50535 emaitza bilaketarentzat - [2001 - 2050] bistaratzen.

aldapa(n) gora egin
zaio ad.-lok. Zaila edo neketsua egin. Ik. malda(n) gora egin. Hori aldapa gora egin zait beti. Egokitu nintzen arren, hasieran aldapa gora egin zitzaidan institutua.
aldapan egon
da ad.-lok. Zerbait, alde bat bestea baino gorago duela egon. Aldapan daude kaleak.

Aztergaia: aldapan egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: AS: aldapan egon / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egon: -n.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldapa sarrerari dagokion azpisarrera.

aldaparo
iz. Alorrak ureztatzeko edo errota ibilarazteko eginiko erretena. Ik. antapara.

Aztergaia: aldaparo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan aldaparo 1 (Ayerb EEs: "Suez-ko aldaparo"); andapara 1 (Laux AB); antapara IE 3 (He, Lg, BertsZB); antapera (He "ap. H sg. DRA").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aldaparo EB 1 (F. Larrea in Egin); andapara B 2 (S. Muniategi); antepara EB 1 (J. Aizpurua).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aldaparo : HiztEn-LurE; andapara : HiztEn ("ik. antepara"); antapara : HiztEn ("ik. antepara"), antepara : HiztEn-LurE. Hauetan ez da ageri: DFrec, AB38, AB50, Euskalterm. Cf. Gand Gabon 69: "Aitaren Hitza da (...) egia, bidea eta bizitzaren antapara".

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: aldaparo : ElhHizt, EuskHizt, HLEH, Lur EG/CE eta EF/FE; antapara : HiruMila, EuskHizt, Casve EF; antepara : ElhHizt, EskolaHE, HLEH, EuskHizt ("ik. antapara"); Lur EG/CE eta EF/FE. Cf. PMuj: aldaparo, aldaporo, andapara, antapara, antapera, antepara; DRA: aldaparo, aldaporo, andapara, antapara, antapera, antepara. Ez dugu aurkitu HaizeG, Lh DBF hiztegietan.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

arrazoi sendorik gabe hobetsi da forma hau (gaurko hiztegietan usuen ageri dena), tradizioak ez baitu deus agintzen.

aldapatsu
1 adj. Aldapa handia duena. Bide luzea eta aldapatsua omen da. Mendi gaitza eta aldapatsua.
2 adj. Aldapaz betea. Gipuzkoako lurralde guztia harkaitzez josia eta aldapatsua da.

Aztergaia: aldapatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

aldarapen
iz. fis. Indar baten eraginez bi gorputz elkarrengandik urruntzea. Karga elektrikoen erakarpen edo aldarapen indarrak.

Aztergaia: aldarapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aldarapen forma aurkitu; ik. aldaradura (Dv), aldaragarri (Lç), aldarakunde, aldaramendu, aldaratzapen, aldarazione eta aldaratu, aldararazi.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

aldarapen EB 3 (J.M. Angulo; eta aldarapen elektriko, I. Irazabalbeitia: "Honen zergatia, bi elektroi horien aldarapen elektrikoan dagoela pentsatu ohi da"; aldarapen elektrostatiko, M. Ensunza: "Fusio-prozesua gerta dadin, nukleo biek daukaten energiak, kargek sorterazitako aldarapen elektrostatikoa gainditzeko modukoa izan behar du"). Cf. aldarazpen EB 2 (BEO: "katastroko balioen zehaztapen nahiz aldarazpena ahalbidetu"; Elhuyar: "Egungo narrastien artean, saurioak dira aldarazpen adaptatiboen espektrorik zabalena dutenak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aldaraketa : AB38 1; aldarapen : AB38 5 (eta aldarapen elektriko), HiztEn ("1. Aldaratzearen ekintza; 2. Fis. Bi gorputz indar baten eraginez elkarrengandik urruntzea"); Euskalterm 2 ('repulsión' eta aldarapen-energia 'energía de repulsión'); aldaratze : AB38 2; Euskalterm 1 (aldaratze-indar 'fuerza de repulsión'). Cf. 'repulsión' itzulitako besteak: aldarazpen : AB38 2, aldentze : AB38 1, hastandura : AB38 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

aldarapen : DRA ("mudanza, traslación. Dv Dic."); PMuj DVC ("1. ahorro, ahorramiento; 2. disponibilidad, economía"). Ez dugu aurkitu besteotan: EskolaHE, EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG EF, Lh DBF.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

repulsión / répulsion formen ordainak hiztegietan: HiruMila: "1. Fís. hastandura, urruntze, aldentze, aldarapen; 2. repugnancia: higuin, nazka, narda, nakaitz, okaztadura". // ElhHizt: "1. nazka, narda, higuin, nakaitz, higuintza, higuindura; 2. gaitzespen, gorroto, higuin; con repugnancia: gogoz bestera, desgogora, gogoz kontra". // Casve FE: "baztertze, hürrüntze, gibeleratze; (aversión) hügün, hügüngoa, greütarzün, narda; (phys.) bultzaldi". // HaizeG FB: "(action) bulka, zunka; (répugnance) narda, higuindura, nakaizdura, okaztadura". // T-L LFB: "bulka, zunkaldi, zunka; Fig. narda, higuintza, okastadura, nakaizdura". // PMuj DCV: "1. acc. de repeler: bulka, bulkaldi, zunka, zunkaldi, astandu; 2. Cfr. repulsa; 3. repugnancia, aversión: iguin, narda, nakaitz, nakaizkeria, nakaizdura". // Azkue Aurkibidea: hastandura.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn. Fis.

aldararazi, aldararaz, aldararazten
du ad. Urrunarazi.

Aztergaia: aldararazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aldararaz, aldararazten.

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ra(tu)+arazi.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

urrunarazi.

aldaratu, aldara, aldaratzen
1 da/du ad. Nonbaitetik edo zerbaitetatik bereizi edo urrundu. Ik. aldendu. Anton. alderatu. Aldara hadi ene bidetik. Ikusten du harria hilobitik aldaratua. Ez zara zeure leinutik hastandu, bereizi eta ez aldaratu. Ez nuke nahi zuetarik nehor bere egitekoetarik aldaratu. Barberuek buruko zaurietan, lehenik haragia aldaratzen dute.
2 da ad. Norabait baztertu edo urrutiratu. Maiz aldara zaitez zeure bihotzaren bakartokira. Hartu zituen haurra eta haren ama eta Egiptora aldaratu zen.
3 du ad. Zerbait tokiz aldatu. Bere egoitza Manbreko haranera aldaratu zuen. Mugarriak gauez aldaratu ditu.
Azpisarrerak

Aztergaia: aldaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aldaratu, aldara, aldaratzen. da/du ad. 'urrundu': aldara hadi ene bidetik; maiz aldara zaitez zure bihotzaren bakar-tokira; Anton. alderatu.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aldaratu, aldara, aldaratzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'urrundu' (anton. alderatu 'hurbildu')

Aditz-erregimena

-tik aldaratu ("aldara hadi ene bidetik"); -ra aldaratu ("maiz aldara zaitez zure bihotzaren bakar-tokira"); -z aldaratu ("neu ere tokiz aldaratu naiz frankotan")

aldaratze
iz. kirol. Futbolean eta kideko kiroletan, aurkariak erasoan jaurtiriko baloia atearen ingurutik urrunaraztea. Jokaldi nahasi bateko aldaratzea bularrez kontrolatu eta atera jaurti zuen baloia.

Aztergaia: aldaratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da; kirol munduan erabiliena.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aldaratze iz. Kirol.

aldarazi, aldaraz, aldarazten
du ad. Aldatzera behartu. Inork ez dezake aldaraz Luzia bertutetik. Argudiorik bikainenak ez dio aburua aldaraziko. Frantziskoren fedeak lekuz aldaraziko zuen Leireko mendialde zabala. Ezkontzak, biziera ez ezik, bizilekua ere aldarazi zion.

Aztergaia: aldarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aldarazi, aldaraz, aldarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aldarazi, aldaraz, aldarazten

aldare
1 iz. Jainkoei opariak eskaintzeko harria edo leku jasoa. Aldare bat egin. Baal-i aldarea jaso zioten.
2 iz. Meza ematen den mahaia, berez harrizkoa. Albo aldareak. Ermitako aldarea. Aldarean eskaini. Aldare aurrea. Aldare aurreko mailak. Aldare-jantziak.

Aztergaia: aldare

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: aldare nagusi ; eta adib. gisa: aldareko sakramentu.

aldare nagusi
iz. Habearte nagusiko aldarea. Aldare nagusia eta albokoak. Aldare nagusiaren aurrean belauniko dagoenean. Aldare nagusiaren oinetan. Senarrarekin ez denean, aldare nagusia bezala apaindurik badoa kanpora.

Aztergaia: aldare nagusi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

nagusi.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldare sarrerari dagokion azpisarrera.

aldareko sakramentu
iz. Eukaristia. Aldareko sakramentu guztiz santuan.

Aztergaia: aldareko sakramentu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1997-06-11 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

aldare sarreran adibide gisa ematekoa.

aldareratu, aldarera/aldareratu, aldareratzen
da/du ad. g. er. Aldarera joan; aldarera eraman.

Aztergaia: aldareratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aldarera(tu), aldareratzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

aldaro
1 iz. Balantza (oreka galtzeak dakarren mugimendua). Sarreran egiten du aldaro txiki bat, edanean pasatua dagoela adieraziz.
2 iz. zah. g. er. Soineko, tunika eta kidekoetan, beheko ertzeko gorabehera. Hasten denean apaiza mezarako soinekoa ipintzen, eman iezaiozu gerrikoa albaren gainetik; albaren beheko ertzak ipiniko dizkiozu berdin eta aldarorik gabe, lurra baino behatz betez gorago.

Aztergaia: aldaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a1) 'jantziaren beheko ertzean gertatzen diren altuera-desberdintasunak' adierako aldaro 1 jaso da OEH argitaratuan (AA CCErac: "Albaren beko ertzak ipiñiko diozkatzu berdin eta aldarorik gabe"); a2) 'makurdura' adierako aldaro (M.I. Iñarra Ezale: "Etxe, teillape ta ordu berean onlako aldaruak [= 'diferencia'] gerta baditez...") eta aldero (Ldi IL: "bekain-lerroa aldero-antxa") bana; b1) 'pauso eragabea, balantza' adierako aldaro (eta aldarotxo) 3 dira (Or Eus: "Gogoan daukat Tomax Aldaro #mdash# Moxkorra", "Ez da moskor arraillik [purrukatua] naiz aldarotxo egiñik"; JKort EuskOl: "Aurreko asto zarra ere... / uraxe bazan bai, astotxo! / Aize aisitak, aldarotxo / Egiñazten zion"); aldero 4 (JanEd I: "Edari gustokua matsaren zumua [...], gutxi izana dute batzuek damua, naiz egindezatela nun-nai alderoa", Moc Damu: "sarreran egiten du aldero txiki bat, eranian pasatuba dagoela adieraziaz"; Urki Baserritarra: "'Korreo-kale' guzia beretzako aña ez zuela. Aiek alderoak!"); b2) 'balantzaka' adierako aldaroka 3 dira (Zait Sof: "Odol-yario ta itsu ateratzen da Oidipu, antzokian zear oin kolokaz aldaroka aurreratuaz"; LE Urt: "angabeturik edo naigabeturik, aldaroka: erori zen bere gurutzearekin iru bider"; Asp Leiz: "Ostatutik atera ta or yoan da aldaroka"); alderoka (eta aldeoka 1) 13 (Or Mi 5: "Alderoka asten da basazia", "dio arraunlari batek, ontzia alderoka asi da, begira", "Ontzi zarra alderoka zebillen", "ontzia kalakan eta alderoka zerabilte", "Ekaitz-aize zakarrak ontzixka alderoka zabilen"; Ldi BB: "Baratz-erdian dut arki amona: alderoka dator, begi galduak nora-nai"; TAg Uzt 3: "asi zan lenengoz ontzia alderoka", "[itsasuntzia] alderoka noizbait asten ba'zan", "iparbeltzak alderoka daragion ontzitxoa bezela", EA OlBe: "zartzez alderoka nabil"; EgutTo ap. DRA: "alderoka ta zalapartaka atarira atera ziran"; EgutAr ap. DRA: "Bapo edanda, aldeoka ta balantzaka", Atutxa ap. DRA: "Bertarakoan baña burua / nerabillan alderoka / ikusiz ango mendi eskerga, / gizadi arrotz, azoka").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira 3 aldaro ('makurdura, inklinazioa', Etxegintzatikako oztopoak kentzeko araupidea: "aldapa guztiak irrila-bidez gaindituko dira, ehuneko 6tik beherako aldaroaren [= 'pendiente'] gomendioa egiten dela"; 'aldea', EHAA 1986: "Dekreto honetan ahaldutako zenbatekoen eta (...) 25eko 4/1984 Aginduaren babespean emandako dirulaguntzen arteko aldarotik [= 'diferencia'] atera ahal daitezen diruizendapenak"; 'desoreka', EHAA 1986: "ustiatze-gosteak gehitzeak, goste horietan ekonomia-aldaro [= 'desequilibrio económico'] bat sortarazi dute") eta aldaroka 'balantzaka' 1 (Heraklito-ren "Izadiari buruz": "moskortu denean (...) hor doa alderoka, nondik dabilen arrastorik gabe").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aldaro : AB50 8 ('desoreka' 5: "ekonomia-aldaro", "lurraldeen arteko aldaro"; 'pendiente' 2 eta aldaro-zehaztapen 'balance'); HiztEn (eta Harluxet: "iz. 1 Jantziaren beheko ertzean gertatzen diren altuera-desberdintasunak. 2 Zutik ezin egon denak aldamenka egiten dituen pauso eragabeak, balantzak"); LurE (eta EskolaHE: "iz. Jantzien beheko ertzean gertatzen diren gaiera desberdintasunak / Pl. Zutik egon ezin denak aldamenka egiten dituen pauso eragabeak, balantzak); aldaroka : HiztEn/Harluxet; LurE/EskolaHE; aldarotu : Euskalterm 2 ('deplomar'); alderoka : AB38 2.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: aldaro : EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE; aldaroka : EuskHizt, HiruMila; aldero : EuskHizt ("ik. aldaro"), Lh DBF ('lunatique, maniaque'); alderoka : ElhHizt. Cf. PMuj DVC: aldaro, aldaroa, aldaroka, aldarotu, aldero, alderoka, alderokatu, alderotu ('obstinarse, tomar una manía'), alderozka. // BeraLzM: aldaro, aldero ('lunático, simple / bamboleo, tambaleo'). // A: aldaro, aldero ('persona que habla sin fundamento, simple, lunática'), aldaroka, alderoka. // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF eta HaizeG FB.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 Zah. g.er. jantziaren beheko ertzeko gorabehera. 2 balantza.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "aldaroedoaldero (Zarautzen aldero baita), alde batera karga duen edo alde batera okertua dagoena adierazteko erabiltzen da. Gurdiak alderoa eduki dezake gaizki kargatu eta alde batera okertua dagoenean edo alde batean pisu gehiago duenean. Alderoarekin ibiltzen da mozkorraldiagatik zuzen ibili ezinik alde batera okertzen dena..." (2000-11-08)

aldaroka
adb. Balantzaka, zabuka. Bapo edanda, aldaroka eta balantzaka.

Aztergaia: aldaroka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

balantzaka.

aldarri
1 iz. Oihua, bereziki zerbait aditzera ematen duena. Zergatik dira hortik eta hemendik entzuten diren aldarriak? Haren andrearen aldarriek ez zuten ezertarako balio izan.
2 iz. Aldarrikapena. Legebiltzarrera eraman dute etxebizitza duinaren aldeko aldarria. Saihesbide berriaren kontrako aldarria egingo dute gaurko agerraldian.
Azpisarrerak

Aztergaia: aldarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aldarri egin.

aldarri egin
du ad.-lok. Ik. aldarrikatu. Zorrotzaileek, lehen, herririk herri aldarri egiten zuten.

Aztergaia: aldarri egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldarri sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

aldarrikatu.

aldarrika
adb. Aldarri eginez. Alkate jaunaren agindua aldarrika iragarri du. Gizonaren izenean hor ari zaizkigu aldarrika hainbeste eta hainbeste.

Aztergaia: aldarrika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

aldarri eginez.

aldarrikapen
iz. Aldarrikatzea; aldarrikatzen den gauza. Giza eskubideen aldeko aldarrikapena. Sindikatuen aldarrikapenak. Hautagai gehienak ez datoz bat euskararen ofizialtasunaren aldarrikapenarekin.

Aztergaia: aldarrikapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aldarrikapena egin
du ad.-lok. Aldarrikapena egin bezain laster, kardinalak eta aita santua Te Deum laudamus ozenki kantatzen hasi ziren. Elkarlanaren aldeko aldarrikapena egin dute laurek. Gure eskubide politiko eta zibilen aldarrikapena egiteko.

Aztergaia: aldarrikapena egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib [2] 2023-04-18 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aldarrikari
iz. Udal deiak edo iragarkiak aldarrikatzen zituen pertsona. Ik. pregoilari. Berri Onaren aldarrikari izateko aukeratu zuen Jaunak.

Aztergaia: aldarrikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

aldarrikatu, aldarrika/aldarrikatu, aldarrikatzen
1 du ad. Zerbaiten berri oihuka eman, aldarri eginez adierazi. Bere salgaiak kalez kale aldarrikatuz. Udal-deiak aldarrikatu. Ebanjelioa aldarrikatu. Mesiasen etorrera aldarrikatzen duena. Mendekoei gizarte iraultza aldarrikatzen.
2 du ad. Zerbaiten eskakizun edo defentsa aldarrika egin; ideia edo doktrina baten defentsa irmoa egin. Herrizaleak hasi ziren irlanderak salbatzea merezi zuela aldarrikatzen. Eskubide berdintasuna aldarrikatu dute. Mugimendu anarkistak betidanik aldarrikatu dituen ideiak berreskuratu dituzte.
3 du ad. Independentzia eta kidekoak ofizialki adierazi. 1946an Filipinen independentzia aldarrikatu zen.

Aztergaia: aldarrikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aldarrikatu, aldarrika, aldarrikatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aldarrikatu, aldarrika, aldarrikatzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

aldarrikatzaile
adj. Zerbait aldarrikatzen duena. Euskal selekzioaren aldeko jai aldarrikatzailea izango da biharkoa.

Aztergaia: aldarrikatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2002-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): aldarrikatzaile

aldarte
1 iz. Aldakorra den zerbaiten egoera. Han ez da eguraldi aldarterik. Munduko aldarte eta gorabehera guztien artean beti apal.
2 iz. Pertsonaren gorputz edo gogoaren egoera. Ik. umore. Gero eta aldarte gaiztoago baten mende, begiak gorritzen ari zitzaizkion. || Aldarteak ematen dionean egingo du. Aldarteak hartzen badu, ordea, gaixoa zu!
3 iz. Unea, aukera. Aldarte guztiez baliatuz.

Aztergaia: aldarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

aldartez.

aldarte on
iz. Aldarte onean daude hizketan, giro jatorrean. Gaur ez dago aldarte oneko. Aldarte onetan oso zen atsegina.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aldarte on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aldarte txar
iz. Aldarte txarrean dago. Sekula ez nuen aldarte txarrean ikusi. Bat-batean jartzen da aldarte txarreko. Oso aldarte txarra du esnatzean. Jainkoagan ez da aldarte txarrik, gizonengan ohi den bezala.
Ohiko lexiak

Aztergaia: aldarte txar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-11-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

aldarteka
adb. g. er. Noizean behin, batzuetan.

Aztergaia: aldarteka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

aldartetsu
adj. Apetatsua; aldarte aldakorrekoa. Gogo aldartetsua.

Aztergaia: aldartetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

aldartez
adb. zah. g. er. Noizean behin, batzuetan. Ik. aldarteka.
Loturak

Aztergaia: aldartez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldarte sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aldarteka.

aldats
iz. Aldapa, malda. Aldats gora, aldats behera.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Ez da aldatsik ibar gabekorik. Jausten dira aldatsak, goratzen dira ibarrak.

Aztergaia: aldats

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Euskalki batek eraberritzean sortu da bitasuna

ik. OEH: "Los textos antiguos apuntan inconfundiblemente a -ts. La tendencia a emplear -tz aparece primero en V, por la temprana confusión de sibilantes"

Forma arautuaren azalpenaz oharra

'aldapa, malda' adiera gehitzeko eskatuz, eta AS gisa: aldats egin , aldats iruditu ; eta adib. gisa: aldats behera, aldats gora.

aldats egin
ad.-lok. Zail edo neketsu gertatu. Etsaia maite izatea aldats egiten da.

Aztergaia: aldats egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldats sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

zail egin.

aldats iruditu
ad.-lok. Zail iruditu.

Aztergaia: aldats iruditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

iruditu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

aldats sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

zail iruditu.

aldatu, alda/aldatu, aldatzen
1 du ad. Zerbaiten edo norbaiten ordez berria edo desberdina den kideko beste zerbait edo norbait hartu. Izena aldatu du. Ikastetxeko zuzendaria aldatu zuten.
2 da/du ad. Erabili den arropa erantzi eta beste bat jantzi. Egunero aldatzen da. Egun berean soinekoz hogeita zortzi aldiz alda zitezkeelako. Egunero aldatzen du alkandora. Ez du aldatzeko atorrarik, ez etzateko oherik.
3 da/du ad. Animalien azalaz, ileaz edo lumez mintzatuz, zaharra galdu eta berria sortu. Basahate honen lumak aldatzen ari dira. Sugeak larrua aldatu arren, suge segitzen du.
4 du ad. Desberdin bilakarazi. Asmoak aldatu. Gobernu berriak zenbait lege aldatuko ditu. Norabidea aldatu. Esan dudanak ez du ezer aldatuko. Hezkuntzak alda dezake izateko modua. Ezkontzeak ohiturak aldatu dizkio. Zerbaiten itxura aldatu.
5 da ad. Desberdin bilakatu, aldakuntza bat izan. Harrezkero asko aldatu dira gauzak. Azaleko hotsak aldatu dira hor, ez adizkien egitura. Kolorea aldatzen zaienean. Hizkuntza bera aldatuz joan zaigu.
6 du ad. (Atmosferako gertakariez mintzatuz). Haizea aldatu du. Eguraldia aldatzen hasi du.
7 du ad. Landareez mintzatuz, landatu. (Dagokion osagarriak -n atzizkia hartzen du). Baratze atzean hiru zuhaitz gazte aldatu ditut.
8 du ad. Toki batetik beste batera eraman edo ekarri. (Osagarritzat -ra atzizkia hartzen duela). Lantegia Eibartik Gasteiza aldatu zuten. Agiri hura izenpetu zuten apaizak barrutiko herrixka baztertuenetara aldatu zituzten.
9 du ad. Testu zatiez edo esaldiez mintzatuz, testu batetik bestera kopiatu. (Osagarritzat -ra atzizkia hartzen duela). Txostenaren pasarte bat aldatu nahi nuke hona. Ebanjeliotik aldatutako esaldiak.
10 du ad. Aipatzen den hizkuntzara itzuli. (Osagarritzat -ra atzizkia hartzen duela). Euskarara aldatu. Horrelakoak gure hizkuntzara aldatzen direnean ez dira inoren belarrietara iristen.
11 da ad. Bizilekutzat edo lantokitzat beste toki bat hartu. (Osagarritzat -ra atzizkia hartzen duela). Beste bulego batera aldatu ziren. Kaletik baserri batera aldatu dira. Menditik herrira aldatu zen.
12 da ad. Bizitokitzat, lantokitzat edo egonlekutzat beste toki bat hartu. (Osagarritzat -z atzizkia hartzen duela). Laster aldatuko gara etxez. Ostatuz aldatu zen. Artzainak bazkatokiz aldatu ziren. Diru-galerak izango dituzte lantokiz aldatzen badira.
13 da ad. Zerbaiten ordez desberdina den kideko beste zerbait hartu. (Osagarritzat -z atzizkia hartzen duela). Ez bainaiz gehiegi gai honetan iritziz aldatu. Azalez eta gorputzez bakarrik ez zara aldatu, sentimenduz eta arimaz ere bai. Al-Qaedaren esanetara jarri eta izenez aldatu zen.

Aztergaia: aldatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aldatu, alda, aldatzen. da/du ad.

Zerrenda osagarriak

IparKazet (Justizia): commuer: aldatu .

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehitzeko eskatuz: -ra aldatu, -z aldatu .

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aldatu, alda, aldatzen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da-du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "'paperera aldatu'" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Nire ustez, lehenbiziko azpisarrerak ere adibideak beharko lituzke: 1. Eibartik Gasteiza aldatu zuten 2. Menditik herrira aldatu zen'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'aldatu alda, aldatzen. da/du ad. / -ra aldatu 1 du ad. '-ra eraman, ekarri' Eibartik Gasteiza aldatu zuten. 2 da ad. 'bizitzera joan, egoitza aldatu' . Menditik herrira aldatu zen, / -z aldatu 1 du ad.: Liburuak lekuz aldatu ditugu. 2 da ad.: Laster aldatuko gara etxez'.

aldatzaile
iz. Zerbait aldatzen duen pertsona. Jesusek diru-aldatzaileen mahaiak eta uso-saltzaileen aulkiak aurtiki zituen. Porru-aldatzailea. Testu aldatzaile eta bat-bateko itzultzaile lanak egin zituen lehenengo urteetan.

Aztergaia: aldatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

diru-aldatzailea; porru-aldatzailea; testu-aldatzailea.

aldatze
iz. aldatu aditzari dagokion ekintza. Ogia aldatzen da Jesu Kristoren gorputz izatera, aldatze hau begiz ikusten ez bada ere. Jasan zuen giro aldatze handia.

Aztergaia: aldatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

IparKazet (Gizartea): plaque tournante: eskuz aldatzea (kontrabandan).

aldatzeko
iz. Aldagarria, aldatzeko arropa. Bizkar zorro txikian eskuoihala eta aldatzekoak sartu zituen.

Aztergaia: aldatzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko izengilea: -tzeko.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

aldatzen den arropa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "gaztelaniazko "muda" adierazteko, iz. gisa" (2001-11-02)

aldaxka
1 iz. Landare bati ateratzen zaion abartxo berria. Ik. kimu. Astiro hazten den olibondoaren aldaxkak.
2 iz. Nagusia ez den adarra. Haritz aldaxkak.

Aztergaia: aldaxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aldaxka Sin. kimu

aldaxkatu, aldaxka/aldaxkatu, aldaxkatzen
da ad. Kimatu, kimuak eman. Aldaxkatuko zaio garia, lasto azkarra ekarriko dio eta bihia ere ongi haziko da.

Aztergaia: aldaxkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: aldaskatu / LurE: aldaskatu / ElhHizt: aldaskatu / EskolaHE: aldaskatu

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

aldaxka(tu), aldaxkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

alde anitzeko
adj. Alde askokoa, alde askori dagokiona. Ik. aldebiko. Beharrezkoa da alde anitzeko elkarrizketa-mahaia antolatzea. Konpromisoak alde anitzekoa izan behar du. Alde anitzeko bilerak egiten hasteko unea da.

Aztergaia: alde anitzeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "alde biko, alde anitzeko".

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Onartua: alde anitzeko (azpisarrera gisa, alde 2 sarreran)

alde aurretik
adb. Aldez aurretik.

Aztergaia: alde aurretik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. aldez aurretik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alde 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

alde aurrez
adb. Aldez aurretik.

Aztergaia: alde aurrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:19 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

Ik. aldez aurretik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alde 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

alde bat
adb. lap. eta naf. Erabat, betiko. Gutxi dira, halere, mendiko su horiek alde bat debekatzearen alde agertzen direnak. Alde bat idazteari emana da. Alde bat etorri da Ameriketatik.

Aztergaia: alde bat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

alde bat utzi
ad.-lok. Utzi, baztertu; kontuan ez hartu. Meza denboran alde bat utzi behar dira lurreko arazo eta kezkak.

Aztergaia: alde bat utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

alde batera
1 adb. Erabat, alde bat. Bihotza Jainkoari alde batera emateko.
2 adb. Ia, aukeran. Alde batera hobe litzateke euskal talde bat bakarrik.
3 adb. Neurri batean. Alde batera harritu egiten nauzu.
4 adb. Lanez eta kidekoez mintzatuz, honenbestean, hitzarturiko prezioan. Lanean alde batera ari dira. Mendi lana alde batera egin dugu.

Aztergaia: alde batera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

alde batera eta bestera
adb. Alde guztietara, batera eta bestera. Urduri, alde batera eta bestera begira hasten da.

Aztergaia: alde batera eta bestera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh880 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): alde batera eta bestera 39: Elhuyar 3 (adib.: “Hortaz, presa bat egiteak eragiten du presatik alde batera eta bestera gelditu diren populazioak bakartuta gelditzea”), Consumer 3 (adib.: “Jakinaraz iezaiozu eserita joan behar duela, burua alde batera eta bestera etengabe mugitu gabe”), Berria 22 (“Bai, baina ez leku bakarrean. Beraz, beharrezkoa da alde batera eta bestera ibiltzea azterketa sakona eta egokia egiteko”), EiTB 6 (adib.: “Markagailua alde batera eta bestera desorekatu da”), Argia 3 (adib.: “Alde batera eta bestera zabiltza dokumentala aurkezten, arrakasta izan duenaren seinale”), DiarioVasco 2 (adib.: “Arreba Madalenak «au ere gurean ikusi bear» esaten omen zuen. Eta alde batera eta bestera negar batean omen zebillen”). // alde batera eta bestera 220.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: alde batera eta bestera 124: Berria 7, Fernando Rey 11, Oskar Arana 11, Josu Zabaleta 5, Pello Lizarralde 5, Joxemari Iturralde 4, Ibon Uribarri 4, Jokin Urain 4, Rafa Egiguren 3, Jon Muñoz 3, Josu Landa 3, Joseba Sarrionandia 3, Iñaki Mendiguren 2, Pello Salaburu 2, Karlos Zabala 2, Patxi Iturritegi, Juan Kruz Igerabide, etab. // alde batera eta bestera 145.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Bestelakoak

adib: alde2 1 iz. Zerbaiten zatia, beste zati bati edo batzuei kontrajarria; gauza edo puntu bati buruz, haren ingurua; inguru horretatik nolabait bereizten den zatia. Ik. aldetik 4; aldean 2; aldean 3; aldera. Mendiaren alde honetan. Goiko, beheko, eskuineko aldea (Ik. behealde; goialde...). Infernu hartan egongo dira kondenatu guztiak alde guztietarik suz inguratuak. 2 iz. (Bereziki bi zati bereizten direnean). Txanponaren bi aldeak. Alde batean eta beste aldean. Alde batetik bestera igarotzen du. Alde batera eta bestera begiratzen dugula. Ni alde batetik joan nintzen eta bera bestetik etorri. Bi aldeetako euskaldunen batasuna. Itzultzen dute orria beste aldera. || Uraz beste aldean. Itsasoz beste aldera joan ez dadin. Mendiez hemengo aldean // def: [s.u. bat] batera eta bestera adb. Alde batera eta bestera. Ik. batetik bestera. Batera eta bestera begiratzen dute eta burua goratzen dute. Umea, beroaren beroz, arterik hartu ezinik, batera eta bestera, ohean zebilen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da; eta erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lokuzio oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, batera eta bestera arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa ematekoa da alde sarreraren barruan.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bat sarreran.

alde batera utzi
du ad.-lok. Kontuan ez hartu; utzi, baztertu. Ik. albo batera utzi. Emakumezkoak alde batera utziz. Burutazio hura ere alde batera utzi nuen.

Aztergaia: alde batera utzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

alde batetik
adb. Neurri batean. Bai, alde batetik egia dirudi. Alde batetik gizon gaiztoaren itxura zuen.
alde batetik bestera
adb. Leku batetik bestera, batetik bestera. Ni txikia nintzela hil zuan ama eta ordutik alde batetik bestera ibili nauk.

Aztergaia: alde batetik bestera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh1677 2021-03-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): alde batetik bestera 217: Aizu! (“Jendea dagoen bakoitzean joaten dira alde batetik bestera”), Deia 2 (adib.: “Krisi bat behar da lubaki horretan alde batetik bestera igarotzeko”), Elhuyar 8 (adib.: “ubide guztiek badituzte alde batetik bestera gurutzatzeko zubiak”), Consumer 4 (adib.: “Alde batetik bestera eraman eta egun osoan zehar gure pisuari eusten diote”), Berria 103 (adib.: “Sri Lankan alde batetik bestera askatasunez mugitzeko eskubidea maiz urratzen zaie”), EiTB 45 (adib.: “Realak alde batetik bestera mugitzen zuen baloia”), Jakin (“Etxebarreko hilerri harresi gainean alde batetik bestera ibilita”), Argia 36 (adib.: “Ahoan alde batetik bestera zarabilen tabako xehatuarena gainzuritzeko egokia”), DiarioVasco 17 (adib.: “afaria eta edaria doan izan zituzten eta gustura ibili ziren gaztetxoak alde batetik bestera, lagunartean eta dantzan”). // alde batetik bestera 527.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: alde batetik bestera 225: Berria 63 (adib.: “Duen kasta atera, eta Bereikua dantzan jarri zuen kantxaren alde batetik bestera”), Herria (“Ximeleta baten hegalkada bakar batek sekulako zirimola altxarazten ahal omen dik lurraren alde batetik bestera...”), Joseba Sarrionandia 15 (adib.: “Ataurrean, kalearen alde batetik bestera zeuden harlauzak kontatu zituen, aldebatetik bestera hamahiru, bestaldetik bueltan berriro kontatuta hamaika”), Bernardo Atxaga 11 (adib.: “Badakizu zenbat ibili behar den miradorearen alde batetik bestera joateko”), Lopez de Arana 10 (adib.: “Bidearen erdian tomate-pote pitzatu bat alde batetik bestera zebilen”), Rafa Egiguren 7 (adib.: “Panpina ematen duzu alde batetik bestera, dingili-dangolo, pareta jo arte”), Xabier Paya 6 (adib.: Oso urduri dago; arnasestuka dabil alde batetik bestera, presaka), Karlos Zabala 10, Ilaki Mendiguren 3, Ramon Saizarbitoria 3, Elizen arteko Biblia 3, Xabier Mendiguren Elizegi 3, Josu Zabaleta 3, Luis Elberdin 3, Sonia Gonzalez 3, Irene Aldasoro 3, Ana Urkiza 2, Ramuntxo Etxeberri 2, Inazio Mujika Iraola 2, Anton Garikano 2, Joxe Austin Arrieta, Jokin Urain, etab.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da; eta asko erabilia.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Lokuzio oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa batera eta bestera arautua bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa ematekoa da alde sarreraren barruan.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa bat sarreran.

alde batetik... bestetik (beste aldetik)...
Ik. batetik... bestetik...; aldez... aldez...; bateko... besteko... Baina negar horiek alde batetik saminak badira, bestetik munduan diren kontentu guztiak baino gozoagoak dira. Bibliografia alde batetik zaletasun bat da eta, beste aldetik, argi ibiliz gero, diru franko irabazteko bidea ere bai.
alde egin
1 du ad.-lok. Joan edo urrutiratu, bereziki arin edo ihesi. Alde egin du hemendik. Tximistaren gisan alde egin zuen. Inoiz elkarrengandik alde egin gabe. Eta alde egin zuen Egiptora. Zetorkien zigorrada gogorrari alde eginik. Etsaiei alde egin zien. Egidazu alde.
2 du ad.-lok. Norbaiten edo zerbaiten alde atera, jokatu edo aritu. (Osagarritzat -en atzizkia hartzen duela). Eta hementxe nago bizia galtzeko behar bada, horren alde egitearren. Ama guztiz ona, gure alde egizu.

Aztergaia: alde egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: alde egin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "Nik 'alde egin' jarriko nuke; izan ere, beste adierak beti genitiboa eskatzen du eta, beraz, ez da oker ulertzerik egoten. Gainera, gero dator 'alde eragin', eta lehena lotuta idatziz gero, bigarren hau ere bai? Ezezkoan nago ni. Berdin 'alde egite'" (2001-03)

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper