50535 emaitza bilaketarentzat - [20351 - 20400] bistaratzen.

gastriko
adj. Urdailekoa, urdailari dagokiona. Ik. azido gastriko. Zunda gastrikoen bidez elikatu.
Azpisarrerak

Aztergaia: gastriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

gastrobaskular
adj. biol. Zelenteratuen barrunbeaz mintzatuz, digestio eta zirkulazio funtzioak betetzen dituena. Behin harrapatuta, harrapakinak ahoan sartzen ditu eta barrunbe gastrobaskularrean digestioa hasten da.

Aztergaia: gastrobaskular

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-ar izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

gastroenteritis
iz. med. Urdaileko eta hesteetako muki mintzen hantura, infekzio batek eragina dena. Salmonella batek sorturiko gastroenteritisa izan dute. Duela hilabete batzuk gastroenteritisak jota egon nintzen.

Aztergaia: gastroenteritis

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): gastroenteritis 82: Consumer 12 (adib.: “Laugarren egunean, elikagai kutsatuak jatearren transmiti daitekeen Salmonella enteriditis bakterioak probokatutako gastroenteritisa nozitu zuen senarrak”), Berria 26 (adib.: “ez zuen jokatu, gastroenteritisak jota zegoelako”), EiTB 37 (adib.: “Gastroenteritisak jota dago eta ez da Lezamako berdegunean agertu”), Jakin 3 (adib.: “Ez da ona gastroenteritisarekin zaudenean haragia jatea”), Argia 4 (adib.: “Birus batek urdailari erasaten diolarik, gastroenteritisa sortzen da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gastroenteritis 49: Berria 48 (adib.: “Gastroenteritisak jota ingresatu zuten San Miguel klinikan, eta gazura jarri zioten”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Gastroenteritis bat izango da”).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gastroenteritis / fr gastro-entérite: Elhuyar: gastroenteritis / Nolaerran: urdail eta hesteetako gaitz / Zehazki: gastroenteritis / Labayru: gastroenteritis / Adorez5000: gastroenteritis.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

Formak gutxieneko baldintza betetzen du, eta onartzekoa da Med. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Med.

gastroesofagiko
adj. anat. Urdailarena eta hestegorriarena, urdailari eta hestegorriari dagokiena. Esfinter horren zeregina errefluxu gastroesofagikoa galaraztea da.
gastronomia
iz. Janariak prestatzeko edo maneatzeko antzea. Ik. sukaldaritza. Gastronomia-jardunaldiak.

Aztergaia: gastronomia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
gastronomiko
adj. Gastronomiarena, gastronomiari dagokiona. Elkarte gastronomikoak. Jardunaldi gastronomikoa.

Aztergaia: gastronomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

gastronomo
iz. Gastronomian aditua den pertsona. Sukaldari eta gastronomo ezagunek osatutako epaimahaiak aukeratuko du irabazlea. Usaimenak bere aparteko memoria duela diote gastronomo jakintsuek.

Aztergaia: gastronomo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gastronomo 37: Elhuyar (“Elikagai baten zentzumen-analisiaren metodoa garatzeko, adituak biltzen dira -ekoizleak, gastronomoak, teknikariak, eta abar”), Consumer (“Gastronomo adituen arabera, ongarriak jakia kontrastez edo ezaugarri berezi batez aberastu behar du, osagai nagusia inola ere indargabetu edo ezkutatu gabe”), Berria 3 (adib.: “Mafiari lotuta gehienetan, gastronomo onen irudia eman dute italiar kutsuko film amerikarretan”), EiTB 27 (adib.: “Ekoizle, sukaldari eta gastronomo talde batek Illarrako Kofradia sortu dute jan-edana gustuko duten pertsonekin batera”), Argia 2 (adib.: “Eta gibel gizen hori goretsiko dute gero gastronomo delakoek Eguberriko txitxipapetan, nahiz eta Michael Moorek gaztigatua dien ankerkeria ez dela jaia”), DiarioVasco 3 (adib.: “Gastronomo ezaguna Iparraldean jaioa da baina bere aiton amonak getariarrak ziren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gastronomo 7: Xabier Olarra 4 (adib.: “’Arren eskatu beharra daukat, jauna’, argitu zion gastronomo handiak, ‘ohar zaitezela ez dudala esan afaltzen ari nintzenik, baizik afariaz gozatzen’”), Jose Morales (“gastronomorik ahozurienaren gustua asebetetzeko moduko bazkariak ematen zituzten”), Edorta Agirre (“Bide beretik, oraingo goi-sukaldari eta gastronomoek, aurrekoek ez bezala, tokian tokiko sukaldaritzak ez dituzte jotzen gainditu beharreko azpi-kulturatzat, inspirazio-iturri gisa baizik”), Ramuntxo Etxeberri (“Ondotik, arraultze frijituak eta txistorrak: 'longaniza' deitzen zirela zioen bertako gastronomoak”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gastrónomo / fr gastronome: Elhuyar: gastronomo / Nolaerran: gastronomo; (gourmet) ahozuri, mokofin / Zehazki: (especialista en gastronomía) gastronomo, sukaldaritzan aditu; (aficionado a comer bien) ahozuri, gourmet, mokofin / Labayru: (especialista en gastronomía) gastronomo; (persona aficionada a comer bien) gastronomo; (sibarita) ahofin, mokofin, ahozuri, mokozuri / Adorez5000: gastronomo.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da

Nazioarteko forma da eta beste gabe onartzekoa.

gastrula
iz. zool. Enbrioiaren garapenaren hirugarren aldia edo egoera, enbrioia bi geruzaz eta bi barrunbez eratua agertzen dena; egoera horretan dagoen enbrioia.

Aztergaia: gastrula

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Zool.

gastu
iz. Gastatzea. Bi mila liberako gastua. Gastu handiak egin ditu etxea konpontzen. Gerrako gastuak. Garraioaren gastuak. Bidaltze gastuak. Gastuak ordaindu. Gastuak handitu ziren. Urteko gastuen kontua. Gastuen guztizkoa. Gastuen zerrenda.

Aztergaia: gastu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gastu muga, gastu-muga
iz. Aurrekontu bat edo aurreikuspen ekonomiko bat egiterakoan ezartzen den gehienezko gastua. Datorren urteko aurrekontuen gastu muga 122.256 milioi eurokoa izango da.

Aztergaia: gastu-muga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): gastu(-)muga 38: Elhuyar, Berria 6, EiTB 31; ez dugu gastu(-)sabai formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu gastu(-)muga, gastu(-)sabai formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: gastu muga (gastu sabai*).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta adibide gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa sartzekoa gastu sarreran.

gata
iz. Ipar. Alosa generoko arraina.

Aztergaia: gata

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. kolaka / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

(arrain-mota).

gatazka
1 iz. Interes, iritzi edo jarrera kontrajarriak dituztenen arteko aurrez aurrekoa. Barneko gatazka. Euskal gatazkari buruzko eztabaida politikoa.
2 iz. Batez ere Ipar. Liskarra.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gatazka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gatazka konpondu
du ad.-lok. Gatazka konpontzeko elkarrizketa hasi dute Marokok eta Fronte Polisarioak.

Aztergaia: gatazka konpondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-07-19 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gatazkan
adb. Batez ere Ipar. Liskarrean. Ik. ahakarrean; armonian;  + auzitan 1; demandan; errietan 1; kalapitan; mokoka 2; sesioan; tirabiran. Anai-arrebak hasten dira berriz gatazkan. Ezin da estatuarekin etengabe gatazkan ibili.
Loturak

Aztergaia: gatazkan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GATAZKAN. a) Luchando; disputando. Aberekeria zen gathaskan adimenduarekin. Hb Egia 91. Huna nun aitzinera duen oixtiko erostun hura bera, lehenbizikoa. Hasten dira berriz gataskan. JE Bur 170. Orregatik, kataskan oldartu ta nekez ukaturik, azken-beltzean alaba eskeñi zun. Zait Sof 26. Anai-arrebak gataskan ari dira. Mde Pr 70. Zakurrak elgarrekin gataskan ari direlarik, otsoak ardia jaten. EZBB II 136. b) Esforzándose. Katazkan (aleginka) alegina egiten dutenek. Zait Plat 6

adib: bitartekari iz. Bitartekoa, arartekoa. Nazio Batuen Erakundeak gatazkan bitartekari lana egiteko borondatea agertu du. Zuzenean erosten zituen artelanak, bitartekaririk gabe.

gatazkan 300: Aizu (“Aberatsak gatazkan daude pobreen aurka”), Deia (“bi urtez dabil gatazkan langileekin”), Consumer (“industria beraren interesekin gatazkan dago”), Berria (“gatazkan jarraitu”)…

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gatazkan 192: Berria (“Gatazkan bizitzen jarraitu nahi izatea leporatu zion Galik Rabati”), Ibon Uribarri, Piarres Xarriton, Txema Ramirez de la Piscina, Martin Anso, Gotzon Garate, Jon Alonso, Karlos Zabala, Iban Zaldua, Joan Mari Lekuona…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gatazka sarreran.

gatazkatsu
adj. Gatazka dakarrena, gatazka sortzen duena. Harreman gatazkatsuak.

Aztergaia: gatazkatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Adierazle egokia da, eta horren premia dago

eratorri onartzekoa, nahiz berria izan

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu

gatazkatu, gatazka/gatazkatu, gatazkatzen
da ad. g. er. Gudukatu, borrokatu; liskartu.

Aztergaia: gatazkatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gatazka(tu), gatazkatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Maiztasuna

g.er.

gatibatu, gatiba, gatibatzen
du ad. Gatibu hartu. Beso artean gatibatu ninduen. Arima-handitasun horrek errotik gatibatzen nau. Zure begi ederrok, ene laztana, gatibaturik naukate, librea nintzena.

Aztergaia: gatibatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gatibatu, gatiba, gatibatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gatibatu, gatiba, gatibatzen

gatibu
1 adj./iz. Askatasunik gabe besteren mende dagoena. Ik. preso. Neskatxa gatibu batek zerbitzatzen zuen. Abiatu zen, ihes zihoazkion bi gatibuen ondoan.
2 adb. Askatasunik gabe, -en mende. Gatibu nintzen; zuk libratu nauzu. Gatibu eraman. Ni gatibu naukana. Deabruaren azpiko eta gatibu egin. Hala bere grinen gatibu gelditzen dira. Hartzen ditu gatibu postariak, eta kentzen dizkie dakartzaten paperak.

Aztergaia: gatibu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

344 ager. guztira, adiera desberdinekin; formen arabera (adiera kontutan hartu gabe), IEko forma garbia gathib- da, baina gatib- eta kautib- ere erabili izan dira. Gn katib- eta katig- nagusi. Bko forma nagusia katig- da, baina katib- eta kautib- ere agertu dira. EBn gatib- bakarrik, eta behin. 1900 aurretik erabili da batez ere gathib - (104): 'preso (hartu)' adierarekin 67 ager.; 'amodioak etab. gatibatu': 37 ager.;, IE bakarrik (Lç, E, Ax, Harb, SP, Hm, Gç, MarIl, CatLuz, Gy, Zby, Arb, Laph, Elsb, Zerb, Ch, Lg, Dv, ES, Mat); gatib - (19): aipatutako bi adiera horiekin: G 8 (Ub), IE 11 (Monho, E, Ch, Arb Igand, Lf Murtuts) eta EB 1 (Arti Tobera; gatig - (12): bakarrik 'lotu, trabatu' adierarekin azaldu da: G 11 (VMg, Azurm HitzB) eta B 1 (Mg PAb); katib - (73): ia beti 'preso' adieran, behin 'haurdun egon' esanahian; B 7 (Añ, Zav Fab, Mg PAb), G 65 (Berron Kijote, Aran, Echag, Iraola, AA, Gco, Cb, Ub, Izt, Arr, Lard, Vill Jaink) eta 1 Añ CatAN; katig - (117): 'preso' eta 'lotu' adierekin azaldu da gehienbat; 'haurdun' behin (B); garai guztietakoa da: B (Otx, Añ, Astar, JJMg, AB, Echta Jos, Mg, Ag, fB, VMg, Itz, Ur, Gand, Zav, A BGuzur, Bilbao IpuiB, Erkiag, Akes) eta G (Mg, Xe, SMitx, Berron, Vill, Txill Let, Ag, Mok, VMg) nagusiki; EB (Arti MaldanB); kautib - (19): 'preso' eta 'amodioak etab. gatibatu' adierak dituela azaldu da beti, 1900 aurrean nagusiki: B 6 (Cb CatV, CatBus, CatLlo) eta IE 13(CatR, CatAe, CatSal, CatUlz, CatB, Legaz).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Agertu den kasu guztietan 'preso' esanahia du; gatibu - da forma nagusia, 17 ager.ekin, hauetako 15 EB; katibu - 4 aldiz aurkitu da, hauetako 3 EB; katigu - gutxitan baina euskalki desberdinetan azaldu da: B, G, IE (eta EBn hiru aldiz).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gatib- 6; katib- 1; katig- 3; AB38: gatib- 6; katib- 4; AB50: gatib- 2; LurE-HiztEn: gatibu, gatibatu, gatibualdi, gatibutasun.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

gatibu, katigu [gatibu hobestekoa da]

Lantaldearen irizpideak
Berrestekoa da, erabat nagusitu ez den arren

Dudazko kasuetan, formetako bat hobesteko arrazoi pisuzkorik ez dagoenean, Euskaltzaindiaren lehendiko erabakiari eutsiko zaio; hots: gatibu da hobestekoa. Bere lekuan ikusiko dira kateatu, katiatu, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ikus gorago kartzela-rako esana" (1995-06-16)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gatibu egon.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Forma berririk ez da orain erantsiko.

gatibualdi
iz. Gatibu ematen den denbora. Bi urteko gatibualdia. Babiloniako gatibualdian.

Aztergaia: gatibualdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gatibutasun
iz. Gatibu dagoenaren egoera. Juduak Babiloniako gatibutasunetik atera zituen. Gisa honetan libratu ziren euskaldunak, Augusto enperadorearen denboran, erortzera zihoazen gatibutasunetik.

Aztergaia: gatibutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gatikar
1 adj. Gatikakoa, Gatikari dagokiona.
2 iz. Gatikako herritarra.
gatu
iz. Ipar. Katua.

Aztergaia: gatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-22 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gat(h)u 119 aldiz jaso da: 2 ager.ez (It eta Or) beste guztiak IE dira; katu 333 aldiz agertu da: B, G eta EB; hots: IE/HM banaketa argiko kasua. Eratorri-konposatuak: basa gathu 1 (Egiat); gatu-hume 1 (Mde); katagorri 8 (Altuna, Kk; Or, Munita); katakuma 4 (A, Kk, Alzola); katakume 5 (Ag, TAg, MAtx, NEtx); katanarru 4 (Zav, Kk); katar 7 (Azc, Bilbao, Etxba; It); katatxuri 1 (Berron); kateme 1 (Arti); katu arrai 1 (Iraola); katu-ames 1 (Erkiag); katu-eme 2 (Otx, Erkiag); katu-larru 1 (Ag); katuarrain 4 (Izt, A); katuberar 1 (Izt); katutxo 7 (Bilbao; Ag, NEtx)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gat(h)u 19 aldiz ageri da, IE; katu (eta kata- ) 315 aldiz (B 21, G 58, GN 1, IE 1, EB 232, EgAs 12); eratorriak-konposatuak: basakatu 20; kata motz 1, katamotz 9; kata-larru 2, katanarru 1, katu-larru 1; katagorri(txo) 30, kattagorri(txo) 14; katamixar 1; katar 1; kateme 4

Bestelakoak
Ahozko erabilerak

EAEL 87. zk.: g- hasiak dira erabat BN, L, ZuAm (eta GNko 8 galdegune); k- hasiak A, B, G (eta GNko 18 galdegune)

Jatorrizko forma

gatu, katu [gatu hobestekoa da]

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. h. katu.

Lantaldearen irizpideak
Baztertzekoa da, ez baita bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa

k- da batera G eta B

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. katu

Lexemen erregulartasuna

g-/k-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

gatz
1 iz. Gai zuria, urkorra, zapore bizikoa, itsasoko uretan edo lurrazalean aurkitzen dena, eta janariak ontzeko eta usteldu gabe atxikitzeko erabiltzen dena. Gatz xehea. Gatz larria. Gatz aleak, pikorrak, bihiak, garauak. Uretan gatza bezala urtu. Gatza jaten duen aberea. Gatza gezatzen, moteltzen bada, zertaz gazituko duzue? Gatz zaporea. Itsas gatza.
2 iz. Bizitasuna ematen duen gauza. Horien ezpainetatik darion hizketaren gatza. Kontatzen ditu ipuin itsusiak halako gatz eta piperrarekin, non gazteak egon ohi diren ahoa zabaldurik. Gatzik gabeko bertsoak. Horrelako ateraldiek badute gatz eta indar, sortu diren hizkuntzan. || Tentela bezain ergela duzu, ez gatz ez berakatz.
3 iz. pl. Gatzaren antzeko gai urkorra, bainuko ura lurrintzeko erabiltzen dena. Denda horietan, askotan, esentziak eta bainurako gatzak ere izaten dituzte.
4 iz. pl. Amoniakoa eduki ohi duen gaia, konortea galtzen duenari bere onera bihurtzeko arnasteko ematen zaiona. Ur hotz pixka bat eta gatzak aski izan zituen berehala bere onera etortzeko.
5 iz. kim. Gai konposatua, azido baten hidrogenoa, osorik edo partez, metal atomoek ordezkatzen dutenean eratzen dena. Sodio gatzak.

Aztergaia: gatz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gatza bota, gatza eman.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gatza eman, gatza bota (gatza egin ez da jaso ez OEH eta ez EEBS corpusetan)

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS gisa garrantzitsua da: gatza egin aditz lokuzioa. AS gisa sar daiteke ere: gatzik ez eduki (pertsona gatzbakoa izan).

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): emaiozu gatza horri! (esapidea), gatza egin (dio, ‘gatza bota’), gatzean ikusi, gatz(-)egile, gatz(-)mokil.

 - [E123]:  Gatz larri eta gatz xehe azpisarrera gisa gehi daitezkeela uste dut.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta H1.1 lantaldeari jakinaraziko zaizkio ohargileen proposamenak.

gatza bota
ad.-lok. Gatza eman.

Aztergaia: gatza bota

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gatza eman
ad.-lok. Gatzez ondu. Eltzeari gatza ematen ikasi baino lehen.

Aztergaia: gatza eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gatzaga
iz. Gatzarria dagoen tokia; ura lurrunduz, gatza ateratzen den tokia. Eunate eta Arnotegi mendien artean dauden gatzagak Nafarroako zaharrenetarikoak dira.

Aztergaia: gatzaga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
gatzagar
1 adj. Leintz Gatzagakoa, Leintz Gatzagari dagokiona.
2 iz. Leintz Gatzagako herritarra.
gatzagi
1 iz. Hausnarkari gazteen urdailetik ateratzen den gaia, esnea gatzatzeko erabiltzen dena. Esnea iragazi eta gatzagia eman. Gatzagia uretan beratu.
2 iz. Hausnarkarien urdaileko azken zatia, liburuaren ondoan datorrena. Aratxeak, sortzean, zorroa bezain handia du gatzagia.

Aztergaia: gatzagi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
gatzaketa
iz. Gatzatzea.

Aztergaia: gatzaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

gatzapen
iz. Gatzatzea. Ik. koagulazio. Digestioan eta odol-gatzapenean parte hartzen dute proteina horiek.
gatzarazi, gatzaraz, gatzarazten
du ad. Gatzatzera behartu, gatzatu. Izuak odola gatzarazi zion.

Aztergaia: gatzarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gatzarazi, gatzaraz, gatzarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gatzarazi, gatzaraz, gatzarazten

gatzarri
iz. Lurgaineko edo lurpeko hobietan aurkitzen den gatza. Gatzarrizko meak.

Aztergaia: gatzarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-11-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

gatzarri 7 ap. ZTC: (Geologia HE 1, Elhuyar Zientzia eta Teknika 4, Arrasateko Eskola Politeknikoa 1, Geologia DBHO 1); gatzarri 1 ap. EPG (Txillardegi); ik. Geologia HE paperezkoan: gatzarri ik. halita.

Bestelakoak

iz. Miner. Sin. halita.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-harri.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Mineralak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gatzarrizko meak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Ongi dago, baina gure artean batez ere ardiei gatza emateko harriengatik da ezaguna hitz hau, oker ez banabil.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Bere horretan utziko da proposamena, eta H1.1 lantaldeak eskainiko ditu gainerako azalpenak.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua gatzarri iz. Miner.: gatzarrizko meak. Sin. halita.

gatzatu1, gatza/gatzatu, gatzatzen
1 da/du ad. Isurkari organiko bat masa trinko bihurtu. Ik. koagulatu. Giro azido horretan, gatzatu egiten dira esnearen proteinak. Bota almibarra pixkanaka-pixkanaka arrautza irabiatuetara, irabiatzeari utzi gabe, gatzatu ez daitezen. Entzima hauek odol plasma gatzatzen dute.
2 da/du ad. Mamitu, gauzatu. Lurreko lohiez gatzatuak eta mamituak daude lurreko gauzak oro. Shakespeareren hamalaudunak, gogoz eta haragiz gatzatuak. Zinez tentagarria da inoren sufrimendua non gatzatu den ikustea. Zigor operazio makurra gatzatu zuten alemanek Ospitalepean.
gatzatu2
iz. bizk. Esnea, bereziki ardi esnea, gatzagiarekin gatzatuz prestatzen den janaria. Ik. mami 6; gaztanbera. Ardi esnez egindako gatzatu zuria.
gatzatzaile
adj./iz. Gatzatzeko prozesua bizkortzen duena. Entzima gatzatzaileak.

Aztergaia: gatzatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-11-02
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-11-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gatzatzaile : HiztEn (gatzatzearen prozesua azkartzeko propietatea duen substantzia) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gatzatzaile : ElhHizt - HiruMila - PMuj DVC (coagulante) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal coagulante / coagulant formen ordainak: HiztHand - ElhHizt: koagulatzaile, gatzatzaile // HiruMila: gatzatzaile, gatzagarri // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG FB, Casve FE, PMuj DCV.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu zuzena da, baina zalantzak daude hiztegian jasotzeaz

ez da testuetan jaso, baina eratorri erregularra da, eta premiazkoa izan liteke gaur.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Sartu ez hobe.

 - [E208]: Esanguraz eta izan dezakeen erabileraz zalantzak egon daitezkeen arren, (beste hitz askorekin oraindik gertatzen zaigun bezala, derradan bidenabar: samurtu, lotsa, iloba...) formaz ongi eratua da eta kasu batzuetan ezin utzizkoa.

 - [E123]: “Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan ageri da, sinonimotzat koagulatzaile emanaz. Egia da erregularra dela eta premiazkoa izan litekeela. Sartuko nuke”.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Jaso egingo da hiztegian, eta forma soila jasoko.

 - Bidalketa: ik. oh. s.u. antikoagulante.

gatzdun
adj. Gatza duena. Ik. gazi. Iturri sufredunak eta gatzdunak. Ateraldi gatzdunak.

Aztergaia: gatzdun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gatzdun G 2 (Izt C); gazdun B 1 (Alzola Atalak); gaztun G 1 (TAg Uzt); ik. OEH argitaratuan gatzadun 1, G (Inza in Jaukol Biozk).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gatzdun B 1 (J. Garmendia); gatz-dun G 1 (A. Arrue).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gatzdun : HiztEn-LurE, Euskalterm 1.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-tz+d- monosilabo identifikagaitzekin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "gazdun eta gazgabe. Atzizki hauek (-dun, -gabe eta -bera) -tz bukaerako hitzetan azterketa berezia beharko dute, eta irizpideak finkatzen joan, ez egokitzen diren bakoitzean hitz bakoitzari bere erantzuna ematen saiatu. Gogoratu bihozbera eta bihozgabe onartu dituzuela, baina bihoztun. Gaitz hitzera iritsitakoan zalantzak zenituela gaitzgabe, gaizpera eta gaizpide-rekin, eta orain gauza berdintsua gertatzen dela gazdun eta gazgabe-rekin" (1995-07-10)

 - [I102]: "gaztun behar duela uste dut, edo gutienez gazdun" (1995-06-29)

gatzemaile
iz. Oletan, janaria prestatzen zuen morroia, ola-morroia.

Aztergaia: gatzemaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gatzgabe
adj. Gatzik ez duena. Ik. gatzil. Tontotzar gatzgabea. Esaera mordoilo eta gatzgabeak.
Azpisarrerak

Aztergaia: gatzgabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gatz baga(ko) 9 (Añ, Mg, JJMg); gatz-bako 1 (Bilbao); gatzbako 3 (Ag Kr); gatz gabe 3 (VMg, JE); gatz-gabeko 1 (Sor Gabon); gatz-gabetu 3 (ECocin); gatzgabe 1 (Mg)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gatzbako 1 (G), gazbako 2 (Kirikiño, Egin), gatz gabeko 1 (S. Onaindia), gazgekeri 1 (Euzkadi)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gazbako 1; AB38-AB50: ø; HiztEn-LurE: gatzgabe(ko), gatzgabetasun, gatzgabetu, gatzgabetze; Euskalterm: gatzgabe.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-tz+g- monosilabo identifikagaitzekin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "gazkabe edo gehienez ere gazgabe" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: kontsonante multzo anomalo hori saihesteko gatz-gabe grafia proposatzen du.

 - [E409]:  Gatzbako eta gatzik bako osaera librekoa indar handikoak dira sartaldean.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): silaba bakarrekoetan horrela egitea erabaki zen: gatzdun eta gatzgabe.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Forma berririk ez da orain erantsiko.

gatzgabeko
adj. Gatzgabea. Ipuin motel gatzgabekoa.
Loturak

Aztergaia: gatzgabeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -gabe-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gatzgabe sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

gatzgabetasun
iz. Gatzgabea denaren nolakotasuna.

Aztergaia: gatzgabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tasun.

gatzgabetu, gatzgabe/gatzgabetu, gatzgabetzen
1 du ad. Gatza kendu. Ik. gezatu. Bakailaoa gatzgabetu.
2 da/du ad. Gatza edo grazia kendu edo galdu.

Aztergaia: gatzgabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gatzgabe(tu), gatzgabetzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-tz+g-.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

gatzil
adj. Gatzgabea. Gizon ezdeus gatzila.

Aztergaia: gatzil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

gatzobi
iz. Gatza ateratzen den mendia edo barrunbea. XV. mendeko meategi eta gatzobietan, ponpatze-lanak egiteko erabili ziren gurpil horiek.

Aztergaia: gatzobi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gatzobi, gatzaga

gatzontzi
iz. Sukaldean erabiltzen den gatza edo jatorduetan mahaian erabiltzen dena gordetzeko ontzia. Gatzontzi bat eskatzen baduzu, gure janaria gustuko ez duzun seinale.

Esaera zaharrak

Batzuen gatzontzian ere harrak sortzen dira.

Aztergaia: gatzontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gatzotz
adj. Batez ere zub. Gatzgabea, gatzila. Ik. geza.

Aztergaia: gatzotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

gatzgabea, gatzila.

gatzozpin
iz. g. er. Entsalada. Ik. gatzozpindu1.

Aztergaia: gatzozpin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

entsalada.

gatzozpindu2, gatzozpin/gatzozpindu, gatzozpintzen
1 du ad. Entsaladak edo kidekoak gatzez, olioz eta ozpinez maneatu. Entsaladak neurrian gatzozpindu, eta gorde ozpinaren eta olioaren ontziak.
2 du ad. Zerbait, bereziki hizketa edo solasa, umorez eta bizitasunez zipriztindu. Tarteka, gainera, umore dosi doiarekin gatzozpinduta. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hizkera lasai gatzozpinduaren aldekoak.
gatzoztu, gatzotz/gatzoztu, gatzozten
da/du ad. zub. Gezatu, gatzgabetu.

Aztergaia: gatzoztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

gatzotz/gatzoztu, gatzozten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

Forma baten adiera(k)

gezatu, gatzgabetu.

gatzu
iz. g. g. er. Nitroa. Gatzua lurrarekin nahasia aurkitzen da eta egiten da lixiba lur honekin.

Aztergaia: gatzu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper