50535 emaitza bilaketarentzat - [20001 - 20050] bistaratzen.

galtzu
1 iz. Batez ere bizk. Galondoa (zurtoin zatia).
2 iz. Batez ere bizk. Ahotza. Galtzu gainean lotan.

Aztergaia: galtzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

lastoa, ahotza.

galvanizatu, galvaniza, galvanizatzen
du ad. Metal bat beste metal baten geruza mehe batez estali, oxidaziotik babesteko; bereziki, burdina zinkezko geruza batez estali, oxidaziotik babesteko. Altzairuzko alanbre arruntak galvanizatu egiten dira oxidaziotik eta korrosiotik babesteko. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Altzairu galvanizatuak. Etxebarriko galvanizatuen lantegia sei hilabetez ixtea aurreikusi dute.
galzori
iz. Arriskua. Ik. galbide. Galzoria aldentzearren.
Azpisarrerak

Aztergaia: galzori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: galzorian.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

galzorian

Lexemen erregulartasuna

-l+z-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "eta galzorian: elkarturik idazten badira, eta hiltzorian-en haritik, galtzori eta galtzorian agian?" (1995-03-27)

galzorian
adb. Galtzeko zorian. Ik. galdu-gordean. Galzorian zegoen hizkuntzari eutsi nahia. Bizia galzorian jartzea.
Loturak

Aztergaia: galzorian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gama
1 iz. Koloreen hurrenkera mailakatua. Ik. eskala 1. Azazkalak margotzea modan dago; gorria eta gorriaren gama izaten da eskatuena. Kolore gama soila erabili du marrazkietan.
2 iz. Kategoria edo mota bereko gauzen multzoa, bereziki irizpideren baten arabera (neurria, prezioa...) sailkatuak dauden gauzena. Prezio eta ezaugarri aldetik gama zabal bat eskaintzen dute. Gama altuko autoak. Guk gama ertaineko altzariak egiten genituen.
3 iz. Ipar. Musika-eskala. Musikari batek bere tresna landu behar duela, gamak egin behar dituela.

Aztergaia: gama

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh483 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): gama 184: Elhuyar 2 (adib.: “Kotxeei dagokienean, badira urte batzuk gama altuko kotxe batzuek haizetakoan proiektatzen dituztela beheko panelaren erakusleak”), Consumer 31 (adib.: “Gama ertaineko gasolina eta dieselezko autoentzat”), Berria 7 (adib.: “Gama handiko autoen kasuan”), EiTB 14 (adib.: “laugarren gamako produktu gisa”), Jakin (“Ez, ez da izar bakarreko Alemaniako auto-enpresak bere gama berria aurkezteko «zona norte»rako aukeratu duen eslogan berria, lasai”), Argia 8 (adib.: “Baina egia da abantaila hori gama altuko telebista eta bozgorailuetan soilik antzeman zitekeela”), DiarioVasco 2 (adib.: “produktu gama zabalagatik”) // (2020): gama 185.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gama 17: Berria 5 (adib.: “Fagorrek ez ditu gama apaleko markak baztertuko, baina gama altuko zenbait produktuk eta De Dietrich markak izango dute lehentasuna, nolabait”), Karlos Zabala 4 (adib.: “Urazen bihotz zabalak garretan zeuden, kolore berdearen gama lehertzen zen adore paregabearekin, azenarioei odola zerien, arbiak goritzen ari ziren, garaipenezko sute hartan”), Jon Muñoz (“Bien artean, kafesneen gama osoa”), Koro Navarro 2 (“azpimarratu beharra dago Hegoaldearen ikusmolde hori, laneskuko industrietara mugatua alegia, errealitatetik oso urruti dagoela, Asiako gama teknologikoaren igoerak erakusten duen bezala”), Karlos Linazasoro (“Gure gama oso extensoa da”), Josu Zabaleta (“kolore-gama, eta gama horren kontraste-erlazioak”), Xabier Olarra (“Hala, handik aste batzuetara, gela erabat gris bat antolatu zuen, mundu gris bat bere estudioan, non gauza guztiak grisaren gamako koloreetakoak baitziren”), Pablo Sastre (“Orain hauek erabiltzen dira asko, gama honetan, edo honetan, hauek denak gaztainezkoak dira eta hauek, berriz, senzilloagoak”), Joan Mari Irigoien (“Bai, nik badakit errealitatea ez dela gehienetan zuria edo beltza izaten, ez naiz hain tontoa, grisa baizik, bere gama osoan...”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gama / fr gamme: Elhuyar: eskala, gama; sorta, aukera, gama / Nolaerran: asurtimendu, multzo, sorta, eskala, gama / Zehazki: eskala; sorta, aukera / Labayru: eskala, gama; sorta, aukera; komenetzia, aukera, eleji, eskuarte / Adorez5000: 1 (Mús escala) eskala, musika(-)maila; 2 (Art gradación) aukera, sorta, gama; gama de colores: kolore-aukera; gama de servicios: zerbitzu-aukera; 3 (Zool) orkatz-eme.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Oraingoz ez da sartuko, ez baitago oso argi beharra.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta onartzekoa. Hainbat adiera ditu, eta musikakoa ere jasotzea komeni da (Iparraldean eskalaren pareko gama erabiltzen da, eta bietan bidalketa egitea komeni da). Bide batez, musika-eskala adibide azaldua da (eskala sarreran) eta azpisarrera egitea komeni da.

gamartear
1 adj. Gamartekoa, Gamarteri dagokiona.
2 iz. Gamarteko herritarra.
gambiar
1 adb. Gambiakoa, Gambiari dagokiona. Gambiar dantzariak.
2 iz. Gambiako herritarra.

Aztergaia: gambiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

gamelu
iz. Ugaztun hausnartzaile handia, lepo-luzea eta larru-ileduna, bizkarrean konkorrak dituena; bereziki, bi konkor dituena (Camelus bactrianus). Ik. dromedario. Asiako gamelua, bi konkor dituena, eta Arabiako gamelua, konkor-bakarra. Gamelu arra eta emea. Gamelu ilezko jantzia. Gamelu larruz jantzia. Gamelu gainetan ihes egin zuten. Gamelu taldea.

Aztergaia: gamelu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Camelus bactrianus.

Lantaldearen irizpideak
Proposatua da eta (ia) erabat nagusitua

forma lehendik proposatua eta jendeak ikasia berretsi da, nahiz kamelu hedatuagoa datekeen

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g-/k-

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Camelus bactrianus

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "kameilu gainean etortzen zitzaizkigun Ekialdetik hiru erregeak trakatan-trakatan. Orain berriz gameluak ikusten ditugu Tenerifera oporretara goazenean. Baina nire galdera: zer gertatu ote zaie kameilu izatea utzi eta gaur gamelu bihurturik dabiltzan ganbelu izeneko animalia gaixo haiei? Zer malezia egin dute gaixoek (ia) irain hitz izateko?" (1995-07-10)

gameluzain
iz. Gameluak zaintzen edo gidatzen dituen pertsona. Ulertu zuen mutilak gameluzainak adierazi nahi zuena, ordura arte inongo basamortutan sekula ibili ez arren.

Aztergaia: gameluzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zain.

gamerear
1 adj. Gamerekoa, Gamereri dagokiona.
2 iz. Gamereko herritarra.
gameto
iz. biol. Arren eta emeen sexu zelula, organismo berri bat sortzeko behar den gai genetikoaren erdia duena. Ernalkuntza, gameto bi batzean datza.

Aztergaia: gameto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gameta 7, denak ap. NZ (adib.: "Gizon-animalietan espermatozoidea esaten zaio gameta arrari eta obulua, gameta emeari", "Oroldio, hepatika eta garotan gametak ematen dituzten zelulak azal batek estaltzen ditu"); gameto 16: B 2 (J. Ortaraz: "Arraren gameto edo hazia emearen gametoarekin alkartzen danean, bizidun barri bat osotzen hasten da"); EB 14 (NZ/BBB1: "Zein gameto mota sortzen du igel honek?"; J.A. Abrisketa: "gameto maskulinoetako edo bestela esanik, espermatozoideetako kromosoma-anomalien tasa"; Bibalbio 2, adib.: "urtean zehar hiru bider garatzen ditu gametoen helketa eta askapen-prozesuak"; K. Altonaga 3, adib.: "gorputzaren morfologiak zenbait aldakuntza izaten ditu, batez ere gametoak dituzten lakainenak"; J. Auzmendi: "gameto flagelatuak"; X. Kintana 4, adib.: "Gametoak sexu bietan berdinak izan daitezke", "Angiospermoetan, gameto arrak ere mugiezinak izaten dira"; UZEI: "Aldi berean edo bata bestearen atzetik sexu bietako gametoak sortzen dituen indibiduoari esaten zaio hermafrodita"; X. Amuriza: "gameto arrak"); gametontzi EB 3 (NZ, adib.: "Talofitetan gametontziko zelula bakoitzak gameta bat ematen du", "gametontzi emea"); gametofito EB 2 (X. Kintana, adib.: "Goroldioetan, kasu, landarearen gorputz nagusia haploidea da, hau da, esporofitoa osatzen du, gametofitoa oso txikia den bitartean"); gametogenesi EB 4 (Bibalbio, adib.: "Gametogenesiaren hasieran tenperaturak duen eraginari dagokionez", "gametogenesiaren hasiera eta garapena"); gametogeniko EB 1 (Bibalbio: "Errai-gongoiletan ekoitziriko faktoreen askapenak, aktibitate gametogenikoaren hasiera sorteraziko luke"); gametangio EB 1 (X. Kintana: "Algen gametangio emea").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gametangio : HiztEn, LurE, Euskalterm 5; gameto : AB38 4 (hauetan g. eme, g. ar), HiztEn, LurE, Euskalterm 3; gametofito : AB38 2 (hauetan g. eme), HiztEn, LurE, Euskalterm 2; gametogenesi : AB38, HiztEn, LurE; gametogeniko : AB38 1; gametontzi : HiztEn ik. gametangio // LurE: gametangia, gametoforo, gametozisto, gametozito // Euskalterm: gametontzi 1, gametofilo 1, gametoforo 1, gametopatia 1, gametofitiko 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gametangio : EskolaHE; gameto : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; gametofito : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE; gametogenesi : ElhHizt, EskolaHE; gametontzi : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-eto grekotikoa.

gametofito
iz. bot. Belaunaldi sexualen eta asexualen txandakatzea duten landareetan, fase haploideko banakoa.

Aztergaia: gametofito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Bot.

gametogenesi
iz. biol. Gametoen sortze prozesua.

Aztergaia: gametogenesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

gamiztar
1 adj. Gamizkoa, Gamizi dagokiona.
2 iz. Gamizko herritarra.
gamma
iz. Alfabeto grekoko hirugarren letra (γ, Γ).
Azpisarrerak

Aztergaia: gamma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gamma 48 (asko gamma izpi dira): Elhuyar 36 (adib.: “Ehun segundo inguruko iraupena du; beraz, gamma izpien erupzio luzeen taldean sartu beharko litzateke”), Consumer 5 (adib.: “azido gamma linoleikoa”), Berria 2 (adib.: “Aurretik esan bezala, partikula bat eta haren antipartikula elkartzen direnean deuseztatu egiten dira, energia bihurtzen dira, energi handiko fotoi (gamma izpiak)”), EiTB ( “Batzuetan, beta eta gamma arrek ere ugaltzeko aukera izaten dute“), Argia 3 (adib.: “Gamma izpiak gune atomikoen bihotzean gertatzen diren prozesu nuklearren ondorioz sortzen dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gamma 21: Berria 13 (adib.: “Teleskopioaren erronka nagusia azkartasuna da: gamma izpien flashek segundo batzuk besterik ez dute irauten, eta ez dira maiz gertatzen”), Harkaitz Cano 5 (adib.: “Zulo beltzen gertutasunaz ohartarazten gaituzten gamma izpiak ziren, agian”), Irene Aldasoro (“Esate baterako, iturri isotopiko batek bidalitako gamma erradiazioa hezurrean zehar igaroarazi eta distira-neurgailu baten bidez detektatzea”), Iñigo Aranbarri (“Ez aspertzeko moduko ardura, alazankoa: alpha hizkia ezabatu zion lehen kantuari, beta bigarrenari, gamma hirugarrenari... eta horrela alfabetoko hogeita bost hizkiei akabua eman zion arte”), Jon Muñoz (“Lehen motako funtzio Euleriarra, edo beta funtzioa; eta bigarren motakoa,gamma funtzioa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es rayos gamma / fr rayons gamma: Elhuyar: gamma izpiak / Nolaerran: - / Zehazki: gamma izpi(ak) / Labayru: gamma izpiak / Adorez5000: gamma izpiak.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da

Onartzekoa da alfabeto grekoaren letra. Euskaltzaindiak 173. arauan jasotako alfabeto grekoaren letrak Hiztegi Batuan jaso beharko liratekeela aipatu da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: gamma iz. (alfabeto grekoko letra:). [3. Itzulian proposatua, berria gehitu]

gamma izpi
iz. pl. Elementu kimiko erradioaktiboen nukleoak desegitean sortzen den erradiazio elektromagnetikoa. Ahalegin berezia egingo da Eguzkiko leherketetan jaurtitzen diren X eta gamma izpiak aztertzeko.

Aztergaia: gamma izpi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu egokia da, beste gabe onartzekoa

Konposatu onartzekoa, oso erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa gamma sarreran.

Erabilera-oharrak

Batez ere pl.

gamuar
1 adj. Gamuekoa, Gamueri dagokiona.
2 iz. Gamueko herritarra.
ganadu
iz. Azienda, abere multzoa. (Batez ere multzokari gisa erabiltzen da). Hil da ganadu guztia. Ganaduak gobernatu. Ganadu jabea. Ganadu tratuan hasi zen.

Aztergaia: ganadu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: ganadu beltz , ganadu-jateko (eta honen sinonimo ganadu-jan, ganadu-jaten).

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-adu

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Azpi-sarreran gehi daiteke: ganadua gobernatu.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): ganadu gorri (‘behi-azienda’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Bere horretan utziko dira forma arautua eta lantaldearen proposamena, eta ez da erantsiko forma berririk (ganadua gobernatu, berriz, adibide gisa aipa liteke gobernatu sarreran, baldin arauak jasoa duena aski ez balitz, baina ikusiko da zer proposatzen duen H1.1 lantaldeak).

ganadu beltz
iz. Txerria.

Aztergaia: ganadu beltz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: adib.: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-beltz.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

ganadu sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

txerria.

ganadu feria, ganadu-feria
iz. Abere azoka. Aurreko urteetan baino txikiagoa izango da aurten Altsasuko ganadu feria; ez da Aurizko zaldien lehiaketarik izango.

Aztergaia: ganadu-feria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GANADU-FERIA. Feria de ganado. * Elizondoko belardian ganadu-peria zan. Anab Poli 133.

LB: 70 “Ganadu feria egingo da etzi Goiko plazan” (Berria)/ EPG: 4 “Nire hirian hilero egiten zuten ganadu-feriarekin gogoratu nintzen.” (Anjel Lertxundi) / ETC: 202 “Goizean goizetik izango da zer ikusia bertan, hala nola ganadu feria, nekazaritzako tresnen feria eta ardo azoka.” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: ganadu-feria: la feria del ganado; Adorez: ganadu(-)azoka / ganadu(-)feria: feria de ganado.; Labayru: 0;

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa: ganadu feria / ElhHizt: adib. gisa / EskolaHE: -

ganadu iz. (Batez ere multzokari gisa). Azienda, abere multzoa. Hil da ganadu guztia. Toki zelaietan ganadu handia hobea da txikia baino. Ganaduak gobernatu. Ganadu jabea. Ganadu feria: abere azoka. Ganadu tratuan hasi zen.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-feria.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ganadu eta feria sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu. / 1. Proposamena: h. ganadu(-)azoka. / 2. Idazkera: ganadu-feria > ganadu(-)feria.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Kendu lerroa.

ganadu handi
iz. Abere larria. Toki zelaietan ganadu handia hobea da txikia baino.
ganadu jan, ganadu-jan
iz. Belar bazka. Ate batetik sartu beharko zituzten bi etxeetako eguneroko ganadu janak.
ganadu jateko, ganadu-jateko
iz. Belar bazka. Larri ibiliko ginen ganadu-jatekoa sortu ezinik.
ganadu jatekoak egin, ganadu-jatekoak egin
ad.-lok. Etxeko abereentzat egunean eguneko bazka berdea etxeratu. Gurean iluntzero egiten dira ganadu jatekoak.

Aztergaia: ganadu jatekoak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GANADU-JATEKO. Alimento del ganado. v. ganajateko. * Ganau jatekuak egin eta morrala artu makillan, eta urteko saria kolkuan. Gerrika 28.

LB: 0/ EPG: “Gauaz ateratzen ginen ganadu-jatekoak egitera” (Pako Aristi) / ETC: “Gauaz ateratzen ginen ganadu-jatekoak egitera” (Pako Aristi).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

[ganadu] ganadu jateko, ganadu-jateko iz. Belar bazka. Gurean iluntzero egiten dira ganadu jatekoak: gurean iluntzero ekartzen da bazka berdea sorotik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa eta oraingo adibidea azpisarrera berriaren adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ganadu eta jateko sarreretan.

ganadu jaten, ganadu-jaten
iz. Belar bazka. Ganadu-jatenak eta pentsuak saltzen zituen.
ganadu jatenak egin, ganadu-jatenak egin
ad.-lok. Etxeko abereentzat egunean eguneko bazka berdea etxeratu. Ganadu jatenak egitera noa.

Aztergaia: ganadu jatenak egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GANADU-JATEN. Alimento del ganado. * Orain artean ganau-jatenak / egiten egon al zera? Basarri Auspoa 296, 368

LB: 0/ EPG: 0/ ETC: 0.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: ganadu-jatena(k) egin (G) recoger la comida para el ganado, ir a buscar la comida para el ganado ganadu-jatenak egitera noa: voy a recoger la comida del ganado; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

[ganadu] ganadu jaten, ganadu-jaten iz. Belar bazka. Ganadu jatenak egitera noa: ganadu jatenak sorotik ekartzera noa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa eta oraingo adibidea azpisarrera berriaren adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa ganadu eta jaten sarreretan.

ganadu txiki
iz. Abere xehea. Belar txikia den tokian ganadu txikia dela esan ohi da, eta belar handia den tokian ganadu handia.

Aztergaia: ganadu txiki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2022-03-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GANADU TXIKI Ganado menor. v. GANADU XEHE. * Toki zelaietan berriz ganadu andia obea da txikia baño. It Dial 73 (Ur ganadu... txikija; Dv azienda... xehea, Ip hazienda... xehia).

LB: 0, EPG: 0, ETC: 1

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0

Bestelakoak

txiki 2 adj. (Zenbait hitz elkartu berezitan). Ni jaiki baino lehen eginak zituen gosari txiki eta handiak. Toki zelaietan ganadu handia hobea da txikia baino. Arratsaldeko bostak aldera irteten zen auzotik eta ordu txikietan itzultzen zen maiz. Aberatsa ahaide handi egin, pobrea ahaide txiki. Lehengusu txikia. Zortziko txikia. ganadu iz. (Batez ere multzokari gisa). Azienda, abere multzoa. Hil da ganadu guztia. Toki zelaietan ganadu handia hobea da txikia baino. Ganaduak gobernatu. Ganadu jabea. Ganadu feria: abere azoka. Ganadu tratuan hasi zen.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa mantentzekoa, baina ganadu sarreran. Oraingo txiki2 adiera ezabatzekoa da.

ganadutegi
1 iz. Abeletxea.
2 iz. Zezenketetan jokatzeko zezenak hazten dituen etxaldea; zezen horiek osatzen duten taldea. Iruñean trenpu gogorrean agertu dira aurten ere Marqués de Domecq ganadutegiko zezenak.

Aztergaia: ganadutegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ganadutegi 2, ap. Mb IArg I: "Jaio da ganadutegi erdi urratuan ta ganadu beren artean", "Ez du izutzen [Jesus] itxol txarrak edo ganadutegi ezkaratzak eta estalbiak".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ganadutegi EB 5, tauromakiari dagozkionak: I. Azkune 3 ("Nicanaor Villa 'Villita' toreatzaileak sortu zuen 1905. urtean ganadutegi hau", "Ganadu horixe aterako da toriletatik arratsaldeko seietan uztailaren 31n, abuztuaren 1ean eta abuztuaren 2an hurrenez hurren, eta ganadutegi bakoitzari buruz bi hitz esatea interesgarria delakoan gaude", "Villanueva de la Minas-eko ganadutegi sevillar hau"); E. Etxebarren 2 ("Bada garaia ganadutegiak zezenen kastaz gehiago arduratu daitezen", "Salamancako ganaduaz muntatu zen feria eta bi ganadutegik bakarrik erakutsi zuten gutxieneko kalitaterik").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ganadutegi : DFrec 9, HiztEn (1 abeletxea; 2 toreaketa-zezenak hazten dituen enpresa) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ganadutegi : ElhHizt (1 Establo, majada, redil; 2 Ganadería, empresa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tegi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

ganaduzale
iz. gip. Abeltzaina.

Aztergaia: ganaduzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ganaduzale EB 9 (Lurgintza: "... eta hori, baserritarra, ganaduzale aparta denik, ofizioa ondo dakiena, alegia"; I. Azkune 3: "Gendulain eta Lizaso bertako ganaduzaleen zezenak Francisco Arjona Cuchares-ek toreatu zituen bere koadrilaren laguntzaz", "Akitaniako Joseph Yonnet ganaduzale landetarrak egindako saioa", "Augusto Perogordo (Montoya) ganaduzalearen zezenkoak plazaratuta"; Egin 1979 2, adib.: "nekazari eta ganaduzaleen Konfederakuntza"; F. Larrea: "nekazariak edo ganaduzaleak"; Hemen 1989: "ulertzekoa da ganaduzaleek euren bizimoduari eutsi nahi izatea eta otsoak behin betirako desagertzea Euskadin"; A. Iban: "Banketxeak, merkatal enpresak, ganaduzaleak... Alhambraren esanetan, 'normalean ordaindu nahi ez eta hor zehar izugarri auto onarekin joaten diren horien atzetik ibiltzen gara'").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ganaduzale : DFrec 6, AB38 2 (ganadero), AB50 5 (ganadero), HiztEn (1 abeltzaina; 2 ganadutegiaren jabea) // Ez dugu aurkitu ap. LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ganaduzale : HiruMila (1 aficionado al ganado; 2 ganadero), ElhHizt (Ganadero, -a - cuidador o dueño del ganado) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  -zale atzizkiak esangura jakina dauka euskaldun gehienontzat eta, hortaz, ez dirudi batasunerako aproposena denik. Hortaz, hitz horri, batetik Gip. erantsi beharko genioke, ondoan beste aukeraren bat eskainiz: abeltzain, ganaduzain adibidez.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): «ganaduzale iz. Gip. 'abeltzaina'».

ganba
iz. Heg. Itsas krustazeoa, otarrainxkaren antzekoa, baina txikiagoa, jateko ona. Ik. izkira.

Aztergaia: ganba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ganba (eta g.-zopa) EB 4: Egin 1988 (zerrenda batean: "txitxarroa 320-480; txipiroia 870; makailaua xerra 940; liba xerra 740; oilarra 780, ganbak 1.600"); N. de Felipe 2 ("mosto eta ganbak irunsten genituen ahalik eta bizkorren", "ganbak hain karu ziren gero, igandeetako bazkaria ere beste egunetakoa bezain arrunta bihurtu zen"); Hitza/5 ("Menua / Bisigua papillot erara / Ganba-zopa / Arraultza egosiak espinakekin / Aranezko konpota tortilla").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ganba : AB38 2, AB50 1, HiztEn, LurE (ganba arrunta: Perapenaeus longirostris; ganba gorria: Aristeomorpha foliacea; ganba arrosa: Aristeus antennatus), Euskalterm 33 (hauetan g. zuri, biola g., arroz-g., g. egosi, g.-tortilla, g. gorri) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ganba: Subord. Natantia (batzu); ganba zuri: Parapenaeus longirostris. / Ik. Izendegiko ganba (Natantia) fitxaren hustuketa: ganba : Ibañez GeogrEH, X. Kintana Hizt80; ezkira : X. Kintana Hizt80, PMuj DCV; izkira : LMuj DGT, PMuj DCV; kizkira : PMuj DCV; ixkira : PMuj DCV; marizkira : PMuj DCV; kiskilla : PMuj DCV; ur-zorri : PMuj DCV; kili : PMuj DCV // Eta ganba zuri (Parapenaeus langirostris) fitxarena: ixkira : Gordailu IkastHiztegia; ganba : P. Iztueta Aquarium, Ibañez GeogrEH, Zendoia-Sakana Animali mundua // Prestas: 20 lek. (B 11 / G 9).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

ganba : HiruMila (Parapennaeus camarote), ElhHizt (Zool. 'gamba') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal gamba / crevette formen ordainak: izkira : Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, PMuj DCV // HiruMila: ganba (eta arroz-ganba: 'gamba arrocera') // ElhHizt: 1 ant. hanka, zango; 2 Zool. ganba // XarHizt: (rose) izkira handi // Casve FE: otarrainka // HaizeG FB: iskira, kizkira, mariskira; (rose) iskira-handi // T-L LBF: mariskira, kiskir; (rose) kiskir handi // PMuj DCV: marizkira, ur-zorri // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): crevette rose, bouquet; guibolle (pierna); it (S. Carbonell): Zool. gamberetto; ca (DCC): zool. gamba; en (Collins): 1 Zool. prawn; 2 100 pesetas; (media gamba) 50 pesetas; 3 (pierna) leg; (meter la gamba) to put one's foot in it; de (Langenscheidts): Garnele.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

Prestas: 20 lek. (B 11 / G 9).

Lantaldearen irizpideak
Erdaretako batetikoa onartu da, bakarra aski delakoan

ez du baldintza minimoa betetzen, baina Hegoaldean behintzat beharrezkotzat jotzen da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

ganbara
1 iz. Heg. Baserri batean, teilatupeko solairua, aletegi gisa-edo erabiltzen dena; etxeetan, goieneko solairuan dagoen gela, gauza zaharren gordelekutzat erabiltzen dena. Ik. mandio; sabai; ganer. Teilatupeko ganbara zaharrean. Ganbarara igo. Gari eta artoak ditut ganbara zabalean. Ganbarako saguak. Etxeak hiru solairu ditu, sotoa eta ganbara alde batera utzita. Ganbaran gordetzen zituen liburu zaharren artean.
2 iz. Heg. lgart. Burua. Hi ez hago ganbaratik ondo. Ganbaratik koloka ote nago? Salan ez daukat ezer askorik, ia hustu zait ganbara, nire bertsoak ahituxe dira, orain gazteen txanda da.

Aztergaia: ganbara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ganbara da forma guztietan (ganbara, ganbera, kamara, kamera, kanbera) maiztasun altuena duena eta erabileremu gehien hartzen dituena: 1 'gela' adieran 14 aldiz jaso da, ager. gehienak IE dira (10) eta G 1, EB 3; 2 'teilatupeko solairua' adieran 25 aldiz agertu da (B 2, G 9, EB 14); 3 administrazio ingurukoak (adib. komertzio-ganbara, diputatu-ganbara) 16 ager. dira (EB-EgAs); 4 teknologia ingurukoak (kimika eta fisika eremuetakoak) 7 ager. (EB); 5 'gela' inguruko adieretan (adib. ganbara-musika) jasotako lau agerraldiak EBkoak dira; ganbera : 1 'gela' adierarekin 10 aldiz jaso da (IE 8; EgAs 2); 2 'teilatupeko solairu' adierarekin behin (EB); kamara : 1 'gela' adiera duela hirutan jaso da (G, EB); 2 administrazio ingurukoak 4 ager. dira (G, EB-EgAs); 3 teknologia ingurukoak 5 dira (G 1; EB 4); kamera : teknologia inguruko hedadura semantikoz 6 bider ageri da (EB); kanbera : 1 'gela' adierarekin behin agertu da (EgAs); 2 administrazio inguruko hedadura semantikoz beste behin (EgAs).

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ganbara, -bera

Jatorrizko forma

merkatalgo, industri eta itsasketa ganbara

Euskaltzaindiaren Arauak

Heg. 'teilatupeko solairua'.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

forma-adieren ondoko banaketa proposatzen du batzordeak, hori egiteko irizpideak egokitu-moldatu beharra izan duela aitortuz (adib., nazioartekotasunari dagokiona, hizkuntza gehienek 'gela' adierazteko darabilten forma bera baitarabilte beste adieretarako): ganbara: 1 (Heg.) 'teilatupeko solairua'; 2 Admin. (edo erakunde-izenetan: "diputatu-ganbara", "merkataritza-ganbara"); ganbera (Ipar.) 'gela'. Beste adierazkizunetarako proposatzen direnak: 1. areto (Mus.: "areto-musika", "areto-korala"); 2. kamara (Teknol.); 3. kamera (Fotogr.)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Forma bakarra proposatzea ez hobe, eta "chinoiserie"-ak baztertu?" (1993-02)

 - [I102]: "oso ondo deritzot batzordeak proposatutakoari, alegia, alde batetik hitzaren zentzu biak argitu, 'gela' eta 'goiburu' (merkatalganbara hor sartuko genuke) eta bestetik kamera argazkiak edo zinea egiteko. Musikaren kasuan nik neuk ganbaramusika proposatuko nuke nazioarteko erabilerei eutsiz. Azkenez, ez dakit teknologiako zein alorretan erabiltzen den kamara, baina ematen dit beharrezkoa ez dena" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: (1997-04) ganbara / ganbera biak ez dira beharrezko. Bakarra hobe; F. Ondarra: ganbara Heg. 'teilatupeko solairua' bakarrik?

 - [E126]: Nafarroan, Ultzaman, Erroibarren eta Aezkoan (eta beste ibar batzuetan ere bai, segur aski) ganbara ‘pasilloa’ da (UH [Ultzamako hizkera, Ibarra, O., 1995, Nafarroako Gobernua, Iruñea], EEH eta AEAD).

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Iparraldean bi forma nagusi ditu: ganbera / ganbara. Hegoaldean, berriz, ganbara beste zerbait da. Aurkezten den proposamena da bi formak jasotzea berezko joera piska bat bortxatuz bada ere. Hala onartu da'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian arautua, eta H1.1 lantaldeak argituko ditu euskara batuan dagozkion adierak.

ganbara-musika
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ganbara-musika-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. ganbera-musika].

Aztergaia: ganbara-musika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: música de cámara.

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. ganbera(-)musika (arauak eskainia du, adibide gisa, s.u. ganbera).

ganbela
iz. Aska. Sehaskarik ez zuelako, ganbela batean ipini zuen haurra.

Aztergaia: ganbela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
ganbelu
adj. lgart. Kirtena, inozoa. Ik. gamelu. Ganbelua galanta, hi! Ganbelu batekin ezkondu zen.

Aztergaia: ganbelu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Lgart. 'kirtena, inozoa'.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Lgart.; (ia) irain-hitza

Forma baten adiera(k)

'kirten, inozo'

ganbera
1 iz. Admin. Jarduera jakin bat arautzen duen erakunde ofiziala. Merkataritza-ganbera.
2 iz. Admin. Biltzar legegilea. Diputatuen ganbera.
3 iz. Ipar. Gela; bereziki, logela. Berrogei bat ganberako ostatua.

Aztergaia: ganbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Ipar. 'logela'. 2 Admin.: diputatuen ganbera; merkataritza ganbera; ganbera musika.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

gela

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: adierari dagokionez, lantaldeak termino hori Administrazioarekin lotu arren, guk zuzenbide orokorraren esparruan kokatuko genuke, Admin. horrekin batera, Zuz. marka jarrita, eta aipamen gehiago sartuta: 2. Zuz.: diputatuen ganbera, senatoreen ganbera, merkataritza ganbera, goiko ganbera, beheko ganbera, ganbera biko parlamentu-sistema…

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Erantsi egingo da Zuz. marka («... 2 Admin. eta Zuz.»), baina ez da oraingoz adibide berririk aipatuko.

ganbera musika, ganbera-musika
mus. Musika talde txiki batek entzule gutxiren aurrean jotzeko ondutako musika klasikoa. Musikenen ganbera musikako irakaslea da Gabriel Loidi.
ganbera orkestra, ganbera-orkestra
Orkestra txikia, areto txikietan musika klasikoa jotzeko eratua dena. Europako Ganbera Orkestrarena izango da denboraldiko aurreneko emanaldia, urriaren 13an.
ganberari
iz. Ganberazaina.

Aztergaia: ganberari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ari.

ganberatxo
iz. Ganbera, gela txikia. Aldare atzeko ganberatxoa.

Aztergaia: ganberatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo.

ganberazain
iz. Errege, erregina edo handiki baten zerbitzari pertsonala. Nafarroako erregeren ganberazain nagusia.

Aztergaia: ganberazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Diakronia

Zah.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Ez dakit nik hain zaharra den. Luzaideko gutunetan ageri da. Ikus LEH. (ganbarazain).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Forma soila eskainiko da, proposameneko "Ipar. Zah." markak kenduz.

ganberro
1 adj. Heg. lgart. Pertsonez mintzatuz, oiesa, gizalegerik gabea. (Maiz txerazko ñabarduraz erabiltzen da). Adar jotzaile hutsa zara, Mikel!, ganberroa halakoa!
2 adj. Heg. lgart. Gauzez mintzatuz, pertsona ganberroari dagokiona. Hitzezko umorea lantzen dugu, sarkasmoa, ironia... eta batzuetan umore ganberroa.

Aztergaia: ganberro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ganberro 32: Deia (“Umore zuria eta ganberro samarra dira telesailaren ezaugarriak”), Consumer (“Txarteldegian ikuskizun handiak, komedia ganberroak eta zombien istorioek izaten dute arrakasta, horiexek dira zinemara ohi doan jendeak maite dituen generoak”), Berria 9 (adib.: “Lehen zatia jantziagoa irten zaigu, eta bigarrena, berriz, ganberroagoa da”), EiTB 10 (adib.: “Jokin Etcheverria-k aurkezten duen "BURP!" saio astekariak Burper Team-aren performantzak aurkezten ditu umore ganberroarekin”), Argia 6 (adib.: “kolokioa kudeatu zuen Begoña del Tesok erranen lukeen moduan, ganberroa da”), DiarioVasco 5 (adib.: “Ausartu zen "Gizon arruntaren kolpak" abestera, Leteren piezarik ganberroena, eta ale guztiz berri bat estreinatu zuen, omenduaren azken liburuko poema bat hartuta egin duen "Amaitu da bidaia" kantua”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ganberro 11: Berria 7 (adib.: “Hitzezko umorea lantzen dugu, sarkasmoa, ironia... eta batzuetan umore ganberroa ganberroa zentzu onean erabiltzen dugu”), Iñigo Aranbarri 2 (adib.: “Borondatetik eta giza duintasunetik duena kenduta, eta bestek erabakitako zerbait izan baliteke, badaude egon, nahi izatera, titulu ganberro askoak, umore faxistatzat har daitezkeenak”), Andoni Egaña (“Kalean noala ganberroren batek "batetikan korrozka, bestetik herrena... " edo "zuen txaloak beretzat dira, nire txapela ere bai" kantatzeak baino ondotxo gehiago”), Patxi Iturritegi (“Baina, Natxoren erantzunari aurrea hartuta, Koiote neskarengana hurbildu da korrika txikian, esku ganberro bat aurrera luzatuta”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gamberro / fr dévoyé; voyou: Elhuyar: lizun, likits, limuri | oies, baldar, trauskil; ganberro (Heg.) / Nolaerran: (personne) galdu | gizon tzar, mandil (BL), frikun (BL) | (jeune) gazte tzar, gazte zirtzil | mandil, frikun, zirtzil / Zehazki: oies, gaizki-ikasi / Labayru: (incívico y grosero) lotsagabe, astakilo (bruto); vulgar baldar, trauskil, baldres, zakar, oies; descocado gangar (col.), zirtzil; necio ganoragabe, zuztargabe | (libertino) lizun, zantar / Adorez5000: (desvergonzado) lotsagabe, lotsabako; ( grosero) baldar, trauskil, baldres, oies, zirtzil; (bruto) astakilo, astakirten, astazakil, kaiku, ganberro.

Lantaldearen irizpideak
Onartzekoa da, Heg. edo Ipar. markarekin

Onartzekoa da Heg. markarekin. Erabilia da eta ez dauka erabateko euskal ordainik.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Heg.

Mailak

Lgart.

ganbiatu
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, ganbiatu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kanbiatu; aldatu].

Aztergaia: ganbiatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: †  Ik. kanbiatu / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. kanbiatu (eta, jakina, aldatu , Arauak hobetsi baitu).

ganbil
adj. Begiratzen dionarentzat erdialdea ertzak baino irtenago duena. Ik. konbexu. Anton. ahur. Ispilu ganbila.

Aztergaia: ganbil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

angelu konbexu, angelu ganbil; poligono konbexu, poligono ganbil

Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. konbexu.

ganbito
iz. Xake jokaldia, partida-hasieran abantailazko abiapuntu bat izateko, peoi bati edo beste irudiren bati uko egitean datzana. Ganbitoaren estrategia azaldu.

Aztergaia: ganbito

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ganbito (eta errege g.) EB 10, guztiak ap. Xake; adib.: "Ganbito hitzak zera esan nahi du: aurrerabidearen abantaila edo beste abantailen bat lortzearren peoia sakrifikatzen dela", "Xakearen literaturan ezagutzen den ganbitorik zaharrena erregearena da", "Irekiguneetan lehenengoa 'errege ganbitoa' dugu".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm), ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

xake-jokokoa.

ganbusia
iz. Ur gezetako arrain txiki arrea, batez ere eltxoen larbez elikatzen dena (Gambusia affinis).

Aztergaia: ganbusia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ganbusia: Gambusia affinis.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Gambusia affinis.

ganderailu
1 iz. Ipar. Argimutila. Tximinia gainean, urrezko ganderailuak.
2 iz. Ipar. Kandelario eguna. (G larriz). Ganderailutik Pazkoraino.

Aztergaia: ganderailu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gandeilu IE 1, Jaur ("Birjina sainduaren purifikazioneko bestan. Edo gandeiluz [sic ¿por gandera-?]"); ganderailu (eta g. egun) IE 11: JesBih 4 (adib.: "Zelebratuko du bere besta berezia ganderailu egunean"); Barb Leg 6 (adib.: "Orain Salbatoreko elizan den ganderailua garbiturik"); JEtchep ("Ganderailuak, ximinia gainean, urhezkoak ziren"); ganderalu IE 2, O Pr ("Ganderalu hotz, negua botz, Ganderalu bero, negua Pazkoz gero"); kandelairu IE 4: EZ Eliç ("Andre Dena Maria kandelairu"), Hm 3 (adib.: "Kandelairu biharamunetik Bazkodino"); kandeler 10: Lç 9 (adib.: "Ezen Tabernaklea edifikatu izan da, diot, lehena zeinetan baitziraden kandelera, eta mahaina, eta proposizioneko ogiak"); EZ Man II ("Kandeler urrezkoa"); kanderailu (eta kh-, -ill-, -ll-, -ü) L 1, Zu 5: Arb Igand ("Kanderailutik Bazkoraino"); Bp (adib.: "Zergatik khanderaillüz benedikatzen dira khanderak?"); UskLiB 2 (adib.: "Abentüko lehen igantetik Khanderallü-artino"); Etch ("Khanderallü egünin, / ekhiaren jelkh'phüntin, / jarri ginandin bidin") // Ik. OEH argitaratuan, gainera HeH Lk 2, 22n: "Purifikazionea eta Presentazionea Kanderailuz egiten ditugu"; HerVal: "Errekaldein kondia, otxailian ganderailuz einik"; Ducq ap. DRA: "Lekhu hartan izan ere zen presentatua Jesus Haurra bere aita Jainkoari Gandeilu deitzen dugun egunean"; Dv Mt 5,15: "Kriselu bat ere ez da bizten eta gaitzeruaren azpian ematen, bainan bai ganderailuaren gainean", eta aipatuak: CatLav, Herr 24-2-1955 ap. DRA (ganderailu), SalabBN (ganderailu).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

kandelabro EB 1: I.M. de Lezea ("Deabruak beste txalo bat egiten du eta mahai bat agertzen da bi kandelabrorekin eta gauza goxoz beteta"); kandeleio G 1: J.A. Ugarte ("Garizuma ta Abenduko egun guzietan, Urteberriz, Erregenez, Kandeleioz, Andra Maria Martxokoz, Pazkoa Garizumako, ta Mayatzekotan..."); kandelero G 1: Juan Azurmendi ("elizetan argizaria emanez, kandeleroak auts txuriakin garbituz"); ganderailu EB 1: M. Legasse ("zilarrezko zazpi ganderailuak ikusten ditut"); kandelario egun EB 1: Mintzo eta kantu 1989 ("Kandelario egunez, Gabon-jaien azken-oihartzun bezala, argiak leku berezia izaten du").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ganderailu : HiztEn (ik. kanderailu); kandelabria : AB38 1 ('candelabro'); kandelari eguna : AB50 1; kandelaria : HiztEn (ik. kandelerio); kandelario : AB38 3 (hauetan k. egun), AB50 1, LurE; kandelerio : HiztEn, Euskalterm 1 ('candelaria'); kanderailu : HiztEn, LurE (ik. kandelario) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gandeilu : DRA (candelaria); gandelairo : PMuj DVC; gandelairu : Lh DBF (chandeleur); ganderailu : EuskHizt (ik. kanderailu), HiruMila (ik. kanderailu), Lur EF/FE (ik. kanderailu), HaizeG BF (chandeleur), Lh DBF (chandeleur), DRA, PMuj DVC; kandelairu : HaizeG BF (chandeleur), Lh DBF, DRA; kandelaria : DRA, PMuj DVC; kandelario : HiruMila; kandelera : PMuj DVC; kanderailu : EuskHizt (1696; kandelairu 1636; ganderailu 1831. Ipar. Garbikunde eguna), HiruMila (1 ik. kandelario; 2 ik. argimutil), ElhHizt (Erl. Ipar. Fiesta de la Candelaria), Lur EF/FE (1 chandeleur; 2 candélabre), Casve EF (kanderailü), Lh DBF (Var de kandelairu), DRA (kanderaillu), PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: Ik. kanderailu / HiztEn: Ik. kanderailu / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g-/k-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

1 argimutila. 2 kandelario(-eguna).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-04-25): 'Knörr jaunaren oharrak direla eta [...] ganderailu hitza ere onartu da, honako ohar hauek alboan dituela: "Ipar. h. argimutil. 2. h. kandelario". Dena den, argimutil hitza bera ere sartu ez zenez, biak geroko uztea erabaki da, hurrengo pasaldirako'.

gando
iz. g. er. Aldaxka.

Aztergaia: gando

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

aldaxka.

gandola
iz. g. er. Edalontzia, basoa.

Aztergaia: gandola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma-adieren gurutzamenduak

edontzia, basoa (cf. kandola 'erretena').

gandor
1 iz. Hainbat hegaztik burugainean duten konkor haragitsua. Ik. gangar. Oilandaren gandor jaio berria. Helburuan behintzat ados gaude: gandorra moztu behar diote oilartxoari. Oilategian oilartua sumatu zuten gandor gorri eta harroko oilarra.
2 iz. Mendi baten gailurra osatzen duten haitzen multzoa. Pagoetako gandorra.
3 iz. (Zoriontasunaren, pozaren...) puntu edo maila gorena. Zorionaren gandorrean. Gauzei gandorretik begiratuaz.
4 iz. Uhinaren gain apartsua. Olatu erraldoi baten gandorrean.

Aztergaia: gandor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]:  gandor festa ikus AL [Aio, Leitze! Leitzako Euskararen Hiztegia] (galdur pesta).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): Forma berririk ez da orain erantsiko.

gandu
1 iz. Lausoa, begietako eritasuna. Ganduak begiak lausotu zizkion. San Frantziskok begi bateko gandua kendu zion gazte bati, gurutze bat eginda.
2 iz. Behe laino mehea, eguratsa zerbait lausotzen duena. Itsasotik geldi-geldi jaikitzen zen gandu zuri arina. Gandu meheak.
3 iz. Beiran sortzen den lurrun geruza. Leihoko beiretako gandua.

Aztergaia: gandu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau71
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-07 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper