50535 emaitza bilaketarentzat - [21051 - 21100] bistaratzen.

giltzape
1 iz. Giltzaz gordeta dagoen tokia. Gizonak bere burua munduan aurkitzen du nola eta zergatik ez dakiela; eta giltzape horretatik ezin irten, ez ezaguera bidez, ez lurreko maitasun bidez. Han daude orri horitu horiek, giltzapean ondo gordeta.
2 iz. Espetxea. Giltzapean sartu naute poliki-poliki. Bi hilabete giltzapean igaro eta gero. Familia galtzeak eta giltzapean egoteak ireki diote zauri ezkutua ariman. Giltzapera bidaliko zaitu. Giltzapetik atera arte. Burdinarik gabeko giltzape horretan.

Aztergaia: giltzape

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Erabilera-oharrak

ia beti leku-kasuetan erabilia (-pe bidezko eratorriei dagokien ohar orokorra)

giltzaperatu, giltzapera/giltzaperatu, giltzaperatzen
du ad. Giltzapetu. Liburutegian giltzaperatu gintuzten.

Aztergaia: giltzaperatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

giltzapetu aski delakoan.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-peratu/-petu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: zer kalte egiten du hitz honek? Nik, beste askotan egin dugunez, giltzapetu-en sinonimotzat utzi behar dela uste dut.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Jaso egingo da hiztegian: giltzaperatu, giltzapera(tu), giltzaperatzen. du ad.

giltzapetu, giltzape/giltzapetu, giltzapetzen
du ad. Giltzapean gorde; espetxeratu. Haren alaba ganbaran eta giltzapeturik zutela. Kolonbiako espetxeetan giltzapeturik dauden gerrillariak. Elizak erre, apaizak eta mojak giltzapetu, eta errukirik gabe hil zituzten. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Emakume giltzapetuak. Aska itzazu giltzapetuak.

Aztergaia: giltzapetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

giltzaperatu : Anab Poli, Etxde JJ; EEBS: 1 (EB); DFrec: 8 (eta giltzaperatzaile 1); AB38: 4; AB50: 1; giltzapetu : Etxde AlosT, Etxde JJ, NEtx LBB; EEBS: 9 (B 2, G 1, EB 4, EgAs 2); DFrec: 3; Euskalterm: 4

OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan jasoak: giltzapetu : Bera EEs, Etxde JJ, NEtx LBB, Anab Don; giltza-petu Alt LB; giltzaperatu : Etxde JJ, Anab Poli; giltzatu : AA III, Dv Ion 2,7; Zby IEV, Or Tormes, Mde HaurB, MEIG, JanEd II, EE; gilzatu Mb IArg.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

giltzapetu 9: B 2 (J. Zubikarai, Oskillaso); G 1 (R. Bozas-Urrutia); IE 1 (E. Salaberry); EB 4 (K. Santisteban, D. Urbistondo, M. Lopez, J. Etxaide); EgAs 1 (El Día 1931); giltzaperatu EB 1 (J. Casenave); giltzatu 7: IE 2 (Otoizlari); EB 5 (K. Altonaga, I. Aizpuru, UZEI, Tom Sawyerren abenturak).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

giltzapetu : DFrec 3, HiztEn-LurE, Euskalterm 4; giltzaperatu : DFrec 8, AB38 4, HiztEn-LurE; giltzperatu : AB50 1; giltzatu : DFrec 4, AB38 4, AB50 1, HiztEn-LurE, Euskalterm 12.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

giltzapetu, giltzape(tu), giltzapetzen. du ad.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-pe(ra)tu bitasunak batera aztertuko dira (cf. auzipe(ra)tu, lurpe(ra)tu, baina araupetu): dirudienez, -petu da nagusi-hobestekoa.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "giltzapetu: hau ere jasoko nuke" (1995-03-27)

 - [E124]: "giltzape(ra)tu: baina zer problema dago biak onartzeko? Halako ñabardurak hizkuntza guztietan egoten dira: entrar a la casa, entrar en la casa, adibidez" (1995-06-16)

giltzari
iz. Etxe, toki edo espetxe bateko giltzen ardura duen pertsona. Ik. atezain. Apaizaren giltzaria. Done Petri, zeruko giltzaria.

Aztergaia: giltzari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ari/-ero

giltzarrapo
iz. Kutxak, ateak eta kidekoak ixteko gailua, uztai moduko bat irekitzen eta ixten duen sarraila bat duena. Zurezko kutxa bat, giltzarrapo batez itxia. Giltzarrapoz itxitako ateak.

Aztergaia: giltzarrapo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Ahoz erabilia, nahiz testuetako lekukotasunik ez duen

ahozkoan erabilia dela dio J-L. Davantek.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

sarraila.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: OEH-ren arabera ‘candado’ ere bada, ‘sarraila’ ez ezik.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Forma soila aipatuko da, eta H1.1 lantaldeak landuko d(it)u adiera(k).

giltzarri
1 iz. Arku baten erdian ezartzen den harri ziri formakoa, gainerako harriei eusten diena.
2 iz. Egitura baten osagai garrantzizkoena. Unibertsitatean dago, nolabait ere, gure irakaskuntza osoaren giltzarria. Gizartearen giltzarria.

Aztergaia: giltzarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
giltzatako
iz. Zorro edo metalezko uztai itxurako gailua, giltzak eramateko erabiltzen dena. Giltzatakoa eta diru zorroa sarrerako mahaitxoaren gainean utzi nituen.

Aztergaia: giltzatako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko: -ta-ko.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

giltzak (lotu eta) eramateko tresna.

giltzatu, giltza/giltzatu, giltzatzen
1 du ad. Giltzaz itxi. Kutxa itxi eta giltzatu ondoren. Atea barrutik giltzatu. Ataka irekia uzten du, nahiz ateak giltzatu. Eta giltzatua bezala geratuko da infernua betiraunde guztirako. || Zazpi zigiluz giltzatutako liburua. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Etxean ate giltzatuarekin zeuden.
2 du ad. Arku batean giltzarria ezarri. Ez zion utzi zubia giltzatzen egileari.
3 da/du ad. Higidura galarazten ez duen lotura batez bi zati batu. Bi hezur giltzatzen diren modua.
Azpisarrerak

Aztergaia: giltzatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

giltzatu, giltza(tu), giltzatzen. du eta da ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

giltzatu, giltza(tu), giltzatzen

giltzatze
iz. giltzatu aditzari dagokion ekintza.

Aztergaia: giltzatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

giltzaz itxi
du ad.-lok. Atea berriro giltzaz itxi eta alde egin zuen gizonak. Karpeta kutxatxo batean sartu eta giltzaz itxi zuen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: giltzaz itxi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-05-15 Adibide gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GILTZAZ, GILTZEZ ITXI (vEys), HERTSI, ZERRATU. Cerrar con llave. Mutil, itsi egizu atea gilzaz. Mic 14v. Infernuko portalia haienzat egonen da iagoitikoz gilzaz zerraturik. Tt Onsa 90. Atea barrendik giltzaz itxirik. Apaol 79. Atea giltzaz itxia. Or Tormes 67 (77 giltzez itxi). Galerazita daukate txabola-ataka giltzaz ixtea. JMB ELG 66.Ixillaren urrezko giltzaz ezpaiñak ertsi dizkie. Zait Sof 136. Aiek jaurti ta paradisua / giltzaz itxitako plaza. Ayesta 134. v. tbn. Gitzez itxi: EA OlBe 68. MMant 144. Gerrika 223. (giltzagaz). Agureak alde-egin eban, atia giltzagaz ondo itxitta gero. Altuna 104. Giltzagaz itxia. Or Tormes 37

adib: giltza 1 iz. Sarrailan, irekitzeko edo ixteko, sartzen den metalezko tresna. Ik. gako. Etxeko giltza. Diruaren kutxako giltza. Giltzaz itxi. Giltza sarrailan sartu. Giltza eman (zerbaiti): itxi; bukatu.

giltzaz itxi 57: Elkar, Consumer 7, Berria 7, EiTB 33, Jakin, Argia, Laneki 2, DiarioVasco 5.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

giltzaz itxi 100: Berria 5, Iñaki Mendiguren 29, Oskar Arana, Lopez de Arana, Josu Zabaleta, Xabier Olarra, Elizen arteko Biblia, Joxemari iturralde, Juan Garzia, Anton Garikano, Josetxo Azkona, Ibon Uribarri…

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Maiztasun handikoa, baina librea. Adibidea aski izan liteke.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

Informazio lexikografikoa
Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

Adibide gisa mantentzekoa giltza sarreran.

giltzurrun
iz. Sabelaldearen atzeko aldean aurkitzen diren eta gernua jariatzen duten babarrun itxurako bi organoetako bakoitza. Ik. errain2. Eskuineko giltzurruna. Giltzurrun bat erauzi diote. Giltzurrunetako mina. Giltzurrun harriak. Arkume giltzurrunak.

Aztergaia: giltzurrun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

giltzurrin forma da, 10 ager.ekin, hedatuena: IE 5 (Mdg, Hb, FIr, Zerb) eta G 5 (Or, AA, It, Ag) agertu da; gainera, giltxurrin formak agerraldi bana du euskalki hauetan (Zub, Alz) eta giltxurdin, giltzurdiñ aldaerek beste bana (Zerb eta Noe); giltzurrun aldaerak Gko bat (Izt C) eta EBko 3 ager. ditu (Arti); gun(t)zurrun da Bko forma (Erkiag, Mg).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

giltzurrin forma da nagusia, 19 agerraldirekin (G: 10; EB: 9); giltzurdin behin jaso da (B), eta giltzurrun 8 aldiz (EB).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: giltzurrun 2; AB38: giltzurrin 10; giltzurrun 3; HiztEn-LurE: giltzurrun.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

giltzurrin, -un

Lantaldearen irizpideak
Aldeko arrazoi handirik ez dago

giltzurrun forma indartu da "erabilera zaindu"etan, nagusitu dela esaterik ez dagoen arren, eta, tradizioari begira, giltzurrin>-ek hedatuagoa ematen duen arren (IE + G da, gure datuen arabera).

gimnasia
iz. Gimnastika.

Aztergaia: gimnasia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ikus OEH argitaratuan: gimnasi(a) 3 (Zait Plat: "gimnasi-inaurketa"; MEIG 2: "gimnasi saio", "gimnasi antzeko ariketa") eta horko ohar-bidalketa: "v. jimaztika" (ez dugu hau corpusean aurkitu); cf. gimnosofista 1 (Ax).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gimnasia EB 7 (E. Kortadi, Euskal kulturaren urtekaria, Bitez, P. Zabaleta, E. Berazubi; J. Aizpurua eta "gimnasia ikastaro"); jimnasia EB 1 (M. Ugalde); ginasia EB 1 (M. Etxezarreta); jinasi-leku B 1 (S. Onaindia); gimnasio EB 2 (F. Juaristi, DV); gimnasta EB 1 (M. Aramendi); jimnasta EB 1 (P. Urkizu).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gimnasia : DFrec 1, AB38 9 (eta ginnasia 1, gymnasia 2), AB50 10, HiztEn-LurE, Euskalterm 9; jimnasia : AB50 2; jinasi(a) : DFrec 1, AB50 3; gimnasi gela : Euskalterm 1; gimnasialeku : AB38 1; gimnasileku : Euskalterm 1; gimnasio : AB38 1, AB50 5, HiztEn, Euskalterm 1; ginasio : AB38 1; jimnasio : AB50 1; gimnasta : AB38 1, HiztEn, Euskalterm 1; jimnasta : DFrec 1; gimnastika : AB38 1, Euskalterm 1; gimnastiko : HiztEn, Euskalterm 1; gymniko : AB38 1.

Hiztegietako informazioa

Bestetakoak: gimnasia : ElhHizt, HiruMila, EuskHizt ("ik. gimnastika"), Casve EF, Lur EF/FE; jinasia : PMuj DCV; gimnastika : EuskHizt ("ik. soinketa"), EskolaHE, Lur EF/FE, Lur EG/CE; jimaztika : HaizeG, T-L LFB; gimnasio : ElhHizt, HiruMila ("ik. gimnasileku"), Casve EF; gimnasi gela : HiruMila; gimnasileku : HiruMila; jinasi-etxe : PMuj DCV; jimaztika-toki : HaizeG; gimnasta : ElhHizt, HiruMila, Casve EF; gimnasilari : HiruMila; jimaztika-egile : HaizeG; gimnastiko : ElhHizt, HiruMila, Casve EF; ginasi-gizarte : PMuj DCV. Hiztegiotan ez ditugu aurkitu: Casve FE, DRA, Lh DBF, PMuj DVC, Azkue Aurkibidea.

Erdaretako formak

es gimnas- formaren ordainak Beste erdareta: fr (DLFF): ('gimnasia') gymnastique; ('gimnasio') gymnase; ('gimnasta') gymnaste; ('gimnástico, ca') gymnastique; it (L. Ambruzzi): ('gimnasia') ginnàstica; ('gimnasio') ginnasio, palestra; ('gimnasta') ginnasta, attrezzista; ('gimnástica') ginnàstica; ('gimnástico') ginnàstico; ca (DCC): ('gimnasia') gimnasia; ('gimnasio') gimnàs, gimnasi; ('gimnasta') gimnasta; ('gimnástico') gimnàstic -a; en (Collins): ('gimnasia') gymnastics, physical training; ('gimnasio') gymnasium, gym; ('gimnasta') gymnast; ('gimnástica') gymnastics; (gimnástico) gymnastic; de (Slaby-Grossmann): ('gimnasia') Turner, Gymnastik, fig Übung; ('gimnasio') Ringbahn, Turnanstalt, Turnhalle, Gymnasium; ('gimnasta') Gymnast, Turner, Akrobat, Athlet; ('gimnástica') Gymnastik, Turngeräte, Turn-, Leibesübungen; ('gimnástico') gymnastisch, turnerisch, Turn-.

Bestelakoak
Onartzekoa, formalizatu diren irizpideen aurka

forma hau berretsi du batzordeak, nahiz Iparraldean gimnastika egiten den; irizpideen arabera (cf. 33.113.11 irizpidea), gimnastika beharko luke, nazioarteko formaren hurbilena hau baita, eta aldentzen dena gaztelaniazkoa (fr gymnastique, it ginnastica, en gymnastics, de gymnastik, ca gimnàstica, etc.)

Euskaltzaindiaren Arauak

gimnasia h. gimnastika.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

g/j

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "oso zuhurra iruditzen zait batzordeak gimnastikaz dioena, eta forma biak proposatzea litzateke onena. Gogoan izan erdaraz zenbait hitzez egon den, eta oraino dagoen alternantzia (alimenticio/alimentario)" (1995-06-16)

 - [E124]: [ik. "g/j grafiak" #mdash#] (1994-05-20)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zehaztapena: Heg.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bere horretan utziko da lehen itzulikoa.

gimnasio
iz. Gimnastika-ariketak egiteko egokituriko lekua edo aretoa. Goizero, baserriko ganbaran duen gimnasio txikian egiten ditu ariketak, eta arratsaldero, Gasteizko Judimendi gizarte etxeko gimnasioan.

Aztergaia: gimnasio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

gimnasta
iz. Gimnastika motaren batean aritzen den pertsona. Almudena Cid gimnastak 12. postuan jarraitzen du.

Aztergaia: gimnasta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. gimnasia.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

mailegu onartzekoen gutxienekoa betetzen du.

gimnastika
iz. Gorputza indartzea eta zailtzea helburu duten ariketa fisikoen multzoa. Gimnastika ariketak.

Aztergaia: gimnastika

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'Gimnasia/gimnastika eztabaida argitzeko ere bozkatu egin da. Batzordearen proposamenak, gimnastika hitza hobesten duenak, 16 boto lortu ditu. Horrenbestez, onartua gelditu da'.

gimnospermo
iz./adj. Landareez mintzatuz, estalkirik gabeko haziak dituena eta, gehienetan, zuhaitz egitura duena. Pinua eta hagina gimnospermoak dira.

Aztergaia: gimnospermo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena
Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j

gin
iz. Alkohola ipuru aleekin batera destilatuz egiten den edari bizia. Beste zurrutada bat eman zion ginari eta gero niganantz itzuli zituen begiak.

Aztergaia: gin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
ginarra
iz. bizk. Txilarra.

Aztergaia: ginarra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ik. OEH argitaratuan: ainar : brezo ("Lusaski gorriak, eskusaskiak, laister saltzen diren seska-saskiak, añar-isatsak eta abar, usu ta arin eta txukun eta egoki ta bikaiñ egiñ ere" Or Mi; "Zeren billa ote dabil legar eta añar tartean?" Or Mi; "Ontan, añar-tartetik garbi entzun zuten miñ-oiua" Or Mi; "Mutillek eman dute mendian atsalde, arba, añar, arantz, ote, sugaiaren eske" Or Eus; "Itzul-iraulka lorik egin ez, egunez arlo zakarra; alare, Iriondok naiago omen du etzauntza artako aiñarra" Or Eus; "Ote ta aiñarra ta amua janez, gosea dute garaitu" Or Eus); eta ainar zuria: Lcq; brana : brezo ("Haragizko beso baten gañean pausatu nahi duena, mortuan sortzen den branaren pare izanen da. Ihartzea da haren zorthea" Mih); ginarra : brezo ("Abetxubak dira beste oneek: (...) masusta txikarra, gisatsa, giñarria, saratsa" Mg PAb; "Itxuski edo ginarria ate ostian ifini ezkero ezin an sorginik sartu leitekiala" Astar II; "Gorozti ta giñarren batzuk" Ag AL; "Ota, giñarra, elorri, arantza ta ostantzeko larrak" Kk Ab II; "Bedar, giñarra, sasi ta zume, su bardin baten erasoz" Gand Elorri); halga : brezo. Bruyère. VocBN; inarra : escoba para barrer, brezo y por extensión toda escoba ("Ekarzu kaldera bete ur ta iñarra bat" Mic; "Inarra sortea ez dala ain eder zein da luma berdea" AB AmaE; "Erratz edo itxuski edo inarreaz sastarrak sokondora legez, erdalkeriak Erdalerrira botako direana" Ezale; "Murubetako iñarra" Altuna; "Isuribiko estalia, abez, zotalez eta garoz edo iñarrez jantzia" JMB ELG; "Iñar apalak" Ibiñ Virgil; inar-isats Asp Leiz; inar-lore Arzdi Plant). Corpusean, bestalde, txillar forma 23 aldiz ageri da: B 1 (Gand Elorri), G 22 (Izt C 4, Ag G 2, Tx B: "txillar mordo", Munita 14 eta "txillar-zale" 1); eta txillardi eta txillarki bana (Izt C).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

añar-aundi eta añarxume dantza-izenak bi aldiz ageri dira (M. Izeta: "Hor dantzatuko dituzte: Muxikoak, Tellerinek Xoxoarena, Añarxume, Txoriarena, Ardoarena, Mando-Zarrarena, Añar-aundi, Zahar-Dantza (...) eta dantza hoien artean irri-dantzak: Zurrume-Dantza, Esku-Dantza, Zartain-Dantza, Isats-Dantza, Katadera-Dantza..."); giñarre behin, EgAS (Agur 1974); kiñerra ere behin, B (Alzola); txilar (eta -ll-) 8 aldiz: B 1 (Zer 1985), EB 6 (Gorbea. Euskalerriko mendia, A. Uranga, J. Apalategi; UZEI: "txilar-sastrakadi"); txillardi G 3 (J. Gaztañaga).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ainar : AB50 1; ainarra : HiztEn; Euskalterm (eta ainarra gorri, ainarra purpura, ainarra lauhosto); ginarre : HiztEn-LurE; inar : AB38 1, HiztEn("ik. txilar"); inardi : AB38 1; txilar : AB38 5, AB50 2; HiztEn-LurE; Euskalterm (eta txilar zuri, Portugal txilar, erratz-txilar, txilar-ezti 2); txilar zuri : HiztEn; txilardegi : HiztEn-LurE; txilardi : HiztEn-LurE; Euskalterm 7.

Sektore jakin bateko informazioa

Ik. Izendegia: ainarra; txilar : Erica sp. + Calluna vulgaris + Daboecia Cantabrica; ainarra burusoil : Erica vagans; ainarra gorri : Erica australis; ainarra iletsu : Erica ciliaris; ainarra lauhosto : Erica tetralix; ainarra loretsu : Erica multiflora; ainarra purpura : Erica cinerea; ainarra arrunt : Calluna vulgaris; ainarra kantauriar : Daboecia cantabrica; txilar zuri; zurikatx : Erica arborea; erratz-txilar : Erica scoparia; Portugal txilar : Erica lusitanica.

Hiztegietako informazioa

Hiztegietako formak: HiruMila: ainarra, ainarra burusoila, ainarra kantauriarra, ainarra lauhostoa, ainarra purpura, elar, ginarra, txilar, txilar arrunta, txilar zuria, zurikatxa. // ElhHizt: ainar, ainar arrunt, ainar burusoil, ainar gorri, ainar iletsu, ainar kantauriar, ainar lauhosto, ainar loretsu, ainar purpura, ginarre, txilar, erratz-txilar, portugal txilar, txilar zuri. // EskolaHE: ginarre, txilar, txilardegi, txilardi. // HLEH: ginarre, inar 2† ('ik. txilar'), txilar, txilardi. // EuskHizt: ainar, ginarra, inar 2, txilar, txilardi. // Lur EG/CE: brezo: txilar. // Lur EF/FE: bruyère: brana, txilar. // Casve FE: bruyère: ilarre, ilarri; bruyère jaune: gaskola. // HaizeG: bruyère: brana, elar, ilarka; Lieu de bruyères: elardi. // T-L LBF: bruyère: halga, brana; bruyère jaune: kaskola. // Lh DBF: ainazkar, branatu, brabatze. // PMuj: brezo: txillar, iñarra, illar, giñar, aiñar, iñar, añu, gindarra, añaskar, itsuski; brezo para escobas: aiñazizkar; tierra de brezo: larreki; escobón de brezo: añar-isats; brezal: txillardi, añardi, añiskar, ilardi. // DRA: aiñar, añara, añarzuri, añaskar, añatskar, ginarre, iñardi, iñarra, txillar, txillardi, txillarra. // Azkue Aurkibidea: brezal: elhardi, txillardi; brezo: aiñar, aiñara, elhar, gillar, gindarra, giñarra, halga, hillare, ilhari, ilharka, illar, iñarra, iñarrea, itsuski, larre, txillar, zurdika, zurdikatx; brezo amarillo: gaskola, kaskol; brezo ceniciento: añarzuri; brezo común: ilaurri; brezo de escobas: ainazizkar, brama, ilharrazki, il-harrazki, ilharre.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ginarra, ik. giharra

Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'txilarra'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa markatua edo erabilera urriagokoa da

Ik. gihar

Lexemen erregulartasuna

-ih-/-in-

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Definizio-hitz sinonimoa kendu. Adiera bat baino gehiago ditu ginarra hitzak.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'Inarra/ginarra eztabaida izan da ondoren. Lekukotasunak kontuan harturik, ginarra forma proposatzen da,-a organiko eta guzti. Hala onartu da'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bere horretan utziko da lehen itzulikoa, eta H1.1 lantaldeak landuko ditu adierak.

ginbail
iz. Kapela. Ginbail hegalduna.

Aztergaia: ginbail

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ginbaildun
adj./iz. bot. Landareez mintzatuz, Umbeliferae familiakoa, loreak edo fruituak aterki itxurako multzoetan dituena. Landare ginbailduna.

Aztergaia: ginbaildun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
ginbalet
iz. Daratulu txikia, zurginaren lanabesetako bat. Ik. laztabin. Ginbaletarekin zuloak egiten. Giderrik gabeko ginbalet baten irudikoa.

Aztergaia: ginbalet

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-05-28 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

binbalet (Herr 1957); ginbalet (Mg PAb; Iraola); ginbelet (Ezale 1899); pinpalet (Barb, JE Med; eta izond. gisa: JE Ber, SoEg Herr 1958; GH 1971)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ginbalet 3 (J.A. Berriotxoa, M. Ensunza); ginbelet 2 (Argia 1936)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB50: ginbelet 1; Euskalterm: ginbalet; HiztEn: ginbalet; LurE: ginbalet edo ginbelet

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A204]: "Beti ginbelet entzun dut, aitona arotzarengandik hala ikasi nuen. Bestalde, Tolosaldea ez da nere ustez aurreko i horrek a > e bihurtzeko joera nabarmena duen lekua" (1993-02)

 - [E204]: "bai, binbalet ez bada eremu zabalagokoa" (1993-02-20)

 - [E302]: "... ez daude hain garbi gure ustez (...) ginbalet eta ginbelet. Ez al dira bi formak erabilgarriak? Bietatik bat aukeratu behar al da?" (1993-02)

 - [I203]: "ginbelet" (1993-02)

 - [K203]: "... besteak baino harrigarrixeago..." (1993-02-26)

gindax
iz. Zamak jasotzeko erabiltzen den tresna, biradera edo motor baten bidez mugitzen den zilindro batez eta zilindro horretan biltzen den soka edo kate batez osatua dena. Gindaxaren soka puskatu eta zama erori egin zen.

Aztergaia: gindax

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Zerrenda osagarriak

NekHizt: gindax (es potro).

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

(garabi-mota).

gineaberriar
1 adj. Papua Ginea Berrikoa, Papua Ginea Berriari dagokiona. Gineaberriar agintariak.
2 iz. Papua Ginea Berriko herritarra.

Aztergaia: gineaberriar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

gineabissautar
1 adj. Ginea Bissaukoa, Ginea Bissauri dagokiona. Gineabissautar arrantzaleak.
2 iz. Ginea Bissauko herritarra.

Aztergaia: gineabissautar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

ginear
1 adj. Gineakoa, Gineari dagokiona. Ginear etorkinen arazoak.
2 iz. Gineako herritarra.
Azpisarrerak

Aztergaia: ginear

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra).

ginebra
iz. Heg. Gina. Etxera sartu orduko, goraino bete zuen basoa ginebraz.

Aztergaia: ginebra

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh42 2020-05-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, ginebra-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gin].

ginebra 49.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ginebra 67.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ginebra* e. gin.

Lantaldearen irizpideak

Baztertutako forma onartzea proposatu da. gin proposatuak ez du arrakastarik izan. Heg. markarekin eta ‘gin’ definitzailearekin jaso liteke.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: ginebra* e. gin. Ez dira berdinak.

 - Erabakia: Batzordea (JAA, MA, IS): bere garaian eztabaidatua eta erabakia.

ginekologia
iz. Medikuntzaren adarra, emakumearen ugal-aparatua eta organo espezifikoak eta haiei dagozkien gaixotasunak aztertzea eta sendatzea helburu duena. Ginekologia azterketak.

Aztergaia: ginekologia

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena
Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j

ginekologiko
adj. Ginekologiarena, ginekologiari dagokiona; emakumearen ugal-aparatuari dagokiona. Klinika ginekologikoa. 30-35 urtetik aurrera azterketa ginekologikoa egiten diegu minbizia izateko arrisku handia dutenei.

Aztergaia: ginekologiko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh51 2022-07-19 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

LB: 51; ETC: 235

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: ginekologiko izond. (Med.) ginecológico, -a, Adorez: ginekologiko: adj. ginecológico/ca, Labayru: ginekologiko 1adj. Med. ginecológico -ca; NolaErran: gynécologique adjectif ginekologiko – ginekologia- / Euskalterm: ginekologiko (Med. termino onartuak: infekzio ginekologiko, minbizi ginekologiko, onkologia ginekologiko…).

Bestelakoak

ginekologia iz. Medikuntzaren adarra, emakumearen berezko gaixotasunak aztertzea eta sendatzea helburu duena. Ginekologia azterketak.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa.

ginekologo
iz. Emakumeen eritasunetan eta erditzeetan espezialista den sendagilea. Urteak daramatza ginekologo gisa lanean Osasunbidean.

Aztergaia: ginekologo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

Prestas: 10 lek. (B 3 / G 7).

ginezeo
iz. bot. Loreen organo emeen multzoa.

Aztergaia: ginezeo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena
Informazio osagarria
Maileguen egokitzapen sistematikoa

g/j

ginga
1 iz. Gerezi mota garratza. Ginga anpolaia. Ginga edaria.
2 iz. Gingondoa.

Esaera zaharrak

Ginga, gozo dela, min da.

Aztergaia: ginga

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

1) 'gerezi-mota' adieran, ginda B 5 (Añ, Balad) eta IE 3 (ECocin) azaldu da; eta ginga G 8 (Echag, AA, Izt, Gazt, Or); 2) 'zenit' adieran ginga forma bakarrik jaso da: B 2 (Erkiag) eta G 4 (Zait, Or, Gazt).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

ginda behin azaldu da (EB); ginga 'zenit' adieran bitan (G).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB38: ginda 'gerezi-mota (1); HiztEn-LurE: ginda ('gerezi-mota') aipatzen duten arren, ginga hobesten dute; Euskalterm: ginda, ginga bina ager.ekin, 'gerezi-mota' adieran.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

ginda, ginga

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formen artean aukeratu da, arrazoia agertuz

datuek ez baitute ezer erabakitzeko biderik eskaintzen, adiera bietarako forma bakarra proposatzen du batzordeak: ginga .

gingil
1 iz. Hainbat organoren luzakin haragitsua. Ahuntzaren gingilak.
2 iz. Hostoaren ertzeko irtengune biribildua.

Aztergaia: gingil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gingildun
adj./iz. bot. Hostoez mintzatuz, gingilak dituena. Pikondoak hosto handi gingildunak ditu.
gingondo
iz. Gingak ematen dituen gereziondo barietatea (Prunus cerasus var. cerasus).

Aztergaia: gingondo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Prunus cerasus.

Informazio lexikografikoa
Landare eta animalien taxonomi izena

Prunus cerasus

ginkana
1 iz. Taldekako jolasa, hainbat zeregin edo proba ahalik eta azkarren burutzean datzana. Bazkalostean, 16:30ean, gazteentzako ginkana hasiko da, Torrebillela parkean.
2 iz. Bizikletekin, motozikletekin edo autoekin egiten zen lasterketa mota, hainbat oztopo (koskak, arrapalak...) eta proba gainditzean zetzana. Txapelketan ginkana eta errepideko lasterketa izango dituzte txirrindulariek: bietako emaitzen batuketak emango du azken sailkapena.

Aztergaia: ginkana

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ginkana 93: Berria 12 (adib.: “Haurrentzako euskal ginkana ere antolatu dugu ostiralerako”), EiTB 4 (adib.: “Pasai Donibanen burutuko da ginkana eta bai proba fisikoak zein proba kulturalek osatuko dute”), Argia 2 (adib.: “Ginkana bihurtzen da bidegorrietan ibiltzea”), DiarioVasco 75 (adib.: “Gazteek parte hartu zuten ginkanako proba ezberdinetan”); jinkana 28: Berria 21 (adib.: “11:30ean, berriz, 11 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek jinkana batean parte hartzeko aukera izango dute”), EiTB 2 (adib.: “Jinkana jolasa egin dute bertso eskoletako ikasleek”), DiarioVasco 5 (adib.: “gazteentzako jolasak ez dituzte ahaztu eta hauek 17:00etan hasiko dira, taldeak egin eta jinkanan arituko direlarik”); gimkana 11, DiarioVasco (adib.: “Hurrengo saioa Kalebarrengo gimkana izango da, datorren zapatu eguerdiko hamabietan”); gymkana 1, EiTB (“lau egunetan gymkana dibertigarri batean parte har dezakete”); gynkana 9: Berria (“16:30ean, herri kirolen gynkana”), EiTB 2 (adib.: “joku desberdinekin gozatuko dute, gynkanak osatuko dituzte eta bizikletarekin ibilbide batzuk burutuko dituzte”), DiarioVasco 6 (adib.: “Gaur haurrentzat gynkana”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ez dugu aurkitu ginkana, jinkana, gymkana, gynkana formarik.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: ginkana* e. jinkana.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es yincana, gymkhana / fr gymkhana: Elhuyar: - / Nolaerran: gimkana / Zehazki: gymkhana / Labayru: - / Adorez5000: jinkana.

Lantaldearen irizpideak
Nazioarteko forma da, egokituz onartzekoa

Nazioarteko forma da, egokituz onartzekoa.

ginoan
postpos. bizk. Neurrian, heinean. (Erlatibozko perpaus baten eskuinean). Ahal dugun ginoan saiatuko gara lana burutzen. Bakoitzak ahal duen ginoan.

Aztergaia: ginoan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk. 'neurrian, heinean': ahal dugun ginoan saiatuko gara lana burutzen.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Bizk.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

ahal dugun ginoan saiatuko gara lana burutzen

Forma baten adiera(k)

neurrian, heinean

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Adibiderik sartzekotan: den ginoan. Sinonimoak kendu: adiera bat baino gehiago du.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): den ginoan (‘ezin gehiagoan’, esaterako: ‘platera den ginoan beteta ekarri’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

giñol
1 iz. Txotxongilo mota, eskua barruan sartuz mugiarazten dena.
2 iz. Txotxongilo mota horrekin egiten den antzezpena.

Aztergaia: giñol

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2008-07-08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

giñol G 2: Ldi IL (adib.: "Noranaiko 'giñol' bi irasteko 1.500 Lko"); txontxongil(l)o 3, G-EB (Ldi IL 2, adib.: "orrako txontxongillo oek ez dituk nere aur gaxoak"; MEIG IX: "Diotenez, haren eskutik ateratzen zen giza-txontxongiloa"); txotxongilo (eta -ll- 2) 8, G-EB (Muj PAm 2, adib.: "Bukatzeko, txotxongilloak agertu zituzten"; Zait Plat 5, adib.: "txotxongilo-erakusleek gizonen estalgarri aurrean zabaldutako oialen antzekoa"; MEIG I: "Ez omen dute horrako txotxongilo horiek, ohi baino larriagoak izan arren, Erromar itxurarik"); ez dugu marioneta formarik aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

EB dira (eta G 4) giñol (eta -n- 3) 5: Egin 1980 ("Gaia, Txontxongilo euskal ginolak herriz herri eratua"); M. Kaltzakorta ("Itziarri umeei buruz ginola egitea gogoratuko balitzaio"); F. Mendizabal ("izen honek ginoleko gizonkil bati egiten dio erreferentzia"); EuskararenProgr 1981 2 (adib.: "Irakasleak giñolaren kartoizko etxea gordetzen du"); marioneta 5: J. Arzubiaga ("ez bait da sistemaren marioneta eta produktu baino"); I. Sarasola ("gauzatasunik gabeko marionetak"); E. Zabala ("besteek haurren teatroa, marioneten teatroa, eta abar egiten dute"); Ipuinak 1986 ("Abenturak ez lituzkete idazleek asmatuko gu marioneta gisa erabiliz"); I. Urbieta ("Oso liluratuak daude kontatu diegun ipuinarekin, marionetekin, txotxongiloekin"); txontxongilo (eta -ll- 1) 8: Ldi IL (OEHko testuinguruetako batean); Garm Inauteria ("Txontxongillo onek etzuen eskurik"); I. Zubeldia ("zenbait baliapide herrikoi eta aberats erabiltzea ere oso gomendagarria da: olerkia, bertsoa, [...] txontxongiloa..."); Hizkuntza/OHO ("Antzerki, txontxongilo, elkarrizketa etab."); HezkSaila 1984 ("txontxongiloak eraiki eta modelatzeko paper pastak fabrikatu"); Egin 1980 ("Gaia, Txontxongilo euskal ginolak herriz herri eratua"); P. Aristi ("txontxongilo batez astinduko bagenitu bezala"); Jakingarriak 1991 ("Txontxongiloak [titulu gisa]"); txotxongilo (eta t. antzerki, t.-talde, -ll- 2) 25: Anab Don (adib.: "Erregesoro-n txerpolariak eta txotxongilloak-eta ba'ziran"); R. Manjon: ("Gaiztoen garaitzak deabru txotxongiloak txalotuko ditu"); Jakin 1981 ("Adierazpena lantzeko, adibidez, [...] txotxongiloa, diapositibak, [...] erabiltzen ditugu"); Osabide Hezkuntza 1989 ("Ondoren, txotxongiloak egiten ditugu"); X. Galarreta ("Txotxongilo desegin bat zirudien"); I.M. de Lezea 9 (aib.: "txotxongiloak denbora erlatiboki motz batean egin ditzakegu", "denei txotxongilo antzerki bat osatzeko aukera ematea"); I. Urbieta (ut supra); OporKoad ("txotxongiloekin gozatzen egon nintzen"); E. Genua ("Kontzeptuak: Antzerkia/Txotxongiloa, antzerki taldea..."); A. Perez 3 (adib.: "Txotxongiloak gustatzen bazaizkizu, zatoz gure taldera!"); Beleko ("Txotxongiloa [titulu gisa]"); Dona Dona 2 (adib.: "Antzerki eta txotxongiloei buruzko elkarrizketa"); MAtx ("bera ere aspertu zen EAJren eta PSOEren txotxongilotzat jotzen").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

ginol : AB38 7, AB50 3; giñol : AB50 5, Euskalterm 2; marioneta : DFrec 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 2 (hauetan esku-marionetazko teatro); marionetari : Euskalterm 1; marionetazale : DFrec 1; txontxongilo : DFrec 3, AB38 2, AB50 2, HiztEn (Bizkaiko dantzari-dantza zikloko dantzetako bat); txotxongilo : AB50 1, HiztEn (1 antzerti-lanak antzezteko panpina; 2 antzerki-ikuskizuna), LurE, Euskalterm 13 (t.-zinema, t.-ikastaroa, t.-tailer, etab.).

Sektore jakin bateko informazioa

HezkAdmin: guiñol.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

giñol : EuskHizt ([~1930, 1977] G. er. Ik. marioneta), HiruMila (ik. txontxongilo), Casve EF ('guignol'); marioneta : EuskHizt (1977; [nart.]), HiruMila, ElhHizt; txontxongilo : Casve EF ('guignol, marionnette'), PMuj DVC (1 dominguillo; 2 monigote); txotxongilo : EuskHizt (1925; txontxongilo 1930), HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE ('marioneta, títere') eta EF/FE (1 marionnette, guignol; 2 pantin); txotxongilogintza : HiruMila // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdaretako formak

OfQuLF: personne ridicule || Guignol || personnage d’un théâtre de marionnettes.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: guiñol.

Informazio osagarria
Lexemen erregulartasuna

in/ñ salbuespenezkoak

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

Izen propiotikoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

txotxongilo-mota eta -antzerkia.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "jatorrizkoan guignol bada, zergatik euskaraz ginol ez utzi? Ez ditut oso garbi ikusten salbuespenotarako arrazoiak" (1995-06-16)

 - [I102]: "beharrezkoa da? Eta aspaldiko urteotan zabaldu den txontxongilo? Erratu hutsa ematen dit berba hau onhartzeak" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: EBB (1997-04): kendu egin da.

giputz
1 iz./adj. Gipuzkeraz mintzatzen dena. Bizkaieraren berririk ez duen giputz bat.
2 adj. Gipuzkerazkoa. Giputz hizkera. Giputz aditza. Haren euskararen muina giputza dugu, giputz baino giputzagoa batzuetan.
3 iz./adj. Gipuzkoarra. (Batez ere gipuzkoar ez direnek erabiltzen duten izendatzeko modua da). Giputzak eta bizkaitarrak eskutik helduta, zalapartarik gabe, eta kantu eta dantza egiteko prest.

Aztergaia: giputz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1994-10-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 'gipuzkeraz mintzatzen dena'. 2 'gipuzkoarra'.

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]:  giputz h. gipuzkoar sarrerarekin ez nago ados. Biak dira sartzekoak giputz 'gipuzkeraz mintzo den gipuzkoarra' baita, hau da, Eibarkoak gipuzkoarrak dira baina ez giputzak.

 - [E409]: Esangurak kendu. Deba harroan (Oñati barne) giputz eta gipuzkoar gauza bi dira.

 - Erabakia: BAgiria (1996-04-26): "Giputz hitzaren inguruan izan da eztabaida luzeena. P. Zabaleta hitza kentzearen alde agertu da. Azkenean, gipuzkoar deiturari nagusigoa aitortu arren, giputz ere utziko da, euskalkiarekin loturiko bere esanahiarekin". // BAgiria (1997-05-30): "E. Knörrek aurkeztutako oharrak [...] Giputz/gipuzkoar hitzen falta nabaritu du Knörr jaunak. Erantzun zaio horrelakoak ez direla zerrenda honetan sartu. Gero, hizkuntza izenekin bezala, Onomastika batzordearen erabakiak sartzerakoan sartuko dira horrelako hitzak".Batzordea (JAA, MA, IS) eta BAgiria (2000-03-31): erabakia hau izan zen: giputz 1 'gipuzkeraz mintzatzen dena'. 2 'gipuzkoarra' eta gipuzkoar herritarra bakoitza bere lekuan.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa.

gipuzkera
iz. Euskal dialektoa, Gipuzkoako erdialdean eta ekialdean eta Nafarroako eskualde batzuetan hitz egiten dena. Gipuzkeraz idatzi duten bizkaitarrak. Literatura-gipuzkera. Gipuzkerara itzulia. Gipuzkerazko liburuak, idazleak.

Aztergaia: gipuzkera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-10-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 57: "Euskalkia gipuzkera da. Bereizi behar denean erants daiteke Goierriko, Beterriko, etab."

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa
gipuzkeratu, gipuzkera/gipuzkeratu, gipuzkeratzen
du ad. Gipuzkerara itzuli edo eman.

Aztergaia: gipuzkeratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gipuzkera(tu), gipuzkeratzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-era-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

gipuzkoar
1 adj. Gipuzkoakoa, Gipuzkoari dagokiona. Gipuzkoar nekazariak. Erdal idazle gipuzkoarrak.
2 iz. Gipuzkoako herritarra. Gipuzkoarrak nafarren aurka. Ai, gipuzkoar eskergabeak!

Aztergaia: gipuzkoar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-10-27 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: ZS:HBL 2007-12-11

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

2 izond. eta izlag. 1: Basarri (“Sagardotegi gipuzkoarrak”), AG (“Euzkelgi ipuzkotarra”); Basarri (“Zu, gipuzkoar artaldearen / artzai jatorra izana”).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

(herritarra). // cf. EArauak 57: "Herritarraren deitura gipuzkoar edo giputz da (...), baina Gipuzkoar orokorragoa da".

Lantaldearen irizpideak
Onomastika batzordeak argitzekoa
Informazio osagarria
Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

giranoi
1 iz. Ipar. Hestegorria.
2 iz. Ipar. Zintzur-sagarra.

Aztergaia: giranoi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

girgil
1 iz. Xingola. Txapelaren girgilak.
2 iz. Kaskabiloa. Girgil hotsa.

Aztergaia: girgil

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'xingola'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: girgila [da nire ustez hobestekoa] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E128]: Haurtxoei, niniei, jostatzeko ematen diegun txintxarriari esaten diogu. Txintxarriak guk zamariei paratzen zitzaien uheleko ezkiltxoei esaten diegu eta girgila berriz, gaztelaniazko sonajerori. Hurrengo itzulirako?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa, eta jakinaraziko zaio H1.1 lantaldeari ohargileak dioena.

girgileria
iz. Soinekoetan eta, apaingarri jartzen diren xingola eta zintzilikarioak. Atorra bat, gainetik dena xingola, urre eta girgileriaz apaindurik. Girgileriak saihetsetik dilindan. Zuhurrak girgileria ez du sobera maitatzen.

Aztergaia: girgileria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
girgillaotar
1 adj. Girgillaokoa, Girgillaori dagokiona.
2 iz. Girgillaoko herritarra.
girgilo
iz. bizk. Haragizko tolesa. Ik. golo. Oso lodia zegoen eta girgiloak kokotsa ezkutatzen zion.

Aztergaia: girgilo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-07-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Ahozko erabileraren testigantza fidagarria du

testuetan erabili gabea da, baina ahozko erabileren lekuko fidagarriak ditu tradizio lexikografikoan: Etxba, Iz.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Bizk.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Esanahiak (zehaztu): 1. ‘kokospea’. 2. e. girgilu.

 - [E208]: testuetan erabili gabea izanik, gutxienez esangura ezarri beharko litzaioke.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-11-30): Bere horretan eskainiko da oraingoz, eta esanahia argituko du H1.1 lantaldeak.

girgilu
iz. Presoen eskuak edo oinak estekatzeko erabiltzen den burdinazko lotura, esku edo oinetan ezartzen diren eta kate batek lotzen dituen uztai moduko bi atalez osatua. Eskuak girgiluz lotuak.

Aztergaia: girgilu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

'presoak lotzeko burdina'.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: [nire ustez sartu beharrekoa da] (1995-04-18)

giristino
adj./iz. lap. eta bnaf. Kristaua. Senar-emazte giristinoak. Giristino ez direnak. Giristino izenarekin izana duzuenak. Giristino arnegatuak. Giristino egin. Giristino dotrina. Giristino herria. Karitate giristinozkoa.

Aztergaia: giristino

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-10-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Lap. eta BNaf. 'kristaua'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

L-BN: Ik. kristau

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I102]: "kasu honetan ere, kristau formaren sinonimotzat ontzat jo beharko litzateke, nire ustez. Desberdinegiak dira formok eta oso zehazki mugatua euskalkien arteko erabilerak" (1995-06-29)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-05-30): 'Ondoren giristino hitzaz galdetu zaie euskaltzainei, forma horri zenbateraino eutsi nahi dioten jakiteko asmoz. Kristau hitzaren erabat parekotzat ematea onartu da. Beraz, multzo berekoak diren lau hitzetan "h." ikurra ezabatu egingo da'.

giristino eskola, giristino-eskola
iz. Ipar. Kristau elizaren mende dagoen eskola. Frantzia guztian bezala, Euskal Herrian ere gure giristino eskola maiteak itzaltzera doazela.

Aztergaia: giristino-eskola

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-05-17 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

giristino * Zuk eginik mutikontzat giristino eskola. Xa Odol 158.

LB: 0; EPG: 0; ETC: 5 “Jite edo joaite, ez da gutiago gogoetagarri ikustea Frantzia guzian bezala, Eskual-herrian ere, gure giristino eskola maiteak, arimetan erlisione egiazko izpi baten begiratzeko baitezpada behar diren eskolak (ez dakigu noiz arte; gure gatik behingotz!)... itzaltzera doazila, batzu bertzen ondotik, azkeneraino” (Xipri Arbelbide).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: 0; Adorez: 0; Labayru: 0.

Bestelakoak

eskola 1 iz. Lehen irakaskuntza irakasten den ikastetxea; gai berezi bat irakasten den ikastetxea. Ik. ikastola. Eskolako atean. Eskolara joan. Sei urterekin hasi zen eskolan. Eskolako haurrek ere badakiten gauza. Eskolan aurrera nindoala. Herriko eskola. Zeanurin eskola bat baizik ez zegoen. Lehen Hezkuntzako eskola. Lanbide eskola. Nekazari eskola. Algortako bertso eskola. Antzerki eskola. Herri eskola: eskola publikoa. Auzoko haur eskola berria. Giristino eskolak (Ipar.): Elizaren azpiko eskolak. Eskolako gelak. Igande eskoletan Biblia irakasten da. giristino adj./iz. Lap. eta BNaf. Kristaua. Senar-emazte giristinoak. Eskola giristinoa: giristino eskola. Giristino ez direnak. Giristino izenarekin izana duzuenak. Giristino arnegatuak. Giristino egin. Giristino dotrina. Giristino herria. Karitate giristinozkoa.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Terminoa da eta azpisarrera gisa jasotzekoa, Ipar. markarekin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa giristino eta eskola sarreretan.

Erabileremu dialektala

Ipar.

giristinoki
adb. lap. eta bnaf. Giristinoaren moduan. Giristinoki bizitzeko eta hiltzeko moldea.

Aztergaia: giristinoki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Lap. eta BNaf. 'kristauki'.

Informazio osagarria
Zerrendakoa erabileremu geografiko-dialektal mugatukoa da

L-BN: Ik. kristauki

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper