50535 emaitza bilaketarentzat - [20851 - 20900] bistaratzen.

gerra piztu
ad.-lok. Gerra sortu edo sorrarazi. Ik. gerra sortu. Handik egun batzuetara, gerra piztu zen. 1950eko hamarkadatik, gerra piztu zenetik, Ipar Korea arma nuklearren mehatxupean egon da. Adierazpen hark gerra piztu zuen armeniarren eta azerbaijandarren artean.

Aztergaia: gerra piztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

gerla piztu AS proposatuarekin batera jasotzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gerra sarreran.

gerra santu
iz. Erlijio arrazoiengatik egiten den gerra. Islamiar taldea gerra santua egitearen alde agertu da. Eliza kristauak gerra santutzat jo zituen Gurutzadak.

Aztergaia: gerra santu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib. gisa

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-santu.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerra sarrerari dagokion azpisarrera.

gerra sortu
ad.-lok. Ik. gerra piztu. Gero, zoritxarreko anaiarteko gerra sortu zen.

Aztergaia: gerra sortu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GERRA SORTU. Estallar la guerra. Gerra bat sortzen bada, gure etsaietara joan ez ditezen. Lard 64. Zeruan sortu da gerra. Bil 90. Zori gaiztoko gerra zibilla / sortu zalako meriyo. Tx B II 52. Gero zoritxarreko anai arteko gerra sortu zan. BBarand 152. (Fig.). Zu zerala mediyo / sortu ziran gerrak, / ez dizkidazu egiñ / aziyo ederrak. AzpPr 52. Era ontantxen sortutzen dira / mundu onetako gerrak, / berriro ere gu Lizasori / gaude erantzun bearrak. Uzt Noiz 93. (Trans.). Provocar la guerra (sdos. prop. y fig.). Zenbait gizonek mundu onetan / sortutzen dituzten gerrak, / ni ixillikan neguan baña / daude deklaratu be'rrak. Uzt LEG I 233. Gerra sortzen duanari eta ortan saiatzen danari gizona deitzea ere aundia da. Insausti 217.

adib: gerra 1 iz. Herri, gizatalde edo estatu bi edo gehiagoren arteko arma bidezko borroka. Ik. gerla. Gerrak dakartzan kalteak. Gerra eta bakea. Gerraren jainkoa. Gerra galgarri hura sortu zuena. Gerra irabazi. Gerra hasi zenean. Gerrara joan. Handik egun batzuetara, gerra piztu zen. Estatu Batuei gerra deklaratzea proposatu zuen. Gerran hil. Gerrako gastuak.

gerra sortu 11: Consumer 2 (“Galaxietako gerra sortu”), Berria 3 (“Historiak erakutsi du munduaren ekonomia berriz antolatu den bakoitzean, gerra sortzen zela Balkanetan”), EiTB 3 (“Kartel honetan barne-lehia odoltsuak ematen ari dira euren buruzagiak atxilotu edo hil egin dituztelako; ondorioz, boterearen inguruko gerra sortu da”), Jakin 2 (“Gerra sortu zenean berak herriko gazteei deitu zien, eta esan zien hobe zutela Gudarostean izena ematea, bestela erreklutatze bat egongo zela derrigortua”), Argia (“Morelosek, Mexikoko independentzia gerra sortu zuen Miguel Hidalgoren ondorengoak, Chipalcingoko Kongresua zuen antolaturik 1813ko irailetik, baina garbi zegoen kanpoko laguntza militarra beharko zuela garaile aterako bazen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gerra sortu 14: Berria 3 (“Nahasmen handia dago Iraken, gerra sortu zutenek, AEBek, estrategia nahasia dutelako”), Elizen arteko Biblia 7 (“Gerra sortaraziko dut Gogen kontra nire mendi guztietan. Honela diot nik, Jainko Jaunak. Eta haren gerlariek elkar hilko dute”), Esteban Antxustegi 2 (“Eta ohartu nintzen gauzak komunean zeudenean, gerra sortzen zela eta beste kalamidade mota guztiak harekin batera, gizonek liskar batean hasten baitziren gauzen erabileragatik, gerrari ihes egin nahi diogula jakin arren.”), Iñaki Mendiguren (“Ezin zuen K.o. 1914ko gerraren esperientzia bizi ohartu gabe K.a. 431n gerra sortzeak esperientzia berdina ekarri ziola Tuzididesi”), Inazio Mujika Iraola (“Gerra sortzea liberazioa izan zen Karmenentzat; ez omen zegoen gehiago jasaterik hango errezo eta hango betiberdin, betiberdin gogaikarria”)

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kolokazioa denez azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gerra sarreran.

gerra zibil
iz. Herri, nazio edo estatu bereko herritarren artean egiten den gerra. Espainiako Gerra Zibila eta frankismoaren urterik gogorrenak pasatu eta gero. Iraken gerra zibila izango ote den beldur dira. Gerra zibila piztu zenean.

Aztergaia: gerra zibil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 2006-01-10 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: AS / LurE: + / ElhHizt: AS / EskolaHE: adib.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zibil.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerra sarrerari dagokion azpisarrera.

gerra zikin
iz. Legez kanpoko ekintzak eta baliabideak erabiliz egiten den jazarpen edo erasoaldia. Gerra zikinean dihardutela ere, garbiegi mintzatzen dira. Gerra zikinaren ekintza baten aurrean gaude. Alderdi horrek gerra zikina eta estatu-terrorismoa legitimatu ditu.

Aztergaia: gerra zikin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Definitzea komeni denez, azpisarrera gisa jaso.

gerragizon
iz. Gizonezko gerraria. Zaldizko gerragizonak, ederki jantziak.
gerran
adb. Gerra egiten. Napoleonekin gerran ibilitako mutilak. Haren aitaren kontra gerran ari izan zen. Ia hogei urte dira, gehiago ez badira, eta oraindik ere gerran daude. Nahi izan gaitu berriro ipini gerran elkarren artean.
Loturak

Aztergaia: gerran

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-11-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-n osaerako librea.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Kendu oharra eta jaso adibide gehiago. Baina gerran gerrakoak adibidea azpisarreratik atera eta gerra 1. adierara eraman. (2021-11-23).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Onartu egin da, eta azpisarrera gisa eskainiko da gerra sarreran.

gerran sartu
da/du ad.-lok. 1915ean Italiak Austriari gerra deklaratu zion eta I. Mundu Gerran sartu zen. Gerran sartu gara edo sartu gaituzte; berdin dio honezkero, gerran baikaude.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gerran sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

gerraondo
iz. Gerra bukatu ondoko denbora. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gerraondoko urteetan. Gerrari eta gerraondoari buruzko bigarren liburua.

Aztergaia: gerraondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

Lematizazio-saio bat egin dugu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

leku-denborazko kasuetan ageri dira denak: gerra ondo (eta gerla ondo 3, gerraondo 2) 14 aldiz: IE 2 (Zerb Azk, Xa Odol), EB 12 (MEIG); gerra oste (eta gerraoste 1) B 4 (SM Zirik, Ker in Alzola Atalak 3); gerra aurre (eta gerla-aurre 1, gerra-aurre 3, gerraurre 1) 17 aldiz: B-G 5 (Or SCruz, Alzola Atalak 3, Ugalde Iltz), EB 12 (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

"gerlondo europear garaiko", "gerra eta gerrondoari buruzko bigarren liburua", "gerraurre eta gerraondo hurbileko erizpide", "gerraostea (1940-50)", "gerra aurre hartan sortu" ager. banakoez besteak leku-denborazko kasuetan ageri dira: gerra ondo (eta gerra-ondo 1, gerraondo 12, gerrondo 2, gerlondo 1, gerla ondo 6, gerlaondo 1) 38: IE 4 (Eskual 1919, M. Ariztia, L. Ligueix, J.A. Irigarai); EB 34 (Agenda 1990, Azurm 2, Deia 1983 eta 1994, E. Knörr, E.L. Adan, Egin 1983, I. Aldabe, I. Sarasola 2, I. Segurola, J.M. Lekuona 2, J.M. Mendizabal, J.M. Olanga, J.M. Torrealdai, MAtx 3, P. Xarritton, SM, Txill, X. Mendiguren B. 3, Zabal 1973, A. Lertxundi, E. Otamendi, F.J. San Martin, J. Agirre, J. Gabilondo 2, J.A. Lema); gerra oste (eta gerraoste 15, gerla oste 1) 31: B-G 3 (SM, Onaind 2); EB 28 (Azurm 3, BatzAgiriak 1985, G. Knörr, G. Nazabal, J.M. Olanga 3, J.M. Torrealdai 7, L. Etxeberria, P. Arregi, SM, X. Mendiguren B., ArrPress 1993, BAtx Behi, E. Otamendi, HizkLiter/UBI 2, KazetJardun 1991 2, Santa Mariñe 1994); gerra aurre (eta gerra-aurre 1, gerraaurre 1, gerraurre 10, gerla-aurre 1, gerla aurre 2) 42: B-G 8 (A. Onaindia, Bizkaiko herri iturriak, J.J. Arrizabalaga, I. Beristain, Ugalde Iltz, Tx. Garmendia, I. Gaminde, KatuenTest); EB 34 (Azurm 2, D. Amundarain, Deia 1988 eta 1994, Egin 1989 eta 1993 artekoak 5, EKUrtek 1984, Etxde, I. Irazabalbeitia, I. Sarasola, J. Amenabar, J.M. Olanga 2, J.M. Torrealdai, M. Azurmendi, M. Zalbide 2, OñatiLib 1982, P. Aristi, SM, X. Mendiguren B. 2, E. Otamendi, IMuj, J. Gabilondo, J.M. Zalakain, MAtx 2, Telleriarte, J.A. Irigarai).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gerraondo : DFrec 13 (hauetan gerra ondo 9), AB38 2 (gerra ondo), AB50 8 (hauetan gerra-ondo 1); gerraoste : DFrec 23 (eta gerra oste 19), AB50 4 (hauetan gerra oste 2), HiztEn, Euskalterm 1; gerraurre : DFrec 38 (hauetan gerra aurre 34), AB50 3 (hauetan gerra-aurre 1, gerra aurre 1), Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gerraurre : EuskHizt (gerra aurre; adib.), ElhHizt; gerraondo : HiruMila (eta gerraondoko), EskolaHE (gerra sarreraren azalpenean), Lur EG/CE eta EF/FE (eta gerlaondo), PMuj DVC (gerlondo); gerraoste : HiruMila (eta gerraosteko), ElhHizt (gerroste), Lur EG/CE eta EF/FE (eta gerlaoste) // Ez dugu aurkitu ap. Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma osatu lexikalizatua

aski lexikalizatua ageri da gaur, Hegoaldean behintzat, gerraurre parekoarekin batera.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gerra eta gerraondoari buruzko bigarren liburua.

gerraontzi
iz. Gerrarako bereziki prestatutako itsasontzia. Gerraontzi arinak.

Aztergaia: gerraontzi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gerra-ontzi behin agertu da EB (MEIG).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gerra-untzitza 1 EB.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: gerra-untzi 1; AB50: gerrauntzi 4; HiztEn: gerrauntzi.

Lantaldearen irizpideak
Forma lehiakideak ditu, eta erabilerak ikusiko dira
Informazio osagarria
Oinarria erabaki behar da lehenik

ontzi/untzi oinarria erabaki behar da lehenik

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'gerraontzi / gerrauntzi bikotea dela eta, Sarasola jaunak esan du batzordea ontzi/untzi bereizketarik ez egitearen aldeko zela eta ontzi forma nagusitzat ematearen aldeko. Nolanahi ere, datorren bileran aztertuko da berariaz gai hau, garrantzizkoa baita'. // BAgiria (1997-06-27): 'Ontzi/untzi delako auziaz I. Sarasolak esan du euskaldunek historian ez dituztela bereizi sukaldeko tresna den ontzia eta uretan ibiltzen diren ontziak. Bereizketa azken garai hauetako dela. Egia dela azken urteetako usadioan oinarri hartuta nolabaiteko presiopean jar daitekeela Euskaltzaindia, bereizketa egitera bultzatuz. Lehen ere antzeko prezedenteak izan direla (hauk/hauek, adibidez) baina gauzak azken batean gainditu direla. Literatur testuetan (A. Lertxundirenetan edo K. Eizagirrerenetan [sic], adibidez) ez da bereizketarik egiten. Eskloetako testu liburuetan bereizketa egiten bada ere, gehiago balio bide dute literatur testuek eta hauei eman behar zaiela lehentasuna. Horrenbestez, batzordea, kide bat izan ezik, bereizketarik ez egitearen aldeko azaltzen da. / X. Kintana jaunak bere kontrako iritzia azaldu du eta argudioak eskaini ahoz eta idatziz. Ukitu/hunkitu edo itxi/hertsi bezalako fenomenoaren pareko omen litzateke ontzi/untzi bereizketa. / Beste zenbait euskaltzainek ere parte hartu dute eztabaidan. Dena den, eztabaida zaharra eta ezaguna denez eta alde bateko eta besteko arrazoiak ere berriak ez direnez, botoetara eramaten da hautua. Forma bakarraren alde, 11 boto. Bi forma bereiztearen alde, 5 boto eta, zuriz boto bakarra. Beraz, forma bakarra ematea onartu da. / Ondoren, forma hori o-duna ala u-duna izan behar duen botatu da. Hamaika boto izan dira ontzi formaren alde, bat ere ez untzi-ren alde eta hiru boto zuri. Horrenbestez, ontzi forma bakarra erabaki da'.

gerraoste
iz. Gerraondoa. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gerraostean espetxetik irten berria.

Aztergaia: gerraoste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

gerraondo aski delakoan.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-oste/-ondo.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Sartaldean ez da ezaguna gerraondo. Txitean pitean erabilia da gerraoste. Sinonimoak dira.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, hizkuntzarentzat aberasgarria baita. Zehaztapena: Sin. gerraondo.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Onartu egin da gerraoste forma, eta bere soilean aipatuko da oraingoz.

gerrara joan
da ad.-lok. Hemeretzi urte zituela joan zen gerrara, boluntario. Askatasuna defendatzeko joan zirela gerrara. Marokoren aurkako gerrara joan beharra saihesteko jo zuten Ipar Euskal Herrira.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gerrara joan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

gerrari
iz. Gudaria. Ik. gerlari. Oinezko eta zaldizko gerrariak. Gerrari taldeak. Jesu Kristoren gerrari leialak.

Aztergaia: gerrari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27
gerrate
iz. Gerra jakin bat; gerra-denbora. Bake-denboran eta gerratean. Liberalen eta karlisten arteko gerrateak.

Aztergaia: gerrate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(gerra jakin bat edo gerra-denbora adierazteko): bake-denboran eta gerratean.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "nire ustez kasu honetan Bizkaian behintzat egiten den desberdintasuna markatu beharko litzateke: alde batetik gerra eta bestetik gerraren denbora edo gerrate. Ez dakidana zera da, herri-etimologiaz sorturiko diferentzia izanen ote den. Alde horretatik, beraz, gerrategile hitzak ez dauka ez hankarik ez buztanik, nik uste" (1995-06-29)

gerraurre
iz. Gerra piztu aurreko denbora. (Batez ere leku-denborazko atzizkiekin erabiltzen da, singularrean). Gerraurreko urte nahasi haietan.

Aztergaia: gerraurre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Forma osatu lexikalizatua

cf. gerraondo.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aurre.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

gerrazale
adj. Gerraren zalea dena. Ez naiz gerrazalea, ezta alderatzeko ere.

Aztergaia: gerrazale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:39 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

gerren
iz. Burruntzia, burdinazkoa nahiz zurezkoa. Antzara gerrenean erre. Burdin gerren zorrotza. Gerren punta baino zorrotzagoa. Gerrena biratu.

Aztergaia: gerren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: gerren (HLEH eta Azkue). (1993-02)

gerri
1 iz. Giza gorputzaren enborraren zatirik estuena, saihetsen eta aldakaren artean dagoena. Gerri lodia, mehea. Ezpata gerrian zuela. Gerritik gora biluzik. Gerrirainoko uretan sartuta. Gerriko mina.
2 iz. Zuhaitz enborra. Zumar mota honen hostoa zurixka da, gerria zuzen-zuzena, zura onenetakoa. Lertxun luze ikaragarrien gerri zuhailak.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Giltzak gerrian, orak sutegian.

Aztergaia: gerri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'giza gorputzaren zatia'. 2 'zuhaitz-enborra'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gerri-buelta .

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 giza gorputzaren zatia; 2 zuhaitz-enborra

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: Gerria berotu.

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gerria berotu (adkor. ‘jipoitu’), gerritik (‘erditik’), gerriko min.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Lantaldeak proposaturikoa jasoko da, baina forma berririk ez da orain erantsiko.

gerri buelta, gerri-buelta
iz. Heg. lgart. Gerriondoa, gerriaren ingurua edo bira. Gerri buelta zabalxea zuen. || Harro zegoen Mikel, Nerearen besoa gerri bueltan zuela.
gerrialde
iz. Gerriaren aldea. Gerrialde luzea duen emakumeak ez du umerik izango. Haritzaren gerrialdean.

Aztergaia: gerrialde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gerrikatu, gerrika, gerrikatzen
da/du ad. Gorputzaren zati bat hertsiki inguratu; gorputzean lotu. Gerrika zaitez eta zerbitza nazazu. Kate batez gerrikatu zuen gorputza. Arropa luze batez beztitua eta urrezko gerriko batez ugatzen aldean gerrikatua.

Aztergaia: gerrikatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gerrikatu, gerrika, gerrikatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gerrikatu, gerrika, gerrikatzen

gerriko
iz. Gerria lotzeko edo soinekoak gerrian lotzeko erabiltzen den zerrenda edo xingola. Galtzak eta alkandora zuriak, gerrikoa gorria. Larruzko gerrikoa. Urrezko gerriko batez ugatzen aldean gerrikatua. Gerrikoa lot ezazu. Gamelu ilezko jantzia zuen soineko, eta larruzko uhala gerriko. Burdinazko katea zuen gerrikotzat.
Azpisarrerak

Aztergaia: gerriko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gerrikoa egin .

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko izengilea

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]:  gerriko min ‘lumbago’. Ikus SHD. Cf. buruko min onartua. Ikus gerruntzeko min edo gerruntzeetako min.

 - Erabakia: H2.2 / 2009-11-30): Forma berririk ez da orain erantsiko, baina bai lantaldeak proposatua

gerrikoa egin
ad.-lok. Zuhaitz bati, enborraren bira guztian azala kendu.

Aztergaia: gerrikoa egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

NekHizt: gerrikoa egin (es anillar).

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin: -a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gerriko sarrerari dagokion azpisarrera.

Jakite-arloak

Basogintzakoa.

gerrilla
1 iz. Ohiko armadaz kanpo antolatutako jende talde armatua, ekintza mugatuak eta irispide laburrekoak egiten dituena, beste baten mende dagoen herri batean, esate baterako. Hamar urte dira gerrillan sartu zela.
2 iz. Talde horrek egiten duen gerra mota.

Aztergaia: gerrilla

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-il-/-ill-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "zergatik -illa idatzi? Ez al dugu guk ere neskatila, astakilo, pretikilo modukoak il + bokal idazten? Yeismorako bidea garantizatzea da hori" (1995-06-16)

 - [I102]: "euskarara egokituko nuke eta gerrila forma onartuko" (1995-06-29)

gerrillari
iz. Gerrilla batean dabilen pertsona. Ik. basagudari; sasitar. Che Guevara eta haren gerrillariekin ibilia zen sasian.

Aztergaia: gerrillari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-il-/-ill-

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ero

gerriondo
iz. Gerria. Herritarrak presta bitez gerrikoa beste bi edo hiru zulo estutzeko, gerriondo zabala dutenek besteei ezartzen baitiete haiek egiteko gai ez direna.

Aztergaia: gerriondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-ondo.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gerria.

gerritik heldu
dio ad.-lok. Gerritik heldu zion. Gerritik heldu eta muxuka hasi zitzaion. Bikote gazte bat iritsi da orain; elkarri gerritik heldu diote eta barrez pasa dira zure ondotik.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gerritik heldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexien atalean jasotzekoa da.

gerruntze
1 iz. Bular eta gerrialdea lotzen dituen jantzi mahukarik gabea, bereziki emakumezkoena eta azpikoa. Ik. kortse. Noiz utziko ote dituzte emakumeek beren buruari eta beren ondorengoei hainbesteko kaltea egiten dieten gerruntze estu horiek?
2 iz. Gerria. Larruzko gerrikoa bere gerruntzearen inguruan.

Aztergaia: gerruntze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Sin. kortse.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Hau maiz pluralean erabiltzen da eta, jakina, ez da ‘kortsea’, edo ez hori bakarrik, ‘gerriak’ edo, erdaraz ‘los riñones’ ‘la riñonera’ (≠ giltzurrunak). Ikus LEH, BH, UH, EEH besteak beste. / gerruntzeko min, gerruntzeetako min ‘lumbago’.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta bere horretan utziko da lehen itzulikoa, H1.1 lantaldeak osatu arte.

gerstar
1 adj. Gersekoa, Gersi dagokiona.
2 iz. Gerseko herritarra.
gerta ahala gerta
Gertatzen dena gertatzen dela, zernahi den gerta. Plazan iraungo du euskarak, gerta ahala gerta, asmoz eta jakitez jokatzen badugu.

Aztergaia: gerta ahala gerta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: EH 2014 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak lehendik araututako "gerta ala gerta"ren ordez sartua.

gertaberritu, gertaberri, gertaberritzen
du ad. jas. Berriro gertarazi; bereziki, gertatu den zerbait antzeztu. Jesu Kristoren nekaldia gertaberritzen dugu kristauok.

Aztergaia: gertaberritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gertaberritu, gertaberri, gertaberritzen. du ad. Jas.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gertaberritu, gertaberri, gertaberritzen

Informazio lexikografikoa
Mailak

Jas.

gertaberritze
iz. Berriro gertaraztea; bereziki, gertatu den zerbait antzeztea.

Aztergaia: gertaberritze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

gertaera
iz. Gertatu den gauza, gizakiarentzat gorabeheraren bat duena. Ik. gertaldi; gertakari; jazoera. Gertaera aipagarria, gogoangarria, ikaragarria. Bere pasio eta heriotza santuaren gertaera miragarria. Eguneroko gertaera arruntak. Gaur jazo diren gertaerak. Neure begiekin ikusitako gertaera. Kontatzen dituen gertaerak huskeriak dira sarri. Lourdesko gertaerak.

Aztergaia: gertaera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-a(tu)+e-

gertagaitz
adj. Gertatzen zaila dena. Nire ustean, mirariak gehiago dira sinestezinak, gertagaitzak baino.

Aztergaia: gertagaitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh52 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB: 52; ETC: 266.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: gertagaitz izond. improbable; remoto, -a, Adorez: gertagaitz: adj. improbable; jazoera gertagaitzak: hechos improbables, Labayru: 0; NolaErran: [improbable] gertagaitz. / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

gertagarri
adj. Gerta daitekeena. Egoera gertagarria. Nik ez dut hori gertagarri ikusten. || (Izen gisa). Aukerak aztertzen ari naiz, jakinik, hala ere, ez dudala gertagarri guztien zerrenda agortu.

Aztergaia: gertagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma erregularra edo paradigmaren araberakoa da hobestekoa

oraingo sistemaren araberakoa da (edo -garri berria).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

gerta daitekeena.

gertakari
1 iz. Gertaera. Bizitza honetako gertakari guztietan. XIX. mendeko gertakari handiak. Poesia huts, garbi, gorengo hura gertakari bakana izaten da edozein leku eta edozein alditan.
2 iz. Izadian gertatzen den zernahi gauza; giza oharmenari agertzen zaion zernahi gauza. Ik. fenomeno. Gizarte gertakariak. Euria eta gainerako izadi gertakariak. Maitasuna, bihotz barrengo gertakaria den aldetik. Zinemak asmatutako gertakaria ote da heriotza? Kausa berdintsuek gertakari berdintsuak sortzen dituzte beti.

Aztergaia: gertakari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gertaketa
iz. Prestaketa. Biharamunerako jai gertaketan ziharduten guztiak. Azkeneko gertaketak antolatzen.

Aztergaia: gertaketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'prestaketa'

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. prestaketa

gertakizun
1 iz. Gertaera. Bezperako gertakizunak.
2 iz. Gertatzeko dagoen gauza. Ez ditugu gertakizunak aurretik iragarri nahi.
3 iz. Kontakizun baten haria. Ik. bilbe 2; trama; argumentu 2. Film honen gertakizuna geza samarra da. Gertakizuna poliki josia dago.
Azpisarrerak

Aztergaia: gertakizun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gertakizun egon

Informazio lexikografikoa
Esapide ohiko(en)ak

gertakizun egon

gertakizun egon
ad.-lok. Gertatzeko egon. Hori gertakizun dago.

Aztergaia: gertakizun egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gertakuntza
iz. g. er. Gertaera.

Aztergaia: gertakuntza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gertaera.

gertaldi
1 iz. Gertaera. Gertaldi harrigarria. Geroko gertaldiak ezagutzen zituena. Askotan errepikatzen den gertaldia.
2 iz. Gauza bera gertatzen den aldietako bakoitza.
3 iz. Ekitaldia; agerraldia. Jokalekua: bigarren gertaldiko bera. Pastorala gertaldi anitzez egina da.

Aztergaia: gertaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-a(tu)+a-

gertaleku
iz. Zerbait gertatu den lekua. Ipuinaren gertalekua Indian da.

Aztergaia: gertaleku

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gertarazi, gertaraz, gertarazten
du ad. Gertatzera behartu. Han zuk profeten esana zenuen gertarazi. Ez dena ezin gertaraz daiteke egundo.

Aztergaia: gertarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gertarazi, gertaraz, gertarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gertarazi, gertaraz, gertarazten

gertarazte
iz. g. er. Gertatzera behartzea.

Aztergaia: gertarazte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gertari
iz. Gertaera. Ezin mendera genitzakeen gertariak.

Aztergaia: gertari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gertatu, gerta, gertatzen
1 da ad. Egite edo gertaera bat izan, gauzatu edo heldu. Ik. jazo. Egunero gertatzen diren gauzak. Zer gertatu da? Senperen gertatua. Judasi gertatua. Ezbehar handia gertatu zaio. Gerta daitekeena da. Horrelakorik berriro gerta ez dadin. Bizitzea gertatu zaigun egunon ezaugarriak.
2 da ad. Izan, bilakatu, aipatzen den ondorioa izan. Eritasun honetaz kutsaturik gertatzen bazara. Kondenatuetarik bat gerta ez zaitezen. Ahalegin guztiok alferrekoak gerta daitezke. Laguntza hura kaltegarria gertatu zitzaion gero. Ez zara lekuko faltsu sekula gertatuko. Ararteko gerta dakigun. Haurdun gertatuko zara eta seme bat sortuko duzu.
3 da ad. Aurkitu, suertatu. Gizonak bere burua munduan aurkitzen du, hemen gertatzen da, nola eta zergatik ez dakiela. Nor geure aldian eta tokian gertatzen gara. Parisen elkarrekin gertatu ziren. Egun horretan gertatu ginen franko egoera larrian. Haren arima zeruan gerta dadila.
4 da/du ad. Prestatu, atondu. Engraziaren etxean sekulako oturuntza gertatu zuten. Berehalaxe gertatu nintzen lanerako.
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Otsoa, non aipa, han gerta.

Aztergaia: gertatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gertatu, gerta, gertatzen. da/du ad. / AS: gerta ala gerta, zer gerta ere.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

zer gerta ere; gerta ala gerta

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gertatu, gerta, gertatzen

Esapideei dagokien sistematika

aditzoinen inguruko esapideok sistematikoki lantzekoak dira: zein kasutan erabiltzen diren (cf. lehenengoaren pareko zer hel ere Zub.koa, edo bigarrenaren ereduko kosta ala kosta), eta nola (cf. Bizk. hedatuagoa datekeen zer gertatuko ere modukoak, edo sar(tu) ahala sar(tu) modukoekiko eralazioa)

gertatze
iz. gertatu aditzari dagokion ekintza. Gertaera bakoitza gertatze bakarra da.

Aztergaia: gertatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:25 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

gertu egon
ad.-lok. Prest egon. Gertu gaude. Egiteko baino, bestek egina batzeko gertuago dago.

Aztergaia: gertu egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gertu1
1 adb. Prest. Ik. gerturik. Hemen naukazue, zernahitarako gertu. Afaria gertu denean. Meza ondoan mutilak dantzarako gertu.
2 adb. Hurbil. Handik gertu zegoen toki batean. Erantzun zion, "txit gertu dituk, kasik elkarren ondoan". Nahiz Lezoko barrutian egon, Errenteriatik gertuago dago.
3 adj. Hurbilekoa. Hiltzeko arrisku gertua.
gertu2, gertu, gertutzen
da/du ad. Prestatu, gertatu. Itsasontzi handi bat itsasorako gertutzen ari ziren.
Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper