50535 emaitza bilaketarentzat - [19701 - 19750] bistaratzen.

gaitero
iz. Gaita jotzen duen musikaria. Ik. gaita-jotzaile. Lizarrako gaiteroak. Kalejira, Galiziako gaiteroekin, trikitilariekin eta txistulariekin.

Aztergaia: gaitero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan gaitari testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaitero (eta gaiteru 1) 11 aldiz ageri da, G-IE-EB: Latxaga: "Fermin Benanzio Salanueba gaiteruaren paperetan arkitu du azkenean"; Izeta 2, adib.: "Goizean Meza Nausia eta ondotik eta eliza berean Iruñeko gaiteroak arizanak dira soñualdi eder bat eskeinirik"; Ttipi-ttapa 3, adib.: "Egun guzian Tolosako Neka-Ezinak txaranga karrikak animatzen arituko zaigu, baita Baigorriko gaiteroak ere"; MAtx: "30 gaiterok hartzen dute parte"; VozEusk 1984: "herriko kaletan zehar, txaranga, gaiteroak, txistulariak, ugari izango dira"; HerrizH 1988 2, adib.: "sekulan Aiherran izan ez den banda edo txaranga bat ere izan behar ginuke bai eta gaiteroak"; Amaiur 1986: "Beraz, berriketa eta erakusketa mahaiak, kirol joko ikusgarriak, musika taldeak, txarangak, gaiteroak, trikitilariak, rokeroak... dena elkarturik egun honetan".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaitajole : HiztEn; gaitari : AB50 1; gaitero : DFrec 7, AB50 1, HiztEn (1 Nafarroako dultzaineroa; 2 ik. gaitajole) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaitari : ElhHizt (1 en Navarra, dulzainero, -a; 2 ik. gaitajole), DRA, PMuj DVC; gaitero : HiruMila, ElhHizt (1 gaitero; 2 ik. gaitari) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ero.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: ez dakit zergatik hitz berriak egiteko geure hizkuntzak berezkoa duen ahalmena zokoratu behar dugun azken orduko erdarakada baten mesedetan. Zer problema dugu, musika-tresnen jotzaileekin egin ohi denez, gaita hitzari –(l)ari eransteko, gaitari eginez, ohiko txistulari, albokari, txirulari eta abarren bidetik?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Bere horretan jasoko da lantaldearen proposamena, gaitero baita formarik hedatuena, eta alde handiarekin, bai Hegoaldean eta bai Iparraldean.

gaitu, gai/gaitu, gaitzen
1 da/du ad. Zerbait egiteko edo zerbaitetan aritzeko gai egin. Zeruratzeko gaitzen gaituen sakramentua. Zu miserikordioso izateaz gaitzen zara, Jainkoagandik miserikordia erdiesteko. Entzule-irakurleak gaitzeko gai direnak. Euskara egungo premietarako gaitzeko ahaleginak. Bide luzeak egiteko gaituak zeuden.
2 du ad. Prestatu. Bazkaritakoak gaitzen.
3 du ad. inform. Gailu edo funtzio bat erabiltzeko moduan jarri; zain dagoen prozesu edo programa bat abian jarri. Ik. aktibatu 2. Nola gaitu edo desgaitu makina ordenagailu bati konektatzeko erabiltzen den USB ataka? Windows 7an, gure urruneko mahaigaina gaitu ahal izateko administratzaile baimenak izan behar ditugu. Desgaitu ondoren artxibo-postontzia gaitzen baduzu, artxibo-postontzi berri bat sortuko da, eta artxibo horrek ez du aurreko artxiboko edukia izango.

Aztergaia: gaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: gaitu, gai(tu), gaitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gaitu, gai(tu), gaitzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ados lantaldearen proposamenarekin.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia.

gaitz desiratu
ad.-lok. Norbaiti kaltea edo mina opa izan. Debekatzen digu besteri gaitz desiratzea.
gaitz egin
ad.-lok. Kalte egin. Eguzkiak gaitz egin dizu. Baina zer gaitz egin du?

Aztergaia: gaitz egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: adlag.

gaitz erdi, gaitz-erdi
adb. Gertaera bat uste bezain okerra ez dela adierazteko esapidea. Gaitz erdi litzateke hori, bi aldiz hil behar banu. Eta gaitz erdi, beren buruen kaltean bakarrik balitz.

Aztergaia: gaitz erdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: adlag.

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

lotu/bereiz ematekoa den ikus

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "adberbio balioko esaldi egina da eta ia beti loturik azaltzen da, artikulurik eta mugatzailerik gabe" (1995-06-16)

gaitz erraile, gaitz-erraile
iz. Ipar. Gaizki-errailea.

Aztergaia: gaitz erraile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-erraile.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaitz 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gaitz erran, gaitz erran, gaitz erraten
ad.-lok. Ipar. Gaitz esan.

Aztergaia: gaitz erran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gaitz erran, gaitz erraten. Ipar.

gaitz errate, gaitz-errate
iz. Ipar. zah. Gaizki esatea. Utzirik engainuak, inbidiak eta gaitz errate guztiak.
gaitz esan, gaitz esan, gaitz esaten
ad.-lok. Gaizki esan.

Esaera zaharrak

Diragan artean, ez denboragatik gaitzik esan.

Aztergaia: gaitz esan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gaitz esan, gaitz esaten.

gaitz iritzi
dio ad.-lok. Gaitzetsi, gorrotatu. Niri gaitz deriztanak, ene Aitari ere gaitz deritza. Heure etsaiari gaitz iritziren diok.

Aztergaia: gaitz iritzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) gaitzerizko 9: G 3 (Ub, adib.: "Noraño igo zan Jesu Kristori bere etsaiak zioen, gorrotoa, ta gaitzerizkoa?", "Zillegi da gaitz egin digunari, gaitza biurtzea, ta arganako bekaitza, gaitzerizkoa, edo gorrotoa biotzean gordetzea?"); IE 6 (Harb: "Kaltea jendetan ager baledi nahiz bruita eta gaitzerizko ereitea da mortal"; Mat 2: "eztiogula nehori eduki behar gaitzerizkorik", "Kanpoan eta barrenean mendekatzeko desiraz eta gaitzerizkoaz betherik ibiltzea"; SP Phil 3: "bainan gaitzerizko bortitza eta heriotzerainokoa bada", "bekhatuaren gaitzerizkoa, Iainkoaren ontasuna eta miserikordia baitako fidanza", "inbidia, handi-nahitasuna, gaitzerizkoa iretsi dutenek"); gaitzerizko(a) 5: IE 3 (EZ Man I, izenburu gisa; Mat: "Halakoak dira (...) bertzeren arteko gaitzerizkoak eta etsaitasunak iraungirik ahal dagiten bezanbat guztien adiskidetzera enseiatzen direnak"; ES: "Ordea badira presuna batzuek asko-orduz jakin gabe zer irakurtzen duten, (...) berehala arbujatzen, edo onhesten baitute Autoraren alderat duketen gaitzerizkoaren, edo onheritzkoaren eredura"); EB 2 (MEIG: "Ez du gaitzerizkoa, edo uste txarra, inoiz ixilik eduki"; Arti Tobera: "gorrotoa eta gaitzerizkoa"); gaitzerizkoa IE 20: Ax 19 (adib. "Landarea zuhaitz bezala, haserretasuna ere egiten da gaitzerizkoa", "gaitzerizkoa natural hunekin izan zuen amorio librea", "Badukegu etsaiaren alderakotzat gaitzerizkoa, onherizkoarekin"; Harb: "Herrarik, gaitzerizkoarik edo arrankurarik bere giristino lagunarekin duena aitzinetik baketuko da eta satisfazino emanen du"; gaitzirizko IE 2: MarIl: "ene bihotzetik khen zaitzu khirestasun, hudurik eta gaitzirizko guziak"; Arb Igand: "nere bihotzetik khen itzatzu khiratstasun eta gaitzirizko guziak"; gaitziriztekotu IE 1 (SP Phil: "kolera lagun duenean gaitzeriztekotzen da"); b) gaitz eritzi (eta gaitze-, -tsi) IE 13 (Lç 11, adib.: "gaitz eritzi draukute niri eta ene Aitari", "Zergatik hari Munduak gaitz eritzi"; SP Phil: "Baldin gure kolerak gaua ardietsten badu, eta Iguzkias sartzen bada haren gainean, zein baita Apostoluak debekatzen duena, hura gaitzeristera itzuliz gero, ezta kasik biderik geiago haren khentzeko"; ES: "eskuarak handirozki higuintzen, eta gaitzerizten duena"); gaitziritzi (eta gatx-, gaitz i.) B-G 10: 4 ad. (Mg PAb: "Baneki gatx iritxiko ez deutsudala"; VMg 2: "Ipui onek argitzen ditu Gizon, ta Andra ernegari, irritu, ta pake gutxikoak, ta beren buru, ta bizitzako atsekabeai gaitziritzirik, eriotza billa dabiltzanak", "Eskergabetasuna dala gaitziritzia beti"; Zait Plat: "Orrelako gazterik etzuen gaitzirizten Sokratek") eta 6 iz. (VMg: "Ez nuen iñor iltzen nere gogoz, ta gaitziritziz"; Gco 5, adib.: "projimoaren kontrako gaitz iritzi, gorroto edo bendekuari lekurik zere biotzean emango eztiozu", "enbidiaz, gaitz-iritziz, edo gorrotoz"); eta OEH argitaratuan gainera beste hauek: gaitz iritzi (CatOiq: "Gaitz iritzi edo gorroto diet nere pekatuai"), gatx(-)eretxi 2: Cap ("Aborrezimentuagaz eta gatxeretxiagaz"), CatBus ("Nortzuk dira Justizia gaiti persegiduak direanak? Sendo dagozanak gauza onetan mundukoen gatxeretxiakaz atzeratu baga") // Eta OEH argitaratuan gainera gaitxeriztu (He He 3,10: "Zeri dagokala gaitxeriztu baidut nazione hori"); c) gaitz erizle IE 1 (Lç: "elkharri gaitz erizle"); d) gaitz irizte G 1 (Cb EBO: "birau, ta maldizio, ezin ikusi, aserre, gorroto, ta etsaiai ez barkatu naiaren gañean, edo gaitz iriztez, edo deseozko petuen gañean"); gaitzerizte (eta -eritste, -eritzte, gaitz-e.) 15: G 1 (Vill Jaink: "alabantzak eta nere gaitz-eristeak eztute esan nai auxe besterik"); IE 13 (E: "Eztazala gaitzeriztez damna heure buruia"; Lç 7, adib.: "Hilitzekaz, gaitzerizteaz, adulterioaz", "eta eia etsaigoa eta gaitzerizte guziak utzirik"; EZ Man I: "Halaberki Karitatez berotzatzu bihotzak, Herraz eta gaitzeristez oraindaño hotzak"; SP 4, adib.: "penak eta lazeriak gatik hartaz unhatzen gara eta gaitzeristez gogozka nardaturik", "Nolako gaitzeritste ekharri diogun gure baitan (...) bekatuari"; Ox: "Ez duzue bidarritarraren bertsuetan barkoxtar Topeten kantorez hanturaz daukaten errabia, hoskin eta gaitzeristerik usnatuko"); EB 1 (MEIG: "Azkue eta Arana Goiriren on eta gaitzeriztez, baita bi nagusiren zerbitzariak ere izan zirela, Kirikiño dugula lekuko gailen"); eta OEH argitaratuan gainera: OA ("Artu dagian bertatik neuronen kontra odio edo gaitzerizteren bat"), He Phil ("Gaitzeriste arin bat edo hostasun doidoiako bat dugunean norbeiten kontra" eta "ed. 1853, 24: gaitzerizte"); e) Ik. gainera gaitz deritza , deritzo ... bezalakoak OEH argitaratuan (adib.: Lç: "Gaizki ari den guziak, gaitz daritza argiari"; RS: "Gatx ze erexkeok iñori, ta emak berea edozeini"; O Pr: "Gaitz deritzanak irri deraidik, on deritzanak hasperren") eta testu-lekukotasunik gabeko beste hauek: gaitzirizgarri , gaitzirizgarritasun , gaitzirizgune , gaitzirizkizun .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira gaitzeritzi 4 (Azurm: "Hori dena abandonatzen bada, historiaren zein filosofiarekin geratu da sozialismoa, gaitzerizten jarraitzeko abertzaletasunari?"; Azurm/JMMuj: "gizona baitesteko erlijioari gaitzeritzi beharra zegoela pentsatzen bazen ere"); gaitzerizpen 1 (Azurm: "fedetatik egiten diren haren gaitz eta onerizpenak"); gaitzerizte 1 (PAlt: "mila gezur eta marmar gaixto barreiatu zen Gipuzkoan zehar eta jesuiten kontrako gaitzerizte eta gorroto itzala sortu"); gaitziritzi 1 (X. Arregi: "Hortik haren Christopher Wren arkitekto handiaren aurkako borroka, honen obra jenialenaren gaitziritzia, Londresko San Paul eliza, osoki 'gotikoa' zeritzona, hitz honek bere garaikideentzat bezala harentzat edozer gauza barbaro gustugabeko esanahi baitzuen") // Ik. gainera metahizkuntzazko beste hauek in Txill ("Beti ere kontutan hau hartuz: 'on iritzi' amar, aimer; eta 'gaitz iritzi' odiar, haïr", "Are nahasketa handiagoa 'aborrecer' artikuluan (I,7): 'te aborrezco = gaitziriztea dizut' irakurtzen dugu (gaitz irizten irakurri beharrean)".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaitziritzi : HiztEn, Euskalterm ('gaitzetsi, gorrotatu'); gaitz iritzi : LurE (AS); gaitzirizko : HiztEn, Euskalterm 1; gaitzerizkoa : LurE; gaitzirizte : HiztEn; gaitzerizte : LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaitzeritzi : Lh DBF (1 avoir de l'aversion pour, détester, haïr; 2 paraitre, sembler mauvais, mal opiner d'une chose), PMuj DVC (gaitz-eritxi: tener por malo... gaitz-eritxi: parecer mal, aborrecer; gaitz-eritzi: odiar, aborrecer...); gaitzeritsi : Lh DBF (abhorrer, haïr), DRA (aborrecer), DRA (gaitzeritxi: aborrecer); gatxeretxi : DRA (1 odio; 2 aborrecer); gaitziritzi : EuskHizt, HiruMila (aborrecer, odiar), ElhHizt (1 tener por malo; 2 condenar, aborrecer), EskolaHE (gaitz iritzi: AS), PMuj DCV (gaitz-iritzi 1: 1 tener por malo; 2 disgustar, desagradar; 3 abominar, condenar; gaitz-iritzi 2: de mala fama, mal visto); gaitzerizkoa : EuskHizt, EskolaHE, Lh DBF (1 mauvais vouloir; 2 goût, désir en général), DRA (odio; eta gaitzerizgo: aversión); gaitz-erizko : PMuj DVC (1 odio, aborrecimiento...; 2 menosprecio, desprecio); gaitzirizko : ElhHizt (Odio, aversión, aborrecimiento; resentimiento), Lh DBF (aversion, inimité, haine), PMuj DVC (malevolencia, mala voluntad...); gaitzeristeko : DRA (aborrecible); gaitzeriztekotu : DRA (hacerse odioso, aborrecible); gaitzerizte : EskolaHE, DRA (aversión), PMuj DVC (gaitz-eriste: odio, aversión, antipatía; eta gaitz-erizte: odio, detestación); gaitzirizte : EuskHizt, HiruMila (aversión), ElhHizt (Odio, aversión, aborrecimiento; resentimiento), DRA (gaitzeriste: odio); gaitzerizgarri : DRA (aborrecible) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Idazkera egoki(en)a eskainiko da

lotu/bereiz ematekoa den ikus; batzordeak ez luke esapide honetarako eritzi salbuespenezkoa proposatuko, nahiz gaitzerizko forma gehiagotan ageri den.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "alde batetik batera behar dela uste dut, gaitziritzi. Bestaldetik, baina, lekukoak begiratuta argi dago forma hori guztiz analogikoa dela, eta benetan erabili dena eta erabiltzen gaitzeritzi dela. Nire ustez, astakeria bat da iritzi gordetzearren inoiz erabili ez diren tankera horietako formak proposatzea" (1995-06-29)

 - [A106]: "Lehenago ere agertua naiz eritzi formaren alde" (1995-04-10)

gaitz nahi izan
ad.-lok. Norbaiti kaltea edo mina opa izan. Inori gaitzik nahi ez diola. Emakume haiek ez zituzten hitz horiek Sauli gaitz nahi izanda esaten.

Aztergaia: gaitz nahi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

nahi izan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaitz 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah.

Erabilera-oharrak

gaitz nahi izan bezala, gaitz desiratu, gaitz opa izan... ere ageri dira.

gaitz opa izan
ad.-lok. Norbaiti kaltea edo mina opa izan. Barkatzen diot, ez diot gaitzik opa.
gaitz1
1 iz. Kaltea edo mina ekartzen edo sortzen duen gauza; kaltea, mina. Eta begira gaitzazu gaitzetik. Gure hizkuntzaren batasuna dela soinean daramatzan gaitz guztien erremedioa. Hutsak bete, gaitzak senda eta urratuak konpon daitezkeela. Kritikak egin dezakeen gaitza ere ez da gehiegizkoa izango. Gaitzerako bide ematen duenak.
2 iz. Gaizkia (ideia edo izaki abstraktua). Onaren eta gaitzaren ezaguera iritsiz gero.
3 iz. Eritasuna. Legena da gaitz ikaragarrienetako bat. Ordurako gaitzak gorputzaren erdia hartua zion. Gaitz handi batek hartu eta, korde gabe, hilotza bezala erori zen. Mahastia gaitzak joa dago.

Esaera zaharrak

Ez da gaitzik aldiak ez daroanik. Ez egik gaitzik eta ez euk beldurrik. Gaitz hartua, irakasgarri. Gaitz txikiak nau ikaratzen eta handiak nau biguntzen.
gaitz2
1 adj. Erraza ez dena, zaila, nekeza. Gauza errazean ez zara fidatzen, eta bai gaitzean. Berba gaitz honek behar zuen azalpen luze bat. Horko bidea gaitza da, ez da kamio zabala. Deusik bada enetzat gaitz denik?
2 adj. Erraza ez dena, zaila, nekeza. (Predikatu-osagarri gisa, subjektuak -tzea edo -tzen hartzen duela). Latz eta gaitz dela Jainkoa zerbitzatzea. Euskalkien arteko batasuna egitea gaitz bada ere. Gaitzago zait sarritan oraingo idazki franko barrentzea hamabosgarren mendeko kanta zaharrak baino. Sinestea gaitz egingo bazaizu ere. Ez da gaitz antzematen zer gertatu zaion. Hiltzea gaitz da, gaitzago baina maite ukan eta ez maite izana. Gaitza da bi orduan erabat kontzentratuta egotea.
3 adj. Erraza ez dena, zaila, nekeza. (Predikatu-osagarri gisa, dagokion aditzak -tzen edo -tzeko hartzen duela). Idazlearen eginkizuna erraz da adierazten, gaitz betetzen. Euskara oso gaitza dela ikasteko.
4 adj. Oso handia. Haserre gaitza. Larramendiren astinaldi gaitzak zabaldu zuen lurrikara. Begiramen gaitza zioten eskribauari, apaiz eta fraideei bezalakoa. Neurri gaitzekoa zuen sudurra (Ik. gaitzeko).
5 adj. Oso ona, bikaina. Gure jokalariak fleitean ditugu aurten, denboraldi bat gaitza daramate. Donibaneko elizan eman du kontzertu bat gaitza, zuzenean grabatua izan dena.
6 adj. Txarra. Ordu gaitzean. Hori, esango du norbaitek, gaitzaren ordez gaitzagoa sartzea da. Neguko loreak dira horiek, denbora gaitzekoak, sasoitik kanpokoak. Izate hori on den ala gaitz, ez dut nik esango.
7 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Ez dago lanaren gaitza goraipatu beharrik.

Esaera zaharrak

Aldi joana bihurtzen gaitz da. Arotzaren etxea zotzez, zotzez ere gaitzez. Bere onak ez dituena urrikari, gomenda bedi urte gaitzari. Egurra dagienak leku gaitzean, ekarri beharko du soinean. Nehork bere barrena du ezagutzeko gaitzena. Oren gaitz bati itzur dadina, ehuni.
gaitzaldi
iz. Gertaera gaitzen bat jazotzen den aldia; aldi gaiztoa. Izurrite edo gaitzaldi edo oker handiren bat gertatzen denean. Itsasoak, haserre denean, bere gaitzaldiak dituenean, badirudi irentsi behar duela mundua. Bere gaitzalditik sendatu zen arte. Gaitzaldian, behin kordea galdu zuen.

Aztergaia: gaitzaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaitze
iz. Zerbait egiteko edo zerbaitetan aritzeko gai egitea; prestatzea.

Aztergaia: gaitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-kuntza.

gaitzegoki
iz. Zorigaitza. Beldur naiz oraingoan zure haserreak gaitzegoki izugarriren bat erakarri behar dizula.

Aztergaia: gaitzegoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zorigaitza.

gaitzeko
1 adj. Ipar. Gaitza, oso handia. Gaitzeko arrakasta izan zuen.
2 adb. Ipar. Oso. (Izenondo bati dagokiola). Gaitzeko gizon luzea. Gaitzeko lekukotasun baliosa ekartzen diguzu.

Aztergaia: gaitzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: Ipar. izlag.: gaitzeko arrakasta izan zuen.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gaitzeko arrakasta izan zuen

gaitzera bihurtu
du ad.-lok. zah. Gaizki hartu. Ik. gaitzera hartu. Pasioak hartua dagoen pertsonak ona ere gaitzera bihurtzen du.
gaitzera ezarri
du ad.-lok. zah. Gaizki hartu. Ik. gaitzera hartu. Gaitzera ezartzen duzuela eurengan ikusten duzuena.
gaitzera hartu
du ad.-lok. zah. Gaizki hartu. Ik. gaitzera ezarri; gaitzera itzuli; gaitzera bihurtu. Lerratu naiz kolerazko hitzak erratera pertsona baten kontra, gaitzera harturik hark erran didan zerbait.

Aztergaia: gaitzera hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

hartu: -ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah.

Erabilera-oharrak

gaitzera hartu bezala, gaitzera ezarri / itzuli / bihurtu ere erabiltzen da.

Forma baten adiera(k)

gaizki hartu.

gaitzera itzuli
du ad.-lok. zah. Gaizki hartu. Ik. gaitzera hartu. Pasioz aritzen den gizonak on dena ere gaitzera itzultzen du.
gaitzerako
1 adb. Ondorio gaitzerako. Ik. txarrerako. Orixe, onerako edo gaitzerako, euskalari trebea genuen.
2 postpos. Ondorio gaitzerako. (-en atzizkiaren eskuinean). Neure burua aurkitu nahi dut, nire gaitzerako bada ere.

Aztergaia: gaitzerako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAITZERAKO a) Para mal. Zegaiti beti da leku guztietan jarraituten jakuzan gatxerako geure arerioak. Arz 28. Meditazio au [...] onerako ta gaitzerako izan diteke. Cb Eg II 10. Izanik proximuak egin daben gauzia berez bardina, nai onerako ta nai gatxerako, geijagoko bagarik juzgetia gatxerako egin dabela. fB Ic II 218. Jesusek [atzen juizioan] onerako edo gaitzerako bere epaia emateko. Lard 435. v. tbn. Ldi IL 55. Ipernukoak ere bai [biztuko dira], gaitzerako; egin zituten gaiztakerien zigorrak yasateko. Or QA 99. Orixe, onerako edo gaitzerako, euskalari trebea genduen. MIH 262. Ametsa gaitzerakoa danean askotan gertatu zaidan: "ametsetan ari ote naiz?", eta, berela esnatzen natxin. Or QA 102. Bidea, gezurraz baliatzea zilegi baldin bada (probetxugarri den gezurraz, jakina), ez da gaitzerakoa. MEIG VI 62. b) (Precedido de gen.). Para mi (tu, su, etc.) mal. Bere on-aldera Jangoikoak zuzenzen diozkan neke-tentanzak arzen ditu bear ez den aldetik eta bere gaitzerako. Mb IArg I 230. v. tbn. Cb Eg II 10 y Astar II 269 (gatxerako). Bixenta, nere gaitzerako andregai izatera iritxi ez zana. JAIraz Bizia 23. Neure burua arkitu nai dut, nere gaitzerako bada ere. Txill Let 23. Lapurreta besterik ezta zuzenbidea, beraz, adiskideen onerako ta etsaien gaitzerako, alegia. Zait Plat 95

adib: garramura iz. Bizk. Grina bizia, bereziki haragizko atseginetarakoa. Zure gorputzari gaitzerako garramura eta lera txarra galarazteko.

gaitzerako 1, Laneki (“Bertan esan zioten ur horiek ez zutela balio bere gaitzerako, begietako gaixotasunetarako soilik baizik”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaitzerako 11: Berria (“Klonazio terapeutikoa: Diabetesa sendatzeko, intsulina sortzen duten zelulak sor daitezke klonaturiko zeluletatik, baita dopamina sortzen dutenak ere Parkinsonen gaitzerako”), Iñaki Segurola 3 (“Gizon-emakumeen izaera gaitzerakoa deklaratzen dute nola bataren hala bestearen hanka-arteek”), Elizen arteko Biblia 2 (“Senideok, ez izan haurren antzeko zeuen irizpideetan; gaitzerako bai, izan zaitezte haur; baina irizpideetan izan zaitezte pertsona helduak”), Juan Garzia 2 (“oso jite berezikoa (azpi) genero guztiz zehaztugabe horren barruan ere, nahiz oraingo irakurleari ez zaion gertatuko beharbada hain berezi, argitaratu zenetik hona Rulforen saio berritzaile eta - hitza oraindik erabilgarri bada - iraultzaileak - aldez edo moldez, onerako nahiz gaitzerako - izan dituen jarraitzaile ugariek eredu nagusietakoa bilakarazi baitute dagoeneko hori egungo idazle eta irakurleentzat”), Piarres Aintziart (“Ongirako edo gaitzerako”), Jose Antonio Mujika (“Ene gaitzerako seme”), Jon Muñoz (“Helarazi zion bada, bertze iritzirik gabe, segidan doakizun gutuna, bere gaitzerako balia ahal zezakeen sendabide baten gisara”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-rako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gaitz sarreran.

gaitzerako izan
da ad.-lok. Ondorio gaitzerako izan. (Hirugarren pertsonan). Ik. txarrerako izan. Meditazio hau onerako edo gaitzerako izan daiteke.

Aztergaia: gaitzerako izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da. Komeni da beste horrenbeste egitea mesederako, onerako, txarrerako eta antzeko guztiekin, hau da, izan aditzarekin ageri direnak ere azpisarrera egitea.

gaitzerizko
iz. jas. Gorrotoa, ezinikusia. Mendekatzeko desiraz eta gaitzerizkoz beterik.

Aztergaia: gaitzerizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas.

Lantaldearen irizpideak
Hainbat irizpide gurutzatzen dira

erregulartasunak -iriz- eskatzen du; tradizioak, aldiz, -eriz-

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go(a) forma zaharretan

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gaitzerizko, onerizko formak, gutxienez, beren horretan utzi beharko lirateke, duten lekukotasun nagusi eta historikoaren formarekin" (1995-06-16)

 - [A106]: "Ez da maiztasun handiko hitza. Ez dut uste tradizioari eutsiz gaitzerizkoa forman emateak euskara batuaren "erregulartasuna"ri kalterik egingo dionik" (1995-04-10)

gaitzerizte
iz. Gorrotoa. Gertakari horiek zirela bide, jesuiten kontrako gaitzeriztea sortu zen.

Aztergaia: gaitzerizte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: †  Ik. gaitzirizte / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. gaitzirizte (forma -i-duna dagokio gaitz iritzi arautuaren eratorriari).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ez dago garbi zergatik, gaitzerizko onartuaren ondoren, bera bezain zahar eta jatorra den gaitzerizte orain gaitzirizte bihurtu behar dugun. Oso oker ez banago era honetara moldaturiko hitz zaharrak beren horretan uztea erabaki genuen.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Euskaltzainek osoko bileran erabakitzekoa (erabili, gaitzeri- formakoa erabili da; oinarriko aditza, berriz, gaitz iri- formakoa da).

 - Erabakia: (Osoko Batzarra, 2010-03-26): gaitzerizte forma onartu da.

gaitzeru
iz. Aleen edukiera-neurria, toki batzuetan lakariaren, eta beste batzuetan bi lakariren baliokidea; neurri horretan sartzen den ale kopurua; neurri hori hartzen duen ontzia. Gaitzeru bat gaztaina nahi dute Eguberri arratseko. Hiru gaitzeru bihi. Ez bakarrik herritik herrira, baina etxetik etxera gaitzeruak desberdinak dira. || Gaitzerupean estali. Ez nuen gaitzerupean gorde nahi, bekatu larrien barkagarri, haren aitagana dudan zorra.

Aztergaia: gaitzeru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaitzeru da forma nagusia, 29 aldiz azaldua, bai IE (Lg, Dv, Barb, Zerb), bai G (AA, Or, TAg, Ir), bai EB (MEIG); gaitzuru 11 aldiz jaso da, beti IE (Lç, ChantP, Barb, Ardoy, JEtchep, Lf), eta gaitziru behin (Hb Egia).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez da agertu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

HiztEn-LurE: gaitzeru

Bestelakoak
Jatorrizko forma

gaitzuru, -eru

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

-eru amaiera dagokio EBan, Heg. -eru / IE -eru, -iru, -uru banaketa bereko aingeru formari bezala

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]:  Gaitzeru XX. mende hasierako testuetan eta zaharragotan agertzen da, galdutako beste neurriak hiztegian onartu ditugu eta horrelakoak erdal hiztegietan agertzen dira.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia.

gaitzesgarri
adj. Gaitzespena merezi duena. Indarkeria beti dela gaitzesgarria. Ohitura gaitzesgarriak. Gaitzesgarritzat hartua.

Aztergaia: gaitzesgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+g-

gaitzesgarrikeria
iz. Egite gaitzesgarria.

Aztergaia: gaitzesgarrikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

gaitzesle
adj./iz. Gaitzesten duena. Izan zaitezte gaitzaren gaitzesle. Onets itzazue zuen gaitzesleak.

Aztergaia: gaitzesle

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ts(i)+l-

gaitzespen
iz. Gaitzestea. Aita santuaren gaitzespen agiria.

Aztergaia: gaitzespen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaitzeste
iz. gaitzetsi aditzari dagokion ekintza. Ik. gaitzespen.

Aztergaia: gaitzeste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-pen.

gaitzets izan
du ad.-lok. g. er. Gaitzetsi. Jauna, gaitzets duzu bekatua.

Aztergaia: gaitzets izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gaitzetsi.

gaitzetsi, gaitzets, gaitzesten
du ad. Txartzat edo zigorgarritzat hartu; arbuiatu, gutxietsi; gorrotatu. Jakob onetsi dut eta Esau gaitzetsi. Jainkoa maitatuz eta geure burua gaitzetsiz. Bekatua gaitzetsi. Nehor ez ezak hil, ez bihotzez gaitzets. Solon handiak guztiz gaitzesten zuen alferkeria. Gure Orixek, berez zorrotz xamarra izanik, ez ditu Oihenarten neurtitzak zeharo gaitzesten. Zinemak, hain beheratua eta gaitzetsia izan den mintzabide horrek. Bat ez natorkien arren, ez ditut nik besterik gabe gaitzetsiko. Hiru sailetan salatu eta gaitzetsi zuten Sokrates. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Arrotz gaitzetsia. Lerro hauek guztien, hilen eta bizien, goretsien eta gaitzetsien, oroitzapenetan doaz argitara.

Aztergaia: gaitzetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: gaitzetsi, gaitzets, gaitzesten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gaitzetsi, gaitzets, gaitzesten

gaitzez
adb. Txarrean; haserre. Ez naiz ni hargatik bekaiztuko, ez eta, muturturik, gaitzez jarriko. Atera zuen sastakai bat, onez ez bazen gaitzez, nahi zuena eragiteko.
Loturak

Aztergaia: gaitzez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaitz sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

onez ez bada, gaitzez.

gaitzi izan
zaio ad.-lok. Ipar. Gaitzitu. Deus ez zaio hain gaitzi nola eskergabekeria. Gaitzi zaie halakoei azpiko izatea. Honi on zaiona ez zaio hari maiz gaitzi? || Bigarren erortzea gaitziago zaio Jainkoari lehenbizikoa baino.

Aztergaia: gaitzi izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. zaio ad.: deus ez zaio hain gaitzi nola eskergabekeria.

gaitziarazi, gaitziaraz, gaitziarazten
du ad. Haserrearazi.

Aztergaia: gaitziarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gaitziaraz, gaitziarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

gaitzigarri
adj. g. er. Iraingarria.

Aztergaia: gaitzigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Corpus bietan ez dugu aurkitu; ik. OEH argitaratuan: gaitzigarri (Dv Imit ap. DRA: "Tentamenduak, gaitz eta gaitzigarri diren arren"; Prop: "Solas gaitzigarri diren arren"; Lander RIEV 1907: "Nakasta, solas irriz erraten den gaitzigarria"; Etxde Itxas: "Janari txarrak, ezetasunak, otzak, olako kartzeletan sortu oi diren nolanaiko gaitzigarriak (molestias)"); gaitzigarrikeria (Dv Dt 27,15: "Madarikatu gizona egiten duena jainko-itxura bernuzatua eta urthua, Jaunaren gaitzigarrikeria") // eta testu-lekukotasunik gabeko gaitzigarriki .

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaitzigarri : HiztEn (gaitzitzen duena), LurE (gaitzitzen duena) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaitzigarri : EuskHizt (iraingarria), HiruMila (molesto, enojoso, cómodo [sic], ofensivo), ElhHizt (ofensivo, -a; indignante; molesto, -a; enojoso, -a), EskolaHE (gaitzitzen duena), Casve EF (qui déplait, offensant), Lh DBF (1 chose propre à faire qu'on soit blessé, offensé, choqué; 2 offensant), DRA (1 molestia; 2 ofensio, enojoso), PMuj DVC (1 enojoso, molesto, pesado; 2 agravioso, injurioso, ofensivo); gaitzgarri : HaizeG BF (offensant); gaitzigarriki : DRA (ofensivamente) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: sartzeko eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Gaitzigarri sartzeko eskabidea ez da onartu. Batetik tradizio urria duelako eta bestetik jada gaitzitu hitza ageri delako zerrendan. Aski litzateke hori'.

gaitzik gabe
1 adj. Pertsonez mintzatuz, errugabea; gauzez mintzatuz, gaitzik egiten ez duena. Bere seme gaitzik gabea.
2 adb. Asmo txarrik gabe. Batere gaitzik gabe esan nion.

Aztergaia: gaitzik gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAITZIK GABE (Lar gaitzikbagea, Añ gatxik bagea). a) "Inocente" Lar. v. gaitzgabe. Erbia beti izan da gaitzik gabia. AB AmaE 409 (327 gatxik bagea). Aita Betikoak nola utzi zezaken bere seme gaitzik gabea alakoak eramaten? Inza Azalp 65. Gaitzik gabea gaiztoangatik. Ib. 65 (tít.). b) "Inocentemente, gaitzikbage" Lar. "Gaitz, mala intención. [...] Batere gaitzik gabe esan nion" Gketx Loiola. "Orrek gaitzipe esaten ditu gauzak (G-ãzp), batere gaitzik gabe (G-azp)" Gte Erd 217 (s.v. maliziarik gabe). c) (Lar gaitzikbagea, Añ gatxik bagea). "Inocencia, estado sin culpa" Lar

adib: ondare 1 iz. Gurasoengandik jasotzen diren ondasunen multzoa. Ik. seniparte. Oinordekoa hil dezagun, eta bere ondarea guretzat izango da. Gurasoak hilda, ondarea hiru senideek, nork bere zatia, hartu zuten. Aitak utzitako ondaretik bizi zen. 2 iz. Norbaitek une jakin batean dituen ondasunen multzoa. Seat 127aren truke eman zidaten dirua nuen ondare bakar, eta larri genbiltzan beti diruz. Galdutako ondarearen trukean, 1,6 milioi euro jaso ditu Elizak. 3 iz. Irud. Berrogei urteko diktadurak utzi digun ondare ikaragarria. 4 iz. Herri batek arbasoengandik jasotzen dituen ondasunen multzoa. Gure dantza-ondare aberatsaren hondakinak. Bazekien Eleizaldek euskarak ez zuela asabengandik zetorkion ondarea galera gaitzik gabe gorde. Ahoz eta izkribuz jaso zuen ondarearen zaintzaile leial.

gaitzik gabe 9: Consumer 7 (“Iragankorrak eta gaitzik gabeak izaten dira eta ongi erantzuten dute medikuak jarritako tratamenduaren aurrean”), Argia (“Gaitzik gabe garbiak eta ur gehiegirik gabe haziak, kalitate goreneko igaliak dira aurtengoak”), Laneki (“Gainera, landutako sailaren kudeaketa sanitarioari dagokionez, sustraiak gaitzik gabe haztea funtsezkoa da sail osoaren osasungarritasunerako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaitzik gabe 11: Berria 3 (“Arrisku jakin bat dagoen kasuetan, hainbat enbrioi ernaldu, eta soilik gaitzik gabeko ezaugarri genetikoak dituztenak aukeratzeko modua izaten dute gurasoek testen bidez”), Xanti Iruretagoiena 2 (“egur hori ez baita ez pipiarekin, ez eguraldiarekin eta ezta denborarekin ere hondatzen; eta lurrean sartuta ere, edo uretan murgilduta, inolako gaitzik gabe irauten du betiko, hondatu gabe”), Iñaki Segurola (“Honegatik edo hargatik, zerbait hartuta edo gabe, honako hau ere egona da haruntzagoko zeretaraino joateko zorian, on-gaitzik gabeko zorian”), Rataplan (“Raimundo zanak baliyo zuben / edozein beste bik aña / donostiar chit maitatiya zan / ta doñulari bikaña; / izketa guztiz samurdana ta / gaitzik gabeko mingaña. / ¡Zer gozua zan Donostiyari / edoski ziyon iraña!”), Filosofia apaingelan (“Nola damutu ahal izango zara gaitzik gabea dela irizten diozun ekintza batez?”), Imanol Unzurrunzaga (“Are gehiago, gaitza ezin da inola ere ongirik gabe eta ongitik kanpo izan; ongia, ordea, gaitzik gabe izan daiteke”), Asisko Frantzizko (“Beronek lortu zuen, gaitzik gabeko tranpatxo baten bidez baina berebiziko debozioarekin, haren saihetseko zauria ukitzea”), Anton Garikano (“Berriro sentitu zuen, gaitzik gabeko egia baten antzera, gizonen antzutasuna, zeren berak egiten ez bazuen inork ez baitzuen egingo, eta hartara, gelditutako erlojuari ematen zaion kolpe txikia emanez bere buruari, taupaka hasi zen familiako pultsu zaharra, erlojua tiki-taka bezala - bat, bi, hiru, bat,”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da gaitz sarreran ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa gaitz sarreran.

gaitzik gabeko
adj. Gaitzik gabea. Gaitzik gabeko haurrak. Oihenart eta kidekoen ibilerak gaitzik gabeko jolasak ote diren ez dakit.

Aztergaia: gaitzik gabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAITZIK GABEKO. Inocente. Gipuzkoatarren jostaldi gaitzik-gabekoakin. Izt D (ed. 1895), 3. Hitz jostallu gaitzik bageko pozkidatsuak. Izt C 229. Burniaz illak gaitzikabeko / aur kottadu ta eriak! Otag in Frantzes II 129. Gaitzik gabeko aurrari. Imaz ib. 144. Gaitzik gabeko artzai aek. Elizdo EEs 1929, 174. Oihenart eta kidekoen ibilerak gaitzik gabeko jolasak ote diren ez dakit. MIH 246. Gaitzik gabeko jentilaldi liluragarrian bizi baitziren artean. MEIG III 44.

adib: jansenista iz./adj. Jansenismoaren aldekoa. Jansenisten eta Jesusen Lagundikoen arteko borrokak. Gaitzik gabeko anitz jolas XVIII. mendean sartu zitzaigun jansenisten setak deuseztatu zituen. Jansenisten iritzi hertsiak. Heziera jansenista.

gaitzik gabeko , Argia (“Teari dagokionez, berdin: ama-landarea baldin badugu, ongi kokatua baldin badago, gaitzik gabeko lurrean, ongi ureztatua, inausia, garbitua, intsektuetatik babestua… bada, landare hori guztiz ongi egongo da. Haren aihenak propietatez beterik egongo dira: kolorez, gustuz, aromaz...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaitzik gabeko : Berria 2 (“Arrisku jakin bat dagoen kasuetan, hainbat enbrioi ernaldu, eta soilik gaitzik gabeko ezaugarri genetikoak dituztenak aukeratzeko modua izaten dute gurasoek testen bidez”), Iñaki Segurola (“Honegatik edo hargatik, zerbait hartuta edo gabe, honako hau ere egona da haruntzagoko zeretaraino joateko zorian, on-gaitzik gabeko zorian”), Rataplan (“Raimundo zanak baliyo zuben / edozein beste bik aña / donostiar chit maitatiya zan / ta doñulari bikaña; / izketa guztiz samurdana ta / gaitzik gabeko mingaña. / ¡Zer gozua zan Donostiyari / edoski ziyon iraña!”), Xanti Iruretagoiena (“Ur korronteak eta leku irekikoak baldin badira, urak eramaten hasi aurretik begiratu eta arretaz aztertuko dira iturri horien inguruan bizi diren gizakiek zer gorpuzkera duten; eta gorputzez sendoak, kolore ederrekoak, hanketan gaitzik gabekoak, begietan gaixo-makarrik gabeak badira, ondo probatuta egongo dira urak”), Asisko Frantzizko (“Beronek lortu zuen, gaitzik gabeko tranpatxo baten bidez baina berebiziko debozioarekin, haren saihetseko zauria ukitzea”), Anton Garikano (“Berriro sentitu zuen, gaitzik gabeko egia baten antzera, gizonen antzutasuna, zeren berak egiten ez bazuen inork ez baitzuen egingo”).

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da gaitz sarreran ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa gaitz sarreran.

gaitzikor
adj. Ipar. Irudikorra. Gizon gaitzikorra eta minbera baita ohore kontuetan.

Aztergaia: gaitzikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. irudikor

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: (Zub.) minbera.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia (eta H1.1 lantaldeak zehaztuko ditu adierak eta).

gaitzikortasun
iz. g. er. Gaitzikorra denaren nolakotasuna. Ik. irudikortasun.

Aztergaia: gaitzikortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gaitzitu, gaitzi/gaitzitu, gaitzitzen
1 zaio ad. Ipar. Norbait, gogoko ez duena edo iraingarritzat hartzen duena gertatzean, mindu edo haserretu; gaizki hartu, gaizki eraman. Bikarioaren jokoa biziki gaitzitu zitzaion Oxalderi. Handikiak halako dira; egia gaitzitzen zaie. Ene anaiari, badakit, gaitzituko zaizkio horrenbeste ohore.
2 da ad. Ipar. Kain gaitzitu zen anaiaz, eta errabia bihotzean itzuli etxera.

Aztergaia: gaitzitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

: gaitzitu, gaitzi(tu), gaitzitzen. Ipar. da/zaio ad.: bikarioaren jokoa biziki gaitzitu zitzaion Oxalderi.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gaitzitu, gaitzi(tu), gaitzitzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: adibide bat gehitzea eskatu du.

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Gaitzitu hitzaren sarreran adibide bat eranstea eskatzen du Knörrek. Onartu da eta honako hau izango da adibidea: "Bikarioaren jokoa biziki gaitzitu zitzaion Oxalderi"'.

gaitzizen
iz. Ezizena; izen okerra. Ik. izengoiti; goitizen. Butron Gonzalezen sasikumea, Burde gaitzizenez ezagutua. Haranederren gaitzizenez dabiltzan Harrieten lau ebanjelioak.

Aztergaia: gaitzizen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaitzondo
1 iz. zah. g. er. Bihotzeko erresumina. Eta faltak besterenak badira ere, ongi egingo duzu, gaitzondorik erakutsi gabe, lehen bezala mintzatzeaz eta etsaiagana joateaz.
2 iz. zah. g. er. Eriondoa. Ik. gaixondo.

Aztergaia: gaitzondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

gaitzurre
iz. g. g. er. Arriskua.

Aztergaia: gaitzurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

arriskua.

gaitzuste
iz. zuz. Zerbait egiteko edo ondasunen bat eskuratzeko fede txarra. Agiri berriak aurkitzea ez da transakzioa deuseztatu edo hutsaltzeko arrazoia, gaitzusterik izan ez bada. Saltzaileak gaitzustez jardun badu, erosleari kalte-ordaina eman beharko dio, eta korrituak ordaindu beharko dizkio.

Aztergaia: gaitzuste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh89 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaitzuste Desconfianza. Onustea itzali ta gaitzustea ernemindu oi da. 'La desconfianza' . Zait Sof 123. GAITZUSTEAN. "(V-gip, G), de mala fe, con mala intención" A. GAITZUSTE GABE. Sin recelar, sin desconfiar. Dabidek gaitz uste gabe, baimena eman zion. Lard 196 (Azkue traduce: "David sin mala fe le dio permiso"). Gaitz-uste gabe sinistu zion. Ib. 220. (Con compl. directo).Sin sospechar. Alejandro une artan [...] beste alde batean zebillen, alako gauzarik gaitz-uste gabe. Lard 349.

gaitzuste 91: Argia 4 (“Esan nahi baitut, II. Errepublikako Gobernua saiatu zen gaitzuste hori saihesten, hizkuntzen artean zubiak eraikitzen”), Deustuko Unibertsitatea 60 (“Ulertzen da bazkideak gaitzustez jardun duela, baldin eta sozietatea desegiteari esker irabaziak lortzen ba ditu, konpainiak iraun balu lortuko ez zituzkeenak”), EiTB 4 (“RAEk ez du analisi semantiko edo linguistikorik egin, baizik eta politikoa, eta gainera, era gaitzustean eta maltzurrean egin du, Agirrezabalagaren arabera”), Espainiako Gobernua 5 (“Nolanahi ere, gaitzustea dagoela ulertuko da, baldin eta, demanda aurkeztu aurretik, demandatuari ordaintzeko errekerimendu fede-emaile justifikatua egin bazaio, edota bitartekaritza prozedura hasi bada, edota beraren kontra adiskidetze demanda zuzendu bada”), Gomylex 18 (“Ahobatekotasun printzipioak KZren 1080. artikuluan du salbuespena; manu horren ariora, jaraunsleren bat preteritu bada banaketa egitean, banaketa hori hutsal daiteke baina, horretarako, beste interesatuek gaitzustez edo doloz jardun dutela frogatu behar da; edonola ere, interesatu horiek jaraunsle preterituari bere zatia ordaindu behar diote”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaitzuste 2: Berria (“Udala gaitzustean ari da jai batzordeen lanak trabatzen”), Migel Angel Mintegi (“Baina gaitzustean, noski, lansariaren erdia ostu nahian”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: gaitzuste (es mala fe; Zuz, Erl., Filos.); Iusplaza: gaitzuste (es mala fe).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es mala fe / fr mauvaise foi: Adorez: gaitzuste, uste txar / Elhuyar: fede gaizto, asmo txar, gaitz uste / Labayru: - / Zehazki: - / NolaErran: fede gaizto.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta jasotzekoa, sarrera gisa.

gaixo
1 iz./adj. Eria, gaixotasunen bat duena. Gaixo aurkitzen direnak. Gaixo jarri zenean. Gaixo dagoenari ogia ere nekagarri zaio. Ez dio sendagileak utzi nahi gaixo bati ura edaten, epelduta ez bada. || (Gorputzaz edo gorputzeko organoez mintzatuz). Giharretako zelulak erabiliz, bihotz gaixo bat indartzen saiatu dira. On egingo dizu oinez joateak, hezur gaixo horiek pixka bat berotzen hasteko. Baina zerk eman ziezaiokeen gozamena ia hilik zegoen gorputz gaixo hari?
2 adj. Bere zorigaitz edo dohakabetasunagatik errukarri gertatzen dena. (Iparraldean, izenaren ezkerrean nahiz eskuinean erabil daiteke). Gaixo bekataria. Gaixo Piarres! A, Kattalin gaixoa! munduko berri oraindik ez dakizu. Langile gaixo edanak beretuak. Hasten da jendea neska gaixo hark zer oker egin duen galdezka. Eri gaixoa. Gure euskara gaixo hau. Nora zoaz, gaixo hori? Ez nekien ongi, gaixo honek, non sartzen nintzen! Gaixoak gu eta gaixoak gure liburuak!

Aztergaia: gaixo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Bizkaiera / Besteak banaketa

gaixo da forma nagusia bai guztira, bai euskalkika, 330 ager.ekin (gainera horiei, 16 gaixu, 127 gaxo, 18 gaxu); gaiso 172 aldiz agertu da (B 16, G 20, IE ø, EB-EgAs 136); gaizo 43 aldiz (30etan IE); -e- dunak B dira ia bakarrik (gexo, geixo, geiso,... 51 ager. guztira)

Jatorrizko forma

gaixo, gaizo

Euskaltzaindiaren Arauak

1 iz. eta izond. 'eria'. 2 izond. 'errukarria'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gaixorik .

Informazio osagarria
Zerrendakoa da hobestekoa, hedatuena baita

"gaizo. Ipar. ik. gaixo"

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Egia da testuinguruak laguntzen duela gai x o hitzaren esanahi zehatza ulertzen, hots, 'gaisorik dagoena' eta 'koitadua dena'. Edozelan ere, grafiaz bereizteko aukera ontzat emango genuke askok. Beraz: gai s o 'gaisorik dagoena', gai x o 'koitadua, gajoa'. Nik uste, gainera, idazkera bateko eta besteko agerpen kopuruek zilegi egingo luketela erabilera bereizia" (1995-04-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: alderantziz eskatzen dut: 1 eria; 2 errukarria.

 - [E409]: Nire ustez gaixorik aditzondoak sarrera apartekoa eskatzen du. Baditu bere aditz lokuzioak ere: gaixorik egon, izan… Baita: gaixorik txarto, ‘gravemente enfermo’.

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Gaixo-ri buruz eskatzen dena jadanik jasoa dago zerrendan'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-05): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena (hau da, bere soilean aipatuko da oraingoz lantaldeak proposatu duen azpisarrera).

gaixo agiri, gaixo-agiri
iz. Sendagileak sinaturiko agiria, gaixo dagoen edo lesioren bat duen pertsona, denbora batez, lanean aritzeko gai ez dela adierazten duena. Ik. baja 1. Gaixo-agiria jasotakoan, lehen egunetik soldataren % 75 ordaintzea proposatu dute sindikatuek. Astean behin eraman behar zuen gaixo agiria lanera.

Aztergaia: gaixo-agiri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-12-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

gaixo(-)agiri 26: Consumer 3 (“Gomendatzen dizugu zure aseguruaren baldintzak irakur ditzazula, eta dagokizun kalte-ordaina eska diezaiezula: gaixo-agiria hartu zenuenetik senda-agiria jaso arteko egunengatik, ospitalean egindako egunengatik...“), Berria 23 (“Ikasturtea hasi aurretik gaixo agiria eskatu dute 125 irakaslek”); ez dugu aurkitu gaixoagiri formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gaixo(-)agiri 58: Berria 57 (“Gaixo agiria legez kendu ahal izateko proposamena egin du Frantziako Gobernuak”), Aingeru Epaltza (“Batzuk datu hotzak dira, plantilla organikotik, nominetatik edo haien gaixo-agiri edo opor-orrietatik atereak”); gaixoagiri 1, Berria (“Gaur egun, Gipuzkoako eraikuntzako langileek ez dute ordainik izaten gaixotasun arruntagatik hartutako gaixoagiriaren lehen hiru egunetan”). // Osakidetza: [formularioak]: baja medikoa/alta medikoa; // Osasunbidea: [buletinetan] baja agiri, baja mediko.

Zerrenda osagarriak

BerriaEstiloLiburua: baja* e. gaixo agiri, gaixoaldi, gaixo baimen. Medikuak ez dio baja eman nahi*[e.] Medikuak ez dio gaixo agiria eman nahi // Hegoaldeko 160.000 autonomoek baja ordaindua izango dute*[e.] Hegoaldeko 160.000 autonomoei ordaindu egingo diete gaixoaldian.

Erdaretako formak

es baja, parte de baja; fr arrêt de travail, arrêt maladie: Elhuyar: baja // Adorez: cese en una ocupación: baja; baja de enfermedad: gaixo-agiria; baja laboral: laneko baja; estar de baja: bajan egon; situación de baja: baja-aldia; baja temeraria: ausarkeriazko baja; baja voluntaria: borondatezko baja // Labayru: s.f. Autorización médica baja; baja laboral laneko baja; baja por maternidad amatasun-baja // Nolaerran: arrêt gaixo agiri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta jasotzekoa.

gaixoaldi
iz. Erialdia. Luzea izan zen gaixoaldia.

Aztergaia: gaixoaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-o(tu)+a-

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper