia 6 (adib.: “Teknikoki hain gag ona izan zen, ezen leherketa nuklear batek soilik sortuko lukeela horrenbesteko plazera”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gag : Berria 3 (adib.: “Trapuzko panpina baten legez mugitzen zen, kanpotik zetorren ikusleei keinu-txantxa lotsagabeak eginez eta era guztietako bihurrikatzeak, itzulipurdi ezinezkoak eta clown estiloko gag-ak tartekatuz”), Harkaitz Cano (“Kontua da, Russell Spencer arte zuzendariak bilera eskatu zidala agur-naziaren sorrerari buruzko gag bat bururatu zitzaiola-eta”), Andoni Egaña 2 (adib.: “Telebista-serietan ikasi genuen, istorioa bukatu eta kreditu-letrak pasa ondoren, beste gag bat sar zitekeela ikuslea ezustean harrapatuko zuena”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: gag. Eszena barregarria.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gag / fr gag: Elhuyar: gag / Nolaerran: arraileria, txiste; gag / Zehazki: gag / Labayru: - / Adorez5000: gag.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

nazioarteko forma da, eta beste gabe onartzekoa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

eszena barregarria.

gahe
iz. zub. Burruntzalia.

Aztergaia: gahe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

burruntzalia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendatik kendu egingo nuke" (2006-04-28)

gai
1 iz. Gauzak osatzen dituzten materia motetako bakoitza. Gantza gai koipetsua da. Erretxina gai organikoa da.
2 iz. Zerbait egiteko edo osatzeko behar diren gauzetako bakoitza. Ik. ekai. Soineko baten gaia. Hiztegi handi horretarako gaiak biltzen. Etxea egiteko gaiak baditugu.
3 iz. Jarduera edo gogoeta baten edukia; elkarrizketa, hitzaldi, idazlan eta kidekoen mamia. Hitzaldiaren gaia. Txostenean ukitzen diren gaiak. Baserria gaitzat harturik, hiru bertso bota zituen. Gai bera erabili du bere liburu guztietan. Polemika gai gogaikarria. Sinfonia baten gaiak. Euskal gaiak darabiltzan olerkia. Zenbait gaitan aditua. Edozein gaiez mintzatu.
4 iz. mat. Adierazpen matematiko batean, eragiketa edo erlazio ikurrez bereizten den elementu bakoitza. Progresio aritmetiko bateko gaien batuketa.

Aztergaia: gai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gai, gei [gai hobestekoa da]

Jatorrizko forma

batugai; fluido, jariogai; ikasgaia galdetu, ikasgaia hartu; inauskai; jaurtigai, proiektil; koloregai; lehen gai; lehergai; midizina, sendagai; salgaiak

Jatorrizko forma

batuketa baten gaiak; biderkagaiak, faktoreak; eragiketa baten gaiak; zatiki baten gaiak, frakzio baten gaiak

Jatorrizko forma

artelan, artegai; artile-gaiak; bidai gaiak; bulegorako gaiak; ehiza-arrantza(rako) gaiak; ehizarakoak, ehiza(rako) gaiak; elektra gaiak; eliz gaiak, eliz apaindurak; erretzaileentzako gaiak, erretzaileentzakoak; eskolarako gai; etxagintzarako gaiak, eraikuntzarako materialak; garbiketa-gaiak; jangai, jateko; kimika gai; kirol gai; laborategi-gai; liturgi gai; taxi hargai, gai; untzi-gaiak

Euskaltzaindiaren Arauak

zenbait gaitan aditua (instrumentalean -e- hartzen du: edozein gaiez mintzatu) / AS: gai izan da ad.// cf. EArauak 29: "Diptongoz bukatzen diren gainerako hitzetan (garai, jai, gai, zelai) ez da salbuespenik eta bokalez amaituak bailiran deklinatzen dira (...), salbu monosilaboak instrumentalean: deiez egon, edozein gaiez mintzatu".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gai egin , gai egon ; gai-jartzaile .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gai izan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Adierak" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  gai egon ez da bakarrik 'prest egon', ‘ezkongai’ egon ere bada, egoera batera heldu bakoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere horretan jasoko dira oraingoz lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak.

gai egin
ad.-lok. Aipatzen dena egiteko behar den ahalmenaren edo nolakotasunaren jabe egin. Ik. gaitu. Susta ezazu ene bihotza eta gai egin ezazu zure ahoko hitzak entzuteko. Ez dira denak hori onartzeko gai, Jainkoak gai egiten dituenak baizik.

Aztergaia: gai egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gai sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

gaitu.

gai egon
ad.-lok. Prest egon. Gogoa zut egon arren, ez zegok gorputza gai.

Aztergaia: gai egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gai sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

prest egon.

gai emaile, gai-emaile
iz. Gai-jartzailea. Josu Esnaola gai-emailearen esanetara aritu ziren bertsolariak. Honela esan zien gai-emaileak: "Zuek senar-emazteak zarete".

Aztergaia: gai-emaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gai-emaile 31: Berria 7 (adib.: “Bertsolaritza hobeki ezagutzeko, teknikatik haratago, historia aztertu eta atzerrian ere nola inprobisatzen den ikusteko aukera izan dute ikasleek, baita, bertsolariez aparte, gai-emaile, epaile eta horrelako lanen nondik norakoak ere ikasi dituzte, Maitena Diribarne euskara irakasle eta Karlos Aizpurua bertso irakaslearekin batera”), EiTB 11 (adib.: “2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren baitan, Uztaritzen urriaren 17an jokatuko den final-laurdenean, Joana Itzaina (1981, Itsasu) lapurtarra gai-emaile izanen da, lehen aldiz”), DiarioVasco 13 (adib.: “Gai-emailea Amaia Agirre izango da”); gai emaile 14: Berria (“Gai emailea, Joxemari Iriondo. 17:30ean erromeria”), EiTB 10 (adib.: “Lierni Altuna gai emailearen aginduetara, parte hartu zuten sei bertsolarik bere onena eman zuten bertan”), Argia (“Anitzen ezustekoa izan zen, buruz burukoan kantatuko zutenen izenak Joana Itzaina gai emaileak ahoskatzerakoan”), DiarioVasco 2 (adib.: “Gai emailea Iker Iriarte izango da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gai(-)emaile : Herria 21 (adib.: “Artikulu hau idazterakoan, ez zen haatik oraino erabakia nor izanen den gai-emailea igandean”), Berria 13 (adib.: “Naroa Sasieta aurkezle eta gai emailearen gidaritzapean egin zuten saioa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: gai-jartzaile, gai-emaile.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf gai-jartzaile arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Konposatu onartzekoa, gaur egun erabilia bertsolaritzan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa gai sarreran.

gai izan
1 da ad.-lok. Aipatzen dena egiteko behar den ahalmenaren edo nolakotasunen jabe izan, aipatzen dena gauzatzeko egokia edo duina izan. Zerbaitetako gai izan. Gerrarako gai zirenen artean. Haren hitz bakoitza gai da bihotza erdiratzeko. Hau gabe ez gara gai pentsamendu on bat ere egiteko. Ez naizela jendarteko gai. Ezin uka berez gai denik euskara horretarako eta gehiagorako. Baina ez nintzen gai izan begi-zorrotz egoteko. Ez dela zure faltaz edo zu hartako ez gai izanez. Bestetarako gai ez naizenez gero. Entzule-irakurleak gaitzeko gai direnak. || Halaber, gaztaroko obra onak zahartzarokoak baino gaiago eta baliotsuago dira. Zeren anitz baita ni baino honetako gaiagorik eta antzetsuagorik. Bekataria ere bekatu egin berrian da gaienik bekatutik ilkitzeko. || Bizitzaren zatirik hoberena eta gaiena.
2 da ad.-lok. Ipar. Merezi izan. Gai diren izarian sariztatuko dituelako uste zinezkoa.

Aztergaia: gai izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: da ad.

gai jartzaile, gai-jartzaile
iz. Bertso saioetan, gaiak jartzen dituen pertsona. Gai-jartzailearen esku dago gaiaren aukeraketa eta errima-hitzarena. Unai Elizasu izango dute gai-jartzaile. Gai-jartzaile lanetan Josu Goikoetxea arituko da.
gai zerrenda, gai-zerrenda
iz. Bilera edo kideko batean eztabaidatuko diren gaien zerrenda. Asko zegoen onartzeko eta erabakitzeko, baina gai zerrendako puntu guztiak onartu dituzte. Eztabaida atzeratzea proposatu zuen, gai zerrendan ez zegoelako.
gaia landu
du ad.-lok. Gaia lantzeko metodologia. Etorkinen gaia landu dute. Antzezlan horretan, bakardadea, aita-semeen arteko harremana eta bestelako gaiak lantzen dira.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gaia landu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gaiak jorratu
du ad.-lok. Nazioartean eta estatuan albiste diren gaiak ere jorratuko dituzte.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gaiak jorratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gaika
adb. Gaien arabera. Liburua gaika dago antolatuta. Paperak pilatuta zituen, gaika eta urteka. Hondakinak gaika biltzeko zaborrontziak.

Aztergaia: gaika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

gaiki
iz. g. er. Gaia, materia. Munduan den guztia gaikia omen da.

Aztergaia: gaiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaiki 8 ager.: B 6 (Eguzk GizAuz 5, adib.: "Munduan dan guztia, gaikia ei-da", "Arimea deritxogun izaki au, soña edo gorputza baizen gaikia ei da"; Gand Elorri: "Artu, etorri-ala gaikien gereiza"), G 1 (Zait Plat:: "[Zer-dana] gaikiz aisfera biribil, sendo ta azkenbagea da"), EB 1 (MEIG IX: "Neurri-ezak eta gaikia elkarren aurrez-aurre aritzen diren landa itxiaren aldi-ertza"); ik. OEH argitaratuan gainera Zink Crit: "Bearrezko gaikiak biltzea" eta J. Gerrika-Etxebarria in Onaind MEOE: "Bere bizi-bidean iñoizpait gaikia / elburutzat badartu, lilluraz gaxoa / izakietan datzan zeure ederrez doa" // Ik. OEH argitaratuan gainera gaiki ('suficiencia') eta gaikitsuro ('suficientemente') testu-lekukotasun gabeak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaiki 21 ager.: B-G 19 (J. Garitaonaindia: "erriko kulturaren gaikiak (abesti, esakun, t. a.) programa ofizialetako gaien artean sartzea"; Onaind: "esan oi dogu gaia edo gaikiaren doai bat dala"; G. Garriga: "utsetan makurra ez baitda kokatzen ta askarretan bai, osotuta daudeneko gaikiak okertu ezkero"; P. Iztueta: "Gaikia morroi zaio"; Zubk 9, adib.: "Itzalaren bidez laukian agertzen diran gaikien sakontasuna neurtzen da", "Gaikia prismatsua danean, argitik itzalerako joera arinagoa da"; A. Albisu: "Belaki = Esponja: Gaiki zulotsua eta ixurgaiak artzeko egokia"; L. Dorronsoro 5, adib.: "Eguzki-argiak klorofila jotzen duanean, bi gaiki oiek daukaten ikatzkia, idrojenoa ta oxijenoa elkarrekin erasoan asten dira", "iru gaiki bakun oiek alkar artzen dute, eta azukre edo gozoki biurtzen dira"); EB 2 (SM Gogoz: "Suaren gaikia egurra danez, arbola gauza sakratutzat aurkituko dugu"; J. de Txurruka: "Arkeologoak batu eta aztertutako gaikiak era askotakoak dira"); geiki G 1: Euzkadi 1935 ("Iztegiyaren kidetasun bakoitza geiki bereziyaz mintzatzen zaigula"); lekedagaiki G 1: JKort Erl I ("Orrieztian ordea, eskuiñetara, ironbira (+) (rotación positiva) hartzen du, eskuiñetara, ironbira aldera, indar aundia duten lekedagaiki ugari daukanez, beste goxakien ixterrindarra motteldu egiten bai dute").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaiki : HiztEn (gaia, materia), LurE (gaia, materia) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaiki : EuskHizt (*1916, 1935 G. er. gaia, materia), HiruMila (1 materia, cosa material; 2 orgánico, parte integrante, componente material), EskolaHE (gaia, materia), DRA ('orgánico, parte integrante, componente material'), PMuj DVC (1 material en opos. a: espiritual; 2 elemento, substancia simple; 3 intrínseco ??, esencial; 4 componente, integrante, integral, constitutivo; 5 elemental) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Informazio osagarria behar da, erabakia oinarritzeko

nork darabil?

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ki izengilea.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gaia, materia.

gaikuntza
iz. Norbait zerbaitetarako gaitzea; horren ondorioa. Funtzionario postua lortu nahi duen irakasleak, lehenengo eta behin, gaikuntza-proba gainditu behar du. Teknikarien gaikuntza eta prestakuntza sustatzeko.

Aztergaia: gaikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BarnErrot: "Nekazaritzako gaikuntza eta zabalkundea: Capacitación y divulgación agraria".

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kuntza/-tze.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gailen
1 adj. Besteen gainetik nabarmentzen dena. Baso abartsu eta harkaitz gailenak. Zerk egiten du eleberrigilea eleberrigile gailen? Euskal autore gailenak ditu eredu.
2 adb. Nagusi, besteen gainetik. Gailen gelditu. Gaizkia ageri zaigu gailen. Galerak egunetik egunera gailen agertzen zirela irabazien aldean, zorrak gehitu ahala.

Aztergaia: gailen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
gailendu, gailen/gailendu, gailentzen
1 da/du ad. Gainerakoen gainetik nabarmendu; nagusitu, gainditu. Bertutean gailendu direnen nahigabeak. Jende berria, gazteagoa, gailendu da gure artean. Eta kaletarrok gero eta gehiago gailentzen ari gara. Bestea gailentzen hasi zaionean, larri joan da ihesi. Badakit guztiak gailentzen dituzula. Nola prestatu behar dugun, gerra honetan gailenduak ez geratzeko.
2 da/du ad. Harrotu, oilartu. Mutilzahartu eta ezkondu, orain andrea gailendu, gaztea behar omen du. Gazteak gailentzea jarri zaigu modan. Herrizaleak gailenduxe zaizkigun garaian.
3 da ad. Ugaritu. Galdu zituen gari-zelaiak, gailendu zaio sasia, galdu zituen ipar garbiak, gailendu trumoi nahasia. Urteak gailendu eta, ajeak azaldu.

Aztergaia: gailendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gailendu, gailen(du), gailentzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gailen, gailen(du), gailentzen

gailentasun
iz. Gailena denaren nolakotasuna. Aurten ikusi beharko da ea kantuan Iparraldekoen gailentasuna hausten den. Kemena antzeman zion, dirua, gailentasuna; hain zuzen ere gainerako gizonetan topatu ez zuen guztia, eta liluraturik geratu zen.

Aztergaia: gailentasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

gaileta
iz. g. er. Edarra txikia. Ura eramateko ekarri zuen gaileta bat.

Aztergaia: gaileta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "gailetak = galletas" / MilaHitz / Prestas: 83 lek. (B 39 / G 44).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

edalontzia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Hartzekotan, garbi adierazi edalontzi txikia dela, ez dadin "galleta" jatekoarekin nahasi" (2006-03-03)

 - [A108]: ""galleta" idazkerak nazioartekoagoa dirudi" (2006-06-08)

 - [E302]: "Ez dakit hitz honek baduen zentzurik hemen, eta hiru lerro horiek nahastu besterik ez dute egiten gauza. Etnografian aditua ez den edonori burura lehenengo etortzen zaiona hauxe da: Zer ikusi du galletak edalontziarekin? Erraza baita oso jaten dugun galleta/galette bururatzea hitz hori ikusitakoan, eta ez beste gaileta hura, garai batean edalontzi gisa erabiltzen zena. Gero, g.er. marka hori ikusitakoan, hasiko gara pentsatzen: Gutxi erabilia ote da galleta? A!, noski!, beste gaileta batez ari da! Nola deitu behar diogu likidoentzako tresna horri, kaileta?, gaileta? Merezi al du horrelako txikikeria honelako hiztegi batean sartzea? Beraz, hor goian gorriz jarritako hiru lerro horiek direla eta, 1) Zerbait argitzen al du izena dela esateak (galleta ere izena denean)? 2) Merezi al du hain gutxi erabilia den tresna baten izena jartzea? 3) Hala bada, (gaileta hori agertzea beharrezko jotzen bada) ez al da zehatzago definitu behar, ur-suil txiki bat, zurez egindako pitxarra edo antzeko zerbaitez dela? Horrez gain, eta galleta hitzaz ari garela, bere zentzu zuzenaz gainera, beste zerbaitetarako ere erabiltzen da: CD bateko hornigarri dena adierazteko. Ez dakit oso egokia den, baina hala deitzen zaio" (2006-12-12)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: noizbaiteko edo nonbaiteko ‘edalontziaz’ gainera, nik uste, irinaz eta egindako jakia ere jarri beharra dagoela iruditzen zait, hegoaldean behintzat erabat erabilia, gaztelaniazko galleta, alegia. Hitz arrunt honi euskaraz ere galleta grafia jartzean, gaurko euskaldun askoren fonetika jokabideak jakinda, gaieta ahoskera bultzatuko genuke. Kasu honetan, iraganean beste hitz askorekin egin izan den bezala, despalatalizatzeko aukera emango nuke, yeismotik aldentzeko: gaileta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Kendu lerroa; ohargileak proposatzen duena, berriz, besterik da, forma berria; eta Euskaltzainen osoko bileran aurkeztuko da, zuzenean erabaki dezaten.

 - Erabakia: (Osoko Batzarra, 2010-03-26): Isildu egingo da 'edalontzia' adierakoa; eta gaileta forma soila eskainiko da.

gailu
iz. Funtzio jakin bat betetzen duen mekanismoa. Mendebaldeko teknologiaren azken gailuak. Hainbat gailu berritu egin behar zaizkio Hubble teleskopioari. Gailu elektroniko sinple bat.

Aztergaia: gailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

berrikitan "izendua", hedatua, onarpen eske aurkeztua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

mekanismoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E207]: ‘mekanismoa’ ez da definitzaile egokia nire ustez, mekanismo hitzaren adierak hauek baldin badira behintzat: iz. 1. Higidura sortarazteko edo transformatzeko piezen multzoa edo konbinazioa. Erloju baten mekanismoa. 2. (hed.) Jarduera, funtzio edo fenomeno bat burutzeko prozesu-multzoa edo modua. Digestioaren mekanismoa. / Gailu hitz beregainaren erabilera berria da. XX. mendeko euskararen corpusean dauden agerraldi gehien-gehienak elektrizitate/elektronika eta informatikakoak dira eta dispositivo (es), dispositif (fr), device (en) terminoen baliokidea dela esan daiteke. / ‘Sistema baten atala edo tresna, xede jakin bat duena’ edo horrelako zerbait izan liteke definitzaile egokiagoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): «gailu iz.» Hau da: kendu egin da definitzailea; eta horren ordezko egokia lantzeko eskatuko zaio H1.1 lantaldeari, ohargileak proposatu dituenen berri emanez.

gailur
1 iz. Mendi, aldapa edo kidekoen alde garaiena. Elurrak zuritutako gailurretan. Oriamendiko gailurrean. Mendi gailurretan behorrak; hegaletan, artaldeak eta behi batzuk. Maite ditut gailurrak, argiak ez beste.
2 iz. Zerbaitek edo norbaitek irits dezakeen maila edo puntu gorena. Egiazko lirika da giza mintzoak menderatu duen gailurrik garaiena. Baina gizarteko gailur hura bere aldiko semea zen. Aginpidearen gailurrean zegoenean. Euskal esaldiak ez omen du zati berezirik, ez geldiunerik; gora eta gora omen doa doinu gailurreraino. Neure buruaren alde ari naiz, denaren gailurrean nire zoriona aurkitzen baita.
3 iz. Teilatuaren goiko ertza, teilatu gailurra. Ezin hobeto zaindu zuten euren eliza, oinarrietan hasi eta gorengo gailurrerainoko premia guztietan.
4 iz. Bilera garrantzitsua, goi-bilera. 2015ean Lisboako Gailurrean proposatutako % 3ra iristea da helburua.

Aztergaia: gailur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gailur, gailurra: bilera garrantzitsua. Goi-bilera ere esan daiteke" / HitzIrud: "gailurra = cumbre, cima" / NekHizt: gailur (es cabellete de cumbrera).

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gailurra jo .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Hizk.) soinuaren, silabaren ... gailurra" (1993-02)

 - [A108]: ""gailur-lerro"·gehitu (cf. Euskaltzaindiaren "Geografia hitzen zerrenda" irizpena)" (2006-06-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]:  gailur-haga BH (Baztango Hiztegia, Izeta, M., Nafarroako Gobernua, Iruñea, 1996) (88).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Forma berririk ez da jasoko (eta ikusiko da Arkit. arloko forma bereziak aztertuko dituen lantaldeak dioena).

gailur teila, gailur-teila
iz. Teilatuaren gailurreko teila handia. Ik. bizkar teila.

Aztergaia: gailur-teila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GAILUR-TEILA "(Vc), tejas grandes de la cumbre del tejado" A.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 0.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: gailur-teila: teja de caballete; Labayru: 0;

Bestelakoak

teila iz. Eraikinak estaltzeko erabiltzen diren buztin errezko piezetako bakoitza. Teila erre berriak. Teila asko eraman zituen haizeak. Txabola gainari teilak ezartzea. Etxe zabal teila-gorria. Teila labeak. Hazka egiteko, teila-puska bat harturik, zabor artera joan zen Job. Gailur teilak edo bizkar teilak: teilatuaren gailurreko teila handiak. || Arbelezko teila. gailur 3 iz. Teilatuaren goiko ertza, teilatu gailurra. Gailur teilak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gailur eta teila sarreretan.

gailurra jo
1 ad.-lok. Gailurrera iritsi. Bostetan jo genuen gailurra, ni ia herrestan.
2 ad.-lok. Maila gorenera heldu. Ik. goia jo; goiena jo. Woody Allenek Annie Hall filmarekin jo zuen gailurra, 1977an.

Aztergaia: gailurra jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gailurra jo (eta gaillurra jo) 8: Kristau Bidea ("Ezekielen eta Jeremiaren testu hauekin, Testamentu Zaharreko izpiritu-bidearen gailurra jotzen dugu"), J.M. Arrieta ("XVI. mendean jo zuen arrantzo honek bere gailurra"), UZEI ("Inperio karolingiarraren inguruan eratuta, XI-XIII. mendeetan jo zuen gailurra sistema feudalak"), J. Zabaleta ("Sarrera honetatik bertatik gailurra jo den une horietako batzuk aipatu behar badira, lehen unea bera aipatu behar da lehenik"), X. Gereño ("bizpahiru urte gehiago izan zitzakeen, kirolariak erretiratu baina profesionariek gailurra jotzen duteneko adina"), Eguberri-aldia 1982 ("Orduantxe gure salbamen kondairak jotzen du bere gaillurra"), Emakunde 1993 ("prestakuntza mailan gailurra jotzen badute ere"), L. Baraiazarra ("Teresa Lisieuxkoaren Idazlan guztiak euskaraz argitaratzean gailurra jorik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gailurra jo : DFrec 1 (ZArg: "komunikabide baten gailurra jo zuena"), AB38 1 (alcanzar la cima) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gailurra jo : ElhHizt (AS: llegar a la cumbre, a la cima; estar en pleno apogeo, auge) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jo: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gailur sarrerari dagokion azpisarrera.

gailurreratu, gailurrera/gailurreratu, gailurreratzen
da/du ad. Gailurrera joan; gailurrera eraman. Eguerdirako gailurreratu dira mendizaleak.

Aztergaia: gailurreratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gailurreratu, gailurrera, gailurreratzen. da/du ad.: eguerdirako gailurreratu dira mendizaleak.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-ratu

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

eguerdirako gailurreratu dira mendizaleak

gailurreria
iz. Mendi tontorren multzoa. Beste aukera bat, gailurreriara iritsi gabe, ezkerretik irteten den bidezidor batetik jotzea da.

Aztergaia: gailurreria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gailurreria EB 4: K. Santisteban 3 ("Zuriek gailurreriatik eramango gaituzte gailurreraino ordu erdian", "Beste aukera bat marka zuriak hartu eta, gailurreriara iritsi gabe, ezkerretik (HE) irteten den bide zidor nahiko belartsu batetik jotzea da", "Etik Hra: Arrietabaso eta atzean Alluitz-Anboto Gailurreria, Izpiste eta Orixol"); BAO 1992 ("Hegomendebalderantz joz gero, mugarteen arteko mugari jarraitzen zaio, Mugarra Haitzetik behera datorren gailurreriara igo arteraino").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gailurreria : Euskalterm 3 (hauetan sare-g.: 'crestería reticulada') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gailurreria : HiruMila ('crestorio'), ElhHizt (Arkit. crestería), PMuj DVC ('crestería') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es crestería formaren ordainak: gailurtza : HiruMila; gailurreria : ElhHizt (Arq.) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): Ø; it (S. Carbonell): merlatura, merlata (di un edificio); Fort. merlatura (insieme dei merli); ca (DCC): Ø; en (Collins): (Arquit.) crenellations, battlements; de (Langenscheidts): 1 Zackensims; Schnörkelwerk; (c. anglogótica) Tudorblatt; 2 hist. fort. Zinnen.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Adierazle egokia da, eta horren premia dago

forma berri-egokia, onarpen eske proposatua.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-teria.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper