50535 emaitza bilaketarentzat - [2051 - 2100] bistaratzen.

alde egite, alde-egite
iz. Joatea edo urrutiratzea; bereziki, arin edo ihesi joatea edo urrutiratzea. Etxekotzat eduki izan zuen beti morroia eta nahigabe handia emango zion, noski, haren alde egiteak.

Aztergaia: alde-egite

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Botoen berri emango da adostasunik gabeko erabakietan

alde egite forma hobetsi dute 4 kidek, aldegite lotua batek.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-egite.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "aldegite hartzekotan, aldegin ere bai, ezta? Biak hartuko nituzke" (2000-10-04)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'Orain arte egindakoarekin koherentea izateko, nik uste, alde(-)egite beharko luke izan, parte(-)hartze bezala'.

 - [I102]: 'Nire ustez alde-egite beharko luke PSk proposatzen duen bezala'.

 - [E210]: 'Orain arte egindakoarekin koherente izateko, alde(-)egite izan behar da'.

 - [E101]: 'bat dator AUren proposamenarekin'.

 - [E116]: 'Beraz, hau litzateke proposamena: alde(-)egite'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'alde(-)egite'.

alde egon
da ad.-lok. Norbaiten edo zerbaiten alde agertu. (-en atzizkidun osagarri bat hartzen duela). Euskararen alde egotetik, gauzak euskaraz egitera pasatu behar dugu. Kasu honetan uste dut arrazoia gure alde dagoela, eta kalea ere gure alde dagoela. Denbora zuen alde dago.

Aztergaia: alde egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-09-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza librea (alde adizlaguna aditz askorekin erabil daiteke).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2015-01-30): Onartua: alde egon (azpisarrera gisa, alde 2 sarreran)

alde eragin
dio ad.-lok. Alde eginarazi. Umeei alde eragin ibilera txarretatik. Jainkoagandik bihotzari alde eragiteko.

Aztergaia: alde eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alde 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

alde guztiz
adb. Ipar. zah. Erabat, alde bat; alde guztietatik. Mintzaira bat gurea bezala zaharra eta alde guztiz ederra.

Aztergaia: alde guztiz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

alde hemendik
interj. Ik. alde2 14. Alde hemendik! Alde hemendik, zikin hori!
alde zahar
iz. Hiri edo herri bateko auzorik edo zatirik antzinakoena. Iruñeko Alde Zaharraren bihotzean. Ikastolatik hegoaldera egongo dira beste bi guneak, eta herriko alde zaharretik urrun.

Aztergaia: alde zahar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B 2002-09-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh2430 2020-12-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu alde zahar sarrerarik.

alde zahar 1957: Aizu 67, Argia 152, Berria 799, Deia 38, DiarioVasco 253, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 327, ElCorreo, Elhuyar 4, Elkar 79, Erlea 4, Consumer 21, Goiena 13, HABE 6, Jakin 8, Karmel 2, Laneki 7, UEU 6, Uztarria 169.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

alde zahar 720: Berria, Herria, Aingeru Epaltza, Joxemari Iturralde, Migel Angel Mintegi, Fernando Morillo, Rafa Egiguren, Iban Zaldua, Unai Iturriaga, Edorta Jimenez, Harkaitz Cano, Pako Aristi, Txema Ramirez de la Piscina, Aitor Arana, Xabier Olarra, Patxi Iturritegi, Ramuntxo Etxeberri, Felipe Juaristi, Urtzi Urrutikoetxea, Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia da eta generiko gisa jasotzekoa izan liteke, nahiz eta hiri batzuetan beste izendapen batzuk dituen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa alde sarreran.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Kendua.

alde-alde
adb. Gutxi gorabehera. Alde-alde zer balio du soineko horrek?
Loturak

Aztergaia: alde-alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alde 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

alde-alde zer balio du soineko horrek?

alde-aldean
adb. Ia-ia. Nire otoitzak txit laburrak dira, alde-aldean bortxaz bezala eginak.
Loturak

Aztergaia: alde-aldean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n bikoiztapenekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alde 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

alde-aldetik
1 adb. Berehala.
2 adb. Ozta-ozta.
Loturak

Aztergaia: alde-aldetik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH: AS.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tik bikoiztapenekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alde 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

alde1
1 iz. Gauza biren arteko desberdintasuna. Ik. desberdintasun. Bi produkturen arteko aldea. Kolorean dute alderik handiena. Euskaldunak nahi dituztela elkarrengandik banandu, aldeak diren baino handiagoak eginez, leizeak sakonduz. Alde ederra! Alde ederreko kontua! Bien arteko aldea handitu nahiz.
2 iz. Kopuru bati beste bat berdintzeko gehitu edo kendu behar zaion kopurua. Hor dugu bestetara gabe, hogei urteren aldea. Hemezortzi tantoren aldea izanik, lan erraza zuten. Gaztelekuko pilotariak gogotik saiatu ziren aldea murrizten, baina Adiskidekoek ondo eutsi zioten aldeari. Hamahiru puntuko aldea atera diote bigarren sailkatuari.
alde2
1 iz. Zerbaiten zatia, beste zati bati edo batzuei kontrajarria; gauza edo puntu bati buruz, haren ingurua; inguru horretatik nolabait bereizten den zatia. Ik. aldetik 4; aldean 2; aldean 3; aldera. Mendiaren alde honetan. Goiko, beheko, eskuineko aldea (Ik. behealde; goialde...). Infernu hartan egongo dira kondenatu guztiak alde guztietarik suz inguratuak.
2 iz. (Bereziki bi zati bereizten direnean). Txanponaren bi aldeak. Alde batean eta beste aldean. Alde batetik bestera igarotzen du. Alde batera eta bestera begiratzen dugula. Ni alde batetik joan nintzen eta bera bestetik etorri. Bi aldeetako euskaldunen batasuna. Itzultzen dute orria beste aldera. || Uraz beste aldean. Itsasoz beste aldera joan ez dadin. Mendiez hemengo aldean.
3 iz. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Auzi baten alde guztiak aztertu. Arazo bat alde jakin batetik soilik ikusi. Kontu honek ez dik alde onik. Ezkontzeak alde onak eta txarrak ditu.
4 iz. Lurraldea, eskualdea. Alde haietako artzain eta unaiak. Aditzera eman dezagun alde guztietan. Jende onak badirela alde guztietan.
5 iz. (Leku izen baten eskuinean). Berri bat heldu zait Erromako aldetik. Ainhoako aldean.
6 iz. Zatia, puska. Mezaren alde edo parte nagusiak. Lau alde egin zituzten, gudamutil bakoitzarentzat bat.
7 iz. Iritzi edo helburu bera duten pertsonen taldea. Ik. alde3; alderdi 6. Gerran, alde batekoen poza bestekoen negar iturria izaten da. Ez noa alde bateko eta bestekoen arrazoiak aipatzera. Alde biei aditu ondoan.
8 iz. Gorputz atala. Gorputzeko alde guztiak mindurik dituen gaixoa. Ukitu zuen alde mindua. || Mokor aldean eta saihets ondoan.
9 iz. Era, modua. Nola izan daiteke hori?, alde askotara. Beste gertaera bat ere badugu, bakoitzak bere aldera kontatzen duena. Gertaera berbera bi aldetara entzuten badugu.
10 iz. mat. Poligono bat ixten duten lerroetako bakoitza; angelu bat osatzen duten bi lerroetatik bakoitza. Triangeluaren aldeak.
11 postpos. -rantz. (Izen sintagma soilaren eskuinean). Ik. aldera 3. Zerbait gaizki egin izan banu bezala, ihes egin nuen mendi alde. Bazihoazen etxe alde.
12 postpos. Adierazten den pertsonari edo gauzari mesede egiteko edo laguntzeko. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, -en atzizkiaren eskuinean). Ik. fabore 2. Euskal Herriaren alde. Gu bekatarion alde. Neure alde eta fabore. Euskalkiak lantzearen alde. Zeren Jainkoa beren alde baitute horiek. Norbaiten alde jarri, jokatu. Norbaiten arimaren alde otoitz egin. Bere aldeko gizonekin etorri zen. Karlosen aldeko sutsuenen artean. Egunkariaren aldeko jaialdia (Ik. aldeko).
13 adb. Aipatzen den pertsonari edo gauzari mesede eginez. Anton. aurka; kontra. Inor ateratzen bazaio kontra, zu jarri alde. Erdiak kontra izango ditut, alde beste erdiak. Jainkoa alde badut, oro alde ditut. Epaileak alde dituenak irabazten du auzia.
14 adb. Hurbil. Horra atsekabea poztasunetik zein alde dagoen.
15 interj. Norbaiti nonbaitetik alde egin dezan agintzeko erabiltzen den hitza. Ik. alde hemendik. Alde! Alde denok segituan!

Esaera zaharrak

Urguilutsua da beteritsu bertzeen alderat, bererat itsu.
aldea atera
ad.-lok. Sei tantoren aldea atera zion. Hautagai errepublikanoak puntu baten aldea ateratzen dio demokratari. Lehen ziabogan bost segundoren aldea atera zion Arkotek Zierbenari. Bi punturen aldea ateratzen diete donostiarrek madrildarrei.

Aztergaia: aldea atera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

atera 17 Sacar (diferencia, ventaja). v. 1 eraman (3), kendu. * Tarteka, erlojuari begiratzen zion bere laguneri zein aldea atera zien ikusteko. Anab Aprika 81. Ez ditut [zure argiak] behar adina ezagutzen, baina uste ahal duzu zinetan alde handia ateratzen didazunik gai horretan? MIH 216.

LB: 521 “Manex Agirrerekin buruz burukoa jokatu zuen Pereak, eta, azkenean, hamar puntuko aldea atera zion” (Aizu), “Iruñean, Geroa Baik 1.600 botoko aldea atera zion Amaiurri” (Argia); EPG: 204 “Hiru bat metroko aldea ateratzen zion...” (Iñaki Mendiguren); ETC: “PPk ia 2.000 botoen aldea atera zion Gipuzkoan PSE-EEri orain dela lau urte.” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: jokalari arabarrak bi puntuko aldea atera zion nafarrari: la jugadora alavesa sacó una ventaja de dos puntos a la navarra; Adorez: sei tantoren aldea atera zion: le sacó una venaja de seis tantos; Labayru: Egundoko aldea atera dio: Le ha sacado una ventaja enorme

Bestelakoak

atera 7 du ad. (Esapideetan). Ez dute hitzik atera: ez dute ezer esan. Mesedez, ez zaratarik atera. Iritsi orduko argazkiak ateratzen hasi zen. Gero okerrik gerta ez dadin, orain kontuak atera. Sei tantoren aldea atera zion. Bere burua onez atera nahi duenak. Dirua bildu zuten meza bat ateratzeko. Gure bekatuen zorrak atera behar ditugu. Den guztia ezerezetik atera zuelako deritzo "egilea" Jainkoari. [alde1] aldea atera Sei tantoren aldea atera zion. Hautagai errepublikanoak puntu baten aldea ateratzen dio demokratari. Lehen ziabogan bost segundoren aldea atera zion Arkotek Zierbenari. Bi punturen aldea ateratzen diete donostiarrek madrildarrei.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabat ezabatzekoa da adibidea, lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa alde sarreran. Ezabatu atera 7 adiera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alde 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da atera sarreran ere.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Argitaratutako Hiztegi Batuan, hori sarrera nagusia da. Bigarren itzuli honetan, berriz, desagertu egin da. Zergatik? Gainera, gogoan izan behar da, abantaila sarrera nagusiaren barruan, abantaila eraman azpisarrera ageri dela, eta, horren aldamenean, pareko moduan, aldea atera hori agertzen dela'.

 - [E101]: 'bat dator AUren proposamenarekin'.

 - [E116]: 'Uste dut lantaldeari ahaztu zaiola, besterik gabe, eta sartu behar dela'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): 'AUk arrazoia du. Hori onartu da'.

aldea egon
1 da ad.-lok. Bi gauza edo gehiagoren artean desberdintasun handia edo aski handia egon. (Singularreko hirugarren pertsonan). Aldea dago lurralde batetik bestera. Iruditzen zait aldea dagoela idazlearen eta bertsolariaren artean. Gizonaren eta abereen artean dagoen aldea zertan datzan. || Alde handia dago batetik bestera. Kale batetik bestera sekulako aldea egoten da horregatik. Alde ederra dago!
2 da ad.-lok. Kopuru bat beste batekin berdintzeko, batari edo besteari aipatzen den kopurua kendu edo gehitu behar izan. (Singularreko hirugarren pertsonan). 47. minutuan zazpi golen aldea zegoen bi taldeen artean. Bien artean urte bakarraren aldea dagoen arren.

Aztergaia: aldea egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa alde eta egon sarreretan.

aldean
1 adb. Ondoan, aldamenean. Lepotik kendurik aldean utzi zuen. Zazpi aingeru aldean ditu. Ni izango nauzu aldean. Zeren heriotza aldean daukagun. Zoriona aldean eta zoritxarra auzoan.
2 postpos. Aipatzen denaren ondoan. (-en atzizkiaren eskuinean). Bazen atearen aldean ere kutxa bat. Bazkaltzeko bere aldean ezartzen du. Egon zen geldi-geldi haren gorputzaren aldean.
3 postpos. Ondoan, inguruan. (Izen soilaren eskuinean). Tolosa aldean bizi zen. Bermeo aldean dagoen auzotegi bat. Bakarrik gelditu da ibai aldean. || Bai Katalunian, bai Frantzia aldean.
4 postpos. (-en atzizkiaren eskuinean, erkaketetan). Ik. alde1. Bere lagunak bere aldean aberatsak ziren. Nire aldean zein dohatsu diren gizonik behartsuenak ere. Gure mintzaira zein den aberatsa beste edozein erdararen aldean. Ederrak dira mairuak hauen aldean.
5 adb. Norbaitek berarekin (izan, eraman, hartu, eduki...). Ganibet zantar bat aldean dutela. Jokatzen dituzte aldean dituzten txanpon guztiak. Aldean zeraman dirua galdu zuen. Beti darama aldean zerbait jateko. Ez daukat aldean. Aldean har ezazu diru apur bat, sor daitezkeen gauzetarako.
6 postpos. Denboraz mintzatuz, inguruan. Ik. inguru 8. Goizeko laurak aldean. Seiak aldean etorriko da. Egunsenti aldean. Hamar urteen aldean zebilen.

Esaera zaharrak

Urtearen goienean, jopua jabearen aldean.
aldean beste
adb. Aldez alde. Balak ere aldean beste zula ez dezakeena.

Aztergaia: aldean beste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

aldeanitz
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, aldeanitz-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aldeaniztun].

Aztergaia: aldeanitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ik. oharra s.u. alde 1.

 - [E116]: "Ez litzateke hemen komeniko hau bezalako zerbait sartzea?: aldeanitz* e. aldeaniztun. Eta ondoren, dagokion tokian, hau sartu: aldeaniztun Izond 'aldeanitzekoa, alde askokoa'".

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): "Erabakia: aldeanitz* e. aldeaniztun / aldeaniztun izond. 'aldeanitzekoa, alde askokoa' / aldebakarreko izond. / aldebiko izond".

aldeaniztun
adj. Alde anitzekoa, alde askokoa. Ik. polifazetiko.

Aztergaia: aldeanitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2002-07
Hiztegi Batuko Lantaldea: EOh

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ik. oharra s.u. alde 1.

 - [E116]: "Ez litzateke hemen komeniko hau bezalako zerbait sartzea?: aldeanitz* e. aldeaniztun. Eta ondoren, dagokion tokian, hau sartu: aldeaniztun Izond 'aldeanitzekoa, alde askokoa'".

 - Erabakia: Erabakia (2002-07): "Erabakia: aldeanitz* e. aldeaniztun / aldeaniztun izond. 'aldeanitzekoa, alde askokoa' / aldebakarreko izond. / aldebiko izond".

aldebakar
adj. Alde bakarra duena, alde bakarrari dagokiona; alde bakar batek egina. Ik. aldebakarreko. Su-eten iraunkor eta aldebakarra. Garai hartan, AEBren kanpo politika aldebakarra nagusitu zen munduan.

Aztergaia: aldebakar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): aldebakarrez 3: Berria 2 (“Aurten udalak aldebakarrez erabakiko du jai batzorderik ez dela izango”, “Halaber, probintziak ez dauka bere kabuz, aldebakarrez, independentzia aldarrikatzerik”), Argia (“Hori guztia ezker abertzaleak aldebakarrez erabakia”); aldebakar 9: EiTB (“administrazioa-hiritarra prozesu aldebakarra”), Jakin (“ETAko militante izandako bati sari bat esleitzea ez zen ongi txertatzen errelatu historiko aldebakarraren eskeman”), Argia 6 (adib.: “Aldebakarrean hasi zen bidea, inoren zain geratu gabe”, “Eta besteek definitu eta gainera inposatu nahi duten espazio politiko aldebakarra nolabait status quoaren estatusa da eta Estatua bera da”), DiarioVasco (“Akordio honek puntu positiboak baditu, baina ETAk aldebakarretik eta baldintzarik gabe armak uzten ez dituen bitartean ezinezkoa da guk bat egitea”); aldebakarreko 97.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aldebakar 6: Joxe Azurmendi (“Ortega-k askotan ematen du inpresioa, bere azkeneko irakurketatik eta interesetik abiatu, eta horrek buruan piztarazi dizkion ideiak azkeneraino gogoetatzen dituela, zoli, sarkor eta aldebakar pijo, koherentziaren preokupaziorik gabe, edo astirik gabe inguruko edo atzoko bere interes eta ideiekin kontrastatzek”), Ibon Uribarri 4 (adib.: “baieztapen aldebakarrez”, “Bitxia da, ordea, paralogismo transzendentalak itxura aldebakarra soilik sortu izana gure pentsatzearen subjektuaren ideiari dagokionez”), Isabel Arrigain (“harremana aldebakarra da, zeren, hizkuntzen estudioak hotsen fisiologiari argibideak eskatzen badizkio ere, gero horrek ez baitizkio emate”); aldebakarreko 13.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: unilateral. h. alde bateko, alde bakarreko, bere kasa. Israelgo Gobernua neurri unilateralak ezartzen hasiko da*[e.] Israelgo Gobernua alde bakarreko neurriak ezartzen hasiko da. // Israelgo Gobernuak neurri unilateralak hartzea ez da konponbidea*[e.] Israelgo Gobernuak bere kasa neurriak hartzea ez da konponbidea.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es unilateral / fr unilatéral: Elhuyar: aldebakarreko; alde bateko, aldebakar, alde bakarreko; unilateral / Nolaerran: alde bakarreko, alde bateko, unilateral / Zehazki: alde bakarreko, alde bateko; alde bakarreko, aldebakar, unilateral / Labayru: alde bakarreko, alde bateko, aldebakar / Adorez5000: aldebakarreko, aldebateko, aldebakar, unilateral.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf “aldebakarreko izond.” arautua.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta aldebakarreko izond. arautuarekin batera jasotzekoa. Gainera, beharrezkoa da aldebakartasun forma onartu ahal izateko.

aldebakarreko
adj. Alde bakarra duena, alde bakarrari dagokiona; alde bakar batek egina. Ik. aldebakar; unilateral. Gobernuak hartutako aldebakarreko erabakia salatu zuen.
aldebakartasun
iz. Aldebakarra denaren nolakotasuna. Bileran, autoritarismoa, bazterketa eta aldebakartasuna arbuiatu zuten alderdikideek, eta adostasunen alde agertu ziren. Gerra Hotzaren garaia amaitzearekin batera, aldebakartasuna nagusitu zen nazioarteko politikan.

Aztergaia: aldebakartasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): aldebakartasun 41: Berria 16 (adib.: “Aldebakartasunari eustea da garrantzitsua”), EiTB 7 (adib.: “faktore erabakigarri bat dago, aldebakartasuna, euren kabuz hartzen dituzte erabakiak eta eta diote ETAri itxaroten”), Jakin (“erantzukizun sozialen azalpen eta estrategien aldebakartasunaren sinonimo jotzen dutelako borondatezko printzipio hori”), Argia 17 (adib.: “Horiek horrela, birgogoratu beharko genuke gure apustuaren ezaugarri nagusietako bat aldebakartasuna dela, besteak beste, oso garbi genuelako –eta daukagu– Estatuak ez duela inongo interesik gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aldebakartasun 17: Berria 16 (adib.: “Eta euskal politikan oro har sumatzen duzu aldebakartasunez jokatzeari uko egiteko jarrera?”), Joxe Azurmendi (“Baina arraza edo herri arimari gagozkiola behinik behin, aldebakartasun hauek azentuetan problemarik gabe esplikatzen dira Ortega-ren estiloarekin”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es unilateralidad / fr unilatéralité: Elhuyar: aldebakartasun / Nolaerran: - / Zehazki: aldebakartasun / Labayru: aldebakartasun, aldebatekotasun / Adorez5000: aldebakartasun, aldebatekotasun.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta jasotzekoa.

aldebanatu, aldebana, aldebanatzen
da/du ad. Elkarrengandik bereizi. Jo gintuen beste baga batek burutik behera eta aldebanatu ginen hirurok berriro.

Aztergaia: aldebanatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aldebana, aldebanatzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-banatu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

aldeberdin, alde-berdin
1 adj. mat. Irudi geometrikoez mintzatuz, alde berdinak dituena. Ik. aldekide; ekilatero.
2 adj. mat. Hiperbolez mintzatuz, asintota elkarzutak dituena.
Azpisarrerak

Aztergaia: alde-berdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

MatHizt: aldeberdin.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aldeberdin, aldebereko, aldekide, ekilatero, kolateral, kolineal, lerrokide formarik aurkitu gure corpusean.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB ager. banakoak dira: aldeberdin (Elhuyar: "Balio hauek hiperbola aldeberdinaren ekuazioan ordezkatuz, ondoko hau izango dugu"); aldekide (UZEI: "Berdin jokatu da zoy planoan triangelu aldekidea marrazteko nahiz zox planoko beste forma poligonala egiteko"); lerrokide (A. Sarriegi: "Gainera, 1.2b. irudian P indar aplikatuarekin lerrokide izan behar duela ikusten da"). Ez dugu aldebereko, ekilatero, kolateral, kolineal formarik aurkitu gure corpusean.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

albokide : Euskalterm 5 ("albokide, kolateral"; bigarren mailako albokideen arteko oinordetza, eragin albokideak, zirkulazio albokide); aldeberdin : AB38 6 ('equilátero'), HiztEn, Euskalterm 4 ("aldeberdin, aldekide"; 'equilátero'; poligono a., triangelu a.); aldekide : AB38 15 ('equilátero'), HiztEn, Euskalterm 3 ('equilátero'); ekilatero : AB38 1, HiztEn ("ik. aldekide"); kolateral : Euskalterm 4 (fidantza kolateral, linea kolateral); kolineal(tasun) : Euskalterm 3 ("kolineal, lerrokide"; "kolinealtasun, lerrokidetasun"; transformazio kolineal); lerrokide(tasun) : AB38 2 ('colineal'), Euskalterm 5 ('colineal'; bektore lerrokideak, plano lerrokideak, puntu lerrokideak).

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-berdin: marratxoz lotua proposatu da, bahuvrîhiak hala eskaintzen direlako gehienetan; kontuan izatekoa da, hala ere, angeluzuzen loturik idatzia arautu dela.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alde 2 sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "45.61 atalean esaten dena ('marratxoz lotua proposatzen da, bahuvrîhiak hala eskaintzen direlako gehienetan') ez da onargarria. Horrelako hitz-elkarteak bietara idatz daitezkeela erabaki zuen Euskaltzaindiak. Beraz, hiztegietan bi idazkerak eman behar dira (Ik. 'adar-oker' sarrerako oharra)" (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): alde-berdin edo aldeberdin izond. Mat. Sin. aldekide, ekilatero. [AS s.u. alde 2; informazioa gehitu] // aldeberdin edo alde-berdin izond. Mat. Sin. aldekide, ekilatero. [sarrera berria sortu]

aldebiko
adj. Alde bi dituena, alde biri dagokiena; alde bik egina. Hartarako, aldebiko batzordea eratuko dute urtarrilean.

Aztergaia: aldebiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau H
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH argitaratuan ez du ez sarrera ez azpisarrerarik; corpusean aldebiko 1 jaso da (JMB: "Ara emen, aurrez eta egaletik, nolakoa dirudin Montsouen billatu izan zan aldebiko esku-aizkora batek, Passemardek argitaratua").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira aldebiko 1 (M. Etxaide: "Tardigrada. Animalia zelomatuak, ez-segmentatuak eta aldebiko simetriadunak") eta bilateral 3 (Elhuyar biologi taldea, UZEI eta J.A. Berriotxoa).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

aldebikari : HiztEn ("iz. eta izond. Hizkl. Artikulagunearen bi aldeetatik aireak ihes eginez artikulatzen den kontsonante aldekaria"); Euskalterm 1 (Hizkl.); aldebiko : AB38 2; HiztEn; LurE (ik. aldebiko simetria s.u. simetria); Euskalterm 21; aldebikotasun : Euskalterm 2; bilateral : DFrec 1; AB50 1; HiztEn ("ik. aldebikari"); Euskalterm 2; bilateralismo : Euskalterm 1.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

alde biko / aldebiko; bilateral; aldebikari beste hiztegietan: HiruMila: alde bitako lehia ('concurrencia bilateral") / aldebi(ta)ko; ø; ø. // ElhHizt: ø; ø; aldebikari (Hizkl.). // EskolaHE: ø; ø; ø. // EuskHizt: ø; ø; ø. // PMuj DVC: alde-biko; ø; ø. // DRA: ø; ø; ø. // Casve EF: ø; ø; ø.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

bilateral / bilatéral formen ordainak: ElhHizt: "1 bi aldeko; alde biko. 2 (Ling.) aldebikari. // HiruMila: aldebiko. // PMuj DCV: bi-aldeko. // Casve FE: (qui a deux côtés) bigaintidün; (qui engage deux parties) bialdetako. // T-L LFB: bi aldetako. // Ez dugu aurkitu Lur FE eta HaizeG hiztegietan.

Erdaretako formak

es bilateral formaren erdaretako ordainak: fr (DLLF): bilatéral; it (L. Ambruzzi): bilaterale; ca DCC: bilateral; en (Collins): bilateral; de (Slaby-Grossmann): zweiseitig, bilateral.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "alde biko, alde anitzeko". / HezkAdmin: aldebiko: bilateral.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

eraikuntza libre gisa uztekoa da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-biko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ik. oh. s.u. alde aniztun.

aldebikotasun
iz. Aldebikoa denaren nolakotasuna. Madril eta Gasteizen arteko harremana aldebikotasunean oinarritu dadin. Ez da posible aldebikotasunik menderakuntza hierarkikoan oinarritutako erakundeen artean.

Aztergaia: aldebikotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh68 2020-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

aldebiko adj. Alde bi dituena, alde biri dagokiena; alde bik egina. Hartarako, aldebiko batzordea eratuko dute urtarrilean.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu aldebikotasun formarik.

aldebikotasun 68: Argia 18, Berria 43, Deia, EiTB 3, Elkar, Consumer, Laneki.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aldebikotasun 2: Berria, Jon Alonso.

Lantaldearen irizpideak

Erabilia da eta, beraz, jasotzekoa.

aldegin
ad. [Oharra: Euskaltzaindiak, aldegin-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. alde egin].

Aztergaia: aldegin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: †  ik. alde egin / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. alde egin.

Esapideei dagokien sistematika

egin.

aldehido
iz. kim. Alkoholak kontrolpean oxidatuz lortzen den gai organikoa, dagokion hidrokarburoari -al atzizkia gehituz izendatzen dena.

Aztergaia: aldehido

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aldehido Kim.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

aldekide
adj. mat. Aldeberdina. Ik. ekilatero. Triangelu aldekidea.

Aztergaia: aldekide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1992-12-16 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. aldeberdin.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Tekn.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: ZTHB-HB bateratzea - Osoko Bilkura (2015-11-27): aldekide izond. Mat. Sin. ekilatero, aldeberdin edo alde-berdin. [forma arautuari sinonimoak gehitu]

aldeko
1 adj. Ondokoa. Semea duzu aldeko mutiko hori? Aldeko norbaitek irri egin zuen. Erran nion ene aldeko lagunari.
2 adj. Ingurukoa. (Leku izen baten eskuinean). Gernika aldeko hizkera ikertzen. Oñati aldeko baserrietan.
3 adj. Leinukoa. Aitaren aldeko ahaideak.

Aztergaia: aldeko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
aldekotasun
1 iz. Zerbaiten edo norbaiten aldeko jarrera. Ik. laguntasun; sostengu. Babesa eta aldekotasuna agertzera joan zela adierazi zuen.
2 iz. (-en atzizkiaren eskuinean). Gaur, independentziaren aldekotasuna duela 50 edo 30 urte baino errotuago agertzen zaigu.

Aztergaia: aldekotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): aldekotasun 61: Deia 2 (adib.: “Indarkeriaren arrimuan aritu direnen aldekotasuna bilatzeko asmoz, printzipio etiko eta demokratikoak murriztu, lausotu behar ote ditugu?”), Consumer 14 (adib.: “Sinets dezagun, beraz: zapore gaziaren aldekotasuna eskuratu dugun zerbait da eta, horrenbestez, joera hori heztea, aldaraztea erabat posible dugu”), Berria 18 (adib.: “egia modu indartsuz aurkezten bazen aldekotasunak irabaziko zituen”), EiTB (“Horretarako, ‘guztion aldekotasuna’ bilatuko dutela nabarmendu du, gai sozial eta politikoetan”), Jakin 18 (adib.: “lehen une batean irakurketa positiboa eta aldekotasuna berretsita, jarraian zehaztapenak egiteari ekiten zaio”), Argia 6 (“Horretarako gizartearekin lan egin behar dugu, gero eta aldekotasun gehiago lortzeko”), DiarioVasco 2 (adib.: “Horrelako jende asko dago Euskal Herrian, eta oso positiboa da horien ekarpena, baina hizkuntzak funtsean behar duena da ikastea eta erabiltzea, eta hori lehengo mezuak, aldekotasun bat aldarrikatu arren, ez du ziurtatzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: aldekotasun 6: Berria 3 (adib.: “Eta nazio auzia jendearen aldekotasuna lortuz irabaziko dugu”), Iñaki Segurola (“gose horren putzaz oharkabean oharturik, aldekotasun ideal eta atxikimendu platonikotik bizi da berez”), Edorta Agirre (“Begetarianismoaren aldekotasuna”), Andres Urrutia (“Ezkontzaren aldekotasuna, ohitura onen sustapena, gizartearen nahia, orok nahi dute seme-alaba naturalak legezkoekin pareka ez daitezen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da, eta ongi eratua.

aldenarazi, aldenaraz, aldenarazten
du ad. Aldentzera behartu. Neskak besoak zurrundu eta berarengandik aldenarazi zuen mutila.

Aztergaia: aldenarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aldenaraz, aldenarazten.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du/dio ad.

aldendu, alden, aldentzen
1 da ad. Urrundu, bereizi. Ik. aldaratu. Ibai handietatik aldendu zirenean. Jainkoagandik betiko aldenduta. Bide zuzenetik aldendu zirelako. Euskara batua herriko hizkuntzatik aldendua dagoela. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Bizkaiko herri aldenduenetatik. Kale aldendu batean zegoen eskola.
2 du ad. Urrundu, uxatu. Gutxi jateak gaitz asko aldentzen ditu. Tximista aldentzeko argizari bedeinkatu apur bat.
3 da/du ad. bizk. Galdu. Erlojua aldendu zait.

Aztergaia: aldendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

aldendu, alden, aldentzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

adierak emateko eskatuz: "1 'urrutiratu'. 2 Bizk. 'galdu': erlojua aldendu zait".

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

aldendu, alden, aldentzen

aldenik alde
adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, aldenik alde-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. alderik alde].

Aztergaia: aldenik alde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. alderik alde.

aldentze
iz. aldendu aditzari dagokion ekintza. Gorputzarekiko aldentze bat dago depresioan.

Aztergaia: aldentze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

aldentze 2: Separación. Aldentze garaia danean, eriotza gure artean negarra ixuriaraztera datorkenean. JBDei 1919, Arraiak ura bezala maite / baizenduan zure lurra, / ta bere mugaz aldentze orrek, / ematen zizun beldurra. Basarri;

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

aldentze 12: Berria 6 (adib.: “Bizitzan pairatu eta konpondu ditugun arazoen ondoan jarri eta gain-gainetik aztertu, aldentze prozesu hori herstura kentzeko modu lagungarria baita”), EiTB 5 (adib.: “Urriaz geroztik espetxean zen 50 urteko gizonezkoa, Mari Puy Perezengandik aldentze agiria urratu zuelako, eta poliziak armak atzeman zizkiolako”), Argia (“Zapatisten ibilbidea ezagutzen duten adituek nabarmendu dituzte: Congreso Nacional Indígena (CONI) erakundearen barne jarraitzea, Mexikoko eta mundu osoko mugimendu sozialekin zubi berriak eraikitzeko erabakia, alderdi politiko mexikar guztiekiko aldentze kritikoa eta Gobernuari eskua zabaltzea berriro San Andresko itunak markatu bideari ekiteko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

aldentze 11: Berria 3 (adib.: “Horietatik 247 kasutan emakumeak babesteko aldentze aginduak emanda zeuden erasotzaileen aurka”), Xabier Olarra 2 (adib.: “Biak mutanteak ziren - argitu zuen Gregek -, aldentze horiez kargu hartuz estutu nuenean.”), Iñaki Mendiguren (“Lana zerbait arrunt eta morroi-neskameei zegokien gauzatzat hartzeko ikuspegi helenikotik aldentze iraultzaile hau ez zen ezarriko San Benediktoren Erregelak ez balu santifikatu izan.”), Isabel Arrigain (“aldentze horrek ondorio bereziak ekarri bide zituen hizkuntza horien bilakaeran”), Juan Kruz Igerabide (“Ezuste hura ez zen izango hainbestekoa, hobeto ulertuko nuen, baldin eta aldez aurretik Idoiari halako aldentze bat-edo nabaritu izan banio, ni ez onartze bat, edo txortan egiteko gogorik eza, edo nik ahal dakit zer”), Xanti Iruretagoiena (“inolako aldentze akademikorik azaldu gabe”), Imanol Unzurrunzaga (“Nahimen librea ongi aldaezinetik aldendu eta ondasun aldakorretara bihurtzean datza gaitza; eta aldentze eta bihurtze honi, behartuta ez baina nahita gertatzen delarik, gertutik jarraiki zaio miseriaren zigor duin eta zuzena”), Josemari Iturralde (“aldentze hura ezin zela miliatan adierazi“).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): Onartua.

aldera
1 adb. Ondora, aldamenera. Andre ederra gustatu eta ekarri nuen aldera. Hurbiltzen zaio aingeru guardakoa aldera.
2 postpos. Denboraz mintzatuz, inguruan. Eguerdi aldera. Ordu biak aldera etorri zen. Seiak aldera etorriko da. Apiril aldera. Mende honen hasiera aldera.
3 postpos. -gana; -rantz. Beste aldera begiratuz esan zuen. Eskuz deitzen ziola Jesusek bere aldera. Etxe aldera abiatu gara. Errepide aldera begiratu du. Atunetara Azoreak aldera.
4 postpos. -en alde. (-en atzizkiaren eskuinean). Beti gauzka bere gogoan, beti ari da gure aldera. Egite on bat egin du nire aldera. || Ikastolen alderako Herri Urrats besta handia ospatuko da (Ik. alderako).
5 postpos. -ekiko, -entzat. (-en atzizkiaren eskuinean). Karitatea behar da guztien aldera. Erretorearen obligazioa parrokiakoen aldera. Bihozbera da gaiztoen aldera. Gizonen aldera traidore bat besterik ez zinen. || Jainkoaren gure alderako amodioa. Bere haurren alderako eginbideak. Baalen alderako gurpena.
6 postpos. -en truke edo ordainez. (-en atzizkiaren eskuinean). Bere hartzekoaren aldera izan ditu ehun libera. Sari gutxiren aldera lan eginez. Trapu saltzaile bati erosi omen zion bart, baso bat ardoren aldera. || (Aditz izenaren eskuinean). Sutarako egurra eman digute kentze aldera.
7 postpos. -tzeko asmoarekin, -tzeko helburuarekin. (Aditz izenaren eskuinean). Adibide batzuk jarriko ditugu, lana errazte aldera. Egia esan, egin dira, dagoeneko, gauzak konpontze eta zuzentze aldera urrats zenbait.
8 postpos. (Aditz izenaren eskuinean, ezkerrean berriz ere aditza errepikatzen dela, aditzak adierazten duen ekintza besterik gabe, asmo edo interes berezirik gabe egin dela adierazteko). Esate aldera esan. Jate aldera jan genuen, baina gogorik gabe.
alderagarri
adj. Aldera daitekeena, erka daitekeena. Ik. konparagarri. Gaitasun eleaniztuna eta elebakarra alderagarriak al dira?

Aztergaia: alderagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh59 2022-06-07 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 60, ETC: 176

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: alderagarri; Adorez 0, Labayru: alderagarri: 1 comparable; 2 accesible; NolaErran: 0; Euskalterm: 0

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia era jasotzekoa, konparagarri formarekin egin den bezala.

alderaketa
iz. Alderatzea, erkatzea. Ik. erkaketa. Eskualde bereko herrialdeen arteko alderaketak egiterakoan, nekez esan daiteke betidanik beregain izan direnak hobeto daudenik kolonia izan direnak baino.

Aztergaia: alderaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-kizun/-tze.

alderakizun
iz. g. er. Erkaketa.

Aztergaia: alderakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

erkaketa.

alderako
postpos. -en aldera, -en truke. (-en atzizkiaren eskuinean). Ik. aldera 4; aldera 6. Egin dizkidazun mesede handien alderako. Zor guztiaren alderako zerbitzu laburra eskatzen du.

Aztergaia: alderako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: alderako izlag.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

gehitzeko eskatuz: "1 adlag. '-en truke'. 2 izlag. '-en aldeko': Baalen alderako gurpena."

alderakotzat
postpos. zah. -en aldera, -ekiko. (-en atzizkiaren eskuinean). Jainko Jauna, barka iezazkiguzu zure alderakotzat egiten ditugun faltak eta bekatuak.

Aztergaia: alderakotzat

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio lexikografikoa
Diakronia

Zah.

Forma baten adiera(k)

-en alde, -en aldeko.

alderantzi
iz. Ifrentzua. Nik alde ona agertu diedalako, zuk alderantzia erakutsi diezu; nik beren bertute handia ohoratu dudalako, zuk hutsegite arinekin nabarmendu eta beheratu dituzu.
Azpisarrerak

Aztergaia: alderantzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-06-11 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

alderantzira.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

ifrentzua, atzeko aldea.

alderantzikatu, alderantzika, alderantzikatzen
du ad. Alderantziz ipini, uneko ordena edo noranzkoaren kontrakoan ipini. Ik. irauli. Korronte elektrikoa alderantzikatu. Rolak alderantzikatzen ari dira.

Aztergaia: alderantzikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2002-09-11 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu alderantzi(ka)tu formarik.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

alderantzikatu 5: G. Nazabal ("Alhagen filosofo arabiarrak, bere aldetik, kabila baten iluntasunean, barrunbea ixten zuten pezoen arteko zirrikitu batetik kanpoko irudi bat, alderantzikatua, pasatu eta paretan proiektatzen dela deskubritzen du"), Artearen Historia/DBH ("Honek zulo txiki bat zuen alde batean eta kanpoko argia bertatik sartzen zen, kanpoko objektuak kontrako aldean islatuz, alderantzikaturik"), NaturZ/DBH ("Altuera jakin batera iritsitakoan [tropopausa], joera alderantzikatu egiten da, eta tenperaturak berriz goraka hasten dira"), Matemática 1998 ("Agerian denez, ustekabez beteriko marrazkia da. Goiko erdiaren zatia ez da inola ere beheko erdiaren irudi alderantzikatua"), Manhattan Transfer ("Handik saltzaile ibiltari bat igarotzen zen puxika gorriak, horiak eta arrosak atzetik hegan zekartzala, alderantzikatutako mahats-mordo bat bailitzan"); alderantzitu 1, HezkSaila 1985 ("Eta horrela jarraituko dute denek harik eta bikote guztiak beren ordena alderantzitu arte"); alderanztu 3: B. Arana M. ("Kadentzia guzti hauek kadentzia ez-perfektu bilaka daitezke akorde bat edo gehiago alderanzten badugu"), ELA/STV 1992 ("Geldierazi beharra dago bada jasaten ari garen ekonomi gainbehera eta joera hori alderanztu eta enpleguaren eta gizarte-aurrerabidearen helburua lehen mailan jarriko duen politika batetan inplikatu beharra aldiberean"), OinElektr/BBB ("Alderanzgailua: Biegonkorreko irteeraren tentsio-maila alderanztu egiten du alde batetik, eta bestetik seinalea indartu").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

alderantzikatu : AB38 9 (hauetan 1 azukre alderantzikatu; 1 tentsioa alderantzikatu), HiztEn (eta erliebe a.: AS), Euskalterm 12 (hauetan akorde a., akorde itzulikatu sinonimoarekin; bilbe alderantzikatu; begi alderantzikatu, ez-zuzeneko begi sinonimoarekin; mikroskopio alderantzikatu; mugimendu planetarioa alderantzikatu; kaxa alderantzikatu; martxaren noranzko alderantzikatu; txondar alderantzikatu, pila sinonimoarekin; piramide alderantzikatu; faila alderantzikatu) // Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

alderantzikatu : ElhHizt (alderantziz jarri: invertir), HiruMila (Mat. invertir, poner al revés), PMuj DVC (invertir); alderanztu : PMuj DVC (invertir, poner al revés) // Ez ditugu aurkitu ap. EIH, EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Osaerak zalantza sortzen du

Eratorri berriak dira alderantzikatu hau eta alderantzitu, baina oinarri gabeak; lantaldearen ustez hobestekoa da inbertitu mailegua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia eta erabilia.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

alderantzikatu, alderantzika, alderantzikatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Forma baten adiera(k)

alderantziz ipini.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

korronte elektrikoa alderantzikatu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): alderantzikatu, alderantzika, alderantzikatzen. du ad. 'alderantziz ipini': korronte elektrikoa alderantzikatu.

alderantzira
adb. Alderantziz.
Loturak

Aztergaia: alderantzira

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1997-06-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ra.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

alderantzi sarrerari dagokion azpisarrera.

alderantziz
1 adb. Berezko ordena edo era aldatuz. Ik. atzekoz aurrera; azpikoz gora; itzulietara. Soinekoa alderantziz jarri. Alderantziz ari garenean.
2 adb. Kontrako eran, kontrara. Amak egingo zuen gero elizako debozioa, alaba merkatuan zen denboran, edo, alderantziz, berdin-berdin. Garai haietan esku asko zegoen bazterrak garbitzeko, nahiz eta gaur baino jende gutxiago izan; gaur, alderantziz: jende gehiago, baina bazterrak garbitzeko gutxiago.
3 lok. Aitzitik. Gizarte horietan, alderantziz, emakumezkoek ez dute zer eginik.

Aztergaia: alderantziz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03
alderantzizko
adj. Alderantzizko arrazoia. Alderantzizko norabidean. Gauza bat eta haren alderantzizkoa.

Aztergaia: alderantzizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1993-10-20 Azpisarrera gisa onartzekoa
alderanzketa
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, alderanzketa-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. inbertsio 3].

Aztergaia: alderanzketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1997-06-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih.: Ik. inbertsio.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "Lantaldeak alderanz- formako eratorriak baztertu eta maileguak hobetsi ditu. Arazoa aditzarekin sortzen da: 'alderantzikatu' erabili da azken urteotan horretarako. Onargarria ez bada, esatea komeni da, baita onartzen den forma zein den ere ('inbertitu', ezta?). Gero, 'inbertsio', 'inbertsore' eta 'inbertitu' hitzetan, ekonomia eta finantetako adiera onargarria den zehaztu beharko da ('inbertitu'/'inbestitu' arazoa)" (2001-01-23)

alderatu, aldera/alderatu, alderatzen
1 da ad. Hurbildu. Anton. aldaratu. Alderatzen zaio eulia argiari behin eta berriz. Alderatu zen Moises mendiaren mugetara. Heriotzako ordua alderatzen zaionean. Alderatu zen Garizuma.
2 zaio ad. (Ezezko esaldietan, ez da alderatzeko eta kideko esapideetan). Ez da erraz izango aurkitzen beste landare bat artoari alderatzekorik. Salomonen handitasunari alderatzekorik ez zen: lurreko beste errege guztiak honen parean hutsak ziren. Huskeriok ez dira alderatzeko ere liburu eder honen bikaintasunaren ondoan.
3 du ad. Erkatu. Aurtengo egoera iazkoarekin alderatzen badugu. Bi gauza elkarrekin alderatu. Luis Leongoa eta Joan Gurutzekoa alderatuz.

Aztergaia: alderatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

alderatu, aldera, alderatzen 1 zaio ad. 'hurbildu' Anton. aldaratu. 2 du ad. 'erkatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

alderatu, aldera, alderatzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

'hurbildu' (anton. aldaratu 'urrundu', q.v.)

alderatze
iz. alderatu aditzari dagokion ekintza. Ik. erkaketa; alderaketa; konparazio. Ez gara alderatze gorrotagarriak egiten hasiko, baina (...).

Aztergaia: alderatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tze.

alderdi
1 iz. Zerbaiten erdia edo bi aldeetako bat. Ik. alde2 2. Burutik oinetaraino gorputzaren alderdi bat gogortu zitzaion. Bi gizon, bien artean mundua bi puska egiten, alderdi bana bakoitzak bere kontura hartuta.
2 iz. Gorputzaren zati bakoitza. Alderdi guztiak ditu guztiz egokiak, nahiz begiak, nahiz belarriak, nahiz mihia, nahiz eskuak. Zeren hobe duzu alderdi bat galtzea, zure gorputz guztia infernuko sura bidaltzea baino. Moztu zioten burua eta alderdiak xehakatu.
3 iz. pl. Lotsariak. Bere alderdiak estalirik.
4 iz. Zerbaitek agertzen duen alde edo era bakoitza. Arazo horretan bi alderdi bereizi behar dira. Eztabaidaren alderdi guztiak kontuan hartuz. Liburuaren alderdi onak eta txarrak.
5 iz. Lurralde baten zatia, eskualdea. Ik. alde2 4. Europa deritzan alderdian. Badira han alderdi itzaltsuak.
6 iz. Borroka edo norgehiagoka batean, borrokan edo lehian ari diren taldeetako bakoitza; auzi batean, auzitan ari diren pertsonetako edo taldeetako bakoitza. Alderdi bakoitzeko pilotariak lau edo bost dira. Gerratean bazekien alderdi bietako akatsak ikusten. Hemen ere tituluak bi alderdietako, Elizako eta Gobernamenduko buruzagiek elkarretaraturik behar lituzketela eman. Alderdiek hala eskatuta, epaitegiak bidezko deritzona ebatziko du.
7 iz. Iritzi eta helburu politiko jakin bat duten pertsonak biltzen dituen erakundea. Karlisten alderdian. Eusko Alderdi Jeltzalea. Alderdi monarkikoa, demokrata, liberala, erradikala, sozialista, komunista. Alderdi abertzaleak. Alderdi eskuindarrak, ezkertiarrak.

Aztergaia: alderdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Poliz 1993-10-20 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01
alderdikari
adj. Alderdikoia. Jokabide alderdikaria.

Aztergaia: alderdikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1997-06-11 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kari.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

alderdikoia.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

jokabide alderdikaria.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper