50535 emaitza bilaketarentzat - [20701 - 20750] bistaratzen.

geniko
adj. biol. Geneena, geneei dagokiena. Ik. genetiko. Serum bietan adierazpen geniko berbera ikusten da kasu gehienetan.
Azpisarrerak

Aztergaia: geniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-03-12 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geniko 5, Genetika eta Osasuna (adib.: "gaixotasunen azterketa eta diagnosian, jaioaurreko diagnostikoan, aholku genetikoan eta gaixotasunen tratamenduan, batez ere terapia genikoan", "Terapia genikoa, faltan dagoen gene bat edo gene akastun bat metodo molekularren bidez ordezkatzean datza").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez ohiko iturrietan (DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm) ez eta hiztegietan ere (EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC).

Erdaretako formak

Ez dugu aurkitu ap. fr (DLLF), en (Collins), it (S. Carbonell), de (Langenscheidts).

geniko 6, Asier Fullaondo (“Terapia genikoa”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: geniko 18: Berria 5 (“terapia genikoa”), Juan Garzia 9, Pello Salaburu 3, Josu Zabaleta.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Hiztegi honi ez dagokion teknizismoa.

Zalantzazkoa da mailegua, teknizismo mugakoa baita

teknikoegia da hiztegi honetarako.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Biol.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

terapia genikoa.

genio
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, genio-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. jenio; jeinu].

Aztergaia: genio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:11 1999-07-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. jenio eta jeinu arautuak.

genital
1 adj. Ernaltze organoena, ernaltze organoei dagokiena. Gorputzaren alde genitalak.
2 iz. pl. Ernaltze organoak. Genitaletatik burmuinera eta burmuinetik genitaletara.

Aztergaia: genital

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

NekHizt.

genitibo
adj./iz. hizkl. Kasuez mintzatuz, batez ere jabetasuna adierazten duena. Hitz bat genitiboan ipini. Genitibozko hitzak. Genitiboa, euskaraz, noren eta nongo kasuak izendatzeko erabiltzen da.

Aztergaia: genitibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-02-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

genitibo (eta -ivo 2) 34: E. Etxezarreta (“genitiboa genitiboz”), J.M. Irazola (“Datiboa / Genitiboa / Komitatiboa / Instrumentala / Genitibo TD / Inesiboa / Adlatiboa / Ablatiboa”, “Nominatiboa / Ergatiboa / Datiboa / Genitiboa / oraintsuago / Instrumentala / Inesiboa / adlatiboa / Partitibo-ablatiboa”, “Toki-denborazko genitiboa”, “gizonaken genitiborako eta gizonaki datiborako”, “Hain zuzen ere genitiboan, instrumentalean eta komitatiboan sartzen den -E- pluralgile honek tokizko kasuetako -ETA-ren -E- honi ere plural kutsua ematen dio”, “Bestalde, genitiboko -E- dela eta, Bizkaiko genitibo zaharra, -aen, zer?”, “Genitibo toki-denborazkoa”, “Genitibo edutezkoaren gainean eraikitzen da”, “Bizidun nahiz bizigabekoekin erabilten da, genitibo edutezkoarekin egin ohi den bezala”, “baina bizidunetan -gan- ipinten da genitibo edutezko ta desinentziaren tartean: Amaren-gan-dik, etab.”), LMuj (“Hitz latinoen azken s hori (bai nominatiboan, genitiboan, akusatiboan, bai neutro singularrean, eta bai askozko maskulino/femeninoan) euskaraz igurzkaria bihurtzen da”), J. Ortiz de Urbina (“Fineraz, genitibo esapideek jabearekiko komunztadura marka daukate”), PAlt (“erlatiboak genitiboan joan beharko lukeenean, oso gaizki moldatzen garela gaurko euskaldunok”, “Frantsesak erakusten digunez perpaus nagusiaren eta erlatibozkoaren elementuen arteko erlazioa genitiboa denean, bestela esan, erlatiboak genitiboan joan beharko lukeenean, oso gaizki moldatzen garela gaurko euskaldunok”, “Leizarragaren irtenbidea ezin errazagoa da, bestalde: genitiboa erabat isildu”, “hizkuntz erromanikoen kategorietan genitiboan joan behar lukeen erlatiboa”), A. Irigoien (“Baina Vulgata-k Non est opus valentibus medicus, sed male habentibus du, eta medicus genitivo kasuan ez dagoenez gero Duvoisin-ek Sendoek ez dute sendakin beharrik, bai ordean eri direnek erara genitivorik gabeko mugagabe absolutuan itzultzen du”, “artikulua kendurik lekuzko genitiboa behar zenean Iruñeco egiten zen”), A. Barreña (“Edozelan ere, azpimarragarria iruditzen zaigu, gure datuen arabera behinik behin, genitiboaren birdeklinaketa honetaz genitiboaz berataz batera edo goizago jabetu dela baieztatzea”, “Edozelan ere, azpimarragarria iruditzen zaigu, gure datuen arabera behinik behin, genitiboaren birdeklinaketa honetaz genitiboaz berataz batera edo goizago jabetu dela baieztatzea”, “genitibo-marka geroago agertzen zaigu”, “Toki-genitiboa, beraz, genitiboa baino beranduago agertzen zaigu haur honi grabaturiko korpusean”), Eutsi/1 (“Leku genitiboa: Iruñeko; Donostiako”, “Genitiboa: Iruñeren; Donostiaren”, “Genitiboaren gainean eraikia: Iruñearentzat; Iruñearendako; Donostiarentzat; Donostiarendako”), JAMuj (“norengan saileko kasuak genitiborik gabe eraikiak”), E. Lopetegi (“-ko genitiboa lot dakioke”), A. Alberdi (“Euskaraz, izenordain indartuen genitiboak diren neure, heure, bere... + burua formula erabiliz osatzen dira”).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

genitibo : AB38 2, AB50 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 5.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. EGLab: genitibo (adib. 58; 68; 73; 83; 91; 181; 195; 231-234; 450; 492; 493; 509); eta genitibo bihurkari (70; 71); jabego genitibo (156; 159; 181); leku genitibo (162; 168; 236; 488); EGLU-I, 280 (eta tauletan): genitibo (eta 248: leku-genitibo).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Erdaretako formak

fr (DLLF): génitif, (baina Lafitteren Grammaire Basquen: génitif locatif, génitif possessif); en (Collins): genitive; it (S. Carbonell): genitivo; de (Langenscheidts): Genitiv.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

a) Kategoriak eta arloa aipatzeko eskatuz: «izond. eta iz. Hizkl.» eta b) azpisarrera gisa erantsiz: leku-genitibo.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Kasuen izenak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "inolako zalantzarik gabe. Nork irakurri du *jenitibo modukorik?" (1995-06-16)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): genitibo edutezko, genitibo leku-denborazko.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere hartan utziko da lehen itzulikoa, forma berririk erantsi gabe.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): izond. eta iz. Hizkl.. Eta AS gisa: leku-genitibo

genoma
iz. biol. Espezie edo banako baten geneen multzoa. Giza genomak 23 kromosoma bikote ditu.

Aztergaia: genoma

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
genomiko
adj. biol. Genomarena, genomari dagokiona. Hainbat minbizi motatan gertatzen diren aldaketa genomikoak.

Aztergaia: genomiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh103 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 103 (87 UEU); ETC: 243

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0 / Euskalterm: genomiko (Biol. bilduma genomiko Termino onartua).

Bestelakoak

genoma iz. Espezie edo banako baten geneen multzoa. Giza genomak 23 kromosoma bikote ditu.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu onartzekoa da

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin. Bide batez, genoma formari ere Biol. marka gehitu.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Biol.

genotipo
iz. biol. Banako bakoitzaren zelula-nukleoan dauden geneen multzoa, fenotipoa baldintzatzen duena. Genotipo jakin batek hainbat ingurutan zer fenotipo mota emango duen azal daiteke.

Aztergaia: genotipo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:010 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Teknizismo onartzekoa

.1: cf. supra "fenotipo iz. Biol." korrelatua.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

genozida
1 iz./adj. Genozidioa egiten duena. Hor dago genoziden historia lotsagarrian, Leopoldo II.a Belgikako erregeak Kongon egin zuen ustiatze izugarria.
2 adj. Genozidioari dagokiona. Politika genozida.

Aztergaia: genozida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "genozidio, genozida".

genozidio
iz. Gizatalde baten suntsiketa sistematiko eta berariazkoa, erlijio-, arraza- edo politika-arrazoiengatik egiten dena. XX. mendeko genozidio izugarriak. Inoiz baino jende gehiago hil da goseak, inoiz baino genozidio handiagoak egin dira. Genozidio ekintzak.

Aztergaia: genozidio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:27 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "genozidio, genozida".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gentilizio
iz. Norbaiten sorlekua adierazten duen izena. Ik. herritar izen. Udalerrien izenak eta dagozkien gentilizioak estilo liburuko VII. eranskinean jaso bezala erabiliko dira.

Aztergaia: gentilizio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1995-04-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-04-12 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2022-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gentilizio 1, NafarIzendegia ("Azken honetan, izen herrikoien eta, sarritan, berauen deklinabide eta gentilizioaren transkribaketa fonetikoa ere sartzen da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

jentilizio : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gentilicio formaren ordainak: HiztHand: herritar izen // ElhHizt: jentilizio // HiruMila: 1 (de gentes) jendeen, jendeekiko, herrien; 2 (de linaje) leinu-, leinuko // PMuj DCV: 1 (de las naciones) erri-, errien, errietako; 2 (del linaje o familia) leiñu-, leiñuko, sendiko, sendi-; (nombres gentilicios) etxeko izenak, leiñu-izenak // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Erdaretako formak

fr (DLLF): d'une famille ou lignée (perteneciente al linaje); d'une nation (a una nación); nom des habitants d'une ville; it (S. Carbonell): delle genti, delle nazioni; gentilizio, a (della casata, della prosapia); en (Collins): name of the inhabitants of a country (region etc); de (Langenscheidts): Volks-, Orts-zugehörigkeitsname.

LB: jentilizio 10: Aizu, Berria 2, EiTB 3, Euskaltzaindia 2, UEU 2 // gentilizio 10: Berria, Deia, Elkar 2, Erlea, Euskaltzaindia 3, UEU 2. EPG: jentilizio 1, Berria; Ez dugu aurkitu gentilizio formarik. ETC: gentilizio 42; jentilizio 115.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma erabakitzea

a) ez da nazioartekoa: inguruko hizkuntzek ez dute horren pareko adierazlerik; b) euskaraz, eta maila bateko ahozko adierazpideetan, aski ezagun-erabilia da (besteak beste, euskarak gaitasun berezia duelako -tar osaerako eratorriak ia automatikoki sortzeko); c) ordain egokirik ez du ezagutzen lantaldeak: "herritarren jende-izena" ageri da 38. arau berrituan, baina ez da egokia, dirudienez; d) g-/j- auziaz, ikus aurreko itzulian egindako oharrak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia da, baina egokiagoa dirudi g-dun grafiakoa latineko gentilicius-etik eratorria denez. Dena dela, erabilera arrunterako herritar(-)izen proposatu da, eta gentilizio formaren definitzaile gisa jasoko da.

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Hauetan g- beharko litzateke gomendatu. Izan ere, euskara jendartean agertzeko ez dio inolako mesederik egiten j- idazteak. Bestalde, jentilizio eta abar mailegu berriak dira, ez dira jende eta jentil-en parekoak'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-12-19): 'Jentilizio/gentilizio eztabaida g/j auzia argitzen denerako uztea erabaki da'. // BAgiria (1998-03-27): 'Hemen dagoen ahoskera arazoa erabaki arte zerrendan ez sartzea litzateke zuhurrena. Gainera, frantsesez ere ez omen da erabiltzen hitz hau. Gehienez ere bigarren itzulirako izango litzatekeela dio batzordeak. Arrazoi hauen aurrean, azkenean zerrendatik kentzea onartu da'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-03-22) Oraingoz ez da hiztegian jasoko.

gentrifikazio
iz. hirig. Hiri bateko auzo zaharkitu eta pobretu batean maila sozial eta ekonomiko altuagoko jendea kokatzean gertatzen den prozesua, ondorio gisa prezioak garestitzea, aurreko auzotarrek pixkanaka alde egitea eta auzoa eraldatzea dakarrena. Pisu turistikoak ugaritu izanaren ondorio zuzenetako bat da gentrifikazioa, eta azkenaldi honetan eragin handia ari da izaten hirien erdialdeko auzoetan eta auzo historikoetan.

Aztergaia: gentrifikazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh76 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 76; ETC: 157

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gentifrikazio iz. gentrificación Chueca da gentrifikazioaren adibide klasikoa: Chueca es un ejemplo clásico de gentrificación, Adorez: 0, Labayru: gentrifikazio 1 iz. gentrificación; NolaErran: 0. / Euskalterm: gentrifikazio (Soziol.)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa dagokion markarekin.

Informazio lexikografikoa
Jakite-arloak

Hirig.

gentziana
iz. Errosta.

Aztergaia: gentziana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2004-11-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Zerrendako mailegu onartuaren pareko euskal osaerazkoa

Sin. errosta.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Gentiana sp.

geodesia
iz. Lurraren formaz eta luze-zabalaren neurketaz aritzen den zientzia. Inguruko eremuak neurtzeko, ez dugu geodesian aditu bat behar nahitaez.

Aztergaia: geodesia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
geodesiko
adj. Geodesiarena, geodesiari dagokiona. Erpin geodesikoaren gainean eserita.

Aztergaia: geodesiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

geodinamika
iz. Geologiaren adarra, lurrazala aldatzen duten prozesuak aztertzen dituena. EHUko geodinamika saileko irakaslea.

Aztergaia: geodinamika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

geoestrategia
iz. Geografiari eta demografiari dagozkien faktore estrategikoen multzoa. XX. mendearen bigarren erdiko nazioarteko politikaren eta geoestrategiaren ikur nagusia izan zen Berlingo harresia.
geoestrategiko
1 adj. Lurralde edo eremuen kokapenaz mintzatuz, hainbat estaturentzat estrategikoa dena. Euskal Herriak kokapen geoestrategiko interesgarria duela diote.
2 adj. Geoestrategiarena, geoestrategiari dagokiona. Gerra Hotzaren oinordeko den borroka geoestrategiko horretan dago Ukrainaren egungo gakoetako bat. Egiptok interes geoestrategiko handia du.

Aztergaia: geoestrategiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): geoestrategiko 32: Elkar, HABE, Berria 21, Jakin, Argia 8.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: geoestrategiko 3, Berria.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu geoestrategiko formarik.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Maileguen gutxienekoa betetzen du, eta erabilia da.

geofisika
iz. Geologiaren adarra, Lurra osatzen duten elementuak eta haiengan eragina duten gertakari fisikoak ikertzen dituena. Hain zuzen ere, Teheran hiriburuko geofisika-behatokiak Richterren eskalan 3,6ko indarra zuen lur astintze bat hauteman zuen ordu horretan bertan.
geofisiko
adj. Geofisikarena, geofisikari dagokiona. Teknika geofisikoen artean erabiliena eta informazio gehien eman duena uhin sismikoen abiaduren analisia izan da.

Aztergaia: geofisiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh78 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 78; ETC: 194.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: geofisiko izond. geofísico, -a; Adorez: 0, Labayru: geofisika Geol geofísica; NolaErran: 0 / Euskalterm: prospekzio arkeologiko geofisiko (Arkit. Termino onartua).

Bestelakoak

geofisika iz. Geologiaren adarra, Lurra osatzen duten elementuak eta haiengan eragina duten gertakari fisikoak ikertzen dituena. Hain zuzen ere, Teheran hiriburuko geofisika-behatokiak Richterren eskalan 3,6ko indarra zuen lur astintze bat hauteman zuen ordu horretan bertan.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

geografia
iz. Lurrazalean gertatzen diren natura, biologia eta giza gertakariak aztertzen dituen jakintza. Geografiako liburuak. Geografiako irakaslea. Geografia izenak.

Aztergaia: geografia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Maileg 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
geografia fisiko
iz. Geografiaren adarra, lurrazalaren eta itsasoen konfigurazioa aztertzen dituena. Hala dio Zaragozako Unibertsitateko geografia fisikoko irakasleak.

Aztergaia: geografia fisiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak

geografia iz. Lurrazalean gertatzen diren natura, biologia eta giza gertakariak aztertzen dituen jakintza. Geografia fisikoa: natura gertakariak aztertzen dituena. Geografia orokorra: orotariko geografia. Geografiako liburuak. Geografiako irakaslea. Geografia izenak.

Lantaldearen irizpideak
Lexia konplexua (erabileremu mugatukoa)
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa geografia orokor eta geografia politikorekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa geografia eta fisiko sarreretan.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "erratu bat da? Ala geografia-fisika edo geografia fisiko?" (1995-06-29)

geografia orokor
iz. Geografiaren adarra, lurrazalean diren osagai guztiak eta horien arteko eraginak aztertzen dituena. Filosofo horren lana geografia orokorraren inguruko azalpen bat da.

Aztergaia: geografia orokor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: 0

LB: 0 / EPG: 0 / ETC: 3 “Egitate zoragarria da, printzipioz, batek espazio baten geografia orokorra ondoriozta dezakeela zein puntu-bikote elkarren ondokoak diren jakinda bakarrik!” (Itziar Laka)

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0;

Bestelakoak

geografia iz. Lurrazalean gertatzen diren natura, biologia eta giza gertakariak aztertzen dituen jakintza. Geografia fisikoa: natura gertakariak aztertzen dituena. Geografia orokorra: orotariko geografia. Geografiako liburuak. Geografiako irakaslea. Geografia izenak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Komeni da azpisarrera gisa jasotzea geografia politiko eta geografia fisiko formekin batera.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa geografia eta orokor sarreretan.

geografia politiko
iz. Geografiaren adarra, lurrazalaren banaketa eta antolaketa politikoa aztertzen dituena. Zeren, geografia politikoa gorabehera, herrialde hau ez dago Frantzian.

Aztergaia: geografia politiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

geografia orokor aztertzean azpisarrera gisa sartzeko proposatua.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa geografia eta politiko sarreretan.

geografiko
adj. Geografiarena, geografiari dagokiona. Izen geografikoak.

Aztergaia: geografiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
geografikoki
adb. Geografiaren aldetik, geografiari dagokionez. Ordutik, geografikoki ez ezik, politikoki ere banatuta egon dira Gaza eta Zisjordania.

Aztergaia: geografikoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh155 2020-11-24 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

geografikoki 18: Mikel Garcia, Aritz Galarraga, Gorka Bereziartua, Urtzi Urkizu, Beñat Zamalloa, Xabier Aranburu, Ruben Sanchez, Fredi Paia, Imanol Magro 2, Josu Iraeta, Mikel Elorza, Andoni Tolosa, Eñaut Gantxegi, Jenofa Berhokoirigoin, Berria, Juan Luis Zabala, Miren Garate. // geografikoki 155: Aizu, Argia 22, Berria 62, Deia 6, Deustuko Unibertsitatea, DiarioVasco 6, Europar Batasuna, EiTB 9, ElCorreo, Elhuyar 11, Elkar 3, Espainiako Gobernua 2, Euskaltzaindia 3, Goiena, HABE, Jakin 8, Laneki 13, UEU 3, Uztarria.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: geografikoki 35: Berria 16, Herria 3, Iñaki Mendiguren 9, Isabel Arrigain 4, Iñaki Heras, Xabier Mendiguren Elizegi, Xabier Arregi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-ki osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa eta jasotzekoa.

geografo
iz. Geografiaren irakaskuntzan edo ikerketan aditua. Klaudio Ptolomeo, geografoa eta astronomoa.

Aztergaia: geografo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
geoingeniaritza
iz. Kliman eragin ahal izateko bereziki garaturiko tekniken multzoa, berotze globalari aurre egitea helburu duena. Berriz ere oroitarazi dute geoingeniaritzaren aroa dela, ingeniaritzaren bidez kliman eragitekoa.

Aztergaia: geoingeniaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): geoingeniaritza 49: Elhuyar 14 (adib.: “Klimarekin lotutako geoingeniaritza proiektuak biltzen dituen eskema”), Berria (“Geoingeniaritzaren azken proposamenaren berri izan da berriki”), Jakin (“Zeintzuk dira aukerak eta ohartarazpenak, geoingeniaritza eta aldakuntza genetikoa bezalako irtenbideen aurrean?”), Argia 33 (adib.: “Hala, zenbait teknika moratoriatik kanpo daude, geoingeniaritzarekin jarrera kritikoa dutenen ustez barruan behar luketen arren”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu geoingeniaritza formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu geoingeniaritza, geoingenieritza formarik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es geoingeniería / fr géo-ingénierie: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: ingeniaritza iz. Mota guztietako makinak, zubiak eta bideak, industria-tresneria eta kidekoak marrazteko, egiteko edo mantentzeko zientzia eta tekniken multzoa. Mendi ingeniaritza.

Lantaldearen irizpideak
Zalantzazkoa da mailegua, teknizismo mugakoa baita

Oraingoz ez da jasoko; teknikoegia izan daiteke.

Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Maileguen gutxienekoa betetzen du, eta erabilia da.

geokimika
iz. Lurrazalaren konposizio kimikoa aztertzen duen zientzia. Geologia eta kimika elkartzen dituen zientzia da geokimika.

Aztergaia: geokimika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: geoquímica.

geologia
iz. Lurraren egitura eta bilakaera aztertzen duen zientzia. Geologian aditua. Geologia-gertakariak. Eskualde baten geologia-azterketa.

Aztergaia: geologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "g/j grafiak" #mdash# ] (1994-05-20)

geologiko
adj. Geologiarena, geologiari dagokiona. Landare guztiak, txori guztiak, formazio geologiko guztiak ezagutzen zituen. Urtegia hartzen duen inguruaren ezaugarri geologikoak.
Azpisarrerak

Aztergaia: geologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

geologo
iz. Geologian aditua. Gertaera hori oso interesgarria izan da, geologoek itsas azpiko zenbait gertakari hobeto ulertzeko.

Aztergaia: geologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "filosofo hartzen bada, geologia, geografia, geometria eta horien ondoan geologo-ta ere bai agian" (1995-03-27)

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

geolokalizazio
iz. Lurrean dauden gauzak espaziotik lokalizatzeko sistema. Geolokalizazioaren mundura iraultza ekarri dute Google Earth eta Google Maps aplikazioek. Gure telefonoaren geolokalizazioa aktibatua egonez gero, saltoki baten aurretik pasatzean, saltoki horren eskaintzak ikusi ahal izango ditugu.

Aztergaia: geolokalizazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

EH2016: lokalizazio iz. Lokalizatzea.

LBeh (2016-10-26): geolokalizazio 26: Aizu, Elhuyar 4, Berria 12, EiTB 8, Argia.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: geolokalizazio, geoerreferentziazio termino normalizatuak dira (es geolocalización, georreferenciación; fr géolocalisation, géoréférencement; en geolocation, georeferencing).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu geolokalizazio formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: geolokalizazio Objektu mugikor bat, hala nola telefono bat, koordenada sistema batean non dagoen zehaztea, haren uhinei segituta.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Maileguen gutxienekoa betetzen du, eta erabilia da.

geometria
iz. Matematikaren adarra, gauzakiez edo irudiez, eta haiek espazioarekin dituzten erlazioez, aritzen dena. Geometriako liburua. Geometria-azterketak.

Aztergaia: geometria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

espazioaren geometria

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: [ik. "g/j grafiak" #mdash# ] (1994-05-20)

geometriko
adj. Geometriari dagokiona. Irudi geometrikoak.

Aztergaia: geometriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

eite geometriko, forma geometriko; gorputz geometriko; irudi geometriko; transformazio geometriko

geomorfologia
iz. geol. Geologiaren adarra, lurrazaleko erliebearen gorabeherak eta horien eragileak aztertzen dituena.

Aztergaia: geomorfologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: geomorfología.

geomorfologiko
adj. geol. Geomorfologiarena, geomorfologiari dagokiona. Osagarri gisa, aurreko mapari elementu geomorfologiko batzuk gehitzen zaizkio.

Aztergaia: geomorfologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

geoparke
iz. Balio geologiko handiko lurraldea, ondare hori, bertako biztanleekin eta kulturarekin batera, babesteko eta zaintzeko UNESCOk gune babestu izendatu duena. Lurraren historia harrizko orrietan gordetzen duten eremuak babesteko sortu ziren geoparkeak. Jende asko etortzen da egun bakar bat pasatzera, eta geoparke guztiaren ikuspegi orokorra egun batean ikusteko prestatu dugu ibilbidea.

Aztergaia: geoparke

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh168 2020-06-16 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): geoparke 54: Elhuyar 8 (adib.: “Ingalaterrako North Pennines geoparkeko zuzendari Chris Woodley-Stewarten esanean, "geoparkeak ez dira arrokez bakarrik arduratzen, pertsonak ere kontuan hartzen dituzte”), Berria 25 (adib.: “63 geoparke daude mundu osoan”), EiTB 8 (adib.: “Geoparkearen kudeaketaz arduratzen da Geogarapena erakundea”), Argia (“Horrelako txangoren bat egin nahi baduzu gidarekin, Euskal Kostaldeko Geoparkeak Debatik abiatuta antolatzen ditu”), DiarioVasco 12 (adib.: “Euskal Kostaldeko Geoparkeak eskaintzen ditu bisitarien artean harrera bikaina lortu duten bi esperientzia hauek, eskaintza zabalago baten barruan, Deba, Mutriku eta Zumaiak osatzen duten lurraldeak duen ondare geologiko, natural eta kulturala ezagutzera emateko asmoz”). // (2020): geoparke 168 (gehienak izen propioak).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu geoparke formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es geoparque / fr géoparc: Elhuyar: - / Nolaerran: - / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

Geroago erabakiko da, oraindik ez dago hain hedatua.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Izen propioaren mugakoa izan da, baina arrunt bihurtu da. Gaur oso hedatua.

geopolitika
iz. Geografiako natura-ezaugarrien eta estatu politikaren arteko erlazioaren azterketa. Afrikako merkatuetan erruz sartzen ari da Txina eta kontinentearen geopolitika aldatu du horrek.

Aztergaia: geopolitika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

geopolitiko
adj. Geopolitikarena, geopolitikari dagokiona. Egoera geopolitiko berrira moldatzeko gaitasuna.

Aztergaia: geopolitiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

georgetowndar
1 adj. Georgetowngoa, Georgetowni dagokiona. Georgetowndar langileak.
2 iz. Georgetowngo herritarra.

Aztergaia: georgetowndar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

georgiar
1 adj. Georgiakoa, Georgiari dagokiona. Georgiar nekazariak.
2 iz. Georgiako herritarra.

Aztergaia: georgiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-09-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa
georgiera
iz. Batez ere Georgian mintzatzen den hizkuntza. Ik. kartveliera. Georgieratik X. Kintanak itzulia.

Aztergaia: georgiera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(hizkuntza). Sin. kartveliera.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa
geosinklinal
iz. geol. Lurrazaleko sakonune handia, luzaroan sedimentazioa eta hondoratzea izan duena. Geosinklinalen bidez eratu omen zen, Suess geologoaren ustez, egungo kontinenteen banaketa eta orografia.

Aztergaia: geosinklinal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Geol.

geostrofiko
adj. meteorol. Atmosferako gertakariez mintzatuz, Lurraren errotazioaren eraginez sortzen den Coriolisen indarrarekin erlazionaturik dagoena edo horrek eragindakoa. Haize geostrofikoa.

Aztergaia: geostrofiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:41 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geostrofiko EB 3: I. Antigüedad ("'haize geostrofikoa' dela esaten zaio"), UZEI 2 ("Adbekzio geostrofikoa: Haize-osagai geostrofikoak egikaritzen duen adbekzioa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

geostrofiko : HiztEn, Euskalterm 8 (hauetan (hurbilketa) kuasi-g., oreka g., haize geostrofikoaren eskala, haize g., adbekzio g., bortizitate g.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

geostrofiko : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Jakite-arloak

Meteorol.

geotektonika
iz. geol. Geologiaren adarra, egitura geologiko handiak (ozeanoak, kontinenteak) aztertzen dituena. Geologia estrukturalaren adar horri, sarritan, geotektonika deritzo.

Aztergaia: geotektonika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: geotectónica.

geotermiko
adj. Lurraren barneko fenomeno termikoena, lurraren barneko fenomeno termikoei dagokiena. Energia geotermikoa.

Aztergaia: geotermiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua
geozentriko
adj. Teoriez eta kidekoez mintzatuz, lurra erdigunetzat duena. Astronomiaren teoria geozentrikoa.

Aztergaia: geozentriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

gepardo
iz. Afrikako eta Asiako animalia haragijalea, panteraren oso antzekoa, ugaztunetan lasterrena (Acinonyx jubatus). Ikusi berri nuen gepardo zuriaren korrika-saioa bezain arin.

Aztergaia: gepardo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Acinonyx jubatus.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Acinonyx jubatus

geraezin
adj. Ezin geratuzkoa. Ik. geldiezin. Iraultza geldo baina geraezina. Idatzi ahala, barre geraezin batek hartzen zuen.

Aztergaia: geraezin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

geraezin EB 4: JMB Mitoak ("egutegi geraezinaren baldintza gogorrak betetzeko"); EKUrtek 1984 ("narratibaren igoera geraezinak"); Fdz. de Larrinoa ("Eta / nire oin busti berri artetik ari da / geraezin"); Ikastola 1992 ("Ikaspilotaren boom geraezina Gipuzkoan"); gera ezinezko EB 1: X. Gereño ("Baina iraultza gera ezinezkoa da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

geraezin : PMuj DVC (imparable) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri, egokia.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ezin.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: forma berri, egokia. Baina geldiezin tradiziokoa (?) badugu, zertarako behar dugu geraezin “forma berria”? Berria dea?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan utziko da lantaldeak proposatua.

gerakin
iz. Zerbaitetatik geratzen den gauza. Ik. geldikin; gainerako; enparau. 1939ko martxoan Hitlerrek Txekoslovakiaren gerakina suntsitu zuenean.

Aztergaia: gerakin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2006-01-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerakin EB 2: GAO 1991 ("Kloro gerakina"); EHAA 1992 ("aurreko urteetako gerakinak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gerakin : Euskalterm 8 (kreditu-g., aurrekontuaren g., g.-zoru, ogasun-g., etab.) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

HezkAdmin: gerakin 'remanente'.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gerakin : HiruMila (remanente) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: remanente.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski da geldikin gorago proposatua.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kin.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Ikus geldikin-en esandakoak”

 - [E208]: erro ezberdineko hitzak dira, eta litekeena da ñabarduraren baterako biak beharrezkoak izatea. Horregatik hobe genuke ez kondenatzea, Cfr. erd. remanente, resto, stock,...

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Jaso egingo da forma eta, geldikin bezala, azalpenik gabe jasoko: «gerakin iz.»

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper