50535 emaitza bilaketarentzat - [20401 - 20450] bistaratzen.

gatzun
iz. Gesala; bereziki, ur erabat gazia, bertan janariak ezarriz kontserbak egiteko erabiltzen dena. Antxoak gatzunetan jarri.

Aztergaia: gatzun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gatzun(-)aska.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Bere horretan utziko da lehen itzulikoa.

gatzun aska, gatzun-aska
iz. Okela gatzunetan luzaro kontserbatzeko aska berezia. Gatzun asketan dituzte hilda idisko lodiak.

Aztergaia: gatzun aska

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gau
iz. Eguzkiaren sarreratik irteerara hedatzen den denbora-bitartea; ilun dagoen egunaren zatia. Eguna eta gaua. Berrogei gau eta egun atertu gabe. Gauaren iluntasuna. Neguko gau luzeetan. San Joan gaua. Gaua etorri zenean. Gau aldera. Gauaren babesean. Gau bat igaro zuen han. Otoitzean egon zen gau guztia. Gau guztian lo egin gabe. Gau osoan lanean. Igande gau batean. Gau hartan bertan. Gau hartako hamaiketan. Gauaren erdian. Gaueko hamabiak. Gau argia. Gau iluna. Izarrik gabeko gau beltza. Hiru egunez eta hiru gauez. Gau loa. Gau-amets bat izan da bakarrik. Garagar-ale mardulak. Ilargipeko gau-ibili ezkutuan. Gau jaietako jolasetan. Gau-lapurra bezala. Gau oroz. Gau guztiez (Ik. gauero). Ezerezaren gau beltzean. Uda-gau bateko ametsa.
[Oharra: deklinabide berezia du: gauk, gauri, gauren, gauez mugagabean, eta gauean, gaueko, gauetik, gauera singularrean].

Aztergaia: gau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(deklinabide berezia du: gauk, gauri, gauren, gauez mugagabean, eta gauean, gaueko, gauetik, gauera singularrean) / AS: gauaz, gau(-)eskola, gau eta egun, gau(-)lore Mirabilis jalapa, gau(-)mahai, gau on // cf. Earauak 29: "Gau hitzak deklinabide berezia du (...) honako paradigma hau izango luke hitz honek: gauk, gaurik, gauri, gauren, gauez mugagabean eta gauean, gaueko, gauetik, gauera singularrean (...) hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia: (...) salbuespen bakarra gau hitza da, ondoko hiru kasu hauetan: gauez, gaueko, gauean".

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gau-afari , gaua galdu , gauak egun egin , gau-bele , gauez gau , gau-hontz , gau-jagole , gau min , gau-ontzi .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gau on, gau eta egun, gau-eskola; gau-lore

Informazio lexikografikoa
Deklinabidea

deklinabidea adieraziko da, EBko batzordearen proposamena Euskaltzaindiak onar dezanean

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ikus gorago Gabon-erako, gau on agurrerako esana" (1995-06-16)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: bide batez, gaurik aipa.

 - [E409]: AS gisa sar daiteke: gaua egin (gaua igaro), gauetik goizera (une batetik bestera).

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gaua egin (1. du, ‘gautu, gaua etorri’ 2. du, ‘gaua igaro’), gau beranduan.

 - [E126]:  gau-ezkila ikus AL.

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'E. Knörrek aurkeztutako oharrak [...] gau [...] eta gerok hitzei buruzko ohar-eskariak ez dira onartu'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Forma berririk ez da orain erantsiko; eta lantaldeak proposatuetan, pare bat aldaketa egingo dira: a) adibide gisa aipatuko da gau-egunak dvandva (ama-alabak aipatu zen bezala, alegia): «gau iz. (deklinabide berezia... singularrean): gau-egunak»; b) g.er. markarik gabe jasoko da gau(-)hontz azpisarrera; c) isildu egingo da gau-ontzi proposatua.

gau bele, gau-bele
iz. Zataren familiako gau hegaztia, lumadi ilunekoa, airean harrapatzen dituen intsektuez elikatzen dena (Caprimulgus europaeus).
gau berandu
iz. Gaueko lehen orduez gerozko garaia. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da). Gau beranduan etxeratzen zen. Gau berandura arte —gauerdira arte ere, ez gutxitan— jo eta jo aritzen dira.

Aztergaia: gau berandu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAU BERANDU (V, AN-gip; gau berant BN-arb; gai berant S; Foix ap. Lh). Ref.: A; Etxba Eib; Gte Erd 131. (Usado gralmte. en casos locales de declinación). Tarde en la noche. "(Vc), noche cerrada, de doce en adelante" A. "Gai berantean jin zen (BN-arb, S) [...] gau beranduan (AN-gip)" Gte Erd 131. Gau beranduraño kanpoan gelditzea. Gco II 60. Amaika bidar gau beranduan uritik bota zituen nekazariak. Ag G 324. Yaietan gaulenean asi ta gau-berandurarte (gauerdirarte ere ez gutxitan) [...] neska-mutilai dantzarazten yo ta yo ari izaten dira. A Y 1934, 9. Oilarrak gau berantean kukurruku yoezgero (BN-lab). A EY I 111. Gau beranduan etxeratzen zenean. Ibiñ Virgil 110. Gau berantari iges egitea oroitzeke. Ib. 56. Arbola au gau beranduan ekartzen zan nundinaitik artuta. Insausti 183. v. tbn. Erkiag Arran 142. Basarri 114. BEnb NereA 210. (Sin det. ni suf.). Gau berandu etxeratu giñan. Gerrika 217.

adib: gau 1 iz. Eguzkiaren sarreratik irteerara hedatzen den denbora-bitartea; ilun dagoen egunaren zatia. Eguna eta gaua. Berrogei gau eta egun atertu gabe. Gauaren iluntasuna. Neguko gau luzeetan. San Joan gaua. Gaua etorri zenean. Gau aldera. Gauaren babesean. Gau bat igaro zuen han. Otoitzean egon zen gau guztia. Gau guztian lo egin gabe. Gau osoan lanean. Igande gau batean. Gau hartan bertan. Gau hartako hamaiketan. Gauaren erdian. Gaueko hamabiak. Gau argia. Gau iluna. Izarrik gabeko gau beltza. Gau beranduan etxeratzen zen. Hiru egunez eta hiru gauez. Gau oroz. Gau guztiez (Ik. gauero).

gau berandu 7: Aizu, EiTB 5, DiarioVasco.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gau berandu 16: Anjel Lertxundi 3 (“Gau beranduan eta gogoa ilun iritsi nintzen nire ganbaratxora”), Jose Morales 3 (“Argi zekusan saleroste hark onura handia ekarriko ziola, baina ohiz kanpokoa zen, eta berriegia aukeran; eta izugarri beldurtzen hasi zen, erosle hark iruzur egingo ote zion, zeren auskalo nondik etorria zen, eta gau beranduan gainera”), Jon Muñoz 2 (“Nola ez zekiela, gau beranduan, Ravignan kaleko malda gogorrean gora igo, eta bere garaje-gelara itzultzea lortu zuen Ruche jaunak”), Koro Navarro (“Mutikoak dibertitzeko trikimailu bat besterik ez zen hura, eta, hala, bide laburra hartu nuen, Chapel Street-etik behera, Strand izeneko auzo pobrearen ertzetik, patata frijituen italiar denda tentatzailearen ondotik igaroz, non guraso erneen semeek, azkeneko tranbia hartu aurretik, gau beranduan bi penike patata erosten baitzuten ahoko kiratsa ezkutatzearren”), Joseba Sarrionandia (“Gau beranduan heldu nintzen etxeko lehorrera, txalupa haietako bat besapean nekarrela”), Joxean Agirre (“Inoiz edo behin gau beranduan bakarrik ikusten omen zuten gautxorien biltegi diren nolabaiteko edaritegietan, gauak eta gaueko jendailak, bereziki galtzaileek eta hondamendiaren markak beren aurpegietan idatzirik daramatzaten gizakiek, lilura izugarria sorrarazten zioten seinale”), Irene Aldasoro (“Hildakoak, gau beranduan, trenbidea nasatik nasara gurutzatzeko ohitura zuela, eta, kasuko beste zertzelada batzuk ikusirik, ez zuela uste trenbideetako enplegatuek errurik zutenik”), Elizen arteko Biblia (“Gau beranduan, zerbitzariak lasterka atera ziren. Bagoak itxi egin zuen oihal-etxola kanpoaldetik, laguntzaileak jaunaren aurretik irtenarazi ondoren. Eta denak ohera joan ziren, gehiegi edateagatik leher eginak baitzeuden”), Jon Muñoz (“Ez naiz gau berandua arte lokartu; eta iratzarri naizenetik bertatik (oraino oso goiz zen), joan naiz haren gutuna berriz hartzera neure gogara berrirakurtzeko”), Pello Zabala (“Beizaman ere berdintsu zioten: gau beranduan naiz goizaldean, ordubiak baino lenago jo ezkero, Purgatorioko animak otoitz-eske...”), Jose Antonio Mujika (“Gau beranduan, zerbitzariak lasterka atera ziren”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gau sarreran.

gau eskola, gau-eskola
iz. Arratsaldea bukatu ondoan ematen den eskola; eskola horiek antolatzen dituen elkartea. Gau eskolen Elkartea.

Aztergaia: gau eskola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: kentzeko eskatu du.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): ez da orain kentzekoa.

gau eta egun
adb. Etengabe. Gau eta egun negar eginez. Gau eta egun kontu berarekin.

Aztergaia: gau eta egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gau eta gauerdi
adb. Gau beranduan; gau berandua arte. Gau eta gauerdi taberna-zulo horretan sartuta egoten da. Parrandan dabilena gau eta gauerdi.

Aztergaia: gau eta gauerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAU ETA GAUERDI. a) "Gauta-gauerdi (G-goi), a altas horas de la noche, de noche a deshora" JMB At. Festara juan da gau ta gaberdi / beren buruak ondatzen. Xe 343. Farrandan dabillenak gau eta gau erdi. Auspoa 130, 125 (ap. ELok 450). Gau ta gau erdi kafe-zulo ortan sartuta egoten da (G-to). A EY III 344. Begira ondo, gazte alaia, / zein bidetatik zabiltzen, / txorokeritan gau ta gau-erdi / arria etxera biltzen. And Egun 61. (En ines.). Mozkortuta badator / gau eta gau erdin. JanEd II 23. b) De día y de noche; constantemente, sin pausa. "Gau ta gaberdi (V, G), a todas horas" A. v. GAURIK GAUERDI. Galwestondik Californiara, lau egun ta lau gautan, gau ta gaberdi ekarri ninduan orgadiak (trenak). A Ardi 17s.

adib: harri 9 iz. Zorigaitza, ezbeharra; hondamendia. Hau da harria etorri zaiguna! Txorakerietan gau eta gauerdi, harria etxera biltzen.

Ez dugu aurkitu gau eta gauerdi formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu gau eta gauerdi formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada, baina komeni da gau sarreran ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa jasotzekoa da gau sarreran.

gau lore, gau-lore
iz. Lurralde epeletako landarea, kolore askotako eta usain sarkorreko loreak, eguzkia sartu ondoren irekitzen direnak, ematen dituena (Mirabilis jalapa).

Aztergaia: gau lore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Mirabilis jalapa.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Mirabilis jalapa

gau mahai, gau-mahai
iz. Ohearen burualdean kokatzen den altzari txikia, gauean behar diren gauzak gordetzeko edo jartzeko erabiltzen dena. Ik. mesanotxe. Gau mahaiko lanpara.

Aztergaia: gau mahai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau88
Araua: Z3:EArau88

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "gaumahaia = mesilla de noche".

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gau sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

mahai sarrerari dagokion azpisarrera.

gau min
iz. Gau betea. Sartu zen, gau minean, emazte haren etxean. Gau minean, ilunpetan egiten duguna.

Aztergaia: gau min

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2004-11-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gau(-)min (eta gai min, gau[-]miñ) 13: Bp ("sorthü Betleemen barrüki batetan egüberri bezpera gai minian"), Lg 3 (adib.: "Gedeonek egin zituen, harorik gabe, eta gau minean, manatu zitzaizkon guziak", "egorri zituen, gau minean, gizon armatuak Dabiten etxerat haren hiltzekotzat"), Dh 2 ("argian bezain ontsa ilhunbetan eta gau-minean badakusa zer egiten dudan", "gau-minean, ilhunbetan eta bakhartasunean egiten duguna"), Laph ("Gau minean, uhin batek trenkatzen diotza lokharriak, eta hosto bat bezala baderama untzitik urrun"), Jnn SBi ("gau minean zerutikako argi eder batek hartu zuen presondegia"), Etcham ("Gauaren gau minean / nor nuntik ari zen?"), Mde 3 (adib.: "Gau-minean / aintziko igelek dute, ai, ei! / ilhargi-min", "Irudi zitzaion gau miñean murgiltzera zoala eta ihesbiderik ezin aurki..."), Txill Let 2 ("Gau-miñean beintzat ames egin al baneza", "ugarte batean ematen zaigu, gau miñean, eta itxasoa igaro bear da, artaz legorrean baliatzeko") // Ik. OEH argitaratuan gainera: Zby RIEV 1908 ("Gau min huntan, / Argi eder hunek gu / Nundik argitzen gaitu?"), Zav Fab RIEV 1909 ("Etorri yoakon gau minez sarri").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gau-min (eta gaumin) lematizatuak 3: Mde (OEHko agerraldi bera), Maiatz 1989 ("Gaumin honetan beste dolu bat / datorkit bihotz erdira"), J.L. Otamendi ("zutaz maitemindu zuen gaumin batek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaumin : HiztEn (gauaren zatirik ilunena) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaumin : ElhHizt (momento más oscuro de la noche, noche oscura, avanzada, cerrada), HiruMila (noche cerrada, lo más oscuro de la noche), DRA (noche cerrada); gau(-)min : EuskHizt (adib. gisa), Lh DBF (le moment le plus obscur de la nuit), PMuj DVC (noche oscura, noche avanzada, medianoche) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: gaumin / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

iz. + izond. osaerakoa dirudi (hots: 'gaua' dela, eta 'mina'), eta horri gau min grafia dagokio.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-min (cf. negu min proposatua).

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gau sarrerari dagokion azpisarrera.

gau on
interj. Gabon. Jainkoak dizula gau on. —Gau on. —Bai zuri ere.
Loturak

Aztergaia: gau on

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gau-pasa
adb. Gaua igarotzen. Ik. gaupasa. Barkoxen gelditu zen gau-pasa.
gau(a) egin
1 du ad.-lok. Gaua igaro (toki batean). Donostian gaua eginda. Askotan egin izan dut gaua ardandegi hartan.
2 da ad.-lok. Gautu, ilundu. Gaua egin zenean, lotara erretiratu zen.
gaua galdu
ad.-lok. Gaua lo egin gabe igaro. Zer da gauzarik onena logalea ekartzeko? gaua galtzea.

Aztergaia: gaua galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

galdu: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gau sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

gaua lo egin gabe igaro.

gauak egun egin
ad.-lok. Gauaz lan egin. Gauak egun eginez, igandeak astelegun, zuhurtziaz bilduko dute haurrak hazteko doia.

Aztergaia: gauak egun egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gau sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

gauez lan egin.

gauak gauari
adb. Ipar. Gau betean, gau beranduan. Ik. gauez gau. Anitz gizon gazte, maiz, gauak gauari, amoros dabiltza, neska batzuen leihoetara harrixkak botatzen, haiekin amultsuki mintzatzeko.
Loturak

Aztergaia: gauak gauari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAUAK GAUARI (T-L). En plena noche. Gauak gauari presan / jujatu behaute. Zby RIEV 1908, 212. Familia Sainduak, gauak gauari, hartu zuen Egyptorateko bide luzea. Zerb IxtS 83. v. tbn. Herr 22-9-1960, 2. Hainitz gizon gazte maiz gauak gauari amoros dabiltza, neska batzuen leihoetarat harrixka botatzen [...] heiekin amultsuki mintzatzeko. Lf ELit 73

Ez dugu aurkitu gauak gauari formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gauak gauari 7: Herria (“Haurraren amak gauak gauari ekar erazi zuen medikuak ez zuen ehorzteko baimenik eman eta prokuradoreak lehen epean autopsia manatu zuen”), Itxaro Borda 6 (“Gerla ez zen oraino hasia eta gauak gauari, Maggy ostatuko bigarren zerbitzari adiskidearekin, zaldiz tiratu karro batean aterpetu ziren hilorginarenganatzeko”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gau sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gaualdi
iz. Gaua, gau denbora. Neguko gaualdi luzeetan. Gaualdi ederra, ezta?

Aztergaia: gaualdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gauaro
iz. Gaugiroa, gaueko eguraldia. Gauaro ederra zegoen. Gauaro isil baketsua.

Aztergaia: gauaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Adibidea sar daiteke: Gauaro ona dago. Zentzu positiboa izan ohi du.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): H1.1 lantaldearen esku utzi da adibideak lantzea.

gauaz
adb. Gaueko orduetan. Gauaz kandela argitan irakurtzen. Gauaz ibiltzen dena.
Loturak

Aztergaia: gauaz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gauazko
adj. Gauekoa. Gauazko ohoina.
Loturak

Aztergaia: gauazko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAUAZKO (H; gabazko V, BN ap. A; Dv, H; gabezko H). Nocturno. "Gauazko xoria, oiseau de nuit" SP. Cf. gauazko. Gauazko beillák bere arthaldearen gainean begiratzen zituztenak. Lç Lc 2, 8. Gauazko ilhunbe hunetan. Mat 320. Iongoikoa, mariñela egunazko gaitzari / Lehen itzur dakikeo, ezen gauazkoari. EZ Man II 145. Ene gauazko eta egunazko ogia nigarrak izan ziren. Ax 502 (V 324). Gauazko danzek. SP Phil 372. Jainkoak kreatu zituela bi izar handi, bata egunazkotzat eta bertzea gabazkotz. ES 124. Gauazko laurgarren goardian. He Mt 14, 25 (TB y Dv gauazko, Ip gaiazko; Lç, Ur gauaren, Ol y Ker laugarren gau-aldian, Leon gau-beilan). Gabasko bilzarrenak. CatLan 94. Gure gaiasko argia. UskLiB 216. Gabazko / ontzaren kantua. It Fab 29 (v. GAU-HONTZ). Gauazk'ametsa. ChantP 38. Yuduen egunazko eta gabazko bestetan. Elsb Fram 179. Gaiazko eskola egiten lehen kominiankarier. Const 41. Gauezko loa egiten nula. Or Eus 121. Gauezko zaiak. "Serenos". EAEg 31-3-1937, 1397. Gauezko ibillaldiok. Etxde JJ 67. Zortziek aldera etorri ziren gauazko serbizioa egin bearra zutenak. Izeta DirG 61. Gauesko lana, egunes agertu (G-nav). 'Lan ona ala txarra, egunez agertzen'. Inza NaEsZarr 125. Arrapatu zuen berak gauazko lan bat usina baten zaintzeko. Etchebarne 132. Gauezko sorgiña zein izango zan. BBarand 25. v. tbn. Arch Fab 133. Gy 297. Hb Egia 38. HU Zez 81. Barb Sup 46. JE Ber 101. Mde HaurB 16. JEtchep 25. Ardoy SFran 92. Xa Odol 255. Larre ArtzainE 121. Gabazko: Cb Eg III 358. Mih 106. Urruz Urz 14. Zby RIEV 1908, 415. Gauezko: Mde Pr 179. MAtx Gazt 85. Gabezko: Kk Ab I 38. Azurm HitzB 38 "Gabazko zortzirak, las ocho de la noche" A Apend. Gauazko bederatziak. Bordel 39.

adib: gauaz adb. Gaueko orduetan. Gauaz kandela argitan irakurtzen. Gauaz ibiltzen dena. || Gauazko ohoina.

Ez dugu aurkitu gauazko formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gauazko 30: Herria 19 (“ErrenteriakoMadalena bestetan ainitz jenderen beha baitaude, Eusko Tren konpainiak erabaki du zerbitzu berezia ezartzea besta horietan gauazko”, “Eta pantailan agertu zaizkigu hiru aldiz aspaldiko auriztar batzu, beren etxetan filmatuak, zernahi oroitzapen lerrokatuz, herriko bestetarik haste, mendietako gauazko lanetaraino”), Janbattitt Dirassar 3 (“Zu ere urrun johan dudarik gabe, gauazko treina hola hartua-eta?”), Eneko Bidegain 3 (“Hiru hilabete baizik ez ziren iragan Alemaniatik itzuli zenetik eta zenbait aste haietan gauazko lanean abiatua zen”), Matias Mugica (“Berriro ikusi nituen bizkar makurtuak, garondo soilduak, Lutezia, gauazko festalekuak, zerbitzarien lord-aurpegi ozar eta zainduak, eta dena ahaztu nuen, dena”), Xabier Olarra (“Bere lagunekin bizi zen, ez zen ibiltzen munduan zerbitzu militarrak amaierarik ez balu bezala, bizitza osoa diziplina bat, zerbitzu bat balitz bezala, ez bakarrik egunazkoa, baizik eta baita gauazkoa ere”), Michel Oronoz (“Ardiak zertan diren, aro arraroa dela, bazka poliki heldu, Xemartin kurutzatu dutela eta mendizale zenbait ere, baina hitzik ez gauazkoaz”), Menane Oxandabaratz (“Hango eskolako laguna baginuen-eta, haren etxean afaldu, eta gauazko balean gelditu ziren”), Elena Touyarou (“Gauazko karrikazaleek bazuten beren ohore arautegia eta ez zuten ahorik irekitzen”).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-zko osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpiadiera gisa jasoa dago orain, baina azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke, Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gau sarreran.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gaubear
1 adj. Gaubeakoa, Gaubeari dagokiona.
2 iz. Gaubeako herritarra.
gaubeila
iz. Lo egiteko orduetan iratzarririk ematen den denbora; bereziki, hildako bat beilatzen ematen dena. Gaubeila egin. Gaubeila hilaren alde otoitz egiteko da.

Aztergaia: gaubeila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaubeilari
iz. g. er. Gaubeila egiten duen pertsona. Gaubeilari guztiak belaunikaturik hasi ziren hildakoaren arimaren alde otoitz egiten.

Aztergaia: gaubeilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gauean berandu
adb. Gau beranduan. Gauean berandu etorri zen.

Aztergaia: gauean berandu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAUEAN BERANDU(AN). Avanzada la noche. "Gabean berandu etorri zen (G-azp), gaian berant jin zen (S)" Gte Erd 131. Gabian berandu batian sartu zan tabernan. SM Zirik 17. Gaubian beranduan / ondiño jarraitu. BEnb NereA 124. Gabean berandu oeratu. NEtx LBB 90. Gero gabian berandu arte / alako erromeriak. Uzt Sas 57

gauean berandu 8: Berria 2 (“Haurrak gauean berandu oheratzearen ardura gurasoen kontua da”), EiTB 4 (“Georgina gauean berandura arte ari den bitartean, Sapphire beste kanta bat ari da grabatzen“), Jakin (“Beraz, gure etxean bazkaltzen zuten, eta gauean, berandu zebiltzala eta goizean goizetik lanen batzuk egin behar, eta noizbehinka lo egiten ere etxean gelditzen ziren”), Erlea (“Garrek dir-dir egiten dute gauean berandu“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gauean berandu 15: Berria (“Goizean, 11: 00etan emango zaio hasiera ospakizun egunari, eta gauean berandu arte antolatu dituzte ekitaldiak”), Oskar Arana 3 (“Gauean beranduko gure hitzorduaren fantasia berriki izandako haren ostean”), Koldo Biguri 2 (“Eta gauean berandu Peppone azaldu zitzaion apaizetxean”), Anton Garikano 2 (“124ak dardara egin zuen haien ahotsekin, gauean berandu arte”), Felipe Juaristi (“Aitaginarrebaren etxean ostatu hartuta zuten alemanak gauean berandu iritsi ziren etxera”), Elizen arteko Biblia (“Ai zuek, goizean goiz edanari ekin eta gauean berandu arte ardoz berotzen zaretenok!”), Eduardo Matauko (“gauean berandu arte liburuak irakurtzen nituen”), Iñaki Mendiguren (“Ron, Hermione eta hirurak elkarrekin egoten ziren, gauean berandu arte lanean”), Eskarne Mujika (“Goizean hirira joaten da; gauean berandu etxeratzen da”),Juan Kruz Igerabide (“Gauean berandu, aitak hots bat entzun zuen atearen atzean”), Josu Zabaleta (“gauean berandu etxeratzen zen tabernatik, mozkortu egiten zen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gau sarreran.

gaueko
1 adj. Gauari dagokiona; gauaz egiten dena. Ik. gau; gautar; gauazko. Gaueko iluntasunaz gazteak baliatzea gaiztakerietarako. Gaueko lanak, egunaz lotsa. Gaueko ibilerak.
2 adj. Animaliez mintzatuz, gaueko bizitzara egokitua dena, bizimodu gautarra duena. Pistola txikiak azaldu zirenean, ezkutatu ziren gaueko piztiak. Gaueko animaliek, mapatxeek eta arrabioek, adibidez, zuri-beltzean ikusten dute.
Loturak

Esaera zaharrak

Gaueko beharra, eguneko lotsari.

Aztergaia: gaueko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-04-17 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEH argitaratuko irizpidearen haritik, 'edozein gauri dagokiona' adierako izlag. eta iz.ak jaso dira hemen, kanpoan utziz "gaueko hamarrak", "gaur (edo egun jakin bateko) gaueko hotza" bezalakoak

OEHko datuak [laburduren azalpena]

gabeko 34 (B 28, G 6): Mg PAb: "gabeko biarra, egunerako lotsaari"; JJMg BasEsc 2, adib.: "Gabeko biarra egunazko lotsaarija"; AB AmaE 2, adib.: "Zeruak zabaltzen dau / Gabeko estalkia"; Ag 2, adib.: "Gabeko gogamenakaz ezeban arimako garbitasunik galdu"; Echta Jos 2, adib.: "estaldu ebezan gabeko illuntasunak"; Kk Ab I: "emakume bat bidaldu eben, gabeko ordu batak baño bakarrago eguan errukarrija zaindu egijan"; Or Tormes: "Gabeko itxodona-bitartean, yagitzen nintzan"; Laux BBa 7, adib.: "Jolas aldijan ezik otoien orduban, eguzkira ezpada, gabeko illazkara"; Erkiag 5, adib.: "An ari zan Jon bakarrizketan gabeko orduetan bere etxeko suetean", "Aundia da, domekan, gabeko orduetan, euren etxean iñor erbestekorik egotea"; Gand Elorri 2: "Eguzkia sartu zan, / atari gorritik, / gabeko etxe barruan", "Gabeko eskolara"; BEnb NereA 2, adib.: "Gabeko ibillerak / itxizuz"; Sor Bar: "Gabeko arriyak ez du bertuterik"; Bv AsL: "Jaungoiko onak nai badu, desegin lezake gabeko illuntasun au"; Ag G: "Goizeko ta gabeko eskari bero zintzoak"; TAg Uzt: "gabeko esnaldien nekeak eta bularpeko ekaitzaren eztenkak aulaldi larri a sortu zioten"; JanEd II: "Gabeko lanak egunaz lotsa"; NEtx Antz: "An izango zan gaur ere gabeko errosarioan"; gaubeko B 1: Echta Jos ("eldu zan gaubeko illuntasuna arrigarrizko aize ta olatuaren inddarrakaz"); gaueko 20 (B 1, G 17, IE 1, EB 1: Erkiag BatB: "ez ezagun ta ez senide diranen teillatupean datza, gaueko atseden legea bete nairik"; Mb IArg I: "Etzaio gaueko amets batetik gelditzen dena baño gehiago gelditu"; AA II: "Gaueko illuntasunaz gazteak baliatzea gaiztakerietarako"; Lard 2, adib.: "Gaueko intzak illea busti"; Arr May 2, adib.: "Zu zera bai gaueko / gu gordetzallea"; Inza Azalp: "Gaueko illunak"; Or Eus 2, adib.: "gaueko beilan zer bertsu egin bere gogoan iraultzen"; Zait Sof: "gaueko ageri-iratxo orrek onik ez ba du ekartzen"; Etxde JJ 3, adib.: "Gaueko erteerok"; Uzt Sas: "Kontrabandoai esaten zaio / askotan 'gaueko lana'"; Gazt MusIx: "Gaueko laztura begirale"; Ibiñ Virgil: "Gaueko itzal-ozkirria zerutik ietsi zaneko"; Berron Kijote: "gaueko intzak zauria gaixtotu lezaizuke-ta"; Hb Egia: "Damurik ez direla gaueko argiak"; Arti MaldanB: "Gaueko izotzak"; ik. OEH argitaratuan, gainera, Herr 8-4-1993: "Hauxe zen zure azken gaueko lana", eta gaueko txori; gaue-gaueko G 1: JMB ELG ("Eguzkiak bezelatsu, eguzki-loreak ere uxatzen ditu illunpe-mamuak edo gaue-gauekoak" - 'iratxoa'?).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Gaueko (eta g- 1) iz. 'iratxoa' adierako EB 9: I.M. de Lezea 8 (adib.: "Gaueko: Ja, ja, ja ikusten dut neska ausarta zarela! Esango dizut Mariren orrazia non dagoen baina lehenbizi zerbait egin beharko duzu..."); A. Sarriegi ("Zuloan gauekoaren orroeak entzuten ziren"); gaueko 51 izlag.: B 3 (J. Gorostiza, S. Muniategi, P. Etxebarria); G 6 (J. Goikoetxea, A. Zavala, A. Arrinda 2, A. Albisu, M. Iturbe); IE 1 (A. Arkotxa); EB 41 (J. Jauregi, P. Iztueta, Saioka/4, K. Igea, M. Gartzia, Ospitalez 1987, X. Mendiguren B. 4, M. Aizpurua, A. Martinez, I. Aldabe, J. Casenave 3, J.A. Agirre 2, A. Valdes, Ipuinak 1986, J.M: Sarasola, F. Juaristi, X. Monasterio, T. Irastortza, Emakume olerkariak, I. Elias, GAO 1989 4, Hemen 1987, ArrPress 1989, Tx. Abarrategi, Kezkak 1987-88, Hizkuntza/7, J.A. Berriotxoa, Euskal Margolariak, Garm, J.A. Ormazabal, A. Cazabon, NPAO 1994); gauekotasun EB 1: AdminLan ("Gauekotasun gehigarria"). Ik. ondoan testuinguruak; cf. "gaua gauekoentzat".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Gaueko : HiztEn (Euskal mitologiako jeinua); gaueko : AB38 6 (hauetan g. soinu, g. janzki, g. ikustaldi), AB50 1 (g. hiltzaile), Euskalterm 24 (g. ostargi; g. hozte, enuresi, disnea; g. lan, ordutegi, tarifa, etab.); gauekotasun : HiztEn, Euskalterm 1 (gautasun sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

HezkAdmin: nocturno; gaueko ordutegi: horario de noche.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaueko : HiruMila (1 Mit. genio de la noche; 2 nocturno, na; referente a la noche), Lur EG/CE ('nocturno'), DRA ('genio de la noche'; gaueko-txori: 'curioso', Azkue aipatuz), PMuj DVC (1 genio nocturno; 2 sereno, guarda nocturno, vigia, escucha, guaita; 3 G gaueko txori: curioso de noticias, noticiero, novelero, correveidille); gauekotasun : HiruMila (nocturnidad), ElhHizt ('nocturnidad') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

def: [Oharra: deklinabide berezia du: gauk, gauri, gauren, gauez mugagabean, eta gauean, gaueko, gauetik, gauera singularrean].

gaueko 4180: Aizu 24, ElCorreo 7, Deia 69, Elhuyar 34, Elkar 2, Consumer 85, HABE 3, Berria 933, EiTB 1624, Karmel 16, Argia 116, Laneki 39, Erlea 14, DiarioVasco 1196.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaueko 1348: Berria, Herria, Michel Oronoz, Aingeru Epaltza, Josu Zabaleta, Itxaro Borda, Lopez de Arana, Asisko Frantzizko, Pako Aristi, Pello Zabala, Xabier Mendiguren Elizegi…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: nocturno; gaueko ordutegi: horario de noche.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ko osaerako librea.

Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Utzi dagoena. Nahikoa da gau sarrerako oharrarekin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: esanguraz aparte, eta –au bukaeradun hitz batzuen salbuespenezko deklinabidea dela eta, nik neuk utzi egingo nuke, argigarri.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Kendu lerroa (forma, berriz, aipatua dago gau sarreran).

gauenara
iz. Ipar. Saguzarra. Dilindan, beltz, gauenara.

Aztergaia: gauenara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'saguzarra'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: ‘Gautxoria’, ‘parrandazalea’, ‘bestilea’ ere bada. Ikus LEH.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Oraingoz ez da adiera berririk aipatuko.

gauerdi
iz. Gauaren erdia, gaueko hamabiak. Gauerdia, ordu bata, ordu biak, eta Andoni ez azaltzen. Gauerdiak jo du. Gauerdian esnatu zen. Gauerdiz gero ezer jan gabe. Gauerdi aldean. Gauerdi inguruan.

Aztergaia: gauerdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06
gauerdiko meza
iz. Gabon gaueko gauerdiko meza. Zaharrak ohera eta gauerdiko mezatara gazteak.

Aztergaia: gauerdiko meza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAUERDIKO MEZA. "Gaberdiko mezia, Misa del gallo. Gabon gabaz eta gabon-zar egunian, gaberdiko mezia izaten zan" Etxba Eib. Zeri gogoa eman behar da gaiherdiko Mezan? Bp II 17. Oera zarrak eta gauerdiko mezatara gazteak. Zab Gabon 47. Gaberdiko mezatan eguberri-kantatxo bat. A Ardi 112. Gau-erdiko mezarat joan nintzen. Barb Sup 16. Gauerdiko meza bat. Etcham 194. Orai goazen gure Parrokira gaberdiko Meza entzutera. Izeta DirG 101

adib: gauerdi iz. Gauaren erdia, gaueko hamabiak. Gauerdia, ordu bata, ordu biak, eta Andoni ez azaltzen. Gauerdiak jo du. Gauerdian esnatu zen. Gauerdiz gero ezer jan gabe. Gauerdi aldean. Gauerdi inguruan. Gauerdiko meza.

gauerdiko meza 6: Berria 2 (“Roger Etxegarai kardinal ezpeletarra ere lurrera erori zen aita santua gauerdiko meza ematera zihoala“), EiTB 4 (“Gertakizuna abenduaren 24an jazo zen, gauerdiko mezan”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gauerdiko meza 23: Herria 20 (“Ortzirale aratsean 11k eta erditan othoitz eta kantuekin hasirik izan dugu gure usaiako gauerdiko meza”), Piarres Xarriton (“Eta ondoko Eguberrietan mendiz bestaldera ihesi joanak edo Amikuzeko sasian oraino sartuak ez ginen Baionako apezgaiekin, gauerdiko meza nagusia entzuten eta kantatzen ari ziren gure Seminarioan Hitler-en soldaduak”), Pello Zabala (“Tenporetan ohi zen usadioa kutsatu, akaso, Gauerdiko Meza izan ohi delako?”), Piarres Aintziart (“Aldarearen ondoan nintzen gauerdiko mezan”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definizioa eskatzen du eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gauerdi sarreran.

gauero
adb. Gau guztietan, gau oroz. Afalondoan, beti, gauero, kopa bat. Gauero-gauero jaisten zen. || Gaueroko otoitzak.

Aztergaia: gauero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ero

gauetik goizera
adb. Bat-batean, denbora-bitarte laburrean. Ik. goizetik gauera 2. Ez da, horratik, gauetik goizera ikasten den lana. Egun batez, gauetik goizera, hilotzik aurkitu zuten ohean.

Aztergaia: gauetik goizera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAUETIK GOIZERA De la noche a la mañana, en poco tiempo. Gaurko eguneko zenbait aundi miniska, gaubeti goizera igotakoak. Izt D 145. Zergaitik letradunak gabetik goixera, / perretxikoak azten direan antzera, / gaur zireanak kabo eta besterik ez / agertzen ziralako biarko alferez. AB AmaE 255. Egun batez, gabetik goizera, illotzik arkitu zitekan oiean. Lek EunD 16. Gizartekeri, baltsakeri ta abar, gaberik goizera, geiagoko barik etorri ete-dira? Eguzk GizAuz 16. Ez da, orratio, gabetik goizera ikasten dan lana. TAg Uzt 136 (v. tbn. 220). Gerra zibil madarikatu bat sortu eben gabetik goixera. Gerrika 275

gauetik goizera 50: Elhuyar (“Horrelako substantziak ez dira gauetik goizera desagertzen”), Consumer (“Ez nago seguru demokrazia zuzena, erabakigune publikoak, gobernatzeko gune parte-hartzaileak edo denbora errealean funtzionatzen dutenak eta gisako lorpenak gauzagarriak ote diren gauetik goizera”), Berria 27 (“Horrexegatik zait dena hain natural, ezer ez zaidalako gertatu bat-batean, gauetik goizera”), EiTB 6 (“Horretan abilak dira, gauetik goizera jarrera alda dezakete”), Jakin 2 (“bi edo hiru urteko programa proposatzeko aukera, programazioa gauetik goizera eta faborez fabore egin beharrean, sendotu eta errotzeko”), Karmel (“BOE delakoak Tovar bere lanetik bota zuen eta gizon arrunta bihurtu zen gauetik goizera, bere etikaren printzipioak jarraitzeagatik, eta agintaritzaren ustelkerietara ez makurtzeagatik”), Argia 11 (“Johannesburgoko bere bulegoan hartu gaitu Euskal Herrian gauetik goizera ezagun egin den abokatuak”), DiarioVasco (“Gauetik goizera, haatik, inguruko tiporik arbuiatuena izango da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gauetik goizera 22: Berria 9 (“Jabeen asmoek 60 lanposturen ezabaketa ekarriko lukete gauetik goizera”), Juan Kruz Igerabide 3 (“Nolatan alda daitezke pertsonak hainbeste, gauetik goizera?”), Jokin Urain 2 (“Gauetik goizera dena eraldatuko zela pentsatu zuten askok”), Pello Salaburu (“Gauetik goizera sortu zen ETB, gure telebista, euskaraz”), Joan Mari Irigoien (“Halaxe hoztu ziren gauetik goizera bi lagunen arteko harremanak”), Jon Alonso (“hala esaterik badago, gauetik goizera sortu bailiran, hazi-ereilea, nekearen nekez, lo gelditu zen bitartean”), Bego Montorio (“Hortaz, ezin diot gauetik goizera esan sentitzen dudala baina orain inportatu bakarrik egingo dudala, esportazioa utzi egin dudala”), Felipe Juaristi (“Gauetik goizera ia, beren mundua mila puska egin zen”), Fernando Rey (“Bizitza guztian gauetik goizera bere burua kale gorrian ikusiko ote zuen kezka izan zuen”), Pello Zabala (“Klima, berez, aldatsa, pendiza eta erripa delako, eta eguraldia, goizetik gauera, eta gauetik goizera, beti ari delako zer edo zer aldatzen”), Anjel Lertxundi (“Gauetik goizera, jauregi eder bat agertu zen sasia besterik ez zen Ibarla izeneko tokian, eta harriz betetako mendi bat guztiz soildua gelditu”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa goizetik gauera bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gau sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS gisa sar daiteke: gaua egin (gaua igaro), gauetik goizera (une batetik bestera).

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak) gaua egin (1. du, `gautu, gaua etorri' 2. du, `gaua igaro'), gau beranduan.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02) Forma berririk ez da orain erantsiko.

gauez
adb. Gauaz, gaueko orduetan. Ate horiek beti daude irekiak, hala gauez nola egunez.
Loturak

Esaera zaharrak

Ataunen eta Zegaman egunez ikusi eta gauez eraman.
gauez gau
Gau betean. San Josef jaiki zen ordu berean eta gauez gau eman zen bidean.
Loturak

Aztergaia: gauez gau

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gauez(-)gau 12: Jnn SBi ("San Josep jaiki zen ordu berean. Eta gauez-gau eman zen bidean"), Iratz 9 (adib.: "Gauez-gau zaiku berritz iganen goiko suaren Argia"), JEchep (izenburu bezala), Ardoy SFran ("Goraki dezan goizetik erran: Zu zoin ona! / Eta gauez gau: Zoin zuzena"), eta OEH argitaratuan, Chaho AztiB ("Axur salduak artzañaren undoti bezala, ekhiari arrauka izar-xuriak, gaiez-gai, üdüri dabiltza!"), eta testu-lekukotasunik gabeko Herr 1957 ap. DRA, Prop 1893.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gauez(-)gau 4, Iratz ("Zabal gauez-gau besoak, zabal eta luza [...] Entzun gauez-gau, minez min, munduko oihuak [...] Zabal besoak gauez-gau, zabal eta luza", "gauez gau, lasterka joan da Bame herrixkarat laguntza eske").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gauez gau : DRA (adib. gisa), PMuj DVC (adib. gisa, en plena noche, en noche cerrada, muy avanzada la noche) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gau sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

gau betean.

gaugiro
iz. Gaueko giroa edo egoera. Ik. gauaro. Gaugiro ederra dago eta atera zaitez leihora. Udako gaugiro epelaz gozatu. Gaugiro isilean.

Aztergaia: gaugiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-giro.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gaukari
adj. g. er. Gautxoria.

Aztergaia: gaukari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gautxoria.

gaulehen
iz. Gaueko lehen orduak, gauerdia baino lehenagokoak. Gaulehenetik halako etxean; gauerdi aldera beste halakotan.

Aztergaia: gaulehen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lehen.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gaueko lehen orduak.

gaullismo
iz. De Gaulle jeneralaren ideietan oinarrituriko joera politikoa.

Aztergaia: gaullismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gaullismo, gaullista".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-ll- iz. propiotikoetan.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

gaullista
1 adj. Gaullismoarena, gaullismoari dagokiona.
2 adj./iz. Gaullismoaren aldekoa. Gaullista frantsesak nahasiak dira. Alderdi gaullistako idazkari nagusia.

Aztergaia: gaullista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gaullismo, gaullista".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

gaunar
1 adj. Gaunakoa, Gaunari dagokiona.
2 iz. Gaunako herritarra.
gaupasa
1 iz. Gaua lorik egin gabe eta oheratu gabe igarotzea. Ik. gau-pasa. Ikastaro osoan zehar egin gabekoa ordu batzuetako gaupasa batean bereganatu nahi zutenak.
2 iz. Gaua etxetik kanpora jostetan eta atsegin hartuz igarotzea. Badugu botika-kutxa, ibuprofeno-kaxaz betea, gaupasa osteko goizetarako. Hamabi urte nituenerako ezagutu nuen parranda eta gaupasa giroa. Gaupasa-tabernak.
3 iz. Gau guztia irauten duen jaialdia. Gaupasa bat antolatzen ari dira. Ongi jan eta edan ondoren, gaupasa izango da gauerditik aurrera pilotalekuan.
Azpisarrerak

Aztergaia: gaupasa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Izena eta aditz laguna: Gaupasa ibili" (2006-03-03)

gaupasa egin
1 du ad.-lok. Gaua oheratu gabe eta lorik egin gabe igaro. Kazetariek gaupasa egingo dute AEBtik datozen datuak iritsi ahala emateko. Gaupasarik ez dut egin behar izan, baina asko ikasi behar izan dut. || Filmaketa oso berezia izan zen gauak berez duen xarmari esker; iluntzeko zortzietatik goizeko seiak arteko gaupasa egin zuten gau hartan.
2 du ad.-lok. Gaua etxetik kanpora jostetan eta atsegin hartuz igaro. Baina bihar lana daukak eta!, gaupasa egingo duk? Gaupasa egiten ari ziren gazteek ere hara jotzen zuten mozkortzen segitzeko. || Eta gaueko ordu txikietan, beren lehendabiziko gaupasa egiteko gogoz dauden gaztetxoak ere topa daitezke.

Aztergaia: gaupasa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da. Gainera, beste adiera bat gehitzekoa edo adiera zabaltzekoa da gaupasa sarreran: ‘gaua lorik egin gabe igarotzea’ (ez derrigor olgetan edo jaialdian, adibidez ikasleek ikasten aritzen direnean).

gaupe
iz. Gaua, ilunpea. Oheratu gabe, gaupean eta isil-isila. Han ez da gauaren ondoan egunik; gaupea da beti, gau ilun eta betikoa.

Aztergaia: gaupe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaupe (eta -an, -ko, -tik) 24: B 1 (Erkiag BatB: "Illuntzean, ikusgarrietan atsegindu; gaupean, neska julis alai ta daldaxekin joslatu"); G 5 (Ldi: "Gaberik gabeen-gaupean bai'ago"; Zait Sof 2: "Gaupean zaitugu-ta", "Aidoneu! gaupekoen errege orri!"; Azurm HitzB 2: "Oi gaupean kanposantua, pinu melarraren gosea ta zeru-min santua, gaupe kanposantuan"); IE 18 (Ox: "Hunkiz argiratzeko gaupetik itsuak"; Iratz 16, adib.: "Noiz gaitu joanen gaupe hautarik Piztearen goiz ederrak?", "Gaupe hotz huntan aspaldi beha nagozu, maitea, Ez zaitanez argituko hoin maite begitartea"; Mde Po: "Zuk ahizpen dantzak utzi dituzu, irrikaz jin zara izotz-aldera: elhur, iphar-haize, gaupe hodeizu hor dituzu... gure ganantz jin zara").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaupe (eta -an) 4: Iratz 3 (OEHko testuinguruetan); Karmel 1982: "Batzuen ustez, urrez inguratuta / Agertzen omen ziñan andre nagusi;/ Baitere iñoiz gona gorriz jantzita / Edo odeietan zear lau zaldizko / Zaldiburdi dotore eder batean,/ Goietan gora gaupean estaltzeko".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaupe : DRA (tiniebla) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

gaur
1 adb. Gauden egunean, egun honetan. Ik. egun2. Atzo, gaur eta bihar. Gaur goizean. Gaur arratsaldean. Gaur gauean. Gaur eta beti. Gaur bertan. Malentxo, alaba zaharrena, gaur hamabost ezkontzen zait. Gaur arte (Ik. gaurdaino). Gaurtik aurrera (Ik. gaurdanik; gaurgero).
2 adb. Gaur egun. Gaur ikusten da futbolak nola duen indar gehiago. Garai haietan ez zen, bada, gaur adina jaten klase izango.
3 adb. Ipar. g. g. er. Arrats honetan. Arriba naiteke Baionara gaur?

Aztergaia: gaur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gaur egun, gaur egunean, gaurko 1 izlag.: gaurko lanak. 2 adlag.: gaurko egin behar genuen hori, gaurkoan adlag. h. gaur, gaurko egunean, gaurko egunez, gaurkoz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gaur egungo , gaur-gaurkoz , gaurko egun .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gaur egun, gaur egunean; gaurko; gaurkoan (52.50: gaur gehiegitan erabilia dela adieraztea komeni da, "gaur" soila aski baita maiz), gaurko egunean, gaurko egunez, gaurkoz

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "bi adierak zehaztu behar "aujourd'hui" eta "ce soir" (1993-02-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gaur-biharretan, gaur edo bihar.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta bere hartan jasoko dira lehen itzulian erabakiak eta lantaldearen proposamenak.

gaur den egun
Gaur egun; gaur. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Gaur den egunean, arruntago baizik ez da bilakatu jendea. Gaur den eguneraino. Jakin behar duzue, gaur den egunetik (...).

Aztergaia: gaur den egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAUR DEN EGUN. (En casos locales de declinación, en sing.). Día de hoy; hoy en día. Jakin bear dezute / gaur dan egunetik / ez duela oriñak / beste ispillurik. It Fab 90. Juduak gaur dan eguneraño sinismen uts onetan bizi oi dira. Lard 471. Gaur dan egunian Santua jaio zan lekua dago Eliza egiña. Bv AsL 24. Gaur dan egunean bertan. Ag AL 29. Bañan ez zenbait gaur dan eguneko asko bezela elizara ondo lo eginda. Moc Damu 12. Gertaera gaur dan egunean Irizar-en. Lab EEguna 61. Gaur den egunean, arruntago baizik ez da bilakatu jendea. JE Ber 85. v. tbn. Berron Kijote 20. Gaur den eguneraino hizkuntza gordetzen lagundu. In MEIG VI 33. (Con instr.). Gaur dan egunez edozein izkuntzak [...] yakintza-bide bear du. Ldi IL 52

adib: gaur 1 adb. Gauden egunean, egun honetan. Ik. egun2. Atzo, gaur eta bihar. Gaur goizean. Gaur arratsaldean. Gaur gauean. Gaur eta beti. Gaur den egunean (Ik. gaur egun).

gaur den egun 6: Deia (“Egia da, halere, gaur den egun etxe-izenak baino, etxeak berak kezkatzen gaituela puskaz gehiago”), Berria 2 (“Gaur den egunean, euskarazko hedabideendako diru-laguntza deialdia plazaratu gabe dago, eta Nafarroako Gobernutik urtea bukatu baino lehen kaleratuko dutela esaten badute ere, eragozpen dezente sortzen ari zaizkie, batez ere hedabide txikiei”), Euskaltzaindia (“hitz-ordenarekin oraindik ere gaur den egunean askatu gabeko korapilo bat izateari buruzkoa”), Jakin (“Gaur den egunean ezin da zehatz jakin zertaz ari diren estatu katalanaz ari direnean”), Argia (“Baina Hondarribia eta Hendaia lotuko zituen zubi hori gabe ere etortzen dira gaur den egunean, saldoka, frantsesak –sinistu, frantsesak dira–“).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaur den egun 23: Jon Alonso 12 (“lurra putzuz beterik, putzuetan haizeak uhin ñimiñoak sortzen ditu, zuhaitzek ulu egiten dute haizeteak inarrosita, haizetea zikloia da, ia, zilegi izan bedi gehigikeria hau esatea mila bederatziehun eta berrogeita batgarren urtean tifoi baten buztanaren eragin apala pairatu zuen hiri batean, eta gaur den egunean ere tifoi horrek eragindako kalteez kexatzen dena, ehun urte barru Chiado erre zelako kexatuko den bezal”), Patxi Ezkiaga 4 (“Eta, hau gogoan izanik, banago oraintxe, zaldun ibiltarien bizi legea hartu izana, damu dudala esateko ere; hain baita nazkagarria gaur den eguneko biziera”), Iñaki Segurola 2 (“Txarragoak ontzen du txarra, eta, gaur den egunean, gure tenplu garaikideetako erlijioarekin alderaturik, barkatze hari ederresten hasia nago”), Josu Zabaleta 5 (“Gaur den egunean, gertatu diren guztiak gertatuta, oraindik ere Jainkoarengan behar besteko konfiantza ez dudalako”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa da gaur sarreran.

gaur egun
adb. Garai honetan. Ik. gaur egunean; gaurko egunean; gaurko egunez; gaur den egun. Gaur egun ere gertatzen dira horrelako bidegabekeriak.

Aztergaia: gaur egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaur egun (gaurregun) esapidea 32 aldiz azaldu da: B 12 (Gamiz, Zav Fab, Azc PB, Kk Ab II, Or Tormes, Eguzk GizAuz, BEnb NereA), G 12(SMitx Aranz, Basarri, Uzt Noiz, Vill Jaink, Munita), IE 3(Mde Pr, Xa Odol) eta EB 5 (MEIG I, MEIG VI, MEIG VII, MEIG VIII); gaur egunean (gaur-egunean, gaur eguneon) 50 aldiz: B 23(Kk Ab I, Kk Ab II, Or Tormes, Eguzk GizAuz, Erkiag Arran, SM Zirik), G 24 (Or Eus, A Ardi, Or Mi, Basarri, Uzt Noiz, Vill Jaink, Ibiñ Virgil, Lab SuEm) eta EB 3 (Arti Ipuin, MEIG I, MEIG III); gaurko eguneko 12 aldiz: B 2 (AB AmaE, Itz Azald),G 9 (Arr GB, Sor Bar, Tx B II, Urruz Zer, JMB ELG, Alz Txib, Uzt Noiz, Uzt Sas) eta IE 1 (Xa EzinB); gaurko egunean 124 aldiz: B 19(Mg CO, Añ GGero, fB Ic I, fB Ic II, JJMg BasEsc, AB AmaE, Azc PB, Itz Azald, Ag AL, Enb, Ag Kr, Kk Ab II), G 98 (Cb Eg II, Cb Eg III, Ub, Echag, It Fab, Mg CC, AA I, AA II, AA III, Izt C, JanEd I, AzpPr, PE, Ud, Aran SIgn, Lard, Apaol, Zab Gabon, Moc Damu, Sor Bar, Sor Gabon, Tx B I, EusJok, Ir YKBiz, ArgiDL, Ag G, Muj PAm, Or SCruz, TAg Uzt, JMB ELG, Alz Burr, ABar Goi, Basarri, Uzt Noiz, Uzt Sas, Uzt LEG I, Uzt LEG II, MAtx Gazt, And AUzta, Ibiñ Virgil, Salav) eta IE 7 (Barb Sup, Mattin, Izeta DirG, Mde Pr, Xa Odol, Xa EzinB); gaurko egunez 5 aldiz: B 3 (Añ LoraS, BEnb NereA), G 1 (Vill Jaink) eta EB 1(MEIG I); cf. beste gaurko egun- esapideak: gaurko egunera arte 1 (Ir YKBiz); gaurko eguneraino (gaurko-eguneraño) 3 (Izt C; Mde Pr); gaurko egunetan eta gaurko egunotan formak 10 aldiz azaldu dira: B 5(Ur MarIl, Kk Ab I, SM Zirik), G 3(Inza Azalp, ABar Goi, And AUzta), L 1 (Mattin) eta EB 1 (MEIG IX).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaur egun (gaur-egun, gauregun, gaurregun) 291 aldiz jaso da: B 6, G 13, IE 6, EB-EgAs 285; gaur egunean (gaurr egunetan) 4 aldiz, G; gaur egungo 2 aldiz, EB; gaur egunez 3 aldiz, EB; gaur eguneko 1, G; gaur egunera (arte) 3 aldiz, EB-EgAs; gaur egunerako behin, EB; gaurko egunean (gaurko egunetan, gaurko egunotan) 65 aldiz: B 3, G 27, IEan 1, EB 13 eta EgAs 21); gaurko eguneko 6 aldiz: G 2, EBan 2 eta EgAs 2; gaurko egunez 18 aldiz: B 3, G 8, EB 1 eta EgAs 4; beste gaurko egun- esapideak: gaurko egunari 1, G; gaurko egunera(ko) 3, B, G; gaurko eguneraino eta gaurko egunetik bana, EB.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gaurko egunean 7, gaurko egun 8, gaurko egunez 5; AB50: gaurko egunean 1, gaurko egun 1, gaurko egunez 1; LurE: gaur egun, gaur egunean, gaurko egunean, gaurko egunez; HiztEn: gaur egun, gaur egunean, gaurko egunean, gaurko egunez.

Bestelakoak
Aldaerak daude lehian

gaur egun(ean) / gaurko egun(ean) lehiakideen tradizioko banaketa argitzea komeni da

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: "Hemen arazoa gaur egun deklinatzerakoan sortzen da. Nola behar du izan: gaur egunean, gaurko egunean, gaurko eguneko, gaur egungo , gaur eguneko..." (1995-07-10)

 - [E302]: " gaur egun / gaurregun: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...) hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)

gaur egunean
adb. Gaur egun. Gaur egunean uste horiek ahaztuak daude.

Aztergaia: gaur egunean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gaur eguneko
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, gaur eguneko-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, esapide hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gaur egungo].

Aztergaia: gaur eguneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:07 1999-07-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ik. informazio zabalagoa s.u. gaur egun.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaur eguneko (eta gaurreguneko 1) 16, denak XX. mendeko B-G: Kk Ab II, Or Tormes, Eguzk GizAuz 2, BEnb NereA 3, Munita, Basarri 2, Uzt Noiz, Vill Jaink 4; MEIG.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaur eguneko (eta gaur-eguneko 1, gaurreguneko 10) 84, B-G 18, EB 66: Euzkadi 1936, Jaunaren Deia 1965 eta 1969, Balerdi, Amez Adisk, E. Muxika, D. Irigoyen, BoletOñate 1976, K. Garmendi, Berron, L. Egia, A. Arrinda 3, J. Arregi 2, I. Gaminde, ErlijOEO/3, M.M. Zubiaga; Vill, J. Zulaika, B. Muxika 2, Jaunaren Deia 1973, Azurm, J.M. Larrarte, BatzAgiriak 1985, Vill, Egoeraren definizioa 3, Saioka/3, EGram I, P. Alkain, HizkLiter/BBB/1, Gipuzkoako geografia, K. Altonaga 2, UZEI 5, J. Arregi, Zer egin dezaket/1989, X. Mendiguren B., SEIE, B. Otaegi 2, OñatiLib, Sagardoa, A. Azkona, J. Elorza, B. Hidalgo, Amatiño, Egin 1983 2, I. Azkune, J. Arregi, J. Elustondo, M.E. Matxinandiarena, DV Zabalik 1989, J.R. Aizpurua, Zutabe 1992, LEF, HizkLiter 3, Sirimiri/6, Karne & Klorofila, Letamendi, A. Gabikagogeaskoa, A. Alonso, M. Egaña, Emakunde 1993; gaur egunetako G 1: K. Garmendia; gaur egungo (eta gaurregungo 26, gauregungo 1) 132, G 7, IE 1, EB 124: J.J. Bergaretxe, J. Gaztañaga, J. Artaraz, A. Apaolaza, Garm EskL IV, M. Iturbe, Or; Herr 1992; J. Zulaika, Elhuyar 1981, J. Jauregi, X. Etxaniz, SM, U. Larramendi, J.M. Lasagabaster, Biztanleria 1987 2, BalioUrritu 1984 2, HezkSaila 1984 eta 1985, Casve Amikuze, Gizarte/4 2, Elhuyar 4, J. Setien, J. Amenabar, Oihenart Taldea 2, I. Irazabalbeitia, K. Zalbide, EEM HizkLiter, A. Sarriegi 2, A.M. Abate 2, I. Sarasola, LMuj 2, OinEntz/5, UZEI, J. Butron, J. Suarez 2, G. Nazabal 2, A. Martinez, M.A. Unanua 4, F.M. Ugarte, Meteorologia, J. Arregi, EHHLaburp, EMBOroi 2, X. Mendiguren E., P. Salaburu, E. Berazubi, X. Amuriza, VozEusk 1984 2, AAO 1989 3, Egin 1988-1989 6, J.J. Iribar, Argia 1983, Goiz-Argi 1985, J. Zulaika, M. Arrieta, J. Zumalabe, ArrPress 1989 2, Habe 1983 eta 1990 3, Hemen 1989 2, SM, Zutabe 1992 2, E. Diaz, K. Biguri, Sirimiri/6, Ingurua/3, Karne & Klorofila, I. Camino, Gizakia 2, J.R. Aizpurua 2, M. Arregi 2, HezkSaila Batx 1994 2, Oñati, Mundua 1993, Egunk 1991, DNoticias 1994, P. Aristi, UnescoAlb 1992, Eta kitto! 1993, J.M. Iturralde 2, Amatiño, Habe, B. Urkizu 3, NafarIzendegia, J. Sudupe 2, G. Ansola, Jauntxoak 2, X. Kintana, R. Berriozabal, P. Barrena, GAO 1994, EHAA 1994, ELA/STV 1992 3.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaur egungo : DFrec 9, AB50 (gaur(-)egungo) 3, Euskalterm 3; gaur eguneko : DFrec 29, AB38 3, AB50 6 // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaur eguneko : EuskHizt (adib.); gaur egungo : HiruMila (actual) // Ez dugu aurkitu ap. ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: actual.

Informazio osagarria
Oraingoz bakarra aski da

Ik. gaur egungo (bakarra aski delakoan, eta hau delako hedatu-indartua).

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper