50535 emaitza bilaketarentzat - [20901 - 20950] bistaratzen.

gertuan
adb. gip. g. er. Gertu, hurbil. 1995ean hil zen, jaioterritik gertuan.
Loturak

Aztergaia: gertuan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gertu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Gip.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gertu, hurbil.

gertuera
iz. Prestaera. Eginkizun handiak gertuera ona eskatzen du.

Aztergaia: gertuera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'prestaera'.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Ik. prestaera

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-u(tu)+e-

gertuketa
iz. Batez ere bizk. g. er. Prestaera, prestaketa.

Aztergaia: gertuketa

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gertuketa EB 4: Kondairan zehar ("amerikarrak berealdiko ekintza handi eta zabal bat emateko gertuketak egiten hasi ziren"), Jesusen jarraitzaile 1985 ("Katekesiseko saio bi-edo artu ditzakete gertuketa ori egiteko"), BEO 1990 2 ("balio ponentzien gertuketarako administrazio prozedurari itxura emango dion balioen lauki-markoari doazkien arau guztiak testu bakarrean biltzea", "balio ponentzien gertuketarako premiazko balioen moduluengan...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gertuketa : DFrec 5 // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-keta/-era.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Bizk.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gertuera, prestaketa.

gertuko
adj. gip. Hurbilekoa. Gertuko albisteak. Frantziskoren oso gertukoa zen. Hirurogei urtetik gertuko gizona. Gertu-gertuko harremana izan du presidentearekin.
Loturak

Aztergaia: gertuko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gertu 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Erabileremu dialektala

Gip.

Forma baten adiera(k)

hurbilekoa.

gerturatu, gertura/gerturatu, gerturatzen
da ad. Hurbildu. Ik. hurreratu; ondoratu. Honezkero gerturatu dira Azpeitira. Gerturatzen da eguna.

Aztergaia: gerturatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gerturatu, gertura(tu), gerturatzen. da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gerturatu, gertura(tu), gerturatzen

gerturatze
iz. Hurbiltzea. Epaileek ezarria zioten gerturatze debekua lau aldiz hautsi du. Lagun izateari utzi dioten bi lagunen gerturatze eta urruntzeak etengabeak dira obran.

Aztergaia: gerturatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gerturatze 8: Ekaitz Agirre (“gerturatze deserosoa duten mendiak”), Leire Ventas (“gerturatze mugimenduaz jabetuta”), Eñaut Gantxegi (“barne-gerturatze bat”), Ainara Rodriguez 2 (“gerturatze bat besterik ez da”, “konformatu egin behar dugu gerturatze horiekin”), Imanol Magro (“gerturatze ederrago bat lor daiteke”), Berria (“hainbat gerturatze keinu egin dituzte azken egunetan”), EiTB (“gerturatze hori nola eman ote daitekeen”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gerturatze 17: Berria 13, Ramon Saizarbitoria 2, Luis Elberdin, Xabier Arregi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-tze.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

erabilia da, eta premia dago.

gerturik
adb. Gertu, prest. Beribil bi daude gerturik. Gerturik daukagu odola. Hiltzeko gerturik daude.

Aztergaia: gerturik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizki jakin batzuen bidezko eratorriak

-ik. adlag.gilea

gertutasun
1 iz. Hurbiltasuna. Senide, adiskide eta lagunen gertutasuna eta berotasuna. Hiriburuaren gertutasuna eragile garrantzitsua izan da nolabait hizkuntzaren ordezkatze prozesuan.
2 iz. Prestasuna; gertu dagoenaren egoera. Bere arima aitortza on bat egiteko gertutasunean sumatu zuen.

Aztergaia: gertutasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gertutik
adb. Hurbiletik. Ekimenaren nondik norakoak gertutik ezagutu nahi izan ditugu. Irudi berria gertutik ikusi nahi zuten denek.
Loturak

Aztergaia: gertutik

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GERTUTIK (H). De cerca; por cerca. Gertutik ikusi bazuen ere promisioko lurra. Gco I 129. Plazaren gertutik igaroaz. Izt C 96. Zer gertutikan ikusi duan eriotza. Apaol 60. Naiz-ta berrian bizi nai izan / nola ez zaindu gertutik? Insausti 33 (cf. ib. 240 gertuti, en rima).

adib: erreformatzaile adj./iz. Erreformatzen duena. Erroman azkenik, aita santu erreformatzaile batzuk miretsi ahal izan zituen. Mugimendu erreformatzaileekin parekotasun handiak ditu. Servetek gertutik ezagutu zituen erreformatzaile nagusiak.

gertutik 1378: Aizu 12, Deia 35, Elhuyar 49, Consumer 17, HABE 6, Berria 683, EiTB 386, Euskaltzaindia, Jakin 12, Karmel 5, Argia 94, Laneki 3, Erlea 7, DiarioVasco 68.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gertutik 416: Berria, Pello Zabala, Juan Luis Zabala, Edorta Jimenez, Migel Angel Mintegi, Oskar Arana, Fernando Morillo, Pello Salaburu, Imanol Zurutuza, Harkaitz Cano, Unai Iturriaga, Bernardo Atxaga…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Oso erabilia eta azpisarrera gisa jasotzekoa, hurbiletik bezala.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da gertu sarreran.

gertuz
adb. zah. Egiaz.

Aztergaia: gertuz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt. (hots: 'egiazki' adierakoa He Phil artekoa da: tradizioak baztertua; 'suertez' adierakoa Ox artekoa da, edo Mde artekoa gertuzko forman: arauak baztertua dela esan liteke, gertu oinarriaren adierekin bat ez datorrenez adiera hau).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ustekabean, suertez

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Honelako hitzoi, orain arte bederen, baztertu barik, Zah. Jarri izan diegu orain arte. Ez zait egoki iruditzen, jadanik lehenbiziko euskal liburuan Etxeparek berak zerabilen berba hau inolako aipamenik gabe uztea.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Jaso egingo da hiztegian: «gertuz adlag. Zah. 'egiazki'».

gerundio
iz. hizkl. Pertsona-markarik hartzen ez duen aditz forma, latin hizkuntzetan ekintza burutugabeak adierazteko erabiltzen dena. Erlatibozko esaldiak, egitura pasiboak, gerundioak eta abar egokitzeak buruhausteak sortzen dizkio euskarari.

Aztergaia: gerundio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

geruza
iz. Gainalde batean zabalduriko gai baten zatia. Aluminiozko geruza batek estalia. Esnearen gainean sortzen den geruza. Hauts geruza lodi batek estalirik zeuden.

Aztergaia: geruza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05
geruzatu, geruza/geruzatu, geruzatzen
da/du ad. Geruzatan metatu edo antolatu. Haizeak garraiatuta jalkitzen den metakina da, itsaskorra eta geruzatzen ez dena. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lurrazalaren egitura geruzatua.

Aztergaia: geruzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh88 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu

LB: 44; ETC: 317 (gehienak partizipioak dira).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: geruzatu da/du ad. estratificar(se), Adorez: geruzatu da/du ad. estratificar(se), Labayru: 0; NolaErran: 0 / Euskalterm: geruzatu (Med. Termino onartuak: lagin geruzatu, ausazkotze geruzatu).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

gesal
1 iz. Itsas ura; ur hori lurruntzean gelditzen den gatz hondarra. Ik. kresal. Itsas gesala. Gesala galanki irentsiaz.
2 adj. Uraz mintzatuz, gazia; gesala duena. Sartu zituen lanpernok ur gesalarekin ordurako su gainean zegoen tupina beltzean. Zabaldi gesaletan.
3 iz. Ur oso gazia, bertan janariak ezarriz kontserbak egiteko erabiltzen dena. Ik. gatzun.
4 iz. Urtzen ari den elurra. Ik. lurmen.
5 iz. Haragiak, zauriek eta kidekoek botatzen duten likidoa. Ik. serum.

Aztergaia: gesal

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Hor eta gero, kresal aipa, nahiz gesal nagusitu" (1993-02)

gesalaztar
1 adj. Gesalazkoa, Gesalatzi dagokiona.
2 iz. Gesalazko herritarra.
gesaldu, gesal/gesaldu, gesaltzen
1 da ad. Elurraz mintzatuz, urtu. Ik. lurmendu.
2 du ad. (Uretan) desegin. Itsasoak, bere ur gaziaz zaflatuz, emeki-emeki gesaltzen ditu harkaitzak.
3 da/du ad. Gauza abstraktuez mintzatuz, apurka-apurka desagertu. Diru kezka eta buruhauste guztiak otoitzean gesalduz. Joan daitezela izen guztiak pixkanaka beratuz, gesalduz, urtuz eta deseginez aho-mihietako txistuarekin batean.

Aztergaia: gesaldu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gesaldu, gesal(du), gesaltzen. da/du ad. '(elurra) urtu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gesaldu, gesal(du), gesaltzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

(elurra) urtu

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Definizioa ongi emana dago? ‘(elurra) urtu’ ala ‘(elurra) beratzen hasi’ dea? Ikus SHD eta AEAD (606. or).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bere horretan utziko da oraingoz azalpena, eta H1.1 lantaldeak hobeto landuko du.

gestio
1 iz. Kudeaketa. Gestio zuhur baten premia. Gestio politiko eta ekonomikoari buruzko txostena.
2 iz. Admin. Izapidea. Groenlandiako kirol federazioak olinpiar jokoetan parte hartzeko gestioak hasi ditu.

Aztergaia: gestio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-10-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) g-dunak 89 dira, guztiak EB; j-dunak 16 (B 1, EB 15): gestio 52 (N. Mujika Ulazia, Jakin, M. Irazgoiti, Euskal kulturaren urtekaria, E.J., J. Barriola eta "entrepresa gestio" 1, P. Iztueta, GAK, Elhuyar, P. Olhagaray, LKA eta "heziera gestio" 1, Eustat eta "merkatal gestio" 1, B. Urkizu, V. Cortes Alonso eta "gestio-eskuliburu" 1, V. Huici Urmeneta, M.A. Barcenilla, J.L. Agote, Egin eta "gestio sistema" 1; EHAA eta "gestio plan" 1, Euskaldunon Egunkaria; GAO: "gestio funtzio"; Euskal Mundu-Biltzarra: "gestio-unitate"); gestio-batzorde 4 (Gaur express, Eguna); gestio-organo 4 (Jakin, I. Fernandez); gestiogile 1 (S. Goñi); gestiogintza 1 (Eustat); gestionatu 4 (M.A. Barcenilla, Egin, Eguna); autogestio 17 (J.L. Davant, ESB, J.M. Torrealdai, Egin eta "autogestio teoria" eta "autogestionukleo" bana); autogestiozale 4 (ESB, J.M. Torrealdai, Egin); autogestiozaletasun 1 (Egin); autogestional 1 (ESB); jestio 12 (J. San Martin; G. Knorr, M.A. Elkoroberezibar, J.M. Satrustegi, Hazienda, Gipuzkoako Lurralde Historikoko... eta "jestio zerbitzu" 1, J. Zabaleta, X. Gereño, Egin, AAA eta "jestio sarrera" 1; I. Laspiur Zabala: "goi-jestio"; Lurgintza: "jestio lan"); jestiogintza 1 (J. Kalzada).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gestio : DFrec 34, AB38 2, AB50 41, HiztEn, Euskalterm 116; gestioegile : AB50 2, HiztEn; gestiogile : Euskalterm 6; gestiogintza : DFrec 3, AB50 2; gestionatu : DFrec 4, AB50 2, HiztEn, Euskalterm 1; gestionatzaile : Euskalterm 2; autogestio : DFrec 28, AB50 3, Euskalterm 3; autogestiolazale : DFrec 1; autogestionario : Euskalterm 1; autogestionatu : DFrec 1; autogestione : DFrec 5; autogestionukleo : DFrec 1; autogestiozale : DFrec 3; autogestiozaletasun : DFrec 1; jestio : DFrec 31, AB38 1, AB50 11; jestiogintza : DFrec 1, AB50 6; jestiomail : AB50 1; jestiotzaile : DFrec 1; autojestio : DFrec 6, LurE; autojestionario : DFrec 1; autojestiotzaile : DFrec 3; autojestiozale : DFrec 2.

gestio : Argia 18, Berria 39, EiTB 27.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gestio 122: Berria 93, Herria 2, Bego Montorio 3, Josu Landa 3, Pallo Salaburu 2, Koldo Izagirre 2, Anjel Lertxundi 2, Iñigo Aranbarri, Amaia Lizarralde, Karlos Zabala, Joseba Urteaga, Koldo Biguri, Iban Zaldua, Bernardo Atxaga, Jokin Urain, Jose Morales, Joxan Elosegi, Joseba Sarrionandia, Joxe Azurmendi, Ramon Saizarbitoria, Edorta Jimenez, Joxe Austin Arrieta.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gestio, gestionatu: kudeatu, kudeantza, kudeatzea" / HezkAdmin: gestión; gestio-aplikazioen programatzaile: programador de aplicaciones de gestión; gestioaren programatzaile: programador de gestión; gestio-fase: fase de gestión.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Saih. Ik. oharra s.u. gerente.

Nazioarteko forma da, arloa mugatuz onartzekoa

mailegu erabilia eta onartzekoa (kudeaketa formak ez ditu hartzen adiera guztiak).

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g/j

Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. kudeaketa, etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "zerrendatik ken dadin eskatzen ausartzen ez banaiz ere, ez dut berba honen beharrik ikusten kudeatu / kudeaketa / kudeatzaile direlakoen parean. Nire ustez baztertzen saiatu beharko genuke. Horretara gaztelaniazko gestoría, adibidez, agirikudeaketa-agentzia, edo agirikudeagentzia edo agirikudeaketa-etxe, edo agiriagentzia, edo ziurtagiriagentzia edo ziurtagirietxe izan zitekeen" (1995-06-29)

 - [E299]: ik. Manuel M. Ruiz Urrestarazu-ren oharrak "g/j" txostenari (1994-10-17)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Proposamena: 1. h. kudeaketa (gestionatu eta gestore sarrerekin ere berdin: gestionatu* h. kudeatu, gestore* h. kudeatzaile).

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'E. Knörrek aurkeztutako oharrak [...] Gestio/jestio bikotearen arteko hautua erabakitzeko dago oraindik. Hau ere hurrengorako, hortaz'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Kendu lerroa.

gestionatu, gestiona, gestionatzen
du ad. Kudeatu. Fundazio batekin harremanetan jarri ziren adopzioa gestiona zezan.

Aztergaia: gestionatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:35 1999-07-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gestionatu 13: EiTB 5, Argia 4, Berria 4; kudeatu 1007.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gestionatu 8, Berria; kudeatu 1618.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gestio, gestionatu: kudeatu, kudeantza, kudeatzea" / HezkAdmin: gestionar.

Lantaldearen irizpideak
Mailegu baztertzekoa da, ez baitu baldintza minimoa betetzen

ez du baldintza minimoa betetzen, eta ez dago zabaldua (gestioak egin bezalakoak erabil daitezke horren ordez).

Informazio osagarria
Mailegu baztertuaren euskal ordaina

Ik. kudeatu, etab.

gesu baten
adb. bizk. Oso une laburrean. Ik. amen batean; jesus batean. Gesu baten egingo dugu hori.

Aztergaia: gesu baten

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gexu bat (eta gesi b. 1) B 7: Mg PAb ("- Ze ordu da bada? - Gesi baten zortzirak"); Otx 6 (adib.: "Gexu baterako iztiari luze eretxita", "Gustijok lur bigurtuko gara gexu baten"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, Ezale 1897 ("Gesi bat arte isten zaitu: I.J.A.-k"), Zam Man ("Egon ardura barik, gesu baten etorriko da Peru").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gesu bat EB 2: K. Altonaga ("elikatzeko garrantzi handia dute luzakin hauek, gesu batetan ikusiko dugunez"); I. Garmendia ("Gesu batean adelatuko diagu denau").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gesu : HiztEn (B) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Sektore jakin bateko informazioa

BizBerba: "gesu baten: dentro de poco".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gesi : HiruMila (ik. gesu), DRA (próximo futuro), PMuj DVC (B momento futuro); gesu : EuskHizt (1913; gexu 1931; gesi 1802; gesu bat (bizk.; g. er.) memento bat), HiruMila (tiempo breve inmediatamente posterior, momento después), ElhHizt (B tiempo inmediato, momento después), Casve EF ('futur proche' eta gesu baten 'sous peu'), DRA (tiempo inmediato, momentos después; Var de gesi), PMuj DVC (tiempo inmediato, momentos después, momento futuro); gesuko : DRA (inmediato), PMuj DVC (B inmediato, próximo); gexu : DRA (Var. de gesu) // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

Bizk. gesu batean egingo dugu hori

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Bere euskalkiko forman onartu da

"gesu baten..." gisa emango da adibidea, kontu eginik baten forma hori onartua duela Euskaltzaindiak, bat-en deklinabidea argitzean (ik. EArau 12).

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gesu batean egingo dugu hori

Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS modura: gesu baten. Hori da hiztunek darabiltena.

 - [E210]: Adibidea (aldatu): gesu baten egingo dugu hori : gesu baten ohera, gaueko hamabiak ditugu eta. / Idazkera: gesu > gesu | gesu baten (gesu hitza hutsik dagoela).

 - Erabakia: EBB (1997-04): hurrengorako.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): gesu baten esapide osoa eskainiko da sarrera gisa: «gesu baten. Bizk.: gesu baten egingo dugu hori».

getariar
1 adj. Getariakoa, Getariari dagokiona.
2 iz. Getariako herritarra.

Aztergaia: getariar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:16 1999-07-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Onomastika batzordeak argitzekoa.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tar.

getuliar
1 adj. Getuliakoa, Getuliari dagokiona.
2 iz. Getuliako herritarra.

Aztergaia: getuliar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Getulia / getuliar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

getxotar
1 adj. Getxokoa, Getxori dagokiona. Ik. getxoztar.
2 iz. Getxoko herritarra.

Aztergaia: getxotar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: Urdaibai: biosfera erreserba (“itsasgizon getxotarrak").

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

getxotar, getxoztar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

getxoztar
1 adj. Getxokoa, Getxori dagokiona. Ik. getxotar.
2 iz. Getxoko herritarra.
geu
1 izord. gu izenordainaren era indartua. (Batez ere galdegaiaren lekuan eta nolabaiteko kontrakotasuna adierazi nahi denean erabiltzen da). Ik. gerok; guhaur. Geu gara errudunak. Ikusi duguna, ordea, geuk ikusi dugu. Geure argia delako (Ik. geu 3). || Hori ez baita "besterena", geure-geurea baizik.
2 izord. (gu-ren eskuinean, hark hartzen duen kasu atzizki bera hartuz). Guk geuk ez dakigu. Guri geuri gertatua.
3 (Genitiboan eta horren gainean eraikitako formetan, erreferentea perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean). Ez duzue zuek erre gure etxea: guk erre dugu geure etxea. Gu ere geure aldetik saia gaitezen. Geure burua edertzen saiatzen gara geure aitorkizunetan. Geure gain hartu behar izan dugu. Geure dirua eman diogu. Ez dugu geuretzat ere sobera.

Aztergaia: geu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01 1994-10-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gu izord.aren era indartua.

Lantaldearen irizpideak
Beste batzorde batek argitzekoa da

EGLU zein EBk erabakitzekoa da izenordain indartuetan hobestekoak zein diren (cf. EGLab 55-56: neu, nihaur, nerau; geu, guhaur, gerok; heu, hihaur, herori; zeu, zuhaur, zerori; zeuek, zuihauk, zerok)

geun
1 iz. bizk. Amarauna. Han ez du aurkituko zahar usaina eta geuna besterik.
2 iz. bizk. Lausoa. Begia garbi eta geun gabe badago. Zure adimenaren begiak geun handiarekin ilundurik daude.

Aztergaia: geun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. iz. 1 'amaraun handia'. 2 'lausoa'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

amaraun handia; lausoa

geundu, geun/geundu, geuntzen
da/du ad. bizk. Lausotu. Ik. gandutu. Geundurik ote ditut begiak? Begi itsuak edo erdi geunduak.

Aztergaia: geundu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

geundu, geun(du), geuntzen. Bizk. da/du ad. 'lausotu, gandutu'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

geundu, geun(du), geuntzen

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

lausotu, gandutu

geureganatu, geuregana/geureganatu, geureganatzen
du ad. Geuregana ekarri; geure egin, geure bihurtu. Ik. gureganatu. Geureganatuak eta etxekotuak ditugun hitzak.

Aztergaia: geureganatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

geureganatu, geuregana(tu), geureganatzen. du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'zerrendari [...] geureganatu hitza erantsi behar zaio'.

geurekoi
adj. Pluraleko lehen pertsonan mintzatzen denak bere eta kideen nahi edo interesari soilik begiraturik jokatzen duela adierazteko erabiltzen duen hitza. Ez dugu geurekoiak izan behar. Geurekoiegiak baldin bagara.

Aztergaia: geurekoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
geurekoikeria
iz. geurekoi izenondoari dagokion nolakotasuna; nolakotasun hori adierazten duen egintza.

Aztergaia: geurekoikeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

geurekoitasun
iz. Geurekoikeria.

Aztergaia: geurekoitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

geuretu, geure/geuretu, geuretzen
du ad. Geure egin, geure bihurtu. Ik. guretu. Mundu guztia geuretu.

Aztergaia: geuretu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

geuretu, geure(tu), geuretzen. du ad.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu: -ganatu/-retu izenordeekin (ik. arau-oharra s.u. neureganatu).

geurez
adb. Geure izatez. Ik. berez. Geurez ezerezak gara.
Azpisarrerak

Aztergaia: geurez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-z.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

geure sarrerari dagokion azpisarrera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: AS gisa gehituz: geurez. Beharrezkoa da hau?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Onartu egin da lantaldeak proposatua.

geurezko
adj. Izatez geurea dena. Geurezko gurari errugabe eta garbi hauek.
Loturak

Aztergaia: geurezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GEUREZKO Particular, propio de nosotros. --Zeinbat pekatu mueta dira? --Dira bi, jatorrizkua, ta geurezkua edo bakotxarena. CrIc 109. (V ap. A; Añ). "(Nuestro natural) propio" Añ. "Razón natural [...] errazoi geurezkoa" Ib. "Natural, innato en nosotros" A. Errazoi edo argi geurezko edo naturalaz. Añ MisE 160. Geurezko gurari errubaga ta garbi oneek. fB Ic II 257. Pobriak bizigarrija gura izatia geurezkua da, naturalezazkua da. Ib. 257. Geurezko genituen eskubideak, ez ziren [...] etxeko hizkuntzaren alde erabiliak izan. MEIG VI 51

geurezko 5: Berria 3 (“Bakoitzak geure geurezko usaina edukitzeaz gain geure geurezko lurrina behar dugula sinetsarazi digute”), Argia 2 (“Eta are hobe gure udaletan geurezko legea ezarriko bagenu, udalek erabaki ahal izateko, eta kito”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

geurezko 1, Patziku Perurena (“Halako eragina dauka ohiturak, non sendoena den lekuan, geure geurezko ezjakintza estali ezezik, bere burua ere gorde egiten duen; eta badirudi gainera egon ere ez dagoela, hain zuzen erraietaraino sartua dagoelakotz”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta azpisarrera gisa jasotzekoa. Nolanahi ere, hori egin ahal izateko lehenbizi geurez azpisarrera sarrera bihurtu beharko litzateke eta berez formarekin bezala jokatu. Hau da, berez sarrera eta berezko azpisarrera; geurez sarrera eta geurezko azpisarrera; neurez eta neurezko formekin paradigma ere osa daiteke.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa sortu beharreko geurez sarreran.

geurtz
adb. zah. edo jas. Datorren urtean. Geurtz garai honetan.

Aztergaia: geurtz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas. Zah. 'datorren urtean'.

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

g. er.

geza
1 adj. Gatz gutxi duena edo batere ez duena. Anton. gazi. Ur gazia eta ur geza. Zopa geza dago.
2 adj. Sagarrez eta kidekoez mintzatuz, garratza ez dena. Sagar gezak.
3 adj. Pertsonez eta gauzez mintzatuz, bizitasun gutxi duena. Gaiak erabiltzeko moduaz kanpora, geza iruditzen zitzaidan Mendiburu: garbia, txukuna, bai, baina motela, are gogaikarria. Liburu geza eta belaxka.

Aztergaia: geza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gazi-geza.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gazi-geza

Informazio lexikografikoa
Adiera mugatzeko zailtasunak

adiera mugatzeko zailtasunak: cf. oinarrizko zaporeak

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: gaza* -> geza.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bere hartan utziko da lehen itzulikoa.

gezamin
1 adj. Gazi-geza.
2 iz. Sagar mota gazi-geza.

Aztergaia: gezamin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Forma baten adiera(k)

(sagar-mota).

gezatasun
iz. Geza denaren nolakotasuna.

Aztergaia: gezatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

gezate
1 iz. Sagar mota geza.
2 adj. Sagarrez mintzatuz, geza.

Aztergaia: gezate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond. eta iz.

Forma baten adiera(k)

(sagar-mota).

gezatu, geza/gezatu, gezatzen
1 da/du ad. Gazitasuna galdu edo kendu. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu berriro? Edatekorik ez zuten aldian Jainkoak gezatzen zien ur gazia. Ibai handiek, itsasoan sartzean, haren zati bat gezatzen dute.
2 da/du ad. Bizitasuna galdu edo kendu. Euskal kantak hedatu behar dira, baina gezatu eta urardotu gabe.

Aztergaia: gezatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gezatu, geza(tu), gezatzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gezatu, geza(tu), gezatzen

gezertar
1 adj. Gezerkoa, Gezerri dagokiona.
2 iz. Gezerko herritarra.

Aztergaia: gezertar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Euskaltzaindiaren Arauak

Gezer / gezertar.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

gezi
1 iz. Eskuz edo arkuz jaurtitzen den zotz itxurako jaurtigaia, mutur batean punta-zorrotza eta bestean hegal moduko batzuk dituena. Hartuko dut esku batean gezia, bestean zuzi irazekia. Gezia jaurti. Geziz zauritu. Gezi mutur bat.
2 iz. Gezi itxurako ikurra, norabidea erakusteko edo zerbaiten gainean arreta jarrarazteko erabiltzen dena. Pago baten enborrean margotutako gezi batek tontorrerainoko bidea erakusten du. Iruña-Veleiako idazkunetako puntuak, komak, geziak eta letra txikiz idatzitako hitzak anakronikoak dira.

Aztergaia: gezi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:MatHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

uztai baten gezi, arku baten gezi

gezilari
iz. g. er. Geziak jaurtitzen dituen pertsona. Gezilariak jaurti ditu jaurti beharreko gezi guztiak.

Aztergaia: gezilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gezileiho
iz. Saietera. Gezileihoetatik zelatan.

Aztergaia: gezileiho

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-03-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gezileiho 4: UZEI (hiztegian, "Gezileiho. Sin.: Saiatera"), Bitez ("lau gezileiho luzek horma zabalak urratzen dituzte"), J.M. Arzalluz ("Zubialdera ematen zuen gezileiho batera joan nintzen"), Arabako zubiak ("ate arku zorrotz handi bat lehen oinean eta gezileiho batzuk goiko oinetan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gezileiho : AB38 1 ('saetera'), HiztEn (harresi batean, kanpoaldean barnealdean baino estuagoa den irekiune edo leiho-moduko luze eta estua, bertatik babesean tiro egiteko edo geziak botatzeko erabiltzen zena), Euskalterm (saietera sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gezileiho : ElhHizt (saetera, aspillera), HiruMila (gezi-leiho: saetera), PMuj DVC (gezi-leio: tronera, saetera, aspillera, ventanilla saetera) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-leiho.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

saietera.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: hitz honen ordez saietera erdarakadari lehentasuna eman behar ote diogu? Hitz horren euskarazko forma klasikoa, bestalde, zagita da, eta zaharra, derradan bide batez, ez da hitza, adierazten duen objektua baizik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena (lehen itzulian arautuak dira saieta eta saietera formak).

geztera
iz. Zorrozteko erabiltzen den harri lau biribila. Ik. zorroztarri. Gezterari pedalez eraginda, ganibet, marraza, igitai, zizaila edo guraizeen ahoak zorrozten zituen.

Esaera zaharrak

Ganibetak geztera higatzen, eta gezterak ganibeta.

Aztergaia: geztera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

geztera, eztera

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: erantsi gezteran egin / ibili, adibidez automobilaren gurpilak tokitik irten ezinik laban egiten dutenean.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): berriak direnez, azpisarrera hauek sartu aurretik, hobeto aztertu behar dira.

gezur
iz. Egiaren kontra ohartuki esaten den gauza. Gezur handia, galanta. Hori gezur hutsa da. Gezurrik gabe esan daiteke gutxi idatzi zuela. Hori gezurra zela guztiok dakigu. Gezurra eta saltsa beti horrek. Gezur-asmatzailea. Burura etorri zitzaidan lehen gezurra bota nion.

Esaera zaharrak

Gezurrak buztana labur. Isilik dagoenak ez dio gezurrik.

Aztergaia: gezur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gezur-jario iz. eta izond., gezurra esan/erran, gezurretan.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gezurrez , gezur-zulo, gezur-zuri ; eta adib. gisa: gezurra dirudi.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gezur-ontzi; gezur-jario; gezur-zuri; gezurretan

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: sartu: Gezurra dariola.

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gezurra gezurraren gainean (‘gezur hutsean’), gezurretako

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Forma berririk ez da orain erantsiko, eta lantaldeak proposatu dituen azpisarrerak bere hartan jasoko dira; adibidea, berriz, forma osokoa jasoko da: Ni, gezurra badirudi ere, hemengoa naiz.

gezur biribil
iz. Gezur handia eta erabatekoa. Gezur biribila da hori.

Aztergaia: gezur biribil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzea komeni da egia biribil formarekin egin den bezala.

gezur eta abar
1 adb. Gezurrak esanez, gezurrak asmatuz. (Perpausaren barnean esaldi beregain bezala erabiltzen da). Gezur eta abar, berriketa hutsean dihardute. Gauza erraza da, gezur eta abar, gure neskatxa onetako bat itsutzea.
2 iz. Gezurra. Gezurrez eta abarrez beterik baitaude. Erantzuten dizute gezurra eta abarra.

Aztergaia: gezur eta abar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GEZUR ETA ABAR. a) Mintiendo, engañando, inventando. Cf. ETA ABAR. Deabru ark gezur eta abar... beti ni txar egin. Apaol 120. Leporatu beidaz, guzur da abar, miiñak emonala ta geiago. A BeinB 72. Asi ziran, guzur da abar, astiñaldirik lotsagarrizkoenak. Ag Kr 173. Edesten edo kontetan, guzur ta abar, itxasuaz-andiko gauzak. Kk Ab I 52. Guzur ta abar barriketa utsean diardue. Eguzk GizAuz 7. Gauza erreza da gezur ta abar gure neskatxa onetako bat itxutzea. JAIraz Bizia 60. Guzur eta abar, iñork baño obeto eitten zetsan arek gustua bere senar itxuorri. Etxba Ibilt 475. Zikin aute gezur d'abar. NEtx LBB 253. Guzurra eta abarra, onegaz kenduten deutsube biarren dozubena. Astar II 38. Au ta, nok aturetako? / Ez bada: guzurra, abarra: / ilgo yonagu ollarra. (Interpr?). Zav Fab RIEV 1907, 96. b) (Uso sust.). Zuaz eurakgana zerbait itandutera, eranzuten deutsube urrengo burubak emon deijuena, guzurra eta abarra, onegaz kenduten deutsube biarren dozubena. Astar II 38. Guzurra ta abarra asmaurik zelan bait. AB AmaE 245. Egirik ezin danean, guzurra ta abarra, egiantza emonaz, ugari erabilli. Eguzk GizAuz 88. Gezurrez eta abarrez beterik baitaude. Or Aitork 185. Alperrik orain guzur-abarrak. Enb 60.

adib: [abar sarreran] eta abar Eta gainerakoak. Zezenak, behiak, txahalak eta abar. Olerkariak (Lizardi, Lauaxeta eta abar). Han biltzen ziren beren jaiegunetan otoitz egitera eta abar. || Borroka latz samarrak ditugu era askotako puntuetan, ikastola, erlijio, politika eta abarretan. Gezurrez eta abarrez beterik baitaude.

Ez dugu aurkitu gezur eta abar formarik.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Ez dugu aurkitu gezur eta abar formarik.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adibide gisa jasoa dago jada eta aski izan liteke. Komeni da gezur forman ere gehitzea.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa gezur sarreran.

gezur jario, gezur-jario
iz. Gezurrez beteriko jarduna. Heure lurrean ere ez ote duk, bada, gezur-jario hori eten behar?
gezur-jario
adj. Gezurtia. Zertara deitu dut nik gezur-jario hori?

Aztergaia: gezur-jario

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Araua: Z3:EArau79

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: iz. eta izond.

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gezur sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

jario 1 sarrerari dagokion azpisarrera.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper