50535 emaitza bilaketarentzat - [21201 - 21250] bistaratzen.

gizarteratu, gizartera/gizarteratu, gizarteratzen
1 da/du ad. Gizartean txertatu. Etorkinak gizarteratzeko garaian hartzen diren erabakiak. Edatea izan da gazteak gizarteratu eta heldutasuna adierazteko bidea.
2 du ad. Gizartera eraman, gizartera zerbait helarazi. Ingurumena zaindu beharraren ideia gizarteratu.

Aztergaia: gizarteratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gizarteratu 10: B 3 (M. Olazar, adib.: "Geienak gizon gizarteratuak baiño entzumen aundiagoa dauke"); G 1 (Y. Lekuona: "200 lagun baiño geiago ba-dira erabat gizarteratuak"); EB 6 (Gorrak 1981: "gizarteratzeko egokierarik gabe"; Argia 1981: "metodologia jakin batzuren arauera lantzeko eta gizarteratzeko sortua"; J.L. Arexola-Leiba: "euskara gizarteratzeko, eguneroko hizkuntza bilakatzeko"; Emakunde 1993: "hezkuntzarako sarbidea beharrezko baldintza da pertsona gizarteratzeko"; Soziologia: "haurrak jaio ziren klasean jarrai dezaten gizarteratuz"; Egin 1993: "gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko prestakuntza ematen zaie"); gizarteratze (eta g.(-)prozesu, g.-saiakuntza) 9: G 1 (Y. Lekuona: "gizarteratzeak bere zailtasunak ba-ditu"); EB 8 (I. Zuazo: "beraien nortasuna eta gizarteratzea lantzen dituzte modu orekatu batez"; UZEI: "Proposamen lutertarraren gizarteratzea"; P. Saez: "gizarteratze maitekor eta elkarkoi bat"; Deia 1986: "euskararen gizarteratzea zertan den aztertu zen"; A. Eizagirre: "Euskararen ezagutza eta erabileraren gizarteratze berria arautu"; Larrun 1990: "jaiotzen den gizaki biologikoa gizartaratze prozesuan bilakatzen dela pertsona"; Elhuyar: "Hezkuntzak gizarteratze-prozesuan [...] betetzen duen zeregin garrantzitsua"; HezkSaila Txostena 1994: "gizarteratze-saiakuntza desberdinak ere burutzen direneko gune"); bergizarteratze 6: G 1 (Y. Lekuona: "Ekintza osoaren elburu nagusia, bergizarteratzea"); EB 5 (BEO 1990: "Drogodependentzien alorreko Aurrikuspen, Laguntza eta Bergizarteratzeari buruzko..."; X. Mendiguren B.: "bergizarteratze adibide bikaina ematen zuen haienak"; GAO 1992: "drogamenpekotasun, prebentzio-laguntza, bergizarteratze, legeria eta eskumen maila administratiboak"; Egunk 1994 2, adib.: "ea bergizarteratzearen gaia politikoki erabiltzen jarraituko den").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gizarterapen : Euskalterm 1 ('difusión social'); gizarteratu : AB50 1 ('socializar'), HiztEn, Euskalterm 1 ('culturizarse'); gizarteratze : HiztEn, Euskalterm 3 (hauetan gizarteratzeko kooperatiba, gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

gizarteratze : HezkAdmin ('inserción social') // Ez dugu aurkitu ap. LurraldeAntol, AdminMila, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gizarteratu : HiruMila, ElhHizt ('integrarse o insertarse en la sociedad'), PMuj DVC ('desaislarse, entrar en la sociedad'); gizarteratze : HiruMila, ElhHizt ('inserción, integración social') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Ongi eratua da

forma berri egokia.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gizartera(tu), gizarteratzen.

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tu: -kotu/-ratu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Forma baten adiera(k)

gizartekotu.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Ikus ‘gizartekotu’ aditzaren oharra.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): 'gizartekotu' definitzailea soilduz eskainiko da aditza.

gizarteratze
iz. gizarteratu aditzari dagokion ekintza. Etorkinen gizarteratze duina. Gizarteratze prozesuak haurren gaitasun eta beharrei ihardetsi behar die.

Aztergaia: gizarteratze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: inserción social.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

gizaseme
iz. Gizona, gizaki arra. Ik. gizakume; gizonezko. Emakume bi eta gizaseme bat ari ziren lanean soroan. Oñatiko gizaseme guztiak zureak dira. Gizaseme bikaina, mutil hura. Gizaseme bihurtuta.

Aztergaia: gizaseme

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:04 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizatalde
iz. Giza multzoa. Ik. gizalde; gizateria 2. Gizatalde bateko arauak denok ezagutzen ditugun legeak baino sakonagoak dira.

Aztergaia: gizatalde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “OEHko datuak ikusita, ez dut uste g.er. dagokionik. Areago, Google-k 4.200 agerraldi baino gehiago ematen dituela ikusita”

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): soildu egingo da "g.er." marka.

gizatar
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, gizatar-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gizatiar].

Aztergaia: gizatar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:21 1999-09-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu. Ik. OEH argitaratuan: gizatiar : Zink Crit ("Gizatiar jakintzari eskañi litzaiozken arlorik goieneko ta zallenak"); JBDei 1919 ("Ikasleai izan bear dien maitasuna, ez gizatiarra, baizik goitikoa"); AIr Egan 1953 ("Gero liburua humanista bete baten (gizatiar baten, esate baterako) kumea da"); gizatiarki : Dv Act 27,3 ("Juliok Pauloren alderat gizatiarki egiten baitzuen"); eta gizatiartasun testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gizatar 9: B 4 (Ibarg: "bata berezkoa, gizatarra"; Karmel 1971: "Aundi, bakar, gizatar, zoragarri bai dala irudi au!"; ItunbenLegea 1981 2, adib.: "Pertsona Gizatarren Errentearen gaingo Zergearekiko..."); EB 5 (J. Berruezori omenaldia: "Bere esperientzia profesional gizatar luzearekin zuhurki"; Txill 2, adib.: "gizatar fenomenu bat"; Kristau Bidea: "Baina, gizatar eta posible ahal da horretan gelditzea?"; EMBOroi: "nire ibilbide profesional nahiz gizatarrean"); gizatartu EB 2: HizkLiter/UBI (adib.: "Gizakiak hizkuntzaren bidez gizatartzen gauzak"); gizatartze EB 2 (BizkPresak: "gizatartzeak asmaturiko aparailu desberdinekin"; HizkLiter/UBI: "teknikaren sorrera eta gizatartzea loturik hizkuntzarekin"); gizatiar 21: G 1 (I. Olaberria: "Gizatiar den oro maiteki, atsegiñez jasotzen du"); EB 20 (Azurm 3, adib.: "sozialismo gizatiar bat nola eraiki"; J. Arregi 3, adib.: "bigarren aldian gizatiarra ere onartuko du"; J. Berruezori omenaldia: "era adeitsu eta gizatiarrez"; P. Agirrebaltzategi 3, adib.: "utopia tankerazko fede gizatiarra"; R. Arregi: "Giza lege hau izandun gizatiarrentzat aproposa ta berezia da"; Vill Eliza: "Elizak badu alderdi bat gizatiarra"; Sinesterik eza: "ahalegin gizatiar guztiak"; I. Borda 2, adib.: "lan hau gizatiarrei eskainia da"; X. Galarreta 3, adib.: "hitz bat zerbait gizatiarregia"; J.A. Arrieta: "etorkizun gizatiarrago bat eraiki"; Elhuyar: "Eskala gizatiarragoak aurkitu behar dira"); gizatiartu EB 1: Elhuyar ("Unerik gizatiartuenek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gizatar : Euskalterm 4 (hauetan errealitate g.-sozialarekiko harreman 'relación con la realidad humano-social'); gizatarkuntza : AB38 1 ('humanización'), Euskalterm 1 ('humanización'); gizatartu : Euskalterm 4 (hauetan pasaia g. 'paisaje humanizado'); gizatiar : DFrec 5, AB38 1 ('humano'), AB50 1 ('humano'), HiztEn, Euskalterm 6 ('humanista'); gizatiartasun : Euskalterm 1 ('humanitarismo') // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gizatar : HiruMila (ik. gizatiar), Casve EF, PMuj DVC (1 humano; 2 humanista); gizatarkuntza : Casve EF, PMuj DVC; gizatartu : HiruMila, Casve EF (gizatartü), PMuj DVC; gizatiar : EuskHizt (1918; Gizakiari dagokiona), HiruMila, ElhHiz (humano, -a; de condición humana, filántropo), Lur EG/CE ('humano') eta EF/FE ('humain'), Casve EF, HaizeG BF ('humain'), Lh DBF, DRA, PMuj DVC; gizatiargoa : Casve EF ('humanisme') // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Lexema baztertuaren ordaina

Ik. gizatiar (bakarra aski delakoan, tradizioan oinarritua eta gaur erabilixeagoa eskainiz).

Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tar/-tiar.

gizatasun
1 iz. Giza izaera duenaren nolakotasuna. Kristoren jainkotasuna eta gizatasuna. Hordikeria da gizatasunaren lotsaria.
2 iz. Gizakiari dagozkion bertuteen multzoa. Bere bihotz on eta gizatasun zabalagatik. Gazte zeneko gizatasunik ez baitzuen ikusten, harrokeria ugaldu eta umiltasuna gutxitzen. Gizatasunezko lokarriak edozein etsaikeria baino etengaitzagoak dira.

Aztergaia: gizatasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizategi
iz. g. g. er. Egongela, etxeko gela nagusia.

Aztergaia: gizategi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

etxeko areto nagusia.

gizateria
1 iz. Gizaki guztien multzoa. Ik. gizadi. Gizateriaren historia. Gizateria osoaren onerako. Gizateriaren kontrako krimenengatik ari ziren epaitzen.
2 iz. bizk. Gizataldea; jendea. Mundakako gizateria guztia.

Aztergaia: gizateria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gizateri 5 aldiz agertu da (Echta); -a erabakigaitzekoa da beste ager. (Arti MaldanB)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-a erabakigaitzekoa da 14 ager.tan (G 1, EB 13); gizateria argia da behin (EB)

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: gizateria 2; AB38: gizateria 6; AB50: gizateri 1, gizateria 1; Euskalterm: gizateria 2; HiztEn: gizateria; LurE: gizateri

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Bizk.

Lantaldearen irizpideak
Hainbat irizpide gurutzatzen dira

irizpideen gurutzamendua egon daiteke: erregulartasunak -a-duna primatuko luke; erabilia (hots: Bn erabilia!), berriz, -a-gabea dateke

Gaur erabiltzen den ikusiko da aurrenik

ik. aurrenik erabiltzen den

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-teria

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "gizadi/gizateria: bigarrena da, noski, erabiltze-maiztasunaren arabera, hobestekoa, eta -a organikoarekin, -teria atzizkia bizirik ez duten gipuzkoar idazleen artean -teri idazteko joera bada ere" (1995-06-16)

 - [E301]: gizateria [da nire ustez hobestekoa] (1995-04-18)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zehaztapenak: Sin. gizatalde.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere horretan utziko da lehen itzulian erabakia.

gizatiar
1 adj. Gizakiari dagokiona. Ik. giza. Gizatiarra ematen ez zuen odol hotzarekin.
2 adj. Gizakiaren bertute eta akatsak dituena; bihozbera. Gertutasunean eta berdintasunean oinarritutako ekonomia apal eta gizatiarrago bat. Piztiak baretu eta gizonak gizatiarrago bihurtzen ditu musikak! Rekaldek gogoan du iraganeko Bilbo langile, jator eta gizatiarrago hura.

Aztergaia: gizatiar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu corpusean aurkitu gizatar formarik. Ik. OEH argitaratuan: gizatiar : Zink Crit ("Gizatiar jakintzari eskañi litzaiozken arlorik goieneko ta zallenak"), JBDei 1919 ("Ikasleai izan bear dien maitasuna, ez gizatiarra, baizik goitikoa"), AIr Egan 1953 ("Gero liburua humanista bete baten [gizatiar baten, esate baterako] kumea da"); gizatiarki : Dv Eg 27,3 ("Juliok Pauloren alderat gizatiarki egiten baitzuen"); eta gizatiartasun testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

-tar 15, -tiar 32; izlag. 3 eta izond. 31: Txill (“gizatar fenomenu bat”, “gizatar erromantizismoa eritasun larria delako”), I. Borda (“gizatiar historio bat kondatzen du”); ItunbenLegea (“Pertsona Gizatarren Errentearen gaingo Zergearekiko eta Baltzuen gaingo Zergearekiko”), Azurm (“sozialismo gizatiar bat”, “sozialismo gizatiar bat”), P. Agirrebaltzategi (“fede gizatiarra”, “Fede gizatiarraren azterketa hau”), R. Arregi (“Giza lege hau izandun gizatiarrentzat aproposa ta berezia da”), Vill (“Elizak badu alderdi bat gizatiarra”), Azurm (“dohain gizatiarrez”), Jose Berruezori omenaldia (“Bere era adeitsu eta gizatiarrez”, “esperientzia profesional gizatar luzearekin”), EMBOroi (“ibilbide profesional nahiz gizatarrean”), Sinesterik eza (“ahalegin gizatiar guztiak”), X. Galarreta (“zeren hitz bat zerbait gizatiarregia baita”, “baztertu zituen hitz gizatiarrak”), J.A. Arrieta (“etorkizun gizatiarrago bat”), Elhuyar (“Eskala gizatiarragoak aurkitu behar dira”), Jorge de Oteiza (“esperientzia poetikoa eta gizatiarra”), ZuzenbHizkera (“izaera gizatiarrak”), I. Beristain (“Era gizatiar bakarra”), Heriotza (“irizpide hau ez al da gizatiarragoa, aplikatzen zaila bada ere, batzuetan?”), Lur eta Ingurugiro (“garapen sostengagarri eta gizatiarrago baterantz zuzentzeko”), Erlijio Katolikoa (“Irudia gizatiarrago bihurtzen da”), Ospitale Psikiatrikoa (“izaera gizatiar sakona”), J. Iriarte (“balore lagunkoi, gizatiar eta internazionalismo humanistan oinarritu behar da”). // I. Olaberria (“Gizatiar den oro maiteki, atsegiñez jasotzen du”), Karmel 1971 (“Aundi, bakar, gizatar, zoragarri bai dala irudi au!”), J. Arregi (“Barthek gizatiarra den guztia gaitzetsirik Jainkoaren trazendentziara jotzen du”, “Bere bigarren aldian gizatiarra ere onartuko du”), Kristau Bidea (“Baina gizatar eta posible ahal da horretan gelditzea?”), Garuna (“Gizatiarrak izango lirateke”), gizatartu EB 2: HizkLiter/UBI (adib.: "Gizakiak hizkuntzaren bidez gizatartzen gauzak"); gizatartze EB 2 (BizkPresak: "gizatartzeak asmaturiko aparailu desberdinekin"; HizkLiter/UBI: "teknikaren sorrera eta gizatartzea loturik hizkuntzarekin"); gizatiartu EB 1: Elhuyar ("Unerik gizatiartuenek").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gizatar : Euskalterm 4 (hauetan errealitate g.-sozialarekiko harreman 'relación con la realidad humano-social'); gizatarkuntza : AB38 1 ('humanización'), Euskalterm 1 ('humanización'); gizatartu : Euskalterm 4 (hauetan pasaia g. 'paisaje humanizado'); gizatiar : DFrec 5, AB38 1 ('humano'), AB50 1 ('humano'), HiztEn, Euskalterm 6 ('humanista'); gizatiartasun : Euskalterm 1 ('humanitarismo') // Ez dugu aurkitu ap. LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gizatar : HiruMila (ik. gizatiar), Casve EF, PMuj DVC (1 humano; 2 humanista); gizatarkuntza : Casve EF, PMuj DVC; gizatartu : HiruMila, Casve EF (gizatartü), PMuj DVC; gizatiar : EuskHizt (1918; Gizakiari dagokiona), HiruMila, ElhHiz (humano, -a; de condición humana, filántropo), Lur EG/CE ('humano') eta EF/FE ('humain'), Casve EF, HaizeG BF ('humain'), Lh DBF, DRA, PMuj DVC; gizatiargoa : Casve EF ('humanisme') // Ez dugu aurkitu ap. EskolaHE.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

ZTC: gizatiar 8.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldeak proposatua du, azalpentxoarekin: «izond. 'gizakiari dagokiona'» (2007-07-04).

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tiar/-tar.

Arlo semantiko sistematikoki osatzekoak

-tar osaerakoak.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

gizakiari dagokiona.

gizatiartu, gizatiar/gizatiartu, gizatiartzen
da/du ad. Gizatiar bihurtu. Ik. humanizatu. Poesiak, literaturak, gizatiartu egiten gaitu.

Aztergaia: gizatiartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. informazioa s.u. gizatar.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gizatiar(tu), gizatiartzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

gizatxar
adj./iz. Pertsona gaiztoa, doilorra, zitala. Torquemada gizatxarraren jarraitzaileak. Gizatxar gaizto bat.

Aztergaia: gizatxar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizatxarkeria
iz. Gizatxarrari dagokion egite gaitzesgarria. Gizatxarkeriak egin. Bizia kentzea bezalako gizatxarkeria.

Aztergaia: gizatxarkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizatxartu, gizatxar/gizatxartu, gizatxartzen
1 da/du ad. Gizatxar bihurtu. Aita maitea, ardi zaharra baino goxo eta atseginagoa zena, ezin burutzeraino gizatxartu zen gaixoa.
2 da/du ad. Umore txarreko jarri. Ik. petraldu; pipertu. Zertarako gizatxartu?

Aztergaia: gizatxartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gizatxartu, gizatxar(tu), gizatxartzen. da/du ad.

gizatzar
1 iz. Gizontzarra. Gizatzar ile-gorri bat zen, oso handia, halako Herkules baketsu bat.
2 adj./iz. Gizatxarra.

Aztergaia: gizatzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tzar.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iz. gizontzarra. 2 izond. eta iz. gizatxarra.

gizeli
iz. g. er. Leinua, herria.

Aztergaia: gizeli

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gizen
1 adj. Gantza edo haragia ugari duena. Ik. lodi 1. Anton. argal; mehe. Txahal gizenak. Mutil gizen bat. Axuri gizenenak hilik. Aurpegi gorrixka eta masail gizenak. Artalde gizenak. Gizenegia zaude. Oilo salda gizena. Ahate gibel gizenak. || Idi bat gizen-gizena.
2 adj. Joria, oparoa. Zelai gizenek abereak laster gizentzen dituzte. Larre gizena. Bazka gizenak. Ibai zabalaren ertz gizenetan. Irabazi gizenak. Ale gizenez ongi beteak.
3 iz. Haragiaren gantza. Anton. gihar. Haragiari gizena kendu. Batzuek gizena izaten dute eta zuk duzu giharra.
4 iz. Zurgizena. Gizen gutxiko zura duen zuhaitza.

Esaera zaharrak

Sukalde gizenegiak jabea du ahultzen eta etxea aurritzen.

Aztergaia: gizen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 izond. 2 iz.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gizen egin .

Informazio lexikografikoa
Kategoria

1 izond.; 2 iz.

gizen egin
ad.-lok. Ipar. Mehe egunetan haragia jan. Katolikoek ez dezakegu ortziraletan gizenik egin.

Aztergaia: gizen egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gizen sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

mehe-egunean haragia jan.

gizenarazi, gizenaraz, gizenarazten
du ad. Gizentzera behartu. Abereak gizenarazteko.

Aztergaia: gizenarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gizenarazi, gizenaraz, gizenarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gizenarazi, gizenaraz, gizenarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-n(du)+a-

gizenda
iz. g. g. er. Giza enda, giza arraza.

Aztergaia: gizenda

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

gizendu, gizen/gizendu, gizentzen
da/du ad. Gizen edo gizenago bihurtu. Ik. loditu. Anton. argaldu. Ez da asko gizendu soldaduskan. Ezkurrez gizendutako zerria. Laneko idia ez da on gizentzeko. Zelai gizenek abereak laster gizentzen dituzte. || Alorrak gizendu. Gisuak ez du lurra gizentzen. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Txahal gizendua hilarazi du.

Aztergaia: gizendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:09 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gizendu, gizen(du), gizentzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gizendu, gizen(du), gizentzen

gizenki2
iz. Haragiaren gizena. Gizenkiz egiten ziren ase batzuk, oroitzekoak!
gizenkor
adj. Erraz gizentzen dena, gizentzeko joera duena. Idi mota hori beratzagoa eta alferragoa da, baina gizenkorragoa.

Aztergaia: gizenkor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizentasun
iz. Gizena denaren nolakotasuna. Ik. loditasun. Negua lotan igarotzen duen abereak bere gizentasuna iraunarazten du. Bere azpiko lurraren gozoa eta gizentasuna bere erroez edoskiz. Hitz meheak, arinak, ez gizentasunik, ez gorputzik, ez astuntasunik ez dutenak.

Aztergaia: gizentasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizentsu
adj. Gizen asko duena.

Aztergaia: gizentsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Orain arte erabili gabea da, baina gaia ere bai

testuetan ez da jaso, baina egokia da osaeraz, eta argia.

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

gizen asko duena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “Erkiaga, Araibar zalduna; Hamleten itzulpenean eta beste testuren batean ere ageri da gizentsu, Google kontsultatuaz. Baina erabili denean, ez dakit beti ‘gizen asko duena’ adiera duen: ezpaiñak gizentsu aukeran (Erkiaga).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere horretan utziko da lantaldearen proposamena.

gizentze
iz. Gizen edo gizenago bihurtzea. Neskato honek ez du gizentze arazorik.

Aztergaia: gizentze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

NekHizt: Ik. loditze.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

gizeraile
adj./iz. Giza hiltzailea. Nork ere gaitz baiteritza bere anaiari, hura gizeraile da.

Aztergaia: gizeraile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Maiztasuna

G. er.

gizon
1 iz. Gizaki arra, bereziki heldua dena. Ik. gizaseme; gizonezko; mutil. Anton. emakume. Gizon gaztea, zaharra. Gizon ahotsa. Gizon eta emakumeak elkarrekin. Gizon ezkondua. Hura zen, hura, gizon puska! Sendagilea hitz gutxiko gizona zen. Ezetz, gizona! Lasai, gizonak!
2 iz. Gizakia. Euskal Herriko lehen gizona. Gizona gizon denez gero, zer den galdezka ari da.
3 iz. Gizona, adorearen, ausardiaren eta dagozkion gainerako tasunen jabetzat hartua. Etor hona, gizona bazara!
4 iz. Senarra. Ik. andre 6; emazte. Nire gizonak ekarri dit hori.
5 adb. Gizonari dagokion moduan. Ik. gizonki. Gizon portatu.

Esaera zaharrak

Eguzki haizeak beroki gutxi, gizon behartsuak adiskide gutxi. Gal bedi gizona eta ez haren ospe ona. Gizon prestuaren errana, mugarri. Idia adarretik eta gizona hitzetik.

Aztergaia: gizon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-10-29 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gizon, giza-

Jatorrizko forma

diplomazi-gizon

Jatorrizko forma

bulegogizon, bulegari; legegizon; tabernari (bargizon)

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gizon-dantza , gizon egin , gizon-egite , gizon-proba ; eta adibide gisa: gizon-emakumeak, gizon-puska.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS gisa gehituz: Gizon-behar (lan). Gizon-gauza (género varón). Gizon-kontu (tema de hombres).

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gizon(a) izan

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Forma berririk ez da orain erantsiko (lantaldeak proposatuak, berriz, bere hartan jasoko dira).

gizon dantza, gizon-dantza
iz. Aurresku mota, eskutik helduta soka antzeko bat eratzen duten gizon talde bateko kideek banan-banan egiten dutena, zenbaitetan, pertsona ospetsuei, begirunezko adierazpen gisa, eskaintzen zaiena.
gizon egin
ad.-lok. Kristau erlijioan, Jainkoaren Semea gizon bilakatu. Ik. gizondu. Jainko Jauna, enegatik gizon egin zinena. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Jaungoiko gizon egina Betleemen jaio zenean.

Aztergaia: gizon egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

egin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gizon sarrerari dagokion azpisarrera.

gizon egite, gizon-egite
iz. Kristau erlijioan, Jainkoaren Semea gizon bilakatzea. Jainkoaren gizon egitea.
gizon proba, gizon-proba
iz. Herri kirola, gizon talde batek edo gizon bakarrak harri handi bat herrestan eramatean datzana.
gizon-emakume
iz. pl. Gizonak eta emakumeak. Zabaldi hartako gizon-emakumeen hizkera. Bilboko Sabin Etxean 36ko gerran Euskadiren askatasunaren alde borrokatu ziren gizon-emakumeen ohoretan ekitaldia izango da gaur.

Aztergaia: gizon-emakume

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:139 2003-04-08 Adibide gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

dvandva librea da, baina oso erabilia, eta adibide gisa eskaintzekoa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako forma adibide gisa ematekoa da

adibide gisa ematekoa, gizon sarreran.

gizondu, gizon/gizondu, gizontzen
1 da/du ad. Gizonaren ezaugarriak hartu edo eman, gizon bihurtu. Jainkoaren Semea gizondu egin zen. Erromako zubiaren azpitik igarotzen dena, gizona bada, emakume egiten da, eta emakumea bada, gizontzen. Gizontzen gaituen mintzatzeko gaitasuna.
2 da/du ad. Mutila gizon bihurtu. Seme zaharrena gizondu zitzaionean.

Aztergaia: gizondu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gizondu, gizon(du), gizontzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gizondu, gizon(du), gizontzen

gizonezko
1 iz. Gizona, gizaki arra. Bi gizonezko, bat nagusia, eta mutil kozkorra. Gazteak dira biak; bata, gizonezkoa; emakumea, bestea. Gizonezkoak alde batean eta emakumezkoak bestean. Gizonezko kanpotar batekin.
2 adj. Sexu arrekoa. Gizonezko langileen ordez, emakume, neskatxa eta mutikoak jarri dituzte. Bigarren mailako gizonezko aktore onenaren saria.
3 adj. Gizonarena, gizonari dagokiona. Blusa loreduna eta gizonezko txanoa zeramatzan emakume mutur-luze bat.

Aztergaia: gizonezko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

komun / gizonezkoak

gizongai
iz. Senargaia. Zu baino gizongai hoberik ez da niretzat munduan.

Aztergaia: gizongai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizonkari
adj. Gizonenganako zaletasun handia duena. Ik. galtzazale; gizonzale. Nire ama ez zen gizonkaria, nire aitak ez zuen edaten.

Aztergaia: gizonkari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:HBL 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Erabileremu dialektala

Zub. eta Am.

Forma baten adiera(k)

'(emakume) gizonzalea'.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: ‘gizonzalea’, ‘gizonkaria’. Ikus LEH, BNB eta BH.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere horretan utziko da oraingoz lantaldeak proposatua.

gizonkeria
1 iz. Gizon itxurak egin nahi dituenaren egintza. Zenbat eta zenbat gizonkeria ez ote zituen egin mutikotan!
2 iz. Gizonaren eredu estereotipatuari dagokion ezaugarri, portaera edo egite gaitzesgarria. Gizonen artean gizonkeriez mintzatzen direnean.

Aztergaia: gizonkeria

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizonki
adb. Gizonari dagokion moduan. Ik. gizon 5. Gizonak gizonki. Gizonki jokatu zuen.

Aztergaia: gizonki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: ‘Gizakia, gizasemea’ ere izan daiteke, iz. beraz, Nafarroako leku batzuetan (Lizarragak, EEH, BM), Leitzan gizaki bezala.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

gizonkila
iz. Gizon itxura duen panpina. Ik. andrakila.

Aztergaia: gizonkila

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:23 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan gizonkilla EG 1954 ("Umeak barriz, diñoe: / 'Bideak zuriz doguz / gizonkillak egiteko; / zugatzak, barriz, mamuz").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

edur-gizonkilla B 6 (B. Otazua Andersen'en ipuiñak, adib.: "Edur-gizonkillak leiotik begiratu eban", "Baña edur-gizonkillak ez eutsan entzuten", "Berogallua?, edur-kizonkillak itaundu eban"); gizonkil EB 1 (F. Mendizabal: "izen honek ginoleko gizonkil bati egiten dio erreferentzia").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gizonkil : Euskalterm 2 (hauetan g. artikulatu 'muñeco articulado') // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

HitzIrud: "gizonkila = muñeco".

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gizonkil : HiruMila ('muñeco'), Casve EF ('poupée'), DRA ('muñeco'), PMuj DVC ('muñeco, figurilla de hombre') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

HitzIrud: "gizonkila = muñeco".

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: “OEHko datuak ikusita, ez al du g.er. behar?

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere soilean utziko da forma proposatua.

gizonkote
iz. Gizon handikotea. Ik. gizatzar. Bi gizonen artean jaitsi behar izan zuten gizonkotea.

Aztergaia: gizonkote

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:006 2003-04-08 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-kote.

gizontasun
iz. Gizon jokatzen denaren nolakotasuna. Ik. gizatasun. Gizontasun izpirik gabeko gizon batzuei. Hori ez da beldurra, gizontasuna baizik. Atseginetan zoro eta ezbeharretan gizontasunez betea. Haserretu behar denean ez haserretzea, sentikortu behar denean ez sentikortzea, ezdeustasuna da, ez gizontasuna.

Aztergaia: gizontasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gizontto
iz. Ipar. Gizon txikia; (adkor.) gizona. Ik. gizontxo. Ba omen zuen zer konta gure gizonttoak!

Aztergaia: gizontto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tto.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Erabileremu dialektala

Ipar.

gizontxo
iz. Gizon txikia; (adkor.) gizona. Ik. gizontto. Hondamendia gainera datorkiolako beldur da bera ere; ezin, halere, etxean geldi, edozein gizontxo bezala.

Aztergaia: gizontxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:07 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-txo

gizontzar
iz. Gizon handia. Ez dakit zenbat ordu daramadan lo egin barik, alboko gizontzarraren erruz, batik bat.

Aztergaia: gizontzar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau EH2016-03-14
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan gizontzar : Berron Kijote ("Gu ez gera gero parte txarreko gizontzarren batzuk, gu San Benitoren fraile bi gera", "Sei ardazburu oiek sei gizontzar biurtu itzazu"). Ik. gainera, gizatzar : 1) 'hombretón, gigante' Mb IArg ("Beldurrik bage joanen zela gizatzar hura garaitzera"), LE-Ir ("Sartzen da gizatzar bat azkarra, bitarte lotsagarri bat zuena"), RIEV 1907 ("Orra Arranondoko arrantzari, izena ta gorputza baiño ere biotz andiago duten gizatzarrak") Ol Has 6,4 ("Baziren lurrean gizatzarrak, antziñako gizon azkar ta ospetsuak"); 2) 'hombre malvado' Mg PAb ("Galdu dogu gizatzar a ta goitu dogu eskergaro [se refiere a Catilina]"), Dv LEd ("Giza tzar, gaixtagin ta zirtzil guzien erdian"), FIr ("Giza tzar bat zela eta auzitegian ordaindu bearrak bazituela"), Mde Pr ("Gautar gizatzarren beldur"), eta aip. Laph, Casve SGrazi.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gizatzar 1, M. Ugarte ("[Larria] Gizatzar, umetzar, sugatzar, arritzar, basaurdetzar, sutzar"), Casve PetteB ("Ostatüko gizatzarrak / orai aizatürik kanpo, / Herriari arauz eztie / itzal eginen haboro").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gizatxar : DFrec 3 (Egin, Vill, Deia), HiztEn (pertsona gaiztoa, doilorra, zitala), LurE (gaiztoa, doilorra, zitala); gizatzar : DFrec 2 (Bertsolaritza, Larrak) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gizatxar : EuskHizt (gizon gaiztoa, doilorra, zitala), ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; gizatzar : EuskHizt (1 gizontzarra; 2 gizatxarra), HiruMila, Lh DBF, DRA, PMuj DVC; gizontxar : Lh DBF; gizontzar : HiruMila (hombracho, hombretón, hombrón, hombrote, hombre descomunal), PMuj DVC (hombrachón) // Ez dugu aurkitu ap. HaizeG BF.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

-tzar osaerako libretzat eman liteke, gizatzar-en definitzaile gisa erabili den arren.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, lexikalizazio maila altua baitu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Kendu lerroa.

 - Erabakia: (EH2016-03-14): sartzea onartu da.

gizontze
iz. gizondu aditzari dagokion ekintza. Gizontzeak ez du gutxitu Jesusen jainkotasuna.

Aztergaia: gizontze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

gizonzale
adj. Gizonen zalea dena. Hain gizonzalea eta ohe beroaren zalea ez bazina!

Aztergaia: gizonzale

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-n+z-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-zale.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Forma baten adiera(k)

gizonen zale dena.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E126]: ‘gizonzalea’, ‘gizonkaria’. Ikus LEH, BNB eta BH.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere horretan utziko da oraingoz lantaldeak proposatua.

gizoste
iz. g. er. Jendetza. Gizoste handia bildu zen irudiaren oinetan.

Aztergaia: gizoste

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:30 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-a+o-.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-oste.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

jendetza.

gizotso
iz. Gizakiaren eta otsoaren ezaugarriak dituen alegiazko pertsonaia. Neguko gauetan, supazterrean, istorio beldurgarriak kontatzen zizkigun Iratiko oihaneko laminez, basajaunez edo gizotsoez.

Aztergaia: gizotso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 iratxoa, mamua; 2 giza otsoa

gizuren
iz. jas. Heroia. Jose Rizzal Filipinetako gizuren nazionalaren oroitarria.

Aztergaia: gizuren

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:22 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Mailak

Goi.

Forma baten adiera(k)

heroia.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper