50535 emaitza bilaketarentzat - [21001 - 21050] bistaratzen.

gibelez, gibelaz
postpos. Bizkarrez, bizkarra emanda. (-i atzizkiaren eskuinean). Jainkoari gibelaz jarririk. Beren herriari eta mintzairari gibelez itzuliak.
Loturak
gibelgorri
iz. Gaina gorri iluna duen perretxikoa, jateko ona (Russula integra, Russula vesca eta Russula nitida).

Aztergaia: gibelgorri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-gorri.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Landare eta animalien taxonomi izena

Russula integra.

gibeljale
adj. Gaizki-esalea. Beti izango dugu mingain-zorrotz, gibeljaleren bat inguruan.

Aztergaia: gibeljale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-jale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

gaizki-esalea.

gibelka
adb. Atzeraka. Aitzina joateko orde, gibelka dabil Euskal Herria.

Aztergaia: gibelka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:40 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Forma baten adiera(k)

atzeraka.

gibelmin
iz. g. er. Behazuna. Ahoa ireki eta, odolarekin nahas, gibelmina aurtiki zuen.

Aztergaia: gibelmin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

behazuna.

gibelondo
iz. Ondorioa. Oi, bekatuaren gibelondo garratza! Badakigu zer gibelondo ona duten hemengo urek.

Aztergaia: gibelondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'ondorioa'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

ondorioa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: Guk Luzaiden bildu genuenaren arabera ‘lana’ da; ikus LEH (gielondo) eta BH.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, eta H1.1 lantaldeari jakinaraziko zaio ohargileak dioena.

gibelori
iz. Russula motako zenbait perretxikoren izena.

Aztergaia: gibelori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
gibelurdin
iz. Gaina urdinkara duen perretxikoa, jateko ona (Russula virescens). Ik. urritx. Gibelurdin eder bat eta urritx bi bareak jan gabeak.

Aztergaia: gibelurdin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Russula virescens.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Russula virescens

gibelzorrotz
iz. Sagar mota, udarearen antzeko forma duena.

Aztergaia: gibelzorrotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-zorrotz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

(sagar-mota).

giberri
iz. bizk. g. er. Abere xehea.

Aztergaia: giberri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

giberri 11 ager.: B 5 (Zav Fab: "Baia bear dok guzurra neuretzeko giberria!"; Mg 4, adib.: "Daukaguz larogei giberri: irurogei ardi, aari bi ta zortzi auntz"; ap. VMg: "Baña bear da gezurra / neretzeko giberria"); G 6 (Mg CC: "ni naiz arako abere edo giberri bekaturako billatu ninduzuna"; Or Eus: "Aragi egosia, usaia ere berri; / [...] artatik sartu ditu lau libra giberri"; Ibiñ Virgil 4, adib.: "Beiak eta giberriak nola zaitu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

giberri B 1: Onaind ("Dalako giberria ez da ugaltzen, ezta il be, eta jainkotasun bi dira euren zaintzaille").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

giberri : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

giberri : EuskHizt (~1802; Abere xehea, ardia edo ahuntza), HiruMila (1 ganado lanar de cualquier edad; 2 cabrito de más de un año; 3 carne de cordero o cabra), ElhHizt (ganado lanar (ovejas y cabras)), EskolaHE (abeltxea, ardia edo ahuntza), DRA (1 ganado lanar de cualquier edad; 2 cabrito de más de un año; 3 carne de cordero o cabra), PMuj DVC (1 B res o ganado lanar; 2 B cabrito de más de un año; 3 B borro, cordero de uno a dos años; 4 ceaja de un año; 5 andosco, cordero de dos años; 6 giberri gazte = trasandosco, ca) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

abere xehea.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Esanahia (berria): 2. ‘antxumea’. / Zehaztapena (2. adiera): Bizk.

 - Erabakia: EBB (1997-04): kendu egin da.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bizk. marka erantsiko zaio lantaldeak proposatuari.

giboi
iz. Giza itxurako tximinoa, beso-luzea eta buztangabea (Hylobates sp. ). Giboi eme gazte bat.

Aztergaia: giboi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

giboi forma 2 aldiz ageri da, EB (I. Azkune).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

giboi : HiztEn, Euskalterm 2 (giboi eta giboi asiar); jiboi : LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: giboi : Hylobates sp. Eta horko hustuketako lekukotasunak: giboi : Zendoia-Sakana Animali mundua; UZEI Arkitektura hiztegiaren hasikinak; gibon tximu : J.A. Agirre Animali basatiak; UEU Antropologiazko ikastaroa.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Hylobates sp.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g/j

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Hylobates sp.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hau zientzi hitza da, Madagaskarko tximino batzuk adierazteko, eta beraz, g- grafiaz idatzi beharko genuke" (1995-06-16)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'E. Knörrek aurkeztutako oharrak [...] Giboi sarreran 'zimino mota bat' dela adieraztea erabaki da'.

gida
1 iz. Gidaria. Jesu Kristo gida eta begirale dutenak. Gidatzat hartu. Zeruko gidatzat baliatuko zaidala.
2 iz. Gidaritza. Aitzindari baten gidaren azpian.
3 iz. Brida. Esku ezkerraz gidak dauzka.

Aztergaia: gida

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'gidaria'. 2 'gidaritza'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 gidari; 2 gidaritza

gidabaimen
iz. Ibilgailu motordunak gidatzeko baimenaren sinestamendua. Gidabaimena lortzeko azterketa. Gidabaimena lehenengoan ateratzea, batez beste, 950 euro kostatzen zen. Mozkortuta autoa gidatzeagatik lau hilabete eta erdiko kartzela zigorra ezarri eta gidabaimena bi urtez kendu diote.

Aztergaia: gidabaimen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gidabaimen, autogidari: gidatu eta gidari 'autoa eroan' eta 'eroale' esateko ez da oso egokia, zulo bat estaltzeko beste bat agirian uzten baitugu. Izan ere, txoferra eta gidaria ez dira gauza bera, eta turismo-autobusetan hori nahitaez bereiztu beharra dago. Fisikan behintzat 'conductor' adieran eroale erabiltzen da aspaldian" (1995-06-16)

gidail
1 iz. g. er. Aztala, zango zatia. Brontzezko izterra, burdinazko gidaila eta lurrezko oina.
2 iz. g. er. Lauoineko abereetan, atzeko hanketako bakoitza.

Aztergaia: gidail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gidalerro
iz. Arau edo jarraibideen multzoa, gauzatu nahi den zerbaitetarako prestatzen dena. Europar Batasuneko arauetan ezarritako gidalerroei jarraituz. Egoerari konponbideak bilatzeko, hiru gidalerro proposatu zituzten.

Aztergaia: gidalerro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: AS: gida-lerro s.u. lerro / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berria da, ongi eratua, eta egokia, lantaldearen ustez, nahiz bestela ere molda zitekeen; adib., frantsesezko papier réglé oinarritzat hartuz, (paper, orri) lerroduna bezalakoak eratuz; horregatik, onarpen eske proposatu da.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-lerro.

gidaliburu
iz. Gairen bati buruzko argibideak ematen dituen liburua. Literaturaren historiako gidaliburuak.

Aztergaia: gidaliburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:18 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gidaliburu (eta gida-l. 1, gida l. 2, urrutizkin-gida l. 1) 25: B 2 (Habe: "'Erromesen Gidaliburua'n esaten diranak irakurri ondoren"; Zubk: "Urrutizkin-gida liburuetan"); G 1 (Aste Santua 1983: "asko lagun dezaieke P. Farnesen gidaliburu onek"); EB 22 (Baietz/3 2, adib.: "Irakaslearen gida liburua"; UZEI: "Arbaiun gida-liburua"; Elhuyar 2, adib: "Gidaliburu honetan aurkitu dituzun adibideei dagokienez..."; SEIE, titulu batean: "Gidaliburua"; Saioka/5: "ezin dugu ahaztu geure 'Gidaliburuan' herri honen Herri Kultura adigarria"; F. Arbizu: "Metodo honek bi gidaliburu ditu"; Osabide Hezkuntza 1989: "gidaliburuan adieraziriko funtzio eta eragiketen egokitze-arazoak"; I. Aizpuru 6, adib.: "egoera hori Gidaliburu honetan isladatzen da"; EHAA 1987 2, adib.: "gidaliburuak, aurkibideak, erregistroak, inbentarioak eta katalogoak"; UnescoAlb 1990: "gidaliburu eta magazinak oparo argitaratu ziren"; IMuj: "Ikasi beharko genuke, bestalde, gida liburuetatik aldentzen"; A. Aldezabal 2, adib.: "gure lurraldeko izadiaren hainbat zaletuk argitalpen hau gidaliburu modura erabil dezaten"; Ttipi-ttapa 1994: "Bertizko Kontsortzioa eta Gidaliburua"); gida esku-liburu EB 1 (SM: "Gipuzkoako gida esku-liburu bat").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gidaliburu : DFrec (gida liburu), AB50 3 (gida liburu 1, gida-liburu 1, gidaliburu 1), HiztEn, Euskalterm 1 ('guía') // Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gidaliburu : HiruMila, ElhHizt ((libro) guía, libro orientativo; tratado), EskolaHE (AS gida liburua), Casve EF (gidalibürü), PMuj DVC (gida-liburu) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-liburu.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gidarazi, gidaraz, gidarazten
du ad. Gidatzera behartu.

Aztergaia: gidarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gidarazi, gidaraz, gidarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gidarazi, gidaraz, gidarazten

gidari
1 iz. Gidatzen duen pertsona. Ene argi eta gidari. Gidari eta bide-erakusle izan dadin. Mutikoen artean bihurriena beti gidari.
2 iz. Ibilgailu bat gidatzen duen pertsona. Ik. auto gidari. Zalgurdiaren gidaria.
3 iz. Gidatzen duen gauza, bide erakusletzat hartzen dena. Adimena dela gidari. Edizio berria prestatzeko, bigarren argitaraldia hartu dute gidari. Egia beti izan dadila zure gidari.
4 iz. Gidatzen duena. (Aposizioan). Honako printzipio gidari hauek zaindu beharko dituzte administrazio publikoek.

Aztergaia: gidari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

autogidari, gidari

gidaritza
iz. Gidariaren egitekoa. Maisutza hori bere gain hartu dutenez gero, gidaritza dagokie, ez artaldearen atzetik ibiltzea. Euskaltzaindiaren gidaritzapean.

Aztergaia: gidaritza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gidatu, gida/gidatu, gidatzen
1 du ad. Bidea erakutsiz, norbaiti lagun egin; bidea aurkitzen lagundu. Ik. bideratu. Etor nirekin, gidatuko zaituztet. Iparrizarrak gidatzen ditu gauaz itsasgizonak. Israeldarrak lur agindura gidatzeko. Jainkoak gida eta begira zaitzala zerurako bidean. Ez gaitu intuizio-argiak gidatuko.
2 du ad. Bizitzako eginbide eta egitekoetan jarraibidea erakutsi, edo jarraibidea hautatzen lagundu. Gazteak bizimodua hautatzen gidatu.
3 du ad. Zerbait bide jakin batetik joanarazi. Bere automobila gidatzen. Alboko atalek erdikoa gidatzen dute. Irratiz gidatutako hegazkina. Ikasleen ikerlanak gidatu.

Aztergaia: gidatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gidatu, gida(tu), gidatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gidatu, gida, gidatzen

gidatzaile
iz. Gidatzen duen pertsona edo gauza. Ik. gidari. Arimen gidatzaileak. Izar berri eder bat jaitsi da zerutik, errege jaun horiei laguntzeagatik; gidatzaile argia doakie aurretik.

Aztergaia: gidatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gidatze
iz. gidatu aditzari dagokion ekintza. Gidatze lanak autoaren gidariari utzita.

Aztergaia: gidatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze/-mendu.

gider
1 iz. Kirtena. Sardearen eta aizkoraren giderra. Ganibet giderra. Bi aitzur gider. Burdinazko giderra. Giderretik heldu. Hitzari hel biezaio irakurleak, nahi duen giderretik.
2 iz. (Singularrean nahiz pluralean, agintearen edo kontrolaren irudi bezala). Etxaldearen giderrak utzi dizkiote. Aginpidearen gider guztiak beren esku harturik. Gazte horien ondoan, hasieratik taldeko giderra atxiki duten beteranoek ere hor jarraitzen dute.

Aztergaia: gider

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

informazioa ik. s.u. girtain

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g-/k-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "girtain... eta kirten, ez?" (1993-02)

 - [K201]: "nik uste kirten jasoko duzuela, ez?" (1995-03-27)

gidoi
1 iz. Heg. Irrati eta telebistan, saio baten nondik norakoa eta esan beharrekoa zehatz jasotzen duen testua; film baten gertakizuna, elkarrizketak eta ohar teknikoak jasotzen dituen testua. Irratirako gidoiak. Zuzendari onenaren eta gidoi onenaren saria. Zinema-gidoia.
2 iz. Hitzaldi, elkarrizketa edo kideko bat garatzeko lagungarri bezala erabiltzen den testua. Kazetariak alferrik prestatu du gidoia. Hitzaldi bat prestatu behar badugu, bi aukera ditugu: gidoi moduko bat egitea edo den-dena idatzita eramatea.

Aztergaia: gidoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:13 1999-07-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB (eta B 1) dira gidoi : a) 'testua' adierako 64 (cf. irrati-g., kondaira-g., laborategi-g., zine-g.): A. Lasarte 2 (adib.: "Barriz ere entzun, eta gidoia oinarritzat hartuta, entzundakoaren laburpen idatzia egingo dabe"), KultUrtekaria 1985 ("Irudi eta argazkiaren kalitatean oinarritu da neurri handi batean, gidoia eta aktoreen lana gutxik goretsi dutelarik"), HizkLiter/BBB/3 2 ("Azter itzazu banan-banan hamalau ahapaldiak eta osatu gidoi gisako bat", "Gidoiaz baliatuz azaldu bertsoaren argumentua bospasei lerrotan"), K. Igea 3 ("Lanerako gidoiak: Hauek oroimena lantzea baino gehiago, ikasleari lanean erakusten saiatzen dira", "Gidoiak orientatiboak dira bakarrik, beraz irekiak", "lehenik bisita egiten lagunduko zaituen Gidoia egizu"), Zientzia eta teknika 1986 ("bideo mutuen gidoiak egiteko ariketak"), J.M. Olanga ("Hasiera buruturik duzula, gidoiari jarraituz garatu behar duzu idazlana, ideia nagusi bakoitzari paragrafo bat eskainiz"), Idazleen II Ihardunaldiak ("Guzti horren aurrean, motor / acción esateko garaia baino askoz ere garrantzitsuagoak dira lehen osaketa literarioa [gidoia]"), B. Urkizu 2 ("irakasleek ez dute aurrez idatzitako gidoirik", "Gidoia edo elkarrizketa nahasiagoak direnean, teknika honetan trebetutako irakaslea behar da"), Baietz/3 eta 4 ("Orrialde hau Nor da nor jokurako gidoia da", "telesailaren gidoia"), J.M. Lekuona ("Antzerkiak eta kontaerak textuaren aldetik finkotasun bat eskatzen dute, gidoi bat gutxienez"), I.M. de Lezea ("eszenatokiak eta (...) gidoiak"), I. Zubiri 2 ("Gidoian ez da inoren lobarik agertzen", "Gidoian agertu ez arren ere, ez geneukan zalditik jaisteko asmorik"), Egin 1980 2 ("Gidoia eta marrazkiak, G. Murok", "Gidoia Enkarni Genua eta marrazkiak Jesus Lucasenak"), EHAA 1987 4 ("Gidoi eta egile aukeratua: Angel Amigo Quincocesen 'Ander eta Yul'", "Ordezko gidoia eta egilea: Maria Belmonte Barrenetxearen 'Etchahun, Errakorra'"), Habe 1982 eta 1992 ("Horien gidoiak idazten aritua zara", "Gidoian ere parte hartu du"), Eguna 1990 ("Gidoia taldeko bi emakumeek idatzita dago"), Hemen 1989 ("komik eta zineko gidoiak"), M. Murua 4 (adib.: "Elementu kimikoaren kontzeptuaz jabe zaitezen, ondoko Laborategi-Gidoia egingo dugu"), Natura/OHO 5 (adib.: "Laborategi-Gidoia"), Argia/3 ("Taldearentzat gidoia"), Axelko ("Osagaiak: zerrenda moduan [gidoia erabiliz]"), B. del Teso ("Bigas Lunaren gidoia goraipatu dute"), E. Genua ("'Isil isilik dago' Euskal Herriko kantu bat da, eta kantu hau gidoi bihur dezakegu"), GIE HizkLiter 6 (adib.: "Komikiak marrazkigintza dauka, jakina; baina baita testua eta gidoia ere"), Hitza/5 ("Aurreko datuak bildu ondoren, kondaira-gidoia asmatzeari ekin"), Hizkuntza/6 eta 7 3 (adib.: "Gidoia eta marratxoa"), J. Gimenez ("Big Brother berriak beste gidoi bat jarri du antzezpen horretan parte hartzera prestatu diren aktoreen eskuetan"), K. San Julian ("inor ez da etorriko zer egin behar dugun esanaz, inork ez digu idatziko gidoia"), L. Erriondo ("jarraitu beharreko prozesuari dagokionez erabakiak hartu beharko ditu: hizkuntza hauetariko bakoitzaren presentzia, sustatuko diren funtsezko erabilera gidoi moduak eta lehentasunezko lerro metodologikoak"), MAtx ("kontakizun laburrak, irrati-gidoiak"), N. Mujika ("Gidoia: Steven Zaillan"), PsikolSoz ("Kognizio sozialaren errotze historikoaren ostean, zenbait gako-kontzeptuak agertzen ditugu [Eskema, Kategoria edo Prototipoa, Gidoia]"), Sirimiri/6 3 (adib.: "Hitzaldia egiteko gidoia prestatu"), U. Ruiz ("Antzezteko, arbelean idatziko da testua, pertsonaien sarrerak gidoi batez eta izenaren lehen letraz markatzen direlarik"); b) 'marratxoa' adierako 3: Txill ("Badirudi, hitz batez, "ba-" hau beste modu batera idatz litekeela: berezita, agian, edo gidoi txiki batekin"), Xuxen ("Letra maiuskula zein minuskulak eta gidoia dira onartzen diren karaktere bakarrak"), Hitz ordena ("Parentesiek, gidoiek edo komek"); gidoigile , gidoigintza eta gidoilari bana (cf. infra).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gidoi : DFrec 11 ('testua'), AB38 12, AB50 17, HiztEn, Euskalterm 8 (hauetan 7 'testua' eta 1 'marratxoa'); gioi : DFrec 1 ('testua'), AB38 2, AB50 1 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gidoi : EuskHizt ([esp] ik. hari 3); gidoi : HiruMila (1 resumen, 2 argumento), ElhHizt (Heg. guión), EskolaHE (film baten osagaiak adierazten dituen testua), Lur EG/CE (guión) eta EF/FE (1 scénario; 2 trait d'union), PMuj DVC (gioi: guión); gidoigile eta gidoilari : cf. infra // Ez dugu aurkitu ap. XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal guión / scénario formen ordainak: HiztHand: 1 ildo nagusi; 2 marratxo; 3 gertakizun, gidoi; 4 zutoihal, estandarte // HiruMila: 1 marratxo; 2 gidoi // ElhHizt: 1 gidoi; 2 marra, marratxo // Lur EG/CE: gidoi, hari // Lur EF/FE: gidoi, (film, théâtre) hari // XarHizt: agermolde // Casve FE: nolazer(a), hari // HaizeG FB: presenta-molde // PMuj DCV: 1 marra, marratxo, zubi, elkar-ziri, itz-ziri; 2 laburgo, laburki(zun) // Ez dugu aurkitu ap. T-L LBF, Azkue Aurkibidea.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. 1 hari (3) / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gidoi" / HezkAdmin: guión.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma bat aukeratzea

a) ez da nazioartekoa, forma "asmatukoa" da, eta nekez proposa dezake lantalde honek (J-L. Davanti, alderantziz, nekez baztertu ahal izango dela iruditzen zaio, hain hedatua denez; eta Heg. markatuz jaso litekeela); b) ordaintzat proposatu diren hari, gertakizun ere ez zaizkio egokiak iruditzen (gaztelaniazko 'trama' eta 'argumento' adierazteko hobeak izan litezke horiek); c) aitortzen du, ez dakiela ordain egokirik eskaintzen, non eta ez den gidoin horretarako (berr)egokitzen, edo antzezgida modukoren bat asmatzen.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

 - [K201]: "ez da hartu, baina bilatu beharko litzateke agian horren ordainen bat: idazki, izkribu, liburu, hari (Irrati-hari Orotarikoan)...?" (1995-03-27)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Lourdes Oñederra, Ramon Saizarbitoria, Andoni Egaña, Jokin Muñoz, Juan Mari Irigoien, Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi edo Aingeru Epaltza dira, besteen artean, XX. mendean hitz hau erabili dutenak. Bere horretan onartuko nuke, nahi bada Heg. marka emanaz”.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa. Zehaztapena: Heg.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Onartu egin da forma (orobat gidoigile eta gidoilari), eta Heg. marka duela aipatuko: «gidoi iz. Heg.»

gidoigile
iz. Heg. Gidoilaria. Hollywoodeko gidoigilerik onenak.

Aztergaia: gidoigile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-11-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1999-07-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gidoigile 1, Eguna 1990 ("gidoigile hoberenari 20.000 pezeta"); gidoigintza 1 (GIE HizkLiter: "marrazkigintzan lehenik eta gidoigintzan ondoren"); gidoilari 2: Hemen 1989 ("Baina nolabait "kazetari" edo "gidoilari" hogei ogerleko hitzak besterik ez dira"), K. Izagirre ("Aipatu Man Rayk eta surrealistek askatasuna ekarri zuten, Cocteau-k zinemarako idatzi zuen eta zuzendaritzaren nekeak hartu zituen, Maiakovski gidoilari eta aktorea izan zen...").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gidoigile : DFrec 1 (Deia), AB38 1, AB50 1, HiztEn; gidoilari : AB50 1, HiztEn, Euskalterm 2 // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gidoigile : ElhHizt, HiruMila; gidoilari : ElhHizt, HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Casve EF, DRA, Lh DBF, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma bat aukeratzea

cf. gidoi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “30 agerraldi ditu Ereduzko prosa gaur corpusean, gehienak prentsakoak; Egungo Euskararen Hiztegia-ren arabera, 63 agerraldi ditu, 5 liburu eta 43 artikulutan; 2.250 agerraldi ematen ditu Google-k. Gidoilari-k ere 30 agerraldi ditu Ereduzko prosa gaur corpusean, baina literaturan gehiago erabilia izan da; Harkaitz Cano, Anjel Lertxundi edo Koldo Izagirre dira, beste batzuen artean, gidoilari hautatu dutenak. 3.500 agerraldi ematen ditu Google-k; 62 agerraldi Egungo Euskararen Hiztegiak, 8 liburu eta 42 artikulutan. Kontua da bietatik bat hautatu nahi dugun, ala biei bide eman, Heg. marka ezarriaz. Bietatik bat hautatzekotan, gidoigile iruditzen zait egokiena, nahiz gidoilari izan maiztasun handiagoa duena”

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): «gidoigile iz. Heg.»

gidoigintza
iz. Heg. Gidoiak idaztea, gidoiak idazteko jarduera. Antzerkigintzan eta gidoigintzan ibilbide luzea dute Patxo Telleriak eta Aitor Mazok. Gidoigintzan eta erakusketen diseinuan egiten du lan.

Aztergaia: gidoigintza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gidoigintza 41: Deia 2 (adib.: “Urte asko daramazkit gidoigintza munduan”), Berria 8 (adib.: “hamabi urtez fikzioko gidoigintzan lan egin ostean, idaztearekin zerikusirik ez zuen lan batean ikusi zuen bere burua”), EiTB 20 (adib.: “Bigarren ikastaro hori ere Isabel Albak zuzenduko du, baina aurrenekoa ez bezala, ikus-entzunezko gidoigintzan gutxieneko ezagutza duten pertsona helduei zuzenduta dago”), Jakin (“urte asko daramatza komunikabideetan gidoigintzan, iritzi-emaile ere nabarmendu da”), Argia 3 (adib.: “telebista, dantza, atrezzoa, gidoigintza, zuzendaritza… abaniko artistikoa izugarria da”), DiarioVasco 7 (adib.: “Zure jarduera profesionala idazkerarekin oso lotuta egon da; izan ere, gidoigintzan ere lan egin duzu...”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gidoigintza 11: Berria 9 (adib.: “Artikulugintzak eta gidoigintzak horretan izan dute zerikusirik?“), Xabier Mendiguren Elizegi (“Telebistarako gidoigintzan aritu diren lagunen eskarmentuak adierazten zidan, bizibiderako behar ez banuen behintzat, hobe nuela hortik urruti ibili”), Eider Rodriguez (“Handik bi astera Madrilgo zinema-eskola onenerako hautaprobak egingo zituen gidoigintza ikasteko”).

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

cf. gidoi, gidoigile, gidoilari arautuak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia.

gidoilari
iz. Heg. Gidoiak idazten dituen pertsona. Ik. gidoigile. Zinemagile, aktore eta gidoilaria da. Telebistan gidoilari lanetan hasi zen.

Aztergaia: gidoilari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-11-30
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: guionista / PUrib: "gidoilari: guionista".

Lantaldearen irizpideak
Euskaltzaindiaren esku utzi da forma bat aukeratzea

cf. gidoi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: J.L. Davantekin bat nator erabat. Nahi bada, jar bekie Heg. baina gaur egun euskaldunon artean erabat zabalduak dira, hegoaldean batez ere.

 - [E123]: Ikus gidoigile-n eginiko oharra.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): «gidoilari iz. Heg.»

giga
iz. inform. Gigabytea. Egun salgai dauden disko gogorren batez besteko edukiera 120 gigakoa da.
gigabyte
iz. inform. Mila milioi byteren baliokidea den informazio unitatea (GB). 120 gigabyteko disko gogorra.

Aztergaia: gigabyte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-05-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Sektore jakin bateko informazioa

Laburtzapenak.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE.

Erdaretako formak

Collins: gigabyte; ez dugu aurkitu ap. Le Petit Robert [cf. Wikipedia: gigaoctet].

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, beste gabe onartzekoa

byte oinarri arautua (eta ez okteto) hobesteko arrazoi beragatik dira hobestekoak x-byte osaerakoak: cf. kilobyte, megabyte, terabyte.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

gigaelektronvolt
iz. fis. Lan- eta energia-unitatea, mila milioi elektronvolten baliokidea dena (GeV).

Aztergaia: gigaelektronvolt

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-10-21 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Erdaretako formak

Ez dugu aurkitu ap. Collins, Le Petit Robert.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gigaelektronvolt 4, ap. ZTC (Elhuyar). // giga-x osaerako besteak: gigabecquerel 6, gigabit 12, gigabyte 16, gigahertz 15, gigatona 1, gigawatt 2. // ap. EPG: gigabit 1, gigabyte 2, gigawatt 7.

Bestelakoak
Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. HiztEn-LurE, gigaelektronvolta: Euskalterm.

Lantaldearen irizpideak
Osaeraz argibideren bat eskaini nahi da

unitatearen multiploa da eta hauek ez dira beste gabe jasotzekoak hiztegian; baina batzuk jasoko dira, erabilienak-edo; eta gigaelektronvolt hau aski hedatua da, testuetan lekukotasun bakanak bildu diren arren.

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak eta Izen propiotikoak.

Eratorri-sare sistematikoki osatzekoak

giga-: unitatearen multiploa da eta hauek ez dira beste gabe jasotzekoak hiztegian; baina batzuk jasoko dira, erabilienak-edo; eta gigaelektronvolt hau aski hedatua da, testuetan lekukotasun bakanak bildu diren arren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

gigahertz
iz. fis. Maiztasun unitatea, mila milioi hertzen baliokidea dena (GHz). Gigahertz bateko prozesadorea.

Aztergaia: gigahertz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2009-02-10 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Beste (edozein) iturritako erabilerak

gigahertz 15, ap. ZTC: Elhuyar 7; JR. Aizpurua; I. Irazabalbeitia ("1,42 gigahertzeko frekuentzia", "1,42-1,7 gigahertzeko tartea", etab.); J. Arregi ("Maiztasun minimotzat, beraz, gigahertz bat (16 Hz [sic pro 1 GHz] = 109 Hz) hartu da").

Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Zientzia-unitateak eta Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua.

gigolo
iz. Emakume baten maitale den gizonezkoa, hura baino gazteagoa eta haren kontura bizi dena. Gigolo baten eta ordaintzen zion atso aberats baten ipuina.

Aztergaia: gigolo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gigolo".

Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g: ahoskapen ez-ohikoa.

gihar
1 iz. Gizenik gabeko haragia edo haragi zatia. Batzuek gizena izaten dute eta zuk duzu giharra. Har ezazu xingar freskoa, gizena eta giharra. || Ez zen argala, lodia gutxiago; gihar hutsa zen.
2 iz. Organo uzkurkorra, zuntzez osatua eta higidura eragiten duena. Ik. muskulu. Giza gorputzak berrehun eta hamar hezur ditu, eta bostehun gihar. Bizepsa eta besoko gainerako giharrak.
3 iz. Zerbaiten zatirik trinkoena edo zailena. Akaziaren zura gihar hutsa da eta oso iraunkorra. Gure fedearen mamia eta giharra.
4 iz. Indarra. Esaera horiek, erabiliaren erabiliaz, beren giharra gal dezakete. Edozeinek daki nolako giharraz idazten zuen gure Unamunok gizonaren bizinahi horren gainean.

Aztergaia: gihar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "hau bultzatuko nuke nik giharre-ren ordez" (1995-03-27)

giharre
iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, giharre-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gihar].

Aztergaia: giharre

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gi(h)ar, gi(h)arra, gi(h)arri eta eratorriak 87 aldiz azaldu dira: G 70 (Or, Ldi, TAg, Gazt, Munita, Zait, AA, Uzt, Vill, Anab, Etxde, Ibiñ, Txill, Azurm, Lasa), B 9 (Añ, Gand, Bilbao IpuiB, Erkiag, SM Zirik, BEnb), IE 5 (Ax, ECocin) eta EB 3 (MEIG); giarre seguru bakarrak dira: Or Eus (erdi-giarre 1, giarre 1) eta Munita (giarretsu 1, giarretu 5); ginarri, ginhar(ri) eta eratorriak IEko formak dira, guztira 25 aldiz agertuak (HU, JE, ECocin, Hb, Ox, Zub) eta Bn 2 aldiz (Astar, Mg).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gi(h)ar forma da nagusia, 27 ager. dituela (G: 12; B: 4; EB: 11); gi(h)arre da EBn erabiliena, 18 aldiz agertua; G behin; ginar, ginarre eta ginarri formek agerraldi bana dute.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gi(h)ar 8; gi(h)arre 2; AB38: gi(h)ar 7; gi(h)arre 12; HiztEn: gihar, giharreria;LurE: gihar, gihartsu, gihartu.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

giharre, ginarra

Jatorrizko forma

giharre, muskulo

Euskaltzaindiaren Arauak

giharre* e. gihar.

Lantaldearen irizpideak
Baztertzekoa da, tradizioko oinarririk gabea baita

tradizioak ez du forma -e-duna hobesteko biderik eskaintzen; eta gaurko erabilera zainduetan aski hedatu den arren, ezin esan daiteke erabat nagusitu denik

Informazio osagarria
Aldaera baztertuaren ordaina

Ik. gihar

Lexemen erregulartasuna

-e zalantzazkoak: -ar(re), -ih-/-in-

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "aspaldiko hogei urteotan egindako anatomi liburu gehienetan giharre (= 'muskulu') ageri da, eta hitzak duen usario-maiztasun urrian bederen, aski finkatua dirudi. Ez ahantz, bestalde, gihar forma leku-deklinabideko kasu askotan (giharretik, giharrean...) horrekin bat datorrela" (1995-06-16)

giharreria
iz. g. er. Giharren multzoa. Ik. muskulatura. Kilo batzuk galduta giharreria ikusgarria agertuko luke.

Aztergaia: giharreria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

giharreria 5 aldiz jaso da, X. Kintana Zoologi Atlasa lanean: "iharduera motorea eskeleto, giharreria eta nerbio-sistemaz osaturiko unitate hirukoitza", "Platihelminte eta nematelminteek azalazpiko estratu moduko giharreria dute", "giharreria sendoaz hornituak", "giharreriaren txertapen-gune moduan aritzen da".

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

giharreria : HiztEn (ik. muskulatura) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

giharreria : HiruMila (musculatura), ElhHizt (musculatura), Casve EF (musculature), PMuj DVC (giarreria: contextura, musculatura) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: Ik. muskulatura / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

gutxi erabili da (lantaldearen informazioetan, X. Kintanak erabili du), baina egokia da.

Informazio osagarria
Zerrendako euskal forma onartuaren pareko mailegua

Sin. muskulatura.

Atzizkien araberako erabakiak

-teria.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gihartsu
adj. Gihar asko duena. Bost gizon gihartsu zama handi banarekin. Gerri biguna eta beso gihartsuak. Zura gihartsua duen zuhaitza.

Aztergaia: gihartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

giarratsu 1 (BEnb); giarretsu 1 (Munita); giartsu 11 (Ldi, Gazt, Zait, Vill, Etxde, Azurm)

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu

gihartu, gihar/gihartu, gihartzen
da/du ad. Gihar edo gihartsu bihurtu, zaildu, trinkotu. Lan eginez gihartuak. Douglas izeiaren zurak, gihartzeko, urteak behar ditu; gihartu gabea papera egiteko ona da.

Aztergaia: gihartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gihartu, gihar(tu), gihartzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gihartu, gihar(tu), gihartzen

gila
iz. Itsasontzien azpialdean muturretik muturrera doan zurezko edo burdinazko atala, haren egituraren ardatz dena. Kareletik gilara. Gilaz gora gelditu zen txalupa.

Aztergaia: gila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gilbera
adj. Kilikorra.

Aztergaia: gilbera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gilbera B 1: Erkiag BatB ("Denpora luzea baño leen, an agertuko zan atzekoz aurrera grillu baltza, bedar meiaren ikutu gilberaak jasan eziñik"); Ik. OEH argitaratuan, gainera, Ezale 1897 ("Eneban uste, adiskidea, orren gilbera ta gupera ta minberea ziñeanik"); kilika bera IE 1: Ax ("Lehenbiziko erremedioa da [...] bere buruarekin gogoeta egitea ea haserrekor denz, hiros denz [...]. Kilika bera bada, pairu gutitako bada [...]"); kilikor (eta g- 2, -ll- 1) 6 (G 3, IE 2, Zu 1): Lar Gandara 2 ("Irakurri ditut Gabon kantak [...], ain daude ederrak, gozoak, kilikorrak", "Azkoitian aurten kantatu diranak musika kilikor <-kora> batean"); Or Mi ("Mintzo kilikorrez dio: [...] 'Ai, ai, iltzen naiz ai"); Lç (2 Tim 4,3: "Beharri killikorrak dituztelarik, berék bere desirén arauezko irakastunak bilduren baitituzté"); O Pr ("Gure andrea irrikor, iztartean gilikor"); Egiat ("Ahalkia gizonetan beno handiago da emaztetan. [...] Gizonetan aldiz püntü gilikorra da. [...] deusetarik zerbaitetarat jin denak odol nobletik sorthü dela lüke nahi fama"); kilimakor G 2: Ag G ("Aotik odola dariola ipiñi du nere illobea! Ergel, sepatsu, ziraun, kilimakor, gaizkille"); Markiegi in Ldi IL ("Artzen aal dezu idazti au, sagar maotu ao-kilimakor bezain aiduruz") // Ik. OEH argitaratuan gainera gorpuzgili , kilikaberatasun , kilikortasun testu-lekukotasunik gabeak.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ez dira agertu, hiztegitik kanpo (G. Aulestia: "ticklish adj. kilikadun, gilbera, kilikabera", "ticklishness n. kilikaberatasun, kilikortasun").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

kilikabera : HiztEn; kilikaberatasun : AB38 2 ('excitabilidad'); kilikor : HiztEn, LurE; kilikortasun : HiztEn; kilimakor : HiztEn, LurE // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gilbera : HiruMila, DRA, PMuj DVC; gilibera : DRA, PMuj DVC; gilikabera : Lh DBF, DRA, PMuj DVC; gilikor : Lur EF/FE ('susceptible'), Casve EF (gillikor: 'chatouilleux'), Lh DBF, DRA, PMuj DVC; gorputzgili : DRA ('cosquilloso de cuerpo'), PMuj DVC (gorputz-gili: 'cosquilloso, quisquilloso, excitable'); kilibera : PMuj DVC (B cosquilloso, -a); kiliberatasun : PMuj DVC; kilikabera : EuskHizt (izond. (1643) Zah. G. er. Kilika, kilikorra), HiruMila, ElhHizt ('cosquilloso, -a, sensible a las cosquillas; sensible, puntilloso, -a), Casve EF ('chatouilleux, sensible, susceptible'), HaizeG BF ('chatouilleux'), Lh DBF, DRA, PMuj DVC (1 cosquilloso...; 2 pelilloso, delicado en el trato); kilikaberatasun : HiruMila, Casve EF (kilikaberatarzün: 'susceptibilité'), Lh DBF; kilikor : EuskHizt (*1745, 1763; killikor 1571; gilikor 1571; Kilikei sentibera dena), HiruMila, ElhHizt ('cosquilloso, -a'), EskolaHE, HaizeG BF ('chatouilleux'), Lh DBF, DRA, PMuj DVC (1 sensible...; 2 excitable...); kilikortasun : HiruMila, ElhHizt ('excitabilidad, cosquilleo'), Casve EF (kilikortazün), Lh DBF, PMuj DVC; kilikortu : PMuj DVC; kilimakor : EuskHizt (1912; Gip.), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lh DBF, DRA // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Forma baten adiera(k)

kilikorra.

gilbor
iz. Sabela. Gilborra ase arte.

Aztergaia: gilbor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gilbor 7: B 5 (BEnb NereA 4, Erkiag BatB), G 2 (Or Eus, JAIraz Bizia); gilbortsu 2 eta gilbortu 1 (Erkiag BatB).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ager. banakoak dira gilbor (A. Lasa); gilbordura eta gilbortu (UZEI).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gilbor : AB50 2, HiztEn-LurE; gilbordura : HiztEn, Euskalterm 8; gilbortu : HiztEn, Euskalterm 1.

Lantaldearen irizpideak
Gaur erabiltzen den ikusiko da aurrenik

ik. erabilia den, eta non

gilda
iz. Heg. Pintxo mota, osagaitzat txotx batean sarturik dauden olibak, Ibarrako piperminak eta antxoa gazituak dituena. Ez dago gildarik?, horixe jateko irrikaz nentorren...

Aztergaia: gilda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2017-02-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): gilda 10: Deia, Berria 8, EiTB.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gilda 4: Joan Mari Irigoien 3, Unai Iturriaga.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: gilda: Ozpinetako pipermina, oliba eta kontserbako antxoa zotz batez zeharkatu eta batuta egiten den pintxoa.

Lantaldearen irizpideak
Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: ez dugu aurkitu gilda formarik.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ez du gutxienekoa betetzen, baina oso erabilia da Hegoaldean. Heg. markarekin jasoko da.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Heg.

gillotina
1 iz. Heriotzara kondenatuei lepoa mozteko tresna, bi zutaberen artean erortzen den xafla zorrotz bat duena. Gillotinan hil. Gillotinako marraza.
2 iz. Papera ebakitzeko tresna, euskarri batez eta xafla aho-zorrotz batez osatua dena. Prozesuaren azken urratsa irudia eta euskarria doitzea da; horretarako, sobera duen papera gillotina batez mozten du egileak.

Aztergaia: gillotina

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

il/ill edo -ll- salbuespenezkoak (etimologikoa, kasu honetan)

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "ez dakusat garbi etimologiagatik zergatik ll gorde behar dugun hor, eta ez hasierako gui-, aparatuaren asmatzailea Guillotin izan baitzen. Kasu berean leudeke, adibidez, Apollo, illustrazioa edo sillaba" (1995-06-16)

 - [I102]: "gerrila-ren kasuan bezala egokitu eginen nuke eta gilotina eman" (1995-06-29)

gillotinatu, gillotina/gillotinatu, gillotinatzen
du ad. Gillotinan hil. Robespierre ere gillotinatu zuten.

Aztergaia: gillotinatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gillotinatu, gillotina(tu), gillotinatzen. du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gillotinatu, gillotina(tu), gillotinatzen

Lexemen erregulartasuna

il/ill

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

gilori
iz. g. er. Mirtoa.

Aztergaia: gilori

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: Ik. mitre / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

mirtoa.

giltza
1 iz. Sarraila bat edo kideko bat irekitzeko edo ixteko tresna. Ik. gako. Etxeko giltza. Diruaren kutxako giltza. Giltzaz itxi. Giltza sarrailan sartu. Giltza magnetikoa.
2 iz. Gailu, tresna edo makina bat abian jartzeko edo pizteko erabiltzen den tresna. Giltza sartu, ispiluak egokitu eta autoa abian jarri zuen.
3 iz. Etengailua. Argiaren giltza.
4 iz. Hodi edo kideko batean doan isurkari edo gas bati bidea irekitzen edo ixten dion gailua. Denbora apur bat pasatzen da iturriko giltzari eragin eta ura irteten hasten den arte. Oheratu baino lehen, gasaren giltza itxi behar da.
5 iz. mus. Pentagramaren ezkerraldean jartzen den ikurra, noten altuera ezartzen duena. Ik. klabe. Sol giltza, fa giltza.
6 iz. Bi hezur biltzen diren gunea. Ik. giltzadura. Hezur giltzak. Belaun giltza. Zezenak zabala izan behar du bizkarra, lodia lepoa eta laburrak giltzak.
7 iz. Beste zerbaiten sarbide gertatzen den gauza. Ezkontza da familiaren giltza. Bere eskualdekoa dakien euskaldunak aurki idoroko du besteren aditzaren giltza.
8 iz. Zerbaitetarako beharrezkoa, erabakigarria edo garrantzi handikoa gertatzen den gauza; zerbait azaltzen, ulertarazten edo argitzen duen gauza. Auzi guztiak erabakitzeko giltza. Maiz horren eskuetan da partidaren giltza. Hemen dagoela deritzat aspaldi bila nenbilen Garoako pasarte haren giltza.
9 iz. Giltzarria.
10 iz. Torlojuak eta kidekoak tinkatzeko, lasaitzeko edo askatzeko lanabesa. Giltza finkoa.
11 iz. Haize instrumentu batzuetan, zuloak ixteko eta irekitzeko mekanismoa. Klarinetearen giltzak.
12 iz. Matematikan, Logikan eta beste zenbait arlotan, multzo bat osatzen duten elementuak mugatzeko erabiltzen diren bi ikurretako bakoitza, "{" eta "}". Elementu edo zenbaki solteak multzotik kanpo gelditzen direla adierazteko giltzen artean sartzen dira; adibidez: E = R – {0}.
13 iz. hizkl. Eskema edo sinopsi modura idatzitako testuetan, lerro eta puntu nagusiak biltzeko edo sailkapenak egiteko erabiltzen diren ortografia-marketako bakoitza, "{" eta "}".
Ohiko lexiak

Esaera zaharrak

Giltzak gerrian, orak sutegian.

Aztergaia: giltza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2010-04-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

giltz(a) dudazkoaren 183 ager.ez gain, giltz (eta lapur-giltz, giltz egin, gil(t)zpe, gilzdun, giltz zulo, giltz-harri / giltzarri, giltz-hitz) 51 aldiz jaso da, beti HMan: B 22 (fB, Azc, Mg, Astar, Ur, A BGuzur, Laux, Kk, Or, Balad, Erkiag, Akes, SM); G 21 (Mb, Or, SMitx, A Ardi, Ag G, Ldi, Or, Anab, NEtx); EB 10 (Osk, MEIG: metalengoaiazkoa behin, eta bina aldiz giltz-harri eta giltz-hitz); giltza (eta giltza maisu; giltzaketa, giltzape, giltzaperatu, giltzapetu, giltzatu, giltzatxo, giltzatzar; giltza-ots, giltza-mordollu, giltza-soiñu, giltza-zulo) 189 aldiz agertu da: B 12 (Añ, AB, Altuna, Or, Otx, Erkiag, Alzola); G 57 (Cb, AA, Bv, Apaol, Arr, Tx, Sor, SMitx, Or, Ag G, Ldi, Ir, KIkG, Goñi, TAg, Alz, Zait, Iraola, NEtx, Gazt, Anab, Berron, Etxde); IE 11 (Gy, HU, Barb, Izeta); EB 27 (Osk, Arti, MEIG); giltze (eta giltze-zulo) 3 aldiz jaso da (Añ, Akes; Or); cf. halab. giltzain (A Ardi, Barb Sup, Lf Murtuts, Const), giltzaldi (Or Eus), giltzari (Erkiag Arran, Arti Ipuin) eta giltzera (Cb, Mg, VMg, Azc), giltzeru (Azc)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

dudazko 109 ager.ez gain, giltz 8 aldiz agertu da (B 1; G 4; EB 3) eta giltza 30 aldiz (B 2; G 4; IE 2; EB-EgAs 22); cf. azaldu diren eratorri-konposatuak: giltzadura, giltzain, giltzape, giltzapeko, giltzaperatu, giltzapetu, giltzari, giltzarrapo, giltzarri, giltzarte, giltzartedun, giltzatu

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

klabe: HiztEn; giltza: LurE; gako: HiztEn.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

giltza: EuskHizt (adib. gisa: sol giltza, fa giltza), HiruMila (es-eu bakarrik), EskolaHE, ElhHizt (eta sol giltza); klabe: ElhHizt.

Erdaretako formak

es (RAE): clave; fr (DLLF): clef; en (Collins): clef; it (S. Carbonell): chiave; de (Langenscheidts): Notenschlüssel.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

giltz(a)

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: giltza(-)hitz.

3. iz. Mus. Pentagramaren ezker aldean ezartzen den ikurra, noten balioa finkatzen duena. Sol giltza, fa giltza; 8 iz. Haize instrumentu batzuetan, zuloak ixteko eta irekitzeko mekanismoa. Klarinetearen giltzak.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: giltza(-)zulo .

Forma arautuaren azalpenaz oharra

Adierak zehaztean, kontuan izan beharko da musikakoa ere, adibidea erantsiz (iz. Mus.: sol giltza).

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

-a org.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Musika.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "giltza da hitza euskara baturako, zalantzarik gabe. Diziplinatuek hala diote" (1993-02)

 - [K201]: "giltz-hitz ere jaso liteke agian" (1995-03-27)

 - [K201]: ik. oharra s.u. orotariko: "giltza hitzean, haren sarreran honako hauek sartuko nituzke: orotariko / orotarako / kontrako giltza, "llave maestra" adierazteko" (1996-08-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: Giltzean. Giltza eman. Giltzak (pl) (sien).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Forma berririk ez da orain erantsiko; bai, ordea, lantaldeak proposatua.

 - Erabakia: Osoko Bilkura (2015-10-30): Onartua: giltza 1 iz. 2 iz. Mus.: sol giltza.

giltza eman
1 ad.-lok. Giltzaz itxi. Badaezpada giltza eman zion ateari. Atea itxita zegoen, barrutik giltza emanda.
2 ad.-lok. Erlojuez eta kideko mekanismoez mintzatuz, giltza bati edo botoi bati eraginez, ibilaraziko duen soka edo malgukia tenkatu. Garai batean erlojuari bi egunetik behin giltza eman behar zitzaion.
3 ad.-lok. Zerbaiti amaiera eman. Ordua da lotsarizko sail honi giltza emateko.
giltza hitz, giltza-hitz
iz. Gako-hitza. Peru Leartzako eleberriaren giltza hitza.

Aztergaia: giltza-hitz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

giltza zulo, giltza-zulo
iz. Sarraila-zuloa, giltza sartzen dena. Gustuko du giltza-zulotik zelatan egotea.
giltzadura
1 iz. Hezurren arteko lotura. Ik. giltza 6; juntura. Ukondoko giltzadura.
2 iz. Bi atal birakorren lotura. Cardan giltzadura.

Aztergaia: giltzadura

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
giltzain
iz. Batez ere Ipar. Giltzaria; sakristaua. 1920tik aitzina giltzain jarri zen elizan.

Aztergaia: giltzain

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:37 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-zain.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

Forma baten adiera(k)

giltzaria; sakristaua.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper