50535 emaitza bilaketarentzat - [20601 - 20650] bistaratzen.

gehiene(t)an
adb. (Denbora adieraziz). Oinez ibiltzen zen gehienetan. Nire lanbideak bestetara eraman nau gehienean. Beti edo gehienean. Gehien-gehienetan.
Loturak
gehieneko
1 adj./iz. Izan daitekeen gradu, kopuru edo balio handiena duena edo iritsi duena. Gutxieneko ahaleginari gehieneko etekina ateraz. Bada gehieneko eta gutxieneko bat.
2 adb. Gehienera, gehienez. Berrehun gramo egunean, gehieneko.
Loturak

Aztergaia: gehieneko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Adiera ilun-nahasikoa

adiera soiltzean (superlativo/superlatif), bitxi geratuko litzateke

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

bada gehieneko eta gutxieneko bat.

gehienera (ere)
adb. Gehienez ere. Gehienera ere, ikuskizunaren itsusiak gogaitzen nau, baina ez lotsatzen. Bakarrik joango naiz, gehienera ere Batista nire koinatuarekin.
gehienez (ere)
adb. Zerbaiten gehienekoa mugatzeko erabiltzen den esapidea. Urtean behin gehienez. Ez dira asko: ehunetatik bat gehienez ere. || Ezin da aldatu, gehien-gehienez apurtxo bat hobetu.
gehienezko
adj./iz. Gehienekoa. Gogoratu behar da gehienezko puntuazioa 18koa dela.
Loturak

Aztergaia: gehienezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1999-07-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10:LBeh225 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Lematizazio-saio bat egin dugu gehiene(z)ko, gehiegi(z)ko, gutxiene(z)ko formak jasotzeko. Ik. ondoan testuinguruak.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

geiegiko G 16 (Izt C 2, Lard 3, EusJok, Inza Azalp, Or Aitork 3, Vill Jaink 2, Gazt MusIx 3, Berron Kijote); ge(h)iegizko 100 (B 3, G 42, EB 55 / Ag 8, Cb Eg III 2, Gco I 4, Arr May, Bv AsL 3, Inza Azalp 4, Alz Ram, TAg Uzt 2, EA OlBe, Zait Sof 5, Etxde AlosT 2, NEtx LBB, Zait Plat, Anab Aprika 2, Vill Jaink, MAtx Gazt 2, Ibiñ Virgil 2, Lab SuEm 2, A. Irigaray in MEIG; MEIG 55); ge(h)ieneko (eta -iy-) 8: B-G 6 (Izt C 2, Itz Azald, Ag Kr, Etxde JJ, JAIraz Bizia), IE 2 (SP Phil, HU Aurp); eta OEH argitaratuan, gainera: Gte Erd ("Bada geieneko eta gutxieneko bat"); gutxieneko (eta gut(t)ieneko, gutxinekoz, gitxijeneko) 64: G 16 (A G, EusJok 2, JanEd II, Or 3, Tx B I 2, Etxde JJ 2, Uzt Sas 4, Salav); IE 40 (Dv Dial, Laph, Arb Igand 8, HU 12, JE 4, StPierre, Barb 3, Zub, Zerb 5, Lf Murtuts 2, Larz Iru, Ardoy SFran); EB 8 (MEIG); eta OEH argitaratuan, gainera: Lap ("Den gutieneko adimendua duten guziek konprenitzen dute"); gutxienezko EB 1 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geiegiko 2, B-G (J.A. Ugarte, Ker Didaje); ge(h)iegizko 129: B 4 (Osk Atorra, L. Baraiazarra, Larrak, Amoroto); G 17 (Comunio santua 1906, Inza Azalp 2, Muj, K. Agirre, L. Mitxelena, P. Iztueta, Jaukol, Lab, Garm, J. Lekuona, JKort Erl II, I. Begiriztain, L. Dorronsoro, BerTxapel 1982, Agur 1973, BoletinObSS 1971); EB 108 (A. Azkargorta, A. Cazabon 2, A. Loizate, A. Sarriegi 2, A. Urretavizcaya, AdminLan, Agenda 1990, Argia 1989, D. Urbistondo 2, Egin 1977 eta 1992, Egoeraren definizioa, Eguna 1989 eta 1990, EHAA 1988, Elhuyar 3, G. Ansola 3, G. Nazabal, GAO 1989, Gasteiz, Habe 1990, Hemen 1988, HezkSaila 1982 eta 1985, I. Iñurrieta, I. Sarasola, I. Segurola, I. Urbieta 2, I. Uria 2, J. Agirre, J. Amenabar, J. Landa, J. Urrujulegi, J.A. Berriotxoa 2, J.K. Igerabide, J.M. Goñi, J.M. Lasagabaster, J.M. Lekuona, K. Bizkarra, Kimika 1990, Kuxkux/5, Lécluse-ren Hiztegia, M.A. Unanua, M.E. Ituarte, M.E. Laboa 3, Natura/OHO, Osabide Hezkuntza 1989, P. Sastre, Saioka/8, T. Sarasola, Txill 2, UZEI 4, Vill 3, X. Gartzia, X. Kintana, X. Mendiguren B., X. Olarra, A. Alonso, Bitez, E. Gil Bera, Egunk 1993 eta 1994, Elgoibarren 1993, Emakunde 1993, Fisika/3, GIE, I. Aldatz, I. Mendiguren, I. Ugarteburu, Ikastola 1992, Intelektuala, J. Muguruza, J.A. Arrieta, J.A. Lema 2, J.M. Arzalluz, J.M. Irigoien, M.J. Garcia, MAtx 2, P. Ituarte, R. Manjon, UnescoAlb 1992, X. Letona, Zehar 1993); ge(h)ieneko 29: B 1 (L. Uruburu); G 1 (Etxde 16 Seme); EB 27 (Etxde 2, EHAA 1985-1994 artekoak 16, Kezkak 1987-88, M. Arrue, Koperatiben Legea 1993, GAO 1993 2, NPAO 1994 4); gehienezko 65, EB (Biztanleria 1987, KLLegea 1984, ArauErab 1988, XedBilduma 1989, J. Olazabal, M. Gartzia, Elhuyar, EHAA 1982-1993 artekoak 29, GAO 1989-1991 21, BEO 1990, BideSein, HezkSaila Txostena 1994, BAO 1991-1993 8); gut(x)ieneko 60: G 3 (NekArd, Elizdo Atzertokia, Ataño Nora); EB 57 (A. Arejita 3, A. Sarriegi, ArauErab 1988, E. Etxebarren, Amatiño 2, J.J. Zabaleta, KultUrtekaria 1985 2, P. Saez, AdminEusk 1994 2, ArrPress 1993, B. Urkizu, EHAA 1994, GAO 1991-1993 13, HezkSaila Batx 1994, HezkSaila Txostena 1994 2, Hizkuntza/6, J.J. Agirre, J.M. Zalakain, Koperatiben Legea 1993 5, M. Arrue, M. Garikano, NPAO 1994 8, P. Aristi, X. Arana); gutxienezko 69, EB (A. Urrutia, AAO 1989 2, BEO 1990, E. Jimenez, Egin 1989 eta 1992, EHAA 1985-1993 15, Enseiucarrean 1986, EtxegintzaOztopoak 1984, GAO 1989-1991 26, Hemen 1988, P. Salaburu, Programazioa 1983, V. Huici, BAO 1993, Beleko, Eutsi/2, F.J. San Martin, G. Piedra, HezkSaila Barnet 1993 3, HezkSaila Txostena 1994 3, HizkLiter 2, LanSaila 1993, X. Arana).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gehiegiko : DFrec 1, Euskalterm 1; gehiegizko : DFrec 17 (eta geiegizko 3), HiztEn, Euskalterm 35; gehieneko : AB50 2, Euskalterm 5; gehienezko : DFrec 1, AB50 19, HiztEn, Euskalterm 28; gutxieneko : DFrec 2 (gutieneko, guttieneko), AB50 7, LurE (AS), Euskalterm 30; gutxienezko : DFrec 1 (eta gutienezko 5), AB50 27 (eta gutienezko 2), HiztEn, Euskalterm 31 // Ez dugu aurkitu ap. AB38.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gehiegiko : EuskHizt (AS), PMuj DVC; gehiegizko : EuskHizt (AS), HiruMila (excesivo), ElhHizt (excesivo, -a; exagerado, -a; extremado, -a; desmedido, -a), EskolaHE (AS), Lur EG/CE (exagerado, excesivo, desmedido, desmesurado) eta EF/FE (exagéré, démesuré, excessif), DRA (geiegizko: exagerado, excesivo); geieneko : PMuj DVC (superlativo); gehienezko : HiruMila (máximo), ElhHizt (máximo), Casve EF (maximun), PMuj DVC (geienezko: máximo); gutxieneko : EuskHizt, ElhHizt (mínimo), EskolaHE (AS), PMuj DVC (al menos, a lo menos, por lo menos, siquiera, cuando menos, por de pronto, en todo caso); gutxienezko : HiruMila (mínimo), Casve EF (minimum), PMuj DVC (mínimo) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF.

gehienezko 950.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gehienezko 95.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: máximo; gehienezko epe: plazo máximo; gehienezko estalpen-indize: índice de cobertura máxima; gehienezko kalifikazio: calificación máxima; gehienezko zenbateko: importe máximo.

def: [s.u. gastu] gastu muga, gastu-muga Aurrekontu bat edo aurreikuspen ekonomiko bat egiterakoan ezartzen den gehienezko gastua. Datorren urteko aurrekontuen gastu muga 122.256 milioi eurokoa izango da. adib: balaztatu du ad. Balaztari eraginez, ibilgailu edo tresna bat geldiarazi edo haren abiadura moteldu. Ik. galgatu; frenatu. Gidariak, oinezkoa ez harrapatzeagatik, bat-batean balaztatu zuen. Sistema hori gai da trenaren jarduna kontrolatzeko eta, tarte bakoitzeko gehienezko abiadura gainditzen badu, trena automatikoki balaztatzeko. // emakida iz. Admin., Zuz. Administrazioak pertsona edo enpresa bati zerbitzu edo ondasun publikoren bat ustiatzeko ematen dion baimena. Ik. kontzesio 2. Emakidaren gehienezko iraupen epea berrogeita hamar urtekoa izango da eta behin betiko esleipenaren erabakia jakinarazten den egunaren biharamunean hasiko da. // [s.u. seme] seme-alabaorde Semeordea edo alabaordea. Seme-alabaordea 9 hilabetetik beherakoa bada, gurasoen atsedenaldiaren gehienezko iraupena 8 astekoa izango da, seme-alabaordea etxera iristen denetik hasita.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

berria da, baina oso hedatua; lehian ari da, hala ere, gehieneko formarekin. Kontuak argiagoak izan litezke gehiegizko / gehiegiko eta gutxieneko / gutxienezko bikoteetan, baina denak batera ikustea komeniko ote den aipatu da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Ez aipatu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Oraingoz ez da aipatuko, eta ikusiko da lehiak zer ematen duen.

gehiengo
1 iz. Gehienak. Halaxe uste du euskal gizartearen gehiengoak. Herriaren gehiengoa.
2 iz. Batasun bat osatzen duten multzoetako handiena. Legebiltzarreko gehiengoa. Gehiengo osoa. Bigarren bozketan gehiengo soila nahikoa da.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gehiengo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-go

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: On izango litzateke gehiengo mota desberdinei buruzko azpisarrerak gehitzea, Zuz. marka jarri eta adibideak emanez: - erabateko gehiengo Zuz.: Senatuak jarritako betoa erabateko gehiengoz onetsi beharko da (EKren 90. Art.) - gehiengo soil Zuz.: Gobernuaren lehendakariak konfiantza-arazoa ager dezake Diputatuen Kongresuan, eta konfiantza lortu dela ulertuko da, diputatuen gehiengo soilak haren aldeko botoa emanez gero (EKren 112. art).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta ikusiko da zer proposatzen duen Zuz. arloko forma bereziak landuko dituen lantaldeak.

gehiengoa lortu
du ad.-lok. Hautagaitza bakar batek ere ez du gehiengoa lortu.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gehiengoa lortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2022-06-07 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gehienik
adb. Gehien. Gehienik harritu nauena. Gehien-gehienik.
Loturak

Aztergaia: gehienik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-en(a)/-enik

Informazio lexikografikoa
Formatu erabaki gabeak
gehienik ere
adb. Gehienez ere. Amak, gehienik ere, hogeita hamabi urte izango ditu.

Aztergaia: gehienik ere

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-11-16
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-07-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu gehienik ere modukorik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gehienik ere (eta be) 8 aldiz: L. Unzueta ("gehienik be olatuek itxasatxaren aurka egindako hausketaren hotsa heldu jaken"), Azurm ("gehienik ere laukoa [orain ere korrientea] erabiltzen zuela"), Baga-bigaMat ("tartekatzea da gehienik ere lor daitekeena"), EHAA 1985 ("Unibertsitate-ikasketak, gehienik ere, hiru ziklotan egituratuko dira"), J.A. Lakarra ("izen eta urtekako sailkapen hutsa dela, gehienik ere eskema balioa izan dezakeena"), A. Alonso ("Gehienik ere bi tantoko diferentzia soilez galtzea lortu zuten"), X. Kintana ("Gehienik ere, euskara batuaren osaeran euskalki ezberdinek izan behar duten partaidetasunaz edo batasunerako aukeratzen diren hitzen egokitasunaz egin daiteke eztabaida"), X. Amuriza ("Gehienik be gau ilunetan argitasun bat bialtzen eben zerura, batez be Bilbo aldeko gorritasun ha, Laba Garaiena ei zena").

Sektore jakin bateko informazioa

X. Amuriza SemafG (1996-06-12: "laketu egingo zaizu, gehienik ere "ez duk hainbesterako izango" esanez"; 1996-08-17: "Gehienik ere hitz diplomatikoen joanetorri garatuko da"; 1996-09-29: "Gehienik ere higuinaz beste inplikaziorik eskatzen ez dizun irakurketak minutu batzutan ondo distraitu zaitzake"; 1996-10-17: "Horrek, gehienik ere, estatuaren batasun bortxatuaren askatzea ekarriko luke"; 1996-10-22: "Sanzena, gehienik ere, inprudentzia semantiko bat izan da", etab.)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu, ez ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC (ezta Labayrurenean ere).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

berria da lantaldearen informazioen arabera; ezin esan liteke "gaizki eratua" denik, baina behar al da gehienez ere, gehienera ere hedatuagoak hor egonik?

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Google-k 2.360 agerraldi inguru ematen ditu oso modu diferenteko dokumentuetatik hartuak. Baina egia da Ereduzko prosa gaur corpusean, esaterako, gehienik ere-k 8 agerraldi / 502 agerraldi gehienez ere-k. Ez dakit merezi duen sartzea; bestalde, kalterik ere ez du egiten”.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Onartu egin da, eta gehien sarrerako azpisarrera gisa aipatuko da.

gehientasun
iz. g. er. Nagusitasuna. Pedroren gehientasuna. Hango mintzairaren gehientasunak iraun zuela oraindik.
gehientsu
1 adb. Gehien edo. Gehientsu edaten den edaria.
2 zenbtz. Gehiena edo. (Izen sintagma baten eskuinean, kasu atzizkirik gabe, singularrean, -a artikuluarekin). Ik. gehientsuen. Talka-indar gehientsua karrozeriak har dezan. Geure dietan irensten dugun sodio gehientsua prozesaturiko elikagaiena da.
3 zenbtz. Gehienak edo. (Izen sintagma baten eskuinean, pluralean). Ikusle gehientsuen gogoko izan da. Onddo eta perretxiko gehientsuak uda amaiera aldean pixkanaka agertzen dira. || (Izen sintagma ezabaturik). Itsu-itsuan ezkontzen dira gehientsuak. Guztiak, edo gehientsuak behintzat.

Aztergaia: gehientsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu

gehientsuen
zenbtz. Gehientsua. Uda gehientsuena baserrian eman ostean. Nire adineko eta inguruko euskaldun gehientsuenen gurasoak. Alderik gehientsuenetatik dator aurrera erdara. || (Izen sintagma ezabaturik). Planetaren % 70 urez estalita dagoen arren, ur horren gutxienekoa da edateko modukoa eta, gainera, gehientsuena poloetan izozturik dago.
Azpisarrerak

Aztergaia: gehientsuen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gehientsuenetan.

Atzizkien araberako erabakiak

-en superl.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

gehientsuenetan
adb. Gehienetan-edo. Ohartzeke, gehientsuenetan gertatzen den bezala. Astero joaten nintzaiola, baina gehientsuenetan ez nuela ezer ere erosten.

Aztergaia: gehientsuenetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: adib. gisa / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -etan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gehientsuen sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

gehientxo
zenbtz. Gehientsua. Dena ez bada ere, egiteko dago gehientxoa.

Aztergaia: gehientxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-txo/-tsu: ez da argia atzizki bion banaketa, baina izan dezake zerikusirik Ekialde / Mendebalde banaketarekin; cf. -xe(ago) / -txo(ago) banaketa.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

gehientsu.

gehigarri
1 iz. Gehitzen den gauza. Ik. emendakin. Sariaren gehigarri gisa. Gehigarritzat eman.
2 iz. Eranskina. Liburuaren gehigarria.
3 iz. Gai bati ezaugarriak hobetzeko edo ez dituenak hartzeko eransten zaion gaia. Ik. aditibo. Garagardoak berezko dituen osagaiez gain, gehigarri bat ere badu, E-405 egonkortzailea.
4 adj. Zerbaiti gehitzen zaiona. Giza eskubideak bermatzea, zigor gehigarriak kentzea. Legearen hamaseigarren xedapen gehigarrian jasotako baldintzak.
Azpisarrerak

Aztergaia: gehigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa eskainiz: gehigarrizko izlag.

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+g-

gehigarrizko
adj. Lau entsegu edo gehiago eginda gehigarrizko puntu bat lortzen da.
Loturak

Aztergaia: gehigarrizko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-zko: -garri-zko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gehigarri sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

gehikuntza
iz. Gehitzea. Ekoizpenaren gehikuntza.

Aztergaia: gehikuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gehitu, gehi/gehitu, gehitzen
1 du ad. Zerbaiti, bere gisakotik edo motakotik gehiago erantsi. Ik. emendatu. Bekatuei bekatuak gehituaz. Ez diot esanari deus gehituko. || "Ezagutzen duzu?", gehitu zuen neskak.
2 da/du ad. Norbait edo zerbait bere gisakotik edo motakotik gehiago izatera igaro edo igaroarazi. Ez dakigu etsaiak gehitu ala urritu ote zaizkigun. Irabaziak gehitu eta ugaritzeko. Mendibururen idazlanak bi halako gehitu zaizkigu orain. Gogortuko zaizu bihotza, eta lotsa gehituko. Gehitzen doazkio kezkak. Zorrak gehituz zihoazen.

Aztergaia: gehitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gehitu, gehi, gehitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gehitu, gehi, gehitzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E115]: "bakarrik hegoaldean, eta Zuberoan ere egia aitor adiera bereizi batekin 'pertsona bat heldu, heldutasunera iritxi'" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: Gehitu (Zub.) jende gehitü: jende heldu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

gehitxo
zenbtz./adb. beh. Gehiegitxo.

Aztergaia: gehitxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† gehitxo e. gehiegitxo, gehiegixko".

Informazio lexikografikoa
Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

gehiegitxo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  Beh. kendu

 - [E126]: Honen arabera gehio-ren modukoak ere onartu behar genituzke? Ez dakusat batere garbi kontu hau.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan jasoko da lantaldeak proposatua.

gehitxoago
zenbtz./adb. Gehixeago. Eguneroko huskeria baino ogi gehitxoago egokitu zitzaidan.

Aztergaia: gehitxoago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  Gehitxoago azpisarrera sartu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak onartu dira, baina bestelako formarik ez da orain erantsiko (gehitxoago, berriz, arauak jasoa du sarrera gisa).

gehitze
iz. gehitu aditzari dagokion ekintza. Irabazien gehitze hori, zerk ekarri du? Hasiera eta amaiera, jaiotzea eta hiltzea, gehitzea eta gutxitzea.

Aztergaia: gehitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:17 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: aumento.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

gehixeago
zenbtz./adb. Zerbait gehiago. Ik. gehitxoago. Orain gehixeago balio du. Lehen baino gehixeago. Apur bat gehixeago. Xehetasun gehixeagorekin.

Aztergaia: gehixeago

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ago, -xe-ago

gehixko
zenbtz./adb. beh. Gehiegixko.

Aztergaia: gehixko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Mailak

Beh.

Forma baten adiera(k)

gehiegixko.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Arestian errandakoak honako ere balio du.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan jasoko da lantaldeak proposatua.

geide
iz. g. g. er. Lagun hurkoa. Parisen ere geideari on egiten ahalegintzen zen.

Aztergaia: geide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

geide (eta g.-maitale, g.-maitezko, gide) 45, B-G: Ag 5, adib.: "Nire geide (prójimo)", "Lagun geideari"; KIkV 21, adib.: "Jaungoikoagaitik geidea edo projimoa geure burua lez maite izateko eginbearra dogu"; Altuna 2, adib.: "Ardura larregi artzen dozu geidiagattik"; Enb 9, adib.: "Maite dau geidia"; BEnb NereA 3, adib.: "geidia zelan bizi ete dan enok arduratzen bat be"; Cb 5, adib.: "Nola Geide edo Projimoaren amorio au dan", "Inbidia edo ezin geideen ona ikusiaz"; KIkG 2, adib.: "Jaungoikoagaitik geidea edo projimoa geure burua lez maite izateko eginbearra dogu" // Ik. OEH argitaratuan, gainera, RS 339 ("On erexteko Iainkoari egiok urgazi geideari"), Gco I ("Zure projimoa edo gidea golpatzen"), JBDei 1919 ("Jainkoaren eta geidearen, urkoaren, maitasunean"), eta aipatuak: GMant LEItz, Euzk I ap. DRA.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geide (eta g.-maitasun 3, geida 1) 26 ager. 6 obratan, B-G (KristiñauIkasbidea 1921, OEHko testuinguruetako batean; Urteko Domeka 1903 2, adib.: "lagun urko edo geidiaren izen-ona ezin loitu leitelako bultzagei zuzenbarik"; Ibarg 10, adib.: "Badogu orratiño geidea maite izateko agindu berezia be"; J.M. Azkue: "Baldin zure anima gaizkatzen saiatzen ezpazera nola geidearena gaizkatzen saiatuko zera?"; J.A. Goiria 12, adib.: "Bildurgarria orobat geideari on egiten alegindu ez danari esango dautsona").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu, ez ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

lagun hurkoa.

geinatu, geina, geinatzen
1 du ad. zub. Bazkatu.
2 du ad. zub. Zaindu, artatu.

Aztergaia: geinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

IE-Zu dira eheinatu 1 (O Po: "Hark, erian nol' eheinatzen, / sendoan er', ene geinhatzen / zakien, bait' are pausu emaiten, bihotzak zautan-kal ehaiten"); geinhatu 2 (O Pr: "Idia geinha dezanak uztar diro"; Etch: "Kunplitü nütianin, berregeta zazpi haurren zerbait geinhatzen izan ninzan hasi geinhazale lagüna zortiak attaki musde maitiak hura"); geñhatu 3 (ChantP: "Ogi eta ardu geñhatzen auherren asetzekua: halere haiñ haie maite nula artzaiñek otsua"; Bp II: "Jinkoaren honkiak onsa geñhatü behar dütügüla, eta biziki adelatü Eukaristian Jesvs-Kristen hartzera"; Etch: "Oi laborari gaxua, Hihaurek jaten arthua; Ogi eta ardu geñhatzen auherren asetzekua, Halere hañ haie maite nula artzañak otsua"); gañatü 2 (Etch: "Ordian behar die hanitx gañatü / hanitx gañatü").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geñhatu 1 jaso da, Zu (Etxahun Iruriko: "Beste horik aldiz zide / Ariko ene lürretan / Hazkürriaren geñhatzen / Zien egin ahal orotan"); ez dugu geinatu, eheinatu gisako formarik aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

eheinatu : HiztEn; geinatu : HiztEn-LurE; geinatze : LurE.

Hiztegietako informazioa

Beste hiztegietakoak: eheinatu : HiruMila, ElhHizt, Casve EF (-), LMuj HOT, DRA, Lh DBF; ehenatu : Lh DBF; einatu : PMuj DVC; geinatu : HiruMila, ElhHizt, Casve EF (-), PMuj DVC; geinatze : HiruMila; geinhatu : LMuj HOT, DRA, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak ez du besterik agintzen

J-L. Davant-en ustez, -in- grafia dagokio, ez -ñ-, euskara batuaren bidesaria dela eta; zalantzak ditu, hala ere, -nh- hobestekoa ez ote den.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

geina, geinatzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da ad.

Erabileremu dialektala

Zub.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: abereak geiñhatzen dira, baina txerriak eta oiloak bazkatzen.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Forma soila utziko da oraingoz; eta H1.1 lantaldeak aztertuko ditu adierari dagozkionak.

geiser
iz. Ur beroko turrusta aldizkakoa, lurrazpitik gorantz ateratzen dena. Islandiako geiser baten antzera.

Aztergaia: geiser

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geiser EB 2: K. Navarro: "Lurra iragazkorra bada, oso maila sakonetara heldu liteke ura, lur azpiko korronteak osatuz: korronte horiek kanporatu egingo dira gero, iturri, ibai, geiser eta abar bihurturik"; J.M. Azurmendi: "Zerurainoko geiser itzel bat altxatzen".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

geiser : AB38 1, LurE; geyser : HiztEn, Euskalterm 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

geiser : EskolaHE, Casve EF; geyser : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal géiser / geyser formen ordainak: geiser : Casve FE; geyser : HiruMila, ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt, HaizeG FB, T-L LBF, PMuj DCV, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

fr (DLLF): geyser; it (S. Carbonell): geyser; ca (DCC): Ø; en (Collins): geyser; de (Langenscheidts): Geiser, Geysir.

Erdaretako formak

OfQuLF: source d’eau chaude qui jaillit par intermittence || Geysir || nom d’une source d’eau chaude d’Islande.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "geiser".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-y-/-i-.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

geisha
iz. Japoniar emakume gaztea, gizonezkoei musika, dantza edo solas bidez atsegin emateko ikasia. Geisha hauskor baten moldea. Geisha zuri atsegina. Haurtzaroan hasten da geisha izateko prestakuntza. || Pobreziatik irteteko geisha bihurtu nahi duen gazte txinatar baten istorioa.

Aztergaia: geisha

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Ez dugu aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

geisha : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

EEgunk: "geisha".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

geisha : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "geisha" [kurts.]

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

-sh-.

geko
iz. Gorputz zapaleko narrastia, muskerra baino txikiagoa dena eta azal bigun eta hatz motz bentosadunak dituena (Gekkonidae fam.).

Aztergaia: geko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: geko; dragoitxo: Gekkonidae.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "gekoa = salamanquesa".

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Gekkonidae.

gel
1 iz. Gai koloidala, gelatinaren itxurakoa. Polimero hori gel fin bat da berez, orno arteko diskoak gogortzeko erabiltzen denaren parekoa.
2 iz. Gel egoeran dagoen produktu kosmetikoa. Eskuak eta besoak garbitu ditu usain gozoko gel batez. Larruazal sentiberentzako gel berezia.

Aztergaia: gel

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gel (xaboi mota bat), gelatina".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

gela
iz. Etxebizitza bat banatzen den zatietako bakoitza; bereziki, lo egiteko erabiltzen den zatia. Ik. logela; egongela;  + jangela; bainugela; ikasgela; irakurgela. Etxeko gela nagusia. Lurpean egin zuten gela bat. Gela horretan egiten du lan. Neskaren gelan sartu zen. Gela txukundu. Ostatuan bizi zen, lehen solairuko gela batean. || Gela zuloan ahazturik bezala egoten naiz bitarte luzeetan. || Espetxeko, komentuko gelak. Bere fraide gela isilean. || Ikastola berriak zortzi gela ditu.

Esaera zaharrak

Katua ohoina izanagatik, ez dezaala ohil heure gelatik.

Aztergaia: gela

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

ardandegi, taberna, ardangela; langela, bulego

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "ganbera ere, biak maileguak izanik ere" (1993-02-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gela(-)lagun, gela nagusi.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Forma berririk ez da orain erantsiko.

gelakide
1 iz. Norbaitentzat, gela berean bizi den pertsona. Gelakide izan ziren hainbat urtean.
2 iz. Norbaitentzat, ikasketak gela berean egiten dituen pertsona. Ikasle batek hiru gelakide hil eta beste sei zauritu zituen atzo.

Aztergaia: gelakide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gelari
1 iz. Gela edo gelak garbitzen dituen zerbitzaria. Ostatuko gelaria.
2 iz. Ipar. Apaizaren mirabea. Ik. serora.

Aztergaia: gelari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gelatina
1 iz. Animalien hezurretatik eta landare batzuetatik ateratzen den gai gardena, biguna, malgua eta zaporerik gabea. Arrain askoren azalak gelatina edukitzen du, erreboiloarenak eta bakailaoarenak, adibidez. Gelatina xaflak (uretan eduki eta gero) eta esne gain harrotua gehitu kremari.
2 iz. Ura, gelatina, azukrea eta beste zenbait osagai (fruituak, koloragarriak...) dituen jaki gozoa. Errezeta erraz eta erakargarriak egin ditzakegu haurren laguntzaz: fruta-edari izoztua, izozkiak, irabiakiak, gelatinak, mazedoniak... Haurrek fruta jaten ikasteko beste modu bat da gelatina.

Aztergaia: gelatina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
gelatxo
iz. Gela txikia. Traste zaharrak gordetzeko gelatxo bat. Denda atzeko gelatxo ilunera joan nintzen.

Aztergaia: gelatxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gelatxo (eta -u) 24 aldiz ageri da: a) 'aberaskako gela bakoitza' adierako 5: Ur Dial 2 ("Abaua agiñik daguanian, betetan ditube eztiz euren gelatxuak. - Zuluari gelatxua al deritza? - Abauarenari bai"), Ibiñ Virgil 3 (adib.: "Ezti garbi-garbia batzen dute ta nektar gardenez gelatxoak gantzutzen dituzte"); b) 'gela txikia' adierako 20: Ag 5 (adib.: "Riktrudis, bere gelatxoan, [...] iarri zan belauniko kurutze andi baten oiñetan", "Tresna zarrak gordeteko gelatxu bat"), Or Tormes 2 (adib.: "Eta an egoan gelatxu baten sartuta") Erkiag BatB 4 (adib.: "Gero, gelatxu batean sartu ziran, kontuak zurituteko, nunbait"), Aran SIgn ("juanik bizitzera hospital-Antezanako gelatxo batera"), TAg Uzt 2 (adib.: "ezkerraldeko ibilbide estutik gelatxo ezkutu batera sartu ziran gure gizonak"), Etxde JJ ("Gaixorik zetzatenak [espetxeratuak], banako gelatxotan bereiztuak zeuden"), JAIraz Bizia 2 ("Ustu bear ba, ta ortarako gelatxora, patioan beste aldera, euritan joan zan", "Busti nai zula ta ortarako gelatxoa eskatu zun"), NEtx LBB ("neretzat gelatxo bat eska dezakezu... Santa Agedan"), Anab Aprika ("Pasa nituan iru gau nere gelatxo artan"), Mde Po ("Gelatxo zuri garbian neska dago ilhe gorriak orrazten") // Ik. OEH argitaratuan, gainera, JFlor (S. Sebastián 1879: "Goiko eta beeko gelatxoak, bost, lau ta iruna sarbideekin").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gelatxo 24: a) 'aberaskako gela bakoitza' adierako 1, X. Mendiguren B. ("Erleek eztia bertan gordetzeko erlauntzaren barnean prestatzen duten gelatxo hexagonalen multzoa"); b) (eta jate-g.) 'gela txikia' adierako 22: Euzkadi 1930 ("gelatxu bat aldanik lekurik onenian"), Y. Elorriaga ("gelatxo zuria"), B. Otazua ("berogallua egoan gelatxua abegi-oneko ta atsegingarria agertzen zan"), J.M. Azkue ("pago-ondoko gelatxora biurtu zan"), Garit ("gelatxua nai genduke puxka bat txukundu"), B. Latiegi 3 (adib.: "gelatxo txiki batean itxi ninduten"), Y. Oñatibia 2 (adib.: "Yon dagon gelatxoa txikia, baña apaña da"), M. Olaizola ap. EGLU IV ("Gure gelatxon andre orretxek dantzan egin du egoki"), UZEI ("Etxe bateko gelatxo txikia"), K. Santisteban ("Ordu luzeak iragan behar ditut gelatxo ziztrin honetan"), X. Kintana ("Gero gelatxo batetara gidatu ninduten"), X. Monasterio ("gelatxora joan nintzen botilaren bila"), X. Mendiguren B. ("Gelatxo ilunean lan eta lan ari zen"), I. Mendiguren ("gelatxo eroso-erosoa zelarik"), K. Navarro ("Gelatxoaren zoko batean utzi zituen"), P. Zabaleta ("Zure gelatxoa prest daukazu"), I. Urbieta ("gelatxoan munduko andre apainena eta maitagarriena agertu zitzaion"), L. Azkune ("Gelatxo hartan deskantsatu egin zuten"), EHAA 1984 ("erabili beharreko boto-atabakak, gelatxoak, boto-txartelak, eskutitz-azalak eta gainontzeko agiripaperak"); c) 'zelula' adierako 1, J.A. Berriotxoa ("Odonatoaren hegalak eta bena eta gelatxo garrantzitsuenak"); gelaska 'ordenadoreetako memoria nagusian helbidera daitekeen unitateetako bakoitza' adierako 1, Elhuyar ("Programaren Kontagailuan dago beti exekutatu behar den aginduaren helbidea, Memoriako zein gelaskatan dagoen alegia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gelatxo : DFrec 2, AB38 3 (etxeko g. 'cuartito de casa'; 'casilla'; 'celdilla'); gelaska : AB38 1 ('celdilla'), HiztEn (1 gela txikia; 2 aberaska osatzen duten gelatxo bakoitza; 3 ordenadoreetako memoria nagusian helbidera daitekeen unitateetako bakoitza; 4 paralelepipedo elementala); gelaxka : Euskalterm 3 (hauetan g. magnetiko 'célula magnética'; memori g. 'célula de memoria') // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gelatxo : EuskHizt (1872; gelatxu 1857; Gela txikia; ik. gelaxka), HiruMila ('pequeña habitación, celdilla'), Casve EF (gelatto 'chambrette'), Lh DBF (eta gelatto 'chambrette'), DRA (gelatxu 'celdilla'), PMuj DVC (1 celdilla, alcoba; 2 camarín; 3 aposento secundario; 4 cuartucho; 5 célula, cavidad; 6 palco de teatro; 7 alvéolo de colmena); gelaska : ElhHizt: (1 habitación o celda pequeña, aposento reducido; 2 alveolo, celdilla, celda), PMuj DVC ('celda pequeña'); gelaxka : EuskHizt (1977; Gela txikia; ik. gelatxo), HiruMila ('celda, celdilla'), PMuj DVC ('tugurio') // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira

gelaska/gelaxka erabiliagoak dirateke 'alvéolo (de colmena) / alvéole' adiera honetan: ikus

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ska/-xka/-txo, -txo/-xka.

Atzizkien araberako erabakiak

-txo

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gela txikia.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-04): kendu egin da.

gelatzar
iz. adkor. Gela handia. Gazteluko gelatzar ilunak.

Aztergaia: gelatzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar

gelaxka
1 iz. Abaraska osatzen duten gelatxoetako bakoitza. Lehen lau egunetan, gelaxkak garbitzea izaten da erleen lana.
2 iz. Kalkulu-orri batean, errenkada batek eta zutabe batek gurutzatzean eratzen duten laukia. Gelaxka batean datuak sartu ondoren, ezabatu nahi badira, hiru aukera daude.

Aztergaia: gelaxka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(erleena).

gelazain
iz. Gelaria, gela-zerbitzaria. Jenerala goizeroko garbiketak egiten ari zen, gelazainak eramandako zilarrezko konketa batean.

Aztergaia: gelazain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gelaria.

gelba
iz. Marrazoaren antzeko itsas arrain aski handia, gorputz urdinxka duena eta batez ere itsaso epeletan bizi dena (Galeorhinus galeus).

Aztergaia: gelba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: gelba: Galeorhinus galeus.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Galeorhinus galeus.

gelbera
adj. Ahula; pertsonez mintzatuz, geldoa, inozoa. Ik. geldo; makal2; maskal; motel1 2. Gelberak dira gizakien gogoetak.

Aztergaia: gelbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
gelbo
iz. Hauts mataza; oihalei ateratzen zaien zuntz edo izpi modukoa. Gelboz bete zait soinekoa.

Aztergaia: gelbo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan interpretazio zaileko gelbo : EEs 1912 ("Zirkilluak gelboaz arindu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gilba EB 1: Elhuyar ("Hostoak ere lehenik dikotomikoak zirenak, murriztuz, orratz edo gilba bilakatu ziren").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gelbo : DRA (1 hombre de poca sustancia; 2 var. de gilbo), PMuj DVC (1 G insubstancia; 2 G desaborido, soso; 3 G tímido, encogido, corto, apocado, pusilánime; 4 B inepto, chancleta, tonto, necio); gelbotu : PMuj DVC (G encogerse, acoquinarse, desanimarse, descorazonarse); gilbo : DRA (hilacha, pelusa), PMuj DVC (G pelusa, hilacha, tamo, tundizno, borra, lanilla); gilboka : PMuj DVC (G cayendo copos de nieve); gilbotsu : PMuj DVC (hilachoso, sa) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan ezaguna da, idatziz ageri ez den arren; Gip. bakarrik ote den aipatu da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

hauts-mataza.

geldi
1 adj. Geldirik dagoena; higidurarik gabea. Ur geldia bezain bare.
2 adj. Astiro higitzen dena. Ik. mantso 3; poliki 2. Eguzkiaren ibilera geldia. Neskame zintzoa, baina geldia. Laztan luze geldi bat. Oinez bihurtzen dira eta urrats geldian.
3 adb. Geldirik. Geldi, isilik dirau.
4 adb. Astiro, geldiro. Zamaria geldi doa. Gero eta geldiago igotzen zituen mailak.
5 interj. Geldi, Maria, geldi! Geldi hor, gizona! Geldi bertan!

Esaera zaharrak

Laster gehiago egiten dik dabilen bareak erbi geldiak baino.

Aztergaia: geldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: geldi egon, geldi-geldi.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: geldi-geldia .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

geldi egon, geldi-geldi

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: geldian Geldi-geldi.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): Geldian.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Lantaldeak proposatu duen azpisarrera jasoko da, oharra soilduz; baina beste forma berririk ez da orain erantsiko.

geldi eduki
ad.-lok. Geldirik eduki. Mihia geldi zeukala.

Aztergaia: geldi eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GELDI EDUKI Tener quieto. Zelan euki geldi oratute ta tokamentu loijetara ekandu dirian eskubak? Mg CO 107. Gorputza geldi daukala, dabil pensamentubagaz mundu guztian. fB Ic I 14. Ta obeto liteke mingaña euki geldi. AB AmaE 331. Ontzixka geldi zedukaten aztikeriz bezala. Or Mi 130. Isats lepoak geldi daduzka. Or Eus 80. Aren alegiñak eta purrustadak geldi dauke Nikanor, begira. Erkiag BatB 120 v. tbn. VMg 44. Echta Jos 244. Or Aitork 129. Bilbao IpuiB 99. Alzola Atalak 93

geldi eduki 8: Aizu (“Harria jasotzean geldi zaude, hankak geldi dauzkazu, ez duzu bat-bateko mugimendurik egiten”), Elhuyar (“Arazoa desagertu egiten da, burua geldi edukitzen dela onar daitekeelako”), Berria 2 (“Gure galera gaur ez ekoiztea izan da: produkzioa geldi daukagu, garbitzen eta arratsalde-gauerako prestatzen ari garelako”), EiTB 3 (“bihotza geldi eduki du minuttu batzuetan”), Argia (“Horrek ez du esan nahi presioa egin behar duenik gizarte eragileak geldi edukitzeko edo ordezkatzeko”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

geldi eduki 8: Xabier Olarra 2 (“Etengabe erretzen zuen hitz egiten zuen bitartean; hatzetan nikotinak uzten duen arrastoa nabari, une batez ere ez zuen geldi edukitzen eskua”), Irene Aldasoro 2 (“Efektu hori ez da erraza frogatzen, ia ezinezkoa baita begia era-bat geldi edukitzea segundo zatiki bat baino gehiagoan.”), Joxerra Garzia (“Txapapotez pintatua dirudien bibotetxo bat ere badu, eta ezpainen alde bat, ezkerra izango da noski, geldi dauka beti, baita hitzen esanahia behartzen duenean ere”), Oskar Arana (“Inguruan eme bat agertu orduko, berotu egiten zen eta ez zegoen hura geldi edukiko zuenik, eta hori gertatzen zen bakoitzean jabeek jo egiten zuten, hutsik egin gabe, Pavlov-ek berak egingo lukeen bezala”), Anton Garikano (“Eskuak geldi eduki itzak, bestela ezin duk eta”), Migel Angel Mintegi (“Hala ere... - zalantzaz beterik zegoen, begiak ezin geldi eduki, eskuak urduri igurtziz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia, erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa geldi sarreran.

geldi egon
ad.-lok. Geldirik egon. Alfer eta geldi egoteaz asperturik. Hago geldi!

Aztergaia: geldi egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

geldi-egon
iz. Geldi egotea. Geldi-egonak herdoilaren antza du: lan egiteak baino gehiago jaten du. || (Leku atzizkiekin, singularrean). Geldi-egonean ez da berorik.
geldi-geldi
1 adb. Erabat geldirik. Geldi-geldi geratu zen.
2 adb. Astiro-astiro. Heldu zen gaua geldi-geldi.
Loturak

Aztergaia: geldi-geldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

geldi-geldia
1 adb. Ipar. Geldi-geldi. Pozik egongo zen geldi-geldia Jesusen hitzak entzuten.
2 adb. Geldi-geldi, astiro-astiro. Zatoz geldi-geldia.
Loturak

Aztergaia: geldi-geldia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-a adlag. bikoiztuetakoa (cf. HitzElk/4, 50): osaera honetako banaka batzuk jaso dira hiztegi batuan; aski automatikoak izan litezke, baina kasu batzuen bitartez adierazi nahi izan dira Ekialde / Mendebalde banaketako erabide biak.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

geldi sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Ipar.

geldi-geldika
adb. bizk. Pixkanaka; poliki, astiro. Geldi-geldika arrosa polit ikusgarria agertzen hasi zen.

Aztergaia: geldi-geldika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

geldika sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

geldi-geldirik
1 adb. Erabat geldirik. Luzaro egon ziren geldi-geldirik ibai ondoan.
2 adb. Astiro. Biak, geldi-geldirik, atzeko ate aldera joaten dira.

Aztergaia: geldi-geldirik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

geldiagotu, geldiago/geldiagotu, geldiagotzen
da/du ad. Geldiago bihurtu. Ik. mantsotu 3. Eskua mandoaren bizkarrean jarri eta pausoa geldiagotu zuen.

Aztergaia: geldiagotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

geldiago(tu), geldiagotzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu: -ago-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

geldialdi
iz. Gelditzea; zerbait edo norbait gelditzen den denbora-bitartea edo aldia. Ik. geraldi; etenaldi. Geldialdi txiki baten ondoren. Ordu erditxoko geldialdia nahikoa du txakurrak katarro bat harrapatzeko.
Ohiko lexiak

Aztergaia: geldialdi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-i(tu)+a-

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper