50535 emaitza bilaketarentzat - [20651 - 20700] bistaratzen.

geldialdia egin
du ad.-lok. Ordubeteko geldialdia egin zuten lantegian. Madrildik Dublinera, Parisen eta Londresen geldialdiak eginez. Ez zuen bere herrian geldialdirik egin.
Ohiko lexiak

Aztergaia: geldialdia egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

geldiarazi, geldiaraz, geldiarazten
du ad. Gelditzera behartu. Ik. gerarazi. Gurdia geldiarazi. Gurasoek etxean geldiarazi ninduten. Eltzea irakitetik geldiarazteko.

Aztergaia: geldiarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

geldiarazi, geldiaraz, geldiarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

geldiarazi, geldiaraz, geldiarazten

geldiarazpen
iz. zuz. Zerbaiten jarraitutasuna etetea. Edukitzaren geldiarazpen naturala gertatzen da, urtebete baino gehiago edukitzeari utzi zaionean.
geldiarazte
iz. Gelditzera behartzea. Zigorren artean ere badago aukera, aldi baterako neurri moduan, instalazioa geldiarazteko; baina geldiarazte honen araubide juridikoak eta Industriari buruzko 10. artikuluan jasotakoak ez dute zerikusirik bata bestearekin.

Aztergaia: geldiarazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: paralización.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Arlo juridikoan usu erabiltzen den aditza dugu hori, epeei lotuta, batik bat. Horregatik, adibideren bat edo beste sar daiteke: Preskripzioa geldiarazi egingo da, betearazpen-prozedura hasi eta interesdunak hori jakin badaki (Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Legearen 47.6. art.); akzioen preskripzioa geldiarazi egiten da, akzio horiek auzitegietan egikaritzearen ondorioz (KZren 1973. art.)

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, eta H1.1 lantaldeak eskainiko dituen azalpenen ondoan jaso ahal izango dira arlo mugatuago(eta)koak.

geldiarte
iz. g. er. Geldiunea.

Aztergaia: geldiarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-arte.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

geldiunea.

geldiera
1 iz. Gelditzea.
2 iz. Gelditasuna.

Aztergaia: geldiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
geldiezin
adj. Ezin geldituzkoa. Oihartzun geldiezinaren burrunba. Olatu geldiezin baten gisan. Gizon txikia, baina bizia, geldiezina. Salneurrien igoera geldiezina.

Aztergaia: geldiezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin/-gaitz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

geldigaitz
adj. Ia geldiezina. Haur geldigaitzak. Itsasoko ur geldigaitza. Denboraren ihes geldigaitz eta gupidagabea.

Aztergaia: geldigaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gaitz/-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

geldigarri
adj. Geldiarazten duena. Galga geldigarriak.

Aztergaia: geldigarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

geldigor
adj. Geldigaitza, egongaitza. Haur geldigor honek ez gaitu bakean uzten.

Aztergaia: geldigor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Ahozko erabileraren testigantza fidagarria du

ahozko erabileraren testigantza fidagarria du (Kandido Izagirre), idatzizkoarena urria izan arren (eremua, dirudienez, "Gipuzkoako partean egiten den Bizk." da, baina ez da horrelako markarik erabili izan hiztegi honetan, OEHn ohikoa bada ere).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

haur geldigorra.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Ongi ulertu badut, Kandido Izagirreren lekukotasun erabat fidagarriaren arabera, Oñati inguruko geldigor hitz horrek ‘behin ere geldirik geratzen ez dena’ adierazten du. Geldikor berriago baina, halaber, askoz ere hedatuagoak, aldiz, ‘geldi egoteko joera duena’ esan nahi du. Antzekoak dira bai, baina ez dirudi elkarren aurka ezer daukatenik, azaleko itxura salbu, eta baditugu geure hizkuntza horrelakorik (entzungor, adibidez). Batetik, Izagirregek bilduriko hitza, jator osoa, dudarik gabe, eremu eta erabilera aski urrikoa da gaur egun. Bestetik, berrikiago asmatuak zabalera eta hedadura nabarmenagoa dauka. Nik neuk bakoitzari berea emanen nioke, ez baitugu eskubiderik biotako bat baztertzeko, ez zaharragoa berriarengatik, ez eta berri erabat zabaldua gaur oso jende gutxiki dakien eta erabiltzen duen berba bategatik ere. Datu horiek, ordea, argi utzi behar dira hiztegian, jendeak bereizten ikas ditzan.

 - [E409]: Sartu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Adibidea osatuz jasoko da: «geldigor izond.: haur geldigor honek ez gaitu bakean uzten».

geldika
adb. Apurka, pittinka. Ik. geldiro. Geldika egiten dira aurrerapenak.

Aztergaia: geldika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'apurka, pittinka'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

kategoria gehituz ("adlag."), eta AS gisa: geldi-geldika , geldika-geldika .

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

apurka, pittinka

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrera (zehaztu): geldi-geldika, geldika-geldika > geldi(ka)-geldika (forma biak baten baturik). Zehaztapena (geldi-geldika, geldika-geldika): Bizk. kendu (eremu zabalagokoa baita, gipuzkera eta lapurtera ere bai).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan jasoko da lantaldearen proposamena.

geldika-geldika
adb. bizk. Geldi-geldika. Bekatu arinaz geldika-geldika doa arima argalduaz.
Loturak

Aztergaia: geldika-geldika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

geldika sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

geldiketa
iz. kirol. Futbolean eta kideko kiroletan, atezainak baloia gelditzea. Geldiketa zailak egin zituen Realeko atezainak.

Aztergaia: geldiketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:007 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu geldiketa forma ezta gelditu forma izen gisa ere.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geldiketa (eta geldiketa giro, langeldiketa) 9: Txill ("Han ere geldiketa giro bera: igande goiz batez egon zitekeena"), GBarand Gauzaki ("bigarren ezagueraldia likina izan denaren gogorketa da, bizi izan denaren hilketa, higikuna izan denaren geldiketa"), V. Huici ("langeldiketaren aurka"), Mundua 1993 ("elektrizitate eta ikatz eskasiek geldiketak sortzen dituzte industrian"), Deia 1994 ("agian [...] atzerakadaren behinbehineko geldiketaz hitz egin beharko genuke"), Argia 1997 4 (adib.: "Zentrala ezagutzeko bisitaldi antolatuak jasotzen dituzte bertako Informazio Zentroko arduradunek [...] baina egunotan errekargarako geldiketa egin dute eta ez dago bisitaldirik"). // Ez dugu aurkitu izen gisa erabilitako gelditu formarik.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

geldiketa : DFrec 5 (ZArg, adib.: "haragi eta esnearen greba ordu bateko geldiketarekin hasi zen"), AB38 1 (lan-geldiketa: 'paralización del trabajo'), HiztEn (Kir. gelditua), Euskalterm 4; gelditu [iz.]: HiztEn (Kirol), Euskalterm 5 // Ez dugu aurkitu ap. AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

geldiketa : ElhHizt (Kir. parada) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC // gelditu [iz.]: ElhHizt (Kirol.) // Ez dugu aurkitu gelditu [iz.] ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ik. EPG corpusean geldiketa 86: Berria (Kirola sailean 84; adib. "Meritu handiko lau geldiketa egin zituen Realeko atezainak"); gelditze 25: X. Amuriza, J. Garzia, X. Montoia 2, M. Oxandabaratz 2; Herria 13 (adib., "Gelditze baten ondotik berriz hasi da Hasier Olaizola"; "gibelerat itzultzea Otsondoko lepotik, Dantxarinean azken gelditze bat eginez"); Berria 5 (adib., "Instituzioen gainbeherari gelditze bat ematea ez bada lortzen...") // Ez dugu aurkitu EPG-ZTC corpusetan izen gisa erabilitako gelditu formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Zehazki: s.u. parada (“4. Kir. del portero”) gelditu, geldiketa (hizo una gran parada), gelditu bikaina egin zuen // HiruMila: s.u. parada ("13 Dep. parada”) geldiketa // ElhHizt: s.u. parada (Dep.) gelditu, geldiketa (La parada del portero fue espectacular) Atezainaren gelditua ikusgarria izan zen // Ez dugu aurkitu kiroletako “parada” adiera ap. Lur EG/CE eta EF/FE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Jatorri-osaerak gorabehera, hedatu-nagusitua da

hedatu samarra da Kirol. eremuan, eta onartzekoa iruditzen zaio lantaldeari, gelditu aditzetiko izenak bestela ere aski ugariak diren arren.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kirol.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  Gelditu izenarekin nahikoa. Geldiketa baztertzera.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Onartu egin da lantaldearen proposamena; eta geroago ikusiko da gelditu izena ere aipatzekoa den, lekukotasunak kontuan izanik.

geldikin
iz. Zerbaitetatik gelditzen den gauza. Ik. gerakin; hondakin. Egungo egunean ez da egoitza horren ez hatzik, ez geldikinik, ez oroitzapenik.

Aztergaia: geldikin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-07-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kin osaerako berri-egokia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gelditzen dena, hondakina.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Egia da ongi eratua dagoela, eta erabiltzen dela. Baina Administrazioan, behintzat, gerakin nagusitu da ‘remanente’ adieran. Geldikin sartzea egoki ikusten dut, ez hain garbi gerakin baztertzea”

 - [E210]: Baztertzekoa, hondakin nahikoa baita (eta osaera ere zalantzazkoa).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Adiera isilduz aipatuko da forma: «geldikin iz.»

geldikor
1 adj. Gelditzeko edo geldirik egoteko joera duena. Munduan iraunkorra eta geldikorra den ezer ez dago.
2 adj. Uhinez mintzatuz, frekuentzia eta intentsitate berean, baina kontrako noranzkoan doazen bi uhin elkartzean sortzen dena. Hari bat zimikatzean, hainbat uhin geldikor sortzen dira.

Aztergaia: geldikor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-11-16
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-07-13 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geldikor 10: J.M. Agirregabiria ("Demagun, karga eta korronte geldikor batzuk sorturiko eremu elektromagnetikoa"), J.A. Irabien 3 (adib.: "erreakzio kimikoa arintsua den kasuetan, aurreko difusio-pelikuletan [geruza geldikorrak] gertatzen diren fenomenoek erauzketa-abiadura kontrolatzen dute", "Honegatik, bi geruza likido geldikorrek, bata fase akuosoan eta bigarrena fase organikoan difusio-prozesua kontrolatzen dute"), NZ/BBB1 ("Burua gutxiago ala gehiago garatu eta ezberdindurik egon daiteke, eta horrek bizitz mota higikorra ala geldikorra izatea baldintzatzen du"), Zinetika 3 (adib.: "Komenigarria da, eskema hau eta egoera geldikorraren tratamendua aipatzean etanoaren deskonposaketarentzat proposatu den eskema alderatzea", "Azaldu den azkeneko erreakzio-eskemarentzat ondorengo egoera geldikorreko ekuazioak idatz daitezke"), J.A. Irigarai ("euskarak, izkuntza nagusi gisa eta ez 'elebitasun orekatuaren' sasi soluzionean, bere lurraldea behar du oraintxe; eta lurralde horrek ez luke ertsi eta geldikorra izan behar, ideki, emankor eta edakorra baizik"), UZEI ("Perturbazio-metodoa: Atmosferako mugimenduen ekuazioentzat ebazpen hurbildu bat lortzeko, egoera geldikor bati desbiderapen txiki bat gainezartzen dion metodoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

geldikor : AB38 7, HiztEn (1 geldirik egoteko joera duena; 2 egoera berean, aurrerapen edo atzerapenik egin gabe mantentzen dena), Euskalterm 9; geldikortasun : cf. infra; geldikortu : AB38 1 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

geldikor : HiruMila (sedentario, estacionario), ElhHizt (1 sedentario, que tiende a estarse quieto; 2 estacionario), PMuj DVC (estacionario, inmóvil) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal estable; estacionario / stable; stationnaire formen ordainak: HiztHand: egonkor; (trabajador) finko / egonkor, estazionario // ElhHizt: egonkor / egonkor, geldikor // Lur EG: egonkor, iraunkor / Ø // eta EF/FE: egonkor, iraunkor, tinko / Ø // HaizeG FB: iraunkor, ongi jarri, iraupentsu, iraungarri / geldi, geldikoi // Casve FE: irainkor, iraipus, ontsa jarri, plomü / ekürü, igitügabe // PMuj DCV: 1 iraunkor, irauti, iraugarri, iraungarri, irauteko, betiereko, betiko, iraupeko, iraunkoi, iraunbear, iraupetsu, luzakor, luzaroko, iraupeneko, iraupentsu; 2 aldakaitz, aldatu-ezin, alda-ezin, eziñ-aldatuzko / geldi-geldi, mugigaitz, igigaitz, mugigabe, geldikor, bere-artan.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

eratorri berria da; eta, osaera zuzenekoa izan arren, ez dirudi egokia, formaz antzekoegia den geldigor kontrako adierakoa baitu ondoan; egonkor arautua aski ote den aipatu da, baina zalantzekin: cf. es estable / estacionario, fr stable / stationnaire.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kor.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Google-n badira 191 agerraldi inguru, modu diferenteko dokumentuetatik jasoak. Baina ez dakit aski den, ala hobe den oraingoz aipatu gabe uztea, eta egin dezala bere bidea".

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Onartu egin da forma, eta adibide batekin eskainiko: «geldikor izond.: uhin geldikorra».

geldileku
iz. Gelditzeko lekua. Geldilekua antolatu eta gero, gatibuek egarriz erretako eztarria busti ahal izan zuten. Euskal esaldiak ez omen du zati bereizirik, ez geldilekurik.

Aztergaia: geldileku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-13 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

RENFE: "Geldilekua: Parada (Punto de parada)".

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leku.

geldirik
adb. Higidurarik gabe. Ik. geldi 3. Itsasoa geldirik zegoen. Ezin geldirik egon. Geldirik eta alferrik dagoena. Baina nork atxiki geldirik harrotua dena? Zaude geldirik, gizona! Lehen bezain geldirik zirauen.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Alferrik nekatu baino hobe da geldirik egon.

Aztergaia: geldirik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: geldi-geldirik.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

geldi-geldirik

Atzizkien araberako erabakiak

-rik

geldiro
adb. Gelditasunez, astiro. Geldiro ibili. Geldiro irakurri. Geldiro hitz egiten zuen. Geldiro eta nekez.

Aztergaia: geldiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: geldi(ro)-geldiro.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

geldi-geldiro, geldiro-geldiro

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Errepika egitura: geldiro-geldiro, eta ez (ro) parentesi artean dela.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Ohargileak eskatu bezala emana dago idatzaldi berrituan.

geldiro-geldiro, geldi-geldiro
adb. Oso geldiro. Geldi-geldiro jaisten ari da eguzkia.
Loturak

Aztergaia: geldi-geldiro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gelditasun
1 iz. Geldi dagoenaren nolakotasuna. Gelditasunari darraion herio kutsua. Betetasuna behar nuen, gelditasun osoa, bake egiazkoa.
2 adj. Astiro higitzen denaren nolakotasuna. Gabia erabiltzeko hark agintzen dion arintasun edo gelditasunaz.

Aztergaia: gelditasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
gelditu, geldi/gelditu, gelditzen
1 da/du ad. Higitzeari edo jarduteari utzi edo uztera behartu. Ik. geratu; geldiarazi. Esan zion itsasoari: isil hadi eta geldi hadi. Mandoa gelditu egin zen. Trena gelditu zuten. Gelditu egin zait erlojua. Batetik bestera zebilen gelditu gabe. Geldituko ez den mugimenduaren bila dabiltzanak. Gerla gelditu. Badoa arin-arin, gelditzeke, lurreko bizitza labur hau.
2 da ad. Dagoen tokian edo egoeran jarraitu. Hik ere hobe dun hemen gelditu, zer gerta ere. Geldi zaitez gurekin. Ipuin sorta bat idatzi zuen, baina ez zuen horretan gelditzeko asmorik. Ez zen inor bizirik gelditu. Gau beranduraino kanpoan gelditzea. Lan hori ere eginkizun geldituko da, zeuek ekiten ez badiozue. Bazkaltzera gelditu.
3 da ad. Gertaera edo galeraren baten ondorioz, aipatzen den egoeran gertatu. Bakarrik gelditu zen. Hilda gelditu zen bazter batean. Estatuaren eskuetan gelditu zen irakaskuntza. Lasai gelditu ginen. Joan den urtean gelditu zen alargun. Mutilzahar gelditzeko asmoa. Baserria seme zaharrenarentzat gelditzen da. Galesen ingelesa gelditu da jaun eta jabe. Bigarren gelditu zen. Eta geldi bedi hau argi eta garbi.
4 da ad. Zati bat kendu ondoren oraindik egon edo iraun. Ik. soberatu. Ez da liburuaren alerik gelditu. Gelditzen zaizkidan orduak. Oraindik beste bat gelditzen zait. Gaina kendu ondoren gelditzen dena. Horren arrastorik gelditzen al da? Iraultzean, hala behar eta, zenbait gauza gelditu dira ontzian.
5 da ad. Hitzordu bat berbatu, ados jarri. (Osagarritzat duen aditz-izenak -ko edo -kotan atzizkiak hartzen dituela). Biharamunean ikusteko gelditu ziren. Museora joateko gelditu ginen. Gaur eramatekotan gelditu nintzen.
6 da ad. Batez ere Ipar. eta naf. Zerbait egiteari utzi. (Osagarritzat duen aditz-izenak edo izenak -tik atzizkia hartzen duela). Ez zen irakurtzetik gelditzen. Hauspoak haize ematetik gelditu dira. Nork esan du saindu bilakatzeko behar dela gizon izatetik gelditu? Lanetik gelditu gabe.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Orratzak mundu oro du beztitzen, eta da bera biluz gelditzen.

Aztergaia: gelditu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gelditu, geldi, gelditzen. da/du ad.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

AS gisa gehituz: - (e)tik gelditu .

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gelditu, geldi, gelditzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "izena ere bai. Geldiketa bezain egokia, edo egokiagoa esango nuke nik. "Gelditu bikaina egin du atezainak"" (2006-03-03)

gelditxo
1 adj. g. er. adkor. Geldia. Urrats gelditxoak.
2 adb. g. er. adkor. Geldi-geldi, astiro. Dakusagun gelditxo.

Aztergaia: gelditxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta adlag.

Maiztasuna

g.er.

gelditze
iz. gelditu aditzari dagokion ekintza. Otoitzak esatetik geldi zaitez apur bat; gelditze horrek ez dizu kalterik ekarriko. Gelditzerik egin gabe elizaraino joan. Gero, bat-bateko gelditze zakarra.

Aztergaia: gelditze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: paralización. / IparKazet (Justizia): suspension d'audience: auzi eten / gelditze; dépôt de bilan: konduen uztea / gelditze;liquidation judiciaire: legez heste / gelditze.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

geldiune
iz. Zerbait edo norbait gelditzen den denbora-bitarte laburra. Ik. geldialdi. Bizpahiru segundoko geldiunea. Geldiunerik egin gabe. Musikaren geldiuneei egokitzen. Esaldiaren geldiuneak.

Aztergaia: geldiune

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-gune/-une

geldo
1 adj. Ilauna, bizitasun edo indarrik gabea. Argala eta geldoa zara. Nahiago ditu jolaserako mutilak; neskak oso geldo iruditzen zaizkio.
2 adb. Motel, geldoki. Geldo ibili da bolada batean, baina orain bizkortu da.
3 iz. Erretzen ari den zerbaitetatik bereizten den zatikia. Ik. ilaun 2. Eskuan erortzen zaidan geldo edo txingar bat ezin pairatu dut; sugar betikoa nola eramango dut?
4 adj. kim. Erreakzionatzen ez duena, erreakziorik sortzen ez duena. Atmosfera geldoa. Gas geldoa.

Aztergaia: geldo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
geldoki
adb. Indar eta bizitasun gutxiz, ahulki. Burua geldoki mugitu du, ez gora, ez behera, ez alboetara.

Aztergaia: geldoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

geldotasun
iz. Geldoa denaren nolakotasuna. Telebistaren arrakasta ikusleen geldotasunari zor zaio.

Aztergaia: geldotasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]:  Geldokeria-rik ez dea nonbait?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, forma berririk erantsi gabe.

geldotu, geldo/geldotu, geldotzen
da/du ad. Geldo bihurtu. Erritmoa geldotu.

Aztergaia: geldotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

geldotu, geldo(tu), geldotzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

geldotu, geldo(tu), geldotzen

geltoki
iz. Trena edo autobusa gelditzeko prestatutako tokia; toki horretan dagoen eraikina. Ik. geraleku. Tren-geltokia, autobus-geltokia. Zumarragako geltokian. Geltokian zain zeudenak.

Aztergaia: geltoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(auto)busen geltoki; itsas geltoki

Jatorrizko forma

taxi-geltoki

Euskaltzaindiaren Arauak

tren-geltokia; autobus-geltokia.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "geltoki eta geraleku-ren artean diferentzia egiteari garrantzitsua deritzot. Horretara, gauza bat da trengeltoki, edo autobusgeltoki, eta beste bat autobusgeraleku edo taxigeraleku. Taxigeltoki-rik dagoenik, testuan ematen den bezala, zalantza egiten dut. Azken baten, beste hizkuntzetan egiten den desberdintasuna proposatzen ari naiz: 'estación/parada' edo 'Bahnhof' edo 'Bushof' batetik, eta 'Haltestelle'" (1995-06-29)

geltokiburu
iz. Geltoki bateko buru den pertsona. Geltokiburuak jaso du bandera.

Aztergaia: geltokiburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

RENFE: "Geltokiburua: Jefe de estación".

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Elkarketa librea baina jada aski finkatua, eta ofizio ezagun bat adierazteko behar-beharrezkoa. Hortxe dugu mahaiburu ere, ohore guztiekin onartu duguna, ofiziokoa ez den arren.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Jaso egingo da forma soila.

gema
iz. Harribitxia. Bost kontinenteetatik ekarritako mineral eta gemak ikusi ahal izango dira erakusketan.

Aztergaia: gema

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du 'harribitxia' adierakoak; Biol. eremukoa, berriz, ez dirudi frantsesez erabiltzen denik (bourgeon formak ordezkatu duelako edo).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

harribitxia.

gemazio
iz. biol. Zelulen ugalketa modua, zelula berri bat sortzeko zelula baten zati bat bereiztean datzana. Legamia-zelulak esferikoak, obalak edo zilindrikoak izan ohi dira, eta gemazioaren bidez zatitzen dira.

Aztergaia: gemazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:38 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E302]: [ik. oharra s.u. zihilketa] (1997-12-01)

geminatu
1 adj. hizkl. Kontsonanteez mintzatuz, kontsonante bakun bat baino luzeagoa izanik, bi unetan ahoskatzen dena. Latineko bokal arteko /tt kk/ geminatuak murriztu eta /t k/ herskari ahoskabe huts bihurtu ziren.
2 adj. arkit. Leiho, arku edo kidekoez mintzatuz, binaka ezarritakoa. Hirugarren solairuan, leiho geminatu bat.

Aztergaia: geminatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:34 2004-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geminatu 5: a ) Hitz-Elkarketa/1 ("A. Irigoienen [...] geminatu semantikoak #mdash# hemengo terminologian tautologiazko dvandvak"), LMuj 2 ("Latineko geminatuek, gehienetan, soilkapena jasaten dute euskarara igarotzean", "-LL+l geminatu latinoa"), R.M. Pagola ("ez da batere garbi bereizten geminatua ala luzatua den bokala"); b ) J.A. Berriotxoa ("bao gehiago dago goiko solairuetan [ez bait dira jadanik defentsarako edifizioak], mainelekin geminaturiko leihoekin").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

geminatu : HiztEn, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

geminatu : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Hizkl.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E207]:  Hizkl. marka ondo dago, baina ez da izenondo horren erabilera bakarra. Horrela: leiho geminatu. Adibideak: leiho geminatu ojibalak (EHAA 1994126 zk.- 1994/07/04), hiru leiho geminatu (Juan Plazaola Artola, Arte gotikoa Euskal Herrian http://www.hiru.com), leiho geminatu bateko erroska harribakarrekoa (BAO. 121. zk. 2001, ekainak 25. Astelehena — 11076 or.) ate geminatu. Adibideak: Ate handi geminatuak (Juan Plazaola Artola, Arte gotikoa Euskal Herrian http://www.hiru.com).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Aipatu egingo da Arkit. eremua ere: «geminatu 1 izond. Hizkl. 2 izond. Arkit.»

gemini
1 iz. astron. Zodiakoko konstelazioa. (G larriz). Ik. biki 5. Gemini konstelazioa.
2 iz. astron., astrol. Zodiakoa banatzen den hamabi zatietako hirugarrena, eguzkia Gemini konstelazioaren aurrean ikusten den aldiari (ekainaren 15etik uztailaren 16 artekoari) dagokiona; zati horri dagokion ikurra. Ik. biki 6.
3 iz. astrol. Aldi horretan jaiotako pertsona. Ez da egia izango, zu ere gemini?, banengoen ba!

Aztergaia: gemini

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-08-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan bikieta ("Creado por AG en 1896 de biki y –eta: “Bikietan ilbarrija” AG"); biritxiak Lar ("Géminis, signo del Zodíaco, Biritxiak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geminis 1, Baietz/2 ("Geminis Maiatzaren 22-tik Ekainaren 21-era. Ateak itxi tristurari"), gemini 3: Habe 1988 ("Gemini Maiatzaren 21etik Ekainaren 21ra"), U. Agirre ("Gemini maiatzak 21 - ekainak 20: Pentsatu al duzu pentsatu beharrekoa? Gero eta denbora gutxiago falta da"), Egunk 1996 ("Gemini: maiatzak 21 - ekainak 20: Santu fina zara bai. Etxean uso eta kanpoan otso"). Ez dugu aurkitu biki formarik zodiakoko zeinu hau izendatzeko; jemin 1, Lç Cal ("Iguzkia Jeminean "). Ez dugu aurkitu biki formarik zodiakoko zeinu hau izendatzeko.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gemini : HiztEn, Euskalterm 1; geminis : LurE; gemini: HiztEn, HiruMila, Zehazki; geminis: LurE; Bikiak: Zehazki. // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gemini : ElhHizt, EskolaHE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Sektore jakin bateko informazioa

Berria 2005-08-25: Aries / Taurus / Gemini / Cancer / Leo / Virgo / Libra / Scorpius / Sagitarius / Capricornus / Aquarius / Piscis.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Gemini ZTC 4: Eider Carton (“Gemini konstelazioan disko-itxurako objektu bat ikusi zuen”), Jesus Arregi Bengoa (“Eguzkia maiatzaren 21ean sartzen da Geminin”, “Luzera ekliptikoa 100º da, Geminin”), Joxerra Aizpurua (“itzala Gemini-n zegoela ikus daiteke”); Geminis ZTC 13: Eduardo Artamendi (adib.: “Geminisen sartzen denean””Geministik Cancerrera sartzen denean”, “Txakur txikiak Geminisi jarraitzen dio”), Jesus Arregi Bengoa (“Maiatzaren 21ean Geminis-en sartzen da”), Jon Andoni Boneta (“maiatzaren 21ean Geminis-en sartzen da”) // EPG: M. Lizarralde (“Geminis on batek bezala bi aurpegi ditu Juan Carlos Perezek”), X. Iruretagoiena (adib.: “Taurotik irten eta Geminisen sartzen denean”, “Geminisen egiten zuen bide berdina”, “Geminisen puntuetan barrena”), Edorta Jimenez (“Geminis konstelazio bilakaraziz”), Pello Zabala (“Geminis duzu hurrengoa”). // Ez dugu aurkitu zodiakoko zeinua adierako biki edo antzeko formarik.

Erdaretako formak

es (RAE): Géminis; fr (Larousse): les Gémeaux; en (Collins): Gemini; de (Langenscheidts): Zwillinge.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

Onartzekoa da Gemini forma horoskopokoa aipatzeko eta konstelazioa edo zodiakoko zeinua izendatzeko; ez dirudi biki ordaina aipatu behar denik, ez baita adiera horretakorik aurkitu inongo testutan (ez OEH-EEBS eta ez EPG-ZTC corpusetan).

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zodiakoari dagozkionak batera berrikustekoak dira.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bikura (2015-10-30): gemini iz. Sin. biki.

gene
iz. Kromosomaren elementua, ondoretasun ezaugarrien transmisio unitate funtzionala. Bihotzekoak eragiten dituen genea identifikatu dute japoniarrek. Gene akastun batek eragiten du minbizia, adituen arabera.

Aztergaia: gene

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gene, genetika".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gene terapia, gene-terapia
iz. Bereziki eritasun genetikoen sendabidean erabiltzen den terapia, organismo baten ehunetan eta zeluletan gaitza eragiten duten geneen lekuan beste gene batzuk jartzean datzana. Prostatako minbiziaren aurkako gene terapia abian da Ingalaterran.

Aztergaia: gene-terapia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gene-terapia 40: Elhuyar 31 (adib.: “Erretinosi pigmentario gaitzak utzi zuen itsu, duela 7 urte gene-terapiak ikusmena berreskuratzen lagundu zion arte”), Jakin 9 (“Egun hartan, 1990eko irailaren 14an hasitako gene-terapia bidezko saio klinikoek lehen biktima eragin zuten”); terapia geniko 10: Elhuyar 3 (adib.: “Esate baterako, terapia genikoetarako erabili ahal izango direla aipatu du Alkortak”), Berria 6 (adib.: “Gaitza nola garatzen zen, sintomatologia eta terapia genikoa egiteko erabili zuten prozedura"), Jakin (“energi politikak, airearen kutsadura, nekazaritza iraunkorra, elikagaien irradiazioa, ingurumenarentzako arrisku kimikoak, garraio pribatuaren etorkizuna, terapia genikoa, klonazioa, genetikoki eraldatutako organismoak (GEO), informazioaren gizartea, hondakin nuklearren kudeaketa, naturaren balioak”); terapia genetiko 19: Elhuyar (“Jakintza horrek terapia genetikoari atea irekiko lioke. Bide horretan egin da zerbait?”), Berria 17 (adib.: “Terapia genetikoaren historia Pirinioetako etapa ziklista baten parekoa izan da orain arte, gorabehera handiak izan dituena”), EiTB (“Terapia genetikoetan informatikak duen paperaz, ostiraleko 'Forum'ean”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gene terapia 5: Berria (adib.: “Gantza gutxitzeko gene terapia aztertzen ari dira AEBetako eta Suitzako zientzialariak”); terapia geniko 13: Berria 5 (adib.: “Terapia genikoa erabiliz, bi anaia sendatzea lortu dute Alemania”), Juan Garzia 8 (adib.: “Terapia genikotik, nahiz hastapen toteletan baino ez dagoen oraindik, uste osoz espero ditugun aurrerapenek bide horretatik joan behar dute noski”); terapia genetiko 5, Berria (adib.: “Pilulez gain, etorkizun batean kirolariak gen aldaketa horretan oinarritutako terapiagenetiko bat egin ahal izango dutela uste dute zientzialariek”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ZTH: gene-terapia (Genet./Med.) sin. genoterapia, terapia geniko.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es terapia génica, terapia genética / fr thérapie génique, thérapie génétique: Elhuyar: - / Nolaerran: gene terapia / Zehazki: geneekiko terapia / Labayru: - / Adorez5000: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia terapia geniko osaerarekin batera. Geniko ere sartzea proposatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

Adibide gisa onartzekoa gene sarreran.

genealogia
1 iz. Pertsona baten arbasoen multzoa. Ik. askazi; leinu. Bere familiaren alde bietako genealogia zehazteko.
2 iz. Historiaren adarra, genealogiak aztertzen dituena. Beren jatorri bila genealogia-liburuetan ibili arren, ez zuten aurkitu.

Aztergaia: genealogia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Katal: Genealogia: Genealogía .

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

genealogiko
adj. Genealogiarena, genealogiari dagokiona. Goiz hartan bertan izana nintzen udaleko artxibategi nagusian, nire zuhaitz genealogikoa osatzeko. Hamabi-hamalau familien zuhaitz genealogikoa egin nahi nuke. || Hizkuntzen arteko ahaidetasun genealogikoa.

Aztergaia: genealogiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-03-12 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

generadore
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, generadore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sorgailu].

Aztergaia: generadore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-07-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh67 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

generadore (eta j- 3) EB 9: P. Alkain 3 (adib.: "Generadore termoelektriko eta aparatu termoionikoak"), I. Iñurrieta 2 (adib: "Marraztu zirkuitu elektrikoa generadore, eroale eta hartzailearekin"), FisKim/BBB ("Bere potentzial diferentziak konstante dirauen generadore baten poloei..."), P. Ezkiaga 3 (adib.: "Bordara ez zen argindarra iristen eta jeneradore baten bitartez lortzen zuten bertarako argia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

generadore : AB38 6 (hauetan 2 g. elektriko), LurE, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, HiztEn.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

generadore : HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF; jeneratore : Lur EG/CE // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal generador, -a / générateur formen ordainak: HiruMila: 1 sortzaile, sortarazle; 2 (aparato) generadore, sorgailu; generador eléctrico: sorgailu elektrikoa // ElhHizt: 1 adj. sortzaile; 2 Electr./Fís. sorgailu // Lur EG/CE: 1 sortzaile; 2 indar emaile; 3 generadore // Lur EF/FE: 1 sortzaile; 2 indar emaile; 3 jeneratore // XarHizt: sortzaile, aita; techn. sorgailu // Casve FE: aita, sorzale; tech. sorgailü // HaizeG FB: aita, sortzaile, ernatzaile // T-L LBF: aita // PMuj DCV: emartzaile, ernatzaile, sortzaile, aita, guraso // Ez dugu aurkitu ap. Azkue Aurkibidea.

generadore iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, generadore-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. sorgailu].

generadore 61 (Argia 9, Berria 22, DiarioVasco 4, EiTB 15, Elkar 3, Consumer 7, Elkar 1, Laneki 1); sorgailu 215.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

generadore 7; sorgailu 19.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. sorgailu / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Egokia da debekua, eta baliokideak bere bidea egin du.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. sorgailu.

general
adj./iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, general-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. jeneral1; jeneral2].

Aztergaia: general

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-09-22 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ager.ak OEH / EEBS segidan: gen- 58 / 72; jen- 629 / 244; ien- 11 / 0.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) iz.ak: general 12: G 5 (Or SCruz); IE-ZuAm 7 (EZ Man II, Tt Onsa, JE Bur); ieneral IE 1 (JesBih); jeneral 127: B 19 (JJMg BasEsc, AB AmaE, Azc PB, Itz Azald, Kk Ab II, Balad, Alzola Atalak); G 59 (Mb IArg II, Cb, Echag, Izt C 33, JanEd I, Arr May, Iraola, Or SCruz, Tx, NEtx LBB, Munita, Anab, Salav); IE-ZuAm 46 (Lç, EZ Man I, Tt, ES, Xarlem, Bordel, Ip Hil, Arb Igand, HU, Barb Sup, Etcham, Zerb IxtS, Zerb Azk, StPierre, Casve SGrazi); EB 3 (MEIG); eta almirante jeneral G 1 (Izt C); buru-jeneral G 1 (Mb IArg I); intendente jeneral G 1 (Izt C); kapita(i)n jeneral G 15 (Izt C); IE 3 (Lç, ES); EB 1 (MEIG); komandante jeneral G 3 (Izt C); jeneral - seme EB 1 (MEIG); teniente jeneral G 5 (Izt C); jeneraltasun IE 2 (Mat); EB 1 (MEIG); jeneraltza EB 1 (MEIG); b) izond.ak: general 36: IE-ZuAm 35 (EZ Man II, Harb, Hm, Tt Onsa); EB 1 (MEIG); ieneral IE 10 (CatLuz, JesBih); jeneral 404: B 93 (Cb CatV, Añ, Mg CO, JJMg BasEsc, Astar II, Cat, Itz Azald); G 144 (Mb IArg I, Cb, Mg CC 102, Gco, AA II, Izt C, Arr May, Aran SIgn, PE, ArgiDL, Uzt Sas, Vill Jaink); IE-ZuAm 164 (E, Lç, Mat, EZ, Harb, Ax, SP, Tt, Gç, Bp, ES, Ch, Mst, CatLan, Monho, Añ CatAN, Dh, Cat, UskLiB, MarIl, Jaur, Laph, CatAe, CatSal, CatS, Ip Hil, HU, Arb Igand, Zerb Azk); EB 3 (MEIG); eta jenerale IE 1 (LE Prog); nagusi-jeneral G 1 (Mb IArg II); c) eratorriak: generalki IE 9 (EZ Man II, Harb); generalkiro G 1 (Gco II); jeneralean G 3 (PE, Uzt Sas); jeneralian G 10 (Arrantz, EusJok, Tx B II, Uzt); Zu 3 (UskLiB, CatS); jeneralki 44: G 2 (Vill Jaink); IE-ZuAm 41 (Lç, Mat, EZ Noel, SP, Tt Arima, Bp II, ES, Ch, CatLan, UskLiB, CatS); EB 1 (MEIG); jeneralkiro G 1 (Gco II).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) iz.ak: general 28: B 3 (Kirikiño, B. Aurre-Apraiz, B. de Arrizabalaga); IE 9 (M. Ariztia); EB 16 (M. Goihenetxe, J. Agirre, J. Sudupe, X. Gereño, J.A. Agirre, S. Garmendia, J.M. Irigoien, D. Urbistondo, X. Amuriza, Egin, Deia, Unesco-ren Albistaria); jeneral 86: B 1 (J. Zubikarai); G 4 (G. Aresti, A. Zavala, B. Latiegi); IE 14 (Catichima edo Fedea..., Eskualduna, D. Soubelet, Otoizlari, D. Landart, Herria); EB 67 (L. Mitxelena, J. San Martin, U. Larramendi, Historia eta ..., Saioka, Euskadi jaietan, J. Hiriart-Urruty, E. Etxebarria Legina, M. Onaindia, X. Gereño, I. Aldabe, J.L. Agote, A. Valdes, Txill, X. Mendiguren Bereziartu, I. Zubiri, Gabai, J. Etxaide, I. Tapia, X. Arbelbide, A. Arozena, Hemen); jenerale EB 12 (I. Aldabe, X. Arzelus 11); b) izond.ak: general 15: B 1 (J. Garitaonaindia); IE 2 (M. Ariztia, F. Krutwig); EB 12 (J. Apecechea, J.R. Etxebarria, Fisika Orokorra, G. Nazabal, M.A. Barcenilla, E.J., Egin); jeneral 69: B 1 (Oñati); G 8 (Jesus'en biotzaren..., J.M. Arzallus, A. Arrinda, R. Bozas-Urrutia, Vill); IE 7 (J. Elissalde, Catichima edo Fedea..., Eskualduna, Otoizlari, M. Goihenetxe, Herria); EB 53 (El Día, T. Barrenetxea, J.M. Zabaleta, J. San Martin, J.L. Davant, Euskal kulturaren urtekaria, J.M. Arrieta, J. Sudupe, Alderdi Komunistaren manifestua, Sakramentinoak, Euskaltzaindia, J. Azurmendi, G. Garate, Pio Baroja, E.J., S. Garmendia, J. Hiriart-Urruty, Egin, J.M. Elexpuru, K. Aulestia, I. Salbidegoitia, J.B. Dirassarre); c) eratorriak: generalean EB 12 (Oihenart Taldea, B. Astobiza, Zinetika Kimikoa, J.M. Txurruka, V. Cortes Alonso, U. Larramendi, I. Aldabe, J. Arregi); generalki 10: G 1 (P. Iztueta); EB 9 (X. Iturpe, P. Alkain, Oihenart Taldea, J.M. Irazola, J.A. Agirre, Amaiur); jeneralean 47: G 1 (Vill); EB 46 (J.I. Iglesias, J. Garzia Garmendia, X. Amuriza, J. Bergara, Euskal Estatistika-Erakundea, E.J., Oihenart Taldea, Elhuyar, I. Irazabalbeitia, M. Ausin, J. Arregi, J. Azurmendi, F. Mendizabal, X. Kintana, F. Arbizu, J. Setien, Elhuyar, UZEI, G. Nazabal, J. Zabaleta, Euskaltzaindia, I. Aizpuru, J.I. Abrisketa, I. Mujika Iraola, B. Atxaga, DV, Gaur express, F. Larrea, F. Ibargutxi); jeneralki EB 14 (I. Ibarrola, M. Murua, J. Amenabar, X. Iruretagoiena, J.I. Paul Arzak, J. Azurmendi, B. Bakaikoa, X. Kintana, X. Gereño, Sagardoa); jeneraltasun EB 1 (J.M. Zabaleta); jeneraltza EB 1 (L. Mitxelena); generalpen EB 1 (J.R. Etxebarria); generalizatu EB 2 (Saioka, I. Aldabe); generalizazio EB 3 (J.M. Goñi, P. Esnal); jeneraldu EB 1 (J. Azurmendi); jeneralizatu EB 6 (M. Pagola, G. Nazabal, Gipuzkoako Ekonomia, P. Arregi, E.J., Amatiño); jeneralizazio EB 6 (J.M. Zabaleta, UZEI, P. Salaburu, Eguna); generalitate EB 1 (I. Aldabe); jeneralidade EB 1 (X. Amuriza).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

a) iz.ak: general : DFrec 1, AB38 1, AB50 34; kapita(i)n general: AB50 2; teniente general: AB50 5; jeneral : DFrec 14, AB50 10, HiztEn-LurE, Euskalterm 4; jeneraltza: HiztEn-LurE; kapitan jeneral: AB50 1; jeneralisimo: Euskalterm 1; b) izond.ak: general : DFrec 20, AB38 11, AB50 9; jeneral : DFrec 53, AB50 14, HiztEn-LurE, Euskalterm 69; c) eratorriak: generalki : DFrec 4, AB38 1; generaltasun : AB38 1; generalizatu : AB38 3, AB50 1; generalizazio : AB38 4; jeneralki : DFrec 3, AB50 2, HiztEn-LurE; jeneraltasun : Euskalterm 1; jeneraldu : DFrec 1; jeneralizatu : DFrec 2, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 8; jeneralizagarri : Euskalterm 1; jeneralizatzaile : Euskalterm 2; jeneralizazio : HiztEn, Euskalterm 6; jeneralista : HiztEn, Euskalterm 1; jeneralitate : Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

general* e. jeneral.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu onartzekoa da, sistemaren arabera egokituz

ik. jeneral

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j, -al(e)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A106]: ik. oharra, s.u. ofizial. (1993-02-10)

 - [E124]: [ik. "g/j grafiak" #mdash# ] (1994-05-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: eta ez jeneral.

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'E. Knörrek aurkeztutako oharrak [...] general [...] eta gerok hitzei buruzko ohar-eskariak ez dira onartu'.

generiko
1 adj. Ezaugarri orokor berak dituzten elementu guztiei dagokiena. "Garai hartan" izen generikoa izango zuen testu saila. Orkatz izena generikoa izan zela dirudi, ahuntz tankerako basapiztia guztiak izendatzeko. Sendagai generikoak ekoizteko baimena. Arkitektura zentzu generikoan hartuta.
2 iz. Sendagai generikoa. Generikoak kontsumitzeko ohitura oso zabaldua dago egun AEBn.

Aztergaia: generiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "† generiko e. jeneriko".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "g/j grafiak" #mdash# ] (1994-05-20)

genero
1 iz. hizkl. Izenak eta kidekoak zenbait motatan sailkatzen dituen gramatika-kategoria. Euskaraz ez dago generorik.
2 iz. biol. Familia bat banatzen den sail bakoitza. Animalia edo landare motak generotan biltzen dira.
3 iz. Eduki edo ezaugarrien arabera sailkatutako arte- edo literatura-lanek osatzen duten multzo edo klasea. Ipuingintza, nobela, poesia, antzerkia, ia genero guztiak ditu landuak.
4 iz. Gizarte zientzietan, kultura jakin batean, norbait gizasemetzat edo emakumetzat hartzeko, kontuan hartzen diren ezaugarrien, jarreren eta eginkizunen multzoa. "Hezkidetza" generotik at egiten den pertsonen hezkuntza da, gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio, portaerak eta abar kontuan hartu gabe heztea.

Aztergaia: genero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06 1994-09-22 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

genero (izu genero, literatur genero) forma 87 aldiz ageri da, EB-EgAs (R. Manjón, J. Azurmendi, K. Altonaga, J. Auzmendi, Agenda HABE, UZEI, Elhuyar, A. Etxeberria, X. Kintana, M.A. Unanua, J.A. Berriotxoa, J. Aldabe, M. Lorda, I. Tapia, BITEZ, I. Aizpuru, J.A. Agirre; BEO, Egin, J. Lizarralde, J. Muñoz, Argia, Herriz Herri); generokide EB 1 (JA. Berriotxoa); jenero (jeneru, literatur jenero) 53 aldiz: G 1 (A. Zabala), EB-EgAs 52 (J. Zulaika, A. Lertxundi, Jakin, K. Santamaria, I. Aizpuru, Y. Iguaran, Euskal hizkuntza eta literatura, J.I. Paul, Agenda HABE, J. Zabaleta, Lurgintza, X. Galarreta, Hizkuntza 8, Pio Baroja, J.M. Torrealdai, Deia, Gaur Express, Argia, Zeruko Argia, DV Zabalik, HABE, Hemen, Gure Erria, J. Otaegi).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

genero : DFrec 5, AB38 2, AB50 3, HiztEn (hau azalduz), Euskalterm 25; generokide : Euskalterm 1; jenero : DFrec 21, AB38 4, AB50 13, HiztEn ("1 Heg. Herr. salgaia; 2 ik. genero"), LurE, Euskalterm 11.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. EGLab: genero (50-51); balio generiko (90).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

g / j

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "goi adieretan (genero gramatikala...) g-rekin, jenero, agian, salgai, barazki edo ortuari adierarako utzi liteke" (1995-06-16)

 - [E410]: "ez dut ulertzen zergatik ez den onartzen forma hau, nahiz eta beste jenero bat egon, lehendik mailegatua. Inoiz aurrizki-funtzioan ere azaltzen da, generitipoedogenerotipobezalako formetan" (1995-03-22)

 - [E124]: [ik. "g/j grafiak" #mdash# ] (1994-05-20)

 - [E299]: ik. Manuel M. Ruiz Urrestarazu-ren oharrak "g/j" txostenari (1994-10-17)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Proposamena: 2. e. jenero (esaterako: ‘astean baten baino ez gara joaten jenerotan dendara’). Eta J letran: jenero sartu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan utziko da lehen itzulikoa.

genero indarkeria, genero-indarkeria
iz. Bikote harremanetako indarkeria fisiko edo psikologikoa, gehienetan gizonezkoak, bere generoari ustez dagokion nagusitasun edo botere adierazpen gisa, emakumearen kontra erabiltzen duena. Eusko Legebiltzarreko Mahaiak babesa eskaini die genero indarkeria jasan duten emakumeei.

Aztergaia: genero-indarkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): genero-indarkeria 87: Berria 10 (adib.: “Maitatzen irakasten du Pilar Sampedrok; bikote harremanetan genero-indarkeria egoerak identifikatzen irakasten die gazteei, eta errespetuan oinarritutako erlazioak eraikitzen”), EiTB 69 (adib.: “Ustezko egileak erasoaldia aitortu zuen ertzainen aurrean eta hau ikusita, atxilotu egin zuten genero-indarkeria delitu bat leporatuta”), Argia 2 (adib.: “Izugarrizko nahaspila dago genero-indarkeriaren inguruan, eta korapilo hori askatzen saiatzen gara gako batzuk emanda”), DiarioVasco 6 (adib.: “Babes bereziko gizarte-sektoreak: 10 etxebizitza, beren kargura adin txikikoak dituzten guraso bakarreko bizikidetzaunitateak, genero-indarkeriaren biktimak, bananduak, dibortziatuak eta alargunak, ezintasun psikikoa dutela egiaztatzen duten pertsonak”); genero indarkeria 1136: AEK (“Genero indarkeria. Gero eta sexu eraso gehiago jasaten dituzte AEB-etako armadako emakumeek“), Deia 3 (adib.: “Azken sei hilabeteetako lanari sinadura batekin eman zioten atzo amaiera Bermeon, aurrerantzean genero indarkeriari aurre egingo dion protokoloaren sinaketarekin”), Consumer 3 (adib.: “Genero Indarkeriari buruzko Legeak berariaz debekatzen du bitartekaritzaren aukera”), Berria 914 (adib.: “Erakundeek eta herritarrek gogor salatu zuten atzo ustez genero indarkeriagatik Euskal Herrian gertatu den azken hilketa”), EiTB 166 (adib.: “Zafrako Udalak dolu eguna ezarri du biharko, astelehena, genero indarkeriak eragindako azken biktima omentzako”), Argia 43 (adib.: “Memoria, amatasuna, nazioa, genero indarkeria eta sexu identitatea izan dira aztertutako gaiak”), DiarioVasco 6 (adib.: “EHUk nerabeen eta gazteen harremanen eta genero indarkeriaren arteko lotura ikertu du eta genero estereotipo sexistak oraindik ere oso errotuta daudela, eta genero indarkeriarekin lotutako egoerak detektatzeko eta horri aurre egiteko baliabiderik ez dutela ondorioztatu du”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: genero-indarkeria 238, Berria (adib.: “Azken lau urteetan genero indarkeriaren ondorioz hil den emakume kopurua bikoiztu egin da”, “Nola jarri daitezke genero indarkeriaren kontrako politikak abian, errealitatea zein den ezagutu gabe?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: genero indarkeria Ikus 'Deontologia' atala | genero 2. Kulturak eta gizarteak sexu bakoitzari ezartzen dioten rola. Ez nahasi sexuarekin. Genero indarkeria emakumeen kontrakoa izan ohi da, eta haurren kontrakoa ere bai. | sexu abusu edo sexu gehiegikeria, sexu eraso, sexu jazarpen. Sexu askatasunaren kontrako delituak. Ez nahasi sexu erasoak eta genero indarkeria: 'genero indarkeria' terminoa zabalagoa da, eta, sexu erasoak ez ezik, bestelako tratu txarrak ere izendatzen ditu.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es violencia de género / fr violence de genre: Elhuyar: genero-indarkeria / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa sartzekoa genero sarreran.

genesi
1 iz. Hasiera, Itun Zaharreko lehen liburua. (G larriz). Genesiko Josef eta bere anaien istorioa.
2 iz. jas. Sorrera, hasiera. Teorien genesian egon diren faktore sozialetatik abiatuz ulertu behar dugu zientzia.

Aztergaia: genesi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Jas.

genetika
iz. Biologiaren adarra, ondoretasunaren eta geneen zientzia. Genetikaren legeak.

Aztergaia: genetika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

genetikari
iz. Genetikan aditua den pertsona. Genetikariek bi landare horien arteko desberdintasun genetikoak bilatu zituzten, eta gene jakin batean, ORE1 genean, aurkitu zituzten.

Aztergaia: genetikari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): genetikari 28: Elhuyar 26 (adib.: “Thomas Kunkel genetikariak eta haren kideek kadmio kloruroarekin tratatu zituzten giza zelulak, eta ikusi zuten berezko akatsen % 28 ez zirela konpontzen”), Jakin (“Charles Davenport genetikari estatubatuarra”), Argia (“Motoo Kimura genetikari japoniarrak”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: genetikari , Herria (“Ana Maria Cobo genetikariarekin elkarrizketa”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es genetista / fr généticien: Elhuyar: genetista / Nolaerran: genetikalari / Zehazki: genetikalari / Labayru: genetista / Adorez5000: genetista.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf. genetista beherago.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

genetiko
1 adj. Ondoretasunari dagokiona. Eritasun genetikoak.
2 adj. Jatorriari dagokiona. Euskararen bakartasun genetikoa.

Aztergaia: genetiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
genetikoki
adb. Genetikaren aldetik, genetikari dagokionez. Genetikoki berdin-berdinak izaten dira anaia edo ahizpa bikiak. Genetikoki eraldatutako haziak.

Aztergaia: genetikoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh421 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

genetikoki 48: Pello Zubiria, Mikel Asurmendi, Joxerra Aizpurua, Gorka Berasategi 2, Garbiñe Ubeda, Edorta Agirre 3, Berria 6, Ixiar Zubiaurre 5, Ainara Arratibel, Jabier Agirre, Irune Lasa 4, Uxua Larretxea, Irati Elorrieta, Mikel Peruarena 4, Arantza Quecedo, Ainara Rodriguez, Maite Asensio 4, Unai Zubeldia, EiTB 9. // genetikoki 421: Aizu 2, Argia 52, Berria 98, Deia 5, Deustuko Unibertsitatea 2, DiarioVasco 4, EiTB 41, Elhuyar 91, Elkar 6, Erlea 3, Consumer 94, Espainiako Gobernua 4, HABE, Jakin 8, Karmel, Laneki 8, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: genetikoki 125: Berria 102, Herria 4, Edorta Agirre 8, Filosofiako gida 3, Xabier Olarra 2, Juan Garzia 2, Itxaro Borda, Ana Urkiza, Xabier Mendiguren Elizegi, Patxi Zubizarreta.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta jasotzekoa.

genevillar
1 adj. Genevillakoa, Genevillari dagokiona.
2 iz. Genevillako herritarra.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper