50535 emaitza bilaketarentzat - [21301 - 21350] bistaratzen.

gobernadore
iz. Gobernaria. Cyrenius Siriako gobernadore zenean.

Aztergaia: gobernadore

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gobernadore, gobernari

gobernadoreorde
iz. Gobernadorearen ordekoa edo laguntzaile nagusia. Euskal Herrian izan da John Garamendi, Kaliforniako gobernadoreordea. Atzo, erresistentziak Bagdadeko gobernadoreordea hil zuen tiroka, lanera zihoanean.

Aztergaia: gobernadoreorde

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gobernadoreorde 10: Ixiar Zubiaurre 2, Kristina Berasain 2, Berria 2, EiTB 4.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gobernadoreorde 21: Berria 13, Jose Morales 8.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua da.

Lantaldearen irizpideak
Hitz konposatu hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

elkarketa librea.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-orde.

gobernagarritasun
iz. Gobernatua izateko edo gobernatzeko baldintzak betetzen dituenaren nolakotasuna edo egoera. Bost baldintza horiek betetzen badira, herrialde batek behar adinako gobernagarritasuna lortu duela esan dezakegu. Helburuak dira alderdi politiko guztien arteko normalizazio akordioa lortzea eta gobernagarritasuna bermatzea.

Aztergaia: gobernagarritasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-10-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh118 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2013-06-10): gobernagarritasun 70: Berria 20 (adib.: “Iñaki Oiartzabal EAEko PPko idazkari nagusiaren esanetan, PSEri eskainitako gobernagarritasunerako akordio bera eskaini zieten jeltzaleek PPkoei, baina beraiek ez zuten eskaintza onartu, sozialistekin ‘aldaketa’ bermatu nahi zutelako”), EiTB 28 (adib.: “Espainiako gobernagarritasunarekin konpromisoa hartzea”), Jakin 9 (adib.: “Konfiantza (batik bat, adituenganako konfiantza) ziurtatu ezin den garaiotan, arriskuen gobernagarritasuna kudeatzeko hainbat integrazio eta parte-hartze modu planteatu eta esperimentatu dira”), Argia 13 (adib.: “Hiriak egonkortasuna eta gobernagarritasuna behar ditu”); gobernabide 13, Berria (adib.: “Europako eta Latinoamerikako gobernabideari eta segurtasunari buruzko hitzaldi batean”) // (2020): gobernagarritasun 118; gobernantza 264; gobernabide 56.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gobernagarritasun 14: Berria 12 (adib.: “Kongresuan eta Senatuan garaipena lortzea ezinbestekoa zen gobernagarritasuna bermatzeko”), Amaia Lizarralde 2 (adib.: “Era berean, gizarte neoliberaletako gobernagarritasunaren porrotaren sorburua honakoa da”); gobernabide 1, Berria (“Maragallek zera esan zuen: «Iruzur historikoa litzateke Convergencia i Unio Espainiako Estatuko gobernabidean sartzeak Kataluniako gehiengo aurrerakoia auzitan jartzea”); eta gobernantza 7.

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: gobernagarritasun* e. gobernabide. Kubako gobernagarritasuna ez dago Fidel Castroren esku bakarrik* [e.] Kubako gobernabidea ez dago Fidel Castroren esku bakarrik.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gobernabilidad / fr gouvernance: Elhuyar: gobernagarritasun / Nolaerran: gobernantza / Zehazki: gobernagarritasun / Labayru: gobernagarritasun / Adorez5000: gobernagarritasun.

gobernabide iz. Estatua gobernatzeko bidea edo era. PSE-EEko bozeramaileak salatu du Iñigo Urkullu lehendakaria ez dela betetzen ari alderdi sozialistak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako gobernabide ituna.

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

nahaste kontzeptuala dagoenez gobernagarritasun, gobernantza eta gobernabide formen artean, oraingoz ez sartzea erabaki da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko hedatu da, eta jasotzekoa izan liteke. gobernabidek ez du beti balio.

gobernamendu
iz. Gobernua. Gobernamenduko eskolak.

Aztergaia: gobernamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
gobernantza
iz. Zerbait (herrialde bat, enpresa bat, erakunde bat...) gobernatzeko edo zuzentzeko era; bereziki, ekonomiaren, gizartearen eta erakundeen garapen egokia eta iraunkorra helburu duen gobernatzeko era. 27 urteko gobernantza txarra, 27 urteko ustelkeria. Estatuaren, merkatuaren eta hirugarren sektorearen arteko elkarrekintzak, gobernantzaren oinarri dira. Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua. Kultura-gobernantzaren ereduen aldaketa.

Aztergaia: gobernantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh268 2020-06-16 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gobernantza 58: Berria 30 (adib.: “bake garaietan bide hitzartu eta garden bat ikertzera nazionalismoak planteatzen duen kontentziosoarentzat eta demokrazian sakontzen aurrera egingo duen gobernantza parte-hartzailea bultzatzera”), EiTB 5 (adib.: “Maila anitzetako gobernantza eta sinergia publiko-pribatuak' konferentziaren hasiera-ekitaldian parte hartu du”), Jakin 8 (adib.: “maila ertaineko erabakiek ez dute goi mailakoek duten pisu edo ikusgarritasun berbera, baina gobernantzarako abagune ederra dira”), Argia 15 (adib.: “Erakunde pribatuen eta publikoen arteko lankidetza sustatzea, gobernantza eredu baten baitan”). // (2020): gobernantza 264; gobernagarritasu 118: gobernabide 56.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gobernantza 7: Berria 6 (“Herri eskubideak eta mundu gobernantza izenburupean Mondragon Unibertsitatean egin diren jardunaldietan hizlari izan da”), Herria (“Bere gobernantzako afera txar heien guziez jujatua izaitearen gainera baduke engoitik jasan ahala”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es gobernanza / fr gouvernance: Elhuyar: gobernantza / Nolaerran: gobernantza / Zehazki: - / Labayru: - / Adorez5000: -.

gobernabide iz. Estatua gobernatzeko bidea edo era. PSE-EEko bozeramaileak salatu du Iñigo Urkullu lehendakaria ez dela betetzen ari alderdi sozialistak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako gobernabide ituna.

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: gobernantza (4).

Lantaldearen irizpideak
Geroago erabakitzekoa da

nahaste kontzeptuala dagoenez gobernagarritasun, gobernantza eta gobernabide formen artean, oraingoz erabaki gabe utziko da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Asko erabiltzen da, eta jasotzekoa izan liteke.

gobernari
1 iz. Lurralde jakin bat gobernatzen duen agintaria; lurralde batean gobernuaren ordezkari den pertsona. Judeako gobernaria. Arabako gobernari jaunak. Poloniako Erreinuko gobernari egin zuen.
2 iz. Zerbait gobernatzen duen pertsona. Aita santua eta Elizako beste gobernariak. Ontziaren gobernaria.

Aztergaia: gobernari

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gobernatu, goberna, gobernatzen
1 du ad. Aginpide politikoaz baliaturik, estatu edo lurralde bat zuzendu. Herrialde bat gobernatu. Frantzia gobernatzeko. Erreinua hogei urtez gobernatu zuena. Herria zuhurki gobernatu ondoan. Gobernatzen dutenengan.
2 du ad. Zaindu, zuzendu, antolatu. Eliza gobernatu. Bere etxea ezin gobernatuz. Etxeko ondasunak ongi gobernatzeko lanez. Ontzia gobernatzen. Gaitz da mihia ongi gobernatzea. Bere burua ezin goberna dezakeenak. Zuk goberna ene bizi guztia.
3 du ad. Abereez mintzatuz, jatekoa eman eta zaindu. Bere artaldea ongi gobernatzen duena. Bildotsak gobernatzen artzainak badaki.
4 da ad. Jokatu, portatu. Ontsa goberna hadi, ene alaba. Bere grinek nahi duten bezala gobernatzen dena. Beha bekio bere adiskideari, goberna bedi haren kontseiluz. Nola gobernatu behar dugun geure egitekoetan.

Aztergaia: gobernatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:06

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gobernatu, goberna, gobernatzen. 1 du ad.: herrialde bat gobernatu; bere artaldea ongi gobernatzen duena. 2 da ad. 'jokatu, portatu'.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gobernatu, goberna, gobernatzen

gobernatzaile
iz. Gobernatzen duen pertsona, gobernaria. Gobernatzaileak eta gobernatuak.

Aztergaia: gobernatzaile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gobernatze
iz. gobernatu aditzari dagokion ekintza. Bistan da gobernu horren gobernatze ahalmena urria dela.

Aztergaia: gobernatze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-tze.

gobernazio
1 iz. Gobernua, gobernatzea. (Batez ere ordena publikoaz edo administrazioaz arduratzen diren ministerioak edo sailak izendatzeko erabili izan da). Generalitateko Gobernazio Saila. Jose Antonio Agirreren Eusko Jaurlaritzan Gobernazio sailburu izan zen Telesforo Monzon. Gobernazio ministroa.
2 iz. Zenbait herrialdetan, estatuaren gobernuaren mende dagoen lurraldea. Amman Jordaniako 12 gobernazioetako bat da.

Aztergaia: gobernazio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh56 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gobernazio "Gobernación" Lcc. En DFrec hay 8 ejs.

gobernazio 56: Argia 7, Berria 26, Deustuko Unibertsitatea 8, EiTB 7, Elhuyar, Elkar, Jakin 4, UEU 2.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gobernazio 27: Berria 17, Javi Cillero 5, Lutxo Egia 2, Jokin Urain, Josu Zabaleta, Juan Luis Zabala.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta sarrera gisa jasotzekoa.

gobernu
1 iz. Estatu edo lurralde bat gobernatzen duen agintea; ministroen taldea. Estatuak ezin iraun dezake gobernurik gabe. Gobernu ahula. Gobernu motak. Frantziar gobernuan. Sobietar gobernuaren espioi gisa. Autonomia gobernua. Arazoa gobernu erakundearen esku utzi dute. Frantziako oraingo gobernua. Madrilgo eta Parisko gobernuen buruak. Gobernuko lehendakariari. Gobernuko kideak. Gobernuaren erabakiak aintzat hartuz. Frantziak, berriz, Europar Batasuneko gobernu-agintari gorenen ezohiko bilera antolatu zuen irailaren 1erako. Bere lehentasuna ez dela gobernuan egotea.
2 iz. Gobernatzea. Etxeko gobernu eta umeen haziera onari dagozkien gauzetan. Ardien gobernu ona. Ontziak bere gobernurako badu lema. Herriaren gobernu osoa bere eskuetan hartu zuen.

Aztergaia: gobernu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1993-03-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: sartu: Gobernu txar: gobernu txarra eman. Gobernu-modu.

 - [E208]: gobernu-: adibide batzuk jarri, bederen, erabilienen artetik hautatuak, adibidez, gobernukide, gobernutiar, gobernu-batzorde, gobernu-organo, gobernu-kontseilu....

 - [E210]: Ados lantaldearen proposamenarekin.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere soilean utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

gobernua eratu
du ad.-lok. Sozialdemokratak eta popularrak gobernua eratzeko prest agertu dira.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gobernua eratu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gobernua osatu
du ad.-lok. Gobernua osatzeko ez du aukerarik baztertu. Behin-behineko gobernua osatuko dute.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gobernua osatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-03-15 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gobernuburu
iz. Gobernu bateko agintari nagusia. Eskaera zehatzak egin zizkien gainerako alderdiei eta Espainiako gobernuburuari.

Aztergaia: gobernuburu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "gobernu, gobernuburu" / IparKazet (Politika): président: president(e)a / lehendakaria (EAEkoa) / estatuburua (gobernu burua edo gobernuko lehena: premier ministre); oharra: buru kasu ainitzetan balia daiteke: gobernuburu, mahaiburu, sailburu, kontseiluburu... burua. Elkarteetan: elkarte buru edo lehenburu (Etxepare).

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-buru.

gobernukide
iz. Gobernu bateko kide den pertsona; norbaitentzat, gobernuan berarekin batera dagoen pertsona. Gobernukideen soldatak % 25 igoko dira. Sindikatuak, nekazariak, indigenak... kontra zituen, eta, azkenean, gobernukideek ere huts egin zioten.

Aztergaia: gobernukide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2011-10-18 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gobernukide (eta gobernu kide) 5: Hemen 1988 ("Gobernukide sozialistak"), Egunk 1991 ("Ardanzak gobernukide berri bat aurkitzeko izan duen beharra"), MAtx ("EE gobernukide bihurtu"), E. Otamendi 2 (adib.: "PSE alderdiak nahi bezain politika aurrerakoia burutu al du, bere gobernu kideekin?").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, ez ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

gobernukide 41: Urko Apaolaza, Jakes Goikoetxea, Mikel Aramendi, Mikel Peruarena, Amaia Alvarez 2, Berria, Koldo Aldabe 2, Ainara Gorostitzu, Iker Aranburu, Allande Sokarros 9, Aitziber Laskibar, Joan Canela, Ixiar Zubiaurre 3, Leire Ventas 2, Pello Urzelai, Edurne Begiristain 5, Garikoitz Goikoetxea, Amagoia Mujika, EiTB 6.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gobernukide : Berria 65, Herria, Pako Aristi.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua da, eta erabilia.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri hiztegi-sarrerarik ez dagokiona

-kide librea.

gobio
iz. Itsasertz aldeko arrain marroi gorrixka, gorputz luzanga eta buru handi zapala dituena, bentosa modukoak diren sabelaldeko hegalen bidez harkaitzetan itsasten dena (Gobius cruentatus).

Aztergaia: gobio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

zarboa (Gobius cruentatus).

godalet
iz. Ipar. Edalontzia.

Aztergaia: godalet

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. / AS: godalet(-)dantza.

godalet dantza, godalet-dantza
iz. Ipar. Zuberoako dantza, lurrean ipintzen den edalontzi baten inguruan dantzatzen dena. Ikusmira sortu du godalet-dantzak ardo-edalontziaren gainean aritzeak abilezia eskatzen duelako.

Aztergaia: godalet dantza

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

godo
adj./iz. Antzinako herri germaniar bateko kidea; herri horri dagokiona. Ik. bisigodo. Errege godoak. Godoen hizkuntza.

Aztergaia: godo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

godo 13 aldiz agertu da: B 4 (Zav, Mg, AB, Azc), G 2 (Gazt, Berron), IE 7 (ES); godotar 5 aldiz: B 1 (Ag Kr) eta G 4 (Mb, Gazt, Berron); godu 2 aldiz (AB AmaE); cf. halab. bisigotha (Hb Esk)

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

godo 13 aldiz jaso da (G 2; EB-EgAs: 11); godotar behin (EgAs); gotu 5 aldiz (Benantxio Otaegi, UZEI); cf. gainera beti EBko testuetan jasotakook: bisigodo (20), bisigodu (1), bisigoto (1), bisigotu (1), bizigotiku (1), visigoto (3), visigotu (1)

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "hitz hau espainol eskolatik zuzen-zuzenik jasoriko erdarakada gordina da, iparraldean ez bezalakoa. Kasu honetan, Europako gainerako hizkuntzen bidetik abiatuz, sasoia dugu geure kultur morroikeria galdu eta gotu, visigotu eta gotiko moduko hitz jasoago eta "itxurosoagoak" bultza ditzagun, erdaldunen eskeko miserableak izan gabe. Gauza bera egiten dugu estatistika, orkestra edo estatu gisakoekin" (1995-06-16)

 - [I102]: "berba hau ez dela hemen sartzekoa uste dut, aldez aurretik asko hitz egin beharko litzatekeelako. Izan ere, nire ustez forma egokia ez da hori, gotu eta bisigotu baizik. Erabaki hori onomastika-batzordearen lana dela uste dut" (1995-06-29)

gogabera
adj. Bihozbera.

Aztergaia: gogabera

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izond.

gogai
iz. g. g. er. Gogoeta, ideia.

Aztergaia: gogai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

gogoeta; ideia.

gogaide
iz. Norbaitentzat, haren ikuspuntu edo ideia berak dituen pertsona. Bera eta bere gogaideak. Honetan ez nauzu gogaide erabat. Gogaide ez, baina bai adiskide. || Valverderen edergarriak Lizardiren poemen gogaide jator direla.

Esaera zaharrak

Bidaide, gogaide.

Aztergaia: gogaide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogaidetasun
iz. Gogaide denaren nolakotasuna. Beti uste izan da badela halako gogaidetasun bat autorearen eta hitzaurregilearen artean.

Aztergaia: gogaidetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogaikarri
adj. Gogaitzen duena. Ik. aspergarri. Betiko lelo gogaikarria. Egitekorik gogaikarriena. Eltxo gogaikarriak. Lehengora nator berriz, predikari gogaikarrien antzera. Gure idazle zaharrak arloteak, eskasak, gogaikarri samarrak ere bai, agertzen zitzaizkigun. Beti-bateko polemika-gai gogaikarriak.

Aztergaia: gogaikarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:10 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Informazio osagarria
Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-ait(u) + garri

gogait egin
du ad.-lok. Gogaitu, gogoa galdu. (nor osagarririk gabe). Gogait egiten zuen geldi egoten. Gogait eginda egon.
Azpisarrerak

Aztergaia: gogait egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gogait eragin.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gogait eragin

gogait eragin
dio ad.-lok. Asperrarazi, gogaitu. Ik. gogaitarazi. Betiko eguzkiak gogait eragiten zion; nahiago zuen giro aldakorra. Hutsaren inguruko azal atseginak, musika itsaskorrak bezala, gogait eragiten digu luzaro gabe. Gogait eragin arte.

Aztergaia: gogait eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gogaitarazi, gogaitaraz, gogaitarazten
du ad. Gogait eragin, asperrarazi. Ez zaituztet gogaitarazi nahi.

Aztergaia: gogaitarazi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gogaitarazi, gogaitaraz, gogaitarazten. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gogaitarazi, gogaitaraz, gogaitarazten

Partizipio-marken araberako eratorri-konposatuak

-ait(u)+a-

gogaitasun
iz. g. er. Gogaiturik dagoenaren egoera. Gizartean gogaitasuna eta etsipena handitzen ari diren une honetan.

Aztergaia: gogaitasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogaitasun B 2 (Añ GGero: "atsekabea, pena, gogaitasuna ta mintasuna", "atsekabea, biotz-jausia, gogaitasuna").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gogaitasun EB 5 (I. Sarasola 3, hiztegiko definizioetan, adib.: "Lotsak, nagitasunak, beldurrak edo gogaitasunak eraginik, zerbaitetarako gogorik gabe gertatu edo gogorik ez izan"; KultUrtekaria 1988: "gogaitasuna nagusitzen da"; Egin 1992: "eguneroko gogaitasunak gatz pixkat har dezan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gogaitasun : HiztEn (gogaitua dagoenaren egoera), LurE (gogaituaren egoera) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gogaitasun : EuskHizt (gogaituaren egoera), HiruMila (aburrimiento, hastío), ElhHizt (Hastío, aburrimiento), EskolaHE (gogaituaren egoera), Casve EF (ennui) // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FE, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

Forma baten adiera(k)

gogaituaren egoera.

gogaitu, gogait, gogaitzen
da/du ad. Aspertu, gogoa galdu edo galarazi. Lanari ekiten zionean ere, laster gogaitzen zen. Haren jardunak zeharo gogaitu nau. Elkarrekin egoteaz gogaituta. Ez dut ezeren eta inoren buruzagi izateko gogorik; izan banu ere, gogaiturik nengoke jadanik.

Aztergaia: gogaitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gogaitu, gogait, gogaitzen. da/du ad.

Informazio osagarria
Sistematika batean bil daitezkeen aditzoinak

gogaitu, gogait, gogaitzen

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Erregimen deponentea: gogait egin du, gogaitu du.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulian erabakia.

gogaldi
iz. Umorea, gogo aldartea. Gogaldi oneko dago. Dena dela, gogaldi txarreko nenbilen. Lanean lagunak gogaldi txarra kentzen dik; bakarrik arian bai nekagarri!

Aztergaia: gogaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogamen
1 iz. Gogoeta. Zer gogamen ote darabiltza buruan?
2 iz. Pentsatzeko erabiltzen den ahalmena. Ik. adimen. Horra zer den gogamena: gogoeta egiteko ahalmena. Gogamenaren kolkorik gordeenean. Gogamenaren egoitza burmuina omen da.

Aztergaia: gogamen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
goganbehar
iz. jas. Susmoa; zerbait arriskutsua edo kaltegarria gerta daitekeelako susmoak eragiten duen beldurrezko jarrera. Handik kaltea etor zekion goganbeharrez edo beldurrez. Goganbehar gaiztoa. Ez du eginkizunak alaitzen, goganbehar ezkutu batek adierazten baitio hondamenera doala. Zenbait herritarren goganbeharrak arindu nahi nituzke orain.

Aztergaia: goganbehar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:Hletra 1992-05-28 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

Jas.

Informazio lexikografikoa
Mailak

Jas.

Maiztasuna

g.er.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E124]: "Etxeparek behintzat gogoanbehar forma dakar. Era osoena hauxe dateke, Erabat galdu ote da iparraldean?" (1995-06-16)

goganbehartsu
1 adj. g. er. jas. Goganbehartzeko joera duena. Ik. mesfidati 1; fidagaitz. Gaiztoa beti da goganbehartsu.
2 adb. g. er. jas. Mesfidantzaz. Goganbehartsu eta fidantzia gabe bizitzea ez baita bizitzea.

Aztergaia: goganbehartsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-tsu.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Mailak

Jas.

Maiztasuna

g.er.

goganbehartu, goganbehar/goganbehartu, goganbehartzen
da ad. jas. Susmatu; goganbeharra sumatu. Ikusirik zein gauza gutxi edireten den euskaraz idatzirik, goganbehartu naiz eta beldurtu, baden bitartean zenbait behaztopa-harri.

Aztergaia: goganbehartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

goganbehartu, goganbehar(tu), goganbehartzen. da ad. Jas.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

goganbehartu, goganbehar(tu), goganbehartzen

gogape
iz. g. er. Gogoa, burua. Gero, urteen joana dago beti gogoan nahiz gogapean.

Aztergaia: gogape

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogape 2, G-EB (Ldi IL: "'Uitzi'ren gogape bildurbera asi zan baretzen"; MEIG IX: "Gero, urteen joana dago beti gogoan nahiz gogapean"); Ik. OEH argitaratuan, gainera: EEs 1928 ("Urdail beteak gogape edo kontzientziko lasaitasunarekin zerbaiten antza omen dauka").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gogape B-G 4: A. Gerenabarrena 3 ("geure gogape kistarren aztun kezkatsua eskutitzez alkarri ustu geuntsanean", "gogape kistarrentzat au lako leiakizunik eztago", "ipar-amerikarren gogapetan gudarako kemena sutu"); Lore-illa ("Gogapea (kontzientzia) aztertu gaubean oeratzean").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gogape : DRA ('conciencia'), PMuj DVC ('conciencia, interior'); gogape-zimiko : PMuj DVC ('remordimiento, inquietud, escrúpulo') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gogapen
iz. Pentsamendua, gogoeta. Gure gogapen, hitz eta egiteetan. Zergatik darabiltzazue gogapen horiek zeuen barnean?

Aztergaia: gogapen

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogara
1 adb. Norbaitek atsegin edo gogoko duen erara. Ik. nahierara. Gogara doazkit gauzak. Dibertitzen zen gogara.
2 postpos. Aipatzen denaren gogoaren arabera. (-en atzizkiaren eskuinean). Bakez eta zeure gogara bizitzeko. Nor da gauza guztiak bere gogara dituena? Pertsona haserretuen artean bere gogara da deabrua. Bidali zaituenaren gogara. Uste duten baino aiseago eta bere gogarago. Geure gogarenik gaudenean.
3 iz. Gustua, atsegina; nahia. Arren erakuts diezadazu zure nahia eta gogara betetzen.

Aztergaia: gogara

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

adlag. / AS: -en gogara.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gogarako .

gogara egin
ad.-lok. Atsegin eman. Munduaren gogara egiteko. Hura gabe ezin egin dezakegu Jainkoaren gogara.

Esaera zaharrak

Ororen gogara egitea da gauza nekea.

Aztergaia: gogara egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: adib.

Lantaldearen irizpideak
Eraikuntza librea, lexikalizatu gabea

esapide librea iruditzen zaio P. Xarritoni, eta aski dela -(r)en gogara AS arautua.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Xarritoni esapide librea iruditu arren, gogoan izan behar dugu oraindik erabiltzen den eskualdetik kanpo inork ez lukeela asmatuko, zaharra eta ongi dokumentatua izan arren. Badaezpada ere sartu beharko genuke.

 - [E210]: Hiztegiak ekarri beharrekoa, adierazgarria baita. Adibidea (jarri): haurraren gogara egin nahi eta pilota hura erosi zion.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-14): Onartu egin da aditz-esapidea, eta lehen itzulikoa errespetatuz, sarrera emango zaio gogara izenari: gogara 1 adlag.; -en gogara. gogara 2 iz. gogara egin.

gogarako
adj. Gogokoa, gustukoa. Jesu Kristo zerbitzatzen duena Jainkoaren gogarako da. Zure gogarako gauzarik egiten ahal ez dugunok.
Loturak

Aztergaia: gogarako

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: AS / ElhHizt: + / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ko.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogara sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

izlag.

Forma baten adiera(k)

gogokoa.

gogaro
iz. bizk. Umorea, aldartea. Gogaro txarra zeukan.

Aztergaia: gogaro

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2009-12-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:32 2004-11-09 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogaro 7: Altuna ("gogaro [umore] txarra eukon, zer esan ezekijala"), Otx 3 ("Erdi makalik dagola diño, eta ia bera alattuten juan gura ete-zeunkienentz, zeure gogaro bixi orregaz ondo-eza arinddu dakijon", "Ene gixontxu enia: bart ixan zenduban gogaro galantaz al-zagoz oindiño be?", "Gogaro ona dakak orrattiño"), Erkiag Arran 2 ("gogaro onez ta atsegintsu", "Zelako gogaroa izan eukean Zuriñek jaietarako?"), Or in Gazt MusIx ("Iainkoak, edozein gogaro dun gizonari ixuri oi dioz bere doaiak eta Luis baiño oituraz gaiztoago izan diran gizonak ukan dute ukitu ori").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gogaro 5: Otx (OEHko agerraldi bera), Euzkadi 1936 4 ("Bakotxaren bijotza, bakotxaren gogarua, bakotxaren ixakera ta adua", "Gogaro alaikuak", "Gogaro illun eta ittunekuak, ostera, gogaro-begi ittunen argijaz: ittun eta illun").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gogaro : Labayru, DRA, PMuj DVC // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Sektorekoei galdetzekoa da zer darabilten

testuetan baztertuxea ageri da; batez ere Bizk. izan da, eta hor ez dela bizirik dio L. Baraiazarrak.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: Besteak beste Otxoluaren lekukotza du. Hiztunen ahotik jasoko zuen seguruenik.

 - [E123]: Sartu egingo nuke Bizk. dela esanaz.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Jaso egingo da hiztegian: gogaro iz. Bizk.

gogarte
iz. Pentsatzea, zerbait gogoan erabiltzea edo hausnartzea. Ik. gogoeta; meditazio. Bere gogarteen ondorioa. Heriotzari, zeruari eta infernuari buruzko gogarteak.

Aztergaia: gogarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gogarte(-)etxe .

gogarte etxe, gogarte-etxe
iz. Gogo-jardunak egiteko tokia eta baliabideak eskaintzen dituen etxea. Abenduaren 28 eta 29an, Euskal erlijiosoen Bigarren Batzarra egin zen Loiolako gogarte-etxean.
gogartetsu
adj. Pentsakorra, gogoetatsua. Isaak gogartetsu zebilela.

Aztergaia: gogartetsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogartu, gogar, gogartzen
du ad. g. g. er. Hausnartu.

Aztergaia: gogartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:20 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gogar, gogartzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

hausnartu.

gogatsu
adj. [Oharra: Euskaltzaindiak, gogatsu-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. gogotsu].

Aztergaia: gogatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:29 1999-09-14 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: †  Ik. gogotsu / HiztEn: Ik. gogotsu / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Batasuna egiteko bidea eskaintzen duen forma

Ik. gogotsu.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-o/-a-.

gogatu, goga, gogatzen
1 da ad. Batez ere zub. Norbaiten borondatea zerbait egitera etorri. Eskerrak emateko Jesu Kristo bere sabelean hartzera gogatu zen Birjina Santuari.
2 du ad. Batez ere zub. Norbaiten borondatea zerbait egitera erakarri, norbaitek gogoko ez zuen iritzi bat onartzea lortu. Ik. limurtu 2; konbentzitu. Gure bihotza gaizto denez gero, gure merezimenduz ezin goga dezakegu Jainkoa guri ongi egitera. Zernahi kostarik behar dut hura gogatu, baita ere gero harekin ezkondu.

Aztergaia: gogatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gogatu, goga, gogatzen. batez ere Zub. du ad. 'norberaren iritzira erakarri'.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

batez ere Zub.

gogo
1 iz. Gizakiaren osagai gorpuzgabea, buru ahalmenen egoitzatzat edo iturburutzat hartzen dena. Ik. arima. Neure jaun maitea, joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Shakespeareren hamalaukoak, gogoz eta haragiz gatzatuak eta mamituak. Maiz irakur itzazu gauza sakratuak eta gero erabil itzazu gozoki zure gogoan barrena. Soin zaharrari gogo berria eman eta gogo horretan izar urdinetarainoko asmoa sorrarazi. Orain, bada, altxa ezak heure gogo tristea. Bizitzak ematen ditu kolpe latzak, gogoa iluntzen dutenak. Dohatsuak gogoz behartsuak. Egotz ezazu zeure gogotik asmo hori. Gure gogoa asetzen duen ondasun bakarra. Gogo bideetan barrena. Bere gogoan eta bihotzean zaurtua. Bihozberatasun eta gogo argitasuna. Platonen gogo argia. Guztiek elkarrekin gogo batez eta aho batez adora dezagun.
2 iz. Oroimena. (Singularreko leku-atzizkiekin). Ik. gogoan izan; gogoan eduki; gogora ekarri; gogora etorri. Gogoan atxiki. Gogoan gorde. Irakasleari entzunak gogotik ez baitzaizkit joan.
3 iz. Nahia, borondatea. Amoratuak bere gogo guztia haragian dauka. Ez du lanerako gogorik. Jateko, edateko gogoa. Pagatzeko gogoa baduzu. Gogoak agintzen ziona egin gabe. Norbaitenganako gogo gaiztoa. Gogo aldartetsua. Gogorik gabe edo gogo gaiztoz hasi nintzen. Ezertarako gogorik eza. Agindua ezaguera argiz eta gogo osoz hausten denean. Lapurtua itzultzeko gogo sendoaz. Gogo handirik gabe egina. Denen gogoa betetzea ez da erraza izaten. Etsitzea eta gogo galtzea.
4 iz. Desira. Ondasunen gogoa eta egarria. Gogo biziena.
5 iz. Espiritua. Aingeruak gogo hutsak dira. Haragia gogoaren aurka eta gogoa haragiaren aurka grinatzen.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gogo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

gogo, goga-

Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gogo(a) hartu, gogoak eman, gogoan erabili, gogoan hartu, gogo eman, gogo izan: egin gogo dut , gogo(-)jardun iz., gogoz kontra.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

a) AS gisa gehituz: gogoan atxiki , gogoan eduki, gogoan eman , gogoan izan , gogoan jaso , gogoan jo, gogoan pasatu, gogoan sartu , gogoari eman , gogo-bahitze, gogo-bihotz, gogo guren, gogo onez , gogora ekarri , gogora etorri, gogo txarrez, gogo-urri , gogo-urritu . b) ik. EBBren oharra s.u. asmo: bide 2 arautua bezala eskaini behar zela asmo 2 sarrera berria (hala arautu da bigarren itzulian), eta modu berean ematekoa dela gogo 2 (hemen jasoz gogo izan azpisarrera arautukoa: egin gogo dut).

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gogo(a) hartu; gogo izan ("egin gogo dut"); gogo eman; gogoak eman; gogoan hartu; gogoan erabili; gogoz kontra

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "1.'nahi'. 2. adimendu, endelegu..." (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: Gogoa bete, ‘gogobete’ baino erabiliagoa.

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak): gogoa eraman (‘deigarri izan’, ‘atentzioa eman’), gogoa galdu (‘adoregabetu’), gogo(rik) gabe.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Forma berririk ez da orain jasoko; eta bere hartan onartu dira lantaldeak proposatuak: a) gogo 1 gisa aipatuz hiztegi-sarrera hau; eta b) sarrera berrian jasoz gogo izan azpisarrerakoa: gogo 2: egin gogo dut.Honela:gogo 1; gogo(a) hartu gogoak eman; gogoan atxiki; gogoan eduki; gogoan eman Batez ere Ipar. 'gogoan izan'; gogoan erabili; gogoan hartu; gogoan izan; gogoan jaso g.er.; gogoan jo Gip. g.g.er. 'nazkatu'; gogoan pasatu Batez ere Ipar.; gogoan sartu; gogoari eman Ipar. 'ohartu'; gogo-bahitze g.er. 'estasia'; gogo-bihotz pl.; gogo eman; Gogo Guren g.g.er. 'Espiritu Santua'; gogo(-)jardun iz.; gogo onez; gogora ekarri; gogora etorri (eta gogora heldu, gogora jin); gogo txarrez; gogo-urri Zah.; gogo-urritu gogo-urri(tu), gogo-urritzen. da/du ad. Zah.; gogoz kontra; gogo 2: egin gogo dut.

gogo aldarte, gogo-aldarte
iz. Aldartea. Ik. umore. Egoera hartan, idazteko gogo aldarterik hoberenean nengoelarik ere, ez zitzaidan hitzik etortzen. Abesti bakoitza gogo aldarte baten isla da.

Aztergaia: gogo-aldarte

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-09-09 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): gogo-aldarte 33: Consumer 7 (adib.: “nork bere beharrei erantzuteko modurik bilatzen ez duenean, gogo-aldarteak okerrera egin dezake”), Berria 5 (adib.: “Besterik da jendearen gogo-aldartea eta botoaren esanahia”), EiTB 14 (adib.: “Gainera, bideo-kontsolak duen kamerak, objektuak, aurpegiak nahiz adierazpenak jasotzen ditu. Hori dela eta, irudiak, testuak nahiz gogo-aldarteak interpretatu ditzake”), Argia 6 (adib.: “Hori guztia, noski, ez da lagungarri edadetuen gogo-aldartea hobetzeko”), DiarioVasco (“Gogo-aldarteetan oinarritutak, kantuak doinu aberats eta hunkigarrietaz jositak daude”); gogo aldarte 6: Berria 5 (adib.: “Baina jokalarien gogo aldartean eragin dezake, baikortasunetik eta umoretik lan eginda”), DiarioVasco (“Noski, bakoitzak nahi duena egiten du irabazten duen diruarekin, baina hiritarron ordezkari batek ez badu botoa ematen dionaren egoera ekonomikoa nahiz gogo aldartea zein den ulertzeko aski sentiberatasun, besterik gabe, ez du balio egiten duen lana egiteko eta, beraz, kargua utzi beharko luke”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: gogo(-)aldarte 27: Berria 5 (adib.: “Jorge Valdanok dioen moduan, «futbola gogo aldartea» bada, kezkatzeko motiborik ez zaio falta Realari”), Jose Morales 10 (adib.: “Bitartean, Txitxikov gogo-aldarte oneko zegoen bere britxkan, zeina aspalditxo baitzen bide nagusitik zihoala”), Josu Zabaleta 2 (adib.: “tradizioz Andre Mariaren bost gogo-aldarterekin egokitzen ziren bost une bereizten zituen kode erretoriko batean oinarrituta erabaki dira”), Ramon Saizarbitoria 2 (adib.: “Egoera hartan, idazteko gogo aldarterik hoberenean nengoelarik ere, ez zitzaidan hitzik etortzen”), Anjel Lertxundi 2 (adib.: “Hiri bat gogo-aldarte bat da beti”), Iñaki Mendiguren (“Hala ere, bortizkeriarik eza, gizarte-bizitzako konpartimentu batera mugatu ezin den gogo-aldartea eta portaera-printzipioa da”), Joxan Elosegi (“Gogo-aldarterik gabe dihardu legeak, anbibalentziarik gabe”), Iban Zaldua (“inguru hurbilaren gogo aldarteak isobara-mapa baten antzera zabaltzen ziren emakumearen begiradapean, eta edozein presio-aldaketa sumatzeko gai zen”), Migel Angel Mintegi (“Ez zegoen, halere, gogo-aldartearen aldetik momenturik onenean”), Eduardo Matauko (“Vienan irudikatu besterik egiten ez nuenean, orduan posibilitaterik basatienak zein espiritualenak amestuak nituen, nire gogo-aldartearen arabera”), Juan Garzia (“Izan ere, hain da hori lor astuna ene gogo-aldartean, ezen egitura ikusgarri hau, lurra, tontor antzu halako bat baitzait iruditzen”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es estado de ánimo / fr humeur, état d’âme: Elhuyar: gogo-aldarte, aldarte / Nolaerran: umore, aldarte / Zehazki: gogo aldarte / Labayru: aldarte, umore, kaletra / Adorez5000: aldarte.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle oso erabilia. Berez pleonasmoa bada ere, gaur asko hedatu da.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa onartzekoa gogo sarreran.

Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

‘aldartea’.

gogo bahitze, gogo-bahitze
iz. g. er. Estasia.
gogo bero
iz. Lehia bizia, karra. Ik. entusiasmo. Gaztaroko gogo bero horri bizirik eusten saiatu ginen. Itzuli ere ez zuen nolanahi egin, gogo beroz, arreta handiz eta jakite ugariz baizik.

Aztergaia: gogo bero

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHdef 2023-12-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azalpena behar duenez, azpisarrera gisa jasotzea proposatu da; gogo eta bero sarreretatik ezabatu adibideak.

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper