50535 emaitza bilaketarentzat - [20201 - 20250] bistaratzen.

garda
iz. Ur sakonetan bizi den marrazo mota (Hexanchus griseus).

Aztergaia: garda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: garda: Hexanchidae; garda seizakatz: Hexanchus griseus; garda zazpizakatz: Heptranquias perlo.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Hexanchus griseus.

gardamu
iz. g. er. Pipia.

Aztergaia: gardamu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-06-15
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-05-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gardamu 1, A BeinB ("Etxe zaarrak, adiskidea, suari deika dagozan zur gardamuak edo zerenak ianikoak"). Ik. OEH argitaratuan, gainera: A EY III ("San Pedro zarraren burua gardamuak zulatuta — agujereada por la polilla"); eta kardamu 1, EG 1956 ("Ene kaixatxu maitea, kardamuak yaten asita ago").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gardamu : HiztEn (ik. pipi); kardamu : HiztEn (ik. pipi) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. a) pipi (Anobiidae) fitxa Izendegian: bipi : Gordailu IkastHiztegia, EHArauemailea, X. Kintana Hizt80, PMuj DCV, LMuj DGT; pipi : M. Ariztia Abereen mundua, PMuj DCV; kardamu : X. Kintana Hizt80, Azkue DVEF; gardamu : PMuj DCV; zegen : PMuj DCV; eltxar : PMuj DCV; zizkunna : PMuj DCV; kurrumi : PMuj DCV; korkoil : Azkue DVEF, PMuj DCV; zizka : PMuj DCV; b) sits (Lepidoptera) fitxa: zegen , zeden , zerren , kardamu : PMuj DCV.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gardamatu : PMuj DVC (corcarse, carcomerse, apolillarse, caroncharse); gardamu : HiruMila (1 gusano del tocino; 2 carcoma, gusano de madera; 3 roña espesa, casi costra), DRA (1 carcoma o gardama; 2 gusano del tocino; 3 mal gusto del tocino rancio; 4 roña espesa, casi costra), PMuj DVC (1 carcoma, gusano de la madera, corca, caroncho, polilla; 2 gusano del tocino; 3 gusto malo, gusto rancio del tocino; 4 roña, sarna, tiña, costra, suciedad; 5 escabro, roña del ganado lanar; 6 taladrilla, barrenillo); gardamutu : PMuj DVC (alunarse, corromperse el tocino); kardamu : ElhHizt (ik. 1 pipi), HiruMila (carcoma), DRA (carcoma, gusano que roe la madera), PMuj DVC (taladrilla, barrenillo; carcoma, polilla, caroncho) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

PUrib: "kardamu / gardamu".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

lantaldeak ezin erabaki dezake g- ala k- dagokion.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

pipia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]:  Kardamu ala gardamu behar duen aztertu. || Lantaldeak banatu zuen dokumentuan F letra zeraman (hau da, lantaldeak proposamena egin ezinik utzi zuen); baina G letran ez genuen gardamu F letrarekin ikusi. OEHk dioenez Bizkaian erabili da. Adibide apurrak ikusita ez dakit ez ote dagokion gardamu forma. Zer diote bizkaitarrek?

 - [E210]: 1- Forma aldatu: gardamu. || 1- Bizkaieraz erabiltzen da gehien, eta euskalki horretan /g/-dun formak indar gehiago dauka.

 - [E206]: Cf. ERABAKIA: (H2.2 / 2010-04-26): Xabier Kintanak begiratuko ditu formak eta adiera, eta orduan erabakiko du batzordeak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-04-26): Xabier Kintanak begiratuko ditu formak eta adiera, eta orduan erabakiko du batzordeak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-22) Hurrengo bilera batean ikusiko da, datuak eskura izatean.

 - Erabakia: (AS-MU / 2011-06-15): Bizkaieradunen iritziak entzunda, gardamu hobetsi da.

gardar
1 adj. Gardekoa, Garderi dagokiona.
2 iz. Gardeko herritarra.
garden
1 adj. Argia igarotzen eta atzean dauden gauzakiak garbi ikusten uzten duena. Ur gardena. Iturri, erreka gardenak. Goiz garden honen bakean.
2 adj. Argia, nabarmena, adierazi beharrekoa ondo adierazten duena, erraz ulertzen dena. Lizardiren espiritu garden eta garbia. Euskal idazle zaharrak gure kulturaren ispilu garden dira. Hauxe da adibiderik gardenena.
3 adj. Ahotsez edo soinuez mintzatuz, garbi entzuten dena, laztasunik gabea. Ahots gardena eta garbia. Soinu gardena atera zion arrabitari.

Aztergaia: garden

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

paper garden

gardendu, garden/gardendu, gardentzen
da/du ad. Garden bihurtu, gardentasuna eman. Ura gardendu zenean, garbi agertu zen hondoa.

Aztergaia: gardendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gardendu, garden(du), gardentzen. da/du ad.: ura gardendu zenean, garbi agertu zen hondoa.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gardendu, garden(du), gardentzen

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Ura gardendu zenean, garbi agertu zen hondoa

gardenia
iz. Apaingarri gisa landatzen den zuhaixka, jatorriz Asiakoa, lore zuri usaintsuak eta fruitu horixka mamitsuak ematen dituena; landare horren lorea (Gardenia sp. ). Wilmart andereñoak kaxa zabaldu zuen eta lau gardenia aurkitu zituen barruan.

Aztergaia: gardenia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gardenia 2.

Erdaretako formak

cf. Le PRobert: "de Garden, n. d'un bot. écossais du XVIIIe. s."

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Gardenia sp.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): gardenia iz. Gardenia sp.

gardenki1
adb. Gardentasunez, garbi. Gaur zoliago aditzen dizut, eta ulertzen gardenkiago.

Aztergaia: gardenki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu 'pantailan proiektatzeko erabiltzen dena' adierako transparentzia eta gardenki formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira gardenki 4 (E. Etxebarria: "Hala ere horko materiale batzu erraz lortu daitezke gardenkiak, hormirudiak (opako proiektagailuaren bidez) edo diaporamak"; U. Larramendi: "Garrantzi handia du modu baliagarriz erabil daitekeen edozein materialek (adibidez, duplikazioa, fotokopiak, gardenki-proiektoreak)"; E.J.: "Argi-mahai bat eraiki, marrazkian eta gardenkietan erabiltzeko"; I. Iñurrieta: "Sekuentzia bat ikusi ondoren, eskema bat ipin daiteke gardenki-proiektorean, esaera edo esaldiak adieraztera datozen hitzekin") eta transparentzia 1 (Erdiko zikloko euskararen programakuntza: "Tipulazko papera edo azetatozko formato proiektagarrian (diapositiba, transparentziak) errotulatzailez marraztu...")

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

azetatozko garden : AB38 1; azetatozko paper : Euskalterm 1; azetatozko pelikula : Euskalterm 1; garden : AB38 1; gardenki : HiztEn; Euskalterm 1 (cf. Glotodidaktika-hiztegia: "gardenki" eta "gardenki-proiektore"); transparentzia : AB38 1.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: gardenki : HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu besteotan: EskolaHE, Lur EG/GE, Lur EF/FE, EuskHizt.

Erdaretako formak

es 'transparencia' formaren ordainak: it (L. Ambruzzi): Ø; ca (DCC): transparència; en (Collins): slide (+ 'diapositiva'), transparency; de (Slaby-Grossmann): Ø. Ik. fr (Le Petit Robert): transparent "Document sur support transparent destiné à être projecté à l'aide d'un rétroprojecteur".

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ki izengilea

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag. / iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: adberbiozko balioaz gainera, hitz hau izen-balioaz ere erabili da , erdarazko ‘transparencia’ gisa, hots, liburu baten ilustrazioen artean jartzen diren lamina garden irudidunak, batzuetan bata bestearen gainean jartzeko, horrela izaki baten barnealdeak erakusteko (anatomian edo arkitekturan adibidez), bai eta proiektatzeko ere. Horren ordain hoberik ez dakit.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Sarrera berrian aipatuko da izena («gardenki 2 iz.») eta lehendik arautuari "1" erantsiko zaio: «gardenki 1 adlag.»

gardenki2
iz. Irudi edo testuak dituen orri gardena, proiektagailu baten bidez pantaila batean proiektatzen dena. Egitasmoaren aurkezpena gardenki edo diapositibetan inprimatu dute eta proiektagailu baten bidez tartekatu dute hitzaldian.

gardentasun
iz. Gardena denaren nolakotasuna. Beiraren gardentasuna. Eguraldiaren gardentasuna. Gobernuak gardentasunez jokatu du.

Aztergaia: gardentasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gardi
iz. g. er. Iritzia. Ik. aburu. Ene gardiz.

Aztergaia: gardi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:26 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gardi : Ik. OEH argitaratuan, RS 393: "Edozeinek edatostean dio bere gardia"; x-ren gardiz 8 aldiz ageri da corpusean: G 6 (Zait 4, adib.: "Etxeko andre zaitut ama baño areago, ene gardiz", "Iaungoikoaren itza bere biotzean gorderik omen zeukan Pitagorak, zenbait kristau zarren gardiz"; Txill Let 2: "Sarri etorri naiz onera nere tristuraz kontsolatzera, ta au bezelako kontsolabiderik ez dago, ene gardiz", "Garbi dago, nere gardiz, neri gertatutakoa"); IE 2 (Mde Pr: "Ene gardiz, beraz, lamiñek ez dute izenaz beste zer ikustekorik Phrygeia'ko Erreginarekin", "nekatze horrek du, Braiden gardiz, hipnosa ekartzen") eta OEH argitaratuan, gainera: Arriand ("Askoren gardiz"); Herr 1962 ("Batasuna, eskierki, berez eta arian-arian etorri bear da, geron gardiz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gardi (eta g.-eustazpi) 3 aldiz jaso da, ap. F. Belaustegi Euzkadi 1931: "Gixonak bere gardi, aburu, eretxi, siñismenatzaz gogor, sendo, loka barik iraun dagijan eustazpi ona, sendua, iraunkorra biar dau", "bere uste, eritxi gardijari eustazpitzat egija", "gure aburu, uste eretxi ta gardi-eustazpitzat eurok ez doguz iñoz be ixentau bihar"; x-ren gardiz 6 aldiz, G: J.M. Torrealdai: "Esan genun azkeneko Jakin'en, nola, Ionesko'ren gardiz, askatasunak eta berritasunak elikatzen duten vanguardia"; Amez Adisk: "Egon ere, biotz-ukiturik nago, ene gardiz, iñoiz ez dukedan eta, etsita nago, iñoiz izan ez dudan bezelako adiskidea galduta"; Mde: "'ni'a; au dugu bizi soiña il ondoan... baita soiña yaio aurrean ere, Geley'ren gardiz"; Biologia 1968 2: "Darwin'eren gardiz, bizitza-iturria etengabeko jarioan diardu era berriak sortaraziaz", "hauexek dira, Teilhard'eren gardiz, gaur egunean egin diteken autakuntzarik garrantzitsuenaren bi terminoak"; Umandi: "ez du, geron gardiz, bearr-bearra zaion osotasuna"; gardidetza 2 aldiz, B: A. Urrutia EG 1950: "Bere jarraitzaliaik 'elertilarijen gardidetza' deretxon taldia eraldu eben eta Txina'n almen aundijaz zabaldu ziran", "Gixon oneik taubide edo Lautze'ren gardidetza alboratu ta Konputze'rena txiñarren bijotzetan erein leben").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gardi : DFrec 3, HiztEn (iritzia, ustea), LurE (iritzia, ustea) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gardi : EuskHizt (iritzia, ustea), HiruMila (1 parecer, opinión; 2 cardo; 3 anhelo), ElhHizt (parecer, opinión, juicio), EskolaHE (iritzia, ustea), DRA (1 opinión, parecer; 2 cardo; 3 anhelo), PMuj DVC (1 parecer, opinión; 2 tendencia; 3 anhelo, deseo vehemente, etab.) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ene gardiz ('nire iritziz').

gardinga
iz. Olioak, urdaiak, urdaiazpikoak eta kideko jaki koipetsuek denborarekin hartzen duten zahar kutsua. Gardinga hartua duen xingarra.

Aztergaia: gardinga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

gardingatu, gardinga/gardingatu, gardingatzen
da/du ad. Zaharmindu; mindu, ahogozo mina hartu. Ik. garraztu. Urdaia gardingatu zaigu.

Aztergaia: gardingatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gardinga(tu), gardingatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

mindu, zaharmindu.

gardostu, gardots, gardosten
da/du ad. Gaingiroki erre. Usakumeak hil, lumatu eta, luma apurretatik garbitzeko, gardostu.

Aztergaia: gardostu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-10-19
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

B-G dira galdostu 2 (Otx; Or Mi); gardostu 2 (Mg PAb; Zait Plat) eta gardoztu 1 (NEtx LBB); ez dugu garbostu formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

galdostu bakarra jaso da, EB (X. Mendiguren Bereziartu: "Hala ere, ikusten zuen inork ez zuela sinetsiko, ze katu galdostuaren maniobratan soilik ari zela gobernua sendotzeko zirudien bitartean"). Ez dugu gardostu, gardoztu, garbostu formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

galdostu eta gardostu , biak eman dituzte HiztEn-LurE entziklopediek, adierak bereiziz: ur irakinetan erre / gaingiroki erre.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

cf. galdostu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Ikus galdostu-n eginiko oharra.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-10-19): gardostu forma jasotzea erabaki du batzordeak, galdostu forma isilduz (eta I. Sarasolaren hiztegian bezala azalduz): «gardostu, gardots, gardosten. da/du ad. 'gaingiroki erre': usakumeak hil, lumatu eta, luma apurretatik garbitzeko, gardostu».

gardtar
1 adj. Gardekoa, Gardi dagokiona.
2 iz. Gardeko herritarra.
gardun
adj. Garra dariona. Ezpata gardun dardarti bat.

Aztergaia: gardun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-dun.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

garrak jaurtitzen dituena.

garerdian
adb. Batez ere bizk. Adinaren lorean. || Garerdi-garerdian hil zitzaion senarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: garerdian

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

garerdiko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

Forma baten adiera(k)

adinaren lorean [oharra: adierazpenean erabili den esapidea ez da bere lekuan jaso].

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Adibidea (jarri): garerdi-garerdian hil zitzaion senarra.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Jaso egingo da ohargileak proposatu duen adibidea, eta kendu lantaldearen abisu-oharra.

garerdiko
adj. Batez ere bizk. Adinaren lorean dagoena. Mutil morrosko eta gizon garerdiko asko.
Loturak

Aztergaia: garerdiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

garerdian sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

batez ere Bizk.

garestar
1 adj. Gareskoa, Garesi dagokiona.
2 iz. Garesko herritarra.
garesti
1 adj. Prezio edo salneurri handikoa. Ik. kario; karu. Anton. merke. Oinetako garestiak.
2 adj. Gauza garestiak saltzen dituena. Denda, jantoki garestia.
3 adb. Prezio handian. Merke erosi eta garesti saldu. Garesti kosta zaio behia.

Aztergaia: garesti

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-08-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "kario ere sartu behar" (1993-02-20)

garesti atera
1 da ad.-lok. Garesti izan edo gertatu. Ik. garesti irten. Garraioa bera ere garesti ateratzen da. Produktu merke asko garesti ateratzen dira.
2 zaio ad.-lok. Zerbaitek ondorio kaltegarriak ekarri. Estrategia desberdinak izateaz gain, aldarte kontu bat dago atzean, eta hori garesti atera dakioke alderdi politiko horri.
garesti irten
1 da ad.-lok. Garesti izan edo gertatu. Ik. garesti atera. Lagunen artean alokatuz gero, ez da garesti irteten.
2 zaio ad.-lok. Zerbaitek ondorio kaltegarriak ekarri. Txit garesti irten zitzaion hutsegite hura.
garestiarazi, garestiaraz, garestiarazten
du ad. Garestitzera behartu.

Aztergaia: garestiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

garestiarazi, garestiaraz, garestiarazten. du ad.

garestitasun
iz. Garestia denaren nolakotasuna. Egungo teknologien garestitasuna.

Aztergaia: garestitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Erabili gabea (nahiz -tasun osaerako eratorri arrunta litzatekeen).

garestitu, garesti/garestitu, garestitzen
da/du ad. Garesti edo garestiago bihurtu, prezioa goratu. Nork pentsa, bizitza horrela garestituko zela. Ardoa garestitu digute.

Aztergaia: garestitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

garestitu, garesti(tu), garestitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

garestitu, garesti(tu), garestitzen

garestitxo
1 adj. adkor. Garesti samarra, aukeran garestiegia. Gurdi ederra duk, baina niretzat garestitxoa.
2 adb. adkor. Garesti samar, aukeran garestiegi. Altxor preziatutzat zuen, baina, aldi berean, garestitxo ordaindua.

Aztergaia: garestitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo 'aukeran x-egi(a)'.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

garestiegi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Sarrera behar al du?

 - [E210]: Baztertzekoa, hiztegiak ez du horren premiarik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Kendu lerroa.

 - Erabakia: (EH2016-03-14): Sartzea erabaki da. garestitxo 1 izond. Adkor. 2 adlag. 'garestiegi'.

garestitze
iz. Garesti edo garestiago bihurtzea, prezioa goratzea. Bizimoduaren garestitzea.

Aztergaia: garestitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.: bizimoduaren garestitzea.

Informazio osagarria
Forma berri tradizioko oinarri handirik gabea, baina beharrezkoa

eratorri onartzekoa da, tradiziokoa ez den arren

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bizimoduaren garestitzea

garezur
iz. Burezurra. Ik. kaskezur. Betiko iltzaturik geratu zitzaidan hitz hura garezurrean.

Aztergaia: garezur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:12 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

Prestas: 12 lek. (B 0 / G 12).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-hezur.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

burezurra.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gargara
iz. pl. Isurkari bat eztarrian erabiltzea irentsi gabe, borborraren antzeko hotsa ateraz. Gargarak egitea.

Aztergaia: gargara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 1999-06-16 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gargaraka.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Forma berririk ez da orain erantsiko.

gari
iz. Lastodunen familiako laborea, herrialde gehienetako giza elikaduran oinarrizko gertatzen den hazia ematen duena; (multzokari gisa) landare horren alea (Triticum aestivum). Ik. ogi 4. Gari motak. Gari garaua, pikorra (Ik. galgarau). Gari alorrak, soroak (Ik. galsoro). Gari metak, pilak. Garia, zekalea, oloa eta garagarra. Bi anega gari. Gari-ebakitzeak ditugu aste honetan. Gari uzta oparoa. Garia aletu. Gari irindua. Estekatuko haut gari bala bezala. Garia ogia egiteko erabiltzen da. Gari helduaren kolorekoa. Gari-lastoa, osorik, Goierri aldean asko ematen zaio ganaduari. || Egun batean egin ditugu gari guztiak.

Esaera zaharrak

Ahuntzak garia ikusi, baina ez hesia. Apirila hotz, ez gari eta ez ahotz. Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia. Ez da zer eska gari zumarrari. Izotz urte, gari urte. Orri erortze, gari ereite. Urte elurrezkoa, garizkoa.

Aztergaia: gari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gari, gal-

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gari-ale , gari-hazi , gari-jotze , gari-zuri .

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (zehaztu): gari-ale > gari(-)ale, gari-hazi > gari(-)hazi, gari-jotze > gari(-)jotze, gari-zuri > gari zuri / Azpisarrerak (berriak): gari(-)ebakitze, gari(-)harri, gari(-)meta.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Forma berririk ez da orain erantsiko. Eta lantaldeak proposatu duen azken azpisarrera gari zuri forman jasotzea erabaki zuen batzordeak, galbera forma aztertzean (2009-10-05); beste azpisarrerei, berriz, ohargileak proposatu dituen grafia bikoitzak dagozkie. Gainera, gari(-)irin azpisarrera ere jasoko da.

gari ale, gari-ale
iz. Gariaren alea. Ik. galale. Gari aleak sutan txigortu.
gari berdantza, gari-berdantza
iz. Bizkarralde arrea eta papar marraduna dituen txoria, hazi eta alez elikatzen dena eta habia lurrean egiten duena (Emberiza calandra).
gari hazi, gari-hazi
iz. Gariaren hazia. Ik. galazi1. Gari hazia erein. Gari haziaren parabola.
gari irin, gari-irin
iz. Gariaren aleetatik ateratzen den irina. Gari irinez eginiko ogia.
gari jotze, gari-jotze
iz. Garia larrainean jotzea, lastoa eta alea bereizteko. Ik. eultzitu. Bihar gari jotzea dugu atariko aterpean.
gari zuri
iz. Irin oso zuria ematen duen gari mota.

Aztergaia: gari zuri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oh. s.u. galtzuri.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zuri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gari sarrerari dagokion azpisarrera.

garia ebaki
du ad.-lok. Udan garia ebakitzen. Emakume bat igitaiarekin garia ebakitzen zebilen. || (Artikulurik eta aditz laguntzailerik gabe). Gari ebakitzen diharduenak azaoak egiten ditu, gero metan pilatzeko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: garia ebaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

garia erein
du ad.-lok. Atsotitz bildumetan, azaroa garia ereiteko garaia dela esaten zaigu. Euskal Herrian, joan den mende erditsura arte gari anitz ereiten baitzen bazterretan. || (Artikulurik eta aditz laguntzailerik gabe). Soroan gari ereiten.
Ohiko lexiak

Aztergaia: garia erein

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

garia jo
ad.-lok. Garia larrainean jo, lastoa eta alea bereizteko. Ik. eultzitu; trailatu. Aurten ere leher egin dugu garia jotzen eta inaurkinak ekartzen.
garifunera
iz. Nikaraguako ekialdean, Karibeko kostaldean mintzatzen den hizkuntza.
garil
iz. Uztaila.

Aztergaia: garil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

h. uztail

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. uztaila

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

garindaintar
1 adj. Garindainekoa, Garindaineri dagokiona.
2 iz. Garindaineko herritarra.
garinoaindar
1 adj. Garinoaingoa, Garinoaini dagokiona.
2 iz. Garinoaingo herritarra.
garita
iz. Heg. Begiraleen edo zaintzaileen aterpe eta babeslekutzat eraikitzen den etxola modukoa. Harrizko garita batera helduta, langa batek moztu zigun bidea.

Aztergaia: garita

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-11-02
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2003-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Ezin erabaki daiteke lantaldearen datu-irizpideen arabera

Onartzekotan, Heg. marka duela onartu beharko litzateke (cf. fr guérite) ; erabili ere, Hegoaldean bakarrik erabili da (OEH-EEBSetako idazleak dira: Iraola; I. Aranbarri, J. Arretxe, H. Cano, J. Lasa).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Baita Fernando Rey, Josu Zabaleta edo Juan Luis Zabala ere. Nik aipatuko nuke Heg. marka emanaz”

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Onartu egin da, eta Heg. marka duela aipatuko: «garita iz. Heg.»

garitza
1 iz. Gari soroa. Garitzetara jaitsi ginen.
2 iz. Gari kantitate handia.

Aztergaia: garitza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tza/-di.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

1 gari-soroa. 2 gari-kopuru handia.

Garizuma
iz. Berrogei eguneko aldia, Hausterre egunaren eta Aste Santuaren artekoa, kristau elizetan pazko misterioaren ospakizuna prestatzeko seinalatua. Garizumako denboran, egunetan. Garizumaren hasieratik. Garizumako hitzaldiak. Garizuman barau egiteko. Garizuma-aldia.
Azpisarrerak

Aztergaia: garizuma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): Garizuma Pazko (‘Pazko Garizumakoa’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Forma berririk ez da orain erantsiko.

garkarastatu, garkarasta, garkarastatzen
da/du ad. Ipar. g. er. Garmindu. Esne hau garkarastatua da.

Aztergaia: garkarastatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

garkarasta, garkarastatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.er.

garkotxe
iz. Batez ere zub. Garondoa.

Aztergaia: garkotxe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

garondoa.

garlopa
iz. Arrabota, marrusketa.

Aztergaia: garlopa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

Sin. arrabota, marrusketa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

garlopatu, garlopa/garlopatu, garlopatzen
du ad. Garlopaz landu. Ik. marruskatu. Egin ezazu zuretzat kutxa bat zur garlopatuarekin.

Aztergaia: garlopatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

garlopa(tu), garlopatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

garlopaz landu, arrabotatu.

garmin
iz. Suak eta keak janariei itsasten dieten erre kutsua. Ik. kemin. Garmin usaina.

Aztergaia: garmin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Orrialde guztiak:
 
Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper