50535 emaitza bilaketarentzat - [20451 - 20500] bistaratzen.

gaur egungo
adj. Garai honetakoa. Gaur egungo mundu honek zerikusi gutxi du orain dela ehun bat urtekoarekin. Gaur egungo gazte kalekumeari gertuagokoak zaizkio elefante, krokodilo eta hipopotamoak, oiloak baino.

Aztergaia: gaur egungo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:06 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaur sarrerari dagokion azpisarrera.

gaur zortzi
1 adb. Datorren asteko egun berean. Ik. zortzi 5. Gaur zortzi etorriko da.
2 adb. Joan den asteko egun berean. Gaur zortzi joan zen.

Aztergaia: gaur zortzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAUR ZORTZI a) Dentro de una semana, de ocho días. Gaur zortzi itxaroten dot / zure burubidea. Azc PB 157. Gaur zortzi, goizean goiz, emendik orrerako bidea artuko degu. A Ardi 142. b) Hace una semana. Arkitu nindun nere adiskide batek gaur zortzi. Inza in Jaukol Biozk V. Urkiolan gaur zortzi. Enb 133. Bai, gaur zortzi igo zen. Etxde JJ 111

adib: gaur 1 adb. Gauden egunean, egun honetan. Ik. egun2. Atzo, gaur eta bihar. Gaur goizean. Gaur arratsaldean. Gaur gauean. Gaur eta beti. Gaur den egunean (Ik. gaur egun). Gaur bertan. Gaur zortzi etorriko da. Gaur zortzi joan zen. || zortzi 5 (Artikulurik eta kasu markarik gabe, gaur, bihar eta kidekoekin). Zortzi egun barru, zortzi egunera. Hilabete honen hamarrean, etzi zortzi, Donibane Garazin festa bat egitera doaz Euskal Herriko framazonak. Gaur zortzi itzuliko da lanera. || Duela zortzi egun. Gaur zortzi, ostegun goizaldera ohean hila kausitu zuten. Gure semea atzo zortzi ezkondu zen. Igandean zortzi etorri zen.

gaur zortzi 220: Deia 13 (“Gaur zortzi Zarauzko Arraio Irratian izan ginen”), Berria 147 (“Gaur zortzi, Ean hasiko dituzte poesia egunak, Medellingoekin alderatuta xumeagoak, ez ordea apalagoak”), EiTB 21 (“Aurrelari uruguaitarrak gaur zortzi, Elcheren kontra egingo du debuta Anoetan”), DiarioVasco 39 (“Datorren ostiralean, gaur zortzi, dantza garaikidearen emanaldia izango da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaur zortzi 69: Berria 51 (“Federazio Kopako finala, gaur zortzi, Athletic-Reala”), Iñigo Aranbarri 8 (“Gaur zortzi, pilota partida Eibarko Astelenan”), Patziku Perurena 5 (“Dena dela, gaur zortziko moro trazarik ukatu gabe, ikus ditzagun gure aurrekoek emandako argitasun batzuk”), Joxerra Garzia 2 (“Epaile itzal - eta izar-zale horrek karguak zeinen arinki banatzen dituen jakinda, nik hauxe opa diot neure lankideari: izan dezala lehenbailehen epaiketa, eta izan dadila epaiketa hori gaur zortzi egin zuen oposiziokoa bezain garbia”), Juan Garzia (“Orduan gaur zortzi arte, jaunak”), Bernardo Atxaga (“Liz eta Sara eskolako zuzendariaren senarrarekin geratuko dira Santa Barbaran, eta Josebak gaur zortzi egingo du bere irakurketa liburutegian Book Clubeko kideentzat, datorren asteazkenean”), Monika Etxebarria (“Gaur zortzi Anny ikusiko dut”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko erabili da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke (bi adieratan). Bide batez, zortzi 5 sarreran jasotakoa gehiago nabarmentzea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gaur sarreran.

gaur-gaurkoz
adb. g. er. Oraingoz. Gaur-gaurkoz ez dizut ezer zehaztuko.
Loturak

Aztergaia: gaur-gaurkoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

Lematizazio-saio bat egin da.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaur-gaurkoz G 3 (Etxde: "Gaur-gaurkoz irakurle gutxitxo izango dittuzte idazle goitu-xamarrok", "Gaur-gaurkoz gure egitekoa Etxahunian zeok", "Orrela baldin bada, ikusten dut gaur-gaurkoz zure biotz gogorra bigunduko dun itzik eztagola"); OEH argitaratuan, gainera: SM Mogel ap. DRA ("Gañerako guzia, gaur-gaurkoez, dagoan bezela utziten du").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaur(-)gaurkoz 19, EB eta G 3: K. Enbeita: "Gaur gaurkoz euskerak ez baitu itz egokirik daudenari eldu, denporakin etxekoa landuaz kanpokoak aienatu"; BoletinObSS 1971: "gaur gaurkoz daukan egitekoa ardurarekin betetzen saiatu nai luke"; E. Muxika: "Gaur gaurkoz ezinezkoa ekonomi aldetik, eta pastoral aldetik ez ain bearrezkoa, liburua eliztarrentzat danez gero!"; GIE 2: "Halere, gero azalduko ditugun arrazoiengatik, hau da, sare bakarra gaur gaurkoz ez delako posible, EIKEren irtenbidea, (...) irtenbiderik onena dela derizkiogu", "Gaur gaurkoz Eusko Legebiltzarrak ez du konpetentziarik eta indar politikorik Euskal Eskola Publikoa sortzeko beharrezko liratekeen legeak arautzeko"; Egoeraren definizioa 3: "Biztanleriaren % 30etik 40rainokoa euskara eguneroko bizitzan benetan ofizialtzearen kontra dago, gaur gaurkoz, euskararen egoera diglosiko orokor baten alde agertzen delarik", "Pertsona askorentzat ezinezko gauza da, gaur gaurkoz, euskararen gaztelaniarekiko nagusigoa onartzea", "gaur-gaurkoz erabat utopikoa dela"; UnescoAlb 1990: "Gaur gaurkoz ezin esan daiteke egiazko historia zientifikoa daukagunik"; J.L. Goikoetxea: "Gaur-gaurkoz, hutsune, ezintasun, gabezia guztiok ditugula, ikaslea kontzentziatzera jo beharko genuke, behar bada"; Azurm: "Gaur-gaurkoz, historiarik idazteko, problema haundia daukagu: azterketa monografikoen falta"; UZEI 2: "Interesgarri da seinalatzea, gaur-gaurkoz, funtzionari-izaerak eraentza edo erregimen juridiko desberdina suposatzen duela", "Konponbide zailagoa eskaintzen dute ordea, gaur-gaurkoz, berrikitan gureganaturiko zenbait extranjerismo (gehienetan anglizismo) eta, oro har, irentsi gabeko maileguk"; Txill: "Baina bego hori horretan gaur-gaurkoz"; Hitz-Elkarketa/1: "Azken eraikuntzaren (hots B-a delakoaren) azalpide horretaz jakina da adostasunik ez dagoela gaur-gaurkoz"; Etxde: "Beraz, ez da erreza auzi hau konpontzen gaur-gaurkoz behintzat"; Egin 1977: "Elkarteak berez, exekutiboa izan behar luke, nahiz eta gaur-gaurkoz hori ezinezkoa izan"; J.M. Zalakain: "Zarraoak ere ideia bera errepikatzen du: (...) '(egunkaria) gaur-gaurkoz egitea ezinezkoa da'"; J. Gartzia: "Bego horretan gaur-gaurkoz nire berri emate harrapatakakoa"; gaur-gaurkozko EB 1 (Azurm: "Gaur-gaurkozko baldintzetan, bada, Lukácsi dilema hori erreazionario huts iruditzen zaio").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaur-gaurkoz : DFrec (gaur gaurkoz) 11, AB50 1, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 25 (II.2.a): "Marrarekin idaztekoak [dira (...)] gorri-gorri(a) moduko bikoiztapen indargarriak (lehen osagaia deklinabide-atzizkirik gabe dutenak): (...) gaur-gaurkoz (...) Ikus AAAren 1. atala".

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaur sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Maiztasuna

g.er.

gaurdaino
adb. Gaur arte, egundaino. Ordutik gaurdaino dirauen ohitura. Ez da gaurdaino horrelakorik sortu. Nola ez naiz gaurdaino konturatu? Gaurdainoko mailari eutsi ahal izateko.

Aztergaia: gaurdaino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-raino/-daino

gaurdanik
adb. Gaurtik aurrera. Ik. gaurgero. Gaurdanik ene zerbitzaria izango zara.
Loturak

Aztergaia: gaurdanik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gaurdaniko .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-danik

gaurdaniko
adj. Gaurtik aurrerakoa. Bi aro izan ditu bizialdiak: haurtzarotik orain artekoa bata, eta gaurdanikoa bestea.
Loturak

Aztergaia: gaurdaniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gaurdanik (eta -dandik 2, -dandikan 1, -ganik 1, -tandik 5) 33: B 5 (AB AmaE: "jentea jarri nai dot gaurdanik kontuan"; Azc PB: "gaurganik etxeko txoriak itxi bear dituez betiko tokiak"; Or 3, adib.: "Lazaro, gaurdanik eurea az, ez nirea"; Erkiag BatB: "Bere aragiaz ez da, gaurdanik, iñor atsegin-berotuko"); G 26 (Mb IArg I 5, adib.: "Gaurdanik artu behar dugun bidea"; AA 10, adib.: "Gaurdanik betiko utzi nai ditut"; Echag: "Gaurdandikan ikasten / bear degu asi"; It Fab: "Ez dezu artu bear, / jakizu gaurdandik, / zure adiskidetzat / gizon beldurtirik"; Aran SIgn: "Gaurdandik-asita"; Moc Damu: "Gaurtandik ematen dizut eskubidea"; Ldi IL 2, adib.: "bedi orixe gaurtandik munduko izkera bakar"; Ir YKBiz: "Gaurdanik gizon-arrantzale izango zera"; EA OlBe 2, adib.: "Betiko gabaz nere bizitza / estaliko da gaurtandik"; Etxde AlosT: "Gaurdanik ezteietara otsegiña ago"); IE 1 (He Gudu: "Gaurdanik, orai beretik"), EB 1 (Mde HaurB: "gaurdanik neurriak hartuko dituala"); Ik. OEH argitaratuan gainera Urqz: "Euki daizula gaurgaiñik neure kontua"; gaurdaniko G 1: Txill Let ("Txikizitutik orain artekoa bata, ta gaurdanikoa bestea").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gaurdanik EB 4: HizkLiter/BBB/3 ("Gaurdanik denok egingo dugu"), Argia 1983 ("gerorako ezin utzizko problema dela, gaurdanik pentsatzea, eta problema teknikoa da, hainbeste urteren buruan hainbat ikaslek zenbat irakasle euskaradun behar dituen"), Egin 1993 ("gaurdanik segurtatuko ez dena"), Egunk 1994 ("Gaurdanik Donostian hedatuta dago Ertzaintza").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gaurdanik : AB38 1, AB50 1, HiztEn, LurE (adlag. gaurtik aurrera; ik. gaurgoitik); gaurdanik(ak)o : LurE (AS: izlag. gaurtik aurrerako) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gaurdanik : EuskHizt (adlag. 1737. gaurtik aurrera, egundanik; ik. gaurgoitik, gaurgero), HiruMila, ElhHizt ('desde hoy, a partir de hoy, de hoy en adelante'), EskolaHE (adlag.), DRA (AS: (AN-est, G, ...) 'desde hoy'; gaurganik B-o-zig), PMuj DVC (ANG, gaurganik B = ya, desde hoy, desde ahora, de hoy en adelante); gaurdaniko : EuskHizt (AS: izlag. 1957); gaurdanik(ak)o : EskolaHE (AS: izlag.) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS: gaurdanik(ak)o / EuskHizt: AS: gaurdanik(ak)o / HiztEn: - / LurE: AS: gaurdanik(ak)o / ElhHizt: - / EskolaHE: AS: gaurdanik(ak)o

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ka-: -danik(ak)o.

Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -daniko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaurdanik sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

gaurgero
1 adb. Dagoeneko, jadanik. Gaurgero nire emaztea berantetsia egonen da. Baina gaurgero berandu da.
2 adb. Gaurdanik, hemendik aurrera. Gaurgero, ni izanen naiz zure aita eta ama.

Aztergaia: gaurgero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: "Hitz hau aitziki harturik, honen kide diren hitz batzuen testigantza utzi nahi dut. Txikitatik entzun ditut familian, nahiz eta ez ditudan egundo idatzirik ikusi. Beraz, zuen baimenarekin, aipamena egitera mugatuko naiz. Hona hitzak: onikora : 'une honetatik aurrera'. Nire amak sarri-sarri erabiltzen duena. Batdator, gainera, A. Irigoienek orain hitzaren bertoko ordaintzat jotzen duen on/un formarekin; gaurkora : 'gaurtik aurrera, gaurgero'; biharkora : 'bihartik aurrera'. Hauek biak lehena baino maiztasun gutxiagokoak" (1995-04-10)

gaurgoitik
adb. Ipar. Gaurdanik.

Aztergaia: gaurgoitik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. 'gaurdanik'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Baztanen eta Erroibarren ‘gaurgero, honezkero’ (BH, EEH). Naf. ere sartu beharko, beraz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): H1.1 lantaldearen esku utzi da adierak hobeto zehaztea.

gaurko
1 adj. Gauden egunekoa, egun honetakoa. Gaurko lanak. Beltzagoak ikusteko zaude, enetxoa, gaurko hau baino.
2 adj. Gaur egungoa, garai honetakoa. Gaurko aberats guztiak beti aberats izan direla uste al duzu? || Txillardegi gaur-gaurkoa dugu, inor bada. Gaur-gaurko gizonen eta auzien kondaira neurtua.
3 adb. Gauden egunerako, egun honetarako. Gaurko egin behar genuen hori.
4 adb. Gaurkoz. Gaurko nahikoa egin dugu.
Loturak

Aztergaia: gaurko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-09-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: 1 izlag.: gaurko lanak. 2 adlag.: gaurko egin behar genuen hori.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS // cf. EArauak 20: "hau da Euskaltzaindiaren erabakia: Idazleen erabilera eta deklinabideko egituratze formala kontuan hartuta, garbi dago betiko dela forma egokia Euskal Herri osoari begira eta aditzondoa + ko forma dela hobetsi beharrekoa. Hortaz, gaurko, biharko... bezalaxe, atzoko, etziko, sekulako, luzaroko eta betiko bezalako formak dira aditzondoentzako hobesten direnak".

gaurko egun
iz. Gauden eguna. Ez ahaztu inoiz gaurko egunarekin.

Aztergaia: gaurko egun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gaur sarrerari dagokion azpisarrera.

gaurko egunean
adb. Gaur egun. Gaurko egunean, anitzen arrangura da hori, ez dakigula zer jaten dugun eta zer edaten.

Aztergaia: gaurko egunean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gaurko egunez
1 adb. Gaur egun.
2 adb. Gaur bezalako egun batean, data honetan. Gaurko egunez ospatzen zen Genoveva santa aspaldikoaren eguna.

Aztergaia: gaurko egunez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gaurkoagatik
adb. Aipatzen den egunean edo unean egiten dena salbuespena dela edo salbuespentzat hartu behar dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Badakit Bizkaia hemendik gertuago daukazuna, baina gaurkoagatik eraman nazazu Oiartzuna. Berdin zaio, autoan egingo du lo gaurkoagatik.
Loturak

Aztergaia: gaurkoagatik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAURKOAGATIK, GAURKOARENGATIK Por hoy. "(V-m) [...]. Zikintza andia dago ta ezeizu gaurkoagaitik iñora urten" A s.v. zikintza. Gaurkoagatik barkatu bearko. Ag G 350. Obe du, aita, gaurkoangatik utzi! Ill Testim 5. Itxain or, jaunak, Jaungoikuan Aingeruren batek ataratzen ete zaittuen, nik ez beintzat gaurkuagaittik! Etxba Ibilt 456. Gaurkoagatik, beraz, Pernando, / zaude zure ezurretan. NEtx LBB 370. Eguna zabaItzen asi din, eta gaurkoagatik joan egin bearko diñagu etxera. BAyerbe 136. Badakit Bizkaia emendik gertuago daukazuna; baiña gaurkoagatik eraman nazazu Oiartzuna. Zendoia 225

adib: afari lege, afari-lege Afari arina. (Batez ere afari legea egin esapidean erabiltzen da, jatordu hori egiteko betebeharra-edo nolabait bete dela adierazteko). Gaurkoagatik, egin dugu afari legea. Etxera iritsi, afari legea egin eta ohean sartu zen. Afari legea egin eta orbel gorriaren gainean etzan ziren. Gaua pasatzeko aterpea eskaini zioten, baita afari legea ere.

gaurkoagatik 21: Elkar (“Kaka zaharra”, bota dut elkarrizketatua zein izango den iragarri bezain laster, “itzal ezak traste hori, joder, eta jarri musika pixka bat gaurkoagatik”), EiTB 18 (“Erraldoi, utz dezagun gaurkoagatik”), Erlea (“Jon, badakit Bizkaia emendik gertuago daukazuna, baiña gaurkoagatik eraman nazazu Oiartzuna”), DiarioVasco (“Horregatik, bihar (gaurkoagatik) arratsaldeko 19:30etan udaletxe plazan kontzentrazioa burutuko dugu, auzipetuei gure babesa adierazteko», zioten atzo ezker abertzaleko kideek, herritarrei deia luzatuz”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaurkoagatik 10: Berria 4 (“Bihar gaurkoagatik 1.800era edo igoko gara”), Anjel Lertxundi 2 (“Gaurkoagatik, hobe duzu eskolarik gabe”), Edorta Jimenez (“Gaurkoagatik kazetarien zeretik libre geratu nahi nuke - esan nion”), Joxemari Iturralde (“Ba, lehengo egunekoagatik eta gaurkoagatik”), Pako Aristi (“Berdin zaio, autoan egingo du lo gaurkoagatik”), Xabier Arregi (“Utz dezagun, gaurkoagatik, airean eskegita bera”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Forma lexikalizatua da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gaur sarreran.

gaurkoan
adb. Gaur.
Loturak

Aztergaia: gaurkoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gaurkoan adlag. h. gaur.

gaurkotasun
iz. Gaurkoa denaren edo gaur egun axola duten gauzei buruzkoa denaren nolakotasuna. Ik. oraingotasun. Arazoaren garrantzia eta gaurkotasuna. Ez dio inork Ravel-i berritasunik eta gaurkotasunik ukatuko.

Aztergaia: gaurkotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gaurkotu, gaurko/gaurkotu, gaurkotzen
da/du ad. Gaurkotasuna eman, gaur egungo egoera edo premietara egokitu. Ik. eguneratu. Erakundearen egitura eraberritu eta gaurkotzeko. Ikasketa planak gaurkotu. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Hamalaugarren argitaraldia, gaurkotua.

Aztergaia: gaurkotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gaurkotu, gaurko(tu), gaurkotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gaurkotu, gaurko(tu), gaurkotzen

gaurkotze
iz. Gaurkotasuna ematea, gaur egungo egoerara edo premietara egokitzea. Lege proposamenak "eskubide historikoen gaurkotze gisa" jasotzen du erabakitzeko eskubidea.

Aztergaia: gaurkotze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gaurkotze 7: Gorka Bereziartua, Jon Rejado, Andoni Eizagirre, Haizea Barcenilla, Gontzal Agote, Josu Chueca, EiTB.com.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gaurkotze 15: Berria 5, Herria, Pello Salaburu 5, Jokin Urain, Iñaki Zabaleta, Anjel Lertxundi, Filosofiako gida.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: actualización.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

erabilia da, eta premia dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizaio maila altua baitu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Kendu lerroa.

gaurkoz
adb. Gaurkoari dagokionez. Gaurkoz bukatu dugu. Gaurkoz besterik ez.
Loturak

Aztergaia: gaurkoz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gaurtik
adb. Gaurtik aurrera. Ik. gaurdanik; gaurgero 2; aurrerantzean; hemendik aurrera 2. Gaurtik aurrera atsedenaldirik gabe jardungo dute. Arrazoi duk, baina bakarrik ibili nahi diat gaurtik aurrera. Gaurtik, kontuak zeharo aldatuko zaizkizu hemen.
Loturak

Aztergaia: gaurtik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GAURTIK (V, G, AN, L-côte, BN-lab; gaurdik V-gip; gaurti V-ger-m, G-goi-to-nav, AN-araq; gaurdi V-ger-och-gip; gaurrik V-ger-ple-arrig-oroz-m). Ref.: A Morf 503; EI 150. Desde hoy, a partir de hoy. "Gaurtik harat nere buruz naiz jokaturen (Gy)" Dv. v. GAURDANIK. Itzi gaurtik aurrera / taberna-zuloak. Zav Fab RIEV 1909, 38 (v. tbn. gaurtik aurrera en Izt C 139, Lard 364, Bv AsL 51, TAg Uzt 307, Basarri 149, Alzola Atalak 49). Gaurtik hara, nazaten kritika. Gy 202. Biok izan gaitean adiskide gaurtik. AB AmaE 399. Destaiña ta urruiñ guztiak gaurtik aurrerantzean aztu egizuez. Ag AL 161. Gaurtik aurrerako gizadi guziak. Inza Azalp 127. Gaurtik betiko / Ixan gaitezan zeuretzat. Enb 102. Olakorik gaurtik geiago uste eztagixuben. Otx 129. Gaurtik, nere aburuz, nola asi diteken azalduaz. Ldi IL 72. Gaurtik bost egunera luzeen dala [agiria] bidali. EAEg 4-1-1937, 721. Gaurtik hamar egunen barru. Mde HaurB 81. Mutil ori gaurtik "Bakarrekoa"-ren saltzaille barria dana? Erkiag BatB 30. Gaurtik erri-basoz / ez ikus ez arki ezpanendi. Gazt MusIx 191 (tbn. Onaind Ib. 208 gaurtik; Or Ib. 200 aurrera). Gaurtik, kontuak ziaro aldatuko zaizkitzu emen. NEtx LBB 139. Izen auxe artuko dut gaurtik gerorako. Berron Kijote 212. v. tbn. ForuAG 275. ArgiDL 163. Jaukol Biozk 97. Bilbao IpuiB 243. MAtx Gazt 100. Lazkano in Uzt Noiz 70. Gaurtikan: Azurm HitzB 30. Auspoa 39, 126. MMant 83

adib: gaur 1 adb. Gauden egunean, egun honetan. Ik. egun2. Atzo, gaur eta bihar. Gaur goizean. Gaur arratsaldean. Gaur gauean. Gaur eta beti. Gaur den egunean (Ik. gaur egun). Gaur bertan. Gaur zortzi etorriko da. Gaur zortzi joan zen. Malentxo, alaba zaharrena, gaur hamabost ezkontzen zait. Gaur arte (Ik. gaurdaino). Gaurtik aurrera (Ik. gaurdanik; gaurgero).

gaurtik 1721: Dia 23, Elhuyar 2, Consumer 2, Berria 847, Karmel, Argia 15, Laneki, DiarioVasco 281.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gaurtik 384: Berria, Herria, Elizen arteko Biblia, Pello Zabala, Iñaki Segurola, Agustin Otsoa, Edorta Jimenez, Josu Zabaleta, Patziku Perurena, Pako Aristi, Mirentxu Larrañaga, Joan Mari Irigoien…

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Gramatikak argitu beharrekoa

Gramatikari dagokiona (cf. gaurdanik arautua).

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko erabili da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke bihartik bezala (gaurdanik ere AS da; komeni da, halaber, atzodanik eta atzotik formak ere gehitzea AS gisa, zein bere lekuan, bihardanik eta bihartik dauden bezala: eta bihardanik ‘bihartik aurrera’ gisa definitzea, gaurdanik bezala).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tik/-danik.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gaur sarreran.

gauss
iz. fis. Indukzio magnetikoa neurtzeko unitatea, 0,0001 teslaren baliokidea dena (Gs). Ondoko tresna eraiki daiteke: iman indartsu bat, 500 gausseko eremua sortzen duena.

Aztergaia: gauss

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gauss: HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Le Petit Robert: gauss; ez dugu aurkitu ap. Collins.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gauss: ZTCn, adib., "izarrarteko eremu magnetikoaren intentsitatea milioi bat edo bi gaussekoa izan daiteke (lurrarena gauss heren batekoa da)"; "gauss bateko eremu magnetikoa aplikatuz gauaren efektua desagertu egiten zela ikusi zen"; "Indukzio magnetikoaren unitatea Gauss da".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak eta Izen propiotikoak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

kilo-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Fis. (CGS sistemako unitatea).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-03-27): gauss iz. Fis. (CGS sistemako unitatea).

gautar
adj./iz. Gauari dagokiona, gauekoa; gautxoria. Loti naiz, ez gautar. Betoz izartxo gautarrak. Hegazti gautarrak. Gaua gautarrentzat.

Aztergaia: gautar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

gautar : ZTC 10.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

gautu, gau/gautu, gautzen
da/du ad. Gaua sartu, ilundu. Udan berandu gautzen du. Gautu zenean atera zen.

Aztergaia: gautu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gautu, gau(tu), gautzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gautu, gau(tu), gautzen

gautxo
iz. Hego Amerikako panpan behiak zaintzen dituen pertsona, gehienetan zaldiz ibiltzen dena. Gautxoen bizitza kontatzen duen poema.

Aztergaia: gautxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gau(t)xo IE 2: Barb Sup ("Ameriketako oihanetan, gautxoeri <-ch-> lazta bat sartzen diotela [...] tigreak"), Zub ("Zapel hegal labur bat burian, Ameriketako 'gaucho'-en idurikoa").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gautxo (eta -ch-) 9: G 4 (Lab TOE: "Argentina'ko Teatroa egundaño gauza utsa izan da, Etxague kritiko aipatuak dionez, beti 'konpadrito, gautxo ta pulperia artean'"; JJIrazusta 2, adib.: "Aurretik, Andres, bere pamilia eta Elena atera dira; atzetik, Martin, Kaxilda eta Josetxo gautxoekin"; JKort: "Zerbantes'ek, beste idazle onekin batera, gaztelera batu zuan, Goethe batek doitxera edo alemanera, Shakespeare'k englandera eta Hernandez'ek 'Martin Fierro'rekin gautxoen izkuntza"); EB 5, OinEntz/1 (adib.: "poeman jendearen ustetan gaizkile den gaucho iradokia goraipatu zuen", "Abere zaintzako langintza guztietan aritzen den gizonari, tradizioz 'gaucho' deritza", "gaucho jazkera", "gaucho zaletasun").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gautxo : AB50 1, HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gautxo : ElhHizt ('gaucho, -a'), EskolaHE (Pampako abeltzaina) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gautxoen bizitza kontatzen duen poema.

gautxori
1 iz. Gauaz ibiltzen den txoria. Hontzak eta beste gautxoriek ilunpean ikusten dute. Gautxori eta saguzarrak.
2 iz./adj. lgart. Gauaz etxetik kanpora olgetan ibiltzen dena. Ik. gautar. Hiriko gautxori guztiak biltzen dira ostatu honetan. Gazte gautxorien abenturak.

Aztergaia: gautxori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gauza
1 iz. Edozein eratako izatea duen zernahi, izaki banako edo berezitzat hartua izan daitekeena. Jainkoa, gauza guztien egilea. Gauza beltz bat ikusi zuen. Gauzak eta gauzen izenak. Gauza ederra da adiskidetasuna. Alegiazko gauza guztiak. Jainkozko gauzetan. Daitekeen gauza da. Gauza bat da aho hizkuntza eta bestea hizkuntza idatzia. Bi gauza dira lo egitea eta atseden hartzea. Beste gauza askoren artean. Gauza guztien gainetik. Esan dezakegu gauza bera gure salbatzaileaz.
2 iz. Izaki bizigabea. Pertsonak, animaliak eta gauzak.
3 iz. Batez ere pl. Gertatzen, egiten edo esaten den gauza. Mundu honetako gauzak. Gauza harrigarriak ikusi genituen han. Gauza itsusiak egiten. Badakizu ez duzula gauza horietan sinetsi behar.
4 iz. Kontua, arazoa, egitekoa. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Gure garaian gurasoekin hitz egiten ziren ezkontza-gauzak. Eskola gauzak bukatu ondoren.
5 iz. (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa, multzokari bezala, edo, zenbait jakiren kasuan, haien eratorriek edo haiekin prestaturiko janariek osatzen duten multzoa adierazteko). Ik. esne gauza; jan gauza; gozo gauza. Ezin daiteke okela gauzarik jan. Aipatu diren bitxi eta urre-gauzen jabe direnak. Artasoroak, alpapa eta gainerako labore-gauzak.

Esaera zaharrak

Beharra, gauza meharra. Bihia peitu den etxeko gauza guztiak saltzeko dira. Oniritziaren begietan gauza ezainik ez da. Ororen gogara egitea da gauza nekea.

Aztergaia: gauza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eskola gauza eta tresna

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gauza izan. da ad.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gauza izan

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS gisa bietara sartuko nuke: gauza izan / gauza izan ez. Bakoitzak adiera berezia izan dezake. / AS [gisa] sartu beharrekotzat ditut: gauza on eta gauza onik egon ez / eduki ez lokuzioak.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Forma berririk ez da orain erantsiko.

gauza izan
da ad.-lok. Gai izan. Ez da ezertarako gauza. Oraindik gauza naiz lanerako. Gauza dela euskara horrelako gaiak adierazteko. Ez dute beste horrenbeste egin, gauza ez zirelako.

Aztergaia: gauza izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: da ad.

gauza jakina izan
ad.-lok. Esatera goazena jadanik gauza ezaguna dela adierazteko erabiltzen den esapidea. (Singularreko hirugarren pertsonan). Gauza jakina da beste erdara batetiko erdarakadek ez gaituztela asko mintzen. Gauza jakina da zer suertatzen zaien itsas zabalean dabiltzanei.

Aztergaia: gauza jakina izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: (GAUZA) JAKINA IZAN. (3.a pers. sing.). Es (era, etc.) sabido, conocido. "Claro está, hori jakiña da" Lar, Añ. "Gizonkiak doazela lenean tentatus, engañatus, porfiatus, ta aun bortxatus, da xakina (332)" LE-Ir. "Gauza jakina da, c'est une chose connue" Dv. "Jakiña da (c.), no es extraño, todo el mundo lo sabe. Jakiña zan (c.), no era extraño, no podía ser de otro modo, todo el mundo lo sabía" A. "Kontu jakiña da ze pasau zan gure txabolapian" Elexp Berg. "Ori jakina zen (V-arr, AN-gip-5vill, B)" Gte Erd 178. Denaz geroztikan gauza bat hain jakina eta egun guztiaz bat-bederak frogatzen duena. ES 398. Gauza jakiña da zer suertatzen zaioten itxaso zabalean dabiltzanai. Lar SAgust 10. Jakiña zan [...] etxeko pelearako armatzen arkituko zala. Cb Just 95. Gauza jakina da, adiskidiak, ona izateko, pirmiak izan biar dabena. fB Ic I 60. Beinik bein yakina da, eta itsuak bere baakusde eze, iñori okerrik eztakarroiola. Añ EL2 7. Ori da gauza jakiña jakitearekin lurra dagoala gatzez, sufrez eta beste onelako gauzez betea. It Dial 120 (Ur jakiña, Dv yakina; Ip ezagütia). Da gauza jakiña / auntza ere dala gizonarentzako Jainkoak egiña. Izt C 189. Aldiz gathuari, gauza da yakiña, / gure arrazak dio fornitzen koziña. Gy 220. Yakina denean sinhesteak egin dituela Franziako izpiritu zahar hautuenak. Hb Egia 125. Ez da jakiña gure bizitza / denborak duela aitutzen. AB AmaE 101. Jakina zan onek morrosko biok noizbait egingo ebena burruka. Echta Jos 45. Yakiña da, yuduentzat larunbata zala yai-eguna. Ir YKBiz 103n. Auek ere Iainkoak egin zitula iakiña da. Or Aitork 363. Ori ezin uka, gauza iakina da-ta. Zait Plat 102. Gauza jakiña da Dario de Regoyos Durangon bizi izan zala. Alzola Atalak 138. Jakina denez, eredu honek bere eragina izan zuen. In MEIG VI 32. Izenak eta obrak, gauza jakinegia da, ondorengo eta oinordeko politikoen premian izaten dira. MEIG IX 43. v. tbn. Ub 137. AA I 539. Dh 190. JJMg BasEsc 137. Astar II 255. Lard 93. Aran SIgn 44. Arr May 13. Ud 68. Sor Bar 21. HU Zez 107. Ag G 332 (AL 37 iakina). Kk Ab I 107. EusJok II 152. Jaukol Biozk X. Enb 122. Zerb IxtS 25. SMitx Aranz 71. Lek SClar 140. NEtx Antz 139. Vill Jaink 130. Osk Kurl 95. Gazt MusIx 167. Lab SuEm 170. Agirre in Xa EzinB 127. Berron Kijote 169. JAzpiroz 216. Galdu-ta ere, jakiña ginun / pin zirala jokatuko. Or Eus 234. (Con reduplicación intensiva). Ta nai dutela iakin-iakiña da. Or Aitork 268. (jakinekoa izan). Egintza Katoliko-lana egun auetan jakiñekoa dezu. NEtx Antz 78. Aren erantzuna jakiñekoa izan zan. MAtx Gazt 88.

adib: erdarakada iz. Erdaratik hartutako edo erdarak eragindako hitz edo joskera, euskaraz arrotz gertatzen dena. Ik. euskarakada. Frakaso, derrota eta antzeko erdarakadak. Erdarakadaz jositako liburua. Erdarakadak saihesteko. Gauza jakina da beste erdara batetiko erdarakadek ez gaituztela asko mintzen. || jakin, jakin, jakiten 3 (Era burutua izenondo gisa). Gauza jakina da erlijio liburuak ditugula batez ere ugari. Jakina denez, bi aldiz agertu da liburu hori.

gauza jakina da 316: Aizu 7, ElCorreo, Deia 9, Elhuyar 9, Elkar, Consumer 45, Berria 115, EiTB 27, Euskaltzaindia 7, Jakin 15, Karmel 3, Argia 54, Laneki, Erlea 10, DiarioVasco 12.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gauza jakina da 247: Herria 21, Berria 33, Jon Alonso 13, Juan Martin Elexpuru 13, Josu Zabaleta 10, Xabier Arregi 8, Iñaki Iñurrieta 8, Jose Morales 8, Imanol Zurutuza 6, Anjel Lertxundi 5…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko erabili da, esaera da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gauza sarreran.

gauzaez
adj. bizk. Ezdeusa. Miren ia sinetsia dago bera gauzaki txolin, zentzugabe eta gauzaeza dela.

Aztergaia: gauzaez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. izond.

gauzagarri
adj. Gauzatu daitekeena. Proiektu guztiak gauzagarriak izango diren agertokia adostea da konponbide demokratikoa lortzeko gakoa. Ametsik eroena ere gauzagarri dela esan digute.

Aztergaia: gauzagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gauzagarri 48: Consumer (“Komeni izaten da, beraz, zerrenda txiki bat egitea nork bere motibazio nagusiekin, eta epe motzeko helburu gauzagarri bihurtzea”), Berria 31 (adib.: “eta bestalde, eragile politiko guztien akordioaren bidez marko juridiko berri bat lortzea, non erabakitzeko eskubidea jasoko den eta non proiektu politiko guztiak gauzagarriak izango diren”), EiTB 6 (adib.: “Nolanahi ere, erakunde armatuak ohartarazi du proiektu politiko "guztiak", "independentzia barne", "gauzagarri direnean" utziko dituela armak”), Argia 9 (adib.:” Euskal Herriaren nazio izaera aitortuz, proiektu politiko guztiak gauzagarri bilakatzea bermatuz”), DiarioVasco (“Euskararen normalizaziorako plana arlo guztietan dabilen jendearen artean egin da eta Udala ziur da plana aberatsagoa, errealagoa, gauzagarriagoa eta hobea izango dela”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gauzagarri 20: Berria 14 (adib.: “Madrazoren esanetan, politikagintzako alde guztiek onartzeko moduko proposamena da eta horregatik da gauzagarria”), Juan Garzia 2 (adib.: “Bere tasun kimikoen gauzagarri, badu proteinak berariazko ezagutze-gune bat, eta hark gaitzen du, hain zuzen, konposatu jakin bat finkatu eta eraldakuntza kimikoa katalizatzeko”), Edorta Jimenez (“Bada, Irujo ministroak Galindez gau-ehiztaria bidali du Madrilera, faxistatzarra bila dezan eta horrela trukea gauzagarri bihur dadin”), Amaia Lizarralde (“Eta eztabaida, derrigorrean, eraman egin behar da maila zientifiko hutsetik sozialki gauzagarria denaren esparrura”), Iban Zaldua 2 (adib.: “Adibidez, euskararen desagerpena gauzatuko dela, hori hain epe laburrean nola gerta daitekeen ez dakidan arren; edo, zerbait gauzagarriagoa imajinatzearren, une horretan bertan amaituko dela euskal literatura”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

gauzain
iz. Gauaz zerbait zaintzen duen pertsona; gauaz kaleak zaintzen eta auzokoei ateak irekitzen zizkien pertsona. Ik. sereno. Gauzaina hil eta fabrikan sartu ziren.

Aztergaia: gauzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gauzaki
iz. Gauza ukigaia eta tamainaz ez handiegia. Ik. objektu 3. Plastikozko gauzakiak. Gauzaki biribil bat. Arte gauzakiak eta artelanak.

Aztergaia: gauzaki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gauzale
iz./adj. Gauaren zalea dena, gaua atsegin duena. Katakumeak, katu jende guztia bezala gauzalea baitzen, ez zuen lo egitera joan nahi.

Aztergaia: gauzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale.

gauzatu, gauza/gauzatu, gauzatzen
1 da/du ad. Gaitu. Denborarekin, hazi zinen eta gauzatu zinen zeure kasa bizitzeko.
2 da/du ad. Gauza-izaera eman edo hartu; asmo edo ideia bat besterik ez denari izatasuna eman. Gogoa da uste eta asmoak mamitzen eta gauzatzen dituena. Asmo eder horiek zertan gauzatzen diren ikusi arte. Hitzarmeneko puntuak gauzatzeko pausoak.

Aztergaia: gauzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gauzatu, gauza(tu), gauzatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gauzatu, gauza(tu), gauzatzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera moduan, kontratua gauzatu sartu beharko litzateke, Zuz. marka jarrita eta adibide batekin: kontratua gauzatzen da, alderdiak ados jartzen direnean.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta ikusiko da zer proposatzen duten Zuzenbideko hitz bereziak landu behar dituztenek.

gauzatxo
iz. adkor. Gauza. Altxa zaitezte!, beste gauzatxo bat erakutsiko dizuet. Dendatik gauzatxo batzuk ekartzeko eskatu nahi nizun, baina... Gehiago eskatzerik baldin badago, beste gauzatxo bat ere eskatuko dizut. Gauzatxo bat esango dizut, adiskide.

Aztergaia: gauzatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gauzatxo 9: Sustrai Colina, Oier Guillan, Irune Berro, Irune Lasa, Maria Silvestre, Idoia Etxeberria, Erlantz Urtasun, Joxe Iriarte, Ibon Gaztañaga.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gauzatxo 89: Berria 2, Iñaki Mendiguren 12, Josu Zabaleta 7, Sonia Gonzalez 4, Joxan Elosegi 4, Jon Muñoz 3, Jose Morales 6, Bego Montorio 3, Koro Navarro 3, Iñaki Segurola 2, Jon Arretxe 2, Fernando Rey 2, Itxaro Borda 2, Irene Aldasoro 2, Jon Alonso, Lopez de Arana, Karlos Zabala, Iban Zaldua, Ana Urkiza, Juan Martin Elexpuru, Jesus Mari Mendizabal, Elizen arteko Biblia, Antton Olano, Hasier Etxeberria, Patziku Perurena, Alberto Ladron Arana, Joxemari Iturralde, Inazio Mujika Iraola, Joxerra Garzia, Unai Iturriaga, Joan Mari Irigoien, Aitor Arana, Gotzon Garate, Julen Gabiria, Harkaitz Cano, etab.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-txo osaerako librea.

Informazio lexikografikoa
Atzizkien araberako bereizketa semantikoak

adierazkorra da, eta sartzekoa.

Kategoria

iz.

Mailak

Adkor.

gauzatze
iz. Gauza-izaera ematea edo hartzea; asmo edo ideia bat besterik ez denari izatasuna ematea. Gazte sasoiko ilusioek pisu handiagoa hartzen dute gure oroitzapenetan, ametsen gauzatzeak baino.

Aztergaia: gauzatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-keta/-pen.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ikus ‘gauzatu’ aditzaren oharra.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Forma soila jasoko da oraingoz.

gauzeztan
adj. bizk. Gauzaeza.

Aztergaia: gauzeztan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gauzeztankeri 1 (Bilbao IpuinB: "ez dakit zenbat gauzeztankeri"); ik. OEH argitaratuan gauzaeztandu , gauzezta , gauzeztatu testu-lekukotasunik gabeak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gauzeztan B 1: B. de Arrizabalaga ("Jaungoikoagandik hartu eben agintepide biribilaren mugatzaile izan daiteken askatasunik danik be aintzat hartzeko zeharo gauzeztana dan leinua").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gauzaeztandu : AB38 1 ('inutilizar'), HiztEn, Euskalterm 4 (hauetan g. sozial: 'discapacitado social', gauzaeztanduekiko laguntza: 'auxilio a discapacitados'); gauzaeztantze : Euskalterm 2 (hauetan lanerako g.: 'discapacitación laboral'); gauzeztana : DFrec 1; gauzeztandu : AB38 1 ('inutilizar') // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

BizBerba: "gauzeztan: inútil" // SemafG 1997-10-14: "Ez uste kirolean gauzeztana nintzenik".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gauza-eztan : DRA ('inútil, inservible, no válido'), PMuj DVC (B: 'nulo, incapaz, inepto, inútil, negado, inhábil, incompetente'); gauzaeztan(du) : ElhHizt ('inutilizar(se), invalidar(se), perder su valor'), DRA (gauza-eztandu: (B,G) 'inutilizar, invalidar'), PMuj DVC (BG: desvirtuar, invalidar, inutilizar; eta gauza-eztandu: (BG) 'inutilizar, invalidar, anular, deshacer, dejar en desuso'); gauzeztan : HiruMila ('inútil, incapaz, cobarde'); gauzeztandu : HiruMila ('volver(se) incapaz, inútil, insevible') // DRA: gauzezta ('inutilidad'), gauzeztatu ('inutilizar') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

BizBerba: "gauzeztan: inútil".

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+e-.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Mendebaldeko hitz hau sartzearen alde nago, baina aurreko orrialdean (G-20an) gauzaez jarri denez gero, badirudi forma gauzaeztan hobetsi beharko genukeela, koherentziagatik. Esan, gainera, bitara esaten dela esango nuke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Bere hartan utziko da lantaldearen proposamena.

gay
iz. Homosexuala, bereziki gizonezkoa. Vatikanoak gay eta lesbianen ezkontzak debekatu nahi ditu.

Aztergaia: gay

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gay 148: Berria 78, Argia 19, EiTB 51.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gay 256: Berria 191, Herria, Luis Elberdin 27, Harkaitz Cano 13, Edorta Jimenez 6, Oskar Arana 4, Iñaki Arranz 2, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Pako Aristi 3, Jon Arretxe, Patxi Iturritegi, Urtzi Urrutikoetxea, Aitor Arana, Patxi Zubizarreta, Txema Ramirez de la Piscina, Joan Mari Irigoien.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gay".

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa da, aipatu gabe uztekoa

Bebil (erabili nahi duenak erabiliko du, baina ez dago hiztegi honetan jaso beharrik, ingelesa geratzen baita formaz nahiz ahoskapenez).

Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak onartu beharrekoa.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Kendu lerroa.

gaza
1 iz. Kotoizko edo zetazko ehun mehea. Urrezko eskumuturrekoa eta gazazko musuzapi bat eskumuturrekoan lotua.
2 iz. Zauriak garbitzeko eta kidekoetarako erabiltzen den ehun zati sarea. Gaza esterilizatuak.

Aztergaia: gaza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ehun mota'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Proposamena: 2. e. geza.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02) Forma berririk ez da orain erantsiko.

gazatar
1 adj. Gazakoa, Gazari dagokiona.
2 iz. Gazako herritarra. Gazatarrentzat ere gero eta garestiagoa da tuneletatik Egiptora igarotzea.

Aztergaia: gazatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-01-10 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): gazatar 40: Berria 37, EiTB, Argia 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gazatar 1, Jose Antonio Muijka.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu gazatar formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, automatikoa.

Onomastika batzordeak argitzekoa

Dena den, Exonomastika batzordeak argitzekoa. // Exonomastika Batzordeak onartua (2021-09).

gazela
iz. Afrikako eta Asiako ugaztun apodun hausnarkaria, liraina eta lasterra (Gazella sp. ). Lasterka egiten du, lehoia ala gazela, iheslaria ala jazarlea den jakin gabe sekula.

Aztergaia: gazela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gazella.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Gazella

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan utziko da, hau da: ez zaio "sp." bezalakorik erantsiko izen taxonomikoari, teknikoki dagokiona "spp." baita, edo 'Gazella generoko hainbat espezietako animalia' bezalako azalpena; eta ez da halakorik egiten hiztegi honetan.

gazeta
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, gazeta-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. kazeta].

Aztergaia: gazeta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-07-13 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: Ik. kazeta / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gazeta h. kazeta".

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. kazeta.

Lexemen erregulartasuna

g-/k-.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan utziko da.

gazi
1 adj. Gatza duena. Anton. geza. Itsasoko ura gazia da. Ur gaziak eta gezak. Ur gazitan ezarri.
2 adj. Janariez mintzatuz bereziki, gatz gehiegi duena. Hau da eltzekari gazia! Gazia dago zopa.
3 adj. Gatzetan edo gatzunetan prestatua. Ik. gazitu 4. Urdai gazia. Bakailao gazia.
4 adj. Garratza, bizia. Sagar gaziak. Sagardo gazia.
5 adj. Gauza abstraktuez mintzatuz, garratza, mingarria. Erantzute gaziak egin dizkio. Zure urteak izan dira mikatzak eta gaziak.

Aztergaia: gazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gazi-geza, gazi-gozo.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gazi-geza, gazi-gozo

gazi belar, gazi-belar
iz. Mingarratza. Gisua eskas duten lurretan laket dira otea, iratzea, gazi-belarra eta bertze.
gazi-geza
1 adj. Zapore gazia eta geza batera dituena. Ik. gazi-gozo. Jaki gazi-gezak.
2 adj. Gauza abstraktuez mintzatuz, alderdi atseginak eta desatseginak, alaiak eta ilunak batera dituena. Oroitzapen gazi-gezak.
3 (Izen gisa). Gazi-gezan ongi neurtutako ipuinak. Gaurko euskaran sumatzen den halako desoreka eta gazi-geza.

Aztergaia: gazi-geza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gazi-gezan ikusi.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta ikusiko da nola azaltzen duen H1.1 lantaldeak.

gazi-gozo
1 adj. Zapore gazia eta geza batera dituena. Ik. gazi-geza. Ahate entsalada saltsa gazi-gozoarekin.
2 adj. Gauza abstraktuez mintzatuz, alderdi atseginak eta desatseginak, alaiak eta ilunak batera dituena. Ipuin gazi-gozoak. Sentimendu gazi-gozoz.
3 (Izen gisa). Udazkenak uzten didan gazi-gozoa.

Aztergaia: gazi-gozo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gazigarri
iz. Gazitzen duen janaria. Lapikoan gazigarria bota.

Aztergaia: gazigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+g-

gaziki
1 adb. Gazitasunez.
2 iz. Jaki gazitua. Gaziki puska bat ekarri zioten.

Aztergaia: gaziki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 adlag. 2 iz.

gazikutxa
iz. Arrainak edo haragia, gal ez daitezen, gatzetan ezartzeko kutxa. Lanak eman ohi ditu, ganbara eta gazikutxa hustu direnean, jardunari eusteak.

Aztergaia: gazikutxa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan ezaguna da 'gazitegia' adierakoa, nahiz testu-lekukotasunik ez izan (ezta eremua zehazteko modurik ere).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-kutxa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Leitzan ea Baztanen ibiltzen da. Ikus AL eta BM.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-02): Bere horretan utziko da lantaldeak proposatua.

gazitasun
1 iz. Gazia denaren nolakotasuna. Uretan beratuz, bakailaoari gazitasuna kendu. Negarraren gazitasuna ahoan dastaturik.
2 iz. Ingurune bateko, bereziki uretako edo lurreko gatzaren ehunekoa, urturik dauden gatzen ehunekoa. Itsasoko uraren gazitasuna, batez beste, % 3,5ekoa da.

Aztergaia: gazitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gazitegi
1 iz. Janari gazituak gordetzen diren kutxa edo ontzia. Ik. gazikutxa. Saskitara bat barazki, odolki zenbait eta gazitegiko txerriki puska bat eman zizkion.
2 iz. Jakiak gazitzeko tokia edo etxea. Hogeita bat harakinen artean xingar gazitegi bat ireki dute Angelun, abere hiltegiaren ondo-ondoan.

Aztergaia: gazitegi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan gazitegi (A EY: "Hemen eztuk xingarrik, etxe huntako gazitegian saguak umeak azten ttik"; Egunaria 1957 ap. DRA: "Orok badakite nola egun batez piztu zituen (San Nikolasek) hiru haur, buxer batek bere gazitegian ezarriak"; Prop 1881: "Helduak ginen aiphatu dudan haragi gazitegira") eta testu-lekukotasunik gabeko gazikutxa .

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu gazitegi eta gazi-kutxa formarik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gazitegi : HiztEn, LurE, Euskalterm 3 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gazikutxa : DRA (saladero), PMuj DVC (gazi-kutxa: saladero, salero, depósito de salmuera); gazitegi : EuskHizt, HiruMila (1 sitio, depósito en el que en las casas se guarda la sal, tocino, etc.; local para salar carnes, etc.; 3 ik. gatzunaska), ElhHizt (1 depósito o recipiente de sal, o de comida curada con sal, que hay en las casas; 2 saladero), EskolaHE, Casve EF (1 saloir; 2 dêpôt de saumure), HaizeG BF (saloir; eta gaxitegi), Lh DBF (saloir, dépôt de saumure), DRA (sitio, depósito en el que en las casa se guarda la sal, tocino, etc.), PMuj DVC (1 salero, salegar; 2 saladero, depósito de salmuera) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper