50535 emaitza bilaketarentzat - [19651 - 19700] bistaratzen.

gaineratiko
adj. Ipar. Gainerakoa. Gaineratiko denbora enplegatuz, edo otoizten edo liburu onak leitzen.

Aztergaia: gaineratiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): gaineratiko 50: Berria 40 (gehienak Xan Harriaguerenak dira: “Gaineratiko gaietan, berriz, bere ideiak defenditzen jarraituko duela berretsi du koordinatzaileordeak”), Jakin 2 (adib.: “Nabarmen baino nabariagoa geratzen da hegoaldeko gizartekide baten begitik, hegoaldeko gizarte ibileraren ikuskeratik begiratzen diguzuela eta zuen iritziak plazaratzen, alde honetako politika, gizarte, kultura eta gaineratiko alorretako gertaerei begiratzean”), Argia 5 (adib.: “Gaineratiko abertzaleen taktika ez zen ontsa ulertua izan”), DiarioVasco 3 (adib.: “Horrelakoetan, hasierako eta bukaerako saioak presentzialak izango dira, eta gaineratikoak internet bidezkoak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gaineratiko 247: Herria 189 (adib.: “alabainan biltzeko sasoina baita, tomatea kamiunka, jateko kuia berdin, ilharrak, azak eta gaineratikoak, horien tratatzeko uzinak, bereziki tomatetegiak urrunerat ageri, ketan eta inguruan, hemen kabala bazken ezartzeko bezalako kubak, horien barnean ezartzen dituzte gero doika hortik hartzeko”), Berria 12 (adib.: “Jassinek ziurtatu zuen plan horren edukia eztabaidatuko dela Gazan ordezkatuta dauden gaineratiko erakunde palestinarrekin”), Elena Touyarou 13 (adib.: “Bi gizonak eztabaida gorrian nahaspilatu ziren, gaineratiko familiakideak erakarriz, emaztea eta lau haur, seme bat eta hiru alaba”), Pello Zabala 10 (adib.: “Baina, hegoa deitzen diogun gaineratiko nafar, soriano, afrikano, gorbeiano eta aldaize zeharkako horiei ez diet beldurrik, ezta zipitzik ere”), Itxaro Borda 9 (adib.: “Emazteak jadanik biderkatua izan zen ekoizpen erritmoa ez zezakeen segi, atelierreko gaineratiko andereek bezalaxe”), Xipri Arbelbide 3 (adib.: “Gaineratikoetan egun bat edo beste baizik ez da joan Luzaidetik”), Pablo Sastre 2 (adib.: “Bi gurasoen arteko harremanak, gaineratikoan, ez dira, esate baterako, ezin hobetuzkoak”), Elizen arteko Biblia 2 (adib.: “Saldu olioa, ordaindu zorra, eta gaineratikoaz bizi zaitezte semeak eta hirurok”), Jokin Urain 2 (adib.: “Bizkaiaren erditsua bakar-bakarrik; gaineratikoak, gaineratiko guztiak Franco jenerala du bermatzen”), Jose Angel Irigaray 2 (adib.: “Gaineratikoan, nahasixea izanagatik ere jabalduran naiz, ez dut sofrikariorik batere pairatzen, ez baita guti”), Janbattitt Dirassar (“Gaineratikoak geroxago ere aipatzen ahalko ditugu, goazen beraz amodio-solas”), Patziku Perurena (“Haurren bataio, komunione, ezkontza eta gaineratikoak”), Piarres Xarriton (“Eta nahiz xede horrentzat ageri den gure ikuspegiaren finkatzeko aski dela frogatzea delako auzi hura hemen egitea ez dela ez zilegi, ez gisa, ez eta zuzen, baina probetxu baino kalte gehiagoren ekarle, bizkitartean gaineratikotzat frogatuko dugu”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: gainerateko. h. gainerako; gainontzeko. h. gainerako.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

gainerako eta gainetiko arauak dira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, eta lehiakideak ditu

Onartzekoa da Ipar. markarekin eta lehiakideekiko erlazioa argituz.

Informazio osagarria
Euskaltzaindiak lehen pasaldian erabakia da hobestekoa

h. gainerako.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gaineratu, gainera/gaineratu, gaineratzen
1 da ad. Gainera heldu edo etorri, gainean jarri. On Antonio, arma lurrera bota eta salto batean gaineratzen zaio Joxeri. Ur mota guztien hondora beti doan baltsamoa eta beti gaineratzen den olioa. Ilunabarra gaineratu zaie. Egoera larria gaineratu zaizu. || Hiltzeko tresnaren gaineratu denean, nahi izan da jendeari azken aldiz mintzatu.
2 du ad. Gehitu, erantsi. Gero gaineratu zuen: "Egiaz diotsuet: Profeta batek ere ez du harrera onik bere sorterrian". Kaltegarriak izan daitezkeela eztabaidok gaineratzen du gutunak.

Aztergaia: gaineratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: gaineratu, gainera(tu), gaineratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gaineratu, gainera(tu), gaineratzen

gainetik
lok. Gainera. Jipoi on bat eta gainetik kartzela. Gainetik, euskarak berak kaltea hartuko luke unibertsitatean askatasun guztiarekin erabiliko ez balitz.

Aztergaia: gainetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Lematizazio-saio bat egin da.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

gañetik(an) (eta ga(i)netik, ganeti) 'gainera' adierako 10: B-G 9 (Azc PB 3: "arraina dator portura beti besigu lebatz, sardina ta atun eta beste asko ganeti", "onek bialduko eban Norteko bideti dotea lobeantzat ta zerbaist ganeti" - eta OEH argitaratuko oharra: "en Ur PoBasc: ganetik", "Ogei urte daukadaz oraindino aurreti eta Mari Iesusek beste amar ganeti"; AzpPr: "Ni iñor izendatzen ez nitzaden ari, / gañetik ez bazuten bertsorik jarri; / gaztiak serbizio persona zarrari"; Erkiag Arran 2: "Otzaratxu bat, otzaratxu bi, arraiña dator portura beti... besigu, lebatz, sardiña ta atun, eta beste asko ganeti", "Eta ango sagardau garratz-samarra edari, eta ganetik naia gatzatu, jan-ala, bete arte, ok-eginda toton esan arte"; Bilbao IpuiB: "atze-berotze on bat, eta ganetik sei eguneko kartzelia"; Basarri 2: "Zuri ta txakoliña, gañetik bermuta", "Gero gañetik gaizki-esaka urratu arte zintzurrak, Ementxe gaude geure lurrean itzegiteko beldurrak"), IE 1 (Hb Esk: "Hiru mende baditu, lau urthe gainetik, Ziburu hasiu zela agertzen zubitik") // Mokoroaren interpretazio zaileko agerraldi bat jaso da: "eguardirako egiñgo dezu baraxuri sopa... Gañetik arrautzak dituela, eh, etxekoandrea?"; gainetik 'bereziki' adierakoa ager. 1 IE (MarIl: "Hori zenbeit arima gainetik dohatu batzuen pribilio zori onezko bat da"); gainetikako IE 1 (SP Imit: "Halakotz ofrendatzen derauzkitzut arima debot guzien alegrianzak, afekzione pitstuak, espirituzko eramaitzak, gainetikako argidunak [sic, -durak?], zerutik agertzen eta heldu zaizten ezagutza guziak") eta OEH argitaratuan gainera beste hau: CatLav ("[Jainkoaren grazia] da gainetikako dohain bat"); ga(i)netiko (eta gaiñetiko) 9 ager.: BG (Kk Ab II: "Mutillak, esan eban gidariyak, konprome bazarie, ganetiko Abe Mariya orreek Purgatoioko arimentzat izan daitezala"; Erkiag 2: "Laster arin jakin genduzan ganetiko kontu ta zeetasunak", "mozolo ta gabontz itxusiak, eta ganetiko txori zatarragoak"; Akes Ipiña 4: "Gazteizko obispo jaunak auzotarroi bateoak, ezkontzak eta ganetiko eleizkixunek bertan egiteko eskubidea emon eutsien", "egur eta ganetikoen prezio bildurgarrien igoteak", "Iñora eroateko biderik ez era onik ez egoan-ezkero, auzotegire etzegintzerako ekarten audiezanak itxite, beste ganetikoak basoan bertan usteldu bear ixeten eudien zarren zarrez", "Lamiñok, geuk lez oiñ, beso ta ganetiko gorputzen zentzunek eukiarren, etxure bildurgarrizkoak ei-zirean"), G 1 (Vill Jaink: "Eta gaiñetikoa zer da? Oiñaze-malko-lokatz eta munstrokerien bilduma itxusi bat besterik ez"), EB 1 (MEIG: "sobietarren aldetik, Klimov eta gainetikoak gauza berbera esaten dute") eta OEH argitaratuan gainera beste hau: Ker Apoc ("Zuei, ostera, Tiatirako gaiñetikooi"); -ren gainetikako (eta -ñ-) 2 ager.: G 1 (AzpPr: "Izketako bire bat jarritzera nua, len ere ez det izango estrañekua, zein da bertsolariyen gañetikakua?"), IE 1 (MarIl: "Mariaren izenak erran nahi du oraino Andre soberanoa, Zeru Lurren Erregina da, Aingeruen eta gizonen Andre soberanoa, eta ororen gainetikako pribilio berezi batez, gurea"); -z gaiñetikako Am 1 (CatLan: "Jinkuaren oroz-gaiñetikako botheriaren mirakülü batez"); -n gaiñetiko Zu 1 (UskLiB: "ezpeita konbeni egün hartan hazkürri orotan gaiñetiko hori beno lehenago beste hazkürririk har dezazün"); -ren ga(i)ñetiko (eta ganetiko) 27 ager.: B 8 (Añ EL2: "Zu zara ene odola eta ene gauza guztien ganetiko gauzea"; JJMg BasEsc: "Beste tesoru gustieen gañetikua, duda baga, arimako garbitasuna"; Ag AL: "guztien gaiñetiko Iaunaren maitetasuna"; Itz Azald 5, adib.: "Da onoidade edo birtute izatearen gañetiko bat", "Ukaturik izatearen gañetiko gauzak", "Zergaitik esaten dozu dala onoidade izatearen gañetikoa?"), G 2 (Ag G: "jakintsu guztien gañetikotzat daukate beren iritzia"; Vill Jaink: "Nazio baten agintari dagoenak aitortu bear izaten du ba-dela gizonen gaiñetiko indar bat"), Zu 17 (Mst 2: "Ezi eztüzü zerbütxaria, bere Jauna beno gehiago, ezetare dizipülia, bere bürzagiaren gañetiko", "enthelegü ororen gañetiko den Jinkuaren izaria"; Xarlem: "Charlemaigna hartü düzü kargü ohurezkua: Enperadore izatia ororen gañetikua"; CatS 14, adib.: "zeren den gure Kreazalia eta gure huntarzün ororen gañetikua", "Enthelegatzen dit gure gañetiko Jinkuak ezari dütian güziak"); -z ga(i)ñetiko (eta ganetiko) 25 ager.: B 23 (JJMg BasEsc: "Fediagaz emoten deuskun jakiturija da gure errazoiaz gañetikua"; Astar II 5, adib.: "eztabe sinistuten fede naturalezaz ganetikuagaz", "doe naturaleziaz gañetiko bat"; CatBus: "Jaungoikoaren egitade miragarrizko, ta naturaleziaz gañetikoaz"; Itz Azald 15, adib.: "Jaungoikoaren egite izatezgañetikoz eta miragarriz", "Egin zituzan errubakotasuneko eta zuzentasuneko egoera izatezgañetikoan", "kenduak izan jakezan grazia eta doe izatezgañetikoak"; Enb: "Izarrez gañetiko atsegiñak"), G 2 (Gco II: "Bestea da naturalezaz gañetikoa"; Gazt MusIx: "Izatez gaiñetiko bizitzarako eragozpen eta oztopo zaizkion atsegin ta apeta guztiak erantzi").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gainetik (eta ga(i)ñetik) 'gainera' adierakoak 8 ager.: G 4 (Saski-naski 1985: "Ez zaio ajolarik; nik ere ez dut gaiñetik diru bearrik"; J.M. Lertxundi: "arrantzan asi eta askotan / gero gaiñetik zigorra"; Tiro tartean bertsotan: "Ematen zuten: kantinplora batean laurentzat ardoa; gero, platera batean potajea; gañetik beste zerbait baldin bazan, ura beste plateran; eta laugarrenak ogia"; BBarand: "Lenengo salda bana artu genuen eta gañetik, etxetik eramandako mokautxoa"), EB 4 (M. Pagola: "Zeinek edo zerk beroien arteko kontraizatea -gizona zatitua, murriztua, ta gainetik konformatua bihurtze ainako kontraizatea- posible egiten du?"; R. Agirre: "Eta gainetik [diskoa] raiatuta dago"; J.M. Apalategi 2: "Ba, gaiñetik, han garaien - bere aitteren garaian alegia - gaiñetik zotala atxurrekin oso osoik atea holaxe - eta bere bi eskuez hogeitamar zm.2 espazio bat hartzen du zotalen neurria erakusteko niri "); gainetikako 'azaleko' adierakoa 8 ager. EB (U. Larramendi, adib.: "Hau ez da ikasleei gainetikako irakurketa bat egiteko, intentsiboki irakurtzeko, etab. esanaz lortzen", "Gainetikako irakurketa maila ertainetatik aurrera lan daiteke"); ga(i)netiko (eta ga(i)ñetiko) 'gainontzeko' adierakoa 10 ager.: B 2 (Larrak: "Zu, osaba adoretsu, zu izan gure lenengo ekitaldiko buru, nire lengusu ta zure seme zindo-zindo danagaz batera; Macduff kementsuak eta nik artuko dogu ganetiko arloaren ardurea"; Korpus eguna 1986: "Ikusten dozuen moduan, San Migelek alde batera edo bestera egitterakuan erabakitten dira gaiñetiko tituluak"), G 3 (JBDei 1921 2: "egin diran itzaldi eta gañetiko otoitz abesti eta eleiz jayak", "bai Jaunartze eta bai gañetiko ibildeun eta elizkizunetara"; Agur 1974: "Ango jarleku ugariak naiko izan ez ta gaiñetikoak ekarri bear"), EB 5 (MatHast: "biderketa eta gainetiko eragiketak"; EHHLaburp: "gainetiko Bizkaiko herrietan"; P. Berasategi 2: "Escobar, Valderrama eta gainetiko guzien kantu sorta jarri ohi zuen kasetean", "Lankrima zoroenez negar egiten zuen jende ttottozainak eta gainetiko bestelakoek ere frankok"; G. Nazabal: "Baieztapena idorokuntza honetan oinarritzen dugu, hots, ondoko eragin bat erakusten zuten 54 enborretatik 49-tan, horiei atxekiriko beste hersturak agertzen zirela inguruan (anginadunen artean, jotako 23 enborretatik 20-tan ikusten zen ingurutako eragin hori, eta infartodunen taldean, 31-tatik 29-tan agertzen zituzten gainetiko inguruko herstura horik)"); gainetiko 'azaleko' adierakoa ager. 1 (Urraspide 1982: "Lantxo honekin gure sindikalgintzari gainetiko begirune bat egin nahi diogu"); gañetikoan ager. 1 (El Día 1931: "Beso-makillak, gorri; ta gañetikoan 'ligerita, ligerita' zegoan"); Ø ganetiko B 1 (Larrak: "Zek bultzau eban Kasi zurbila zinkidetzen; zek eragin eutsan Burta, Erromar yator, omen uts zanari, eta iskilodun ganetikoai, azkatasun ederraren txeragilla ai, Kapitoli odolez asetzeko, gizonik gizon baño ez izatea gura izateak baño?"); -ren gainetikako EB 1 (Sirimiri/6: "Egizu testuaren gainetikako irakurketa.(azterketa egunean, honetan bi-hiru minutu eman zenitzake)"); -ren gainetiko (eta gañetiko) 7 ager.: G 2 (Aita San Iñazio: "agertu zuan gizon guztien jakinduriaren gañetikoa zala sendagintza ura"; Alt Olab: "zerau erakusten digute garbi: aren euskal-maitasuna neurri guzien gaiñetikoa zala"), EB 5 (X. Kintana: "Hura birpizteko asmoz egindako edozein saio, beharraren gainetikoa izan ez eze, hori atzerakuntza bat litzateke gainera"; I. Tapia: "Apalaenea baserriaren gainetiko sakanean sartzen den harrizko bide zaharretik joan daiteke oraindik ere"; J. Apalategi: "Eguneroko bizitza praktikoan menperakuntza alor guzietan pairatzeak teorien gainetiko zerbait bait daramaki"; J.M. Zalakain: "Onerako zein txarrerako, duda ororen gainetiko errealitatea da hori"; Egunk 1992: "nazioen gainetiko merkatuen osaketaren ondorio ekonomikoei buruzko ihardunaldien irekitze ekitaldian hartu zuen parte"); -z gainetiko B 1 (J.G. Etxebarria: "giza-adimenaren almenaz gaiñetiko Jainkoaren ondasunen barri emoteko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainetik 'gainera': DFrec 1, HiztEn; gainetik (eta -iñ-) 'azaletik': DFrec 4; ga(i)netiko : DFrec 8 ('gainontzeko'), HiztEn (gainetiko); Ø gainetiko : Euskalterm 5 (buru gainetiko pase, gloti g. barrunbe, etab.); -z gainetiko : Euskalterm 5; gainetikako edo gainetiko : LurE; gainetikako : Euskalterm 2 (g. irakurketa: lectura integral; mutur-balioak g. baldintzekin: valores extremos con condiciones suplementarias); -ren gainetikako : AB50 2 // Ez dugu aurkitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainetik : ElhHizt (además, encima), Casve EF (1 de dessus, adib.: mendiaren gainetik jaitsi da; 2 par-dessus, adib.: mürrüaren gainetik jauzi düzü; 3 en outre, en plus de, adib.: lan horien gainetik besterik badüt egiteko), HaizeG BF (de dessus, par dessus), Lh DBF (1 de dessus; 2 sur, exprimant une supériorité par comparaison, adib.: ororen gainetik ederra; 3 contre, malgré, adib.: Jainkoaren nahiaren gainetik; 4 outre, par-dessus, sur, adib.: bertze on guzien gainetik osagarria ere badu; 5 par-dessus, de préférence à, adib.: guzien gainetik iragan nahia; 6 à propos de, adib.: deuseren gainetik; 7 en parlant de pari fait entre, ou avec, les spectateurs de jeu, adib., gainetik iokhatzen zen hanitz), DRA (1 por encima, adib.: bilha ezatzue ororen gainetik Jainkoaren erresuma; 2 de encima, adib.: lurraren gainetik xahutuko dut egin izan dudan gizona; 3 arriba, exceso indeterminado, adib.: bathaiatu ditu berrehun paganoz gainetik; 4 sobre, acerca de, a cuenta de, adib.: joka hari ziren asto baten gainetik"), PMuj DVC (1 de arriba, de encima, adib.: gainetik nator; 2 por encima, ligeramente a medias; 3 externamente; 4 brevemente; 5 superiormente, adib.; gainetik irten: ganar, vencer, etab.); gainetikako edo gainetiko : EuskHizt, EskolaHE; gainetikako : HiruMila (de arriba, de alto, adib.: Josepek amets batean izan zuen gainetikako mezua), DRA (de arriba, de lo alto, adib.: Josepek amets batean izan zuen gainetikako mezua"); gainetiko : HiruMila (restante), ElhHizt (superior, de más arriba, de un nivel más alto), DRA (gaiñetiko: el resto, lo demás, adib.: Zuei, ostera, Tiatira'ko gaiñetikooi; ganetiko: 1 resto, residuo, adib.: Zu zara... ene gauza guztien ganetiko gauzea; 2 testigo; gañetiko: residuo), PMuj DVC (gainetiko: 1 principal, 2 accesorio, 3 externo, 4 eminencial; ganetiko: 1 superior, 2 airoso, 3 residuo, 4 secundario, 5 testigo presencial) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

MilaHitz.

Lantaldearen irizpideak
Gaur erabiltzen den ikusiko da aurrenik

erabilia al da 'gainera' balioan? Berria ote da?

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

1 gainera. 2 (janariekin) ondoren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Esanahia (berria): 3. ‘apur bat gorabehera, grosso modo’ (esaterako: ‘ileak gainetik orraztu, zehatz barik’).

 - [E126]: Gainetik ikusi eta antzekoetan agertzen dena gain-en? / gainetik beheiti Adlag. edo adond. ‘Goitik behera’ Ikus LEH. / gainetik gaindi post. –en gainetik gaindi ‘-en gainetik’. Ikus LEH.

 - Erabakia: EBB (1997-03): gainetik eta gainetikako kendu dira.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Lantaldearen proposamenari ohargileak aipatu dituen azpisarreretako bat erantsiko zaio (gain 1 sarreran aipatuko da), beherago proposatua den goitik behera esapidearen ekialdeko korrelatua denez: «gainetik beheiti adlag. Ipar. eta Naf. 'goitik behera'», eta jakinaraziko zaizkio H1.1 lantaldeari ohargileen gainerako proposamenak.

gainetik (eta) behe(re)raino
adb. Ipar. Alde guztietatik, osorik; burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Ik. goitik behera 2. Dantzarien saihetsak xingola eta kuskuilaz beteak, gainetik beheraino. Gainetik eta behereraino, dena euskara garbia.
gainetik beheiti
adb. Ipar. eta naf. Goitik behera. Ume erdaldunek euskara ikasi baino lehenago dute bere eskolakide euskaldunek ikasten erdara, helburua gainetik beheiti irauliz.
gainetik behera
adb. Ipar. Goitik behera. Begiak torratzen ditu hobeki ikusteko; xarboa beti han, gainetik behera so, iduri irriz.

Aztergaia: gainetik behera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAINETIK BEHERA, GAINDIK BEHERA (gainti behera H (L) ap. DRA). De arriba abajo. v. GOITIK BEHERA. Urdaldea oldar zedin gainetik behera lakera. Lç Lc 8, 33 (He lakhuan behera). Gaiñetik behera iaustean. Mat 152. Zeren eguerdian gaindik behera artez, eta arratsaldean saihetsetik, soslai emaiten baitu [iguzkiak]. Ax 192 (V 130). So bat egiñik leze hari, ikhusi ditu gañeti behera ioan ziren animalen hatzak. Tt Onsa 67. Gañetik bera bota. Cb Eg II 158. v. tbn. Egiat 166. Gainetik behera so. HU Zez 57. Mendi gainetik behera abiatu den uholdea ezin geldi baititeke. SP Phil 304 (He 306 gañetik behera). Jatzi egixube zaldi ganetik bera. Otx 117. Zaldiaren ipur-gaiñetik beera erortzen dala. Berron Kijote 147

adib: oldartu, oldar/oldartu, oldartzen da/zaio ad. Oldarrean abiatu; oldarrean eraso. Eta hona, urdalde hura guztia oldartu zen gainetik behera itsasora.

gainetik behera 4: Berria 3 (“Barbara Sukowa handiak betetzen zuen 1919ko urtarrilaren 15ean Lichtenberg Brücke gainetik behera Berlineko poliziek bota zutenaren papera”), Argia (“Arreta-neurri horien guztien gainetik beherakoekin hasten bazara, hartu serum fisiologikoa eta eman atsedena urdailari egun batez edo”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gainetik behera 13: Patxi Ezkiaga 3 (“Eta ondotik, emakume bat sartu zen asto gainean: mairu-legera jantzia zetorren, burutik behera mexana aurpegia estaliz, zilar-harizkoa zuen burukoa, eta soin gainetik behera oinetaraino soineko luzea”), Pello Salaburu 10 (“Hala ere, gaur egun gizarte-estatu bikotea hautsi da, edo hausten ari da, neurri handi batean, globalizazioak oinarrian dakarrena, hain zuzen ere, horixe baita: urruneko kilometroetan gertatzen dena gure eguneroko bizitzan sartzen da itzal txar baten gisa, gure egoera gainetik behera baldintzatuz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da gain sarreran ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa gain sarreran.

gainetik kendu
1 du ad.-lok. Soinetik kendu. Txaketa gainetik kendu eta lurrera bota nuen. Tontorrera igo ostean motxila gainetik kentzen dugunean bezala. Poz ederra hartuko zuen txapa zahar horiek guztiak gainetik kenduta!
2 du ad.-lok. Gaitzez edo sentimendu mingarri edo desatseginez mintzatuz, gainditu, menderatu. Ajea gainetik kendu ezinik nenbilen. Bazkalondoko loaren orratzak gainetik kendu ezinik. Izuak eta aurreiritziak gainetik kenduz. Oraindik sustoa gainetik kendu gabe nago. Ezin dut tristura gainetik kendu. Damu hori gainetik kentzeko ahalegin guztiak gutxi dira.

Aztergaia: gainetik kendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gain eta kendu sarreretan.

gainetiko
adj. Batez ere bizk. Gainerakoa. Ezkontzak eta gainetiko elizkizunak.

Aztergaia: gainetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: -ti(ka)ko / HiztEn: -ti(ka)ko / LurE: -ti(ka)ko / ElhHizt: gainetiko / EskolaHE: -ti(ka)ko

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka: -tikako/-tiko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

gainerako.

gainez
adb. Gainez eginez. Ez bide zuen izan gainez nire nagusiak janaria. Etxean, hizketa gainez; atetik hara, tutik ez.
Azpisarrerak

Aztergaia: gainez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gainez (eta ga[i]ñez, ganez) 49: Ax ("Bada elzeari sobera dirakienean, gainez dohanean, hirur moldez emaiten ohi zaika erremedio"), Mb IArg II 3 (adib.: "Gañez bezala ematen diran gauzak dira emengo gauzak"), Lar Carta a Mb ("Eztarauskiola mingañari, barrunbeari dirakiena, ta gañez dariona besterik"), Añ GGero 2 (adib.: "Baldin aberats bazagoz, ganez, ugari, abundo badozu, emoizu asko"), Sor Gabon ("Iskribatu litezke jostaldi geiago, bañan egiñ ditut nik makiña bat saio; lanaren gañez jarri dirua?"), Gy 2 (adib.: "Nere nekhe ganez aldiz orduan ni Gozaturen naiz trankilki"), HU Zez ("Etxe aitzineko galeriatik haitz handira bide erditan gainez bertze haitz ondo bat mozkindurik"), Or 24 (adib.: "Ez bide eban izan ganez nire nagosiak yanaria"), EA OlBe 3 (adib.: "Ta ikuste alai orren gañez nik txabola xar untzaduna"), Ldi 4 (adib.: "Lur apaindu-gaiñez lorez-loreko ibilli gozoak egiñez"), Gand Elorri 2 (adib.: "Ezpan emeok goizaldez daukaz / gaiñez darizun irriak"), Erkiag Arran 2 (adib.: "Itxaropenez gaiñez, etorkizunari begira bailegoan"), Uzt Sas ("Errez pasatzen giñan arriaren gaiñez"), Basarri ("Dirua gañez zebillen"), NEtx LBB ("Aldare ederra urre-argitan / udaberritu da lorez; / intzentsuaren lurrun gozoak / usaitu gaituzte gaiñez"); OEH argitaratuan gainera: Añ MisE ("Atera bear dogula pobreentzat ganez daukaguna"), EgutAr 37-17 [sic]-1957 ("Etxe txikia laister gaiñez")

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gainez lematizatuak 9: Eleiz GurutzaD ("Onen gañez, aoa be biaztunaz minddu eutsoen"), Inza ("Gañez dakust goi-goikoa"), La Cruz 1934 ("Lan balegi, ez du ebatsi edo ostuko; dena gañez etorriko zayo"), Onaind 2 (adib.: "Altara nagusia, aurrez ta gaiñez apaiña"), Garm Bidaso ("Karelatik biran gaiñez gelditutako zumitz muturrak"), S. Muniategi ("Odei gaiñez, sasipez, Mari ta Anboto'ko Damaz / gure iakingura, etenbako egarria geituz"), PPer ("Banabarrak eta urdaia yanta bereala, batere garbittu gabe, botzen zun esnia, ta gañez ibiltzen zen urdaian uriña ta patatan piper gorria"), Bapatean/98 ("Beti odolez gainez / euskaldunan aska"); cf. gainez egin 8, gainez eragin 3.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainez : DFrec 1 (T. Echeandia Atlas gráfico del País Vasco: "ez klimaz ez lur gainez edo reliebez"), AB38 1 (además) // Ez dugu aurkitu ap. AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainez : Casve EF (par le sommet), HaizeG BF - Lh DBF (par les sommets), DRA (1 por arriba, por lo alto; 2 rebosando), PMuj DVC (de sobra, sobradamente, por demás, en demasía, demasiado, excesivamente) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gainez egin.

Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

gainez egin
1 ad.-lok. Beterik dagoen ontzi edo edukitzailearen goiko ertzetatik irten. Ik. gainezka egin. Ontzia bete, gainez egin arte. Dirakien eltzea gainez egitera doanean.
2 ad.-lok. Gehiegizko kopuruan edo neurrian egon. Gaiztakeriak, lapurretak, urdekeriak gainez egin du munduan.

Aztergaia: gainez egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gainez sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

gainezka egin.

gainez gain
1 adb. Leku garaietan zehar. Gainez gain ibili, joan.
2 adb. Ipar. Erraz, nagusitasunez. Gainez gain irabazi zuten.
Loturak

Aztergaia: gainez gain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-10-05
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2003-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gainez(-)gain (eta gaiñez gain) 21: HU 3 (adib.: "Bertzeak aldiz, ehunka, milaka, gainez gain joan dire"), Ox ("Gainez gain ager-azu kapera xuria"), Barb Leg ("Pepe Handi eta Pepe Ttiki, gainez gain joanik, menttara heldu izan ziren arte laburrez"), Iratz 12 (adib.: "Elgarrekin gainez gain ardura gabiltza", "Hoa zalu, hoa gainez gain eta zora hadi Euskal-Herri maiteen gozoaz, ederraz!"), JE Ber 2 (adib.: "Zubi eder batetik harat bagoazkio gainez-gain"), Or Eus ("Buztin, gaiñez gain; Irurtzun, berriz, artuz bestalde egutera"), MEIG ("Agian, bai, beharbada, badaiteke zenbait mota, hala nola honelako edo halako aho poesia, tontor garaietan gainez-gain ibilia izatea inoiz") // Ik. OEH argitaratuan gainera: Prop 1883-1895 ("Bagoatzi gainez gain harri arteetan barna", "Bozkarioa bihotzetik gainez-gain, ikusteaz horiek guziak bazakizkala"), Herr 2 ("Laduche pilotariaren semeak gainez-gain iragan duela zertifikata", "Fida gira, geinez-gein bilduko dituela orai arte bildu dituen boz guziak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gainez(-)gain (gaiñez gaiñ) 7: Iratz 2 ("Arantzazuraino / gainez gain jeiki", "Guziek Amari / gainez gain ekar"), Lf ("Itzuli-mitzulika dio gainez-gain behatzen"), M. Sein ("Aldare nausia, gainez gain argitua, bi aldetarik fraideen otoitz-lekuekin"), Onaind 2 (adib.: "Santo Domingo'tik, gaiñez gaiñ, aurrerantza bide dagie gazteak"), Dirassar ("Astelehenean zituzten alabainan hauteskundeak eta Ehud Barak hori gainez-gain nagusitu da hiru urte huntan gobernua kudeatzen zuen Benyamin Netanyahu-ri").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainez gain : DFrec 1 (Herr: "ukan dena behar zen bezala irakurtzeko bainan gainez gain begistatzeak erakusten derauku ikerketa seriosa") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainez(-)gain : ElhHizt (gainez gain irabazi AS: ganar con gran ventaja, sobradamente), HiruMila (de cima en cima, por los altos), Casve EF (gainezgain: de sommet en sommet), HaizeG BF (sans approfondir, de sommet en sommet), DRA (exp. adv. significando una cosa que va encima de todo, por los aires, de cima en cima; eta gaiñez gain: de cima en cima), PMuj DVC (de cima en cima, de cumbre en cumbre; gainez-gain eraman: llevar de calle) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

aski izan litezke arauak gain sarreran eskaini dituen gainez gain ibili, joan eta gainez gain irabazi azpisarrerak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Nik ere uste dut aski direla gain sarreran eskainitako azpisarrerak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Ez da aipatuko oraingoz.

gainezarpen
iz. Gainezartzea. Uhinen arteko gainezarpena eta interferentzia.

Aztergaia: gainezarpen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2003-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. gainezarri.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

gainezarri, gainezar, gainezartzen
du ad. Zerbait beste zerbaiten gainean ezarri; gehitu, erantsi. Ariketa gisa, poligono baten irudia ebaki eta gainezarri egiten genuen eskolan, poligono berdinak aurkitzeko.

Aztergaia: gainezarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira gainezarri 8: UZEI 2 (adib.: "Perturbazio-metodoa: Atmosferako mugimenduen ekuazioentzat ebazpen hurbildu bat lortzeko, egoera geldikor bati desbiderapen (perturbazio) txiki bat gainezartzen dion metodoa"); J.R. Etxebarria ("Sortzaile desberdinen ondorioak gainezarri edo batu egiten dira, magnitudeari dagokion moduan"); Informatika Atlasa ("Disko magnetikodun sistemak disko batez edo gainezarririk dauden gehiagoz osatuak daude"); Matematika/LH ("Bi kometa konparatu, poligono bat kalkatu, ebaki eta gainezarri, poligono berdinak identifikatzeko"); Eustat 1993 ("Etxebizitzen Zentsuarekin batera Biztanle-Zentsua egin zen, lan bat bera bailitzan, eta honi gainezarrita bezala, Biztanleen Udal-Errolda berritu zen"); Mekanika eta uhinak ("anplitude gutxikorrari hondar-oszilazio bat gainezartzen zaio"); Fisika orokorra ("Irudian agerikoa denez, iturriaren aurrekaldean hegazkinak sorturiko uhinak gainezarri egiten dira fasean"); gainezarketa 1: LMuj ("gainezarketa edo superposizio eta deslekumenetan - desplazamendutan"); gainezarmen 4: J.M. Agirregabiria ("Jakina, aipaturiko pentsaera momentu lineal eta angeluar elektromagnetikoei gainezarmenaren printzipioa aplika dakiekeelako ustean datza"); J.R. Etxebarria 2 (adib.: "Gainezarmenaren printzipioaren arauera..."); Mekanika eta uhinak ("Soluzio orokorra pultsazio propioen gainezarmenaren bidez lortuko dugu"); gainezarpen 6: F. Garitano ("Haurrari nahiz gaztetxoari dimentsio horiek bizitzen erakustea ez da, ba, behinere gainezarpen, inposizio bat, geroko heldutasun batetarako bidea irekitzea baizik"); I. Urbieta 5 ("Hotsen gainezarpena"); gainezartze 1: ELA/STV 1992 ("Estatutuko aparailuaren kontroletik datorren gainezartze politikoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainezargarri : AB38 1, Euskalterm 1 ('superponible'); gainezarmen : AB38 5 (hauetan geruzen gainezarmenaren lege), HiztEn; gainezarpen : Euskalterm 10 (hauetan g.-aplikazio, gainezarpen(aren) printzipio, etab.: 'superposición' eta 'sobreposición'); gainezarri : AB38 4, HiztEn, Euskalterm 1 ('superponer') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainezargarri : Casve EF; gain-ezarketa : PMuj DVC; gainezarmen : HiruMila; gainezarpen : Casve EF, PMuj DVC (gain-ezarpen); gainezarri : HiruMila, ElhHizt ('superponer(se)'), Casve EF (1 mettre sur le compte de; 2 superposer), HaizeG BF ('mettre sur le compte de'), Lh DBF ('mettre sur le compte'), PMuj DVC (gain-ezarri); gain-ezartze : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal superponer / superposer formen ordainak: HiruMila: Fis. gainezarri, gainjarri; Inform. parekatu // ElhHizt: gainjarri, gainezarri // gainean jarri , gaineratu : Lur EG/CE eta EF/FE // gainean ezarri : XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF // Casve FE: gainen ezarri, alkarretan gainen ezarri, tramükatü // PMuj DCV: gaindu, gainkatu, gain-ezarri, gaiñean ezarri; superponiéndose: elkarren gainka // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gainezar, gainezartzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

aditz-elkarteak.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Ez aipatu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena.

gainezka
adb. Gainez egiten. Soroak galburuz gainezka daudenean. Ametsez burua gainezka. Plazan jendea gainezka. Errepide handiak eta gainezka kargatuak. Ura gainezka hasten bada. Gure hizkuntzaren aberastasuna gainezka darion hiztun goxoa.
Azpisarrerak

Aztergaia: gainezka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gainezka egin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gainezka egin

gainezka egin
ad.-lok. Gainez egin. Esneak egunero gainezka egiten du gurean. Hainbeste jenderekin mundu hau ia gainezka egin beharrean daukagu. Gipuzkera ez da Gipuzkoa osoan egiten; gainezka egiten du, haatik, Gipuzkoako eremuetarik kanpora, Sakana eta Ergoien aldera. Gainezka egin behar du pozez.

Aztergaia: gainezka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gainez egin da esapide erabiliena, 69 ager.ekin: B 7 (Añ, JJMg, AB, Ag AL, Itz, Enb); G 46 (Ub, Mb, AA, Arr, Bv, Lard, Tx, Or, Ag G, Goñi, JMB, Ibiñ, Zait, Gazt, Etxde); IE 14 (Ax, SP); EB 2 (Arti, MEIG); gainezka egin 8 aldiz jaso da (SM; Apaol, Berron, Etxde, Lab; MEIG); gaindika egin esapidea ez da agertu (bai gaindika bete bezalakorik); gaindi egin , berriz, 31 aldiz jaso da: Zaitegiren ager. bakarraz besteak IEkoak dira: SP, ES, Lg, Mih, Dh, Hb, Jnn, Laph, HU, Iratz, Zerb, JE, Etcham

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gainez egin 5 aldiz jaso da (B 2; G 1; EB-EgAs 2); gainezka egin 7 aldiz (G 1; IE 1; EB-EgAs 6); gaindi egin behin (IE)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gainez egin 1; gainezka egin 3; AB38: gainez egin 1; AB50: gainezka egin 1; HiztEn-LurE: gainezka egin, gaindi egin; gaindiz

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Lantaldearen irizpideak
Txostenak eskainiko duen informazioa behar da

zein da erabiliagoa: gainez egin ala gainezka egin? Cf. halaber gaindi(ka) egin

gainezkaldi
iz. Gainez egitea; zerbaitek gainez egiten duen aldia. Oharkabe gaudela gertatzen zaizkigu halako arimaren gainezkaldi batzuk.

Aztergaia: gainezkaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaiñezkagarri G 1: Ldi UO ("Egun begi-urdin betoz ugariak / gure elkarmin onen gaiñezkagarriak!"); gaiñezkaldi G 6: Or in Gazt MusIx ("Esposo deritzaion iardun artan, badu animaren gaiñezkaldi bat"), Or QA 5 (adib.: "Oinbeste liburu kaxkarrek kalte aundia egin dute gaiñezkaldi oietan santutasuna ipintzean"); gañezkari G 1: Gazt MusIx ("Olerki geienak, beraz, sentikizun gañezkari baten esakizun eta kantu bezela sortu zitzaizkion"); gainezkatu (eta gaiñ-, gañ-, gan-) 4: B 1 (Erkiag Arran: "Maitetasunak ere, gaztearen izakera osoa luze-zabal lodian igurtziaz, amesez ganezkatu daroa"), G 2 (Or Eus: "Biotza maitez gaiñezka dio / egurats goxok obitik"; Basarri: "Kaletan gañezkatu baño ken / millaka mendi famili"), EB (MEIG VI: "Nolanahi ere, eritzirik zuhurrenarentzat ere, euskararen historiak egiaztatzen duenez, elementu honek, kidetasuna ala bakartasun genetikoa, gonparatistaren bide estuak gainezkatzen duen interesa du"); Ik. OEH argitaratuan gainera Ezale 1897 ("Ganezkaturiko urak legez alperrik galduta"), Zink Crit ("Zoriona gañezkatzeko"), Laux Euzk II ap. DRA ("Ontzija ganezkatu"); gañeztu (eta gan-) 25, B-G (Añ EL2: "Ama minez ganeztu onek dakusala"; Mg 2: "[Burdiñia] astunago dan legez geratuten da ora bat eginda sutegijan, ta urten dau gañeztu jakon loikerijak", "Pildoratxo urrez gañeztu edo estalduak"; AB AmaE 2, adib.: "Errekak euriagaz bertarik gañeztu"; Lard: "[Joseren] bi amets oiek senideen gorrotoa gañeztu zuten"; Arr GB 4, adib.: "Batere aserre gabe eta amorez gañezturik eskribatzen dizut"; TAg Uzt 5, adib.: "Artalea zakutik gañeztu zaion errotariari bezelaxe", "Irakin-garaian ontzitik ganezten dan esne egosiaren antzera", "Ganezten zan kolkoetatik itz-jarioa ta irrikarkara"; SMitx Aranz: "Gau-bijilia nere begirak pozez gañeztuko dizu"; Erkiag BatB: "Arako gazte ausart axe, [...] orain ausardia ganezturik, lotsabaga saillean sartu dala"; BEnb NereA: "Naiz-ta banego urrez gañezturik, zure babesik gabe ez daukat bizirik"; Basarri 4: "Millaka kristauk gañeztu zuten Eibar aundiaren plaza", "Edertasunez gañeztutako mendigain lerdentsu baten", "Ainbat millaka goseak iltzen, / beste batzuk gañezturik", "Malko garratzak gañeztu dira / euskaldunen arpegian"); Ik. OEH argitaratuan gainera Añ MisE: "Poz larregiak, ganeztu; atsegin aragizkoak argalduten gaitue" // Ik. OEH argitaratuan gainera gaineztasun , gaineztatu testu-lekukotasunik gabeak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gainezkaldi EB 3: Azurm ("dena festa eta bizipozaren gainezkaldia da"); I. Segurola 2 (adib.: "bakartasunezko bizitza, otoitzaldi eta arimaren gainezkaldi ugariak gogoan dituela"); gainezkatu (eta gañ-, gan-) 10: B 1 (D.M. Bernaola: "Zuk agertu deustasun erreiñoaren gloria eta zoriontasunak nauka emen bere gomuteaz zaleturik eta ganezkaturik"); G 1 (E. Agirretxe: "Kanpoko erdaldun jendez gañezkatu zaizkigun [sic] gure Erriaren alderdi ori"); EB 8 (UZEI: "irudiaren beraren mugak kolorearekin gaindituz, gainezkatuz"; Kristau Bidea: "apostoluek, gainezkaturik [oh. gainezkatu: extasiados / transportés], hizkuntza arrotzetan hitzegiteari ekin zioten"; R. Garate 2, adib.: "Nolako dirdiraz gainezkatutako ama-titikumearen arteko harreman sozialak!"; J.K. Igerabide: "harrien mintzaira ozena / diafragmatik zehar sartzen zait / isilik / ene bularraldea gainezkatuz"; P. Lizarralde: "Erreka gainezkatuen habarrotsak euri eta haizearen furia estaltzen zuen"; J.M. Irigoien: "Rosaren irudia tartekatu zitzaion berriro, arteriak eta zainak adrenalinaz gainezkatzen zitzaizkiolarik"; Axelko: "Hiruhilabete honetan 10 gainezkatzen ez duten batuketa eta kenketak landu nahi ditugu"); gainezkor G 1: Bidea ("Abestu ezazu! Jainkoaganako zure berotasun eskertsua, biur dedilla eresi ta doñu samur, gaiñezkor"); gaineztatu EB 2: Elhuyar 1985 ("Tunelgintzak huts egiten badu gobernuek tunela urez gaineztatzeko aukera merkea dute"); Balea eta euskaldunak ("ur gainera azaltzen direnean, gaineztatzen duten lehenengo partea, arnasa hartzeko zuloena da"); gaineztu 3: G 1 (J.A. Ugarte: "nere biotza atzegiñez gañeztuta jartzen dit"); EB 2 (Aingura/4: "artalea zakutik gaineztu zaion errotariari bezelaxe, kazkabar-erauntsia darie lainoai"; Jesusek 1986: "pozez gainezten da eta festa egiten du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainezkabide : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 3 ('rebosadero'); gainezkakor : Euskalterm 1; gainezkaldi : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 ('éxtasis'); gainezkapen : AB50 1, Euskalterm 2; gainezkatu : DFrec 2, AB38 2, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 6; gainezkatze : HiztEn, Euskalterm 9 (hauetan g. baimendu, etab.; guztiak 'desbordamiento' itzuliak); gaineztatu : AB38 2, HiztEn, LurE; gaineztatze : LurE; gaineztu : DFrec 1, AB50 1, HiztEn, LurE; gainezte : LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainezkabide : HiruMila, ElhHizt; gainezkaldi : EuskHizt (1952), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, PMuj DVC; gainezkapen : HiruMila; gainezkatu : EuskHizt (1897), HiruMila, ElhHizt, Lur EG/CE ('desbordar, colmar') eta EF/FE ('déborder, combler'), Casve EF (gainezkatü), DRA (ganezkatu eta gañezkatu), PMuj DVC (eta ganezkatu); gainezkatze : ElhHizt; gaineztadura : HiruMila; gaineztatu : EuskHizt (XIX b.), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF (gaineztatü), Lh DBF ('couvrir par-dessus, garnir la partie extérieure de quelque chose'), DRA (eta gaiñeztatu), PMuj DVC; gaineztatze : EuskHizt; gaineztu : EuskHizt (1 1800. G. er., 'gaineztatu'; 2 1745, 1808. 'gainez egin'), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, DRA (ganeztu eta ganeztu), PMuj DVC; gainezte : PMuj DVC // PMuj DVC: gainezkin, gainezk-une // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

gainezkatu, gainezka/gainezkatu, gainezkatzen
du ad. Gainez eginarazi. Zortzietarako jendeak udaletxeko plaza gainezkatu zuen. Andreasen hitzek bihotza pozez gainezkatu zidaten.

Aztergaia: gainezkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gainezka(tu), gainezkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

gainezko
adj. Gehiegizkoa. Gainezko jan-edanak. Labur itzazue gastu gainezkoak.
Loturak

Aztergaia: gainezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAINEZKO (c. sg. A). a) Excesivo, superfluo. Gañezko jan-edanak. Mb IArg I 247. Laburtu eizuez gastu ganezkoak. Añ MisE 78. Lurrean gaudenak berriz iritxi dezakegu zeruan daudenai berezko zoriona aunditzea ezpada ere, bai gañezkoa geitzea. Inza Azalp 105. Orra, biotz gogorra / bigundu gabea, / ezin dozu maitatu / auzoko pobrea. / Banatuko bazendu / gaiñezko kaxea, / salbatuko zenduke / zeure arimea. Ayesta 118; b) "Superfluidad, ganezkoa, geiegia, bear eztana" Añ.; c) Superior, (lo) que sobrepasa; sobre-, supra-. "(R), lo de encima" A. (Precedido de instr.). "Oroz gainezkoa, excellent de qualité, de dignité, au-dessus de tout. Il est moins usuel que oroz gainekoa" H. Ondasun neurriz gañezkoak. Aran SIgn 212. Bere umiltasunian, buruaz gainezko onra aiek ezin eramanik. Bv AsL 87. (Precedido de tema nudo). Miragarrizkoa ta izate gañezkoa edo sobrenaturala. Legaz 15. Nere biotzaren neurri gañezko errukiak. ArgiDL 104. (Precedido de gen.). Gure indarren gañezkoak. Inza Azalp 150.

gainezko 4: Consumer (“Antsietatea hainbat faktore psikologikoren gainezko zamaren ondorioz”), Berria 3 (“ez badago aukera arrazoizkorik nire gaitz fisiko edo mentalak sendatzeko, utz nazatela hiltzen, ez nazatela bizitzara lotu modu artifizial edo neurriz gainezkoekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gainezko 5: Herria 2 (“Besteek aldiz, badela demokrazia egiazko baten errespetua muga guzien gainezkoa eta gizon batzu baino goragokoa dena, beraz politika guziek baino gehiago balio duena”), Patxi Altuna 2 (“Bigarrena lo egiteko tankerari dagokio; eta halaber penitentzia ez da gauza samur eta gurietatik gainezkoa kentzea, baizik penitentzia da komeni denetik neurria gutxitzea, eta zenbat eta gehiago, hobe”), Iñigo Aranbarri (“Info7 irratian egin kolaborazioan, Izagirrek aipatutakotik kardaba berak ere, ea ez ote den prentsan - batez ere irratigintzaz ari zela ulertu nion Ugartebururi - gaitz bera, ea ez ote diren asko soberakoak eta betelanak, ez ote den astun irrati orologoek eta kazetariek eguneroko jardunean darabilten gainezko hori, haborokina, burrusta.).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa Ipar. markarekin, gehiegizko bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gain sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gaineztu, gainez/gaineztu, gainezten
da/du ad. g. er. Gainezkatu.

Aztergaia: gaineztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1999-06-15 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gainez(tu), gainezten.

Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. gainezkatu.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-katu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: falta da

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Gaineztu eta gainordoki hitzak hurrengo pasaldirako utzi dira'.

gaingabetu
adj. Esneaz mintzatuz, ia koipe guztia kendu zaiona; esnekiez mintzatuz, esne gaingabetuarekin egina dena. Esne osoa eta erdigaingabetua garestiagoak dira gaingabetua baino.

Aztergaia: gaingabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gaingabetu 172: Deia (“esne gaingabetua jartzen dio urliari, kolesterolarentzat hobea baita, antza”), Consumer 164 (adib.: “bi laginetako osagai nagusietako bat esne-hautsa da eta ez marka batek ez besteak ere, ez dute iragartzen esne gaingabeturik darabiltenik”), Berria 6 (adib.: “Esneak gaingabetua izan behar du, esnegainean animalien koipea baitago”), Argia (“Esnekiak zentzuz kontsumitu behar dira, eta gaingabetuak hartzea hobe –baina haurren kasuan ez”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gaingabetu 7: Berria (“Oiartzungo hogeita hirugarren bertso astean ere horretan gabiltza; herrikoi makillajearekin, taldeka gaingabetuarekin, baina lehian”), Jon Arretxe 2 (adib.: “Nolako ergelkeria, esne osoa edo gaingabetua!”), Aingeru Epaltza (“Litro bat esne – gaingabetua -, ogi egin berria eta lau croissant poltsa batean nekartzala itzuli nintzen ordu laurden geroago”), Patxi Zubizarreta (“Tom taldean izatea oso lagungarri gertatu zaigu; ipar amerikarra izaki, gainerako bidaiariak baino askoz hobeki daki produktuak topatzen, edo esne gaingabetua kondentsatutik bereizten”), Jose Morales (“Txitxikovek, atzera begiratu, eta han ikusi zituen, ordurako mahai gainean prest, onddoak, opiltxoak, bizkotxoak, kauserak, gozopilak, bliniak eta denetariko gaiz beteriko pastelak: tipulaz, lo-belarraz, gaztanberaz, esne gaingabetuaz...”), Koldo Izagirre (“Anaiaren baserriko esnearekin ohitua nengoen nahiz medikuek gaingabetua agindu, eta barnetegi hartako ekonomatoan saltzen ziguten salda pasteurizatu hura ez zegoenez edaterik, esnekia behintzat hobeto hartzen nuen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es desnatado / fr écrémé: Elhuyar: deskrematu, gaingabetu / Nolaerran: gaingabetu / Zehazki: gaingabetu(a), mehe / Labayru: bitsgabe(ko), bikorgabe(ko), kipurgabe(ko), gaingabetu(ta) / Adorez5000: deskrematu, gaingabetu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

esne osoa eta gaingabetua.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "Zerrendan sartu egingo nuke" (2006-04-28)

gaingiroki
adb. Azaletik edo gainetik, mamiaz kontu egin gabe. Ik. handizka 2. Gaingiroki irakurri dut, bestetarako astirik ez dudalako. Oraingo euskal literaturari begiratu nahi nioke soil-soilik, erabat eta gaingiroki, nor eta zerekikoetan gehiegi sartu gabe.

Aztergaia: gaingiroki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaingora
adb. g. er. Gorantz, goraka.

Aztergaia: gaingora

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaingora G 2: Zait Plat ("Eladetarren nagusigoa galdu zorian zegoen. Kartago gaingora zioan garaile", "An agertu zan Gorgia, izlari nagusi bezala, gaingora zioan Leontini aren iaioterriak igorria").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gain gora G 1: GBarand Ilias ("Bere erra bizian azpitiko uarri jasak gaiñ gora jasotzen ditu"); gaingora B 1: J. Arregi (Zer 1977: "Gure ekonomiak horrela izango ditu barriro be galdu zituan aukera ta gaingora gogoangarriak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gain gora : HiztEn; gaingora edo gain gora : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaingora : EuskHizt (*1916, 1960), HiruMila, DRA; gaingora edo gain gora : EskolaHE; gain gora : ElhHizt ('hacia arriba, cuesta arriba'); gain-gora : PMuj DVC; gaingoren : PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

gaingora / gain gora grafiak daude auzitan.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

gaingora/gain gora grafiak daude auzitan

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Kartago gaingora zihoan garaile.

gainjantzi
iz. g. er. Soingainekoa. Ik. kapa. Lihozko gerrikoa eta zetazko gainjantzia.

Aztergaia: gainjantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

kapa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: euskaraz, puristaren batek gainjantzi hori asmatu arte, beti kapa esan zaio euskaraz jantzi horri. Halere, azpiko jantzia ez zikintzeko, lan lohi xamarretan, babes moduan, erabiltzen den beste jantzi horri (Bermeon behintzat lohihartzeko deitzen denari) deitzeko, ez datorke gaizki gainjantzi hitza.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena.

gainjarri, gainjar, gainjartzen
du/zaio ad. Zerbait beste zerbaiten gainean jarri, gainezarri. Elkarri gainjartzen zaizkion egitura bi dira, urdina bata eta marroia bestea. Hondo beltzetan edo ilunetan irudi koloretsuak gainjartzen ditu. Gainjarritako xaflekin osatu dute azala, arrainen ezkaten antzera. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Zuntzezko xafla gainjarriak. Ahots gainjarrien teknika dokumentaletan eta, batzuetan, albistegietan ere erabiltzen da.

Aztergaia: gainjarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira gainjarri 8: I. Zuazo ("Formulazio hori trazu eta irudiez osatzen da, bi osagarri horiek gainjarriak daudelarik"); E. Kortadi ("iluntasuna (kolore beltz, urdin, moreak), eskailera sekretua (espazio eta erretikulak gainjarriz), iluntasuna eta baretasuna (konposizio lineal eta ordenatua, klasikoa"); Saioka/3 ("Tonu desberdinak gainjar daitezke"); M. Gartzia ("balore profesionalak gizarte-baloreei gainjartzen zaizkie"); X. Kintana ("giza sozietatearen historian domeinatzailetzat gainjartzen diren mugimenduaren lege nagusiak aurkitzea besterik ez zen misioa"); J.R. Etxebarria ("hemen antzerkiaren ekitaldiak antzeztea tokatzen zaigu soilik, antzokia eta libretoa jarrita - gainjarrita - baitaude"); G. Piedra ("Kontzientzia kritikoak berenberegi du errealitatean integraturik egotea, tolesgabearena, errealitateari gainjartzen zaion bitartean"); L. Erriondo ("gainjarri dugun kultura bidezko hizkuntza garapena adierazten duen hirukiaren abiapuntua irakurmenean oinarritzen da"); gainjarpen 1: J. Zabaleta ("Gainjarpen horiek ordea ez dira sarri gertatzen historia aurreko artean, historiakoan gertatzen ez diren bezala").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainjarri : AB38 5 (hauetan gainjarrizko lotura; 'superponer' eta 'superpuesta' itzuliak), HiztEn, Euskalterm 12 (plano gainjarrizko eszena, orri gainjarrizko malguki, etab.); gainjarpen : HiztEn, Euskalterm 2; gainjartze : Euskalterm 1 (irudi-g.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainjarri : HiruMila, ElhHizt ('superponer, sobreponer, poner encima de'), Casve EF ('superposer'), PMuj DVC; gainjarpen : HiruMila, ElhHizt ('superposición'), Casve EF ('superposition') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gainjar, gainjartzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

aditz-elkarteak.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Ez aipatu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena (Ohargileak ez du bere eskabidea arrazoitu).

gainjartze
iz. Zerbait beste zerbaiten gainean jartzea. Beste hiztun batek hitz egiten duen aldi berean hitz egitea noiz da etena (hitz egiteko aukera kentzea) eta noiz gainjartze lagungarria (interesa eta gogoa erakusteko besteekin batera hitz egitea)? Gainjartze bidezko soldadura.

Aztergaia: gainjartze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2005-11-08 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ik. oharra s.u. superposizio: "gainjartze bezalakoak aski direla uste du lantaldeak".

gainka

Aztergaia: gainka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Zabaleta jaunak ahoz egindako proposamena onartuz, gainka eta gainkatu hitzei sarbidea ematea ongi ikusi du Euskaltzaindiak'.

gainka egin
ad.-lok. Gainkatu.

Aztergaia: gainka egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ez OEH-EEBS corpusetan, ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm), ez hiztegietan (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

gainka egin esapidea ezaguna da ahozko euskaran, eta hori hobetsi da lehen pasaldi honetan, aski erraz eta automatikoa baita hortik gainkatu ateratzea, alderantzizko bidea zailagoa den bitartean.

Tradizioak baztertu duen forma

Erabili gabea (hots: idatziz inon aurkitu ez dena, nahiz ahozkoan ezaguna den; horren premia handirik ez dago, gainkatu badagoenez).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "gainka ibili, eta ez gainka egin izango litzateke, nik uste, jasotzekotan jarri beharrekoa. Gainka ibiltzeak, badu, gainera, gainkatuk ez duen beste zentzu bat. Behiak susara daudenean, beste behi baten gainera igotzeko joera izaten dute, arraren imintzioak egiteko grina ("emea emearen gainean jarri" izango litzateke horrelakoetan)" (2006-12-12)

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Arrazoia ez zait niri pisuzkoa iruditzen. gainka ibili.

 - [E207]:  Ereduzko prosan Aingeru Epalzaren Rock'n'roll-eko bi agerpen daude.

 - Erabakia: EBB (1997-03): kendu egin da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Onartu egin da esapidea, eta gainka sarreran aipatuko da, azpisarrera gisa eta beste azalpenik gabe: «gainka egin».

gainkalde
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gainkalde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gainalde].

Aztergaia: gainkalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. gainalde / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. gainalde.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Merezi al du aipatzea?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena (aurrekalde* bezalakoekiko paralelismoa zainduz, alegia; eta itzulia amaitzean, ikusiko da nola jokatu behar den forma gaitzetsi hauekin).

gainkarga
iz. Gehiegizko karga. Kanpoan lan egitea karga da emakumearentzat; gainkarga. || Sarri izaten ditu giharretako gainkargak, eta fisioterapeuta baten laguntza behar du egunero.

Aztergaia: gainkarga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "honen ondoan gainzama ere eman beharko litzatekeela uste dut" (1995-06-29)

gainkatu, gainka/gainkatu, gainkatzen
du ad. Abere arra emearen gainean jarri ernaltzeko. Ahariak ardia gainkatu.

Aztergaia: gainkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gainkatu, gainka(tu), gainkatzen. du ad. `arra emearen gainean jarri'.

gainkostu
iz. ekon. Espero edo nahi denaz gainetiko kostua. Jaurlaritzak onartu du 303 milioiko gainkostua izango duela AHTk Gipuzkoan. Bidesari hori ezarriko balitz, egunean hiru aldiz joan-etorria egiten duen garraiolari batek 200 euroko gainkostua izango luke hilean.

Aztergaia: gainkostu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gainkostu 52: Elhuyar (“gaur atzerapena eta gainkostua dena, etorkizunean esperientzia eta erraztasun bilakatuko da”), Consumer (“Begien bistakoa da aipatu hiriburuetan bururatzen zaigun edo ospitalean eskaintzen diguten lehendabiziko ehorzketa etxera jotzeak gainkostu nabarmena ekar diezagukeela”), Berria 46 (adib.: “Gainkostua are eta handiagoa izango denez, hari aurre egiteko beste moduren bat bilatu beharko du Aldundiak, eta ez du baztertu Vital Kutxari beste mailegu bat eskatzea”), Jakin 2 (adib.: “titulatuak enpresetan hasten ziren unean ekin behar izaten zioten benetako prestakuntza errealari, horrek enpresa eta estatuari zekarzkion gainkostuekin”), DiarioVasco 2 (adib.: “haur bakoitzaren janari gainkostua 6koa izango zela jakinik, honen balorazioa eskatzen zuena”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gainkostu 6: Berria (adib.: “Arabako Biltzar Nagusietako batzorde batek ikertuko du AP-1 autobidearen gainkostua”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es sobrecoste / fr ?: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: gainkostu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta erabilia.

gainontzean
lok. gip. eta naf. Gainerakoan.
Azpisarrerak

Aztergaia: gainontzean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gip. eta Naf. h. gainerakoan / AS: gainontzeko Gip. eta Naf. h. gainerako.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Gip. Ik. gainerakoan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gainontzean/gainotzeko: forma hauek erabat dialektal eta irregularrak dira (< gain(er)ontzeko), eta aho bidez, komunikabideetako esatari gipuzkoarren eraginez, oraintsu barreiatuak. Horiek gaitzetsi gabe, askoz ere normalagoak ditugu gainerako(an) modukoak" (1995-06-16)

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Proposamena: bidaltze-ohar barik, gainontzean eta gainerakoan sinonimo gisa zerrendaturik (gainontzeko azpisarrerarekin ere, berdin).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia.

gainontzeko
adj. gip. eta naf. Gainerakoa.

Aztergaia: gainontzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-09-07 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Gip. eta Naf. h. gainerako.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Gip. Ik. gainerako

gainpisu
iz. med. Gorputzean gantz-ehun gehiegi pilatzearen ondoriozko egoera (gorputz-masaren indizea 25-29,9 tartekoa duenarena). Gainpisu eta obesitate kasuetan janari koipetsuen kontsumoa mugatu egin behar da.

Aztergaia: gainpisu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh77 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 77; ETC: 9

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: gainpisu sobrecarga, sobrepeso; NolaErran: 0 / Euskalterm: gainpisu (Med. Termino onartua; sobrepeso).

Erdaretako formak

es sobrepeso / fr surcharge, surpoids: Elhuyar: 1 gehiegizko pisu, gainkarga, gehiegizko karga; 2 (pertsonei buruz) gehiegizko pisu / Adorez: gainkarga, gainzama, gehiegizko pisu / Labayru: gainkarga, gainzama, zamagain, pisugain / NolaErran: gainkarga, gehiegizko karga, zama soberakin, gehiegizko pisu, pisu soberakin.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin. Bide batez gehiegizko pisu ere jasotzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Med.

gainpopulazio
iz. Leku jakin bateko gehiegizko populazioa. Nafarroako Erresumak egoera soziopolitiko konplexua zuen XIV. mendean; gosetea agertu zen gainpopulazioarengatik. Aspaldiko arazoa da presondegietako gainpopulazioa. || Halako neurriak otsoen gainpopulazioa dagoenean soilik hartzen dituzte.

Aztergaia: gainpopulazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-04-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gainpopulatu 1, I. Tapia ("Tarrouk osatutako talde batzuk prebentziorako laguntza lanetan ziharduten gainpopulatutako auzoetan"); gainpopulazio 4: J.R. Aizpurua 3 ("Sarrera honen bidez gainpopulazioaren inguruko arazoen egoera bi hitzetara laburtu nahi izan da", "Orain arte gainpopulazioan eragina duten faktore nagusiak aztertu ditugu [...] Gainpopulazioa arazo izan ez dadin edota ahalik eta razionalena izan dadin aipatu bi faktoreen inguruan zenbait gomendio eman da"), Elhuyar ("Ingurune berri honen eta urbanizatzearen efektu sekundarioen [hirien hazkunde anarkiko, gainpopulazio eta era guztietako poluzioaren] eraginez hirietako biztanleen portaera eta baloreak aldatu egiten dira").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gainpopulatu : HiztEn // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainpopulatu : ElhHizt (superpoblado, -a), HiruMila (superpoblarse); gainpopulazio : ElhHizt (superpoblación) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal superpoblación / surpeuplement, surpopulation formen ordainak: gainpopulazio, superpopulazio : ElhHizt - HiruMila // Casve FE: jentetze, jentezione / Ø // Ez dugu aurkitu ap. HiztHand, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LFB, PMuj DCV.

Erdaretako formak

fr (DLLF): surpeuplement, surpopulation; en (Collins): overpopulation, excess of population; overcrosing, congestion; de (Langenscheidts): Übervölkerung // Ez dugu aurkitu ap. it (S. Carbonell).

LBeh (2011-03-03): gainpopulazio 3 ager.: Angel Erro (“Krisi honek ekarriko duen, edo 2012rako kalkulatzen den lurraren gainpopulazioak”), Zigor Aldama (“Gainpopulazioak gehiegikeriak dakartza berekin”), EiTB.com (“zailtasunak handitu dira munduak jasaten duen gainpopulazioarekin”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gainpopulazio 6: Edu Lartzanguren (“Begi bistakoa da, gainpopulazioaren edo desagerpenaren artean mugitu beharrean, egokiena ugaltze-tasa emakumeko bi umekoa izatea dela”), Berria (“Espetxeen atalean, arazorik nagusia espetxeetan dagoen gainpopulazioa dela aipatzen du, eta horri irtenbidea emateko eskatzen du”), Iñaki Mendiguren (“Gainpopulazioaren sendabide tradizionala goseari, izurriari, desordena zibilari eta gerrari biztanleria murrizten uztea zen”), Juan Garzia (“Eta inork ez zezakeen susma, orobat, XIX. mendearen amaieratik medikuntza eta osasun publikoa hain bizkor eta hain zabal hedatu izanak munduaren halako gainpopulaziora ekarriko gintuenik, horixe izaki gure planetarentzat mehatxurik larrienetarikoa”), Xabier Olarra (“Lurraren gainpopulazioaren zentzu zorrotz-zorrotz eta berariaz aplikatua”), Karlos Linazasoro (“Desagertu egingo garela gaur bihar baino lehenago, gainpopulazioaren eraginez.“).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

ez dago kalkoaren premiarik, lantaldearen ustez, eta egokiagoak dira gehiegizko populazio bezalakoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

ongi eratua eta erabilia (adibidez, Ekologian).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: ez ditugu zertan hitz hauek zokoratu behar, inguruko kultur hizkuntzetan kontzeptu erabat finkatuak adierazteko erabiltzen diren kideen antzekoak. Horien ordez proposatzen direnak, azken buruan, azalpenak dira eta, esaldi osoak moldatzean, ez dira hitz elkartuak bezain erosoak izaten. Nik biak utziko nituzke.

 - [E123]:  XX. Mendeko euskararen corpus estatistikoan ageri da, baina ez da gehiegi erabili. Beharbada onena, sartu gabe utzi, eta, egin behar badu, egingo du bidea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Kendu lerroa (ez dago aipatu beharrik, hobeto errotzen ez den artean).

gainsari
1 iz. Soldata edo ordainketa batean gehitzen den diru kopurua. Ik. prima2 2. Irabaziekin batera igo dira bankuetako buruzagien eta langileen gainsariak. 165 milioi dolarreko gainsariak lotsagarriak direla adierazi du presidenteak.
2 iz. kirol. Zenbait kirol norgehiagokatan, kirolariek denboran edo puntuetan lortzen duten hobari berezia. Garai hartan gainsariak egoten ziren etapa guztietan. Lehen etapak lasaiagoak izan daitezke, ez baita izango gainsariak eskuratzeko eta maillot horia janzteko borrokarik.

Aztergaia: gainsari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): gainsari 117: Berria 83 (adib.: “AIG aseguru etxeko zuzendariek jasotako 165 milioi dolarreko gainsariak «lotsagarriak» direla adierazi du Barack Obama AEBetako presidenteak”), EiTB 34 (adib.: “Saxo Bank taldeko daniarrak esprintean irabazi du hirugarren etapa eta maillot arrosa berriz ere jantzi du gainsariei esker”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gainsari 50, Berria (adib.: “Gaur hasiko da, erlojupekorik gabe, baina gainsariekin”, “Jacksche eta Rebellin gainsarien borrokan sartu ziren, eta liderra irten zen garaile”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 iz.: 165 milioi dolarreko gainsariak lotsagarriak direla adierazi du presidenteak; 2. iz. Kirol. ‘denbora-saria’.

gaintar
iz. Lurralde garai bateko biztanlea. Bazkari guztiz on bat murtxatu dugu Claverie ostatuan, gaintar horiek kantu ozenez inarrosten zituztela bazterrak!

Aztergaia: gaintar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. gaintiar.

Lantaldeak proposatua du bigarren itzulikoetan.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tar/-tiar: -tar dagokio, a) iz. delako; b) Ipar. eta Heg. delako.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

gaintentsio
iz. elektr. Zirkuitu edo instalazio elektrikoetan, bi punturen arteko balio maximo izendatuaren gainetiko tentsio-igoera. Gaintentsioetatik babesteko gailua.

Aztergaia: gaintentsio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh87 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu gaintentsio formarik.

gaintentsio 85: Elhuyar 2 (“Sistemaren funtzionamendu maila kaskartzeaz gain, ezer egin ezean, hutsegite egoera horiek arriskuan jartzen dute sistemaren osotasuna, gaintentsioak gertatzen baitira bihurgailuan”), Laneki 83 (“Gaintentsioen kontrako babesa”); gain-tentsio 1, Laneki (“Telefono linean izandako gain tentsioen kasuan sistema hondatzea galarazteko hainbat gailu existitzen dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu gaintentsio formarik.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: gaintentsio (es sobretensión; Merkat. (TN); Fis.).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es sobretensión / fr surtension: Adorez: (Electr.) gaintentsio / Elhuyar: (Fis) gaintentsio / Labayru: (Elektron) gaintentsio / Zehazki: (Elek) gaintentsio / NolaErran: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Termino normalizatua da, eta jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Elektr.

gainti
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gainti-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gaindi].

Aztergaia: gainti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: †  Ik. gaindi / HiztEn: Ik. gaindi 1 / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. gaindi.

gaintzar
1 adj. Gaintzakoa, Gaintzari dagokiona.
2 iz. Gaintzako herritarra.
gainzama
iz. Gainkarga. Ez genuen idiek harri gainean gehiegizko gainzamarik eramatea nahi.

Aztergaia: gainzama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-06-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu ez OEHn ez EEBSn, ez ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, eta HezkAdmin, LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gainzama : HiruMila ('sobrecarga'), PMuj DVC (gain-zama: 'sobrecarga'); gainzamatu : HiruMila ('sobrecargar'), PMuj DVC (gain-zamatu: 'sobrecargar') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Informazio osagarria
Erabili gabea

Er. gabea. Ik. gainkarga (bakarra aski delakoan).

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A108]: "Ez da baztertzekoa" (2006-06-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  Zientzia eta teknologiaren corpusean bost agerraldi; Ereduzko prosa gaur, prentsan, 7 agerraldi; XX. Mendeko euskararen corpus estatitikoan ere 7 agerraldi… Gainera, ezin da esan gainzama gramatikala ez denik. Proposamena: edo ez aipatu, edo gainzama ‘gainkarga’.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Onartu egin: «gainzama iz. 'gainkarga'».

gainzurikeria
iz. Gainzuritze gaitzesgarria. Gainzurikeria horiek utzi eta mintza hadi garbi.

Aztergaia: gainzurikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-

gainzuritu, gainzuri, gainzuritzen
du ad. Huts edo egite okerra zuritu. Gutxi dira bekatu itsusi hau gainzuritzen edo aitzakiaren batekin edertzen ez dutenak. Egin zutena gainzuritzeko. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ez hitz lotsagarriekin, baizik gainzurituekin.

Aztergaia: gainzuritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gainzuritu, gainzuri, gainzuritzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gainzuritu, gainzuri, gainzuritzen

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Beharrezkoa al da? Bestela ez aipatu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia.

gaita
1 iz. Dultzaina. Ik. bolingozo. Eliza aldera abiatu dira denak ilara koloretsuan, txistua eta gaita etengabe lagun.
2 iz. Haize musika-tresna, putz eginda betetzen den zahagi antzeko poltsa edo hauspo batez eta tutu batzuez osatua dena. Galiziako gaitaren soinua.
Ohiko lexiak
gaita jo
du ad.-lok. Galizian ikasi nuen gaita jotzen. Bukatzeko, Erwan Keravec-ek Bretainiako gaita joko du.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gaita jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

gaita jotzaile, gaita-jotzaile
iz. Gaita jotzen duen musikaria. Lizarrako gaita-jotzaileak eta trikitilariak.
gaitasun
iz. Zerbait egiteko edo zerbaitetan aritzeko gai denaren nolakotasuna. Ik. ahalmen. Gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasuna. Heziketarako gaitasuna. Gizarte harremanetarako berebiziko gaitasuna lortu duen hizkuntza. Euskararen gaitasunak nonahi adierazteko bidea. Etxekoandrearen gaitasunak goratzen. Ikaslearen komunikazio-gaitasuna garatzeko. Gaitasun agiria. Gaitasun maila. Legezko gaitasuna.

Aztergaia: gaitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Txostengilearekin ados, elkarketari dagokionez. Hala ere, Zuzenbidean zeharo esanguratsuak dira hitz honi lotutako zenbait adiera: gaitasun juridikoa (eskubide eta betebeharren titular izateko aukera, gizaki guztiek berez duguna, halakoak izateagatik), ezgaitasuna (inguruabar berezien ondorioz, ikuspegi juridikotik zenbait egintza eragingarritasunez burutzeko ezintasuna), edota jarduteko gaitasuna (egintza juridikoak baliozkotasunez egiteko ahalmena, orokorrean adin nagusitasunarekin eskuratzen dena). Beharbada, azpisarrera edo adibide moduan, egokia izan daiteke horien inguruko aipamenen bat sartzea. / Azpisarrerak (berriak): gaitasun(-)agiri / gaitasun(-)maila.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia, eta Zuz. arloko forma berezietan ikusiko dira gainerakoak.

gaitasuna erakutsi
du ad.-lok. Aurten, ordea, golak sartzeko duen gaitasuna erakutsi du.

Aztergaia: gaitasuna erakutsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gaitasuna izan
du ad.-lok. Ik. gai izan 1. Edozer egiteko gaitasuna zuen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gaitasuna izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gaitegi
1 iz. Gai zerrenda, bereziki azterketa baterako landu behar dena. Gaitegian ez ziren gai horiek agertzen. Guneak hainbat baliabide eskaintzen du: gaitegia, bertso jarriak... Irakasleek aukeratutako gaitegi hertsia.
2 iz. Jarduera jakin batean erabiltzen diren ohiko gaien multzoa. Argi geratzen da herri komunikabide gehienen gaitegiaren ardatzak herritarren eguneroko bizimoduarekin duela zerikusia. Asmoa ahanzturaren kontrako kanta bat egitea da; egia da gure gaitegian berria dela.

Aztergaia: gaitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-09-07 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh77 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaitegi 4 aldiz jaso da: a) 'biltegia' adierako 1, B: Angosto'ko AB ("Gudaldietako jazoera garratzak eskatzen ebenean, gaisotegi ori odol-gaitegi biurtzen zan"); b) 'gai-zerrenda' adierako 3, EB: EHAA 1993 (adib.: "Derrigorrezkoa eta kanporatzailea, deialdi honen eranskineko gaitegiaren lehenengo atalekoen artetik azarean ateratako 2 gai garatu beharko dira, gehien dela lau orduren buruan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaitegi : HiruMila ('almacén'), Casve EF ('dépôt') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

gaitegi 6: Gorka Bereziartua, Eihartze Aramendia, Raul Martinez 2, EiTB 2. // LB: 77; ETC: 280.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gaitegi 6: Berria 4, Txema Ramirez de la Piscina, Juan Garzia.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gaitegi iz. temario / Adorez: gaitegi e. biltegi / Labayru: - / NolaErran: - // Euskalterm: -.

Erdaretako formak

es temario / fr programme: Elhuyar: ikasgai-zerrenda, gai-zerrenda, gaitegi / Adorez: ikasgai-zerrenda, gai-zerrenda, aztergaiak, gai-aurkibide / Labayru: aztergai, ikas(gai)-zerrenda.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

biltegi, gaitegi

Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

gaitegi* e. biltegi

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tegi.

Zalantzazkoa da mailegua, lantaldeak zalantzak baititu horren premiaz

ez dago horren premiarik.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Badirudi indarra hartu duen hitza dela. Ondo eratua da eta jasotzekoa.

Informazio osagarria
Forma hedatuagoa

biltegi da hedatu-nagusitua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-03): kendu egin da.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper