50535 emaitza bilaketarentzat - [19951 - 20000] bistaratzen.

galkortasun
iz. Galkorra denaren nolakotasuna. Bizitzaren galkortasuna.

Aztergaia: galkortasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

galleta
1 iz. Heg. Irinez, gurinez, arrautzaz eta beste zenbait osagaiz eginiko jakia, zapala, trinkoa eta neurri txikikoa, labean erretzen dena eta gozoa edo gazia izan daitekeena. Galletak esnetan busti. Kafesnea galletekin. Txokolatezko galletak. Galleta-ontzia.
2 iz. Heg. Altxagarririk gabeko ogi modukoa, luzaz irauteko lehortzen zena eta itsas bidaldietan-eta eramaten zena. Ik. bizkotxo 2. Sei galleta eta pitxer bat urekin itsaso zakarraren mende dagoen eskifaia.

Aztergaia: galleta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ll-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "ik. gaileta hitzeko oharra" (2006-12-12)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (2010-03-26) Isildu egingo da 'edalontzia' adierakoa; eta gaileta forma soila eskainiko da.

galmen
iz. Hondamena, hondamendia. Zure dirua zure galmena izan bedi. Galmenerako bidea. Zure galmenerako izango da.

Aztergaia: galmen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

galmenta
iz. zah. g. er. Arriskua.

Aztergaia: galmenta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

arriskua.

galmotz
iz. Buruxka txikiak dituen gari mota.

Aztergaia: galmotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ari/-al-.

Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-motz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gari motza.

galoi amerikar
iz. Ameriketako Estatu Batuetako galoia, 3,785 litroren baliokidea dena.

Aztergaia: galoi amerikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

US gal: Harluxet.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

galoi: LurE-HiztEn.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

galoi sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartu AS gisa galoi sarreran.

galoi britainiar
iz. Britainia Handiko galoia, 4,546 litroren baliokidea dena.

Aztergaia: galoi britainiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sektore jakin bateko informazioa

UK gal: Harluxet.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

galoi sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartu AS gisa galoi sarreran.

galoi1
iz. Isurkarien edukiera-neurria, herrialdeen arabera neurri bat edo beste bat izan dezakeena. Gasolina-galoia 1,42 dolarreraino jaitsi da.

Aztergaia: galoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'neurri unitatea'. 2 'xingola'.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

galoi amerikar, galoi britainiar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 neurri-unitatea; 2 xingola

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: galoi 1 iz. (neurri-unitatea). 2 iz. 'xingola'. Eta AS gisa: galoi amerikar, galoi britainiar

galoi2
iz. Armadan eta beste talde edo erakunde batzuetan, mailen eta karguen oihalezko ezaugarria. Panazko uniformea, xingolaz eta galoiz hornitua. Sarjentu galoiak.

Aztergaia: galoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'neurri unitatea'. 2 'xingola'.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

galoi amerikar, galoi britainiar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 neurri-unitatea; 2 xingola

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: galoi 1 iz. (neurri-unitatea). 2 iz. 'xingola'. Eta AS gisa: galoi amerikar, galoi britainiar

galoitu, galoi/galoitu, galoitzen
du ad. g. er. Galoiz hornitu.

Aztergaia: galoitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

galoi(tu), galoitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

galoiz hornitu.

galondo
1 iz. Garia ebaki den soroa. Ik. uztondo. Galondoko belarra. Galondoan ereinda hartu ohi diren lihoak.
2 iz. Garia ebaki ondoren lurrean gelditzen den zurtoin zatia. Ik. galtzu.

Aztergaia: galondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adiera bereko beste formen erabilerak

cf. infra "uztondo iz. Sin. galondo".

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt: galondo (es rastrojo).

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. uztondo.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ari/-al-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I203]: [gehitu du] (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: Ez dut uste uztondoren sinonimoa denik. Galondo garia moztu eta gero soroan gelditzen dena da, uztondo, Durangaldean erabiltzen ez badugu ere, edozein uzta: garia, garagarra, oloa, txiderra...ren ondoko generikoa litzateke.

 - [E208]: ez dakit galondo eta uztondo erabat sinonimotzat jo behar ote ditugun. Lehenak, bistan denez, argi erakusten du bere formaz garia soroan ebaki ondoko arrastoa dela, baina, uztondo, aldiz, beste edozein zerealena izan daiteke. Bizkaian behintzat baserritarrek galtzua gariaren lastoari ez besteri esaten diote, baina ez, adibidez, artoarenari.

 - [E126]: Eta zer da uztondo? Ikus galondo dela eta, AL.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Forma soila aipatuko da oraingoz; adierak-eta argituko ditu H1.1 lantaldeak.

galopa
iz. Lauhazka, lauoinka.
Azpisarrerak

Aztergaia: galopa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

galopan .

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

batez ere non kasuan erabilia.

galopan
1 adb. Lauhazka, lauoinka. Astoak galopan datoz berriz ostatuko atera. Galopan joatea.
2 adb. Lasterka. Entzun eta galopan etorri da, bertan behera dena lagata.
Loturak

Aztergaia: galopan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

galopa sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

lauhazka, lauoinka.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Ikus galapan sarreran esana.

 - [E210]: 1. Azpisarrera (galopan, zehaztu): 1. ‘lauhazka, lauoinka’ 2. ‘korrika, arineketan’. / 2. Azpisarrerak (berriak): galopaka (‘korrika, arineketan’). / galapan egin (‘korrika egin’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta H1.1 lantaldeak zehaztuko ditu adierak (beraz, bere hartan jasoko dira lantaldeak proposaturiko sarrera eta azpisarrera).

galoztar
1 adj. Galozekoa, Galozeri dagokiona.
2 iz. Galozeko herritarra.
galsoro
iz. Gari soroa, garia dagoen alorra. Galsoro zabalak dituzte eta, Lioneli jaunaren errota txikiari esker, irina lortzen dute.

Aztergaia: galsoro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gal-soro 1 (Ir); gari soro 2 (AA, Zait); gari-soro 1 (Etxde)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gari soro 2 (J.L. Arriaga); garisoro 2 (T. Uribeetxebarria)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gari soro 1; AB38: galsoro 5; gari soro 2; AB50 galsoro 1; HiztEn-LurE: galsoro

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'gari soroa'.

Lantaldearen irizpideak
Gaur erabiltzen den ikusiko da aurrenik

gaur, gari-soro erabiliagoa izan daiteke

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ari/-al-, -l+s-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Gaur egun gari-soro erabiliago eta identifikatzen errazago izan daitekeela aipatzen genuen" (1995-07-10)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  Gari hitzaren azpi-sarreran gari-soro ere eman behar litzateke. Galsoro edo galbedar esaten diren moduan, gari-solo edo gari-belar esaten baitira. Konposatu libre gisa, besterik ezean.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Forma berririk ez da orain erantsiko.

galto
iz. zub. Galdera.
Azpisarrerak

Aztergaia: galto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oh. s.u. galdo.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

galto egin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

galdea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Galdeitza-n Ipar.g.g.er. paratu duzue; hemen ez? (ez dakit kontua nola den)

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Bere horretan utziko da lantaldeak proposatua.

galto egin
ad.-lok. zub. Galdetu. Galto egiten dute zein den.

Aztergaia: galto egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

galto sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Zub.

galtxoin
1 iz. Ipar. Galtzerdia; azpantarra. Artzain galtxoinak, artile lodiz trikotatuak.
2 iz. Ipar. Galtzontzilloak.

Aztergaia: galtxoin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

galtza
1 pl. Gorputza gerritik behera eta bi zangoak banaka estaltzen dituen jantzia. Ik. praka. Bi galtza pare. Galtza zuri luzeak. Galtza gorriak jantzita. Dantzari galtza-gorriak. Galtzak erantzi. Galtza-barrenak. Galtzen ipurdia urratu. Hor joan da galtzak ia galduan.
2 iz. (Aginpidearen ezaugarri gisa). Ik. galtzak izan. Gizona laster bidaliko du, soineko galtzak kenduta.

Aztergaia: galtza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

galtzak

Euskaltzaindiaren Arauak

pl.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: galtza-jario , galtzak izan .

Informazio lexikografikoa
Numeroa

ez-singular

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: [pluralez erabilia: galtzak, galtza horiek] (1993-02-09)

 - [E205]: "zergatik erraiak kasuan bestela?" (1993-02)

 - [I102]: "sarrera horretara eman liteke nire ustez, baina argi eta garbi utzita erabilera pluralean agertzen dela bakarrik" (1995-06-29)

 - [K201]: "azpiko galtzak ere aipa daitezke agian (Azpiko gona eta azpiko arropa aipatzen dira azpi hitzean)" (1995-03-27)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Eta galtza-barren? Edo galtzak bete lan esapidea?

 - [E210]: 1. Azpisarrerak (berriak): galtza hutsik. / galtzak erantzi (adkor. ‘kaka egin’). / galtza(-)porrila (‘galtzetako zimurra’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Forma berririk ez da orain erantsiko (esapideak aukeratzea, berriz, H1.1 lantaldeari dagokio).

galtza-jario
adj. Galtzak erdi erorian daramatzana. Cantinflas galtza-jarioa.

Aztergaia: galtza-jario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau79
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jario.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

galtza sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jario 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

galtzada
iz. Harbidea. Galtzada lauan. Gaztainadian zehar zihoan galtzadan.

Aztergaia: galtzada

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

galtzada : Akes; Apaol, Lek; Elzb, Dv; Arti, MEIG; galtzadatu : Dv; galtzara : Ud, Or, SMitx, NEtx; MarIl; galtzaratu : JE; kaltzada : Gand; And.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galtzada : EB 25; EgAs 2; galtzara : G 6; kalzada : EB 4.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: galtzada 3; AB38: galtzada(gintza): 12; AB50: galtzada 5, kalzada 1; HiztEn-LurE: galtzada, galtzadatu

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g-/k-, -d-/-r-

galtzada harri, galtzada-harri
iz. Harbideetako harri landua. Gurdiek galtzada-harrietan kirrinka egiten zuten. Gure hirietako kale eta plaza nagusietan, ohikoa izaten da material garestia erabiltzea: granitozko harlauzak edo galtzada harriak, adibidez.

Aztergaia: galtzada-harri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh76 2020-09-29 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GALTZADA-HARRI "Cadette" Dv. "Kaltzara-arri, adoquín" Gketx Loiola.

galtzada(-)harri 56: Aizu, Argia 2, Berria 9, Deia 2, DiarioVasco 4, EiTB 3, Elkar 9, Consumer 6, Espainiako Gobernua 2, Goiena 4, Jakin 2, Laneki 5, Uztarria 7.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

galtzada(-)harri 16: Berria 3, Monika Etxebarria 5, Joxean Sagaztizabal 2, Xabier Olarra, Iñaki Mendiguren 3, Mirentxu Larrañaga, Jon Muñoz.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: galtzada-harri (es adoquín, Eraikuntza eta Hirigintza).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa galtzada sarreran.

galtzadatu, galtzada/galtzadatu, galtzadatzen
du ad. Lauzatu. Ik. zolatu. Tenpluaren zola guztiz ederki galtzadatu zuten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bide galtzadatuaren bi saihetsak.

Aztergaia: galtzadatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

galtzada(tu), galtzadatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

lauzatu.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bide galtzadatuaren bi saihetsak.

galtzadun
iz./adj. Galtzak dituena; gizonezkoa. Anton. gonadun. Dantzari galtzadunak. Galtzadunak eta gonadunak. Galtzadunik bada, betor.

Aztergaia: galtzadun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: (AS) ‘goardia zibila’. Ikus AL.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Adierak zehaztea H1.1 lantaldeari dagokio.

galtzagorri
1 iz. Deabrua. (Maiz izen berezi gisa erabiltzen da). Galtzagorri bera zara zu, anderea.
2 iz. Iratxoa. Orratzontzi batean gordeta zituen galtzagorrien laguntzarekin eraiki omen zuen etxea.

Aztergaia: galtzagorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

galtxagorri IE 5 (Ox, Barb Sup, Zerb Azk); galtza-gorri G 1 (Or Eus); galtzagorri 4: G 1 (AA II); IE 3 (Hb Esk, Ox); prakagorri B 4 (Kk Ab II, Akes Ipiña).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galtxa gorri B 1 (Anes in Zer 1988); galtxa-gorri 6: B 5 (Anes ib.); IE 1 (S. Arotzarena); galtxagorri 4: G 1 (A. Arrinda); EB 3 (L. Iriondo); galtza gorri 2: B 1 (Anes ib.); EB 1 (J. Etxaide); galtza-gorritxo G 1 (P.A. Orkaiztegi); galtzagorri 4: G 2 (P.A. Orkaiztegi, A.M. Labayen); EB 2 (J. Arrizabalaga, J. Etxaide); praka-gorri B 1 (Anes ib.); prakagorri EB 3 (J. Arrizabalaga, J. Otaegi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

galtxagorri : HiztEn ("ik. galtzagorri"), LurE; galtzagorri : AB38 1, HiztEn, LurE ("galtzagorri edo galtxagorri"); prakagorri : AB38, HiztEn-LurE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "Galtzagorriak = diablillos".

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

galtzaile
1 iz./adj. Norbait galtzen edo zerbait hondatzen duena. Ik. galgarri. Jende galduak eta galtzaileak. Deabruaren asmo galtzaile bat. Apaiz arima-galtzaileak. Mihi gaiztoa da adiskidetasunaren eta bake onaren galtzailea. Bere eta besteen galtzaileak.
2 iz./adj. Galtzen duena, bereziki jokoan edo lehiaketa batean. Irabazleak eta galtzaileak. Gerra batean galtzaile gertatzen direnak.

Aztergaia: galtzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
galtzairu
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, galtzairu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. altzairu].

Aztergaia: galtzairu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. altzairu / HiztEn: Ik. altzairu / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† galtzairu e. altzairu".

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. altzairu.

galtzak bete lan
Lan asko, lan handia. (izan, eduki eta kideko aditzekin). Galtzak bete lan daukagu. Galtzak bete lan izango dut asmatzen.

Aztergaia: galtzak bete lan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

galtzetan estu egon aztertzean azpisarrera gisa proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa galtza, bete eta lan sarreretan.

galtzak izan
ad.-lok. Aginpidea izan. Etxe hartan ikusia zegoen nork zituen giltzak... giltzak eta galtzak!

Aztergaia: galtzak izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -ak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

galtza sarrerari dagokion azpisarrera.

galtzamotz1
iz. pl. Zangoak gehienez belaunetaraino estaltzen dituzten galtzak. Ik. prakamotz1. Galtzamotzetan genbiltzanetik ezagutzen haugu.

Aztergaia: galtzamotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

pl.

galtzamotz2, galtza-motz
adj. Galtzamotzak daramatzana. Mutiko galtzamotz ezagutu nuen, orain hogeita hamasei urte; orain gizon umotua dago.
Azpisarrerak

Aztergaia: galtzamotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

pl.

galtzapen
1 iz. Hondamena. Jerusalemen galtzapena eta erortzea.
2 iz. Galera. Maite zenaren galtzapena.

Aztergaia: galtzapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-09-07 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hondamena; galera.

galtzar
iz. Altzoa. Eraman zuten aingeruek Abrahamen galtzarrera. Elizaren galtzarrean.

Aztergaia: galtzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'altzoa'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

altzoa

galtzaratu, galtzara, galtzaratzen
du ad. Ipar. Eskuaretu. Lursagarrak eta artoak galtzaratzea.

Aztergaia: galtzaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

galtzara, galtzaratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

lursagarrak, artoak galtzaratzea.

galtzarbe
iz. Besoa gorputzari lotzen zaion alderdiaren azpialdea. Ik. besape1. Saskia galtzarbean hartuta. Ezkerreko galtzarbean egunkaria zeraman.

Aztergaia: galtzarbe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
galtzari
iz. Galtzerdiei eusteko erabiltzen den zinta edo zerrenda lotailuduna, belaun gainaren biran lotzen dena. Oinazeak arindu eta egoera hobetzeko, ez jantzi hanketako eta gerriko muskuluak hertsatzen dituen arropa, hala nola, galtzari, gerriko eta oinetako estuak.

Aztergaia: galtzari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EArau187 2018-05-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: galtzari (Sal ap. A), kaltzari (V-al ap. A s.v. kaltzamarra), kalzari (R ap. A). "Liga o cuerda para sostener las medias" A. [Otxagabin] gizonak errekaltza, zirikuzko galtzari ta txifonekin. Garral EEs 1921, 106.

galtzari 6: Berria (“Erregearen faboritoei zenbait Ordena-titulu emateko zeremonia erridikulizatzen da hemen. Urdina, Galtzariaren Ordenarena (George I.ak 1725ean berrezarria); eta berdea, Garduaren Ordenarena”), Consumer 2 (“Gaitz hori agertzen laguntzen dute gizentasunak, idorreriak, eserita luzaro egoteak, behe atalak eta gerria estutzen dituzten arropak (galtzariak, gerrikoak, galtzerdiak, etab.) eramateak, ordu asko zutik edo eserita egoteak, haurdunaldiak, antisorgailuak, berotan egoteak...“), EiTB 3 (“Eta galtzerdien historia zein izango ote da? Nondik ote gatoz? / laino / Diotenez lehen galtzariak bisonteen larruarekin egin zituzten!”, “Udaberriro, milaka galtzari-suge borrokatzen dira / bikotekidea lortzeko lehia honetan“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

galtzari 16: Koro Navarro 12 (“Galtzaria ez da inolako froga, oinetakoak ere ez, oinetakoak eta galtzariak sortetan saltzen baitira”), Lopez de Arana (“Itura tiro egiteko gela zalapartatsuaren ondoan ikus zitekeen: une beroak, senargaiarentzako ezustea, galtzari lapurtua...”), Mirentxu Larrañaga (“Ez zirudien hartaz jabetu zenik, ordea; jostura paretik bide zetorkion, galtzaritik hasi ziurrenik eta zango-sagar erdialderaino.”), Xabier Olarra (“Galtzari, iz. Zinta elastikoa, emakumeari galtzerdietatik irtetea eta herrialdea jendegabetzea galarazten diona”), Jose Morales (“Ezin sailkatuzko zerbait zeraman lepo inguruan loturik: galtzerdia izan zitekeen, edo galtzaria, edo gerrikoa, baina gorbataren antzik batere ez zuen”).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Elhuyar: galtzari 1 iz. [galtzerdietakoa] liga; jarretera; 2 iz. Mil. Jarretera; galtzari-eusteko: liguero; Labayru: galtzari iz. liga, cuerda para sostener las medias; Adorez: galtzari liga o cuerda para sujetar las medias o calcetines; galtzari-eusteko: ligero. (Mil.) jarretera; Euskalterm: galtzari (`liga’), galtzari-eusteko (‘liguero’), (termino normalizatuak biak).

Bestelakoak

araua: Galtzarien Ordena Txit Noblea (Nobilísima Orden de la Jarretera; Nobilísima Orden de la Liga / trèsnoble ordre de la Jarretière / Order of the Garter; Most Noble Order of the Garter)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta erabilia.

galtzazale
adj. g. er. lgart. Gizonzalea. Galtzazalea nintzela sinesteko bidea emana nengoen.

Aztergaia: galtzazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

galtzazale G 2: Etxde JJ ("Pelentuako alaba galtzazaleak"); JAIraz Bizia ("Galtzazale nitzala xinixteko bidea emana negon").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hau ere sar liteke agian" (1995-03-27)

galtzazpi
iz. pl. g. er. Gerritik belaunetarainoko galtzamotz modukoak, barruko arropa bezala erabiltzen direnak.

Aztergaia: galtzazpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-azpi.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

galtze
iz. galdu aditzari dagokion ekintza. Ik. galera1. Gizon hari gertatu zitzaizkion kalte, galtze eta fortuna gaizto guztietan. Arbolak landatu dituzunean ez badiezu artarik ematen, galtze handiak egingo dituzu. Galtze handia izan da haren heriotza. -n-ren galtze hori gertatzen denean. Oroimen galtze haien ondorioz.

Esaera zaharrak

Zakutik bihia gal, edo zorrotik irina, da galtze berdina.

Aztergaia: galtze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
galtzerdi
iz. Puntuzko, zetazko edo nylonezko jantzia, oina eta zangoa belauneraino estaltzen dituena. Zetazko, artilezko galtzerdiak. Diruak galtzerdi batean gorde.

Aztergaia: galtzerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: galtzerdi luze .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]:  galtzerdimotz ‘polaina de lana’ (BH).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Bere horretan utziko dira forma arautua eta lantaldearen proposamena, baina forma berririk ez da orain erantsiko.

galtzerdi luze
iz. Puntuzko, zetazko edo nylonezko jantzia, oina eta zangoa osorik edo izterraren erdiraino estaltzen dituena. Hariak gordetzeko erabiltzen zuen saskiaren ondoan jarri zen; beti bezala, galtzerdi luze piloa, eta bakoitzaren belaunean zulo bat.

Aztergaia: galtzerdi luze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "galtzerdi luzeak = medias largas".

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-luze.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

galtzerdi sarrerari dagokion azpisarrera.

galtzerdi motz
iz. Puntuzko, zetazko edo nylonezko jantzia, oina eta zangoa orkatilaraino edo berna erdiraino estaltzen dituena. Galtzerdi motzak zangoetan biribilkatzen zitzaizkion.
galtzeta
iz. g. er. Galtzerdia.

Aztergaia: galtzeta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gal(t)zerdi (eta galtzardi 1, kal- 14) 49: B 12 (DurPl, Añ GGero, Mg PAb 3, Astar II, A 2, Or Tormes, Erkiag 3); G 20 (AA II, Echag, Sor Bar 3, Zab Gabon, Ag G 4, Iraola 2, Or Eus, Alz Bern, Lab EEguna 3, Anab Poli, And AUzta, JAIraz Bizia); IE 17 (ES, Hb Esk, Elzb PAd 3, Elsb Fram 3, HU Zez, JE Bur 2, Barb Sup 2, Ox, Zub 2, JEtchep); ik. OEH argitaratuan, gainera, TAV 3.2.8.: "Jaunak eman baitaraut [gutuna] galzerdi zetazko baten barnean"; Mic 14v: "Adisate badauke kalzerdiak punkturik askaturik"; Izt D: "Galzerdi arizko zuriak lokarri nabarrakin"; Herr 19-6-1958: "Zertako galzerdiak alda, zangoak ez garbitzekotan?", eta aipatuak: BasoM 147, "Intxauspeko dendaria" ap. DRA, Atheka 46; galtzerdi(a)egin 8: B 4 (Añ LoraS 2, Ag Kr 2); G 4 (Ag G, Urruz Zer, Goñi); ik. OEH argitaratuan, gainera, Egunaria 1857 ap. DRA: "Galza-erdi egiten yakitea ere ez da batere kalte emaztentzat"; Lf ELit: "Herriko xaharrentzat galtzerdi egiten ari zela", eta aipatua: A Ezale 1897 149a; galtzerdi-amarra B 1: Erkiag BatB; galtzerdi argal IE 1: Zerb Azk; kaltzerdilokarri IE 1: Volt; galtz'erdi orratz (eta kaltzerdi-o.) 3: B 1 (Ag AL), IE 2 (Barb); eta OEH argitaratuan aipatua: Leg 149; galtzerdi-seda IE 1: Barb Sup; galtzeta G 1: Tx B; ik. OEH argitaratuan, gainera, Mic 14v: "Pare bi fraka miesaskoak ta iru kalsetenak"; galzet-orratz (eta galtzatorratz) 2, B-G (SM Zirik; Arr GB); galtzetagiñan (eta k-) B 2: Kk Ab I; galtzetin G 3: Anab Poli; ile-galtzerdi IE 1: Etcham // Ik. OEH argitaratuan, gainera: galtzerdi motz , galtzerdi-soka , galtzerdi-huts , galtzerdigile , galtzerdigintza , galtzeta-burdina , galtzetagile , galtzetasun , galtzetategi , galtzorratz testu-lekukotasun gabeak. Ik. ondoan testuinguruak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galtzerdi (eta k- 1) 45: B 3 (Or Tormes, Ker Gernika, Txantxangorria); G 15 (E. Iglesias, J. Azpiroz, F. Zubiaga 5, J. Bergaretxe 2, J.L. Iriarte, K. Zubizarreta, Lab TOE, A. Zavala 3); IE 2 (Eskual 1919, Herr 1973); EB 25 (Kuxkux/2, Elhuyar, M. Kaltzakorta, J.M. Apalategi, I. Aldabe, J. Lasa, P. Lizarralde, Etxde 2, P. Ezkiaga, I.M. de Lezea, L. Izagirre, SM 2, I. Uharte, BAtx Nikol, Bene-benetan/1-4 2, M. Lopez, I. Aranbarri, J.M. Mendizabal, A. Galparsoro, A. Narbaiza, E. Azkue 2); galtzetin EB 3: I.M. de Lezea 2, Bertsolari 1992.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

galtzerdi : DFrec 6, AB38 18, AB50 3 (hauetan artilezko g.), HiztEn, LurE (batez ere pl.), Euskalterm 16 (hauetan kristalezko g., g. garden, etab.); galtzeta : AB38 1, LurE; galtzeta-orratz : AB38 1; galtzetin : HiztEn, Euskalterm 33 (hauetan g. motz, g. kalatu, kotoizko g., teniseko g., etab.); galtzorratz : AB38 3, HiztEn.

Sektore jakin bateko informazioa

Prestas: galtzeta 15 lek. (B 0 / G 15), galtzetin 91 lek. (B 60 / G 31) // HitzIrud: "galtzerdi luzeak = medias largas", "galtzorratzak = agujas para medias".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

galtzerdi : EuskHizt (*XVII ea., 1808. Batez ere pl.), HiruMila, ElhHizt (1 [batez ere pl.] media (prenda); 2 [batez ere pl.] calcetín), EskolaHE, Lur EG/CE ('calcetín') eta EF/FE ('chaussette'), Casve EF, HaizeG BF ('chaussettes, bas'), Lh DBF, DRA, PMuj DVC; galtzerdimotz : HaizeG BF (galtzerdi motx: 'chaussettes'), Lh DBF (galtzerdi-motz), DRA ('polaina sin botones ni ojales'), PMuj DVC; galtzeta : EuskHizt (1653. G. er. galtzerdiak), HiruMila (ik. galtzerdi), EskolaHE, Casve EF (galtzetan: 1 en perte; 2 à bas prix), Lh DBF, PMuj DVC ('1 calcetín; 2 venta barata'); galtzetin : ElhHizt (batez ere pl. 'calcetín'); galtzorratz : EuskHizt (*1905. trikotatzeko orratz handia), HiruMila (galtzetorratz), ElhHizt ('aguja de hacer punto, de media'), HaizeG BF ('aiguille à tricoter'), Lh DBF (eta galtzorratx), DRA ('aguja de hacer punto'; eta galtzorratx: 'aguja de hacer punto'), PMuj DVC (galtzet-orratz) // DRA: galtzerdi-lokharri ('liga') // PMuj DVC: galtzerdi-denda, galtzerdi-erskai, galtzerdi-eski, galtzerdi-gile, galtzerdigintza, galtzerdi-saltzaile, galtzerdi-soka, galtzerditegi, galtzerdi-zola, galtzerdi-zulo, galtzeta-burni ('aguja para hacer medias'), galtzetari.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

Prestas: 15 lek. (B 0 / G 15).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

galtzeta-orratz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

galtzerdia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): galtzetaginen (adlag. ‘galtzeta egiten’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Forma berririk ez da orain erantsiko.

galtzeta orratz, galtzeta-orratz
iz. Puntua egiteko orratza. Ik. galtzorratz.
galtzetan estu egon
ad.-lok. Larri egon, larri ibili. Bazeudek oraintxe hiru, mundu zabalean, gu baino estuago galtzetan daudenak.

Aztergaia: galtzetan estu egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

galtza (Fig., lugar que se asigna a ciertos sentimientos, sobre todo al miedo y similares) * Bazeudek oraintxe iru, mundu zabalean, gu baño estugo galtzetan daudenak. Ayerb EEs 1916, 184.

LB: 0/ EPG: 0/ ETC: 0.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: galtzetan estu egon: estar apurado; Labayru: 0;

Bestelakoak

galtza 3 iz. (Beldurra edo kideko sentipenak adierazten dituzten zenbait esapidetan). Galtzetan estu egon: larri ibili. Zer ikarak nituen galtzetan, eskolara joatean!

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Esapide idiomatikoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Horrekin batera galtzak bete lan esapidea ere jasotzea proposatu da. Bide batez, estu egon ere jasotzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa galtza, estu eta egon sarreretan.

galtzetin
iz. Heg. beh. Galtzerdi motza.

Aztergaia: galtzetin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

MilaHitz / Prestas: 91 lek. (B 60 / G 31).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

galtzerdi (motza).

galtzina
iz. naf. Karea. Ik. gisu. Epaileak manatu zuen hondatzeko guztia galtzina bizian.

Aztergaia: galtzina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Naf.

Forma baten adiera(k)

karea.

galtzipurdi
iz. Galtzen ipurdi aldea. Ez omen zuen eskolako aulkietan galtzipurdi anitzik higatu.

Aztergaia: galtzipurdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "culera. Adibideren bat jartzea komeni, agian. "Galtzipurdiak urratuta"" (2006-03-03)

galtzontzillo
iz. pl. Heg. Gizonezkoen azpiko galtzak, gehienetan galtza motzen antzekoak izaten direnak. Ik. galtxoin 2. Galtzontzillo hutsik zegoen.

Aztergaia: galtzontzillo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

galtzontzillo 2, B-G (SM Zirik: "galtzontzilluak (...) atzekaldian sekulako zulua jaukek"; Salav: "galtzontzillo utsik"); gantzontzillo G 4 (Iraola, adib.: "nere gantzontzilluak jartzera dijuela").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galtzontzilo (eta kaltzontxillo, kaltzontzillo bana) 9: B 1, G 1, EB 7 (K. Zubizarreta: "sei kaltzontxillo txuri"; Zubk: "Eta kaltzontzilluak?"; P. Sastre: "eskuak (...) galtzontziloetan sartu zizkion"; A. Cazabon 3, adib.: "Negu gorrian, gauez eta galtzontzilotan egitea zen asuntoa", "galtzontzilotan kalean barna"; L. Auzmendi: "zuretzat galtzontziloak / ta niretzat pijama"; P. Zubizarreta 2: "galtzontzilo hutsik", "zertarako daukazu galtzontzilo erdian poltsiko bat?"); gantzontzil(l)o (eta k- 6) 8: B 2, EB 6 (Zubk: "ez dau sekula erabilten kantzontzillorik"; Amaiur 1986: "Rosa Olivaresen argazki bat eroaiozu eta Arzalluz kantzontzillotan erakutsita baño barre geiago lortuko dozu"; SM: "gantzontzilloak ere amak eginak dizkiat"; D. Urbistondo: "gantzontziloak jantzi zituen"; P. Zabaleta: "Supermerkatuan / erosi nituen buruko ileak / gabardina bezala / kantzontziloak bezala"; M. Etxezarreta: "kantzontziloak zikintzeko arriskutan"; J.A. Sagastizabal: "kantzontziloak erantzi"; H. Etxeberria: "kantzontziloak non erosi aholkatzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

galtzontzilo : AB38 1, AB50 1, HiztEn, LurE, Euskalterm 1 (eta galtzontzillo 4); kaltzontzilo : AB38 1, HiztEn (ik. galtzontzilo); gantzontzillo : AB50 1; kantzontzilo : DFrec 1, AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

galtzontzilo : EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: -ilo / HiztEn: -ilo / LurE: -ilo / ElhHizt: -ilo / EskolaHE: -ilo

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "galtzontziloak (ez kaltzontziloak, ez kantzontziloak)" / HitzIrud: "galtzontziloak = calzoncillos" / MilaHitz.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ll-.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "galtzontzilo: hau ere bai agian [sar liteke]" (1995-03-27)

 - [E301]:  galtzontzilo: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

 - [E301]: "galtzontzilografia proposatzen dut" (2006-04-28)

 - [A108]: "Baztertzekoa da, eta, horren ordez, "barruko prakak" edo "galtzazpiak" bultzatu" (2006-06-08)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]:  Galtzontzillo (Heg.), galtxoin (Ipar.)

 - [E210]: Zehaztapena: Heg.

 - [E126]: Hau honela idatzi behar da, -ill-rekin? Nik –il- idatziko nuke. Salbuespenak zenbat eta gutxiago orduan eta hobe.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Euskaltzainek erabakitzekoak dira, osoko bileran, -il- / -ill- auzia eta euskalki-marka.

 - Erabakia: (Osoko Batzarra, 2010-03-26): "galtzontzillo iz. Heg. Ik. galtxoin".

galtzorratz
iz. Puntua egiteko orratza. Ik. galtzeta orratz.

Aztergaia: galtzorratz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "galtzorratzak = agujas para medias".

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

galtzeta-orratz.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orratz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper