50535 emaitza bilaketarentzat - [21351 - 21400] bistaratzen.

gogo eman
ad.-lok. Begiratu, adi egon. Gogo emazu, Maria, ororen irri-egingarri bilakatzen ari zara.

Esaera zaharrak

Azeria predikatzen denean ari, gogo emaiok heure oiloari.

Aztergaia: gogo eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gogo izan
1 du ad.-lok. Nahi izan. Nire lekuan zu sar zaitez, gogo baduzu.
2 du ad.-lok. (Osagarritzat partizipio burutua hartzen duela). Egin gogo dut. Zahartzeraino bekatuan egon gogo duenak. Nora joan gogo duzuen. Nork berea atera gogo duelako. Hori da ez dakidana eta jakin gogo nukeena.

Aztergaia: gogo izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: egin gogo dut.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

ik. oharra s.u. gogo.

gogo jardun, gogo-jardun
iz. Zenbait egunetan egiten den gogarte-aldi espirituala. San Ignazioren gogo jardunak.

Aztergaia: gogo jardun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: iz.

gogo onez
adb. Gogoz, atseginez. Gogo onez eta inork behartu gabe. Gogo onez bazen ala gogo txarrez bazen, han egon behar zain.

Aztergaia: gogo onez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-10-19 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GOGO ONEZ (V, L, BN, S; Volt 8, SP, Urt I 119, Lar, Añ, VocBN, Gèze (g. hunez)). Ref.: A; Lrq (gogo hunez). De buena gana, con ganas; con buena disposición. "(De buena) voluntad" Lar, Añ. * Gogo honez erranen dut zuri Ave Maria. E 83 (149 gogo hunez). Mundu hunetako gaitzen hain gogo onez pairatzeko indarra. Mat 203. Den [gauzarik] gaitzena egin bedi gogo onez eta erraz izanen da. Ax 486 (V 314). Guti baduzu, guti hura gogo onez parti zazu erromesarekin. Mih 85. Ondo gogo onez. Añ EL2 6. Ezpada gogo hunez, bortxaz eginen du. Arch (ms. ap. DRA ). Gogo hunez jarraikiko dizüt. Ip Dial 59 (It atsegin andiarekin). Eriotza gogo onez artzeraño eldutzen bait-da gudarien gogo-aldartea. EAEg 18-3-1937 1309. Gogo onez aitortuko dut bere jakitate edatua. Vill Jaink 68. Ez nuen oso gogo onez hartu Euskaltzaindiko sariketarako aztertu behar izan nuenean. MIH 358.

LB: “Seguru nago, dagoenean dagoela ere, gogo onez ikusiko lukeela hori osabak” (Argia); EPG: “Hugolinok bere alde otoitz egiteko eskatu zion debozioz, eta gauza guztietan bere babesa eskaini zion gogo onez” (Asisko Frantzizko); ETC: “Itsasoak zer emango zain egon ondoren, esku hutsik baina gogo onez itzuli gara gure aterpetxora” (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: gogo onez a gusto, con ganas gogo onez etorri da guri laguntzera, baina azkenerako nekatu egin da: ha venido a gusto a ayudarnos, pero al final se ha cansado; Adorez: gogo onez 1 de buena gana, a gusto. 2 con buena intención; Labayru: 0

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: gogo onez a gusto, con ganas gogo onez etorri da guri laguntzera, baina azkenerako nekatu egin da: ha venido a gusto a ayudarnos, pero al final se ha cansado; Adorez: gogo onez 1 de buena gana, a gusto. 2 con buena intención; Labayru: 0

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: adib. / EskolaHE: -

on 6 adj. (Zenbait esapidetan). Esker onez eta beldur gaiztoz beterik. Gogo onez eta inork behartu gabe. Erabaki hori jendeak begi onez ikusi zuen. Merezi onez irabazi duen izena. [gogo] gogo onez adb. Gogoz, atseginez. Gogo onez eta inork behartu gabe. Gogo onez bazen ala gogo txarrez bazen, han egon behar zain.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Adibidea on 6 adieratik erabat ezabatzekoa da, gogo onez azpisarrera lehendik jasoa dagoelako gogo sarreran. Bide batez, on 6 adiera erabat ezabatzekoa da.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-on-ez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da on sarreran ere.

gogo txarrez
adb. Gogorik gabe, beharturik. Gogo onez bazen ala gogo txarrez bazen, han egon behar zain. Gogo txarrez zeuden erromatarren mendean.

Aztergaia: gogo txarrez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHL 2021-07-13 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

GOGO TXARREZ, GOGO TXARRAZ. a) De mala gana. v. GOGO GAITZEZ. * Geienak nekeak nekez, gogo txarraz, gogaiturik ta merezimentu baga daroezala. Añ NekeA 217. Oien esanak gogo txarrez egin, edo egin gabe utzi dituzu? ArgiDL 26. Galilearrak gogo txarrez zeuden erromatarren mendean. Ir YKBiz 287n. Gogo onez bazan ala gogo txarrez bazan, an egon bear zai txerpolari jendea. Anab Poli 124. Gogotxarrez bada ere. Eston Iz 56. Oso gogo txarrez egon nintzan an, ez bainengoan jende modu artara oitua. AZink 57s. Nor dagoke holako deieri bizkarrez eta gogo txarrez? Larre ArtzainE 96. v. tbn. Or SCruz 116. Alz Ram 29. ABar Goi 47. Munita 115. Etxde JJ 273. b) Con mala intención. * Orrekin ez det esan nai, era ortara, gogo txarrez jokatzen danik. In MAtx Gazt 6.

LB: 227 “IBI gosaltzen bere munduan. LEO agertu eta gerturatu, IBIk jaiki eta gelaranzko bidea hartu. LEOk begirada gaiztoa bota, katilua jaso gabe utzi duelako, IBIk harraskara eraman, gogo txarrez eta gelarantz...“ (EiTB); EPG: 68 “Pippin gogo txarrez igo zen eserlekura, eta burua atera zuen harresi gainetik.” (Agustin Otxoa); ETC: “Francoren gorpua Erorien Haranetik ateratzeko bideari ekin dio Madrilek Hasieratik, familiak gogo txarrez hartu zuen erabakia“ (Berria).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Elhuyar: gogo txarrez de mala gana, sin ganas zuzendariak, gogo txarrez, onartu egin beharko du gure erabakia: el director, de mala gana, tendrá que aceptar nuestra decisión; Adorez: gogo txarrez: adlag. de mala gana, a disgusto; Labayru: gogo txarrez de mala gana. Gogo txarrez eta txarto egiten dau dana: Lo hace todo mal y de mala gana;

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: adib. / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

txar 3 adj. (Zenbait esapidetan). Ez omen du begi txarrez ikusten. (Alde) txarrera hartu: gaizki hartu. Gogo txarrez: gogo gaiztoz. [gogo] gogo txarrez adb. Gogorik gabe, beharturik. Gogo onez bazen ala gogo txarrez bazen, han egon behar zain. Gogo txarrez zeuden erromatarren mendean.

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Erabat ezabatzekoak dira adibidea eta azalpena, lehendik jasoa baitago azpisarrera gisa gogo sarreran.

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-txar-rez.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa da txar sarreran ere.

gogo-bihotz
iz. pl. Gogoa eta bihotza. Gogo-bihotzetan daramaguna aditzera eman.

Aztergaia: gogo-bihotz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:022 2003-04-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

Numeroa

Pl.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [K201]: "Adibideren bat komeni: gogo-bihotzez, gogo-bihotzetan gorde..." (2006-04-11)

gogo-urri
1 adj. zah. Adoregabea, kemengabea. Ahalke zaitez haren zerbitzuan hain nagia eta hain gogo-urria izateaz.
2 iz. zah. Neurritasuna.

Aztergaia: gogo-urri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Hitz-andana ihartu edo ihartze bidekoak

-urri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

Diakronia

Zah.

gogo-urritu
da/du ad.-lok. zah. Adoregabetu, kemengabetu.

Aztergaia: gogo-urritu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gogo-urri(tu), gogo-urritzen.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Diakronia

Zah.

gogo(a) hartu
ad.-lok. Erabaki. Herrira itzultzeko gogoa hartu zuen.
gogoa galdu
1 du ad.-lok. Adorerik gabe gelditu; zerbait egiteko desirarik gabe gelditu. Uxue jaio zenetik gogoa zeharo galduta daukat. Burua eta gogoa galtzen badituzu, zureak egin du. Zerurako bidean hasten direnek ez dute aspertu eta gogoa galdu behar. || Bizitzeko gogoa galdu dut, jauna. Jateko gogoa galdu du, eta argaldu egin da.
2 zaio ad.-lok. Arreta, oharmena galdu. Autoko leihotik kanporako paisaian galdu zitzaigun gogoa.

Aztergaia: gogoa galdu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EOh
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11:EHadib+def 2023-07-04 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Azpisarrera gisa jasotzekoa da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Azpisarrerak (berriak) gogoa eraman (`deigarri izan', `atentzioa eman'), gogoa galdu (`adoregabetu'), gogo(rik) gabe.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28) Forma berririk ez da orain jasoko.

gogoa piztu
da/du ad.-lok. Liburu hori irakurri eta egilea ezagutzeko gogoa piztu zitzaion. Agian horrek filologia klasikorako gogoa piztuko dio.
Ohiko lexiak

Aztergaia: gogoa piztu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: UF (IZE+ADI) 2023-02-23 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Ohiko lexiaren atalean jasotzekoa da.

gogoak eman
1 dio ad.-lok. Iruditu; susmatu. Gogoak ematen dit ez daudela urrun. Baina gogoak eman behar liguke, behin edo behin, ez ote den harritzekoa Jainko eskuzabalak guri bakarrik jakinduria ematea.
2 dio ad.-lok. Nahi izan. Gogoak ematen dien edozein gauza eginez. Gu gara hizkuntzari makurtu behar gatzaizkionak, ez hizkuntza guri, gogoak ematen digunean eta gogoak ematen digun bezala.

Aztergaia: gogoak eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gogoan eduki
ad.-lok. Gogoan izan. Ik. gogoari eman; buruan eduki. Gogoan daukat nola zioten orduko maisu ikasiek. Gauza bat eduki behar dugu gogoan: ez ditugula, horrelakoetan, silabak berdin bereizten euskaldun guztiok.

Aztergaia: gogoan eduki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:06 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eduki: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

gogoan erabili
ad.-lok. Hausnartu. Ik. buruan erabili; gogoeta egin. Jesusen neke-oinazeak gogoan erabiliz. Beti gogoan erabil nazazun.

Aztergaia: gogoan erabili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gogoan hartu
ad.-lok. Gogoratu; kontuan hartu. Ik. buruan hartu. Hemen ditut bi horien izenak; gogoan har itzazue. Zeruko gauzak gogoan hartu eta lurreko gauzei ez ikusi egiteko asmoa.

Aztergaia: gogoan hartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS

gogoan ibili
ad.-lok. Kontuan hartu; hausnartu. Ik. gogoan erabili. Jakintsuak huskeria horiek gogoan ibiltzea beste eginbeharrik ez duela uste al duk?

Aztergaia: gogoan ibili

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z9:OEH:AS 2018-06-12 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: GOGOAN IBILI (L-ain-sar, BN-ad ap. EI 341). Tener en cuenta, tener en la memoria; considerar, pensar en. Ardura gogoan dabila Iñazioren erran hau. Laph 166. Jakintsuak utskeri oiek gogoan ibiltzea beste eginbearrik ez duela uste al dek? Sabiag Y 1933, 423. Gau eta egun hitz hok gogoan dabiltzat. Xa Odol 298. v. tbn. Gy 87. Hb Egia 71. Inza Azalp 30. JEtchep 114

gogoan ibili 7: Berria 4 (“Anartean ama hilak gogoan gabiltza, hauskor eta hauts ezin”), Karmel (“Garai hartako idazleen gogoan zebilen ideia erresistentzia zen”), Argia (“Nor da erromesa, funtsezko gogoan dabilena ez bada?”), Erlea (“Gogoan ibili zuen burutazio hori harik eta flashback batek txiklearen bilgarriaren pasadizoa gogoratu zion arte”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gogoan ibili 14: Herria 6 (“Gogoetatzen ditut, beren baitarik bezala nabarmentzen direlarik, zerbeit gogoan nabilela edo lagunekin gai batetaz mintzo, hari lotu "seinale" bati kolpez, nahigabetarik, ohartzen baldin banaiz”), Bernardo Atxaga 2 (“Liz eta Sara gure alabei 60 zaldiko azienda baino zerbait gehiago utziko niela, berriro luma hartu eta bukatu egingo nuela Ameriketara etorri nintzenetik gogoan ibilitako memoriala”), Itxaro Borda (“Goiz hartan in extremis iratzarri nintzenean, bezperako macadam drive aspergarrian gogoan ibili pentsamenduez oroitu nintzen”), Edorta Jimenez (“Zirikada haien zergatiaz ohartu gabe,baina hala eta ere berbaldi okaztagarri haiekin gogaiturik, eta ontziko zereginak aspaldi amaiturik nituenez, luzaz gogoan ibilia nuen asmoa bideratu eta bete ahal izan nuen”), Imanol Zurutuza (“Ala, akaso, egun batzuk lehenagoko gau hura, aldameneko logelako hildakoa, negar eta intziriak, garrasi eta zalapartak.. gogoan zebilzkion unean?”), Elena Touyarou (“Alde bat hura gogoan zebilen, eta bordatik pasatzen ziren guziak galdekatzen zituen, baina nehork ez zion argitasunik eman”), Koldo Izagirre (“Ni isilik egoten naiz, ergelarena jotzen dut gogoan dabilkidala zure auzoak erantzun zidana, nire iritzia eskatuta gastu handia zela esan nionean”), Piarres Xarriton (“Berpizkundeko filosofiaren hasieran, irakasten zen eta irakasleen gogoan zebilen antropologia; eta, beraz, haren Etikaren oinarria).

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu baztertzekoa da, lehiakide hedatuagoa duenez

aski dira gogoan erabili bezalakoak.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabili da, eta gogoan erabili ohikoagoa izan arren, hau ere jasotzekoa da azpisarrera gisa.

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

ibili: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa gogo sarreran.

gogoan izan
ad.-lok. Gogoratu; kontuan hartu, aintzat hartu. Ik. buruan izan. Gogoan dut esan zidana. Gogoan zaitugu.

Aztergaia: gogoan izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:03 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Zerrenda osagarriak

BideSein: "Gogoan izan: Recuerde" / EEgunk: "gogoan hartu, gogoan izan, gogoz kontra, gogotsu".

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

izan: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

gogoan jaso
ad.-lok. Gogoan hartu.

Aztergaia: gogoan jaso

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:42 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogoan jaso 2 aldiz aurkitu dugu, lematizazio saio batean: Vill Jaink: "Gogoan jasotzekoa da Aristoteles-en itza"; Izeta DirG: "Gogoan jaso eta agindu nai duzutena".

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gogoan jaso 3: G 1 (Tiro tartean bertsotan: "Lagun bati kantatu ta ark gogoan jaso"); EB 2 (IBk Lk 2,19: "gogoan jasotzen zituen gauza guzti hauek, bere bihotzean hausnartuz"; J.M. Aranalde: "gure mutilak irakurria zeukan eta gogoan jasoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gogoan jaso : DFrec 3 (adib.: "Potoak ere gogoan jasotzen ez dituan entzule asko", "Mariak gogoan jasotzen zituen gauza guzti auek") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gogoan jaso : PMuj DVC (eta artu, euki, izan = atender, tener en cuenta, en consideración, considerar, hacer caso, tomar a pechos // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jaso: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

Maiztasuna

g.er.

gogoan jo
ad.-lok. g. g. er. Nazkatu. Gogoan jotzen nau askotan asko irakurtzeak. Gerraz aspertuta, mundu gaizto honek gogoan jota joan ote zen Santa Kruz sinesgabeen misioetara?

Aztergaia: gogoan jo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: AS / LurE: AS / ElhHizt: AS / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

jo: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Gip.

Maiztasuna

g.g.er.

Forma baten adiera(k)

nazkatu.

gogoan pasatu
ad.-lok. Batez ere Ipar. Pentsatu. Ez dut holakorik gogoan pasatu ere. Isilune batean gogoan pasatu nuen apez nintzela aspaldi ahaztu nahiz ari nintzela.

Aztergaia: gogoan pasatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:003 2003-04-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

pasatu: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

gogoan sartu
1 du ad.-lok. Ikasi, jabetu. Ik. buruan sartu. Ikas dezagun, bada, guztiok, eta gogoan ondo sar dezagun doktrina miragarri hau. Oraindik beste gertaera bat badugu, Iztuetari ikasi eta zuei esan behar dizuedana, Pernando zer nolakoa zen gogoan ongi sar dezazuen.
2 zaio ad.-lok. Gustatu, atsegina egin. Efraimgo herri batera joan zen batean ikusi zuen neskatxa bat gogoan sartu zitzaion, eta etxeratu zenean, gurasoei agertu zien neskatxa harekin ezkondu nahia.

Aztergaia: gogoan sartu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:004 2003-04-08 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

sartu: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

gogoangarri
adj. Gogoan izatea edo oroitzea merezi duena. Gure asaben egite gogoangarriak. Herri leial honetako seme gogoangarria. Astarloa gogoangarriak erakutsi zuena. Egun gogoangarri hartan.

Aztergaia: gogoangarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau72
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogoari eman
1 dio ad.-lok. Ipar. Kontu egin, imajinatu. Ik. buruari eman 1. Emaiozu gogoari ikusten duzula hiri bat ilunpez estalia.
2 dio ad.-lok. Ipar. Pentsatu, erabaki. Nabukodonosor-ek eman zion bere gogoari bere azpiko behar zituela lurraren gainean ziren populu guztiak. Gogoari eman diote, beraz, behar zela haientzat arrantza ttipitu bai eta kendu dirulaguntza.

Aztergaia: gogoari eman

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:28 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogoari eman IE 15: Lg II 3 (adib.: "Eman zion bere gogoari behar zituela gal-arazi bi urthe iraganak ez zituzten Bethleemeko eta alde hetako haur guziak"); Dh 3 (adib.: "Orhoitu behar da, eta zinez eman gogoari, Jainkoa leku guzietan dela"); MarIL 2 (adib.: "eman nioen gogoari zer othe zitaken bada ni ene Salbatzailearen gurutzea ikhustetik gibelatzen ninduena"); Jnn SBi 2 (adib.: "Abiatzean ez baitzuen gogoari emana norat hel, ez noizko, nun-nahi bazagon herritarrekin solasean, edo bazterrari so"); JE Ber 2 (adib.: "Gogoari emazu orok dakigun Larressohoko semenario ohia bezalako etxe bat gaitza"); StPierre 2 (adib.: "Gogoari emana zuen behar zituela bildu emeki emeki Prusian zauden apez gei presunerak"); Zerb Azk ("aita Eusebe bezalako hola mehe luze bat zela emana ginuen gogoari!") // Ik. OEH argitaratuan, gainera: He Phil ("Imajina zaite edo emozu gogoari ikhusten duzula hiri bat illhunbez estalia"); Lg II ("Nabukodonosor-ek eman zion bere gogoari bere azpiko behar zituela lurraren gainean ziren populu guziak"), eta aipatua: Prop 1898.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gogoari eman IE 8: Lander ("gogoari emateko badiogu, guk ere, euskalzaleen izena dakharragunek, zeinek gure tokietan egiteko..."); JE Ber (OEHko testuinguruetako batean); S. Erramouspe ("'Ene adinian hil daitekea?' duzu eman gogoari"); Lf 2 (adib.: "gogoari eman zoin laburra den atsegin lizuna"); D. Dufau ("Nork erran dezake xuxen eta zertako hiritar erdaldun batzuek, bereziki, eman zuten gogoari, orai duela hiru hogoi bat urthe, Makaiaren irrigarritzea?"); Herr 1987 eta 1989 (adib.: "Gogoari eman ditake orai ttipitzeko irriskuan ezarriak direla").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gogoari eman : DFrec 3 ("Horiek hola gogoari eman diteka zendako ote ez dituen fornitu nahi armadari", "Euzkalerria gogoari emana ikustea", "Eria danez bere galtzean gain ori gogoari emateaz noizpait aspertu egin dala") // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gogoari eman : DRA ('imaginarse, figurarse'; ikus gainera s.u. gogo adibideen artean) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eman: -ri.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogo sarrerari dagokion azpisarrera.

Erabileremu dialektala

Ipar.

Forma baten adiera(k)

ohartu.

gogoatu, gogoa/gogoatu, gogoatzen
du ad. Gogo eman, begiratu. Laster sentitzen dugu zer pairatzen dugun besteengandik, baina zenbat pairatzen duten gureganik ez dugu gogoatzen.

Aztergaia: gogoatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Tradizioak baztertu duen forma

Bazt.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: Zahar xamarrak izan arren, horien berri eman, gutxienez, Zah. erantsirik

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Onartu egin da hiztegian jasotzea, eta bere soilean aipatuko da, azalpenak-eta H1.1 lantaldearen esku utziz: gogoatu, gogoa(tu), gogoatzen. du ad.

gogoberotu, gogobero, gogoberotzen
da/du ad. Animatu, adoretu. Elkar gogoberotuz ari gaitezen.

Aztergaia: gogoberotu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:36 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogoberotu B-G 2: Erkiag Arran ("eta aspaldian barruan eban asmoari bapatean, uste ezik, itzetik ortzera, izakerea emon leikeola gogartuaz ta gogoberotuaz"); Ldi IL ("Alkar gogoberotuz ari gaitean, sutsuak suagotuz, gogo-urriak eraikiz"); gogoberotasun G 1: A Ardi ("Medeli 'Laudamus, laudamus te' entzutea pozgarria zan. Aren gogoberotasuna!") // Ik. OEH argitaratuan gainera gogoa berotu testu-lekukotasunik gabea.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gogoberotu G-EB 3: Onaind ("Gaztetako giza-ar-eman eta lanakin gogo-beroturik, aspertu gabe jokatu digu euskal erriaren eta beronen izkuntzaren alde"); E. Zabala ("komunitate jaio berria sendotu eta gogoberotua izan zedin"); Mintzo eta kantu 1990 ("kristau elkartearen baitan Jaunaren etorrerarenganako pozezko eta irekitasunezko jarrera gogoberotzea"); gogoberotasun EB 1: Txiliku ("lehengo gogoberotasuna zeharo itzali zitzaion"); gogo berotu G 1: SMitx Estropak ("Inguruko kai geienetako ontziak nabaitzen dira beren artean, erritarreri gogo berotzera etorriak" [sic]); gogoa berotu 3, G-IE-EB: Vill ap. Azurm ("elkarri gogoa berotuz eta elkar bultzatuz, sortu zuten euskal literaturaren mobimendua"); S. Erramouspe ("Nehoren amodioak ez daut gogoa berotzen"); K. Alkorta ("Burrukarako gogoa berotzeko bitxiak eta balio handiko jantziak banatu dizkie bere gizonei").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

gogoberotu : Euskalterm 1 ('enfervorizar' espiritubidean); gogoberotze : DFrec 1; gogoa berotu : HiztEn (AS; animatu) // Ez dugu aurkitu ap. AB38, AB50, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gogoberotu : HiruMila ('animarse, entusiasmarse'), Lur EG/CE (1 entusiasmar; 2 entusiasmado) eta EF/FE: gogoberotu ('enthousiasmer'), DRA ('animar, infundir entusiasmo'), PMuj DVC (gogo-berotu: 1 entusiasmarse, enardecerse; 2 B animarse, atreverse); gogoa berotu : HiruMila ('animar(se)'), ElhHizt (AS; animar, alentar, estimular), Casve EF (gogoa berotü (AS): 's'animer'), Lh DBF (AS; s'animer), DRA ('animarse'), PMuj DVC (s.u. gogo; animar, entusiasmar, alentar, dar alas) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gogobero, gogoberotzen.

Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-berotu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Zehaztapena: Sin. gogoa berotu.

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Bere horretan onartu da lantaldeak proposatua.

gogobete, gogobete, gogobetetzen
da/du ad. Gogoa bete, ase. (nor osagarria beti pertsona). Neurtitz mota horrek ez zuen gogobetetzen.

Esaera zaharrak

Zein da orotako aberatsena?: bere doiaz gogobetetzen dena.

Aztergaia: gogobete

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gogobete, gogobetetzen. da/du ad. (nor kasua beti pertsona): norbait zerbaitekin / zerbaitez gogobete da; zerbaitek norbait gogobetetzen du.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

gogobete, gogobete, gogobetetzen

Informazio lexikografikoa
Argumentuak

nor kasua hartzen duen osagaia [+pertsona] da: "norbait zerbaitekin gogobete da"; "zerbaitek norbait gogobetetzen du"

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: Gogoa bete, ‘gogobete’ baino erabiliagoa.

gogobetegarri
adj. Gogoa betetzen duena. Kanta gozo eta gogobetegarriak.

Aztergaia: gogobetegarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogobeteko
adj. Erabat gogokoa. Gero, gogobeteko dituen musikagileak aipatu ditu. Erantzunak asko dira; gogobetekorik, ordea, ez. Maitasun hori nire gogobetekoa da.

Aztergaia: gogobeteko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izlag.

gogobetetasun
iz. Gogobeterik dagoenaren egoera. Atsegin, gogobetetasun eta ospez beterik.

Aztergaia: gogobetetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Maiztasuna

g.er.

gogobetetze
iz. Gogoa betetzea, gogobetetasuna. Idazle lagun batek esan ohi du idaztea sufrikario huts dela, baina ematen duen ordainaren poza, gogobetetzea, handitasuna, ez dagoela ezerekin alderatzerik. Kalitateari edo gogobetetzeari buruzko galdeketa.

Aztergaia: gogobetetze

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh92 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

gogobete da/du ad. (nor osagarria beti pertsona). Gogoa bete, ase. Neurtitz mota horrek ez zuen gogobetetzen. Zein da orotako aberatsena?, bere doiaz gogobetetzen dena (esr. zah.).

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu gogobetetze formarik.

gogobetetze 52: Aizu 3 (“Esan beharko nuke ez dela hain osasungarria, urduritasuna handia delako une askotan, baina gogobetetze handia ere ematen du”), Argia (“Medikuntza ikasiko nuke gustura, gogobetetze pertsonalagatik bada ere”), Berria 13 (“Enpresek gogobetetze hori lantzeko saioak egiten dituzten arren, ausardia falta dela iruditzen zaio”), EiTB 4 (“Elkarrizketan, bizitzan jarritako helburuak eta gogobetetze emozionala lortzen laguntzeko gomendioak emango ditu”, “Josu Erkoreka EAJko Kongresuko bozeramaileak esan du bere gogobetetzea erdizkakoa dela”), Elhuyar (“Lehenengo alderdiari dagokionez, ikasleek gogobetetze handia erakutsi dute egitasmoaren aurrean”), Consumer 8 (“Informazioarekiko gogobetetze orokorra”), Laneki 19 (“Hau da, behar horiek asetzeak ez du gogobetetze berezirik eragiten, asegabetasun eza baizik”, “Bezeroekiko harremanetan oinarritutako bezeroak leialtzeko programak diseinatzen dira; programa horien ardatz nagusia bezeroaren arreta da, eta bezeroaren gogobetetzea faktore nagusia”), Euskal Herriko Agintaritza (“zerbitzu horien prestazioari buruzko auzotarren gogobetetzea ebaluatu ahal izateko”), Elkar (“Pertsona ez nintzela bukatu nuen jardun hura, egunak eta gauak nahasten nituela, egia eta ametsa, ura eta ardoa. Idazle lagun batek esan ohi du idaztea sufrikario huts dela, baina ematen duen ordainaren poza, gogobetetzea, handitasuna ez dagoela ezerekin alderatzerik”), UEU (“EMAS sisteman parte hartzeko arrazoi nagusien artean azpimarragarriak dira lehia abantailak (merkatuaren erantzunarekin erlazionatuak, bereziki: bezeroen gogobetetzea, negozio zifren hazkundea edo merkatu kuota areagotzea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

gogobetetze 3: Herria 2 (“Gazteriaren batasunak, lehendakarietarik haste, gogobetetze osoarekin, onhartu detzatela herriaren zorionak, bai eta eskerrak...”, “Lanari emaiten diozu zure nahia, zure ongi egin nahia eta lanak emaiten dautzu gogobetetzea, atsegina, eginbidea betetzearen sosegua”), Berria (“2000ko presidentetzarako eztabaidetan, gaizkiletzari aurre egiteari buruz galdetuta, orain ezaguna zaigun gogobetetze irribarrea agertu zen Bushen aurpegian”).

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia izen kategorian eta sarrera gisa jasotzekoa.

gogoeta
1 iz. Pentsatzea, gogoan erabiltzea; horren ondorioa. Ik. pentsamendu. Gogoeta sakonak. Zure gogoeta, zure hitz eta zure egintzak. Gogoeta ilunak. Zer gogoeta darabilk? Egin behar zenituzke horretaz bi gogoeta. Alferraren gogoetak eta solasak jan-edanaz eta sabelaz dira.
2 iz. Kontzeptua, adigaia. Euskal Herria, edo Espainia edo Frantzia edo honelako beste edozer, hitz bat baino gehiago dira, baina ez gogoeta bat, ideia bat, baino askoz gehiago. Gogoeta hutsen erreinutik kanpora mundu zabaleko gauza gogor-trinkoetan.

Aztergaia: gogoeta

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gogoeta egin, gogoeta egon Ipar.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gogoeta eragin , gogoetan .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gogoeta egin

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): gogoeta egon azpisarrera onartu da. // EArau74: gogoeta eman ageri da.

gogoeta egin
ad.-lok. Gogoan erabili, hausnartu. Atseginak zein gutxi irauten duen gogoeta egiten. Hura ez desiratzea edo hartaz gogoetarik egin gabe egotea.

Aztergaia: gogoeta egin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt 1994-10-27 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

(h)ausna(u)rtu, gogoeta egin

Euskaltzaindiaren Arauak

AS

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogoeta

gogoeta egon
ad.-lok. Ipar. Gogoetan egon. Isilik zeuden; gogoeta zeuden guztiak, erdi etsirik.

Aztergaia: gogoeta egon

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: Ipar.

gogoeta eragin
ad.-lok. Gogoeta eginarazi. Beren lanbideari buruzko gogoeta eragin nahi zielako. Hainbeste gogoeta eragiten duten irudi bitxiak.

Aztergaia: gogoeta eragin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: AS / EuskHizt: AS: azalpen berritua / HiztEn: - / LurE: AS / ElhHizt: - / EskolaHE: AS

Informazio osagarria
Esapideei dagokien sistematika

eragin.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogoeta sarrerari dagokion azpisarrera.

gogoetagai
1 iz. Gogoetarako gaia. Gurrutxagak azaldu duenez, gogoetagai ugari izan dute bidean. Badakigu historiak argumenturik ez digula emango, baina bai gogoetagaia.
2 (Predikatu-osagarri gisa). Horri loturiko ideiak izango dira gogoetagai lan honetan, hirugarren ataletik aurrera.

Aztergaia: gogoetagai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z11: LBeh55 2022-09-15 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

OEH: gogoetagai. gogoetagei. Tema de meditación. Gogoetagei heien itxur-ederrak haren izpiritu guzia berotzen zuelakotz. Birjin 480. Gure gazteak han berean utzirik beren gogoetagaiekin. Larre ArtzainE 259.

LB: 55; ETC: 244.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

Elhuyar: 0, Adorez: 0, Labayru: 0; NolaErran: 0 / Euskalterm: 0.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Erabilia eta jasotzekoa, eztabaidagai formarekin egin den bezala.

gogoetagarri
adj. Ipar. Kezkagarria; gogoeta eragiten duena. Ez da dudarik biziki egoera gogoetagarria dela eskualde horietan. Euskaltzale guztiok irakurri behar genukeen liburu gogoetagarria. Badira hor lekukotasun batzuk arras gogoetagarriak.

Aztergaia: gogoetagarri

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 Ipar. 'kezkagarria'. 2 'gogoeta eragingarria'.

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

kezkagarri

gogoetagarriki
adb. Era gogoetagarrian. Gorputza gogoetagarriki mehetuz doalarik.

Aztergaia: gogoetagarriki

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: + / HiztEn: - / LurE: + / ElhHizt: - / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

gogoetaka
adb. Batez ere Ipar. Gogoeta egiten, gogoeta eginez. Laborarien buruzagiak hasiak dira gogoetaka.

Aztergaia: gogoetaka

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

gogoetaka IE 1: Dv Lab ("Ikhusten baduzu belharra iragaiten hari dela eta basurek jotzeko heinean dela ez da gogoetaka ez eta ere dilindaka egoterik"); Ik. OEH argitaratuan, gainera: SoEg Herr 13-4-1961 ("Laborarien buruzagiak hasiak dira gogoetaka, bai eta ere auhenka").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

gogoetaka 4: IE 2 (Eskual 1924: "Askotan gogoetaka zaudezte zuen dirua non altxa, intres frango nondik bil?"; SoEg: "Ni denetan usmaka eta gogoetaka ibiltzeko zakur ihiztorra"); EB 2 (Peillen: "Haizearen usain ona nola bilduko gogoetaka zebilen"; A. Juaristi: "Emakume hori, ari da gogoetaka, ez zen edozein emakume").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

gogoetaka : DRA ('meditando, cavilando') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-ka.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Batez ere Ipar.

gogoetaldi
iz. Gogoeta egiten den aldia; gogoeta. Gogoetaldi bakar luze haietan. Urtebeteko gogoetaldi eta eztabaidak.

Aztergaia: gogoetaldi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-04-08 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Ongi eratua da

ongi eratua da, eta egokia.

Informazio osagarria
Hitz elkartu sistematikoki (berr)ikustekoak

-aldi.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: Eta zertxobait erabilia ere bai (ikus Ereduzko prosa gaur corpuseko prentsako agerraldiak, edo Googlek ematen dituenak).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Onartu egin da forma, eta bere soilean aipatuko da oraingoz.

gogoetan
adb. Gogoeta egiten. Gogoetan ari zen. Gogoetan zegoen, begirada galdua. Orduan bere buruarekin gogoetan jartzen dira.
Loturak

Aztergaia: gogoetan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH: AS

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: AS / HiztEn: AS / LurE: - / ElhHizt: AS / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-n: -an.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

gogoeta sarrerari dagokion azpisarrera.

gogoetatsu
1 adj. Gogoetatsu egoteko joera duena. Gizon isil eta gogoetatsua.
2 adb. Gogoeta sakonak egiteko jarreran. Gogoetatsu egon. Eskutitz hark gogoetatsu jarri zuen.

Aztergaia: gogoetatsu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
gogoetatu, gogoeta/gogoetatu, gogoetatzen
1 da/du ad. Ipar. Kezkatu, arduratu. Gogoetatzen gaitu isiltasun horrek. Hango egoera ikusirik gogoetatzen ez badira. Bakarrik, gogoetatua, hara eta hona dabil.
2 da ad. Gogoeta egin. Hartaz gogoetatzen denean.

Aztergaia: gogoetatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-10-27 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

gogoetatu, gogoeta(tu), gogoetatzen. 1 Ipar da/du ad. 'kezkatu'; 2 da ad. 'gogoeta egin'.

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gogoetatu, gogoeta(tu), gogoetatzen

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

1 (Ipar.) kezkatu; 2 gogoeta egin

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Adibide bat eman, hala nola "Astez aste...gure gizartearen gora-beherez gogoetatzen da" Herria, 7.XII.95'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-06-27): 'E. Knörren oharretatik batzordeak honako hauek eman ditu ontzat: gogoetatu-ren sarreran adibide bat ezartzea'.

gogogabe
adj. g. er. Gogorik edo nahirik ez duena, adoregabea. Haien zerbitzurako gogogabe eta uzkur direnak.

Aztergaia: gogogabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

izond.

Maiztasuna

g.er.

gogogabetasun
iz. Gogorik edo nahirik eza. Ik. apatia. Hori baino larriagoa da jokalariek erakutsitako zabarkeria eta gogogabetasuna.

Aztergaia: gogogabetasun

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tasun.

gogogabetu, gogogabe/gogogabetu, gogogabetzen
da/du ad. Gogoa galdu edo kendu. Ezer lortzen ez zutela ikustean, gogogabetuz joan ziren.

Aztergaia: gogogabetu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: + / EuskHizt: azalpen berritua / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio osagarria
Euskara Batuko batzordeak argituko du aditzoinaren forma

gogogabe(tu), gogogabetzen.

Atzizkien araberako erabakiak

-gabe-tu.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Maiztasuna

g.er.

gogokide
iz. Gogaidea.

Aztergaia: gogokide

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1999-09-14 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: †  Ik. gogaide / HiztEn: Ik. gogaide / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-kide.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Forma baten adiera(k)

gogaidea.

gogoko
1 adj. gogo hitzari dagokion izenlaguna. Ahoko hitzak dira bihotzeko eta gogoko mandatari egiazkoak edo gezurtiak.
2 adj. Gogoari atsegin zaiona. (-en atzizkia hartu duen izen sintagma baten eskuinean erabiltzen da). Izan bedi egia zure gogoko. Norberaren gogoko ez den lagunaz ezkontzea. Ipuin labur alaiak guztien gogoko izaten dira. Ez da zurekin etorri direnen gogokoa. Ez nau bere gogoko. Bere buruari bere gogoko gauzaren bat egunero ukatuz. Nor bere gogokoaren alde. Elkarren gogokoak ez badira. Ez baitu inork guztion gogoko den biderik asmatuko. Obra on eta erregeren hain gogokoa egitera. Jainkoaren gogoko egiten gaituen grazia. || Gauza gogoko eta gozoak soilik janez. Mikel gogokoa: zure eskutitza gogoz irakurria dut (...). Balendinen ametsik gogokoena.
Azpisarrerak

Aztergaia: gogoko

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:05 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

izlag. eta izond. / AS: gogoko izan. da/du ad.: ikasle bihurriak zituen gogoko.

Informazio osagarria
Atzizkien (eta aurrizkien) erregulartasuna

-ko/-zko

gogoko izan
da/du ad.-lok. Atsegin izan. Ikasle bihurriak zituen gogoko. Dostoievski gogoko du; Goethe ez. Mutilak gogoko duen neska ikusten duenean. Oso gogoko dut nik Mozart. Gogokoago zituen liberalak karlistak baino. Gogokoen zuena. Ordena hori gogoko bazait, agian egokituko natzaio. || Ama maiteari gogokoa izan dakion. Badirudi biziro gogokoa zuela Oihenartek hitz hori.

Aztergaia: gogoko izan

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

AS: gogoko izan. da/du ad.: ikasle bihurriak zituen gogoko.

gogor
1 adj. Sakadurari amore ematen ez diona; hizkuntza teknikoan, nekez marratzen dena. Anton. bigun. Lepoa lodi eta larrua gogor. Azal gogorreko zuhaitza. Arbola zur-gogorra. Gogoeta hutsen erreinutik kanpora mundu zabaleko gauza gogor-trinkoetan. Beira gogorra da, baina hauskorra. Harria bezain gogorra. Burdina baino gogorragoa.
2 adj. Zenbait gaiez mintzatuz, biguntasuna galdu duena. Tearekin irentsi dute ogi gogorra.
3 adj. Pairatzeko edo eramateko nekeza. Eguraldi gogorra. Negu gogorra igarotzeko. Uztarri gogorraren azpian. Zigor gogorra. Penitentziarik gogorrenak. Etsi-behar gogorra gainean duelarik, ezin etsi. Lokarriak kate gogor bihurtzen direnean.
4 adj. Bortitza, gogortasuna edo gogorkeria agertzen duena. Ez dago hemen lege gogorrik ezartzerik. Eria senda dezakeen bide gogorragoren bat hartzea. Borroka bizi eta gogorra da gizakiaren bizia. Erabaki gogorrak hartu. Eztabaida gogorrak. Arrisku gogorrean gaude. Odolkeria gogorrak egin omen zituen. || r biguna eta r gogorra.
5 adj. Handia, larria. Oztopo gogorrik gabe mintzatu zaigu.
6 adj. Nekez hunkitzen dena, bihozberatasunik gabea. Gizon gogor eta ankerra. Bihotz gogor hori ez ote zaizu nire aldera beratuko.
7 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa). Gogorkiegi aitortu badut, adiskidetasunari zor diot aitormenaren gogorra. Zorigaiztoaren gogorra!
8 adb. Indarrez, gogortasunez, irmo. Ik. gogorki. Jotzen du trumoiak gogor. Gogor ekin. Lana gogor eginaz. Gogor lotuta. Gogor ari dira lanean. Gogor eraso zion. Horren gogor zigortzen baduzu.

Esaera zaharrak

Mintzo emeak bihotz gogorra bera dezake. Ogi gogorrari hagin zorrotza.

Aztergaia: gogor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau74
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1994-10-27 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

:AS: gogor egin, gogor hartu, gogorrean.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: gogor egon .

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

gogor egin; gogor hartu; gogorrean

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "(Hizk.) 'dardarkari gogorrak'" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E409]: AS: Gogor egon. Gogor eutsi.

 - [E210]: Azpisarrera (berria): gogor eutsi (dio, ‘etsi ez’, ‘aurrera jo’).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-12-28): Forma berririk ez da orain erantsiko (lantaldeak proposatua, berriz, jaso egingo da).

Orrialde guztiak:
 

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper