50535 emaitza bilaketarentzat - [20751 - 20800] bistaratzen.

geraldi
iz. Geldialdia. Geraldi honetan hilabete egin eta Haserotera joan ziren. || Gurutze bideko geraldiak.

Aztergaia: geraldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua
geraleku
iz. Autobusak eta kidekoak, bidaiariak igotzeko edo jaisteko, gelditzen diren tokia. Ik. geltoki. Autobusen geralekuan zain zegoen.

Aztergaia: geraleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(tren)geraleku

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)
geranio
1 iz. Belar landare usaintsua, lore arrosak, gorriak edo zuriak dituena, lorategiak eta leihoak apaintzeko erabiltzen dena (Pelargonium sp. ). Leihoetako geranioak izan ziren beroaldiari tinko eutsi zioten bakarrak.
2 iz. Belar landare usaintsu eta apaingarria, lore urdinak, moreak eta zuri-urdinak ematen dituena (Geranium sp. ).

Aztergaia: geranio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Geranium sp.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Geranium sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E299]: ik. Manuel M. Ruiz Urrestarazu-ren oharrak "g/j" txostenari (1994-10-17)

gerarazi, geraraz, gerarazten
du ad. Geldiarazi. Batzuk hasten dira pozez jauzika, eta ezin inork gerarazi ditu. Epaia gerarazteko.

Aztergaia: gerarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gerarazi, geraraz, gerarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gerarazi, geraraz, gerarazten

geratu, gera, geratzen
da/du ad. Gelditu. Sukaldeko atean geratu zen. Beribila geratuz. Birjina geratzen zela erditu aurretik, erditzean eta erdituz gero. Ni, eta hau garbi geratzea nahi dut, ni Gobernuaren alde nago. Korderik gabe geratu. Harriturik geratu ziren. Zeri lotu behar diren ez dakigun hari izpiak geratzen dira beti. Bihotzaren taupadak ezin geratuz. || Maiatzerako aldaketa egiteko geratu zen Joxe.
Ohiko lexiak

Aztergaia: geratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

geratu, gera, geratzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

geratu, gera, geratzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: geratu barik (sin cesar).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere hartan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, forma berririk erantsi gabe.

gerba
iz. Intxaurrondoarena edo haritzarena bezalako lore sexubakarren multzo zintzilikaria. Azido azetilsalizilikoa, sahatsaren azalean eta gerba emeetan dago batez ere.

Aztergaia: gerba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:IrEm 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerba forma behin ageri da (J.M. Satrustegi: "Portu gainean gosalduko genuela esan diet eta jarraitu dugu. Iruzki zoragarria zegoen azkeneko gerban. Lainoska arro batek estaltzen zigun beherean herria").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gerba : HiztEn-LurE, Euskalterm 1.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'intxaurrondo, urritzondo edo gaztainondoaren lore arren multzo zintzilikaria'.

Informazio lexikografikoa
Formen arteko bereizketa semantikoak

gerba 'intxaurrondoarena edo haritzarena bezalako lore arren multzo zintzilikaria'; garba 1 garrama, tresna; 2 azaoa.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E115]: 'intxaurrondo, urritzondo edo gaztainondoaren lore arren multzo zintzilikaria' azalpenean ez ote den lorearen eta ez lore arren galdetu du.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): ondo dago.

 - Erabakia: (2010-03-26): Bere hartan utziko da lehen itzulian onarturiko gerba.

gerente
iz. Heg. Kudeatzailea. Administrazio-kontseiluko burua, gerentea eta gainerako kideak errege-dekretu bidez izendatuko dira.

Aztergaia: gerente

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-07-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh535 2021-01-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Corpus eta hiztegietako datuak

gerente, gerentzia eta kudea- formak begiratu ditugu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

kudeatu IE 2: Lf ap. Zait Plat ("Azken mailakoek ez dute izanen deus ere ikustekorik herriaren kudeatzeari buruz"), Lf ap. Casve SGrazi ("Errienta [...] xingola bat seinale, eginkizunen kudeatzeko"); Ik. OEH argitaratuan gainera Herr 1955 eta 1963 ("Adi-arazi dute [...] nahiago luketela politika hori bera bertze norbaitek kudea baleza", "Basakeria hutsa da gisa hortan politikaren kudeatzea"), Lf ELit ("Etxekandere baten beharra, barneko lanen kudeatzeko eta familiari alaitasun berri baten ekartzeko"), Alth ap. Lander RIEV 1911 ("Küdeatzia, lema"); kudeatzaile IE 1: Zub ("Kudeatzaile horier yarraikitzen dira ardiak maltsoki"); Ik. OEH argitaratuan gainera Herr 1955, 1959 eta 1964 ("Gure goresmenak bai Lekuindar kudeatzaleri, bai [...] ostaler adixkideari", "Errege ohia [...] jauregian zagoen eta fama zen hura zela azpitik politikaren kudeatzaile", "Vietnam-eko tropen kudeatzalea aintzindari amerikanoa ba omen zen") // Ez dugu gerente , gerentzia formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerente (eta j- 6) 17 ager.: B 1 (Santa Mariñe 1994); G 1 (J.M. Artzalluz); EB 15 (M. Irazgoiti 2, Elhuyar, EHAA 1986-1993, ArrPress 1989, Egunk 1981, A. Iban 2, Ikastola 1992, K. Izagirre 5); gerentzia (eta j- 2) 5 ager.: B 2 (SM Eztenk); EB 3 (G. Nazabal, EHAA 1993, NPAO 1994); kudeaketa (eta ekonomi k., hirigintz k., k. helburu, k.-kreditu, k.-lan, k.-lankidetza, k.-sistema, k. zuzendari, k. zuzendaritza, udal k.) EB 90: X. Garagorri 2, I. Fernandez 2, Ondare eskualdaketa 1990, XedBilduma 1989 3, Legazpi 87-88, ZerbGidaliburua 1989, EHAA 1984-1992 bitartekoak 27, AAO 1989 11, BEO 1990 3, J. Artaraz, X. Arana 5, A. Aldezabal, Eusko Ikaskuntza, EstiLib, UZEI 2, GAO 1992-1994 15, BAO 1992-1993 4, Egunk 1992-1994, J.M. Ormaetxea, NPAO 1994, Koperatiben Legea 1993; kudeakuntza EB 2: MAtx, G. Ansola; kudeantza EB 1: B. Oihartzabal; kudeari IE 1: Herr 1983; kudea-sistema EB 1: UZEI; kudeatu 29 ager.: IE 3 (Lf, Otoizlari 1985, Herr 1992), EB 26 (Zabal 1974, J.L. Davant 2, J. Tobar-Arbulu, K. Zuazo, XedBilduma 1989, EHAA 1989-1994 bitartekoak 9, HerrizH 1988, Koperatiben Legea 1993, X. Arana, B. Oihartzabal, UZEI 2, Egunk 1992, BAO 1993, GAO 1994 2, UnescoAlb 1992); kudeatzaile EB 10: XedBilduma 1989, Azurm 2, M. Arozena, Koperatiben Legea 1993 4, UZEI, EHAA 1992; kudeatzailetza EB 1: EHAA 1990; kudeatze (eta gizarte k., k.-ahalmen, k.-egitasmo) EB 5: KultUrtekaria 1985, Mundua 1993, M. Navarro, ZerbGidaliburua 1989 2.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gerente : DFrec 1, AB38 2, AB50 3, HiztEn, Euskalterm 5; gerentzia : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 4; kudeaketa : HiztEn, Euskalterm 30; kudeamendu : Euskalterm 4; kudeatu : DFrec 4, AB50 10, HiztEn, LurE, Euskalterm 4; kudeatzaile : DFrec 2, AB38 1, AB50 2, HiztEn, LurE, Euskalterm 10; kudeatzailetza : Euskalterm 1; kudeatze : AB50 1, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

gerente : BEZ ("Gerentea, Zuzendari Ahalduna, Langilego burua: Gerente, Director Apoderado, Jefe de Personal"), EEgunk ("gerente, gerentzia"); HezkAdmin (eta gerentzia ); Prestas: 14 lek. (B 6 / G 8).

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gerente : HiruMila, ElhHizt; gerentzia : HiruMila, ElhHizt; kudeaketa : HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Casve EF; kudeatu : EuskHizt (*1926, 1976), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE ('administrar') eta EF/FE, Casve EF (küdeatü), HaizeG BF, Lh DBF, DRA (Lhande aipatuz), PMuj DVC; kudeatzaile : EuskHizt (~1930), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE ('gestor, administrador') eta EF/FE, Casve EF (küdeazale), DRA, PMuj DVC; kudeatze : EuskHizt (1962), Lur EG/CE eta EF/FE, PMuj DVC // HiruMila: kudeakide, kudeakidetza, kudeamen, kudeamengabezia, kudeatzailetza.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal gerente / gérant formen ordainak: gerente : HiruMila, ElhHizt // HiruMila: kudeatzaile // Lur EF/FE: administratzaile, kudeatzaile // XarHizt: arduradun, kudeatzaile, artezkari // Casve FE: -zain, zainlari, etxekizale // HaizeG FB: behargile, zaintzale, atxikitzale, kudeatzale // T-L LBF: kudeatzale, atxikitzale, -zain // PMuj DCV: eraentzaile, aduradun; g. director: artezkari, zuzendari, gidari, buruzagi // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE, Azkue Aurkibidea.

gerente 106: Berria 38, EiTB 64, Argia 4; kudeatzaile 241. // gerente 529: Aizu 3, Argia 29, Berria 147, Deia 2, DiarioVasco 52, Euskal Herriko Agintaritza, EiTB 212, ElCorreo, Elhuyar 7, Elkar 18, Erlea, Consumer 4, Espainiako Gobernua 7, Goiena 7, HABE 3, Jakin 8, Laneki 6, UEU 17, Uztarria 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gerente 192: Berria 134, Anjel Lertxundi 10, Bego Montorio 6, Ramon Saizarbitoria 6, Bernardo Atxaga 5, Joseba Sarrionandia 5, Aingeru Epaltza 3, Lopez de Arana 2, Pako Aristi 2, Xabier Mendiguren Elizegi 2, Edorta Agirre 2, Oskar Arana 2, Karlos Zabala, Iban Zaldua 3, Felipe Juaristi, Joxemari Iturralde, Juan Garzia, Txillardegi, Josu Zabaleta, Edorta Jimenez.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BEZ: "Gerentea, Zuzendari Ahalduna, Langilego burua: Gerente, Director Apoderado, Jefe de Personal" / EEgunk: "gerente, gerentzia" / HezkAdmin: gerente / Prestas: 14 lek. (B 6 / G 8).

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

mailegu onartzekoen baldintza minimoa betetzen du, baina formaren aldetik bakarrik, adiera bana baititu gaztelaniaz eta frantsesez: arazoak sor litzakeenez, eta kudea- formakoak aski hedatuak direnez, hauek proposatuko dira, ordaintzat.

Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez da beharrezkoa mailegua, ordain egokia baitu euskaraz (kudeatzaile); batzorde ahaldunduak baztertu du.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Gutxienekoa betetzen du eta maiztasun handia du (baliteke zenbait idazlek gaztelaniazko gestor, -a / gerente bereizteko behar izatea). Jasotzekoa da ‘kudeatzailea’ definitzailearekin.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. kudeatzaile.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

kudeatzailea.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E299]: ik. Manuel M. Ruiz Urrestarazu-ren oharrak "g/j" txostenari (1994-10-17)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Kendu hiztegitik gerente eta gerentzia.

gerentzia
iz. Heg. Kudeaketa. Inoiz baino hobeto prestatuta gaude egungo emakumeak, baina % 30 bakarrik daude zuzendaritza eta gerentzia postuetan. Horregatik eskaini nizun fabrikako gerentzia.

Aztergaia: gerentzia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-07-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh70 2022-12-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LB: 69; ETC: 149.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gerentzia iz. gerencia [cargo y oficina] / Adorez: gerentzia e. kudeaketa, kudeatze / Labayru: 0 / NolaErran: 0.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gerente, gerentzia" / HezkAdmin: gerencia.

gerente iz. Kudeatzailea. Administrazio-kontseiluko burua, gerentea eta gainerako kideak errege dekretu bidez izendatuko dira.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Jasotzekoa da, gerente aruatuarekin batera. Heg. marka dagokio, baita lehendik arautua dagoen gerente formari ere.

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. kudeaketa, kudeatze.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: bigarren mailan bada ere, ez genituzke saihestu behar. Hegoaldean behintzat hizkuntza mintzatuan oso erabiliak dira. Agian hobe kudeatzaile, kudeaketa jarrita.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Kendu hiztegitik gerente eta gerentzia.

gerezi
1 iz. Gereziondoak ematen duen fruitu txiki, mardul eta hezurduna, gehienetan azal gorri iluna duena. Gereziak jaten. Gerezi hezurrak. Mendekoste gereziak. Gerezi denbora. Basa gereziak. Gerezi arbola.
2 iz. Gereziondoa. Gereziak ere zur ederra du.
3 iz. Gereziondoaren zura. Gerezizko altzari baten gainean.

Aztergaia: gerezi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: gerezi-aranondo: Prunus cerasifera; gerezi-erramu: Prunus laurocerasus; gereziondo: Prunus avium; gereziondo japoniar: Prunus serrulata; basagereziondo: Prunus avium; otsagereziondo: Prunus padus.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Basa-gereziondo hartu bada, basagerezi ere bai, ezta? Hau marrarik gabe. (basamarrubi ez duzue sartu, baina sartu beharrekoa iruditzen zait niri)" (2006-03-03)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Sartu: AS: Gerezi-arbola.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gerezi(-)hezur.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Lantaldeak aipatu duen gerezi-erramu jasoko da, baina besterik ez, oraingoz.

gerezi erramu, gerezi-erramu
iz. Arrosaren familiako zuhaitza, hosto iraunkor distiratsu eta gogorrak dituena eta lore zuri usain gozokoak ematen dituena (Prunus laurocerasus).
gereziondo
1 iz. Arrosaren familiako zuhaitza, loreak sortetan dituena eta gereziak ematen dituena (Prunus cerasus var. avium). Gereziondoak loretan izan dira oraintsu arte.
2 iz. Gereziondoaren zura. Esku bat sakelan eta gereziondozko pipa luze bat beste eskuan.

Aztergaia: gereziondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Prunus avium.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: basa-gereziondo , gereziondo japoniar (edo Japonia-gereziondo , hau hobetsiko balitz).

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Prunus avium

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: gorago, gaztainondo hitzean esandakoagatik, ene ustez japoniar gereziondo dugu erarik egokiena.

 - [E210]: Azpisarrera (zehaztu): basa-gereziondo > basagereziondo (azpisarreren ataletik kendu eta sarrera nagusia eman?).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): basa-gereziondo forma segurutzat dauka batzordeak; eta X. Kintanak begiratuko du japonia(r) osagaiduna nola erabili izan den.

gerezitze
iz. Batez ere zub. Gereziondoa. Sukaldeko leihotik gerezitzeak, dena lili-zuri, miretsi nituen.

Aztergaia: gerezitze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-tze/-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Zub.

Forma baten adiera(k)

gereziondoa.

gergoviar
1 adj. Gergoviakoa, Gergoviari dagokiona.
2 iz. Gergoviako herritarra.

Aztergaia: gergoviar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gergovia / gergoviar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

geriatra
iz. Geriatrian espezialista den medikua. Hanketako nekea zahardadearen sintometako bat da, ez larriena, geriatrak esaten didanez.

Aztergaia: geriatra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua
geriatria
iz. Medikuntzaren adarra, zahartzaroko eritasunak eta sendabideak aztertzen dituena. Zorioneko geriatria, zahar-etxeak haurtzaindegi bihurtu baititu! Geriatria-zerbitzuak.

Aztergaia: geriatria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

geriatriko
1 adj. Geriatriarena, geriatriari dagokiona. Sorospen geriatrikoa.
2 iz. Adineko pertsonak zaintzeko erietxe egoitza. Geriatriko barruan ez dute, geletan edo otorduetan ez bada, alkohola edaten uzten.

Aztergaia: geriatriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

geriza
1 iz. Itzala. Joxe Mokoren geriza ikusi orduko. Geriza egin. Zuhaitz handi baten gerizaren pean.
2 iz. Babesa. Familiaren geriza.
Azpisarrerak

Esaera zaharrak

Ahuntzaren buztanpean geriza gutxi. Edozein ilek bere geriza.

Aztergaia: geriza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

talka-geriza

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gerizan ; eta adibide gisa: geriza egin.

gerizagarri
iz./adj. g. er. Geriza egiten duena; babesgarria; estalgarria. Kapela gerizagarriak.

Aztergaia: gerizagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]:  Gerizgarri (Kerizgarri) ez ote erabiliagoa?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Bere horretan jasoko da lantaldeak proposatua, hori baita lehen itzulian erabakitako gerizatu aditzaren eratorri erregularra.

gerizan
1 adb. Itzalean. Ik. gerizpean. Gerizan ezarri.
2 adb. Babesean. Bere zaindari leialaren gerizan. Eduki gaitzazu kalteen gerizan.
Loturak

Aztergaia: gerizan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: adib. / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

geriza sarrerari dagokion azpisarrera.

gerizatu, geriza/gerizatu, gerizatzen
da/du ad. Babestu. Eguzki sutsu honetarik gerizatzeko, beste itzalperik ez baduzu. Beren hegalez kutxa estaltzen zuten, gerizatzeko bezala. Zure itzalean gerizatuko dira zintzoak. Bere burua gerizatzeko. Gerizatuko dut etsaien erasoetatik.

Aztergaia: gerizatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gerizatu, geriza(tu), gerizatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gerizatu, geriza(tu), gerizatzen

gerizatzaile
iz./adj. Babeslea; zaintzailea. Europako egiazko zaintzailea, baitezpadako gerizatzailea, Amerika.

Aztergaia: gerizatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

gerizpe
iz. Itzalpea. Gerizpe batean jarri ziren, atseden apur bat hartzeko. Elorri zahar altu, gerizpe eder hori! Sorginkeriazko gerizpe argitsu betean ezkutatu gintuen hodeiak. Zuhaitz handiaren gerizpera bilduak. Gerizpetik begira.

Aztergaia: gerizpe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-09-22 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gerizpean , gerizpetan .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: gerizpe. hobe gerizape proposatzen du.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gerizpetara joan Zehaztapena (gerizpetara joan): Bizk.

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'E. Knörrek aurkeztutako oharrak [...] gerizpe eta gerok hitzei buruzko ohar-eskariak ez dira onartu'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-16): Lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak jasoko dira, eta besterik ez.

gerizpean
1 adb. Itzalpean. Gerizpean puska batean egoteagatik. Intxaurrondoen gerizpean.
2 adb. Babespean. Zure izenaren gerizpean sor bedi lan hau.
Loturak

Aztergaia: gerizpean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: adib. / LurE: AS: geriz(a)pean / ElhHizt: adib. / EskolaHE: AS: geriz(a)pean

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an/-tan.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerizpe sarrerari dagokion azpisarrera.

gerizpetan
adb. bizk. Itzalpean. Neguan epeletan, gerizpetan udan.
Loturak

Aztergaia: gerizpetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerizpe sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

gerizpean.

gerizpetsu
adj. Itzaltsua. Lorategiko arboladi gerizpetsuan.

Aztergaia: gerizpetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

itzaltsua.

gerizpetu, gerizpe/gerizpetu, gerizpetzen
da/du ad. Geriza eman, itzala eman. Nor gerizpetzen duk hik, lurreko zuhaitzik entzutetsuen horrek?

Aztergaia: gerizpetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-09-22 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gerizpetu, gerizpe(tu), gerizpetzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gerizpetu, gerizpe(tu), gerizpetzen

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu/-petu

gerla
iz. Ipar. Gerra. Garai hartan Espainiak eta Frantziak gerla zuten. Gerla hotsak. Gerla gizona. Gerlan hila. Gerlako jainkoa. Kanpoan etsaiak, etxean gerla, non edirenen du bakea?

Aztergaia: gerla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-04-23 Bigarren mailan onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gerla eta eratorri-konposatuen 782 ager.etatik 745 IEkoak dira, eta gainerakoak gerra ere badarabilten besteonak: Mg, Balad, Azc, Alzola; Or, Vill, Lek; MEIG; gerra eta eratorri-konposatuen 953 ager.en banaketa: B 294, G 527, IE 10 (Mdg, Izeta eta gerla ere badarabilten Bordel, Xarlem, Mde), EB 122 (MEIG, Arti). Eratorri-konposatuak: gerla bilatzale 1; gerla bitzale 1; gerla burrunba 1; gerla denbora 9; gerla-denbora 1; gerla egil(l)e 3; gerla egin 68; gerla fama 1; gerla gizon 3; gerla-gizon 6; gerla hots 1; gerla jente 6; gerla leku 1; gerla mehatxu 1; gerla seiñale 1; gerla zibil 6; gerla-ezkila 1; gerla-toki 2; gerlakari 1; gerlapide 1; gerlaratu 1; gerlari 63; gerlari arropa 2; gerlate 24; gerlati 5; gerlazale 1; gerra egin 24; gerra egun 1; gerra garai 1; gerra gintza 1; gerragintza 3; gerra giro 1; gerra gizon 1; gerra-gizon 9; gerra lagun 1; gerra miñ 1; gerra usaiñ 1; gerra zale 2; gerrazale 3; gerra zibil 3; gerra-agintari 1; gerra-aldi 1; gerra-batzarre 4; gerra-denbora 3; gerra-denpora 1; gerra-etxe(txo) 3; gerra-gai 1; gerra-gin 1; gerragin 6; gerra-gose 1; gerra-lan 1; gerra-nahi 2; gerra-ontzi 1; gerra-sari 1; gerra-soñu 2; gerra-toki 1; gerra-tresna 1; gerradi 1; gerraeraso 1; gerragilla 1; gerragin 1; gerraka 1; gerralari 3; gerrari 1; gerrari 94; gerrari-buru 1; gerrate 87; gerratoki 1; gerratu 1; gerrero 4; gerrier 5

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerla : G 12, IE 70, EB 74, EgAs 29; gerra : B 29, G 90, IE 3, EB 256, EgAs 29. Eratorri-konposatuak: gerla egin 8; gerlari 17; gerlaondo 3; gerlaurre 1; gerlaaintzina 2; gerlate 1; gerlero 3; gerra egin 7; gerraketa 1; gerraldi 2; gerraondo 23; gerrari 4; gerrate 88; gerrategi 1; gerraurre 26; gerrazale 2; gerroste 16.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gerla 64, gerra 251; AB38: gerla 31, gerra 69; AB50: gerla 3, gerra 48

Bestelakoak
Jatorrizko forma

gerla, gerra

Jatorrizko forma

gerla, gerra(te)

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Lantaldearen irizpideak
Batera bizkaiera eta gipuzkera euskalkietakoa da

gerra da euskara osoari begira hobestekoa, Ipar./Heg. banaketa argikoetan bezala.

Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gerla-denbora, gerla egin, gerla handi, gerlan .

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

Ipar. Ik. gerra

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gerla/gerra: bigarrena hobetsirik ere, horren ondoan gerlari bultzatu beharko litzateke, gerrari nahasgarriaren ordez" (1995-06-16)

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

 - [I102]: "testuan esaten denaren kontra, kasu honetan, eta iparralde/hegoaldea kontrakarra absolutuki gertatzen den gehienetan, forma biak, gerla eta gerra joko nituzke ontzat. Eta eratorrietan edozelan ere. Eman dezagun gerlari-k oker ez banago ez dauka gerrari bere aurrean, halandaze gerlari ontzat joko nuke bakarrik" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gerla izan, gerlan ibili Zehaztapena (gerla izan, gerlan ibili): Ipar.

 - [E204]: Joko batzuk sar ditezke: mistigri, xizeta (bigarren kontsonantea ahostun da), belota, gezur-joko edo gezurkan (zub. tümauka), tomate, manila, kuentxe, ipurdi zikin edo üzkü beltz (Agian Goierrin “amona xar” deitzen da), flor (flû zuberotarrez?), burra, bridge, piñet, gerla, zazpiterdia, etabar. Erran gabe doa ez direla denak iparraldekoak

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Jaso egingo dira lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak, eta forma berririk ez da orain erantsiko.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-09-25): Isildu da "karta-joko" adiera horretan.

gerla deklaratu
dio ad.-lok. Ipar. Gerra deklaratu. Frantziak gerla deklaratu zion Espainiari 1793ko martxoaren 8an.

Aztergaia: gerla deklaratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GERLA DEKLARATU. Declarar la guerra. Hei daroe gerla deklaraturen. EZ Man I 73. Zure etsayik handienari bezala gerla deklaratu behar diozuna. He Gudu 104. Zeinari [Jainkoari] krimak gerla deklaratzen baitio. Jaur 383. v. tbn. ES 109. Brtc 99. Xarlem 1493. Gy 299

gerla deklaratu 9: Berria 6 (“Austria-Hungariak gerla deklaratu zion Serbiari, uztailaren 28an”), Jakin (“Egun horretan gerla deklaratua izan zen”), Argia 2 (“Hartara matxinatzen gara, eta denborari gerla deklaratzen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gerla deklaratu 7: Herria 3 (“Alegia deus, autoari gerla deklaratua zaio Angelun”), Elena Touyarou 3 (“Hori guzia normala zen jakinez hiru hilabete lehenago Frantziak Austriari eta Prusiari gerla deklaratu ziela, eta ordukotzat, iparraldean eta ekialdean gudukan hasiak zirela”), Michel Oronoz (“Frantziak gerla deklaratzen dako ofizialki Espainiari 1793ko martxoaren 8an”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Bide batez, komeni da gerra deklaratu forma ere azpisarrera bihurtzea.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerla sarreran.

gerla denbora, gerla-denbora
iz. Ipar. Gerra-denbora. Gerla-denborako egoera gogorra.
gerla egin
dio ad.-lok. Ipar. Gerra egin. Satani gerla egitera.

Aztergaia: gerla egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerla sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Gerla Handi
iz. Ipar. Mundu gerra, besterik adierazten ez bada, Lehen Mundu Gerra. Gerla Handiaren bururatzea ohoratuko da egun horretan.

Aztergaia: gerla handi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:008 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gerla haundi 3: Zub 2 ("1914-eko gerla haundian saltzen dituen bere ardiak", "Emeki, emeki, sos pilixta bat bildurik, artalde baten yabe egin zen, eta gerla haundiaren denboran ardiak nahi zuen prezioan saldurik, itzultzen zen bere sor-xokorat"), Lek SClar ("Oiek geienak gerla aundian ibilliak ziran"); gerra haundi 1, Ldi IL ("Eleizalde'k lan ori ain txuxen ere Europa'ko guda, edo gerra, aundia baño leentxeago idatzi zun").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerla ha(u)ndi 11: Barb ("Zuetaz zer othe diogu hemen? Zer, bereziki Gerla Handiaren ondotik?"), Zerb Herr 1944 ("Makedoniako eskualdean gerla handia egin zuten Eskualdun xahar batzuek badakite oraino zer erran nahi duten mintzaira grekazko hirur hitz bitxi hauk"), Herr 1969 ("Zuetaz zer othe diogu hemen? Zer, bereziki Gerla Handiaren ondotik?"), J-L. Davant ("Azken hiru gerla haundiak [...] Lehenaz baliatu zen Bismarck, Alemaniako estadoan elgarri lotzeko eta populuen bat egiteko. Bigarrenak odol hustu zituen Frantzia, eta oraino gehiago Bretania eta Euskal Herria"), J. Haritschelhar ("Gerla eginik, bigarren gerla handia, Indoxina gero eta han oldartu da ikusiak ikusirik"), A. Loidi 4 (adib.: "Gerla Handiko gudu-toki garrantzitsu gehienen kontaketa egiten digu euskaldunen ibileren bitartez", eta Barbier aipatuz: "Barbierek [...] "Gerla Handiko kantuak" izeneko bertsoak argitaratu zituen"), Murgil/4 2 ("Gerlaren kausaz hildakoen artean, zibilen ehunekoak: Lehen Gerla Handian % 13, Bigarren Gerla Handian % 70"); gerra ha(u)ndi 6: Azurm ("Gerra Haundi bien artean"), X. Olarra ("Gerra Handia deitu zuten Teutoniar migrazio gerarazian parte hartu nuen"), V. Huici ("Errestaurazioan, eta Gerra Haundiaren aldeko abagadunearekin, goi-burgesiak Euskal Herriaren industrializazioari ekin zion eta klase agintari bezala finkatu zen"), A. Sagarna ("1293tik 1323ra Suediaren eta Novgorod-en artean izan zen Kareliako Gerra Handia Pähkinäsaari-ko Bakearekin amaitu zen"); cf. gainera Bizizaletasunaren alde ("Gerra haundi bat eztanda eginez gero, miloika hil gaitezke"), X. Gereño ("Laster gerra handi bat sortuko da gorrien eta juduen erasoen aurka, egiazko Europaren balioak gorde eta defendatzeko").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gerla haundi : DFrec 2 (J-L. Davant: "munduko bigarren gerla haundiaren ondotik aterabiderik gabe gelditzen dira", Herr: "munduko bigarren gerla haundiaren ondotik alderdiak ditu gehienik sustatu"); gerra handia : HiztEn (Ik. lehen mundu-gerra) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerla sarrerari dagokion azpisarrera.

Forma baten adiera(k)

mundu-gerra.

gerla piztu
da/du ad.-lok. Ipar. Gerra piztu. 1636an bazterrak berriz ere nahasi ziren, gerla piztu baitzen Frantziaren eta Espainiaren artean. Sanjurjo, Mola, Queipo de Llano, Franco eta beste bizpalau jeneralek Espainiako gerla piztu zutenean, Nazioen Batasun Demokratikoak ez ikusiarena egin zuen, non intervention delakoaren aitzakiaz.

Aztergaia: gerla piztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GERLA PIZTU (ph- Lh). a) (Con dativo). Declarar la guerra. Erregeak gerla biztu zioten yuduei. Lg I 202. b) Estallar una guerra. Biztu izan zen gerla berri bat filistindarren eta israeldarren artean. Lg I 276 (v. tbn. 291). Zergatik Blomuseko üthürrian hura den gorritzen gerla denian pizten. Egiat 178. Sinetsi behar ukan zuten gerla sobera piztua zela. Ardoy SFran 133 (v. tbn. 122). "Gerla-phiztü, causer une dispute" Lrq. (Con determinantes). Gerla gorria piztu arte. HU Aurp 70.

adib: gerla iz. Ipar. Gerra. Garai hartan Espainiak eta Frantziak gerla zuten. 1636an bazterrak berriz ere nahasi ziren, gerla piztu baitzen Frantzia eta Espainiaren artean. Gerla hotsak. Gerla gizona. Gerlan hila. Gerlako jainkoa. Kanpoan etsaiak, etxean gerla, non edirenen du bakea?

gerla piztu 2: Argia (“Nire aita, Bordelekoa izanik, egon zen Hego Euskal Herrian gerla piztu aitzin, gero gazte zelarik aterpetu zen Iparraldera, eta hor nolazpait ukatu zuen bere euskalduntasuna”), Erlea (“Hori izan zen 1954ko azaro lehenean kasik zortzi urteko gerla piztuko zuen txinparta”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gerla piztu 15: Herria 6 (“20 urte zituen, 1936ko gerla piztu zelarik”), Aingeru Epaltza 3 (“Gerla piztuz gero, jende gehiago altxarazi behar zuen eta Donibaneko gazteluzainaren manupean jarri, hura baita erregeren ordezkoa Nafarroa Beherean”), Joan Mari Irigoien 2 (“erran komunak dioen bezala, zenbat buru, hainbat aburu, eta zeren eritasunaren eta gaitzaren itsusia ez baita nehoiz gure baitan sortzen eta errotzen baina etsaiarenean, eta hala gertatu zen bi mende lehenago ere, noiz eta Napolin frantsesen kontrako gerla piztu baitzen”), Piarres Xarriton (“Eta, guri hurbilago oraino, 1936an, Sanjurjo, Mola, Queipo de Llano, Franco eta beste bizpalau jeneral errebelatuk Espainiako gerla piztu zutelarik, Nazioen Batasun Demokratikoak ez ikusiarena egin zuen, non intervention delakoaren aitzakiaz”), Koldo Izagirre (“Euskal batasunak, bere mendietan zokoratua, iparraren eta hegoaren arteko gerla piztu zuen.”), Jose Angel Irigaray (“Baina oraindik badira guri loturiko barruti aski hedatuak, fede zaharraren aldeko gerla piztu behar dugu berriz... - Zeus-Jovis-Deus-Alá zaharberriaren itxura daukan beste batek, agintzen duenaren airez.”), Itxaro Borda (“Panpili lodi bezain indartsua jende baketsuen artean bortitz sartzen eta gerla pizten zen”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa izan liteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gerla sarreran.

gerlaitzin
iz. Ipar. Gerraurrea. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gerlaitzinean Orixek bizkaieraz zerbait idatzi zuen.

Aztergaia: gerlaitzin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aitzin: hitz bakarrean idatzia proposatu da, gerraurre parekoaren kasuan bezala jokatzeko (eta cf. gerlaondo, gerraondo).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gerlan
adb. Ipar. Gerla egiten. Gerlan aritua. Jainkoaren kontra gerlan ibilirik. Gerlan bizi dira beti arima eta gorputza. Ongia eta gaizkia elkarrekin gerlan.
Loturak

Aztergaia: gerlan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta jaso adibide gehiago. (2021-11-23).

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerla sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Erabilera-oharrak

gerlan aritu, gerlan ibili bezalako esapideetan erabilia.

gerlaondo
iz. Ipar. Gerraondoa. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gerlaondoan ezin daiteke horrelakorik pentsa ere.

Aztergaia: gerlaondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:009 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo (cf. gerraondo, eta gerlaitzin, gerraurre).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gerlari
iz. Ipar. Gudaria. Ik. gerrari. Tamerlan gerlari famatua.

Aztergaia: gerlari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar.

Informazio osagarria
Zerrendakoaren pareko forma(k)

gerra-gizon

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez kentzekoa da] (1995-04-18)

gerlate
iz. Ipar. g. g. er. Gerratea. Izurriteak, goseteak, gerlateak, lurrikarak eta heriotzak.

Aztergaia: gerlate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-te.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Maiztasuna

g.g.er.

gerlati
adj. Ipar. Gerrazalea, liskartia. Amultsu eta bakezko zirenak egiten ditu gerlati.

Aztergaia: gerlati

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ti/-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gerlazale
adj. Ipar. Gerrazalea. Jarrera gerlazalea erakutsi zuen.

Aztergaia: gerlazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zale/-ti.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gerli
iz. Uraren antzeko likidoa, apur bat likatsua, zenbait landareri, berez edo ebakitzean, dariena. Igitaiari gerlia kendu.

Aztergaia: gerli

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
germaniar
1 adj. Germaniakoa, Germaniari dagokiona. Germaniar hizkuntzak.
2 iz. Germaniako herritarra.

Aztergaia: germaniar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

germandar G 4: JMB ELG ("germandar, eslabotar eta keltatarren aurrekoak ziran"); Ibiñ Virgil 3 (adib.: "Naiz germandar, naiz galitar"); ik. OEH argitaratuan, gainera, JMB LEItz ("Germandarren mitologian"); germaniar (eta j- 2) 3: B 1 (AB AmaE: "Zeñek libradu Austriar eta Jermaniarrak / artu zituen ainbeste tunda latzetatik?"), IE 2 (Mde Pr: "Germaniarren gandik Europako legorra zaintzeko", "Poltergeist-ezko gertariak - 'iratxo zarategile' esan nai du germaniar hitz horrek"); germanara (eta ipar-g.) IE 4: Mde Pr (adib.: "Baltara eta Slaviara, Germanara", "Ipar-germanarazko hizkelkiak"); MEIGekoak dira ager. banako germaniko ("Herri germanikoen ahozko literatura"), germano markatua ("Azkeneko den edo dirudien germano horri ez diot inondik inora igertzen") eta germanotasun ("Egungo ingelesaren germanotasuna zalantzan jartzen dutenak").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

germandar EB 1: Txill ("bertako nekazariei lurrak kendu, eta germandar puntuzkoei eta Eliza-ri banatu zitzaizkien"); germaniar (eta j- 2, anglo-g. 1, germaniatar 1) 13: B 1 (Onaind: "indieuropar edo ariotarren izkerak be, keltena, gerkera, latera, jermaniarra, eslabarra..."); EB 12 (Oihenart Taldea: "konkista eskubidea esaten dena berekin zekarten germaniar herrialdeok"; UZEI 4, adib.: "Germaniarren inbasioek eman zioten amaiera hiltzori luze honi"; LMuj: "ifarraldeko sajonen eta germaniarren hegemonia sentitzen da Europan"; OinEntz/5: "germaniar enperadoreek mendetan zehar egin izan zuten bezala"; Zeu zeutara: "germaniarrak bizarra moztearen alde egozan"; Orhipean: "Germaniar herri hauek ez zuten eragin handirik izan"; Euskararen liburu zuria: "hala hizkuntza greko-latinoak nola anglo-germaniarrak"; Etxde: "Germaniatar garbia"; Amaiur 1986: "Jermaniarrak, alderantziz prajmatikoak, beti bezala"); germanotar B 1: J. Gorostiaga ("Germanotar-talde batzuk etorri zirala"); germanitartu EB 3, guztiak ap. Txill ("XIX-garren mendean Txekoslobakia germanitartzen oso abiatua zan"); germanara (eta germaniera 1) 4: IE 3 (Mde, adib.: "gehienak aldiz engel-saxoinak ziran, germanaraz mintza-tzaile, hots, engelesez", "itzali ziran mintzatzen zituzten iphar-germanarazko hizkalkiak handik laster"), EB 1 (LMuj: "germanierazko [...] formulan isladatzen denez"); germaniko (eta indo-g.) 11: B 1 (J. Gorostiaga: "germaniko kutsuaz"); G 1 (Alt Eib: "balio aundiko izkuntzatik (germaniko zaarretik) kultura iztegia formatzea"); EB 9 (Azurm 6, adib.: "indo-germanikoen historia zaharra"; J.A. Arrieta: "Dazikoa, Parthikoa, Germanikoa: Trajanok oso gogoko zituen"; I. Laka 2, adib.: "gotikoak (hau da, germanikoa) eta keltak ere, sorgune berbera izan zutela").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

germandar : AB38 1; germaniar : AB38 7 (hauetan g. enperadorego), HiztEn, LurE, Euskalterm 5 (hauetan g. konfederazio); germaniartu : AB38 1; germaniera : AB38 1; germaniko : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 5 (hauetan konposatu g.); germanismo : HiztEn, Euskalterm 1; germanista : HiztEn, Euskalterm 1; germanistika : HiztEn; germano : HiztEn (germano-), Euskalterm 2; jermandar : AB38 // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

germaniar : EuskHizt (1898; germandar 1934), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, PMuj DVC; germaniera : EuskHizt (*1977; germanara 1954); germaniko : ElhHizt; germanismo : HiruMila, ElhHizt; germanista : HiruMila, ElhHizt; germanistika : HiruMila, ElhHizt; germanofilo : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Euskaltzaindiaren Arauak

Germania / germaniar.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

germaniar : ZTC 20.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g/j

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: Exonomastika alorrekoa.

 - [E126]: Arazoak dituztenak bai, baina argiak direnak ere bai?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Kendu lerroa.

germaniko
1 adj. Germaniarra. Herri germanikoen ahozko literatura. Jacob Grimm, ikasketa germanikoen sortzailea.
2 iz. Germaniar hizkuntza. Orainaldiaren balioa desberdina baita germanikoan.

Aztergaia: germaniko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

9 ager.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiak euskara baturako proposatua

ik. x-tar osaerakoak: germaniar arautua bakarrik jaso da.

Informazio osagarria
Izenondo erreferentzialak

-iko izond. erref.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

germanio
iz. kim. Metal gris eta hauskorra, silizioaren antzekoa, diodoak eta transistoreak egiteko erabiltzen dena (Ge; zenbaki atomikoa, 32).

Aztergaia: germanio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-14

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

germanio: LurE-Harluxet.

Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenen hiztegian: Ge.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

germanio: Zehazki, ElhHizt, HiruMila, HiztHand.

Erdaretako formak

ik. Le Petit Robert: «germanium [...] t. dû au chimiste allemand Winkler, du lat. Germania».

Bestelakoak
Erdaretako formak

Le PRobert: "du lat. Germania".

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak eta Elementu kimikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Kim.

germanismo
iz. Alemanezko edo alemanetiko hitza edo joskera. Ingelesez ongi hitz egiten duen alemanari germanismoak irristatzen zaizkion moduan.

Aztergaia: germanismo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
EEBSko datuak [laburduren azalpena]

germanismo 2, E. Antxustegi ("Teoria honen arabera, esaterako, germaniar sendiak germanismotik sakabanatutako kideak berriro biltzeko eskubidea izango luke, baita kide hauek elkartzeko eskaria egingo ez balute ere. Germanismoak probintzia batean daukan eskubidea probintzia horretako biztanleek beren erabakiak hartzeko daukatena baino indartsuagoa da").

Beste (edozein) iturritako erabilerak

germanista: I. Arrigain 4 (adib., "germanistak, errealitateari atxikiagoak zeudenak, lehen indoeuropeistak heldu ez ziren ikusmoldeetaraino heldu ziren"); J. Azurmendi ("zergatik bereizi germanistak eta anglosaxonistak, kontua hizkuntza baldin bada?"); A. Ladron Arana 2 ("... hasieran Hermann Wirth historialari germanistaren eta, geroago, Wolfram Sievers doktorearen agindupean", "Alemanian eskutik helduta ibili ohi dira halako para-zientziak mugimendu germanista eta arrazistekin").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua.

germanista
iz. Germaniar hizkuntzetan eta kulturan aditua den pertsona. Baudrillard germanista izan zen heziketaz, eta Bertold Brechten lana itzuli zuen frantsesera.

Aztergaia: germanista

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-06-15 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

germanista : ElhHizt, HiruMila; ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, EuskHizt.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Zehazki.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

-ista.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-04-24): Onartua.

germen1
iz. biol. Izaki bizidun baten ugaltze zelulen multzoa. Ik. soma.

Aztergaia: germen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

germen2
iz. biol. Mikroorganismo patogenoa. Txertoaren bidez gaixoak germen jakin bati aurre egiteko bidea izaten du.

Aztergaia: germen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:24 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Biol.

gernikar
1 adj. Gernikakoa, Gernikari dagokiona.
2 iz. Gernikako herritarra.

Aztergaia: gernikar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E124]: Onomastika batzordean aztertua eta osoko bilkuran arautua, ikus, 145. Araua.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Kendu lerroa.

gernu
iz. jas. Giltzurrunek jariatzen duten isurkari horixka, maskurira biltzen dena eta gernubidetik kanporatzen dena. Ik. pixa. Gernua isuri. Gernu-ongarria. Gernu analisia egin.

Aztergaia: gernu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gernu(-)debeku: gernu debekutik operatu dute.

gernu debeku, gernu-debeku
iz. jas. Gernua kanporatzeko eragozpena. Gernu debekutik operatu dute.

Aztergaia: gernu debeku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gernu debekutik operatu dut.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper