50535 emaitza bilaketarentzat - [19901 - 19950] bistaratzen.

galdetegi
1 iz. Galdera sorta, ikerketa baterako edo informazioa lortzeko prestatzen dena; galdera sorta hori jasotzen duen idazkia. Ik. galde sorta. Ehun galderatik gorako galdetegia prestatu zuten ikertzaileek. Eustat-en galdetegia erantzun dutenak.
2 iz. Inkesta. Hala uste du galdetegian parte hartu dutenen % 36k. Ikasleen eta irakasleen artean hizkuntza-gaitasunari buruzko galdetegia egin da.

Aztergaia: galdetegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:016 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galdetegi (eta galdetegi sorta) 17: Tantak 1989-1993 bitartean 7 (adib.: "Galdetegi idatzia aukeratu dugu datu bilketa egiterakoan", "Gurasoen asmoak eta irakasleen profesionaltasunez informazioa biltzeko hiru galdetegi ezberdin egin dira"), GAO 1991 ("Plazan sartutako funtzioekin zerikusia duen temario bati buruzko test moduko galdetegia"), Sirimiri/6 ("Eztabaidarako galdetegia"), Erlajazioa 2 ("Erlajazioaren sentsazioa saioak bukatuta norberak erregistratzen zuen, bestetik galdetegi bat prestatu eta programak iraun zuen bitartean hiru aldiz egin genuen", "Talde mailako galdetegiak partizipazio eta taldearekiko"), Ingurua/LH ("Antolatu solasaldi bat ikasgelan, aurreko iharduerako galdetegian oinarriturik"), Ararteko ("ahoz egindako elkarrizketetan eta idatzizko galdetegien bidez jakin dugunaren arabera"), Ele 1998 ("Ikaskuntza autonomoa denez, partaide bakoitzari egitarau pertsonalizatua egingo zaio eta hori galdetegi zein elkarrizketa batzuen ondorioz sortuko genuke"), P. Salaberri 3 (adib.: "galdetegiaren forma hartzen denean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

galdetegi : AB38 1 (cuestionario) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

galdetegi : PMuj DVC (consultorio técnico) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

galdetu, galde/galdetu, galdetzen
1 du ad. Galderak egin. Ik. galdatu1; galdegin; itaundu. "Nor zara zu?", galdetu nion. Ez niri hori galdetu. Galdetu omen zioten bere bigarren deituraz. Galde iezaiezu ea zer nahi duten. Aingeruari izena galdetu zion. Ez deus galde, ez bila, ez jakin. Bazter guztietan galdetuz.
2 du ad. Ipar. Eskatu. Ohe bat galdetzen du gaua iragateko. Kontseilu galdetu behar zaie pertsona zuhurrei. Hasi zitzaion galdetzen eta galdetzen ireki ziezaiola atea.
Azpisarrerak

Aztergaia: galdetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ikasgaia galdetu, ikasgaia hartu

Euskaltzaindiaren Arauak

galdetu, galde(tu), galdetzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

galdetu, galde(tu), galdetzen

galdetzaile
1 iz. Galderak egiten dituen pertsona. Galdetzaileari erantzuteko aginduaz.
2 iz. Ipar. Eskatzailea. Gosete denbora batez etorri zitzaion hainbeste galdetzaile, eta eman zuen hainbeste bihi, non azkenekoz hustu baitzituen etxeko selauru eta kutxa guztiak.
3 iz. hizkl. Galderak egiteko erabiltzen den izenordain, izenondo, adizlagun edo partikula. Nora eta non galdetzaileak.

Aztergaia: galdetzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
galdetze
iz. galdetu aditzari dagokion ekintza.

Aztergaia: galdetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

galdez
1 adb. Galdezka. (-en atzizkia hartu duen izen sintagma mugatu bati, edo zehar-galderazko perpaus bati dagokiola). Atez ate zebilen bere anaia txikiaren galdez. Aitaren galdez ari da. Ama, erromes bat da zure galdez. Nork egin ote zuen galdez hasi ziren. Galdez nauzue, bada, zergatik ni erakarri nauzuen. Agertzen zaigu beharrik emazte bat, zer nahi dugun galdez. || (Izen sintagmarik gabe). Moises Jainkoari galdez joan zitzaion. Beren artean galdez zeuden, ziotela, zer da hau? Ez zuten zer ibili galdez, lapurreta gauza gaiztoa zela jakiteko. Galdez nagokizue.
2 adb. Ipar. Eske. Gizarteari oihuz ari naiz, zuzentasunaren galdez. Haren kontra goraki dago mendeku galdez. On eta gaiztoen alde galdez zeruari. Ez zen otoitzetik baratu, Jainkoari galdez senda zezan, otoi, semea.
Azpisarrerak

Aztergaia: galdez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: galdezko .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Maiz –en galdez, postp. legez.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Bere horretan utziko dira oraingoz forma arautua eta lantaldeak proposatua; postposiziozko erabilera argitzea, berriz, H1.1 lantaldeari dagokio.

galdezka
1 adb. Galderak egiten; norbaiten edo zerbaiten galdea egiten. (-en atzizkia hartu duen izen sintagma mugatu bati, edo zehar-galderazko perpaus bati dagokiola). Ik. galdez; itaunka. Etxerik etxe nabil Jesusen galdezka. Mirentxu beti zure galdezka etxean daukat negarrez. Nor ote zen galdezka. Ez al garen isilduko ari dira galdezka. Nirekiko ari naiz galdezka ea auzi horrek ba ote duen behar bezalako funtsik. || (Izen sintagmarik gabe). Hasi ziren elkarri galdezka.
2 adb. Ipar. Eske. Urrikiaren galdezka gaude, gure jabe eta jauna.

Aztergaia: galdezka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak

AS gisa ematekoa izan daiteke

galdezko
1 adj. Zerbait eskatzeko egiten dena. Galdezko otoitza.
2 adj. hizkl. Perpausez mintzatuz, zerbait galdetzeko egiten dena. Galdezko perpausa.
Loturak

Aztergaia: galdezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

galde sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

a) galdezko otoitza; b) galdezko perpausa.

galdor
iz. Gandorra; gailurra. Ik. gangar.

Aztergaia: galdor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-06-15 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. gandor / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. gandor; gailur.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

galdu, gal, galtzen
1 du/zaio ad. Zerbaitez gabetua gertatu. (Berreskura edo bila daitekeen zerbaitez). Anton. aurkitu. Giltzak galdu ditu. Mila pezetakoa galdu dut eta ez dut inon aurkitzen. Etxean edo bortuan ardiak galtzeko beldurra. Galdu zitzaigun papera berriz atzematen dugunean. Batari txapela galdu zitzaion, besteari gona urratu.
2 du ad. Ezin bila edo berez ezin berreskura daitekeen zerbaitez gabetua gertatu. Ondasunak eta osasuna galdu. Ezkondu eta berehala galdu zuen senarra. Elkarri leialtasuna galdu dioten senar-emazteak. Begi bat galdu. Besoa galdu. Haur batek erabat gal dezakeela bere lehen hizkuntza, bestetan hazi dutelako gero. Goizik galdu zuen aita; geroztik ez zuen ama baizik ikusten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Paradisu galduen bila.
3 du ad. Zerbaitez ez baliatu. Ik. alferrik galdu. Astirik galdu gabe. Auzi hura unerik galtzeke zuritu behar zuela.
4 du ad. Lehiaketa, apustu eta kidekoetan, garaitua izan edo lortu beharrekoa ez lortu. Anton. irabazi1 3. Apustua galdu zuen. Milaka pezeta galdu ditu jokoan. Hiru eta huts galdu dute. Ez zaik komeni joko hau; galtzen aterako haiz (Ik. galduan). Badakite agerian geldituko direla eta galtzen irtengo.
5 da ad. Bidetik at, hura ezin aurkituz gertatu. Gauez oihanean galdu ginen. Galduak goazela ikusirik. Labirintoan galdua. Ez gaitezen gal amets bideetan barna.
6 da/du ad. Zerbait edo norbait guztiz hondatu, suntsitu, gaiztotu. Gaizki hil eta betiko gal ez gaitezen. Kristautasuna hondatzeko, itotzeko, galtzeko zorian zegoenean (Ik. galzorian). Hain estu eta galtzeko bidean aurkitu zirenean. Ez dela egundaino Jauna baitan fidatu denik galdu. Galdua naiz betiko. Ardoak gaitu galdu. Lagun hurkoaren izen ona galtzen duena. Behartua zaude galdu diozun ohorea bihurtzera. Azeriak sei arkume galdu ditu bart bordan. Baratze guztiak galdu ditu ekaitzak. Beroaz haragia eta esnea galdu egiten dira. Emakume asko galdu ditu edertasunak, eta gizon asko handiusteak. Zu galtzeko eta hiltzeko bideak asmatzen ari ziren. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Gazte galdua izan zinelako. Mundu galdu honetan. Haren asmo galduei igarrita.
7 da ad. Desagertu, ezereztu. Aztarrenik gabe galdu diren hainbat agiri zahar. Gure arraza ez dadin gal. Galtzeko zorian dauden espezieak babestearen alde egon izan naiz beti. Endogamiak galtzeko bidean jartzen ditu animalia asko. Haren oroitzapena gal ez dadin. Batasuna eginik ere, euskara gal daiteke; batasunik gabe, galdua dago aldez aurretik. Begien bistatik zeharo galdu zen arte.
8 da/du ad. Osasunez edo itxuraz mintzatuz, okerrera jo, itxuratxartu. Gurasoak lurperatu zituztenetik, Martin egunetik egunera galtzen hasi zen. Oso galdua ikusi dut Maria.
9 du ad. Gorputzeko pisuaz edo kiloez mintzatuz, gutxiagotu. Hogei kilo galdu ditu hiru hilabetean.
10 Gauzez mintzatuz, bereziki tokiez eta eraikinez mintzatuz, oso ezkutuan dagoena, gordea edo bakartua bezala dagoena. (Partizipio burutua izenondo gisa). Zoko galduren batean baizik, diotenez, erabiltzen ez diren hitzak. Euskaldunik gehienek erabiltzen zituzten osagaiei eman zien Altubek lehentasuna, ez Euskal Herriko bazter galduren bateko txokokeriei. Mendiko borda galduren batean lagunartean ardoa edanez.

Esaera zaharrak

Aise izana aise galtzen. Belar gaiztoa, galtzen gaiztoa. Ez har besterena, ez galtzera utz hihaurena. Gal bedi gizona eta ez haren ospe ona. Gosaldu, bazkaldu, askaldu eta afaldu, eta ogasuna galdu. Hiri galduan auzia eskuan. Non fida, han gal. Oiloa irabazi eta kapoia galdu. Ontzia galduz gero, guztiok pilotu. Urak esnea galtzen du, eske soberak adiskidea. Ur meheetan galtzen dena, ur handietan ito. Zakutik bihia gal, edo zorrotik irina, da galtze berdina.

Aztergaia: galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hondoratu, galdu

Euskaltzaindiaren Arauak

galdu, gal, galtzen. da/du ad. / AS: galdu-gordean 1 'galtzeko zorian'. 2 'noraezean, helbururik gabe'

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: galduan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

galdu-gordean

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

galdu, gal, galtzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Azpi-sarreratzat onar daiteke: galdu-irabaziak. / Galdu-behar ere azpisarreratzat onartuko nuke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Lehen itzulikoaz eta lantaldeak proposatuaz gain, onartu egin da galdu-irabazi azpisarrera: «galdu-irabazi iz. pl. Zuz. eta Merkat.»

galdu-gordean
1 adb. Galtzeko zorian. Itsasoa biziro haserretu, eta gau guztian galdu-gordean zebiltzala.
2 adb. Noraezean, helbururik gabe. Galdu-gordean dabil.

Aztergaia: galdu-gordean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 'galtzeko zorian'. 2 'noraezean, helbururik gabe'.

galdu-irabazi
iz. pl. zuz., merkat. Galerak eta irabaziak. Aurreikusitako galdu-irabazien kontuan enpresak erabaki horiekin dirua galduko duela ikusten baduzu aldaketak egin beharko dituzu.

Aztergaia: galdu-irabazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu. / Zehaztapenak: pl. eta, Zuz. eta Merk. [Merkataritza gai-izendapenaren laburdura].

 - [E409]: Azpi-sarreratzat onar daiteke: galdu-irabaziak. / Galdu-behar ere azpisarreratzat onartuko nuke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Onartu egin da (ik. galdu sarrera).

galduan
adb. Galtzen. Norgehiagoka hauetan, bat gertatuko da irabazian eta bestea galduan. Galduan geldituko ez direlako segurantziak ematen zaizkie. Ez gara galduan irtengo irakurtzen badugu. Ez hintzen galduan atera.
Loturak

Aztergaia: galduan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta adibideren bat gehitu (oharreko atera falta da). Bide batez, galdu sarreran galtzen atera, galtzen irten moduko adibideak jasotzea komeni da (2021-11-23).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

galdu sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ez gara galduan irtengo irakurtzen badugu.

galdukeria
iz. Pertsona galduari dagokion egite gaitzesgarria. Galdukerian biziz, ondasun guztiak barreiatu zituen.

Aztergaia: galdukeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
galduxe
Galdu samarra. (Partizipio burutua izenondo gisa, -xe atzizkia hartzen duela). Zoko galduxe batzuetan baizik aditzen ez ditugun hitzak. On da eta on litzateke, adibidez, ederki bereizten ditugunez gero, zergatik ez gorde, galduxe dugunok, egin dezake eta egin lezake-ren arteko bereizkuntza?
Loturak

Aztergaia: galduxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GALDUXE (Part. con suf. -xe, de valor aproximativo). Zokho galduxe batzutan baizik aditzen ez ditugun hekien [hitzen] biltzen. Lander RIEV 1907, 432. Hirur azken urtheetan osagarria galduxea zuela. Ox 200. "Izugarriak" eta "pamerialak" eta olako beste-munduko bildurgarriak, galduxe dira Euskalerrian. Or Eus 60 nota. Galduxea dago langintza ori. Ostolaiz 138. On da eta on litzake, adibidez, ederki bereizten ditugunez gero, zergatik ez gorde, galduxe dugunok, egin dezake eta egin lezake artekoa? MIH 113. v. tbn. Zerb Azk 93. Zait Plat 22. Ardoy SFran 268

adib: gorde 5 du ad. Mantendu, atxiki, ez galdu. Haren izena hemendik aurrera gogoan ongi gorde dezadan. Zeren bere bizitza gorde nahi duenak arima galduko baitu. Etxepareren liburutik gorde den ale bakarra. Euskarak bildu dituen ondasun apurrak maiteki gorde. Zergatik ez gorde, galduxe dugunok, egin dezake eta egin lezake-ren arteko bereizkuntza?

galduxe 4: Deia (“ez dut nik narrazio lineal eta piruetadunen apologiarik egingo, baina liburu honetan galduxe sentitu dut nire burua”), Berria (“Ezbairik gabe, homogeneotze globala dela eta, bere zaporea galduxea du nabarmen Ekialdeak”), Argia (“Entzuten da –pasilloetan eta– galduxe modura zabiltzatela”), DiarioVasco (“Gaur, galduxeago ibiliko litzateke Gregoria”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

galduxe 22: Herria 3 (“Hegoaldean galduxea dute”), Patziku Perurena 10 (“Edo euskal sena galduxe duen espainolarentzako”), Jose Angel Irigaray 2 (“Hiruzpalau urtez begibistatik galduxe, baina ez ahantzia, berriz hasi zen ikusten”), Joxerra Garzia (“Horra gure arbasoek nola eman zuten, labur eta egokiro, guk tamalez galduxea dugun senaz, kanpoan modu bateko eta etxean guztiz bestelako izateko giza joera hori”), Bernardo Atxaga (“Izan ere, bildumek nagusi den ikuspegia sendotzen dute gehientsuenetan, eta poesiaren kasuan - garai bateko ospea galduxea duten beste hainbat esparrutan bezala - ikuspegi hori alderdikoia eta inkisitoriala izaten da, mugak eta hierarkiak ezartzera oso emana”), Menane Oxandabaratz (“Noiz - jadanik galduxea nuen nik uste... -, bainan politikarien jokoa, erranen dautzut”), Alberto Ladron Arana (“Edo Rudolf maingua, 14ko gerran eskuarekin batera burua ere galduxea zuena”), Patxi Zubizarreta, Aingeru Epaltza, Juan Garzia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da galdu sarreran ere jasotzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa galdu sarreran.

gale
iz. g. er. Gogoa. Ik. botagale; goragale; jangale; pixagale...

Aztergaia: gale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

Ik. botagale, goragale, hazgale, jangale, kakagale, logale arautuak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

beste 20 gale jaso dira corpusean, denak G (Cb, Noe, A, Or 4, Zait 13): a) bakarrik erabilia 3 aldiz: Cb Eg II ("Pekatuen ganak edo galeak kenduko zaizkitzu"); Noe ("Sufritu du amaika / gose eta gale"); A Ardi ("Ori dezu, aizpatxo, galea, leia"); OEH argitaratuan, gainera, TAg GaGo: "Gizon gosetienaren galea atsetzeko beste", eta aip. Gurbindo ap. DRA; b) elkartuen bigarren osagai gisa (beti ap. Or eta Zait), b1) aditzekin 13 aldiz: Zait Sof 9 (adib.: "Ez naiz inor samindu-gale", "Ez zaite guzia agindu-gale", "Zeren yakin-gale zera?", "Luzatu-galez ari da gizon au, antza"), Or Aitork 2 ("Jakin gale orrek grekoz philosophia du izen"; "Nere arima [...] zauriz beterik zoan, urrikarri, sumagauzen uki-galez"), Zait Plat 2 ("Iakin-galea sortarazi nai izango nuke gure artean", "Etzuen irabazi galerik"); b2) izenekin 4 aldiz: Or Aitork 2 ("Ez zan ardo-galeak eramana", "Ene biotza olako kezka-gale zalarik"); Zait Sof 2 ("Iria mozkin-galez limurtuz", "Eriotz-gale dan añako erorik ez da") // Ik. OEH argitaratuan, gainera, galetu testu-lekukotasunik gabea, eta gale 'kanpaia' adierakoa: Ker in Onaind MEOE 764 ("Artzain-txistu bizia sakon-zidorretan, / bere ogei artzarrak nunai gale-otsa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gale (eta erritasun-g., izen-g.; ikasi g.) G 4: Or 2 ("Avidus laudis = izenaren gale - izen-gale"); Lab ("erritasun-galeak eragozpen guziak garaituko ditu"); Zait ("Aspaldidanik Euzkadi'tik etorri ta Guatemala'n bizitzen gelditu ziran euzkotarren berri ikasi gale nintzan"); galetu B 1: J.G. Etxebarria (Españiko olerkariak euskeraz II 35: "Barriz / ez ni galetu; illik naz / zure begiok ikusiz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gale : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 ('apetencia'); galetu : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gale : EuskHizt (1761. Gura, nahia, gogoa...; Ik. goragale, logale, etab.), HiruMila, ElhHizt ('gana, deseo, anhelo, voluntad'), EskolaHE, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; galegarri : PMuj DVC ('apetecible'); galetsu : Lh DBF, DRA ('ganoso'); galetu : EuskHizt (*1845. galea izan, galeak hartu; Ik. logaletu, etab.), HiruMila, ElhHizt ('tener ganas de; desear, apetecer; entrarle o venirle a uno ganas de'), EskolaHE, Casve EF (galetü), Lh DBF, DRA, PMuj DVC; galetze : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gogoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-03): hurrengorako.

galego
iz. Galiziera. Galegozko literatura.

Aztergaia: galego

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

galiziano 1 (MEIG, ohar batean: "Bi esaldi behintzat, euskarazkoa bata, (...) eta galizianoa bestea") izan ezik, [+ pertsona] dira guztiak: gallego (eta -u) a) 'galiziarra' adierako 18: B 7 (Enb: "Bizkargi ala 'galegu-eri' / Zein alaiago diran begira"; SM Zirik 6, adib.: "Camilo Ferreirus, gallegoa", "Artadi an euan gallego artian tripak jaten", "gallegu mordoren bat piñu ebaten"); G 8 (Urruz Zer: "Galitziakoa. Gallegoa beraz"; Tx B III: "gallego jende orrekin konfiantza gutxi"; NEtx LBB: "Gallego izena, arlote ta zarpail esatea bezelaxe da gure artean"; Salav 5, adib.: "nere lagun gallegoak bakarrik tiratzen zuan gure aldetik", "Gizon koxkorren fama dute gallegoak, baña ura oso balientea zan", "kazereñoak, gallegoak eta orrelakoak"); IE 2 (Barb Leg: "Egizu Gallegoa, Jauna", "Gallegoa eginen diagu beraz, Piarres"); EB 1 (MEIG: "zer axola dio inori asturiano edo gallego bat bezala mintzatzen den euskaldunak?"), eta OEH argitaratuan, gainera: Alz STFer ("Coruñako jende ori galleguo dek, galleguak berak baño!"), A Y 1934 ("Gallegu odoldun"); b) 'galiarra' adierako IE 1 (Hb Egia: "Oraiko Fransesen lurrean, Gallegoek bazituzten Esus, Taranis eta Teutates [yainkoak]"); galiziar 4: B 1 (A BGuzur: "Bonboa esaten da gure itxaserrietan Galiziarren Falucho, ingelesen Vessel-gaiti"); G 2 (Lar DT: "Ausaz galiziarren bat da gure zimaur zale au?"; Or in Gazt MusIx: "Galiziar bati cuarénticíncu entzuten badiote, irri egiñen diote"); EB 1 (MEIG: "Cela galiziarra da"); galiziatar G 1 (Berron Kijote: "galiziatarrek joka iraindu giñuztenean"); galizitar G 4 (Ag G 3, adib.: "galizitar emakumea etzan ez eder, ez garbi"; NEtx LBB: "Euskaldun semea Galizitarren etxean oso ondo artua izan zan").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gailego (eta -ll-, -a) 10, [+ pertsona]: B 4 (Kk: "iru euzkeldunek, bat gallegua; goyan begoz gizajuak"; Anait 1970 3, adib.: "Gallegoa zala esan euskun", "personajea gallegoa"); G 1 (El Día 1933: "Badirudi batzuetan gallego biurtu bear gaituztela"); EB 5 (L. Haranburu A.: "Felisa. Gailega bera"; Oihenart Taldea: "euskaldun nahiz gailegoentzat"; A. Prego: "honako hau euskalduna eta harako hura gailegoa"; Ugalde: "Katalanak eta gailegoak"; Argia 1983: "Estatu mailan hor ditugu ere beste hizkuntz arazoak, eta nagusienak, katalan eta gailegoena dugu"); galego 13: [+ pertsona] EB 4 (X. Saizar: "euskaldunek eta galegoek"; Gabai/8: "jeneral galegoa"; Egin 1991 2: "galegoei euskaldunen berri eramatera", "programarik onena galego talde batek egina izan da"); [- pertsona] 9: G 4 (Lab, adib.: "galego izkuntzaren zaindari", "Galego-izkelgien joera"); EB 5 (Nazio arazoa: "Lenin-ek teoria hori atera zuenean, euskal, bretoiniatar, galego, etabar nazio zapalduen kasuak ez zituen ezagutzen"; GizarteZ/OHO 2, adib.: "galego, katalanera eta euskara"; Egin 1988 eta 1991: "katalana, galegoa, euskara", "Bata euskaraz mintzatu zen; galegoz bestea"); galegozale G 1 (Lab: "maisu aundi ta galegozale argi"); gailego (eta -ll-) EB 2, [- pertsona] (MAtx: "euskarak eta gallegoak geroztik jaso duten laguntza"; Bene-benetan/5: "auzoko hizkuntzak / gailegoa"); galizar EB 1, [+ pertsona] (Egin 1988: "Steeleye Span irlandar taldearekin batera, Milladoiro galizarra eta Oskorri euskalduna arituko dira bertan"); galiziar 13: a) [+ pertsona] 10: B 3 (Zubk: "Gogoratu len ain sarri errira etortzen ziran galiziar txorrotzaileak"; "Galiziar txorrotxailiei deitzen eutsen"; Anait 1970: "Gure Galiziar laguna arin artu eban loak"); EB 7 (X. Saizar: "galiziar eta euskaldunen artean"; Txill: "galiziarrei eta portugesei"; J. Kalzada: "Megalitos-etan ehorzteko ohitura Ipar Portugaldik hartu genuela irakatsi zuen, galiziarren bitartez, Asturiatik pasatuz"; Egin 1986: "Antonio Martínez Pérez galiziarra"; Hemen 1989: "Gitxi ba al deritzozue idazteari?, galiziar gisaz arrapostu nien"; M. Arregi: "Jesus Blanco Villar galiziarraren atzetik"; A. Aisa: "Ezusteko galantena galiziarrek eman zuten"); b) [- pertsona] EB 3 (Arrantzaria: "galiziar kosta"; I. Salbidegoitia: "Galiziar aldizkaria"; LMuj: "Fonfría gaztelaniarraren ondoan Fontvella, Fontenova, Villanova katalan eta galiziarrak"); galizitar [+ pertsona] G 3 (J. Iturria: "galizitar eresgille"; Lab: "Ramon Otero-Pedrayo galizitar idazle jakintsuak", "Galizitarren esker-ona ezik euskaldunona ere"); galiziera EB 1 (Argia 1983: "ezin daiteke gaur normaltasunean bizi galizieraz").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gailego : DFrec 21 (3 hizkuntza, 18 'galiziarra'), AB38 3, AB50 11 (hauetan 1 pertsona, 1 hizkuntza; besteak, zehaztu gabeak), HiztEn (gailego 1: Ctenolabrus rupestris; gailego 2 (1 galiziako herritarra; 2 ik. galiziera; 3 haize hotza), LurE (Ctenolabrus suillus edo rupestris), Euskalterm 1 (Ctenolabrus rupestris eta txahal gailego: ternera gallega); galego : DFrec 4 (2 hizkuntza, 2 'galiziarra'), AB38 2 (hauetan 1 hizkuntza, bestea zehaztu gabea), AB50 1, HiztEn (1 ik. gailego 2; 2 ik. galiziera), LurE (galiziarra; galiziarren hizkuntza), Euskalterm 2 (1 hizkuntza, 1 haizea); gallego : DFrec 1 (hizkuntza), AB50 1; galiziar : AB38 3, HiztEn (ik. gailego 2), LurE (galiziakoa; ik. galego), Euskalterm 1 (g. gaita); galiziera : DFrec 2, AB38 1, AB50 1, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

galiziar : EuskHizt (Galiziakoa. Ik. galego), HiruMila (gallego), ElhHizt (ik. gailego 2), EskolaHE (galiziakoa; ik. galego), Lur EG/CE (gallego) eta EF/FE (galicien); gailego : ElhHizt (gailego 1: Ctenolabrus rupestris; gailego 2: 1 gallego; 2 ik. galiziera), EskolaHE (Ctenolabrus suillus edo rupestris); galego : EuskHizt (1 galiziar; 2 galiziarren hizkuntza), HiruMila (1 gallego; 2 lengua gallega), ElhHizt (1 ik. gailego 2; 2 ik. galiziera), EskolaHE (galiziarra; ik. galiziera), Lur EG/CE (gallego) eta EF/FE (galicien), PMuj DVC (gailegu: 1 gallego; 2 lengua gallega); galiziera : HiruMila (lengua gallega), ElhHizt (gallego, hizkuntza), EskolaHE; galegubaba : DRA (fisán, judía,...), PMuj DVC (gailegu-baba: judía,...) // PMuj DVC: gailego-aza (berza verde para animales), gailegu-soinu (gallegada, mús.) gailegu-talde (gallegada) // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza) Sin. galiziera.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeari dagokio

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "hori galizieraz da, euskaraz galiziar eta galiziera esan beharko genituzke" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hitz hau hobeki zehaztu beharra dago. Alde batetik egia da galego eta galiziera, hizkuntzari dagokionez, sinonimotzat jo daitezkeela, baina, araua jarri denez, badirudi galego hizkuntzari ez eze, bertako herritarrari ere esaten zaiola, eta, hortaz, 1 eta 2 jarri beharko genuke: 1 (Galiziakoa) Sin. galiziar. 2 (Galiziako hizkuntza) Sin. galiziera.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Onomastika batzordeak argitzekoa da, eta, hala onartuko balitz, itzulia amaitzean jasotzekoa.

galen
1 iz. g. er. jas. Zigorra, zentzagarria.
2 iz. g. er. jas. Etsipena.

Aztergaia: galen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Goi.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

1 zigorra. 2 etsipena.

galena
iz. miner. Berun sulfuro naturala, kolorez grisa dena (PbS).

Aztergaia: galena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Miner[alogia].

galendu, galen/galendu, galentzen
da/du ad. g. er. jas. Zentzagarria hartu edo eman.

Aztergaia: galendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

galen(du), galentzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Mailak

Goi.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

zentzagarria hartu edo eman.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Ark (arkaiko) marka daiteke galendu: “Galenduakdabil uberen bila” (RS 299).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Bere horretan utziko da oraingoz.

galeoi
iz. Itsasontzi handia, gutxienez hiru masta zituena, garraiorako edo gerraontzi gisa erabiltzen zena. Gaztelako bandera daraman hiru mastako galeoia.

Aztergaia: galeoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

galeper
iz. Faisaiaren familiako hegaztia, eperra baino txikiagoa, burua, gainaldea eta hegoak arre ilunak dituena eta sukaldaritzan oso aintzat hartua dena (Coturnix coturnix). Galeper txakurra.

Aztergaia: galeper

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Coturnix coturnix.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena
galeperki
iz. Galeperraren okela.

Aztergaia: galeperki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ki 'okela'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

galeperraren okela.

galera1
1 iz. Galtzea, zerbaitez gabetua gertatzea. (Pluralean nahiz singularrean). Zuk irabazi eta niretzat galera. Irabaziak eta galerak. Ehun mila pezetako galera. Ondasunen galera gogorra. Otso horrek galera ikaragarriak egiten zituen artaldeetan. Etxeko ur beroaren instalazioan bero-galerarik ez gertatzeko.
2 iz. Galtzea, zerbait edo norbait guztiz hondatzea, suntsitzea. Heure buruaren hondamena eta galera ekarriko duk luzaro gabe. Daviden emazteen galera.
3 iz. Galtzea, desagertzea. Arabako euskararen galera.
galera2
1 iz. Antzinako gerraontzi luzea eta karel-apala, bi masta antenadun zituena eta arraun indarrez ibiltzen zena. Veneziar galera baten kanoikadak aurpegia desitxuratu zion.
2 iz. pl. Galera batean arraunlari gisa aritzeko zigorra. Betiko galeretara kondenatu zuten. Galeretara igorria.
3 iz. Lau gurpileko orga luzea, pertsonak eramateko erabiltzen zena.
galeran
-en kaltean. (-en atzizkiaren eskuinean). Edertzea ondo dago, baina ez garbitasunaren galeran.
Loturak

Aztergaia: galeran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GALERAN En perjuicio. Enplea itzatzu arma oiek Jainkoaren serbitzuan [...] eta moro arroen galeran. Arr GB 12. Okasiuan ibilli gabe / mesere-ustez galeran. MendaroTx 125. Nola ez degu izango miñ / askoren alde gure galeran / jarri duten legiakiñ? Ib. 145. Osasunaren galeran. Ib. 240. Edertzea ondo dago, baña ez garbitasunaren galeran. MAtx Gazt 80. v. tbn. Uzt Sas 212. Berron Kijote 139. Ostolaiz 116

galeran 34: Aizu (“hizkuntzaren galeran eragiten duzu”), Deia 2 (“Ceplástica galeran sartu zuen”), Elhuyar 3 (“biodibertsitatearen galeran eragin zuzena”), Consumer 2 (“Elikagaiaren endekapenean edo jatorrizko kalitatearen galeran faktore askok dute eraginik”), Berria 11 (“Nafarroa Behereko euskal hiztun tasa gorena galeran”), EiTB 9 (“Baina etzak ahaztu beste aldea… Jende gutxiago ibiliko duk herrian eta denda txikiak galeran aterako dituk, baita tabernak ere”), Jakin 2 (“Galeran bai, ehunekoa ezin da 100 baino handiago izan!”), Argia 2 (“Baina ikerketa prestigiotsuenen arabera, heriotzan nahiz bizi-kalitatearen galeran funtsezkoa da elikadurak eta jarduera fisikoak duten eragina”), Laneki (“”presio-kargaren galeran oinarritzen da haien funtzionamendua”), DiarioVasco (“Zendoiak, berriz, broman jarraitzen du: «Ludi zabala aurrera doa / galeran edo mejoran; / bertsolaririk izango ote zan / Jesukristoren denboran?”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

galeran 5: Iñaki Segurola (“Zorigaitza ez izateaz gainera, zorionera daraman bidea ere bada euskalgauzaren galera hori, zeren Aurrerapenaren irabaziak galeran baitute bere hazkurria”), Koro Navarro (“zerikusi handia izan zuen kontzeptu horien sinesgarritasunaren galeran”), Iñaki Heras (“Nazioarteko lehiara irekita dauden sektoreetan, edo produktu ordezkagarriak ekoizten dituzten ekonomia adarretan, atzerriko lehiak badu bai eraginik, bai enpleguen galeran bai soldata mailan; izan ere, zuzenean lehiatzen baitira, nolabait, konpetentzia harekin”), Bernardo Atxaga (“Alde horretatik, aztertu egin beharko litzateke diktaduraren eragina euskararen galeran, eta bai halaber - burura datorkidan lehen etsenplua jartzearren -, herritar ez euskaldunei ematen omen zaien tratu gutxieslearen egiazkotasuna; eta asmatu, nahiz azterketa horiek oso zailak diren, okerrak zuzentzen”), Edurne Elizondo (“Haien galeran partaide bilakatu zen, nolabait, Andreas”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Komeni da mesedetan forman dagoen ohar bera jasotzea hemen ere (-en atzizkiaren eskuinean).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa galera sarreran.

galeria
1 iz. Atari arkupeduna.
2 iz. Baserrietan eta etxe zaharretan, alderik alde doan balkoi luzea, sarbide bat baino gehiago dituena. Etxe aitzineko galerian.
3 iz. Hainbat elizaren barnealdean, alboetako goialdean alderik alde doan balkoi modukoa. Eliza gutxi da Azkainekoa baino ederragorik, bere aldare eta hiru galeria aberatsekin.
4 iz. Artelanak, batez ere margo- eta eskultura-lanak, erakusten eta saltzen diren tokia. Kaiua galerian Cristina Zelich-en argazkiak ikusi ahal izango dira.

Aztergaia: galeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09
galeriano
iz. g. er. Galeretara zigorturiko pertsona. Galera zahar batean arraunean ibili zen galeriano baten bizipenak.

Aztergaia: galeriano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ano.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esangura erantsi beharko litzaioke, ez baita oso ezaguna.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): H1.1 lantaldeari dagokio adierak lantzea.

galerista
iz. Arte galeria bateko jabea edo kudeatzailea. New Yorken badaude galeristak, artista gazteen aldeko apustua egiten dutenak.

Aztergaia: galerista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galerista 2, Artistas 1995 (“Goupil galeristak erosi zuen obra hori, eta horrek ere diru-sarrera ederrak ekarri zizkion“, “Mariano Barbasanek Etxenagusiaren martxante-funtzioak egiten zituen, haren lanak Municheko Fleischman galeristarenean eta Londreseko French Galeriatan salduaraziz”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. LurE, HiztEn, Euskalterm.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

galeria jabe : Zehazki; ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, HiruMila.

LBeh (2014-04-03): galerista 64: Deia (“Euskal galerista eta artistak, Madrilerako bidean”), Berria 44 (adib.: “Euskal galeristek azokako filosofia horrekin bat eginez, eskaintza oparoa prestatu dute krisi ekonomikoari eta salmenten beherakada nabarmenari aurre egiteko”), EiTB 15 (adib.: “Galeristen eta antolatzaileen artean aurten izan den polemikaren ondoren dator dimisioa”), Jakin 2 (adib.: “Gero zetozen, %22rekin, galeristak eta tartekoak”), Argia 2 (adib.: “Dena den, erosleak topatzea galeristen lana dela uste dut, eta zuk egiten baduzu, galeriak saltzen duenarekin urte amaierara ez zarelako heltzen da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: galerista 45: Berria 42 (adib.: “Euskal artearen alde apustu arriskutsuak plazaratu izanak bereizten ditu Emilia Epelde eta Mikel Mardaras gainerako galeristengandik; abenturarik abentura, hamar urteko bidaia egin dute”), Hasier Etxeberria 3 (adib.: “Ederra izaten da urtean behin hara agertu eta artistekin, galeristekin eta artezaleekin mintzatzea”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es galerista / fr galeriste: Elhuyar: galerista; galeria-jabe / Nolaerran: - / Zehazki: (de una galería de arte) galeria jabe / Labayru: - / Adorez5000: (Art.) galeria-jabe.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

lantaldeak “galerista iz. ‘galeria-kudeatzailea’” proposatua (2010-06-15).

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta adiera argituz onartzekoa

Gutxieneko baldintza betetzen du maileguak, eta adiera argituz onartzekoa.

Informazio osagarria
Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

galeria-kudeatzailea.

Kategoria

iz.

galerna
iz. Itsasotik datorren haize gogorra edo ekaitza. Ik. enbata. Galerna haizea.

Aztergaia: galerna

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
galernatsu
adj. g. er. Galerna dakarrena, galerna girokoa, galerna lehertu dena. Ik. ekaiztsu. Haize galernatsua. Itsaso ilun eta galernatsua.

Aztergaia: galernatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

gales
iz. Galesen mintzatzen den hizkuntza zelta. Galesko hiru milioi herritarretatik % 20 inguruk hitz egiten dute gaur egun galesez.

Aztergaia: gales

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EH 2014

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gales 52: [+ pertsona] 6: IE 1 (Mde Pr: "Badakigu Galesak ere izan direla Irlandan"); EB 6 (MIH, adib.: "Askotan galesek ez diote galesez hitzegin nahi arrotz bati", "Gales erdaldunak") eta [- pertsona] 46: IE 9 (Mde Pr, adib.: "Galesez gorsedd zeritzaien batzarretan", "Gales hizkuntzaren eredura", "Gales herrizaleen aldizkaria"); EB 37 (MIH 33, adib.: "Galesko Unibertsitatean galesa erabiltzen dute zelta-sailean", "Galesez irakurtzen eta idazten", "Galesak dira, aitzitik, bertako animalien izenak", "Herri koxkor gales huts batean", "Badira zenbait gales astekari", "Galez hitzez moldatutako esaera asko inglesetik itzuliak dira"; MEIG I-VI 4, adib: "egungo galesak, irlandesarekin parekatuz, aski irudi argia ematen du izan zitekeen baina izan ez zen harena"); galesezko EB 3: MIH (adib.: "Galesezko Bibliak", "Erdaldunak ere galesezko elizara joaten baitira"); Gales herria 4: IE 3 (Dv Lab: "Gales-herrian"; Mde Pr 2, adib.: "Gales Herriko aitonsemeak"); EB 1 (MIH: "Gales herrian gertatzen dena bera edo beratsua gertatzen da beste zenbait bi hizkuntza dituzten herritan"); galeseratu EB 1: MIH ("Atzerriko izenak eta teknika-hitz internazionalak [...] jatorrizko hizkuntzatik hartu eta mintzaera galeseratu beharrean, ingeles antzera esaten dira"); galestar 16, [+ pertsona]: Mde Pr 10, adib.: "Galestarren artean bertako hizkuntzan predikatzen", "Robert Williams galestarrak"; MIH 6, adib: "Galestarrik gehienak ez dira galesez mintzatzen".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Gales EB 16: HizkLiter/BBB/1 ("keltiar kulturako zenbait herrik - Gales, Bretainiak"); J.M: Sarasola ("ondo ezagutzen zituen Ingalaterra eta Galeseko ijitoak"); Idazleen II Ihardunaldiak ("sei herri zeltikoei dagokie: Cymru (Gales), Eire (Irlanda), Alba (Eskozia)..."); J. Urrujulegi ("Dirua da eragozpenik nagusiena Llangollen-en - Galesen"); J.M. Irigoien ("Galesko lekagizakiak"); Amatiño ("urtebete ez dela Galesko Telebistan %35 galesez ematen zela aurpegiratzen zigula Txillardegi on-hutsak"); Egin 1985 ("Galeseko Diana printzesak"); R. Etxezarreta ("Irlandak, Eskoziak, Galesek eta Ingalaterrak"); Egan 1994 ("Berriketan: Izkuntzak Galesen"); I. Mendiguren 3 (adib.: "Zergatik ez zarete biok Galesera etortzen?"); Izeta 3 (adib.: "1956-an, Llangollenen (Gales). Bigarren saria Polifonian"); Egunk 1992 ("saria jaso zuen atzo Londresen Gales-eko Diana printzesaren eskutik"); Gales herri EB 1: Etxde ("Finlandiakoa, Gales herrikoa, Okzitaniakoa, Bretainiakoa ere..."); gales EB 7: [+ pertsona] 2: EGA 1984 ("iragan mendean laudanoa, heroinaren familiakoa (beste opiazeo bat), erabiltzen zuen Britania Handiko Inperioak meatzari galesak menderatzeko"); Bitez ("Ez ditu itzalak disimulatzen, inpresionista galesek bezala"); [- pertsona] 5: Zutabe 1985 ("Galesak, adibidez, oso egoera eskasean egonda ere, erlijio-bizitzan eta Biblian erabili zelako lortu zuen indarberritzea"); M. Legasse 2 (adib.: "Beren amonak, gales eta iber mintzaira zenak, bortxatuak izan ziren bezelatxe, Andere Dona Euskara bortxatua izan behar zen"); P. Urkizu ("Ba ote zekien Urtek welsheraz, edo galesez mintzatzen eta idazten?"); Amatiño (cf. supra); galestar 2: [+ pertsona] EB 1: Deia 1986 ("euskaldunak, katalanak, bretoiak, korsikarrak, galestarrak, etab.") eta [- pertsona] G 1: Lab ("antziñako kelta ta galestar ipuiak oraingo eran antolatu ta bretoieraz errez ta txukun jarriak dituzte").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Gales : DFrec 2, HiztEn, LurE; gales : DFrec 3 ([+ pertsona] 1, [- pertsona] 2): DFrec 2; galesera : HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (kymruera eta kymbruera sinonimoekin); galestar : DFrec 11 (4 [- pertsona]), LurE // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Gales : ElhHizt, EskolaHE; gales : EuskHizt (izlag. eta iz. (1957) 1 galestarra; 2 galesera); galesera : EuskHizt (1993. Galesko hizkuntza zelta), ElhHizt, EskolaHE; galestar : EuskHizt (izlag. eta iz. (1957) Gales herrikoa), EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa (arauetan aipatua da; ik. 38. arau berrituan Britainia Handia: "Galesen galesa eta Eskozian gaelikoa hizkuntza ofizialak dira").

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: Exonomastika alorrekoa. Europako eskualde historikoak arautu berri dira, baina herritar izenak ez. Hala ere galestar – zerrendan agertzen den forma hobetsiko nuke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Onomastika batzordeak landu eta Euskaltzaindiak onartzen duena jasoko da itzulia amaitzean.

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak "gales iz. (hizkuntza)" gehitu du.

galetsi, galets, galesten
1 du ad. jas. Galdutzat eman. Artzain onaren poza, betiko galetsita zeukan ardia aurkitu zuenean.
2 du ad. jas. Hondatu.

Aztergaia: galetsi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

galets, galesten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Mailak

Goi.

Forma baten adiera(k)

1 galdutzat eman. 2 hondatu.

galga
1 iz. Zurezko edo metalezko tresna burbuiladuna, bi puntu garaiera berean dauden ikusteko edo garaiera berean jartzeko erabiltzen dena. Ik. nibel.
2 iz. Balazta. Gurdiaren galga.
Azpisarrerak

Aztergaia: galga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ondorioak, llabur: a) forma honek testuetan dituen adiera nagusiak 'maila, nibela' eta 'oztopoa, eragozpena' dira; bigarren hau 'irudizko frenoa' izan liteke (hots: mingaina, bihotza, irrikak galgatzen dira testuotan, gurdia edo bizikleta baino usuago); b) gaurko lexikografian, 'nibela'rekin loturiko adiera ematen zaio lehenik edo batez ere; baina ia denetan ageri da 'frenoa' adiera ere (ez Euskaltermen, adib.); c) erdarazko 'freno'ren ordainetan ere askotan ageri da, balazta eta balaztatu-ren ondotik edo horiekin batera.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan galga : a1) 'maila, nibela' adierakoak 3 dira (Mde Pr: "ezen geroa garbi ikusten duen mediumak ez du geroko bezala ikusten, baina ikasitako araugaindiko ezagutzak oro, nahiz lehenaldi, nahiz orainaldi, nahiz geroaldiari detxekotela, galga berean agertzen zaizkio"; "Behar zuen haur-endelegu malgu hori emeki poliki bere galgara eraiki"; eta Elizdo EEs: "Nekazariaren areak, lurrarren zoi berdingeak galga ta araune berara ekartzen ditu"); a2) 'konstante' (fis.) adierakoak 5 (Gazt MusIx oin-oharrean: "Gaurko jakiteak gure aiton-aitonen neurri zar diralako oiek bertan bera utzi ditu pixkanaka, eta oztodei urrutienetan ere balio dezaketen galga ta neurri aukeratu ere"; "Alkarganako indar-galga"; "Fisikan asierako galgak esaten zaie"; "Plancken galga"; "Kosmotar galga"; "asierako zazpi galga auekin jotzen dan sinfonia baten antzeko bururatu diteke mundua"); a3) 'abiadura gutxitzeko tresna' edo 'freno irud.' adierakoak 4 (Or Aitork: "Galga lasaegi uzten zidaten iokurako"; "Beraz, galga bear du zintzurrak lasa-ertsi egiteko"; "Ontan ere galga agintzen diguzu"; "Zuk agindu baitiguzu galga"); a4) 'marka' adierako 1 (Amez Hamlet: "Ludiari giza-eredu bat eskeintzeko yainko bakoitzak bere galga ipiñi bai izan bide zun antz-batza"); b) aditz-esapide eta aditzak: galga eman 3 dira (Erkiag BatB: "galga emon"; Or Jaink: "Bear bada kominigo zaioke biotzari galga ematea"; Ataño TxanKan: "Mingain orri galga pixka bat eman akion!"); galgan jarri 2 (Gazt MusIx, Mde Pr); galgatu 'abiadura gutxitu; oztopatu' adierakoak 7, denak Or Aitork ("mintzoa galgaturik"; "Negar-iturria galgaturik"; "gaztezaroko irrika galgatzen zien"; "Mihia galgatu bear da"; "badakusat nola iritxi naizan ene barrena galgatzera"; "Zuk agindu baitiguzu galga, ots, gure griña zertan galgatu"; "bere aldabera oso galgatzen du Zuri so egoite txit atsegiñez"); beste bat jaso da OEH argitaratuan 'markatu' bezala interpretatua, baina zalantza-ikurra ezarriz (Gazt MusIx oin-oharrean: "Gaur ixillik dagoan musika ori, Keplerek eta Newtonek marrak galgatu zizkioten; eta Einstenek igeska ta xede").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galga formaren 8 ager.tatik 1 'ibilgailua geldiarazteko tresna' adierakoa da (L. Baraiazarra: "Berebilla bidean ondo finkatuta utzi. Orretarako esku-galgeari emon eta txirringa-aurrekoa jarri"); besteak 'irudizko frenoa' edo dira: G 3 (Lek Idaz-lan guztiak: "Euskera (...) euskaldunen kulturarako beaztopa, galga, ta estropozo bezela azaldu zigun"; J.L. Iriarte: "euskal joku jatorrek euren erabide berezian dutela galgarik aundiena, egintza arrigarriak burutu aal izateko", "Bere muiñean dute, noski, galga"); EB 4 (Legazpi: "Gertaera hau, elkargoko sozioekonomik aurrerabiderako izugarrizko galga bat da"; I. Haranburu: "On Rafaelek zor zion "galga" kobratu beharko zion"; Egin 1977: "praktikaren gurdia traba eta galga askorekin ibili da"; eta ahots-galga ['sordina/sourdine'?]: M. Ugalde: "hitz-apal, hor aspaldidanik desagertuak diren izokiak ez izutzeko ahots-galga aproposa"); galgaketa 11 jaso dira, 'nibelazio' adierakoak (Araba lurralde historikoaren aldizkari ofiziala: "galgaketa-puntu" 1 eta "galgaketa-sare" 10); galgatu 'nibelatu' adierako 1 (M.A. Barcenilla Jauntxoak, Burgesak eta Foruak: "Plan hark, jakina, sutearen aurretiko jabe-estruktura ez zuen batere ukitzen kasik. Kaleak galgatu, oinegiturazko obra zenbait aurrera atera... horretan geratu zen ia guztia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

galga : AB38 9 ('galga' 5, eta galga horizontal 'galga horizontal' 1; 'nivel' 2 eta 'nivel de líquidos' 1); AB50 3 ('galga' 1; 'freno' 1, eta galgan-galgako 'lo correspondiente a su nivel' 1); Euskalterm 11 ('galga' 8; 'galga/nivel' 1 eta galga-zuindu 'maestrar/maestrado 2); galgagailu : Euskalterm 2 (nivelador); galgaketa : Euskalterm 3 ('enrase' 2; 'nivelación' 1); galgatu : AB38 1 ('frenar'); Euskalterm 1 ('enrasar', eta terrenoarekin galgatzeko zokalo 'zócalo de encuentro con el terreno'; zerora galgatzen duen bureta 'bureta de enrase a cero'). // LurE: galga : "Bi puntu garaiera berean dauden ikusteko edo garaiera berean jartzeko erabiltzen de zurezko edo metalezko tresna burbuiladuna / Galga berean: maila berean, garaiera beran. / Ibilgailu edo makina bat geldiarazteko edo haren abiadura gutxitzeko tresna. ik. balezta. (...) Lodiera neurtzeko galga: Teknol. Tarteak edo lasaiguneak berehala antzemateko erabiltzen den tresna. Johannson-en galga. Zehaztasun handiko lodiera neurtzeko galga"; galgaketa : Galgatzea; galgatu : "(Galgaren bidez) bi gauza edo gehiago maila edo garaiera berean jarri / Ibilgailu edo makina bat geldiarazi edo haren abiadura gutxitu, galga eman"; galgatze : "Galgatu aditzaren aditz izena"; // HiztEn: galga : "1 Nibela. 2 Balazta. (...) 3 Ohol baten lodiera; pertsona baten gorpuzkera. 4 teknol. Distantzia egiaztatzeko edo doitzeko erabiltzen den pieza patroia. Galga berean. Maila, altuera berean"; galgaketa : "Galgatzearen ekintza eta ondorioa"; galgatu : "1 Nibelatu. 2 Balaztatu. 3 taurom. Kapote edo muletaren mugimendua zezenaren abiada edo oldarrari egokitu. 4 teknol. Distantzia bat galgaz egiaztatu edo doitu"; galgatxo : "anat. Organoren baten (mihia, klitoria, prepuzioa) mugimendua mugatzen duen egitura anatomika (motzegia denean ebaki egin behar da, batez ere mihi edo prepuzioaren kasuan, organoaren mugimendua erabat galaraz ez dezan)".

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietako informazioa: EEgunk: "balazta, balaztatu (ez freno, ez frenatu)"; "†freno, frenatu e. balazta, galga, balaztatu, geldiarazi..."; "galgatu. Balaztatu, geldiarazi". // EskolaHE: galga : "Bi puntu garaiera berean dauden ikusteko edo gariera berean jartzeko erabiltzen de zurezko edo metalezko tresna burbuiladuna / Galga berean: maila berean, garaiera beran. / Ibilgailu edo makina bat geldiarazteko edo haren abiadura gutxitzeko tresna. ik. balezta"; galgaketa : Galgatzea; galgatu : "(Galgaren bidez) bi gauza edo gehiago maila edo garaiera berean jarri / Ibilgailu edo makina bat geldiarazi edo haren abiadura gutxitu, galga eman". // HiruMila: galga :"1 gramil, aparato para ensamblar mejor las maderas. 2 galga, freno. 3 nivel"; galgagailu : nivelador; galgaketa : "1 nivelación. 2 frenado, acción de frenar"; galgatu : "1 nivelar. 2 frenar"; galgatxo : "(anat.) frenillo"; galgatze : "1 nivelación. 2 (acción) de freno. 3 acción de marcar los tablones para serrarlos". // ElhHizt: galga : "1 nivel (instrumento para medir la altura). 2 freno. 3 grosor de una tabla; corpulencia; tamaño; talla de una persona. 4 (teknol.) galga (herramienta para medir). 5 gramil (de carpintero)"; galgaketa : "1 nivelación. 2 frenado"; galgatu : "1 nivelar. 2 frenar. 3 (teknol.) comprobar o adecuar con una galga. 4 trazar paralelas con un gramil". // Lur EF/FE eta EG/CE: galga 1 : frein / freno; galga 2 : niveau, échelon / nivel; galgatu 1 : freiner / frenar; galgatu 2 : niveler / nivelar. // Casve EF: galga : "1 niveau, mesure; 2 frein"; galgaketa : "1 nivellement; 2 freinage"; galgatu : "1 niveler, mesurer; 2 freiner". // HaizeG EF: galga : niveau; galgatu : gaver, bourrer, mesurer, niveler; Lh DBF: galga : "1 niveau; 2 serre-points; 3 épaisseur de planches; 4 corpulence des hommes; 5 terme de maçonnerie, mesure comparative d'égalité"; galgetan : "rifler, égaliser et raboter les planches"; galgatu : "mesurer, niveler"; galgatzale : "sergent, outil de menuisier". // PMuj DVC: galga : "1 nivel, nivelador (...) 2 gramil (carb.). 3 iguala (albañ.). 4 regulador. 5 torno, galga, retranca, freno de los carruajes. 6 calzadera, calce o freno de cuerda. 7 gatillo (carp.). 8 tamaño, estatura, corpulenia, talla. 9 contenido, capacidad, cabida (buque). 10 tara, peso muerto. 11 cuerpo, volumen, grosor. 12 grosor, lomo (del libro, del pan, ...). espesor, densidad, condensación de un líquido"; galgadura : refrenamiento; galgagile : frenero, que hace frenos; galgan : paralelamente; galga-saltzaile : frenero, que los vende; galgategi : frenería, tienda de frenos; galgatu : "1 nivelar, medir. 2 aplomar, poner vertical, a plomo. 3 aplanar, allanar, igualar, enrasar. 4 ensamblar, acoplar, endentar, encajar, ensamblar (...). 5 marcar los tablones para aserrarlos. 6 frenar, refrenar, reprimir, cohibir"; galgatxo : frenillo; galgatzaile : "1 nivelador, ra. 2 ensamblador"; galgatzale : gramil (carp.); galgatze : nivelación, allanamiento; galga-zain : guardafrenos; galgeta : "1 ebullición, hervor (...) 2 ensambladura, esamblaje, acopladura"; galgeta-lan : ensamblado, obra de ensamblaje; galgetau : nivelar, igualar maderas para ensamblarlas. // Azkue DVEF: galga : "1 nivel (...) 2 gramil, aparato para ensamblar mejor las maderas (...) 3 tara (...) 4 el grosor de las tablas y aun corpulencia de hombres (...) 5 término de albañilería, medida comparativa de igualdad"; galgatu : "1 medir, nivelar (...) 2 marcar los tablones para aserrarlos"; galgatzale : "gramil, aparato de carpintero"; galgetan : "1 igualar y nivelar maderas para ensamblarlas (...) 2 hirviendo, en ebullición".

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: galga eman.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "berba honen zentzu biak aipatu beharko lirateke, hots, balezta eta 'oreka kontrolatzeko tresna'" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'honela formulatu da hautua: "Freno, h. galga" jarri ala biak parekotzat eman? Bozkatu da eta biak parekotzat ematearen aldekoak bi boto izan dira. Freno hitza baino galga hobestearen aldekoak, berriz, 13 boto izan dira. Horrenbestez, galga bere horretan utziko da. Hitz honekin batera, azpisarrera gisa, galga eman ere jasoko da. Eta freno bere lekuan sartu beharko da aipatu oharra ondoan ezarriz'.

galga eman
ad.-lok. Galgatu. Autoari galga eman, eta Angelica eskutik hartu nuen.

Aztergaia: galga eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

galgalka
adb. Gal-gal eginez. Galgalka irakitan.

Aztergaia: galgalka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: galgalka / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

oinarria/eratorriak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

galgarau
iz. Gari alea. Galgarauz betetako zaku baten antzera.

Aztergaia: galgarau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
galgarri
1 adj. Galtzen, hondatzen duena, galbidera daramana. Ik. galtzaile. Ekaitz galgarriak erasota. Protestanteen doktrina galgarria. Zer gertatuko zaie bide galgarri horietan dabiltzanei? Ohitura galgarriak. Mundu galgarri honetan. Kaltegarria eta are galgarria.
2 (-en atzizkiaren edo izen soilaren eskuinean, izen gisa). Gizon alferra, etxe eta umeen galgarria. Beste arrazoi bat ere aipatzen du euskararen galgarritzat. Anitzen galgarri da gure harrokeria. Edanean igarotzea osasunaren galgarria dela. Zer egiten du etsai arima-galgarriak?
3 (Dagokion izen sintagmarik gabe, izen gisa). Haize, euri eta galgarri guztiak.
Azpisarrerak

Aztergaia: galgarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-l(du)+g-

galgatu, galga/galgatu, galgatzen
1 du ad. Balaztatu. Ik. galga eman. NASAk, bestalde, galgatzeko sistema berri bat ere ezarri zion ontziari.
2 du ad. (Asmo bat, prozesu bat...) geldiarazi edo moteldu. Asmo horiek seko galgatu dituztelako. Krisia eta langabezia orokorrak direnean, ekonomia suspertzeko, soldata hazkundea galgatu egin behar dela. Haurren eta gazteen ikaste garapena oztopatzen eta galgatzen ari dira.
3 du ad. Sentimenduez eta kidekoez mintzatuz, eutsi, mendean hartu. Ik. bridatu 2. Mihia galgatu behar da. Horrela erakutsiz eta aginduz, gaztaroko irrika galgatzen zien.
4 du ad. Galgaren bidez gauza bi edo gehiago maila edo garaiera berean jarri. Ik. nibelatu; sestran.

Aztergaia: galgatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

galgatu, galga(tu), galgatzen. du ad. 'galga eman'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

galgatu, galga(tu), galgatzen

galgo
iz. Erbiak ehizatzeko eta lasterketetarako erabiltzen den txakur arin argala, burua txikia eta lepoa, isatsa eta hankak luzeak dituena. Ik. xarlango. Galgoa bezain bizkor eta arin.

Aztergaia: galgo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-03-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

galgo: Izt C (“galgoa bezin pizkor ta arin beren etxeetara biurtzea”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galgo: J.J. Irazusta (“Baita ere badituk emen mendian jaio eta mendian bizi diran zakur eta galgoak ere”), LEF (metahizk. “hitz iratxo, bertsolari poeta, zakur galgo, neska katxarro, harri zilindro, paraje bazter, Jainko aita, Ama Birjina, giza igel, gizon arrano”), A. Kazabon (“galgoa bezala han joan nintzen korrika Tomasengana”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

galgo: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Ez dugu aurkitu ap. NekHizt; galgo: EhiztEskulib (172: "Galgoak edo xarlangoak — erbi-txakur ere esaten zaie [...] Galgoak edozein motatako animaliari esesten dio").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

galgo: G. Garate (“dachshund [tekel], rottweiler, chihuahua, bullmastiff, poodle, danes handi, bulldog, euskal ardi-zakur, galgo” eta galgokume: "Zakurrotan bi galgoak ziren, biak ar haziak; galgokume bat, emea; boxerkumea, emea; Siberiar husky ar gris...") // Berria (“ez da galgo, San Bernardo, Pekines, Boxer, Fox Terrier, Husky siberiar, Rottweiler”), uzei.com (“Txakur galgo bat, galgo bat da”), eitb24.com (“labrador baten eta galgo baten gurutzatzea”), etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Arrazak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

erbi-zakurra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-07-17): Onartua: galgo iz. 'Espainiako erbi-txakurra'.

galiar
1 adj. Galiakoa, Galiari dagokiona. Galiar agintariak.
2 iz. Galiako herritarra. Galiarrak eta erromatarrak.

Aztergaia: galiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

galiar izond.: Azurm Gazte ("Breno galiarra").

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 38: "Oharrak (...) 5) Kultura kutsuaren aldetik duten garrantziagatik, beste aukera hauek ere har daitezke egoera berezietan: (...) Frantzia (galiar)" // Galia / Galiak // galiar.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa
Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

galikanismo
iz. Frantzian XVII. mendean sorturiko doktrina, aita santuaren boterea gutxitzea eta Eliza estatuaren mendean jartzea proposatzen zuena. Eliza nazional horrek ez ote luke lehenagoko galikanismoaren kutsua?
galikano
iz./adj. Galikanismoarena, galikanismoari dagokiona; galikanismoaren aldekoa.

Aztergaia: galikano

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ano.

galilear
1 adj. Galileakoa, Galileari dagokiona. Halako goxotasun bat, galilear jende onari baizik aurkitu izan ez zaiona inoiz.
2 iz. Galileako herritarra. Galilearrak gogo txarrez zeuden erromatarren mendean.

Aztergaia: galilear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: izlag. 3, izond. 4: Lg (2, "gizon Galilearrak”), Mb IArg (“Galiletar gizon predikari oriek”, “galiletarrak an duten ostatutik”, “gizon galiletarrak”), Ox (“Galiletar gizonak”), Inza Azalp (2, “gizon Galilearrak”), JE Ber (“Galileatar jende onari”), Itz Azald (“Gizon galileatarrak”), Ir YKBiz (10: iz. eta pred.).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

JM. Lekuona (“Galilaiarrak, Samariarrak, Jordan'en bertzaldikoak”), IBe (“Galilearrok, zertan zaudete hor zerura begira?”), Mintzo eta kantu (“Galilearren hilketa”), Itxi atea (“Ez al dira, bada, galilearrak, hizketan ari diren guzti horiek?”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

galilear: HiztEn, LurE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Bibli itzulpenetakoak: Jesus galilearra: Dv, IrakBa, LauEb ("Jesus galileatarra"), BiblE; Judas galilearra: He, Dv, ZugKer, IBk; gizon galilearra: Lg, Añ; galilear gizonak: Dv.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Euskaltzaindiaren Arauak

Galilea / galilear.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. edo izlag. eta iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Exonomastika batzordearen irizpideekin bat dator" (1995-06-16)

galio
iz. kim. Metal bigun zilarkara, bauxitan eta beste mea batzuetan aurkitzen dena, 28,56 °C-tan urtzen dena (Ga; zenbaki atomikoa, 31).

Aztergaia: galio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

galio 1, Tx. Txakartegi (“Organismo osoaren Galio zitrato erradioaktiboaren azterketa oso fidagarria da Hodgkin-en estadioak mugatzeko”). // Ez dugu aurkitu ap. OEH.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

galio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Ga.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

galio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Erdaretako formak

ik. Le Petit Robert: «gallium [...] du lat. gallus “coq”, trad. lat. du nom de son inventeur, Lecoq de Boisbaudran».

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Elementu kimikoak eta Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): iz. Kim. markak gehitu.

galipentzutar
1 adj. Galipentzukoa, Galipentzuri dagokiona.
2 iz. Galipentzuko herritarra.
galipot
iz. Brea. Ik. asfalto. Herria zementuz eta galipotez egiten dela uste baitute.

Aztergaia: galipot

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

behin agertu da (Anab Aprika)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

hirutan agertu da (EB)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: 1; AB38: 3; AB50: 2; Euskalterm; HiztEn-LurE: galipot

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. brea.

galiziar
1 adj. Galiziakoa, Galiziari dagokiona. Galiziar emakume bat. Galiziar klima euritsua.
2 iz. Galiziako herritarra.

Aztergaia: galiziar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Gazt MusIx (“Galiziar bati”), MIH (“Cela galiziarra da”), Lar DT (“Ausaz galiziarren bat da gure zimaur zale au?”), Berron Kijote (“galiziatarrek joka iraindu giñuztenean alegia”), Ag G (“langillien arteko galizitar erari saltzallea zan”, “galizitar emakumea”, “gure galizitarren albiste batzuek”), NEtx LBB (“Euskaldun semea Galizitarren etxean”).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

izlag. 8, izond. 5: a1) Ag G (“galizitar emakumea”), J. Iturria (“galizitar eresgille”), Lab (“galizitar idazle jakintsuak”, “Galizitarren esker-ona”), Anait (“Gure Galiziar laguna”), Zubk ItxasA (“Galiziar txorrotxailiei“); a2) Arrantzaria (“galiziar kosta”), I. Salbidegoitia (“Galiziar aldizkaria”), Hemen 1989 (“galiziar gisaz arrapostu nien”); b1) M. Arregi (“Jesus Blanco Villar galiziarra”), J. Urrujulegi (“sor Pura galiziarra”), Tx. Garcia-Viana (“agure galiziar hari bezala”), P. Sudupe (“kontramaisu galiziar bat”), b2) Egin (“«Milladoiro» galizarra”). // J. Iriarte (“galiziar batek”), Txill (“galiziarrei eta portugesei”), LMuj (“katalan eta galiziarrak”), J. Kalzada (“galiziarren bitartez”), X. Saizar (“galiziar eta euskaldunen artean”), A. Aisa (“Ezusteko galantena galiziarrek eman zuten”), R. Saizarbitoria (“galiziarrak folio mordo bat eta boligrafoa utzi zizkion”, “galiziarrarekin haserretu ondoren”), Athletic Club (“galiziarrak ez ziren arerio gogorrenak”).

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa
Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

galiziera
iz. Galizian eta inguruko zenbait eskualdetan mintzatzen den hizkuntza. Ik. galego. Galizieraren eremua.

Aztergaia: galiziera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza) Sin. galego.

galkatu, galka, galkatzen
1 du ad. Sakatuz mukuru bete edo trinkotu. Irina zorroan galka ezak. Eta bezperak hasi baino lehen, eliza zen betea, galkatua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lur galkatuz beteriko zuloa.
2 du ad. Ipar. Jakiz asebete; hegaztiez mintzatuz, bortxaz elikatu. Ahate ongi galkatua.
3 ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, galkatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori 'eredu bat kopiatu' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kalkatu].

Aztergaia: galkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

agerraldi urriko forma da, 9 aldiz azaldua; G eta IEn jaso da; XX. mendean Gko ager. 1; 'bete' adierarekin galk(h)atu forma 4 aldiz azaldu da, 1900 aurreko IEn (SP, Lç, Hb, Elsb); 'zapaldu, sakatu' adieraduna 5 aldiz jaso da; G 4 (kalkatu: Cb Eg, Bil, Bv, Alz); IE 1 (galkatu: O Po).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: kalkatu 'trinkotu' behin; HiztEn-LurE: galkatu 'zapaldu, sakatu' eta 'asebete'.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

galkatu, galka, galkatzen. 1 du ad. 'mukuru bete'. 2* e. kalkatu.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

galkatu, galka, galkatzen

Lexemen erregulartasuna

g-/k-

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

autobidea galkatu da; makina galkatu dugu

Forma baten adiera(k)

adierak argitu

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "galkatu eta kalkatu. Zapaldu, sakatu, trinkotu adieratarako behintzat, kalkatu hitza nahiago" (1995-07-10)

galkor
adj. Erraz galtzen edo suntsitzen dena, galtzeko edo hondatzeko joera duena. Ondasun galkorrak. Haragia galkorra baita. Salgai galkorren garraioa.

Aztergaia: galkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

hosto galkor

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper